Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Antzin Aroa

Erroma: 11. mendea

Komodo eta Marko Aurelio enperadoreen bustoak.<br><br>

11. mendean,Traxano aginpidera iritsi zenez gero, bake zibila izan zen Erromako inperioaren ezaugarri nagusietako bat. Bakealdi horren arrazoi aipagarriena mende hartan enperadoreak izendatzeko sistema berria erabiltzen hasi izana da, alde batera utzirik familia loturak enperadorea hautatzerakoan. Horrela,Traxano (98-117), Hadriano (117- 138),Antonino Pio (138-161), Marko Aurelio (161-180) eta Luzio Vero (161-169) enperadore izatera iritsi ziren enperadorearen odolkidetasunezko oinordeko izan ez arren ; Komodo (180-192) da garai hartan familia loturei esker enperadore izendatu zuten bakarra . Bestalde, zabalkunde eta ospe handia izan zuen inperioak, batez ere Traxanoren agintaldiko garaipen militarrei esker.

 

Traxano

Traxanoren agintaldiaren ezaugarri nagusiak Inperioaren zabalkundea (orduan izan zuen lur eremu zabalena inperioak) eta ekonon-tia zuzpertzeko ahalegina izan ziren.

Arteari dagokionez, inperioaren gainerako alorretan bizi izan zen loraldia kontuan harturik gauza logikoa denez, Erromaren handitasuna eta enperadorearen ospea nabarmentzeko helburua zuten lan gehienek ; gehien landu ziren alorrak arkitektura eta hirigintza izan ziren.

 

Hirigintza eta arkitektura

Traxanoren agintaldiko arkitektura ordu ar-te erromatarrek egindako konkistetan bilduriko ondarearen ispilu izan zen ; ez zen berrikuntza aipagarri handirik egin, baina egoki uztartu ziren irtenbide tradizionalak eta esperientzia berrienak. Eraikin funtzionalak egin ziren batez ere, eta asko hobetu ziren Erromako eta haren probintzietako azpiegiturak ; oro har, formen arrandia eta ingeniarien trebetasuna lotzen dituzte hirigintza lanek eta inperio guztiko azpiegiturek .

Arkitektura lan aipagarrien artean inperio garaian eraikitako azken forra da nagusia, Tizrxanoren forzta. Inperioko foru handiena, monumentalena da, 300 metro inguruko multzoa. Enperadoreak bere kanpainetan bizitoki izandako eremu militarren tankera clu, baina haietako lepo zurrunei fantasiazko kurbak erantsi zitzaizkion ; bi arkitektura joera nahasten dira, klasikoa bata, eta gorabehera gehiagokoa, biziagoa, bestea. Foruko eraikinek apaingarri ugari dituzte eta aipatu behar da marmolaren ugaritasuna. Foruaren osagai nagusiak sarrera arkua -gaur egun desagertua-, plaza nagusia, basilika eta bi liburutegi ziren. Bai plaza eta bai basilika absidedunak dira, eta harmonia handiko multzoa osatzen dute. Liburutegien erdian Traxanoren zutabea zegoen, enperadore honen lan nagusietako bat.

Baina foruaz gainera aipatzekoa da Traxanok eraiki zuen merkatu eta denda saila, bere agintaldian sortu ziren ekonomia behar herriei erantzuteko. Nolabait esateko foruaren kontrapuntua izan ziren merkatuak, haren simetriari aurre egiten baitiote denda, kale eta merkatu bihurriek, mailakatuek .

Traxanoren termak ere garrantzi handikoak dira, haietan ikus baitaitezke erromatar bainu handien ezaugarriak : multzo arrandiatsuak, aterpe bitxiak, erabateko simetria, funtzioen ugaritasuna, teknika bitxiak, apaindura dotoreak. Egiturari dagokionez frigidariunr (gela hotza), trepidariernr (gela epela) eta caldarizun (gela beroa) dira hiru gela nagusiak, eta horien inguruan beste hainbat areto daude, kirol eta kultura aretoak, etab.

 

Estatuagintza eta erretratugintza

Trajanoren agintaldiko erretratuetan seriotasuna eta baretasuna islatzen dira, horiek baitziren garai hartan bizi zen egoeraren ezaugarri nagusiak. Horrela, Traxanok baditu bere indar betean erakusten duten erretratuak, baina bera izan zen, halaber, adinaren eta nekearen zantzuak agertzen dituzten erretratuak onartu zituen enperadore bakarretakoa. Enperadorearen familiako emakumezko erretratuetan malenkonia eta distira eza dira aipagarri.

Bestalde, garai hartan eratu zen erromatar estatuagintzaren azkeneko tipo orijinala, daziarrena : fisonomia gogorra, ile eta bizar latzak, galtzak eta jantzi zabalak dituzte ezaugarri, eta zurruntasuna eta indarra adierazten dute.

Erliebearen artea Traxanoren zutabea da erliebe lan nagusia . Ordena doriarreko zutabe bat da ; 39,81 n1 da garai, eta 3,83eko diametroa du.

Traxanoren foruan dago, eta foru horren ardatz dela esan daiteke. Zutabearen behealdean enperadorearen errautsak gordetzeko husgune bat zuen, eta husgunetik eskailera bat ateratzen da zutabearen bururaino.

Goialdean enperadorearen brontzezko estatua bat du. Zutabearen frisoak erliebe historiko bikainak ditu : Traxanok 155ean daziarren kontra egindako bi kanpainak xehetasun geografiko eta historiko handiz kontatzen dira erliebe hornietan, papirozko erroilo kiribil batean balitz bezala ; irudiak, gaur hala ageri ez diren arren, polikrornatuak ziren ; tradizio helenistikoa (bizitasuna eta eszenen sinesgarritasuna) eta erromatar behe erliebeen ezaugarriak (eszenen ordenean, pertsonaien arteko harremanean, ikonografian) batzen dira bertan. Orotara 2.500 pertsonaia agertzen dira erliebeetan, baina aipagarria da pertsonaia guztiek dituztela zeinek bere ezaugarri propioak eta irudi bat bera ere ez dela errepikaturik agertzen.

Traxanoren garaiko erromatar erliebe ofizialaren erakusgarri dira, halaber Konstantinoren arkuari erantsi zitzaizkion marmolezko lau panel, enperadoreak Erroman nola garaitu zuen eta Garaipenak nola koroatu zuen kontagai dutenak, batetik, eta bestetik Beneventoko garaipen arkua, Via Apia galtzadaren zati baten eraikuntzaren oroigarri eraikia.

 

Hadriano

Hadrianoren agintaldiko artea kontrasteak eta orijinaltasunak ezaugarritzen dute ; gehien landu zen alorra arkitekturarena izan zen, eta oro har, ekialdeko estiloekiko zaletasuna nabarmendu zen.

 

Hirigintza eta arkitektura

Erroman egin zituen Hadrianok arkitektura lan nagusiak, tenpluak eta egoitza etxeak batez ere, eta bera izan zen lehen aldiz arkitektura erlijiosoaren, publikoareneta pribatuaren arteko bereizketa finkatzen zuten ezaugarriak eman zizkiena eraikinei.

Lan guztien artean Panteoia da bereziki aipagarria, bai diseinuagatik, bai neurriagatik eta bai eraikuntzagatik. Jatorrizko tenplua Agripak eraiki zuen, baina Hadrianok guztiz eraberritu zuen K.o. 118-128 bitartean ; erromatar arkitekturaren tradizioa, teknikak eta materialak erabili zituen, baina eraikin berrizalea dela esan daiteke. Izan ere, tenplu biribila da, baina ordu arteko tenplu biribilek ez bezala kanpoaldetik itxura aski arrunta eta zurruna den arren, barnealdeak harmonia handia du. Atal biribilak, tenpluak berak, hormigoizko kupula erraldoi bat du estalki gisa, garai modernoa arte eraikitako handiena ; bere handitasunean, ordea, proportzio oso zainduak ditu, tenpluaren oinaren diametroaren neurri bereko altura baitu, eta hemisferioak espazioan esfera bat eratzen duela dirudi. Kupulak kasetoiak ditu barnealdean, erdialdean izan ezik, eta goialdean kanpora irekitako begi bat, barnealdera argia sartzen uzten duena, hormetan argiune mugikor ikusgarri bat proiektatuz.

Tenpluaren barnealdeko hormetan, bestalde, zazpi sargune daude, zutabeez hornituak, atzealdea itsua izan arren beste gela batzuetarako sarbidea itxuratzen dutenak, era horretara barnealdeari arintasun itxura emanez. Elizaren aurrealdean zortzi zutabeko pronaos ataria dago, hiruki formako frontoia duena, eta atarian brontzezko bi ate erraldoi.

 

Eskultura

Greziar eredu klasikoen erabilera eta obrak egiteko kalitate oneko gaiak erabiltzea, batez ere marmola, dira eskultura eta erretratugintzaren ezaugarri nabarmenenak.

Traxanoren garaiko daziarren estatua indartsuekiko kontrastea sortzen du garai honetalco sentiberatasun eta perfekzioak. Behe erliebeetan ere, aurreko garaietan ez bezala, ardura nagusia ez da oroigarri ofizial hotzak egitekoa, gizonaren dohainak ospatzea baizik. Ehizako eszenak egiten dira batez ere, dotoreak, zurruntasun handirik gaheko simetriadunak, liluragarriak.

 

Antoninoak

Hadrianok Antonio Pio hartu zuen semetzako (138-161) eta elkarrekin aginduko zuten bi ondorengo harrarazi zizkion honi : Luzio Vero (161-169) eta Marko Aurelio (161- 180). Marko Aureliok azkenik, eta 11. mendean nagusitu zen joera alde batera utzirik Komodo bere semea izendatu zuen enperadore (180-192). Agintari hauen garaian gizarte eta ekonomia aldaketa handiak gertatu ziren Erroman, eta gorabehera horiek arte lanetan ere izan zuten isla. Marko Aurelioz gero, ordu arteko arte klasiko etahelenista zalea erabat baztertu ez bazen ere, arte herritarragoa, herritarren gustuetan oinarrituagoa, joan zen nagusituz pixkanapixkana . Bestalde, Erromaren mendeko probintziek gero eta eragin handiagoa izan zuten artean, Italiaren sorkuntza indarra itzaltzen hasi zen garai horretan.

Antoninoen artearen ezaugarriak erliebeetan nabarmendu ziren batez ere. Horrela, Antoninoren zutabearen harroinean esaterako, bi estiloak, klasikoa eta herritarra agertzen dira nahasturik : zutabe horretako bi paneletan estilo klasikoan egindako Antonino Pioren eta haren emazte Faustinaren irudiak agertzen dira, eta beste bi paneletan aldiz zaldi gaineko goardiaren irudiak, irudi zabarrak, txikiak baina xehetasun handiz eginak.lllarlzoAurelioren zutabeari (Komodoren agintaldian eraikia) ere argi ikusten da artearen joera berria. Traxanoren zutabearen antzekoa da, enperadoreak germaniarren eta sarmaziatarren kontra izandako gerrak ditu kontagai, baina Traxanoren zutabean baino erliebe sakonagoak eta adierazkortasun handiagoko aurpegiak agertzen dira honetan. Dena dela, badira garai hartako zenbait erliebe estilo klasikoari jarraituz eginak, Marko Aurelioren garaian egindakoak esaterako, gerora, IV. mendean, Konstantinoren arkuan ezarri zirenak.

Estatuagintzari dagokionez, Marko Aurelioren brontzezko estatua da aipagarria, eredu klasikoaren arabera egina. Urrezko geruza fin batez estalitako estatua zen, baina estaldura hori galdua du ia erabat. Era berean, ezaugarri klasikoak ikus daitezke Komodo enperadorea Herkules itxuratuz agertzen duen buruan ere.

Arkitekturari dagokionez, oro har tradizionalismoa izan zen nabarmendu zen ezaugarri nagusia, eta azpimarratzekoa da adreiluak apaingarri gisa duen erabilera. Antoninoek arkitekturaren alorrean Erroman egindako lanen artean aipagarriak dira, besteak beste Hadrianoren tenplua, eta Antonino enperadore eta haren emazte Faustinarena.