Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Antzin Aroa

Erroma: julio-klaudiotarrak eta flaviotarrak

Titoren arkua, Erromako Foroaren ekialdeko mugan.<br><br>

Erromako arte inperiala Augustorekin hasi zela esan daiteke. Hasieran, indar ahulez, ideologia inperiala ez baitzegoen artean behar bezala errotuta. Tazitok dioenez, Augusto hil zenean, Senatuak Tiberiori proposatu zion enperadore izan zedin, eta honek, hasieran ezezkoa eman bazien ere, azkenean onartu egin zuen.

Julio-klaudiotarren eta flaviotarren garaian umotu zen ideologia inperiala eta enperadoreek bultzatutako arte adierazpenek ideologia horren propaganda egitea zuten lehen jomuga. Arte inperial horrek antoninotarren dinastiarekin jo zuen gailurra eta indarrean segitu zuen Erroman, harik eta aginpidearen egoitza Konstantinoplara aldatu zuten arte.

 

Julio-klaudiotarrak

Augustoren ondorengo enperadoreak -julio-klaudiotar dinastiakoak alegia- lau izan ziren: Tiberio (Augustoren suhia), Kaligula, Klaudio eta Neron.

Tiberiok jauretxe handi bat eraikiarazi zuen (Domus Tiberiana) Palatinoren iparraldeko kantoian. Gaur ez da hartatik ezer askorik geratzen, baina dagoeneko gauza jakina da peristilo eskerga baten inguruan eraiki zela jauregia.

Kaligula K.o. 37an igo zen agintera, 25 urte zituela. Agintaldiaren hasieran delitu politikoak amnistiaz barkatu eta zergak jaitsi zituenez, herritarrek begi onez hartu zuten enperadore berria, baina hilabete gutxi barru larriki gaixotu zen, eta gorputzez sendatu bazen ere, burutik nahiko eginda geratu zen. Bere burua jainkotzat zeukan, eta gogo onez onartzen eta bultzatzen zuen berarenganako gurtza. Historialariek diotenez, Foro aldera zabaldu zuen Kaligulak Tiberioren jauretxea, eta Kastor eta Poluxen tenplua erantsi zion atarte gisa. Suetonioren arabera, bide-zubi handi bat ere eraikizuen Kapitolinoan zehar, Jupiterrekiko harremanak erraztearren. K.o. 41ean, enperadore egin eta lau urtera, guardiako tribuno batek hil zuen Kaligula, enperadorearen jauregiko lorategietan.

Kaligularen ondoren, haren osaba Klaudio eseri zen enperadorearen aulkian. Klaudioren akats fisikoak zirela eta -epileptikoa eta hizmotel samarra zen-, jendeak tenteltzat hartu zuen hasieran, baina berehala erakutsi zuen gai zela enperadore izateko eta agintaldi luzea izan ez bazuen ere, gobernu egonkorra eta burutsua eskaini zion Erromari. Ostiaren iparraldeko portu handia eraikitzeko obrak hasi zituen (elikagaien inportazioak erraztu nahi izan zituen horrela), eta bi akueduktu beni eraiki zituen (Aqua Claudia eta Aqua Araio Nouus).

Neron izan zen julio-ldaudiotar dinastiako azken enperadorea. K.o. 54an igo zen agintera, hamasei urte hesterik ez zuela. Artea, gimnasia eta zalgurdi lasterketak gustatzen zitzaizkion heste ezer baino gehiago, eta aparteko gizontzat zeukan bere burua. Bainuetxe publiko asko ez ezik, zubi herri bat ere eraiki zuen Tiber ibaiaren gainetik, eta baita merkatu handi bat ere, baina haren izena basakeriekin eta neurri gabeko handinahiarekin lotuta geratu da historiarako.

 

Domus Aurea

K.o. 64ko ekainaren 18an sekulako sute bat izan zen Erromaren erdi-erdian. Sei egunez iraun zuen suak eta hiriaren erdialde guztia kiskalita geratu zen. Mihi gaiztoek ziotenez Neronek berak pizmarazi zuen sua, gero berak eraikin berriak altxatzeko, baina ez da gauza ziurra, eta esan behar da suteak nahiko ohikoak izaten zirela garai hartan. Azkenean behintzat, eta herriak errudunak eskatzen zituenez, kristauei leporatu zieten sutea eta huraxe izan zen, hain zuzen, Erromako gobernuak kristauen aurka egindako lehen esetsaldia.Nolanahi ere, Neronek ez zuen aukera alferrik galtzen utzi eta sekulako jauretxe bat eraikiarazi zuen, bere bizileku izan zedin, hiriaren bihotz-bihotzean. Bi arkitekto ospetsuk, Severok eta Zelerrek, zuzendu zituzten eraikuntza lanak, eta Domus Aurea edo Urrezko Etxea deitu zion jauretxeari . Palatinotik hasi eta 50 hektarea hartzen zituen, Esquilinoko lorategietaraino. Benetako mikrokosmos bat zen : etxalde eskerga bat, alboan urmael handi bat zuela (Koliseoa eraikiko zen gero urmael hori zen tokian), eta soro eta basoak inguru guztian.

Egoitzaren sarrera aipatutako bi mendixken arteko haranean zegoen. Honela deskribatu zuen Suetonio historialariak : "Egoitzaren atartean ehun eta hogei oin altuko Neronen estatua erraldoi bat zegoen ; hini zutabe-ilarako ataria zuen, mila urrats luze zena ; itsaso bat zirudien urmael bat ere bazen, hiri baten antzera etxez inguratua ; eta inguru guztian soro landuak, mahastiak, larreak eta basoak zeuden, eta etxabere eta basapiztia ugari alde guztietan. Eraikinaren gainerako guztia urre kolorez margotua zegoen eta harri bitxiz eta perla-maskorrez apaindua. Jangelen sabaiak marfilezko oholtxoez zeuden estaliak, nahi zenean haiek kendu eta gonbidatuen gainera loreak eta urrinak botatzeko. Festa eta oturuntzetarako areto nagusia biribila zen eta sabaia gau eta egun biraka aritzen zen, zeru-sabaia bailitzan. Itsas urezko bainutegak bazituen eta baita sufre urezkoak ere.

Eraikina amaitu zenean [Neronek] esan zuen azkenean gizaki bat bezala bizitzeko moduan zela".

Erromatarrei ez zitzaien gustatu Neronen handizalekeria hura, baina ez obraren nabarmenkeriagatik, baizik eta Erromaren erdian (garai hartan munduko hiriburua) hainbeste handiko egoitza eraikitzea irain bat iruditzen zitzaielako.

 

Flaviotarrak

K.o. 68an, Pretoriar Goardia Zesarren aurka matxinatu zen : Neron herriaren etsai aldarrikatu zuen, eta Hispaniako gobernari zen Galbari eskaini zion enperadorearen tronua. Neronen heriotzarekin amaitu zen julio-ldaudiotarren dinastia. Urtebetean Erromak lau enperadore izan zituen. Galba, bere jarlekua sendotzearren, aurkariak hilarazten hasi zen, baina Pretoriar Goardia oldartu zitzaion eta, Galba erail ondoren, Oton jarri zuen haren lekuan.

Baina Erromako egoera kezkagarria baldin bazen, ez zeuden askoz hobeto gauzak inperioaren mugetan. Rhineko lejioek ez zioten leialtasun zinik egin nahi izan Galbari eta Vitelio aldarrikatu zuten enperadore . Danubioko lejioek, aldiz, Otonen alde atera ziren. Gerra zibila piztu zen berriro ere. Cremonan egin zuten topo bi alderdiek . Oton garaitua izan zen eta bere buruaz beste egin zuen. Viteliok, gudu hura irabazi bazuen ere, ez zuen asko iraungo. Erromara bidean zetorren, Ekialdeko gudaroste guztiak lagun zituela, Siriako gobernaria, Vespasiano. Bigarren gudu bat izan zen Cremonan . Danubioko lejioek Vespasianorekin bat egin zuten, eta oraingoan lortu zuten Vitelio menderatzea. K.o. 70eko udaberrian sartu zen Erroman Vespasiano, enperadore herria. Bera izan zen flaviotarren dinastiari hasiera eman ziona, baina dinastia bereko beste bi enperadore etorri ziren ondoren, Vespasianoren semeak biak : Tito eta Domiziano .

K.o. 79an hil zen Vespasiano, eta haren semea, Tito, igo zen enperadore tronura, baina bi urte baizik ez zuen iraun, 81ean hil baitzen. Juduen aurkako gerran, Jerusalem setiatu, tenplua suntsitu eta hango harrapakinak Erromara ekarri zituelako izan zen ospetsua Tito.Titoren ondorengo enperadorea haren anaia Domiziano izan zen. Domizianok eragindako eraikin hanclien artean aipagarriena Palatinoko jauretxe inperial herria izan zen. Domiziano ez zen inoiz herritarren oso begikoa izan, eta agintaldiko azken urteak izuaren mende pasa zituzten erromatarrek.

Azkenean, 96an hil zuten, konspirazio batean . Haren izena monumentu publikoetatik ezabatua izan zen.

 

Koliseoa

Flaviotarren garaiko eraikuntzen artean ezagunena, zalantzarik gabe, Erromako Koliseoa da. Erdi Arotik aurrera Koliseo izenaz ezagutzen bada ere, flaviotarren Anfiteatroa deitzen zen egin zutenean, eta Erromako eraikinik handiena ez ezik, segur aski, Antzinate osoko handiena da. Neroni eta haren obrari aurka egitearren, flaviotar dinastiako lehen bi enperadoreek emaitza eskuzabalak egin zizkioten herriari, Neronen nabarmenkerien bizkar. Hala, Vespasianok, enperadore egin eta berehalaxe, anfiteatro bikain bat altxarazi zuen, geroko Koliseoa, Domus Aurea jauregiko urmaela zen toki-tokian. Titok, bestalde, jauregi beraren handiko aldean, lehenengo bainuetxe inperialak ireki zituen, herritarrek goza zitzaten.

Ingeniaritzako obra gisa duen balioa alde batera utzita, arte lan eskerga bat ere bazen Koliseoa. Harmailak koroatzen zituen ataria, bere marmolezko eta granito grisezko zutabediekin, flaviotarren arrandia guztiaren erakusgarri ezin hobea zen. Marmolezko eta estukozko erliebe apaingarrietatik oso gutxi kontserbatu badira ere, asko ziren eraikinaren cauea edo banoko aldean, eta ehundaka galeria eta terrazetan.

Gaur egun, batez ere barruko aldean, oinarrizko egitura baizik ez da geratzen,baina oraindik zutik daude 500 metrotik gorako perimetroko elipse eskerga eta jatorrizko fatxadaren parte handi bat, erdi puntuko laurogei arku zituena. Fatxadaren diseinuak ez zuen berrikuntza handirik. Zutabe atxikietan bermaturik, elkarren gainean ezarritako hiru arku maila zituen : doriar-toscanar, joniar eta korintotar ordenatakoak.

Guztiaren gainean zurezko atiko guztiz garai bat, harmailen goreneko partea hartzen zuena. Zurezko eraikin guztiek bezala, sute batean galtzeko arriskua zuen, baina premiazkoa gertatzen zen anfiteatroan sartzen ziren 50.000 ikusleak sartuko baziren. Esan bezala, ordu arte egindako eraikin publiko askoren estilo bertsukoa zen Koliseoaren fatxada, baina barruko egiturak, bere korridore, murru ortogonal eta albeolo formako gangekin, berrikuntza ugari ekarri zituen, eta ereduzkoak gertatu ziren etorkizunerako .

 

Titoren arkua

Erromako Foroaren ekialdeko mugan dago, eta Senatuaren ekimenez eta Titoren omenetan eraiki zen. Tito hil eta berehala hasi ziren eraikuntza lanak eta gaur Erroman zutik dauden arkuen ar -tean zaharrena da.

Arkuaren ekialdeko frisoan Vespasiano eta Tito Jerusalemen garaile nola sartu ziren islatzen da. Arkuaren pasadizoaren barruko aldetik, alde banatan, bi erliebe handi daude. Batean, Tito enperadorea azaltzen da bere zalgurdian, Garaipenak koroa bat jartzen diola. Baina enperadorearen inguruan ez daude, espero zitekeen bezala, magistratu, apaiz edo ahaiderik, baizik eta Dea Rorrma, Genrus Populi Romani eta Gertrus Seaatusen alegoriazko irudiak. Beste erliebean, garaipenezko desfilearen ikuspegi historiko bat ematen da.