Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Antzin Aroa

Erroma: Augustoren garaia

Ezkerrean, Pompeiako etxe bateko horma irudia, K.a. I. mende amaierakoa. Eskuinean, Augustoren foroaren hondakinak, Erroman.<br><br>

Historian lehenengo aldiz, aginte politiko bakar batera bildu ziren Mediterraneoaren inguruko lurralde guztiak. Senatuak agintari nagusitzat onartu zuen Ocatavio eta augustus («guztiz ohoragarri») titulua eman zion.Augustok estatu berri bat, munduko ordena berri bat, osatu nahi izan zuen. Hasteko, mugak sendotu eta probintzia guztietako administrazioa antolatu zuen. Inperioaren beharkizun berriei erantzun nahi izan zien, baina egiteko horretan ez zuen erromatarren antzinako kultura ondarea arriskuan jarri. Pax romana («Erromatar bakea») ezarri zuen eta haren emaitzak ez ziren txikiak izan : inperioaren garaian ez zen gerra zibilik gertatu, barne gatazka batzuetako gorabeherak izan ezik, eta inperiotik kanpoko herrien aurkako gerrek mugako lurraldeak baizik ez zituzten ukitu (Augustoren garaian beretu zituzten erromatarrek Kantabria etaAsturiasko lurraldeak (K.a. 19). Bestalde,Augustoren garaian mamitu zen erromatarren literatura klasikoa (Horazio, Virgllio, Tibulo, Properzio, Ovidio, Tito Livio) eta artea . Augustok bultzatu zuen arte ofizialak Italiako penintsulako arte molde errealistak eta enperadorea goratzeko arte molde berezia (erretratuak egiteko molde bat ezarri zuen Augustok) bildu nahi izan zituen. Greziako tradizio estetikoak bere egin bazituen ere, zibilizazio berriak ekarri zituen arazoei erantzuten saiatu zen Erromako artea. Arkitekturak ekonomiaren eta gizartearen egoerari erantzun behar zion bete-betean : hiri kontzentrazio handiak eraikin erraldoiak eraiki beharra ekarri zuen eta, horrenbestez, neurri handiko bainuetxeak, anfiteatroak eta akueduktuak egin ziren Erroman. Horrez gainera handitasun horrexek arkitektura forma berriak ekarri zituen. Orobat Augustoren garaian erretratuak egiteko molde orekatsu bizia nagusitu zen eta ikuspegien pintura ere oso zabaldu zen, etxeetako barne dekorazio gisa (pintura helendarraren modura) . Bestalde, lorategiak, iturriak eta aisiarako etxeak ugaldu ziren aberatsek horretarako hautatutako lekuetan. K.o. I. eta 11. mendeetan eraiki ziren Erromako eta inperio osoko monumentu gehienak (Bakearen aldarea,Apoloren tenplua, Palatinoko etxeak).

 

Urbanismoa eta arkitektura

Augustoren garaian arkitekturak goraldia izan zuen. Augustok berak esana zuen laurogeita bi tenplu eraberritu zituela bere agintaldian, eta bere buruaz harro zegoen berak adreiluzkoa ezagutu zuen hiria marmolezko hiri bihurtu zuelako. Gehiegikeriak gehiegikeria, egia da haren agintaldian Luni-ko -gaur egungo Carrara- marmolezko harrobiak gogotik ustiatu zirela. Hala, Erroma hornitu ahal izan zen ordu arte itsasoz harainditik ekarri behar izaten zuen material hartaz. Teknikaren aldetik, Augustoren mendea ausardia handiko garaia izan zen ; kupulak arrakasta handia izan zuen (termetan batez ere).

Erromak aldaketa handiak izan zituen administrazioaren eta arkitekturaren alorretan . Urbanismoaren alorrean, Zesarrek hasitako lana jarraitu eta zabaldu zuen Augustok . Zesarrek egitasmo bat egina zuen Erromako hiria zabaltzeko. Bere asmoak betetzeko astirik izan ez bazuen ere, hiriaren erdialdea aldatu zuen ordu arte parekorik izan ez zuen egitasmo baten bidez : haren izena izango zuen foru berri bat eraikitzea foru zaharraren ondoan. Plaza handi laukizuzena zen, arkupe bana zuela bi alde luzeenetan, eta Zesar zaldi gainean irudikatzen zuen estatua bat erdian. Plazaren alde batean marmolezko tenplu handi bat zuen, Venus Genetrix Zesarren familiaren arbaso mitikoari eskainia. Zesarren foru hori eredu izan zen haren ondorengoek eraikiko zituzten foruetarako. Gaur egun foru horren aztarna gutxi batzuk besterik ez dira geratzen.

Augustok Erromako foru zaharra eraberritu zuen. Plazaren bi aldeetan Julioren eta Emilianoren basilikak zeuden aurrez aurre ; ekialdean, Zesarren tenplua zuen, eta handik hurbil Dioslcuroren Tenplu zaharra eraberritu zuen. Plazaren beste aldean Bakearen Tenplua, gerra zibilen amaiera ospatzeko eraikia, Errostra berriak (hitzaldiak emateko oholtzak) eta senatuaren egoitza edo Curia Iulra eraiki zituen.

Horrez gainera, Augustok, Zesarrek bezala, foru berri bat eraiki zuen, bere izena daramana, hain zuzen. Berrogei urte (K.a.

42 - K.a. 2.) behar izan bazituzten ere eraikuntza lan guztiak bukatzeko, foru hark batasun handia zuen. Augustoren foruaren ardatza Marteri eskainitako tenplua zen, abside handi bat zuena ; harrezkeroztik, eta Zesareen Foruko tenpluko absidea aitzindari izan zuela, erromatarrek maiz erabiliko zituzten absideak beren santutegiak eraikitzerakoan.

Agriparen laguntzaz, Augusto enperadoreak Marteren Zelaia eraiki zuen ordu arte leku zingiratsua izan zen eremuan. Lorategiz, iturriz eta monumentuz bete zuen -besteak beste, gero aipatuko dugun Ara Pacis eta Augustoren mausoleoa-, eguzki erloju bat ere eraiki zuen han ; Marzelori eskainitalco tenplua ere Marteren Zelaian eraiki zuen, hura izan zen arkitekturako hiru ordenak -doriarra, joniarra eta korintotana-, bata bestearen ondoan zut kokatu zituzten lehen aldia, kokaera horrek geroztik arrakasta handia izan zuela.

Aipagarria da baita ere Augustoren garaipen arkua, hura izan zen lehen garaipen arkua ; Erromako foruan zegoen, eta K.a. 29.. rtean eraiki zuten, Actium-eko garaipena ospatzeko. Arku hori zeharo suntsitu zen, eta puska banaka batzuk besterik ez dira gorde. Augustori eskainitako Riminiko garaipen arkua da gaur egun arte bere horretan iraun duen garaipen arkurik zaharrena (K.a. 27.).

Eraikuntzak Augustoren garaian bizi izan zuen goraldi hura ez zen soilik Erromara mugatu, eragina izan zuen orobat Erromako inperio osoan. Monumentu gehienek enperadorearen familia ohoratzen zuten eta Erromaren garaipenak ospatzen zituzten ; hauek dira, besteak beste, garrantzitsuenak : Vienneko Augustoren eta Liviaren tenplua ; Nimeseko Etxe Karratua ; Suseko garaipen arkua (Piamonte) ; Baiesko Termak (Napoli) ; Gardeko Zubia, akuedukto ospetsua.

 

Estatuak eta erretratuak

Togadun eta korazadun estatuak goi mallako pertsonek eta buruzagiek hiritar eta gudari gisa zituzten balio bereziak goraipatzen zituzten, enperadorearena batez ere.

Estiloaren aldetik, estatua horiek helenismoa zuten oinarri, baina zentzuaren aldetik guztiz erromatarrak ziren. Augustoren garaiko erretratuak Augustoren beraren irudietan iritsi zuen goren maila ; Primaportalco estatua zen horren adierazgarririk bikainena. Irudi hark gizakia eta jainkoa irudikatzen zituen aldi berean, enperadore jainkotua, alegia. Izan ere, kontzeptu hori antzinako Grezian sortu zen eta Erromako enperadoreek beretu egin zuten. Jainkotu tankera hori gorabehera, irudiak gizon itxura zuen, eta Augustoren hazpegiak aise bereiz zitezkeen.

 

Ara Pacis

Garai hartako erliebeen artean Ara Pacis Atigustae da bikainena. Ara Pacis edo Bakearen Aldarea K. a.-ko 13. urtean hasi eta 9. urtean bukatu zuten, eta munduak Erromaren eta bere enperadorearen agintepean iritsi zuen bakea ospatzen zuen ; bakea izanik bere agintaldiaren ardatza, Augustok nahiago izan baitzuen monumentuetan irudikatua izan , Bakearen Printze ,, gisa, ezin garaituzko jeneral gisa baino. Monumentu hori Marteren Zelaiko iparraldean zegoen, haren zati batzuk XVI. mendean aurkitu zituzten, baina ez zen guztiz eraberritua izan 1938 arte. Eraikuntza osoak Pergamoko aldarea dakar gogora. Marmolezko xafla, pergaminoetako irudietan oinarritutako irudiz landuek estaltzen dute aldarea ; goialdeanfriso batek alegoriazko eta elezaharreko gertaldiak desla -ibatzen ditu, eta enperadorea buru duen prozesio bat irudikatzen. Monumentu horretan iritsi zuen helenismoan oinarritutako estilo klasikozaleak (Augustoren Primaportako estatua eredu zuenak) bere adierazpen gorena. Ara Pacis-eko prozesioak garai hartako gertakari bat irudikatzen du -aldare haren sorrera agian-. Prozesio honetan enperadorearen familiaren irudiak erretratu gisakoak dira. Egileak bikain uztartu zituen friso horretan irudilcaRrta dauden aristokraten aurpegien eta jantzien dotorezia eta neurritasuna, eta bizitza pribatuaren xalotasunaren bidez enperadorearen absolutismoa ahantzarazi nahirik, agintaldi hark zekarren ongizatea eta zoriona goraipatzen zituen familia giroko irudiak -hala, aurrekoaren togari tiraka dagoen mutllcoa eta haren ondoan irribarrez dagoena-. Uste izan daiteke Ara Pacis-en egilea, ezezaguna hain zuzen, aldez aurretik Apoloren tenpluan lan egina zela, eta geroztik Tiberioren arkuan, foruan, lan egin zuela. Hura hil ondoren, haren jarraitzaileek haren egikera errepikatu besterik ez zuten egin, inongo bikaintasunik gahe ; gainbehera horren lekuko da Klaudioren garaiko Ara Pietatis.

 

Pintura

Inperioaren garaiko pinturak bi ezaugarri nagusi ditu : etruskoen garaiko horma pinturaz geroztik hura da gaur egun arte gorde den pintura bilduma zabalena, eta garai hartako pintura gehienak ez dira oraindik aurkiRr. Beraz, pintura estilo hori ezezaguna da gehienbat, eta harridura sortzen du, askoz gutxiago baitakigu Erromakopinturaz, Erromako arkitekturaz edo eskulturaz baino. Gure egunetaraino gorde den pintura oso mugatua da hedaduraz, asko eta asko horma pinturak dira, eta gehienak Pompeia, Herkulano eta Vesubio sumendia lehertu zenean lur azpian gelditu ziren beste hiri batzuetakoak eta Erroma eta bere ingurukoak dira. Gorde diren pinturak K.a.

I. mende bukaeratik K.o. I. mende bukaera bitartekoak dira. Eta pinturak helenismoaren eragin handia zuela jakinik, oso zaila da hala ere elementu erromatarrak eta elementu greziarrak bereiztea eta konparatzea, eskulturaren eta arkitekturaren alorrean baino are zailagoa. Nolanahi ere, ezin eztabaidatuzkoa da erromatarrek greziarren ereduak kopiatu zituztela eta pinturak eta pintoreak ekarri zituztela Greziatik.

Historialariek lau aldi edo estilo bereizi izan dituzte erromatar pinturan : lehenengoa, bigarrena, hirugarrena eta laugarrena ; baina estilo bakoitzaren arteko aldeak ez dira batere garbiak, eta estilo bakoitzak gorabehera handiak izan zituen bere bilakaeran ; heraz, esan daiteke sailkapen hori ez dela egokia. Hasieran marmol polikromozko xaflak imitatzen zituzten. Gero, saiatu ziren paretako eremu laua gezurrezko perspektiben eta paisajeak eta giza irudiak irudikatzen zituzten leihoen bidez irekitzen.

Orobat saiatu ziren taula gaineko koadroen efektua hormetan sortzen. Oro har, esan daiteke garai hartako erromatar pintura etxeetako barne dekorazio gisa egina zela ; ikuspegien pintura nagusitu zen, eta etxe barruko pareten atzealdean, paretan irekitako leihoak bailiran, paisajeak, eraikinak edo giza irudiak zeudelako irudipena eman nahi izan zen pinturaren bidez.