Artea»Antzin Aroa
Etruriar artea
Italiako penintsulako antzinako zibilizazioetan, Erromakoaren aurretik, Etruriakoa nabarmendu zen gehiena. K.a.VIII. mendean azaldu ziren Historiaren argitara etruriarrak Italiako penintsularen erdialdean, Tirreno itsasoaren eta Tiber eta Arno ibaien arteko eskualde batean, Etrurian, gaur egungo Toscanan. Etruriarren historiaz, baina, ezer gutxi ezagutzen da. Grezia klasikoko historialari eta bidaiari Herodotoren arabera, beren aberria, Lidia (Asia Txikia) utzi, eta Florentzia eta Erroma artean ezarri ziren etruriarrak, K.a. VIII. mendea baino lehenago. Beste batzuen arabera, ordea, askoz lehenago iritsi ziren etruriarrak Italiako penintsulara, indoeuropar migrazioen aurretik (K.a. 2000- 1200), mizenastarrak eta doriarrak Greziara eta erromatarrak Italiara iritsi aurretik.
Etruriar zibilizazioa
Etruriar hizkuntzak ez du gauza handirik
argitzen haien jatorriaz. Izan ere, greziarren
alfabetoa beretu zuten, baina, hitz gutxi
batzuk izan ezik, argitu gabe dago oraindik
hizktmtza. Literatura aberatsa izan omen zen,
baina gorde diren idazki bakanak hilobietako
idazkunak dira (hamar bat mila). Gaur
egun, Etruriako bertako biztanleen eta K.a.
VIII. mendean zehar Lidiatik joandako inbasore
talde tzilu baina ahaltsuen nahasketaren
emaitza dela uste da etruriar zibilizazioa.
Etruriarren zibilizazioak VII-VI. mendeetan
jo zuen goren maila. Garai hartan, etruriairen hiriak greziar hiriekin leillatzen ziren,
haien ontzidiak Mediterraneo mendebala
menderatzen zuen, merkataritza inperio zabal
bat babesteko ; izan ere, haien aberastasun
ituni nagusiak meatzeak eta merkataritza
itsasbideen kontrola ziren. VII. mendearen
bukaeran Lazio hartu zuten eta Erroma
sortu zuten. Erroman, etruriar erregeek mende
batez izan zuten agintea, 619tilc 510era
hain justu. Etruriarrek hiri lan handiak egin
zituzten Erroman (harresiak, tenpluak eta
abar), eta, bien bitartean, Italiako penintsulan
zehar zabaldu ziren : Napoliraino hegoaldetik
eta Po ibarreraino iparraldetik. Erromatarrak
matxinatu eta Errepublika sortu
zelarik, hasi zen etruriar zibilizazioaren
gainbehera. Handik hara, V-IV. mendeetan
zehar, erromatarren mende geratu ziren hiri
etruriarrak. Izan ere, etruriarrek ez baitzuten
nazio batu bat osatu, estatu hirien federazio
bat baizik ; hirien artean ere istiluak izatenziren sarri, eta ez ziren berehala adosten etsai
komunei aurre egitelco. 111. mendearen
bulcaerarako galdua zuten burujabetasuna
hiri etruriarrek, baina aberats eutsi zioten hala
ere, eta eragina izan zuten erromatarren zibilizazioan,
hirigintzan eta artelanetan batez
ere. Arte etruriarren bilakaera aldika saillcatzean
ez datoz bat aditu guztiak ; batzuek hiru,
beste batzuek lau aldi edo gehiago bereizten
dituzte. Zibilizazioaren bilakaeran bezala,
hiru aldi nagusi berezi daitezke artearenean
ere : sorraldia (K.a. VIII-VI. m.), arlcaikoa
edo erdialdea (K.a. VI-V. m.), eta azkenaldia
(IV-III. m). Bat datoz ordea aditu guztiak arteetruriarrean eragina izan zuten ereduak zehaztean
:sorraldian Sortaldekoak (Jonia eta
Atika) eta azkenaldian, berriz, Greziakoak.
Eraginak eragin, ezaugarri bereziak eta bereberekiak
izan zituen arte etruriarrak, eta ezaugarri
horiek kultura erromatarrak beretu zituen
gero. Bestalde, beste kultura batzuenaz
aparte, erlijioaren eragin handia izan zuen.
Etruriarrek heriotza gurtzen zuten, eta hileta
monumentu edo hilobi asko egin zituzten ;horiek dira, hain zuzen, arte etruriarrak gorde
dituen ia arte adierazpen bakarrak. Bakarrak
izanagatik, arte etruriarraren bilduma
bikaina dira hilobi horiek : arkitektura, eskultura,
pintura, zeramika, metalgintza, bitxigintza,
ezagutzen diren idazkun gehienak ere...,
denetarik dago haietan, orain ikusiko denez.
Tenpluak ere egin zituzten, baina zimentzeak
ezik, ez dira gorde, zurezko egiturez egin
baitzituzten, eta hirien aztarnak ere ez dira
oso ugarialc.
Hilobiak
Arestian esan bezala, ez da aslcorilc ezagutzen
etruriarrez, eta haien hilobi ederrengatik
ezagutzen dentxoa, neurri handi batean
bederen. Italian, Brontze Aroko hilobiak
hilobi arruntak ziren, historiaurreko
Europako eskualde gehienetakoak bezala :
hilaren errautsak buztinezko (edo terrakotazko)
ontzi edo kutxa batean gordetzen ziren,
lurrean zulo bat eginda, eta hilak ondoko
bizitzan beharko zituen gauzak lurperatzen
ziren ontziarekin batera : armak gizonezkoentzat,
bitxiak eta etxeko tresnak emakumezkoentzat
. K.a. 700. urtetik aurrera, harrizko
hileta monumentu handiak egiten hasi
ziren, etxebizitzen barrualdea antzeratzen
(korridoreak, aretoak, zutabeak, kapitelak,
harrizko altzari eta guzti). Aldi berean buztinezko
errauts ontziak gizakia itxuratzen hasi
ziren: estalkiari buru itxura eman zioten eta
soin adarrak erantsi zizkioten, berriz, ontziaren
gorputzari. Geroago, hilak herak iudilcatu
zituzten, bikoteka, liillcutxaren gainean etzanda,
oturuntz batean-edo parte hartzen ariko
balira bezala, eta pozilc, irribarre harrigarri,
antzinako bat ezpainetan. Hilobi etruriar
horiek dira, hain zuzen, hilak pozik eta bizibizirik
irudikatzen dien lehenengoak. Dirudienez,
hilobia, gorputzarena ez ezik arimaren
egoitza ere balitz bezala hartzen zuten
etruriarrek, egiptoarrek ez bezala. Horregatilc
zuten hilkutxak gordetzen ziren hilobiek
ere etxebizitza barrualdeen itxura. Gero, baina,
aldatuz joan zen nonbait etrurriarrelc heriotzaz
zuten ideia, eta aldaketa hori islatu
zen artelanetan ere. IV. mendearen hasieralco
hari bigunezko errauts ontzi batean ikus daitekeenez,
ontzian landutako irudi bikoteak
ez du jada aurrekoen alaitasunik, ez irribarre
berezi hura ere ; aitzitik, gogoetan eta
goibel baleude hezala daude irudikatuta biak.
Bi irudi horietako bat, gainera, ez da, aurrekoetan
bezala, bestearen laguna, heriotzaren
deabrua baizilc, ilcusleari gizakiaren patua
zein den gogorarazi nahi balitzaio bezala
. Hilobietako eskulturaren Uilakera horretan,
beraz, argi ikusten da, batetik, erlijioaren
eragina eta, bestetik, greziar eskultura
ereduaren. Hasierako estatuek halako aurpegiera
zehaztezin eta enigmatikoa zuten, eta
pozik agertzen ziren. Azkenerako, haien aurpegiak
gizatiarrago eta adierazkorago bilakatu ziren, greziar eskulturaren eraginez, eta
orobat ilunago ere, heriotzari buruzko ikuspegi
aldaketaren eraginez : hilobia ez da jada
hilaren egoitza, eta hila beste mundu batera
joaten da. Hilobietan azaltzen da arte etruriarraren
beste adierazpen nagusietako bat :
pintura, horma margoak. Greziarrenak ez
dira ezagutzen, eta horregatik balio handikoak
dira horiek, arte etruriarraren adierazgarri
ez ezik pintura greziarra izan zitekeenaren
erakusgarri ere badirelako. Bikainenen
artean, aipagarriak dira Tarkiniako bi
hilobitako margolanak : batean ehiztariak eta
arrantzaleak eta bestean, Leboi emeen hilobia
izenekoan, dantzariak daude irudikaturik
. Pinturan, dena den, ez ziren eskulturan
adina gailendu etruriarrak, landu ere gutxiago
landu baitzuten, apaingarri gisa baizik
ez. Arte mota horretan ere argi islatu zen
etruriarren heriotzari buruzko ikuspegi aldaketa
.
Tenpluak
Tenpluak dira erlijio arkitektura etruriarraren
heste adierazpen nagusia. Ordea, harria
lantzen maisu haziren ere, erlijio arkitekturan
ez zuten erabili, eta tenplu guztiak zurez
egin zituztenez, ez da haietarik bat ere gorde
. Greziako tenplu baktrnenen antzekoak
ziren, baina haiek baino apalagoak, eta karratuak
. Oinarri jaso edo podium baten gainean
eraikitzen zen tenplua, eta mailadi bat
zuen bertara igotzeko, hegoaldeko partean.
Barrupe sakon bat zuen atari gisa, launako
bi zutabe larek eutsia, eta cella delakoa atzean,
hiru gelatan banatua, bakoitza jainko bati
eskainia, erromatarren Juno, Jupiter eta Minervaren
aurrekoak. Ez zen tenpluan harrizko
eskulturarik izaten ; apaingarri gisa,
terrakotazko lauzak jartzen ziren arkitrabean
eta teilatu ertzean. Baina ezagutzen da bat,
apaingarri gisa eskulturak izan zituena
kanpoaldean : Apoloren Tenplua, Veio hirian,
Erromaren iparraldean. Tenplu klasiko batzen, baina hesteek ez bezala, pertsonen neuni
bereko lau estatua zituen teilatuaren gailun-ean
. Hobekien gorde den irudia Apolorena
da, eskultura etruriarren maisu lana zenbait
aditurentzat, ez baitu parerik garai hartako
eskultura greziarrekin : gorputz sendo
bat, arroparen apaingarrizko izurren azpian
nabarmen, zango zaintsu gihartsuak, eta irribarre
etruriar antzinakoa eta berezia ezpainetan
. Eskultura etruriarraren beste adierazpen
nagusietako bat, Erromako ikur bihurtua,
Romulori eta Reniori edoskitzera eman
zituen brontzezko otsoa da (otsoarekin batera
agertzen diren umeak Berpizkundean
erantsiak dira).
Hirigintza
Erromatarrek etruriarrengandik ikasi zutela
hirigintza, ez da dudarik, baina ez dago
jakiterik zenbaterainoko eragina izan zuten,
ezer gutxi gorde baita garai hartako hiri arkitekturatik
. Nolanahi ere, etruriarrenen ezaugarriak
gorde dituzte eraikuntza erromatarrek ;
at?itun-ak ere, etxe erromatarren areto nagusia,
Etrurian du sorburua. Hiri plangintzan
eta antolamenduan ere greziarrak baino gehiago
izan ziren etruriarrak. Elkar ebakitzen
zuten bi bide nagusien bidez lau laurdenetan
banatzen zituzten hiriak, era horretan
beharren arabera antolatzeko laurden horietako
bakoitza. Erromatarrek ere sistema hori
erabili zuten Italian, Europako mendebalean
eta Afrikako iparraldean egin zituzten hirietan
. Hiria era honetara banatzea erlijio sinesmenen
isla bide zen : eskualdetan banatzen
baitzuten zerua, puntu kardinalen arabera.
Hiriak ez ezik, harresiak, zubiak, ubideak,
akueduktuak egiten ere etruriarrengandik
ikasi zuten erromatarrek. Gorde diren eraikuntza
gutxitatik aipagarriena Perugiako hiriko
sarrera gotortua da, Porta Agusta, K.a. II.. endekoa, azkenaldikoa beraz. Aparteko
garrantzia du, gainera, eraikuntza horrek, ezagutzen
den lehenengoa delako arkua duena.
Beste arte adierazpen batzuk
Artelan handietan ez ezik txikietan ere
nabarmendu ziren etruriarrak : zeramikan
(terrakotazko ontziak, baxera beltz distiratsuak),
metalgintzan (etxeko tresnak, estatua
txikiak, ispiluak) eta urregintzan (fibulak,
besokoak eta abar) batez ere. Erretratua
ere landu zuten, bikain landu ere, batez
ere brontzezko buruetan, buztinezkoetan
edo terrakotazkoetan bainoago (greziarren
eragina nabarmentzen hasi arte hilobietako
estatuen aurpegiek ez zuten, arestian aipatu
den bezala, egiazkoen itura handirik).
Antzinatik landu zituzten etruriarrek metalak,
eta beste inork ez bezala menderatu
zuten brontzea lantzeko artea.