Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Antzin Aroa

Grezia: eskultura klasikoa eta helenistikoa I

Miron eskultorearen Diskoboloa, K.a. 450. urtean egindako obra.<br><br>

 

V mendeko eskultura klasikoa

V. mencleko eskultura klasikoaren nondik norakoaren berri izateko, nolabaiteko mugarri izan ziren eskultura jakin batzuk aztertzea da bide egokiena. Kritios-en efeboa da horien artean lehena ; pertsiarrek Akropolisen utziak zituzten aztarnen artean aurkitu zuten, eta K.a. 480 urtearen ingurukoa izan behar du. Aditu batzuek Kritios Atenasko eskultoreak egina dela uste dute, eta horregatik deitu zaio Kritios-en efeboa.

Eskultura aipagarri honek badu berezitasun nabarmen bat aurrekoekiko, bera baita erabat "zutik" dagoen aurreneko giza irudia ; horrek ez du esan nahi aurreko aldiko eskulturak zutilc ez zeudenik, baina zutik egote hori tente eta ez makurtuta, eserita, belauniko edo korrika egotearen adieran ulertu behar cla ; alegia, eskultura haien jarrera ibiltzeari utzi izan baliote bezalakoxea zen,gorputz osoaren pisua bi hanken gainean modu berean banatua zutela. Kritios-en efeboak ere aurreratuxea du hanka bat, baina erabateko gelditasuna adierazten du, ordu arteko estatuek zuten simetrikotasuna halakoxe asimetria neurtu bat delako estatua honetan : aurreratua duen hankako belauna bestea baino beheraxeago clu, eskuineko aldaka beherantz eta barrurantz, eta ezkerrekoa, berriz, gorantz eta kanporantz. Hala beraz, gorputzaren pisuari ezkerreko hankak eusten diolako irudipena sortzen du, eta eskuineko hankak gorputzaren orekari eusten diolalcoa. Gorputzaren jarrerari dagozkion zehetasun horiek guztiak ez dira xehetasun hutsalak, urrats adierazgarri bat baizik greziar eskultoreek giza irudia irudikatzen egina zuten bideak mendez mende izan zuen bilakaeran.

Kritiosen efebo horren jarrera lasai eta natural hori, eginahalik gabe zutik egote hori deskribatzeko, carztrapposto italierazko hitza erabili izan da. Aurkilcuntza hori, arestian esan den bezala, ezinbestekoa izan zen, gorputza geldirik irudikatzen ikasiz baizik ezin baitzezaketen greziar eskultoreek gorputzen mugimendua irudikatu. Horrek ez du esan nahi aldi arkaikoan giza irudiak mugitzen irudikatu ez zituztenik, baina halako mugimendu zurrun bat zen hura, hortxatu samarra, eta ez coratrappostocrk ekarri zuen gorputzaren irudikatze biziagoa.

Gorputza irudilcatzelco modu berri horrek handik mende erdira iritsi zuen betetasuna, Periklesen garaiko estilo klasiko helduan . Aldi hartako estatua adierazgarrienetako bat Dorrforon da (Lantzaduna). Polikletok egindako estatua honen nondik noralcoa erromatarrek egin zituzten erreprodukzioen bidez ezagutzen ditugu. Doriforoa eta I iitiosen efeboa konparatuz gero, antzematen da corttrcrppostoa nabarmenagoa dela, gorputzaren alde bien arteko desberdintasuna gihar bakoitzean sumatzen baita ; Doriforoa orobat da orekatuagoa, zehatzagoa eta, batez ere, askoz bikainago du irudikarira gorputz atalen arteko proportzioa, halako moduan non gizakiaren edertasunaren eredu eta arau izan baitzen luzaroan.

Greziar eskulturak K.a. 480. urtetik K.a.

450. urtera bitartean izan zituen ezaugarri horiei estilo zorrotza esan zitzaion. Eta arestian aipatu ditugun bi eredu horiez gainera, bada hirugarren bat estilo horren zertzelada guztiak bere baitan biltzen dituena : Delfoseko Azn •iga. Greziar arteko tamaina handiko brontzezko estatua zaharrenetako bat da, eta Kritroserr efeboa eta handik hamar bat urtera egina izan behar zuen, lasterketa baten ondorengo eskaintza gisa. Jantzia egotea du beste bi eskultura horiekiko berezitasun nabarmena . Jantzia oso soila eta neurrizkoa da, baina aldi arkaikoko jantziekin konparatuz gero, leunagoak eta malguagoak dirudite tolesdurek, benetalco oihalaren antzekoagoak, bikain adierazita clituztela gerriko-uhalek jantzian eragiten dituzten tirabirak eta tenlcak. Aurpegian ere efeboak baino askoz bizitasun handiagoa du.

Orain arte eskultura bakarnrak aztertu baditugu ere, bada eskultura multzo bat estilo zorrotzaren adierazgarri bikaina dena : Zeusi Olinpian eskaini zitzaion tenplulco bi tinpanoetako eskulturak, K.a. 460. urtearen inguruan eginak. Mendebaldeko frontoiko eskultura multzoak lapitoek, Apoloren babespean, zentauroak garaitu zitzaten gudua irudilcatzen du, eta Apoloren irudia nabarmentzen da hain zuzen multzo horretan.

Eskultura multzo honetan estilo zorrotzak beste urrats bat egin zuen.

Mugimendua nola adierazi, horra eskultura klasikoak une hartan izan zuen egitekorik behinena. Greziarrek landua zuten mugimendua aldi arkaikoaren azken garaian tinpano batzuetako eskultura batzuetan.

Baina irudi haiek, gorputz osokoak haziren ere, ez ziren erabat harrizko atzealdetik bereiziak ; saltonera handiko erliebetzat har daitezke gehiago, harrizko hondoaren aurrean eta norabide bakar batetik ikusiak izan zitezen sortu baitzituzten. Harritik zeharo bereiziak zeuden estatuetan mugimendu benetan librea adieraztea ordea ez zen zeregin makala greziar eskultoreentzat, ezbakarrik antzina-antzinako tradizio batek tnugunendua ukatzen zielako era horretako irudiei, baita ere guztiz libre mugitzearen sentipen hura inguruaren oreka hautsi gabe adierazi beharra zegoelako. Korapilo hori ezin izan zen askatu harik eta contrcrppostoa asmatu zuten arte, haina egiteko hark ez zuen handik aurrera zailtasun handirik.

Mugimendu librea adierazten duten estatua handiak dira estilo zorrotzaren lorpenik handiena. Eta haien artean bikainetako bat Poseidonen estatua da. Itsas azpitik atera behar izan zuten, Greziako kostaldetik gertu ; bi metro inguru da garai, brontzezkoa cla, eta Poseidon irudikatzen du bere sardea jaurtikitzeko jarreran.

K.a. 450. urtean, Mironek brontzezko estatua bat, ospe handiloa, tankeratu zuen : Diskoboloa (disko jaurtikitzailea). Doriforoarekin gertatu zen bezala, erromatarrek egindako erreprodukzioen bidez ezagutzen da gaur egun eskultura hori. Diskoboloaren estatuak eman zion hilea estilo Itlasilto helduari V. mendearen bigarren erdialdean. Estatua libre haietan mugimendua trabarik gabe irudikatzen ikasi izanak eragin handia izan zuen frontoietako eskulturan ere, eta, hala, espazioa betetzeko eta espazioan egoteko heste mola orekarirago, beteago eta libreago bat nagusitu zen. Horren adibide garbia da Nivbrdea hilzorian ; berez doriar tenplu bateko tinpanorako zegoen egina, baina haut da beregaina eta hiru dimentsioak hain Uilcain sumarazten ditu, non oso nekeza baita haren jatorrizko egonlekua eta ingurua nolakoa izan zitekeen asmatzea. Nrobrde horrek geziz bizkarrean zauritutako emakume bat irudikatzen du : besoak atzerantz jiratuak ditu, eta mugimendu horren eraginez soinekoa eroria du ; hori da beraz tamaina handilco aurreneko emakume biluzia greziar artean, baina estatua hori ez da biluztasuna adierazteko xede hutsez egina, mugimendua eta emozioa aldi berean aurpegiaren eta gorputzaren bidez adierazteko xedez baizik.

 

Fidias eta Partenona

Parteoneko eskulturak dira greziar eskultura klasikotik gaurdaino iraun duen eskultura multzorllc handiena eta ederrena, gehienak zatika eta nahiko hondaturik iraun badute ere. Bi kantoietako erdialdeak zeharo galdu ziren, eta ekialdeko tinpanoko ertzeko irudiek baizik ez dute, aldez, gaur arte iraun. Hainbat jainkosa irudikatzen dute, gehienak eserita edo etzanda, Aienearen jaiotzari hegira. Orobat da adierazgarria Dionisosen irudia. Harrigarria da atzealdetik zeharo libre agertzen diren estatua horiek frontoi baten espazio txikian kokatu izana ; badirudi kokalekutzat zuten triangelu formako espazio hura muga eragozgarria gertatu zitzaiola eskultoreari berari ere, eta garbi dago beraz greziar eskulturak aurki baztertuko zuela frontoia eskultura arkitektonikoaren gune nagusitzat.

Partenonelco frisoa orobat da aipagarria bere eskulturengatik. Etenik gabeko zerrenda bat da, 150 metro luze, eta Aterearen omenezko prozesio bat irudilatzen du. Badirudi egonlekua eragozgarri gertatu zitzaiola eskultura multzo honi ere, sabaiaren ondoan baitzegoen eta ez baitzen il ustenaza.

Hala eta guztiz ere, espazioaren eta gorputz osoaren sentipena bikain adierazten ditu, eta guztiz ere aipagarria da zaldun taldeek adierazten duten bizitasuna.

Eskultura horiek guztiak Fidiasi egotzi izan zaizkio, Perildesen garaian artelan guztien ardura izan zuen eskultoreari. V. mendearen bukaera arte Atenasko eskulturan nagusi izan zen estiloari "Fidiasen estiloa" esan zitzaion, baina gaur egun zalantzan jartzekoa da Fidiasek bakarrik egin ote zituen eskultura horiek ; gehienez ere gainbegiratzaile, antolatzaile eta bultzatzaile bikain eta eragin handikoa izan behar zuen. Aldi hartan estilo horren eraginez egin ziren eskultura ugarien artean aipatzekoak dira Atenea Nikeren tenpluko babes-hesia eta Hegeseoren hilarria.

 

Grezia: eskultura klasikoa eta helenistakoa II

 

IV. mendeko eskultura klasikoa

K.a. IV. mendeko eskultura eskultura klasikoaren eta eskultura helenistikoaren arteko zubi bat da, eta haren erakuslerik bikainenetako bat Halikarnasoko mausoleoaren baitan zegoen. Tamainaz eta helburuz Partenonarekin konpara daitekeen eraikin hori ez zen tenplu bat, hilobi handihandi bat baizik, mausoleo bat, alegia. Halikarnason eraiki zuten (Asia Txikian), K.a.

350 urtearen inguruan, Mausolo eskualde hartako gobernadore pertsiarrak eta haren alargun Artemisek. Eraikin hura zeharo suntsitua dago gaur egun, baina antzinako deskribapenei eta duela mendebete inguru aurkitu ziren aztarna eta eskultura ugarieiesker, nahiko zehatz jakin ahal izan da nolakoa zen eta nola tankeratua zegoen. Hiru solairu zituen, eta 48 metro garai zen guztira ; oinarria goratuxea zeukan eta lauki-zuzena zen, eta joniar zutabezko peristilo bat zuen, 12 bat metro garai zena ; peristilo horren gainean piramide bat zegoen, erpinean hildakoen estatuak zituen karroza bat zuena . Eskultura multzo handiena hiru frisotan zegoen bildua, eta friso bakoitzak gai hauek lantzen zituen, hurrenez hurren : lapitoen eta zentauroen arteko gudua, greziarren eta amazonen artekoa, eta gurdi lasterketa bat ; guztira, hiru friso horien luzera Partenoneko frisoa halako bi zen. Baziren orobat lehoi zaindarien eskulturak lerro lerro jarriak, eta tamaina handiko estatua kopuru zehaztugabe bat, hildakoen eta haien arbasoen irudiekin, baina horiek guztiak galduak dira eta ez dago jakiterik nolakoak ziren.

Monumentu horrek baditu elementu argi eta garbi greziarrak eta beste batzuk beste herrialde batzuetatik hartuak. Greziarrena zuen gizonaren bizitza gudu aintzatsu batekin edo gurdi lasterketa batekin konparatzeko joera. Hilobi horren tamaina handia eta, bereziki, piramide itxura Egiptotik ekarria zen, bat baitzetorren egiptoarrek erregeaz zuten ikuskerarekin, alegia, giza izateaz haraindiko izaki bat zelako ustearekin.

Monumentu hartako alde bakoitzeko eskulturen ardura eskulturagile ospetsu baten esku utzi zuten, antzinako itzuriek diotenez . Skopas zen garai hartako ospetsuena, eta haren esku egon zen mausoleo hartako ekialdeko edo alde nagusiko apaindura . Haren lanaren erakusgarri bikaina da greziarren eta amazonen arteko guduaren frisoa. Alde batetik Partenoneko tradizioari jarraitzen zion friso horrek, baina beste alde batetik hautsi egiten zuen Partenoneko eskulturen arteko jarraitasuna eta harmonia, eta indar gehiago ematen zion irudi bakoitzaren egikerari.

Skopasen estiloaren eredu da orobat, nahiz ez dagoen ziur jakiterik hark egina den edo haren jarraitzaileren batek, Mausoloren beraren estatua. Badu estatua horrek desberdintasun nabarmen bat estatua klasikoekiko : bene-benetako erretratu bat da eta ez, estatua klasikoetan gertatu ohi zenez, jende molde baten irudia pertsona jakin batena bainoago. Pertsona jakin baten erretratu izate hori gehiago dagokio halaere aldi helenistikoari aldi klasikoari baino, horixe izan baitzuen aldi helenistikoak ezaugarri nagusietako bat.

Mausoleoko eskultura horren antzeko ezaugarririk badu Denteter deritzan marmolezko estatua eseriak, izen hori zuen jainkosak Knido-n zuen tenplurako sortuak ; nabarmena du estatua honek janzkeren antolamendua eta zehaztasuna, eta hazpegien eta, bereziki, begiradaren aldi bereko indarra eta goxotasuna, Skopasen eta Praxitelesen eraginpekoa, ziur asko, nahiz ez dakigun nork egin zuen.

Praxiteles garai hartako beste eskultore handi bat zen. Afrodita da haren estatua ospetsuena, hau ere Knido-ko tenplurako egina, baina Denzeter baino urte batzuk lehenxeago . Afrodita horrek halako ospea iritsi zuen antzinatean, non antzinako literaturan maiz aipatu izan baita erabateko betegintzarrearen eredu gisa. Ez dago jakiterik estatua horren ospea bere edertasunik ote zetorkion edo jainkosa horren gurtzarako egin ziren estatua ugarien artean guztiz ere biluzik zegoen lehena -ustez behintzat- izatetik.

Greziar eta erromatar artean eredu hartara makurtutako estatua asko egin ziren geroztik, eta, izan ere, guk ezagutzen duguna erromatarrek jatorrizkotik eginiko kopia bat da.Aldi hartako beste giza irudi multzo bat Herntes Dronisos baurr •a rekirz deritzan eskultura da ; Olinpian aurkitu zuten, eta bere bikaintasunagatik Praxitelesek egina zela uste izan da luzaroan, nahiz hori zalantzan jartzen duten gaur egun aditu batzuek. Nolanahi ere, ikusirik estatua horren proportzioen neurritasuna, haren gelditasun patxadazbetea, haren hazpegien leuntasuna, aise uler daiteke zergatik izan zen Praxiteles hain ospetsua bere garaian.

Ezaugarri horiek berak ageri dira garai hartako beste eskultura askotan, eta guztiguztiak dira greziarren ereduen moldera eginiko erromatar erreprodukzioak. Haien artean ezagunena Beluedereko Apolo da.

X\III. eta XIX. mendeetan arrakasta handia izan zuen irudi horrek, Winckelmann-ieta Goethe-ri esker, besteak heste, edertasun klasikoaren eredu betegina iritzi baitzioten .

Skopas eta Praxiteles eskultoreez gainera, izan zen garai hartan heste artista ospe handiko bat : Lisipo. Haren estiloaren ezaugarriak, ordea, ez dira beste hi horienak bezain garbiak guretzat. Izan ere, Lisiporen lanak erromatar erreprodukzioen bidez baizik ez dira ezagutzen, eta horiek,izan, ez dira kontraesanik gabeak.

Nolanahi ere, antzinateko lekukotasun batzuen arabera, kanon edo giza eredu herri bat asmatu omen zuen, eta errealismo handiz irudikatzen omen zituen bere eskulturak, izadia harturik eredu. Aditu batzuen ustez, ordea, ezaugarri horiek garai hartan greziar eskulturak IV. mendearen bukaeran Hartua zuen joeraren ispilu besterik ez elira, eta ez hainbeste eskultore jakin bati bakarrik egotz dakizkiokeenak. Ustez harena da Apo.viomerzos deritzan estatua.

 

Eskultura helenistikoa

Aro helenistikoko lehenengo ehun urteetan greziar eskulturak izan zuen bilakaerari buruz ezer gutxi dakigu gaur egun. Eta geroztikako urteez ere, gutxi dira zehatz eta inongo zalantzarik gabe dakizkigun gauzak, kopuru txiki bat baizik ezin baitaiteke zehatz identifikatu jatorriz eta sortze urteaz garai hartatik gaurdaino iraun duten obra ugarien artean. Greziar eskulturak gainera eremu handi bat hartzen zuen orduan, eta toki bateko zein besteko eraginek eta joerek eredu konplikatu bat behar zuen sortua ; eredu horretatik zernolako jakin batzuk baizik ez dira ezagutzen gaur egun.

Eskultura helenistikoaren erakusgarritzat badira hiruzpalau lan aipagarri. Horietako bat Galiarrct brlzar-iarz deritzan esl :altura da.

Asia Txikiko Petgamo hiriko Atalo Lak brontzezko eskultura sail bat eginarazi zuen K.a.

240 eta 200 urteen inguman, galiarrak garaitu izana ospatzeko. Haietako bat da Galiarra bilzorran, greziar eskultura asko eta asko bezala erromatarrek marmolez eginiko erreprodukzioen bidez gaurdaino iritsi zaiguna . K.a. 111. mendearen bukaerako beste erakusgarri bikain bat Barberini fartnoa da, aurrekoaren garai berekoa. Fauno mozkortu bat etzanda irudikatzen du.

Beste eskultura multzo handi bat Pergamoko aldarekoa da. K.a. 180. urtean Atalo I.aren seme eta ondorengoak aldare handi-handi bat eraikiarazi zuen hiri hartako muino baten gainean, bere aitaren garaipenen oroitzapenez. Aldare horretako eskultura gehienak indusketetan aurkitu ziren eta aztarna horiekin guztiekin monumentu haren mendebaldeko fatxada osoa berreraiki zen, ekialdeko Berlinen. Aldarea bera patio lauki-zuzen baten erdian dago, joniar zutabeez inguratua. Badirudi era horretako aldare handiek tradizio handia izan zutela joniarren artean, baina Pergamokoa da bikainena eta aztarna gehien gorde dituena. Eskulturaren aldetik, oinarrian duen frisoa da garrantzitsuena, 120 metro luze eta 2 metrotik gora garai. Hango estatuak sakonera handiz daude landuak, atzealdetik ia bereiziak diruditela, eta frontoietakoen eskala eta pisu bera baldin badute ere, ez daude triangelu itxurako inguruak rnugatuta, eta hori urrats handia izan zen greziar eskultura arkitektonikoaren eremuan. Jainkoen eta erraldoien arteko borroka kontatzen duen friso hau indar dramatiko handiz clago lanclua.

Samotraziako Garaipena ere aldi hartako eskultura bikaina da, K.a. II. mendearen lehenengo erdialdean landua. Itsasontzi baten brankan pausatu beni den jainkosa bat irudikatzen du, hegalak zabal-zabalik, haizeak aurrez aurre jotzen duela, eta oraindik ere airean dagoelako itxuran. Inguratzen duen espazioarekin irudi horrek duen erlazio sakon eta bikain irudikatuadela-eta, esan izan da hori dela eskultura helenistikoaren maisulanik handiena. Orobat da aipagarria Laolcoonte-ren eta here bi semeen heriotza irudikatzen duen eskultura . 1506an aurkitu zuten Erroman, eta eragin handia izan zuen bai Michelangelorengan eta bai garai hartako beste artista askorengan . Hasieran jatorrizko greziar eskultura bat zela uste izan bazuten ere, erromatarren erreprodukzio bat dela uste dute gaur adituek.