Artea»Antzin Aroa
Grezia: Atenasko Akropolisa
Akropolisa Atenasko ordoki sakratuan zegoen kokatua, eta gotorlekua izan zen Mezenasen garaiaz geroztik. K.a. 480an, garaituak izan baino lehentxeago, pertsiarrekAkropoliseko tenpluak eta estatuak porrokatu zituzten. K.a. V mendearen bigarren erdialdean, Atenas goraldi bete-betean zegoenean, greziarrekAkropolisa berreraiki zuten, Perikles buru zutela eta Fidiasen zuzendaritzapean ; hura izan zen greziar arkitekturaren historiako egitekorik handinahiena, eta harekin iritsi zuen bere goren maila. Partenona, Propileoak eta Erekteion ditu eraikin nagusiak.
Partenona
Partenona da Akropoliseko eraikin nagusia,
eta hura da Peloponoseko gerrak (K.a.
431-404) bukatu gabe utzi ez zuen bakarra.
Atenea jainkosari dago eskainia, eta marmol
zuriz egin zuten ; Aluopoliseko hegoaldean
dago, lekurik gorenean hain zuzen,
hiri osoa eta inguruko landalde guztia ikusten
direla handik. Artearen eta arkitekturaren
ikuspegitik ez ezik, Pareenonak garrantzi
ezin handiagoa izan du erlijioaren aldetik
ere, lau erlijio desberdinen egoitza eta
santutegia izan baitzen : greziarren jainkoena,
gero bizantziotarren tenplua, gero katedral
katolikoa, eta, azkenik, turkiarren agintaritzapean,
meskita. Iktino eta Kalikrates
arkitektoek eraiki zuten, oso epe laburrean
(K.a. 448-432). Greziako kontinente aldeko
tenplurik handiena eta luxuzkoena eraikitzeko
behar zen dirutza handia lortzeko,
pertsiarren aurka Atenasekin batera borrokatuak
ziren estatuen ondasunak baliatu zituen
Periklesek. 1687an zeharo hondatuta
gelditu zen otomandarrek han kokatua zuten
bolborategiak eztanda egin zuenean.Hondatu ez ziren eskultura gehienak Lord
Elginek Ingalaterrara eraman zituen 1801-
1803. urteetan ; harrezkero Londresko British
Museum-en daude, eta haiek dira museo
horretako altxor nagusia.
Pateenona doriar arkitektura lelasffcoaren
erakusgarri bikaina da. Bolumen handia
duen arren, ez du hain trinkoa ematen, eta
doriar ordenak berezkoa duen soiltasuna eta
zorroztasuna erabat betetzen duten beste
tenplu batzuk baino arinagoa eta dotoreagoa
da, bere proportzioak arindu eta berregokitu
izanari esker : entablamenduaren garaiera
zertxobait gutxitu zuten zutabeen
zabalera eta garaierarekiko ; erlaitza ez da
hain irtena, eta zutabeak meheagoak dira,
ez hain nabarmenak, eta txikiagoak dituzte
kapitelak ; zutabetik zutabera tarte handiagoa
dago, eta esan liteke zutabeek hartu
beharreko zama ez dela besteetan bezain
handia.
Partenonen beste edozein tenplutan
baino askoz garbiago ikusten da doriar estilo
klasikoaren berezitasun bat, fintasunalz,
estilo horren arau geometrikoaren desbideratze
berariazkoak arrazoi estetetikoengatik eginak. Hala, estilobato mailakatua eta
taulamendua ez dira guztiz zuzenak, okertuxeak
baizik, halako moduan non erdigunea
ertzak baino goratuxeago gelditzen
baita ; zutabeak barrurantz makurtzen dira
orobat. Desbideratze horiek interpretazio
asko sorrarazi duten arren, ziur esan daitekeen
gauza balearra da eraikina edertzeko
elementu nabarmenak zirela.
Partenoneko naos edo erdigunea beste
tenplu batzuetakoa baino askoz zabalagoa
eta zertxobait laburragoa da, haren atzean
beste areto bati lekua uzteko modukoa. Alde
bakoitzeko prorraos edo atariak ia desagertu
dira, baina zutabe lerro osagarri bat dute
sarrera bakoitzaren aurrez aurre. Zutabe
horien gaineko arkitrabeak gehiago zuen
joniar estilotik doriarretik baino, friso zizelkatu
bat baitzuen triglifoen eta metopen
ordez, etenik gabea, naos osoaren inguruan,
Panateneak edo Atenearen omenez urtero
egiten zen prozesioa inrdilcatzen zuten sakonera
gutxiko erliebez apaindua. 160 metro
luze eta metro bat inguru garai zen zerrenda
hura trebetasun handiz egina zen, eta
koherentzia handikoa zen estiloaren aldetik
. Gauza bitxia da hain lan ederra erdi
ezkutuan geldituko zen kokaleku batean
jartzeko egina izatea.
Partenoneko cella edo naos elkarren
artean komunikaziorik ez zuten bi ataletan
banatua zegoen barrualdean : gela nagusia
ekialdean zegoen, eta Atenea Partenosen
irudia zeukan barnean ; mendebaldean
ganbara txikiago bat zegoen, eta hantxe
zeuden gordeak jainkosa haren altxorrak eta
Delosetik ekarritako ondasunak.
Kanpoaldeko eskulturak egiteko, Fidiasek
eskultore talde bat bildu zuen. Metopak
-triglifoen arteko tarteak- erliebe sakoneko
irudi txikiez zeuden apainduta, gehienak bi
irudiko multzoak ziren, baina baziren irudigehiagokoak ere. Lan hura egiteko antolamendu
zehatza behar izan zen, ezin baitziren
frisoan bertan zizelkatu, eta irudi bakoitza
erlaitza eta teilatua egin baino lehen ezari
behar zen, zein bere lekuan.
Eraikinaren alde bakoitzak gai jakin bat
zuen. Ekialdeko fatxadako metopek jainkoen
eta erraldoien arteko gudu mitologikoa irudikatzen
zuten ; mendebaldeko fatxadakoek,
greziarren eta amazonen aurkako borroka.
Iparraldean Troiako gerrako gertaldiak zeuzkan
irudikatuta, eta hegoaldean, lapitoen eta
zentauroen arteko borrokak.
Propileoak
Partenona bukatu eta berehala, Periklesek
beste eraikin bikain bat eraikitzeko agindua
eman zuen : Alcropoliseko mendebaldeko
sarrerako ate monumentala, Propileoak
deritzana. K.a. 437. urtean hasi ziren
atari hori eraikitzen, Mnesikles arkitektoaren
zuzendaritzapean ; atal nagusia bost urtetan
bukatu zuten, baina gainerakoa bukatu gabe
utzi behar izan zuten, Peloponesoko gerraren
eraginez. Partenona bezala oso-osorik
marmolez dago egina eraikin hau ere, eta
hark bezala badu firztasuraik ere. Mnesiklesek
zoru maldatsu eta gorabeheraz bete
baten gainean eraiki behar izan zuen ; egiteko
zail eta neketsu hori, ordea, bikain
burutu zuen, halako moduan non haitz bitarteko
pasabide IIialkortsua zena sarbide
bikain eta ikusgarri bihurtu zuen.
Eraikinaren bi ertzetan zuen atari banatik,
ekialdekoak baizik ez du ondo samar
gure egunetaraino iraun ; esan liteke doriar
tenplu klasiko baten fatxada dela, ezpada
hirugarren eta laugarren arteko tarte zabalagatik
. Mendebaldeko fatxadak bi hegal
zituen ; iparraldekoa hegoaldekoa baino askozhandiagoa zen, eta arte galeria bat
zeukan barruan, koadroak ikusteko berariaz
eginiko historian ezagutzen den lehenengo
aretoa : Pinakoteka. Propileoak zeharkatzen
dituen erdiko bidea bi zutabe lerroz
dago inguratua, gehiago dagozkionak
joniar estiloari doriarrari baino. Badirudi
garai hartan joniar elementuak indartzen
hasia zela doriar egituren baitan erabiltzeko
joera.
Hara iristeko malda handi bat igo beharra
zegoen : 80 metro luze eta 20 metro zabal
zen eta 25 metroko igoera zuen. Ziur
asko mailakatua egongo zen, eta hiru bat
metro zabal zen galtzada bat izango zuen
erdian, sakrifiziorako abereak igo ahal izan
zitezen. Fatxadako erdiko bi zutabeen arteko
tartea, arestian esan den bezala, besteen
artekoa baino handixeagoa zen galtzada
horri lekua uzteko. Barrualdean galtzada
hori bi joniar zutabe lerroen artean zilioan,eta atzealcleko atarira ematen zuen. Arkitrabeak
burdinazko barrez indartuta zeuden.
Atzealdeko atariaren aurrez aurre Atenea
Promakosen brontzezko estatua zegoen,
Propileoak baino garaiagoa eta handik kilometro
askora ikus zitekeena.
Erekteion
Erekteiona da Akropolisko eraikinik
handiena eta konplexuena. Akropolisen
iparraldean dago kokatua, Partenonen aurrez
aurre. K.a. 421-405. urteetan eraiki zuten,
eta baliteke Mnesikles izatea haren arkitektoa,
zeren eta bikain egokitua baitago,
Propileoak bezalaxe, hango zoru gorabeheratsu
eta oso malkartsura. Leku hark Atenasen
sorrera mitikoarekin zerikusia zuen,
eta, izan ere, Erekteiona aldi berean zen
santutegia eta erlikiak gordetzeko aretoa.
Izena Erekteio Atenasko errege kondairazkoarengandik
datorkio. Ekialdeko gela Atenea
Polias-i zegoen eskainia, Atenea Atenasko
jainkosa baitzen, eta oso litekeena
da Ateneak eta Posidonek ustez liskar bat
izan zuten leku berean kokatua egotea.
Mendebaldean fatxada bat izan ordez,
Erekteionak bi atari ditu, albo banatan : bata
oso handia, iparraldera begira, eta bestea,
berriz, txikia, Partenoni begira. Azken horri
Kariatideen. Ataria deritzo ; teilatua
emakumezko sei estatuen (kariatideak)
gainean zuen ezarria, eta estatua horiek
baranda garai baten gainean kokatuta zeuden,
zutabe arrunten gainean kokatuta
egon ordez. Kariatideez gainera, Erekteionen
ez zegoen apaindurazko beste eskulturarik,
frisoan izan ezik. Tinpanoa apaindurarik
gabe gelditu zen, Peloponesoko
gerraren ondoren dirua bukatu zitzaielako
agian. Nolanahi ere, harroinetako eta zutabeen
kapiteletako apaindurazko tailuak
eta ate-leihoetako laukietakoak guztiz ere
bikainak eta aberatsak ziren.