Artea»Antzin Aroa
Grezia: eskultura arkaikoa
Kouros eta kore
Konparatzen badira antzinako aroko bi
greziar estatua, gizonezko irudia bata eta
emakumezkoa bestea, haien aitzindari ziren
Egiptoko estatuekin, garbi ikusten da
antz handia dutela : tankera kubikoa, bloke
itxura ; gizonezkoen silueta mehea, besoen
jarrera, esku itxiak, ezkerreko hankaren
gainean zutik egoteko modua, belaunezurrak
ohi baino gehiago nabarmenduak.
Emakumezkoetan, berriz, ilea ileorde modura
dago landua, jantzia gorputzari estu
lotua, eta besoa altxatua. Egiptoarren ereduaren
arabera ikusten badira greziar estatua
horiek, zurrunegiak dirudite, soilegiak,
baldarxeak ; egiptoar eskultoreek jantzienartetik hankak eta aldakak sumarazten
zituzten, baina greziarrek masa gotor
eta berezitasunik gabe bat lantzen zuten.
Greziar estatua haiek ordea bazituzten
ezaugarri berezi batzuk egiptoar ereduekin
ezin neurtu zitezkeenak. Horietan garrantzitsuena
oina harri puskatik guztiz ere
bereizia egotea zen ; gizakiaren harrizko
irudi tamaina handikoetan hauxe da artearen
historian halakorik gertatu zen lehenengo
aldia. Egiptoar eskultoreak sekula
ez ziren ausartu era honetako irudiak harri
puskatik bereiz irudikatzen, harriarekin bat
eginik-edo gelditzen zen irudia, hankabesoen
eta soinaren arteko tartea (edo bi
pertsonaiaren artekoa, estatua bikoitza zenean)
beteta egoten zen modu batera edobestera ; alegia, Egiptoko eskultura harrizkoetan
inoiz ez zen hutsarterik egoten.
Greziar eskultoreek, berriz, ez zuten trabarik
izan giza soinaren eta gorputz adarren
arteko tarteak hutsuneen bidez irudikatzen
. Badirudi garai hartako eskultoreentzat
garrantzi handiko kontua zela estatua
bateko harriak irudikatze zentzu bat
izatea osotasun baten baitan ; harria, alegia,
itxuraldatu egin beharra zegoen, ezin
zuen materia bizigabe eta neutroa izan,
aitzitik, adierazkorra izan behar zuen.
Hutsarteen kontu hori eta gorputz adarrak
masa gotorretik bereiztea ez zen, besterik
gabe, aurrerapen tekniko soil bat, helburu
artistikoz egindako gauza baizik. Horri
esker, greziar estatuek egiptoarrak baino
askoz biziagoak dirudite ; gelditasunetik bizitasunerako
urrats handia izan zen beraz
hura.
Garai arkaikoko estatua haiei ka-ai esaten
zitzaien emakumezkoak zirenean (kore
hitzak "neska" esan nahi du grezieraz, eta
kore-ren plurala da korai), eta kotn •o i, gizonezkoak
zirenean (kouros hitzak "mutila" esan nahi du grezieraz, eta kouroi du
fortea plurala). Noren iruclia ziren kore eta
kouros haiek? Izen orokor zehaztugabeak
dira horiek, ezin jakin baitaiteke nor irudikatzen
zuten. Ezin jakin daiteke ezta ere
zergatik mutilak biluzik irudikatzen zituzten
beti, eta neskak, berriz, jantzita. Edonola
ere, kontua da bi irudi mota horiek
erruz landu zirela garai arkaikoan, eta haien
ezaugarri nagusiak ez zirela, oro har, aldatu
ia. Artelan haietako batzuek egilearen
izena zuten jarria ("Halakok egin nincluen"
) : beste batzuk jainkoei egindako
eskaintzak ziren, baina gehienetan ez dago
jakiterik eskaintzailearen, jainko baten ala
jainkoengandik mesede jakin bat harrtrtako
norbaiten irucli diren. Beste estatua batzuk
hilobietan jartzeko eginak izaten ziren,
baina oso modu zabalean baizik ez ziren
hildakoen irucli. Bata bestearengandik oso
bereziak ez izate hori funtsezko ezaugarria
da nonbait irucli horietan. Ez elira ez
jainko, ez gizaki, tarteko zerbait baizik,
gorpuzkera beteginaren halako ideal bat,
izaki hilkorrei eta hilezkorrei berdin zegokiena
.
Kouros eta kore islotako estatua haiek
bilakaera garbi bat izan zuten. Estatua margotuak
ziren, nahiz gam- egun margo aztarna
txiki-bitei batzuk baizik ez zaizkien
sumatzen, ilean eta begi ninietan. Hala
bada, hasierako estatuen plano abstrakto
eta inguru zorrotzekoak argi eta garbi
tankeratutako kurba bihurtu ziren. Giza
irudiak bolumen trinkoagoz irudikatzen
hasi ziren, baina baita elastikotasun handiagoz
ere, eta anatomiaren ezaugarriak
lehen baino xehetasun handiagoz zeuden
eginak. Aurpegietan ere sumatzen zen alclaketarik,
hasierako maskara itxura galtzen
hasia zuten, eta hazpegiak biziagoak ziren,
keinuak ere adierazten zituztela ; izan
ere, VI. mende osoko greziar eskulturek
bazuten ezaugarri komun bat, irribarre
moduko bat. Pintura arkaikoan izan zen
alclaketa bera -beltzez margottuako irudietatik
gorriz margotutako irudietara- gertatzen
ari zen eskultura arkaikoan ere. K.a.
VI. mendearen erdialdeko kouros haien
artean aipagarriak dira, besteak beste,
Kroisos heroiaren hil irudia, loscoforoarena
(bizkarrean txahal bat daraman mutil
gaztea), Rampinen burua...
Kore-ren eredua kourosena baino alclakorxeagoa
zen, baina bilakaera berbera
izan zuen funtsean. Arestian esan den
bezala, koraiak jantzita irudikatzen ziren,
eta horrek gorputza eta janzkera elkarri
egokitzeko arazoa sortzen zion irudigileari
. Tokian tokiko janzkera aldaketek ere
aldaerak sortzen zituen eredu komun hartan
.
Eskultura arkitektonikoa
Greziarrek bere harrizko tenpluak eraikitzen
hasi zirenean, orobat baliatu ziren
egiptoar, babiloniar, asiriar eta pertsiar erliebeen
antzinako eskultura arkitektonikoaren
traclizioaz. Mizenasko Lehoien
Ateak tradizio hori guztia bildu zuen, eta,
hala, eskultura arkitektoniko mota berri bat
sorrarazi zuen, eraikinaren eginuarekin bat
egiten zuena, baina ordu arteko erliebe
xumeak baino bereziagoa eraikinetik.
Aldi arkaikoko greziar esl ulrtua arkitektonikoaren
hint eredu nagusi aztertuko dira
segidan : Korfuko Artemisaren tenplua, Delfoseko
Sifnosen Altxorra eta Eginiko
tenplua.
Arestian aipatu den Mizenasko Lehoien
atea greziar eskultura arkitektonikoaren aitzinclari
cia. Eta eragin horren lekuko garbia
da Korfu uharteko Artemisaren tenpluko
fatxada, K.a. 600. urte ingurukoa. Tenplu
horretan eskultura sabai horizontalak eta
teilatuaren zehar alboek eratzen duten triangelura
clago mugatua. Gainalde horri trtipaiton
esaten zaio, ez clu zertan elementuz
beterik egonik, ezpada atzean clituen zurezko
habeak hezetasunetik babesteko ; ez
du horma sendorik behar, pareta mehe bat
baizik. Eta pareta mehe horren kontra clago
ipinia eskultura multzoa.
Tenplu horretako eskulturak erliebe handikoalC
dira : gorputzat : oso irtenak dira,
ondo nabarmenak izan claitezen. Irucligileak
gogotik saiatu ziren irudiok gorputz arkitektonikotik
ahalik eta gehien bereizten, eta
ahalegin horretan, erdiko irudiaren buruak
eskultura multzo hori mugatzen duen laukia
gainditzen clu. Izan ere, erdiko irudi hori
gongona bat da, izaki mitologikoa alegia.
Alboetan lehoi handi bana clu, eta haien zeregina
tenplua eta haren baitan gordea den
jainkosaren irudi sakratua gaitz guztietatik
babestea da. Gorgona hori eta bi lehoi handi
horiek modu simetrikoan claude kokatuta,
ekialdean antzinatik erabilia izan zen mocluan
. Zeregin sinboliko eta apaindurazkoaz
gainera, irudigilea saiatu zen eskolaua multzo
hari kontakizunezko kutsua ematen, eta,
horretarako, irudi txikiago batzuk erantsi
zizkion.
Tenpluetako kantoiez gainera, greziarrek
ez zuten garai hartan leku egoki askorik
hobesten eskultura arkitektonikoak ezartzeko
. Batzuetan irudi bakartuak jartzen zituzten,
zutik, frontoiaren ertzetan eta gailurrean
.
Beste eredu bikain bat Delfoseko Altxorra
cia ; tenplu txilei bat cia, jainko-jainkosei
egindako eskaintzak gordetzeko K.a. 525.. utean eraikia. Eraikinak gaur arte iraun ez
badu ere bere osoan, berriz eraiki ahal izanda suntsitu ez diren puskei esker. Hango
eskultura ugarien artean, frisoa du atalik
bikainena. Greziar jainkoen eta erraldoien
arteko gudua irudikatzen cluen friso horretako
eskulturak oso irtenak dira, eskultoreak
gogotik erabili zituen teknika horrek
eskaintzen zizkion baliabideak, oso modu
adierazkorrean erabili ere, eta urrats handi
bat eman zuen era horretara greziar eskultura
arkaikoaren bilakaeran.
Handik gutxira, erliebearenak egina
zuen aldi arkaikoko eskulturagintzan. Ordurako,
estatua bakartuak jartzen zituzten
lerro-lerro, eta triangelu erako kokalekura
segida dramatikoetan egokituak. Eginako
tenpluan (K.a. 490) garbi ikusten da eskultura
arkaikoaren bilakaeraren azken
urrats hori. Irudi haiek lurrean sakabanatuak
aurkitu zituzten, txikituta, eta gaur
egun Municheko Gliptotekan claude gordeak
. Hala eta guztiz ere, adituek jakin ahal
izan dute nola egon ziren irudi horiek antolatuta
eta kokatuta. Multzo orekatua eta
ordenatua izateaz gainera, estatua bakoitzak
argi erakusten du ordurako greziar
eskultoreek giza irudia lantzen iritsia zuten
antze harrigarria.