Artea»Antzin Aroa
Grezia: aldi arkaikoa
Arkitekturaren alorrean hiru ordena klasiko sortu zituen Greziak : doriarra, joniarra eta
korintotarra. Izatez, bi ordena dira, korintotarra joniarraren aldaera bat baita. Doriarra
da oinarrizkoa, aurrekoagoa baita eta joniarra baino definituagoa baitago ; ordena doriarra
Greziako kontinentealdean nagusitu zen, eta joniarra, berriz, Egeoko uharteetan
eta Asia Txikiko kostaldean.
Arkitekturazko ordena greziar arkitekturarako baizik ez da erabiltzen, gainerako sistema
arkitektonikoek ez zuten-eta antzeko ezer sortu : ordena jakin bateko tenpluetako
elementu guztiak, esate baterako, konstanteak dira bai kopuruan, bai tankeran eta bai
haien arteko harremanetan ere ; forma bilduma zehatz mugatu horrek egiten ditu tenplu
guztiak ordena bateko edo besteko.
Doriar ordena
Ordena honetako elementu finkoak eta
haien antolamendua tenplu doriarraren
kanpoaldeari dagozkio. Hiru zati nagusi ditu :
estilobatoa edo plataforma mailakatua, zutabeak
eta taulamendua (zutabeen gainean
dauden elementu guztiak). Doriar zutabeak
elementu hauek ditu : fustea, ildaxka edo
kanal bertikal ez oso sakonak dituena ; kapitela,
zutabearen goialdea, bi elementuk
osatua : ekinoa, moldura ganbil irtena, eta
abakoa, harlauza karratu bat. Taulamendua
da hiru elementu nagusietan konplexuena ;
hauek ditu zati nagusiak : arkitrabea -harri
zerrendak zutabeen gainean jarriak-, frisoa,
eta erlaitza. Frisoak bi osagai ditu : triglifoak
eta metopak. Triglifoak harrizko puskakoadratuak dira, ildaxka bertikalez apainduak,
eta haien artean tarte estuago batzuk
ditu, metopak, alegia. Metopak erliebez estaliak
egoten dira. Erlaitza oso irtena da, eta
behealdean xafla batzuk ditu apaingarri
(mutuloak). Bi isuriko teilatu batek estaltzen
du eraikin osoa ; fatxada aldera hiruki
formako tarte bat eratzen du (frontoia), eta
eraikinaren alboetara terrakotazko ertz garai
batek inguratzen du eta lauki tankeran
mugatzen (gailurra).
Eraikin osoa kareorerik gabe bata bestearen
kontra jarritako harlanduz eraikia zen;
beraz, harlandu horiek zehatz-mehatz landu
behar izaten zituzten, elkarren arteko
lotunea lau-laua izan zedin. Behar izanez
gero, metalezko grapen bidez lotzen zituzten
harlanduak. Zutabeak danborrak esaten
zaien hainbat atalez eginak ziren ia beti.
Teilatua terrakotazko teilez zegoen egina,
teilatuari eusten zioten habeak eta gapirioak
zurezkoak ziren, eta, hori zela-eta, handia
izaten zen sute arriskua.
Tenpluaren oina
Grezian tenpluen oinak ez dagozkio zuzenean ordena arkitektonikoari, ordena horiek, arestian esan den bezala, eraikinaren atal bertikalei baitagozkie. Tenpluaren tamainaren arabera edo toki batetik bestera aldaketak badaude ere, oso antzekoak dituzte oinarrizko ezaugarriak. Cella edo naos -jainkoaren irudia dagoen aretoa-, eta ataria (pronaos) dira gune nagusiak, bi zutabe dituena. Tenplu askok beste atari bat izaten dute cella-ren atzean, eraikinari simetria emateko. Tenplu handietan peristilo deritzan zutabe multzo batek inguratzen du erdialdeko gorputz hori, eta orduan periptero esaten zaio osotasun horri.
Doriar tenpluak
Ez dago zehatz jakiterik nola sortu eta
tankeratu zen doriar ordena, ez baita ia aztarnarik
gelditzen ordena hori eratze bideanzegoen garaitik. Gaur egun ezagutzen diren
lehenengo harrizko tenpluek -Artemisakoa
Korfun, adibidez-frogatzen dutenez,
doriar ordenaren ezaugarri nagusiak zertuta
zeuden K.a. 600 urterako, baina adituek
ez dakite ezaugarri horiek nolako bilakaera
izan zuten, ezta zergatik hain denbora gutxian
sistema bat eratu zuten ere.
Uste izatekoa da harrizko eraikuntzan
ari izan ziren lehenengo greziarrek hiru inspirazio
iturri izan zituztela : Egipto, Mizenas
eta aldi arkaikoaren aurretik Grezian izan
ziren zurezko eta pezozko eraikuntzak.
Greziar tenpluaren erdigunea, cella eta pronaosa,
Mizenasko arkitekturatik dator. Fusteak
edo zutabe ildaxkatuak 2000 urte lehenago
Egiptoko tenplu batzuek zituzten
zutabeen antzekoak ziren ; Egiptotik ekarria
zen baita ere tenpluak harriz eta zutabe
kopuru handi batez egin behar zirelako
ustea. Orobat egiptoarrengandik ikasi zituzten
greziarrek harrizko eskulturagintza, hargintza,
eraikinen apaindura eta geometria.
Hala eta guztiz ere, ez dago zehatz jakiterik
zer nondik hartu zuten, nahiz gauza ziurra
dirudien gauza gehiago hartu zituztela Egiptotik
Mizenastik edo Minostik baino.
Joniar ordena
Joniar ordena Asia Txikian sortu zen.
Kiribilak dituen kapitela da ordena honen
ezaugarri nagusia. Doriar zutabean ez bezala,
joniar zutabeak badu harroina ; fustea
estuagoa eta luzeagoa du doriarrak baino,
eta goitik beherako ildo meheak eta tarte
zabalagoak ditu errenkadan, eta ez ildo
soilak doriar fusteak bezala. Kapitelak hiru
atal ditu : behekoan, ekino edo fustearen eta
abakoaren arteko zerrenda, hosto eta gezi
irudiak zizelatuak dituena, baita beste zerrenda
estuago bat ere ; erdian alboak kiribilduak
dituen zerrenda, eta kiribilaren erdigunea
edo begia ; eta goian abakoa edo
zerrenda luze estua. Azkenik arkitrabea, frisoa
eta erlaitza dira zutabearen gaineko
egituraren hiru osagarriak. Arkitrabea hiru
zerrendek osatzen dute ; goikoa beti behekoa
baino irtenagoa izaten da. Frisoa trigliforik
gabea da, irudi zizelatuak dituena edo
gabea. Hauek dira erlaitzaren hiru parteak :
hortzak zizelatuak dituen zerrenda irten bat,
astragaloa edo lotura egiten duen zerrenda,
eta hostoak eta geziak zizelatuak dituen
beste zerrenda bat. Frontoia doriar ordenakoa
hezalakoa da : hiruki forala du eta
eskulturak ditu hiru ertzetan.
Pintura arkaikoa
K.a. VII. mendearen bukaeratik K.a. 480.. rtea arte iristen denari esaten zaio pintura
arkaikoa. Ontzien pintura zen garai hartakoa,
eta orduantxe iritsi zuen hain zuzen
goraldia. Esan daiteke ontzi haiek bereziak
izateko asmoz zirela eginak, ez zirela, alegia,
eredu baten gainean ohitura hutsez eta
erabiltzeko besterik gabe eginiko piezak.
Ontzi arkaikoak ontzi geometrikoak eta
ekialde kutsukoak baino askoz txikiagoak
ziren, ordurako ez baitziren hilobietan jartzeko
egiten. Ontzi horiek apaintzeko askoz
gai gehiago lantzen zituzten, mitologiatik,
elezaharretatik eta eguneroko bizitzatik
hartutako gertaerak besteak beste, eta
askotan maila handikoak ziren artearen aldetik,
Atenasko ontziak batik bat.
Greziarrek balio handia ematen zioten
ontzi haien edertasunari ; VI. mendearen
bigarren erdialdeaz geroztik, ontzi ederrenak
beren egileen sinadura izaten zuten.
Horrek esan nahi du ez bakarrik artistak
-zeramikagileak eta pintoreak- harro zeudela
beren lanaz, baita ere ospetsu izan zitezkeela
beren estilo bereziarengantik.
Greziako pintura arkaikoa ez zen ontzietara
bakarrik mugatu. Horma gaineko
eta taula gaineko koadroak ere baziren. Ezer
gutxi gorde bada ere koadro haietatik, badago
esatea tamaina handiko pintura hark
eta ontzietako pinturak bazutela ezaugarrikomun bat : kolore sendoz eta planoz betetako
marrazkia.
Iturri idatzien arabera, greziar horma
pinturak ez zuen helduaroa iritsi Mediako
gerrak bukatu arte (K.a. 475-450), alegia,
moldatzea eta espazioaren sakonera pixkanaka-pixkanaka
asmatu ziren arte. Harrezkero
ontzien pintura bigarren mailako arte
bihurtu zen, ontziak pintatzeko teknikak ez
baitzuen horretarako gaitasunik ; V. mendearen
bukaerarako ontzien pintura gainbeheran
etorria zen. Garai arkaikoa izan zuen
beraz pintura teknika horrek goraldia. K.a.
475. urtea arte ontzien pintore bikainenak
beste alor batzuetako artistak bezain ospetsuak
izan ziren.
Beltzez margotutako irudiak
K.a. VII. mendearen bukaeran ontzi
margolariek irudi beltzen teknika landu zuten
; marrazki osoa siluetan marrazten zuten
beltzez buztinaren gainean;,,marrazki
barneko xehetasunak ezten batekin egiten
zituzten, eta marrazkiaren zati batzuk nabarmentzeko,
kolore zuriz eta purpuraz
margotzen zituzten beltzaren gainean. V I.. endean atzealdeko buztina margotzen
zuten, margoen arteko kontrastea biziagoa
izan zedin atzealdearen eta irudiaren artean.
Korinton estalki laranja-kolore batez estaltzen
zuten ontziaren gainaldea, eta Atenasen
buztin gordinari gai kolore-emaile gorrLxlca
bat eransten zioten.
Pixkanaka-pixkanaka apaindurazko zerrenden
eta animalien irudien ordez giza
irudiak marraztuz joan ziren. Orobat joan
zen desagertuz irudiak zerrenda horizontaletan
antolatzeko ohitura. Silueta beltza
ontziko edozein lekutan marrazten zuten,
ontziaren neurriak eta forma zutelarik muga
bakarra.
Aurreko garaietan bezala, giza irudia, oro
liar, soslaiez zegoen marraztuta, edo soslaiez
eta soina aurrera begira ; anatomiaren
xehetasunak ia adierazi gabe zeuden, jantziak
gainalde lauak bezalakoxeak ziren,
batzuetan tolesak zituztela ; jarrera gutxibatzuen bidez oso gertaera desberdinak bizitasunez
adierazten zituzten. Mitologiazko
gaiak ziren erabilienak, eguneroko bizitzako
irudiekin batera.
Gorriz margotutako irudiak
Beltzez margotutako irudien teknikak
ehun bat urtez iraun zuen, baina artisten
premietarako eta asmoetarako traba gertatzen
hasi zenean, beste teknika bat nagusitu
zen haren ordez. K.a. 530 urtearen inguruan
gertatu zen hori. Teknika berri hori
ere bi koloreren arteko kontrastean zegoen
oinarritua, baina margoak alderantziz erabiltzen
zituzten : irudi gorri edo haragi kolorekoak
atzealde beltzaren gainean. Hasteko,
marrazki baten zirriborroa egiten zuten
atzealde margotugabearen gainean, baina
irudiaren inguru guztia kolorez mugatzen
zuten, eta ez eztenez. Gero lakaz estaltzen
zituzten irudirik ez zuten ontziaren zati guztiak,
eta, hala, irudiak ondo nabarmen gelditzen
ziren. Laka horrexekin marrak eginez,
irudiak beste modu batera tankera
zitzaketen, eta horrek aukera berriak eskaintzen
zizkien.
Anfora margotuen teknikak loraldi bat
izan zuen K.a. 530-480. urteetan. Ar-te molde
zaharren eta berrien arteko tirabirak bide
berriak urratu zituen arte mota horretan.
Gorriz margotutako irudien teknikaren lehen
urratsak teknika hartaz jabetuz egin zituzten,
eta saio berriak eginez, aldi berean
beltzez margotutako irudien teknika ere
baliatzen zutela. Trantsizio aldi baten ondoren,
belaunaldi berri bat sortu zen, artista
gailenak Eutirnides eta Eufronio izan zirenak.
Eutidimidesen lanetan irudiak osotasun
bat eratzen zuen atzealdearekin batera,
errealitatetik kopiatutako puska bat bailitzan
. Eutidirnidesek oso ondo aztertua zuen
giza anatomia, eta bikain adierazten zituen
beraz giza irudiak, baina jantzietako tolesak
irudikatzerakoan teknika arkaikoa ezin
gainditurik zebilen.
Garai arkaikoaren bukaeran, aurreko
hamarraldietako aitzindarien aurkikuntzak
estilo bakar batean elkartuta zeuden.