Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Antzin Aroa

Egipto : Inperio Berria.

Arkitektura

Ahari buruko esfingeak, Karnakeko tenpluaren sarrerako pilonoan.<br><br>

XIIL dinastiaren azkenaldera (K.a. 1800), Nilo ibaiaren erritmoa aldatu egin zen berriro, klima aldaketa zela-eta. Aldi horretan gainezkaldi handiak gertatu ziren, eta ura ez zen behar hainbat jaisten hazia erein behar zen sasoirako. Ondorioak lehortearenak bezalakoxeak ziren : gosea eta fama galera faraoiarentzat, unibertsoaren ordena bermatzen jakin ez zuelako. K.a. 1700 aldera, gero hiksoak deituko zitzaien talde alderrai batzuk jabetu ziren aginpideaz erdiko eta beheko Egipton. Segur aski ez zen bat-bateko inbasioa izan, baizik eta Egiptoko aberastasunen usainera apurka-apurka etorritako jendea izanik, faraoiaren ahuldadeaz baliatuz beren dinastia ezarri bide zuten, eta gero, goiko Egiptora, Sinaira eta egungo Palestinaraino zabaldu zuten beren aginpidea.

 

Inperio Berriko zibilizazioa

Nahiz eta jatorriz Asiakoak izan, errege hiksoek bere egin zinaten egiptoarren estetika eta ohiturak, hartaraino non errespetatu egin baitzituzten Erdiko Inperioko faraoien eraikinak ere. Egiptoar jatorriko faraoi bakarra Tebaskoa zen, zeina uharte bat bezala baitzen, inguru guztian asiar errege ahaltsuak zituela, eta zergak ordaintzen zietelako uzten zuten hiksoek bakean. K.a. XVI. mendean Tebasko erregeak hiksoekin mukertu ziren eta gerra luzeak izan zituzten, harik eta K.a. 1543an Amosisek kanpotarrak iraitzi eta goiko eta beheko Egiptoko koroak jantzi zituen arte. Amosis izan zen, beraz, XVIII. dinastiako lehen faraoia eta orduan hasi zen gaur Inperio Berria esaten zaiona (XVIII, XIX eta XX. dinastiak). Hiksoen nagusialdiak, hala ere, eragin handia izan zuen Egipton, non biztanleen aurpegiko zantzuetan ere antzematen baita asiarren eragina. Hizkuntza bera ere egiptoera berri bilakatu zen, nahiz eta testu ofizialak Erdiko Inperioko egiptoera klasikoan idazten ziren. Asiarren eragina areagotu egin zen Tutmosis Laren konkisten ondoren. XVIII. dinastiako lehen faraoiek, izan ere, gerra kanpainak egin zituzten egungo Palestina eta Libano aldean, eta zerga handiak jaso zinaten hango hirietatik faraoien aberastasunerako. Arnenhotep III.aren erregealdia izan zen XVIII. dinastiaren gorenunea. Haren ondorengo eta ia 12 urtez erregekide izan zen Amenhotep IV.ak erlijio erreforma bat hasi zuen, artean lorratz sakona utzi zuena. Faraoi berriak Aton -"eguzki diskoa'- aukeratu zuen jainko bakartzat, eta Akhenaton izena hartu zuen beretzat. Hiriburu berri bat ere eraiki zuen : Akhetaton, egun Amarna izenez ezagutzen dena, eraikin asko ahiarazi zituen han. Baina haren oinordekoak Egiptoko ohiko erlijiora itzuli ziren eta, Amon jainkoaren gurtza berriro ezarri ondoren, Egiptoko artean eta kulturan heresia hark utzitako aztarna guztiak ezabatzen saiatu ziren. Rannses II.aren (K.a1279-1213) erregealdiaren ondoren -eraikin gehien ahia zen erregealdia, bai iraupen luzeagatik eta bai faraoiaren handizaletasunagatik-, zenbait herri alderraik inbasio ahaleginak egin zituzten eta nahiko lan izan zuten haiei aurka egiten Merenptah eta Rannses III.a faraoiek. XX. dinastiakoan Asiako lurraldeak galdu zituzten eta ekonomia beheraldi larri bat hasi zen, jakien prezio igoera etengabeetan gauzatu zena. Faraoien aginpidea ahultzen hasi zen orduan, Tebasko Areonen tenpluko apaizen mesedetan, azken hauek aberastuta baitzeuden Amarnako erlijio iraultzaren ondoren faraoiak egindako opariei esker. Azkenean, eta Brontze Aroaren azkenaldian Elcialde Hurbileko eta Mediterraneoko zibilizazio guztiek jasan zuten krisialdiarekin batera, bi estatu burujabetan banatu zen Egipto : goiko Egipto, Areonen apaizen agintepean, eta beheko Egipto, XAHI. dinastiako faraoien agintaritzapean. Nilo ibaiaren deltako Tanis hirian finkatu zuten beren egoitza aipatu faraoi horiek.

 

Artea Inperio Berrian

Inperio Berriaren garaiko Egiptoren baliabide aberastasunak ftuntsezko eragina izan zuen sasoi hartako artean. Inperio Zaharraren garairako ere Egiptoko eraikinak oso handiak ziren arren, Inperio Berrian areagotu egin zen kolosalismorako joera. Tronura iristen zen faraoi bakoitzak aurreko guztiak gailenduko zituen eraikin eskergaren bat altxa nahi izaten zuen. Hiru arrazoi daude erraldoikeria eta aberastasun erakustaldi horien atzean : lehenik, Nubia eta Asiako lurralde berrietatik etorritako baliabide oparoak ; bigarren, langile ugaritasuna, armadako soldaduak, gerra kanpainarik ez zenean, eta gerran harrapatutako preso elennenia ; eta hirugarren, Gebel el Silsileh-ko harrobialc, kalitate oneko harria emateaz gainera, Nilo ibaiaren ertzean zeudenez, garraioa askoz errazagoa gertatzen baitzen.

 

Arkitektura

 

Tenpluak, jainkoen egoitzak

Inperio Berriko tenplu handietan gorpuztu zen faraoi berrien agintea eta aberastasuna . Neolitos aroko Egiptoko tenpluak kanaberaz edo palmaz egindako etxolak ziren eta hesi bat zuten inguru guztian, begiluzeei bidea eragozteko. Kanpoan zutiko bat egon ohi zen munnrean oihal zati bat zuena, eta horrek adierazten zuen toki hura tabua zela. Inperio Berriko tenplua historiaurreko kanaberazko etxola haren harrizko interpretazioa da. Egiptolco mitologiaren arabera, uren eta kaosaren gaineko hasierako mendixkatik sortu zen jainkoa.

Tenpluko atea irekitzen zenean izan ezik,kreazio aurreko iluntasunean egoten zen jainkoa. Mito horren irudikapena zen egiptoar tenplua. PLikanaka-pixkanaka, inguruan altxatako eraikin itzelek ezkutatzen zuten herritarren ikusmenetik sazzcta saztctorum edo jainkoaren irudia egon ohi zen tokia. Apaizak eta faraoia beste inor ezin zitekeen sartu santutegira. Hipostilo izeneko aretoan, zeina atarte batek bereizten baitzuen santutegitik, kreazioko obra babesten zuten bigarren mailako jainkoak bizi ziren. Hasierako zingiraren sinboloa zen areto hura, eta beraz, ura imitatzen zuen hipostiloaren zoruak. Zutabeak berriz uretatik sortzen ziren loto edo papiro sortak ziren . Argitasun ahula izan ohi zen hipostiloan, ur gaineko iluntasuna desagertu zen unea irudffcatu nahi baitzen.

Inperio Berriaren garaian, tokian tokiko jainko gehienak Eguzkiak bereganatu zituen, Heliopolisko apaizen teologiaren eraginez . Orduan agertu ziren Amon-Re, Sobek- Re eta Montu-Reren gisako izenak. Eguzki jainkoa (Re edo Ra) patio zutabedun batean jarritako aldare batean gurtzen zen, estalperik gabe. Egitura horrekin bat eginda hipostiloa egoten zen, eta, hien aurretik, sarrerako pilono handi bat, zeina alde banatan bi dorre trinko zituen ate handi bat izaten baitzen. Eguzkia bi mendiren artetik jaikitzen zen tenpluari bizia ematera, eta, hain zuzen ere, bi mendi horien ikur ziren piloroko bi dorreak. Inperio Berriko tenpluak sinbolismoz zamatutako arkitektura elementu horiek guztiak uztartzen zituen, eta multzo guztia inguratzen zuela,temenos izeneko pezozko murru bat izaten zuen. Sarreran, alde banatan, esfingeak egoten ziren tenpluaren zaindari. Pilonoen kanpoko eta barruko hoanetan, faraoiaren irudia agertzen zen Egiptoren etsaiak porrokatzen . Pilonoen kanpoko aldetik lau zutiko luze egoten ziren estandarte bana haizetan zutela, historiaurreko tenpluetan bezala, toki sakratua eta tabua zen adierazgarri . Tenpluaren barren-harrenean santutegia egoten zen, oso harri gogorrezko bloke balearrean zulatuta. Santutegiko zorua urrez edo zilarrez estalia egoten zen.

 

Karnak, Amonen egoitza

Antzinateko erlijio gune handiena izan zenaren hondakinek 100 hektarea baino gehiagoko eremua hartzen dute. Nilo ibaiaren sortaldeko ertzean daude, egungo Luxor-en, antzinako Tebas hiria zen tokian.

Joan zen mendearen erdialdea arte harrobitzat erabili zen tokia, eta horregatik desagertu diren erabat tenpluko eraikin asko eta asko.

Hasieran Montu jainkoari eskaini zitzaion tenplua, baina Erdiko Inperiotik aurrera Amonek hartu zuen haren lekua, eta geroztik ere, Eguzki jainkoarekin bat egin ondoren (Amon-Re), Egiptoko jainko nagusia izan zen, harik eta kristautasuna etorri zen arte. Karnalc, izatez, Amon-i, haren emazte Mut-i eta seme Khonsuri eskainitako tenplu sare korapilatsu bat da. Inperio Berriko faraoi guztiek Karnalcen eraikinen bat altxatzeko agindu zuten, eta llala, hasierako egiena konplexutzen joan zen, eta tenpluak sei pilonotaraino izan zituen sortalde-sartalde ardatzean eta lau ipar-hegokoan.

Sesostris Lalc egin zuen bezala, Amenofis Lak ere kapera-atsedentolci bat eraikiarazi zuen Arnon jainkoarentzat, festa egun nagusiren bat zela-eta, bere itxitura ilunetik atera behar zenerako. Eta, Sesostrisenarekin egin zuten bezalaxe, harririk harri berreraiki behar izan zuten arkeologoek. Alabastrozko kapera deitzen zaio eta la-ema koloreko kaltzitaz dago egina. Eraikin bakuna ola, erlaitz ahur batez amaitua. Barruko eta kanpoko murruak erliebez eta hieroglifoz apainduak zeuden, eta berorietan adierazten da kaperak betetzen zuen funtzioa : Areonen ontziaren atsedentokia zen. Inperio Berriaren hastapenean, gaur V. pilonoa olagoen tokian hasten zen tenplua, zeina, IV.a bezala, Inenik eraki baitzuen, Tutmosis Laren arkitektoak. Pilono horiek, hasieran, pezozkoak ziren eta lcararri zuriz estaliak zeuden kanpotik. Bi piloroen artean faraoiaren bi estatua egoten ziren eta zurezko bi habe, gerora papiro forma izango zutenak eta urrez estaliko zirenak. Egun, estatuak baizik ez da geratzen, eta gainerakoa desagertu da. Tutmosis Lalc bi obelisko ere altxarazi zituen. Hatshepsut erreginak ere obra handiak eginarazi zituen tenpluan. Kuartzita gorrizko kapera berri bat erantsi zion eta bi obelisko herri erailei zituen Tutmosis Laren hipostiloan. Begien bistakoa da zailtasun handiko obra izan bide zela, oraindik zutik dagoen obeliskoaren neurriak eta pisua kontuan hartzen badira : 35 metroko garaiera eta 760 tonako pisua.

Gainera, hipostiloa estalia zen eta gaina ireki behar izan zuten obeliskoak sartzeko. Tutmosis III.ak, Amenhotep III.ak eta Arnenhotep IV.ak ere eraikin eta konponketa lan handiak egin zituzten tenpluan. Lehenengo faraoi ramesidelc eraikiarazi zuten hipostilo erraldoia, papiro baso bat gogorarazten duena : 134 zutabe ditu, 21 metro altukoak eta 4 metrolco diametrokoak. Aretoa Lxteko beste piloro bat altxa zuten eta haren kanpotik, Ramses III.aIc miniaturazko tenplutxo bat eraiki zuen, urtaroen tenplua deitzen zaiona, tenplu handiaren aurkako norabidean, ipar-hego norabidean, alegia.

Tenplutxo hori hartzen ola Inperio Berriko tenpluen eredutzat.

 

Luxorreko tenplua

Karnakeko tenplutik hurbil zegoen tenplu hau, Arion jainkoari eskainia. Arnenhotep III.aren erregealdian eraiki zen, baina Tutankhamonek eta Ramses II.ak ere egin zizkioten eranskinak. Dirudienez, tenplu hau izan zen inspirazio iturri Karnakeko tenpluko hipostiloa egiteko. Tenpluak 32 zutabeko areto bat zuen (loto formako zutabe itsatsiak zituen), gurutzetara eraikitako kapera bat, santutegi bat eta gela batzuk.

Aipatu areto horren aurretik, patio zabal bat zegoen inguruan loto formako zutabe ilara bikoitza zuena eta horren aurretik zutabedi bat, papiro formako zazpina zutabeko bi ilaraz osatua. Amenhotep III.aren oinordeko zen Amerfihotep IV.ak ere -Alchenaton izena hartu zuen gero- altxarazi bide zuen eraikinen bat tenpluan, Aton jainkoari eskainitako harlandu asko Rainses II.ak erabili baitzituen bere tenplua egiteko. Tutankhamonek itxi zuen zutabedia bi murru handiren artean. Tutankhamonen obra Horemhebek beretu zuen, azken honek, faraoi gaztearen izena ezabatu ondoren, berea ipinarazi baitzuen. Jokamolde hori ohiko gauza zen Inperio Berriko faraoien artean.

Ramses II.ak iparraldera handitu zuen tenplua, eta papiro formako zutabeak zituen peristilo bat eta Hatshepsutek eraikitako antzinako tenplu-atsedentoki bat erantsi zizkion. Hori zela-eta, tenpluaren ardatza zertxobait ekialdera okertu zen. Azkenik, piloro handi bat eraiki zuen tenpluaren sarreran, alde banatan, faraoiaren bi estatua eskerga eta bi obelisko zituen ate modukoa . Obelisko horietako bat Parisen dago gaur egun, Frantziari eman baitzion Egiptok XIX. mendean, inoiz ibili ez zen erloju baten truke.

 

Abidosko tenplua

Luxorretik iparraldera dago, 168 kilometrora . Egiptoko mitologiaren arabera, Osiris jainkoaren hilobia zen. Seti Lak hasi zuen tenplua, baina, atariko idazkun batek dioenez, artean tenplua eraikitzen ari zirela "sartu zen faraoia zeruan", eta haren seme eta oinordeko Ramses II.aren erregealdi luzean amaitu ziren obrak. Seti Laren tenpluak zazpi santutegi gangadun zituen : Osirisi, haren emazte Isisi, bien seme Horusi, Amon-Reri, Ptaliri, Re-Harakhtiri, eta azkenik, jainkotutako Seti I.a herari eskainiak . Kaperetako hormetan esanclako jainkoen gurtzako pasarteak daude islatuta, eta Seti Lari eskainitako kaperan jainko gisa irudikatuta agertzen da faraoia. Erregeari eskainitako kaperatik hurbil, heste areto batzuk eraiki ziren, eta berorietako hormetan, Osirisen pizkundeari buruzko misterioak islatu ziren erliebe polikromoetan .

Tenpluko korridoreetako batean Egiptoko faraoien zerrenda bat grabatu zen, lehen dinastietatik hasita, baina Aldlenaton, Tutankhamon, Ay eta Hatshepsut salbuetsirik, lehen hiruak Amarrako heresiarekin izan zuten zerikusiagatik eta azkenekoa, bere iloba Tutmosis III.arekin batera gobernatu zuen faraoi emaztekia izan zelako.

 

Faraoien gurtzarako tenpluak

 

Hatshepsuten tenplua Deir el Baharin

Gaur Deir el Baliari deitzen zaion amildegiaren barrenean Mentuhotep Ilaren hilobi tenplua zegoen hasieran. Hatshepsut erreginak (K.a. 1479-1457), toki horixe aukeratu zuen bere tenplua eraikitzeko, hain zuzen ere, Erregeen Haranaren beste aldean zegoelako. Senenmut arkitektoak zuzendu.. ituen obrak, tenpluaren alboko kapera batean irakurri ahal daitekeenez. Ez da ohikoa arkitektoaren izena bere obran azaltzea, baina heste iturri batzuetatik jakin da garrantzi handiko pertsonaia eta erregina oso hegikoa zela Senenmut hori.

Eraikina, funtsean, hiru plataformaz dago osatua, eta euren artean aldapa batzuen bidez daude lotuak. Barrenekoa patio ireki bat da eta atari bat du atzean. Erdiko eta goreneko oinek harkaitzean zulatutako beste areto batzuk ere badituzte. Senenmutek, tenpluak inguruko paisajearekin bat egitea ez ezik, lau angeluko eta poligono formako zutabeek argi/itzal joko ikusgarri bat eragitea ere lortu zuen, tokiko eguzki indartsuak efektua areagotzen zuela (ez da ahaztu behar Deir el Bahari dela, mundu osoa hartuta, udan tenperatura handienetakoak izaten dituen tokietako bat).

 

"Rameseum" tenplua

Hatshepsutek hasitako modari jarraiki -hilobia Erregeen Haranean eginaraztea eta, harekin inolako loturarik gabe, hileta tenplua beste nonbait altxatzea-, Ramses II.ak Nilo ibaiaren sartaldeko ertzean eraikiarazi zuen berea, Tebasen parean, Abd el Gurna mendiaren oinean. Tenplu hori oso hondatua dago gaur egun, harrobitzat erabili baitzuten beste eraikin batzuk egiteko.

Arnenemonet zelako bat izan zen obrak gainbegiratu zituena, baina ez da gauza ziurra arkitektoa eta tenpluko apaindura lanen zuzendaria bera izatea.

Santutegiak, hipostiloak eta bi pilonok osatzen zuten eraikina, eta pilono bakoitzak bere patioa zuen, estali gabea. Tenpluaren atzealdean, biltegitarako erabiltzen ziren ganbarak zeuden. Pezozkoak dira eta egoera onean daude oraindik. Ganga formako sabaiak dituzte, eta horrek hankaz gora botatzen du egiptoarrek ez zutela gangarik eraikitzen zioen teoria. Tenpluaren ekonomia jardueretan eskuratutako laboreak eta jakiak gordetzen ziren ganbara horietan, tenplua, izan ere, lurren eta azienden jabe izaten baitzen. Hasieran, aintzira sakratu bat eta faraoiarentzako jauretxe txiki bat ere izan zituen. Tenpluaren kanpokoaldean, 17 metro altu zen faraoiaren estatua erraldoi baten hondakinak aurkitu dira.

 

Medinet Habuko tenplua

Ramses III.ak "Rameseum° tenpluaren hegoaldea hautatu zuen bere hileta tenplua eraikitzeko, Hatshepsuten eta Tutmosis III.aren tenplutxo baten ondoan. Izatez, tenplu soila ez baino, eraikin multzo bat zen : tenplua bera, jauretxe bat, hareena, administraziorako gelak, eta, dena inguratuz, pezozko murru handi bat, guztiari gotorleku itxura ematen ziona.

Tenplu nagusia hi pilonok -bakoitzak bere patioa duela-, hipostiloak eta santutegiak osatzen dute. Bai tenpluaren egitura eta bai apaingarrien parte bat Rameseumetik kopiatuta daude. Lehenengo patioaren hegoaldean zegoen jauretxea. Tenpluaren patioko murruak eta hari erantsitako dorre moduko egitura batek osatzen zuen jauretxearen aurrealdea. Dorre horrek leiho bat zuen, agerpenen leihoa deitua, eta baliteke faraoiak leiho hartatik zeremoniaren bateko buruzagitza egitea. Batik bat pezozkoa zen jauretxea, gaur oso hondatuta badago ere, eta kanoi gangak eta harrizko zutabeak zituen. Badirudi Rameseumeko jauretxearen kopia zela hau ere. Agerpenen leihoaren atzean, palma formako kapitelak zituzten hamabi zutabeko areto bat zegoen.

Haren ondoren, tronu aretoa zegoen : lau zutabe zituen eta oholtza txiki bat faraoiaren tronua jartzeko. Ramses III.aren erregealdian handitu egin zen jauretxe horren egitura, faraoiaren hareenerako gelak eta garbitasunerako areto bat erantsi baitzitzaizkion . Inork ez daki garbi zertarako erabiltzen ziren tenpluari itsatsitako jauretxe hauek Espezialista batzuek uste dute errito funtzio soil hat betetzen zutela faraoi jainkotuaren gurtzan, eta faraoia, bere gortearekin, Menfiseko eclo Pi-Ramseseko jauregian bizi zela.

 

Abu Simbeleko tenpluak

Nubiako Abu Simbeleko tenpluak ez dira, izatez, arkitekturako obrak, barruanarkitektura espazioak clituzten eskultura eskergak baizik. Tenplu hauetako elementuak, Inperio Berriko hileta hipogeoen antzera, materiala erauziz egin ziren, harkaitza zulatuz, alegia. Ez dago arrazoi garbirik esandako tenpluak Egiptoko tracliziozko erlijio zentroetatik hain urruti kokatzeko.

Espezialista batzuek esan dute faraoiaren aginpidearen indar erakustaldi bat izan zitekeela nubiar tribu menderakaitzen aurrean . Beste zenbaitzuek irizten diote basamortuaren aurrerakada atergabeak eta Nilo ibaiaren ur urritasunak bultzatu zutela, beharbada, Ramses II.a gurtzarako tokiak ibaiaren iturrietara hurbiltzera. Nubiako paraje urrun batean daude tenpluak, basamartuaren erdian eta Nilo ibaiaren ertzean.

Erabat ahaztuta egon ziren, harik eta Lepsiusek 1845ean aurkitu zituen arte. Ordutik hona, antzinako Egiptoko artearen monumentu adierazgarrienak bihurtu clira, Gizako piramideekin batera.

Nilo ibaiaren ertzeko harkaitz piko batean landuta daude eta garai hartako gainerako tenpluen elementu berberak clituzte.

Ramsesen tenpluan harkaitzezko aurrealdeak hartzen du pilonoaren tokia. Tenpluaren aurrealdean daude zizelaturik lau estatua erraldoi (20 metro altu dira), eserita, irribarretsu, eskuak izter gainetan, Ramses II.a bera irudikatzen dutela. Estatuen tamaina ikaragarria gorabehera, proportzioak oso ongi gorde dira. Ezkerretik hasita bigarren irudi erraldoia antzinatean hautsi zen, eta lurrean datza erauzitako puska. Behin tenpluaren barruan, hipostiloan, erdiko arclatzaren alde banatara, Osiris jainkoa irudikatzen duten bi zutabe ilara daude. Santutegian, berriz, Ateon, Re-Horakhty eta Ptali jainkoak, eta Runses II.a bera ikusten dira.

Erliebe pintatuz apainduta dago tenplua barrutik, eta Ramsesen gerrateak kontatzen dira erliebe horietan, Kadeshko gudua bereziki .

Tenplu horretatik metro gutxitara, iparraldera, beste tenplu txikiago bat dago, Hatorri eta Ramses II.aren emaztea zen Nefertarierreginari eskainia. Hau ere harkaitzetik aterea dago eta aurrealdeak pilono bat antzezten du, Ramsesen eta Nefertariren estatuak dituena, nahiz eta beste tenplukoen aldean txikiak izan. Bi tenpluak, puzzle erraldoi baten antzera, zatika ebaki eta toki garaiago batean berriro muntatu zituzten, Asuango urtegiaren uretatik salbatzearren.

 

Beste zenbait eraikin

Esanclako tenpluak ez ezik, izan ziren beste eraikin garrantzitsu batzuk ere, baina zimentarriak ez beste aztarna gutxi geratu dira haietatik, beste obra batzuetarako erahili baitziren gehienetan eraikin haietako gaiak. Adibidez, Amarnan, Akhenatonen hirian, tenplu handi bat eraiki zen Aton jainkoari eskainia, Karnakekoaren ordez erlijio zentro nagusia izan zedin.

Amenhotep III.ak ere izan zuen here hileta tenplu handia Tebasko sartaldeko ertzean. Gaur egun, piloroaren alde banatan zeuden faraoiaren estatuak baizik ez da geratzen (Memnongo Kolosoak). Amenhotep III.ak jauretxe bat ere eraiki zuen bere hileta tenpluaren alboan, Malgatako jauretxea, lorategi zabalak eta urmael bat zituena .

 

Hilobiak

Faraoien hipogeoak, Erregeen Haranean zulatuak, oso bakunak ziren XVIII.. endearen hasieran, haina geroz eta luzeago eta sakonago egin ziren, eta XIX. dinastian eredu moduko bat finkatu zen, eredu horrexek iraun baitzuen, gutxi gorabehera, XX. dinastiaren azkena arte. Sarkofagoaren aretoak zutabeak izan ohi zituen, benetako eraikuntza baten itxura izan zezan . Arnarnako nekropolisean ere zulatu ziren barruan zutabeak zituzten hilobiak.

Beste zenbait nekropolisetan, Sakaran edo Deir el Medinen, esate baterako, hilobi pribatuak benetako eraikuntzak ziren, aurrean tenplutxo bat zutela, hildakoaren gurtzarako.