Historia»Egungo aroa
Liberalismoa, sozialismoa, euskal nazionalismoa
Industriak ekarri zituen gizarte aldaketen adierazgarri, batez ere
Bizkaian, hiru talde politiko berezi sortu ziren probintzia horretan,
denborarekin sendotu eta Bizkaitik at ere zabaldu zirenak.
Monarkiazaleek «industriako kapitainak» ordezkatzen zituzten, aurreko
merkatari burgesia aginpidetik baztertu zuen meatze eta lantegi
handietako burgesia, alegia. Sozialistak, nolabait ere, sindikatuetan
antolatutako langileriarekin identifikatzen ziren. Euskal abertzaleek,
hasieran, industriak bere estatusetik baztertutako gizarte sektorea
ordekatzen zuten, aurrez izandako nortasunaren galeragatik
kezkatutako herritar sektorea.Eredu politiko berri bat sortzea izan zen
Hego Euskal Herriak XIX. mende bukaeran
izan zuen bilakaera historikoaren ezaugarri
berezietako bat. Eredu hori Bizkaian
jaio zen, eta harritzekoa da zer azkar sortu
zen. Haustura gogorra ekarri zuen eredu
politiko tradizionalekiko, eta, epe erdira,
eragina izan zuen Euskal Herriko gainontzeko
lurraldeetan. XIX. mende osoan ia
–1830. urteaz geroztik, behinik behin–, Euskal
Herriko politikak tradizionalismoaren eta
liberalismoaren arteko bikoiztasuna izan
zuen ardatza; tradizionalismoak karlismoa
izan zuen ordezkari, liberalismoa, berriz,
joera askotakoa izan zen (progresistak,
moderatuak, errepublikazaleak, baina liberalismo
foruzalea zen liberalen arteko joera
nagusia, pentsaeraz monarkikoa, konstituziozalea,
baina aldi berean foru batzuk
iraunaraztearen aldekoa).
Bipolarizazio politiko hori bat zetorren
gizartearen antolamenduarekin, eta, hala, bi
joera politiko nagusi horiek pentsaeraz zeharo
kontrajarriak ziren mundu banatan
sustraitu ziren. Oro har esan daiteke karlismoa
baserri giroan errotu zela, eta liberalismoa,
berriz, higikunde zeharo hiritarra
izan zela. Lotura hori ez da guztiz zehatza,
bai baitzeuden talde liberalak eta tradizionalistak
ekonomiaren eta gizartearen aldetik
desberdinak ziren eremuetan, baina hemen
azpimarratu nahi duguna da bikoiztasun
politiko hori bat zetorrela, oinarrian,
gizartearen pluralismoarekin, bai baitziren
bi gizarte esparru elkarrengandik zeharobereziak, nork bere balio eskala, bere hierarkizazio
sistemak eta baita bere jokabide
ereduak zituela. Baserri giroaren eta kale
giroaren arteko aldeari zegokion bereizkuntza
hura; kale giroa kapitalismo liberalaren
ereduen baitan zegoen ordurako, eta merkatariek
menderatzen zuten; baserri giroak,
berriz, lurraren jabetza zuen norberaren
gizarte maila neurtzeko elementu garrantzitsuena,
eta ohitura tradizionalekiko atxikimendua
zuen ezaugarri nabarmenetako bat.
Bipolarizazio politikoa gizarte pluralismoak
sortua zen, alegia, jokabidez eta antolamendu
irizpideez desberdinak ziren gizarte bereziek:
funtsezko ezaugarri horri esker ulerdaiteke ia XIX. mende osoan Euskal Herriak
izan zuen bilakaera historikoa.
Azken karlistaldiaren bukaeran, 1876an
hain zuzen, Hego Euskal Herria bat zetorren,
oro har, arestian deskribatu dugun
gizarte banaketa horrekin. Tradizionalistak
liberalen kontra. Karlismoa liberalismo foruzalearen
kontra. Hego Euskal Herriko
ekonomia modernizatzen hasia bazen ere
–berrogeita hamarreko hamarralditik aurrera
banku, burdinbide eta industria jarduera
berriak sortzen ari ziren–, gizartea eta politika
azken mende erdiko ereduei zegozkien.
Karlistaldiaren ondorengo urteetan Hego
Euskal Herriko politikak zituen ezaugarri
nagusiak berrogeita hamar urte lehenagoko
berberak ziren funtsean.
Nolanahi ere, 1900 ingururako, mende
laurden geroago, alegia, aldaketa sakonak
gertatuak ziren. Higikunde politiko berriak
elkarren arteko lehian ari ziren, nork eragin
handiagoa izango euskal gizartean.
Euskal nazionalismoa, langile higikunde
sozialista, baita liberalismoaren kontzeptu
berri bat ere nagusitu ziren liberalismo-karlismo
bipolarizazio tradizionalaren ordez.
Izan ere, tradizionalismoak iraun egin zuen,
baina bi zatitan banatua, karlismoa eta integrismoa, eta horiek jarraitu zuten izaten
indar politiko nagusiak Euskal Herriko eskualde
askotan. Era berean, hiri batzuetan
kontzeptu liberalek ez zuten aldaketa handirik
izan. Horrek ez du esan nahi XIX.. endeko azken bi hamarraldietan izan ziren
aldaketak erabatekotzat har daitezkeenik.
Garrantzi handikoak izan ziren, gerora
bipolarizazio tradizionala ordezkatu zuen
eredu politiko berri bat sortu zuten neurrian.
Aldaketa horiek Bizkaian hasi ziren,
baina, handik hamarraldi gutxira, probintzia
horretan sortu ziren higikundeek Hego
Euskal Herriko politika baldintzatu zuten.
Pluralismo politiko berri bat sortu zen, ezaugarri
modernoak zituena, eta hiru joera
nagusiren arteko lehian oinarritua: sozialismoa,
euskal nazionalismoa eta liberalismo
monarkikoa, berehala jarrera españolistak
aldeztu eta foruzaletasunetik urrunduz joan
zena. Horiek izan ziren karlismo-liberalismo
bikoiztasun tradizionala ordezkatu zuten
hiru ardatz berriak. Pluralismo moderno
horren sorrerak ez zuen, noski, XIX.. endean nagusi izan ziren etsaitasunen
amaiera goizetik gauera ekarri, ezta Bizkaian
ere. Hori dela eta, 1900 inguruan, eta hurrengo
hamarraldietan, oso konplexua zen
Hego Euskal Herriko egoera politikoa. Indar
eta higikunde sorreraz eta pentsamenduz
elkarren oso desberdinak zeuden eremu
berean. Joera berriak joera tradizionalei
nagusitzen ari zitzaizkien, baina joera
berri horiek hazten eta gaina hartzen joan
baziren ere, joera tradizionalek beren eragin
eremuei eutsi zieten, nahiz eta indarra
galtzen joan.
Nolanahi ere, XIX. mendeko azken hogeita
bost urteek arestian aipatu ditugun
hiru higikunde horien sorrera azkarra izan
zuten ezaugarri Euskal Herrian, nazionalismoaren,
sozialismoaren eta liberalismo españolistaren
sorrera, alegia. Pluralismo
politiko berri bat zen hura, arestian esan
dugun bezala. Hitz horren adierarik erabatekoenean.
Zeren eta pluralismo hori bat
baitzetorren, karlismo-liberalismo bikoiztasuna
bezala, gizartearen eta ekonomiaren
aldetik zeharo bereizita zeuden gizarteekin.
Bestela esanda, hura ez zen izan soil-soilik
higikunde politiko berrien sorrera hutsa.
Garrantzizkoena zen joera politiko horiek
benetako gizarte pluralismo baten ondorio
zirela, gizarte eta ekonomia eremu desberdinen
isla, alegia, bakoitzak bere antolamendu,
pentsamolde eta, nahi izanez gero,
gizarte arazoen ikuspegi berezia zuela.
Mundu berezien gizarte bat sortu zen, eta
talde politiko berrien sorrera izan zen horren
ondorio nabarmenena.
Prozesu horretan gertatzen da euskal
pluralismo berri horren sorreraren bizkortasuna
eta erabatekotasuna. Lehen esan
dugun bezala, gizarte eta ekonomia eremu
berrien sorreran ditu prozesu horrek sustraiak.Horregatik, sorrera hori ezin da soilsoilik
azaldu ideologia berriak, dotrina berriak,
lider berriak agertu zirela esanez.
Ideologien erabideak eta liderren jarduerak
eragina izan zuten, halabeharrez, higikunde
berri horien asmo historiko zehatzetan.
Baina higikunde horien sorreraren, izatearen
eta baita ere oinarrizko jardunbideen
barne logika, hiru joera politiko nagusi eta
kontrajarri, gizarte pluralismo berri baten
sorreraren isla gisa, XIX. mendeko azken
bi hamarraldietan Bizkaian ia batera sortu
izanaren sakoneko arrazoietan bilatu behar
da.
Kontuan har bedi aldaketa politikoak
lasterragotu egin zirela, iraultzailetzat ere jo
daitekeen prozesu batean, baldin eta lastertasun
handiko aldaketak iraultzailetzat
jotzen badira. Oso adierazgarria da hiru
higikunde berri horiek garai bertsuan sortu
izana. 1890: Greba Handia, Bizkaiko meategietako
lehen greba modernoa, elkartasunez
Nerbioi aldeko industria osoan eragina
izan zuena. Gertaera hori langile mugimenduaren
abiapuntutzat har daiteke,
lehenengo elkarte sozialistak sortu eta handik
urte gutxira. 1893: Sabino Aranak bere
jarduera politikoa hasi zuen, ideia nazionalistak
zabalduz, Vizcaya por su independencia
idazlana argitaratu zuenean. 1893-
1895: Bizkaiko burgesiak protekzionismoaren
aldeko borroka hasi zuen; ohiko
liberalismo foruzalearen ordez, beste kontzeptu
liberal bat sortu zen berehala, euskal
industriarentzat babesa eskatzen zuena,
eta, horretarako, nazionalismo espainol
sortu berriarekin identifika zitezkeen kontzeptuak
beretu zituena. Hori dena oso
azkar gertatu zen, ia aldi berean. Eta gertaera
hori ezin da argitu ideologiaren eta
politikaren bilakaeren mailara mugatutako
azalpen sinpleen bidez. Aitzitik, azalpen
osoa behar du, kontuan harturik, gainera,
Bizkaiaren barne antolamenduaren aldaketek
sortu zutela gizarte pluralismo hori.
Guztiarekin ere, ez dago hari bakarreko
azalpenik. Ezin du egon, hain dira garrantzitsuakXIX. mendearen azken hamarraldian
izan ziren aldaketak. Euskal Herriaren
etorkizuna baldintzatuko zuen pluralismoa
sortu zuten bideak era askotakoak izan
ziren. Hala ere, faktore batzuk erabakigarriak
izan ziren, eragin handia izan baitzuten
aipatzen ari garen aldaketetan. Eta,
faktore horien artean, bada bat beste guztiei
gailentzen zaiena: Bizkaiak, karlistaldiaren
ondoren hain zuzen ere, bizi izan zuen
industrializazio azkarra, meatokien goraldiaren
eraginez. Aberaste prozesua oso azkarra
izan zen, ikusgarria. Haren ondorioak
ere ohi ez bezalakoak izan ziren, egitura
ekonomikoak sakon eta errotik aldatu zituzten
neurrian.
Bat-batean, ahalmen ekonomiko ordu
arte ezezaguna izan zuen burdinaren etekinak
metatu zituen burgesia berriak. Burgesiaren
aberaste eta ondasun metatze horrek
Bizkaiko produkzio antolamendua aldatu
zuen, mozkinak industriara bideratu
baitzituen –lehenik, Nerbioiko ezkerraldeko
siderurgietara–, elkarte anonimo berrietara
–enpresa eredu hori 1890az geroztik
nagusitu zen, baina aurreko hamarraldian
ere izan zuen indarrik, kontuan hartu gabe
gerra arteko garaian bide horretatik egin
ziren inbertsio gutxiak–, bankuetara, burdinbideetara,
ontzioletara… Harrezkero ezer
ez zen berdina izango. Burgesia berri hura
–Bilboko oligarkia–, burdinari esker sortua,
saiatu zen Bizkaiko gizarteko goi mailara
iristen, bai lortu ere. Betiko burgesia merkataria,
Bilbok ederretsiak zituen hirigintza
ezaugarriei luzaroan eutsi izan ziena, ez zen,
izan ere, desagertu. Baina, 1890 inguruan,
beste errealitate bat nagusitu zen. Burdina
ustiatuz eta salduz aberastu ziren taldeek
nagusitasun ekonomikoa iritsi zuten. Berehala
egon ziren prest beren diru ahalmen
gero eta handiagoa gizartearen eta politikaren
alorretara eramateko.
Baina hori ez da, oraingoz –Bizkaiaren
ekonomia eta gizarte antolamendu berrian
eragina izan bazuen ere–, interesatzen zaiguna.
Garrantzitsuena da burgesia horreninbertsioak Bizkaiko gizartearen eta ekonomiaren
antolamendua errotik eta betirako
aldatzeko gauza izan zirela. Milaka eta milaka
langile etorri ziren Bizkaira meatokietan
lan egitera. Ezkerraldeko fabrika berri
handiek ehundaka langile hartu zituzten
–enpresa batzuek 3.000 langile ere hartu zituzten,
La Vizcaya, Altos Hornos de Bilbao,
zertxobait gutxiago San Francisco enpresak–.
Horietako langile gehienak, meatzariak
adibidez, etorkinak ziren. Meatzariez
eta industriako langileez gainera, Bilbo
enplegatuz bete zen, industria berrien premiak
hartaratuta.
Fenomeno hori ezin daiteke bakartuta
aztertu. Garrantzi handiko ondorioak izan
zituen gizarte tradizionalean, gizarteak aurre
egin behar izan baitzien berrikuntza
horiei guztiei. Eman dezagun datu bat: 1876
inguruan, 30.000 bat biztanle zituen Bilbok.
1900 inguruan, berriz, 80.000tik gora. Uste
izan daiteke bizimodu tradizionalei atxikita
zeudenak, edo, are gehiago, bizimodu horiek
idealizatuta zeuzkatenak ez zirela hain
aldaketa handiaz ohartu? Eta, beraz, gizartearen
eta ekonomiaren aldaketa haiek
ondorio kontrajarriak izan zituzten, ezin
definituzkoak direnak gertaerak hari bakarreko
ikuspegi batetik soilik aztertuz. Joera
tradizionalei atxikitako sektoreek aurka egin
zioten maketoen inbasioari. Bizkaiko meatzari
guneetan eta Sestao, Barakaldo eta
Bilboko fabrika eremuetan bizileku hartu
zuten etorkinek mundu berezi bat eratu
zuten, bere elkartasun kontzeptuak, bere
elkarte politikoak, bere klase kontzientzia
zituena. Eta burgesia industriala? Bere mundu
propioa sortu zuen, Bilboko burgesiaren
jauregiek 1910 inguruan Negurik, burgesia
horren bizileku nagusiak, ordezkatzen
zuen mundu hori baino hamarraldi batzuk
lehenago bizilekua hartua zuten burgesen
udaleku gisa sorturiko Areetan, eta Indautxuko
edo Campo Volantín-eko txaletetan.
Burgesia industrialak orobat sortu zuen bere
erantzun ideologikoa.
Dena oso azkar gertatu zen, zalantzarik
gabe. Baina gertakizun horien ondorioak
iraunkorrak izan ziren. Bilbo, XIX. mende
bukaera: hori izan daiteke hurrengo mendea
ulertzeko gakoa. Kulturak, jokabideak,
tentsioak gurutzatu ziren; muturreko mundu
bat sortu zen. Baina, horrexegatik agian,
Bilbo inguru hura sormen handiko leku
bihurtu zen. XX. mende bukaeran ezin da
agian euskal nazionalismoa ulertu Goierri
eta Bizkaiko eta Gipuzkoako nekazari guneak
kontuan hartu gabe. Baina egia da
higikunde hori sortu zela –erantzun bat izan
zen, dudarik gabe– XIX. mende bukaeran
Bilbo larri hartan nahastu ziren kultura eta
bizimoduen arragoan. Ez bakarrik nazionalismoa.
Baita ere errepublikanismoa, liberalismo
monarkikoa –nazionalismo espainiar
sortu berria, alegia–, sozialismoa… Uler
al daiteke euskal nazionalismoaren erradikalizazioakontuan hartu gabe langileak,
enplegatuak, goi mailako eta erdi mailako
burgesak, bere bizimodua galtzen ari ziren
eskulangileak eta haien ordez sortu ziren
fabrika jabe berriak eremu txiki batean bildu
zituen gizarte hiritar kontzentratu haren
sorrera azkarra? Nolanahi ere, hamar edo
hogei urteko epean bat-batean sortu ziren
tentsioen irudi lauso bat besterik ez dezake
eman interpretazio historikoak. Baina badago
aztertzea higikunde berri haiek beren
ideologia nola eratu zuten, eta higikunde
bakoitzak nolako harremana izan zuen fenomeno
berarekiko, Bizkaiak bizi izan zuen
industrializazio prozesuarekiko, alegia.
Kapitalismo industrial berriak liberalismoaren
aldaera berri baten sorrera bultzatu
zuen. Aldaera horrek gobernuaren politika
jakin bat aldezten zuen, Espainia zuena
ardatz. Industria egitura berriak sendotzeko
behar ziren muga zergen baldintzak
aztertzeak ekarri zuen liberalismoaren joera
horren sorrera. Industria gizon berriek protekzionismoa
aldeztea izan zen enpresa
gizonen arabera definitutako nazionalismo
espainiarra ekarriko zuen bilakaera ideologiko
baten lehen urratsa. Langile talde berriek,
bestalde, beren ideologia sortu zuten.
Langile higikunde sozialista sortu zen. Higikunde
horren erreibindikazioak eta pentsakera
ulergarriak dira, baldin eta kontuan
hartzen badira lehenengo industrializazioak
langileei sortu zizkien bizi baldintza zailak.
Aldaketa ekonomikoek euskal gizarte
tradizionalean sortu zuten erreakzioak euskal
nazionalismoa izan zuen ordezkari.
Euskal nazionalismoak, karlismoak ez bezala,
kontuan hartzen zituen bere sustraiak
galbidean ikusten zituen mundu tradizionalean
ekonomiaren modernizazioak izan
zituen ondorioak.
Hiru higikunde berri horiek fenomeno
berari, industrializazioari, erantzuten zioten,
eta gizarte esparru desberdinak islatzen zituzten,
zeinek bere arazo propioak zituztenak.
Hiru joera politiko horiek ziren, gainera,industriarekin batera hedatzeko joera
zutenak. Joera bakarrak ez baziren ere, liberalismo
berria, euskal nazionalismoa eta
langile higikundea dira Errestaurazio eta II.
Errepublika garaiko euskal politikaren pluralismoaren
adierazlerik onenak. Langile
higikundeak eta euskal nazionalismoak
masa mugimenduaren tankera hartu zuten.
Liberalismoa presio talde gisa antolatua
zegoen, ez zegoen herrian sustraitua, baina
aginpidea kontrolatzen zuen: Errestaurazioaren
sistema politikoa, jauntxokerian
oinarritua baitzen, aldeko izan zuen.
Facundo Perezagua sozialista, Sabino
Arana nazionalista eta Víctor Chávarri industria
gizona eta politikaria izan ziren pluralismo
berriaren sorrera bultzatu zuten hiru
liderrak. Gizarte eta ekonomia aldaketei
eman beharreko erantzun politikoak haien
esku egon ziren.
Espainiar nazionalismorantz
Liberalismo españolistaren sorrerak azterketa
berezia behar du, II. Errepublika arte
hegemonia politikoa haren esku egon zelako,
besteak beste. Bilboko burgesiaren zati
handi bat hasierako jarrera foruzaleetatik
espainiar nazionalismorantz eraman zuen
bilakabidea –eta euskal gizarte osoko goi
mailako jendearen jarrera politikoetan eragina
izango zuena–, XIX. mendearen azken
hamarraldian hasi zen, protekzionismoaren
aldeko higikundea Bizkaian indarra hartzen
hasi zenean. Ondorio politiko sakonak izan
zituen. 1891tik aurrera, Bizkaiko ia burgesia
osoa higikunde hartara bildu zen, helburu
bakarrarekin: zerga mugen bidez estatuak
babes zezala Espainiako produkzioa,
Espainian bertako produktuak bakarrik
kontsumi zitezen.
Bizkaian nagusi zen taldeak Espainiako
merkatuaren «nazionalizazioa» eskatu zion
estatuari, XIX. mendearen erdialdean librekanbismoa
indarrean jarri zenez geroztik
atzerriko industriak bereganatua baitzuen
merkatu hori. Siderurgiak sektore gisa zuen
interesak behartu zuen Bizkaiko kapitala
protekzionismoaren aldeko jarrera hartzera.
Baina jarrera hartze horrek Espainia osoa
hartuko zuen higikunde politiko batean
sartzera eraman zuen bertako burgesia,
Kataluniako, Andaluziako, Asturiaseko eta
Madrilgo protekzionismoaren aldekoekin
batera. Gainera, talde horien argudioak espainiar
nazionalismoaren aitzindariak izan
ziren. Egitasmo nazionalista bat lantzen hasi
zen Bizkaiko burgesia Espainiako ekonomiaren
garapenerako, «España para los españoles.
¡Viva el trabajo nacional!» eta era
horretako esaldiak ikurtzat harturik. Merkatuaren
batasuna proiektu ideologiko etapolitiko bihurtu zen. Hala, euskal burgesia
liberalarentzat protekzionismoaren aldeko
joera zubi ideologiko bat izan zen, eta zubi
horri esker zeharkatu ahal izan zuen ia XIX.. ende osoan aldeztu zuen foruzaletasunaren
eta XX. mendeko aldi garrantzitsu batzuetan
bere egin zituen joera españolisten
arteko bitartea.
80ko hamarraldiaren bukaeran Bizkaiko
siderurgian izan zen berrantolatzeak protekzionismoaren
aldeko usteak zabaldu zituen
talde burgesen artean. Siderurgia batzuek,
Vizcayak eta San Franciscok, besteak beste
–1878an eta 1882an sortuak, beren produkzioa
esportatzeko– berrantolatzea erabaki
zuten Espainiako merkatuan saldu ahal
izateko. Eta, beraz, protekzionismoa Bizkaiko
ekonomia gidatzen zuten taldeen
premia bihurtu zen.
Itsas armadarentzat ontzi batzuk eraikitzeko
lehiaketa izan zen helburu hori lortzeko
lehenengo ekimena. Lehiaketa hori
Martínez Rivas San Francisco siderurgiaren
jabeari adjudikatu zioten 1888an, Bizkaiko
industria gizonen presioari esker. Horrela
egiaztatuta geratu zen estatuari presioa egiteak
negozioen errentagarritasuna gehitzeko
balio zuela. Eta presio hori egin ahal
izateko, Bizkaiko ordezkaritza politiko nagusiak
beretu zituzten industria gizonek.
Kontserbadoreek aginpidea eskuratzearekin
batera, berehala agindu zuten protekzionismoaren
aldeko arautegi bat. Hala,
1891ren bukaeran zerga mugen legea kaleratu
zuten. Lege horrek ondorio garrantzitsuak
izan zituen Bizkaian. Politikan eta
ekonomian joera berriak nagusitzen ari ziren
garai hartan enpresa berri batzuk sortu
ziren, Espainiako merkaturako produzitzekoasmoarekin. Ekimen horiek aldaketa
ekarri zuten zerga mugen auziaren nondik
norakoan. Jokoan zegoena ez zen jada siderurgiako
enpresa gizon handien –gutxi
batzuen, hala ere– interes jakinak. Kapitalista
talde handi bat zegoen prest elkarte
berrien bideragarritasunaren alde borrokatzeko.
Oro har, zerga mugen araudi berri hori
nahiko ondo onartua izan zen. Bizkaiko
industria gizonentzat bazuen, hala ere,
kezkabiderik: gobernuak, merkataritza hitzarmenen
bidez, zerga mugak behera zitzakeen;
eta burdinbideetarako materiala
inportatzeko tarifa bereziak mantendu egin
ziren, produkzio hori, beraz, babesik gabe
geratu zela.
1892an Bilboko siderurgia nagusiek protesta
handiak egin zituzten, besteak beste:
Sociedad Altos Hornos de Bilbao, «Vizcaya»,
Iberia, Sociedad de Talleres de Deusto, Aurrera,
Talleres de Zorroza. Bilboko Merkataritza
Ganbarak ere higikunde horretan
parte hartu zuen. Baina lehenengo mobilizazio
handia 1893an izan zen, gobernuari
merkataritza hitzarmenak egiteko eskubidea
ematen zion klausularen aurka protesta
egiteko. Arazo horrek protekzionismoaren
aldeko sektore guztietan zuen eragina, ez
bakarrik siderurgian. Bilboko industria gizonak
Kataluniako burgesiarekin batera
borrokatu ziren, trebatuagoak baitziren
horiek mota horretako presio politikoetan.
Alemaniarekin eta Italiarekin egindako
hitzarmenaren sinadurak sortu zuen protesta
hori. Hitzarmen horrek 1891ko zerga mugak
baino askoz tarifa apalagoa ezartzen
zuen, eta zerga muga horiek baliogabeturik
uzten zituen. 1893ko abuztuan negoziatuzituen hitzarmen horiek gobernu liberal
berriak. Bizkaiko industria nagusien ordezkariek
bilkura handi bat egitea erabaki
zuten, eta Fomento del Trabajo Nacional
erakundearekin jarri ziren horretarako harremanetan.
Bilkura hura Bilbon egin zen,
Antzoki Berrian (Arriagan), abenduaren 9an;
protekzionismoaren aldeko Espainiako ordezkari
asko bildu zituen, eta hari esker
Bizkaiko burgesia eragin handiko presio
talde gisa eratu zen. Mobilizazio ahalmen
handia frogatu zuten, eta, hala, Espainiako
protekzionismoaren aldekoen gidari izan
ziren. Pablo Alzolak, higikunde horren ideologo
nagusiak, harro asko esan zezakeen
higikunde horretako 718 bazkide eta jarraitzaileak
Espainia osoko 194.000 langileren
ordezkari zirela.
1893ko mitineko hitzaldi batzuek ondo
definitu zituzten higikunde haren ezaugarri
ideologiko batzuk, eragin handia izango
zutenak Bizkaiko burgesiak gerora izango
zituen iritzietan. Horien artean aipagarria
da ekonomiaren gidariek Espainia osoa
ordezkatzen zutelako ustea. Sistema politiko
liberalaren ikuspuntu bitxi bat nagusitu
zen, enpresa gizonek guztiz zilegitzat
zeukatelarik aginpidean eragina izatea. Protekzionismoaren
aldekoen ikuspegitik, beren
nahiak nazioaren benetako interesak
ziren.
1893an jada definituta zuten euskal
enpresa gizonek nazioaren sendotasuna eta
ekonomiaren aurrerabidea parekatzen zituen
espainiar nazionalismoa. Oso-osorik
gaitzesten zuten enpresa gizonek politika,
eta beraiek proposatzen zuten kudeatze
ustez hobea kontrajartzen zioten. Uste horren
arabera, politikoak ziren Espainiaren
beheraldiaren erantzuleak. Euskal industria
gizonen proposamenetan igarri zitekeen,
baita ere, Espainiako ekonomiari eredu
autarkiko bat ezarri nahia. Horretarako, hala
zioten euskal enpresa gizonek, Espainiako
sektore ekonomiko guztiek protekzionismoaren
gerizan egon behar zuketen. Garbi
esan gabe bada ere, liberalismo ortodoxoa
ukatzen zuten, hain zuzen ere, helburu
politiko nagusia gizabanakoaren askatasuna
zuen hura.
Bizkaiko siderurgia babesteko eskakizunetik
abiaturik, Bizkaiko burgesia proiektu
nazionalista espainiar bat antolatzen ari
zen, enpresa gizonen iritzi eta jarrerei lotua.
Espainiar nazionalismo berri baten sorrera
igartzen zen, bada, politikoak politiko
izate hutsagatik gaitzetsi, eta, beren buruari
Espainiaren interesen ordezkaritza egokiena
irizten ziotenez, politika ekonomikoa
antolatzeko bere burua guztiz zilegitua ikusten
zuen eskuin ekonomikoaren premien
mende egongo zena.
Bizkaiko burgesiak gogor ekitea erabaki
zuen protekzionismoa lortzeko. Bere
helburuak merkataritza hitzarmenak ezabatze
hutsa baino areagokoak ziren. Protekzionismoa hamarraldi batez mantentzea eta
indarrean zeuden zerga mugei zegozkien
pribilejioak kentzea eskatzen zuen. Errestaurazioaren
funtzionamendu politikoa
ondo ezagutzen zuenez, argi zegoen jardunbidea
zein zen: presio talde iraunkor
gisa antolatuta egotea eta aginpidea txandaka
eskuratzen zuten alderdietako kideengan
eragina izatea, beren ideia politikoak
nagusitu zitezen. Horrela sortu zen Liga
Vizcaína de Productores erakundea, Katalunia,
Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Asturiaseko
ordezkariekin batera Liga Nacional de
Productores erakundean sartu zena.
Liga horrek etengabe egin zuen presioa
iritzi publikoagan, eta ohartarazten zion
gobernuak kutsu librekanbistako neurriren
bat hartzen zuenean. Bizkaiko «indar biziak»
ere antolatu zituen, protekzionismoa aldezterakoan
senadoreei eta diputatuei indarra
eman ziezaieten. Azkenik, etengabeko zalaparta
eta iskanbila giroa sortu zuen, mitinen,
prentsa kanpainen eta Bilboko enpresen
eta elkargoen protesten bidez. Merkataritza
Ganbarak, Bizkaiko Diputazioak,
Bilboko Udalak… Liga-ren eskakizunei
erantzun zieten une batean edo bestean.
Negoziazio korapilatsuen ondoren, uztailaren
13an gobernuak behin betiko utzi zuen
merkataritza hitzarmenen proiektua.
Liga Vizcaína de Productores elkartea
ez zen desagertu. Interesgarria da 1894tik
1896ra sortu zituen iskanbilei erreparatzea.
Industria gizon katalanek edo Espainiako
beste lurraldeetakoek ez zioten euskal burgesiari
zeregin horretan ia lagundu. Bere
helburu berriak –burdindibideen sektorearen
pribilejioak kentzea– ez zuen eraginik
Espainiako industria multzo osoan, ez behintzat
merkataritza hitzarmenek adina.
Sektore jakin baten erreibindikazioa zen
hura, ia soil-soilik Euskal Herriko siderometalurgiari
zegokiona.
Egoera berri horren adibide garbia da
Bizkaiko enpresa gizonek protekzionismoaren
aldeko borrokan egin zuten ekitaldi
nagusia: 1895eko urtarrilaren 20an Bilboko
Campos Elíseos antzokian egin zuten
mitina. Ekitaldi hura bertakoena eta bertakoentzat
izan zen: bizkaitar hizlariak zerga
mugek Bizkaiko industrian zuten eraginaz
eta horrek sortzen zuen arazoaz hizketan.
Hori bai: Liga Vizcaína de Productores
elkarteak klase sozial guztiena bailitzan
aurkezten zuen bilkura hura, ez soil-soilik
ugazabena zen ekimen baten gisara. 7.000
lagun bildu ere zituzten, langileak gehienak,
gobernuari egiten zitzaion presioaren indargarri.
Burdinbideen tarifa bereziak kentzea ere
erreibindikatu zuten. Eta, baita ere, prozedura
politikoetan funtsezko aldaketak egitea.
Protekzionismoaren aldeko kanpainak
berehala ekarri zuen estatuak ekonomian
esku hartu behar zuelako erreibindikazioargia. Besteak beste, eskatzen zuten, adibidez,
lan publikoetarako eta estatuaren zerbitzuetarako
materialak hornitzerakoan Espainiako
produktuak bakarrik onar zitezela.
Jardunbide politikorako prozedura berriak
ere hasi ziren nagusitzen. Mitin hartako
ondorioak gobernari zibilari helarazi
zitzaizkion. Eta presio politikoa egin zitzaion
ez bakarrik gobernuari, gorteei edo aginpidean
txandaka ziharduten alderdiei, baita
erreginaordeari berari ere; hala, langileen
ordezkaritza bat bidali zitzaion, protekzionismoaren
aldeko mezu baten emaile. Jardunbide
horrek eragin politiko handiagoa
izan zezakeen, nazioko aginpide gorenari
egiten baitzitzaion, aginpidean txandaka
aritzen ziren alderdiak baino goragokoari,
alegia.
Cánovasek 1895eko martxoan Sagasta
ordezkatu zuenean euskal burgesiak helmenean
eduki zituen, eta behin betiko, bere
erreibindikazioak. 1896ko irailean lortu zituen,
gorteek burdinbideei laguntzeko legea
onartu zutenean. Aldez aurretik, Bizkaiko
industria gizonek mobilizatuak zituzten
Liga de Productoresi atxikitako senadore
eta diputatuak, eta mehatxu ere egin zuten
fabrikak itxiko zituztela, baldin eta burdinbideetarako
materialaren inportazio zerga
gutxitzen zuten tarifa bereziak erabat baliogabetzen
ez baziren. Víctor eta Benigno
Chávarriren eta Casa Torreko markesaren
ahaleginek burdinbide enpresen eta librekanbisten
presioari nagusitzea lortu zuten.
1896ko legeak hobekuntza handia ekarri
zion azkenean guztiz babestua zegoen
industria siderurgikoari. Zerga mugaren estatus
berriari esker, Espainiako industria siderurgikoak
urrats handi bat egin zuen kartelizazio
prozesuan. 1897ko otsailean sinatu
zen Convenio o Sindicato de fabricantes
para la venta de hierros y aceros, produktore
guztien arteko hitzarmena, alegia, merkatua
elkarren artean banaturik, aukera
ematen ziena, Espainiako merkatua bakartzeko
joera zuen protekzionismoaren aldeko
arautegi hari esker, indarrean zeuden
prezio altuez ahalik eta gehien baliatzeko.
Protekzionismo hark, hitzarmen monopolista
hari esker ezin hobeki baliatuak,
emaitza ikusgarriak egin zizkion Bizkaiko
siderurgiari. 1899an Altos Hornos de Bilbao
eta Vizcaya fabriken irabaziak inbertitutako
kapitalaren %20ra iritsi ziren, eta hurrengo
urteetan ere irabaziak kopuru bertsukoak
izan ziren. 1897 arte Labe Garaien irabaziak
%7 ingurukoak izaten ziren, eta Vizcayarenak,
berriz, %5 ingurukoak. Euskal
Herrian ez zen ordu arte industriarik izan
bi siderurgia horiek XIX. mendeko azken
bi urteetan lortu zituztenak bezain munta
handiko irabazirik lortu zuenik. Hurrengo
urratsa enpresa kontzentrazioa izan zen,
konkurrentzia suntsitzea helburu, eta horretarako
Altos Hornos de Vizcaya sortu zen,bi siderurgia nagusiak eta metalurgia bat
elkarturik. Bizkaiko burgesia handia gidari
zuen egoera politiko berriak ezaugarri nagusi
hauek zituen: Madrilgo aginpidearen
baitan sartuta egotea, «protekzionismoaren
bost urteetan» arrakastaz saiatutako presiobideak
baliatzea eta estatuak ekonomian esku
har zezan eskatzeko korporazioek egin
zuten politika.
Izan ere, euskal burgesiak hartu zuen
bidearen berezitasuna ez zetzan mende
bukaera hartan zituen jarrera ideologikoetan,
1870 inguruaz geroztik era horretako
pentsaerak nagusi baitziren Europa osoan,
Ingalaterran izan ezik. Jarrera haren berrikuntza
hauxe zen, pentsaera monopolistak
iritsi zirela, baina tartean ez zela egon
enpresaren alorrean indibidualismoaren
apologiaren eta bilakaeraren aldirik, liberalismo
ortodoxoak aldezten zuenaren gisakorik,
alegia. XIX. mende erdialdean nagusi
zen korporatibismoaren ondoren, etorri
zen, inongo etenaldirik gabe, beste korporatibismo
monopolista bat, estatuaren
laguntza bilatzen zuena.
Beraz, Euskal Herrian ez zen existitu ere
egin gizabanakoaren konkurrentziaren bilakaeran
oinarritutako tradizio liberalik. Ez
zen izan, hortaz, joera demokratikoko liberalismo
aurrerazale batekin bat egingo zuen
tradizio historikorik. Liberalismoaren aldeko
borroka ez zen izan Euskal Herrian negozio
kapitalistak mugatzen zituen errejimen
tradizionalaren kontrako borroka baizik,
borroka batzuetan latza. Baina historiaren
bilakaerak ez zuen utzi burgesen nahi
biziak eredu liberal batean gauza zitezen,
gizabanakoen, enpresen eta talde politikoen
arteko konkurrentzian oinarritutako funtzionamendu
politiko eta ekonomikoa izango
zuen eredu liberal batean, hain zuzen ere.
Langile mugimendu sozialista
1890etik aurrera, euskal pluralismoaren
ardatz berri bat sortu zen, bizitza publikoan
eragile. Langile higikundea zen, hasieran
Bilbora eta Nerbioi ibaiaren ezkerraldera
mugatu zena, han gertatu baitziren berrikuntza
ekonomikoak. Bizkaiko langile klasea
bat-batean sortu zen, bat-batean zabaldu
baitziren formula kapitalista berriak. 1877ko
erroldan, Bilbo, Abando, Barakaldo, Sestao
eta Portugaletek, denek batera, 44.200 biztanle
zituzten. Hamar urteren buruan, 71.000
biztanlera iristen ziren. 1900. urtean biderkatu
egin zen eremu horretako biztanleria,
eta industria ekonomiaren bihotz bihurtu.
Garapen ikusgarri hori gizarte berri baten
sorburu izan zen, usadiozko euskal munduarekin
oso harreman gutxi baitzuen. Etorkinen
sarrera saldokakoarengatik gertatu
ahal izan zen horrelakorik. Leku pobreetatik
zetozen, eta guztiz bizimodu mixerablea
zuten beren sorlekuetan.
Bizkaiko lehen langile klase honetan
bazen oinarrizko bereizkuntza bat: meatzariak
eta industria langileak. Bizimodu eta
laneko baldintzarik txarrenak meatzariek
zituzten. Bizkaiko meagintzak langile kopuru
handiak behar zituen, espezializaziorik
gabeak, eta horrek berekin zekartzan
soldata apalak eta ugazaben eskaeren aurreko
babesik eza. Langile gehienak peoiak
ziren, eta hasieran, aldian aldiko lanak egitera
zetozen, nekazari lanetan gelditu beharreko
hilabeteetarako bakarrik etorrita,
edota urte batzuen ondoren sorlekura itzultzekoasmoa zutela, dirutxoren bat aurreztu
eta gero. Iraunkortasunik gabeko langileak
ziren beraz, ugazabak oso erraz ordezka
zitzakeenak, langile eskaintza oso
handia baitzen. Horregatik, langile horiek
ez zuten ahalmen handirik enplegatzaileei
soldata edo baldintza hobeak eskatzeko.
Horren guztiaren ondorioz, oso mantso hasi
ziren agertzen langile elkarteak. Industriako
langileen baldintzak hobexeagoak ziren,
nolanahi ere. Lan egiten zuten herrian bizi
ziren. Gainera, langile espezializatu gehiago
zegoen, eta ahalmen handiagoa zuten
enpresari presioa egiteko. Harreman pertsonalak
iraunkorragoak izanik, elkartzeko
aukerarik ere bazen.
Lan egoera desberdinetan bizi arren, Bizkaiko
lehen langile klaseak bazituen ezaugarri
bateratzaileak. Komuna zuten industria
kapitalismo hasi berri hark eskatzen zituen
lan baldintzei azkar –eta modu traumatikoz–
egokitu beharra. XIX. mendearen bukaerako
Bizkaiko langile klasearen ezaugarri ziren
halaber bizimoduaren baldintza zailak. Horretan
ere baziren aldeak meategietako eta
lantegietako langileen artean, baina denak
bizi ziren, maila desberdinetan izan arren,
ezaugarri nagusia urritasuna zuten egoeretan:
higiene, elikadura eta etxebizitza baldintza
ezin txarragoak, lan ordu izugarri luzeak,
jornal eskasak eta lan baldintza txarrak.
Heriotza tasak izugarri hazi ziren, eta
bizitza itxaropena laburtu. Haurren heriotza
kopuru handiak eta izurriek osatzen zuten
itxura dramatiko hori, higiene, osasun eta lan
baldintzen akatsen emaitza.
Jende pilaketa berez etorri zen langile
herri eta auzoetan. Maila gorena meategi
eremuetan iritsi zuen; barrakoiak ipintzen
zituzten, eraikin ahulak, alegia, non kontramaisuakziren nagusi, eta haietan bizi
behar izaten zuten nahitaez langileek, garbitasun
baldintza negargarrietan, gizon gehiegi
sartzen baitziren. Bilbo inguruan eta
lantegi hirietan eraiki ziren langile bizitegietan
ere izugarria zen pilaketa, eta oso
eskasa higienea. Alokairuen garestitasuna
zela-eta, etxeen gelak edo parteak bigarrenez
alokatzen ziren. Elikadura ez zen
hobea. Horretan ere okerrago zeuden meatzariak,
enpresak berak ipinitako jantegietan
kontsumitu behar baitzuten nahitaez.
Prezioak garestiak ziren, eta kalitate txarrekoak
hornigaiak. Baina dieta urria ohiko
gauza zen Bizkaiko langile guztien artean.
Horrez gainera, lanaldiak oso luzeak ziren,
meatzarien kasuan egunsentitik ilunabarreraino
luzatzen zirenak. Laneko baldintzek,
bestalde, istripu asko eragiten zituzten, bai
meategietan bai lantegietan.
Langile higikundea gizon haien artean
sortu zen. Higikunde horren lehen agerraldiak,
etorkizuneko bidea finkatuko zutenak,
langile klase horren beraren nolakotasunak
baldintzatu zituen. Lehen langile higikundearen
ezaugarria sozialismoarekiko lotura
izan zen, sozialistek izan baitzuten langileen
ekintza politiko eta sindikalaren monopolioa
1880 ingurutik aurrera 1920-1930
arte. Joera hori azaltzeko, esan izan da Bizkaiko
enpresaren ereduak berak lagundu
ziola sozialismoari zabaltzen. Argudio horren
arabera, probintzia horretako ekoizpen
unitateen handitasunak, ehundaka gizon
biltzen zituztela, antolamendu eredu sendoak
osatu beharra zekarren. Eta horrelakoak
eskaintzen zituzten sozialistek, anarkistek
ez bezala; anarkistek lotura federatibo
ahulak zituzten, eta arrakasta handiagoa
izan zuten enpresa txikiak nagusi ziren lekuetan,
Katalunian adibidez.
Nolanahi ere, sozialismoa Bizkaian errotu
izana Facundo Perezaguak gidaturiko
sozialisten ekimenari zor zaio hasieran,
1879an hark sortu baitzuen Pablo Iglesiasekin
batera PSOE alderdia, eta 1886an iritsi
baitzen Bizkaira, sozialisten dotrina eta
ekintza moduak zabaltzeko. Hainbat gorabehera
ere izan zen arrakasta haren lagungarri.
1886 inguruan ez zen Bizkaian tradiziorik
langileen borrokan, ez langileen arteko
organizazio sindikal edo politikorik.
Sozialistak izan ziren horrelakoak antolatzen
lehenak. Haien jokamoldearen aitzindaritza
erabakigarria izan zen, eta 1890etik aurrera
izan zituzten lorpenak aitzindari paper hori
finkatu zuten Bizkaiko langileen artean.
Bi antolamendu mota sortu ziren sozialismoaren
baitan. Batetik, talde sindikalak,
UGTren baitakoak, erresistentzia elkarteak,
alegia; eta, bestetik, organizazio politikoak,
PSOEri atxikitako Elkarte Sozialistak. 1887an
jaio zen lehena, Bilbokoa, Perezaguak bultzatua.
Hurrengo urtean sortu ziren Urtuella, Sestao eta Zugaztietakoa, eta orobat
lehen lanbide elkartea, tipografoena. Baina
oso mantso zabaldu ziren. Izan zuten
horretan zerikusirik bizitza eta lan baldintza
kaskarrek, ugazabekiko mendekotasunak
eta oso leku pobreetatik iritsitako
langile haien kultura maila apalak; horrek
guztiak ez zuen sortzen erreibindikazio taldeak
agertzeko girorik egokiena.
1890eko maiatzeko greba orokorra erabakigarria
izan zen Bizkaiko langile mugimenduaren
sorreran. Haren arrakastak izugarri
zabaldu zuen lider sozialisten ospea.
Greba hura berez sortu zen, baina, aldi
berean, ezaugarri modernoak izan zituen.
Meategien eremuan sortu zen eta Zugaztietako
sozialistek bideratu zuten; elkartasunez
zabaldu zen fabriketako langileengana,
eta probintzia osoan igarri zen, gerra
egoera deklaratu baitzen. Grebaren garapenak,
gainera, izan zuen zerikusirik gizarte
harremanak urteetan ezaugarrituko zituzten
mekanismo batzuen sorreran. Arazo hari
irtenbidea emateko, erabakigarria izan zen
Loma jeneralaren jokabidea. Hark ezarri
zuen Lomaren Ituna deritzan akordioa, grebaren
amaiera ekarri zuena. Grebalariek
erabateko garaipena lortu zuten: nahi zuten
lekuan bizitzeko askatasuna eman zieten
ugazabek langileei; kontramaisuek ustiaturiko
janlekuak desagertu egin ziren; eta
9 neguan eta 11 udan izango ziren lan orduak.
Lorpen horiek ez ziren behin betiko
izan; hala, hurrengo urteetan ugazabak saiatu
ziren, eta lortu ere egin zuten zenbaitetan,
1890 aurreko egoerara itzultzen. Hala
ere, Lomako Ituna mugarri historikoa izan
zen. Ikusarazi zuen bazirela presio bideak,
eta lor zitezkeela haiekin emaitza garrantzitsuak.
Era horretan hasi zen J.P. Fusik Bizkaiko
langile higikundearen aldi militantea deritzana,
1912-1914 arte iraun zuena. Sozialisten
erradikalismoa eta ugazaben eta langileen
arteko harreman gogorrak izan zituen
aldi horrek ezaugarri nagusi. Greba Handiaren
adibideak ere izan zuen zerikusirik
gogorkeria horretan: 1910 arte izan ziren
beste lau greba orokorretan ere izan zen
indarkeriarik. Aldi horretan oso hobekuntza
txikiak lortu ziren langileen baldintzetan,
hurrengo urteetan 90eko erreibindikazio
berak errepikatu behar izanak frogatzen
duen bezala. Mantsotasun horren zergatia
ez zen huts-hutsik langile organizazioen
berezitasuna izan; haien egoera kaskarrak
ere izan zuen eraginik, organizazio sendoak
finkatzea zailtzen baitzuen.
Horixe gertatu zen meategi aldea ardatz
izan zuten liskarretan. 1903ko greba orokorra
arte ez ziren behin betiko konpondu
nahitaezko jantegi eta barrakoien arazoak.
Izan ere, langile higikundeak 1890eko grebagaraian zituen ezaugarriek gero ere jarraitu
zuten. Greba Handiaren arrakastak
klase kontzientzia zabalarazi zuen, eta ekintza
kolektiboak bultzatu zituen, baina mobilizazioak
oraindik ere ez zuen egitura
sendorik, meategietan batez ere. Hobekuntzak
lortzeko bide hobeago gisa, greba
orokorrean jarri zuten langileek uste osoa.
Hala bada, langile higikundea ahula, sakabanatua
eta antolamendu urrikoa zen. Zuzendaritza
ez zegoen elkarte sindikalen
esku, elkarte polikoen esku baizik, eta haiek
antolatzen zituzten unean uneko greba batzordeak.
Ohiko gauza ziren, irtenbideak
lortzeko, bortxazko presioa, eta langile eta
ugazabez kanpoko bitartekoetara jotzea.
Sozialisten indarra, batez ere, langile talde
handiak mugiarazteko indarrean eta gizarte
bizitza hankazgoratzeko ahalmenean
zetzan, horrela esku hartzera behartzen
baitzituzten agintariak.
Langileen mugimenduak, lehen aldi
honetan, zikloka gertatu ziren garbi-garbi.
Ekonomia urte oparoetan egindako grebak,
ugazabek onura handienak zituztenean, eta,
horregatik, mugimendu askatasun handiagoa
zutenean, langileen garaipenez bukatu
ziren. Horien atzetik, talde sozialistetan izena
ematea eta greba higikunde gehiago
zetozen. Krisia iristean, alderantzizko prozesua
gertatzen zen. Enpresa buruen erresistentzia
handiagoak langileen protestak
hutsean gelditzea ekarri ohi zuen, asko
kostatzen baitzitzaien laguntza lortzea. Horren
atzetik jendeak taldeak uzten zituen,
eta higikundea moteldu egiten zen, langileek,
etsita, ez baitzuten beren lanpostua
arriskuan jarri nahi.
Ekimen sindikalen ondoan, garrantzitsuak
izan ziren ekimen politikoak ere.
Elkarte Sozialistek paper garrantzitsua izan
zuten erreibindikazioak lortzeko mobilizazioetan,
greba esanguratsuenen zuzendaritzaz
arduratzen baitziren. Ez zuten hori izan
eginkizun bakarra. Haien egiteko nagusietako
bat hauteskundeena izan zen, 1890an
sufragio unibertsala (gizonezkoena) onartu
zenez geroztik hartu baitzuten parte haietan.
Hori bai, emaitza onak lortzeko zituzten
aukerak oso eskasak ziren, Errestaurazioko
kazike egiturak zirela-eta. Hala ere,
Bizkaian –masen mugimenduak kontra egiten
baitzion han kazikismoari–, uzten zioten
aukeraren bat sozialisten jardunari.
PSOEk 1891n lortu zuen Bilbon lehen zinegotzia.
1890eko hamarralditik aurrera,
Bilbon, eta meategi eta lantegi aldeetako
udalerrietan, sozialistek zinegotzi batzuk
lortu zituzten, nahiz eta nahikoak ez izan
udalerri bakoitzeko politika baldintzatzeko.
Ideologia sozialistaren agerbidea 1893tik
aurrera argitaratu zen La Lucha de Clases
astekaria izan zen. Euskal sozialismoak ez
zuen, espainiar sozialismoari buruz oro har,alde ideologiko esanguratsurik, ez bazen
erradikalagoa izatea. Haren dotrinaren parte
zen klaserik gabeko gizarte baten aldeko
borroka, erreferentzia marxisten araberakoa;
alderdi burgesen lankide izateari uko egitea;
sistema kapitalistaren ikusmolde katastrofista,
barne kontraesanak zirela-eta, sistema
hori desagertzeko bidean zelakoan;
eta greba iraultzailea hartzea kapitalismoa
desegiteko arma nagusitzat. Baina erradikalismo
ideologikoek bat etorri behar izan
zuten errealitateei egokitu beharrarekin,
erreibindikazio askoz ere apalagoekin beraz.
Horrez gainera, Perezaguaren erradikalismoaren
aurrez aurre, joera moderatu bat
sortu zen, gizarte aldaketak lortzeko bide
mailakatu bat eskatzen zuena.
1911n jaio zen, Sabino Aranaren ikusmoldeen
ondorio gisa, sozialismoari konkurrentzia
egingo zion langile organizazio
abertzalea; Aranaren ustean, euskal langileek
uko egin behar zieten organizazio sozialistei,
Euskadiren independentziarekin,
eta ez bestela, lortuko baitzuten euskal langileek
beren arazoen irtenbidea. Hala sortu
zen beraz Solidaridad de Obreros Vascos,
langile abertzaleak biltzeko. Sindikatu
abertzalea eta katolikoa zen hura, eta urrun
zegoen beren aurkari sozialisten klase planteamenduetatik.
SOV-en jokabideak, nolanahi
ere, alde handiak izan zituen Elizak
mendearen lehen hamarraldian bultzaturiko
sindikatu katoliko ez erreibindikatiboekin.
Langile jatorriz euskaldunen artean zabaldu
zen Solidaridad taldea; higikunde
sozialistaren oinarri soziala, berriz, etorkinek
osatzen zuten ia osorik, eta, hala, sozialismoa
izan zen haientzat euskal gizartean
bertakotzeko bidea. Baina sozialismoa
ez zen oso-osorik etorkinen higikundea
izan. Bizi baldintzak hobetzeko borrokak
langile jatorriz euskaldunak ere erakarri zituen.
Horrez gainera, Bizkaitik kanpo sorturiko
lehen gune langilezalea, euskal langileek
osatua, sozialisten gune sendo bihurtu
zen. Horixe da Eibarren kasua; hura izan
zen Gipuzkoako herrien artean lehena industrializatzen,
eta 1890eko hamarraldiaren
lehen urteetan langile mugimendu bat sortu
zen han, ezaugarri bereziak zituena. Eibarko
sozialismoak indar handia hartu zuen,
arma industriaren nolakotasunagatik bereziki,
armagintzak oso langile espezializatuak
behar baitzituen. Horregatik, presio ahalmen
handia zuten armaginek. Eibarko tradizio
liberala –oso antiklerikala, bestalde–,
izan zen gune horren beste ezaugarri bat.
Garrantzitsua izanik ere, eibartar sozialismoa
oasi bat izan zen Gipuzkoan. XX.. endearen lehen hamarraldian, errotu gabea
zegoen oraindik Gipuzkoan industrializazio
prozesua. Baina Eibarko gune sozialistaren
agerpena esanguratsua da, adierazten
baitu euskal pluralismoaren ardatz
hori ez zela bakar-bakarrik Bizkaikoa.
Euskal nazionalismoa
XIX. mende bukaeran Euskal Herriak
izan zuen berrikuntza politikoaren osagai
funtsezkoetako bat euskal nazionalismoaren
sorrera izan zen. Mendea amaitzean oraindik
ere oso eragin eskasa zuen abertzaletasunak,
baina ordurako itxuratuak zeuzkan
planteamendu politikoak, ideologia eta
antolamendu egiturak. Oro har, esan daiteke
euskal nazionalismoa foruen ezeztatzeak
gizarte tradizionalean izan zituen ondorioek
sorrarazi zutela, eta, orobat, modernizazio
ekonomikoak Bizkaira ekarri zituen aldaketek,
eta horien ondorio guztiek, inmigrazioari
eta gizarte aldaketari zegokienez.
Ideologia nazionalista Sabino Aranak
mamitu zuen, tradizionalismoari loturiko
euskal gizarteko hainbat sektoreren asmo
eta nahi barreiatuak bateratuz. Nolanahi ere,
jatorri liberaleko osagaiek ere izan zuten zerikusirik
nazionalismoaren sorreran. 1876
ondoren, liberalismo foruzalearen sektore
txiki batek jokamolde nazionalisten aldera
egin zuen. Nafarroan horietakoak ziren Asociación
Euzkara, eta Bilbon, Sociedad Euskalerría.
Alderdi monarkikoei uko egiten
zieten, eta, ziotenez, euskaldunek haiengandik
banatu beharko zuten, foruen bandera
defendituko bazuten. Tesi horien azpian
bazegoen ideia bat, hau da, euskaldunek
nortasun propioa zutela, espainolena ez
bezalakoa. Tesi horiek bazituen, beraz, euskal
nazionalismoak geroago, 1890eko hamarraldian
sortu baitzen, jasoko zituen elementuak.
Baina Aranaren nazionalismoa tradizionalismotik
sortu zen, tradizionalisten jokamolde
ideologikoari eusten baitzion –ez
noski tradizionalismoak estatuaz zuen ikusmoldeari,
baina bai gizartea ulertzeko zuen
moduari–. Hori bai, karlismoak eta integrismoak
ez bezala, kontuan hartzen zituen
industria iraultzaren ondorioak, nahiz eta
hasieran horietako ondorio batzuk ukatu.
Gauza da ideologia abertzalea gizarte eta
ekonomia berrikuntzei emandako erantzun
gisa zertu zela, Bizkaian usadiozko bizimodua
desagertzen eta inmigrazioa euskara
baztertzen hasi zen garaian; aldaketa horiei
guztiei, bestalde, 1876an foruak ezeztatu
izana erantsi behar zaie, hura izan baitzen
nazionalismoaren beste sorburuetako
bat. Izan ere, nazionalismoaren ideia nagusietako
bat zen euskal probintziak independenteak
izan zirela harik eta, 1839an, foruen
ezeztatzea hasi zen arte.
Baina lehen hausnarketa nazionalistak
azken karlistaldiaren ondoren Bizkaiko gizarteak
eta ekonomiak bizi izan zituen aldaketekin
du zerikusia. Prozesu intelektual
horretan, higikunde berriak aldaketa bat
nabarmenarazi zuen, hau da, Bizkaira heldu
zen inmigrazioaren ondorioz gertatuzena. Ez da ahaztu behar Bilbon izan zuela
abertzaletasunak abiapuntua, aldaketa demografiko
eta sozialen erdigunean bertan,
alegia. Sabino Aranarentzat maketoen inbasioa
zen (espainolen inbasioa) euskal gizartearen
kalteen sorburua. Era horretan, industriaren
kontrako teoria bat osatu zuen,
iraganeko egoera irudimenezko bat idealizatzen
zuena, non modernizazioak ekarritako
aldaketarik –horien artean, kanpoko
biztanleen etorrera–, ez baitzen gertatu.
Lehen nazionalismoak, pentsalmolde
tradizionalistarekin loturik, kontra egiten
zien industrializazioaren kalte guztiei, baina
bat azpimarratzen zuen bereziki, inmigrazioa.
Sabindar ideologiaren izaera tradizionalista,
bestalde, erlijioari eman zitzaion
pisuak azpimarratzen zuen, nazionalismoari
eginkizun salbatzaile bat egozten baitzitzaion,
erlijiosoa, Gu Euzkadirentzat Ta
Euzkadi Jaun-Goikuarentzat esapidean,
besteak beste, adierazia. Aranarentzat, «espainiar
inbasioa» zen euskal gizarteari hain
ondorio moral larriak zekarzkion sorburua.
Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra (JEL), hots,
nazionalismoaren ikurra, elementu erlijioso
eta tradizionalari ematen zitzaion garrantziaren
adierazle zen.
Sabino Aranaren proposamenak bere
adierazpen independentziazalean gauzatu
ziren, proposamen funtsezko batean bilduta:
Euzkadi da euskaldunen aberria. Hori,
jakina, urrun zegoen tradizionalismo karlistatik,
eta orobat XIX. mendeko foruzaletasunetik.
Ikusmolde nazional berri bat berrestea
zen hura, eta ikusmolde horrek aurreko
hamarraldietan adierazitako bertsio euskaltzaleak
hausten zituen. Adierazpen hori abertzaleek
argudio historizisten bidez zilegitzen
zuten. Abertzaleen asmoak iraganaren berrinterpretazioetan
oinarritzen ziren, adieraziz
euskal probintziak (Aranak euskal estatu
ohiak deitu zituenak) independenteak izan
zirela 1839 arte. Historian ere oinarritzenzuten beren egitasmo politikoa, askorik zehaztu
gabe ordea, Euskal Herriko formazio
tradizionaletara itzultzea proposatzen baitzuten,
«usadioak eta ohiturak» berrezarriz.
Gaitz guztiak bukatuko ziren itzulirik tradiziora,
irudimenezko nekazari gizarte batera;
euskal arrazako baserritarrek osatuko zuten
gizarte hori, berdinak denak legearen aurrean,
elkarkideak demokrazia akatsik gabe
batean, liberalismoak eta espainolismoak
zekartzaten tentsiorik gabe. Industriaren aurreko
gizarte baserritar baten gorespena zen
hura. Dudarik ez da ikusmolde hori ulertezina
litzatekeela sorburu zuen eremu urbanoa
kontuan hartu gabe, zeren eta erruralismoa
–baserriaren eta baserri inguruaren idealizazioa–,
hirian egindako elaborazio ideologikoa
izan ohi baita, eta hiria zuten Arana
eta bere jarraitzaileek jarduera eremu.
Hasieran, nazionalismoa, Bizkaian ondua,
bizkaitarrismoarekin identifikatu zen.
Izan ere, argudio historiko-foralak banaka
hartzen zituen kontuan probintziak. Aranaren
tesien arabera, euskal probintzia bakoitza
estatu independente bat izan zen. Bere
estatua, bere teoriaren arabera, Bizkaia izan
zen. Horregatik, Bizkaia aipatzen zuten
Aranaren lehen idatziek. Ikurriña bera ez
zuen asmatu Euskal Herri osorako, Bizkaiko
bandera gisa baizik.
Baina Aranaren ikusmoldeak, probintziaka
adierazita ere, nazio teoria bat inplikatzen
zuen, bere ibilbide politikoa hasi
eta urte batzuk geroago Euzkadi deituko
zen hura. Laburtuz, sabindar ideiak euskal
arraza baten existentzian oinarritzen ziren:
arrazarena sabindar pentsamoldearen oinarrizko
kontzeptua da. Horren garrantzia
azaltzeko, kontuan hartu behar dira, batetik,
XIX. mende bukaerari dagozkion zenbait
kultura kontzeptu, eta, bestetik, eta
batez ere, etorkinen aurrean izan zuen
erreakzioa, etorkinen arraza euskaldunena
ez bezalakotzat jo baitzuen Aranak, euskal
arrazaren hondatzailetzat. Horrek guztiak
bazuen ondorio bat, arrazaren bidetik Bizkaiko
mugak gainditzea. Arabak, Nafarroa
Behereak, Gipuzkoak, Lapurdik, Nafarroak
eta Zuberoak bazuten funtsezko berdintasun
bat Bizkaiarekin. Horren ondorioz, Estatu
euskarianoen Konfederazio bat proposatu
zuen; estatu horiek lotuak egongo ziren
«ordena sozialean eta atzerriko harremanei
zegokienean», eta denek izango zuren
banatzeko aukera.
XIX. mende bukaeran europar nazionalismoak
bi ikusmolde nagusiren arabera
zeuden, oro har, banatuta: tradizionalista eta
liberala. Lehen euskal nazionalismoa eredu
erromantiko edo tradizionalistaren araberakoa
zen: ezaugarri objektiboen arabera
definitzen zuen nazioa, gizabanakoen
borondatetik kanpoko ezaugarri batzuen
arabera. Bost osagaik osatzen, zilegitzen eta
definitzen zuten euskal nazionalismoa: arrazak;
hizkuntzak; gobernuak eta legeak;
nortasunak eta usadioak; nortasun historikoak. Arraza zen osagai nagusia, inbasio
maketoaren erreakzioz. Lehen nazionalismoarentzat
bazen euskal arraza bat, jatorrizkoa
eta «garbia», baina ez zen arraza hori
definitzen saiatu. Berretsi baino ez zuen
egiten haren orijinaltasuna, euskararen
existentziak frogatzen zuena. Euskal abizena
zuena jotzen zen euskalduntzat. Era
horretan, sabindar arrazismoa abizentasun
bitxi batera heldu zen, oinarri zientifiko
batere gabe. Hartatik ordea dinamika bereizle
bat etorri zen, nazionalismoaren errotzea
zailtzen zuena, eragozpenak jartzen
baitzituen euskal abizenik ez zuena bere
baitan onartzeko.
Hizkuntza, sabindar pentsamoldean,
bigarren zetorren arrazaren ondoren. Bazuen
ordea paper garrantzitsu bat: euskal
arrazaren orijinaltasuna eta garbitasuna frogatzeko
balioa. Elementu bereizle gisa hartzen
zen, eta tresna funtzioa zuen: euskara
euskal arrazako pertsonen artean zabaldu
behar zen, eta ez utzi maketoei ikasten.
Naziotasunaren beste hiru faktore definitzaileak
ez ziren hain garrantzitsuak, baina
euskal arrazaren bertuteak zehazten zituzten,
eta ideologia nazionalista zilegitzen.
Euskal nazio bat bazelako proposamena
gauza berria zen, dudarik gabe, Azpimarratu
behar da ordea tradizionalista zela
nazioaren kontzeptu hori. Karlismoaren
Jaun-Goikua, Aberria, Foruak, Erregea esapidearen
ordez, Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra
proposatu zuen (JEL). Erlijioaren pisuari
eusten zion, baina Lagi-Zarrak karlismotik
aldentzen zuen; karlisten akatsa, Aranaren
arabera –tradizionalismotik zetorren bera,
eta aita buruzagi karlista izan zuen azken
gerratean–, foruen auzia dinastia bati lotzea
izan zen. Forua, izan ere, pribilejioarekin
nahas zitekeen: haren ordez, lagi-zarra
proposatu zuen, lege zaharra, tradiziozko
usadioak eta ohiturak. Elizaren eta estatuaren
arteko harremanen ikur zen, azkenik,
eta hitza. Aranak bi eremu horiek zehatz
bereiztea proposatzen zuen, baina, haren
ustez, legedi zibilak arau katolikoetara
makurtu behar zuen.
Lehen nazionalismoa, tradizionalista eta
baserrizalea, industria gizarte berrian negozioak
baztertuak geratu zitzaizkion mundu
tradizionalari loturiko gune burgesetatik
zetorren. Horren agerpide egoki dira Aranatarrek
Abandon izan zituzten lantegiak;
gerra arteko urteetan itsasontziak egiten
zituzten ibai ertzeko ontziola batean, hau
da, lurrinezko itsasontziak iristean desagertu
zen espezializazio bat zuten. Higikunde
abertzalea, bestalde, Bilbon jaio zen, eta han
izan zituen lehen jarraitzaileak eta arrakasta
politikoak. Industriaren kontrako jarrera
etorkinen kontrakoa ere bazen, baina aldi
berean kapitalista berriei ere kritika isil bat
egiten zitzaien, egoera berriaren erantzule
ziren neurrian. Alternatiba abertzaleak mundu
ideal bat gogorarazten zuen, independentzia
lortzean eratu beharrekoa.Sabino Arana 1893an hasi zen politikagintzan.
Larrazabalgo hitzaldian bere dotrinaren
oinarriak adierazi zituen. 1894an
Euzkaldun Batzokija elkarte nazionalista
fundatu zuen, ia 200 kide bazituena. Talde
batzuen gartsutasun politikoak independentismoa
hedatzea ekarri zuen. Horren adierazgarri
dira 1893ko Sanrocada –Gernikan
foruak goresteko egin zen ekitaldia–, urte
bereko Donostiako manifestazioa –Gora
Foruak! esapidea ikur zuena–, edo Gamazada
–Nafarroan 1893an eta 1894an egin
ziren mobilizazioak, autonomia fiskala hausten
zuen proposamen baten kontra, Gamazo
Hazienda ministroaren dimisioa ekarri
zutenak–. Nahasmendu giro horretan jatorri
liberaleko foruzaletasuna izan bazen ere
protagonista, giro egokia sortu zuen dotrina
abertzalea sustrai zedin.
Liberalismo foruzalearen baitan, Fidel de
Sagarminaga, Bizkaiko azken diputatu foralak
sorturiko Sociedad Euskalerria-ko sektore
batek posizio nazionalisten aldera egin
zuen. Sota zen elkarteko buru, eta elkarte
horretako kide asko ziren ontziolen jabeak.
Hasieran Aranak ez zituen onartzen, liberalak
zirela-eta: «Jainkoak libra gaitzala liberalismoan
hazitako politika bat agertzetik,
gure aberriaren independentzia eskatzeko!»,
idazten zuen euskal nazionalismoaren sortzaileak
Euskalerriakoez ari zela, «españolista,
regionalista, extranjerista, fenicio, maquetófilo…»
ere esan zien. Hala eta guztiz
ere, Sotaren taldeak, 1897an jada, nazionalisten
dotrina bera aitortzen zuen, nahiz eta
ez zetorren bat ikusmolde berriaren zabaltzea
oztopatzen zuen zorroztasunean.
Espainia osoan hain eragin sakona izan
zuen 1898ko krisiarekin batera, oso aldaketa
garrantzitsuak izan ziren nazionalismoaren
tankeran ere. Garrantzitsuena: bat egin zuten
sabindarrek eta Euskalerriakoek. Azken
horiek nazionalismoan sartu ziren. Talde
burges ez monopolista zen Euskalerriakoena,
ez zuen teoria abertzale berezirik, eta
beraz Aranarena beretu zuen; hark, bestalde,
onartu egin zituen Euskalerria-tik zetozen
liberalak. Izan zuten agian zerikusirikhorretan lehen euskal nazionalismoaren finantza
arazoek, gobernuaren erasoek eta
erradikalismo garbizalearen mugak. Nazionalismoa
sendotu gabe zegoen oraindik.
Lehen bi egunkari nazionalistak gobernuak
itxiarazi zituen. 1897an desegin zen Euzkeldun
Batzokija, bi urte lehenago gobernuaren
aginduz debekatua. 1895ean sortu zen
Eusko Alderdi Jeltzalea, Bilbora eta Bizkaiko
herri batzuetara mugatua hasieran.
1898tik aurrera sortu zen egoera berriak
gauzak aldatu zituen. Euskalerriakoen eta
sabindarren elkartzea errentagarria izan zen.
Baina aldi berean mugimendu konplexu bat
sortu zen, sektore tradizionalak eta burges
liberalak biltzen zituena; liberal horiek industrializazioa
ez zuten baztertzen, ezta
independentismoa sakratu bihurtzen ere.
Haien interesak (ez zuten eskatzen protekzionismoaren
ildotik estatuak esku hartzea,
bai ordea espainiar merkatuaren batasuna)
areago ziren autonomiazaleak. Ideia hori ez
zuten argi adierazi, eta eremu ideologikoan
ez zuten auzitan jarri ortodoxia independentziazalea
(praktikan bai ordea), baina sabindar
erradikalismoa pragmatismo burgesari
lotu ahal izan zitzaion. 1898tik aurrera
baztertu egin ziren industrializazioaren kontrako
joera erradikalak, galdu ez zen arren
baserriaren idealizazioa.
XX. mendearen hasieran, nazionalismoak,
udalerri batzuetan zinegotzi batzuk
bazituela (Bilbon, Bermeon, Mundakan, Arteagan…),
zapalkuntza gogorragoa jasan
behar izan zuen. 1902an, Arana kartzelan
zela, Liga de Vascos Españolistas sortzeko
ideia zabaldu zen. Dirudienez, alderdi bat
sortu nahi zen, konstituzioa onartuko zuena
baina autonomiaren alde borrokatuko
zena, lege arazoak saihesteko eta euskal naziotasuna
hobeto defenditzeko. Arana hil
zenean, 1903an, bide hori baztertu egin zen.
Desagertu zen orobat berrikuntza teorikoak
egiteko aukera. Sabindar erradikalismoaren
edozein aldaketa ere geldiarazi zen, fundatzailearekiko
leialtasunaren izenean; izan
ere, Arana hil zenean mitifikatu egin zen
haren irudia.
XX. mendeko lehen hamarraldian higikunde
nazional baten forma hartu zuen
euskal nazionalismoak, komunitatearen ideia
zabaldu eta indartuta. Gero eta gehiago ari
zen zabaltzen gizartean, Bizkaian bezala
Gipuzkoan ere. Ideologiaz, sabindar ortodoxiari
lotua jarraitzen zuen, eta handik aurrera
aldaketa gabe egin zuen aurrera, higikunde
horren nahien erabateko adierazpide gisa,
bilakaera ideologikorik gabe. Aldaketak
praktikan gertatu ziren, autonomiazaletasunak
etorkizunean izango zuen arrakastak
ekarriak. Paradoxaz, industria burgesia higikunde
nazionalistan sartu izanak bultzada
erabakigarria eman zion bere dotrina industriaren
kontrako usteetan oinarrituta eratu
zuen higikunde horri berari, baina, betiere,
ideologia bera aldatu gabe, ezaugarri guztiz
tradizionalistak gorde baitzituen.
Pluralismoaren praktika politikoa
Liberalismo berri baten sorrera, nazionalismoarena
eta langileen higikundearena XIX.. endearen amaieran gertatu zen, baina ez
zuen bat-batean aldatu Euskal Herriaren dinamika
politikoa. Politika horren ezaugarri
nagusia liberalismo dinastiazaleak hauteskundeetan
zuen hegemonia izan zen, nahiz eta
dinamika desberdinak izan Bizkaian, Gipuzkoan
eta Araban. Sozialismoa eta nazionalismoa,
masa higikundeak biak, aginpidetik
baztertuak geratu ziren, ia txertatu gabe,
Errestaurazioaren hauteskunde kontroleko
baliapideei esker funtsean oligarkiaren nagusitasunak
definitzen zuen sistema batean.
Aldaketa ideologikoak ordea ez ziren
Euskal Herri osora zabaldu. Agertu dugun bilakaera
hori, epe luzera eta are lehenago
ondorio sakonak izango zituen arren, Bizkaian
bakarrik gertatu zen. Liberalismo foruzaleak
–gerra arteko garaian politikan funtzionatu
zuenaren antzekoak–, eta tradizionalismoak,
bere horretan jarraitu zuten industrializazioaren
eragin zuzena izan ez zuten
eremuetan. Gero eta gutxiago izan arren,
Gipuzkoako eta Arabako liskar politikoak,
urte askoan, aurreko garaiko egoeraren arabera
uler daitezke, nahiz eta, ageriko gauza
denez, Errestaurazioaren baldintza politikoek
eta aldaketa modernizatzaile zenbaiten perzepzioak
eraginik izan probintzia horietan
ere.
Errestaurazioaren errejimena, Cánovas
del Castillok sortua, bi alderdi dinastikoen
(liberal eta kontserbadore) txandan oinarritzen
zen, aginpidea aldizka zutela. Gobernuak
ez ziren hauteskundeetatik ateratzen,
aitzitik, alderantziz gertatzen zen. Alderdi
batek aginpidea hartzen zuenean, hauteskundeak
egiten zituen, era horretan gehiengo
eroso bat lortzeko. Herriko kazikeak
arduratzen ziren gobernuak nahi zituen
emaitzak eskuratzeaz, hauteskundeak faltsutuz;
sistema hori ez zen aldatu ezta sufragio
unibertsala (1891, gizonezkoena)
ezarri ondoren ere. Euskal Herrian, sistema
politiko bitxi honek bere dinamika berezia
izan zuen. Kazikeen sistema eta hauteskundeetako
ustelkeria sartu ziren, baina
gehienetan lekuan lekuko oligarkia gailentzen
zitzaien gobernuaren joerei. Hala bada,
Errestaurazioko oligarkiaren eta kazikismoaren
muturreko kasu bat da Euskal Herrikoa,
herrietako eliteek beren joera politikoak
definitzen baitzituzten, baita gobernuaren
borondatearen gainetik ere.
Hala eta guztiz ere, azpimarratu beharra
dago probintzia bakoitzak bere dinamika
propioa izan zuela. Oro har, bi mota bereiz
daitezke, modernizazio prozesuaren
sarrera maila desberdinen ondorio zirenak.
Kazikeen errejimenaren funtzionamendu
politikoa –Espainiako gainerako lekuetakoaez bezalakoa–, Araban eta Gipuzkoan,
batez ere, liberalismoaren ahultasunari
zor zitzaion, aurre egin behar baitzion
tradizionalismoaren konkurrentziari.
Ez zuen alderdi txanda ezartzerik lortu, elkarren
kontrako planteamenduak zituzten liberalen
koalizioak sortu beharra izan baitzuen
sarritan. Zenbaitetan, egin ziren baita
ere talde kontserbadoreetatik hasi eta
errepublikanismo erradikaleraino zihoazen
taldeak biltzen zituzten aliantza liberalak.
Horixe zen prozedura bakarra zenbait barrutitan,
baita Gasteiz bezalako hirietan ere,
liberalismoak nagusitasuna har ziezaion tradizionalismoari;
tradizionalismoa ere, bere
aldetik, nagusi zen zenbait barrutitan, eta
haren aginpide egiturak ezaugarri kazikezaleak
zituen.
Bizkaian, Errestaurazio osoan zehar ia,
liberal dinastikoak izan ziren nagusi –1917-
1919 aldi laburrean izan ezik, orduan nazionalistek
garaitu baitzituzten–. Tradizioz,
beste probintzietan baino pisu handiagoa
zuten, eta, horrez gainera, industria aldaketek
jarrera burgesei laguntzen zieten, eta
horiek behin betiko baztertu zuten tradizionalismoa.
Liberalismo dinastikoaren hegemonia
gorabehera, probintzia honetan ere
ez zen aldizkako alderdien sistema sartu.
80ko hamarraldian alderdi liberalak bakarrik
izan zuen sarrera, alderdi kontserbadorearen
ospe gaiztoagatik, haiei egozten
baizitzaien foruen ezeztapena. Geroago,
hegemonia talde berria, mea, industria eta
finantza oligarkia, osorik igaro zen Cánovasen
alderdira, Cánovasek protekzionismoa
defenditzen zuelako. Beraz, beti egon
ziren Bizkaiko eliteak aldizkako sistematik
aparte. Monopolioa liberalismo fusionistarena
izan zen hasieran, Cánovasen aldeko
kontserbadoreena gero: gobernuak oso eragin
eskasa izan zuen Bizkaiko hauteskundeen
garapenean. Baziren bestelako arrazoiak
ere, herrietako eliteak aginpide zentralari
gaina har ziezaion. Batez ere, probintziaren
kontrola ziurtatzeko nahia, helburu
oinarri-oinarrizkoa, kontuan hartzen
badira Diputazioak administrazio, ekonomia
eta zerga auzietan zituen ahalmen zabalak.
Nolanahi ere, eta Espainiako gainerako
lekuetan gertatzen zen bezala, aldian aldiko
alderdiak (liberalak nahiz tradizionalistak
izan), ez zuten ez antolamendu iraunkorrik,
ez egitarau definiturik. Goi mailako pertsonen
taldeak ziren, ideologian bat zetozenak,
eta beren eragin sareak hauteskundeetan
biltzen zituztenak. Kazikeen jardunak
erabakitzen zituen hauteskundeetako emaitzak,
eta emaitza horiek ez zuten herriaren
borondatea adierazten. Horretan ere Euskal
Herriak bazituen ezaugarri bereziak.
Garrantzitsuena, azkar zabaldu zela botoak
erosteko ohitura, Bizkaian batez ere, nahiz
eta Gasteizen garrantzitsua izan ohitura hori,
eta Gipuzkoan ere botoak erosi. Ez ziren
beraz aski bozketa iruzurra, aktak faltsutzea
edota garai hartan aginpidea beretzeko erabilitakobeste edozein bide –kazikearen
fabore administratiboak, hilerrien botoa,
etab.–, nahiz eta bitarteko horiek guztiak
ere erabili ziren Euskal Herrian.
1891tik aurrera, sufragio unibertsala
ezarri zenez geroztik, hauteskunde guztietan
erosi izan ziren botoak. Esan izan da
ustelkeriazko sistema horrek halako kontzientzia
politiko bat behintzat adierazten
zuela, hautesleak gutxienez prezio bat jartzen
ziolako bere botoari. Baina, aldi berean,
prozedura horren bidez eman zioten
irtenbidea beren liskarrei burges aberastu
berriek, zeren, eragin sarerik gabe, beren
baliapide ugariak erabili baitzituzten politikara
eramateko lortu berria zuten hegemonia
ekonomikoa.
Zenbaitetan, asko iraun zuen kazikeak
bere barrutian zuen nagusitasunak –Errestaurazioko
hauteskundeak barrutika egiten
ziren, ordezkari bana hautatzen zela–. Muturreko
kasuak izan ziren Urquijotarren
nagusitasuna Amurrioko barrutian, Gandariastarrena
Gernikan, Casa de Torreko markesarena
Durangon edo Joaquín de Arteagarena
Zumaian. Hauteskunde askotan izan
ziren garaile. Gainerakoetan, kazikeen arteko
borroken ondoren lortzen zen barrutian
nagusitasuna; ideologia arrazoiak izaten
zituzten borroka horiek oinarri –tradizionalisten
eta liberalen arteko liskarrak
Gipuzkoako eta Arabako zenbait barrutitan–,
baita arrazoi pertsonalak, edota gizartean
eta politikaren alorrean onetsia izan
nahia ere –hori da Rivasen eta Chávarritarren
arteko arazoen kasua, XIX. mendearen
azken hamarraldian–.
Gipuzkoako modernizazioaren moteltasunak,
eta Arabako modernizazio faltak,
agertzen dute bi probintzia horietan kontrakotasun
nagusia tradizionalisten eta liberalen
artekoa izatea aldi horretan, aurreko
hamarraldietan bezala. Hori bai, betiko prozeduraz
gainditzen zen Errestaurazioko errejimen
liberal berezian kontrakotasun hori,
alegia, kazikeen presioa erabiliz talde desberdinen
bezeria politikoen gainean. Horregatik,
nahitaezkoa zuten batzuek zein
besteek, emaitza onak lortu nahi bazituzten,
aliantzak egitea, ez ideologikoak, jauntxoen
artekoak baizik, elkarren eragin sareak
bateratzearren.
Nolanahi ere, aldaketa politiko-ideologiko
batzuk azpimarratu behar dira bi probintzietako
tradizionalismoan eta liberalismoan.
Azken finean, praktikan, bi joera
horiek euskal pluralismo politikoaren parte
garrantzitsua ziren.
Tradizionalismoak, azken gerra galdu
ondoren, zaila izan zuen gerra ondorena,
bere azalpen ideologikoetan eta egitura
polikoetan antzematen den bezala. Karlisten
artean desagertu egin ziren Erregearen
aipamenak, Karlos VII.ak garai bateko izen
ona galdu baitzuen gerra garaian bere jarraitzaileen
artean. Ikusmolde ultrakatolikoekin
loturiko foruak eta Elizak politikanesku hartzearen defentsa izan ziren propagandaren
ardatzak. Era horretan, eta auzi
dinastikoa erabat baztertu gabe ere, ideia
erlijiosoak azpimarratzen ziren, eta bigarren
mailan uzten zen foruzaletasuna, mundu
tradizonalaren irudikapen gisa ulertzen baitzen.
Aldaketa traumatikoak izan ziren gainera
tradizionalismoaren barne osakeran.
1888an banakuntza bat izan zen karlismoan,
Ramón Nocedal izan zuela banakuntza
horrek buru. Karlos VII.a «liberaltzat» jotzen
zuten. Izan ere, erregenahiak gehiago egiten
zuen alderdi irekiago baten alde, politikari
erlijioari baino garrantzi gehiago emanez.
Era horretan talde berri bat sortu zen,
intregrista, dinastia auzitik aparte, eta «egia
katoliko osoa» defenditzen zuela zioena:
gizartearen sekulartzearen kontra borroka
egitea eta berriz kristautzea zituen helburuak.
Estatu karlistaren proiektua alboratu
zuten, eta esaten zuten Jesukristoren
erreinu soziala besterik ez zela behar. «Kristo
Gure Errege» zuten ikur esapidea. Euskal
Herrian, herri xehearen artean, ez zuen
karlismoak bezalako atxikimendurik lortu,
baina izan zuen eraginik elite intelektualengan,
eta muturreko tradizionalismo erlijiosoari
leial ziren elizgizonen artean. Prentsa
karlistak, karmeldarrek eta jesuitek parte
hartu zuten integrismoan, eta inoiz edo
behin lortu zuten barrutiren batean irabaztea
eta hausteskundeetan emaitza onik izatea.
Araba eta Gipuzkoako liberalek ere
aurreko dotrina oinarrietan finkaturik jarraitu
zuten hasieran. Talde heterogeneoa osatzen
zuten, hiriburuetatik eta herri handi
samarretatik kanpo indar gutxi zuena. Une
latzak bizi izan zituzten gerraren amaierarekin,
amaiera horrek berak liberalismoaren
ideologiaren uste historiko batzuk aldatu
baitzituen. Eragin handiena 1876ko uztailaren
21eko legeak ekarri zuen foruen ezeztapenak
izan zuen. Nora jo ez zekitela utzi
zituen foruzaletasuna erreferentzia gisa hartzen
zutenak, liberal foruzale gisa definitzen
baitzuten beren burua. Lotura hori ez
zuten baztertu, eta, zenbaitetan, foruen
erreibindikazioa ere egin zuten. Nolanahi
ere, oso jarrera ideologiko ahula zuten,
kontuan izanik defenditzen zuten foru errejimena
zela foruzaletasunaren amaieraren
erantzulea. Hori bai: Kontzertu Ekonomikoen
sistemak bigundu egin zuen foruen
galera, eta pixkana-pixkana ahaztu egin zen
foruen erreibindikazioa. Gainerakoan, liberalismoa
Araban eta Gipuzkoan ez zen batere
uniformea. Zatikatua zegoen kontserbadore,
liberal eta joera desberdineko errepublikanoetan.
Ez zuten bateratzeko modu
errazik, karlismoarekiko etsaitasunak bakarrik
elkartzen baitzituen. Sarritan, hala ere,
alde batera utzi behar izan zituzten alde
ideologikoak, eta akordioetara iritsi, hauteskundeen
kontrolari eusteko, ez zitezenarriskuan gertatu politika eta antolamendu
aldeak zirela-eta.
Epe luzera begiratuz, sektore liberalek
arrakasta izan zuten Araban nahiz Gipuzkoan,
aginpidearen kontrola izan zuten
heinean, batez ere aginpidearen giltzarrien
kontrola, hau da, udaletxe, Diputazio eta
gorteetako ordezkaritzarena. Nolanahi ere,
XIX. mendearen azken laurdenean beretu
ahal izan zituen tradizionalismoak udaletako
eta diputazioko aginpidearen parte batzuk,
eta lortu ahal izan zituen ordezkariak gorteetan.
Nolanahi ere, eskala politikoan gora
egin ahala, orduan eta ordezkari gutxiago
izan zituzten. Eremu zabaleko udalerriak
zituzten mendean, eta inoiz Gasteiz ere
menderatu zuten, baina askoz apalagoa zen
probintziaren aginpidean zuten parte hartzea
–Diputazioetan, Kontzertu Ekonomikoek
sorturiko egituran organo erabakigarriak
zirelarik Diputazioak–, zenbait urtez
gehiengoa izan zuten arren Gipuzkoako
Diputazioan eta, inoiz edo behin, Arabakoan.
Gorteetan berriz askoz ere murritzagoa
zen tradizionalisten kopurua, diputatu
nahiz senadoreena.
Gipuzkoan eta Araban tradizionalisten
eta liberalen arteko banaketa ondo igertzen
zen geografiaren ikuspegitik, espazio batzuk
liskarbide ziren arren. Tradizionalistak nagusi
ziren zenbait barrutitan. Tolosako eta
Azpeitiko barrutiak ez zien ia inoiz itzuri
egin. Liberalek, aitzitik, Donostia, Irun eta
Amurriokoak menderatzen zituzten. Bergara,
Zumaia, Biasteri eta Gasteizko barrutiak,
berriz, bi taldeen arteko borrokaleku ziren.
Emaitzak izaten ziren bai liberalen edo tradizionalisten
barne aliantzen araberakoak,
bai tarteka izaten zituzten desadostasunen
araberakoak, bai une jakin batzuetan bezeria
politikoak mobilizarazteko zuten ahalmenaren
araberakoak. Ez behintzat behin
ere iritzi publikoaren aldaketen araberakoak,
Errestaurazioko hauteskundeak ez
baitziren inoiz izan, arestian esan den bezala,
herriaren borondatearen emaitza.
Bizkaiko kasua guztiz bestelakoa da.
Horren arrazoia tradizionalismoaren ezabatze
politiko azkarra izan zen, berehala geratu
baitzen herri batzuetako hauteskundeetan
baztertua, eta galdu ere baitzuen bere
betiko barrutia, Durangokoa. Zerikusia izan
zuen horretan, liberalen posizio finkoez
gainera, 1880ko hamarraldian sortu ziren
negozio burges berrietan elite karlista batzuk
sartu izana. Lankidetza ekonomikoak,
kasu honetan, esan nahi zuen posizio ideologikoek
indarra galdu zutela, edo, gutxienez,
bizitza politikoaren kontrola gutxiagotu
egin zela tradizio karlistako barrutietan. Hala
bada, Bizkaian, liberalismo dinastikoak beretu
zuen kontrol politikoa. Baina izan ziren
barne aldaketa garrantzitsuak ere. Burgesia
tradizionalaren lekua –merkataritzatik
zetorrena, eta gerra arteko liberalismoaren
ondorengo zuzena zena– burdinaren
salmentatik eta industrializazio prozesutiksortu zen burgesia berri batek hartu
zuen. 1890 inguruan burgesia industrial
berriak beretu zituen gorteetako ordezkariak
eta hartu zituen mendean udalerri eta
diputazio nagusiak. Ez zuten beren interesen
defentsa politikari profesionalen esku
utzi, gorteetara beraiek joan baitziren. Horren
agergarri da enpresen garapenerako
Madrilgo erabaki guneek zuten garrantzia,
eta, halaber, aberastu berriek gizartean ospea
lortu nahia. Areilza doktorearen esaldi
grafikoan, «bilbotarren bizioa umeak ondo
jantzi eta hauteskundeak irabaztea da».
Nolanahi ere, salbuespenezko kasu bat da
hori, oligarkak berak zuzenean izatea aginpidea,
eta bihurtzea –zenbaitetan, diru asko
gastatuz–, gorteko diputatu eta senadore.
Nagusitasun politiko hori bat zetorren herrietan,
eta, batez ere, probintzian zutenarekin.
Aldaketa politiko honen aitzindaria Víctor
Chávarri mea eta industria gizona izan
zen, 1886ko hauteskundeetan jadanik Balmasedako
diputatu izan zena. Hurrengo
bozketetan, 1891n, ohiko gauza izan zen
enpresa gizon handiak gorteetako hauteskundeetara
aurkeztea. Mende bukaera aldean,
gorteetako diputatuen zerrendak eta
senadoreenak antz handia zuen enpresa
nagusien administrazio batzordeak osatzen
zituzten zerrendekin. Chávarri, Gandarias,
Aznar, Martínez Rivas, Urquijo, Ybarratarrek
beretu zituzten Bizkaiko ordezkaritza politikoak.
Oligarkiaren nagusitasun politiko
hori bera agertu zen gero probintzia mailan.
Chávarrik izan zuen horretan eraginik
handiena: batzuetan probintzia diputatuak
«Chávarrizale» gisa hartzen ziren, besterik
gabe. Bilbon, biztanle kopuru handiak eta
era askotako joera politikoak egoteak, –tradizionalistak,
errepublikanoak, sozialistak,
nazionalistak eta foruzaleak– zaildu egiten
zuen liberalismo dinastikoaren kazike sareen
nagusitasuna. Hori izan zen «la Piña»
delako sortzeko arrazoia; izen hori eman
zitzaion Chávarrik bultzaturiko «Unión Liberal»
taldeari, liberalen arteko liskarrak saihesteko
eta 1897ko udal hauteskundeak
prestatzeko antolatuari. Behin eta berriz
sortu ziren horrelako ekimenak. La Piña-k
garbi adierazten zuen kazikeek sufragioaren
gain zuten kontrola, eta Bizkaiko burgesia
handiaren nagusitasuna.
XIX. mendea bukatzen ari zela, euskal
nazionalistak eta sozialistak hasiak ziren
jadanik hauteskundeetan parte hartzen,
baina arrakasta handirik gabe ordea, ezin
baitzieten buru egin Bizkaiko oligarkiaren
kazike egiturei. Masa higikundeak ziren
ordea, eta horrek aldaketa handia ekarri
zuen bizitza politikora. Masa higikunde
horien zabalkunde gero eta handiagoak, eta
Bizkaiko burgesiaren aukera ideologiko
berriek –joera espainolistak, protekzionismoaren
bidetik helduak–, Euskal Herriko
politika mundua aldatuko zuten hamarraldi
batzuetan.