Historia»Egungo aroa
Errestaurazioaren urteak: politika, alderdiak eta hauteskundeak
Behin foruak ezabatu zirenetik, politika egiteko beste modu batera
egokitu behar izan zuten euskal politikariek eta modu hori, oinarrian,
Espainian egiten zenarekin bat etorri zen. Esan daiteke euskal politika
«sukurtsalizatu» edo berdindu egin zela, Espainiakoarekin alderatuta,
Europa guztian gauzatu zen berezitasunen galtzearen baitan. Hala ere,
sistemako bi talde handienek, kontserbadoreek eta liberalek, ez zuten
lortu Euskal Herriaren txertatzerik, eta horrek, Espainiako politika
errestauratzailea euskal lurrean behar bezala ez zilegitzea ekarri zuen
ondoriotzat. Nork bere alderdiaren esanei jaramon gutxi eginez,
«industriako kapitain» handien artetik sortu ziren, Bizkaian bereziki,
sistemako politikariak, batez ere, euren interesek hartara eramanda.
Baina euskal probintzietako dinamika politikoa ez zen homogeneoa
izan. Bizkaian ?bera zen modernoena? gertatu zen lehia politiko
handiena, eta talde berriak plazaratzeko bide eman zuen horrek, hala
nola sozialistak eta abertzaleak. Gipuzkoa tradizioaren eta
berrikuntzaren artean kokatu zen. Barneko probintzietan aldiz, Araban
bezala Nafarroan, indar tradiziozale eta kontserbadoreenek agindu
zuten aldi honen amaierara arte.1876. urteak garrantzi berezia du, bai
Espainiako historian, bai Hego Euskal Herrikoan.
Hurrengo berrogeita hamar edo
hirurogei urteetan, gutxienez, funtsezko
izango ziren hiru gauza gertatu ziren urte
hartan. 1876ko uztailaren 2an Konstituzio
berri bat onetsi zen, 1931ko errepublika
deklaratu zen arte iraungo zuena; konstituzio
hori izan zen Errestaurazio deritzan
sistema politikoaren lege oinarria. Bestalde,
urte horretan bertan bukatu zen azken
karlistaldia, eta, garrantzitsuena dena, ezeztatu
ziren betiko euskal foruak, uztailaren
21eko legearen bidez.
Foruen ezeztatzea
1876. urtea, beraz, mugarri bat da gaur
egungo euskal historian, garai hartakoek
berek ondo antzeman zuten bezala, oso
garbi bereizi baitzituzten ?foru garaia? eta
ondoren etorriko zena. 1876ko foruen ezeztatzea
euskal probintzietako hiritarrek zituzten zerga eta soldaduska salbuespena deusezteko
lehen urratsa izan zen. Azken ondorio
gisa, Hegoaldeko euskal probintzietako
bizitza politiko, sozial eta ekonomikoaren
berdintze bat ere ekarri zuen,
Espainiako inguru zabalagoaren baitan.
Aldaketa hori ez zen batere erraza izan,
estuasun eta dramatismo handiko uneak
izan baitziren. Urte betez, 1877ko udaberria
arte, borrokan jardun ziren hainbat lekutan
?Batzar Nagusietan, Konferentzia probintzialetan,
Espainiako Parlamentuan bertan?,
euskal ?indar biziak? eta erakundeak,
bai probintzialak, bai udalekoak, iritzi publikoaren
eta espainiar politikarien indarraren
kontra eginez, foruen ezeztatzearen eta
konstituzioaren arauak, bere eskubide, eta
batez ere, bere betebeharrekin, euskal probintzietara
zabaltzearen aldeko zirenen
kontra alegia. Zehazgabetasun handiko aldi
bat, 1839az gero zirauena, bukatu zen horrekin.
?Foruen konponketak? itzulerarik
gabeko puntua aurkitu zuen Espainiako
Gorteen lege batean eta ez zen halako
konponketarik sekula aurrera eraman.Baina, orduko euskaldunek ?garai foralaren?
aldeko kanpaina zabal bat egin zuten
arren ?kanpaina biktimista eta mitifikatzailea?
eta, bestalde, kontrako zentzuan,
egoera asko aldatzen ari bazen ere, foruen
ezeztatzearen baldintzak ezin dira ikusi,
inola ere, behin betiko ezeztatze baten
modura. Bi arrazoi nagusi izan ziren horretarako.
Batetik, Euskal Herriari aplikaturiko
konstituzio batasuneko plangintzaren disenatzailea,
Antonio Cánovas del Castillo, sinetsita
zegoen handiak zirela euskaldunek
izandako autonomiak ekarritako onura eta
ontasunak, eta ez arrazoi estrategikoengatik
bakarrik, baita arrazoi ideologikoengatik
ere. XIX. mendeko foruzaleek historia
arrazoietan oinarritzen zituzten euskal askatasunak,
eta Cánovas, horretan, bat zetorren
foruzaleekin; izan ere, dotrinazalea
zenez, ez zuen pentsatzen nazio burujabetasuna
eta konstituzioa zirenik sistema politiko baten funtsa; aitzitik, baziren haren
ustez beste errealitate batzuk, haien aurreko
zirenak, edota, euskaldunen kasuan,
bazen historian zehar pribilejio batzuen etenik
gabeko jarraitasuna. Azken finean, kontserbadorea
baitzen, desberdintasunaren
printzipioa, kasu honetan lurralde desberdintasunarena,
ez zitzaion Cánovasi arrotza
gertatzen; era berean, bazuen aurreko
espainiar moderatuen antzik, haiek ere beren
ideia politikoak ezin hobeto islatuak
ikusten baitzituzten foruetan: teoriazko berdintasuna
eta egitura oligarkiko bat adostea
posible egiten zuen sistema bat zen, eta
kontraesan horrek ez zuen auzitan jartzen
foru sistemak gizartean zuen zilegitasun
sakona.
Beste alde batetik, epe laburragoko edo
unean uneko politikari dagokionez,
praktiko izatea zen Cánovasen ezaugarri
nagusietako bat, ?egingarriaren? aldeko baitzen.
Baina, horrez gainera, ondo asko zekien
ezin zirela euskaldunak Espainiako
konstituzioaren prozesuan indarrez txertatu;
eta bazekien, halaber, euskal erakundeen
hasierako jarrera zorrotzak ipinitako oztopoak
gainditu beharko zituela, eta euskal
aliatuak beharko zituela etorkizunean.
Horixe da bigarren arrazoia, foruen
ezeztapenak zergatik ez zituen euskal probintziak
Espainiako gainerako probintziekin
erabat berdindu agertzen duena. Euskal
erakundeak gogor jardun ziren uztailaren
21eko legearen kontra. Legearen berri
jakin bezain laster, hiru probintzietako Batzar
Orokorrek araua indargabetzea eta,
1839ko legea oinarri hartuta, negoziatzea
eskatu zuten; hau da, XIX. mendearen erdialdeko
egoera onuratsura itzuli nahi zuten,
kontuan izan gabe Demokraziako Sei
Urteetan eta azken karlistaldian izandako
gertaerak. Bizkaian hartu zuten jarrera gogorrena,
Fidel de Sagarminagaren gidaritzapean.
Sagarminaga politikari liberala zen,
Unión Vasco-Navarra-ren sortzailea, izen
bereko egunkariarena (1880) eta Euskalerria
elkartearena (ezaugarriei dagokienez,
1878an Iturralde, Campión eta beste batzuek
Nafarroan sorturiko Sociedad Euskararen
parekoa). Sagarminagaren proposamenaren
arabera, foruen berreskuratzearen
alde egin behar zuten hiru probintziek,
ideologia printzipio oro eta Espainiako
politika eta alderdi politikoak baztertuta.
?Dena ala ezer ez? politika harekin, Sagarminagak,
alde batetik, prozedura estrategiko
bat adierazten zuen ?ezeztatze legea inola
ere ez negoziatzea?, baina, beste alde batetik,
Euskal Herriko lege oinarriak foruaren
jarraipena izan behar zuela ere adierazten
zuen, alegia, lege oinarri horrek inola
ere ezin zuela izan (etorkizunean) administrazioa
deszentralizatzeko bide bat; izan ere,
deszentralizazio hark abantaila handiak izan
bazitzakeen ere, euskal tradizioari arrotzgertatzen zitzaion oinarri bat zuen, alegia,
Espainiako konstituzioa.
Sagarminagaren zorrozkeria (eta beste
probintzietan jarraitu ziotenena, hala adibidez
Arabako azken Diputatu Nagusi Domingo
Martínez de Aragónena), ahuldu egin zen
1876ko negutik aurrera, Arabako eta Gipuzkoako
diputazioek uztailaren 21eko lege
oinarriaren gainean hizketan hastea onartu
zutenean, eta, Bizkaian bertan, 1877ko urtarrilean,
liberal foruzaleen artean tesi pragmatikoagoak
zabaltzen hasi zirenean. Izan
zuen aldaketa horretan zerikusirik, zerikusi
aski garrantzitsua gainera, gobernu zentralaren
jarrerak, hilabete askoan jardun baitzen
Batzar Nagusi menderakaitzen batzarrak
eteten, Batzarrak deusezten eta haien
ordez beste batzuk antolatzen, eta buruzagi
gogorrenei esesten. Nolanahi ere, 1877ko
udaberri alderako guztiz zabalduta zeuden
jarrera pragmatikoenak, eta jarrera horiek
sendotu egin ziren hurrengo urteetan, hauteskundeetan,
foruen aldeko jarrera zorrotzenen
kontra.
Istilu eta erresistentzia horren emaitza,
eta Cánovasen trebezia pragmatikoarena,
garrantzi handiko berezitasunak ezaugarri
zituen foruen ezeztatze bat izan zen: hala,
Kontzertu Ekonomikoak, euskal probintziei
eta haien erakundeei, diputazioei, Espainiako
gainerako lekuek ez zituzten ahalmenak
eman zizkietenak, zergak bildu, gastatu
eta erabiltzeari zegokionez; probintzia
mailako autogobernu ahalmena, alderdi fiskal
eta ekonomikoetatik hasi eta administrazio
mailan ere antzematen zena, jarduteko
askatasun handia zuten probintziako kudeatzaileen
mesedetan; probintziaren
erakunde mailako diseinu berezi bat, Batzar
Orokorrak baztertzen zituena, baina
diputazioei aginpide absolutua ematen ziena,
hain ahalmen zabalak izanik oso menderagaitzak
gertatzen zirela horri esker. Hala
bada, aipatu diren arrazoiak zirela-eta, zergaeta administrazio autogobernuko egoera
bat ekarri zien euskal diputazioei foruen
ezeztatzeak, eta, hala, Euskal Herriko indar
politiko eta ekonomikoek asko estimatzen
zuten aginpide tresna bihurtu ziren diputazioak.
Nafarroan oso bestelakoak ziren gauzak.
Han, Foruen Aldakuntzaren Legeak (1841)
??Ley Paccionada? deitu zenak, izen oso
egokia izan ez arren?, foruen auzia amaitarazi
zuen lehen karlistaldiaren amaieran;
lege haren bidez, koroari ordaindu beharreko
zerga sistema, gerora Kontzertuekin
beste hiru probintziek ezarri zutenaren pare
jarri zen, eta probintzia autonomia maila ere
1878tik aurrera Hegoaldeko beste euskal
lurraldeek izango zutenaren antzekoa
zeukan. Horregatik, 1876ko gerra ondorengo
egoera ez zen bizi izan modu berean
Nafarroan, 1841eko abuztuaren 16ko legearen
berriztapena negoziatu besterik ez baitzen
egin han, eta hitzarmen bat izenpetu
(Tejada-Valdosera izenekoa, 1877ko otsailekoa),
probintziak ordaindu beharreko
zergak finkatzen zituena.
Politika homologazioa eta desberdintasunak
Baina 1876an gertaturiko aldaketak ez
ziren aipatu direnak bakarrik izan. Esan da
lehen zeinen handia izan zen garai hartakoentzat
urte haren eragina. Belaunaldi oso
bat, bai politikan, bai gizartean, XX. mendearen
lehen urteetan oraindik ere bizirik
zena, markatu zuen foruen ezeztatzetzat
ulertzen zuten gertaera hark; izan ordea,
ezeztatzea baino askoz gehiago zen, errotik
aldatu baitzituen hiritarren esku hartze
publikoa gertatzen ziren espazioak. Izan
ere, urte hori arte gutxi gorabehera, Hego
Euskal Herrian, baina baita handik kanpora
ere, udala zen, edo gehienera jota probintzia,
oinarrizko dimentsioa, gizartearena
nahiz politikoa. Oso jende kopuru mugatu
baten baitan egiten zen agintarien izendatzea
edo hautatzea, kooptazio sistemaz ia,
lekuan lekuko eliteen artean. Elite horiek
defenditzen zuten huraxe zen, gizartearen
ustez, guztien ongia, baita eliteetako kideak,
izenez, kontrako alderdikoak baziren ere.
1876aren ondoren aldatu egin zen egoera
triste hori. Lehenbizi, espainiar politika,
udalaren edo probintziaren mugak gainditzen
zituen politika gisa ulertua, bere alderdi
nazionalekin, interes zabalagoekin,
etab., hasi zitzaion gaineratzen aurreko
politika foralari; politika foralak, baztertu
gabe ere, ?kanpoko harreman? moduan
ikusten zituen Madrilekiko harremanak, ez
Espainiako beste lurraldeekin, baldintzaberdinetan, gobernuaren edo erakundeen
aurrean eztabaidan jarduteko gertaleku gisa.
Bigarren, alderdi politikoak hasi ziren bideratzen
udaleko, probintziako politikarien
hautapena, edo are kargu orokorragoena
(diputatuak, senadoreak?), eta horrek bertan
behera utzi zituen bi arau: aurrena, alderdiek
defenditzen zituzten interes desberdinek
auzitan jartzen zuten interes orokor
bakar bat izatea, eta, bestalde, ustezko interes
orokor bakar hori berriz ere zalantzan
jartzen zuten politika modu berriaren ondorioz
sorturiko liskar pertsonal eta taldekoek.
Jende haren artean nagusitu zen sentikera
mitifikatzailean, 1876 aurretiko foru
garaiak bertutea besterik ez zeukan, bizimodu
publikoa antolatzeari zegokionez;
foruak ezeztatuta, borroka besterik ez zegoen,
desagertzen ari ziren gizalegezko jokamoldeak
(beti ere XIX. mendeko ikusmoldean),
sasi interesak zabaltzen, gehienen
onura pertsona baten edo taldearen
onuraren mende jartzen zuen garaia baitzen,
erdipurdiko kargu-goseen garaia.
Euskal politika gero eta espainolagoa ari
zen bihurtzen, Madril aldera gehiago begiratzen
hasi zen, eta Espainia osoari zegozkion
eskema eta egitura orokorrak bere
baitan berregiten. Estatu osoan jarduten ziren
alderdi politikoak hasi ziren Euskal
Herrian ere zabaltzen, desberdintasun garrantzitsuekin
halere, orain ikusiko den
bezala. Espazio batean zein bestean, gero
eta orokorragoak ari ziren bihurtzen bizitza
publikoa mugiarazten zuten arazoak.
Prozesu bikoitz baten aurrean gaude: politika
modu batzuk politika zentralaren luzapen
bilakatzen dira pixkana-pixkana, eta
nazio mailako antolamendu luze bat hasten
da. Euskal Herrian ez zen beti ondo
ikusia izan prozesu hori.
Baina aldaketa ez zen berehalakoan
gertatu. Zenbait urtez, esan den bezala,
prozesu hori geldiarazten saiatu zen Sagarminagaren
?aukera baskongadista?. Aukera
horren hutsegiteak ere ondo adierazten
zuen herria eta herriko talde nagusiak noraino
zeuden prest sistema politiko berriaren
eskaeretara egokitzeko. Horrez gainera,
1885ean areagotu egin zen prozesua
karlisten eskutik ?1880 ezkero Araba eta
Gipuzkoako diputazioen kasuan, haietan
nagusitasuna lortu zutelarik?, hauteskundeen
joko berrian parte hartzen hasi zirenean.
Gehiago iraun zuten, XX. mendean
ondo aurrera arte, euskal politika markatu
zuten bi auzik: diskurtsu forala eta erlijioaren
defentsa. Lehenak indarra galdu zuen
pixkana-pixkana; orokorrean aipatzen zen,
eta, era horretan, esanahia galdu zuen.
Euskal talde politiko guztiek, egunkari guztiek,
foralak zirela esan ohi zuten behin eta
berriz, eta hori, barneko arrazoi zilegiztatzaile
izan bazitekeen ere, azkenean ez taldeakidentifikatzeko ez bereizteko ahalmenik
ez zuen elementua bihurtu zuen. Horrez
gainera, Javier Corcuerak bere garaian
adierazi zuen bezala, foruen eskaera nahierara
erabili zuten alderdiek, eta bidean galdu
egin zen foruen izaeraren definizio zehatz,
komun eta bateragarria. Foraltasunari
buruz baino areago, ?metaforaltasun? batez
hitz egin beharko genuke. Erlijioak, ordea,
ez zuen ezertxo ere galdu bere indar
mugiarazletik, batez ere gutxien modernizaturiko
lekuetan, XX. mendearen hasieran,
Canalejasen proiektuen kontrako manifestazioetan,
ondo asko ikusi zen bezala; horren
ondorioz, gainera, eskuineranzko joera
hartu zuen politikak euskal udal eta probintzia
batzuetan.
Nolanahi ere, ezaugarri bereizleek ematen
zioten herri izaeraren ideiak indarrez
iraun zuen Hego Euskal Herrian, Espainiako
gainerakoak ez bezalakoa zen leku baten
ezaugarri gisa. Hala, 1895ean alderdi erabat
nazionalista bat agertu izanaz gainera,
izan ziren ikusmolde hori ez zela galdu
adierazten duten estuasun uneak. 1893 eta
1894 artean istilu larriak izan ziren, Gamazada
zela-eta. Espainiako Finantza ministroa,
Germán Gamazo, murrizten saiatu zen
Nafarroak zerga kontutan zuen autonomia,
1841eko Aldakuntza Legean hitz hartua;
ahalegin horren kontrako erreakzioa oso
handia izan zen, oso manifestazio jendetsuak
egin baitziren, eta probintziaren errejimen
bereziaren alde aho batez mintzatu
ziren erakundeak eta prentsa. Hurrengo
ministroak, Amós Salvadorrek, bere aurrekoaren
bideari jarraitu nahi izan zion, eta,
hala, hirietan haren kontrako ekintzak egiten
jarraitu zuten; ekintza haien erakusgarri
da herri harpidetza bidez eraikitako Foruen
monumentua (Iruñeko erdi-erdiandago gaur egun oraindik). Nafarroatik
kanpora ere izan zen protestarik, foruen
defentsaren auzia beste askorekin nahastu
zelarik. Hala, 1893ko abuztuaren 7an, protesta
saioak izan ziren Gasteizen Kapitaintza
Nagusiaren egoitza Burgosa eraman nahi
zelako; desegokia zen erabaki hori ordurako
jada hirugarren sektorearen aldera
egiten zuen hiri batentzat (zentzu horretan,
gudaroste ugari batek sorrarazten zituen
baliabideetatik bizi zen nagusiki Gasteiz);
Biasterin hildako bat izan zen abuztuaren
22an, foruak eta kontsumoko zergen kontrako
protesta nahastu ziren bat-bateko
matxinada batean; eta beste leku batzuetan
ere izan ziren istiluak, hala Gernikan
(Sanrocada deritzana), Bilbon eta Donostian
(hiru hildako abuztuaren 27an), 1894ko
Kontzertu Ekonomikoa berriztatzearen, gobernu
liberala ukatzearen eta Goardia Zibilaren
zapalkuntza gogorraren inguruko
erreibindikaziozko giro batean. Hamar urte
geroago, 1904 eta 1906 artean, eta Kontzertuaren
hurrengo negoziazioaren berotasunean,
foruen aldeko hitzaldiak eta euskal
probintzien interes komunen aldekoak
hasi ziren berriz, orduko hartan protestarik
izan ez bazen ere, Gipuzkoan eta Bizkaian
izan ezik (Liga Foral Autonomista-ren hautagai
zerrendetan).
Errestaurazioko txandakatzearekin zerikusirik gabeko politika
Errestaurazioko espainiar politikaren
ezaugarri nagusia kontserbadoreek eta liberalek
1876 ezkero ezarritako bakezko
txandakatzea izan zen. Bi alderdiak txandakatzen
ziren gobernuan, administrazioaren
baliabide legezkoak, legeztatu gabeak
eta legez kanpokoak erabiliz (gobernari
zibilak, batez ere), eta Espainiako leku guztietara
iritsiz. Alderdiez mintzatzen gara,
baina hitz hori zehaztu beharra dago,
egoera zein zen benetan ulertu ahal izateko.
Alderdi dinastiazaleak, liberala eta kontserbadorea,
lekuan lekuko jauntxoek osatuak
ziren; beren ideologia bereko prentsa
bitartekoren bat izaten zuten, ?indar bizi?
gehienak beren ingurura biltzeko gauza
izaten ziren, eta loturaren bat izaten zuten,
pertsonala eta interesena, ideologiazkoa
baino areago, Madrilgo goi mailako politikariren
batekin. Hauteskundeak baino aste
batzuk lehenago elkartzen ziren beren hautagaiak
izendatu eta hauteskunde kanpaina
apalak egiteko (eta, bide batez, esan
dezagun berandu samar arte hautagaiak
berak ordaindu ohi zuela kanpaina). Zerikusirik batere ez zuten beraz egungo alderdien
makineria eta burokraziekin, masak
mugiarazteko duten ahalmenarekin eta hauteskunde
garaitik kanpora jardutearekin,
edota gaur egun, eta duela hamarraldi batzuetatik
hona, alderdi politiko esapideaz
ulertzen dugun ezerekin.
Ez alderdi bat ez bestea hutsetik sortuak
ez baziren ere, eta lehentxeago, XIX.. endearen erdialdean, moderatuek eta progresistek
egindako ibilbidearekin zerikusi
zuzena zuten arren, Sei Urtekoen esperientziak
beren ideologia ezaugarriak eta beren
alderdien osaera berriz adieraztera behartu
zituen. Hala, 1876an hasi ziren, baita
Euskal Herrian ere, kontserbadoreak eta liberal-fusionistak
hauteskundeetarako prestatzen,
hurrenez hurren, Cánovas eta Sagasta
zirela buru. Baina prozesu hori oso baldintza
kaskarretan gertatu zen Euskal Herrian.
Hala, Gipuzkoan eta Araban liberalak
ez ziren 1887 edo 1888 arte elkartu, eta
beste hainbeste gertatuko zen kontserbadoreekin.
Aipagarria da Araban esaterako
1910 arte ez zela osatu Alderdi Kontserbadorea.
Bizkorrago ibili ziren bizkaitarrak;
1881ean jada, Eduardo Victoria de Lecearen
zuzendaritzapean, liberal deitura hartu
eta birmoldatu egin zuten alderdia. Liberalak
era guztietako hauteskundeetan nagusi
izan ziren hurrengo hamarraldian. Nolanahi
ere, bizkaitar liberal haien ideologia,
1891n oraindik ideia liberalak eta foruzaleak,
biak bateratzen zituena, beste euskal
probintzietakoa baino epelagoa eta aitzakiazkoagoa
izan zen, tradizionalistak menderatuta
nagusitasuna lortzeko gai izan baitziren;
alabaina, karlismoaren kontrako izateak
markatu zituen gipuzkoarrak eta arabarrak,
ia beste garai batekoak balira bezala,
eta horrek ideologia sakontzera bultzatu
zituen.1876 ondoren izan zen politikaren berregituratzean,
funtsezko faktorea izan zen
politikara eta hauteskundeetara itzuli zenean
karlismoak erakutsi zuen indarra.
Maila askotan agertu zuen karlismoak zernolako
ahalmena zuen erakunde guztietan
?1883 eta 1887 artean udala gobernatu zuen
Gasteizen?, eta zein oinarri zabala zuen
gizartean, ez nekazari giroetan bakarrik
?gehiengo erlatiboa zuen Araba eta Gipuzkoako
diputazioetan, eta ordezkaritza
garrantzitsua zuen Bizkaikoan. Karlismoaren
indar horrek beste taldeak mugiarazi zituen,
eta baita gobernua bera ere; hala, handik
aurrera itunak egiten hasi ziren ?funts handirik
gabeak? karlistei aurre egiteko. Horren
ondorioak berehala etorri ziren, karlista-antikarlista,
liberal-tradizionalista kontrakotasuna
izan zen egituraketa politikoaren
oinarria, eta horrek, bere aldetik,
bestelako ondorioak ekarriko zituen: lehenbizi,
liberalen ligak oso makalak gertatu
ziren, joera askotako kideak biltzen baitzituzten,
mutur batekoak zein bestekoak,
kontserbadoreak zein errepublikarrak; baina,
bestalde, karlista ez ziren alderdiek zailtasun
handiak izan zituzten beren eduki
ideologiko eta politiko propioak agertzeko,
beste taldeekin nahastuta joan behar baitzuten,
eta hori oztopo handia gertatu zitzaien
benetako alternatiba izateko prestatu
ahal izateko.
Era horretan, gizonezkoen sufragio unibertsala
onartu zenean (1891), gauzak ez
ziren askorik aldatuko, eta oinarri herritarrena
zuten taldeek, karlistek eta errepublikarrek,
alderdi gisa existitzen ez ziren,
eta gizarte oinarri sendorik ere ez zuten
dinastia taldeekin jarraituko zuten topo
egiten. Horrez gainera, aukera dinastikoek
Euskal Herrian zuten itzalak indarra galdu
zuten, hainbat arrazoi zirela medio: aurrena,kontserbadoreek, beren buruzagi Cánovasen
jarduna zela-eta, prestijioa galdu zutelako,
hari leporatzen baitzioten foruen
ezeztapenaren erantzukizuna; gero, beste
alderdi dinastikoa, Sagastaren alderdi liberal-fusionista,
herriak oso gaizki hartu zituen
eginkizunetan sartu zelako: hala Gasteizko
Kapitaintza Nagusia Burgosa eraman
izana, edota Nafarroan Gamazaden inguruan
aipaturiko liskarrak, edota beste herrietan
gertatutakoak, Biasterin, Donostian
eta Bilbon.
Alderdi dinastikoak ez ziren era formalean
agertu Euskal Herrian; antolamendu
ahula zuten, eta, bestalde, Espainiako konstituzio
sistemaren defentsak baino indar
handiagoa zuen foruen erreibindikazioak
?izan ere, euskal dinastiazaleek beraiek probintziako
gobernuan zituzten espazioak
sendo zitzaketen foruen bitartez?, eta, gero,
XIX. mendearen azken hamarralditik aurrerra,
?industriaren kapitainen? interes pertsonalek.
Zeren, 1891tik aurrera, Bizkaian
batez ere, baina ez han bakarrik, ekonomiako
buruzagi nagusiak berak izan baitziren
alderdi dinastiazaleen politikaren protagonista.
Nahiz eta txandakatze sistemak behar
bezalako eraginkortasunik izan ez Euskal
Herrian, horrek ez du esan nahi dinastiazaleen
edo errejimenaren kontrako ziren pertsonen
edo taldeen esku zegoenik euskal
politika. Euskal Herrian, lehen adierazi denez,
talde haiek ez baitzuten zilegitasunik,
pertsona nahiz interes taldeak nagusitu ziren,
Madrilgo aginduei buruz askatasun
osoz, edo askatasun handiz, jarduten zutela.
Hala, Santillanako Markesa Zumaian,
Urquijotarrak Amurrion, Gandariastarrak
Gernikan, Chávarri Balmasedan, Casa de
Torreko Markesa Durangon? Denak ziren
dinastiazale oinarrian, baina ez inongo
erakunde dinastikokoak, ezta alderdi dinastikokoak
ere. Kazikeen mekanismoak erabiliz
eta boto ustelaren bidez aukeratzen
zituzten denak, edota herriko talde eragileen
baitako kooptazio prozesu batean oinarrituta.
Gero eta gehiago, herrian oinarritutako
alderdiei kontrajarriko zitzaizkien
sistema horiek, harik eta elite zaharrek beren
estrategia eta antolatzeko era, eta politikaren
perzepzio praktikoa, aldatu behar
izan zuten arte.
Beste aldean, gobernuko txandan sartzen
ez ziren alderdien artean, karlismoak,
Euskal Herrian indar handia eta oinarri zabala
izan arren, gero eta arazo gehiago zuen
udal mailako barne eztabaidak zirela-eta;
ideologiarekin zerikusi gehiago zuten eztabaidak
ere izan zituen, karlismoa banarazi
zutenak: integristen haustura 1888an, Euskal
Herrian oihartzun handia izan zuena.
Ramón Nocedal izan zen hausturaren eragile;
arazo nagusia zen karlismo ofizialak
gero eta gehiago egiten zuela antiliberalismo baten aldera, bigarren mailan utzita besteentzat
bandera nagusia zena, alegia, erlijioa
eta foruak. Integristek garai hartako
politikan parte hartu nahi zuten, ahalik eta
tresna gehien erabiliz, beren sineste tradizionalista
sakona galdu gabe hala ere. Karlistak
ez bezala, integristak ?batez ere eliz
jendea, jesuitak eta karmeldarrak, zutela
atzetik, eta zenbait intelektual eta kazetari?,
gogor jardun ziren erlijioaren defentsan,
eta gero eta bizkorrago modernoagotzen eta
sekulartzen ari zen gizarte hura salatzen.
Errepublikarrek ere, beren aldetik, izan
zuten barne arazorik, eta gizartean oinarri
garrantzitsua izanagatik ?urbanoa batez
ere?, ez zuten lortu Euskal Herrian talde
batu bat osatzerik. Aldi berean, Espainiako
beste lekuetako errepublikarrekin harremanetan
zeuden, errepublikar talde ugarien bitartez.
Nolabait esateko, Errepublikaren
ideia ez zen aski hain esparrupolitiko zabala
bateratzeko.
Bizkaiko modernotasuna eta beste probintzietako jarraitasuna
Gizartean azaleratzen ari ziren ekonomia
eta gizarte aldaketen errealitateak eta
bultzadak mugatu zuten euskal politika.
1890eko hamarralditik aurrera hasi ziren finkatzen
Bizkaiko industrializazioak sorrarazitako
talde berrien ordezkari ziren indar
politikoak. Hiru izan ziren nagusiak: monarkikoak,
sozialistak eta nazionalistak. Bizkaian
agertu ziren aurrenekoz ?urteetako
aldearekin gainera?, hantxe izan baitziren
gizarte aldaketa garrantzitsuenak. Aitzitik,
askoz ere geroago agertu ziren beste probintzietan
sozialistak eta nazionalistak, haietan
ez baitzen halako aldaketarik gertatu,
ez talde berriak oldeka ekarriko zituztenak
(langileak), ez gizartearen parte baten defentsa
mekanismoen adierazpen zirenak
(nazionalistak).
Hala bada, esan daiteke bi eratako ?banaketak?
izan zirela euskal gizartean. Alde
batetik, hirien mundua nekazarien mundutik
bereizten eta aldentzen zuena, espazio
bakoitzak bere indar politiko eta jarrera
propioak zituela. Hala, errepublikarrek
talde urbanoa osatzen zuten batez ere; dinastiazaleek
hirietan ere bazuten lekurik,
haien eragina nekazari giroetara iristen zen
arren; karlistak espazio baten zein bestean
zeuden; gero, talde berriak, nazionalistak
eta sozialistak batez ere, hiriburuetatik zabalduko
ziren probintziara. Beste alde batetik,
politizazioa handiagoa zen hirietan,eta ugariagoak aukerak, eta herri txikietan
berriz nabarmenagoa zen kazikismoa, ideologia
oinarri ahulagokoa. Beste banaketak,
batetik Bizkaiaren errealitate anitz eta berria,
industrializazioak ekarritako aldaketen
adierazpen zena, eta, bestetik, gainerako
probintzietako errealitate estatiko eta tradizionalagoa,
bereizten zituen, eskualde guztietan
gauzak berdin ez ziren arren.
Berehala antzeman zen Bizkaian politika
aldaketa. 1891ko hauteskundeen ondoren,
mea eta fabrika ustiaketarekin ikaragarri
aberasten ari zen talde indartsu bat
agertu zen. Lehengo Batzorde Liberala eta
gainerako indar politikoak bazterturik geratu
ziren politika egiteko molde berriarekin,
ekonomiagatiko bezerian ?begirunezko
harremanetan edota hautagaiek gizartean
izan zezaketen eraginean baino areago, lotura
pertsonaletan, xehetasun haiek etorkizunerako
galduko ez baziren ere? oinarritzen
zen joera batekin alegia. Joera berri
horren buru nagusiak bizkaitar kapitalista
garrantzitsuenak ziren: Benigno eta Víctor
Chávarri, Martínez Rivas, Gandarias, Aznar,
Allende, Urquijo Ibarra, Martínez Rodas,
Casa Torreko markesa, José Ancillona?
1897 beste urte esanguratsu bat da buruzagi
talde berri honen sorreran, eta Bizkaian
politika egiteko molde berrian. Izan ere, urte
horretan, talde horretako buru adierazgarrienak,
Víctor Chávarrik, Unión Liberal
antolatu zuen, ?La Piña? izenaz ezagunagoa,
ideiak ez ezik interesak biltzen zituen
taldea, hauteskundeei begira bizkaitar
oligarkiako kideen arteko liskarrak baretzeko
helburua zuena (beharrezko ez zirelakoan,
eta oso garestiak gainera ekonomiaren
aldetik). Talde horrek, de facto, 1903
arte iraun zuen, eta gerora politika egoerazaildu bazen ere, ?La Piña?ko gizonak hautetsi
izaten jarraitu zuten, eta, aldi batez,
haien hautespen prozedurak erabili ziren.
Prozedura horien artean sufragioa faltsutzeko
era guztietako moduak zeuden ?Espainia
osoan gertatzen zen bezala bestalde?;
hautesleei botoak erostea, bizkor eta asko,
izaten zen Bizkaian eta Euskal Herrian oro
har sistema ohikoena. ?La Piña?k, hiritarren
botoak erosteaz gainera, sistema osoa ere
usteldu zuen. Halako nagusitasuna lortu
zuen non beste talde batzuk ere kutsatu baitzituen,
esaterako errepublikarrak edota karlistak,
behin baino gehiagotan onartu baitzuten
Unión Liberal-ekin konponketak
egitea. Era horretan, XX. mende hasieran,
Bizkaian, sistema hondatu eta usteldu baten
kontrako oposizio politikoa sortu zen,
talde sortu berrietan, hau da, nazionalista
eta sozialisten artean, eta ez lehenagoko taldeetan.
Horrez gainera, interesak ideiei nagusitu
baitzitzaizkien ??La Piña?, gehienera
ere, protekzionista zen ekonomiaren alorrean,
eta, horregatik, kontserbadoreen alde
agertu zen, 1890. urte inguruan kontserbadoreek
protekzionismorantz jo zutenean?,
eta, nagusitasunean baino areago, nagusikerian
oinarritzen baitzen aginpidea, bizkaitar
gizarteko talde askok ezin zuten hartan
ordezkari egokirik aurkitu. Hala, langileak
eta erdi mailako klaseak, politikan gero eta
gehiago mugitzen zirenak, ?La Piña?tik
urruntzen eta haren kontra jartzen hasi ziren
XX. mende hasieran, batez ere hiriguneetan;
horrek adierazten du, besteak beste,
zergatik hasi zen hura lehengo protagonismoa
galtzen eta bestelako ekimenei lekua
uzten. Kontuan hartu behar da bestalde
Víctor Chávarri, taldearen buruzagi nagusia,
gazterik hil zela, 1900ean.
Meategi eta industriako enpresa gizon
haiek, oso denbora laburrean aberastuta, eta
probintziako liberalen eta dinastiazaleen
iturburu zen salerosle talde buruzagia baztertuta,
berehala hasi ziren beren protagonismo
politikoaren onurez gozatzen. Protagonismo
hori probintzia osora iristen zen,
eta baita haruntzago ere. Bizkaiaren barruan,
autogobernu zabala zuen lurralde
baten kontrolak ?ahalmen askorekin: zergak
bildu eta dirua gastatu, barne politika
ekonomikoa definitu, edota azpiegiturak
antolatu?, aginpide eremu gustagarria bihurtu
zuen Diputazioa, aukera handiak eskaintzen
baitzituen. Diputaziotik kanpora,
diputatu edo senadore kargua izateak, gizartean
ospea emateaz gainera ?eta hori aski
garrantzitsua zen ia-ia ?aberats berri? huts
ziren haientzat?, aukera ezinhobea eskaintzen
zuen enpresa interesak kudeatzeko,
interes horiek (muga zergen politikak, Armadaren
hornidura, etab.) eztabaidatzen
ziren lekutik bertatik gainera.
Horren ondorioz, hogei urtez ia, XIX.. endearen azken hamarraldiaren eta
XX.aren lehenaren artean, oligarka bakoitza zein bere barrutiko nagusi zen, barrutia
guztiz bere mendeko bihurtu arte; eta, esango
dugu berriz ere, alderdi eta txandetatik
erabat aparte. Hala, Casa Torreko Markesa,
Chávarriren koinatua, etengabe atera zen
diputatu Durangotik 1891 eta 1910 artean,
salbuespen bakarrarekin (1898), eta, gehienetan,
inolako kontrakorik gabe; Juan T.
Gandarias nagusi izan zen Gernikan 1896tik
1914 arte, hura ere oposiziorik gabe ia; José
Acillona katolikoak gauza bera egin zuen
Markinan 1903tik 1916ra, Plácido Allende
kontserbadorearen ibilbideari jarraiki
(1903an Acillonak Allende garaitu zuen,
aurreko hiru hauteskundeetan, 1898 ezkero,
Allende irabazle izan ondoren); Benigno
Chávarri Balmasedako barrutiaren ordezkari
izan zen 1893 eta 1907 artean, eta
haren ondoren José María Chávarri etorri
zen, 1916 arte; Barakaldon, Ramón eta Fernando
Ybarra izan ziren hurrenez hurren
diputatu, Bizkaiko Labe Garaietako familia
nagusikoak, babes mota klasikoago bat erabili
zutenak (enpresarekin zerikusia zuten
mesede, lanpostu edo kontratuak, zuzeneko
boto erostea baino). Hain zuzen ere,
Ybarratarren aldetik sortuko ziren lehen disidentziak
talde nagusiaren baitan, 1903tik
aurrera, eta ez da harritzekoa, ?La Piña?ko
gune nagusiaren kontra sortu baitziren
(Chávarri, Allende eta Martínez Rivasek osatzen
zuten gune hori).
Bilbon, azkenik, zailagoa zen ?barrutiaren
jabe? bat finkatzea. Gainerakoan, ikaragarrizko
boto pilak erosi izan ziren, oso
berandu arte ?gutxienez, 1905eko lehen
hauteskunde ?garbiak? arte?, eta eguneroko
gauza izaten ziren talde arteko konponketak.
1905 arte ez ziren hasi hauteskundeetako
emaitzak sektore politiko desberdinen
errealitatea eta gizarte pisua adierazten.
Barrutia menderatzeko zailtasunak azaltzen
ditu orain diputatuen aldaketak: Lecearen
garaipena, 1891n, liberal-foruzaleen garaia
bukarazi zuena; Solaegui, izenez errepublikarra,
baina izatez Chávarriren hautagaia;
Martínez Rivas industria gizona, 1894an
botoak erosten ?40.000 duro? gastatu zituena,
eta beste hainbeste egin zuena 1989ko
hauteskundeetan; Federico Echevarría errepublikarra
eta Tomás Zubiría kontserbadorea
hurrengo hauteskundeetan atera ziren,
antzeko prozedurekin; José María Urquijo
Ybarrak, Adolforen anaiak (diputatu Barakaldotik
1896an, eta Bizkaiko Diputazioko
lehendakari) 1903an monarkiko, katoliko,
autonomiazale eta baita nazionalisten
botoak ere bildu zituen (1901 ezkero bere
egunkarian, La Gaceta del Norte-n, ageri zen
eskuin katolikoa bateratzeko saioa azpimarratuz
era horretan); Solaegui errepublikarrak
hauteskunde ?garbiak? irabazi zituen
1907an, Pablo Iglesias sozialistaren kontra
(3.922 boto batak eta 3.104 besteak); Fernando
Ybarrak, Bizkaiko Alderdi Kontserbadorearen
buruzagi eta sortzaileak (alderdimaurista zen), katolikoen eta euskal nazionalisten
parte baten laguntzarekin irabazi
zuen 1907an; 1910etik aurrera, Horacio
Echevarrieta errepublikarrak ?Ramón de la
Sota nazionalistarekin batera, politikan dinastiazale
ez zen enpresario handiaren
salbuespenezko eredua?, eta, 1918tik aurrera,
Indalecio Prieto sozialistak, garbi adierazi
zuten beren emaitzekin, aliantza errepublikar-sozialistak
Bizkaiko hiriburuan
zuen indarra.
?Industriako kapitainen? botere ahalguztiduna,
kontserbadoreena alegia, apurtzen
hasi zen Bilbon XX. mendearen lehen hamarraldiaren
hasieran, errepublikar, sozialista
eta euskal nazionalisten pisua nabarmentzen
hasi zenean hain zuzen. Une horretan
hasi zen halaber gerora mamitu ez
zen talde hori aldatzeko saio bat, Fernando
Ybarra buru zuena; La Gaceta del Norte
zelarik euskarria, eta euskal nazionalisten
babesarekin, alderdi dinastiazale katoliko
eta errejionalista baten aldera egin nahi
zuen. Babes hori lortu nahian, Antonio
Maura kontserbadorearen ardurapean, nazionalistak
izendatu zituzten Bilboko alkatetzarako
?Ibarreche, Horn Areilza?, saioak
iraun zuen artean. Horren ondorioz,
nolanahi ere, kontserbadoreak (1909ko
uztailan, Ybarra zela buru) eta liberalak
(1910ean, Gregorio Balparda zela buru),
alderdi gisa antolatzea besterik ez zen lortu.
Aipatutako talde horien antolaketaz
aparte, aipagarria da Bizkaiko politikaren
berrikuntzak ez zekarrela tradizionalisten
ezeztatzerik. Etengabe berehantz ari baziren
ere, ez baitziren egokitzen modernizatze
prozesu laster batean sartua zegoen gizarte
hari, oraindik ere izan zituzten emaitza
onak Durango, Gernika, Markina eta
beste zenbait laborari herritan (Markinan
katolikoekin nahasirik eta haien mende
bazen ere), eta, berandu arte, ordezkari
asko izan zituzten Bilbon adibidez, joera
askoko barruti bat baitzen (dena dela, XIX.mende bukaerako udal hauteskundeetako
%20tik, erdira pasa ziren XX. mendeko lehen
hamarraldietan).
Bizkaiko egoerak ez du batere zerikusirik
beste probintzietakoekin. Barnealdekoetan
urte hauek igaro arte ez ziren aldaketak
sumatuko, inguruan gertatzen zenak
nolabaiteko eraginik izan zuen arren.
Gipuzkoa oso poliki hasi zen industrializatzen
eta aldatzen, eta, hori zela-eta, oso
mantso aldatu ziren adierazmolde politikoak
ere: nazionalistak, eta, askoz ere garrantzi
gutxiagorekin, sozialistak, geroago azaldu
ziren.
Gipuzkoan, tradizionalistek boto asko
eskuratzen jarraitu zuten ?boto multzo izugarriak
batzuetan? Tolosa eta Azpeitia bezalako
barrutietan (eta Zumaian, hauteskunde
orokorretan, eta Bergaran, probintziakoetan).
Leku urbanoagoetan ere, Irunen
adibidez, bazuten pisurik (%5 hirian baina
%25 barrutian, 1890etik 1923rako probintziakoetan).
Horren antitesia hiriburua zen,
Donostia, garbi-garbi liberala, eta neurri
apalagoan, Irun eta Bergara (probintziako
hauteskundeetan), tradizionalisten gotorlekuarekin
lehiatu beharra baitzuten han.
Laburtuz, liberalen eta tradizionalisten artekoa
zen oraindik ere Gipuzkoako auzi
nagusia; kasu batean zein bestean, oso
markatuak ziren barrutiak: karlistak boto
guztiak lortu nahian Tolosan; integristak eta
karlistak ?gutxiago? Azpeitian; pertsona
bakar baten kontrola, Joaquín Arteaga katoliko
independentearena, Zumaian, hauteskunde
orokorretan, etengabe hautatu baitzuten
1896tik 1918ra; liberak bakarrik ia
Donostian.
Aldiei dagokienez, bi aldi oso desberdin
azpimarra daitezke, gehienak liberal
zirenak bat, eta tradizionalistak zirenak
bestea, hurrenez hurren. Hasieran, liberalen
eta errepublikar moderatuen arteko itun
bat egin zen ??alderdi liberala? zeritzana?,
hauteskundeetarako soilik eta politika edukirik
gabea, karlismoaren kontrako izateaizan ezik. Jamar, Fermín Calbetón, José
Machimbarrena, Brunetarrak, Goitia, Orbea?
bezalako jendea zen, industria gizonak
edo profesional liberalak, probintziaren
industrializazio eta modernizatze prozesuan
sartuak, eta ekonomian bazutena
politikan ere lortu nahi zutena. XX. mendeko
lehen hamarraldiaren erdialdetik aurrera
aldaketa garrantzitsuak gertatu ziren,
Liga Foral Autonomista-ren agerpenari lotuak
hasieran; integrismotik errepublikanismoraino
zihoazen taldeen arteko itun behin-behineko
bat osatuz, aurreko oreka
hautsi zuten. Baina hauteskunde horiek
sorrarazitako aldaketek ez dute, inondik ere,
joera aldaketaren benetako eragile zenaren
garrantzia: erlijioaren auzia zen eragile hori.
Beste euskal probintzietan gertatu zen bezala,
erlijioa berriz ere lehen mailako eztabaidagai
bihurtzeak ?gobernuaren proiektuen
ondorioz?, eskuinaren finkatze eta bateratzea
ekarri zuen; orobat, aurreko itunak
betiko aldatuta, eta XIX. mendeko liberalismo-tradizionalismo
kontrakotasun zaharrak
beste bati, askoz modernoagoa zen
bati, lekua uztea: ezkerra-eskuina. Hala,
karlistek, integristek, kontserbadoreek eta,
noizbehinka, nazionalistek, eta baita liberalek
ere, eskuinen gehiengo hauskor baina
iraunkorra osatu zuten probintzian, lehen
bi alderdiak zirela garbi-garbi nagusi.
Beste aldean, txiki-txiki eginda geratu zen
aurreko bloke liberala, bai barne arazoengatik,
bai probintzia politikagatik. Liberalek,
gogoz kontra baina, eskuin aldera egin
zuten, eta errepublikarrek, beren aldetik, ezkerrerantz
egin zuten, gero eta erradikalago,
sozialistekin hitzarmenak eginez; denek
ere, aginpide eta leku asko galdu zuten
Gipuzkoan.
Arabako eta Nafarroako egoera bat dator
gauza askotan azaldu berri denarekin.
Oso berandu arte, tradizionalismoaren eta
liberalismoaren arteko eztabaida izan zen
nagusi. Tradizionalismoak izugarrizko indarra
duen barrutiak ageri dira berriz ere: nafar
barruti guztiak, Iruñea eta Tuterakoak bereziki
probintziako hauteskundeetan, eta
Iruñea, eta batez ere Agoitz, orokorretan
(azken hori ?karlista baino, tradizionalista?
bazen ere, M.C. Minak seinalatzen duenez);
Biasteri eta Gasteiz Gorteetako hauteskundeetan
eta Diputaziokoetan; baina, batez
ere, hiriburuetako udalak: 1890etik 1923ra
Gasteizen tradizionalistak ziren %46,3 zinegotzi
eta Iruñean %58,6 zinegotzi. Era berean,
baziren dinastiazaleak nagusi ziren
barrutiak ?aipagarria da Amurrioko barrutia
Araban?, eta ordezkari asko zuten Tutera,
Agoitz eta Tafallan. Gobernu instituzionalaren
egoera berriz ere orekan oinarritzen
zen, hiriburuen udaletan izan ezik, udal
horiek zenbaitetan karlisten mende egon
baitziren. Arabako Diputazioa, bestalde,
dinastiazaleen esku geratu zen, Urquijotarrek
beren barrutian zuten aginpide osoagatik,eta beste bietakoa ?Gasteiz eta Biasteri?
zalantzazkoa zelako. Azkenik, sozialistak
eta nazionalistak oso berandu agertu
ziren, eta indar gutxirekin gainera.
Nafarroan, 1891 eta 1923 artean, kontserbadoreek
lortu zituzten Gorteetako diputatu
kopuru handienak (46), karlistek 41
zituztela, 13 liberalek, 7 integristek eta 5
euskal nazionalistek (nahiz eta Diputazioko
hauteskundeen zenbaketan karlistei
eman zitzaien nagusitasuna, ordezkarien ia
%36 baitzuten, kontserbadoreen %29,6 eta
liberalen %14aren ondoan). Talde horretan
bi garai behar dira bereizi ordea, ideologiaz
ere oso desberdinak: lehenengo garaia
Unión Católica-ko kontserbadoreei dagokie
(Alejandro Pidal y Monen tesien eraginpean,
karlismoaren muga-mugan), Nafarroan
Vadilloko Markesa zutela buru, 1891
eta 1914 artean Iruñetik diputatu izan zena,
eta koroaren ministroa; bigarren garaiaren
ezaugarri nagusia kontserbadoreen haustura
izan zen: mauristak alde batetik, Iruñean eta
Agoitzen, eta Eduardo Datoren jarraitzaileak
bestetik, Tafalla eta Tuterako barrutietan
(Méndez Vigo nabarmendu zen Tuteran).
Laburtuz, eta kronologiari dagokionez,
lehen aldian dinastiazaleak nagusitu ziren;
horren arrazoia, parte batean behintzat,
karlistak politika eta hauteskunde jokora
berandu itzuli izana da (1885ean), eta euskaroek
bakarrik, eta oso gutxi, kontra egin
izana dinastiazaleei. Gizonezkoen sufragio
unibertsala onartu zenez geroztik, eta 1905
arte, kontserbadoreak izan ziren erakundeetan
nagusi, baina karlistek ere pisu handia
zuten; azken aldian, 1916 arte, karlistek
hartu zuten probintzia beren mende, Angel
García-Sanzen interpretazioaren arabera,
Errestaurazioaren errejimenak huts egin
zuelako Nafarroan.Kronologia Arabakoaren antzekoa da
(eta, ikusi dugunez, Gipuzkoan ere ez zen
oso desberdina izan). 1880ko lehen probintzia
hauteskundeek karlisten indar handia
jarri zuten agerian; izan ere, nahiz eta irabazi
ez, oso emaitza onak lortu zituzten,
eta hiriburuko ordezkari guztiak atera zituzten.
Horrek, eta horrekin batera Bizkaiko
eta Gipuzkoako zenbait barrutitan lorturiko
emaitzek, karlismoaren kontrako koalizioak
osatzera bultzatu zituen liberalak eta
gobernua bera ere. Araban ere antzera gertatu
zen; han, izen desberdinekin, kontserbadore,
errepublikar eta independenteen
koalizioak, ahal zuen neurrian, erakundeetako
aginte karguetatik baztertu zituen tradizionalistak.
Hala ere, indar handia zuten
tradizionalistek: hala adibidez, 1891n sufragio
unibertsala aplikatu zenetik, eta 1903ko
hauteskunde ?garbi?etaraino, karlistek lortu
zituzten Gasteizko zinegotzien erdiak.
Koalizio liberalaren baitan, XIX. mendearen
azken hamarralditik aurrera, errepublikar
moderatuek lortu zuten nagusitasuna,
hautesleen ugaritzeagatik dudarik gabe
?gizartean oinarri zabala zuen alderdia baitzen?,
Gasteizek eta Arabako hegoaldeko
parteak zuten tradizio errepublikarragatik,
eta hautagaiek gizartean zuten izenagatik.
1903tik aurrera lekua galtzen hasi ziren
Arabako talde dinastiazaleak, eta herrian
oinarri sendoa zuten taldeek, errepublikarrek
nahiz karlistek, hartu zuten mendean
politika egoera eta udal, probintzia eta
Gorteetako ordezkaritza. 1909 arte, errepublikarrek,
eremu liberala beren esku zutelarik,
ahalmen handia lortu zuten, nahiz eta
gauza aski zaila zen, kontuan izanik zein
estua zen Errestaurazioaren sistema. Baina
1909tik aurrera, beste euskal probintzietan
bezala, erlijioaren auziak mugiarazi eta bildu
zituen indar kontserbadore eta katolikoak, karlisten onurarako azkenean, eta,
era horretan, karlistak jarri ziren Arabako
politikaren buru Lehen Mundu Gerra arte.
Bukatzeko, xehetasun interesgarri bat
aipatu behar da: ikusi ditugun kasu guztietan,
hiritarrarengandik gertuen diren
erakunde mailetan, behekoenetan, ageri da
ugaritasunik handiena, eta haietxetan ageri
da ondoen gizarte horietan benetan gertatzen
zena. Era horretan, talde berriak, sozialistak
edo nazionalistak, hiriburuetako
udaletan agertuko ziren lehenbizi indarrez,
haietatik diputazioetara igaroko ziren, eta,
gero, zenbait barrutitan, Gorteetara. Era
berean, erakundeen mailan behera egin
ahala, gero eta ugariagoak ziren talde berri
horiek: Gorteetara Bizkaitik joan ziren sozialisten
zenbatekoa, 1891 eta 1923 artean,
%4,3 zen, eta nazionalistena %6,5; probintzia
diputazioko hauteskundeetan, %1,6 eta
19,8 ziren hurrenez hurren portzentaiak;
Bilboko udalean berriz, %17,6 eta 26,6ra
heltzen dira kopuru horiek.
Masen agertzea eta Errestaurazioaren krisia
Europako gizartean XX. mende hasieran
izandako aldaketa sakonak antzeman
ziren, maila desberdinetan, euskal probintzietan
ere. XIX. mendeko gizarte tradizionalak
beste bati utzi zion lekua; aurreko
ordena hautsiz, masak noranahi heltzea zen
gizarte berri horren ezaugarri nagusia.
1890ean, gizonezkoen sufragio unibertsalak
legezko izatea eman zien aldaketa horiei
denei, eta politikak berak ere aldatu
behar izan zuen. Modu horretan, eliteen
politika baten ordez, beste politika mota bat
sortu zen, herriaren protagonismoa aintzat
hartu behar zuena.
Esan den bezala, leku guztietan ez ziren
berdinak izan aldaketa horiek: zenbait
tokitan, barnealdean adibidez, oihartzun
arina izan zuten; baina Bizkaian eta Gipuzkoan
oso azkar errotu ziren, eta baita
hiriguneetan ere. Diskurtsu berriak eta alderdi
berriak sortu ziren. Euskal Herrian,
sozialistak, euskal nazionalistak eta errepublikarrak
izan ziren talde berri horiek, ahaztu
gabe ordea beste faktore batzuk, biztanleriaren
mobilizazioa adibidez: tradiziozko
talde baten alde egin zuen herriak, hau da,
karlistek eta integristek osatzen zutenaren
alde. Ezker-eskuin kontrakotasunak ?euskal
nazionalismoarekin batera hemen? hartu
zuen lehengo liberalismo-tradizionalismo
bitasunaren lekua, nahiz eta azken horrek
luzaro iraun zenbait tokitan.
Horrela, gizarte aldaketak, sozialisten eta
nazionalisten agerpen gero eta indartsuagoa,
eta Errestaurazioaren sistemarekikokonfidantzaren krisia, 1917an azaleratzen
hasi zena, izan ziren XX. mendeko lehen
bi hamarraldietako euskal politikaren ezaugarriak.
Ezker-eskuin lehiak, gero eta nabarmenagoa
baitzen, alderdien estrategiak
aldarazi zituen. Ezkerrean, 1909an hasi zen
aplikatzen ?Conjunción? errepublikar-sozialista,
eta hari elkartu zitzaizkion gero, gogoz
kontra eta estrategiarik gabe ordea, liberal
urbanoak (Gasteiz edo Donostian).
Koalizio horrek bazuen aurrekaririk, ez formala
baina bai praktikoa; hala ere, Euskal
Herrian koalizioa ofizial bihurtzeak aldaketa
garrantzitsuak ekarri zizkien sozialistei, eta,
era horretan, Prietoren politika demokratikoa
eta liberala nagusitu zitzaion lehengo
Perezaguaren klasismoari. Eskuinean, tradizionalistei
eta katoliko independenteei
hurbildu zitzaizkien kontserbadore dinastiazaleak
(nahiz eta horrekin borrokak desagertu
ez, contra natura-ko talde eta boto
emate hauen baitan). Euskal nazionalismoak
bakarka jokatu zuen, zenbait salbuespenekin:
hala, Iruñeko barrutian 1917an tradizionalismoarekin
egin zuen koalizioaren
kasua, eta kontserbadore katolikoei emandako
behin-behineko laguntza (hala Fernando
Ybarrari Bizkaian emandako babesa,
edo Gipuzkoako beste zenbait kasu).
Liberal-kontserbadore lehia ezker-eskuin
arteko lehia bihurtze horren jatorrian,
erlijioaren auzia zen faktore nagusietako
bat. Aldi hartan izan ziren, mende hasieran,
eliza-estatu banaketari edota elizaren
pribilejioak mugatzeari buruzko eztabaidarik
handienak. Garai horretakoak dira Canalejasen
proiektuak eta haren Erlijio Elkarteen
Legea (?giltzarrapoaren legea? izenaz
ezagunagoa zena), edota Combes eta Waldeck-Rousseauren
frantses politikaren aurreko
eragina. Horrek guztiak erraztu egin
zuen apezpikuen ildo berrien babespeko
katolizismo politikoaren inguruan biltzea
eskuina. Erlijio faktorearen azpian beste bat
zegoen ordea, garrantzitsuena, gizartearena;
hau da, indarrean zegoen ordena defenditzeko
irizpidea, edota hura berriztatu
nahia. Urte horietako karlismoa ?Javier Realek
adierazi duenez?, ?liberalismoaren sarrerari
kontra egiteko saioetatik, (gizarte) iraultzaren
zabaltzea geldiaraztera igarotzen da?.
Horrek erraztu egin zuen Eskuineko Blokeen
osatzea, eta blokeek, ordezkari kopuruari
zegokionez, mesede egin zieten
kontserbadoreei, nahiz eta erakundeetan
ordezkari gehienak tradizionalisten taldeek
irabazi, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako
probintzietan. Ezker liberalak ondo
erreakzionatu zuen Bizkaian, indartsu ari
baitziren han errepublikar eta sozialistak,
baina beste probintzietan, egoeraren aldaketarekin,
eta taldekideak eta haien diskurtsuak
hain desberdinak izanik, nora jo ez
zekiela geratu zen, eta azkenean krisian
sartu zen. Bestalde, kontserbadore batzuktradizionalismora igaro ziren betiko, eremu
oro har liberala zenari indarra kenduz.
Bizkaian, indarrak biltzea lortu zuen
ezkerrak, baina ez eskuinak. Izan ere, hasieran,
monarkismoaren edo kazikismoaren
kontra nazionalismoaren hedatzea ?talde
desberdinak erakartzeko zenbait ahalegin
oso goiz egin ziren arren, La Gaceta del
Norte-ren sorrera adibidez (1901), jende
guztiz desberdina bateratzeko gauza izan
zena, hala Lezama-Leguizamón, tradizionalista,
Chalbaud, nazionalista, González Careaga,
monarkikoa edota José María Urquijo
Ybarra, katolikoa. Egin ziren hitzarmen
batzuk, baina, nazionalisten indarra hazi
ahala, nazionalista-antinazionalista lehia
izan zen probintzia horretako eztabaiden
ezaugarri nagusia, 1918tik aurrera batez ere;
kontserbadore dinastiazaleek egindako itun
xelebreak ere azalduko zituen horrek, hala
?La Piña?ko kide ohiak sozialistekin elkartu
zituena.
Politika gertaera jakin batzuek aldatu
zuten egoera. Bizkaian, nazionalistek batbatean
agertu zuten indarra izan zen gauzarik
nabarmenena: 1917an Diputazioaren
lehendakaritza lortu zuten, eta Gorteetako
diputatu guztiak urte bete geroago, Bilbokoa
izan ezik, urte horretatik aurrera Prieto
sozialista izango baitzen Bilboko diputatua.
Nazionalistek Bizkaian zuten oparoaldia
laster zabalduko zen beste probintzietara
ere. Gipuzkoako barruti mendebalekoenean,
Bergaran, beste diputatu bat lortu
zuten, Iruñean bezala, kontserbadore karlista
eta mauristekin elkartuta. Bilbo eta
Donostiako udaletan talde nagusia izan ziren,
eta, geroxeago, 1920tik aurrera, bigarrena,
karlisten atzetik, Gasteiz eta Iruñekoan.
Dinastiazaleei dagokienez, indarrak bateratzeko
alferreko saio asko egin ondoren,
berregituratu ziren azkenean, eta horrek, eta
nazionalisten arrakastaren aurkako erreakzioak,
koalizio saio bat egitera bultzatu zituen,
Liga de Acción Monárquica-ren inguruan;
liberal zahar batek, Gregorio Balpardak,
eta itzal handiko pertsonek (hala Luis
Salazar Zubía, Datoren aldeko kontserbadorea
eta Diputazioko lehenkari ohia, edota
Ramón Bergé eta Félix Lequerica mauristak)
fundatu zuten 1919an. Ligak, besteak
beste, lortu zuen, aurrenik, Bizkaiko probintzia
erakundeen ordezkaritzaren kontrola
monarkikoentzat berreskuratzea, bere inguruan
berriz ere ?industriaren kapitainak? biltzea
(Gandarias, Chávarri, Ybarra, Echevarría
eta beste batzuk sorreratik bertatik sartu
ziren Ligan), eta etorkizun hurbilerako
zertzea bizkaitar oligarkiaren oinarri ideologiko
eta politikoak: bizkaitarrismoa, espainolismoa
eta antinazionalismoa (euskaldunen
kontrakoa), argi asko adierazten
zutenak nola ari ziren autoritarismoaren
aldera egiten. Bestalde, horrekin guztiz egituratua
geratu zen bizkaitar politikaren hirukia: monarkikoak, nazionalistak eta sozialistak.
Araban, Guillermo Elío kontserbadoreak
eta Gabriel Martínez de Aragón liberalak
zirela buru, Eduardo Datoren inguruan bildu
ziren karlismoaren kontrako guztiak; era
horretan karlisten nagusitasun aldia amaitu
zen, eta jarri ziren Gasteizko ?indar biziak?
probintziako politikaren buruzagi. Prozesu
horretan, errepublikarrek, hasieran koaliziora
erakarri bazituzten ere (Alianza Patriótica
Alavesa zuen izena), berezko ezaugarriak
galdu zituzten, eta krisi sakon eta ezin
gaindituzko batean sartu ziren. Karlistek,
besterik gabe, denbora pasatzen utzi zuten,
harik eta Aliantza desagertu eta eskuineko
beste bloke batzuk sortu ziren arte; haietan
tradizionalistek berreskuratu zuten zertxobait
aurreko posizioa. Izan ere, Datoren
Aliantzaren politika jardunak, diskurtsu
politikoan baino areago interes materialetan
oinarriturik ?mesede truke, Gasteizek
Eduardo Dato hautatzen zuen barrutiko
diputatu?, bizkortu egin zuen arabar alderdien
krisia, haien ideologia profilak apur
bat ezabatu baitzituen. Krisi hura onuragarria
gertatu zitzaien bai euskal nazionalistei,
hiriburuan, beherantz zihoan Errestaurazioak
gastatu gabeko alderdi bakarra baitziren,
bai Urquijozaleei, haiek, eskuinerako
jarrera orokorrak lagunduta, Amurrioko
barrutian zuten nagusitasuna probintzia
osora zabaldu baitzuten, baita Gasteiza ere.
Nafarroan, gertaerarik nabarmenena alderdi
kontserbadore indartsuaren baitan
gertaturiko haustura izan zen, alderdi maurista
sendotu zuena; hura zen tradizionalista
ez zirenetan garrantzitsuena, Diario de
Navarra-ren orrialdeek ondo babestua. Iruñeko
mauristek, karlistek eta nazionalistek,
behin eta berriz eskuratu zuten, txandaka,
1918tik aurrera eta elkartuta, hiriburuko ordezkaritza;
mauristek ere ordezkariak lortu
zituzten Agoitzeko barrutian (Barricartek
hartu zuen Conde de Rodeznoren karlistaren
lekua). Hegoaldean, Tafallan eta Tuteran,
kontserbadoreak Datoren jarraitzaileen
pareko ziren, José María Méndez Vigo
eraginkorraren mende. Nolanahi ere, tradizionalistek
ez zuten indar askorik galdu,
Vázquez de Mallaren zatiketaren ondorioak
gorabehera; banatutakoak mauristekin
elkartu ziren, bozeramaile berezi bat zutela,
Víctor Pradera, nafarrismo politikoaren
aldezle zena. 1921ean, tradizionalisten artean
izandako aldaketak zirela-eta, koalizio
bat osatu zuten jaimistek euskal nazionalistekin,
Aliantza Forala: berrizalea gertatu
zen Nafarroarentzako egitarau politiko benetako
baten adierazpen zelako, eta era
horretan 1923 arte boto gehienak bildu zituen
probintziako erakundeetan.
Gipuzkoan, azkenik, ez zuen nagusitasunik
galdu tradizionalismoak, integristen
eta karlisten (jaimisten) artean banatuta, zeinbere feudoan. Azken horien alderdiak jarraitu
zuen boto gehien biltzen, era guztietako
hauteskundeetan eta erakundeetan.
Eskuineko taldeen artean, bi indartu ziren.
Aurrena, kontserbadoreak; probintziako
politikak eta euskal politikak eskuin aldera
egin izanak lagunduta, eta bestetik eskuineko
indarrak bateratzeko saioen ondorioz,
ordezkarien kopurua gehitu zuten, eta Gipuzkoan
zuten benetako presentzia sendotu.
Bigarren, euskal nazionalistak; eskuineko
gainerako taldeekin elkartuta nahiz
bakarka, emaitzak asko hobetu zituzten, bai
Donostian bai Bergarako barrutian, eta,
gutxiago izan arren, baita Tolosako eta Azpeitiko
barrutietan ere. Ezkerrean, oso maila
garrantzitsuetan mamitu zen errepublikarren
krisia. Oso behera egin zuten, liberalen
onurarako; hala, alde horretatik irabazten
zutenarekin orekatu zuten liberalek eskuinetik
galtzen zutena (kontserbadore dinastiazaleen
mesedeetan).
Errestaurazioaren azken krisiaren unea
bestalde, politika alderdien baitan, une larri
eta liskar handiekin batera gertatu zen
Euskal Herrian. Errepublikarren artean sekulako
krisia sortu zen bat-batean, alderdia
desagertzeraino ia. Errusiako Iraultzaren
eta Hirugarren Internazionalaren zuzeneko
ondorio gisa, komunistak eta sozialistak
banatu egin ziren 1921ean; nolanahi
ere, banaketa hori sindikatuetan antzeman
zen batez ere, politikan eta hauteskundeetan
baino gehiago. Urte horretan bertan
bereizi ziren talde nazionalistako ?aberrianoak?,
eta bi talde sortu ziren, batez ere
Bizkaian garrantzitsu zirenak: Comunión
Nacionalista Vasca eta PNV-EAJ, bereizitakoek
hartu zuten izena. Gainerako probintzietan
talde ofizialarekin geratu ziren
nazionalista gehienak. Karlistek ere izan
zuten beren zatiketa mellista (Vázquez de
Mella, bultzatzailearen izenagatik), aurreko
integristenarekin elkartu zena; baina zatiketa
hark, aldi berean, beste taldeekin elkartzeko
aukerak zabaltzen zituen, mauristekin
esate baterako, eta nolabait jaimisten diskurtsu
zaharkitua berritzen zuen. Horrez
gainera, oso ahulduta baitzebiltzan garai
hartan, euskal nazionalismoaren bultzadak
Bizkaian sorrarazitako eztabaida ere beretu
behar izan zuten, nazionalismoak nola
indargabetzen zituen ikusiz. Primo de Riveraren
kolpe militarra iritsi zenean, 1923ko
irailean, euskal gizartea, politikari zegokionez,
gizarte espainolaren krisi berean zegoen
murgildua, eta horregatik ere ez zion
behar bezalako indarraz kontra egin diktaduraren
ageriko mehatxuari.
Euskal pluralismoa
Juan Pablo Fusik bere garaian esan bezala,
Errestaurazioko euskal gizarteak ?gerora
Errepublikarenak bezala? pluralismobat adierazi zuen. Honela definitzen zen
kultura eta politika pluralismoa ?Horace M.
Kallenen proposamen batetik abiatuta?:
?Ezaugarri nagusia bere baitan talde kultural
eta etniko desberdinak izatea duen lurralde
errealitatea, elkarren ondoan harmoniaz
bizi diren taldeak eta kultura baterakor
batean elkartu gabeak?. Gure kasuan, lehen
ondorioa ?oraindik ere agerikoa gaur?,
nortasun bateratzaile bat ez izatea da, aitzitik,
kultura desberdinak izatea.
1900 eta 1936 artean ordena politiko
berri bat mamitu zen, oinarrizko bi gertaerek
definitzen dutena:
Aurrena, euskal politikaren hiruki forma
izateko joera, hiru kultura politiko desberdinduetan
oinarrituta: eskuin espainolista,
euskal nazionalismoa eta ezker demokratikoa
edo errepublikar-sozialista. Fusik, gainera,
?hiruki polarizatua? dela dio, elkarren
kontrako baitira euskal herritartasunaren
ideia eta espainoltasunarena, nazionalistek
eta monarkiazaleek bultzatzen zituztenak,
hurrenez hurren. Horrez gainera, ez da hiruki
perfektua, talde bat baino gehiago
baitago erpin bakoitzean: tradizionalistak
eta hainbat eratako dinastiazaleak (liberalak
edo kontserbadoreak); nazionalistak, liberal
errejionalista eta etniazale independistetan
banatuak, eta, geroago, joera
laikokoak (Jagi-Jagi); ezkerraren baitan,
berriz, baziren hainbat eratako sozialista eta
errepublikarrak, beste eremu sindikaletan
eta politikoetan zebiltzanez gainera: CNTko
anarkistak eta anarkosindikalistak, eta komunistak.
Bigarren, ez zegoen erabat nagusitasuna
zuen indarrik, egoera politikoa desberdina
baitzen probintzia bakoitzean. Egoera hori
sendotu egingo zen, gainera, Bigarren Errepublikarekin.
Horretatik abiatuta, geografia eremuak
bereiz daitezke, bakoitzean nagusi zen
egoera politikoaren arabera. Hala, errepublikar-sozialisten
eraginpeko eremuak Bilbo
eta Nerbioi ibaiaren mea eta lantegi esparrua
hartuko lituzke, eta Donostia, Irun,
Eibar, Gasteiz eta Iruñea. Eremu nazionalista,
berriz, hau izango litzateke: Bilbo,
Bizkaia (1918tik aurrera), Gipuzkoako parte
bat (mendebala hasieran eta gero,
1930etik aurrera, gainerakoa), Arabako iparraldea
eta Nafarroako mendebal eta iparmendebala.
Eremu tradizionalista Arabak
eta Nafarroak osatuko lukete, eta horiekin
batera Tolosa eta Azpeitiko barruti urbanoek,
eta Durango eta Markina bezalako
bizkaitar barrutiek (gero eta ahulago, halere,
nazionalisten indar hartzearen ondorioz).
Eremu monarkiko-espainolistak, azkenik,
Bilbon izango luke gune nagusia (eskuin
espainolista), eta eragina zuen, halaber, Donostian
eta Gasteizen (monarkiko liberalak)
eta kazikismo dinastiazaleen eraginpeko
lurraldeetan (Amurrio eta Balmasedatik,
Tutera edo Tafallaraino).