Historia»Aro berria
Aginpidea, urrialdia eta zergak: gizarte gatazka
Aro Berrian egonkortasunezko aldi luzeak eta indar handiko
gatazkak izan ziren Euskal Herriko gizartean, eta gatazka horiek
matxinada eta liskarrak sorrarazi zituzten, Euskal Herriko gizarteko
kontraesanak agerian utzi zituztenak. Tokian tokiko gatazkak izan ziren
haiek, ez beste leku batzuetakoak bezain odoltsuak, baina kutsu
politiko handiagoa zutenak, aldika aldika erregearen aginpidea
mehatxatzen zuten foru ezaugarrien eraginez. Agintea eskuratzeko
borrokak, monarkiak bultzatutako zerga politika gogorrak eta merkatu
sistema indarrean jarri ahala gizarte talde askok jasan behar izan zuten
urrialdiak, gizarte gatazka gogorrak sortu zituzten aldi honetan.
Nolanahi ere, Aro Berriko lehenengo bi mendeetan jauntxoen eta
zergen aurkako liskarrak nagusitu ziren, baina XVII. mendearen
erdialdeaz geroztik oinarri-oinarrizko elikagaiak garestitu izana izan zen
matxinada gehienen arrazoi nagusia.Begien bistako gauza dirudi gizabanakoen
arteko liskarrek eta tirabirek ez
dutela berez gizarte mugimendurik eratzen,
baldin eta gizabanako horiek ez badira, jakina,
elkarrekin ados jartzeko eta liskar
horiek elkarrekin bat harturik aurkezteko
gauza. Beraz, ezin har daitezke gizarte mugimendutzat
agintariei, taldeei edo oro har
gizarteari eskari jakin bat egiteko egintza
kolektiboak baizik. Hala, gizarte mugimendu
orok bakezko edo indarrezko eskari bat
izaten du muinean eta oinarrian, norbaiten
gogoa bereganatzeko edo, presioz ala beldurrez,
hura amore ematera behartzeko.
Bere eskaria onartua izatea du gizarte mugimendu
orok azken helburua.
Aro Berrian, egonkortasunezko aldi luzeak
–edo azaleratu gabeko tentsio aldiak–,
eta indar handiko baina iraupen gutxiko eta
jarraitasunik gabeko gatazkak izan ziren
Europako gizartean. Europa osoan estatuaren
sorrerak, monarkia berez autoritarioa
betiere gidari, Erdi Aroko antolamendua eta
herentzia berritu eta gainditzeko ahalegina
ekarri zuen, besteak beste, hala pentsaerari
nola aginpidea baliatzeko erari zegokionez.
Errege berriek talde pribilejiatuen presioei
eta aginpideari aurre egin behar izan
zioten, lurraldea behar bezala antolatu beharizan zuten, lege sistema egokitu eta
estatuaren erakunde berriak jarri, estamentuetan
oinarritutako erakunde zaharren ordez.
Testuinguru horretan, gizarte liskarrak
etengabeak izan ziren, eta liskar horiek krisialdietan
gertatzen ziren, edota era askotako
arrazoiek sorrarazitako oztopo politikoak
izaten zirenean: erregea adingabea
izan eta haren ordez senide bat edo tutore
bat erregetzan zegoenean; atzerritar bat
errege izendatzen zutenean; aginpide zentralaren
eta erresuma zaharretako agintarien
arteko liskarrak izaten zirenean; ministro
gehien batek gehiegizko eskariak egiten
zituenean; zerga berriak jartzen zituztenean;
edo, bestela, erregearen eta haren aholkularien
ahultasunaren eta izen txarraren eraginez.
Gogora ditzagun, azaletik bada ere,
garai hartan gertatu ziren liskar nagusiak,
batzuk herriak elezahar gisa hartuko zituenak:
Gaztelako komunitateen eta Valentziako
hermandadeen matxinada, 1520-1522
inguruan gertatuak biak; nekazari alemanen
gerra 1524-1525ean, Luteroren erreforma
lehen urratsak egiten ari zenean; Kett buru
izan zuen ingeles matxinada, 1549an; Alpujarretako
mairu kristauen matxinada(1568-1570); Aragoien 1591n izandako gorabeherak,
Antonio Pérezen gertaerak zirela
medio; Eskoziako matxinada (1638-1651),
eta Irlandakoa (1641-1652); Evorako (Portugal)
altxamenduak 1637an; 1640tik aurrera
Katalunian, Portugalen, Napolin eta Sizilian
izan ziren matxinadak; 1632-1645 inguruan
Guyennen, Languedocen eta Proventzan
izan ziren altxamenduak; “Fronda” izeneko
matxinada Frantzian (1648-1653); Razin
buru izan zuen matxinada Volga Behean
(1670-1671); Kataluniako Barretinen altxamendua
1688an eta Valentziako hermandadeen
bigarren altxamendua (1693-1695);
Bulavin (1707-1708) eta Pugacheven (1773-
1774) matxinadak Sortaldeko Europan; Esquilacheren
altxamendua Madrilen eta probintzietan
1766ko udaberrian; 1766ko gosearen
matxinadak Ingalaterran, etab.
Oso zaila da kausa bakarra bilatzea gatazka
horietan guztietan, bai horietako gatazka
bakoitzean ere. Zerga astunek, espekulazioak,
soldaduak indarrez biltzeak, tokian
tokiko agintarien oligarkizazioak, auzoondasunen lapurretak, lurrak mugatzeak,
ehizaren eta arrantzaren gaineko eskubideek,
gastuak mugatzeko pragmatikek,
politika eta administrazioa zentralizatzeko
neurriek, etab… erantzun gogorra izan zuten
nonahi herriaren aldetik, herriak betidanikako
ordenari eusteko edo ordena hori
berritzeko joera baitzuen. Erlijioa ahaztu
gabe, jakina, XVI. eta XVII. mendeetako
Europan ikur horren pean bildu baitziren
gizarte mugimenduak, baita jatorriz erlijioarekin
zerikusirik ez zutenak ere.
Euskal Herrian garai hartan izan ziren
gatazkak ezin dira testuinguru horretatik
kanpo ulertu. Esan beharra dago hala ere
gehiago mugatu zirela herrietara edo eskualdeetara;
oro har, ez ziren Europakoak bezain
odoltsuak izan, eta erlijioak ez zuen
haietan bezainbat indar izan. Euskal Herriko
gatazka askotan, ordea, indar handiagoa
izan zuen politikak, erregeek noizbehinka
mehatxatzen zituzten foruak zirela-eta, baina
baita euskal gizarteak bere baitan zituen
kontraesanen ondorioz ere. Zentzu horretan,
gatazka haiek oso herrikoiak izan ziren,
nekazari girokoak batez ere, monarkiaren
helburuak maiz aintzat hartzen zituzten
oligarkiei aurre egiten zietenak. Nekazariak
kontserbadore samarrak ziren,
aurre egiten zieten berrikuntzari, zerga berriei,
Erdi Aroko “erabilera txarrak” berriz
baliatu nahiari, alegia, mendeen mendetatik
ohiturazkoa izan zena aldatu nahi zuen
orori. Jaunen, erregeen eta hirien garapenaren
eraginez mende haietan aldatzen ari
zen ordena morala, legala, baita kulturala
ere lehengoratzea zuen helburu matxinada
kolektiboak.
Beraz, herriak kalte zerrenda luze bati
egiten zion erresistentziak sortu ziren Euskal
Herriko gizarte gatazkak; kalte horiek
–J. Madariagak egoki adierazten duen bezala–
honela laburbildu daitezke kronologiaren
arabera: lehenik XVI. eta XVII. mendeetan
jauntxoek Erdi Aroan izan zuten
nagusitasuna berriz ezartzeko izan zen prozesua;
geroago, handiki gutxi batzuek udaletako
eta probintzietako erakundeetako
karguak gero eta gehiago kontrolatzeko eta
kargu haietatik ekonomiaren eta zergen
ardura bere gain hartzeko izan zuten joera;
gainera, Espainiako eta Frantziako monarkiek
zerga gehiago ezarri izana, estatu
modernoaren antolamenduaren kostuak
klase behartsuenen bizkar ordaintzeko ahaleginean;
foru sistemak ahultzeko saioa eta
beste zerga komun batzuk, gudarostea ordaintzeko
zergak, adibidez, foru lurralde
horietara zabaltzea; azkenik, merkatu sistema
gero eta gehiago finkatzeak eta horrek
ekarri zituen ondorioek –espekulazioa,
kalea baserriari nagusitzea eta harreman
ekonomikoen sistema tradizionala iraultzea–,
erresistentziak eta kontrakotasunak
sortu zituzten nekazarien artean.Nolanahi ere, laburbiltzearren eta ikuspegi
orokorregia emateko arriskuaz, Euskal
Herriko gatazkak hiru sailetan bana
daitezke –gatazka bakoitzaren arrazoi nagusiaren
arabera–: jauntxoen aurkakoak,
XVI. mendean eta ia XVII. mende osoan
nagusi izan zirenak; zergen aurkakoak,
XVII. mendean; bizirik irautekoak, nahiz
gizarte eta politika eduki handia izan, nola
ziren XVIII. mendeko matxinadak.
Aginpidea eskuratzeko lehia: “jauntxoen” gatazkak XVI. eta XVII. mendeetan
Aro Berriko lehen berrehun urteetan,
etengabeak izan ziren nobleziako kide garrantzitsuak
modu batera edo bestera tarteko
gertatu izan ziren liskarrak eta iskanbilak.
Batzuetan, liskar haiek herriaren erresistentziak
sortuak izan ziren, aurre egiten
baitzieten jauntxoak setaren setaz babesten
eta indartzen tematzen ziren eta gehienbat
Erdi Aroaz geroztik indarrean zeuden erabilera
eta eskubide jakin batzuei. Besteetan,
liskar haiek nobleziaren matxinadarako
joerak sortu zituen, ez baitzeuden prest nagusitzen
ari ziren eta beren aginpidea mugatzen
zuten politika eta erakunde berriei
amore emateko. Izan ere, txanpon beraren
aldeak ziren biak.
Funtsean, justizia zibila eta kriminala,
eskumen militarrak eta zergak izan ziren liskarbide,
eta horrez gainera arazo zehatzago
batzuk ere bai, hala nola lan zerbitzuak,ehotzearen monopolioa eta ehizarako,
arrantzarako eta artzantzarako eskubideak,
baita eskubide sinbolikoak ere, adibidez,
jarlekuaren lehentasuna…
Nekazarien eta haien jaunen harremanak
tartean zirenean, horietako zergaren bat
ordaintzen zuten komunitateak zergarik ez
ordaintzeko eskubidea lortzen saiatzen ziren,
gehienetan bake bidez: eskubide horiek
erosiz, auzitara joz, erregearen lurretara
bizitzera joanez, ohiko betebeharrak ez
betez edo aurre egite pasiboaz. Ez da ahaztu
behar baserri giroko biztanleak sakabanatuta
bizi zirela eta sakabanatze horrek oztopatu
egiten zituela nekazarien arteko harremanak
eta, beraz, zaila zela talde protestarik
egitea; horrez gainera, apaizek sermoietan
behin eta berriz aipatzen zuten
indarrean zegoen ordena defendatu behar
zela, ordena hori uka zezakeen edozeren
kontra. Gainerantzean, egoera hari ezin
eutsi ziotenean, nekazariek beren egonezina
bakarka edo talde txikietan protesta
eginez adierazten zuten, eta ez hainbeste
mugimendu kolektiboen bidez. Kontrabandoak,
lapurretek, zergak kobratzen zituzten
funtzionarioei egindako erasoek, eta
gisa bereko beste ekintza askok, egoera
horretan zuten oinarria, eta protesta jendetsuen
arriskua saihesten edo gutxitzen zuten
ihesbide gisakoak ziren. Hala ere, noiz
edo noiz herriaren haserreak gainezka egin
zuen, eta liskar handiak sortu zituen, ia
gerra zibil baten neurrikoak.
Bake bideen adierazgarri gisa, Arabako
Mendoza eta Mendibil herriek, 1554an, auzi
luze baten ondoren, zeinek bere jaunarengandik,
Infantadoko dukeengandik eta
Hurtado de Mendozatarrengandik, justizia
zibila eta kriminala eskuratu zuten, eta erregearen
eta herriaren armarria zeuzkan pikota
bat jarri zuten, jaun haien pikota zaharraren ordez. Handik urte batzuetara,
1652an, Senpereko (Lapurdi) herritarrek
beren errota propioa eraikitzea lortu zuten,
hitzarmen bidez, Cupenneko jaunaren irin
monopolioa baztertuta. Bitartean, Gipuzkoako
Aiztondo, Saiaz eta Areria herriek,
auzi askoren ondoren, justizia makilak erosi
zizkieten Oñaz-Loiola, Idiakez eta Lazkano
etxeei, ordu arte etxe horiei lotuak baitzeuden.
Bizkaiko jaurerrian, XVI. mende hasieran,
parrokia batzuetako biztanleek auzitara
eraman zituzten beren ugazabak; hori
egin zuten Deustuan Juan Alonso de Mujica
y Butronen aurka, San Pedro elizako
hamarrenak eskatzen baitzituen; baita Begoñakoek
ere Juan de Escoriaza beren ugazabaren
kontra, honek elizkizunetan leku
berezi bat izan nahi baitzuen elizan, sagrarioaren
ondoan; eta orobat Gipuzkoako
Andoaingo eta Tolosako herritarrek, hautsi
ere egin baitzituzten ugazaben hilobiak eta
jarlekuak.
Hala ere, probintzietako lurraldea eta
politika ordenatzen, antolatzen eta arautzen
hasiak ziren erakunde eta politika egitura
berrien bultzadari nobleek aurre egin zietenean,
gertaerak are larriagoak izan ziren.
XV. mendeaz geroztik, garapen betean zeuden
erakunde eta politika egitura berriek
“irentsiko” ote zituen beldur baitzeuden,
nobleek borroka odoltsuei ekin zieten beren
aginpideari eta eskumenei eusteko.
Gipuzkoan hiru bider eraman zituzten auzitara
Ahaide Nagusiak (1477-1516-1624).
Ahaide Nagusien bost ondorengok frantsesen
aurkako gerra antolatzeko Billabonan
egin zuten bilera izan zen azkeneko auziaren
sorburua. Batzar Nagusiek, Ahaide Nagusiak
itzuliko ote ziren beldur, susmoa
hartu zioten helburu hari eta galdeketak
egin zizkieten Ahaide Nagusien ondorengo
elkar hartu haiei. Horrela lortu zuten bost
gizon haiek aitor zezaten Ahaide Nagusien
noblezia ez zela mailaz eta etorkiz Gipuzkoako
gainontzeko biztanleena baino
handiagoa.
Araban, jauntxoen eskumenak indar
handiagoa izan baitzuen Aro Berri osoan
zehar, hermandadeen, ahaldun nagusia
buru zutela, eta Arabako jaunen arteko
etsaitasunak bere horretan iraun zuen XVII.. endea arte. Izan ere, aldi hartan hermandade
batzuk behin eta berriz saiatu ziren
Arabatik bereizten –hori gertatu zen Aiaran,
Biasterin, eta 1558an Bizkaiko Jaurrerian
sartu zen Orozko bailaran–, jauntxoen eraginez
gehienetan.
Jauntxoen ofizialek eta Arabako hermandadekoek
tirabirak izan zituzten maiz
eskumenen alorrean. Askoz tirabira gehiago
sortu zituen alor militarrak. Gai horretan
hermandadeek eta erregeak interes
berberak zituzten, erregeak nobleziarenaginpidea suntsitu nahi baitzuen. Azken Erdi
Aroko gatazka politiko eta sozial asko Erdi
Aroko gudarostearen egiturari esker sortu
ziren; gudaroste mota hura jauntxoen gerra
taldeez osatua zegoen gehienbat; gerra
talde horiek batzuetan erregearen zerbitzura
jartzen ziren, baina aldi berean aukera
ematen zioten nobleziari estamentu arteko
liskarretan edo nekazariekiko borroketan
indarkeria baliatzeko eta, ez gutxitan, merkatariei
zergak bidegabeki eta indarrez kobratzeko.
1496an erregeak alardeak ez egitera eta
bere lurretan gizon banaketak ez egitera
behartu zituen Orgaz, Oñate eta Salinaseko
kondeak, erregeak zerbitzu militarra
egitera deitzen zituenean. Hala ere, nobleak
edozein abagunez baliatzen ziren alor horretan
zituzten pribilejioak berreskuratzen
saiatzeko. Horrela, 1531n, jauntxo batzuek
alardeak egin zituzten hala eta guztiz ere,
eta 1597an Arabako Batzar Nagusiek zedula
bat irakurri behar izan zuten “… ez jaun
tituludunek ez probintzia honetako beste
inork ez dezan probintzia honetan soldadu
zerrendarik egin, aitzitik, eutsi diezaiotela
orain arteko ohiturari…”
Testuinguru horretan ordea, Araban eta
Gipuzkoan gutxienez, komuneroen matxinada
izan zen borroka horren adierazgarri
nagusia.
Komunitateagatik hil?
1520eko ekainetik 1521eko apirila arte,
altxamendu bat izan zen Gaztelako erresumako
zati handi batean, historialari batzuen
ustean Europako Aro Berri goiztiarreko
hiri matxinada gogorrena izan zena eta,
beste batzuen ustean, benetako iraultza izan
zena. Altxamendu hura indarrean zegoen
aginpidearen aurkakoa izan zen, gehienbat
Isabel erregina 1504an hil ondoren administrazioa
eta erakunde politikoak desegin
izanak eta haren biloba Karlos I.ak Iberiako
penintsulan egin zuen egonaldiko lehen
aldian egin zituen hutsegiteek bultzatua.
Komuneroen erreibindikazioak, besteak
beste, politikoak, administratiboak eta ekonomikoak
izan ziren: erresumaren aginpidea,
gorteek ordezkatua, indartzea erregearen
aginpide gero eta handiagoaren aurrean;
kargu publiko nagusiak, zibilak nahiz elizakoak,
kontrolatzea eta gaztelarren esku
uztea; hobekuntzak egitea justizia administrazioan
pertsonaren eskubideak eta jabetza
eskubidea errespetatzeko; neurri protekzionistak
ezartzea Gaztelako ekonomiarentzat
–ehun industria babestea, erregeak jarritako
zerga berriei uko egitea, Ameriketatik
ekarritako urrea eta zilarra babestea–,
etab. Geroago gizarteko talde erradikalagoak
bildu zitzaizkien komuneroei, erasotzen zietela handikiei, eta oro har aberatsei,
eta haien pribilejioak desagertzea eskatzen
zutela. Eskari horien aurrean, noble
gehienek, handikiek alegia, erregearen alde
egin zuten, nahiz hasieran neutralak izan
ziren, eta haien laguntza erabakigarria izan
zen komuneroen gudarostea Villalarrak
1521eko apirilaren 23an armez garaitzeko.Arabar noble batek “komunero
gisa egin zituen ibilerak”Komuneroen higikundeak gorabehera
handiak izan zituen Euskal Herrian, eta baita
ezaugarri bereziak ere, leinuen arteko liskarrei
lotuak. Araban eta Gipuzkoan izan
zuen eraginik, gutxiago ordea Bizkaian.
Arabako higikundea ez zen, ustez, berezkoa
izan. Probintzia hartan ez zen falta izan
komuneroen egitarau politikoarekin bat
egiten zuen pertsonarik, besteak beste,
Antonio Gomez de Ayala jauna, Fray Juan
de Vitoria, Fray Diego de Armas edo Alvaro
de Mendoza jauna. Baina neurri batean,
bere gogoaren kontra sartu zen Araba matxinada
hartan, kanpoko presioen eraginez
eta abagune zail hura bere interes partikularrak
defendatzeko baliatu zuen pertsona
baten bultzadaz, Aguraingo konde Pedro
López de Ayalarenaz, alegia.
Gizon horrek harreman estuak izan zituen
erregearen izenean gobernatu nahi
izan zuen komuneroen batzarrarekin, egoitza
hasieran Avilan eta gero Tordesillasen
izan zuenarekin. Batzar horrek López de
Ayala izendatu zuen Burgosko iparraldetik
itsasora bitarteko eremuko komuneroen
kapitain jeneral. Izendapen horrek aginpide
handia eman zion, korrejidoreak, alkateak,diputatuak eta justizia administratzeko
ardura zuten funtzionarioak izendatzeko
ahalmena, baita zergei zegozkion eskubideak
ere, bere esku zuela komuneroen batzarra
ezagutzen zuten hiriak eta haren
mende zeuden lurraldeak mantentzea.
Izan ere, izendapen hura taktika jakin
bati zegokion: eragotzi beharra zegoen Burgosen
zegoen Gaztelako Kondestablearen
errege gudarosteak armak eta jakiak hartu,
eta Gaztelako erdialdera joan zedin komuneroak
zapaltzera. Gerra hartan, Arabak
zuen kokalekua zela-eta, López de Ayalarekiko
hitzarmena ezinbestekoa zen komuneroentzat;
izan ere, erregearen soldaduek
ez zituzten komuneroak Villalarren garaitu,
harik eta Aguraingo kondea garaitu ez
zuten arte. 1521eko otsailean agindua eman
zioten Pedro López de Ayala jaunari, moztu
ziezaiola bidea Hondarribitik abiaturik
Kondestablearen gudarostea indartzera zihoan
artileriako konboi bati. Komeni zen
orobat euskal probintziak eta merindadeak
akuilatzea komuneroen batzarraren alde
altxa zitezen. Egintza hark arrakasta izan
zuen, arrakasta iragankorra ordea. Lortu
zuen aguraindar hark soldadu saldo handiekin
destakamendu txiki hura zeharo garaitzea,
baina komuneroek ez zituzten kanoiak
eskuratu, erregearen soldaduek aldez
aurretik suntsitu zituztelako. Gudu hura
martxoaren 8an izan zen Arratiako bailaran.
Bitartean, buruzagi komunero hark
setioan jarria zuen Gasteiz, eta, diotenez,
haren kapitain Gonzalo de Barahonak hiri
hartan sartzea ere lortu omen zuen oinezko
1.000 soldadurekin, banderak zabalik eta
“Ayala, Ayala” oihu eginez. Arabako ahaldun
nagusia Trebiñora joan zen ihesi, Kondestableagana
eta Naxerako dukeagana babes
bila. Erregearen gudarosteak berriz
hartu zuen Gasteiz, Agurain beretu zuen eta
jo eta su txikitu zuen Koartangoko bailara,
López de Ayala kondearen feudoa, alegia.
Azken borroka 1521eko apirilean izan zen
Duranako zubian, eta harrezkeroztik leku
hura arabarren Villalar bihurtu zen.
Mendekuz, erregeak Pedro López de
Ayala jaunaren jaurerriak beretu zituen eta
su eman zion Ayalak Gasteizko San Bizente
elizaren aldamenean zuen jauregiari; bitartean,
Barahonari lepoa moztu zioten
Egurraren plazan, Santo Domingo komentuaren
aurrean. Zamorako Fermoselle gazteluan
eta Portugaleko erresuman erbesteraturik
ibili ondoren, Aguraingo kondea
1524ko maiatzaren 16an hil zen, batzuen
ustez Burgosko errege espetxean eta, beste
batzuen ustez, Burgosko Salinas kondearen
jauregian, han giltzapetu baitzuten, erregeak
barkatuko ziolako itxaropenaz Gaztelara
itzuli ondoren.
Argi dago, beraz, komuneroen batzarrak
ez zukeela Araban laguntza handirik izango,
baldin eta Aguraingo kondea matxinatuizan ez balitz. Izan ere, bi alde horien
arteko harremana ez zen batere naturala,
komuneroen higikundea iraultzailea baitzen,
Pedro López de Ayala jauna kide zuen
lurralde nobleziaren aurkakoa.
Orduan, zerk bultzatu zuen Aguraingo
kondea liskar hori sortzera? Batzuen ustez,
kondea bihurria omen zen, diziplinarik
onartzen ez duten horietakoa, izaeraz indarkeriari
emana, indarkeria bere familiarekin
ere maiz erabilia zuena. Beste batzuen
ustez, berriz, Diego Martínez de Alava
ahaldun nagusiari zion ezinikusia omen zen
liskar horren arrazoi nagusia; ezinikusi hori
areagotu egin omen zuen ahaldun jaunak
kondearen bigarren emazte Margarita de
Saluces y Foix andreari babesa eman izanak,
emakume hori, kondeagandik zakarki
bereizi ondoren, seme-alabak berekin eramanik
Gasteizen gerizatu zenean.
Hala ere, pisu gehiagoko beste arrazoi
batzuek eragina izan zuten Aguraingo kondearen
jarreran. Lehenik, noble izateak
berak estatu mota berri bati aurre egitera
bultzatzen zuen, estatu moderno eta autoritario
horrek, aristokrazia oinarri nagusitzat
izanik ere, nobleziaren aginpidea eta autonomia
mugatzen baitzuen. Bigarrenik, Arabako
jaurreri garrantzitsuenetako baten jabe
izateak Araban sortzen ari zen antolamendu
politiko berria, jaunaren eskumenetik
kanpokoa, atzeratzera bultzatzen zuen;
1463an sortu zen hermandadeak eta haren
bi zutabe nagusiek, Batzar Nagusiak eta
ahaldun nagusiak, gorpuzten zuten antolamendu
berri hori. Ordenamendu hori mesedegarria
zen hirietako oligarkientzat eta
kaltegarria, berriz, goi nobleziarentzat.
Horrez gainera, baziren beste bi arrazoi
aurrekoak bezain garrantzitsuak. Aguraingo
kondeak Aiara, Urkabustaiz, Artziniega
edo Aguraingo bere basailuekin izan
zuen liskarra –haietako batzuek erregearen
mende egon nahi zuten–, haiengan zuen
aginpidea areagotu nahi izan baitzuen Erdi
Aroari zegozkion tratu txarrak emanez. Eta,
azkenik, goi nobleziako beste kide batzuekiko
etsaitasuna, batez ere Gaztelako Kondestable
Iñigo Fernández de Velasco jauna,
Karlos I.a kanpoan zenean Erresumako
gobernari zenarekikoa. Bi jaun horiek aspalditik
zebiltzan liskarretan lur batzuen jabetza
zela eta; horietako lur batzuk Palencian
zeuden (Ampudia), eta XV. mende
erdialdeaz geroztik Velascotarrak ziren hango
familia ahaltsuena; beste lurrak, berriz,
Koartango, Aiara, Laudio eta Okendoko
bailara estrategikoetan zeuden, garrantzi
handikoak ziren hain zuzen ere Arabako
eta Gaztelako ipar-ekialdeko pasabidean,
eta Aguraingo kondea zuten ia osorik edo
zati batean lur haiek jaun eta jabe.
Matxinada galdurik asmo guztiak hutsean
gelditu zitzaizkion López de Ayalari,
eta jauntxoen aginpidea sendotu nahiabaztertua gelditu zen Araban. Diego Martínez
de Alava jauna, Aguraingo kondearen
etsai handia, izan zen hain zuzen bukaera
horrek mesede handia egin zion arabarretako
bat, erregeak haren familiari eman baitzizkion
Agurain, Bernedo eta San Adriango
jabetzak, ordu arte López de Ayala komuneroaren
esku egonak.Komuneroen “gaitza” GipuzkoanGipuzkoan, komuneroen altxamenduak
beste tankera bat izan zuen, baina gertakari
hura ere ez zen bete-betean komuneroei
zegokien zerbait izan. Gipuzkoako altxamendua
Gaztelakotik bereiz hasi zen, geroago
lotura eta harremana izan zuten, eta
azkenerako bazirudien gipuzkoar matxinatuen
nahiak komuneroenekin nahastuak
zeudela. Komuneroen matxinada piztu baino
askoz lehenago, liskarretan hasiak ziren
Gipuzkoan Ahaide Nagusiak, Gipuzkoako
bizitzan eta Batzar Nagusietako ordezkaritzan
bigarren mailan egotera behartuak izatearen
kezkaz. Ahaide Nagusien asmoak
Getariko Batzar Nagusian gauzatu ziren
–1517ko azaroa–, batzar hartan erabaki baitzen
dozena erdi bat hiribilduk, 70 urte
baino lehenagotik, Gipuzkoako Batzar Nagusietan
zuten aginpideari buru egiteko ordenantza
bat egitea. Hiribildu horiek berek,
Ahaide Nagusien jarrera ikusita, errejimen
tradizionalaren eta Gipuzkoari gehien komeni
zitzaionaren eusletzat agertu zuten
beren burua.
Hala bada, Gipuzkoa bi alderditan zatitua
gelditu zen. Batak, Donostia buru zuela,
kostaldeko merkatari hiriak biltzen zituen,
Karlos I.ari men egiten ziotenak eta
estatuaren antolamendu zentralizatuena
onartzen zutenak. Erregearen aldeko alderdia
zen hura. Besteak, itxuraz komuneroa,
Tolosa zuen buru eta Hernanin batzarra,
barrualdeko nekazaritza eta abeltzaintzaren
interes ekonomikoak aldezten zituen eta
zeharo foruzalea zen. Alderdi bati zein besteari
hiribildu asko bildu zitzaizkion, eta,
askotan, hiribildu horiek aspaldi-aspaldiko
aurkakotasunak sortutako elkarren arteko
liskarrak berpiztu zituzten (ezaguna da Tolosaren
eta Donostiaren arteko etsaitasuna,
Donostiaren eta Hernaniren artekoa, Oiartzunen
eta Errenteriaren artekoa, Hondarribiaren
eta Irunen artekoa, etab.). Oro har,
alderdi disidenteak lurralde handiagoa eta
trinkoagoa hartu zuen, estrategiaren aldetik
hobeto kokatua zena eta biztanle dentsitate
handiagoa zuena.
1518ko udaberritik 1520ko uda bitarte
bizi izan zuen Gipuzkoak tentsio mailarik
handiena. Hernaniko batzarrak 4.000 gizoneko
gudarostea deitu zuen gerrara eta
Donostiakoak beste horrenbeste egin zuen.
Gerra iragartzera iritsi ez baziren ere, borrokaegin zioten elkarri, eta bi alderdietan
izan zen hildakorik eta zauriturik. 1521eko
udaberrian ezbehar handiak izan ziren, sagarrondoak
bota zituzten, soroak hondatu
eta etxeak erre, eta bi alderdiek prozedura
laburreko sententziak eman zituzten eta
jende askori ezarri zioten heriotza zigorra.
Baina, zergatik sortu zen nahaspila hura
Gipuzkoan? Itxuraz, erregeak Gutierre
Quixada korrejidore izendatu izanak piztu
zuen iskanbila hura. Gizon hori, gainera,
gerrako kapitain general zen Gipuzkoan eta
bere esku zituen militar zein administrazio
eskumenak. Korrejidore berria ez zen Gipuzkoara
iritsi, eta bolada batean probintzia
hori erregearen justiziarik gabe egon
zen.
Hala ere, benetako liskarra haren ondorengo
Cristobal Vázquez de Acuña lizentziaduna
izendatu zutenean sortu zen, Gipuzkoako
batzar partikularrek alde egin
zezala eskatu baitzioten. Gizon hori erregearen
kontseiluko kidea zen, eta 1508tik
1509ra Gipuzkoako korrejidore izana zen,
geroztik, 1520 arte, lotura estuak izan zituela
Gipuzkoarekin. Uste izan zuten beraz
Gipuzkoak onartu egingo zuela izendapen
hura, hain zuzen ere harremanak izan
zituelako probintzia horrekin. Hala ere,
Gipuzkoara iritsi zenean 1520an, hiribildu
askok, barrualdekoek, gogo txarrez hartu
zuten lehenengo egunetik, arbuiatu egin
zuten eta ez zuten erregearen aginpidearen
ordezkari eta korrejidore gisa onartu.
Hiribildu horien ustean, bi korrejidore horien
izendapena Gipuzkoako pribilejioen
eta foruen kontrakoa zen.
Orduan jarri zen harremanetan alderdi
disidentea Tordesillaseko batzarrarekin.
Esan beharra dago, hala ere, Araban ez
bezala, gipuzkoar asko komuneroen alderdiarenaldekoak zirela, kronikariek diotenez.
Hori zioen Pedro de Zuazola gipuzkoarrak,
erregearen idazkariak, harriturik
ikusiriz “lurralde hau ukitzen ez badute
ere beste haiek dituzten kexuek, egin dute
hain oker handia, nola baita legez makur
eta desegitez labur diren komunitate horiei
jarraitzea”. Komuneroen “gaitz” horren ondorioz
Gipuzkoako komuneroek harremanak
izan zituzten Frantziako erregearekin,
dirua bidaltzen baitzien hark, gaztelarrei eta
nafarrei bidaltzen zien bezala. Hori zioen
behintzat Burgosko Diego López de Castrok.
Donostiak eta bere kideek erregeari leial
iraun zuten, Hermandadeari, ordenantzei
eta eskualdeko askatasunei uko egin gabe.
Hernani eta bere kideak erregeagandik eta
bere erakunde zentraletatik urrundu ziren,
eta harremanetan jarri ziren Gaztelako komuneroekin.
Azken bi talde horiek mesede
batzuk egin zizkioten elkarri, baina ez
ziren iritsi beren programak eta ekintzak bateratzera.
Arabak bezala, Gipuzkoak ere izan zuen
“bere komuneroa”: Nicolas de Insausti, hiribildu
disidenteen eta Tordesillaseko batzarraren
arteko harremanen ardura zuena.
Gizon hori Mendaron (Gipuzkoa) jaio zen,
eta erregearen etxeko goi mailako enplegatua
izan zen, Isabel erregina Katolikoaren
garaiaz geroztik. Nolanahi ere, haren karrerak
gora egin zuen Joana I.a “Eroa” erreginaren
gerizpean, eta harekin eta Felipe
Ederra haren senarraren gorpuarekin batera
ibili zen Burgosetik Tordesillasera alderrai.
Erregina horrekin hartu zituen erreginaren
eta haren alaba Katalinaren jauregizain
nagusiaren ordezkoaren kargua eta
Bolañoseko gotorlekuaren gazteluzainarena;
Fernando errege katolikoak oinordekotza
egiteko baimena ere eman zion. Hala
ere, Fernando erregea hil zenean, eta Joana
erreginarekin izan zituen harremanak
zirela eta, onespena galdu zuen Insaustik,
eta “adeitasunez” baztertua izan zen Karlos
V.aren politikatik. Zer-nolako horiek argitzen
bide dute Insaustik komuneroen kausarekin
berehala bat egin izana. Komuneroek,
bestalde, aurki deitu zuten Insausti eta
jarri zuten berriz lehen izan zuen kargu
berean, eta gero fraide batzuekin batera
Bizkaian eta Gipuzkoan barrena bidali zuten
komuneroen kausaren proselitismoa
egitera. Insaustik, erreginaren beste zerbitzari
batzuek bezala, asko lagundu zuen
familia eta erregea Joana erreginaren kontra
azpijokoan ibiliak zirelako ideia egiaztatzen,
horrela komuneroei beren helburu
nagusirako argudiorik baliagarriena ematen
zielarik: Karlosen eskuetatik haren amarenetara
aldatzea erregetza.
1520ko abenduan, Tordesillas erregeen
gizonen mende erori zenean, Insausti espetxean
sartu zuten, baina hurrengo urteko udaberrian ihes egin zuen Tordesillaseko
espetxetik; bizia salbatu zuen horrela,
estatuaren kontrako saldukeriaz salatu baitzuten
Gipuzkoa matxinatzera bultzatu izanagatik.
Izan ere, Insaustirekin batera espetxeratu
zituzten batzarreko kideak hil
egin zituzten. Baliteke Insaustik bere burua
Aragoiko erresumara erbesteratu izana, baina
Felipe II.a jaio zenean, Karlos V.ak zigorra
kendu zion, eta orduz gero Insausti
ahaztuta gelditu zen, harik eta Elgoibarren
hil zen arte.
Baina hiribildu disidenteen eta komunitateen
arteko lankidetza ez zen gutun bidezko
harremanetara edo prokuradoreak bidaltzera
mugatu. Alor militarrean ere bi aldeak
lankidetzan ari izan ziren, bai gudaroste
inperialari bidaltzen zioten gudako
materiala bidean hartzeko, bai matxinatuei
armak zuzenean bidaltzeko, hala Hondarribitik
nola Arrasatetik, han arma lantegi
handiak baitzeuden, eta han hornitu ziren
halaber, ahal izan zuten bitartean, erregearen
alderdikoak.
Aguraingo kondea, Arabako komuneroa
ez ezik, Gipuzkoako hiribildu disidenteen
bultzatzailea ere izan zen. Hala ere, Hernaniko
batzarrak, haren laguntzaren premian
bazegoen ere, nahiago izan zuen laguntza
horri uko egin bere askatasuna noble
baten baldintzapean jarri baino lehen,
ez baitzen azken finean Erdi Aroko jauntxo
hezikaitz bat baizik, komuneroen askatasunen
defendatzaile itxuran ageri zena.
Aski ezaguna da gaur egun Naxerako
dukeak Gipuzkoan egin zuen bitartekotasuna
elkarri erasotzen zioten bi alderdiak
baketzeko, eta mehatxatuta zeukan nahasmendutik
Gipuzkoa libratzeko. Diego Sarmiento
korrejidore izendatzeak bakea ekarri
zuen, baina alderdien arteko gatazkari
irtenbide zuzena eman baino gehiago, bide
egokiak bilatu behar izan zituen gatazka
horren ondorioak erremediatzeko eta bialderdiak etsai komun baten aurka bateratzeko:
frantsesen aurka, alegia. Hortaz, frantsesek
Hondarribia inbaditu zutenean eta
Nafarroako gerra hasi zenean bukatu zen
Gipuzkoako gatazka.
Orain arte aipatu ditugun liskarrez gainera,
benetako gizarte borrokak oso bakanak
izan ziren, nahiz baliabideen eta aginpidearen
aldetik alde handia zegoen gizarteko
taldeen artean, eta tirabira handiak izan
estamentuen artean. Nolanahi ere, leku jakin
batzuetan eragin handiko gertaerak izan
ziren, aipatzea merezi dutenak.
Urkamendia, pikota eta errota
1538. urtean Oñatiko herritar batzuek,
beren errejimentua buru zutela, jaunak justizia
egiteko baliatzen zuen urkamendia
bota eta beste urkamendi bat altxatu zuten
hiribilduaren kontura. Erregearen kontseiluak
erbesteratze zigor batzuk eman eta isun
batzuk jarri zituen, eta alkatea izan zen zigortuena,
pikotan jarri baitzuten jendaurrean
lotsarazteko, eta karguak izateko ezindu.
Urkamendia lehengo lekuan jarri zuten
berriz ere, baina 1602an urkamendia plazara
eramatea erabaki zuen Oñatiko kondeak,
elizaren eta Avilako apezpikuaren
jauregiaren aurrean jartzea, herriak laidotzat
hartu zuelarik lekualdatze hori. Ezinbestean
auzitara berriz jo ondoren, azkenean
urkamendia hasierako lekura eraman zuten,
Jaumendira, alegia.
Handik urte batzuetara –1592an–, Larragako
(Nafarroa) herritarrek jaunaren pikota
botatzea erabaki zuten. Leringo kondea
zuten jaun, haren zergapekoak ziren eta
haren eskumendean zeuden. Herritik pasatzekoa
zen Felipe II.aren segizioari bidea
erraztearen aitzakian kendu, eta gero harriak
gorde zituzten. Tirabira askoren ondoren,
kondeak berriz altxatu zuen pikota,
eta liskar haren buruzagiak gogor zigortu
zituen, batzuk galeretara bidali zituen, eta
isun gogorrak jarri zizkien besteei.
Bitartean, Lapurdin, XVII. mendearen
hasieran, fivatier 1 -ek uko egin zioten errentak
jaunari ordaintzeari, jaunek noblezia
agiriak erakusten ez zituzten bitartean, baina
agiri gehienak galdu edo erre egin ziren
XV. mendean, espainiarrek han egin zituzten
sarraldien ondorioz. Lapurdiko nobleak
Bordeleko legebiltzarrera joan ziren orduan
beren eskubide tradizionalak babes zitzaten.
Baina lapurtarrek indarrez erantzun
zioten ekimen hari, eta 1637an Ezpeletako
baroiaren gaztelua suntsitu zuten. Beste batzuetanmetodo bakezkoagoak erabili zituzten;
Senperen adibidez, Ibarrongo errota
eraiki zuten, eta oraindik ere irakur daiteke
errota horretan 1662ko idazkuna: “Hau
da errota Senpereco herriak eraguinaracia”.
Fraideak eta petxak: jauntxoen aurkako matxinadak Nafarroan, XVII.. endean
Nafarroan XVII. mendean sortu ziren
beste gizarte higikunde batzuk ere jauntxoen
aurkakoak izan ziren. Komunitate batzuk
matxinatu egin ziren jauntxoek, laiko
zein elizgizon, zergak eta eskubideak errukirik
gabe eskatzen zizkietelako. Elkarteko
eta Muru-Azteraingo biztanleek, besteak
beste, etengabeko liskarrak izan zituzten
Irantzuko fraideekin XVI. eta XVII. mendeetan;
Urraul Goiti eta Beiti, Esa eta Irunberriko
herriak urrunago joan ziren, eta Irunberriko
herritarrek Leireko monasterioa indarrez
hartu ere egin zuten 1624an.
Baina, zalantzarik gabe, liskarrik gogorrenak
Fiteron izan ziren. XII. mendeaz
geroztik Santa Mariako abade elizak jauntxoenen
gisako eskubide jakin batzuk zituen
herritarren gainean. Herritarrak, berriz,
1524an onetsitako ordenantza batzuen bidez,
herri batzarrean antolatuta zeuden,
baina hala eta guztiz ere fraideen mendeko
izaten jarraitzen zuten, eta liskar gogorrak
zituzten haiekin, eskumen zibil eta
kriminalak, ehiza eta arrantza eskubideak
eta zerga batzuk zirela eta. Fiterotarrak era
askotara saiatu ziren fraideekiko mendetasunetik
askatzen. Batzuetan bake bideetara
jo zuten, eskubideak erosiz, auzitara joz
edo erregearen mende baizik egongo ez
zen beste herri bat sortuz eta han finkatuz.
Baina ezer gutxi lortu izanak –lortu zutenak
ez zuen luzaroan iraun– eta fraideenganako
mendetasuna sendotu izanak, herriaren
haserrea piztu zuen 1627an eta
1675ean.
Herritar batzuek “jauna” esan nahi ez
abateari eta abateak herritar horiek giltzapetu
zituenean sortu zen lehenengo matxinada.
Fraideek leku sakratuan babestu behar
izan zuten fiterotar haserretuek jo eta
bertan jipoitu nahi izan zituztenean. Liskar
hura 1630ean izenpeturiko hitzarmen batez
bukatu zen; hitzarmen horren bidez
herritarrek eskumen bat erosteko aukera ere
izan zuten, baina 1670ean, 8.000 dukat ordaindurik,
eskumen hori berreskuratu zuten
fraideek. Horri erantzunez, 1675eko
ekainean monasterioari eraso zioten fiterotarrek,
auzien eta diruaren bidez kendu zietena
indarrez lortzeko asmo finkoarekin.
Maila guztietako 300 bat lagun, makilez etalanabesez armatuak, bandera gorri bat aurrean,
abadian sartu ziren fray Jorge de Alcat
abadearen eta fray Bernardo de Erviti
prokuradorearen bila, bidean aurkitu zuten
guztia txikituz eta lapurtuz. Fraideak, izututa,
ezkutatu egin ziren edo leihotik behera
saltatu, eta soroetan barrena joan ziren
ihesi Cintruenigoko bidean. Kolpeak eta
zauriak barra-barra eta nonahi izan ziren.
Jendea lasaitzeko, abateak, dorrean ezkutaturik,
amore eman zuen, eta dokumentu
baten bidez uko egin zien Fiteroko herriaren
gainean zituen eskumenei eta matxinatuen
aurka mendeku hartzeari.
Hala eta guztiz ere, liskarra bukatu ondoren,
hitzartutakoa bete ordez, auzitara
eraman zituzten fraideek ustez matxinada
hartan ibiliak ziren 115 herritar, alkatea buru
zutela. Aztertu beharrekoak aztertu ondoren,
hogei lagun hiltzera kondenatu zituzten
epaileek, hamaika galeretara bidali eta
isun asko jarri zuten. Hala ere, 1677an zigorra
barkatu zitzaien kondenatuei, baina,
barkamenaren truke, 60 gizon bildu eta Joan
Austriakoren gidaritzapean Kataluniara,
frantsesen aurka borrokatzera, bidali behar
zituen herriak.
Bi data horien artean, Nafarroako beste
herri batek, Tuterak, une latzak bizi izan
zituen. 1654an Nafarroako gorteek ehiza eta
arrantza lege bat eman zuten, jarduera horretan
aritzeko tuteratarrek betidanik izan
zuten askatasuna mugatzen zuena. Erabaki
horri erantzunez, 400 herritarrek alkateaatxilotu zuten eta udaletxeko giltzak ematera
behartu zuten; gero, udaletxean gordeak
zeuden armak harturik, lege hura
onetsi zuten agintarien bila joan ziren, lege
hura baliogabetu zezaten. Diruzainaren,
fiskalaren eta herriko beste jauntxo batzuen
etxeei eraso zieten, eta bereziki Gil de
Echauri y Zárate Tuterako batzar buruaren
etxeari, 6.000 dukateko kalteak egin zizkiotela;
gizon hori diputatua zen gorteetan elizaren
adarretik eta lege haren egileetako
bat zen. Teilatuetatik ihes egin eta Añorben
gerizatu zen, bere sorterrian. Liskar hark
bizpahiru egun iraun zuen eta gauzak okerrera
zihoazela ikusirik, Diputazioak erabaki
zuen ehizaren legea bertan behera uztea,
harik eta gorteak berriro bildu arte. Mendekuaren
beldurrak ez zion Echauriri Tuterara
itzultzen utzi. Orreagako fraideburu
izendatu zuten, eta han eman zituen bere
azken egunak.
Zergen zama astuna: zergen aurkako matxinadak XVII.. endean
Zergak izan ziren Aro Berriko lehen bi
mendeetako liskarren arrazoi nagusia; XVII.. ende erdialdetik aurrera, ordea, oinarrioinarrizko
elikagaiak garestitzea izan zen
matxinada gehienen arrazoi nagusia, nahiz
bestelako helburuak zituzten higikundeak
ere izan ziren, tokian tokiko agintarien edo
atzerritarren aurkakoak.
Oro har, eta salbuespenak salbuespen
–1647-1652an Andaluziako hiri batzuetan
izan ziren matxinadak, edo 1766an bizigaiek
sortutakoak, adibidez–, egonezinak sortutako
iskanbila horiek bat-batekoak eta
bakartuak izan ziren, agintariek indarrez
zapaldu zituzten, eta ez zuen indarkeria
maila handirik iritsi bi aldeen arteko borrokak.
Liskar haiek ez ziren maizegi gertatu,
edo ez bederen garai hartan bertan Frantzian,
adibidez, izan ziren bezain maiz.
1591n, eta Milioien Zergaren ondorioz, iskanbilak
izan ziren Gaztelako hiri batzuetan,
eta, handik urtebetera, prokuradore
talde batek protesta egin zuen gorteetan.
XVII. mendean, eta alde batera utzita
Katalunia, Portugal edo Napolin zergen
aurka izan ziren matxinadak, altxamendu
batzuk izan ziren Felipe IV.aren agindupean
ardoaren gaineko zerga berrien kontra,
Errioxan, Palencian edo Mantxan. Baina
zergen aurkako matxinada guztien artean,
Bizkaikoa izan zen, zalantzarik gabe, garrantzitsuena.
Gatzaren matxinada Bizkaian
(1631-1634) den euskal probintziak Ohiko Zerbitzu, Zerbitzu
Berezi eta Milioien Zerbitzu zerizten
zergetatik, eta batez ere ustez borondatezkoa
zen Foru Opariaren bidez ordaintzen
zioten erregearen haziendari. Bizkaian
Gernikan bildutako Batzar Nagusiak erabakitzen
zuen Foru Opariaren bilketa. Batzar
hartan landako jauntxoak ziren nagusi, eta,
pixkanaka-pixkanaka, nekazariak batzar
horretatik baztertu zituzten, gaztelaniaz hitz
egiteko eta –nekazariek nekezago egingo
zutena–, idazteko betekizuna derrigor jarriz
prokuradoreei. Nekazarien aurkako eraso
hura udaletara ere iritsi ziren.
Gauzak horrela zirelarik, batzarrak gero
eta gehiago men egin zien erregearen diru
eskakizunei. Batzarrean nagusi ziren landako
jauntxoak erregearen laguntzaren bila
zebiltzan, are gehiago kontuan harturik
zerga berriak nekazariek, arrantzaleek edo
merkatariek ordainduko zituztela, eta ez
berek. Diru bilketa, ez alferrik, kontsumoaren
gaineko zergen bidez egiten zen.
Beraz, bizkaitarrei zerga berriak jarri zizkieten
inportatutako salgaien eta oinarri-oinarrizko
bizigaien gainean; zerga horiek neurririk
gabe igoarazi zituzten salgaien eta
elikagaien prezioak, eta igoera horrek arriskuan
jarri zuen hornidura bera, azkenean
salgai batzuk Bizkaiko portuetatik Donostia,
Baiona eta Donibane-Lohizuneko portuetara
eramaten baitzituzten. Gainera,
1630etik aurrera erregeak artileen gaineko
zergak ordaintzera behartu zuen Bizkaiko
jaurerria, nahiz ordu arte zerga hori ez zuen
Gaztelako artileak baizik ordaindu behar.
Ez da harritzekoa, beraz, herri xehearen
erreibindikazioak erradikalizatu eta Bizkaiko
jaurerriko gobernua bera zalantzan
jarri izana. Nolanahi ere, gertaera jakin batek
piztu zuen matxinada. 1631ko uztailaren
18an Bizkaiko jaurerriko Batzar Nagusiak
soldaduen zerbitzu berri bat, gatza saltzeko
debekua eta erregeari egin beharreko
oparia agindu zituen. Hortaz, “Jaurerrian
egon daitekeen gatza bahituko da eta saltzea
debekatuko, halatan ez dadin handik
aurrera gatzik sal, ez bada erregearen haziendaren
kontura…” Horrek esan nahi
zuen gatzaren prezioa %40 igo zitekeela.
Zerga hori, gainera, Gaztelako Milioien zergaren
baliokidea zen. Nekazariei, arrantzaleei
eta eskulangileei egin zien kalte gehiena,
kontsumitzaileak eta ekoizleak ziren
aldetik. Ez da ahaztu behar oinarri-oinarrizko
gaia zela gatza elikagaiak kontserbatzeko
(arrainak eta haragiak gazitzeko), eta
hainbat jardueratarako (azienda bazkatzeko,
larruak ontzeko, larruak egiteko,
etab…). Eta Euskal Herrian gatzaga batzuk
baziren arren, Añanan, Buradonen, Leintz
Gatzagan eta Gabirian, gatza nahitaez inportatu
behar izaten zuten itsaso bidez.
Arestian aipatu diren taldeei merkatari
txikiak elkartu zitzaizkien, zergek itotako
Bizkaiko Gatzaren Matxinada izan zen
Aro Berrian zergen kontra sortu zen higikunde
nagusia, bai iraupenez (1631ko iraila-1634ko
maiatza), bai herriaren erreibindikazioaren
konplexutasunez, zeren eta,
eskari ekonomikoak gainditurik, aginpide
politikoari ere zegozkionak zerikusi handia
izan baitzuten. Mende hasieratik zalaparta
handia zegoen Bizkaiko gizartean. 1601ean,
Milioien Zerga ezarri nahiak –ordu arte
euskal probintziek ez zuten zerga hori ordaindu
beharrik izan–, herri matxinada bat
sorrarazi zuen Bizkaian. Handik sei urtera,
1607ko abenduan, “taldekatu” zeriztenek
iskanbila handia sortu zuten Bilbon. Antonio
de Bilbao sindiku prokuradoreak 15
eskulangile salatu zituen (margolariak, eskudelgileak,
jostunak, sokagileak, etab.).
Delitu hauek egozten zizkieten: “elkargo,
ezkutuko batzar eta konfederazioak egitea…
hiribildu honek duen gobernatzeko
era eta modua hausteko”; azken finean,
udalean nagusi ziren oligarken aginpideari
aurre egitea, “jende arruntak” erakunde
horretan parte hartu nahi baitzuen, beti egin
izan zuen bezala. Taldekatuak zerizten
haien nahiek esparru egokia aurkituko zuten
berriz ere 1631-1634tik aurrera.
Gizarte liskar haiek zerikusia izan zuten
XVI. mendearen azken laurdenaz geroztik
Gaztelako erresuma osoan eta bereziki
Kantauri aldeko eremu batzuetan nagusitu
zen ekonomiaren beheraldiarekin. Uzta
txarrek eta 1596az geroztik Atlantikotik etorri,
Castro Urdialesen barrena sartu eta lurralde
horietan gogor jo zuen izurriak, gosea
eta gaixotasuna zabaldu zuten bazterretan
eta ahiturik utzi zuten biztanleria
bolada baterako. Olivares konde-dukeak,
Felipe IV.aren ministro gehienak, hondamenera
zetorren inperioari kosta ahala kosta
eutsi nahian, inperioari eusteko, eraberritzeko
eta goraipatzeko bultzatu zuen politikaren
ondorioz, arazoak larriagotu egin
ziren 1627tik aurrera. Euskal probintziek,
beren foruak eta zerga salbuespenak gorabehera,
ez zuten ihes egiterik izan erregearen
hazienda aseezinak, Europako abenturari
eusteko, gero eta maizago eskatzen zituen
zergetatik, nahiz Gaztelako gorteek
abentura hori maiz gaitzetsia zuten.
Izan ere, denboraren buruan gatazka
hori gatazka politiko bihurtu zen. Bizkaiko
Batzar Nagusiek berek hautsi egin zituzten
Bizkaiko forutasunaren zutabeak. Gogora
dezagun euskal probintziak zergetatik
salbuetsitako eremua zirela, aduana errejimen
berezia zutela alegia, eta, beraz, bizkaitarrek
inongo zergarik ordaindu gabe
inporta eta esporta zitzaketela salgaiak.
Gainera, zergei zegokienez, salbuetsita zeunekazarien haserreaz baliaturik, baita bertako
eta atzerriko merkatari talde bat ere,
eta matxinatuei zuribidea eta laguntza ideologikoa
eskaini zien elizgizonen bat ere.
Merkatari horiek izan ziren “jendea asaldatu
nahian, jendeari burua berotzen eta herritarrak
zitaltzen eta herri osoa hunkitzen
zebiltzanak, basailuen betebeharrak kontuan
hartu gabe, eta kontuan hartu gabe
orobat printze eta erregeekin arrenka eta
erreguka negoziatu behar dela, umiltasun
eta mendetasun osoz, obedientziaz premiaturik…”
Merkatariak matxinadara biltze horrek
beren merkataritza interesei zegozkien erreibindikazio
berriak ekarri zituen: burdinaren
eta artilearen salerosketa librea, ohiko
aduana tasak kentzea eta azienda libre sartu
ahal izatea. Nolanahi ere, gatazka hura
erradikalizatzen zihoan ahala, merkatari
askok beste alderdira jo zuen.
1631ko iraila eta 1634ko maiatza bitartean
izan ziren liskarrak. Urte hartako urtarrilaz
geroztik areagotzen ari zen ezinegona
indarrez lehertu zen irailaren 24an, Bizkaiko
jaurerriko Batzar Nagusia Gernikako
zuhaitzaren pean bildu zenean. Inguruko
elizateetatik etorritako nekazari kopuru
handi batek –1.500 Sagarminagaren ustez–,
batzarra egitea eragotzi zieten han bildutakoei,
batzar aretoan indarrez sartu zirelarik
batzarra desegitera, eta oihuka eskatzen
zutelarik hiz egin zezatela euskaraz eta
aukera zitzatela diputatuak jende xehearen
artean eta ez fraka beltzak janzten zituztenen
artean, zaldunen artean, alegia. Eta
kronikek diotenez “… arriskuan egon zen
bai korrejidorearen bizia, eta bai beste hogei
edo hogeita hamar zaldunena ere, BizkaikoJaurerriko eskubideak defendatzerakoan
jendetzak, dudarik gabe, epelkeria edo
axolagabekeria egozten baitzien.”
1632ko urrian berriz larriagotu zen liskarra.
Erregeari egin beharreko beste opari
bat onartu zelarik, Alonso Enríquez jauna,
Bizkaiko epaile nagusia, Bizkaiko Jaurerrira
iritsi zen, erregeari eman beharreko diruak
hango herrietan barrena eskatzen ibiltzeko,
baina ardura handiegiaz bete omen
zuen bere zeregina. Berehala egin zioten
aurre: segituan jarri zizkioten iragarkiak
haren etxeko atarian dirua indarrez kentzen
ari zela esanez.
Hori gutxi balitz, erabaki zuten 424.314
marabedi banatuko zirela Bizkaia osoan,
Enkartazioetan izan ezik, “gaur egun sortzen
diren gastu asko ordaintzeko…” Irailean
korrejidorearen ordezkoak tirabirak
sorrarazi zituen berriz gatzari 25 errealeko
prezioa jarri zionean, horietatik 11 zerga
gisa. Bilboko herriak piztu zuen orduko
matxinada –eskulangileek gehienbat: ferratzaileak,
marinelak, ontzizainak, larru-ontzaileak,
oratzaileak, bizargileak eta jostunak,
baita behe mailako eskribau, letratu
eta tratulari batzuek ere–, eta urritik abenduraino
iraun zuen. Liskar hura besteak
baino larriagoa izan zen, korrejidorearen
auzitegiko prokuradore Domingo de Castañeda
hil baitzuten matxinatuek, eta Pedro
Villela jauna mehatxatu, haren aita opariaren
arduradunetako bat eta galeoien zerbitzuko
komisarioa izan zelako, ohar gisa
urka bat jarri ziotelarik Mungian zuen
etxean. Labayru ez zen batere neurritsua
izan matxinada hartako gehiegikeriak aipatzerakoan,
hauxe esan baitzuen: “… jendailak
bere erresumina ase zuen, ustez korrejidorearekin kidetuta zeuden edo egin beharreko
guztia egin ez zuten pertsonen bizkar”.
1632ko abenduaren 10ean, Bilbora itzuli
zenean Lope de Morales korrejidore titularra
alkatearen kargua hartzeko, zertxobait
lasaitu zen Bilboko giroa. Baina 1633ko
otsailean berriz matxinatu zen. Orduan egin
zen batzarrean, herriaren erreinbindikazioak
ez ziren foruen defentsara eta gatza saltzeko
debekua kentzera mugatu. Matxinatuek
11 erreibindikazioko laburpen bat egin
zuten, besteak beste: ordezkarien eta arduradunen
izendapenak baliogabetzea, zerga
berriak kentzea, Gasteizen eta Elgoibarren
tasa berriak ez kobratzeko eskakizuna,
Gaztelara esportatzen zen burdinari legeak
agintzen zituenaz bestelako albala zergak
ez jartzea eta Ribadaviako (Orense) ardoaren
inportazioa debekatzea, merkataritza
eta arrantza harremanak bultzatu eta
Ingalaterrarekiko neurri murritzaileen aurka
egingo zuen politika ekonomikoa sustatzea,
eta Fernández del Campo eta foruak
hautsi zituzten beste batzuk zigortzea.
Azken batean, zergen igoerak sortu
zuen gatazka hasieran. Baina geroago higikunde
hura gero eta erradikalago bihurtu
zen, eta, azkenerako, Bizkaiko Jaurerriko
gobernu osoa jarri zuen zalantzan. Higikundea
erradikalizatu izanak leinu zaharren
aldera bultzatu zituen merkatariak, eta hala
eskatu zioten erregeari “erabaki zezala,
matxinadako buruzagiak zigorturik, Bizkaiko
Jaurerria gatzaren zergatik libratzea,
eta jaurerri horri ematea lehen zuen gobernua,
eta izendatzea ikuskari bat merkataritzak
behera egin ez zezan”.
Olivaresek erabaki zuen bi ahoko politika
egitea, alegia, aldi berean zaintzea Bizkaiko
jaurerriaren interesak eta erregearenak.
Nolanahi ere, itxuraz bare baina lehertu
beharrean egon zen giroa 1634ko
udaberria arte. Azkenean, erregeak amore
eman zien apirilean Bizkaiko Jaurerriko
eskakizunei; hitz eman zuen beraz foruak
beteko zituela, eta kenduko zuela gatza saltzeko
debekua. Baina indarkeria erabili
zuen aldi berean. 1634ko apirilaren 20an
sartu ziren Bilbon erregearen soldaduak,
Juan Alonso de Idiaquez gipuzkoarra, Ciudad
Realeko dukea, buru zutela, matxinada
hartako buruzagi nabarmenenak hiltzeko
aginduarekin. Azkenean, erregeak bizia
barkatu zien matxinadan parte hartu zutenei,
atzerritarrei eta hamabi bizkaitarri izan
ezik, gehienak bilbotarrak izaki, Idiakezek
hil zituen seiak, besteak beste.
Zergen aurkako matxinadak Frantzian
Europako sartaldean garai berean izan
ziren beste matxinada askoren arteko bestebat baizik ez zen izan Bizkaiko Gatzaren
Matxinada, eta garai hartan Frantzian
izan ziren matxinaden ezaugarri berberak
izan zituen. Frantzian, Bizkaian bezala, zerga
berriak izan ziren matxinadaren arrazoi
nagusia. Baina bi matxinada horiek ez ziren
horretan bakarrik izan antzekoak: orobat
izan zituen Pirinioen bi aldeetan eragile
berberak, alegia, behartsuak, eskulangileak
eta nekazariak (menu peuple); gainera,
gehien lehiatu ziren matxinoak hirikoak
izan ziren, landako matxinoen laguntzaz eta,
hasieran behintzat, burgesen bultzadaz edo
neutraltasunaz, nahiz matxinada erradikalizatzen
joan zen ahala burgesek “ordenaren”
alderdiaren alde egin zuten. Bi aldeetako
matxinadak berdintsu bukatu ziren, alegia,
erregearen soldaduak istiluak zanpatzera
etorri ziren, eta, matxinadako buruzagiak
prozedura laburreko auzietan epaitu eta hil,
edo ihes egin ondoren, erregeak amnistia
eman zuen eta zertxobait arindu zituen
zergak.
XVII. mendearen hasiera Espainian bezain
korapilatsua izan zen Frantzian ere.
Izurriak eta eskasiak gogor jo zituen Frantziako
probintzia gehienak, eta 1627-1632
bitartean mende hartako krisi demografikorik
izugarriena izan zuen Frantziak. Bi izurrite
horien ondorio zuzenez gainera, biztanleria
zorpetu egin zen, hirietako diru
ondasunak ahitu egin ziren eta, beraz, hirietako
erakundeek erreka jo zuten. Egoera
hartan, Richelieuk eta geroago haren pentsamendu
politikoaren oinordeko izango
zenak, Mazarinok, erabaki zuten Frantzia
gogor borrokatu behar zela Viena eta Madrilgo
Habsburgotarrek Europan zuten nagusitasunaren
kontra. 1635eko maiatzaren
12an gerra aitortu zioten Espainiako errege
Felipe IV.ari, eta 1659 arte gerra hartara
deitu zituzten erresumako indar guztiak.
Pirinioak, Euskal Herria eta Rosselló, Lorrena
eta Flandria gune estrategikoak izan ziren
borroka hartan.
Frantziako gudarosteak nekez iristen
zuen garaipenik, eta ahitzen ari ziren estatuaren
diruak. Biztanleek ordaindu beharreko
zergak gehitu egin zituzten beraz,
bereziki taille izenekoa. Zerga hori erregearen
altxorraren %60 zen, eta nekazariek ordaintzen
zuten ia soil-soilik, zerga hori ordaintzetik
salbuetsita baitzeuden ez bakarrik
elizgizonak eta nobleak, baita hiritar
gehienak ere, egoitzari zegozkion pribilejioak
baitzituzten. Bada, 1634an, gerra bezperan,
taille zergaren zenbatekoa bikoiztu
egin zen; hori izan da ziur asko zerga
igoerarik handiena Frantziako zergaren historia
osoan.
Zerga bilketa hobetzeko, 1642. urteaz
geroztik Richelieuk intendenteak –probintzietakoak
ez ziren funtzionarioak–, izendatu
zituen zerga biltzaile, ohiko finantza
ofizialen ordez. Eskakizun ezinago gogorhaiek eta zerga bilketan sartu ziren berrikuntzek
matxinadak sorrarazi zituzten.
1635ean matxinadak izan ziren Guyenneko
ia herri guztietan. 1637an Périgorden eta
Périgord inguruetan matxinada izan zen,
Croquants-en, 1630ean Nu-Pieds-en matxinada
(Normandian), eta 1642an altxamendua
Gaskoinian; azkenik, 1635etik 1645era
probintzietako kantoi batzuk gerran ari izan
ziren etengabe, zergei indarrez uko eginez.Gatza berriz ere: Baionako matxinadakZerga gero eta gehiago igo izanak eragina
izan zuen Baionan, eta hori zela eta,
XVI. mende bukaeratik hurrengo mende
bukaera arte, zeharo nahasi zen giroa Lapurdiko
hiriburuan. Hala, 1590ean, 1641ean
eta 1665ean, egoera larritu egin zen. “Menu
peuple” edo eskulangileak, besalariak, eta
hirietako jende xehea oro har, izan ziren
matxinada horien eragile. 1590ean tindatzaileek
aurka egin zioten landare kolore-emaileen
gaineko zerga berri bati. Aldez aurretik zergarik ordaintzen ez zuten Gaskoinia
eta Guyenne osoan indarrean jarri zen gatzaren
eta kontsumoko beste gai batzuen
gabela zergak altxamendu handi bat sorrarazi
zuen 1641ean. Herri xeheak ordaindu
behar izaten zituen prezio horiek bikoiztu
ere egin ziren batzuetan.
Bestalde, baionesek uko egin zioten
Baionan zabaldu nahi izan zuten zergak biltzeko
bulego bati; 1640an Estatu Kontseiluak
itsasontziak bidali zituen bulego hori
indarrez ezartzeko. 1641ean, erregearen
funtzionarioak bazetozela eta, matxinada
piztu zen Baionan: 300 herritarrek, armak
hartuta, funtzionario horiek zekartzan itsasontzia
atzerarazi zuten, borroka gogor baten
ondoren.
1655ean beste altxamendu bat izan zen,
aduanako funtzionarioak egoitza Baionan
hartu behar zutela-eta sortua; altxamendu
hori zigortzeko soldadu talde bat hirian
kokatu zen aldi baterako, eta 1680tik aurrera
soldadu talde horrek egoitza finkoa
izan zuen Baionan.Sabelxuriak eta Sabelgorriak
Lapurdin (1655-1659)Gatazka larri horrek jauntxoen aurkako
borroka baten kutsua izan bazuen ere, gatazka
politikoa izan zen funtsean: monarkia
absolutistak Pays d’Elections-en administrazioa
eta zergak (erregeak zuzenean
kontrolatua) Pays d’Etats-era eta gune zergagabeetara
(Euskal Herria) zabaltzeko egin
zuen borroka, alegia. Garai hartan Cupenne
familia ahaltsuari lotua zegoen Lapurdiko
baile herri betidanikoaren ondorengoak
sortu zuen gerra hura. Baile kargu hori
Gaztelako korrejidorearenaren antzekoa
zen, eta erregearen ordezkaritza zuen alor
militarrean, zergetan eta auzietan. Luis
XIV.ak Urtubiako Salvat de Alzat izendatu
zuen kargu horretarako, Leonard de
Coupenne, Senpereko jauna, izendatu ordez,
haren aita Jeanen heriotzaren ondoren
zegokion bezala. Lapurdiko biltzarrekosindiku nagusiak, Martin de Xuriok,
Cupenneren bezeroa baitzen, uko egin zion
erregearen erabakia onartzeari. Bestalde,
erregearen prokuradore d’Arcangues jaunak
Ustaritzeko biltzarrera deitu zuen, eta kargutik
kendu zuen Xurio. Biltzarraren autonomiaren
defentsak foruen aldeko kutsua
eman zion Luis XIV.aren nahien aurkako
erresistentziari. Lapurdiko gizartea bi zatitan
banatu zen. Batetik, Alzaten eta prokuradorearen
mende zegoen biltzarraren aginpidea
onartzen zutenak; mila bat gizon ziren
Lapurdiko gudarostean bilduak, eta
gerriko zuri bat zuten adierazgarri (sabelxuriak).
Bestetik, Xurioren jarraitzaileak,
Lapurdik zergak ez ordaintzeko zuen eskubidearen
defendatzaileak; hiru mila bat
lagun ziren, gerriko gorri bat zutenak adierazgarri
(sabelgorriak). Hasieran sabelgorrien
taldea nagusitu zen borrokan; Arrangoitzeko
gaztelua armaz hartu zuten, gero
Ustaritzeko espetxeari eraso zioten,
Sokoako gotorlekuko kanoiak harrapatu eta
Bordeleko parlamentuak bidali zuen gudarostea
garaitu zuten Azkainen… Baina
1659rako sabelgorrien antolamendua deseginda
zegoen eta, Xurio hil zenean, sakabanatu
egin ziren haren jarraitzaileak. Erregearen
aginpidea oso sendotu zen. Matxinoak
auzitara eraman zituzten eta isun gogorrak
jarri zizkieten, hala matxinoei nola
lurralde osoari. Luis XIV.ari biltzarra kentzea
ere bururatu zitzaion, baina azkenean
biltzarrak iraun egin zuen, indar gutxirekin
ordea. Erregeak 1660ko ekainaren 3an
Donibane-Lohizunen sinatu zuen ordenantzaren
arabera, biltzarrera ez zuen harrezkero
sindikuak –herriaren ordezkariak– deituko,
baileak baizik, erregearen ordezkariak
alegia. Bailearen ordezkoak, hura ere erregearen
funtzionarioa baitzen, berrikusi behar
zituen sindikuaren proposamenak. Biltzarra,
azken finean, Ustaritzeko auzitegian
bakarrik bil zitekeen, erregearen gazteluan
eta erregearen funtzionarioen kontrolpean;
hala, erregearen funtzionarioek berenaginpidea gehitu zuten herriaren erakundeen
kaltetan, biltzarraren eta sindikuaren
kaltetan, alegia.Matalas eta 1661eko Zuberoako
matxinadaLuis XIII.ak 1639an erregearen mendeko
lurrak besterentzeko eman zuen ediktoaz
geroztik, Frantziako monarkiak jauntxoen
aginpidea indartzeko joera bultzatu izaneko
testuinguruan sortu zen matxinada hau.
Handik urtebetera, 1640an, Zuberoako auzo
lurrak, ordu arte erregearen mendekoak
izanak, salgai jarri zituzten. Zuberotarrek
ondasun eta eskubide horiek erosteko egin
zituzten ahaleginek huts egin ondoren, Iruriko
kondeak erosi zituen 70.000 liberatan.
Lur horien barne zeuden Berorizeko eta Atarratzeko
baroigoa, Iruri konderri bilakatzea
eta geroago Mauleko gaztelua. Arnaud-Jean
de Peyrer Biarnoko merkatari aberastu baten
semea zen, familia Irurin errotua zuena
eta ospe handiko karrera militarra egina
zuena, gortean ohore handiak iritsi zituelarik,
besteak beste mosketeroen edo erregearen
goardiako kapitain izatea. Zuberoan,
lurralde hura jauntxoen mende uzteko, prozesu
zabal bati ekin zion Iruriko kondeak;
prozesu hark hasieran ez zituen bi burgo
eta 14 eliz barruti baizik hartzen, baina 1641
eta 1642 artean lurralde osora zabaldu nahi
izan zuen, bizkonderri izandako lurralde
hura berpizteko asmoz.
Zuberotarrek aurre egin baitzioten asmo
horri, erregeak berriz erosi behar izan zituen
kondeak erositako eskubideak, baina
zati handiena zuberotarrek ordaindu behar
izan zuten, eta erregearen ordezkariek indarrez
kobratu nahi izan zieten diru hori.
Herriaren matxinada 1661ean piztu zen
bertako erakunde ekonomiko eta politikoen
alde, eta jauntxoen nahien, apaizen eskubide
batzuen eta protestanteen eta Mauleko
hiriaren nagusitasun ekonomikoaren kontra.
7.000 bat gizon altxa ziren armatan,
Mithikileko apaiza Bernard de Goyenetche,
Matalas ezizenez ezagunagoa, buru zutela.
Matalasek ehun bat gizonez osatutako zaindari
talde iraunkor bat eta gobernu ibiltari
antzeko bat eratu zituen, eta saiatu zen bere
ekintza politiko eta militarrez jauntxoen
aginpidea eta Mauleren nagusitasuna desegiten.
Bordeleko parlamentuak eta bertako
jauntxoek Calvo kapitain mertzenarioa buru
zuen indar militar bat antolatu zuten matxinatuei
aurre egiteko. Gudaroste horrek
Sohütako guduan matxinoak garaitu eta
gizon asko hil zituen, 100 bat batzuen ustez,
eta 400 bat besteen ustez. Matalas Gotañen
harrapatu zuten, 1661eko azaroaren
8an Maulen lepoa moztu zioten, eta haren
burua gazteluko kanoi zuloan jarri zuten
hiritarren zentzagarri. Beste bederatzi gizonhil zituzten eta beste batzuk bizi guztirako
galeretara kondenatu. Matxinatu batzuk
barkatuak izan ziren arren, zigorrak eta
isunak hain gogorrak izan ziren, non jende
asko Erronkarira erbesteratu baitzen. Matalasen
oroitzapenak bizirik iraun du Zuberoan
heroi zuzentzaile baten gisara.Lapurdiko altxamenduak
(1669-1671)Militarrei ordaindu beharreko zergak
izan ziren XVII. mende erdialdeaz geroztik
Lapurdiko gizartea astindu zuten liskarren
sorburua. Izurriteen mende eta zerga handiak
ordaindu beharrez, garai hartan herritarrek
bizi zuten egoera latza kontuan hartu
gabe, Frantziak nahitaez izan behar zuela
Luis XIV.aren gisako errege bati zegokion
itsas armada bururatu zitzaion Colbert-i.
Berriz heldu zion beraz Richelieuk
hasi baina Mazarinok bertan behera utzitako
asmoari, alegia, ontzidia sortzeari (gerrarako
eta merkataritzarako). Garai hartan
Europan nagusi zen merkantilismoak “diruaren
gerra” zeritzana sorrarazi zuen, zeinek
bere estatua besteen aurrean indartzeko.
Beraz, 1661ean erregeak zeuzkan 18
itsasontziak 250 ziren 1683an, bere ministroa
hil zenean.
Atlantikoko itsas armadarako ontzi gizonak
biltzeko “premiazko” sistema erabiltzen
zuten, alegia, estatuak premia handia
zuenean, portuetako marinel guztiak ontziratzen
zituen, beren borondatez ala indarrez.
Horrela, itsas armadarako gizonak
behin eta berriz biltzen zituzten, ez bakarrik
kostaldeko herrietan, baita barnealdeko
herri batzuetan ere, Azkainen, Ahetzen
edo Senperen. 1635ean 4.500 bat marinel
eman zizkion Lapurdik erregearen itsas armadari,
artean 70.000 bat biztanle zituela.
1669ko ordenantzaren bidez, eta 1673ko
geroztikako ediktoaren bidez, gizonak biltzeko
sistema zaharraren ordez sistema berri
bat erabiltzea erabaki zuen Colbertek, “itsasoratzeko
izena ematea” zeritzana. Sistema
horren arabera, kostaldeko barrutietako gizon
guztiek, arrantzale eta marinel, familiako
betebeharren arabera hiru edo lau
kategoriatan banaturik, hiru urtetik behin
erregearen ontzietan zerbitzatu behar izaten
zuten, ordainetan abantaila batzuk ematen
zitzaizkiela.
Lapurdiko kostaldeko portuetan eragin
handia izan zuen eta, gainera, gatzaren
gabela zergarekin batera indarrean jarri zen
bortxazko gizon biltze hura Lapurdiko libertateen
aurkakoa zen. Ondorio politikoez
gainera, gatazka hark ondorio ekonomikoak
ere bazituen, itsas armadara joateko izena
ematen zutenek Indietara joaten zirenek
baino gutxiago irabaziko baitzuten.
Altxamendu hura Ziburu, Donibane-
Lohizune, Urruña, Bidarte, Getaria, Senpere,Azkaine eta Ahetzeko herrietara zabaldu
zen, eta borroka hartan Larralde seneskal
ordea hil zen. Hala ere, Guiche kondearen
bitartekotzari eta trebetasunari esker,
ez zen odol gehiagorik isuri, indultua
eskaini baitzien matxinatuei, baldin eta
Euskal Herriko portuetako 152 marinel itsas
armadan ontziratzen baziren.Donazaharreko iskanbila
(1685)Gatzak beste gizarte higikunde bat sorrarazi
zuen berriro ere, oraingoan Nafarroa
Beherean. Intendentea zen erresumako
bazter guztietan erregearen erabakien ordezkari
nagusia; izan ere, kargu hori garrantzi
handikoa izan zen XVII. mendean Frantzian
egin zen erreforma administratiboan.
Nafarroa Beherean intendente kargua izan
zutenen artean, Foucault intendentea gailendu
zen erregearen interesak defendatzeko
izan zuen lehia eta eginahalengatik; eta
Foucault hori izan zen, neurri handi batean,
liskar hura sorrarazi zuena. Aintzilako herritarrek
gatz urezko iturri bat ustiatzen
zuten auzolanean. 1683an dekretu bidez
erabaki zen iturri hura erregeak beretuko
zuela, gainera gabela zerga biltzeko bulego
bat jarri zuten Donibane-Garazin, eta
mugaz hegoaldetik zetorren gatza saltzea
debekatu zuten.
Berri horrek iskanbila sortu zuen Donazaharren,
baina iskanbila hartan ez zen
odolik isuri. Hala ere, zentzagarri gisa
Foucaultek bi matxinatu urkarazi zituen, eta
beste bi galeratara bidali zituen. Zigorraren
beldurrak herritarrak baretu zituen. Baina
gorabehera askoren ondoren, Aintzilako gatzagak
herriari itzuli zizkioten eta Nafarroa
Behereko biztanleek berriz ere libre saldu
ahal izan zuten gatza lurralde osoan.
Urrialdia eta espekulazioa: XVIII. mendeko matxinadak
1718ko irailean Bizkaian eta 1766ko
apirilean Gipuzkoan herri matxinada bana
izan zen, arrazoi desberdinengatik sortuak
izanagatik, azken batean mende hartako
gizarte gatazkaren eraginez piztuak biak.
Gatazka giro hark bi liskarbide izan zituen
eragile eta pizgarri: Borbon etxearen berdintze
eta zentralizazio politika erreformazalea
eta euskal gizartearen barne kontraesanak;
gainera, ekonomia jarduera “Erdi
Aroko ezaugarrietara berriz itzuli izanak”,
gizarte antolamenduaren hierarkizazioak eta
mailakatzeak, eta gestio politikoaren oligarkizazioak,areagotu egiten zituen kontraesan
horiek. Osagai horiek guztiek sorrarazi
zuten gatazka hura.
Matxinada hitza matxin hitzetik dator
–alegia, olagizonen patroi Martinen izenetik–,
eta hain zuzen ere izen horrekin izendatzen
zituzten olagizonak eta burdinolekin
zerikusia zuten lanak egiten zituzten
nekazariak. Geroztik, hitz horrek nahasmendua,
jazarraldia, liskarra, iraultza adierazi
izan du euskaraz. Matxinadak kate baten
moduan zabaltzen ziren, herri batean matxinada
sortu eta hurrengora zabaldu, eta
horrela herri batetik bestera.
Aipatu ditugunez gainera, asko izan ziren
XVIII. mendean Euskal Herrian sortu
ziren matxinadak: itsas armadarako gizonak
indarrez biltzeak Irunen 1731n sortua;
1733an Soraluzeko arma oletan izan ziren
istiluak; alearen prezioa garestitzeak 1731n
Azpeitin sortu zuen altxamendua; 1743an
Hernanin izan zen zalaparta, auzo mendietan
egin zituzten belar eta egur mozketen
eraginez; 1756an haragiaren prezioak Gipuzkoan
sortu zuen matxinada saioa, etab.
Horiez gainera, izan zen beste gatazkarik
ere, hala nola Gasteizen 1738an gertatutako
istiluak, edo Lapurdin mende horretako
azken hogeita bost urteetan emakumeek
egin zuten altxamendua, baina horiek geroago
aztertuko ditugu.
“Zergapeko egin nahi gintuzten”.
1718ko matxinada
eta aduanen auzia
Borbon etxeak aginpidea hartu zuenean
asko indartu zen zentralismoa. Hori frogatzen
du dinastia berriaren lehenengo ordezkariak,
Felipe V.ak, aduanen eragina
gehitu nahi izanak, erregearentzat diru
sarrera gehiago eta aldian aldiroago lortzeko
eta, bide batez bere lurralde guztiak sartzeko
sortu nahi zuen estatu eredu berriaren
baitan. Hala, 1717ko abuztuaren 31n,
barrualdeko aduanak itsas portuetara eta
Portugaleko eta Frantziako mugetara eraman
behar zirela agindu zuen errege dekretu
batek. Neurri horrek oihartzun berezia
izan zuen euskal probintzietan. Ordu arte,
euskal probintziak Kantabriako Barrutia zeritzanaren
baitan zeuden, ez Gaztelako
aduana errejimenaren pean, aduanak Euskal
Herriaren eta Gaztelaren artean baitzeuden
(Urduña, Balmaseda, Gasteiz). Beraz,
kanpora esportatzen ziren Euskal Herriko
produktuek ez zuten zergarik ordaintzen,
eta, ordaintzekotan, oso zerga txikiak ordaintzen
zituzten. Ordainetan, produktu
inportatuak libre sartzen ziren Euskal Herrian
eta libre saltzen ziren orobat. Baina
produktu inportatu horiek Gaztelan sartzen
zirenean esportaziorako ziren Gaztelakosalgaiak bezalaxe ordaindu behar izaten
zuten. Gaztelara bidaltzen ziren Euskal
Herriko salgaiek ere ez zuten zergarik ordaindu
behar izaten. Euskal probintziek
truke libreko eremu baten gisa funtzionatzen
zuten, eta Euskal Herria zeharkatzen
zuten produktu eta salgaiek Gaztelako erresumako
mugak zeharkatzean bakarrik ordaindu
behar zituzten aduana eskubideak.
Hori aspaldi-aspalditik zen horrela, eta horretan
zetzan hain zuzen ere Euskal Herriaren
zerga salbuespena. 1717ko errege aginduak
amaiera ematen zion Euskal Herriko
“eremu zergagabeari”, eta bistan dago erabaki
horrek eragin handia izan zuela merkataritzan
eta prezioetan.
Neurri horrek ez zuen eragin bera izan
hiru euskal probintzietan, eta gizarte talde
guztiek ez zuten neurri hori berdin jasan
behar izan. Hasteko, Arabak ale asko ekoizten
zuenez, eta bere burua hornitzeko aukera
gehiago zituenez, beste bi probintziak
baino prestatuago zegoen aldaketa horien
ondorioak gorabehera handirik gabe eramateko.
Aitzitik, kostaldeko bi probintziak
inportazioen askoz mendeago zeuden eta,
gainera, nekazaritzan ez ziharduten askoz
biztanle gehiago mantendu behar zituzten.
Baina, arestian esandakoa gorabehera, Arabako
egoera ere ez zen batere ona. 1690
eta 1720 bitartean Arabako nekazaritzak oso
egoera zaila bizi zuen; gari uztak %42raino
gutxitu ziren aldi hartan, XVI. mendearekin
konparatuz gero. Horrez gainera, neurri
berri horrek galera handiak sortuko zituen
kontrabandoan, izan ere kontrabandoa
ez baitzen aldian behingo jarduera bat,
aitzitik Euskal Herriko biztanleriaren zati
handi baten ekonomiarentzat oinarrizko jarduera
ere bazen, irabazi handiak ematen
zituena. Gainerantzean, ez da harritzekoa
euskal herritarrek, kontsumitzaile ziren neurrian,
uko egin izana aduanak lekuz aldatzeari,
mendetasun handia baitzuten aduanekiko
eta, gainera, foruen eta pribilejioen
aurkako eraso zuzentzat hartzen baitzuten
lekualdatze hura. Protestak gorabehera,
errege dekretu hura indarrean jarri zen eta
aduanak kostaldera eraman zituzten 1718ko
martxoan. Matxinada berehala piztu zen
Bizkaian.
Istiluak nonahi izan baziren ere, Enkartatazioetatik
Oiartzuneraino, Gasteiz tartean,
istilu larrienak Bizkaian (Biboko hinterlanda-a,
Ibaizabal itsasadarra, Mundaka-Gernika
itsasadarra) eta Gipuzkoako sartaldean
izan ziren (Bergara, Arrasate, Mutriku, Deba,
Elgoibar, Eibar, Soraluze, Elgeta, Aretxabaleta,
Eskoriatza, Leintz-Gatzaga, Oñati). Ziurtasun
osoz ez bada ere, esan liteke matxinadak
itsas portuetan eta itsas portuen inguruko
nekazari guneetan izan zuela indar
gehiena, eremu horiek bizigaien inportazioaren
mendetasun handia baitzuten eta, gainera,
aduanen kokaleku berriak eremuhoriei egiten baitzien kalte handiena. Barrualdeko
eskualdeetan matxinadak ez zuen
indar handirik izan, laborez errazago horni
baitzitezkeen Arabako lautadatik edo Burgosko
iparraldetik, eta beren burua hornitzera
iritsi ere irits baitzitezkeen.
Matxinadak, zentzurik estuenean,
1718ko martxotik 1719ko urtarrileraino
iraun zuen. Lehenengo istiluak 1718ko
abuztuan izan ziren: zerga biltzaile bat hil
zuten Bilbon, eta Bermeon eta Algortan
aduana zaintzaileen itsasontziak erre zituzten.
Hala ere, istiluak larritu egin ziren irailaren
4tik aurrera. Egun hartan Deustua,
Arrigorriaga eta Begoña elizate hurbiletako
nekazariak saldoan sartu ziren Bilbon, korrejidorearen
bila, aldaketa horiek baliogabetuko
zituen dokumentu bat sina zezan.
Korrejidoreak uko egin zion dokumentu
hori sinatzeari, eta ondorioak ikaragarriak
izan ziren. Jaurerriko, hiribilduetako eta
kontsulatuko gobernuaren arduradunen eta
jauntxoen etxeak txikitu zituzten, baita
1710ean ahaldun nagusi izana zen Miguel
Antonio de Castañosek Gernikan zuen etxea
ere. Matxinoek hil egin zituzten horietako
handiki batzuk: Enrique de Arana ahaldun
nagusia, “matxinoen ustez aduanak aldatzearen
eragile nagusia izan zena…”, Bilboko
Hareatzan labankadaz hil zutena; Martín
Antonio de Escoiquiz eta Juan Gregorio
Esterripa, Bilboko alkatea eta zinegotzi nagusia,
Bermeon hilak; Rocaverdeko markesa,
Bergarara ihes egin zuena eta Otxandion
hil zutena, etab.
Nekazariak matxinatu zirenean bilbotarrak
ezer egin gabe gelditu ziren. Bitartean,araupeko apaizek argi eta garbi jokatu zuten
jauntxo aberatsen alde, arrakasta handirik
gabe ordea. Alkatea eta korrejidorea
jesuiten komentuan gerizatu ziren, eta jesuitak
izan ziren, gainera, Aldareko Jaunaren
irudia kalera atera zuten lehenak “ea
bide horretatik suteak geldiaraz zitezkeen
ikusteko”.
Bilboko herritarrek armak hartzea erabaki
zuten inguruetako nekazariengandik
babesteko, bolbora bezain bizi zabaldu baitzen
Somorrostro gatazka, Portugalete eta
beste herri batzuetara, eta Bermeon hiru
jauntxo ere hil baitzituzten urriaren 10ean.
Pixkanaka-pixkanaka higikunde hura Gipuzkoara
iritsi zen, hain zuzen ere Deba
bailarara, eta Bergaran indarkeriazko ekintzak
izan ziren. Eskualde hartako zaldun
nagusi askori eraso zieten, eta haien jauregiak
txikitu eta erre zituzten; ziztu bizian
alde egin behar izan zuten, beraz, leku seguruagoetara
edo babes eskean joan behar
izan zuten leku sakratuetara. Bizkaian gertatuaren
jakitun eta larriturik, handikiek
Legazpi, Oñati, Bergara, Antzuola, Urretxu,
Segura, Arrasate eta Ormaiztegiko herrien
Batasuna eta Hermandadea antolatu zuten,
bai 400 gizoneko indar armatu bat eratu ere,
liskarrik izanez gero elkar babesteko.
Irailerako bildua zen Tolosan Gipuzkoako
batzar berezia. Batzar horretan
erabaki zuten bi mezulari bidaltzea Madrila
“probintzia hauei lehen zuten askatasuna
edo aduana eskubideak ordaintzeko salbuespena”
berriz ematea eskatzeko. Giroa lasaitzeko
edo, urriaren erdialdean Alberoniministroaren gutun batek erregearen dekretuaren
zentzua zehaztu, eta libre utzi zuen
probintzia barruan kontsumitzekoak ziren
produktu guztien sarrera.
Hala ere, Bizkaiko gertaerak zehatz-mehatz
aztertzea eskatu zuen Felipe V.a erregeak,
eta orobat bidali zituen 3.000 gizon,
Blas de Loya mariskal gorena buru, eta Bizkaiko
jaurerriko agintariek beren esker ona
erakusten ziotela. 1719aren hasieran De
Loyaren soldaduek ia Bizkaia osoa hartu
zuten.
Matxinoak nekazariak izan ziren gehienbat,
batez ere Bilbo inguruko elizateetakoak
edo kostaldekoak, baina nolanahi
ere herri xehe gehienak matxinadan parte
hartu zuen. Bergaran idatzitako gutun batean
izan ezik, sekula ez zitzaien matxino
deitu, baserritar, nekazari, jendalde eta Arana
hilez geroztik “jendilaje zital eta zikina”
eta “gaizkileak” baizik. Bestalde, matxinoek
“aberri-saltzaileak” esaten zieten beren aurkariei.
Handikiak ziren horiek, batzuk Bilbon
bizi zirenak, besteak landa giroan; haietako
batzuek goi mailako noblezia tituluak
zituzten, edo goi mailako karguak, Bizkaiko
jaurerriko gobernuan. Merkatari batzuk ere
esetsiak izan ziren.
Bizkaiko jaurerriko nekazari askoren
aduanen aurkako jarrerak oinarri ekonomikoak
zituen. Berdin zergapetzen zituzten
kontsumitzeko inportatutako produktuak,
nola Gaztelan sartzeko inportatuak, itsas
portuetan lehorreratu orduko produktuek
ordaindu behar izaten zituzten aduana eskubideek.
Bizkaiko jaurerriko biztanleentzat,
beraz, igoera hura zeharkako zergen
igoera zen. Horregatik matxinoek “zergapeko
egin nahi zituela” egozten zioten Enrique
de Arana jaunari. Begien bistako gauza
zen, eta hala adierazi zuen matxinadak,
kostaldeko portuetako eta kostaldetik hurbil
zeuden nekazaritza giroko herrietako
biztanleen ustez haiek izango zirela erabaki
haren eragina gehien jasango zutenak,
haiek zeuden-eta laboreen, bakailoaren,
ehunen, eta abarren inportazioaren inor
baino mendeago. Hori dela eta, logikoa da
Durango, Arratia, Orozkoko bailara eta
Enkartazioetako ekialdeko merindadeak ez
matxinatu izana: barrualdean zeuden eta
aleez beren buruak hornitzeko gauza ziren
nolabait –Orozko–, edo laboreez hornitzen
ziren Arabatik –Arratia eta Durango–, edo
Burgosetik –Enkartazioak–.
Bergarako, inguruko beste hiribildu batzuetako
eta Otxandioko matxinadak, beste
matxinadak baino askoz beranduago
gertatuak –azaroaren hasieran–, erregearen
gudarostearen sarraldiari egindako erresistentzia
saio bat izan ziren. Horregatik zioten
Leintz-Gatzagako mugara joan beharra
zegoela Gipuzkoa eta bere foruak defendatzera.Matxinatuen ezinikusia korrejidorearengana
eta beste agintariengana bideratu zen,
alegia, aduana berrietako ofizialengana,
baina batez ere landako jauntxo eta foru
eta udal agintariengana, “golillas” zeriztenengana,
foru askatasunak defendatzerakoan
epelkeria eta beren interes partikularrak
herriaren interes orokorren gainetik jartzea
egozten baitzieten. Izan ere, nekazariek ez
zuten zalantzarik jauntxo askok amarru bidez
jardunak zirela erregearen alde, edo ez
ziotela indarrez aurre egin 1717ko abuztuaren
31ko dekretuari, eta ez zirela beraz bizkaitarrek
zuten salerosketa askatasunaren
alde borrokatu.
Gerta zitekeen, 1631-1634an bezala,
batetik jauntxoek, aginpide zentralari oso
atxikiak baitziren, ez interesik izatea kargu
ofizialak ematen zizkionaren kontra egiteko,
eta bestetik, merkatariak artilearen salerosketa
Santanderrera eramango ote zuten
beldurrez egotea. Matxinoen ezinikusia
indarrean zegoen ordenaren ordezkari
guztiengana zabaldu zen: “auzo nagusiak”,
“lehen mailako jendeak”, “zaldunak”, “goi
mailako pertsonak”, alegia, agintariez eta
landako jauntxoez gainera, ugazaba laikoak
eta merkatari aberatsak ere biltzen zituen
oligarkiagana.
Izan ere, oligarkia lurren jabeak, salgaietan
eskuratzen zituenez hamarrenak, errentak
eta eskubideak, begi onez ikusten zuen
merkataritza askatasuna indarrean jartzea,
nekazaritza gaien soberakinak saldu ahal
izango baitzituen horrela. Bitartean, Bilbo,
Donostia eta Gasteizko merkatariek ontzat
hartzen zuten aduanak lekuz aldatzea, zeren
eta aldaketa horrek beren esku uzten
baitzituen Amerikarekiko merkataritza librearen
aukerak. Apaizek, batez ere araupeko
apaizek (domingotarrak, frantziskotarrak,
agustindarrak eta jesuitak), herriaren
haserrea ez baitzen haiengana iritsi, handikien
alde egin zuten, matxinoak lasaitzen
eta baretzen saiaturik.
Aduanen lekualdatzari buruz 1717ko
abuztuaren 31n erregeak emana zuen dekretua
baliogabetzea izan zen matxinatuen
erreinbindikazio nagusia, baina landako
jauntxoak ere zigortu nahi zituzten “aberrisaltzaileak”
izateagatik.
Matxinadaren zapalketaren ondorioz 32
pertsona hiltzera kondenatu zituzten –31
Bizkaian eta 1 Gipuzkoan–, eta kartzela zigorrak,
isunak eta ondasun bahiketak agintzen
zituzten sententzia asko eman zituzten.
Matxinoek beren eskari nagusia lortu
zuten: 1717ko dekretu zorigaiztokoa baliogabetzea.
1722ko abenduaren 16ko dekretu
batek aduanak barrualdean jarrarazi zituen
berriz, 1723ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Azkenean, 1726ko abenduaren 22an,
erregeak indultua eman zien matxinadanparte hartu zuten guztiei. Lehenengo ekinaldiak
ez zuen ez galtzailerik ez irabazlerik
izan, baina foru pribilejioak mehatxatuta
gelditu ziren: aduanak lehengo tokian
jarri zituzten berriz, baina gauzak ez ziren
inoiz 1717 baino lehen ziren bezalakoak
izango.
1718ko matxinada arrazoi askorengatik
izan zen gatzaren matxinadaren antzeko.
Matxinada hartan bezala, honetan ere aldez
aurretik tirabirak izan ziren, ondo ezagutzen
ez direnak baina ezin ukatuzkoak.
Zerga igoera izan zen bi kasuetan, zuzenean
edo zeharka, arrazoi nagusia. Bi altxamendu
horiek agerian jarri zituzten handikien
eta nekazarien arteko tirabirak, handikien
eta erregearen arteko harremanak,
nekazariek probintziako gobernuarekiko
zuten mesfidantza… Badago alderik, jakina,
matxinada batetik bestera, eta, bereziki,
bilbotarrek altxamenduan ez parte hartu
izana, 1631-1634an egin zuten bezala.
Hala ere, bazirudien 1718ko matxinadak
gehiago begiratzen zuela iraganera 1766ra
edo 1804ra baino.
“Handinahiaren kalteak”: 1738an Gasteizen gertatuak
Gasteizen 1738tik 1748ra bitartean izan
ziren gertakariak ez ziren beste matxinadak
bezain gogorrak izan, nahiz tirabira handiak
izan ziren; nolanahi ere, argi geratu zen
hiritarrek aurre egiten ziotela aginpidean
zegoen oligarkiari, eta haren handinahiariegozten ziotela orobat hiri hartan zegoen
“kalte saldo hura”.
1738ko martxoaren azken egunetan,
Gasteizko hiria eratzen zuten 21 auzoetatik
20k kexa zerrenda bat aurkeztu zioten Gaztelako
kontseiluari, karguan egon ziren bitartean
behar bezala ez gobernatu izana
egotzirik beren agintariei. Ordu arte ezkutuan
bildu izan ziren auzokideak, nobleziaren
gehiegikeria batzuk salatzen zituzten
iragarki batzuek deituta.
Jesusen konpainiaren ikastetxe bat Gasteizen
eraiki nahiak piztu zuen matxinada
hura, gasteiztar gehienak ikastetxe horren
kontra baitzeuden –apaiz talde gehienak ere
bai–. XVI. mendeaz geroztik zebiltzan jesuitak
ikastetxe hori sortu nahian, baina
hiritarren presioak bertan behera utzia zuen
asmo hori. Urte hartan, jesuitak, nobleen
laguntzaz, azpijokoen bidez sartu ziren hirian.
Hala ere, badirudi altxamendu hark
beste arrazoi batzuk izan zituela. Matxinadak
“Merkataritzako Jendeen” ordezkariak
izan zituen buru, ez nobleak aginpidetik botatzeko,
aginpidera iristeko eta aginpideaz
nobleekin batera baliatzeko baizik.
Kontsumitzaile gaixoak, nobleek udaletik
oinarri-oinarrizko gaien gainean jarri zizkieten
zergek itota, erraz lotu zitzaizkion
oligarkiaren aurkako “gizarte erantzunari”,
besteak beste hauxe egotzirik nobleei: diruak
bidegabeki erabiltzea, hausteskundeetan
iruzur egitea eta beste “gehiegikeria,
nagusikeria eta tiranokeria asko (…) eta
haien jauntxokeria hain da antzina-antzinakoa,
non garai batzuetan familia prestu batzuek
etxea hustu behar izan duten, eta
hiritik alde egin…”
Gasteizko burgesiak udaleko ofizio nagusiak
kontrolatzeko premia handia izan
zuen orduan. Gatazka horrek zerikusia izan
zuen nolabait XVIII. mendeko lehenengo
hamarraldietako beste gatazka batzuekin.Begien bistakoa da 1718ko matxinadak ez
zuela Araban Bizkaian bezainbat indar izan.
Hala ere, erregetzak orduan izan zuen jarrerak,
eta hurrengo urteetan izango zuenak,
gogor mehatxatzen zuen Arabako merkataritza,
batez ere tradizionalena, burdinari
eta artileari lotua zegoena.
Burgosek, Santanderrek eta Bilbok merkataritza
bide tradizionalak kontrolatzeko
elkarren artean izan zituzten liskarrek arriskuan
jarri zuten Gasteizen etorkizuna merkataritza
gune gisa. Bilbotarren eta santandertarren
arteko borrokak kalte egin zion
Gasteizko merkataritzari. Patiño estatu idazkariak
1731tik aurrera Burgos-Santander
bide zuzenari eman nahi izan zion bultzadak
(geroago, 1748-1753 bitartean, Gaztelaren
eta Santanderren arteko bide zuzena
eraikitzera eraman zuena), bide alternatiboak
bilarazi zizkion Bilboko burgesiari.
Hiru proposamenetik bik –Balmasedakoak
eta Urduñakoak–, alde batera uzten zuten
Gasteiz nahitaezko pasabide gisa.
Gatazka hura konpondu bitartean,
1738tik 1742ra, gelditu egin zen Gasteizko
bizitza politikoa. Nafarroako Kontseiluko
Entzule Gonzalo Muñoz de Torres jaunari
esker, eguneroko jarduera politikoa berriz
hasi zenean, Gasteizko burgesiak bere
amets irrikatua lortu zuen 1742 eta 1748
artean: udaleko kargu nagusiak eskuratu
ahal izatea. Burgesiak ez zuen gehiegi iraun
aginpidean, baina hala ere ordenantza berri
batzuk onartu ahal izan zituen Gasteiz
hirirako, baita arantzel berri bat ere, Gasteiztik
pasako ziren salgaien gaineko zergak
arautzeko. Fernando VI.a erregeak
nobleen alde esku hartu zuenean urak bere
bidera etorri ziren. Nolanahi ere, burgesiak
urte hartan iritsi zituen lorpen batzuk ezin
izan zituen inork atzera bota.
Haragiaren matxinada Gipuzkoan
Matxinada “saio” hura Gipuzkoatik
azienda ateratzea debekatzen zuten Gipuzkoako
Diputazioaren 1754ko eta
1755eko dekretu batzuek piztu zuten. Espekulazioa
eta kontrabandoa indartu, eta
prezioak are gehiago garestitu, besterik ez
zuten egin neurri protekzionista horiek.
Leku batzuetan abeltzaintzak ordezkatzen
edo osatzen zuen nekazarien ekonomia
urri eta gorabehera handikoa. Abereak
esportatzeko aukerak, mugatuak baziren
ere, lasaitasuna zekarkioten nekazariari.
Baina abeltzaintza gero eta garrantzitsuagoa
izan zen neurrian, hainbat eta espekuladore
eta trafikante gehiago agertu zen, nekazaritzaren
mundutik kanpokoak eta diru
iturri oparo horrek erakarriak, abeltzaintzamerkaturatzeko eta esportatzeko prest.
Ganadu azokek izan zuten bultzadak
–1757an hamarretik gora egin ziren Gipuzkoan–,
badu zerikusia negozio onuragarri
horrekin. Gipuzkoako haragi hornidura
azoken bidez antolatzen zen, baina
azokak orobat izan zitezkeen baliagarriak
trafikanteei eta salerosleei haragiaren merkatuaren
berri emateko.
Araba eta Nafarroa aldameneko lekuetako
nekazariek izaten zuten azoka horietan
beren abereak merkaturatzeko eta saltzeko
aukera; baina Diputazioaren dekretu
berriek itxi egiten zuten bide hori. Dekretu
horiek, hasieran behintzat, bertako kontsumitzailea
babestu nahi izan zuten espekulatzaileen
aurrean, baina ahaztu egin zitzaien,
hain zuzen ere, Araba eta Nafarroaren
mugakide ziren eremu horietako nekazariak
haragia esportatzeko askatasunetik bizi
zirela.
Dekretu horien aurkako higikundea
Bergaran eta inguruko herrietan hasi zen
lehenik, han azaldu baitziren lehenengo
iragarkiak, eta Deba eta Urola bailaretako
beste hamabi herrietara zabaldu zen gero
(1718an iskanbilak izan ziren eremu berera):
Zegama, Ormaiztegi, Segura, Idiazabal,
Ataun, Ordizia eta Berastegi, hegoaldetik
muga Araban eta Nafarroan duten herriak
hain zuzen, eta geroago bildu zitzaizkien
Leintz-Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta eta
Arrasate, horiek ere hegoaldetik muga Araban
dutenak. Batzuek zein besteek beren
“berezko merkatua” defendatzen zuten, eta
azienda saltzeko askatasuna eskatzen zuten.
Matxinadaren eragileak landako jabe
txikiak, maizterrak eta oinordekotzaren jabe
txikiren bat izan ziren; matxinatu horiei herri
xehea bildu zitzaien gero, Batzar Nagusien
erabakien gaitzespena adierazteko eta, neurri
batean, aginpidea monopolioan hartua
zuten agintari eta landako jauntxoen aurka
egiteko. Agintariek berehala erantzun zioten
altxamendu hari: gudaroste bat antolatu
zuten, gudaroste horrek erresistentziarik
gabe hartu zituen herri matxinatuak, eta
errotik zapaldu zuen hasia besterik ez zen
matxinada hura. Azkenean, Batzar Nagusiek
atzera bota zuten beren erabakia eta
1755ean dekretu berri bat eman zuten abereak
Gipuzkoatik kanpo libre ateratzen
uzten zuena. Bitartean, isunekin eta ondasunen
bahiturekin zigortu zituzten matxinada
eragin zutenak.
Alearen salerosketa librearen matxinada (1766)
Lehenengo hiru errege Borbondarren
erregetza bitartean ez zen ziur asko 1766komatxinadak baino gertakari larriagorik izan,
bai hedaduraz –70 bat herri–, eta bai estatuan
izan zuen eraginaz (erregeak hiriburutik
alde egin beharra eta erreforma programa).
Historialari askoren ustean, Esquilache
ministroa gidari zuen erreformismoaren
aurkako taldeek herritarren masak manipulatu
izanaren ondorioa baizik ez zen izan
liskar multzo hura. Hala ere, badirudi beste
zer-nolako batzuk ere zerikusia izan zutela
altxamendu hartan. Batetik, egiturazko
arrazoiek –izan ere, prezio igoerek eta gobernuak
aleen gainean hartu zituen neurri
liberalizatzaileek larriagotu besterik egin ez
zuten krisi ekonomikoa–; bestetik, arrazoi
xenofoboek, erregearen ministro eta zerbitzari
atzerritaren kontrako etsaitasunak adierazten
zuen bezala; azkenik, matxinada
haren arrazoia jesuiten konspirazioari egozten
zioten arrazoiak, hori zela eta –arrazoi
hori eman zuen Campomanes ministroak–,
handik urte batzuetara Espainiatik botako
zituzten jesuitak.
Nolanahi ere, komeni da bereiztea Madrilen
martxoaren 23tik 25era izan ziren liskarrak
eta geroztik Espainiako beste bazter
askotan izan zirenak. Badirudi Madrileko
liskarretan helburu politiko jakin batzuk
zeudela; hurrengo asteetako matxinadak,
berriz, herriaren ekintza zuzenez piztu ziren,
eta bizirik irauteko matxinadaren adibide
gisa har litezke.
Euskal Herrian, Gipuzkoan piztu zen
matxinada, eta harreman zuzena izan zuen
garai hartako euskal nekazariaren kontsumitzaile
izatearekin. Euskal Herrian inoiz ez
baitzen behar adina labore produzitzen,
arazo guztiak ale urritasunak, nahitaez egin
beharreko inportazioek eta oinarri-oinarrizko
produktu horiek merkatuan izaten zuten
prezioak sortuak ziren. Harik eta
1765ean tasa (salneurri hori finkatzen zuena)
kendu zuten arte, prezioarena ez zen
hain arazo larria izan, XVIII. mende hasieran
aduanak barrualdetik kostaldera eraman
nahi izan zituztenean izan ezik.
1718 arte, itsaso bidez egiten ziren
inportazioak –horregatik esaten zioten
“Itsasoko Ogia”–, libreak ziren eta ez zuten
inongo zergarik ordaindu behar, prezioak
beraz kontsumitzailearen irispidean zeuden.
Horregatik matxinatu ziren nekazariak, kontsumitzaile
ziren neurrian, urte hartan Felipe
V.ak aduanak kostaldera eraman nahi
izan zituenean. Matxinatu zirelarik, aduanen
lekualdatzearekin ados egotea egotzi
zioten oligarkiari, zeren eta oligarkiak jasotzen
baitzituen Euskal Herrian ekoizten
zen gari urriaren mozkinak, eta ez zitzaion
axola beraz labore inportatuen prezioa igotzea.
Hori guztiagatik sumindu ziren matxinoak
oligarken kontra, eta oligarkek
azkenean amore eman behar izan zuten matxinadarenbeldurrez, nahiz beren helburuei
ez zioten betiko uko egin.
1765ean berriz gertatu zen mehatxupean
euskal kontsumitzaile gaixoa. Urte hartako
uztailaren 11n, alearen tasa kendu eta alearen
salerosketa librea erabakitzen zuen
pragmatika bat kaleratu zuen erregeak.
Dokumentu horrek baimena ematen zuen
alea esportatzeko alea produzitzen zuten
udalerri edo eskualdeetatik kanpo, udaleko
edo probintziako agintariek inongo trabarik
jartzerik ez zutela. Aldi berean, aldatu
egin zuen udalek aleen hornidura publikoaren
alorrean zuten esku hartze eta
kontrol sistema guztia, ordu arte indarrean
egon zena eta hatsapen hauetan oinarritua:
bertako produkzioa bultzatzea, pisuak eta
neurriak kontrolatzea, alea udalerritik kanpo
ateratzeko debekua harik eta bertako
hornidura ziurtatua egon ez zedin arte, eta
oinarri-oinarrizko gaien prezioak finkatzea.
Burgesiak eta oligarkia lurjabeak, ordea,
oso ondo hartu zuen alearen liberalizazioa.
Izan ere, 1766ko prezio garestitzeak ez
zukeen hain erreakzio gogorra sorraraziko
nekazariengan, baldin eta oligarkia lurjabeak
eta Donostiako burgesiak egoera hartan
espekulatu izan ez balute; espekulatu,
haiek bakarrik espekulatu baitzezaketen;
lurjabeek errentaren zati handi bat salgaiz
kobratzen zutelako, edo hamarrenen (laiko
zein elizako) hartzaile zirelako; merkatariek,
alea merke erosi, biltegietan gorde eta eskaria
noiz areagotuko zain gelditzen zirelako,orduan alea pixkanaka-pixkanaka saldu
eta irabazi handiak ateratzeko. Espekulazio
jarduera horiek gosea zekarkioten kontsumitzaile
gaixoari (nekazariak eta eskulangileak);
eta goseak gogoak berotzen zituen
eta berehala sorrarazten zuten matxinada.
Gainera, ezurteetan, halakoxea izan
baitzen 1766ko urtea, kanpora, Asturias eta
Galizia aldera, ateratzen zuten espekulatzaileek
Euskal Herrian ekoizten zen ale gutxia,
askoz diru gehiago irabazi ahal izateko.
Izan ere, urte hartan Azkoitian izan zen
matxinada arrazoi horregatik beragatik izan
zen, herritar talde batek ikusi baitzuen nola
gurdi bat gariz betetzen ari ziren Euskal
Herritik kanpora bidaltzeko.
Aurreko jende mota bera altxatu zen
matxinada horretan ere: nekazariak, eskulangileak
eta arrantzaleak, alegia, herri xehea
eta kontsumitzaileak oro har, tasa kentzeak
eta aleen liberalizazioak ekarri zuten
prezio igoerak kalte zuzena egin zion jendea.
Apaizei dagokionez, araupekoek ez
zuten jarrera bateraturik izan. Arantzazuko
fraideak ez ziren matxinadan tarteko sartu,
eta uko ere egin zioten matxinatu talde bat
santutegian hartzeari; Loiolako jesuitek,
berriz, santutegian lanean ari ziren harginen
alde jokatu zuten, eta leku sakratuak
ematen zuen babespean gerizatu zituzten.
Geografiaren aldetik, Gipuzkoako iparsartaldean
izan zuen matxinadak indarrik
handiena, Bizkaiarekin mugakide den aldean.
Hasi, Azkoitian eta Azpeitian hasi zen,eta berehala zabaldu zen Deba bailarako
herrietan barrena (Elgoibar, Eibar, Arrasate
eta Soraluze), eta bi adarretan banatu zen
gero, kostaldera bata (Deba, Motriko, Zumaia,
Zestoa, Getaria eta Zarautz), eta bestea
barrualdera, Goiherri aldera, nekazari
eremu batera hain zuzen, 1755eko gertakizunak
izan ziren lekutik ez oso urrun. Bizkaian
matxinadak Ondarrun, Markinan eta
inguruetan izan zuen indarrik gehiena, eta
Araban, berriz, Aramaion –Arrasatetik hurbil–,
Agurainen eta Gasteizen baizik ez zuen
indar pixka bat izan. Ordenaren defendatzaileak
Donostian eta bere hinterland naturalean
zeuden, Hernanin, Urnietan, Errenterian,
Oiartzunen eta Irunen. Ingurune hori
merkatu bateratu baten gisa eratua zegoen
garai hartan, gehienbat merkataritza eta bitartekaritza
jardueretan ziharduena, eta bertako
merkatari handiak eta frantses eta italiar
jatorriko merkatari atzerritar batzuk gidari
zituena. Barrualdeko merkataritza guneetan,
Tolosan eta Bergaran, hiriko bizitzan
eragina zuten biztanleek alderdi zapaltzailearen
alde egin zuten.
Erreibindikazioak ez ziren homogeneoak
izan, ez geografiaren aldetik, ez kronologiaren
aldetik, ez gaiaren aldetik. Bazen,
jakina, erreibindikazio nagusi bat, alegia,
aleen salneurria eta merkataritza liberalizatzearen
kontrako oposizio sutsua. Baina
horiez gainera, baziren beste erreinbindikazio
asko ere, ez aurrekoa bezain garrantzitsuak
agian, bai ordea adierazgarriak:herri lurrak ustiatzeko baimena zabaltzea,
hamarrenak eta elizaren zerbitzuak arautzea,
moral publiko tradizionala berriz ezartzea,
eta herriak gobernu erakundeetan
parte hartzea.
Liskar horietan matxinoek ez zuten inor
hil, baina txikizio handiak egin zituzten.
Nolanahi ere, lurjabeak eta merkatariak eskarmentua
hartuta zeuden dagoeneko, eta
berehala eta gogor egin zioten aurre matxinadari,
bai ondo antolatuta egin ere.
Batetik, apirilean eta maiatzan, matxinada
hasi zenean eta hurrengo egunetan hain
zuzen, garia eta artoa merke banatu zituzten
nahasmendu handia eta prezioak oso
garesti zituzten Gipuzkoako herri guztietan;
bestetik, 1718an saiatua zuten Hiribilduen
Batasun sistema berriz jarri zuten indarrean:
oraingoan eratu zuten batasun bat Deba
Garaian eta beste bat Donostialdean; azkenik,
errepresio militarra antolatu zuten.
Beste matxinadetan ez bezala, matxinoek
ez zituzten beren erreibindikazioak
lortu, eta zigor gogorrak jasan behar izan
zituzten. Jauntxoek eta merkataritza burgesiak,
Donostiakoak batez ere, berei zegokien
auzi bat bailitzan hartu zuten errepresioa.
Indar armatuaren buru Donostiako
alkate Manuel Arriola eta Kindelan koronela
zeuden, Irlandako errejimentuko 300
soldadu beren agindura zituztela. Hiriko soldadu
talde horri Irun, Oiartzun, Errenteria,
Hernani eta Urnietako herritarrak bildu zitzaizkion,
baina ez zen han falta izan Gipuzkoakogoi mailako leinu bat bera: Peñafloridako
kondea, San Millán eta Narroseko
markesak, etab. Ezin da aipatu gabe
utzi Manuel Antonio de Arriola jauna, jabe
aberatsa eta hamarrenen hartzailea –Axpeko
ugazaba zen– izateaz gainera, 1718an
Bilbon hil zuten ahaldun nagusiaren ahaidea
zela (iloba txikia). Gorabehera horiek
zerikusirik izango zuten haren gogoan
1766ko matxinada zapaltzerakoan, familiako
laido hura “kitatzeko” aukera eskainia baitzitzaion.
Gainera, gauza bitxia, 1755ean,
haragiaren matxinada piztu zenean, gizon
hori zen Gipuzkoako ahaldun nagusia.
Jende asko atxilotu zuten eta 70 bat
pertsona auzitara eraman zituzten. Hala ere,
heriotza sententzia batzuk eman ziren arren,
azkenean ez ziren bete, eta zigorrak isunetara,
ondasunak bahitzera, erbestera, espetxera
eta galeretara mugatu ziren. Gainerantzean,
neurri errepresibo horien ondoren
neurri politikoak ere hartu ziren, Gipuzkoako
Diputazioaren maiatzaren 13ko
erabakiaz. Hauek dira, besteak beste, aipagarrienak:
aleen gaineko tasa kentzea, indarrez
sinatutako hitzarmen guztiak ukatzea
eta udal bilkurarik egiteko debekua, baldin
eta onartzen bazuten bilkura haietan
norbait aitonen semea ez zenik, edo ordenantzek
eskatzen zuten adina lur ondasun
ez zuenik. Matxinatuei ordainetan eman zitzaien
gauza bakarra “diputatu eta gauza
komunen ordezkari” karguak sortzea izan
zen; kargu horiek herriak aukeratutako
udaleko karguak ziren, kontsumoa eta hornidura
kontrolatzeko eta zaintzeko ardura
zutenak. Hala eta guztiz ere, aginpideak oligarkiaren
esku jarraitzen zuen.
Lapurdiko emakumeen matxinadak (1773 eta 1784)
XVII. mende bukaeran eta XVIII. mende
osoan Iparraldean ere liskar txikiak, altxamenduak
eta gatazkak izan ziren zerga
berriak jarri nahiaren edo zergak jartzeko
zurrumurru hutsen kontra. Nahasmendu
horiei “zirrara” deitu zieten, eta, besteak
beste, hauek izan ziren garrantzitsuenak:
1696ko iskanbila Mugerren eta Hiriburun;
Ainhoako liskarra 1724an zergak biltzerakoan
huts egite bat gertatu zelako; 1726anLapurdin izan zen matxinada “berrogeita
hamarrena” zerga zabaltzen saiatu zirenean;
1734an Bidarten eta Getarian zergabiltzaileei
egin zitzaizkien erasoak; 1756an
Donibane-Lohizunen izan ziren gertakariak,
indar militarrak han etengabe finkatu
izanak herriarengan sortu zuen haserrearen
eraginez, non frantsesez ez zekien
agure euskaldun baten eta euskaraz ez
zekien ofizial frantses baten arteko eztabaidak
sekulako borroka sortu baitzuen
militarren eta herriaren artean; eta, azkenik,
Lapurdiko emakumeen matxinadak
1773an eta 1784an.Egia esan, emakumeek behin baino
gehiagotan parte hartu zuten XVIII. mendean
Iparralden izan ziren liskarretan. Horrela
gertatu zen Donibane-Lohizunen
1709an gabela zergaren kontrako protestan;
edo 1748an Donibane-Garazin izan zen
nahasmenduan zerga berrien mehatxuaren
kontra, nahiz gero argitu zen iragarki bat
gaizki ulertu izanak sortua izan zela. Baina
Lapurdiko gertakarietan baliteke emakumeek
gehiago parte hartu izatea. 1773 arte,
lapurtarrek zuten pribilejioetako bat tabakoaren
zerga salbuespena zen. Gainera,
ez zuten inongo eragozpenik beren kontsumorako
lantzeko. Tabakoa Haltsuko
errota batean egiten zuten eta mugaldeko
herrietatik banatzen zuten. 1773an estatua
tabakoaren monopolioa ezartzen saiatu zen
iruzurrari aurre egiteko bide gisa. Baina
neurri horrek eragina izan zuen herrietan
(Sara, Itsasu, Zuraide, Haltsu) altxamendu
gogor batez erantzun zioten herritarrek.
Emakumeak izan ziren borroka horren eragile
nagusiak, eta lortu zuten tabakoa saltzeko
debekua kentzea eta ohi zuten bizitasunez
kontrabandoa egiten jarraitzea halaber.
1784ko liskarrak Errobi ibaitik sartaldera
zegoen Lapurdiko eremua zergarik ordaintzen
ez zuen eremutik kentzeko erregeak
hartu zituen erabakietan izan zuen
jatorria, ordu arte lurralde horrek Lapurdi
osoak zuen eskubide berbera baitzuen.
Hazparne inguruko herriek gogor uko egin
zioten Lapurdi zerga barrutietan banatzen
zuten aduana txikiak eta egoera berri hori
arautzen zuten Gutun Zigilatuak indarrean
jartzeko saioari.
Guyenako intendente Neville eta erregeak
Baionan zuen ordezkari Cupenneko
markesa Hazparnera abiatu ziren 150 granaderoren
eta 5 brigadaren buru zerga horren
agindua indarrez ezartzera. Baina
emakume saldo erresumindu bat aurkitu
zuten aurrez aurre, eta erabaki behar izan
zuten edo atzera egitea edo emakumeak
bertan hiltzea. Zuhurtziari men eginez, soldaduek
atzera egitea erabaki zuten, ez ordea
mendeku hartu gabe, atxiloketak eginez
eta eskualde osoa arma bidez hartuz.
Hazparneko apaizaren bitartekaritzak zigor
gogorrik ez jartzea lortu zuen, baina apaiz
hari elizako kanpandorrea bota zioten matxinada
egunean emakumeak biltzeko
kanpaiak jo izanari mendeku hartzeko. Militarrek
lurralde guztiko armak ere bahitu
zituzten, guztira milaka fusil.
Aginpidea, urrialdia, zergak: atal honek
izenburutzat duen “trilogia madarikatu” hori
behin eta berriz agertu zen, konbinazio anitzetan,
noiz indartsuago noiz motelago,
beste tentsio elementuekin batera, Euskal
Herriko bazterretan Aro Berrian izan ziren
gatazka garrantzitsu guztietan.