Historia»Antzin Aroa
Euskal Herriko herriak eta hiriak Antzin Aroan
Atal honetan erromatarren konkista aurretik Euskal Herri inguruko herriak non zeuden kokatuta azaltzen da, antzinako idazleen testuak oinarri harturik eta azpimarratuz orain dela mende bat edo biko testuak eta geografiari dagokionez urruneko lurraldeetakoak erabiltzeak dakarren arriskua. Era berean, erromatarren konkistaren prozesua ere ikertzen da, konkista horrek herrien bilakaeran izan zuen eraginari dagokionez bereziki, eta baita gertaera haiek erromatar estatuaren bilakaeran izan zuen eraginari dagokionez ere. Azkenik, erromatar administrazioak ingurune honetan izan zuen antolamendua, bai barruti handien ikuspegitik (probinziak, conventusak) eta bai erromatar hiri eredu administratiboaren ikuspegitik, eta prozesu horrek izan zituen ondorioak aztertzen dira.
Herriak dokumentu zaharretan
Kontuan hartu ohi diren idatzizko iturriak
eta herri jakin bati edo besteri dagozkion
hiri edo biziguneei buruzko datu zehatzak,
baita geografian horiek kokatu ahal
izateko bestelako informazio erabilgarriak
ematen dituzten obrak ere, erromatarren
agintaldi beteko autoreek idatziak dira, gure
aroko I. eta II. mendeetakoak, hau da, Erromaren
administrazio, antolakuntza, txertatze
eta hiri eraikitzaile ekinaldia Penintsulan
gehien nabaritu zen garaikoak. Historiaren
ikuspegitik, beraz, ez da zuzena gure
aroko I. eta II. mendeetako datu horiek,
besterik gabe, konkista aurreko herri edo
talde etniko batek zituen mugak ezartzeko
erabiltzea, zeren eta egoera ezagun eta jakin
batetik hiru edo lau mende lehenagoko
egoera ateratzen ari baita.
Ondoren, eremu honi buruzko berriak
idatzi zituzten autoreak azaltzen ditugu.
Estrabonek Geographia izenburuko
obra idatzi zuen. Bertan agertzen diren datu
asko aurreko iturrietatik hartu zituen (Posidonio,
Asklepiade eta Artemidoro). Horregatik,
egiten duen deskribapena, neurri
handi batean, ez dagokio bere garaiari (Augusto
eta Tiberiorenari), eta bai aurreragoko
garai bati; izan ere, Posidoniok K.a. 100.urtearen inguruan ezagutu zituen Galia eta
Iberia dira bertan azaltzen direnak. Nolanahi
ere, konkista ondoko berriak ere eskaintzen
ditu.
Tito Livio Ab urbe condita izenburuko
obra garrantzitsuaren autorea izan zen, zatika
besterik ezagutzen ez dugun arren.
Estrabonen garaikidea izan zen eta, besteak
beste, Posidonio eta Polibio izan ziren Tito
Livioren kontakizunen iturri. Konkistaren
eta lurralde horietako hasierako hiri antolaketaren
inguruko datu garrantzitsuak
ematen ditu.
C. Julio Zesarrek, Erromako jenerala
zela, bi obra idatzi zituen: Galia konkistatzeko
gerraren ingurukoa bata ?De Bello
Gallico, ?Galiako Gerraz?? eta Hispanian
Ponpeioren aurkako borrokei buruzkoa
bestea ?De Bello Civile, ?Gerra Zibilaz??. Bi
gerretan esku hartu zuen, eta Erromaren
etorrerari eta konkistari buruzko datuak
azaltzen ditu.
Ponponio Mela Hispaniako hegoaldean
jaio zen K.o. I. mendearen erdialdean. Claudioren
garaietan Chorographia izenburuko
obra idatzi zuen, baina Estrabonen kasuan
bezala aurreko iturriez baliatu zen.
C. Plinio Segundok procurator kargua
izan zuen Hispania Citerior Tarraconense
izeneko probintzian, Vespasianoren garaietan.
Naturalis Historia izenburuko obran
K.a. 22-14 urteei dagokien probintzia zerrendaematen du. Haren erreferentzietako
asko aurreko aldi bati dagozkio (Agripa eta
Varroni hartuak), baina geroagoko informazioak
ere erabiltzen dituela. Horrenbestez,
nahasketa sortzen da hamarnaka urteko
aldea dagoelako zenbait informazioren artean.
C. Ptolomeo Alexandriako geografoak
Geographia izeneko obra idatzi zuen K.o.
II. mendearen erditsuan. Toki izendegia da,
eta toki horiek dagozkien latitude eta longitude
koordenatuetan daude kokaturik.
Ordurako gauzatua zuen Erromak bere
administrazio antolamendua. Autore honek
Erromako probintziez eskaintzen dizkigun
berriak etnia izenen zerrendak eta dagozkien
hiriek osaturik daude.
Konkista aurrera joan ahala eta erromatarrek
beretutako lurraldeetan denbora gehiago
pasa ahala, herrien kokalekuak hobeto
ezagutuz zihoazen, eta haien xehetasun
handiagoko deskribapena egiten zuten.
Herrien izena eta kokapena
Antzinako iturriei fede emanez gero,
populi gisa azaltzen diren gizataldeen mendeko
eremuak txikiagoak ziren Pirinioez
iparraldean (Estrabonek herri txikiez dihardu),
hegoaldean baino. Horren arrazoia,
batetik, herrien beren bilakaera historikoa
izan daiteke, eta bestetik, erromatarrek lurraldea
antolatzerakoan izan zuten jokaera
desberdina.
Pirinioez iparraldean akitaniarrak daude
eta, haien artean, Pirinioetatik eta Aturri
ibaitik hurbilen dauden Akitaniako bederatzi
herri historikoak hauek dira: iluronenses
(Oloroe), Zesarrek aipatzen ez dituenak;
tarbelli edo tarbeliarrak (Akize), goi inperioko
iturrietan aquenses direlakoak; bigerri
(Tarbe), Zesarren bigerriones edo Plinioren
begerri zirenak; convenae (San Bertrand
de Comminges), goi inperioan beren lurraldean
kolonia bat dutenak, Lugdunum; tarusates (Aire-sur-l?Adour) eta elusates (Eauze)
izenekoak, Zesarren narrazioaren arabera
(BG, III., 26-28). Aurrekoei beste zenbait
erantsi behar zaizkie, Euskal Herriko
lurraldetik aski urrunekoak: consoranni (St.
Lizier), Pirinioetatik hurbil, baina Garona
ibaiaren iturburu aldean zeudenak; lactorates
(Lectoure), Garonatik hurbil zirenak,
ibaiaren erdialdeko ibilguan eta eskuineko
ertzean, eta boiates izenekoak (kostaldetik
hurbil, Garonaren estuariotik hegoaldean).
Hegoaldeaz ari garela, nabarmendu
beharra dago ?jatorrizko baskoi leinua? izenekoari
dagokionez, gizatalde horiei buruz
egindako lanek, klasikoek bideratu dituzten
datu geografiko eta historikoetan oinarriturik,
modu orokorrean, kantauriar eta
baskoi hitzak modu orokorrean erabiltzen
dituztela lehen momentuan. Hala, penintsulako
iparraldean, mendebaletik ekialderaino,
Pirinioen hasieraino, herri hauek
kokatu zituzten: galaikoak, asturiarrak eta
baskoiak, edo galaikoak, asturiarrak, kantauriarrak
eta baskoiak; eta baskoi talde
hori, autrigoi, karistiarrak, barduliar eta
baskoiek osatzen zuten. Hirugarren aldian,
beste autore batzuek kantauriar edo baskoi
taldeetatik kanpo sailkatzen dituzte
autrigoi, karistiar eta barduliarrak, batzuk
eta besteak bereiziz.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurraldean,
Ptolomeoren datuen arabera, autrigoiak
mendebalean zeuden, karistiarrak
erdialdean, barduliarrak egungo Euskadi
Autonomia Elkarteko ekialdean, eta beronak
(berones) Arabako Errioxan ziren. Baina
ez dira beti horrela agertzen. Ptolomeoren
datuak ez datoz bat Estrabon, Mela eta
Pliniok, besteak beste, ematen dituztenekin.
Estrabonek eta Melak kostaldeaz egiten
duten deskribapenean autrigoiak bertan
kokatu ez zituztenez, garai hartan (K.o. I.. endea) eta aurreko garaietan ere, horiek
barnealdean bakarrik zeudela ondorioztatu
dute, eta ondoko garaietan bakarrik (Pliniok
eta Ptolomeok hala jasotzen dute) izan
zituztela kokalekuak kostaldean.
Baina ez da hori azalpen bakarra, zeren
eta Cantabria izen orokorra izan zitekeen
hasieran, eta kantauriarren aurreneko
leinu nagusi haren barneko borrokek
zatiketak ekarri gero. Bestalde, herrien berri
ematerakoan ageri diren hutsune horiek
Iberiako penintsulako Iparraldeko ?topografia
etnikoaren? ezagupen eskasagatik ere
gerta zitezkeen. Plinioren bidez, halaber,
autrigoiek K.o. I. mendearen bigarren erdian
kostaldean kokaturik zeudela jakin
dugu.
Plinio ere karistiarrak aipatzen dituen
lehen autorea dugu. Conventus cluniensis
delakoa deskribatzerakoan, carietes eta vennenses
izenekoak aipatzen ditu, beren mendean
bost hiri dituztenak, Veleia haietako
bat. Carietes horiek eta Ptolomeoren karistiarrek
(II., 6, 8 eta III., 6, 64) jende bera
izan behar dute. Carietes-ak epigrafia iturrietanere agertzen dira (cohors carietum
et veniaesum [cohors, erromatar gudarostearen
laguntza taldea] baten aipamena egiten
duen idazkuna). Carietes horiek aipatzen
diren hiru aldietatik bitan, vennenses-ekin
batera agertzen dira; horrela azaltzeak bi
taldeon hurbiltasun etnikoa iradokitzen du,
eta hori beste zenbait datuk berretsia dela
ematen du. Pliniok ez ditu bi taldeak bereizten
dagozkien civitates-en kopurua aipatzerakoan,
bost guztira; gainera, askotan
auzoko edo elkarren ahaide ziren bi talderekin
osatzen zituzten laguntza talde horiek.
Vennense haiek, karistiarren auzoak
hegoaldetik, egungo Arabako probintzia
gehiena okupatu behar zuten, Ebrorainoko
guztian. Iturrietatik ondoriozta daitekeenez,
carietes eta vennenses horien artean hurbiltasun
handia zegoen, eta litekeena da
gure aroko I. eta II. mendeetan zehar bien
arteko batasun prozesua gertatu izana.
Egile modernoek pentsatzen dutenez,
eremu horretako herriek muga eta zabalera
aldakorrak izan zituzten erromatarrak
etorri aurretik, baita erromatarrak iritsi eta
egon zireneko lehen hamarraldietan ere.
Alabaina, ez dirudi Estrabonen iturrien denboratik
Ptolomeoren garaira herri haiek lekuz
aldatu zirenik. Egokiago litzateke, agian,
eztabaida horren objektu nagusi diren autrigoi,
karistiar eta barduliarrei buruzko ezagutza
geroz eta hobea izango zutela klasiko
haiek, ezagutza hori ez baita jaso iturri
idatzietan, ez zuzenean ez zeharbidez.
Eta ez dirudi, behin lurralde horiek erromatarren
praxi politiko-administratiboaren
barnean gertatu ondoren, herri autoktonoen
kokatzean aldaketa garrantzitsuak gertatu
zenik. Alabaina, litekeena da karistiarrek,
vennenses-en kaltetan, beren lurraldea hedatzea
I. mendearen (Pliniok aipatzen ditu)eta II. mendearen artean (Ptolomeok jadanik
ez ditu vennenses herria aipatzen).
Baskoi historikoek, Antzinateko iturrien
arabera, K.o. II. mendean eremu hau okupatzen
zuten: Gipuzkoako ipar-ekialdeko
muturra, egungo Nafarroa eta Ebro ibaiaren
eskuineko ertza egungo Errioxa Komunitate
Autonomoaren lurraldean ?Calahorratik
Alfarora?, Huescako mendebaleko zati
bat (iaccetani, Jaca hiriburu zutenak) eta
Cinco Villas, ia Zaragozaraino. Ez dakigu,
erromatarrak etorri aurretik, jatorriz zein zen
haien mendeko lurraldea, baina itxuraz K.a.
II. eta I. mende bitartean hedatu egin zuten
lurralde hori beste zenbait herriren
mendeko lurraldearen kaltetan: iaccetani
(data ezin zehaztu), suessetani (87. urtean
jadanik allavonenses ?Alagon? baskoi gisa
azaltzen ziren idazkun batean), eta berones
zeltiberiarraren zati bat ?Calahorra aldea?
(Sertorioren gerra gertatu eta zeltiberiarrena
zen Calahorra suntsitua izan ondoren).
Litekeena da ?ustezko hedapen? hori
Erromaren jardueraren beste ondorio bat
izatea, besterik gabe, herri batzuen lankidetzaz
eta haien neutralitateaz baliatu zirelako,
batez ere zeltiberiarrei gudu egiteko.
Herrien arteko mugak
Antzinako herriez ari garela, zaila da
haien mugak zehaztea, zeren eta kultura
materialari buruzko datuek, beren izaeragatik
eta berez, ez baitute erantzun garbirik
ematen. Horregatik, literatura iturrietara
(denek ezagutzen ditugun zehaztasun arazoekin)
eta epigrafia iturrietara jo behar da,
baita, zenbaitetan, hizkuntza eremuen banaketak
emanten dituzten datuetara ere;
baina, kasu askotan, egungo hizkuntza eremuen hedadurak ez du zerikusi handirik
erromatarren aurreko errealitate etnikoarekin
eta, bestalde, Antzin Aroari dagokionean,
ez da zuzena herria = hizkuntza =
kultura materiala ekuazioa proposatzea.
Horregatik, bidezko gauza dirudi herri
horien arteko mugen inguruko erreferentzia
garbiz osaturiko sail bat finkatzea.Autrigoien eta karistiarren arteko
mugaErreferentzia puntu hauek hartu behar
dira: Nerbioi ibaiaren bokalea eta ibaia bera
Urduña Haraneraino eta Baia ibaiaren ibarreraino,
Trebiño toponimora (Trifinium)
iritsi arte, Portillo Mendialdetik berriro Ebrora
atereaz.Karistiarren eta barduliarren
arteko mugaIparraldean, karistiarrek Nerbioi eta
Deba ibaien arteko kostaldea okupatzen
zuten. Hauek dira barnealdeko erreferentzia
puntuak: Azkarate Mendatea eta Bergarako
mendebaleko aldea, Aizkorri Mendialdea,
Elgea Mendialdea eta Arlaban Mendatea,
gero Arabako Lautada zeharkatuz,
sortaldean Dulantzi (Tullonium. Ptol. II., 6,
65) eta sartaldean Arkaia (Suestatium. Ptol.
II., 6, 64) alde batera utiz, Trifinium-era
(Trebiño) iritsiz.Barduliarren eta baskoien arteko
mugaBarduliarren mendeko kostaldea karistiarrekiko
muga zen Deba ibaiaren bokaletik,
baskoiekiko muga zen Urumea eta Oiartzun
ibaietako uren banalerroraino heltzen
zen.
Muga honek, gainera, Cesaraugustanus
eta Cluniensis conventus (barruti juridikoak
ziren conventus-ak) arteko mugarekin bat
egiten du alde horretan. Baskoien lurraldean
eta iparraldetik hegoaldera, erreferentzia
puntuak hauek dira: Oeasso (Irun), Estrabon,
Plinio eta Ptolomeok aipatua, Aracaeli,
34. bideko (Astorgatik Bordelera) mansio
bat, Alba-tik XXI miliara, eta Pliniok (NH
III., 26) eta Ptolomeok (II., 6, 9) barduliarrena
dela diotena, Huarte-Arakilekin identifikatu
da, eta Curnonium, Erdi Aroko
Cornoino-rekin identifikatua, Menderia ondoan,
Ebroko ezkerreko ertzean.
Ez dirudi Arabaren eta Nafarroaren arteko
gaurko muga antzinako barduliarren
eta baskoien arteko muga zenik, baina
Burunda, Lana ibarra, eta Ega ibaiaren goi
ibilgua eta Arabako ekialdea, herri berarenak
zirelako ideia ez da alde batera uztekoa.
Erromatar idazkunen azterketak agertarazi
duenez, Nafarroako mendebaleko
hilarriak eta Arabako sortaldekoak estu loturik
daude, apainketaren eta onomastikarenikuspuntutik. Alderdi horretan hilarriak egiteko
lantegiren bat izateak forma antzekotasunak
argi ditzake, baina onomastikako
antzekotasunak ezin dira hain erraz azaldu;
hortaz, zilegi litzateke eskualde horiek
barduliarren lurraldearen barne zeudela
pentsatzea. Hala beraz, barduliarren lurraldearen
barnean leudeke: Nafarroako Burunda
Etxarri Aranatzeraino, Lana ibarra (Gastiain,
Ulibarri, etab.) eta Egako goi ibarra
(Aguilar de Kodes, Marañon).Autrigoien eta barduliarren hegoaldeko
muga, beronekikoaGeografiaren eta arkeologia datuen arabera,
autrigoiek eta barduliarrek beronekiko
zuten muga hegoaldetik, Toloñoko mendiak
ziren (hesi naturala). Berones horiek, beraz,
Arabako probintziaren hegoaldea, hau
da, egungo Arabako Errioxa okupatzen
zuten (muga proposamen honen arabera,
Trifinium autrigoi, karistiar eta barduliarren
mende uzten da), nahiz eta zenbaiten ustetan
muga hori Ebro ibaiaren ubideak
markatu behar zuen.Baskoien eta beronen arteko
hegoaldeko mugaEz da muga bera K.a. I. mendean (Sertorioren
gerrak) eta K.o. II. mendean (Ptolomeoren
berriak). Ez dirudi Ebro ibaia inoiz
berezko hesia izan denik. K.a. I. mendean
Alfaro baskoia zen, baina ez Calahorra, hura
70. urteetan hasi baitzen baskoi izaten, Sartorioren
gerran suntsitua gertatu ondoren.
K.o. II. mendean Calahorra, Alfaro eta
Cascante hirietako lurraldeek ezarriko zuten
Ebroko hegoaldeko muga, Alagon hiria
ere (Zaragoza) barne zegoela.Baskoien eta iberiar herrien
arteko muga ekialdeanJacari dagozkion lurraldeak, Huesca eta
Zaragozako hego-mendebaleko mugak eta
K.o. II. mendean baskoiak ziren Cinco Villas
delakoak markatzen dute muga hori.
Antza denez, Gallego ibaiak muga funtzioa
zuen.
Erromatarren konkista eta kolonizazioa
Erromak lurraldeok beretu zitueneko prozesua Hispaniaren (Iberiako Penintsula) eta Galiaren (egungo Frantzia baino gehixeago) konkista zabalaren barne ulertu behar dago.
Ebroko erdialdeko harana
Erromako gudarosteek, Bigarren Gerra
Punikoa zela eta, K.a. 218. urtean Ampuriesen
lehorreratu ondoren, aski goiz menderatu
zituzten Behe Ebrotik Zaragozarainoko
herriak. Izan ere, ez zuten erresistentzia
handirik aurkitu, eta Ebroren sakonunea
izan zen Hispaniako operazio militarren
gune nagusia.
Haraneko herrien zatiketa aprobetxatuz,
K.a. 178. urte inguruan burutu zuen Erromak
erdialdeko haraneko konkista, Tiberio
Sempronio Gracoren bidez; ezkerreko
ertzean zehar gehiago aurreratu ziren 218tik
195era, bertako erliebea hain malkarra ez
zelako, eta bertakoen eta erromatarren arteko
harremanak areagotuz eta sakonduzjoan zirelako. Erromatarrek Ilurcis izena
zuen bertako hiriaren lekuan Alfaro hiria
(Gracchuris) eraikitzerakoan, konkista aldia
itxi egin zen, eta Ebroko haranean bi
komunitate desberdin elkarrekin bizitzeko
lehen saioa abiatu zen.
Ilurcis izeneko hiri hura, erromatarrak
iritsi aurretik iberiarra zena, Gracoren ekintzaren
ondoren baskoitzat hartzea arrazoizkoa
dela ematen du: hori baitzen estrategiaren
ikuspegitik egokiena, zeltiberiarrak
erabat konkistatu ez zituztenez, komunikabide
lotunea kontrolpean edukitzeko
eta zeltiberiarren aurkako gotorleku gisakoa
izan zedin.
Hala, hiri horrek, Sertorioren gerran,
Pompeioren alde jokatu zuen Calagurris
zeltiberiarraren aurka, Sertorioren alde baitzegoen.
Gracoren ekintzaren ondorioz, bezeriak
moldatzen hasi ziren, ondoko aldian haran
horretan oso garrantzitsuak izango zirenak.
Oso goizetik ekin zion Erromak Ebroko
haranaren ustiakuntza sistematikoari, hiru
era hauetara: gari kopuru handiak bidaltzen
zituzten Erromara, jeneralek zilarra bideratzen
zuten kopuru handitan Erromara, argentum
oscense izen adierazkorra ematen
ziotela, eta gero eta gehiago biltzen zituzten
bertan soldatapeko gudariak.
Etorkin italikoak edukiz beti kolonietan,
lurraldeen oinarri ekonomikoak aldatzen
lagundu zuen Erromak. Ebroko Gracchurris,
Guadalquivir-eko Italica, hegoaldeko
kostaldeko Carteia hiriez gainera, estatus
juridiko berezirik gabeko beste zenbait herrigune
ere baziren; haietan guztietan bilduz
zihoazen etorkinek harreman estuak
zituzten herri autoktonoen gizarte maila
nagusiekin, gerora tokiko oligarkiak izango
zirenak osatuz.Ebroko erdialdeko haranean gertaturiko
bigarren borrokaldi garrantzitsua Sertorioren
gerra izan zen. Erromako nobilitas banatua
zegoen bi alderdien (optimates eta
populares) arteko guda zibilek, bi aldeetako
erromatar asko erakarri zituzten Hispaniara,
eta hispaniarrak Italiako egoerarekin
harremanetan sartzen hasi ziren.
Bereziki adierazgarria da Ascolum-eko
gertakaria, eta erromatar gudari talde laguntzaile
bat osatzen zuten soldadu autoktonoei
hiritartasuna ematea. Pompeio Estrabonek,
Zesarren etsaia izango zen Pompeio
Magnoren aitak, erromatar hiritartasuna
eman zien hogeita hamar zaldun iberiarri
89. urtean; jatorriz Ebroko erdialdeko haranekoak
ziren, eta Turma Salluitana izenekoan
zeuden gudari. Harrezkero, K.a. II.. endeko bezeria zaharrek bide ematen
diete Pompeioren aldeko bezeria berriei.
Ebroko haranean, gudu zibil horien
funtsezko aldia Sertorioren eta Pompeioren
arteko aurkakotasunari dagokio. Orduan
deitu zieten erromatarrek lehen aldiz bertakoei
beste erromatarren aurka joateko, ez
beste talde autoktonoen aurka. Sertoriok
lotura estuak zituen haraneko herriekin,
bertan egona baitzen Erromatik erbesteratu
zutenean; goi mailetako erromatarren eta
bertakoen haurrei irekitako eskola famatu
bat sortu zuen Huescan. Pompeiok, bere
aldetik, bere aitak hiritartasuna emana zien
zaldun haien sorlekuetan bildu zituen aliatuak,
eta baskoiekin aliatu zen; baskoiak
burujabeak ziren ordu arte, baketsuak eta
Erromaren aurka jazarri ez zirenak. Pompeiok
Pompaelo hiria sortu zuen (K.a. 75.. rtean), Sertorioren mendeko eremutik kanpo
eta kokagune pribilegiatua zuena, behar
izanez gero, Pompeioren gudarosteak
Akitaniatik hornitu ahal izateko. Hiri huralehendik zegoen beste baten ondoan eraiki
zen, eta bere jeneralaren izena hartu
zuen, Hispanian ohi zen bezala. Pompeiok
(optimate) irabazi zuen, baina iberiar sakonuneko
jendeak Sertoriori zion fideltasunak
azkeneraino iraun zuen, ez bakarrik Osca-n
(Huesca), baina baita zeltiberiarrena zen eta
erraustu zuten Calagurris-en (Calahorra) eta
Tutela-n ere, garaituak izan arte luzaro setiatu
behar izan baitzituzten.
Ekintza horiek gauzatzen ziren aldi berean,
italiar kolonoak kokatu bide ziren
haraneko hirietan, gertakari hau egiaztatzen
zaila bada ere, ez baitako erreferentzia zuzenik,
salbu eta Gracchuris eta Pompaelori
dagokienez. Alabaina, zeharkako datu
batek gertakari hori ondorioztatzeko bidea
ematen du: Ilerda-ko (Lleida) guduan
(Zesarren eta Pompeioren artean), K.a. 49.. rtean, eskualdeko 6.000 kolono beren familia
eta bezeroekin etorri ziren Zesarrekin
bat egiteko (Zesar, De Bello civile I., 60).
Pompeio eta bere semeen (optimates)
eta Zesarren (popular) arteko etsaitasuna
bi taldeon bezerietara pasa zen; hura izan
zen gerra zibilaren azken atala. Zesar irten
zen garaile.
Armetan zeuden gudari eta gudari zahar
ugariri bizilekua eman eta haien artean
lurrak banatu beharrak fundazio sail bat
ekarri zuen, Ebroko behe haranean.
Zesarrek erromatar hiritartasun eskubidea
eman zion Celsa-ri (Velilla de Duero), eta
kolonia mailara igo zen K.a. 42. urtean.
Dertosa-k (Tortosa) ere kolonia estatutu hori
beretu zuen, zehaztu gabeko datan. Azkeneko
fundazioa, eta garrantzitsuena, colonia
inmunis Caesaraugusta izan zen K.a.
24-23. urtean, Octavio Augustok egina,
Kantabriako frontean esku hartu zuten lejioekin.
Hori ere antzinako hiri baten gainean
(Salduie) eraiki zuten.
Iturrien datuengatik ezin dugu jakin noiz
arte izan ziren independenteak baskoien eta
kantauriarren (barduliar, karistiar eta autrigoien)
arteko lurraldeak. Azken horiek,
autrigoiak gutxienez, erromatarren mendean
bide zeuden Kantauriar gerrak hasi zirenean
(K.a. 27. urtea), zeren eta Floro historialariak
(II., 33, 47) gerra horiek abiatzeko
ematen dituen arrazoietako bat zera da,
kantauriarrek maiz vacceo, turmogo eta
baita autrigoien lurraldeetan ere egiten zituzten
erasoak.
Eskualde honetako herriek jasandako
beste porrot bat ikusi nahi izan da Zesarren
pasarte batean (De Bello Gallico III., 23).
Bertan kontatzen denez, Zesarren erasoa
jasaten zuten akitaniarrek ordezkariak bidali
zituzten Hispania Citerior probintziara
laguntza eske; Zesarren bigarrena zen Crasok
garaitu zituen, eta ?erromatarren aurka
bildu ziren 50.000 akitaniar eta kantauriarretatik,
laurden batek bakarrik salbatu zuen
bizia?. Akitaniako Erromako itsas armadak
Akitania
Galiaren konkista Hispaniarena baino
azkarragoa eta gorabehera gutxiagokoa izan
zen. K.a. 125. urtean, Narbonensis probintzia
sortu zuten erromatarrek hegoaldeko
muturreko lurraldean (Hispaniako bi probintziak
sortu eta hirurogeita hamar urte
geroago). Bigarren konkista unea Julio
Zesarren jarduerarekin lotua dago. K.a. 49.. rtearen amaieran, Zesarrek Galian oraino
burujabe zen lurraldea (Gallia Comata) beretzea
erabaki zuen, bere kontakizunaren
arabera (De Bello Gallico I.,1) hiru zati zituena:
Aquitania, Gallia Celtica eta Belgica.
Baina ez zuen Erromak konkistatu Galia,
Zesarrek berak baizik. 43 urte zituela,
Zesar populares taldeko buruzagietakoa
zen, eta kontsulatu gogoangarri bat amaitu
berria bazuen ere, karrera militarra aski iluna
zuen, batez ere bere arerio nagusiak
(Pompeiok) egina zuen ibilbide ospetsuarekin
alderaturik; hala, beraz, aginpide militarraren
premia zuen iritzi publikoaren
aurrean sendo agertu, finantza baliabide autonomoak
lortu eta bere konfidantzazko
indar armatua eratzeko. Galiaren konkista,
hartara, Erromako barne politikako arazo
bilakatu zen. K.a. 56. urtean, Labienok,
Zesarren ondokoak, menderatu berria zuen
Atlantiko aldeko Galia (Akitania barne).
50.ean, Galiako azken erresistentzia guneak
garaitu zituen Zesarrek eta, harrapakin ondasunez
aberasturik, omen handiaren jabe
zela, Erromako aginpidea konkistatzeari
ekin zion.
Zesarrek, konkistari begira, K.a. 46 eta
45ean bildu zuen gudaroste handiarekin,
helburu hirukoitza erdietsi nahi zuen: gudari
zaharrak kokatzea, herrialdea okupatzea
eta erromatartze prozesuari ekitea.
Horrek Zesarren pertsonari atxikia zegoen
bezeria handia bildurik jarraitzea bideratu
zuen. K.a. 118. urtean, lehengo Narbonako
kolonia zabaldu egin zen, eta beste zenbait
kolonia berri sortu zituzten hegoaldean,
Béziers, Fréjus, eta Arlesen; beste zenbait
gudari Orangen eta Valencen kokatu ziren,
hots, gero Augustok kolonia mailara igo
zituen guneetan. Hiriak handitu eta lur sailak
birmoldatu egin zituzten.
K.a. 39. urtean, Agripak, Augustoren
suhi eta ondokoa zenak, Gallia Comata-ko
gobernari zelarik, azpiegitura administratibo
eta materialaz hornitu zuen Galia, Lyondik
(Lugdunum) lau norabidetara zabaltzen
zen bide sistema barne: Mediterraneo aldera,hegoaldetik; Mediolanum Santonum
(Saintes) aldera eta Akitaniara, mendebaletik;
Mantxako Itsasartera, Amiens en zehar,
ipar-mendebaletik, eta Rhin aldera, iparekialdetik.
Baina baziren oraindik erresistentzia
gune batzuk. K.a. 39. urtetik aurrera, Agripak
hego-mendebalean akitaniarren aurka
eta ipar-ekialdean iparraldeko belgikar leinuen
aurka borrokatu behar izan zuen, bide
sare hartako ardatz nagusietako bi defendatzearren.
Hamar urte geroago, baziren
oraindik matxinadak, baina Valerio Messalaren
kanapainek azkena eman zioten akitaniar
herrien erresistentziari. Erabatekoa
zen Erromako bakea.
Erromako administrazio sailak
Bai konkistarako eta bai administrazio sailak ezartzeko, erromatarrek mugatzat hartu zituzten Pirinioak, halako eran, non, baita erromatarren garaian ere, merkataritza bideek hesi hori kontuan hartuta funtzionatzen baitzuten, lehorreko zenbait bide salbu.
Errepublika eta Goi Inperioa
HispaniaErromatarrak, Italiatik kanpoko lurraldeak
konkistatu ahala, administrazioa itxuratuz
zihoazen haietan. Hala, Iberiako Penintsulan,
Bigarren Gerra Punikoak ekarri
zuen lehen konkista bultzadaren ondoren,
lurralde aniztasuna zela eta, K.a. 197.ean
bi probintzia berri sortu zuten Erromako
Estatuan ?ordu arte bi bakarrik ziren, Sardinia
eta Sizilia?: Hispania Citerior (konkistatua
zuten Ebroko haranaren ingurukoa)
eta Hispania Ulterior (Guadalquivir-eko
harana). Gehienbat, orduan Hispanian ziharduten
erromatar gudarosteko bi buruzagiei
lurralde bana izendatzea zen kontua.
Ia bi mende geroago, erromatar estatuaren
egitura bera aldaturik zegoen, eta Hispaniaren
konkista hain aurreratua zegoen, non
Augustok beste probintzia zatiketa bat egin
baitzuen. Une hartan (K.a. 27. urtean seguruenik),
inperioaren probintziak bi sailetan
banatu zituen Augustok: Senatuaren mendekoak
edo senatorialak (gudari talderik
gabe eta Senatuak zuzenean gobernatzen
zituenak) eta enperadoreari zagozkionak,
hark izendatutako gobernarien mende zeudenak.
Hiru prointzia sortu ziren horrela
Hispanian: Ulterior Baetica (senatoriala eta
Corduba hiriburu zuena) eta enperadorearenmende zeudenak, Ulterior Lusitania
(ipar-mendebalean Gallaecia hartzen zuena),
eta Hispania Citerior (beste lurralde
askorekin batera, autrigoiak, karistiarrak,
barduliarrak, beronak eta baskoiak barne
hartzen zituena).
Kantabriar gerren ondoren, Augustok
banaketa hori berrantolatu zuen, modu arinez
bada ere, Citerior zelako hartan Gallaecia
eta hego-ekialdeko mea eremuak
sartuz.
Probintzien araberako banaketa horren
izaera guztiz politiko eta administratiboa
(zibila) zela-eta, lehengo probintzien premia
militarrei erantzun beharra ez zutelarik,
probintziek Goi Inperio guztian zehar
iraun zuten.Conventus-en araberako banaketa
Alabaina, probintzia horiek hartzen zuten
eremu handia eta lurralde haietako hiri
garapen desberdina zirela-eta, probintziaren
eta hiri komunitateen arteko beste administrazio
egitura bat sortu zen, conventus
izenekoa, izatez jatorriko gizataldeetatik
hurbilago zena. Batez ere izaera juridikoa
(inperioko ordezkariak bertako komunitateen
artean justizia egiten zuen lekua zen),
eta erlijiosoa (hirien gainean zegoen inperio
mailako gurtza egituratzen zuen) zuen,
baina funtzio politikoak, administratiboak
eta ekonomikoak ere bazituen.
Administrazioaren sail osagarri hori
Augustoren aldian gertatu zen batzuentzat,
beste batzuentzat Claudioren obra da eta,
beste zenbaitentzat, Vespasianok egin zuen
hirurogeita hamargarren urteetan, inperioko
gurtza maila guztietan ?tokia, conventus
eta probintzia? egituratzearekin batera.
Citerior probintzia zazpi conventus-etan
zatitu zen. Haien artekoak ziren Cluniensis
izenekoa, Clunia Sulpicia hiriburu zuena ?
haren hondakinak Coruña del Conden aur-
Behe Inperioa
HispaniaK.o. III. mendearen hasieran (214-215
inguruan), Caracalla enperadoreak beste
probintzia bat sortu zuen ipar-mendebalean
(Gallaecia), baina K.o. 238 arte besterik ez
zuen iraun.
Dioclezianoren berregituratze politikoadministratiboak
ezarritako probintzia banaketak
zeregin garrantzitsua izan zuen, eta
administrazio ingurune berria ekarri zuen
Hispaniako lurraldeetara. K.o. 297an egin
zen banaketa horren oinarrizko egiturak
hauek izan ziren: prefektura (Hispania Galietakoen
barruan geratu zen), diocesis delakoa
(Hispaniak eta Mauretania Tingitanak
diocesis Hispaniarum izenekoa osatu zuten),
eta probintzia (Iberiako Penintsulako
eremua bost probintziatan zatitu zen), ordurako
zereginik ez zutela lehengo conventus
haiek. Goi Inperioko Hispania Citerior
probintziatik hiru probintzia eratu ziren:Gallaecia, ipar-mendebaleko lurraldea hartzen
zuena (asturiarrak eta galaikoak), Tarraconensis
(Ebroko harana funtsean, Pirinioetatik
Iberiako mendietaraino, kantauriarrak,
karistiarrak, barduliarrak, beronak,
baskoiak eta beste zenbait herriren lurraldeak
izan zirenak barne), eta Carthaginensis
(lehengo Citerior hartako gainerako lurraldeak).GaliaDioclecianoren berregituratzearen ondorioz,
bi diocesis-etan banatu ziren Galiak:
Galliana, Rodano eta Loira ibaietako iparraldetik
Rhin ibairaino, eta Viennense, hegoaldeko
zazpi probintziak biltzen zituena,
horien artean Novempopulania, Aquitania
prima eta Aquitania secunda. Akitania izena,
beraz, ez zegokion Zesarrek horrela
izendatutako lurraldeari, baizik eta Garona
eta Loira ibaien arteko eremuari. Novempopulania
(bederatzi herri) izan zen Zesarren
Akitania haren izen berria. Hiru menderen
tartean, izen berak eremu guztiz desberdinak
adierazten zituen.
Civitates erromatarrak
Oro har, hemen aztertzen ari garen eremuari
ezin dakioke civitas kontzeptua
aplikatu erromatarren etorreraren aurretik.
Izan ere, uneren batean gehienbat zeltiberiarra
izan zen Ebroko erdialdeko harana
salbuespena da: Ptolomeok baskoitzat ematen
dituen civitates batzuetan (Alaun,
Ba(r)scunes ?Iruñea??, Caiscata, Calagoricos,
Iaca eta Segia) dirua egiteko etxeak
zeuden, eta arkeologia aztarnategietan (La
Hoya, Nafarroako Cortes eta beste gune
zeltiberiar batzuetan) hirigintza hondakin
garbiak azaldu dira. Horrek hiri garapenazmintzatzea ahalbidetzen du, baina, oro har,
Erromaren garaikoak dira politika eta hirigintzaren
garapena.
Civitas hori (gune politiko-administratiboa,
ez derrigorrez ?hiritartua?, eta haren
administraziopeko eskualdea) Erromako
antolamendu politiko-administratiboaren
oinarrizko elementua zen; konkistatutako
lurralde guztiak, are urrutienekoak edo
?atzeratuenak? ere, modu horretara antolatu
zituzten.
Baina civitas-en ezarrera ez zen berdina
izan toki guztietan, ezta euskal lurraldean
ere. Lehendik existitzen ziren biziguneetan,
edo haien ondoan hiriak sortzea,
konkistarekin batera gertatu zen prozesua
da: Graccurris, K.a. II. mendean; Pompaelo,
K.a. 70 inguruan eta, zenbait urte geroago
Calagurris baskoi berria, zeltiberiarra
zen Calagurris suntsituaren gainean eraikia.
Prozesu hori, alabaina, behin lurralde
guztiak kontrolatu ondoren egin eta konplitu
zen, K.o. I. mendean eta Goi Inperioan,
lurraldeen artean ageriko desberdintasunak
baziren ere.
Pirinioetatik hurbileko Akitania aldea
Goian ikusi dugunez, antzinako autoreen
arabera Akitaniako herriak ez ziren
hedadura handikoak eta, hortaz, ez zuten
civitas bat baino gehiago izaten. Zesarrek
herriak aipatzen ditu, ez hiriak, Pliniok bezala,
inolako estatus juridikoren aipamenik
egin gabe, nahiz eta Augustok, Estrabonen
berrien arabera, zuzenbide latinoa eman
zien Akitaniako zenbait herriri, horien artean,
autore horrek zehazten duenez, ausci
eta convenae deiturikoak zirelarik. Convenae horiek hiri bakarra zuten, koloniari
dagokion estatutuaren jabe zena, Lugdunum
Convenarum (Ptolomeok adierazi
zuen eran). K.a. 22. urtea arte hiri hori hegoaldeko
probintziaren (Narbonensis) barne
zegoen eta, antza denez, Augustok emana
zion hiritartasun eskubidea, berak sortutako
Akitania probintzia berrian kokatu
aurretik; geroago, kolonia estatutua jaso
zuen. Augustok emandako hiritartasuna ez
zen orokorra, Neronek Itsasaldeko Alpeetan
edo Vespasianok Hispanian egin zuen
bezala, baizik eta herri jakin batzuei egindako
emaitza (Estrabon).
Augustoren eta haren ondokoen garaietan
fenomeno bikoitza gertatu zen: bertakoen
independentziaren sinboloa ziren
oppida haiek arian-arian alde batera utzi zituzten,
harremanei eta trukei irekitako guneetan
bizitzeko; horrek hirien sorrera ekarri
zuen, Hispanian gertatu zenaren antzera.
Ptolomeok antzinako hiru hiriren berri
ematen digu: tarbelli-en Aqua Augusta (Akize),
estatutu juridiko ezezagunekoa, 34.. ideko mansio zena; Augusta (Auch seguruenik),
ausci-en hiria, zuzenbide latinoa
Augustorengandik jaso zuena, eta Lugdunum
colonia (Saint-Bertrand de Comminges),
convenae-i zegokiena, Augustorengandik
zuzenbide latinoa jaso zuena, eta kolonia
estatutua geroago (Ptolomeok K.o. II.. endean aipatua).
Bideetako mansio zenbait ere (bidarientzako
hiriak, seguruenik), tarbelli-enak
ziren, hala nola Immus Pyrenaeus (Donazaharre),
Iluro (Oloroe), Beneharnum,
agian Plinioren benarni zirenak eta 400.. rte inguruko Notitia Galliarum-eko civitas
Benarnesium, geroago jatorrizko izena,
Lascurris (Lescar), berreskuratu zuena eta
Zesarren zein Plinioren bigerri-en hiria.
Turba (Tarbe), bata Lapurdum (Baiona)
ere.
Kantauri Mendiez iparraldeko kostaldea
Itsasertzean kokatzen diren antzinako
hirien artean, Pliniok eta Ptolomeok aipatutako
Flaviobriga-z, gero Castro Urdialesekin
identifikatu den hiriaz, goi estatutu
juridikoa zuela besterik ez dakigu, koloniari
zegokiona, eta Vespasianok eman zuela.
Kostaldeko eremuaren zati handi baten
gunea izango zen seguruenik.
Gainerakoak, agian, civitates peregrinae
horietakoak ziren, baina ezin da haien artean
zergaz libre zirenak (liberae) eta zergapekoak
(stipendiariae) bereizi. Haietakoak
dira: Olarso (baskoiak), Menosca,
Morogi eta Vesperies (barduliarrak) mendebalean,
denak Pliniok aipatuak. K.o. II.. endean, ordea, Ptolomeok Oeasso etaMenosca bakarrik hartzen ditu hiritzat (póleis
grekeraz).
Olarso/Oeasso, oinarri arkeologikoak,
baita berme linguistikoren bat ere, lagun
ditugula orain, Irun dela esan daiteke aski
ziur. Pliniok kostaldeko barduliarren oppida
direlakoen artean kokatzen duen Menosca,
Ptolomeorentzat barduliarrek itsasertzean
duten bakarra da. Duela gutxi Getariako
San Salbador elizaren azpian sigillata eta
erromatarren hilobiak aurkitu izana, eta
iparraldeko Getariarekin agertzen duen
homofonia, beronetan gazitegiak eta erromatar
inskripzioak agertu direlarik, argibide
seguruak gerta daitezke identifikatu ahal
izateko.
Morogi eta Vesperies ez ditu aipatzen
Ptolomeok. Ez dira azaltzen ahaztu dituelako,
edo K.o. I. eta II. mendeen artean
gertaturiko lurralde berrantolaketaren ondorioz?
Harrigarria dirudi erromatarrek hain
kostalde eremu zabaleko itsas merkataritza,
Castro Urdialesetik Donostiarainokoa, hiru
gune politiko-administratibo soiletan biltzea,
hots, Flaviobriga kolonia eta Menosca eta
Oeasso civitates direlakoetan, azken horiek
elkarren hurbil eta Castro Urdialesetik urrun
zirela. Azken urteotan Gernikako itsasadarrean
(Forua eta inguruan) egindako lan
arkeologikoek, agian, Vesperies civitas hori
alde horretako gune erromatarrekin identifikatzeko
aukera eman lezakete.zen, bide horretako mansio bat, Pompaelo-ren
eta Summo Pyrenaeo-ren (Ibañeta
gaina) artean. Egun egiten ari diren indusketek
seguruenik Aurizberrirekin idenfikatzeko
bide ematen dute, baskoien lurraldean
diren erromatar hirietan iparraldekoena
eta Pompaelo baino lehenagokoa izango
ez dena.
Saltus vasconum
Baskoien lurraldeko iparraldean eta mendialdean civitas horren ezarpena txikiagoa zen, eta 34. bidearekin zerikusia zuen soilki. Iruñea-Leire-Irunberri lerrotik iparraldera aurkitzen zen mansio bakarra Iturissazen, bide horretako mansio bat, Pompaelo-ren eta Summo Pyrenaeo-ren (Ibañeta gaina) artean. Egun egiten ari diren indusketek seguruenik Aurizberrirekin idenfikatzeko bide ematen dute, baskoien lurraldean diren erromatar hirietan iparraldekoena eta Pompaelo baino lehenagokoa izango ez dena.
Hegoaldeko eremua
Zalantzarik gabe, civitas-en ezarpen
handieneko eremua da, oinarrizko bi adarren
inguruan antolatua: 34. bidea, Arabako
Lautadan, Nafarroako sartaldean eta Ebroko
erdialdeko haranean zehar zihoana, eta 1.. idea, Italiatik (Milan) Hispaniarakoa
(Leon), baskoien lurraldeko hegoaldeari
zegokiona.
Bertan bi eremu bereiz daitezke: Arabako
lurraldea, Nafarroako erdialdea eta
Cinco Villas, non segurtasunez ezin ematen
ahal diogun civitates horietako ezeini
udal estatutua, eta Ebroko erdialdeko harana,
non hiri kopuru esanguratsua biltzen
zen, haietako hiruk, gainera, udal maila
zutela erromatar inperioaren aurreneko
garaietatik.
Lehen azpieremuan, agian goi mailako
estatutu juridikoa izango zuten civitates hiriak
hauek dira: Beleia (Iruñako erromatar
oppidum-a), Andelos (Muruzabal Andion),
Pompaelo (Pamplona, Iruñea) eta Tarraga
(Los Bañales, Zaragoza).
Agian aukerarik garbiena Pompaelo-ri
dagokio, K.a. II.-I. mendean jadanik garrantzitsua
baitzen, eta eremu horretan zilarrezko
dirua egiten zuten etxeak (Ba[r]scunes
Bengoda eta Bentiam) aurkitzen ziren.
Haien hondakin arkeologikoek, idazkunek eta M.A. Mezquírizek proposaturiko
zenturiazioak flaviotarren (K.o. I. mendearen
amaiera - II. mendea) ondoko goi estatutu
juridikoaren bideragarritasuna erakusten
dute.
Andelos-ko hiria stipendiaria zen, hots,
zergapekoa, Plinioren arabera. Muruzabal
Andioneko erromatar aztarnategiarekin
identifikatu da; bertan Traxano edo Adrianoren
garaiko urtegi eder baten hondakinak
aurkitu dira; halaber, idazkun batzuk
ere agertu dira, haien artean nabarmentzekoa
den brontzezko taula bat, bi edilek
?kale, eraikuntza publiko, merkatu eta ikuskariak
zaintzeko ardura zuten magistratuek?
Apolo jainkoari egiten dioten eskaintzarekin,
Augusteo deitzen diotela, enperadorearen
gurtzarekin zerikusia duena beraz. Halako
magistratuak bertan izanik, zuzenbide
latinoko udalerria zela pentsatu dute zenbait
autorek, Vespasianok K.o. 73-74an Hispania
guztira zuzenbide latinoa zabaldu
ondokoa.
Beleia (Iruña-Traspuenteko oppidum-a),
Pliniok, Ptolomeok, Antoninoren ibilbideak
eta Ravenatek aipatzen dute. Garrantzi estrategiko
eta aberastasun arkeologiko ohargarriaren
jabe bada ere, nabarmentzekoa da
oppidum-etik at aurkitzen den antzokia, eta
aurkitzekoa dena seguruenik asko bada ere,
halako eran non civitates batzuen hiriburu
gunea dela pentsa dezakegun, ez dago inolako
daturik civitas honentzat estatutu juridiko
pribilejiozkoa iradokitzen duenik.
Badakigu, Plinioren bidez, Tarraga hiria
foederata zela, hau da, hitzarmena zuela
Erromarekin eta ez ziola zerga ordaindu
behar, nahiz ez dakigun horretarako arrazoia
zein zen. Ibilbideetarainoko tartea eta
aberastasun arkeologikoak (tenplua, termak
eta foroa, eta Atilioen Mausoleoa) direlaeta,
Bañales de Uncastilloko monumentu
aldearekin identifikatu da, Sádaba ondoan
(Zaragoza).
Baina multzo horretan batez ere civitates
peregrinae (liberae edo stipendiariae)
zeuden, erromatarren aginpidea gauzatzen
zen oinarrizko administrazio zelulak; horrek
ez dakar berarekin, derrigorrez, salbuespenak
badira ere, hirien garapena, garapen
hori ez baita ezinbestekoa funtzio politikoadministratiboak
betetzeko.
Autrigoi, karistiar eta barduliarren eremuko
hegoaldean (Araban), maila horretako
civitates hauek aurkitzen dira:
Deobriga (Ebroko igarobidean, 34. bidean,
Larrate edo Artze); Tullica, Ptolomeok
jaso zuena eta gaurko Tuiurekin identifikatu
dena, egungo eta antzinako toponimoen
homofonia oinarri bakarra direla identifikazio
horretarako; Gebala, Ptolomeok aipatua
eta Gebararekin identifikatua, bi toponimoen
homofoniagatik eta bertan erromatarren
aurrekoa ere baden aztarnategia dagoelako;
Gabalaeca, Ptolomeok aipaturikoantzinako hiriaren izenaren eta egungo
Galarreta toponimoaren homofonia delaeta,
identifikatu egin dira hartarako zehaztasun
arkeologikorik ez bada ere; Tullonium,
polis Ptolomeorentzat eta 34. bideko
mansio-a, Arabako Dulantzi herrian
kokatua, arkeologiari, epigrafiari eta toponimoen
homofoniari ?Tullonium-Dulantzi?
dagozkien arrazoiengatik; Alba, civitas Plinio
eta Ptolomeorentzat eta 34. bideko
mansio-a, lehen baskoi eremukoa, Albeirumendi
aldean kokatu da bertan aurkitu
epigrafe multzoagatik eta arkeologiazko
ondorioengatik (termak, terra sigillata hispana
asko, etab.), Durruma Dorremiliagan;
Segontia Paramica (Ptolomeo II., 6, 65)
Arabako sortaldean, kokalekurako Kontrasta
eta Okariz artean duda egiten dela, Segontius
antroponimoa duten idazkunen multzo
handirekin; Tritium Tuboricum, egungo
Mutrikurekin identifikatua, toponimo
bien antzagatik, Ptolomeok ematen duen
barnealdeko finkalekua gorabehera eta
erromatar garaiko hondakin arkeologikorik
ez badu ere; Tabuca, Ptolomeok berak
barnealdean kokatua, eta Tobera edo Tolosarekin
identifikatu dena.
Seguruenik, estatutu berekoak izango
ziren Vxama Barca (Gaubeako Osma, bertakoen
eta erromatarren kokaleku bikoitza
zuena), eta Suessatium (Kutzemendiko kastroa,
Olarizu, eta Otazibarrako erromatar
aztarnategia, Arkaia, Araba); bi civitas horietako
pertsonei dagozkien idazkunak badira
ere, historialariren batek pentsatu du
kontuan hartzeko elementua dela, ezaugarri
horiez hornituriko hiri bati udalerriaren
estatutua emateko goi inperioaren garaian
(nahiz eta gehienak iritzi horretakoak ez
diren).
Baskoien eremuko civitates peregrinae
direlakoen artean, bi talde bereiz daitezke:
Pliniorentzat zergapekoak direnak batetik
eta bestetik Ptolomeok bakarrik jaso dituenak
eta, horregatik, zailak direnak kokapena
eta estatutu juridikoa ezagutzeko.
Lehenengoen artean, lehen aipaturiko
Andelos eta Pompaelo horiez gainera, hauek
daude: Plinioren aracellitani direlakoak, antza
denez, Hidacioren Kronikako bagaudae
aracellitani berak, Araciel-goak (Corella);
Iaca, egungo Jaca, Ptolomeok ere aipatua
eta Ravenako Anonimoan mansio gisa azaltzen
dena (K.o. I. eta III. mende bitarteko
erromatar aztarna asko dauzka), eta Ilumberri,
Irunberrirekin identifikatua.
Bigarrenen artean hauek daude: Bitouris,
Bidaurretarekin identifikatua, Iruñako
hego-mendebalera; Cournonion (Hoya de
Coranaba, Urantziatik hurbil, Barranco de
Cornaba, Vianaren eta Larrugiaren artean,
edo Erdi Aroko Cornoino, Mendaviako iparraldean);
Ergavica, kokapen zailenekoa
agian, Erguti Ravenako Anonimoko mansio-arekinerlazionatu da, eta Nemantourissa,
Jaca inguruko lekunetan kokatua.
Ebrotik hurbilagoko baskoien eremuan,
biztanleriaz ongi horniturik, estatutu juridiko
gorena duten guneak aurkitzen dira:
Graccurris-ek (Alfaro), zuzenbide latino
zaharrekoa zelarik Plinioren obran,
municip. Gracurris hitzez hornituriko dirua
egin zuen, baina Tiberiorekin bakarrik,
seguru aski berak udal izendatuko zuelarik.
Cascantum (Cascante). K.a. II. mendearen
erdian diru iberiarra egin zuen. Pliniok
zuzenbide latino zaharrekotzat hartzen ditu
bertako biztanleak; Tiberioren garaikoak
diren eta municip. Cascantum hitzak daramatzan
as eta semis txanpon sailek berresten
dute udal estatutu hori. Goiz eta sakonki
erromatartu zen Tutera aldeko Erriberako
administrazio eta merkataritza trukerako
gunea zen.
Calagurris (Calahorra). Arkeologia hondakinek
(akueduktoa, gurtza ofizialeko
tenplua, etab.), idatzizko iturrien datuek eta
idazkunek hiriaren garrantziaz ohartarazten
digute; Zesarrek onartu zuen bertako bezeria
eta Octaviok (bertakoek osaturiko
gudari zaintzaileen talde bat izan zuen) hiritartasuna
eman zion, udal mailakoa; Augusto
eta Tiberioren garaiko txanponengatik
bertako 28 dunviro eta 4 edil ezagutzen
ditugu.
Ibaitik hurbilen aurkitzen diren gainerako
hiriak orain. Mouscaria, Ptolomeok
bakarrik aipatua eta hiru kokalekurekin
identifikatu dena: Mosquera izeneko eraikuntzarik
gabeko gunea, Tuteraren eta Fontellasen
artean, Graccurris-etik aski mendebalera
dagoen eremu bat eta Egea de los
Caballeros-etik ipar-mendebaleko beste bat,
hiri horren eta Santacararen artean. Cara-
Carenses, zergapeko populus bat Pliniorentzat
eta mansio bat Ravenako Anonimoan;
jatorria adierazten duen bertako idazki bat
ezagutzen dugu, Vxama Barca eta Suessatium-en
ikusi dugun bezala; bertako barrutian
dauden miliario batzuek eta beste
zenbait hondakinek egungo Santa Cararekin
identifikarazi dute. Segia, Egea de los
Caballeos, K.a. I. mendetik ezaguna, Turma
Salluitana-ko zaldunen artean Pompeio
Estrabon jeneralarengandik hiritartasuna
hartu zuten 9 gudari bertakoak zirelako;
dirua egin zuen K.a. II. mendetik I. mendearen
erdia arte; Pliniok eta Ptolomeok aipatzen
dute eta Ravenako Anonimoan agertzen
da. Alavona (Alagón), azkenik, Ptolomeok
eta Antoninoren Ibilbideak aipatua,
K.a. 87. urteko dokumentu epigrafiko baten
bidez ezaguna da; antza denez, K.a. I.. endearen hasieran halako garrantzi bat
izan zuen, baina gero arian-arian beherantza
joan zen, Caesaraugusta Ebroko erdialdeko
?hiriburu? bihurtzen zen bitartean.