Artea»Argazkigintza, zinema, komikia eta joera berriak
Sormenezko bideoa eta arte plastikoak
Irudi elektronikoaren kulturaren berezko produktua
da sormenezko bideoa, egungo artearen ohiko
aktorea dagoeneko, protagonista nahiz bigarren
mailako aktore gisa. Kontzeptu horretara biltzen dira
irudi elektronikoen –bideoan edo infografian–
erabilera duten jarduera desberdinak; irudi horiek
artistak berak sortuak dira batzuetan, eta besteetan
berriz telebista komertzialetik, dokumentaletatik edo
publizitate bideoetatik hartuak, edo zinematik, eta
postprodukzioan moldatzen dira ondoren, artelan
guztiz pertsonalizatuak lortu arte, ohiko eskultura
edo pintura baten modura.Sormenezko bideoaren araberako
arte moldeak dira arte bideoa,
hau da, helburu gisa artea
duten bideoen produkzioa; bideo
instalazioa, irudi elektronikoak
ohiko instalazio batetik
hartzen dituena; eta bideo eskultura,
bideo-monitoreak erabiltzen
dituena. Ez dira jenero ondo
mugatuak, egungo ikus-entzunezko
teknologia aberatsa lantzeko
moduak baizik; azkenaldi
honetan infografia, edo ordenagailuaren
bidez sorturiko irudiak,eta «errealitate birtuala», edo ikuslea
mundu artifizial batean murgiltzen
duen itxurazko errealitate
sentsorial anitz baten simulazioa,
ikusmen, entzumen edo
ukimenean eragina duten zentzumen
bide desberdinei sarrera
egiten diena.
Historian zehar, artistek erabili
dituzte beti industriak sorturiko
teknologia berriak. Hala, logikoa
denez, laster bihurtu zen telebistaren
eta irudi elektronikoaren
mundu liluragarria ere jakinminestetikoaren helburu, batez ere
teknologia hori erraztu eta,
1970eko hamarraldian, videotape
edo bideo eramangarrien
bitartez zabaldu zenean. Bestalde,
teknologia berri hura hedatu
zenean, puri-purian zeuden «kontrakultura»
eta arte objektuen produkzio
tradizionalaren (grabatuak,
pinturak, eskulturak, eta
abar) aurrean alternatiba berriak
eskaintzekotan zeuden abangoardia
berriak. Egoera horrek
bultzatu baizik ez du egin sormenezko
bideoaren mundu berezia,
arte tradizionalaren alternatiba
gisa. Zinemagile ospetsu
batzuk, Godard eta Antonioni
esate baterako, sormenezko bideoaren
bideetatik abiatu ziren
produkzio eta banaketa etxe handien
esku zegoen industria zinema
garestiaren alternatiben bila.
Zenbaiten arabera, etxeko telebista
guztiz zabalduaren lekua
hartuko zuen sormenezko bideoak;
halako helburu utopikoa
erabili zuten, esate baterako,
New Yorkeko Guerrilla Television
taldekoek. Azken batean,
bazirudien sormenezko bideoa
gai izango zela abangoardia ahituak
indarberritzeko. Baina abangoardien
krisiaren benetako
muina ez dago, hain zuzen ere,
erabiltzen dituen bitartekoetan,
baizik eta abangoardiek bultzatzen
dituzten balio ideologikoetan;
horrenbestez, teknologia
berriak arte tradizionalei beste
alor bat eranstea baino ez du
lortu (Vostell eta Nam June Paik
sortzaileen lana azpimarratu beharra
dago zentzu horretan).
Bestalde, zeregin dokumental
guztiz garrantzitsua jokatu du
bideoak body-art moldeko artisten
(Gilbert and George, Ana
Mendieta edo Gina Pane) obra
ilaunen denbora errealeko errejistroei
eta haien «hilezkortasunari»
bide emanez. Teknologiaren
pisu handiegia da egun ere bideoaren
muga handiena. Holografiak
eta infografiak artearen
bizkorgarri itxaropentsuak ziruditen,
baina oraindik ez dira
efektismo teknologikoaren maila
baino harantzago igaro. Bestalde,
Internet bezalako mundu
sareak jardun betean dira dagoeneko,
eta izugarri handitu da
haien bidez era guztietako materialaketa informazioak konbinatzen
dituzten «museo birtualak»,
obra elkar eragileak eta hipertestu
konplexuak eskaintzeko
aukera. Duela gutxi pentsaezina
zen hori guztia.
Egungo artearen beste joera
batzuek egin duten bide bera
egin du euskal sormenezko bideoak
ere: oso berandu iritsi zen
gurera –hemen ezagutzen ez diren
Ramón de Vargas aitzindari
bizkaitarraren lanak alde batera
utzirik–, eta arte joera gisa
1980ko hamarraldiaren erdialdea
arte ez zen sendotu. 1972an
egungo artearen inguruan Iruñean
prestatu ziren topaketen
porrotak –Nam June Paik zen
haietan parte hartzekoa–, atzeratu egin zuen bestalde sormenezko bideoaren ezagutza.
Bilboko Udal Aurrezki Kutxaren Kultura Aretoan egin ziren, itxuraz, sormenezko bideoaren inguruko lehen urratsak, José Ramón Morquillasen gidaritzapean.
Txupi Sanz, Juan Luis Goenaga, Javier Urkijo eta Roscubas anaien lan batzuk aurkeztu ziren han. Lehen saio haiek ez zuten segidarik izan, baina Txupi Sanzek eta Iñaki Bilbaok bideoa erabili zuten ARTEDER-81ean aurkeztu
zuten obraren osagarri
gisa.
1981ean egin ziren sormenezko
bideoaren lehen saio serioak,
Kataluniako arte bideoa
erakusteko Iruñean antolatu zen
sailaren ondoan. Hurrengo urtean
antolatu zen Donostian Lehen
Nazioarteko Bideo Erakustaldia,
Zinemaldiaren barruan,
eta beste bi antolatu ziren 1982an
eta 1983an.
Garrantzi handiko erakustaldiak
izan ziren haiek, euskal bideo
sortzaile onenen lanak ikusteko
parada eskaini baitzuten.
Juan Carlos Eguillor artista grafiko
ezagunak Bilbao la muerte
bideoa aurkeztu zuen 1983an;
atzerrian aintzat harturiko lehen
euskal bideo sortzailea izan zen
Eguillor. Menina, ordenagailuan
landuriko irudiei sarrera egiten
zien lana, aurkeztu zuen 1986an.
Urte hartan bertan erakutsi zen
lehen euskal bideo-eskultura, El
lavabo izenekoa, Mikel Arce eta
Isabel Hergueraren obra: konketa
arrunt bat eta, ispiluaren ordez,
bideo jakin bat azaltzen duen
monitorea. Isabel Herguerak Alemanian
eta Estatu Batuetan zabaldu
zituen gero bere ikasketak,
eta 1984an Lavomatic obra aurkeztu
zuen, lehen lanaren izpiritu
pop umoretsu bertsuan girotua.
Arte bideoa ere landu
du (hau da, bideo-kaseterako
lanak): Txalaparta
(Düsseldorf, 1986-
87) eta Spain Loves
You (Düsseldorf,
1988), gizarte konbentzioen
aurkako
lan autobiografikoa.
Arte bideoaren
alorrean aipagarriak
dira José María Zabala
pintorea (El crimen
de Hernani,
1983); Gerardo Armesto,
paradoxa eta
aporia geometrikoen
inguruko lanetan infografia
ere erabili duena
(Disfraces para un
cubo, 1985; Un velo de
tres dimensiones,
1986); Iñigo Salaberría
(Birta Myrkur,
1987); Antonio
Herranz (Uts, espacio circular
vacio, 1987); Armando Dolader
(Detrás de la ciudad, 1989);
Koldo Gutiérrez (Bilbok txuri beltzez
usaintzen du, 1987); Ana
Barandiarán (Pakristal Islamabad);
Miguel Gutiérrez (Adios Lili
Marlen, 1987), eta Iosu Venero
(Márgenes, 1987). Gasteizko
Udalak bultzaturiko Irudi eta Teknologia
Berrien Zentroaren etaEHUko Arte Ederretako Fakultatearen
Bideo Sailaren ekinak jarraipena
eman dio Euskal Herriko
sormenezko bideoari. Bideo
instalazioen alorrean mugitu
dira bereziki Iosu Rekalde, Gabriel
Villota eta Estíbaliz Sádaba,
Javier Díaz, Iñigo Royo, María
Seco, Koldo Aginagalde, Kike
Suárez, Koko Rico, Jesus
Iturriza, Iñaki Vesga eta
Juan Carlos Fernández.
Iñigo Salaberría etaFrancisco Ruiz Infante izan dira
eragin eta arrakasta handiena
izan duten artistak, ikus-entzunezko
produkzio eremuetatik
kanpo eta inoizko esperimentuetatik
edo funtzio dokumentaletatik
harantzago joanda. Sormenezko
bideoaren mundu zabalak
eremu oparoa eskaintzen die
egungo artean hain gogokoak
diren irudi eta obra multisentsorial,
alegoriko eta media-anitzei.