Artea»Eskulangintza
Eskulangintza eta herri artegintza
Gaur egun eskulangintza zer
den azaltzeko definizio bat
baino gehiago eman daiteke.
Baina definizio horietatik bakar
batek ere ezingo luke adierazi eskulangintzak
bere baitan hartzen
duen guztia, oso kontzeptu zabala
baita, eta historian zehar
aldatuz joan dena. Definizio bat
ematearren, behin eta berriz errepikaturiko
arte molde primario
bat dela esan daiteke, egunoroko
bizitzan erabiltzeko gaiak egiteko
helburua duena. Definizio
hori zuzena da, baina ez osoosoa.
Eskulana litzateke, oro har,
helburu praktikoa duen edozein
gauzaki, gauzaki horrek nolabaiteko
eite artistikoa badu. Baina
beste definizio bat ere eman izan
da: eskulangintza dira gizakiaren
bizitza atseginagoa edo erosoagoa
egiteko sortzen diren gauzakiak,
sentimendu artistikoa adierazi
ala ez. Baina hori ere motz
geldituko litzateke. Izan ere, kontuan
hartu behar da eskulangintzaren
emaitzek antzina erabilera
balioa zuten arren, gaur egun
eskulangileen lantegietatik ateratzen
diren lanak apaingarri gisa
erabili ohi direla. Arrazoi horregatik,
eta ez direlako prozesu
industrial baten bidez sortuak,
obratzat hartzen dira eskulangintzaren
emaitzak, eta ez produktutzat.
Horren arabera, eskulangintza
eta arte kontzeptuen edukia berbera
litzateke. Aspalditik bilatu
dira, halere, berdintasun hori saihesteko
bideak. Horrela, arte hitza
erabili da zentzu zabala adierazteko,
eta herri artegintza esapidea,
zentzu estuari zegokionean.
Ikuspegi horretatik, bada,
artearen definizio gisa profesional
batek, artista batek –nahiz eta
artista deitzen diren guztiak ez
izan artista, eta artista izan artistatzat
hartuak ez diren batzuk–
gauzaki material bati aplikaturikoedozein edertasun forma dela
esaten bada, artearen profesionala
ez den batek hainbat gauzakiri
–eraikuntzei, ontziei, altzariei,
etab.– aplikaturiko edozein edertasun
forma da eskulangintza.
Bestalde, arte nagusi –artea– eta
arte apal –eskulangintza edo
herri artea– bereizketa ere egin
da, baina ez da oso bereizketa
bidezkoa izaten sarritan.
Baina bada beste arazo bat ere:
herri arte guztiak ez baitira beti
eskulangintza izaten, eskulangintzaren
zentzurik estuenean, nahiz
eta historian zehar oso loturik
egon diren bi kontzeptuok.
Hasieran gauza bera ulertzen zen
artista eta eskulangile hitzez. Ez
ziren bi kategoriak bereizten.
Izan ere, antzinateko arte lan
handiak hargin eskulangileek
eginak dira; arkitektura da joera
horren erakusgarri klasikoena.
Gaur egun ordea, artista eta eskulangilea
bereizteko obra artistikoa
artistak egina den eta eskulangintzako
obra eskulangileak
egin duen hartzen da kontuan.
Baina bi kasuetan ere, agerikoa
da emozio edo sentimendu
estetiko bat eragiteko asmoa.
Dena dela, artistak teknika multzo
zabala erabiltzen du, oro har,
jendearentzat ezezaguna. Aitzitik,
eta eskulangilearen teknikak ere
ezezagun samarrak badira ere,
bere lanak eskuz eginak direla
eta helburu praktiko bat izan ohi
duela hartzen da kontuan.
Herri artegintzaren eta eskulangintzaren
artean beste bereizketa
bat ere egin daiteke, alegia,
herri artegintza artearen profesionala
ez den norbaitek egina dela.
Horren erakusgarri da ermiten
kasua, besteak beste; mendeetan
zehar herritarrek eraiki eta eraberritu
ohi zituzten ermitak, beren
bizibideek denbora uzten
zietenean eta dirurik jaso gabe.
Eskulangilea, aldiz, bere eskulanetik, bere eskuz sortzen zituen
obretatik bizi zen.
Baina honetan bada beste kontzeptu
bat, arazo hau gehiago
ilun dezakeena. Artista artea egiten
duen pertsona da, jarduera
horrek dirua ematen badio ez
badio. Alegia, artista da bere atseginerako
edo bere bizipenen
emozioak eraginda artea, nagusia
zein apala, egiten duena. Eskulangileak,
berriz, bizibidea ateratzea
du helburu bere lanei artea
aplikatzerakoan. Eskulangile
eta artisa hitzak oso loturik daude
ordea, lehen aipatu bezala, eskulangintza,
lanaren munduarentzat
baliagarri izateko antzina
zuen helburua galdurik, apainketarako
obrak sortzera mugatzen
delako, oro har.Adibide gisa uztarria har daiteke.
Izan ere, idiak uztartzea zen
uztarriaren zeregina, baina gaur
egun idien lana traktoreek egiten
dutenez, apaingai soil bihurtu
dira uztarriak. Eta gauza bera
gertatzen da, besteak beste,
kaiku-arekin eta artzainen beste
zenbait tresnekin. Horrela, apaingarri
gisa erabiltzen dira kaikuak
ere, ez dute behinola zuten zeregina
betetzen.
Laburbilduz, esan daiteke, herri
artegintza eta eskulangintza
bereizteko, gizakiaren sentimendu
bat-batekoena dela artea,
edertasun sentimendua adierazteko
joera bat; herri artegintza,
berriz, sentimendu artistikoak
adierazteko bide eman dezaketen
hainbat formari aplikaturiko
edertasuna da, gizarte klase apaletako
jendeak egina, artista profesionalek
ala ez profesionalek
egina, eta, oro har, errepikapen
teknikoan zein estilistikoan oinarritua;
eskulangintza, azkenik,
arte adierazpen primario bat litzateke,
ez oso agerikoa batzuetan,
egunoroko bizitzan erabiltzen
diren gauzakiei aplikatua eta
jarduera hori bizibide duen langile
batek egina.
Euskal eskulangintza
Gaur egun fenomeno bitxia
gertatzen ari da euskal artegintzan:
hainbat artistak herri artegintza
hartu dute inspirazio iturri,
ez bakarrik obra berriak sortzeko
inspirazio iturri, baizik eta
baita arte joera berrietan saiatzeko
ere. Euskal Berpizkunde moduko
bat ari da gertatzen, batez
ere joera artistiko berrien protagonistei
dagokienez; zura, adibidez,
obra abangoardistetan protagonista
da. Eta, zuraz gainera,
badira beste zenbait material tradizional
obra abangoardistetanerabiltzen direnak, adibidez harria,
burdina, beira eta zeramika.
Osagai tradizionalez gainera,
gero eta gehiago erabiltzen dira
teknika tradizionalak ere. Horrela,
arte lanek gero eta antz handiagoa
dute azken urteotan herri
artegintzatzat hartu diren
emaitzekin. Ez da harritzekoa
hori gertatzea; izan ere, herri artegintza
mitologia arkaikoan oinarritua
da, eta gaurko arteak
gero eta gehiago jotzen du iturri
oparo eta zahar horretara. Hala,
euskal bizimodu tradizionaletik
datozen apaingarriak agertzendira produkzio modernoetan,
nazionalismoaren kutsua duten
produkzioetan batez ere.
Euskal Herriko herri artegintzaz
eta eskulangintzaz mintzatzerakoan,
azpimarratu behar daez dela bereizten eskulangintza
euskaldun beterik. Europako
beste kultura askorekin, iparraldekoekin
bereziki, osagai artistikoak,
materialak eta gauzakien
helburuak kultura askorentzat
komunak dira. Horren adibiderik
ezagunena zurarena da; Finlandian
edo Baltiar herrietan landu
den era bertsuan lantzen da
Euskal Herrian, apaingarri geometrikoekin,
eta herrialde batzuetan
zein besteetan zeregin
bera zuten altzarietan erabili da.
Ez dago euskal eskulangintza
berezirik, beraz, nahiz eta errepikapen
estilistikoak ezaugarri
jakinez osaturiko idiosinkrasia
bat eratu duen Euskal Herrian.
Era berean, ez dago Euskal Herriko
probintzia guztiak biltzen
dituen eskulangintzarik. Izan ere,ez da berdina kostaldeko eskulangintza
eta barnealdekoa; mendialdeetakoa
ere, Nafarroako edo
Arabako lautadetakoaren desberdina
da. Eta gainera, inguruko
lurraldeekin ere trukea izan da:
Nafarroak eta Zuberoak zenbait
ezaugarri eman dizkiete Biarno
eta Aragoiri eta beste zenbait
hartu dituzte haietatik; orobat
gertatu da Bizkaia eta Kantabria
inguruan, eta Araba eta Gaztelaren
artean ere. Peña-Santiagoren
arabera, “truke bat egon dela
esan daiteke, xehetasunak, gauzakiak
edo apaindura osagaiak
eremu askoz zabalago batera
hedatzen direnean, adibidez, Pirinioetako
lurralde guztira, zehazten
oso zaila dena eta ahaidetasun
eta kultura komun baten
erakusgarri izan daitekeena”.
Egia da eskulangintzako konstanteen
ohiturak eta iraunkortasunak
molde bereziak finkatu
dituela, molde autoktonotzat har
daitezkeenak, bereziki forma
berriak sortzeari dagokionez.
Baina etnografiaren alor zabal,
aberats eta oparo honetan, arriskutsua
da zer norena edo zerena
den zehatz-mehatz jakin nahi
izatea azterketa sakonagorik
gabe, eta oraindik ez da egin
halako azterketarik. Tradiziozko
estilistika jakin bat hartzen da
euskal eskulangintzatzat, ohituraren
poderioz euskalduntzat
hartua izan den estilistika bat.Halere, euskal eskulangintzako
moldeetan eta tekniketan
konstante historiko bat ikusten
bada ere, sorkuntza prozesuan
hainbat desberdintasun dira eskulangileen
artean. Ez da izan
guztiak biltzen dituen eskolarik
eta horregatik dira hain desberdinak
sorkuntza prozesuak. Izan
ere, nork bere familian ikasi
zuen bere langintza, eta nork
bere metodoa eta lanabesak
erabili zituen. Horrela, belaunaldiz
belaunaldi, negozioaz gainera
ezaguerak eta teknikak ere
herentziaz jasotzen ziren. Sukaldari
handiek bezala, eskulangileek
ere ezkutuan gorde dute
ospea eman dien errezeten sekretua.
Eskulangileak
Euskal Herriko lehen eskulangileen
arrastoak historiaurreko
garai ilunetan bilatu behar
dira, K.a. 150.000. urte inguruan,
hau da, Behe Paleolitos deritzan
aroan. Aurkitu diren lehen eskulanak
oso bakunak eta landugabeak
dira: harrizko aizkorak, hezurrezko
puntak, eta gezi moduko
armak, denak ere ehiza jardunen
erakusgarri. Hurrengo
aroan, Erdiko Paleolitos aroan,
K.a. 70.000. urte inguruan, harlosak
lantzen hasi ziren, eta ofitazko
lehen aizkorak agertu ziren.
Goi Paleolitos aroan (K.a.
35.000-9.000), garapen nabarmena
iritsiko du industria primitiboak.
Orduan agertzen dira lehen
objektu higikorrak, hala nola
apaingarri pertsonalak, zintzilikariak
eta kutunak, gehienak hezurrezkoak,
harrizkoak batzuk;
harrizkoak dira halaber armak,
tresna zulatzaileak, xaflak, burilak.
Goi Paleolitos aroan esan ohi
da agertu zela artea.
Neolitos –Euskal Herrian, K.a.
3.500 urte inguruan– agertu ziren
zeramikazko lehen lanak, eta
silexko lehen tresnak; hobiko
lehen lurperatzeak ere aldi horretakoak
dira. Eneolitos edo
Kobre aroa arte ordea (K.a.
2.000-1.200) ez da erabat garatuko
historiaurreko eskulangintza;
orduan sortu ziren metalezko
objektuak, lantza puntak eta
geziak batez ere, lezna, puntzoi,
labana eta apaingarrietan. Zeramikak
bilakaera garrantzitsua
izan zuen; hala adibidez, ontzi
apaindu asko aurkitu dira. Buztina
egosteaz gainera, larrua ere
lantzen zen, eta, oraindik osobakunak izan arren, baziren artilezko
ehunak ere. Geroago,
Brontze aroa iristean, K.a. 1.700-
800 urteetan, ehunaren teknika
garatu zen, lehen gurdiak sortu
ziren eta herrixkak ugaldu. K.a.
800. urte inguruan, eta handik
aurrera, Burdin aro bete-betean,
burdinazko lanak eguneroko bihurtu
ziren. Bestalde, zelten eragina
nabaria da eskulangintzaren
alderdi guztietan.
Nolanahi dela ere, eta datak,
kronologiak eta historiako datuak
gorabehera, nahitaezko da
beti ere nekazari girora jotzea,
giro horretan gauzatu baitira batez
ere eskulangintzaren lehen
agerpenak. Aspaldi-aspalditik,
nekazariak berak izan dira lehen
eskulangileak, eta nork bere
etxerako egiten zituen lanak.
Gaur egun ere, gauzak asko aldatu
diren arren, ikusten ahal
dugu baserritarra baserriko atarian,
harri baten gainean eseria,
segaren ahoa ardura handiz zorrozten;
edota atsedenaldietan,
tresna baten heldulekua lantzen,
makila lodi bat, bai labana batez
desgastatuz, bai arotz marrusketaz
landuz. Eszena era askotakoa
izan daiteke, baina lurra lantzeko
tresnak nekazariak berak egitendituela erakutsiko digu beti,
zurezko tresnak batez ere, bere
ahalmenen eta denbora librearen
arabera.
Eskulangintza oinarrizko honi
erantsi behar zaio, garai modernoetan
jadanik, bere tresna mekanikoak
konpontzeko nekazariak
egiten duen lana, hori ere,
era berean, bere jakintza edo trebetasuna
iristen den lekuraino.
Bai baitira euskal baserrian
traktoreak, motozerrak eta abar,
alegia, lurlana errazteko makineria,
eta baserritarra bera arduratzen
da haien konpontzeaz eta
zaintzaz oro har. Akatsa bere
ezagutzatik kanpo geratzen denean
bakarrik, oso larria denean,
joko du mekanikariarengana.
Ordu arte, ahal bezala moldatukoda jabea, beti ere bere eskuak
erabiliz.
Ez da ahaztu behar ordea euskal
etxean betidanik izan den
beste jardun bat, ehungintza,
emakumeen esku egon dena,
beste eskulangintza motak ahaztu
ezin diren arren, hala nola janarien
prestakuntza eta kontserbatzea,
eta etxeko lanak, era askotakoak
eta amairik gabeak,
beti ere etxeko bizimodua erosoago
egiteko helburuaz. Nolanahi dela ere, lihoaren lantzea,
prestakuntza eta ondorengo irutea
da emakumeen eskulan nagusia
baserriko bizimoduan.
Euskal Herriko baserri orotan
izan da baratzean lihoa lantzeko
lekua; etxeko emakumeak arduratzen
ziren horretaz, gazteenak
bereziki. Izan ere, oso paper
garrantzitsua zuen lihoak etorkizuneko
ezkontsarian. Lihoa bildu
ondoren, ehuna atera, garbitu
eta jorratu eta gero, iruteko lan
luzea zetorren, gauez egiten
zena. Lan haien inguruan sortuak
dira jeinuak, ipuinak eta elezaharrak,
eta baita esaera zaharrak
ere, sineskeriak, jolasak, hitz jokoak,
aho korapiloak, Euskal
Herriko folklorearen aberasgarri
denak.
Eskulanen beste alor oparo
bat, nekazari giroan sortua hau
ere, eta oso aspalditik ezaguna,
artzaintzaren mundua da. Euskal
artzainek, bai udako zelai goretan,
bai neguko belardietan, eskuz
egiten zituzten tresna asko.
Zenbaitetan, horietako objektu
batzuk, abarkak, adarkizko edontziak,
artilezko galtzerdiak edo
zurezko koilarak adibidez, batzuk
bakarrik aipatzeko, hasiera
batean norberak erabiltzekoak
ziren. Batzuetan ordea saldu egiten
ziren horietako tresna batzuk,
aparteko diruren bat irabaztekoasmoz; azken garaietan gertatu
da hori gehien bat, eskulanen
eskaera gero eta handiagoa baita.
Eta hori guztia artzain ekonomiaren
elementu nagusia ahaztu
gabe, osorik eskuz egina baita,
alegia, gazta eta esnekiak oro
har, gero saltzeko eginak.
Bizibidez eskulangile denari
dagokionez, profesionalari beraz,
esan beharra dago oso gutxi
dakigula nola bizi zen eta
nola jarduten zen erromatarrengaraian. Gehienetan, historiako
garai hori aztertzean, modu
orokorrean deskribatzen dute
adituek erromatar hirietako bizimodua,
hala adibidez Nafarroako
hegoaldean eta Araban
izan zirenena. Baina Atlantiko
aldeko Euskal Herriko biztanleen
bizimoduaz ordea ia ezer
ez dakigu, ez ekonomiaz ez
bestetaz. Lehen datu fidagarriak
XII. mende ingurukoak dira, lehen
gremioak agertu ziren garaikoak.
Hiriko eskulangile guztiakbabesteko ardura zuten
elkarteak ziren gremioak, ogibideen
arabera sailkaturik, haien
interesak zaintzeko. Gremioak
arautzen zuen ogibidearen ikasketa
denbora, hiru kategoria
ezarriz, mutil, ofiziale eta maisu.
Maisuen kopurua zainduz, konkurrentzia
saihesten zuen gremioak.
Horrez gainera, prezioak,
lehengaien banaketa, eta
ofizialen eta mutilen soldatak
ere kontrolatzen zituen.Esan den bezala, hiri nagusietan
besterik ez zeuden gremioak;
ogibide bereko eskulangileak
auzo berean biltzen ziren, kale
berean gehienetan. Bada horren
adibiderik, oraindik ere bai baitira,
Gasteizen adibidez, Cuchillería
edo Zapatería izeneko kaleak,
Erdi Aroko gremio haiek
gogorarazten dizkigutenak. Gremioak
eta haien kaleak asko izan
ziren halaber Nafarroako hiri
handietan, hala nola Iruñea, Lizarra
eta Tuteran. Bilbon eta
Baionan ere izan ziren gremioak;
Gipuzkoan berriz askoz ere
gutxiago izan ziren. Kontuan izan
behar da urte haietan eskariaren
arabera jarduten zirela eskulangileak
lanean, eta, jakina, eskarihandiena zegoen lekuetan hartzen
zuten bizilekua. Nekazari
lurretan berriz, saltzaile ibiltaria
eta behin-behinekoa izaten zen
eskulangilea; halaxe gertatzen
zen ia beti arotz, eltzegile eta saskigileen
kasuan.
Hego Euskal Herriko gremioak
1813an desagertu ziren behin
betiko, Cadizko Gorteen dekretuz;
Baionakoak lehenago desagertu
ziren, 1791n, Frantziako
Iraultzaren eraginez. Gremioak
desagertu ziren, baina ez noski
eskulangileak. Eskuzko lanean
jarraitu zuten, industria, laborantza,
arrantza edo artzaintzako
tresnak egiten. Normalean familia
osoak jarduten ziren lanean,
eta ogibidea aita-amak seme-alabei
erakusten zieten, XIX. mendeko
industrializazioak eta makinismoak
ekonomia mota hori,
eskuzko lanean oinarritzen zena,
desagertarazi zuen arte; izan ere,
makinen bitartez era guztietako
produktuak egin zitezkeen, eta
askoz ere merkeago gainera.
Orduz geroztik, tristea bada ere,
onartu beharra dago eskulangilea
gauza bitxia bihurtu dela,
egun galtzekotan dagoela. Egia
da gure egunotan eskulangile
kasta berri bat ari dela sortzen,
helburua “arteari” eskainitako espazio
bat betetzea duena, artearen
zentzurik zabalenean. Baina
egia da halaber oraindik ere gizartearen
parte handi batek artista
horiek, bidegabe, “apaltzat”
hartzen dituela.
Apaingarriak eskulangintzan
Euskal eskulangintzako apaingarrietan
hiru sail handi bereizten
dira. Lehenik apaindura
geometrikoak daude; itxuraz, espontaneoak
dira, eta adituek diotenez,
oinarrizkoak, eskuadraz eta
konpasez osatuak. Zuraren tailuan,
eta harri eta burdin lanean
agertzen dira, oro har, Ipar Euskal
Herrian bereziki. Caro Barojaren
hitzetan: “Marra zuzeneko
apaingarriak aurki daitezke euskal
lurralde guztian: zerrenda ez
oso zabaleko xakeak, hiruki lerrokatuak,
lau triangelutan bereizitako koadroak, bi triangelutan banatutako lauki zuzenak…”. Eta dio: “Irudi horiek egiteko zirkunferentzia (apainketa irudien oinarria) bi zirkunferentzia erditan edo lau, sei zortzi edo puntu gehiagotatik zatitzen da, eta eskuadra, konpasa ala biak batera erabiltzen”.
Irudi geometrikoak ez dira orijinalak, agerikoa baitute beste kultura batzuekiko harremana, baina oso adierazgarriak dira, sarri erabiltzen direlako eta oso ongi mihiztatuakdirelako. Aipagarriak
dira zuraren tailuan erabiltzen
direnak, batez ere altzarietakoak,
“euskal estiloa” deitua osatzen
dutenak. Oso ugariak dira errosetoi
formako apaindurak; Maltako
gurutzeak; Salomonen zigiluak;
izar barne-huts ala elkar
gurutzatzen diren adarrez beteak;
erradio eta abaniko eran antolaturiko
gaiak, soilak zein elkartuak;
kiribilak, eta marrak, orohar. Baina
lauburua da –irudi geometrikoz
lagundurik edo bestelako irudirenbatzuen artean kokaturik–
euskal eskulangintzako apaingarri
bitxiena.
Sarritan agertzen dira landare
irudiak, errealismo handiz eginak.
Aipagarriak dira mahats mordoak,
eta hostoak eta kardu loreak, atseginerako
joera primitiboaren sinboloa
batzuetan, babesgarria besteetan,
erakusten dutenak. Zuhaitz
eta animalia irudiak ere badira,
oso sinplifikatuak, euskal
etxeetako armarrietan batez ere.
Lorontziak, txarroak eta ontziak
ere landare apaindurez hornituak
dira, baina irudi simetrikoak eta
errepikapen erritmikoa ageri dituztela
betiere.
Adierazpen figuratiboetan aipatzekoak
dira lanbideenak. Ateburuetan
eta hilarrietan agertzen
dira batez ere, eta eskulangileen
lanabesak agertzen dituzte: aizkorak,
ingudeak, mailuak edo goruak.
Beste lanbide batzuei dagozkienak ere badira: nekazaritzakoak,
itsasgizonenak edo militarren
armak. Aurkitu diren giza
irudiak, berriz, eskematikoak eta
aski landugabeak dira, zirriborro
hutsak. Animalien irudi batzuei
dagokienez ere gauza bera gertatzen
da, baina, oro har, animalienek
grazia gehiago dute eta errealistagoak
dira, Nafarroa iparraldeko
teilatu hegaletan tailaturik
ikus daitezkeenek batez ere. Oilarrarenirudia askotan agertzen da,
etxeen zaindari eta gaitz mota
guztien kontrako babes sinbolikotzat
hartua baitzen.
Sinbolo erlijiosoei dagokienez,
aipagarriak dira Kristoren monogramak,
sarritan agertzen direlako
eta molde askotakoak izan daitezkeelako.
Askotan agertzen dira
I.H.S. letrak, elkarrekin gurutzaturik,
alfa eta omega letra grekoak
gainean dituztela, gehienetan.
Gurutzea Ilargiaren eta Eguzkiaren
artean ere agertzen da, eta
badira geometria simetrikoko
gurutzeak ere. Ama Birjinaren monogramak
ere ikusten dira, eta
baita bihotzak geziekin, arkumea
gurutzearekin eta kaliz distiratsuak
ere. Sinbologia mistiko-kristau
honek XVII-XVIII. mendeetan
izan zuen goren aldia kontinenteko
Euskal Herrian, hilarri eta
ateburuetan batez ere.
Materialak eta teknikak
Harria oso ugaria da euskal
lurraldean, eta historiaurretik gizakiak
bere bulkada artistiko oinarrizkoenak
aditzera emateko
erabili izan du. Hondatzen zaila
den material hau erabili izan du
gizakiak arbasoen ondare ezkutuarekin
harremanetan jartzeko.
Harria lantzeko teknika nagusiak
ondoko hauek izan dira:
behe-erliebe motako tailua –sarrera
arkuetan, leiho buruetan, arku
eta gangetako giltzarrietan eta
hilarrietan–, erliebe motako tailua
–aurrekoa baino urriagoa, egiten
zailagoa baita–, hozkatzea –sarrera arkuetan, ate buruetan eta
balkoi zoruetan–, mozketa –oso
ugaria balkoi eta arkupeetan,
urriagoa arku eta leihoetan–, eta
tronadura, gaur egun erabiltzen
ez dena baina orain dela urte gutxi
arte kaleak zolatzeko erabilia.
Bereziki aipagarriak dira polikromia
eta margoketa ere, gaur egun
galduak diren arren, erlijio eta
heraldika lan askotan ikus daitezkeenak.
Metalei dagokienez, burdina
da metal erabiliena. Euskal Herriak
ospe handia izan zuen antzinatik
burdina zela eta; orain arte
iraun du ospe horrek, Bizkaiari
dagokionez bereziki. Burdinaren
inguruan sorturiko garrantzi handiko
industria gaur egun ia galdua
bada ere, gelditzen dira zenbait
burdinola zahar, behinolako
burdingintzaren lekuko. Burdinaz
gainera aipatzekoak dira: kobrea
–oherako berontziak, sutontziak
eta txokolate ontziak–, brontzea
–motrailuak, argimutilak eta kisketak–,
eztainua –goruak–, letoia
–zintzarriak, uhalak– eta latorria
–argimutilak, kriseiluak etab–.
Metalezko obretan erabili diren
teknikak dira: berotan trokelatzea–zizelez edo trokelez, oso ohikoa–,
tinkatzea –hesi eta balkoietako
hagak–, biburdinez lantzea
–Nafarroan oso erabilia, piezak
gogortzeko eta edertzeko–, bihurdikatzea
–XIX. mendean oso erabilia,
burdin xaflak bihurdikatuz
irudiak osatzeko–, berotan zizelatzea
–zuraren tailu tankera emateko,
hagetan, zurubietan eta
maratiletan–, mozketa –iltzeak eta
beste pieza txiki batzuk egiteko–,
titakatzea –metala hotzik zizelatuz–,
txertatzea –brontzezko atalak
burdinetan txertaturik agertzen
duten obra batzuk badira–,
eta beste zenbait, adibidez, ildaxkatzea,
leuntzea eta lisatzea.
Zeramikak eta beira, oro har,
kalitate artistiko apalagoa dute,
harriz, zurez edo metalez egindako
lanek baino. Baina balio
handia ematen diete antzinatasunaketa zeramikagintzak behinola
izan zuen garrantziak. Azpimarratzekoa
da Nafarroako produkzioa;
gaur egun ere eskualde
horretan egina da beirazko eskulangintza
gehiena.
Egoste apaleko (800 eta 1.000°C
artean) eltzeak egiteko buztin
burdinduna eta porotsua erabiltzen
da. Eltzeak berun bernizez
apaindu ohi dira gero, hosto alkoholetan
edo Linaresko alkoholetan
urturiko berun bernizez. XIX.. endearen bigarren erditik aurrerako
piezak ez dira ordu artekoak
bezain ikusgarriak, baina
Lizarra aldean herri zeramika interesgarria
mantendu da. Atal
honetan sartu beharko lirateke
azulejugintza eta adreilugintza,
oso ugariak ez diren arren; bi
material horien adibide jakingarriak
daude Nafarroa hegoaldean.Zura da euskal eskulangintzako
materialik erabiliena eta
berezienetakoa. Altzariak eta beste
hainbat gauzaki egiteko baliatzen
da, eta baita arkitekturan ere.
Tekniketan azpimarratzekoak
dira, besteak beste: behe-erliebe
tankerako tailua –altzarietan, teilatu
hegaletan eta ontzietan–, erliebe
tankerako tailua eta bolumen
tailua –oso urriak–, txertatzeak,
koarteroiak, estokatua,
margoketa eta polikromatua
–dagoeneko desagertu diren
teknikak biak–, pirograbatua, grabatua
eta trokelatua.
Ehunetan, artilea, kotoia eta
lihoa dira nagusiak. Ehungintzaren
ezaugarri bereziena apaingarrien
errepika eta kolore urritasuna
dira. Baserri guztietan egin
ohi ziren irute lanak oraindik aspaldi
ez dela arte, eta baita kakorratz
lanak ere, ohe estalkiak,
mahai oihalak etab. egiteko. Bordatua
ere egiten zen, Iberiako
penintsulako eta Europako beste
eskualde batzuetan baino gutxiago
ordea.
Euskal eskulangintzako beste
material batzuk aurki daitezke
artzaintzaren alorrean; zuraz gainera
eta aipatu berri diren metal
klasikoak ahaztu gabe, kontuan
hartzekoak dira adarra, eta artilea,
kotoia, larrua, zaldi zurda,
ganibeta trebeki erabiliz landuak.
Baserria
Aspaldiko garaietatik datorren
Euskal Herriko baserriak bi
alderdi azpimarragarri ditu: batetik,
familia osoari bizitoki eta babesa
ematen dion tokia da, eta,
bestetik, familia horren lanbide
eta bizibidea gertatzen da. Azken
alderdi horri dagokionez, baserriaren
barruan daude bertako
bizilagunentzako sukalde, logela,
eta bestelakoak ez ezik, ukuilua,
zerritegia, oilotegia etab. ere,
baserritarraren bizimodua segurtatuko
duten behiak, zerriak, oiloak
eta beste jasotzeko. Uztak
gordetzeko ganbara eta biltegiak,
hala nola (Gipuzkoako kasuan),
sagardoa egiteko dolareak ere,
baserri barnean egon ohi dira.
Gainera, baserriak bere alboan
baratzeak eta alorrak izaten ditu,
eta inguruan, nahiz eta inoiz hain
hurbil egon ez, bazka toki eta
belazeak. Aipatu diren etxe ondoko
lur horiek egiten dute, udalerri
baten barruan, baserriak hain
barreiatuta egotea.
Esan bezala, antzinakoa da
baserriaren sorrera, eta badira
baieztapen hau frogatzeko bizpahiru
datu esanguratsu. Herririk
txikienean ere, nonahi, bide, bidezidor,
estrata eta lasterbide anitz
daude, sare bat osatuz edonora
joateko, baita tokirik ezkutuenera
ere. Gainera, txokorik xumeenak
ere, beti, bere izen propioa
izaten du. Guzti horrek argi adierazten
du gizona aspaldidanik
dagoela lurralde horietan.
Etxe motaren bilakabideari
dagokionez, hizkuntzak zenbait
argibide ematen ditu. Alegia, toki
askotan daude “Telletxea” izeneko
baserriak, eta horrek esan nahi
du aurretik etxearen estalkia zurez
edota lastoz eta abarrez egina
izaten zela. Bestalde “Ormaetxea”
baserri izena ere anitzetan azaltzeak
erakusten du lehenago hormaz
–edo harriz– egin beharrean
zurez egiten zirela baserri horiek.
Egia esan, XV. gizaldia arte, historiak
erakusten duenez, gauza jakina
da zurezkoak zirela, eta sute
asko gertatu ondoren horien arriskuak
baztertzeko garai horretatik
aurrera harriz egitearen gomendioa
barreiatu zela.
Baserriak zuen kokapenaren
arabera ere izena aldatu egitenzitzaion. Manuel Larramendik
(1690-1766) sailkapen hau egin
zuen: laborari etxea herri ondoan
zegoenean etxondo izena ematen
zitzaion. Herritik ez hain hurbil
bazegoen, orduan etxalde izena
hartzen zuen. Eta, azkenik, baserri
izena ematen zitzaion herritik
urrun zegoen etxeari. Esan behar
da, gainera, baserria baino urrutiago,
mendi–mendian zegoen
etxolari borda deitzen zitzaiola.
Baserritarraren eginkizunetarako
lagungarri gertatzen zen borda
hori, lanabesak edota animaliak
jasotzeko edo bertan gau bat edo
bi pasa ahal izateko tokia zen
alegia, baina normalki ez zen han
inor bizi izaten. Antzinako garaietan,
hala ere, jendea egoten zen
borda horietan bordari hitzak
adierazten duen bezala.
Bordaria, beraz, garai batean
mendian bizi zen, eta hark zuen
bizimodutik gaurko baserritarrak
duenera aldaketa asko gertatu
dira. Izan ere, XIII. mendea arte
baso ustiaketa eta abeltzaintza
ziren, seguraski, garai hartako
gizonaren eginkizun nagusiak.
Gerora, agian jendea ugaltzen ari
zelako edo, baserritarra laborantzari
ere lotu zitzaion elikagai
gehiago lortu ahal izateko.
Erdi Arotik aurrera baserritarra
monasterio edo eliza baten mende egoten zen, eta horrek, behar
zen garaian, babesa eskaintzen
zion. Bizibidea segurtatu eta babesa
eskaintzearen truke, baserritarrak
lortzen zuen uztaren zati bat
babesle eta nagusi horri ordaintzen
zion.
XV. gizaldi aldera sagastien
garrantzia gutxituz doa eta laborea,
aldiz, hedatzen. Izan ere,
maizterrak bere urteko ordainketak
egiteko garia erabiltzen du
gero eta gehiago.
XVI. mendetik aurrera garia,
artatxikia eta gaztainak dira ekoizten
diren produktu nagusiak.
Aziendak toki menditsuetan hazten
dira gehienbat. Geroago, artoa
azaldu zenean, alegia, aldaketa
handia gertatu zen, batetik horren
kariaz artatxikia desagertzen
hasi zelako; eta bestetik, azienda
xeheak, ardiak, ahuntzak etab.,
mendira gabe etxean bertan edo
etxetik hurbil gizentzeko erraztasuna
ematen zuelako.Patatak, gizonaren elikadurarako,
XIX. mendean hartu zuen
indar handia; izan ere, ordu arte,
Ameriketatik ekarri zenetik, ez
baitzen azienden janaritarako
besterik erabiltzen. Beraz, baserritarrak
garia, artoa eta babarrunak
ereiteko zituen alorren banaketa
aldatu beharra izan zuen,
patata ere ekoizteko, eta horrela,
berriro ere, baratze sailetan beste
egitura ezberdina ezarri.
XIX. mendetik aurrera baserriak
eskaintzen zuen bizimodua nahiko
finkatua egon da. Bertan bizi
ziren gurasoentzat, seme-alabentzat
eta, bere kasuan, morroiarentzat
ere, baserriak eman behar
zuen elikadura: barazkiak, ogia,
txerrikiak, esnea, haragia, etab.
Etxeko andreak egin ohi zituen,
gainera, ardien artilearekin, inoiz
lihoa ere erabiliz, hainbat oihal
eta ehun, ohe estalkiak, janzkiak
eta beste egiteko. Baserritarrak
laborantzako lanak ez ezik, aziendak
gobernatzen ere jakin behar
zuen, baita oso zailak ez ziren
kasuetan zurgin eta igeltsero lanak
egiten ere. Laburbilduz, baserriko
bizilagunei bizi izateko
behar zuten gehiena baserriak
berak ematen zien.Soberakinak, aldiz, inguruko
herri nagusiko azokara eramaten
ziren bertan saltzeko: esnea, barazkiak,
haragia… Esandakoaren
arabera argi ikusten da baserriari
ateratako etekin horretatik ezinezkoa
zela aberastea, lan asko
eginez bizitzeko lain besterik ez
zuela ematen, alegia.
Mende honen hasierako baserriak
minifundio bat osatzen zuen,
bataz beste sei hektarea inguruko
tamaina zuena. Garai horretan lausei
behi izaten ziren baserri bakoitzean.
Normalean baserritarra
maizterra izaten zen, eta etxearen
ondoan edo inguruan zituen
baratzeak eta belazeak. Baserritarra,
lehenago esan bezala, aldi
berean laborari eta abeltzain izan
ohi zen. Bertako lanei erantzuteko
senide guztiek jarduten zuten
lanean eta kontuan hartuz familia,
normalean, zortzi-hamarren
bat anai-arrebez osaturik zegoela,
guztiek eginiko lanaren beharra
zegoen, gizonen eta emakumeen
arteko bereizketarik egin gabe.
Egoera hori aspalditik zegoen
finkatua eta, gainera, baserri horrenbatasuna puska ez zedin
maiorazkoak hartzen zuen segida,
horrek zatitu gabe jasoz, hain
zuzen ere, gurasoengandik zetorzkion
baserria eta baserriko
ondasun guztiak.
Esandako garai horretatik aurrera,
hala ere, industrializazioa
hedatzen joan zen eta, hortaz,
industriaguneetan gero eta langile
gehiago behar ziren. Egoera
berri horrek baserriaren ohiko
bizimodua ere aldatu egin zuen.
Batetik, baserrian jaiotako
hainbat gazte hirira joaten hasi
zelako lan bila, eta baserrian bertan
jende gutxiago geratzen
zen. Eta
bestetik,rrerantzean errenta hori dirutan
ordaintzen zuen.
Hirian errazen saltzen direnak
barazkiak, esnea eta haragia dira
eta, beraz, horiexek ekoiztera
jotzen du baserritarrak aurrerantzean.
Izan ere, diru iturri berriak
segurantza handiagoa ematen dio:
harrezkero ez du autarkia soilean
jardun beharrik; pixkanaka baserritarra
abeltzain bihurtzen ari da,
batez ere, eta garai bateko bostsei
behi haiek, kasu askotan hogeitik
gora izatera iritsi ziren merkatuaren
eskakizunei erantzun
ahal izateko.
Bazka tokiak ere, hortaz, hedatzen
joan dira eta erabilitako teknikak
gaurkotzen eta hobetzen.
Lurrak intentsitate handiagoz lantzen
direlako ez da aski ukuiluko
ongarri soila, horri industriak
ekoizturikoongarri kimikoa ere erantsi
behar zaio. Laborantzako lanetan
lehengo golde eta idiak, bestalde,
bazterrean joan ziren geratzen
gero eta gehiago eta, horien ordez,
mekanizazioa nagusitzen.
Garai batean osagarri gertatzen
zen abeltzaintza, beraz, gerora
oinarri-oinarriko lana bihurtu da.
Lehengo Pirinioetako arrazako
behiak hobetzen joan ziren Suitzatik
ekarritako zezenen bitartezeta, horrela, Suitza-Pirinioetako
arraza berria sortu zen.
Mende honen erdialdetik aurrera,
gainera, Holandatik ekarritako
behiak hasi ziren nagusitzen,
horien errentagarritasuna askoz
hobea baitzen aurrekoek zutena
baino. Izan ere, behi bakoitza
urtean 5.000 litro esne ematera
ere iritsi daiteke eta, bestalde,
esnearekin etekin ederra eskuratu
ondoren, baserritarrak hiltegira
eramaten ditu behi horiek haragitan
saltzeko.
Baserrien kopurua asko gutxitu
da azken berrogei urteetan.
Gaur egun, nolanahi ere, baserriaren
jabea baserritara bera izaten
da gehienetan, eta baserria
laborantzarako tresna modernoz
osaturiko ustiaketa banako gisa
ikus daiteke.
Kantaurialdeko etxea
Kantaurialdeko etxea esatean
Gipuzkoan ohikoa den baserri
mota hartzen da oinarritzat.
Gipuzkoako baserri hori egiterakoan
hainbat material erabili
bada ere, nagusiak harria, zura
eta adreilua dira. Oso zabaldua
den etxe mota batean, beheko
solairua eta aurreko aldea harrizkoak
izan ohi dira. Etxearen gainontzeko
parteei dagokienez,
adreiluzkoak izaten dira hormak
eta zurezkoak, aldiz, eraikinaren
zutabeak eta hagak.
Bada Gipuzkoan arrunta den
beste baserri mota bat ere. Harrizkoa
da, erabat, hormak landu
gabeko harriz daude osaturik
eta fatxada arras zuritua du.
Batzuetan harria agerian geratzen
da kantoietan eta ataburuetan,
eta, kasu horietan, harri landua
izaten da. Ate nagusia arku batez
apainduta dagoenean ere,
harria agerian azaltzen da eta,
gutxitan gertatzen bada ere, arku
horiek bikoitzak eta are hirukoitzak
izan daitezke inoiz. Sarritan
gertatzen da, bestalde, sarrera
nagusiko arku hori txiki samarra
denean, zurezko ate batez horniturik
egotea; orduan ezkaratza
itxi egiten da, eta esparru hori
etxearen barruko aldean geratzen.
Horrelako ezkaratzak ez
dira Bizkaian ikusten.
Esan behar da, bestalde, Gipuzkoako
baserri gehienek bizpahiru
sarrera dituztela, eta fatxada
nagusikoa zurezko ate xume
batez egina izaten dela. Sarrera
anitza dutenean, ez da ez arkurik
ez ataburu ederturik izaten.Harria nabarmen agertzen duen
Gipuzkoako beste baserri mota
bat antzina dorretxe izandako
eraikina baserri bihurtu dutenen
artean ikusten da. Horrelakoetan
dorretxearen, jauretxearen eta
baserriaren ukitua duen itxura
ederreko etxea sortu ohi da. Interesgarriak
dira, baita ere, ateetan
agertzen diren edergarriak, nahiz
eta Gipuzkoan beste Euskal Herriko
probintzietan baino bakanagoak
izan. Inoiz sarreraren ataburua
da landurik azaltzen dena;
hala ere, badira ez ohiko kasuak
apainketa oso soila izan beharrean
ate zangoek edergarri asko dituztenak:
giza irudiak, animaliak, arbolak
eta zenbait marrazki geometriko.
Askotan, giltzarrietan
Kristoren anagrama azaltzen da
eta, gutxiagotan bada ere, inoiz
jentil kutsuko irudiak ere ikusten
dira, eguzkiak eta lauburuak, esate
baterako.
Herri barruko kale etxeek aparteko
aipamena merezi dute, horiek
egiteko gehienetan harria,
harlandua maizenik, erabili delako,eta normalean ataburuetan
edergarriren bat izaten dutelako.
Aipatzekoa da, bestalde, kostaldeko
etxe gehienak hareharriz
direla eginak, eta probintziako
barnealdean, aldiz, gehiago erabiltzen
dela kareharria.
Lapurdin, baserriak antz handia
du Gipuzkoan dagoenarekin,
honek ere Gipuzkoakoak bezala
harria baitu nagusi behe solairuan,
etxearen gainontzeko parteak
zurez eta adreiluz eginiko nahastura
ederrez eginak izanik; inoiz,
hala ere, adreiluaren ordez landugabeko
harria erabiltzen dute.
Aipagarria da, benetan, zuraren
eta adreiluaren bitartez eskualdehonetan lortzen duten edertasuna.
Gipuzkoan gertatzen den moduan,
hemen ere, fatxadak igeltsuz
estali eta zurituak daude;
badute, hala ere, arras bertako den
beste berezitasun bat, bai ateak
eta baita leihoak ere pintura biziz
margotuak egotea, alegia, gorriz
gehienetan eta, gutxiago izanik
ere, berdez gainontzekoak.
Asko dira sarrera nagusian ate
handia duten baserriak, nahiz eta
arkurik gabeak izan; sarrera horien
ataburuetan, gainera, zurezko
haga izan ohi dute. Fatxadetako
kantoiak, sarritan, harlanduz eginak
daude. Alboetako hormak,
bestalde, fatxadakoak baino aurrerago
ateratzen dira, kasu askotan,
eta honelakoetan etxearen
aurrealdeko marra etenik geratzen
da.
Etxeen edergarriak anitzak izan
ohi dira eta antz handia dute
Nafarroako Bortzirietako etxeetan
agertzen direnekin. Herri barneko
kale etxeetan ikusten diren
ataburuak era xume batez dekoratuak
daude; horren adibide argia
Ainhoako herria izan da. Lapurdiko
etxe hormetan agertzen
diren armarriak gutxiago dira
Hegoaldeko etxeetan azaltzen
direnak baino, baina hala ere
anitzak dira ataburuetan azaltzen
diren idatziak. Lapurdin erabiltzen
den harria, bai herri barruko kale
etxeetan bai baserrietan, maizenik
gris koloreko kareharria izaten
da.
Nafarroa Behereko etxeen tipologiak
jatorri ezberdineko eragina
jasotzen du bere baitan eta,
hala ere, ezin esan daiteke etxe
horiek erakusten duten kalitatea
eta edertasuna beste edonongoa
baino eskasagoa denik. Hemengo
etxeen egiturari eta dekorazioari
dagokionez, esan behar da
Lapurdiko etxeen zenbait alderdi
jasotzen dituztela, alde batetik; eta
Kantaurialderako isuria dutenNafarroako lurraldeko etxeen
ukitua dutela, bestetik. Nafarroa
Beherean sarrerako atarien artean
gutxi dira irekiak direnak; horren
ordez itxita geratzen den ezkaratz
zabal bati sarrera ematen dion
ate bikain batez horniturik egoten
dira, eta ezkaratza horretatik,
bestalde, sukaldera, ukuilura eta
lanabesak jasotzeko biltegira joan
daiteke.
Probintzia honetan ere etxeetako
alboko hormek fatxada nagusia
baino aurrerago jotzen dute;
alboko horma horien kantoiek,
bestalde, harria agerian dute, harlandua
hain zuzen ere. Harlandu
hori, gainera, aurrealde eta leihoetan
ere azaltzen da. Gainontzeko
fatxada motek zurez eta
adreiluz eginiko nahastura ez
badute ere, Lapurdin bezala, zuriz
pintatuta egon ohi dira, eta
ateetan eta leihoetako leihatila
estalgarrietan, berriz, kolore gorria
agertzen da nabarmen. Aipagarria da, era berean, eskualde honetako baserriek balkoi luzea izaten dutela.
Nafarroa Behereko ate giltzarriak, sarritan, ederturik agertzen dira, eta ataburuak idazkunez horniturik izaten dituzte. Aipatu beharra dago armarriak toki askotan ikusten direla hemengo fatxadetan, baita harriz egindako beste zenbait edergarri ere, aurpegiak irudikatuz, batzuetan, eta bestelako sinboloak azalduz, besteetan.
Baserrietan arkuz hornituriko atariak bakanak badira ere, ez da berdin gertatzen hiri barnean dauden kaleko etxeetan; izan ere, kasu horretan eraikinaren behe solairuak, sarritan, harria agerian duen arku zabal bat erakusten baitu. Bukatzeko, esan behar da Nafarroa Behereko etxegintzan kareharri gorria erabiltzen dela, batik bat.
Euskal eiteko etxeak, Kantaurialdeko
Nafarroan, hau da,
Nafarroako ibaiek Kantaurialderako
isuria duten lekuetan, azaltzen
dira bereziki, bai herriak
nahiko zabalak diren tokietan, bai
herri txikietan ere. Kantaurialdeko
eskualde honetan daude, hain
zuzen ere, jarraian aipatzen diren
lurraldeak: Baztan, Bertizarana,
Doneztebe, Basaburua, Leitzaran,
Urumea, Bortziriak eta Araxes.
Eraikuntza molde hori, zernahi
gisaz, aldameneko beste Nafarroako
eskualdeetara ere heda
daiteke, nahiz eta Mediterraneo
alderako isuria dagoen tokietan
izan.
Lehenik eta behin, esan behar
da lurralde hauetako etxeak gutxitan
egoten direla ondoko eraikinari
itsatsiak, alderantziz baizik,
etxe batetik bestera beti egon ohi
delako biak banatzen dituen tarte
bat. Etxeen oina laukizuzen edo
lauki formakoa da, gainean hiru
solairu izaten ditu eta, azkenik,
ganbara teilatupean; isurki bikoitzeko
teilatua bi hegal ederrez
horniturik egoten da. Aurreko
fatxadan harrizko arkua dago
sarrera nagusia eratuz, nahiz eta
batzuetan bakar baten ordez bi
arku izan. Balkoi handiak dauzkate,
inoiz baita goi aldeko atikoan
ere. Etxearen kanpoaldea, alboko
lurraldeetan bezala, igeltsuz estaliak
eta zurituak egoten da, nahiz
eta harria agerian geratu etxearen
kantoietan, ateetan eta leihoetan.
Eskualde honetan erruz dira
landutako harriak eta irudi apaingarriak.
Harria agerian geratu den
tokietan, baita leiho, kantoi eta
abarretan ere, edertze lanak egiten
dira. Era berean, armarri asko
ikusten dira, baita ataburuetan
egindako idazkunak ere.
Baztango inguruan etxeak zabalagoak
eta ederragoak dira
Bortzirietan baino, eta dekorazioa,
oro har, landuagoa da harriari
dagokionez. Baztanen, bestalde,
harri gorria da gehien erabiltzen
dena. Bidasoa ibaia Gipuzkoara
hurbildu ahala, aldiz, etxeak, gehienetan,
kareharri grisez daude
eginak.
Benetan dira aipagarri, azkenik,
Goizuetako etxeak, zenbait ikertzaileren
iritziz Euskal Herri osoko
ederrenak baitira.
Bizkaiko etxea ere Kantaurialdeko
esparruan sartzen da,
Karrantzako eskualdea salbu. Bizkaian
ikusten den baserria, oro
har, Gipuzkoan dagoenaren antzekoa
da, nahiz eta Bizkaikoak
ezkaratz zabalagoa izan eta bertara sartzeko puntu erdiko arku
eder batez horniturik egon. Arku
hori, sarritan, bikoitza izaten da
baina, edonola ere, harria beti
agerian gertatzen da. Beste lurraldeetan
ez bezala, Bizkaiko baserrien
hormak ez daude zurituak,
kasu bakan batzuetan izan ezik.
Harria, beraz, bere horretan dago
fatxadetan, eta esandakoaren
adibide gisa, hain bizkaitar diren
Elorrioko, Durangoko edo Abadiñoko
baserriak aipa daitezke.
Asko dira zura eta trikotea
(adreilu trinkoa, alegia) erabiliz
egindako baserriak, batez ere
Gernikako eta Gordexolako inguruan,
baita Abadiñon bertan ere.
Hasieran aipatutako harrizko
baserriak topatzeko, Durangaldera
jo behar da batez ere. Ezin
ederragoak dira Elorrioko baserriak;
oinarrian harlandua dute,
eta hormetan harri landu gabea;
ezkaratzeko sarrerak, bestalde,
arku ederrez horniturik daude, eta
fatxada nagusietan armarriak ageri
dira.
Araba osoko eskualdeetan Aramaioko
ibarra da Kantaurialdeko
ezaugarriak dituen toki bakarra,
bai paisajeari, bai gizonaren
eraginari dagokionez. Aramaioko
baserriak, beraz, alboan dituen
Gipuzkoako eta, batez ere, Bizkaiko
baserrien antz handia du.
Ezin ahaztuzkoa da, bestalde,
Aramaio etnografiaren ikuspuntutik
bizkaitarra dela eta, hain
zuzen ere, orain dela bost mende
arte Jaurerriaren parte izan zela.
Ibar honetan, hala ere, ez da azaltzen
Bizkaian ohikoa den ezkaratz
zabala, eta horren ordez,
salbuespen txiki batzuk izan ezik,
ataburu ederrez hornituriko ateak
ikusten dira. Leihoak ere ez dira
hain ugariak, eta Bizkaikoak baino
askoz txikiagoak izaten dira.
Eraikuntzan, beste material ororen
gain, hareharria da nagusi eta,
edonolako ukiturik gabe, bere
horretan ikus daiteke fatxadetan
eta hormetan.
Pirinioaldeko etxeak
Pirinioaldeko etxeak, gainerako
eskualdeetakoak bezala,
ingurunera eta klimara egokituta
daudenez, elurte handiak
jasateko helburuarekin eraikiak
dira. Bestalde, kontuan hartubehar da Pirinioaldeko biztanleak
herrixketan biltzen direla eta ez
dela ia etxe bakandurik izaten.
Beraz, Kantaurialdeko etxe mota
nagusietakoa, hots baserria, ez da
inguru honetan ohikoa. Hala ere,
Pirinioaldea osatzen duten herrialde
bakoitzeko etxeek ezaugarri
desberdinak dituzte, eta
hori dela eta, Nafarroa Garaiko,
Zuberoako eta Nafarroa Behereko
etxe motak bereizten dira.
Pirinioko etxeek, orokorrean,
malda handiko teilatuak izaten
dituzte, zenbat eta maldatsuagoa
izan teilatua elur gutxiago pilatzen
baitu. Bestalde, bi isurkikoakdira teilatu gehienak.
Hala ere, Pirinioaldeko etxeetako
teilatuen bi ezaugarri horiek ikusten
dira beste eraikuntza motetan
ere, eliza eta monasterioetan
adibidez. Era horretakoa da, esate
baterako, Orreagako kolejiataren
teilatua.
Nafarroa aldeko etxeetan erabiltzen
den material nagusia kare
harri grisa da, nahiz eta ez den
beti materiala agerian uzten.
Erroibar, Auritz edo Luzaideko
etxeetako fatxadak, adibidez,
zuriz zarpiaturik egoten dira, oinarri,
ertz, ataburu eta leihoburuetako
harlandua agerian gelditzen
dela. Izabako etxeetan, aldiz,
harria zarpiatu gabea izaten dagehienetan. Beste zenbait herritan,
Erronkari, Otsagabia edo
Uztarrozen esate baterako, tartekatu
egiten dira bi joera horiek.
Aezkoa eta Zaraitzuko ibarretako
etxeetan gehien nabarmentzen
den osagaia balkoia da. Fatxadaren
alde batetik bestera luzatu
ohi da balkoia, eta idortegiaren
eginkizunak betetzen ditu.
Erronkarin balkoia txikiagoa izaten
da, eta teilatua bi isurkikoa
izan beharrean laukoa izaten da.
Antzina Pirinioaldeko etxeetako
teilatuak zurezko oholekin estaltzen
ziren gehienetan, baina arbelezko
teilatuak ere izaten ziren.
Gaur egun, Euskal Herriko
gainerako lurraldeetan bezala,
Pirinioaldeko herrietan ere teila
da material nagusia.
Erroibarko udalerriko etxeek
multzo paregabea eta eredugarria
osatzen dute Pirinioko ibarren
barruan. Bertako etxeetako
fatxadak oso garbiak dira, ondo
zainduak, armarri ikusgarriez
apainduak. Bestalde, aipagarriak
dira ataurreak, orokorrean harlanduzkoak.
Inguru horretako
etxeek, ordea, badute beste ezaugarriberezi bat: alboetako fatxada
nagusia baino irtenagoak izatea
alegia. Fatxada irten horien
ertzak harlanduzkoak izan ohi
dira.
Inguru honetan ataburuak
apaintzeko joera dago. Urraul
Goitin, adibidez, ugariak dira ataburu
apainduak: Zabaltza herriguneko
Estoki etxeak giltzarri bat
du, eta 1792. urtea irakur daiteke
bertan; Ozkoidiko Andoñena
etxean, Jesukristoren anagrama
eta gurutze bat daude. Gurutze
horren besoen azpian izarrak
ikus daitezke, eta gurutzearen
goialdean beste irudi mota batzuk.
Aietxu auzoko Mina etxeak
ere Kristoren anagrama du, baina
Ozkoidikoa baino landuagoa
da. Aristuko Ziriku etxeko giltzarrian
irudi antropomorfo bitxi
bat ageri da; bi aurpegi bereizten
dira irudi horretan.
Aipagarriak dira bestalde Gardeko
etxeak: bi edo hiru solairukoak,
bi edo lau isurkiko teilatuekin,
eta harlanduzko hormekin.
Ateetan ataburuak nagusitzen
dira, baina puntu erdiko arkuak ere ikus daitezke. Udaletxearen
pareko XVIII. mendeko
etxearen ataurrea oso interesgarria
da, idazkuna eta data ere bai
baititu.
Izabako hirigunea ere aipagarria
da: etxeetan harrizko ataurre
handiak daude, eta giltzarriak
apaindura askokoak dira gehienetan.
Garrantzitsua da apaizaren
etxeko giltzarria, 1674ko idazkun
bat duena. Plazaren eta udaletxearen
atzealdeko etxeetan adierazgarriak
dira harrizko osagaiak.
Bornapea auzoan XVI. mendeko
etxe bat dago, Erronkariko armarria
duena ojiba arkuko giltzarrian,
eta Mendigatxa auzoko
etxe batek arku apaldu baten
gainean du berriz, giltzarria, urtea
idatzia duena.
Ezkarozeko etxe askok ojiba
arkuko ateak dituzte, eta leiho
maineldunak. Orontzen eta Espartzan
ere mota horretako asko
dago. Espartzan aipagarriak dira
apaiz etxea eta Landa izenekoa.
Landa etxeak Kristoren anagrama
du giltzarrian, estilo gotikokoa
du ataurrea, eta maineldunak
leihoak.
Orbaitzetako zenbait etxetako
giltzarrietan ere ikus daitezke
osagai interesgarriak; gehienetan
osagai sinbolikoak izaten dira.
Ariben, etxearen eraikuntza urtea
duten idazkunak ugariak dira,baita ibarraren armarria duten
etxeak ere. Hala ere, etxe armarridunak
ez dira urtea dutenak
bezain ugariak. Garraldan bestalde
asko dira idazkunak dituzten
etxeak. Horien artean aipatzekoak
dira Mutiko etxea, ibarraren
armarriarekin, eta Martín
García izeneko etxea, harlanduzkoa,
armarriaz gainera, apaingarri
ugari dituena. Azken etxehorretan “1676. urtea” dion idazkuna
ikus daiteke. Burgiko udalerrian
ere ugariak dira idazkuna
duten etxeak; gehienak XVIII.. ta XIX. mendeetakoak dira.
Zuberoako etxeek antzekotasun
handiak dituzte Nafarroakoekin,
teilatuak malda handikoak
izatea adibidez; baina Nafarroan
ez bezala, ez dira hormak zuritzen,
eta oinarrizko materiala,
kare harri grisa, agerian gelditzen
da. Horma sendoak izaten dituzte,
eta hormetan irekiune gutxi
izaten dituzte kanpoaldera. Hala,
leiho gutxiko etxeak dira, eta
gutxi horiek txikiak izaten dira
gainera. Zenbaitetan ataurrea erdi
puntuko arkukoa izaten da. Zuberoako
etxeen arkitektura estiloa
Biarnokoen antzekoa da,
Aragoiko ezaugarriak ere tartekatzen
direla.
Herrialde honetako ezaugarrietako
bat lau isurkiko teilatua da,oholez edo arbelaz estalia gehienetan.
Oina lauki formakoa dute,
eta fatxadetan ez da apaingarririk
izaten. Bestalde, etxe asko bi
gorputzekoak izaten dira; gehienetan
gorputzak erabat banandurik
egoten dira, baina batzuetan,
bata bestearekin elkartuta jartzen
dira. Gorputzetako bat etxebizitza
da, eta bestea biltegia edo bihitegia.Ateburuetako apaindurak eta
beste apaingarriak ez dira ugariak,
ez behintzat beste herrialdeetan
adina. Hala ere, badaude
zenbait adibide. Orzaizeko Apalatzia
etxeak, esaterako, ataurre
handia du, ataburuan idazkun bat,
eta alboetan leihotxoak. Mauleko
eta Atharratzeko zenbait etxetan
ere aurkitu dira idazkunak.
Nafarroa Behereko etxeetako
fatxadak ia luzera eta zabalera
berekoak dira, eta simetria handikoak.
Fatxadaren erdialdean
izaten dute osagai nagusia, ataurrea.
Ataurre handia izaten da,
lauki-zuzena, puntu erdiko ganga
baten itxurakoa. Atearen inguruan
harlandua izaten du, baita
leihoen inguruan ere. Hormetan
ez da irtenunerik izaten. Bigarren
solairuak balkoi handi bat izaten
du, fatxadaren alde batetik bestera
iristen dena, eta bertan
ganbara egoten da. Nafarroa
Behereko etxe gehienak, bestalde,
hesi apal batek inguratzen
ditu.
Erdialdeko eta hegoaldeko etxeak
Nafarroako erdialdeko eta
hegoaldeko etxeakNafarroako erdialdeko eta hegoaldeko
lurrak hartzen dituen
eremua trantsiziokoa da, nolabait
esateko; izan ere, oso iparraldeko
zenbait haran sartzen dira eremu
horretan (Anue, Atetz, Ultzama,
Imotz, Larraun eta Basaburua),
baina badira oso hegoaldeko
haranak ere.
Erdialdeko etxeak herrixketan
bildurik daude, oro har; oso baserri
gutxi ikusten dira bakarturik,
han-hemenka barreiaturik. Eta
joera hori hainbat eta nabarmenagoada zenbat eta hegoalderago.
Oin lauki-zuzena izan ohi dute
eremu honetako etxeek, eta zuritu
gabeko harrizko hormak dira
nagusi, salbu eta iparralderagoko
haranetan, Larraunen esaterako;
izan ere, multzo zuri ikusgarri bat
osatzen dute Larraungo etxeek,
harri grisezko eliza nabarmentzen
dela multzo horretan. Eraikinen
egitura nagusiak harlanduzkoak
dira, eta fatxadak, berriz, eskuharriz
edo landu gabeko harriz eginak.
Eremu honetako etxeetan aipagarriak
dira ataburu apainduak
eta armarriak, leihoen taulamenduetan
ere ikus daitezkeenak.
Orbako ibarreko zenbait etxetan
agertzen dira, besteak beste,
osagai horiek, eta ibar horretan
ugariak dira, era berean, leiho
maineldunak. Teilatuak oso bereziak
dira: bi isurkikoak dira
batzuk, baina badira lau isurkikoak
eta isurki bakarrekoak ere.Mota askotako apaingarriak ikusten
dira, sinbologia paganotik
hartuak batzuk eta kristauak beste
batzuk. Horiez gainera lauburuak
eta kiribilak ere agertzen
dira, aurrekoak baino jatorri eta
sinbologia ilunagokoak. Etxe askotako
ateetan idazkunak eta
eraikuntza datak agertzen dira, eta
armarri ikusgarriak ere gorde dira.
Elortzibar aldeko etxeetan azpimarratzekoak
dira ataurre, leiho
eta etxe ertzetako harlanduak
eta armarriak. Leiho gotiko batzuk
ere badira Erdi Aroko zenbait
etxetan, eta eraikin batzuetako
fatxadak eta ataurreak ereBerpizkunde eta gotiko estiloetan
amaituak dira. Interes handiko
idazkunak gorde dira bestalde,
hala nola Angelena eta
Erlarena etxeetan, Elortzen. Han
dago Simonenea etxe ikusgarria
ere, antzina herriko harginaren
egoitza izan zena.
Aitonen semeen armarri bikainak
gorde dira Izarbeibarren. Horren
erakusgarri da, adibidez,
Adiozko Goñi etxea, fatxada bi
armarri ikusgarriz hornitua duena;
etxe horretan, dena den,
sarrera atean bakarrik dago gaur
egun harria ikusgai. Nabarmentzekoak
dira Zizur, Oltza eta Olloherriguneak ere, bertako etxe tradizional
bikainei esker.
Dena dela, Iruñetik iparralderako
etxeak dira Nafarroako erdialde
eta hegoaldeko eremu
honetako ederrenak. Aipagarria
da, lehen esan bezala, Larraun.
Larraungo herrigune guztietan
aurki daitezke fatxada zurituekiko
etxeak, ertzak, leihoak eta
ateak harlanduzkoak dituztenak.
Ibar honetako etxeetan azpimarratzekoak
dira puntu erdiko arkuz
osaturiko ataurreak, eraikinaren
atikoa bitartean harlanduz
osatuak. Ugari dira, halaber, aitonen
semeen armarriak eta beste
zenbait apaingarri.
Eremu honetako beste zenbait
udalerritan, bestalde, Atlantikoko
isuraldeko Nafarroako lurraldeetako
arkitekturaren kutsua duten
etxeak dira nagusi, esate baterako
Lantzen (Baztango arkitekturaren
eragin nabarmena dutenak),
edo Anue, Atetz, Odieta eta
Ultzama ibarreko herrigune gehienetan.
Oso nabarmena da
udalerri horietako etxeek euskal
etxe tradizionalarekin duten antza,
eta hori dela eta nahiko bitxia
gerta daiteke Nafarroako
hegoaldeko eskualde honetan
sartu izana. Antzekotasun hori
ikusteko aski da Auzako edo Eltzaburuko
kaleetako etxeei erreparatzea.
ArabaArabako etxeak ere tarteko eta
hegoaldeko lurraldeez osaturiko
eremu honetan sartzen dira,
oro har, Aramaio ibarrekoak izan
ezik. Orokorrean Nafarroako lurretako
etxeen antzeko ezaugarriak
dituzte Arabakoek, baina
Gaztelako etxeen arkitekturarenzenbait ezaugarri ere aurki daitezke
eskualde batzuetan. Dena
dela, badira XVI. mendeko zenbait
etxe fatxadetan zureria agerikoa
dutenak, eta galeria bat,
fatxada alderik alde betetzen
duela; Caro Barojaren iritzian
“herri arkitektura menditarraren
ereduei jarraitzen diete” etxe horiek,
aurrez aipaturiko ezaugarriek
erakusten dutenaren arabera.
Eskualde batetik bestera
hainbat desberdintasun bada ere,
oin lauki-zuzena, bi isurkiko teilatua,
eskuharrizko hormak eta
atariko ate handia ezaugarri dituen
etxea litzateke Arabako baserriaren
eredua; batzuek zuradreiluzko
ageriko egitura eta
fatxada hegalduna izaten dute.
Hegoalderagoko etxeetan, ordea,
ez da hain ugaria atariko atea, eta
eskuharrizko hormak dituzte zureria
agerikoaren ordez. Apaindura
ugari izan ohi dute; harrizko
apaingarriak dira bereziki aipagarriak,
armarriak batez ere.
Kontuan hartzekoak dira Baeschlin
suitzar arkitektoak euskal
baserriari buruzko bere lanetan
ikerturiko baserri batzuk, harrizko
osagai bikainak dituztenak
gehienak. Horietako bat da Zioraga deitua, Astobitza auzoan
(Amurrio): eskuharriz osaturiko
bi tarte ditu teilaturaino, eta harlandu
handietan txertaturiko
leiho txikiak; atariko ate ataburuduna
du, erdian harrizko habe
bat duena. Baserri bikaina da,
halaber, El Bolo izenekoa, Larrean
(Barrundia); dorretxe zahar
baten aztarnen gainean eraikia
da, eta mendialdeetako etxeek
izan ohi dutenaren tankerako
korta bat erantsi zaio. Tankera
bertsuko korta du El Burgo baserriak
ere, Arabako Lautadan
hori ere, baina habe landu bat
du euskarri El Burgokoak.
Bizkaiko EnkartazioakE skualde honetan nabarmena da Kantabriako eta Burgosko etxeen eragina baserri eraikuntzan, Karrantzako udalerriko etxeetan batez ere. Oro har etxe multzoak izaten dira eremu honetako herrietan, herriguneak edo landa auzoak osatuz eraikitzen baitziren etxeak, eta oso baserri bakartu gutxi ikusten da.
Lurralde honetako etxeen eredu gisa Revillako auzoko baserri bat azaltzen du Baeschlinek. Oin lauki-zuzeneko etxea da, hegal zabal bat duena. Dirudienez, jauregizahar batetik harturiko harriz egina da. Etxeko sarrera, puntu erdiko arku batek osatua, fatxada nagusiaren ezkerraldean du.
Lau isurkiko teilatuak dira hemen ugarienak, baina badira bi isurkikoakere. Fatxada nagusi
guztia alderik alde betetzen duten
galeria asko ikus daitezke,
balkoi gisara irekiak. Fatxada
nagusia, berriz, zuritua izaten
dute, eta albo hormak harrizkoak,
harlanduz edo eskuharriz
eginak, kanpoalderako irekiune
gutxirekin.
ErriberaNafarroa hegoaldeko gainerako
eskualdeetan bezala, Ebro ibarreko
etxeak ere ez dira euskal
etxeak, euskal etxearen zentzurik
estuenean. Alde batetik,
eraikuntzan erabiltzen den material
nagusia ez da harria, euskal
etxeari dagokion bezala;
adreilua, lurra eta adobeak erabiltzen
dira batez ere eremu honetan.
Bestetik, teilatuak isurki
bakarrekoak dira, malda txikikoak.
Erriberako etxerik aipagarrienak,
erdialdeko eta hegoaldeko
eremu honetako
joerari jarraikiz,herriguneetako etxe multzoen
barnean daude. Asko dira
azpimarratzekoak; elementurik
aipagarri eta ugariena armarria
dute, harriz edo alabastroz egina
izan ohi dena. Armarri ikusgarriak
daude, esaterako, Andosillan
(XVII. eta XIX. mendeetakoak;
udaletxekoa adibidez),
Mendavian (XVIII. mendekoak),
Sesman (XVII. eta XVIII. mendeetakoak;
elizakoa, rococoa,
besteren artean) eta Corellan (Cadenas
etxekoa). Bargotan, Elizagurrian,
San Adrianen eta Torres
del Ríon ere badira armarri aipagarriak,
barrokoak gehienak. Carcarren
ere, armarriez gainera,
beste hainbat elementu egiteko
erabili zen alabastroa; herrigune
honetan dago Corrozas etxea,
fatxada eta armarri ikusgarriak
dituena. Arasen azpimarratzekoak
dira Kale Nagusiko 2.. enbakiko etxea, XVII. mendeko
armarria duena, eta Sol kaleko
2. etxea; Sol kaleko etxeak ate
alboratua du, puntu erdiko arku
dobeladun batek osatua, eta arkuaren
gainean bi gurutze ditu
zizelaturik. Armañanzasen XVII.. endeko jauregi bat dago, bi
armarri dituena, eta XVI. mendeko
etxe bat, sarrerako arkuaren
giltzarrian armarri gotiko bat
duena. Multzo interesgarriak dira,
orobat, Tutera eta Viana; Tuteran
nabarmentzekoak dira adreiluzko
zenbait etxe, harrizko armarriak,
eta bereziki, Almirante
jauregiko harrizko apaindurak,
eta Vianan berriz Erdi Aroko zenbait
elementu eta hainbat estilotako
etxeak, Erdi Arokotik neoklasizismoa
bitartekoak.
Etxearen inguruko beste eraikuntzak
GaraiakAntzina oso garai ugari izan zen,
Nafarroan eta Bizkaian batez
ere, baina XX. mendean zehar
desagertuz joan dira gehientsuak;
horregatik, oso gutxi geratzen
dira gaur egun Euskal Herri
osoan. Garai zahar batzuetatik
aztarnak bakarrik gelditzen dira,
oinak edo habeak, baserri batzuetan
eginkizun jakinetarako
erabiltzen direnak, adibidez Berrizko
baserri batean (Bizkaia),
edo Abadiñoko San Martin Gazteluako
ermitan (Bizkaia), garaibateko habeen gainean baitaude
ataurrearen eskuineko oinak.
Bizkaiko garaia Asturiaskoaren
oso antzekoa zen, baina bazituen
hainbat bereizgarri haren desberdinak.
Oro har, eraikuntza txikiak
ziren; bihitegi gisa erabiltzen ziren
batez ere, bihia hezetasunetik,
eta sagu eta beste marraskarietatik
gordetzeko alegia. Zurezkoak
ziren; bi isurkiko teilatua
ohi zuten, teilaz estalia. Lau
habe izaten zituzten, harrizkoak,
kono edo piramide ebaki baten
formakoak. Habeen goialdean,
habearen eta garaiaren zoruaren
artean, harri zabal biribilak zituzten;
harri horiek ziren
eraikinaren
oinarriak.Garaira igotzeko eskailera bat
jarri ohi zen, harrizkoa hori ere,
eraikinaren kanpoaldetik.
Gaur arte gorde diren garaien
artean aipagarria da, besteak
beste, Ibarguekoa, Etxebarrian.
Inguru hartako garaien erakusgarri
bikainena da, eta esan berri
diren ezaugarri guztiak betetzen
ditu. Nabarmentzekoak ditu, halere,
hegala, baserri askotan eraiki
ohi zenaren tankerakoa, eta
hagetako tailuak. Bada beste garai
bat ere, oso hondatua ordea,
Etxeita baserrian, Garain. Alfredo
Baeschlin-ek Mendiolako
(Abadiño) garai bat ere aipatzendu bere Arquitectura del Caserío
Vasco obran, “eskuineko ointzat
kono moztuak zituena”.
Gipuzkoari dagokionez, Peña-
Santiagok bere ustetan probintzia
horretako “azken garaia” zena
aipatzen du bere Rincones de
Guipúzcoa obran. Agerre baserrian
dago, Bergaran, eta honela
deskribatzen du Peña-Santiagok:
“Bergarako bihitegi hau, troje
edo troia izenez ezaguna, ez da
ez handia ez txikia neurriz, eta
bost metro inguruko fatxada du.
Zurezkoa da, bi isurkiko teilatua
du, eta lau habe garairen gainean
dago eraikia (batzuk 1,20 m dira
altu); habeak laurogeita hamar
zentimetroko diametroa duten
harri biribil zapalek burutuak
dira. Sei maila ditu; zurubiaren
balaustrada tailatua du, eta ixteko
sistema soila baina oso landua.
Garaiaren barnealdean kutxa
handi bat dago, antzina bihia
(garia, artoa, etab.) gordetzeko
erabiltzen zena. Gaur egun
bestelako eginkizun batzuetarako
erabiltzen bada ere, ia osorik
gorde da troje hau”.Dena dela, Nafarroako garaiak
dira aipagarrienak. Osorik harriz
egina izatea dute bereizgarri nagusia,
baina egitura desberdinak
bereizten dira eskualdeen arabera.
Adibidez, Aria, Orbaizeta,
Orbara, Aezkoa eta Abaurregaina
eta Abaurrepeakoak antzekoak
dira: bi isurkiko teilatua
dute, malda handikoa, arbelez
edo oholtxoz estalia. Ezkanitz eta
Zabaltzakoek berriz (Urraul Garaian
biak), hargintza lanez eginiko
hormak dituzte, eta bi isurkiko
teilatuak, aurrekoek baino
malda txikiagokoak, teilaz estaliak.
Aezkoako ibarrean daude gaur
egun arte gorde diren garai aipagarrienak.
Arian, esaterako,
bederatzi daude, Andresana,
Apatekoa, Elizaldea, Estebana,Etxeberrikoa, Iturraldea, Jamar,
Rekaldea eta Urrutia etxeen alboan.
Orbaran bi dira: bat oso
handia da, bost albo habe eta
hiru aurre haberen gainean eraikia;
bestea txikiagoa, hiru pilare
dituela alde bakoitzean.
Urraul Goitin aipatzekoa da
Ezkanizko Santa Fekoa; hamabi
oinarri ditu, oso garaiak, harri
biribil zabal handiez burutuak.
Bestalde, Zabaltzakoa ataletan
banaturik dago barnealdetik, bihi
motak elkarretarik bereizteko.
Garrantzi handikoa da, era berean,
Lusarretako Gardorena etxe
aurrekoa (Artze). Harrizko ukuilu
bati erantsia da; oin lauki-zuzena
du, eta fatxada bakoitzean
puntu erdiko bina arku ditu. Teilatua
bi isurkikoa du, teilaz estalia.
Dobelak eta eraikinaren ertzak
harlanduzkoak dira, eta gainerako
atalak, berriz, hargintza
lanez eginak. Atea arku apaldu
batez burutua da, eta arkuaren
giltzarrian gurutze bat dago.
Lusarretakoaren antzekoa da
Iratxetako garaia (Leotz), behinola
parrokiaren bihitegi izana, IX.. ende inguruan eraikia. Garai
txikia da, eta harrizkoak ditu atal
guztiak, harlanduzkoak ertzak.
Oin lauki-zuzena du, eta garai
tradizionalak ez bezala, atalbakarra
da, behealdea edo oinarria
puntu erdiko arku dobeladunez
osatua baitu; hiru arku ditu
alde luzeenetan, eta bi laburrenetan.
Antzina zurezko zurubi
bat zuen, baina gaur egun duena
harrizkoa du. Atea fatxada
luzeetako batean du, puntu erdiko
arkukoa, eta teilatua bi isurkikoa
da, arbelezkoa.
LabeakL
abeetan aipatzekoak dira antzina
ogia egosteko erabili ohi
zirenak. Behinolako helburu
praktiko hura galdua duten
arren, apaingarri edo bitxi gisa
gordetzen diren baserri batzuetan.
Labeak baserrien fatxadei
erantsita egoten dira, lurralde
hotzetan batez ere, sukalde inguruan,
labearen ahoa sukalde
barnera irekitzen dela. Kanpoaldean
gelditzen den partea teilatu
txiki batek babesturik egoten
da. Lurralde epelagoetan, aldiz,
etxebizitzatik erabat bereizitako
eraikin txiki baten barruan izaten
zen labea.
Gerardo López de Guereñuk
Apellanizko labeei buruz emanzuen deskribapenaren arabera,
“esfera erdi baten forma dute, eta
Lurgorriko hareharriz eginak dira,
ganga izan ezik; ganga adreiluzkoa
da. Zorua harrizkoa dute
batzuek, Las Palomas iturri inguruko
harrobi txiki bateko harriz
egina, material hori ez baitzen
beroarekin hondatzen; beste batzuetan,
su bizitik babesteko, lurrez
estaltzen zen zorua, Azazetatik
ekarritako kareharri hauts
moduko batez”.
Ogia egostekoaz gainera, azpimarratzekoa
da karea egiteko
erabiltzen zen labe mota ere,
karobi deitua. Karobi gehienakherriarenak izaten ziren. Kanpoaldetik
harrizkoak dira, eta barnealdea
adreiluz estalia dute.
Forma askotakoak izan daitezke,
baina piramide moztu baten forma
dute gehienek.
BordakB
orda artzain eta abeltzainak
babesteko edo aterpetzeko
txabola bat da zenbait adituren
ustez, baina beste batzuek edozein
mendi aterpe izendatzeko
erabiltzen dute hitz hori. Dena
dela, Caro Barojaren arabera, bigarren
etxebizitza moduko eraikin
bat da borda, udan abereak
zaintzen ziren bitartean bizitoki
gisa erabiltzen zena, eta lotura
estua du etxe nagusiarekin; izena
ere, hain zuzen, haren araberakoa
izaten baitu sarritan.
Dena dela, arkitekturari dagokionez,
ez da estilo jakin bakar
bat bordetan; badira eskualdekako
bereizgarriak. Horrela, elkarren
oso antzekoak dira Errioxa
inguruko bordak edo Pirinioaldekoak,
baina ez dira tankera berekoak
Pirinioaldekoak ala Errioxakoak.
Borda harrizko babesleku edo
aterpe bat dela esan daiteke,
batzuetan etxebizitza gisa ere
erabili ohi dena. Hormak eskuharriz
eginak izaten dira, oso
txukun bukatuak batzuetan; teilatua
bi isurkikoa izan ohi dute,
teilaz estalia gehienetan. Oro har,
solairu bakarra dute; ukuilu,
sukalde eta logela moduko gela
bat izan ohi da barnealdea; batzuek
ataletan banaturik izan ohi
dute barnealdea, eskuharrizko
trenkaden bidez banaturik. Borda
garaietan teilatuaren angeluarenbarnealdean ganbara moduko
bat izaten da. Ez dute leihorik
izaten edo, izatekotan, leiho
txikiak izan ohi dituzte.
Borda esaten zaio, nahiz eta
berez ez den borda bat, Arabako
Errioxako artzain etxola edo aterpe
mota bati ere. Oso eraikin
bitxiak dira, neurri desberdineko
harri itsatsi gabeez eginak.
Eskimoen igluen tankera dute.
Eraikin mota honetan ikusgarriak
dira, besteak beste, Biasterikoak.
TximiniakEuskal baserrian forma askotako
tximiniak aurki daitezke,
baina, oro har, adreiluz eginak
dira gehienak, nahiz eta badiren
harrizko batzuk ere. Gaur arte
gorde diren tximinia gehienak
hormari itsatsiak dira, eta barnealdeko
harri lanagatik eta erlaitzeko
apaingarriengatik (lauburuak,
gurutzeak etab.), dira
batez ere aipagarriak; gaur egun
baserri, etxe eta jatetxe askotan
berriro lehengo moduan jartzen
ari dira tximiniak, eta euskal tximinien
erakusgarri bikainak gorde
dira horri esker.
Erlijio arte herrikoia
Euskal Herriko erlijio munduan
aztertzea merezi duten mota
askoko artelan herrikoiak aurki
daitezke: ermitek bere horretan
dute garrantzia. Gainera, aipatu
behar dira eliz barneko koruak,
ur bedeinkaturako ontziak, eta
ponte edo bataiarriak; eta orobat
ere elizaren parte diren ateak,
ataburuak eta leihoak. Inoiz
kanpoaldean egon daitezke eguzki
erlojuak. Eta, azkenik, gurutzeak
eta kalbarioak aztertzea ere egokia
da arte herrikoiaren ikuspuntutik
duten garrantziarengatik.
Ermitak ehundaka dira Euskal
Herrian, eta, tipologiari dagokionez
ere, itxura, egitura eta mota
askotarikoak dira. Gipuzkoan, garrantzitsuenetarikoen
artean, Zumarragako
Santa Maria (Antiguakoa)
dago. Badirudi XIII. edo
XIV. mendean eraiki zela, hareharriz
egindako hormekin. Oinarri
gainean zura da nagusi, eta
hori horrela izateak pentsatzeko
bidea ematen du aspaldiko garaietako
lehen ermitak egitean
zura zela erabiltzen zuten material
nagusia edo bakarra, eta are
teilatua ere zurezkoa izan ohi zela.
Segurako Santa Engrazia ermitak
kanpandorre bikaina du. Aipatzekoak
dira, baita ere, Aizarnako
Santa Engrazia; Oñatiko Santa
Maria Magdalena; Abaltzisketako
Santa Kruz, eta abar luze bat.
Bizkaiari buruz ere gauza bera
esan daiteke, mota askotariko
ermitak daudela, alegia. Elexabeitiako
San Migelek oso antzinako
kutsua du, zurez egina delako
osorik. Aipagarriak dira, gainera,
Zumetxagako San Migel, estilo
erromanikokoa; Abadiñoko San
Antolin; Ibarruriko San Pedro;
Mendrakako Santo Tomas; eta
beste asko eta asko.
Arabako San Bizentejoko ermita
estilo erromanikokoa da; estilo
berekoak dira, gainera, probintziako
ermita gehienak. Kontrastako
Elizmendi izeneko ermita ere
antzinakoa eta interesgarria da;
bertan aspaldiko hilarriak azaldu
ziren. Beste bi ermita aipagarriak
Urionakoa eta San Bizenten dagoen
Santa Teodosiarena dira.Nafarroari buruz ere gauza bera
esan daiteke, estilo erromanikoa
nagusi izanik mota askotako ermitak
daudela, alegia. Aipagarria
da Otsagiko Muskilda Ama Birjinarena,
erromanikoa izanda ere,
alderdi herrikoi asko dituelako.
Beste zenbait ermita interesgarri
dira Lesakako San Salbatore,
Muruzabal Andiongo ermita; Biotzariko
Santa Kiteria, etab.
Iparraldean, Zuberoako kanpandorre
hirukoitzak azpimarragarriak
dira, adibidez, Muskildiko
San Antoniokoa. Nafarroa Beherean,
Duzunaritzeko Apat auzoan
ermita erromanikoa dago. Esan
behar da, hala ere, Iparraldean
oso arruntak direla kapera txikiak;
teilaz estalitako, bi isurkiko teilatua
dute, eta zurezko horma zurituak;
esandakoaren adibide gisa
Sarako San Isidro aipa daiteke,
bidenabar erantsiz Gipuzkoako
kostaldeko zenbait herritan ere
badirela horien antzeko zenbai.
Koruetan, Lapurdikoak dira
gailentzen direnak. Eliza barneko
nabea luzetara hartuz alde
batean aldarea dago eta bestean,
aldarearen parean alegia, korua.
Zurez egindako koru horrek bi
solairu, eta are hiru ere, izaten ditu,
eta esandako leku horretatik elizaren
bi alboetara luzatzen dira.
Nafarroako mendialdeko herrixketan
ere agertzen dira bi eta
hiru solairuko koruak, baina beti
ere alboetako hedadurarik gabe.
Bizkaiko koruetako zenbaitek
badu berezitasun aipagarri bat,
baranda osatzen duen zutabetxoak
landuak daudela, alegia;
honela gertatzen da Arteagako San
Migelen, Durangoko San Pedro
Tabiran eta Elorrioko Gazetan ere.
Ponterik gehienak erromanikoak
eta gotikoak dira. Edergarriz
horniturik egoten dira eta irudiak,
sarritan, Kristorenak eta Ama
Birjinarenak dira; beste batzuetan,
berriz, ortziko zeinuak, animaliak
eta giza aurpegiak ageri dituzte.
Ugariagoak dira ur bedeinkaturako
ontziek agertzen dituzten
forma ezberdinak, hiru taldetan
sailkatu badaitezke ere. Xumeenek
horman bertan eginikohutsune bat osatzen dute; beste
batzuetan, sarrerako ate ondoan
hormari itsatsita daude; badira
euskarri baten gainean daudenak
ere eta askotan gertatzen da, euskarri
hori bera, ontzia bera baino
ederragoa eta landuagoa izatea.
Ateak, ataburuak eta leihoak
osagai garrantzitsuak dira arte
herrikoian. Ateari beti eman izan
zaio garrantzi handia, ermitaren
lehenengo itxura berak azaltzen
duelako. Gehienetan harrizkoak
dira eta sarritan estilo erromanikoa
edo gotikoa dute, puntu erdiko
arku batez osaturik; inoiz bi, hiru
edo lau arkibolta dituzte, dekoraziorik
gabe edo dekorazio geometriko
xume batez horniturik.
Nafarroan horrelako asko dago;
Araban, gutxiago izanik ere, badira
zenbait.
Erromanikoak diren ateen artean
edergarriak mota anitzekoak
dira: Salomonen izarra, sei-zortzi
petalodun loreak, eguzkia edo
lauburua, landare eta animaliak,
santuak, Kristoren irudia, eta beste
asko eta asko.Ataburuetan maiz ikusten den
ikurra JHS inskripzioa da, edo grabaturiko
gurutze xume bat. Baina
kristautasunaren aurreko jentilen
munduko ikurren bat ikus daiteke.
Horixe da, hain zuzen ere,
Markinako Iturretako San Kristobalen
ermitaren kasua, ulerkaitza
den espiral bat erakusten baitu.
Ateei eta ataburuei buruz esandakoak
leihoei dagokionez ere
esan daitezke, hein handi batean
bederen, batez ere erromanikoak
edo gotikoak direnetan. Hala ere,
badira erromaniko aurrekoak edo
bisigodoak diren leihoak ere; ferra
luze baten itxura dute. Horrelakoak
daude Mutrikun Astigarribiako
San Andresen, Arrigorriagan
Abrisketako San Pedron edo
Zalduondon San Julianen.
Eguzki erlojuak, batzuetan,
elizaren horma gainean pintatutako
zenbaki soilez daude osaturik,
besterik gabe. Besteetan,
hormara itsatsitako harlauza karratu
batez eraturik daude. Badira,
gainera, prismaren, zutabearen
edo zirkuluaren forma dutenak
ere. Horietako zenbaiti edergarriak
erantsi zaizkie: ilargia, eguzkia,
izarrak edota gurutzea erlojuaren
goiko aldean jarrita. Zenbakiei
dagokionez, gehienetan,
zenbaki erromatarrak izan ohi dira.
Gurutzeak Euskal Herrian, elizetan
ez ezik, beste nonahi ere
azaltzen dira: teilatuetan, hilerrietan,
alorretan, baita mendi gailur
gehienetan ere. Materialari dagokionez
zurezkoak, burdinazkoak
edo harrizkoak izan daitezke.
Gurutzearen itxura mota askokoa
izan daiteke: grekoa, latinoa, San
Andres, Lorena edo Malta formakoa.
Ederrenak, nolanahi ere,herri sarreretan eta bidegurutzeetan
ipintzen ziren, harlanduz eta
edergarri askoz hornituak.
Kalbarioetako gurutzeak
xumeagoak izaten dira eta Kristoren
Pasioa adierazteko ibilbide
bat seinalatzen dute. Hurrenkeran
jarritako gurutze talde
horrek toki jakin batetik beste
batera daraman bidea erakusten
du, herriko parrokiatik hilerrirako
bidea, sarritan.
Bai gurutzeen kasuan bai kalbarioen
kasuan ere, esandako
funtzioaz gainera, badute beste
alderdi aipagarri bat ere, herriarengan
horiekiko fede handia
dagoela, alegia, zenbait oker,
gaixotasun edo alderdi gaizto
deusezteko balio omen dutelako.