Artea»Erromanikoa
Testuinguru historikoa
X. mendearen bukaeran sortu eta XIII. mendea
arte Europako sartaldean nagusi izan zen arte
adierazpenari esaten zaio erromanikoa. Hitza De Gerville
frantses historialariak sortu zuen XIX. mendean,
Erromako antzinako artearen bilakaera atzeratua iruditzen
zitzaion arte mota hura izendatzeko. Arte erromanikoak
Erromako arte klasikoaren, ekialdeko artearen
eta arte karolingiarraren ekarria bildu zituen;
arkitektura izan zuen ardatz nagusia, erlijiozko arkitektura
batez ere. Monasterioek eta batez ere Clunyko
abatetxeak finkatu eta sustatu zuten monasterio barruko
bizitzarekin ongi adostuko zen arkitektura estilo
hura. Eskultura eta pintura didaktikoak eta apaindurazkoak
ziren, eta arkitekturaren mende zeuden
gehienbat. Erromanikoa Frantzian sortu zen eta Europa
kristauan barrena zabaldu zen, Erdi Aroko erromes
bideetan zehar, tokian tokiko estilo bereziak sortuz.
Euskal Herrian erromanikoa Nafarroan eta Araban
barrena dihoan Santiagoko bideari loturik jaio
zen, Iruñeko erresuman, Antso Handiaren aginpidetik
(1004-1035) Antso Azkarraren aginpidea bitartera
(1194-1234). Antso Handiak sartu zuen Clunyko erreforma
bere erresumako monasterioetan; hala, bultzada
handia eman zion Santiagoko bideari. Iruñeko
erresumako erromanikoak Frantziako eragin nabarmena
du. Beraz, monasterioen ugaltzeak eta Santiagoko
bidearen eraginak tankeratu zuten erromanikoa
Euskal Herrian.
Iruñeko erresuma (I)
Iruñeko erresuma karolingiarrengandik
babesteko helburuarekin
sortu zen. Hasieran,
Eneko Aristaren eta haren leinuaren
lurralde txiki bat baizik ez
zen izan, gune politikoa Iruñean
zuena. Iruñeko erresumak buruzagi
baskoien burujabetasun nahiari
erantzun zion, eta Banu Kasitarren
laguntza izan zuen hasieran.
Eneko Aritza hil ondoren,
ordea, baskoi buruzagien eta
Banu Kasitarren arteko harremanak
eten egin ziren. Eneko Aristaren
seme Gartzea Enekoitz
izendatu zuten errege 852an, eta
handik aurrera baskoiek etengabe
izan zituzten gatazkak Kordobako
omeiarren eta Banu Kasitarren
aurka. 905. urtean Antso
Gartzea I.a (925ean hila) egin zen
Iruñeko errege; errege hark Ximeno
dinastia sortu zuen, erresumaren
mugak hegoalderantz
zabaldu zituen eta Lizarra ingurua,
Errioxa Garaia eta Aragoiko
erresuma konkistatu zituen. Antso
I.ak bi monasterio garrantzitsu
sortu zituen Errioxan: San
Martin Albeldakoa eta Santa Colonna.
Bestalde, Asturias-Leon
eta Gaztelako errege eta kondeekin
harremanak sendotu zituen,
Abd al-Rahman III.ari aurre egitearren.
Haren seme Gartzea Santxez
(905-970) izan zen hurrengo
erregea, eta haren ondorenAntso Abarka (970-994), gaurko
Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Pirinioetako
iparraldeko lurralde
batzuk bere egin zituena. XI.. ende hasieran, Antso III.a Handiak
(992-1035) lurralde asko
bildu zituen Iruñeko erresumaren
barruan; Euskal Herriko herrialde
guztiak (Nafarroako Erribera
izan ezik), Errioxa, Bureba,
Aragoi, Sobrarbe eta Ribagorzako
dukerriak. Halaber, garai hartan
antolatu zen Iruñeko elizbarrutia,
ordu arte Leiren zena. Politikan
ez ezik kulturan ere itzal
handia izan zuen Antso III.ak;
klunitarren erreforma sartu zuen
monasterioetan; haren garaian
lortu zuten San Juan de la Peñak
eta Leireko monasterioak
beren ospearen gorena, eta Santiagoko
bidearen Nafarroako zatia
zabaldu zen. Erdi Aroko
erakunde politiko nagusiak ere
Antso Handiaren garaian eta haren
eraginez sendotu ziren, Gortea
eta gremioak, besteak beste.
Antso Handia hil ondoren, lau
semeen artean banatu zituzten
lurralde haiek guztiak; Gartzea
Santxez III.a Naxerakoak egungo
Euskal Herria jaso zuen, eta
geroago garrantzi handia izango
zuten bi erresuma berri sortu ziren
haren alboetan: Gaztela,
mendebalean, eta Aragoi, ekialdean.
1076an, Alfontso VI.aGaztelako erregea erresumako
mendebaleko lurraldeez jabetu
zen (Bizkaia, Bureba, Araba,
Errioxa). XII. mendean, Iruñeko
erresumak Antso Handiaren garaian
zituen lurralde guztiak ezagutu
zitzaizkion errege nafarrari,
Alfontso I.a Iruñekoak eta Alfontso
VII.a Gaztelakoak hitz hartu
zuten bake itunean; agindu horiek
ordea ez ziren bete. 1135ean
Errioxa eta Bureba Iruñeko erresumatik
kanpo geratu ziren, eta
1136an Aragoiko eta Gaztelako
erregeek bat egin zuten Iruñeko
erresuma banatzeko. Antso Jakitunaren
garaian (1128-1194) hasi
zen berriro Iruñeko erresuma
hausten eta 1179an Bizkaiko jaurerria
geratu zen kanpo. Antso
Azkarraren garaian (1234n hila)
aipatzen da lehenengo aldiz Nafarroako
erresuma. Alfontso
VIII.a Gaztelako erregea konkistaz
jabetu zen Araba (Arabako
Errioxak luzaroan iraun zuen,
ordea, Nafarroako erresumaren
barnean), Durangaldea eta Gipuzkoako
lurrez (1199-1201).
Itsasorako bidea galdu zuen erresumak
eta Nafarroa Behereko
lurraldeak eskuratzeari eman zitzaion
Nafarroako erregea, Aturri
ibaiaz beheiti itsasora iristeko.
1196. urtetik aurrera hasi ziren
Nafarroa Behereko aitonen semeak
Nafarroako erregearen
menera jartzen, mendeko gisa.
1204ean Alfontso VIII.aren osteek
Lapurdi inbaditu zuten, eta,
Gaskoiniako dukerriko lurretan
nagusi ibili ondoren, berriz itzuli
ziren Gaztelara. Alfontso
VIII.a gaixotu egin
zen eta Nafarroarikendutako lurralde guztiak eta
Bizkaiko jaurerria itzul zitzatela
agindu zuen testamentuan. Baina
zuzpertu egin zen eta ez zuen
hitza bete. 1212an Navas de Tolosako
guduan hartu behar izan
zuen parte Antso Azkarrak, Elizak
behartuta. 1214ean hil zen
Alfontso VIII.a eta Aragoi aldera
jo zuen Antso Azkarrak, Gaztelako
erresuma menderatzeko asmoz.
Ahalegin hura ustel gertatu
zen ordea. Antso Azkarrak
Pirinioez bestaldeko Tartas, Ostibarre
eta Agramunt jaurreriak
ezarri zituen bere mendean.
1202. urtean bake eta lankidetzarako
hitzarmen bat sinatu
zuen Joan Lur Gabea Ingalaterrako
erregearekin. Jaime I.a
Konkistatzailearekin sinatu zuen
heredentzia hitzarmenaren arabera
(Tutera, 1231ko otsailaren
2a), bi sinatzaileen arteko bat
hilko balitz, besteak hartuko zituen
heredentzian hildakoak
utzitako lurralde guztiak, baina
Antso Azkarra hil ondoren (Tutera,
1234), nafarrek ez zuten horrelakorik
onartu eta Nafarroan
sartu ziren Aragoiko osteen aurka
borrokatu ziren. Antso Azkarrak
Iruñeko auzoen arteko liskar
asmo biziak baretu zituen,
hiri gutun eta foru asko eman zituen,
Gaztelarekiko muga indartu
zuen Araba eta Gipuzkoa galduagatik
eta, 1219an, ordutik
aurrera Nafarroako koroaren ondorengoaren
egoitza izan zen
Viana jendeztatea erabaki zuen.
Teobaldo Ia. Champagne etaBrieko kondea
izan zen hura hil
ondoren errege.
Iruñeko erresuma (II)
EUSKAL HERRIKO GAINERAKO LURRALDEAKAraba Gaztela eta Nafarroako
erregeen mende egon zen,
konderri gisa, 1200ean Alfontso
I.a Gaztelako erregeak, Gasteiz
eta Trebiño konkistatu ondoren,
Iruñeko erresumatik kanpo geratu
zen arte. 1332. urtean Gaztelako
koroak Araba osoa beretu
zuen; erregeen meneko izanagatik,
Arabak bere erakundeei
eutsi zien.
Bizkaiko konderria Iruñeko
erresumari lotua egon zen X.. endetik aurrera, Antso III.aren
eta Antso IV.aren aginpidea bitartean.
1051n Gartzea Nafarroako
erregeak Bizkaiko Forua
eman zuen, eta 1110. urtean Bizkaia
jaurerri bihurtu zen.
Gipuzkoa Iruñeko erresumako
lurralde zen XI. mendean. Antso
IV.a hil ondoren, Bizkaiko Jauna
Arabako eta Gipuzkoako parte
handienaz jabetu zen, Gaztelako
erregearen izenean. Gipuzkoako
alde baskoiak, ordea, Iruñeko
erresumari loturik jarraitu zuen.
Alfontso I.aren garaian lotu zitzaion berriro Gipuzkoa Iruñeko
koroari (1112). XII. mende hasieran
kokatu ziren gaskoiak Gipuzkoako
kostaldeko portuetan,
Donostian nagusiki. 1199. urtean,
Alfontso VIII.ak, Gaztelako erregeak,
bere mende hartu zuen
Gipuzkoa.
Lapurdiko bizkonderria 1033.. rtean sortu zen. Nafarroako
erresumarekiko harremanak estuak
izan ziren hasieran, eta
1122tik aurrera gero eta eragin
handiagoa izan zuten Lapurdin
Akitaniako dukeek. XII. mende
bukaeran Lapurdi Akitaniako
dukerriaren eta Ingalaterrako
koroaren mende erori zen. Zuberoako
bizkonderria 1023an
sortu zen. XI. mendearen erdialdetik
aurrera zuberotar bizkondeek
Iruñeko erregearekiko lotura
estuak izan zituzten. Nafarroa
Beherea ere Iruñeko erresumaren
baitan egon zen
1152an, Lapurdi eta Zuberoa
bezala, Ingalaterraren mende
gelditu zen arte.
Erromanikoaren arte sakratua
Erromanikoaren sorrera
XI. mendean zehar arte estilo
berri bat zabaldu zen Europa
osoan zehar; ordena monastikoen
zabalkundeak, erromes
bideetako joan-etorriek eta sistema
feudala indartzeak ekarri zituzten
zabalkunde horretarako
baldintzak.
Arte erromanikoa, batetik bestera
dituen desberdintasunak gorabehera,
Europa osoa berdintzen
duen lehenengo arte joeratzat
hartu ohi da, antzeko ezaugarriak
baititu Europa osoan zehar,
Portugaldik Europa ekialdera,
Britainiatik Italiara.
XII. mendean, Europa iparraldean
hasirik, arte gotikoak hartu
zuen Europa guztian arte erromanikoaren
lekua, eta X-XII mendeetan
Europa osoa elizaz, monasteriozeta kaperaz bete zuen
arteak erabat galdu zuen behinola
izandako ospe handia, guztiz
gutxietsi zen joera hura, eta hala
Europako alde askotan eraikuntza
erromanikoak eraitsi eta estilo
berrietarako leku bihurtu ziren.
Oso eraikuntza gutxi salbatu
ziren eraislearen mailutik. Arte
erromanikoaren iturburu nagusietakoa
den Clunyko abatetxe zaharra,
1789-1823 urte bitartean
harrobi bihurtua, izan daiteke
galera horren adibiderik onena.
Erromantikoak hasi ziren, nolabait,
arte erromanikoa berriro aintzat
hartzen, arte gotikoaren aitzindari
bezala harturik. Azkenik XX.. endean aitortu zaio arte honi
berriro bere izate berezia, eta aztertu
da arte joera berezi gisa.
Arkitektura erromanikoaren bilakaera
Arkitektura erromanikotik eli- Lehendabiziko aldiko arkitekzak
eta oro har erlijio eraikunturan egitura aski soileko elizak
tzak gorde dira batez ere: kate- eraikitzen dira, eskuharrizko eta
dralak eta monasterio handiak zenbaitetan harlanduzko hormaz,
dira, horrenbestez, arte erroma- hiru nabez osatuak; estalkia zunikoaren
erakusgarri eta gordereriazkoa izan ohi dute, bi isuleku
bikainenak. Arkitektura erroraldeko teilatu gisa. Kanpotik
manikoaren gai berezienak, ba- horman bertan txertaturiko arku
liabide erabilienak, puntu erdiko zerrendak izan ohi dituzte erlaiz-
arkua eta kanoi erdiko ganga –arpean, zerrenda lonbardiarrak
kuaren jarraipena– dira; horiez deitu ohi direnak eratuz. Hain
gainerako gaiak, apaindurazkoak zuzen ere Lonbardian sortu zen,
batez ere, era askotako eraginen dirudienez, estilo hau, eta han-
ondorio ditu: erromatar inperiodik Europa osora zabaldua.. o arkitekturatik gordetzen ziren Badirudi eraikuntza horien sa-
teknikak, Bizantzioren eraginak, baiak aise su hartu ohi zuelako
arkitektura karolingiarrarenak, are edo, hasi zela zabaltzen eliza edo
musulmanen arkitekturarenak. eraikuntza estalkia harrizko ka-
Bi aldi bereizi ohi dira arte erronoi gangaz egiteko teknika, erromanikoan:
erromaniko zaharra, matarren garaian ezaguna zena,
lonbardiarra ere deitua, X. men- eta Siriako eta Armeniako zende
osoa hartzen duena, eta bigabait elizatan erabilia, baina bitarrren
erromaniko aldia, zenbait tean beharbada galdua eta Euro-
lekutan XII. menderaino eta bespan ezaguna, edo erabilia behinteetan
XIII.eraino iraun zuena. tzat, ez zena. Teknika berri honek sortzen zituen eraikuntza
arazo berrien konponbidearen
historia da, eta teknika horretan
trebatzearena eta maisu bilakatzearena,
neurri handi batean,
arkitektura erromanikoaren bigarren
aldia.
Bigarren aldi honetako
eraikuntzak harlandu bikainez
egiten dira. Eraikuntzen luzerako
zatiak –nabe nagusia eta eliz
gurutzearen besoak– kanoi gangaz
edo kupula sail batez estaltzen
ziren, lauki oineko aldeak
ertz gangaz eta absideak oskol
gangaz. Arkitektura teknika berri
honek, ordea, euskarrien egitura
aldatzera behartu zuen, kanoi
gangari dagokionez, erromaniko
zaharreko zutabeak eta eskuharrizko
hormak ez baitziren
gauza harrizko gangaren kargari
eta hark eragiten zuen albo indarrari
eusteko. Horregatik, hain
zuzen, bigarren aldiko erromanikoan
eraikuntzen hormak loditu
egiten dira, eta kanoi ganga
aldika ebakitzen duten eustarkuen
indargarri, harroin sendoak
jartzen zaizkio kanpotik. Nabearen
estalkia kupula zerrenda denean,
kupulak berak eramaten
du estalkiaren karga bere euskarri
diren lau harroinetara.Eraikitzeko teknika hobeto
menderatu eta obra maisuak arkitektura
mota horretan trebatuz
joan ahala, elizak zabalduz joan
ziren. Nabe bakarrekoak izan
ordez, hiru nabe izan ohi zituzten
elizek, eta baita bost ere
inoiz; era horretara alboko nabeek
gangaren kanporako indarrari
hobeto eusten zioten. Zenbait
elizatan, erromes elizetan
batez ere, eliz zoruaz gainera,
bigarren solairua, triforioa, eraiki
ohi zen erromesentzat albo
nabeetan, elizako nabe nagusira
leihoak zituela.
Eraikitzeko teknika horren
ondorioz, eliz hormetan leku
gehiago du ezinbestez horma i-
tsuak, hutsarteak baino. Elizaren
barrua, horrela, aski ilun geratzen
da, leiho txiki estuz argitua.
Azken finean, eliza erromanikoa
Jainkoaren presentzia gertatzen
den barrutia da, barrutitasun hori
azpimarratzen du, eta erlijiosotasun
kontzentratu batera bultzatzen
du bertaratua.
Eliza erromanikoa, leku sakratua
Antzinako kristauek, orobat
ere Konstantino enperadorearen
garaian –IV. mendean– Erromako
inperioan kristau erlijioa
onartu zenez geroztikoek, ez
zuten leku bat bakarra beren
ospakizunak eta errituak betetzeko
eta otoitzerako, oso bestela
baizik. Eginkizun horiek guztiak
eliza eraikuntzan batuz joan
ziren poliki-poliki. Zenbait ospakizun
gune, hala ere, mendeetan
aurrera arte –erromanikoaren
hasiera arte– ez zen elizarekinbatu, haren ondoan izan ohi zen
arren: bataiarria, adibidez, Pisako
bataiarri famatuak erakusten
duen bezala.
Elizan bi gune nagusi biltzen
dira, bi eginkizun nagusi:
Jainkoaren gizon egitea eta heriotza
ospatzen den sakramenturako
aldarea, munduaren eta
Jainkoaren elkartzeko lekua
dena, alde batetik, eta heriotzaren,
hildakoen gunea bestetik,
erlikiena alegia. Hain zuzen ere,
erromatarren garaian, kristau erlijioa legezkotu zen geroztik, kristau
irakaskuntza, otoitza eta mezaren
ospatzea basilikan egin
ohi ziren, areto publikoan, alegia.
Erlikien ohoratzea, aldiz,
katakonbetan egin ohi zen, han
baitzeuden hilobiraturik kristandadeko
santuak. Uste handia
zegoen, gainera, erlikiek, erlikia
batzuek batez ere, berezko ahalmena
zutela gorputzaren eta arimaren
osasuna emateko.
Erromanikoak bi gune horiek
bat egin zituen, elizan: eliza
Jainkoaren lekua da munduan,
alde batetik, eta santuen lekua
bestetik: aldarea eta kripta.
Leku sakratu hori antolatu eta
eraikitzeko, alde batetik eraikuntza
materialaren legeak ezagutu
behar dira, lehenik: harriaren
pisuaren banaketa. Hain zuzen
ere, arkitektura erromanikoa ez
da ageriko arkitektura bakarrik,
materiaren arkitektura baizik, ez
da ikusteko arkitektura, artifizioa
darabilena, irauteko arkitektura
baizik. Harria bere kolorean uzten
da –inoiz harriaren berezko
koloreak baliatzen dira–; egunaren
argiak eman ditzakeen efektuak
baizik ez dira baliatzen,
haiek ongi aztertuta hala ere.
Gainerako arte adierazpen
guztiak –eskultura, pintura– arkitekturari,
lekuari, mendekotzen
zaizkio elizan. Eskultura elizarenegiturari atxikirik egiten da, elizaren
fatxadan batez ere; eliz
barruan zutabeen kapiteletan eta
oinetan ageri da batez ere, kapitel
eta oin horien izaera aldatu
eta ezkutatu gabe beti ere. Eskultura
bakandua, hormatik askea,
azken erromanikoan baizik
ez da ageri.
Baina, batez ere, sakratuaren
artea da, adierazpen sakratuaren
artea, arte erromanikoa. Izate
sakratu hori, izadiaren irudikapenaren
bitartez adierazi edo estali
ordez, hizkuntza sinboliko batez
adierazten du, kode sinboliko
jakin batez. Elizaren bolumenetik
bertatik hasten zen sinbolismo
hori: hain zuzen ere, leku
sakratuak behar duen espiritualtasuna
lortu ahal izateko elizaren
garaiera handitzen da lehendabizi,
horrela jokatzeak eraikuntzaren
arazo teknikoak larriagotu
baizik egin ezin zitzakeenean,
zenbat eta horma garaiago, orduan
eta indar gutxiago baitu
albo bultzadari eusteko. Irudizko
hizkuntza sinbolikoaren bitartez,
aldi berean, gauzen itxurazko
izatea ez baina, gauzen barreneko
misterio sakratua nahi da
adierazi, erromaniko garaiko gizonarentzat
munduak eta gauzek
beren baitan duten egiazko izaera
sakratua alegia.
Euskal Herriko erromanikoa
Euskal Herriari dagokionez,
Clunyko abatetxeak Europako
kristandadean hartu zuen
itzal handiak izan zuen bere eragina:
Nafarroako erregeek, Leireko
monasterioaren bitartez, harreman
estuak izan zituzten Clunyko
monjeekin.
Beste alde batetik, Europa igarotzen
zuen erromes bide nagusietako
bat, azkenean beste erromes
lekuetarakoak (Erroma, Jerusalem
eta Lurralde Santuak)
baino garrantzi handiagoa hartu
zuena Compostelarakoa izan zen,
Euskal Herria bere bidean nahitaezko
pasabide duena. Kontuan
hartzekoa da, gainera, sistema
feudalaren eraginez, familia nagusietako
oinorde gabe asko eta
asko, oinetxetik alde egin beharrez,
erromes bidera, gurutzadetara
edo monasterioetara behartzen
zirela, era horretara Compostelakobidea jakintza, teknika eta
kultura joera ororen zabalkunderako
bide zabal bihurtu zelarik.
Euskal Herriko arte erromanikoak,
kokalekuagatik, monasterioen
eta erromes bidearen eraginez
iristen den Europako erromanikoa
deitzen den horrez gainera,
bereziki Kataluniako eta
Aragoiko erromanikoaren eragina
jaso zuen ekialdetik (Jacakoarena
Zangozan eta Iruñean),
eta Burgosko Silosko
monasteriokoa (Armentian); arabiar
arkitekturaren eragina ere
sumatzen da (Nafarroak protagonismo
handia izan zuen Iberiako
penintsulako erreinu musulmanen
atzerakadan, eta haien eragina
jaso zuen), eta orobat Kantauri
aldeko erresuma kristauetako
artearena ere. Hain zuzen
ere, eragin askoren bidegurutzean
topatu zen Euskal Herria.
Santiagoko bidea
Santiagoren hilobira erromesaldia egiteko sortu zen
bideari deritza Santiagoko bidea. 813. urtean
ermitari batek erromatar behe inperioko hilobi bat
aurkitu zuen Iria Flavian. Leku hartan Santiagoren
gorputza zegoela lurperatuta adierazi zuen
Teodomirok, Iria Flaviako gotzainak, eta Aita Santuak
aurkikuntza hura egiaztatu zuen. IX. mendearen
bukaeran hasi ziren Europako lehenengo erromesak
hara biltzen, eta luze baino lehen Santiagoren
hilobia, Erromarekin eta Jerusalemekin batera,
kristautasunaren leku santu garrantzitsuena bilakatu
zen.
Santiagoko bidearen bitartez kultura eta artea, arte
erromanikoa, hedatu ziren, eta haiekin batera komertzio
bide berriak ere zabaldu ziren. Santiagoko
bideak eta bertako erromesen joan-etorriak eragin
handia izan zuten Euskal Herrian, kulturari eta arteari
dagokionez. Eragin hori erakusten duten monumentu
aipagarriak dira, besteak beste, Orreagako monasterioa,
Eunateko eliza, Garesko zubia, Lizarrako eta
Zangozako elizak eta beste hainbat monumentu.
Bidea eta bidearen adarrak
S
antiago apostoluari buruzko
elezaharrak hain berandu zabaldu
izanak ez die kontakizun
horiei sinesgarritasun handirik
ematen. Nolanahi ere, Kristau herriak,
bere garai ilunenetan –Iberiako
penintsula, iparraldeko zerrenda
mehe bat izan ezik, osorik
zegoen orduan mairuen esku–,
santu garrantzizkoenen gorpu
miraritsuak bere esku zeuzkala
sinetsi nahiak, nonnahi aldatu
zituen herri debozioaren ezaugarriak;
era horretan bestalde, agerian
geratu zen feudalismoko erlijioan
santuen gurtza txertatu beharra.
IV. mendean jadanik, erromatar
inperioan, jende asko erakartzen
zuten Leku Santuek. Erromara
berriz San Pedro eta San
Pauloren hilobiak bisitatzera joaten
ziren erromesak, batez eremusulmanek Jerusalem konkistatu
ondoren (638), harako bidaia
oso arriskutsua gertatzen zelako.
Garaitsu hartan, bestalde, penitentzia
gisa jartzen zituzten elizgizonek
erromesaldiak. Eta irlandar
fraideek beste ideia bat zabaldu
zuten, alegia, kristau bizimodua
bera ere erromesaldia
zela, betiko erbesteratze baten
modura bizitu behar zena; horren
ondorioz, santuen hilobietarako
erromesen bidaia luzeak nolabait
ere norbere buruaren ukatzea
gertatzen ziren. Ez baitzen batere
egonkorra egoera politikoa,
urrutiko lekuetarako bidaiak oso
arriskutsuak ziren, eta erromesaldia
bera erabaki ezohikoa izaten
zen, solemnitate beharrezkoaz
bakarrik hartzen zena. Nolanahi
ere, badakigu IX. mendetik aurrera
erromesen bidaiak antolatu egiten zirela, bidaiko arriskuak
ahalik eta txikienak izan zitezen.
Ez dago Espainiako Santiago
aipatzen duen 700. urtea baino
lehenagoko testurik, eta 900. urte
ingurua arte ez zen gurtza finkorik
sortu apostoluaren gorpua
ustez agertu zen lekuan. IX. mendearen
bukaera baino lehen bazen
eliza bat Compostelan, baina
Gilen Fierabrasek, Akitaniako
kondeak (970-1029) erromesaldia
egin zuen arte, ezerk ez du adierazten
Santiagoko bidea Pirinioen
bestaldera luzatu zenik. XI.. ende erdialdean gurtza hain
zegoen finkatua, non 1076an
hasia baitzen basilika berri baten
eraikuntza Santiagoren ohoretan.
Garai hartarako mundu kristau
osoan ezagutzen zen bidea, eta
oso azkar bihurtu zen Sartaldeko
kristau herriko gurtza nagusia,
Sartaldean Erroman bakarrik
baitzeuden santu baten gorpuaren
erlikiak.
Paris, Vézélay eta Le Puy ziren
bidearen gune nagusiak
Frantzian. Iberiako penintsulan bi
adar zituen bideak: kostaldekoa
eta barrualdekoa, adar nagusia.
Bide nagusia Nafarroatik sartzen
zen penintsulan eta Iruñea, Gares
eta Lizarra igarotzen zituen;
gero Gaztelatik jarraitzen zuen,
Logroño, Burgos, Sahagun, Leon,
Astorga, eta Ponferradan barrena,
Galizian sartu eta Santiagora
heldu arte. Beste bidea, Arlesen
hasita, Montpellier, Tolosa eta
Oloroe igaro eta Pirinioak gurutzatuz
Somportetik eta Jacatik
sartzen zen penintsulan, Garesen
barrena jarraitzen zuen eta Vianan
elkartzen zen adar nagusiarekin.
Bi adar nagusi horiez gainera,
baziren beste adar batzuk;
bi aipatuko ditugu bereziki: kostaldekoa
eta barrualdekoa. Kostaldekoa
IX. eta X. mendeetan
erabiltzen zuten jadanik erromesek,
garai haietan Nafarroa zeharkatzen
zuen bidea arriskutsuagoa
baitzen, mairuen erasoak zirela
eta. Bide horrek Baiona, Irun,
Donostia, Zumaia, Markina-Xemein,Gernika, Bilbo, Santillana,
Santander, Xixon eta Coruña igarotzen
zituen. Adar hori oinez
egiten zuten erromesek, eta barrualdekoa,
berriz, zaldiz. Tarteka-tarteka
adar hori batelez egin
behar izaten zuten, ibai zabalak
igaro beharrez: Hendaiatik Hondarribiara,
Lezotik Herrerara,
Donostian Urumea ibaia, gero,
Orio, Zarautz eta Zumaia eta
Astigarribia. Barrualdeko adarrean
erromesek ez zuten ibairik
igaro behar, baina ia bide osoa
aski menditsua zen. Gipuzkoan
barrena zihoan eta Sandratiko
tuneletik Arabako Lautadara iritsi
eta adar nagusiarekin lotzen
zen han. Tartean bazituen Nafarroatik
Bizkaia aldera zihoazen
zenbait zeharbide. Irun, Andoain,
Beasain, Zalduondo, Gasteiz, La
Puebla de Araganzon eta Briñas
igarotzen zituen adar horrek.
Lurreko bideez gain, itsas bideak
ere baziren, Ingalaterra,
Holanda, Alemania eta Frantziatik
abiatu eta Kantauri itsasbazterreko
portuetara iristen zirenak,
handik Santiagora oinez abiatzeko.
Codex Calixtinus-ek (XII. mendea)
adar horiek guztiak aipatzen
ditu, eta zaldunek Pirinioetatik
Compostelarako bidaldia hamabi
egunetan egin behar zutela ere
esaten du. Erromesak hiru bekatu
kanonikoengatik (apostasia,
hilketa eta adulterioa) penitentzia
egiteko abiatzen ziren Santiagoko
bidean barrena; janzkera
jakin bat erabiltzen zuten bereizgarri:
tunika motza, artile lodiko
kapusaia, hegal zabaleko sonbrerua,
makila, larruzko zorroa,
sandaliak eta maskorrak, apaingarri. Erromesen artean izaten
ziren goi mailako jendeak ere,
errege, noble eta apezpikuak, eta
herri askotakoak izan ohi ziren:
portugaldarrak, frantsesak, katalanak,
greziarrak, armeniarrak,
ingelesak, bulgariarrak, alemanak,
italiarrak eta flandriarrak,
besteak beste.Santiagora zihoazen erromesen
kopurua hain handia zen, non
erromesbidean elizak eraikitzea
eragiteaz gainera, lehendik zeuden
elizak zabaldu eta handitzea
ere ekarri baitzuen. Garai hartakoak
dira eliza askoko alboko
nabeen gaineko triforioa edo
galeria korritua, eta erlikiak gurtzeko
girola. Etxe, eliza, zubi,
ospitale eta aterpeak eraiki behar
horrek hargin, arkitekto eta
margolariak erakarri zituen Santiago
bidera, eta haien langintzak
eragin handia izan zuen erromesengan
eta erromesen sorlekuetan.
Eragin artistikoez gainera,
merkataritza bide garrantzitsua
izan zen Santiago bidea, eta horrek
aberastasuna eta handitzeko
joera ekarri zien bide hartako
herri askori; sortu ere sortu ziren
batzuk, Nafarroan adibidez.
Nafarroako Antso III.a Handiaren
(1004-1035) eta Leongo Alfontso
V.aren (999-1028) garaian,
Clunyko fraide ordenaren sarbidea
izan zen Santiagoko bidea.
XI. mendean, Clunyko fraide
horiek, erregeen eta apezpikuen
babesean, bidearen adarrak antolatu
eta hobetu zituzten, zubiak,
aterpeak eta ospitaleak eraiki
zituzten bide bazterretan, erromesek
ostatu har zezaten. Gainera,
ohituren erromatartzea ere
ekarri zuten; urte gutxitan, liturgia
erromanikoa nagusitu zen,
eta harekin batera musika gregoriarra.
Santiagoko bideko erromesaldiak
gero eta ugariago izanziren XII. mendean, XIII. mendean
goraldia iritsi zuten, eta XIV.. endetik aurrera gainbeheran
hasi ziren, XIX. mendean desagertu
ziren arte.
Santiagoko bidea erromes bidea
izateaz gainera, edo horrekin
batera, komertzio bidea ere
izan zen. Izan ere, XI. mendearen
azken herenean, Europa kristauaren
eta Espainia musulmanaren
arteko merkatarien joan-etorriak
asko sendotu ziren Europako
leku urrunetatik Santiagoraino
heltzen ziren bidaiekin.
Jacan zegoen aduanari Canfranc
eta Candanchúkoak erantsi zitzaizkion,
eta Iruñekoari berriz,
Ostabat, Donibane Garazi eta
Donazaharrekoa. Garrantzi ekonomiko
handiena, erlijiosoa bezala,
XI. mendean hartu zuen bideak.
Dirudienez, Antso Handiak
aldatu zuen aurreneko ibilbidea,
Arabako bide bazterretatik zihoana,
denbora luzean ibilbide klasikoa
izango zenera –Nafarroan
barrena– desbideratzeko. Gartzea
Santxezek bideko ospitaleak sortu
eta berregin zituen (Iratxe,
Naxerakoa). Antso Ramirezek
Jacako eta Iruñeko katedraletako
aterpeak (1084 eta 1092) bultzatu
zituen, eta Conquesko Ste-
Foyko abatetxeari Garitoaingo
eliza eman zion, Elomenditik
gertu zegoena, Santiagoko bidean.
Erromesaldiaren eraginez
sortu zen Lizarrako hiria, erromesen
atseden leku izan zedin
(1090); garaitsu horietakoak diraGaresko herriaren lehen aipamenak,
eta urte haietan sortu zen
halaber Zangozako hiria, gaur
egun dagoen leku berean. Pirinioetako
sarbide nagusietan bi
aterpe edo ospitale eraiki ziren,
mundu osoan ezagunak: Somporteko
Santa Kristina eta Orreagako
Andre Maria. Orreagako
igarobidea etengabe erabiltzen
zen erromatarren garaietatik aurrera;
Ibañetako gainean bazen
babesleku bat, San Salbadorren
ohoretan eraikia, eta gaur egun
Auritzko herria dagoen lekuan
eliza bat zegoen, bere ospitalearekin,
1101-1104 urteetan Erroko
Antso kondeak Conquesko Sainte-Foiko
abatetxeari eman ziona.
1127an beste ostatu bat eraiki
zen mendiaren gailurrean, eta
1132an gaur egun dagoen lekura
aldatu zen, mendigaina bera
baino leku babesagora alegia.
Pirinioetako bi igarobide nagusiak,
Canfranc eta Orreagakoak,
Garesen elkartzen ziren, eta, handik,
Lizarra, Urantzia, Logroño,
Naxera, Santo Domingo de la
Calzadatik barrena, iristen zen
Burgosko hirira. Ipar Euskal Herrian
bestalde, garrantzi handia
izan zuen Ospitale-Piako elizak
(XII. mendekoa da; erromanikoa
izanik, berezia gertatzen da arabiar
kutsua duelako); bigarren
mailako bide batean zegoen, eta
Arlesko bidetik zetozen erromesei
Pirinioak igarotzen laguntzen
zien.
Arkitektura elementuak eta apaingarriak
Bitxigintza eta esmalteak
Bitxigintzan urrea eta beste
metal bikainak (zilarra, platinoa
eta horien aleazioak) lantzen
dira gehienbat, eta esmalteak eta
harri bitxiak erabiltzen dira lanak
apaintzeko. Erromanikoan, metal
bikainez eta esmalte distiratsuez
gainera, kobre urreztatua
eta esmalte opakoak hasi ziren
erabiltzen. Garai horretako erlikia
ontziak, gurutzeak eta argimutilak
erliebe ugariz apainduta
daude, eta irudiak asko nabarmentzen
dira. Euskal Herriari
dagokionez Nafarroan dira erromanikoko
bitxigintzako lan gehienak:
Aralarko San Migel santutegiko
aldarepea, adibidez,
Europako erromanikoko esmalte
lan aipagarrienetako bat da.
Deikazteluko Emeterio eta
Zeledonio santuen elizan Iratxeko
Andre Maria dago, 1844.. rte ingurua arte Iratxeko beneditarren
monasterioan egon zena.
XII. mende bukaerako irudia da,
eta Nafarroakoa erromanikoko
eskultura aske ederrenetakoa.
Zur zilarreztatuz dago egina, zatika
urre kolorea duela; aurpegia
eta eskuak bakarrik ditu zilarrez
estali gabeak. Erromanikoko
ikonografiaren ezaugarri
guztiak ditu: Ama Birjina eserita
dago, aurrera begira, besoak aurrealdera
luzatuta dauzkala; Haurra
Amaren altzoan dago eserita,
eta eskuineko eskua bedeinkazioa
emateko eran jasoa du. Aipagarria
da jantzien edertasuna:
tolesak xehetasun handiz landuak
daude, eta jantzien ertzak
erronbo sare batek apainduak;
apaindura horri esker bereizten
dira jantzi motak. Ama Birjinak,
bestalde, estalki bat du buruan,
bizkarreraino luzatzen dena eta
atzealdean korapilo apain bat
duena. Haurraren ilea zilarrezkoada, eta kizkurrak ere xehetasun
handiz landuak ditu. Jarlekua
apaindurarik gabea da. Ama Birjinaren
eta Haurraren koroak
barrokoak dira, XVIII. mendekoak.
Artaxonako Jerusalemgo Andre
Maria XIII. mende hasierako
irudia da. Kobre urreztatuzko
lana da, esmaltez apaindua. Ama
Birjina lau hankako oinarri baten
gainean dago ezarria; oinarriaren
hankak okertuta daude,
antzina zaldi gainean gudura eramaten
ziren Ama Birjinek ohi
zuten gisan. Bestalde, aulkiak
hutsa du barnea, atzealdean ate
bat duela; badirudi, beraz, erlikia
ontzia dela. Ama Birjinaren
irudia eredu erromanikoaren araberakoa
da, eseria, zurruna eta
hieratikoa; tunikak ez du tolesik,
eta esmaltezko bi botoiz lotzen
da. Jantzien ertzak esmalte urdinez
apainduta daude, baita koroa
ere. Haurra ere zurrun dagoeserita Amaren magalean; eskuineko
eskua bedeinkazioa emateko
eran du jasoa, eta ezkerrekoan
liburu bat du. Haurraren
jantziek eta koroak Ama Birjinarenak
bezalako apaindurak dituzte.
Ama Birjinak oinetakoak ditu,
Haurra, aldiz, oinutsik dago; Erdi
Aroko irudien ezaugarria da hori.
Bai Amak, bai Haurrak, begirada
sakona dute; begiak esmalte
beltzezkoak dituzte batak zein
besteak. Aipagarriak dira halaber
jarlekua eta haren oinarria ere:
esmalte urdin, berde, gorrixkaeta zuriak ditu, eta arabeskoz
apaindurik dago. Jarlekuaren aldeetan
bi apostoluren irudiak
daude, eta atzealdean Kainen eta
Abelen Eskaintza; irudi luzaranak
dira, eta estilo gotikoaren iragarpen
dirudite.
Iruñeko Eliz barrutiko museoan
Galarko Espartzako
pixidea, ostia gordetzeko ontzia,
dago, XIII. mende hasierako
lana. Kobrezkoa da, eta esmalte
urdin, gorrixka eta berdez apainduta
dago. Egituraz, kutxa biribila
da, eta estalki koniko bat du;
estalkiaren muturrean esfera bat
eta gurutze lau bat ditu. Ontziaren inguruan aingeruak dauzka
irudikatuta, eta aingeruek lerro
zuri batzuk dituzte inguruan, lobuluak
itxuratzen dituztela. Erromanikoko
pixideen egituraren
adibide argia da Espartzakoa.
Doneztebe-Deioko gurutzea
Nafarroako zilarrezko irudi zaharrenetakoa
da, Orreagakoarekin
batera. Zur zilarreztatuzko lana
da; Kristoren koroan, apainduragisa, kabujoiak ditu. 1200. urte
inguruko lana da, baina berrikuntza
ugari egin zaizkio geroztik.
Gurutzadura obala du, besoak
lauak eta mutur banatan hiru lobulu.
Gurutzearen apaindura gai
nagusiak landareak dira; besoetako
mutur banatan bi santu daude,
puntu erdiko arkuen azpian.
Gurutzearen atzealdean Bildots
mistikoa dago irudikatua, bere
ikurrak dituela inguruan. Azkenik,
heldulekuan, bai aurrealdean
bai atzealdean, Pantokratorra
dago. Gurutze honetan, erromanikoa
izan arren, gotikoko bi
ezaugarri ikus daitezke: batetik,Jesukristoren aurpegiaren dramatismoa
eta sentimendua, eta bestetik,
bi oinak iltze bakar batez
iltzaturik izatea.
Nafarroan badira bestalde bolizko
bi kutxa, jatorriz arabiarrak:
Fiterokoa eta Leireko
monasteriokoa. Lehena 966.. rtekoa da, eta bigarrena
1005ekoa. Fiteroko kutxaren lau
aldeak eta estalkia landare irudiz
apainduta daude. Kutxa honetan
aipagarriak dira irudien
simetria eta xehetasuna. Estalkiaren
inguruan idazkun bat
dago, zeinu kubikotan idatzia.
Leireko monasterioko kutxa landare,
animalia eta giza irudiz
apainduta dago; giza irudiek
kalifen bizimodua irudikatzen
dute. Apaindura gai hauek
sasandarren garaiko pertsiar artean
oinarriturik daude; landare
irudiak, adibidez, Kordobako
meskitako bolizko estalkien oso
antzekoak dira.Europako erromanikoko esmaltegintzan
ospetsua da Aralarko
San Migelgo aldarepea.
XIII. mende hasierako lana da,
baina XVIII. mendean esmaltezko
zenbait osagai gehitu zitzaizkion.
Aldarepearen erdialdean
obalo handi bat dago, Ama
Birjinaren eta Haurraren irudiarekin;
alde banatara sei irudi
daude, bi mailaditan banatuta eta
erdi puntuko arkuez inguratuta.
Goiko irudiak apostoluak dira;behean, eskuinean Deikundea
dago irudikatuta (Aingerua, Ama
Birjina eta San Jose) eta ezkerrean
Hiru Errege Magoak. Kobre
urreztatuzko lana da, eta esmalteetan
kolore urdina, berdea
eta horia nabarmentzen dira. Irudiek
ezberdinak dituzte jantziak,
eta burua erliebean zizelaturik
dute. Kabujoiak ere, neurri desberdinetakoak,
baditu apaingarri.
Eskultura
Eskultura erromanikoaren helburua didaktikoa zen eta era berean apaindurazkoa. Erliebeen bitartez kristau dotrina irakatsi nahi zitzaion herri alfabetatu gabeari. Abatetxeetan ikonografia konplexuagoa zen, fraideentzat berezia. Arkitekturaren mende zegoen eskultura harriak eraikuntzan ezarri aurretik lantzen ziren, eta beraz harginek, eskultoreek eta arkitektoek elkarrekin egin behar izaten zuten lan zutabeetan, kapiteletan, eta arkiboltetan agertzen ziren eskulturak egiteko. Ateetako tinpanoetan Pantokratorra irudikatzen zuten, ebanjelarien sinboloez eta azken epaiketaren irudiz inguratua. Arkitekturaren mende ez zegoen eskultura zurezkoa eta polikromatua zen, maiz harri bitxiez eta esmalteez apaindua. Kristo gurutziltzatua eta Ama Birjina Haurrarekin irudikatzen zituzten. Eredu jakin bati jarraitzen zioten irudiak egiterakoan. Eskultura erromanikoak hieratikotasuna zuen ezaugarri nagusia eta XII. mendean izan zuen garairik beteena.
Andre Mariaren irudiak
Arkitekturaren mende ez dagoen
eskultura erromanikoa Nafarroan
ageri da batez ere, eta
irudi bakan batzuk baizik ez daude
gainerako herrialdeetan. Ama
Birjinaren irudiek «Sedes Sapientae»
ikonografiari jarraitzen diote,
oro har, baina badute desberdintasunik,
aurpegieran nahiz
jantzietan, nola Haurra ageri den
jarreran. Ama Birjina tronu baten
gainean eserita agertzen da, Haurra
altzoan edo belaunen gainean,
erromanikoak berezkoa
duen naturalismorik ezarekin eta
geometrizazioarekin. Lizarrako
Rocamadorko Ama Birjina da
Andre Maririk aipagarriena. Orobat
Uxueko Santa Mariako Andre
Maria, Tuterakoa, karaitz harrizko
bi piezatan landua, eta
Iroiz eta Garinoaingoak. Kontuan
hartu beharra dago Ama Birjinaren
irudi asko geroztik berriz landuak
eta margotuak izan direla,eta batzuetan Haurraren kokaera
ere aldatu izan dela. Gutxi dira
beraz jatorriz ziren bezala iraun
duten irudiak. Nafarroako irudi
batzuk zilarreztatu egin ziren,
esate baterako Uxueko Santa Mariako
Andre Maria eta Deikaztelun
dagoen Iratxeko Andre Maria.
Iratxeko irudi hori XII. mendearen
bukaerako erromanikoaren
erakusgarri bikaina da,
estilizatua oso, bai aurpegian, bai
jantzian. Uxueko Ama Birjina Nafarroako
eskulturarik garrantzitsuenetako
bat da, zurezkoa, guztiz
zilarreztatua, burua eta eskuak
izan ezik; eserita dago, besoak
zabalik eta Haurra belaunen erdian
dauka eserita, eskuineko
eskuaz bedeinkazioa emanez eta
ezkerrean Ebanjelioak dituela.
Artaxonako basilikan dagoen Jerusalemgo
Ama Birjina erromaniko
berankorrekoa da. Irudiaren
hieratismoak galduxea du erromaniko-erromanikoarenzurruntasuna.
Berankorra da orobat Abartzuzako elizako Andre Maria.
Iratxekoaren oso antzekoa da, baina zilarreztatu gabea; Haurra ezkerreko beso gainean du, hasieran altzoan izan bazuen ere.
Araban badira hainbat Andre Maria aipagarri. Ezagunena Estibalitzkoa da, XX. mendearen hasieran Lorenzo Fdez. de Vianak berriztatua. Aipagarriak dira Artziniegako Nuestra Señora de la Encina eta Eskibel, Sendadiano, Ibernalo eta beste hainbat lekutako Ama Birjinak ere. Bizkaian lau dira nabarmendu beharreko Ama Birjinak: Galdakaokoa, Arrati-Arteagakoa, Arrati-Arantzazukoa eta Lekeitiokoa. Galdakaokoak aldaketa asko izan ditu XII. mendetik hona, baina Bizantzioko ikonoen zurruntasun simetrikoari eutsi dio. Gipuzkoan badira bi Andre Maria erromaniko bikain-bikainak: Irungo Santa Maria edo Junkalekoa eta Itziarko Andramari. Junkalekoa tronuan eserita ageri da, Bizantzioko irudien eragina du eta Estibalizko Ama Birjinaren irudia, izen XVII. mendeko erretaularen er- bereko monasterioan (Araba). Irudi erromanikoa da, XI. mendekoa dian dago. Itziarkoa XVI. men- seguruenik.. eko erretaula platereskoaren erdian dago.
Kristoren irudiak Kristoren irudi e...
Kristoren irudiak
Kristoren irudi erromanikoak
ez dira Andre Mariak bezain
ugari Euskal Herrian, baina badira
hala ere irudi aipagarri batzuk.
Lizarrako San Pedro de la
Ruako elizakoa da tailu erromaniko
garrantzitsuena. Hasieran
Lizarrako Hilobi Santuaren elizan
egon zen Kristo hori; irudia aurrera
begira ageri da, hieratikoa,
lau iltze dituela eta oihal batez
estalia. Buruan arantzazko koroa
bat du, begiak itxita ditu eta
ahoa erdi irekia. Torres del Rioko
Hilobi Santuaren elizan bada
beste Kristo gurutziltzatu bat,
erromanikoa izanagatik, gotikorako
joera duena. Caparrosoko
elizan XIII. mendeko Kristo bat
dago, erromaniko berankorsamarrekoa. Gipuzkoan badira bi
Kristo aipagarri. Bata Zegamako
San Martin elizakoa da, brontzez
egina eta prozesioetako irudien
tankerakoa, hasieran Aizkorriko
Gurutze Santuaren ermitan zegoena.
Bestea, Zeraingo Andre
Maria elizan dago, eta prozesioetako
irudien tankerakoa da hau
ere.
Arkitektura zibila
Lizarrako Errege Jauregia da Nafarroako arkitektura
erromaniko zibileko erakusgarri bakarra;
arkitekturaren aldetik eta dekorazioaren aldetik duen
aberastasunak garbi erakusten du hiri jauregiek garai
hartan lortua zuten goi-maila. Eraikin horrek oin
plano lauki-zuzena du, eta geroztikako beste oin
batzuez inguratuta dago; bi fatxada erromaniko ditu,
ertzetan XVII. mendeko adreiluzko dorreak dituztela.
Jauregi horren fatxada nagusiak antzinako «Rúa de
Peregrinos»era ematen du, San Pedro elizako eskaileraren
parean. Fatxada horrek bi gorputz ditu, behekoaren
atariak erdi puntuko arku xume handiak ditu.
XI. mendean, Santiagoko bidearen goraldiarekin
batera zubi asko eraiki ziren, asko eta asko
erromatarren zubien gainean. Agoitz, Esa, Irotz,
Iruñea, Zangoza eta batez ere Garesko zubia dira
aipagarrienak.
Iratxetako garaiaIratxetako herrigunearen erdian
dago, San Esteban elizatik hurbil.
Iratxetako parrokiak biltegi
gisa erabiltzen zuen. Eraikin txikia
da, harrizkoa, oinplanoa laukizuzena
du eta teilatua bi isurkikoa.
Bi solairu ditu, eta bi solairuen
artean harrizko eskailera
bat dago (jatorrizko eskailera zurezkoa
zen). Zutabeek inposta gisako
bat dute goialdean, eta handik
ateratzen dira arkuak, puntu
erdikoak, dobelatuak eta giltzarririk
gabeak; bi arku ditu alde
estuetan eta hiru alde zabaletan,
neurriz antzekoak denak. Barrualdean
beste bi zutabe ditu,
estalkiaren euskarri direnak.
Biasteriko abade-dorreaDorre horrek bi garai desberdineko
estilo bana du. Lehenengoa,
trantsiziozko erromanikoari
dagokio eta XII. mendearen
bukaeratik XIII. mendearen hasiera
bitartekoa da. Estilo horretakoak
dira goialdeko alde bakoitzean
dituen leiho pareak, eta
baita ekialdeko hormako leihoetako
arkuen artean dagoen Salbatzailearen
erliebea ere. Beste
zatia XIII. mendetik XIV. mendea
bitartekoa da.
Garesko zubiaXI. mendearen lehenengo erdian
eraiki zuten Arga ibaiaren
gainean. Antso Handiaren
emazte Erregina Handiaren aginduz,
Santiagora zihoazen erromesek
pasabide bat izan zezaten.
110 metro da luze eta 4 metro
zabal; puntu erdiko sei arku biribil
ditu, handiena 20 metrokoa,
17 metroko bi, eta besteak 12,5,
11 eta 6 metrokoak dira, txikiena
erdi estalia dagoela. Zutabeen
zama arintzeko arku txiki batzuk
egin zituzten, ur-goraldietan uraren
isurbide ere badirenak; arku
txiki horiek 4 edo 5 metro dira
garai erdialdean eta 2 edo 3
metro alboetan. Zubibular hiruki
formakoak ditu arku txikien
oinarritik behera. Galtzadak malda
handia du bi alboetan, Erdi
Aroko zubiek ohi duten bezala.
Albo bakoitzean dorre bana zuen
eta zubiaren erdian dorretxobat zegoen,
BirjinaperaPuyko Ama
ren ka-
zuena.
Erromes bideetan (I)
Leireko San Salbador monasterioa
Leireko monasterioa Leireko
mendizerrako gain batean dago
eta Nafarroako erromaniko
goiztarrari dagokio. 848. urtekoak
dira monasterioari buruzko lehenengo
aipamen idatziak. Monasterioak
ezagutu zuen sasoi oparoaren
hasiera Antso III. Handia
Nafarroako erregearen garaia
(1004-1035) izan zen. XII. menderako
herri ugari zeuden Leireko
monasterioaren mende, Nafarroakoak
eta baita Zaragoza eta
Huescakoak ere. Leireko monasterioa
zistertarren mende geratu
zen XII. mendean eta etengabeko
gainbehera izan zuen XVI.. endea arte. Mende horretan
eraiki zen monasterio berria. XVII.. ende bukaeran monasterioko
komunitatea jendez ondo hornitua
bazegoen ere, baliabide ekonomiko
gutxi zuen eta 1835ean
ateak itxi behar izan zituen.
1867an monumentu nazional
izendatu zuten eliza eta monasterioa.
1940 aldera monasterioa
berriro zabaltzeko ahaleginak
egin ziren eta fraide beneditar
talde bat bertan jarri zen bizitzen.
Monasterioko elizaren jatorria
oso zaharra da. Atal zaharrenak
lehen erromaniko edo karolingiar
garaiko elizaren zimentarriak
dira (gaur egungo habearte gotikoaren
azpian daude). Jatorrizko
eraikuntza musulmanek suntsitu
zuten X. mendean. XI. mendean
zehar oparotasun handia
izan zuen monasterioak eta atal
berriak eraiki ziren. Elizaren kripta
eta burualdea 1057. urtekoak
dira. Aipagarri dira, halaber, XII.. endeko lau atari, Nafarroako
erregeen hilobia, Numilo eta Alodia
santuen kaperak eta 1005.. rteko bolizko kutxak.
Burualdea bi zatitan banatua
dago: kripta eta goialdeko eliza.
Kripta da atalik aipagarriena,kanpoaldean harri gorrikaraz
egindako hiru abside ditu goialdeko
eliza ere etenik gabe estaltzen
dutenak. Barrualdean harrigarria
da nola zutabe gutxi batzuek
eusten dioten harri multzo
handi horri. Absideko hiru danbor
erdiek eta lau habeartek osatzen
dute barrualdea; habearteak
lau ataletan banatuta daude, erdiko
habeartea ordea bi ataletan
banatua dago. Bi zutabek eta kapitel
handiei eusten dieten zortzi
habe dira kanoi erdiko gangen
euskarriak. Kapitelek erromaniko
hasierako dekorazio sinplea dute:
bolutak, erraboilak eta hostoak.
Goialdeko elizak kriptaren egitura
bera du, baina badu desberdintasunik,
goiko eraikin honek
hiru abside eta hiru habearte baititu.
Absideetan badira puntu erdiko
arkua duten leihoak, apaingarririk
gabeak. Lau pilare handik
eusten diete habearteei, pilare
horiek zutabe erdiak dituzte
lau aldetara eta zutabe horien
kapiteletan puntu erdiko arku tolestuak
daude. Kapitelak bi motakoak
dira: handiak kriptakoen
antzekoak dira eta txikiak bolutak,
errosetak, erraboilak dituzte
apaingarri. Horiexek dira gune
horretako apaingarri bakarrak.
Hegoaldeko horma erromanikoa
beste garai batekoa da. Horma
horretako ateak hiru arku ditu,
alboetan hiru zutabe dituela, landareen
irudiz apaindutako kapiteldunak.
Ate hori da Nafarroako
erregeen hilobi kaperarako sarbidea.
Kapera horretan XII. mendearen
bukaerako Ama Birjina
erromaniko bat dago, gaur egun
kapitel baten gainean kokatua,
Leireko antzinako klaustroan zegoena,
eta, ustez, irudirik zaharrenetako
bat dena Europako
erromanikoan.Mendebaleko ataria elizako
atari nagusia da eta Porta Speciosa
esaten diote. XII. mende hasierakoa
da. Hiru zutabe pare
ditu, haien gainean lau arkibolta
tailuz apainduak, arkibolten azpian
tinpano bat, eta gainean friso
bat tailuz betea. Tailu multzo
horretan hiru garai desberdin somatzen
dira. Zaharrenak tinpanoko
tailuak dira: Salbatzailea, Andre
Maria, San Joan eta beste
apostolu batzuen irudiak ditu.
Zutabeak eta arkiboltak geroztikoak
dira. Zutabeetako kapitelak
Erromesaldiaren estiloa dute,
eta haietariko batzuetan nabarmena
da Esteban maisuaren eta
bere jarraitzaileen estiloa. Arkiboltetan
erromanikoaren iruditeria
osoa ageri da: landareak, loreak,
txoriak, sugeak, arrainak,
buruak, gizon-emakumeak…
Goialdeko frisoko tailuak, azkenik,beste garai batekoak dira.
Pantokrator bat, San Pedro, beste
apostolu batzuk, San Numilo
eta Santa Alodiaren martiri heriotzaren
kontakizuna, herio-dantza,
Jesus txalupa gainean dira, besteak
beste, han ageri diren irudiak.
Bi zati erromaniko desberdin
dituen arren, burualdea eta
Porta Speciosa, Leireko monasterioa
osotasun bat da. Leire ez
da arte bisigodoaren edo mozarabearen
bilakaeratik sortutako
jarraipen hutsa, aitzitik pentsamolde
berri baten sorrera gorpuzten
du, harriak lantzeko, antolatzeko
eta eraikitzeko era eta
xede berri baten adierazgarri.
Eraikitzeko modu berri horrek
ongi bereizten du zer den funtsezkoa
eta zer bigarren mailakoa.
Leirek erromanikoaren
ezaugarri guztiak biltzen ditu.
Aralarko San Migel In Excelsis santutegia
Aralar mendietan, hego-ekialdean,
1.230 metroko garaieran
dago Aralarko San Migel In
Excelsis santutegia. VIII-XI. mendeetan
hasi ziren eraikitzen, eta
XII. mendean berritu zuten. Hasieran
arte karolingiarrean inspiratutako
erromaniko aurreko
eraikin handia izan zen. Habearte
bakarreko hasierako eraikinetik
oso gutxi geratzen da, baina erdiko
absideak argi erakusten du
jatorri hori. Eraikin horrek beste
berrikuntza batzuk izan zituen
gaur daukan egoerara iritsi arte.
Alboko absideak gehitu zitzaizkion,
eraikina bana arkurik
gabeko kanoi gangaz estali
zuten eta absidearen aurreko
kupula kontserbatu zuten,
poligonala zuen eta
kontrahormarik
gabeakanpoaldean. 1143an, Gartzea
Ramirez erregea (1134-1150)
bertan zela, San Migeleko behin
betiko lana sagaratu zen. Hormarteak
luzatu zituzten, azken
atalak taku-inpostaz apaindu,
gangetan bana arkuak jarri eta pilareak
birmoldatu zituzten, gurutze
tankerako tipologia harturik.
Elizaren oinetan nartex bat eraikitzea
izan zen lanik bitxiena,
bakarra baita Nafarroako erromanikoan.
San Migeleko kaperaren
barrualdea geroztik egin zuten.
Kaperako eta erdiko atariko dekorazioak
Esteban
maisuaren ukitua
du.
Santutegi
hori Santiagoko
bidetikbazter dagoela ematen badu ere,
ez da horrela. XI. mendean kristautasuna
zabaltzeko aitzindarigune
bat zen, baina XI. mendean
gainbeheran zetorren, eta orduantxe
erabaki zuten Nafarroako
erregeek monasterioa berriz
eraikitzea, hain zuzen ere
Santiagoko bideko mugarri garrantzitsu
bat izan zitekeela uste
zutelako; Nafarroako erregeek,
beraz, Jerusalengo San Joango
ordena militarrari eman zioten
santutegia babesteko eta zaintzekoardura.. arkoaren
kin erroberez,
leSan Migel Ara-
santutegia erai-
maniko bat da
henagotik bazegoentenplu bateko aztarnen gainean
1074 inguruan eraikia. Aralarko
santutegiak zenbait eliza katalan
eta frantsesen tankera bera du
aurrealdeko absidearen behealdean,
baina X. mendean abside
horien eta gangen goialdeak eraberritu
egin zituzten. Bi zatien
arteko aldea nabamena da tankeran
eta erabilitako harri motan,
batez ere kapera nagusiko hiru
leiho ferra itxurakoetan, XI. mendeko
eraberrikuntzaz geroztik
leiho goratu bihurtuko baitziren,
ganga ere aldi berean aldatu zutela.
XII. mendeko eraberritzearen
ondoren eliza hori hiru habearteko
basilika bihurtu zen,
bakoitzak bere abside semizirkularrak
zituela; absideen gainak
estalki biribilez estali ziren eta habearteak
bana arkuzko kanoizko
gangez, arkuei eusten dieten pilareak
gurutze tankerakoak direla.
Gaur egun dagoen elizak ez
du gurutzadurarik, baina erdialdeko
habeartean bi arkuren bidez
trapezio itxurako gune bat
sortu da, goragune nabarmena
duen eta kanpotik ikusten ez den
ganga batez estalia, eta gurutzadura
gisako bat osatzen duena
presbiterioa baino aurreraxeago.
Barrualdeak ez du apaindurarik,
esmaltezko erretaula izan ezik.
Erretaula hori Europako esmaltezko
lanik garrantzitsuenetako
bat da. Orainik aspaldi ez dela
lapurtu egin zuten eta geroztik
zati bat besterik ez da berreskuratu.
1,14 metro da garai erdialdean
eta 2 metro zabal. Erretaulan
ageri diren hogeita bat irudiak
horma konketan edo puntu
erdiko arkuetan sartuta daude,
esmalte lauez eginak, atzean
metal landuzko xaflak dituztela.
Irudien buruak erliebean landuta
daude, esmaltatu gabe. Erretaularen
erdian Jesus Haurra
dago, Ama Birjinaren belaunetan
eserita, alboetan Alfa eta Omegaren
zeinuak dituela. Ezkerreko
aldean hiru errege magoak
ageri dira, eta goian apostoluak;
behealdean, bereiz, azpiko arkuen
kupulak eta dorreak ditu.
Ezin da ziur jakin erretaula hori
noizkoa den, baina adituek uste
dute Gartzea Ramirezen agintaldian
egina dela, 1136 inguruan.
Erromes bideetan (II)
Uxueko Santa Maria santutegia
Uxueko herria islamdarren inborrak neurriz antzekoak dituebasioaren aurrekoa da. Krisla, eta presbiterio zabalak. Hatauek konkistatu ondoren hiri bearteak, atariak eta gainerako gotortu bihurtu zen. Antso Rami- eraikuntzak gerozrez Aragoiko erregea Nafarroako tikakoak dira.. rrege izendatu zutenean pribilejioak eman zizkien Uxueko biztanleei, haien laguntza eskertzeko, eta eliza bat eraikiarazi zuen, Ama Birjinaren ohorez, erromaniko aurreko elizaren gainean.
Uxueko eliza Nafarroako Erdi Aroko arkitektura erakusgarririk bikainenetako bat da. 1089. urte inguruan lanak hasiak zeuden baina absideak eta aurreko atalak baizik ez zituzten eraiki; lanak handik mende batera jarraitu zituzten. Hiru habearte eta hiru abside zituen eliza erromanikoa Karlos II.a Gaiztoa Nafarroako erregeak (1349-1387) suntsitu zuen habearte bakarreko eliza gotikoa eraikitzeko, baina absideak gorde egin ziren. Eraikuntza aldi desberdin horien ondorioz habearte eta gurutzadura bakarreko eliza bat sortu zen, hiru abside dituena, erdikoa zabalagoa besteak baino. Eliza honen eta Leireko elizaren sorrerak badute antzik, habearte gotikoak burualde erromaniko bat baitu bietan.
Eliza erromanikotik burualdea, dorreko zimenduak eta barruko eskulturak gorde dira. Burualdeak hiru abside ditu, hiru
danborrak
neurriz antzekoak dituela,
eta presbiterio zabalak. Habearteak,
atariak eta gainerako
eraikuntzak geroztikakoak
dira.Kanpoaldetik begiratuta, harrigarria
gertatzen da nola burualdea
gazteluko geroztikako
eraikuntza baten barruan dagoen,
bi gune horien artean pasabide
zabal estali bat duela.
Danborrek prisma tankerako
kontrahormak dituzte atalka ezarriak,
eta horizontalean bi gorputzetan
banatuta daude, lauki itxurako
inposta batek lotzen dituela.
Danbor bakoitzaren ardatzean
dagoen leihoak inposta hori du
euskarri. Leiho horiek puntu erdiko
arkibolta bat dute, irudiz
hornitutako kapiteldun bi zutaberen
gainean. Burualde horrek
erlaitz bat du alderik-alde.
Barrualdeko erdiko absideko
arkuteria garaia da oso, arkuak
itxiak direlarik, leihoarekin bat
egiten duen erdiko arkua izan
ezik. Arku horietako kapitel
batzuek hiru maila dituzte, etahorixe da hain zuzen ere Uxueko
bereizgarritasun bat. Apaindurak,
oro har, geometrikoak eta
landare irudiak dira, giza irudiren
bat ere baden arren. Absidioloek
soka itxurako inposta bat
dute arkuteriaren ordez. Absidiolo
horietako kapitelak jatorrizkoak
dira eta Uxuek berezkoak
dituen eta arestian aipatu ditugun
hiru maila horiek dituzte, beheko
mailan giza irudiak edo animalia
irudiak ageri direlarik.
Uxueko Ama Birjinaren irudia
erromanikoa da, geroztik estalia
izan bada ere. Uxueko burualdea
eta eskultura Erromesaldiko erromanikoari
dagozkio.
Atariaren buruan tinpano bat
dago, neurri desberdineko bi zatitan
banatua. Behealdea da txikiena,
eta azken afaria irudikatzen
du, Jesukristoren irudia buru
du eta Jesukristok Joanen burua
du bulargainean. Goiko zatian
Epifaniaren irudia ageri da.
Iratxeko monasterioa
Nafarroako monasterio zaharrenetako
bat da. Lizarrako
hiritik hiru kilometrora dago, Aiegiko
udalerrian. Ez dirudi garrantzi
handia izan zuenik XI. mende
erdia arte. Santiagoko bidearen
ertzean eraiki zen eta ospitale
bat eratxiki zitzaion 1054. urtean.
Nafarroako koroari esker
handitu zen Iratxeko monasterioaren
ospea. XIV. mendean Nafarroan
geratzen zen monasterio
beneditar bakarra zen eta ordezkaritza
zuten bertako abateek
Nafarroako erresumako gorteetan.
Garai hartan berrogei eliza
eta monasterio txiki zituen bere
mende Iratxeko monasterio handiak.
Inprimeria bat egokitu zuten
bertan XVI. mendean eta Valladolideko
San Benitoren kongregazioari
lotu zitzaion 1522.. rtean, Nafarroa Garaia Gaztelako
koroaren mendean geratu
ondoan. Unibertsitate bihurtu
zuten hamabi urte geroago
(1534). 1833. urtera arte iraun
zuen bertako unibertsitateak eta
lau urte geroago alde egin zuten
betiko bertako fraideek. Bigarren
gerra karlistan erietxe izan zen
eta Eskolapioen ordenaren ardurapean
dago gaur egun. Ez da
ezagutzen Iratxeko monasterioa
eraiki zen data zehatza, baina
lehen etxea IX-X. mendeetakoa
dela esan daiteke. Monasterioaren
parterik handiena eta ostatua
XI. mendearen bigarren erdialdean
eraiki ziren. Aipagarri
dira eliza (XII. mendean eraikitzen
hasia eta, estilo gotikoaren
moldeen arabera amaitua), XVI.mendeko klaustro platereskoa
eta areto nagusia, XVIII. mendeko
aurrealde barrokoa.
Iratxeko monasterioa hainbat
gunetan banatua dago, eta gune
bakoitzaren eraikuntzak badu zerikusia
monasterioaren bilakaera
historikoarekin. XI. eta XII. mendeetan
monasterio horrek goraldi
bat izan zuen, eta horren lekuko
da XII. mende erdialdeko
eliza erromanikoa. XIII. mendean,
berriz, monasterioa gainbeheran
hasi zen. XVI. eta XVII.. endea berpizkunde garaiak
izan ziren, eta horren lekuko dira
XVI. mendeko klaustro plateresraztenkoa, eta XVII. mendean ikastetxe
ohia unibertsitate bihurtu izana.
Eliza eraikitzeko lanak XII.. endearen erdi aldera hasi ziren,
garai hartakoak dira hiru abside
dituen burualdea eta gurutzadura
erromanikoa; habearteak eta
gurutzadurako estalkiak, bestalde,
ez ziren XIII. mende arte
bukatu, eta zistertar estilokoak
dira.
Elizak hiru habearteko oina du.
Habearte bakoitzak hiru atal ditu
eta erdiko habeartea alboetakoak
baino bi aldiz zabalagoa da.
Gurutzadurako besoak habearteak
bezain luzeak dira, burualdeak
hiru abside ditu eta erdian
presbiterioa du. Bi ate ditu, bata
iparraldean eta bestea sartaldean.
Burualdekoabsideei kontrahormek eta zutabeek
eusten diete. Abside bakoitzaren
gainean hiru gingiletako
arkuak daude mentsula txikien
gainean ezarriak. Absideetako
leihoak bi zutaberen gaineko
puntu erdiko arkuak dira. Erdiko
absidea garaiagoa da. Gurutzaduraren
gainean zinborrio oktogonala
dago. Lau aldetan kuboak
ditu itsatsita, bi mailatan ezarriak.
Linternari eta kuboei kontrahormek
eta zutabeek eusten diete.
Iparraldeko atariari San Pedroataria deritza; lau arkibolta ditu,
haien azpian lau pare zutabe
batetik eta hiru zutabe elkartu
bestetik. Zutabe horiek friso bana
dute albo bakoitzean, kapitelen
ordez. Friso horietan hainbat irudi
ageri dira: ehizako gertaldiak,
borrokak, San Martinen historia…
zentauroen kapitela esaten
zaiona da aipagarriena. Sartaldeko
ataria nartex baten azpian
dago. Lau arkibolta ditu, eta azpian
kapitelak, landareen irudiz
apainduak. Arku baten giltzarrian
krismoi bat dago, bakartua, eta
haren azpian, krismoiari eutsiko
balio bezala, Jainkoaren eskua
dago irudikatua, hatzak bedeinkatzeko
keinua eginez dituela.
Horren tailu nabarmenak
eta tailua
bakartzeak
argi adierazten du sarrera hori harginek eman zioten garrantzia. Barrualdean gurutze itxurako pilareak daude, lau aldetan zutabe erdiak dituztela elkartuak, gurutzeria gangari eusten dioten doi bat puntadunak diren arkuen euskarri.
Absideak esfera laurdenez estalita daude; gurutzadurak ganga semiesferiko bat du, XVI.. endekoa. Aipagarriak dira zaldunen arteko borroka bat eta Epifania irudikatzen duten garaipen arkuko kapitelak.
Erromes bideetan (III)
Eunateko Andre Mariaren eliza
Andre Mariari opaturiko basilika
erromanikoa da Eunatekoa.
Muruzabalgo udalerrian
dago, soro artean, Santiagoko
bidean. Eliza txiki oktogonala da,
ederra oso. Dokumentazio zehatzik
ez badago ere, XII. mendeko
bigarren erdian eraiki omen
zen. Eta tradizioak dioenez
Tenpleko Ordenako zaldunek
eraiki zuten. Oinplanta oktogonala
du. Sortaldean burualde bat
du, zirkuluerdia osatzen duena.
Arkuteria oktogonal batek inguratzen
du eliza osoa, eta horma
batek inguratzen du arkuteria,
lau metroko tartea dagoela arkuteriaren
eta hormen artean. Puntu
erdiko bost arkuk osatzen dute
kanpoaldeko galeria. Bost aldetan
pilare lauki-zuzenek eusten
diete arku horiei eta gainontzeko
hiru aldeetan zutabe bikoitzek
eusten diete, gainean kapitel
bikoitz landuak dituztela. Hamalau
kapiteletako tailuak garbiak
dira, ez oso sakonak, eta
irudi anitzekoak: maskarak, hosto
elkarri lotuak, lehoiak, giza
irudiak… Oktogonoaren alde
bakoitza zutabe garaiek osatzen
dute, goian landare itxurako kapitelak
dituztela harburu lauez
egindako koroa batek eusten
dion hegaleraino. Harburu horien
gainean kanpai horma xalo
bat dago, geroztik eraikia. Oktogono
horren hormek deskargako
arku puntadunak dituzte zutabe
bikoitzen gainean. Deskargako
arku batzuetan puntu erdiko leihoak
daude. Leiho horietako alboetako
zutabeetako
kapitelek
landareenirudiak dituzte. Inposta
alakatu batek zeharkatzen ditu
horma guztiak angeluetako zutabeen
ondoko zutabeetako molduren
parean. Oktogonoaren
ekialdean abside bat dago;
kanpoaldean bost alde zuzen
ditu irregular samarrak, tarteka
hegalari eusten dioten zutabeekin,
gainean dituen harburuak
giza buruak irudikatzen dituztela.
Absidearen alde bakoitzean
leiho bat dago, oktogonoko hormetako
leihoen tankera berekoa.
Bost leiho horietatik bi itsuak
dira. Atari nagusiak puntu erdiko
arkiboltak ditu zutabe bikoitzen
gainean ezarriak. Hiru arkibolta
landu ditu, horien artean
kanpokoa da nabarmenena, bertan
irudikatuta dauden giza eta
animalia irudiengatik. Beste bi
arkiboltetan loreak daude irudikatuta.
Lau kapitel ditu, horietatik
bi simetrikoak, horietako
batek bestearen kopia berri
samar bat dirudielarik. Jatorrizko
kapitel horrek buru bat irudikatzen
du, bizarra bi espiral handitan
zabaltzen zaiola eta espiral
bakoitzak kapitelaren alde bat
betetzen duela. Sartaldeko atea
txikia da eta arkibolta xume
bat besterik ez du
apaingarri. Elizaren
barrualdean,
oktogonoarentzak bi zutabe ditu bata bestearen
gainean; azpikoa horma guztiak
zeharkatzen dituen inposta
alakatu bateraino iristen da, eta
gainekoa, leihoetako kapitelen
garaieraraino. Zutabe motzetako
bi kapitel bereziki aipagarriak
dira, abside-arkutik gertu daude:
batean musikajoleak eta dantzariak
ageri dira, eta bestean adarra
jotzen ari diren pertsonaiak.
Gangako atal karratuko nerbioak
elkarren gainean jarritako zutabeen
gainean daude, eta gangaren erdian biltzen dira giltzarri
moduko bat eratuz. Bi ateen
ondoan, oktogonoko leihoak
daude, haietako bi itsuak; gangan
argizulo oktogonal eta hexagonalak
daude eta ate txiki bat,
teilatura igotzeko eskailera kiribil
batera ematen duena. Oktogonoaren
sortaldeko aldea besteak
baino zertxobait handiagoa
da eta absidera ematen du, gangako
eta hormetako elementu
berberak dituela, neurri txikiagoan
ordea. Eunateko eliza harri
gorrikarazko blokez dago eraikia
eta aipagarriak dira harginek
harri horietan egin zituzten markak.
Haien artean bada bat deigarria
oso eta ugariena gainera:
gurutze bat irudikatzen du,
eta gurutzearen beso luzean
arku bat edo bi ditu. Eunateko
eliza, bestalde, leku estrategiko
batean dago, handik oso gertu
elkartzen baitira Santiagoko
Bideko
bi adar
frantsesak.
Torres del Rioko Hilobi Santuaren eliza
JERUSALEMGO IZEN BEREKO ELIZA GOGORARAZTEN
DUEN HONETAN, ESKULTURA LANAK NAFARROAKO
ESKULTURA ERROMANIKO SINKRETIKOAREN
ADIERAZGARRI DIRA, ARABIAR ETA BIZANTZIAR
ESKULTURAREN ERAGIN AGERIA BAITUTETorres del Rio Urantzia eta
Vianaren erdi bidean dago,
Santiagoko bidean, eta Hilobi
Santuaren eliza herriaren behealdean
dago. Nafarroako erromanikoaren
eraikin garrantzitsuenetako
bat da, XII. mendekoa. Adituak
ez datoz bat eliza horren
jatorria zehazterakoan. Batzuek
diote Hilobi Santuaren Ordenako
tenplarioek eraiki zutela, eta beste
batzuek, berriz, Iratxeko monasterioaren
eraginez sortu zela
1160-1170 bitartean, izan ere garai
hartan Torres del Rio Iratxeko
monasterioari oso lotua baitzegoen.
Beraz, elizaren jatorriari
buruz oso datu gutxi badago
ere, gauza ziurra da XI. mendean
bazela monasterio bat leku honetan.
Tradizioak Tenpleko zaldunekin
lotu izan du betidanik,
eta orobat ere hilobiekin zerikusia
duten eginkizunekin erremate
gisa duen hilen linternagatik;
bestalde, gauza jakina da antzina
bazela hilerri bat elizaren aldamendean,
lehen eliza gehienetan
gertatu ohi zen bezala.
Elizari Hilobi Santuaren izena
emateak ekarri zuen Jerusalemgo
basilika gogoraraziko zuen eraikitzeko
era, nahiz Torres del Riokoa
ez den zirkularra hura bezala,
poligonala baizik, garai hartan
zaldun tenplarioek eraiki zituztenen
antzekoa. Eliza horrek
badu berezitasun bat, oinplano
oktogonala alegia, oktogonoaren
aldea eraikuntza osoaren modulu
bihurtzen duena, eta eraikinari
proportzio handia ematen diona.
Erdiko oinplanoak luzerako ardatz
bat du, abside erdizirkular
txiki batek eta aurrez aurre duen
dorre erdizirkularrak osatua. Elizako
sarrera hegoaldean dago,
eta hautsi egiten du eraikin
osoaren goranzko norabidea.
Antolamendu hori bera du aurretiko
bistak; bi gorputz ditu gero
eta txikiagoak, dama itxurako
inposta batez banatuak. Zutabeerraldoiek indartzen dituzte oktogonoaren
ertzak. Gainean kupula
goratu bat du, eta kupularen
barrualdeko nerbioek, elkar gurutzaturik,
izar bat eratzen dute,
arkitektura islamiarraren eraginez.
Izar tankerako nerbio horiekin
batera, badira beste nerbio
batzuk zeharkakoak, besteekin
gurutzatzen direnak, eta zutabeetakokapiteletan sortzen direnak.
Nerbio horiek guztiek gune bat
uzten dute erdian, ganga faltsu
bat osatuz. Kupula hasten den
lekuan, nerbioek bat egiten duten
guneen artean, puntu erdiko
leihoak daude, harriz landutako
sareteez itxiak. Nerbioak apostoluen
eta beste irudi batzuen margoz
apainduta daude. Kupula
gainean linterna dago, oktogonala
hura ere. Kapiteletako eskulturak
oso aberatsak dira, Nafarroako
eskultura erromaniko
sinkretikoaren adierazgarri, arabiar
eta bizantziar eskulturaren
eragin nabarmena baitute. Barrualdeko
ordenamendu bera du
kanpoaldeak ere. Aipagarria da
Kristo Gurutziltzatuaren tailua,
XIII. mendean egina. Tailu hori
erromanikoaren eta gotikoaren
arteko nahasketa bat da, zurruntasuna
du lehenengotik eta naturalismoaren
ezaugarriren bat
bigarrenetik. Hilobi Santuareneliza honek proportzioetan du
ezaugarri nabarmenena, zeharo
orekatuak baititu oinplanoa eta
aurretiko bista. Oktogono handiaren
zabalera, beraz, eraikinaren
bi gorputzen garaiera osoa
bezalakoa da, kupula hasten den
lekuraino.
Torres de Rioko eliza obra
koherentea da, bai barrenaldetik
bai kanpoaldetik. Apaingarrien
soiltasunaren ideia sortzeko koherentzia
du, baina elizan sartzerakoan,
gora begiratu eta kupula
ikusgarria ikustean, hautsi
egiten da ideia hori, bere nerbio
markatuekin ikuslea bere baitan
hartzen eta babesten duela baitirudi.Goranzko dimentsioa du,
barrutik kupula oparo horrek
burutzen duena, hurbil eta urrun
dagoela aldi berean. Tenplu biribil
eta poligonal guztietan bezala,
Torres del Rion ere ihes
puntu bakarra bertikala dela sentitzen
da, eta puntu horretantxe
dago kupula, nerbio eta espazio
hutsen bidez zeru osorik giltzatua
eta egituratua bihurtua. Bertikal
horretan oktogono bat ageri
da marraztua, eta gauza jakina
da zer sinbolismoa duen zortzi
zenbakiak, bataioko urei eta birsortzeari
lotua baitago, heriotzaren
eta berpiztearen ondorengo
bizitza berriari.
Erromes bideetan (IV)
Artaizko San Martin eliza
Eliza hau XII. mendearen bukaeran
edo XII. mendearen
hasieran eraiki zuten. XVI. mendean
eraberritu zuten eta orain
dela hamarraldi batzuk berriro
zaharberritu zuten. Lau ataleko
habearte bakarra du, abside erdizirkular
batekin. Absideak
sakristia eta kapera ditu atxikiak
iparraldean. Era desberdineko
gangek estaltzen dituzte elizako
gune desberdinak. Habeartearen
gainean dorre bat dago, erromaniko
estiloko oinplanta laukizuzena duena, baina ziur aski geroztik eraikia. Ataria du eliza horrek zatirik garrantzitsuena, bertan irudikatuta dauden tailuen kalitateagatik eta sinbologiagatik.
Ataria hegoaldean du. Gorputz aurreratu bat du atari osoa nabarmentzeko.
Fuste laua duten hiru zutabe parek eusten diete arkiboltei.
Arkibolten ondoan bi tailu handi daude eta haien gainean dagoen frisoak hegalari eusten dio. Zutabeetako sei kapiteletan landare, animalia etagizonen irudiak daude: hostoak,
fruituak, zurtoinak; lehoiak, arranoak,
harpiak; gizonak animaliei
aurre egiten ageri dira, ugariak
dira giza buruak ere. Kapitelen
gainean dagoen moldura gisako
inposta jarraiki batek ataria horizontalean
erdibitzen du. Kapitel
horien estiloak Santiagoko bidean
barrena zabaldu zen Jacako
estiloa gogorarazten du. Inposten
gainean puntu erdiko hiru arkibolta
apaindu daude. Lehoi
buru bat eta aurpegi txiki harrigarri
bat irudikatzen dituzten bi
harkantoik eusten diote tinpanoari.
Kristoren irudia du tinpano
horrek erdian, alboan bi zirkulu
txiki dituela. Lauki ertz bakoitzean
tailu handi eder bat dago,bi lehoi irudikatzen dituena. Teilatuko
hegala zazpi harburuk eta
sei metopek osatzen dute. Harburuetan
gizon-emakumeen irudiak
ageri dira; metopetan, berriz,
Kristoren irudiak. Eliza barruan
bataiarri bat dago, arkuz
egindako zerrenda batez inguratua.
Aipagarriak dira orobat ArtaizkoSan Martin elizan zeuden
pintura batzuk, gaur egun Nafarroako
museoan erakusgai daudenak.
Pintura horiek ziur asko
miniatura batean inspiratuak dira
eta eszena bakarra osatzen dute,
Jainkoaren bildotsaren gurtza ardatz
hartuta, San Joanen Apokalipsiaren
arabera.
San Martin Unxeko eliza
San Martin parrokiak habearte
bakarra du, abside erdizirkularra
eta burualdean presbiterio
zuzena. Habearteak lau atal ditu.
Burualdea eta azpian duen kripta
dira zaharrenak, eta bete-betean
dagozkio estilo erromanikoari.
Korua, iparraldeko habeartea
eta ataria geroztik erantsi
zitzaizkion. Atal erromanikoa
1156an sagaratu zuten. Harroinek
eta zutabe erdi elkartuek egituratzen
dute eliza. Zutabeek zirkularra
dute oinarria, lauak fusteak
eta apainduak kapitelak. Zutabeek
inposta bat dute gainean,
puntadun edo puntu erdiko kanoi
ganga astunen euskarri direnak.
Absidea esfera laurden batek
estaltzen du eta esfera horren
kurba bi gorputzetan egituratuta
dago, bakoitzak dentikuluz hornitutako
xake itxurako inpostak
dituela, eta tartean puntu erdiko
hiru leiho. Arkibolta lodiak zutabe
txiki bikoitzen gainean ezarrita
daude. Zutabe horietako
kapitelak era askotako irudiz
apainduta daude: landareak eta
piztia itxurako irudiak. Lurzoruaren
gainbeherak burualdearen
azpian kripta bat eraiki beharra
ekarri zuen. Kripta hori trinkoa
da oso; elizaren oinplanoari egokituta
dago, baina hiru habearte
ditu, bakoitza lau ataletan banatua.
Atal horiek puntu erdiko
bana arkuen bidez daude egituratuta,
eta ganga erztunak dituzte;
arkuak zein gangak hamabi
zutaberen gainean daude. Zutabe
gaineko kapitel handiak hostoz
apainduta daude, haietariko
bitan bi giza buru handi bizardun
eta animalia buru bat ageridirela. Burualdetik kriptara jaisteko
eskailera kiribil bat dago.
Kanpoaldean, harlanduzko horma
sendoak ditu. Aipagarria da
absideko zirkulu erdia, kriptako
eta burualdeko bi mailak biltzen
dituena. Beheko mailan gezileiho
ilara bat du, eta goikoan puntu
erdiko leiho ilara bat zutabe
txikiekin. Prisma tankerako bular
hormek indartzen dituzte hormak.
Kanpoaldea soila da, apaindurarik
gabea, hegalean izan
ezik, hango harburuetan mustro
itxurako buruak eta giza irudiak
ageri baitira. Atari nagusiak puntu
erdiko arku bat osatzen du,
landare irudiz apaindutako hiru
arkibolta dituela. Arku horiei eusten
dieten zutabeetako kapitelak
eta moldurak ere irudiz apainduta
daude.
Tulebrasko Karitateko Andre Mariaren monasterioa
Zistertar estiloan eraikitako
monasterio hau Queiles ibaiaren
ertzean dago, Cascante eta
Monteagudo herrien artean. Iberiako
penintsulako moja komentu
hau Tuteran bizi izan zen zistertar
moja talde batek sortu
zuen. Izan ere, Gartzea Ramirez
errege nafarrak eta Escale-
Dieuko abateak elkar harturik
Frantziako Lumen-Dei monasteriotik
Tuterara mojak bidaltzeko
erabakia hartu zuten 1147an,
baina 1157. urtean zistertar moja
talde horrek Tulebrasen finkatu
zuen bere egoitza, Antso VI.a Jakintsuaren
eraginez, eta orduzgero monasterio horrek bizirik
iraun du gaur arte. Hasieran
monasterio xumea izan bazen
ere, berehala izan zuen goraldia,
eta haren mendeko monasterio
berriak sortu zituzten inguruko
erresumetan. Ez da jatorrizko
monasterioaren osagai asko gorde;
eliza da aipagarriena baina
albo kapera batetik ikus daiteke
gaur egun. XIII. mendearen hasieran
eraikitako eliza da, txikia
eta xumea. Habearte bakarra du,
bost ataletan banatua. Elizako
atalak harroin handiek banatzen
dituzte, eta harroin horiek zutabe
erdi elkartuak dituzte, eliz guzutzerako
bana-arkuan izan ezik,
hango harroinak osoak baitira.
Absidea erdizirkularra da, eta
puntu erdiko hiru leiho ditu, arku
bikoizdunak, kanpoaldean kapitel
apainduekiko zutabe txikien
gainean daudela. Ganga XVI.. endekoa du. Kanpoaldeko ataletan,
berriz, orain dela gutxi eraberritutako
iparraldeko atea da
aipagarriena. Puntu erdiko hiru
arkibolta xume ditu iparraldeko
ate horrek, landare itxurako kapitelak
dituzten zutabeen gainean.
Harrizko aldarea XIII. mendekoa
da, zistertar estilokoa. Landare
itxurako kapitelak dituzten
bost zutabe txikik eusten diote
aldareari.
Oibarreko San Pedro eliza
O
ibarreko udalerria Nafarroako
erdi-mendebalean dago.
Erromatarren garaiko aztarna
ugari atzeman dira Oibarren. Nafarroako
lehen erregeak gotortu
zuen Oibar, eta kronikariek diotenaren
arabera, 882. urtean Gartzea
erregea hil zuten bertan musulmanek.
San Pedro eliza
1146an eraiki zuten, baina XVI.. endearen lehen erdialdean hiru
absideko burualde erromanikoa
bota eta Berpizkundeko abside
bat jarri zuten haren ordez; huraxe
da gaur egun atal erromanikoa
estaltzen duena. Kanpoaldean,
erdiko habearteari eta iparraldeko
alboko habearteari dagozkien
hormen zati bat besterik
ez da gorde jatorrizko
eraikuntza erromanikotik. Elizak
hiru habearte ditu, eraikin erromanikoek
ohi dituztenak baino
handiagoak. Erdiko habearteak
kanoi ganga erdizirkular bat du
eta alboetako habearteek zirkulu
laurdeneko kanoi ganga, gangaren
lerroari elkartutako bana
arkuen gainean. Erdiko habeartea
alboetakoa baino zabalagoa
eta garaiagoa da. Gurutze itxurako
pilareek banatzen dituzte
habearteak; habearte horiek zutabe
elkartuak dituzte, oinarria
Jacako estilokoa eta apaindurak
Uxuekoak bezalakoak dituztenak.
Kapiteletako apaindurak
dira Oibarreko San Pedro elizari
ospea eman diotenak. Altuerliebean
landuak dira eta multzotan
bana daitezke. Aipagarrienak
hegazti itxurakoak dira; animaliak
ere nahiko ugariak dira eta
badira buruak eta giza irudi txikiak
ere. Gainerakoak landare
irudiak dira. Bi sarrera ditu elizak:
bata, lehen eraikuntza aldikoa,
eta bestea, XVI. mendekoa.
Sarrera zaharrena (itxita
egoten da gehienetan) Ebanjelioaren
aldean dago, habeartearen
hirugarren zatian, eta puntu erdiko
arkuko ataurre erromanikoa
du. Ataurreko arkiboltek xakeapaingarriak dituzte, eta pilare
laukituak dituzte euskarri. Beste
sarrera Epistolaren aldean dago,
bigarren zatian. Honen ataurrea
estilo platereskokoa da, eta zutabeak
korintotarrak ditu. Sarrera
hori da nagusia, eta kanoi
ganga batek babestua da. Sarrerarenalboan kanpandorrea dago,
Erdi Arokoa jatorrian, baina zenbait
berrikuntza izan dituena.
Elizaren barrualdean erretaula
nagusia nabarmentzen da, XVII.. endearen lehen erdialdean egina
estilo erromanistan.
Burgo frankoak (I)
Iruñeko katedral erromanikoa
Iruñeko katedralak estilo asko
ditu bere baitan, estilo bakoitza
eraikuntza aldi bati dagokiola,
eta gotikoa izanik estilo nagusia.
Gaur egun katedrala dagoen
tokian beste katedral bat
egon zen, erromaniko estilokoa.
1100. urtetik 1127. urtea bitartean
eraiki zen, Alfontso Borrokalaria
Aragoi eta Nafarroako errege zen
garaian. 1390. urtean ia habearte
osoa erori egin zen, eta burualdea,
fatxada, hegoaldean atxikiak
zeuzkan eraikinak eta klaustroa
gelditu ziren zutik, baina geroztik
gotiko estiloko beste eraikin
batzuk eraiki zituzten horien ordez.
Eraikuntza erromanikotik
klaustroaren zati bateko kanpoko
hormak besterik ez dira geratzen,
jangelako sarbideak eta klaustroa
kanpoaldetik hersten duten beste
horma batzuk. Baina katedral
zaharreko aztarna erromaniko
garrantzitsuenak Nafarroako
museoan daude.
Nafarroako museoan dauden
tailu erromanikoak bi harginenak
dira: Esteban maisuarenak eta
Iruñeko katedral zaharreko klaustroko maisuarenak. Esteban maisuak
egindakoak bi harkantoi, bi
irudi eta kapitel batzuk dira; kapitel
horiek, ustez, katedral zaharreko
fatxadakoak dira. Harkantoi
bakoitzean lehoi bat ageri da,
bata gizon bat jaten ari da eta besteak
inskripzio bat du alboan. Irudietako
bat zapatari bat da eta
bestea eserita dagoen norbait, a-
tzean zutabe txiki bat duela. Baina
tailurik bikainena kapitela da:
bi txori simetriko ageri dira
mokoaz hankei hozka. Atzean
duten hostotza txorien gainetik
zabaltzen da eta kapiteleko kiribilak
eratzen ditu. Tailu horiek
guztiak 1100. urte ingurukoak
dira, garai hartan eman baitzion
Pedro de Roda apezpikuak katedral
berria eraikitzeko lanen ardura
«Santiagoko eraikuntzako lanetan
maisu izandako» Estebani.
Katedraleko klaustroko zazpi
kapitel bikoitzak 1150 ingurukoak
dira. Ez dakigu ezer kapitel horien
egileaz. Erlijiozko gertaldien
deskribapenak ageri dira zehaztasun
handiz landutako kapitel
horietan.
Iruñeko San Saturnino edo San Zernin eliza
S
an Saturnino eliza, lehen San
Zernin izena zuena, 1276. urtetik
1297. urtea bitartean eraiki
zen frankoen auzo zaharrean,
aurreko eliza erromanikoa
1276ko Nafarreriako gerran zeharo
hondatu baitzen. Handik
gutxira eliza gotikoa eraikitzen
hasi ziren, eta habeartea 1297. urterako
amaitua zen. XV. mendean
kalostrapea eraiki zen, baina
1758an hura eraitsi eta Bideko
Andre Mariaren kapera egin
zen. Kaperako petxinetan San
Saturnino, San Fermin, Xabierko
Frantzisko santua eta Honesto
santuaren erliebeak daude,
1766an Francisco de Ontañónek
eginak.
San Zernineko aztarna erromanikoak
eliza gotikoa eraikitzeko
eran ageri dira, aurreko eliza
erromanikoaren aztarnei, materialei
eta itxurari jarraitu nahia
adierazten baitu. Burualdea eta
absidea, adibidez, erdi oktogonalak dira, eta eliza erromanikoan
zirkularrak izango ziren
seguraski, aurrealdea gainerako
aldeak halako bi delarik zabal.
Erdiko habearen bi aldeetara oin
poligonaleko kaperak daude, eta
alboko muturretan oin koadroko
beste bi. Elizaren habeartea zabala
da (15,5 m) eta garaia (25
m gangaren giltzarria arte). Habeartea
sei parteko bi gangek
estaltzen dute; ezin esan daiteke
habeartea zeharo gotikoa denik,
bai ordea estalkia, eta estalkiko
leihoak. Habeartearen atzealdean
eta zutabeen gainean korua
dago, eliza eraiki zen garaikoa,
eta koruaren azpian, Epistolaren
aldean, Santo Kristoren kapera,
1918ko erretaula neogotikoarekin.
Erretaula guztiak berriak
dira: nagusia 1907. urtekoa
da, eta alboetakoak
1916koak. Sarrerako bi
ate ditu, bata XVIII.. endean zaharberritua;
bestea, berriz,XIII. mendeko
frantses eraginpeko
estilo gotikoko ate
eder bat da. XVI.. endean berregindako
ataurrea du,
eta bertan Martín
Cruzaten hilobia
ikus daiteke.
Zangozako Andre Mariaren eliza
Antso Ramirez erregeak jauregi
bat eraikiarazi zuen zubiaren
ondoan, eta toki hartan
eraiki zuen Andre Mariaren eliza.
Garai hartan franko asko bizi
zen Zangozan. 1131. urtean Alfontso
I.a Borrokalariak Jerusalemgo
Ospitaleko San Joango
Zaldunen Ordenaren esku utzi
zuen Andre Mariaren eliza. Erromesaldiak
franko asko erakarriak
zituen ordurako Zangozara, eta
jende biltze hark hiria gotortu
beharra ekarri zuen. Erromesaldiaren
eragina nabarmena izan
zen Andre Mariaren eliza eraikitzerakoan.
Eraikuntzaren lehenengo
aldian, 1131 inguruan,
burualdea eraiki zen, eta nabarmena
da Jacako estiloaren eragina.
XII. mendetik, XIII. mendea
bitartean eraiki ziren trantseptua,
gurutzadura, habearteetako
bi atalak eta hegoaldeko
atari bikaina. XIII. mendetik XIV.. endea bitartean dorre oktogonala
eraiki zen. Kanpoaldean,
hiru abside ditu, bertikalki kontrahormek
zatituak eta horizontalki
erdiko absidea bi inpostek
zatitzen dutela, eta albokoak inposta
batek. Leihoak lehenengo
inpostan daude. Soilak dira eta
landare itxurako kapiteldun zutabe
bikoitza dute, erdiko leihoan
izan ezik, irudidunak baitira
eta puntu erdiko moldura
biribil lodi bati eusten baitiote.
Burualde osoaren gainean harburuz
egindako koroa bat dago,
baina harburu horietatik lau baizik
ez dira jatorrizkoak. Hegoaldeko
atariak oso ikonografia aberatsa
du eta tailu eta sinbologia
erromanikoaren adierazgarri
bikaina da. Badu berezitasun bat,behealdeko elementuak besteak
baino modernoagoak izatea alegia,
eraikuntza aldi bakoitzeko
tailuak pilatu baitira hor, baina
ez dute nahasketarik sortzen, aitzitik
ikusgarritasun berezia ematen
diote atari guztiari. Bi kontrahormek
osatzen dute irtenune
batean dagoen ate zabalaren
markoa. Atearen inguruan bi atal
bereizten dira, behekoa eta
goikoa. Beheko atalean ataria,
arkiboltak eta lauki ertzak edo
angeluaren ertzeko aldeak daude;
goikoan, berriz, apostoluen
irudiz apaindutako arkuteria
bikoitza dago. Zutabeek hiru
zutabe estatua pare dituzte euskarri;
ezkerrekoan Maria Magdalenaren,
Andre Mariaren eta Maria,
Santiago eta Joanen amaren
irudiak ageri dira. Eskuinean, San
Pedro, San Pablo eta Judas Iskariote
bere burua urkatzen. Irudi
horiek Leodegarius zeritzan maisu
batek egin zituen, eta maisu
horrenak dira orobat estatuen
gainean dauden kapitel bikainak.
Hiru arkibolta ditu, baina bost
arku osatzen dituztela dirudi, arkibolten
arteko tarteak ere landutabaitaude. Barruko arkiboltak
apostoluen eta profeten irudiak
ditu. Bigarren arkiboltan
lanbideak daude irudikatuta, eta
hirugarrenean hainbat giza irudi:
akrobatak, musikajoleak, gerlariak,
emakume bat narrastiei bularra
ematen… Arkibolten arteko
tarteetan era askotako apaindurak
ageri dira. Baliteke tailu
horiek guztiak ere Leodegarius
maisuarenak izatea. Arkibolten
azpian tinpano zabal hiruki formako
bat dago, bi ataletan banatua.
Beheko atalaren erdian
Andre Maria dago Haurra besoetan
duela, eta haren alboan apostoluak
daude arku txiki batzuen
azpian. Goiko atalak Kristoren
irudi handia du erdian, inguruan
lau aingeru dituela tronpeta jotzen.
Santuak eta infernura kondenatuak
ageri dira erdialde horren
inguruan, eta azpian San
Migel ageri da arimak balantzan
pisatzen; ondoan ditu kondenatuak,
biluzik eta mustroz inguratuak.
Arkuaren alboetara dauden
bi aldeak edo enjutak tailuz beteak
daude. Tailu horiek egile eta
jatorri desberdinekoak dira eta
gune horietan sartuta daude era
horretara atariari aberastasun
handiko itxura nahasia ematen
diotela. Ezkerreko lauki
ertzeko goiko ilaran mustroak
eta narrastiak ageri dira. Bigarren ilaran sugeak eta
apoak dauzkan emakume baten
irudia dago, gero elkarri lotutako
apaindurak eta zaldun gerlari bat,
lo dagoen gizon bat zapaltzen.
Azpian, Adan eta Eba paradisutik
bota zituztenean, Kain eta
Abel borrokan eta arrano baten
zati bat ageri dira. Eskuineko lauki
ertzeko goiko ilaran irudi bat
dago bakartua eta lau harpia.
Beheko ilaran emakumezko
burua duen lauhankako bat eta
herensuge bati ezpata sartzen ari
zaion gizon bat ageri dira. Lehoi
hegaldun bat dute ondoan. Kontrahormak
ere landuta daude. Eskuinekoan
Kristoren irudia ageri
da bere jarraitzaile batzuekin, eta
beheraxeago emakume talde bat.
Ezkerrekoan animalia irudiak
daude; horietan aipagarriena
atzaparretan gizon bat duen lehoi
bat. Landare irudiak dituen
moldura batek zatitzen du orain
arte deskribatutako guztia fatxadako
bigarren gorputzetik. Bi
galeriek osatzen dute gorputz
hori. Zutabe bikoitzek banatzen
duten arkuz eginak daude, eta
arku bakoitzaren azpian apostolu
bat ageri da. Goiko galeriak
eten bat du erdialdean eta Pantokrator
bat dauka han, metalezko
koroa duena. Galeria horietako
irudiak San Juan de la
Peñako maisuarenak dira. Atariaren gainaldean harburu multzo
bat dago, bi gizon besarkatuta
irudikatzen dituen erdikoa delarik
aipagarriena. Atariaren gainean
XII. mendean gurutzaduraren
gainean eraiki zen dorrea
dago. Oina karratua du eta oinaren
gainean hiru gorputz oktogonal.
Barrualdean aipagarria da
hiru absideko burualdea. Burualdeko
kapitelek tailu bikainak dituzte;
aipagarriena Egiptoko Ihesaldia
irudikatzen duena da, Jacako
eragina sumatzen zaiona.
Gurutzaduraren gainean kupula
handi bat dago, arku puntadunen
gainean. Erdiko zutabeetan
sortzen dira eraikinaren egitura
barrutik hersten duten zortzi nerbioak.
Burgo frankoak (II)
Tuterako katedrala
Tuterako katedrala erromanikoaren
eta gotikoaren arteko
trantsizio aldian eraiki zen eta hasieran
kolejiata izan zen. Andre
Maria Zuriaren elizatik gertu eraiki
zuten. Tuterako meskita nagusiaren
ondoan zegoen eliza hori
mozarabiarra zen eta huraxe izan
zen kristauek Tutera konkistatu
ondoren beste elizen gainean eskumena
izan zuen lehenengo eliza.
Katedrala XII. mendearen
bukaeratik XIII. mendearen hasiera
bitartean eraiki zuten, IX.. endeko meskitaren orubearen
gainean, hispaniar-langedoctar
eskolako arkitektura zistertarraren
ereduari jarraiki. Arestian aipatu
dugun meskita hori Musa
II.ak, Tuterako jaunak eta Banu-
Kasitarren buruzagiak, eraikiarazi
zuen, eta X. mendean eraberritu
egin zuten Tuybitarren gidaritzapean,
eta mezkita haren elementu
batzuk baliatu zituzten katedral
berria eraikitzeko. Katedrala
eraikitzeko lanak 1168 inguruan
hasi ziren, Antso Jakituna errege
zela, urte hartan Forton priorrak
meskita zaharraren ondoan zeuden
etxe batzuk erosi baitzituen
eraikuntza berrirako baliatzeko.
1188an lanak nahiko aurreratuta
zeuden, eta eliza erabilgarria zen
jadanik. Eraikuntzaren lehenengo
garaiari dagozkio burualdea
eta gurutzadura. Gero inguruko
hormak eta fatxada nagusiko
Azken Judizioko ataria eraiki zituzten.
Tarragonako Ramón de
Rocalerti apezpikuak 1204an sagaratu
zuen aldare harria. Garai
hartako dokumentuen arabera,
XIII. mendeko bigarren erdian
eraikitze lanek aurrera jarraitzen
zuten; Domingo Perez zen lanen
maisua 1262an eta 1263an. Katedralaren
eraikuntzan harginen
marka batzuk gorde dira.Oinplanoak lau ataleko hiru
habearte ditu, habearte nagusia
da zabalena eta atal laukizuzenak
ditu; alboko habearteek,
berriz, karratuak dituzte atalak.
Gurutzadurak bost atal ditu, eta
erdiko atala karratua du. Burualdeak
abside erdizirkular sakon
bat du erdian, alboetan kapera
bi dituela, bata erdizirkularra etabestea karratua. Habearteetako
zein gurutzadurako estalki gisa
mahatsondo hostoz eta mahats
mordoz apaindutako giltzarrietan
elkartzen diren hirusta itxurako
nerbioekiko gurutze eiteko gangak
ditu. Ertzetan moldura borobilak
dituzten bana arku puntadunek
banatzen dituzte gangak.
Abside nagusiak gurutze
eiteko ganga du; erdiko kaperak
ganga erztunaz eta esfera laurdenaz
estalita daude, eta ertzetako
kaperak oin karratura egokitutako
gurutze eiteko gangez. Habearteen
aurretiko bistan arkuteria
puntadunak ageri dira, diamante
puntakoak ditu kanpoaldeko
arkiboltak eta gurutze itxurako
pilare handien gainean daude,
aurrealdeetan eta ukondoetan
zutabeak erantsi zaizkielarik;
zutabe horiek bikoitzak dira gurutzadurako pilareen aurrekaldean,
eta gainontzeko aldeak habearteak
zatitzen dituzten arkuetan
tolestuta baizik ez daude.
Euskarri horiek Languedoc-eko
ereduari jarraitzen diote. Gurutzaduraren
besoetako hormek eta
alboetako habearteek pilare
elkartuak dituzte, atalak banatzeko
balio duten zutabe soil bat eta
ukondo itxurako zutabe bi dituztela
aurrealdean. Habearte nagusiko
arkuteriaren gainean, eta
habearte nagusiaren eta albokoen
arteko garaiera desberdinaz
baliatuz, leiho bikoitz puntadunak
daude, goian begi bat
dutenak, alboetan zutabe txikiak
dituztela; zutabe horiek hirukoitzak
dira gurutzaduraren besoetakodaude batez ere. Elizako zatirik
zaharrenean, burualdeko kaperetan
eta gurutzadurako aurreko
horman, kapiteletako apaindurak
landare itxurakoak dira, eta habearteetako
beheko kapitelek ere
halakoxeak dituzte apaindurak.
Erdiko habearteko goiko kapiteletakoertzeko hormetan, eta
soilak, berriz, absidearen ertzetako
kaperetako arkuetan. Kapera
nagusian leihoak puntu erdikoak
dira, ukondo itxurako
zutabe txiki bikoitzak dituztela;
absidean, berriz, moriskoen garaiko
saretak gorde dira. Puntu
erdikoak dira orobat gainontzeko
kaperetako burualdeko leihoak
eta alboetako hormetakoak.
Leihoen ugaritasunak
argitasun handia ematen dio katedralari,
batez ere erdiko habeartean
eta gurutzaduran.
Tuterako katedralak, zisterreko
moldearen arabera egina dagoenez,
oso apaindura gutxi du,
eta dituen horiek kapiteletanapaindurak ordea gotikoagoak
dira. Kanpoaldeko
hormak harlanduzkoak dira; hormen
goialdean modiloi biribilduak
ditu eta alboetan landare
itxurako apaindurak, gehienak
mezkita zaharraren garaikoak.
Katedralak hiru atari ditu: gurutzaduraren
besoetan ate bana
eta fatxada nagusian bestea. Atari
zaharrena hegoaldekoa da, Andre
Mariarena esaten zaiona.
Sarrerako arkua puntu erdikoa da
eta hiru arkibolta ditu, apainduraz
beteak: irudi geometrikoak
barrukoan eta kanpokoan, eta
landare irudiak eta erronboak
erdikoan. Arkiboltak zutabeengainean daude, eta zutabe horietako
kapitelek Bibiliako gertakizun
batzuk kontatzen dituzte irudien
bidez. Ez du tinpanorik. Iparraldeko
ataria ere erromanikoa
da. Zertxobait puntaduna da eta
hiru arkibolta ditu, landare irudiz
apainduak. Albo bakoitzean hiru
zutabe ditu eta zutabeetako kapiteletan
Bibliako gertakizunen irudiak
ageri dira. Apaindurarikgabeko tinpano bat du. Fatxada
nagusiko Azken Judizioko ataria
beste biak baino berankorragoa
da. Zertxobait puntaduna da hau
ere eta zortzi arkibolta ditu beste
hainbeste zutabe txikien gainean.
XII. mende bukaerakoa edo
XIII.aren hasierakoa da. Arkiboltetan
eta kapiteletan dituen eskulturei
esker atari hori da Nafarroako
arte erromanikoaren erakusgarri
bikainetako bat. Arkiboltetako
giltzarrietan hainbat irudi ditu,
ezkerrean berrogeita hamabi dobela
ditu dohatsuen eta berpiztuen
irudiekin; eskuinean, berriz,
berrogeita hamairu dobela ditu
kondenatuen eta beren bekatuen
irudiekin. Barrualdeko arkibolta
aingeru bikoteekin apainduta
dago. Kapitel guztietan Bibliako
gertakizunak daude irudikatuta.
Tinpanoa apaindu gabe du. Atari
horretako iruditeria honek guztiak,
azken batean, Gizadiaren historia
irudikatzen du.na du eliza mozarabiar haren antolamenduari
jarraiki. Estalki gisa
kanoi erdi puntaduneko ganga
bat du, bana arku lauki-zuzenen
gainean; arku horiek erdi zutabeak
dituzte euskarri. Zutabe
horietako kapiteletan, hosto eta
landare irudiz apaindutako bitan
izan ezik, Kristoren bizitzako
gertaldiak daude irudikatuta.
Badira aingeru baten eta gizonezko
batzuen irudiak dituzten
bi kapitel oso hondatuak ere.
Landare irudiz apaindutako kapiteletako
batek zerikusi handia
du katedraleko kapitel zaharrenekin,
eta Kristoren bizitzako
gertaldiak irudikatzen dituztenak
katedraleko klaustrokoen oso antzekoak
dira eitez eta itxuraz.
Baliteke kapitel horiek landu zituzten
maisuak Tuterako katedraleko
klaustrokoak berak izatea.
Ataria puntu erdikoa da eta
hiru arkibolta ditu, barrukoa pentagonala,
bigarrena erdizirkularra,
biak lauak, eta hirugarrena
ere erdizirkularra, baina xake
itxurako apaindurekin eta
kanpoaldean arku bat duena.batzuek estaltzen baitituzte behekoak.
Bi gorputz horien oinplanoa
karratua da eta arkuteria
bana dute aurrealdean. Dorre
gainak erlaitz bat du, burualdekoak
bezalako irudiak dituen
harburu batekin. Fatxada nagusian
atari erromaniko bat dago,
alboko atariak bezalaxe zerikusi
handia duena katedraleko lanekin.
Puntu erdikoa da eta lau
arkibolta ditu, beste hainbat zutabeen
gainean, irudi aberatsez
apainduak. Barruko arkiboltan
apostoluak ageri dira eta erdian
Deikundea. Bigarren arkiboltan
txori gorputza eta emakume
burua duen harpia multzo bat
dago. Hirugarrenak orein irudiak
ditu, eta laugarrenak, barrurantz
bildutako hostoak. Atari osoa
inguratzen duen kanpoko arkua
irudi geometrikoz eta fantasiazko
piztiez apainduta dago. Kapiteletako
apaindurak ere oso aberatsak
dira, batzuek Kristoren
tentazioak irudikatzen dituzte eta
besteek landareen irudiak dituzte.
Atariaren gainean tinpano bat
dago; bi giza irudi ditu alboan,
bata belauniko eta bestea eskuetan
kutxa bat duela. Tinpanoak
bi mentsula irudiztatu ditu. Atariaren
gainean erlaitz bat dago
lanbideak irudikatzen dituzten
modiloien gainean.
Tuterako Madalenako parrokia
Tutera Madalenako parrokia
eliza kristaua zen jadanik musulmanek
Tuteran agintzen zuten
garaian. 1119an kristauek Tutera
konkistatu zutenean, Alfontso
I.a Borrokalariak Iruñeko katedralari
eta bertako Gillermo
apezpikuari eman zion eliza hori,
apezpiku horrek erregeari
hainbat hiri konkistatzeko emana
zion laguntzaren esker onez.
Gero, Gartzia apezpikuak Tarazonako
apezpikuari eman zion,eta honek Madalenako elizaren
truke Argetaseko parrokia eman
zion Gartzia apezpikuari.
1235ean Tuterako priorrak eskuratu
zuen. Badirudi eliza mozarabiar
bat zegoela orube hartan
eta haren gainean eraiki zela eliza
erromaniko hori, XII. mende
erditik aurrera.
Elizak habearte bakarra du,
irregularra eta ardatza okertuxea
duena, eta zazpi ataletan banatua
dago. Oinplanoa lauki-zuzeArkiboltei eusten zieten zutabeak
desagertu egin dira, eta harroinak
eta kapitelak baizik ez dira
geratzen, baina oso hondatuta
daude. Kanpoaldean elizak bi
material nahasten ditu, garai erromanikoko
harlandua eta Berpizkundearen
eta Barrokoaren garaiko
adreilua. Erromanikoaren
garaikoak dira burualde zuzena,
harburu apainduak dituen erlaitzduna,
begi handi bat, gaur egun
itxia dagoena, eta albo bateko
leiho puntaduna. Dorre erromanikotik
goiko bi gorputzak bakarrik
ikus daitezke, beste eraikin
Burgo frankoak (III)
Lizarra
San Pedro Ruakoa
1174. urteko dokumentu batean
aipatzen da lehenengo aldiz
San Pedro eliza. Oina irregulara
du: zabalera desberdineko
hiru habearte ditu, hiru ataletan
banatuta, eta burualdean hiruabside, erdikoak hiru absidiolo
dituela. Gauzarik aipagarrienak,
ataurrea eta kalostrapea ditu.
Rua kalean hasten den harrizko
mailadi luze piko baten
buruan dago ataurrea. XIII. mendearen
hasierakoa da. Zortzi arkibolta
ditu, inbutu itxura ematen
eta sakontasun efektu berezia
sortzen dutenak. Arkibolten giltzarrietan
landuta, Jainkoaren eskua,
zirkunferentziak, izarra, krismoia
eta abar agertzen dira, eliza
erromanikoetan ohi den bezala.
Arkiboltei eusten dieten
kapitelak landare itxuran daude
landuta; arkiboltei eusten dien
lehenengo arkua hamar lobulu
edo arku txikiz osatuta dago, eta
lau habe txikiz osaturiko ate zangoek
eusten diote arku gingilanitz
horri. Ateko irudietan grifoak
eta harpiak, zentauro bat eta sirena
bat ikusten dira.
Eliz barruan burualdea da aipagarriena,
erdiko abisdeak batabestearen gainean dituen bi arku
sailengatik batez ere. Goiko arkuak
(leihoak) puntu erdikoak
dira, arkiboltak dituzte, eta landare
itxuran landutako kapitelak.
Behekoak (absidioloen sarrera)
arku zorrotzak dira, eta kapitel
deigarriak dituzte: gizonak lauhankakoen
gainean, zaldunen
arteko gudua, etab. Bataiarri bat
ere gorde da, oina giza irudiz
landuta duena.
Kalostrapean, bi alde besterik
ez dira gorde, beste biak 1521ean
suntsitu baitzituzten. Alde bakoitzak
bederatzina arku ditu; puntu
erdiko arkuak dira guztiak, eta
zutabe bikoitzak dituzte, harri
bakar batean egindako kapitel
bikoitzarekin. Kapiteletako irudiek
ebanjelioko pasarteak eta
beste zenbait gertaera ezagun
deskribatzen dituzte. Hegoaldekoetan:
Jesukristoren Nekaldia
(Hobiratzea eta Berpizkundea),
Errugabeen zikloa, Jesusen Jaiotza,
San Lorentzoren bizitza, San
Andresen bizitza, Santiagorena
eta San Pedroena. Testamentu
Berriko pasarteen eta santuenbizitzen artean bada kapitel berezi
bat, gizakien eta mustroen
(horietako bat hiru burukoa) arteko
borroka deskribatzen dena.
Mendebalekoetan: apaindurak
(txirikordak, arabeskoak, hosto
mamitsuak), grifoak, harpiak,
hegaztiak, lauoindunak. Adituen
arabera, maisu berak eginak dira
guztiak.
San Migel Goiaingeruaren eliza
Izen bereko auzoan dago, Ega
ibaiaz bestaldean. XII. mendearen
bukaeran eraiki zuten. Geroago,
konponketa lanak eta aldaketak
egin dira hainbat ataletan.
Hiru habearte ditu, lau ataletan
banatuta. Burualdean hiru
abside ditu, erdikoa handiagoa.
Ataurrea ikusgarria du, erromanikoaren
azken aldiko bikainenetako
bat. Hura egin zuen maisuak
ondo ezagutu behar zuen
Zangoza, Tutera eta Silosko obra.
Guztiz aberatsa da, eskulturez
josita. Tinpanoa puntu erdiko
bost arkiboltez inguratuta dago,
eta ataurrearen albo banatan ere
zenbait eskultura dago. Arkiboltetako
bakoitzak eskultura bat du
dobela bakoitzeko. Irudiak: aingeruak,
aitalehenak, igarleak,
agureak… Tinpanoan Pantokratorra
dago, eskuan, ohiko liburuaren
ordez, krismoia daukana.
Pantokratorraren inguruko
mandorlak latinezko idatzi bat
du: «Dakusazun irudia ez daJainkoa ez gizona, Jainkoa eta
gizona baizik» dio gutxi gorabehera.
Arkitrabeei eusten dieten
zutabeetako kapiteletan Jesusen
bizitza dago irudikatuta: Deikundea,
Ikustaldia, Jaiotza, Jaiotzaren
Berri ematea, Epifania,
Tenpluko Aurkezpena, Egiptora
Ihesa, Herodes (haren soldaduetako
baten ezkutuan Nafarroako
kateak ageri dira), eta Haur Errugabeen
heriotza. Esan bezala,
ataurrearen albo banatan, eskultura
sail bat dago, bi mailatan
banatuta: behekoan, ezkerraldean,
San Migel Goiangerua deabruarekin
borrokan, eta eskuinaldean,
Berpizkundea (hilobia
hutsik, aingeruak hilobian eserita,
eta hura ikustera joandako
hiru Mariak) daude irudikatuta.
Goialdeko mailan, berriz, zortzi
apostolu daude, lau alde banatan.
Apostolu horiek zutabeak
dira, eta jarrera hieratikoa dute,
funtzio horri egokitua. Ez dago
esaterik ataurre osoa egile berak
egina den; izan ere, apostolu
saila beste esku batek egina dela
ematen du.
San Joan
Hiriaren erdigunean dago,
Foru enparantzan. XII. mendearen
bukaeran eraiki zen, Antso
Jakitunaren orube batean. Erregeak
berak eman zion pribilejioagatik,
biztanle gune berri bat
–San Joan– eratu zen elizaren inguruan.
Sortzetik beretik lotura
estua izan zuen Iratxeko monasterio
beneditarrarekin. Elizaren
oina, harroin batzuk eta hiru
ataurreetako bat izan ezik, gainerakoan
asko aldatu da: XIV.. endean gotiko bihurtu zen, eta
XVI. eta XVIII.ean berrikuntzak
egin ziren.
Lau ataletan banatutako hiru
habearte ditu, eta erdikoa aldamenetako
biak baino zabalagoa.
Burualdean abside bakarra du,
poligonala, baina eliza egin zenean
hiru bide ziren.
Ataurreak erromanikoaren
azken aldiko ezaugarriak ditu:
hiru arkiboltez osaturiko puntu
erdiko arkua, landare itxuran landutako
kapitelak dituzten hiru
zutabek eutsiak. Barneko arkuaren
giltzarrian landuta krismoia
dago.
Santa Maria Jus del Castillo
Eliza hau XI. mendearen
bukaeran eraiki zen, juduen sinagoga
izandako orube batean,
Gartzea Osatzaileak Iruñeko katedralari
opari eman ziona.Elizak habearte bakarra du,
luzea eta lauki zuzen itxurakoa,
hiru ataletan banatuta. Oinaldeko
atala beste biak baino zabalagoa
da. Burualdean abside erdi
biribila du. Habearteko hiru atalak
gurutze gangez estalita daude,
eta kapera nagusia kanoi
ganga erdi batez. Kapitelek eta
mentsulek dituzten irudien artean
aipagarriak dira gizon bizardun
bat, gizona jaten ari den animalia
buru bat, palma hostorri bilduak,
eta abar. Gurutze gangetako
giltzarriek ere irudiak dituzte.
Hilobi Santua
Lizarrako Curtidores kalean,
Rua kalearen mutur batean, dago
Hilobi Santuaren eliza. Dokumentu
batean aipatzen denez,
Hilobi Santuko ordenaren egoitza
izan zen 1123. urtean. Egitura
konplexua du, eraikialdi bat
baino gehiago izan baititu. Elizaren
itxura orokorraz esan daiteke
burualde hirukoitza duela
–antolamenduagatik erromanikoaren
azken aldikoa–, hiru
habearte –zistertarrak altxaeran,
eta geroagoko beste atal batzuk,
XIV. mendekoak –gotikoak– eta
XVI.ekoak. Eliza honen eraikuntza
baina, ez zen sekula bukatu.
Gaur egun hau baino eliza zaharrago
baten –XII. mendekoa–
eta hura ordezkatzeko eraikitzen
hasi ziren beste handiago honen
aztarnak ikusten dira, biak nahastuta,
eta hortik elizaren egitura
heterogeneoa. Geratzen diren
aztarna horien artean arku eta
euskarri sendo batzuk dira aipagarrienak.
Elizaren altxaerari dagokionez,
Ebanjelioaren aldeko
habeartea –erdiko habeartearizati bat hartuta– baino ez zen
osorik burutu. Ebanjelioko alde
hori, beraz, itxi eta elizkizunetarako
prestatu zen.
San Pedro Lizarrakoa
Hiriaren izen bereko auzoan
dago San Pedro Lizarrako eliza.
Atalik zaharrenak 1200. urte ingurukoak
ditu, eta XVII. mendekoak
berrienak. Habeharte bakarra
du, lau atal ezberdinetan banatuta,
eta burualde pentagonala.
Presbiterioaren ondoko bi atalak,
hormak eta guzti, dira lehen
eraikuntzatik gorde dituen bakarrak.
Erregeen Jauregia
Zertarako egin zuten zehazki
ezagutzen ez bada ere, deitura
hori gorde du jauregiak gaur egun
arte. Izan ere, izenak salatzen
duen bezala, Lizarra erregeren
bizitoki izan zen sarritan, 1135.urtetik aurrera. XVII. mendean
bigarren estaia erantsi zitzaion.
XIX.ean auzitegi eta espetxe izan
zen. Bere azken urteetan Lizarran
bizi izan zen Ramiro Maeztu margolari
handiaren obraren erakustoki
da gaur egun. Garrantzi handiko
eraikuntza da Lizarrako Erregeen
Jauregi hau, arkitektura zibilaren
urriagatik, duen tamainagatik,
eta bi kapiteletako eskultura
lan bikainagatik.
Rua kalera ematen duen fatxada
du ikusgarriena. Alboetan,
bata bestearen gainean, bi zutabe
maila ditu, aipaturiko kapitel
ikusgarri horiek dituztenak. Beheko
solairua zutabe gotorretan
bermatzen diren puntu erdiko
lau arkuz osatuta dago. Alderik
alde zeharkatzen duen inpostaren
gainean, bigarren solairuan,
lau leiho daude, launa arku txiki
dituztenak. Horren guztiaren gainean
erlaitza dago, habeburu sail
batek eutsita. Aipagarriak dira,
esan bezala, albo zutabeetako
kapitelak. Behealdeko batek,
ezkerrekoak, Errolanen eta Ferragut
erraldoiaren arteko gudua
deskribatzen du: Ferraguten lantzak
Errolanen ezkutu gurutzeduna
jo eta lantza puskatzen den
bitartean, zaldun kristauarenak
etsaiaren zilborra –agerian duen
atal bakarra– zauritzen du. Goialdeko
beste zubate batek, eskuinekoak,
zekenen zigorra irudikatzen
du: hiru deabru pertz handi
baten inguruan, gizon bat buruz
behera bertzan sartu nahiz. Beste
bi gizon zain daude, biluzik,
lepotik zintzilik duten poltsari
eutsiz. Eta albo batean, astoa
harpa jotzen, beste lauhankadun
baten zuzendaritzapean.
Araba
Estibalizko Andre Mariaren santutegia
Gasteiztik 8 km-ra, Argandoña
ondoko muino batean aurkitzen
da. 1074ko dokumentu batean
monasterio bat aipatzen da.
1138tik aurrera Clunyko beneditarrek
gobernatu zuten. XVI.. endean monasterioa izateari utzi
eta parrokia soil bihurtu zen. XIX.. endean utzirik zegoen eta
XX.eneko hasieran Diputazioak
eta Gasteizko Udalak errestaurazio
lan sakonak egin zituzten.
Eliza honek gurutze latino
motako oinplanoa du. Osagaiak:
elizgurutze zabala, hiru kapera
asimetriko burualdean eta hiru
zatiko nabe bakarra. Kapera nagusian,
kanoi gangaz estalitako
zati laukizuzena eta absidea bereizten
dira. Absidea erdizirkularra
da, inposta batetik abiatzen
den labe gangaz estalia; altuera
handiagoan, disko txikitako bi
ilaraz eratua den beste inposta
batek eliza osoa inguratzen du.
Elizgurutzeko erdialdea ojiba ganga
bikain batez estalia da; ganga
hori osatzen duten gotiko aurreko
arku gurutzatuek guztiz zistertarrak
diren mentsula luzexkak
dituzte euskarri; eustarkuak zorrotzak
eta bikoitzak dira eta haien
gainean paramentu laua azaltzen
da. Elizgurutzeko Epistola aldeko
besoa guztiz eraberriturik dago
eta kaperan XIII. mendeko bataiarria
aurkitzen da egun. Ebanjelio
aldeko besoa ojiba gangaz
estalia da; alde horretako kaperak
labe gangaz estalitako abside
erdizirkularra du. Nabea harlosazko
hormen gainean dago eta
haren hiru zatiak kanoi zorrotzeko
gangaz estaltzen dira, gangaren
arku banatzaileak -zorrotzak
eta bikoitzak- landare dekorazioaz
hornituriko pilastretan bermatzen
direla.
Estibalizko fatxada nagusia
hegoaldekoa da, XII. mende
amaierako arte erromanikoaren
obra nagusietariko bat. Lau zutabe
ditu, bina alde bakoitzean, eta
arkuan lau arkibolta; kanpoko bifusteetan lau petaloko loreek
errombo sare bat moldatzen dute
eta barnealdekoetan zumitz itxurako
lau ertz lotuek eratzen dute
sarea. Kapiteletako bi korintiar
modukoak dira eta beste biek
hosto kurbatuak dituzte kiribil
moduan. Ate zangoetako dekorazioan,
zenbait giza irudi erroleoen
bidez lotzen dira, batean
Kristo eta bestean San Joan Bataiatzailea
agertzen direla. Arkiboltetan
molde desberdineko dekorazioa:
molorrika
orriak,
kiribilak, landare
obaloak,
perlatxoak,
orburuak…
Atearen gaineanteilatu
txiki batdago, hainbat itxuratako harbururekin.
Teilatu horren gainean, hiru
arkiboltako leihoa agertzen da,
xake-sareko dekorazioa duen
kanpoko arkibolta batez inguratua.
Espadaña berria da.
Elizako kapitelak hiru maisuren
obra dira. Lehena burualdeko lau
kapitelen egilea da; gaiak Jatorrizko
Bekatua, Paradisutik egoztea,
Bekatuak eta Deikundea dira, etahaien modelatua bakuna eta eskematikoa.
Beste maisu batek
mendebaleko kapitelak burutu
zituen; landare osagaiak, buruak,
animaliak eta txoriak erabiltzeko
moduan, agerikoa da arabiarren
eta antzinatasun klasikoaren eragina.
Elizgurutzearen ebanjelio aldeko
besoan agertzen da hirugarren
maisuaren lana: mentsuletan
ezarritako pertsona irudiak.
San Prudentzio basilika
Gasteiz ondoko Armentia herrigunean
aurkitzen da. Antzinako
erromatar herri baten gainean
(Suisacio, antza) eraikia da
Armentia; tradizioaren arabera
San Prudentzio, Arabako patroiaren
sorlekua zen hau. IX. mendean
apezpiku egoitza zen.
1135ean bertako kolejiata aipatzen
da. Garaitsu hartan hasi bide
zen gaurko eliza eraikitzen, baina
gehienbat Rodrigo de Cascante,
Calahorrako apezpikuaren garaian
(1146-1190) eraiki zuten.
Ezinbesteko pasalekua izan zen
Arabako Santiago bidean. 1773an
berrikuntza lan handiak egin zituzten:
fatxada kendu, atrio berri
bat eraiki eta eraikuntza osoa,
absidea izan ezik, horma berri
batez inguratu zuten.
Araban, Estibalizekin batera,
gurutze latino motako oinplanoa
duten bi elizetako bat da. Presbiterio
zabala eta abside erdizirkularra
du; presbiterioak kanoi
ganga zorrotza du, eta absideak
labe ganga. Hiru zatiko nabea
du, oso berritua egun eta ertzganga
modernoa duena. Elizgurutze
alderako arku torala bikoitza
eta zorrotza da, bolez dekoratua.
Gurutzadurako besoek
kanoi ganga zorrotza jarraia dute;
Epistola aldeko besoa luzeagoa
da eta komentu alderako ate bat
zuen, gerora horma baten bidez
moztu zutena. Elizgurutzearengaineko zinborrioa guztiz interesgarria
da: lau eustarkuren gainean
eraikia da, ojiba-ganga eder
batez estaltzen da eta honen
abiagunean ebanjelarien irudi
antropomorfoak agertzen dira.
Elizgurutzean bi ganga mota -ojiba
eta kanoi gangak- elkarrekin
erabiltze hau hainbat aldiz azaltzen
da XII. mende amaierako
elizetan. Bestalde, abiagunean
eskulturak ezartzeak -Biasteriko
Santa Maria, Santo Domingo de
la Calzada eta Tuterako abat elizan
bezalatsu- Languedoc-eko
zisterrarekin erlazionatzen du.
XVIII. mendeko sakristiaren
horma zuzenen erdian, abside
erromaniko ederra ageri da, zerbait
irtena den podium zabal
baten gainean. Atxikitako zutabe-erdi
bik hiru ataletan banatzen
dute absidea, atalok lehio banadutela. Leihoak puntu erdiko
arku bikoitzekoak dira, hau da,
arkibolta bikoitzekoak eta erdiko
hutsune mehea dutenak. Leihoen
oinetan eta abside inguru osoan,
txartel antzeko sei ilara aldizkatuak
dauzkan moldura ikus daiteke.
Lau isurkiko dorre karratu batek
estaltzen du antzinako zinborrioa.
Lau dorretxo zituen eta
beren pisuarekin ojiba gangarengeometrizaziorako joera dira maisu
honen ezaugarriak. Absideko
kapiteletan ageri da obra hori:
mustroak, landareak, deabru eta
gizaki buruak, borroka eszena,
Daniel lehoien artean, arranoa…
Bigarren Maisua (XIII. mendeko
hasiera).- Santiago bideko
obren estiloa jarraitzen du gurutzadurako
zortzi kapiteletan (grifoak,
zaldunak, zentauruak…)
eta gaur atarian den Bildotsaren
tinpanoan. Agian harenak edo
haren ikasle batenak dira harburuak,
elizgurutzeko ebanjelariak,kontrahorma eginkizuna zuten,
Iratxeko monasterioan bezala.
Hegoaldeko arkupe zabalak
XVIII. mendeko bost arku ditu
eta bi sarrera -agian antzinako
egiturari jarraituz. Antzinako elizan
beste zenbait tokitan zeuden
garrantzizko piezak ezarri zituzten
arkupe honetan.
Eskultura multzo bikaina da
Armentiakoa, hiru maisu desberdinek
burutua.
Lehen Maisua (XII. mendeko
hirugarren herena).-
Arkaismoa,
irudikatze
molde
bakuna
etaKonstantino edo Santiagoren
erliebeak, atariko Deikundearen
estatua-zutabeak eta koruko
pilarearen kapitelak.
Hirugarren Maisua (XIII.. endeko hasiera).- Aurrekoaren
denbora beretsuko beste maisu
baten obrak bereiz daitezke, Santo
Domingo de Silosko artearekin
zerikusia dutenak. Hauek ere
egun atarian daude: Kristoren
tinpanoa (Kristoren lurperatzea,
hiru Mariak eta Piztuera), Anastasis
edo Kristoren infernuratzea,
Kristo eta apostoluak.
Markizko San Joan
ERROMANIKO KLASIKOAREN EREDUAArabako mendialdeko eliza
erromaniko aipagarri bat,
eder eta klasikoenetakoa, Markizko
San Joan ermita da, Bernedoko
udalerrian dago, eta inguruko
elizek bezala, herri arkitekturaren
moldeak ditu, baina halako
kalitatea duten ezaugarriekin.
1226. urtean eraikia da, eta Juan
Pérez Calahorrako gotzainak sagaratu
zuen, ataurrearen eskuinaldean
dagoen idazki luze batek
adierazten duenaren arabera.
Kronologiari dagokionez, baditu
lehen gotikoaren ezaugarri
batzuk, erromanikotik gotikorako
trantsizio garaikoa baita: kanpoaldeak
ohiko ezaugarri erromanikoak
ditu, baina barrenaldearen
bertikaltasunak erromanikoa
baino areago gotikoa, edo protogotikoa,
gogorarazten du.
Nabe bakarreko eliza da, hiru
partetan banatua; burualdea erdizirkularra
du, bi partekoa, eta
ekialdera begira. Garaierari dagokionez,
beherantz egiten du
burualdeko lehen partean, eta
are beherago parte biribilean; era
horretan, bolumen joko ederra
du ermitak bere osotasunean.
Teilatua bi isurkikoa da; antzinakoa
egurrezkoa zen, eta gaurkoa
zeramika landuzkoa.
Fatxada nagusia hegoaldekoa
da, han baitaude material eta
apaingarri hoberenak; ataurrea
ere hantxe du, nabearen bigarren
partean, eraikuntza bera baino
irtenago. Hiru arkibolta apaingarridunek
osatzen dute, arkibolta
arteko marra leunekin, eta era
horretan atea bera marko baten
barruan geratzen da. Horri guztiari
hiru habe parek eusten diote,atzapar formako oinarriekin;
hauek ere marrak dituzte habe
arteetan, eta baita ate zangoek
ere. Proportzioetan ederra da;
arkuak apur bat zorrotzak dira,
eta apaingarriak dotoreak. Apaingarri
nagusiak landare gaiak dira.
Bai habeek, bai habeen arteko
marrek, kapitel eraztundunak dituzte,
landare gaiez apainduak;
aurpegi batzuk ageri dira hostoen
artean.
Hegoaldeko horma honetan
bertan bi leiho, guztiz bikainak,
zabaltzen dira: ataurrearen ondoan
bat, eta burualdearen lehen
partean bestea. Puntu erdiko arkukoak
dira, eta ezaugarri nagusiak
ataurreko berberak dituzte:
hiru habe pare, atzapar formako
oinarriak, eta molorrika
hostoez apaindutako kapitelak,
ondo zizelatuak. Kapitelak eta
arkua apaingarri gabeko erlaitz
batek banatzen ditu. Bi leihoak
ordea ez dira berdinak: nabekoa
bestea baino luzeagoa da, eta
horman gorago dago hura baino.
Burualdea bi partetan dago
banatua, eta kanpoaldekoa bestea
baino estuagoa da. Estutze
honek, eta banalerroan dauden
habe atxikiek, bertikalean zatitzen
dute horma, eta era horretan handiagoa
da erlaitzaren hegala.
Ermita hau San Bizentejokoarekin
alderatu izan da. Bi elizak
garaiz eta lekuz nahiko hurbilekoak
diren arren, lehenak
nahiko zorrotz betetzen ditu
erromanikoaren arauak; bigarrena
berriz erromaniko klasikoa
baino haruntzago doa, erromaniko
“barroko” baten bidetik.
Tostako Andre Mariaren Jasokunde eliza
ELIZA ERROMANIKO BATEAN GOTIKOAREN
GRAZIA AGERTZEN HASI DAGaubeako udalerrian dago
Tostako herria, Arabako probintziaren
mendebalean. Herriaren
lehen aipamen idatzia XI.. endeko izkribu batean ageri da.
Dirudienez, IX. mendeko arabiar
kronistek aipatzen dituzten hirietako
bat da, oste musulmanek
“suntsitu eta erre” zituztenekoa;
hortik izena, Tosta (gaztelaniaz
Tuesta), hau da, “errea, kiskalia”.eraikia da, dirudienez; oina nabebakarra
du, eta lau partetan banatua,
absidea poligonala da eta
ataurrea hegoaldean dago.
Kanpoaldean, absidea asko
nabarmentzen da, oso egitura
berezia baitu: poligono formakoa
da, dekagono baten bost aldek
osatua. Semidekagonoaren angeluetan
dauden horma bular handiek
puntu erdiko arku zabal
batzuei eusten diete. Bost leiho
dira beraz, handiak, arkibolta
bikoitzekoak, puntu erdikoak
horiek ere. Arkuetako habeak
finak dira, eta kapitelak giza
buruez apainduak daude. Erlaitz
batek zeharkatzen ditu horma
bularrak, eta erlaitz horretatik
gorantz, habe buruetaraino, habe
fin batzuk irteten dira.
Ataurrearen oparotasunean
nabarmentzen dira batez ere protogotikoaren
berrikuntzak: tinpano
gabea da, eta zazpi arkiboltek
osatzen dute. Arkiboltak oso zorrotzak
dira; bi geometria gaiez
apainduak daude, eta gainerakoetan
pertsonaiak eta animaliak
ageri dira. Arkibolta hauek zortzi
habetan dute oinarria (ertzekoak
hormaren paralelo dira), eta langen
gainean. Kapitelen apaingarriak
figuratiboak dira; arkiboltetakoak
bezala, eguneroko bizimodukoTostako eliza herri erromanikotik
gotikorako trantsizioaren eredu
garbia da, eta haren estiloa har
daiteke bai erromaniko berantatzat,
bai protogotikotzat, aldaketaren
ezaugarri bereziak ageri
baititu: arku zorrotzak, ojiba gangak,
habe bikoitzeko pilareak,
apaingarri oparoak, poligono oina
absidean… XII. mendearen
bukaeran edo XIII.aren hasieraneszenak ageri dituzte, maitasunezkoak
horien artean. Animalia
eta mustroen irudiak bestalde
oso ugari eta aberatsak dira.
Arkibolten giltzarrian bi erliebe
bikain ageri dira: Pantokratorra
edo Jesukristo maiestatezkoa da
nagusia; bestea domina batean
dago, eta bi aingeruk osatzen dute,
tunika luzeez jantziak eta gurutze
bati eusten diotela, aurpegiak
gurutzera bihurtuak.
Ataurrearen gainean sei estatua
daude, hormari atxiki gabeak;
eskultura talde oparoa osatzen
dute, ikonografiagatik eta esanahiagatik.
Irudi guztiak erdialderantz
begira daude: hantxe dago
nagusia, Andre Maria Jesus Haurrarekin.
Barnealdea garbia eta soila da,
eta, ororen gainetik, absideko
leihoak nabarmentzen dira.
Laburtuz, Tostan agerikoak
dira ezaugarri gotikoak, arkuak
puntu erdikoak eta apaingarriak
erabat erromanikoak izan arren.
Arabako eliza hauek badute nolabait
ere katedral gotiko handien
grazia eta edertasunetik zerbait.
Arabako beste eliza erromaniko batzuk
HERRI ERROMANIKOA, BERANTA GEHIENETAN, SARRI AGERI
DA ARABAKO ELIZATXO ETA ERMITETANAraban, Gipuzkoan eta Bizkaian
bezala, erromaniko herrikoia
ageri da sarrien: eraikuntza
soilak dira, txikiak, eskultura
eta estilo ez osoi landuakoak.
Nolanahi ere, deskribatu direnez
gainera, badira Araban eliza eta
ermita oso ederrak eta interesgarriak.
Erromanikoa, goikoetan
bezala, beranta da, eta eskultura
gertatzen da beti interesgarriena.
Baina kasu batzuetan, San Bizentejoko
Sorkundeko Andre Mariaren
elizan adibidez, arkitektura
da nagusi ororen gainetik.
Sorkundeko Andre Mariaren
eliza San Bizentejon dago,
Trebiñoko konderrian, Araban
beraz, baina Burgosko administraziopean.
Horma bular bateko
idatzi baten arabera, 1162an eraiki
zen. Nabea oin-bakarra da, bi
partetan banatua; burualdeak
abside erdizirkularra du, eta
presbiterio txiki bat. Sarrera hegoaldean
dago. Kanpoaldean
burualdea nabarmentzen da:
bost partetan banatua dago absidea,
hirunaka habeko lau sortaren
bidez. Erdialdeko habeak
habe buruen koroaraino iristen
dira, eta habe horien artean arku
lobuludun hirukoitzak daude,
habeetatik irteten diren eustarrietan
oinarrituak. Arkuen azpian arkibolta hirukoitzeko leiho bana dago. Apaingarri gehienak fitomorfikoak dira, alegia, landare irudizkoak. Atalaurreak ez du aparteko interesik. Barnealdeak kanoi erdiko ganga du, eta absidekoa labekoa da. Gangako arkuak habe hirukoitzetan bermatzen dira, eta kapitel gehienak fitomorfikoak dira. Laburtuz, hasierako erromanikoaren funtzionaltasuna gaindituta, birtuosismorantz jotzen du San Bizentejoko
arkitekturak.
Gazeoko San Martin Iruraitz-
Gaunako udalerrian dago. Eliza
txikia da, erromanikoa funtsean
baina ezaugarri protogotikoak
badituena, XIII. mendeko estilo
zistertarraren arabera. Nabe bakarra
du, kanoi gangaz estalia; presbiterioa
zuzena da, eta absidea
erdizikularra, labe gangarekin.
Baina eliza honetan presbiterioko
horma pinturak dira gauzarik
garrantzitsuena. Tenple teknikaz
eginak dira, kolore horixka eta
gorrixketan, urdin pixka batekin.
Erromanikotik gotikorako iragan
aldikoak dira, eta Euskal Herri
osoan monumentu erromaniko
batean aurkitu diren margolan
bakarrak dira.
Santa Kurutze Kanpezuko
Santa Maria elizan hainbat eraikuntza
mota ageri dira, garai desberdinetakoak.
Lehen estiloa
erromanikoa da, XII. mendearen
bukaerakoa edo XIII.aren hasierakoa;
estilo gotikoa ere bada,
XIV, XV eta XVI. mendeetakoa.
Hala bada, eraikuntzaren unean
erromanikoa zena gotiko bihurtu
zen gero; badu gainera Churrigueraren
estiloko
erretaula
bat.Biasteriko San Joan Bataiatzailea
hiriko harresietan txertatua
dago, Erdi Aroko herri ereduaren
arabera. Eliza, ia osorik,
XIII eta XIV. mendeetan eraikia
da, eta aldaketa asko izan ditu.
Oina gurutze latinokoa du, hiru
naberekin; erdiko nabea albokoak
baino garaiagoa du.
Burualdeak hiru abside ditu, eta
oinetan kapera bat du atxikia.
Parte erromanikoa XIII. mendearen
bukaerakoa edo XIV.arenhasierakoa da, baina hegoaldeko
ataurrea baino ez da geratzen
garai hartakoa, nahiko hondatua
gainera. Habe buruekiko erlaitz
baten azpian dago; sarrera oso
sakona da, eta bost arkiboltaz eta
bost arkuz osatua. Ezkerreko
euskarriak bi habe dira, bata palmondo
hostoez apaindua eta laukiak
osatzen dituzten loreez bestea.
Eskuineko euskarriek
Deikundea irudikatzen dute: bi
aingeruk koroa jartzen diote Andre
Mariari, eta Andre Mariaren
kapitelak, bestalde, haren loaldia
ageri du; bi aingeruk jasotzen
dute hil zapi batean haren gorputza.
Jesukristok, erdian, neska
bat du besoetan, Andre Mariaren
arimaren sinbolo gisa. Gainerako
kapitelak landare eta animalia
gaiez apainduak daude. Ataurrearen
gainean leiho biribil bat
dago, okulua, barrualdetik eta
kanpoaldetik irudi txikiez hornitua.Lasarte Gasteiz inguruko herrixka
bat da; Lasarteko Andre
Mariaren Jasokunde elizaren
parte handiena XVI. mendean
egina da, estilo gotikoan, aurreko
eliza erromanikoaren gainean.
Eliza zaharretik leiho bat geratzen
da. Husgune estu bat da, puntu
erdiko bost arkiboltaz inguratua,
eta arkiboltek sei estatua-habetan
dute oinarria. Antzeko egitura
gertatzen da leihoaren barnealdean
ere, eta era horretan hamabi
kariatideak (sei kanpoan eta
sei barruan), hirunakako taldetan,
apostoluen irudi dira. Baina garrantzitsuena
apostoluek uzten
duten hutsunea da: Kristori dagokio,
leihotik sartzen den argiaren
sinboloaren bitartez.
Aiarako Andre Mariaren eliza
Compostelako bigarren mailako
erromes bidean dago, Dulantzin.
Erromanikoaren eta zistertar
estiloaren trantsiziokoa da,
XIII. mendean ohikoa zen bezala.
Areto oina du, hiru parteko
nabearekin eta abside erdizirkularrarekin.
Ataurrea hegoaldeandago, hiru arkuko atari lauki-zuzen
baten azpian; arku horietatik
bat puntu erdikoa da, eta besteak
zorrotzak dira. Habeen kapitelak
zizelatuak daude, apaingarri gisa.
Ataurrea zistertarra da bete-betean:
arku zorrotza du, eta apaingarriak
geometrikoak dira. Absidean
bi leiho daude, oso estuak;
hegoaldeko horman bada beste
bat, gotikoa egituraz, baina kapitelak
erromanikoak ditu. Elizaren
barnealdeak kanoi ganga zorrotza
du, eta absidekoa labe ganga
da; bertan gordetzen da Aiarako
Andre Mariaren irudia, gotikoa,
XIV. mendekoa.
San Esteban Lehen Martiriaren
eliza, Duranan dago, eta
trantsizioko erromanikokoa da,
XIII. mendekoa. Burualdean,
XVI. mendearen hasieran, presbiterio
lauki-zuzen bat erantsi
zitzaion. Elizak areto oina du,
Erdi Aroko egiturari jarraituz, hiru
partetan banatua, eta kanoi ganga
du, euskarku zorrotzekin. Interesgarriena
atalaurrea da, arku
zorrotzekoa, eta sei arkiboltekikoa.
Apaingarriak oro har geometrikoak
eta fitomorfikoak dira.
Bernedoko San Joan, 1226an
eraikia, Arabako ederren eta klasikoenetakoa
da. Oina lauki-zuzena
du, absidea erdizirkularra da
eta presbiterioa nabea baino txikiagoa.
Kanoi ganga du, zorrotza.
Presbiterioaren aldeetan bi
sargune daude, puntu erdiko arku
bikiekin, soilak eta ederrak, lore
apaingarriez hornituak. Bost leiho
dira, kanpoaldean apaingarri
oparoak dituztenak. Ataurrea da
elizako gauzarik ederrena: arkua
apur bat zorrotza da, eta hiru habe
paretan oinarritzen da. Kapitelak
molorrika hostoez eta haien artean
ageri diren aurpegiez apainduak
daude; arkiboltek ere apaingarri
fitomorfikoak dituzte.
Bizkaia eta Gipuzkoa
Ezaugarri nagusiak
Bizkaiko eliza erromanikoen ezaugarri aipagarriena absidea lauki formakoa izatea da, izan ere, ez baita Bizkaian eliza bat bera ere danbor itxurako absidea duenik. Batzuen ustez, Ingalaterrako eta Irlandako eragina nabari da horretan. Beste batzuen ustez, ordea, lauki formako absideak izan arren, Bizkaiko erromanikoak, Lemoizko eta Zumetxagako elizetakoak eta Bakioko San Pelaio ermitakoak, behintzat, badu Arabako herriaren erromaniko eraginik.
Galdakaoko Andre Maria Galdakaoko Andre Maria
Eliza hau noizkoa den ez dago, turik du, berriz, tinpanoa. Irudiez momentuz zuzen esaterik, apainduak ditu, bestalde, ataurre- baina badirudi XII. mendearen ko horma goreneko frontoi azkenaldera hasi eta XIII. men- buruak (harrizkoak) ere. Erromadean bukatua dela. Dena den, nikoa du, halaber, iparraldera eliza horretan bi alde eta bi esti- duen beste atea ere.. o bereiz daitezke gaur egun.
Nabe edo habearteko bi atal eta horien oinaldeak hartzen dituena, Erdi Aroan eta erromaniko estiloan egina, eta burualde osoa eta eliz gurutzea hartzen dituena, Berpizkunde garaian egina.
Kanpotik, ojibal garaiko azkenaldekoa dirudi, baina aski da ataurre nagusia, inbutu formako, arkiboltako punta zorrotza eta tinpanoa begiratzea, beranduko erromaniko estilokoa dela ikusteko.
Arkibolta, hiru irudi ilarakoa, tinpanoa eta atearen alde banatara diren lau zutabeak dira ataurre horretako gauzarik deigarrienak.
Zutabeetako kapitelak eta arkiboltako irudi ilarak aingeru, deabru edo hegazti irudiez, gizaburuez eta landare hostoez apainduak ditu ataurre horrek; ezker-eskuin Gabriel Aingeruaren eta Ama Birjinaren Agurtzaren irudiak dituela eta atea hiru arku atalez biltzen duela antola- turik du, berriz, tinpanoa. Irudiez apainduak ditu, bestalde, ataurreko horma goreneko frontoi buruak (harrizkoak) ere. Erromanikoa du, halaber, iparraldera duen beste atea ere.
Bakioko San Pelaioren ermita
Ermita hau XI. mendekoa da,
dirudienez; ehun urte lehenago
Kordoban hil, eta gero elizak
martiri izendatu zuen santu horren
omenez eraikia. Badirudi
horrez gainera, ermita dagoen
lekuan eraikitzeko izan zela beste
arrazoi bat ere: inguruetako
kristauek beren elizkizunetarako
Gaztelugatxeko ermitaraino joan
beharrik izan ez zezaten hain
zuzen.
Eraikuntzari berari dagokionez,
nabe bakarreko ermita da, elizburuan
lauki formako absidea
duela. Nabearen eta absidearen
artean, elkarren bereizgarri, arku
erpindun bat du bi zutabe erdiren
gainean bermatua. Zister estiloko
bi erraboila handiz apaindutako
kapitelak dituzte zutabe
horiek. Absidearen goreneko aldean
ezker-eskuin zutabe bana
dituen leiho txiki bat dago,kanporantz inburu itxuran eratua.
Leihoaren zutabe horiek irudi
geometrikoz apaindutako
kapitelak dituzte. Absidearen
gaina edo ganga bera arku zorretxokoa
da. Ermitaren hormak
eskuharrizkoak dira, harkantoietan
izan ezik, ertzak harlanduz
eginak baititu. Ataurrea hegomendebalera
begira du, erpinduna;
lau arkibolta ditu, eta lau
zutabe, landare apaindurazko
kapitel banarekin.
Zumetxagako eta Abrisketako
elizetan nahiko garbi nabari da
erromanikoa; gainerakoetan, Lemoizkoan,
Fruizkoan, Mungiakoan,
besteak beste, ez baita
estilo horretako zenbait atal baino
geratu.
Erromanikoa Gipuzkoan
Gipuzkoako erromanikoaren
ezaugarri nagusia -arkitekturarekin
zerikusi zuzenik ez badu
ere- atalka eta sakabanaturik egotea
da. XI. mendean, erromanikoaren
garaian, Gipuzkoan
kristau talde txikiak zirela adierazten
du horrek, eta neurri batean
horrexegatik dago erromanikoa
sakabanaturik ere. Talde
txikiak izaki, elizkizunetarako ez
zuten leku handirik behar, eta
leku handiagoen premia iristean
baselizetako materiala erabili izan
zuten. Gipuzkoan ez da, Nafarroan,
Araban eta are Bizkaian
bezala, eliza edo baseliza erromaniko
osorik geratu. Estilo horretako
kondarrak edo atalak
nahiko ugariak izanik ere, atal
horiek sakabanaturik daudenezaipa daitezke. Lehenengoan, bi
leiho txiki nabari daitezke, erromanikoko
estilokoak dirudienez.
Absidea bera lauki formakoa du.
Bolibarkoan, gaur egun kanpandorrearen
barnean harturik dago
absidea, eta ez daiteke dorrearen
barrutik baizik ikus. Lauki
formakoa da honena ere. Eta
halaber Zumarragako Antiguako
elizarena ere.
Erromaniko estiloko ataurreak
edo horren aztarnak, berriz, hemezortzi
bat eliza edo leku santutan
dira. Hernaniko agustindarzaila da estilo berezirik izan zen
edo ez –baietz dirudien arren–
ziur jakitea. Estilo horretan egindako
baseliza eta eliza osorik ez
denez, dagoena atalka banatzea
eta non zer den agertzea izango
da, horrenbestez, Gipuzkoako
erromanikoa aztertzeko metodorik
zuzenena.
Absideetan, Altzoazpikoa da
aipagarriena, gaur egun den eliza
berritzerakoan azaldu zena.
1025 inguruan egina da eta gainerakoetan
agertu direnak ez
bezala danbor formakoa, egituraz.
Absideei zertan edo hartan
horren aztarnaren bat antzematen
zaien elizen artean, Igeldoko
San Pedro eliza, Bolibarko
(Leintz ibarreko) San Migel eliza
eta Zumarragako Antiguakoalekaimeenean, XVI. mendea arte
Hernaniko parrokia izandakoan.
Pasai San Pedroko kanposantuan;
antzinako elizaren parte bat
dago kanposantu horretan. Urnietako
San Migel elizaren dorrearen
beheko aldean; trantsizio
garaikoa da hori, baina erromanikoa,
estiloz, arkiboltetan eta
kapiteletan ikus daitekeenez.
Estilo berean eta hori bezala kararriz
eginak dira Berrobiko, Elduaingo
eta Berastegiko elizetako
ataurreak ere. Ez hala Abaltzisketakoa,
estiloz berdina den
arren, hareharriz egina baita hau.
Aipamen berezia merezi du, halaber,
Tolosako Santa Maria elizako
ponteko ataurreak ere, Gipuzkoako
gainerako ataurre gehienek
ez bezala, apaingarri askoko
arkibolta baitu: orain urte
batzuk arte herritik kanpora zegoen
San Esteban baselizako
ataurrea da. Apaingarri askoko
ataurre edo sarrerak dira, berebat,
Aretxabaletako eta Azkoitiko
kanposantuetakoak ere, herri
horietan antzina ziren elizetakoataurre izanak, biak. Ez horiek
adina apaingarri dituztenak baina
erromanikoak dira Ugarteko
(Amezketa), Garagartzako (Arrasate),
Itsasoko eta Santa Marina
(Albiztur) elizetako ataurreak ere.
Estilo horretan egindako irudiak
ere nahiko ugari dira Gipuzkoan
zehar sakabanaturik,
Aralarko San Migel baselizako
erretaulakoak, Irungo Santa Maria
eta Juncalgo elizetako, eta
Itziarko Andre Maria elizako Ama
Birjinak, Eibarko elizako ataurreko
San Pedrorena, Aizkorrikogaineko eta Zeraingo parrokiko
Kristo Gurutziltzatuarenak edo
Zumarragako Antiguako ataurrean
direnak, besteak beste.
Antiguako horrek, dena den,
eta ez frontoietako irudiek bakarrik,
trataera berezia merezi du,
izan ere, Gipuzkoako baselizen
artean katedral gisa ez ezik, zurezko
elizetan Europako ederrenetakogisa ere hartua baita.
Absidea lauki formakoa du, estilo
bereko Bizkaiko guztiek eta
Gipuzkoako gehienek bezala.
Ataurrea ere erromaniko estiloan
egina du, izatez trantsizio garaikoa
den arren; iparraldeko leihoak
eta saieterak (XII. mendekoak)
baino aski beranduagokoa,
hala ere. Estilo horretan landuadu, halaber, eliza barruko zureria
ere, eta, Euskal Herriko
hainbat kutxaren antzera, lerro
simetrikoez eta irudi geometrikoez
apaindua, gainera. Eta
lerro paraleloez eratutako irudiez
apainduak ditu habe nagusietako
buruak berak ere.
Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa
Iparraldeko erromanikoa elizetan azaltzen da bereziki. Erromanikoko eraikuntza aipagarrienak dira; Lapurdiko Lehuntze herrian, XII. mendeko abateliza. Nafarroa Beherean, Baigorriko San Esteban eliza, XI. mendean eraikia eta eraberritua; Bidarrain 1130. urtean eraikitako Andre Mariaren elizaren aztarnak; Donazaharreko San Pedro Usakoaren eliza, XII-XIII. mendeetan egina eta berrikuntza asko izan duena; Zuberoan, Hauze herrian XII. edo XIII.. endeko eliza txikiaren arkupea kontserbatzen da; Ospitale Piako eliza XII. mendean eraikia, benetan interesgarri eta garrantzitsua eta, azkenik, Santa Graziko abatetxea, orain arte aipaturikoen artean zaharrena, XI. mendekoa. Azken bi hauek dira, inolako zalantzarik gabe, Iparralde osoan dauden baliotsuenak.
Santa Grazi
Herri kontakizun zahar baten sabidea toki honetatik igarotzen arabera Zaragozan IV. men- zen, eta erromesei babesa emadean martiri hildako neska gazteko bazen kapera bat, X. mente baten izenetik datorkio bere dean eraikia. Geroago, 1085. ur- deitura. Hiri hartako katedralean tean, Leireko abatetxearen agin- jaso zuten hildakoaren gorpua duz eraikuntza zabalagoa jaso santutasunaren ohorearekin. La- zuten, hots, komentua eta gaur pur batzuek martiriak soinean ze- egun ezagutzen den eliza. Onramatzan harri bitxiak ebatsi zituzten (beste bertsio batek santa haren besoa ostu zutela dio), eta Urdaix izeneko basoan ezkutatu.
Inguruko artzainak konturatu ziren behi bati, ezkututoki horretan belauniko jarri ondoren, adarrak argitu egiten zitzaizkiola.
Mirari hori dela eta Santa Graziri eliza bat eraikitzea erabaki zuten; ordutik aurrera Urdaix izena galduz joan zen eta Santa Grazi deitu zioten, bai elizari eta baita ingurune guztiari ere.
Historiaren arabera Santiagoko bidean Erronkari alderako pasabidea
toki honetatik igarotzen
zen, eta erromesei babesa emateko
bazen kapera bat, X. mendean
eraikia. Geroago, 1085. urtean,
Leireko abatetxearen aginduz
eraikuntza zabalagoa jaso
zuten, hots, komentua eta gaur
egun ezagutzen den eliza. Ondoren,XVII. mendea arte Orreagako abadea izan zen Santa Graziko kudeatzaile, eta azkenik Baionako elizbarrutiaren mende geratu zen.
XVI. mendeko erlijio gerrateetan su eman zioten eta komentua eta hainbat dokumentu zahar galdu egin ziren. Eliza XIX.. endean zaharberritu zuten P.
Meriméeren gidaritzapean.
Hiru nabe ditu; erdikoa zabalagoa da alboetan dauden beste biak baino, eta hiru nabe horien absideak labe ganga estalkiezbukatzen dira. Estalkiaren euskarri
diren zutabeetan hainbat irudi
daude, hala nola, Errege Magoen
gurtza, Salomon eta Sabako
erregina, Salome Herodesen
aurrean, etab. Barnealdea
orekatua azaltzen bada ere, ez
da berdin gertatzen kanpoko aldetik
begiratuz gero, kokaeraren
irregulartasuna dela medio oinarria
asimetrikoa baitu; teilatua,
arbelez estalia, isuri bakarrekoa
da eta oso makurra, lurralde garai
hauetan gertatu ohi den modura.
Iparraldeko beste eliza erromanikoak
Ikusi den bezala arte erromanikoa
elizetan agertzen da, garai
haietan, hots, XI. eta XII. gizaldietan
elizgizonak baitziren,
hain zuzen ere, eskolatuenak eta
arteari buruzko kezka agertzen
zuten ia bakarrak. Bestelako lan
erromanikoak ere, pintura eta
eskultura batez ere, elizetan daude
gehienbat.
Honela, Ospitale Piako arkupean
Kristoren tailu bat dago: Kristo
eserita agertzen da eta obalo
batez inguraturik, bere ondoan lau
ebanjelariak dituela. Itxura ederrekoa
izanik ere, teknika zaharraren
kutsua nabari zaio. Kapiteletan
ere azaltzen dira beste hainbat
eskultura lan: dantzariak, erasorako
prest dauden bi lehoi, elefantea,
aingeruak, etab. Lan hauen
estilo eta teknika ezberdinek
erakusten dute eskultore askoren
lana dela eliza honetakoa.
Santa Graziko kapiteletan ere
irudi dekoratibo anitz azaltzen
dira, kalitate onekoak askotan:
ehizan ari diren pertsonak, zentauroak,dantzariak, musikariak,
Errege Magoak Ama Birjinaren
aurrean. Azken honetan Ama
Birjinaren tronoa da aipagarri,
xehetasun handiz burutua izanik,
errealismo kutsu handia duelako.
Ligi-Athereinen bada XII. mendeko
Ama Birjina lili-loreez koroatua.
Arüen bazen eliza erromaniko
bat, XIX. mendean eraberritu
zutena; antzinako zatitik kontserbatu
den gauza bakarra, hain
zuzen ere, sakristiara sartzeko ate
inguruan dauden eskultura erromanikoak
dira; lizunkeriaren eta
lukurreriaren kontrako zigorrak
irudikatzen dira irudi horietan.
Nafarroa Behereko Donazaharren
San Pedro Usakoaren eliza
dago, XII-XIII. mendeetan eraikia.
Arkupean badira zenbait eskultura,
animalia mitologikoak
irudikatzen dituztenak.
Eraikuntza hau egiteko arrazoi
nagusia ere Compostelarantz zihoazen
erromesen babes leku
izatea izan zen. Zuberoan dago,
Biarnoko mugatik hurbil. HasieranMiserikordiaren Ospitalea
izan zuen izena. Bertako eliza
XII. edo XIII. mendekoa da, eta
ekialdeko arkitekturaren kutsu
nabarmena du; Iparraldean ez
dago horren antzeko besterik.
Elizaren oinplanoak gurutze greko
baten itxura du; gurutzadura
zortzi arkuz osatua da eta beste
hainbeste adar dituenizar itxurako kupula eratzen du.
Argi dago egileak ongi ezagutzen
zuela arabiarren arkitektura, zeren
eta Kordobako meskitak antzeko
kupula baitu. Leihoek dituzten
hiru lobuluek ere Espainiako
arabiarren ukitua ematen
dio elizari; leiho horiek harriz
egindako sareak dauzkate, hainbat
irudi geometrikoz edertuak,
horrek guztiak areagotu egiten
duela aipatu den kutsu mudejar
hori. Euskal Herrian tankera horretako
beste eraikuntza bat aurkitzeko
Hegoaldera jo behar da,
Nafarroako Torres del Rioko Hilobi
Santuaren elizak antzeko
ezaugarriak baititu.
Zistertar erromanikoa
XII. mende bukaeran eraikuntza sistema berri bat zabaldu zen Europan, aldi berean erromanikoaren azkena eta protogotikoa zena. Ezaugarri nagusiak arku zorrotzak eta ojiba gangak ditu, euskarriak ere bestelakoak behar dituztenak. Berrikuntza hauen zabalkundea fraide zistertarrek egin zuten: San Bernardoren izpiritu zorrotzari jarraituz, eredu berriak zabaldu zituzten Europa osoan, baita Euskal Herrian ere, Nafarroan batez ere, monasterioen bitartez. Fitero, Irantzu eta La Olivakoak dira monasterio horietan nagusiak, baina estilo bera ageri da nafar eliza eta katedral askotan: Tuteran, Lizarran, Zangozan, etab.
Fiteroko Santa Maria monasterioa
Scala-Dei abatetxeko zistertarrek
sortu zuten 1140. urtean,
Yega mendian, eta Fiterora eraman
zuten 1152an, San Raimundo
zela abade, Calatravako Zaldunen
ordenako sortzailea. Elizaren
eraikuntza 1175ean hasi
zen, burualdetik, eta 1247an
bukatu. Erdi Aroan barrena lan
handia egin zen monasterio honetan;
gero behera egin zuen.
XVIII. mendean, arautegi berria
ezarri zenean, hainbat aldaketa
egin ziren eraikinaren egituran.
Desamortizazioaren garaian
(1835), fraideek utzi egin zuten
komentua, eta parrokia funtzioakeman zitzaizkion elizari, Santa
Maria la Real izenaz.
Jatorrizko eraikinetatik, eliza eta
kapitulu gela besterik ez dira geratzen,
eta jangelaren eta logelaren
parte batzuk; horiek gero beste
eginkizunetarako erabili ziren.Frantziako Clairvaux eta Pontignyko
elizako ereduaren arabera,
gurutze latinoko oina du elizak,
Pobletekoaren oso antzekoa:
hiru nabe ditu sei partetan
banatuak, eta hiru parteko eliz
gurutzea beso bakoitzean bi kapera
dituela, abside erdizirkularrekoak;
elizburua ingurubideduna
da, Borgoinako tradizioari jarraituz
bost kapera erradial dituela,
batzuk XVII. mendean desagertuak.
Estalkia ojiba ganga da;
gangaren kapitelak oso sinpleak
dira, eta arkuak puntu erdikoak.
Ataurre nagusia elizaren oinetan
dago, eta puntu erdiko lau arkiboltak
osatzen dute, landareez
apainduriko kapitelen gainean.Elizaren barnealdea, San Bernardoren
ideia berritzaileen arabera,
egitura hutsa da ia, apaingarriak
baztertuta. Argiak ere, puntu erdiko
leihoetatik eta errosetoi handietatik
sartzen da, garrantzi handia
hartzen du, eraikuntza osoaren
horma garbietan ageri.
Egungo klaustroa XVI. mendekoa
da, baina elizarekin lotzen
duen ataurrea erromanikoa da,
krismoiduna. Kapitulu gela ere
klaustroarekin lotua dago, puntu
erdiko hiru leihoren bitartez;
horiek ere kapitel fitomorfikoetan
bermatzen dira. Elizaren gainerako
parteak oso berrituak
daude, eta asko XVI. eta XVII.. endeetakoak dira.
Irantzuko Santa Maria la Real
ZISTERTAR ESTILOA BETE-BETEAN:
ELIZAK DESAFIO EGITEN DIE MENDIEII
rantzuko monasterioa haran
baten zokoan dago, Andia
mendilerroaren oinetan: toki
bakartu eta bazterra da, monasterio
batentzat ezinhobea.
Lehen monasterioa, XI. mendekoa,
beneditarra zen, baina
laster desagertu zen. 1176. urtean
Iruñeko gotzainak, Parisko Pedrok,
aurrekoaren lekuan abatetxe
berri bat eraikitzea erabaki
zuen, eta bere anaiari, Curia-
Deiko frantses monasterioko fraide
zistertarra baitzen, eman zion
haren ardura. Erdi Aroan, errege
eta jaunen emaitzak zirela
eta, bizimodu oparoa izan zuen monasterioak; Berpizkundeko
krisia gainditu ondoren,
1835ean, Desamortizazioarekin,
Estatuaren eskuetara igaro
zen. 1942an Vianako Printzea
erakundea zaharberritze lanak
egiten hasi zen, eta 1945ean Teatinoen
ordenaren esku jarri zen
monasterioa; era horretan berpiztu
egin da.
Zistertarren lehen garaitik,
zutik diraute gaur egun elizak,
kapitulu gelak, iparraldeko galeriak,
eta klaustroko arku batzuek;
gainerako atalak gotikoak dira,
edo gotiko ondorengoak. Klaustroa
XI-XII. mendeetakoa da gehienbat,
osorik XIV. mendea arte
bukatu ez zen arren. Eliz ondoko
zatia, iparraldekoa, erabat zistertarra
da: arkuak handiak, zorrotzak,
dira; horien barneanarku bikiak ageri dira, puntu erdikoak.
Elizak bete-betean jarraitzen du
zistertar eredua: hiru nabeko oina
du, bost partetan banatua, nabeen
zabalera gainditzen ez duten besoekiko
eliz gurutzea, eta elizburu
hirukoitza, abside lauki-zuzenekin.
Erdikoa alboetakoak baino
sakonagoa da, eta hiru leiho luze
ditu, arku zorrotzekoak, errosetoi
batek burutuak. Gangako arkuak,
nabe artekoak eta epai arkuak,
zorrotzak dira; lehenak
nabeak banatzen dituzten pilareetan
oinarritzen dira, eta bigarrenak
pilareei erantsitako habe erdietan,
eta horma gaineko eustarrietan.
Ganga ojiba-bakana da.Kapitelek ere ez dute apaingarri
askorik, eta direnak landare
gaiezkoak dira, oso estilizatuak.
Badira hainbat husgune, aurrealdekoekin
batera, eliza modu egokian
argitzen dutenak.
Estilo zistertarrak monasterio
honi ematen dion soiltasuna
bete-betan kontrajartzen zaio paisajearen
handitasunari, bai baitirudi
mendiek mehatxu egiten
diotela. Hori ordea bat dator San
Bernardoren erakutsiekin; monasterioa
halako lekuan eraikiz
Jainkoagan zuten erabateko konfidantza
agertu baitzuten zistertarrek.
Irantzuk, benetako zistertar
orok bezala, arimaren baretasuna
eta espiritualtasun gorena
agertzen ditu.
La Olivako Santa Maria monasterioa
FEDEAREN LEKUA: ZISTERTAR HARRIEK AREAGOTUA DUTE
ERRESONANTZIA, ERA HORRETAN MUSIKAREN MUNDUAN,
LEKU SAKRATUAN, ERRAZAGO SARTU AHAL IZATEKOGartzea V.a Ramirez Iruñeko
erregeak sortu zuen 1149an,
Scala-Deiko abatetxetik heldutako
fraideekin. Desamortizazio
garaian alde egin ondoren,
1927an itzuli ziren berriro fraide
zistertarrak. Hasierako eraikuntzatik
monasterioa inguratzen
duen harresiaren zati bat eta elizako
parte batzuk geratzen dira.Elizak gurutze latinokoa du
oina. Elizburua abside batek, erdian,
eta absidioloek osatzen dute;
erdikoa erdizirkularra da, eta absidioloak
lauki-zuzen bikoitzak.
Bost parteko eliz gurutzea du, eta
sei parteko hiru nabe.
Kanpoaldean mendebaleko fatxada
nabarmentzen da, eta han
dago ataurrea, deskarga arku handibaten azpian. Hamabi arkibolta
ditu, zorrotzak, eta kapitelak lorez
apainduak daude, erdian duten ate
habea bezala; mainelean buru txikiak
ageri dira loreen artean. Tinpanoan
krismoi bat dago, Agnus Dei
batekin; inguruko eskulturak (Pantokrator
bat, tetramorfosa, Andre
Maria eta Haurra, Eguzkia eta Ilargia)
erabat gotikoak edo geroagokoak
dira, fatxadako gainerako
osagarriak bezala.Jatorrizkoak dira orobat, erromanikoak,
kapitulu gela, 1200.. nguruan lau habe monolitikoren
gainean eraikia, eta San
Jesukristoren kapera txikia, monasterioko
lehen eliza izana,
egungo absideko kaperaren antzekoa.
Apaingarri gutxi da oro har;
hala ere, landare gaien ondoan,
ageri dira zenbaitetan giza irudi
eta animaliak.