Departamento de Cultura y Política Lingüística

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

John Dos Passos (1896-1970) John Steinbeck (1902-1968)

John Dos Passos

 

John Dos Passos

John Dos Passos, Lehen Mundu Gerraren ondoko "Lost Generation" deituko idazle nagusietako bat, historialari soziala eta Estatu Batuetako bizimoduaren kalitatearen kritikari erradikalena, Chicagon jaio zen, 1896an. Aita portugaldar jatorriko legelari aberats bat zuen. Harvardeko unibertsitatean lizentzia burutu ondoren (1916), Espainiara joan zen arkitektura ikasketak egitera, baina Lehen Mundu Gerrak erdian harrapatu zuen. Frantziako anbulantzia baten gidari ibili zen hasieran, eta Estatu Batuetako gudarostearen osasun zerbitzuan gero.

Haren lehenengo liburuak mundu basati horrekin topatzean sentitu zuen arbuioaren lekukotasuna dira. Horien artean aipagarriena gerraren aurkako eleberri mingots bat da, amerikar soldaduek izan zuten jokabidea aztertzen duena : Three soldiers (1921, Hiru soldadu). Gerra ondoko urteetan egunkari bateko berriemaile gisa lan egin zuen Espainian eta beste herrialde batzuetan, historiari buruzko ikuspegia zabalduz, arazo sozialei buruzko sentiberatsauna zorroztuz, eta erradikalismoan sendotuz.

Hala, hurrengo lanetan, adierazpen tresna egokien bila zebilela, artistak erantzukizun politikoak hartu behar zituela aldarrikatu zuen. Pixkana-pixkana haren hasierako subjektibotasuna errealismo objektibo gogorra bilakatu zen. Handik urte gutxira Manhattan Transfer argitaratu zuen (1925, Inaxio Lopez de Aranak euskaratua) : metropoli batean, inurritegi ustel batean, aldi berean bizi diren pertsonaiei buruzko ikuspegi zorrotz bizi inpresionista.

Nicola Sacco eta Bartolomeo Vanzetti anarkisten hilarazteak (1927) zirrara ikaragarriaegin zion, haiei bizia barkatzeko borrokan parte hartu ondoren. Krisi horretatik Estatu Batuetan bi nazio bereizten zirelako irudia gauzatu zuen : bata, aberats eta pribilejiodunena, eta behartsu eta ahalmenik gabekoena, bestea. Hala, bada, hurrengo eleberri eta komedietan behartsuen bizimodu gogorrari buruz eta sistema ekonomikoaren gehiegikeriei buruz idatzi zuen.

Horien artean aipagarriena trilogia bat da, USA, berak bereizten zituen bi nazio horienerretratu gordina : The 42nd parallel (1930, 42. paraleloa), 1919 (1932), eta The big money (1936, Dirutza handia). Obra horrek, Estatu Batuetako XX. mendeko lehenengo 1930 ondoko urteetako bizimodua hartzen baitu gaitzat, eragin handia izan zuen Estatu Batuetako eleberrigile batzuengan (N. Mailer, W. Burroughs), eta baita Europako idazle batzuengan ere (Jean-Paul Sartre). Tolstoiz gero, XX. mendean errealitatea bere osotasunean hartzeko ahaleginaegin den saio bakarra da, beharbada, USA : elkarrekin lotura lausoak baizik ez dituzten hogei istorioren kontakizuna, Estatu Batuetako bizitzaren gizarte maila eta espazio guztiak azaltzen dituena. Injustizian eta esplotazioan oinarrituta dagoen sistema kapitalista batean "amerikar ametsa" nola dejenaratzen eta hondatzen den aztertzen du kontakizunak, baina ez da planfeto kutsuko erretolikan erortzen, fikziozko pertsonaien istoriei sendotasuna eta egiatasuna emateko erabiltzen dituen kontakizun prozedura orijinal eta berritzaileei esker : batetik, garai hartako egunkarietako izenburuak eta abesti ezagunen hitzak antzez konbinatuzeta tartekatuz ("newsreeC'); bestetik, bere garaiko jende ospetsuaren bizimoduari buruzko biografiak eta informe labur biziak tartekatuz (Henry Ford automobilegilea,Thomas Edison asmatzailea, Estatu Batuetako presidente Woodrow Wilson, J.P. Morgan finantza gizona ; edota, "beste nazio" horren ordezkari gisa, Eugene V. Debs sozialista, Thorstein Veblen ekonomilaria, Joe Hill sindikalista, eta Lehen Mundu Gerrako Soldadu Ezezaguna) ; eta, azkenik, zatika osatutako multzoari nolabaiteko batasuna eman nahiz, herak "camera-eye" deitzen zuen teknika erabiliz, barne bakarrizketak eta oroitzapen labur poetikoak tartekatuz ; azkeneko baliabide horren bitartez gertaerek narratzailearengan izan zuten eragina erakutsi nahi izan zuen. Trilogiako lehenengo liburuak, 42. paraleloa, 1930ean argitaratua, 1900. urtetik Lehen Mundu Gerra bitartekoa hartzen du ; bigarrenak, 1919, 1932an argitaratua, gerra bera eta Versaillesko hitzarmena sinatu zen urte kritikoa aztertzen ditu ; azkenik, hirugarrenak, Dirutza handia, 1920. urte ondoko goralditik 1930. urte ondoko beheraldia artekoa hartzen du.

Trilogia horren ondoren beste bat idatzi zuen, aurrekoa baino apalagoa asmotan, District of Columbia, liburu hauek osatua : Adventures of a Young Man (1939, Gizon gazte baten abenturak), Number One (1943), The Grand Design (1949). Liburu horietan Dos Passosek garraztasunez azaldu zuen Estatu Batuetako langile mugimenduarekin, politika erradikalarekin eta liberalismoaren politika ekonomikoarekin hartutako nahigabea. Bere bizitzaren azkeneko urteetan, Estatu Batuetako errealitatetik urrunduta, eta iraganari buruzko gogoetetan liluratuta, bere arbasoen herriaren historiaren hiru menderen kontakizuna idatzi zuen : 7-be Portugal story (1969, Portugalgo historia). 1970eko irailaren 20an hil zen, Baltimoren.

 

John Steinbeck

John Steinbeck, Lehen Mundu Gerraren ondoren Estatu Batuetan izan zen hamar urteko krisi latzak utzi zuen mingostasunaren berri ematen duen eta nekazarien migrazio gogorrari aurre egin behar izan zioten nekazarienganako begikotasuna ernarazten duen The Grapes of Wrath (1939, Haserrearen mahats aleak) liburuaren egilea izateagatik ezaguna batez ere, Salinas hirian jaio zen, Californian, 1902. urteko otsailaren 27an.

1920an Standfordeko Unibertsitatean hasi zituen goi mailako ikasketak amaiatu gabe utzi ondoren (1926), arazo sozialek sortzen zioten kezkak bultzatuta, sartalderantz lan bila zihoan nekazari talde batekin elkartu zen. Idatzi zituen lehenengo liburuek arrakasta izaten hasi aurretik, denboraldi luzea eman zuen besalari gisa lanean, eta aisialdietan idazten. Bizimodu horrek egiatasun-handiagoa eman zion bere kontakizunetan deskribatzen zituen langileen bizitzari.

Esperientzia horretatik sortu ziren obren artean aipagarriena In dubious battle da (1936) : fruta biltzaile batzuek marxismoaren jarraitzaile batzuek bultzatuta antolatzen duten greba bati buruzko historia, "krisi handia"-ren garaian sortu zen samintasuna azaltzen duena eta besalarien lan baldintzak salatzen. Antzeko gai bati buruz idatzi zuen bere eleberri famatuenean, The grapes of wrath (1939, Haserrearen mahats aleak), Oklahomatik Californiara lan bila doan nekazari talde baten gertaera dramatikoak kontatzen dituena, orduko ekonomia sistema esplotatzailearen gogortasuna salatzearekin batera. Liburu horren eragin politikoa XIX. mendean Tom osabaren etxolak izanzuenarekin parekatu izan da. Liburuak Pulitzer saria irabazi zuen eta hura oinarri hartuta film bikaina egin zen hurrengo urtean John Ford filmegileak.

Baina arazo sozialak salatzen dituzten eleberriak ez ezik beste erdi pikaresko erdi erromantiko batzuk ere idatzi zituen : Tortilla Flat da horietako bat (1935, Koro Navarrok euskaratua), Monterey-ko (California) lagun talde baten gorabeherei buruzko kontakizun samurra, haren lehenengo liburu arrakastsua izan zena. Of mice and men (1937, Saguez eta gizonez) eleberria emigratutako bi besalariren arteko harreman konplexu bitxiari buruzko kontakizun berezia eta patetikoa da (besalarietako batek bestea babesten du, izugarri indartsua baina inozoa) ; argitaratu zen urte berean antzerkirako moldatu zen eta film bat egin zen hura oinarri hartuta.

Bigarren Mundu gerran Estatu Batuetako gudarostearen zerbitzura jarri zuen bere idazle ospea, eta berriemaile gisa eta propagandako liburuak idazten aritu zen. Liburu horien artean aipagarria da, oso oihartzun zabala izan baitzuen, The uroon is down (1942, Ilargia sartu da), nazien mendean egondako norvegiar batzuei buruzko eleberria. Bigarren Mundu gerraren ondorengo lehen urteetan hiru liburu idatzi zituen erreskadan ; bere lanetan ohi zuen bezala, kritika sozialaren elementuak badituzte ere, liburuok aurrekoak baino ingurune lasaiagoetan girotuta daude eta sentiberatasun handiagoa darie : Cannery row (1945), behartsuen alaitasunari, arduragabetasunari eta ontasunari egindako kantu bat,The Pearl (1947, Perla), eta The Wayward Bus (1947).

Azken urteetan denbora-pasako eta kazetaritzako lan arinagoak idatzi zituen, eta ez zuen sekula lortu gerra aurrekoetan adinako maila, baina idatzi zituen oso lan onak ere, eleberrigilearen bikaintasuna erakusten dutenak : Burning Bright (1950), East ofEden (1952), The Winter of Our Discontent (1961, Nahiagabea hartu genuen negua). East of Eden, Californiako nekazari baten eta bere bi semeen arteko harremanei buruzko kontakizun epikoa, oinarri hartuta film bikaina egin zuen handik urte gutxira, 1955ean, Elia Kazan filmegileak.

Steinbeckek zenbait filmetako gidoiak ere idatzi zituen, Forgotten Village (1941, Herri ahaztua) eta Viva Zapata! (1952, Gora ZapataQ, adibidez ; The Pearl (1948, Perla, Ruper Ordorikak itzulia) eta The Red Pony (1949, Poni gorria) kontakizunen zinemarako bertsioen gidoiak ere berak idatzi zituen.

1962an Literaturako Nobel Saria eman zioten. Handik urte gutxira hil zen, 1968ko abenduaren 20an, New Yorken. Baina 1976an haren beste lan bat argitaratu zen, 1956 eta 1959 bitartean landutakoa, Thomas Maloryren Arturo heriotzaren interpretazio modernoa emateko asmoz : The acts of king Arthur and bis noble Knights (1968, Arturo erregearen eta haren zaldun nobleen ekintzak). Liburu horrek haren alderdi ezezagunena azalarazi zuen : alegia, haren erudizioa eta adimen zorrotza, sarritan ezkutuan igaroa, eta kontakizun teknikaren erabilera argia.