Departamento de Cultura y Política Lingüística

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Francis Bacon (1561-1626)

 

Bacon, filosofoa eta politikaria

Francis Baconen filosofia izan zen eskolastika baztertu zuenetako bat, eta horrexegatik da garrantzitsua. Thomas More eta Montaigneren ondoren -biziki miresten zituen Baconek bata eta bestea-, eta Descartesen aurretik -Descartesek irakurri zituen Baconen lanak, eta baita haren ideia batzuk hartu ere-, jakintza eta ezagutza Aristotelesen aginpidetik askatzea zen Baconen helburua : "Aristotelesengandik datorren jakintzak, baldin ez badu azterketa librea kontuan hartzen, ez du gaindituko Aristolesek berak zekiena". Monasterioetako geletan eta egile sail murritz baten azterketan ixtea aurpegiratzen zien eskola gizonei, liburuen jakintzan alegia, izadia esploratu eta ikertu ordez.

Bacon familia onekoa zen ; lur jabeen nobleziako kide izan gabe, bazituen familian ingeles errege-erreginen zerbitzari handiak izandakoak. Bacon beraz Cambridgeko Trinity Collegen-n hezi zen, eta zuzenbide ikasketak egin zituen Gray's Inn-en (Londres) . 1576. urtetik 1578. urtera (edo 1579ra) Frantzian egon zen, Parisen, ingeles enbaxadorearekin .

Baconek filosofia eta politikagintza bateratu zituen : Parlamentuko kide izan zen 1584tik aurrera, eta 1597an liburuxka bat argitaratu zuen, lehena, parte nagusia "Saio moralak eta politikoak" duena. Erregina hil zenean (1603), kargu publikoak kenduko zizkiotela pentsatuz, Aurrerapenaz eta jakintzen sustapenaz berridazten hasi zen, baina hurrengo erregeak, jakobo I.ak, eginkizun garrantzitsuak eman zizkion liburua agertu baino lehen (1605). Hurrengo urteetan, zuzenbidean eta politikan aritu zen arren, zenbait filosofia lan idatzi zuen, eta orobat antzinako elezaharren interpretazio saio bat, Antzinakoen jakinduriaz ( 1609).

1617an Zigiluen zaindari egin zuten, eta lord Kantziler 1618an. Zaldun egin zuten 1603an(sir Francis Bacon) ; Verulamgo baroi 1618 an, eta San Albango bizkonde 1620an ; urte horretan bertan argitaratu zuen obra garrantzitsu bat, Novurn Organum. Ustelkeria salaketa batek, testuinguru politiko aski nahasian, bat-batean aldendu zuen postu publikoetatik .

Bizitzako azken urteak idazten eman zituen, bereziki Henrike VIl.aren erreinaldiaren historia, Atlantida Berria eta Sylva Sylvarum edo "Historia naturala", zenbait saio praktikoz osatu beharreko liburua. Hotzak usteltzea moteltzen ote duen aztertzeko saio bat egiten ari zela -oilasko bat erabiliz horretarako-, bronkitis batek jo eta hil egin zen (1626ko apirila). Hilzorian zela, "saioak behintzat arrakasta izan du" esan omen zuen.

 

Baconen filosofia

Bacon aldi berean urrundu zen garai hartan Aristolesi uko egiteko modu bat zen eszeptizismotik, eta orobat Berpizkundean zabaldu zen Zizeronen erretorikaren imitaziotik . Saioetan oinarritutako errealismoa da Baconen filosofia : izadiko gauzek izatea dute, eta duten izatea dutelakoxe definitzen dira ; baina ez dira zuzenean ezagutzen, ezta gutxiago ere. Giza izpiritua ispilu akastuna eta leialtasunik gabea da ; izadiarekin duen erlazioa okerreko ezagutzarena da. Francis Baconek bere homonimo zaharraren teoria bat hartu eta osatu zuen, Roger Baconena.

Haren ustez, ezagutzak "oztopoak" (offendicula) aurkitzen ditu ; Francis berriz fallacies-ez mintzatzen da ("distortsioak"), eta latinez idazten duenean, idola-ez. Lau idolo mota bereizten ditu : "leinuaren idoloak" gizatalde osoari dagozkio ; adibidez, giza izpirituak beti egozten die gauzei berez dutena baino ordena handiagoa. "Leizeko zuloak" berriz gizabanakoari dagozkio ; gizabanakoaren berezitasun intelektualak dira. "Plaza publikoko idoloak" hizkuntzari lotuak daude, hizkuntza hera ere ez baitago sineskerietatik libre. Azkenik, irudikatzearen trikimailuek osatutako ilusioak dira "antzerkiko idoloak" : hutsegite handia baita jakitea tankeratu nahia, herez dena baino osoagoa edo sendoagoa baitirudi. Sistematikotasuna beti da engainagarria, eta hobe da lanen emaitza aforismo edo pasarte bidez aurkeztea.

Baconek beraz sortzetiko arrazoiaren kritika egiten du, eta orobat usadio intelektualen kritika ; hortaz, "adimena purgatu" beharra azpimarratzen du. Baina hori ez da aski : izadia aztertzeko metodo bat ere osatu behar da. Horretarako, azterketa metodo jakinak eta zehatzak proposatzen ditu Baconek : alde batetik, baztertze eta ukoez baliatzen den indukzioa, ezeztatzearen bidez gauzaren (beroaren adibidez) "forma" jakina eskuratzeko helburua duena, eta, beste aldetik, "esperientzia jantzia" (experientia literata), azterketak egiteko arte metodiko baten antzekoa dena, behar izanez gero saioak aldatuz, luzatuz, etab., eta, batez ere, esperimentazioaren aldiak idatziz gordeaz. Izan ere, Baconek azpimarratu zuen aurrenekoz saio zientifikoa ezin dela banatu saio horren beraren adierazpenetik -eta hori du Baconek meriturik handienetako bat- ; hasteko, saioa egiterakoan bertan luma eskuan dugulako -bestela izadiaren labirintoan galduko ginateke-eta-, ondoren heste jakintsuei saioaren herri eman behar zaielako, saioaren antolamenduaren deskribapen zintzoa eginez, ez bakarrik emaitza aurkeztuz. Hortxe dago Baconek izpiritu zientifiko modernoari egin zion ekarri handienetako bat : besteren batek egin behar du saioa (hasteko, liburuen irakurleek berek), eta, gainera, lanaren banaketa kolektiboan bakarrik hartzen du ikerketak zentzua eta lekua : hortaz, funtsezko gauza da saioaren berri xehetasunez eta zintzotasunez ematea.Baconen iritziz, ikerketa lanaren banaketa aldi berean da esparruen banaketa, edo "zientzien banaketa", eta horri esker berreskura daitezke alor baztertuak edo gutxi landu direnak; bestalde, lan egiteko moduen desberdintzea eta koordinazioa ere bada lanaren banaketa (bereziki, Atlantida Berrian). Horrez gainera, Baconek aipatu zuen aurrenekoz, eta garatu, zientziak mende bakar batean osatzen ez direneko ideia, zenbait mendetan zehar baizik : gaur egun gauza onartua da herak asmatu zuela "zientzien aurrerapenaren" adigaia. Gainera, zientziak behar dituen erakundeak sortzea estatuaren edo nazioaren ardura dela azpimarratu zuen, unibertsitateak ikerketetarako berriztatzea, ikerlariei ordaintzea, etab. ; aldi berean, estatuak ohore egin behar die zientziak lantzen dituztenei. Hori guztia zilegiztatzeko, zuzenean nahiz zeharka, aurkikuntzak gizadiaren ongizatearentzat direla baliagarriak zioen Baconek. Bere garaiko praktika filosofiko ohikoak, izan ere, alferrekoak eta antzuak iruditzen zitzaizkion, ikerketa ororen helburua gizadiaren ongia baita beti. Puntu horretan, badu oihartzun mitiko-erlijioso bat Baconen filosofiak : aurrerapena antzinako denbora bat berrezartzea da, Salomonen denbora, edo Adanena . Izadia, azken finean, bekokia izerdiz bustita landu behar den haratzea da. Modu horretan, karitatea eta itxaropena erantsi zizkion Baconek jakintsuaren bokazioari.

Hala ere, lan zientifikoaren ezaugarri horien bidez, zehaztasunez bereizi zuen zientzia fedearen auzitik, eztabaida erlijiosoetatik eta Eskrituren aginpidetik. Baconen arabera, bi liburu idatzi zituen jainkoak, izadia eta Biblia. Bi liburu horiek berdinak dira duintasun eta garrantzian ; haina aldi berean desberdinak dira, eta guztiz kaltegarria da biak nahastea, hau da, izadiaren ezagutzari dagozkion auziak argitzeko Bibliako pasarteak erabiltzea. Badirudi Galileok laster izan zuela ideia horren herri, eta, hortaz, ez zuela berak asmatu, bigarrenez erabili baizik. Gauza segurua da nolanahi ere harremanak izan zituztela Galileok eta Baconek, eta aski onak gainera, nahiz eta eztabaida handiak izan, eta adostasunik ez zuten iritsi, itsasaldien teoriaren gainean.

Modu horretan, zientziak eta erlijioa banatuz, ekarri handia egin zion Baconek zientzien espazioari, eremu burujabea eman baitzion. Bestalde, izadia legeen mende dagoelako ideiaren arabera taxutu zuen ikerketa zientifikoa, lege horiek azterlarien ideien (eta fikzioen) aurrekoak eta independenteak direla azpimarratuz. Bacon da beraz jakintsu modernoetan lehena, eta haren filosofia da XVII. mendeko arragoa : filosofia horretatik datoz jakintsuen nazio elkarteak (Royal Society, Academie des Sciences de Paris) ; Baconen Aurrerapenaz obran ageri da jadanik Galileoren auzia, Descartes eta Spinoza -askotan esan gabe- harengan inspiratu ziren, Leibniz-ek luzaroan bat egin zuen Baconen egitasmoarekin, eta jakintsu askok, famatuak nahiz ezezagunak izan, halako "kontzientzia" guztiz garrantzitsu bat aurkitu zuten haren filosofian.

Baconen pentsaera politikoak, hau da, berak eraiki zuen pertsonaia politikoak, oso azkar hartu zuen izena nazioartean. 1619tik aurrera zabaldu zen Frantzian Baconen aldeko jarrera, besteak beste, Rambouillet, Richelieu, Sully, Chateauneuf-engara (Mazarin-en etorkizuneko arerioa). Izan ere, badira Batonengan tolerantzia eta zuhurtzia politikoari dagozkion ikusmolde historikoki oso esanguratsuak. Gaztetan joan zen Parisa, eta gertatu berriak ziren San Bartolomeko gaueko hilketak. Badira Baconen obran erlijio eztabaida odoltsu horien izuzko aipamenak, eta bada halaber tolerantziaren teorizazio moral, filosofiko eta teologiko-politiko bat : Baconen aburuz, erlijio berdintasuna ez da beharrezko gauza ; aginpide tenporalak zuhurtzia handiz jokatu behar du izpirituaren auzietan esku hartu gabe, eta agintariek ez diete beren mendekoei adostasun handiegirik eskatu behar, horrek etsipena ekar baitezake, eta ekintza etsietara bultzatu.

Guri kontrako iruditzen zaizkigun sinesteek asmo hera izan dezakete jainkoarentzat : Baconek hitzez hitz dioenez, — kontzientziak eseste odoltsuen bidez behartzea" Legearen hi Oholak elkarren kontra apurtzearen pareko izan daiteke, hau da, jainkoarenganako betebeharrak eta gizakienganakoak elkarren kontra jartzea. Grina erlijiosoaren ("sineskeriaren") gehiegikeriak ateismoa bera baino kaltegarriagoak dira, ateismoak ez baitie estatuei oztoporik jartzen ; aitzitik, ateismo garaiak onak izan dira beti bizitza zibilarentzat. Ideia horrek -Baylek harriko zuen berriro-, eta, oro har, ateismoaren apologiak, oso leku garrantzitsua du Baconen filosofian : ateismoa hobea da sineskerien gehiegikeriak baino, eta, bestalde, hobe da "Urrezko elezaharrean, Talmudean edo Koranean" sinestea sineskahea izatea baino. Atlantida Berria, bere mugak gorabehera, testu aurrerakoia da, juduak Ingalaterrara itzultzearen alde egiten duena, tolerantziaren alde beraz beti.

Baconen politikaren helburuetako bat arazo eta gatazkarik eza da ; politikoak bestalde ez du herria haserrerazi behar, eta ongizatea zaindu behar du, pobrezia izaten baita istilu gehienen sorburua. Zientzien aurrerapenak bizitzeko baliagarri diren ondasunen hazkundea (elikagaiena bereziki) baitakar, berrikuntza intelektuala bultzatu zuen Baconek, bake soziala helburu duen politika baten tresna gisa.

Baconek beraz ez zuen literaturarik egin nahi izan, ezta egin ere. Alabaina, badu lekurik literaturaren historia batean, eta erabakiorra da haren lana ingeles prosan, bai hizkuntzaren teoriaz idatzi zuenagatik, baita bereziki landu zuen prosa zientifikoagatik : gorago agertu denez, zientzia saioari ez ezik, garrantzi handia ematen zion saioaren, zientziaren azalpen eta transmisioari ere.

Arau estilistikoak eman zituen "prosa zientifikoa" osatzeko : zientziak eragin izugarria izan zuelarik ingeles kulturan XVII. eta XVIII. mendeetan, Baconen arauak oso garrantzitsuak izan ziren ingeles prosaren ereduan. "... (antzinako) egileen aipamenak eta lekukotzak saihestu behar dira (...) hau da, filologia hutsa den oro (...) ezabatu behar da, eta orobat diskurtsuaren apaingarriei dagokien gauza oro (...); labur eta zorrotz agertu behar da dena...". "Phantasia scientias non parit" dio Baconek : fantasiak ez dakar zientziarik. Erromantizismoa arte ez zen aldatzen hasiko Baconek plazaratutako ikusmolde hori.