Departamento de Cultura y Política Lingüística

Literatura Unibertsala»Literatura

Literatur kritika

Aristoteles

 

Sarrera

Gizakiari eta gizakiok komunikatzeko erabiltzen ditugun baliabideei buruz zerbait esateko gauza delako merezi du literaturak aztertua izatea. Berpizkundeko ideia, noski, iragan klasikotik jasoa. Baina literaturaren azterketa errenazentistak ildo ezberdinetatik jo zuen : filologoen lana zen, hizkuntzaren izaeran sakondu ahal izateko ; erretorikoena, etorriaren artea aztergai hartzeko aukera ematen zielako ; moraltasunaren filosofoek giza portaerari buruzko xehetasunak eskain ziezazkiekeelako ekiten zioten ; historiagileek, berriz, iragan idatziaren kronika gisa har zezaketelako. Guk, gaur egun, literatur kritika gisa ezagutzen dugun gaia eboluzio luze baten fruitua da, eremu horien guztien konbinazioak sortu duena. Eta agian, horrexegatik, nahasketa baten ondorioa dirudielako, bere « zehaztasun intelektual ezagatik», izan da askotan hain kritikatua, ezinezkoa zaiolako behin betiko ondorio eztabaidaezinetara iristea.

Homerok, Odisea edo Iliada idazten lagun diezaion, Musari, «Kantuaren Jainkosari», deika jarduten duenean, nola hala idaztera doan poemaren egiari eta balioari buruzko irizpidea ematen du : bere artekaritzaren produktu gisa aurkezten du eta ondorengo lerroek egia jainkotiarraren isla izango dira eta ez errelato historiko soila. Homerok —Musei» dei egiten zienean edo T.S. Eliotek Tradition and the Individual Talent idatzi zuenean, biak literatur kritikarekin oso estu lotuta dauden bi galdera hauei erantzuna eman nahian zebiltzan : literatur lan batek zergatik dauzka berezkoak dituen berezitasunak: estiloa, forma eta abar.? eta, zein da literaturaren, literatur lan zehatz baten, balioa? Lehenengo galdera ulerkuntzarekin lotuta dago : nola ulertzen dugun literatura ; bigarrena, berriz, literatura hori aintzakotzat nola hartzen eta estimatzen dugun.

Galdera biak banaka hartuta ere, faktorezehazgaitzen aurrean aurkitzen bagara, zer ez ote da gertatuko biak bateratuta aztertu nahi ditugunean? Balioari buruzko edozein eztabaidaren azpian irizpide eta asmo erlijiosoak, etikoak, politikoak eta estetikoak baitaude, eta giza komunikazioari buruzko arazoa, berriz, ulerkuntzarenean.

Zer da egia? galdetu zuen txantxetan Pilatok; eta ez zuen erantzuna jakin nahi izan.

Francis Baconen esaldi honek adieraz diezaguke, beharbada, literatur kritikaren izaera beste edozerk baino modu egokiagoan, zientziaren hainbat eta hainbat arlo azken erantzunak ematearen handiustez harro agertu zaizkigun bitartean, literatur kritikak ezin baitu eduki betiko galdera zaharrak modu berri eta ahalik interesgarrienetan egitea beste xederik. Literatur kritikaren ziurtasunik eza giza irudimenaren eta esperientziaren aniztasunaren neurria da, gizakiok aldaketarako eta garapenerako daukagun indarrarena, alegia. Horrek ez ditu inola ere baztertzen literatur kritika aberasteko «giza zientzietatik» jaso ditzakegun kontzeptuak : garaian garaiko eta tokian tokiko diren gizakiari eta gizarteari buruzko hipotesiak bereganatuta bete behar du literatur kritikak bere zeregina, bere burua hilzorian ikusi nahi ez badu. Jakintzaren beste adarretatik sena eta intuizioak jaso ahal izana, ordea, literatur kritikaren indarraren seinalea da, ez haren ahuldadearena, ahantzi gabe, hala ere, dagokigun arloan behin betiko ortodoxia `zientifikoak' politikaren eremuan izaten diren berdinak bezain arriskutsuak direla.

Literatur kritikaz jarduten dugunean, beraz, kontuan hartu behar dugu alde batetik literaturaren azterketan, testu, idazle edo generoez gain, teoria kritikoak eta kritikaren historiak ere beren tokia behar dutela eta, bestetik, eztabaida kritikoa jasotzeko irekita egon behar duela beti, hasierako bi galderekin zintzo jokatu nahi badu.

Bestalde, nolabait literatur kritikaren eta beronen gaur egungo joeren historia egiten jardungo dugunez, esan dezagun hasieran «egilea> , eta diteratura» gisako terminoak erabili ordez, batik bat poesiari eta poetei buruz hitz egitean, hitz horrek grekeraz duen esanahiarekin lotuta nahi dugula erabili : poeta egilea» baita eta poesia, berriz, egindako gauza, Nobela, gainera, genero gisa, askoz modernoagoa da. Horregatik, gutxi gora behera 1800 baino lehenago idazten den «poesia-ren kritika, oro har sormenezko literaturari eginiko kritika gisa har dezakegu . Platonek, adibidez, Errepublika-n poetei buruz dioena poetek bezain aintzakotzat hartu beharko lukete bai antzerkigileek bai nobelagileek eta kritikariek.

 

Hasieratik Erdi Arora

Literatur kritikaren historiari Platonek (K.a. 427-348) ematen diola hasiera esan dezakegu, literaturari buruz zuzen-zuzenean idazten ez duen arren behin eta berriro ukitzen baitu gaia, beti ere hezkuntzarekin, moraltasunarekin, teologiarekin eta metafisikarekin lotuta. Platon zeharo kezkatuta dago poetek errealitatea desitxuratu eta beren irakurleei eskaintzen dieten gidaritza moral txarrarekin, batik bat «fikzio gaizto» horiek bere Errepublikako Zelataritza lana egiten duen elite militarra pozoin dezaketelako heriotzaren ondorengo mundua toki ilun eta aspergarri gisa deskribatzen dutenean . Hori horrela izanik, nor legoke Errepublikagatik borrokatu eta hiltzeko prest? Prozesu horretan mimesis hitza klabea da. Hasieran pertsonifikazio zentzuarekin erabiltzen duen arren, gero, metafisikaren arloari ekiten dionean, «imitazio» modura hartzen du, eta horregatik dio are arriskutsuagoa dela, errealitatearen izaera desitxuratu egiten duelako, hain izanik mugatua guk daukagun haren hautematea.

Poeten eta artisten kreazioa, beraz, errealitate «ideab baten kopiaren kopia besterik ez da, egiaren hirugarren eskuko distortsio baliorik gabea.

Bestalde, inspirazioa eromenetik hurbilago egongo da egiazko jakituriatik baino ; zeharo irrazionala baita, ezin izango da gizakion portaera eta ulerkuntzarako gidari egokia. Horregatik ez du poetarik nahi bere Errepublikan, eta esan dezakegu bere idatzietan literaturari buruz agertzen digun ikuspuntua, oro har, autoritarioa dela, sormena eta artearen askatasuna sakrifikatzeko prest, oligarkia bigun baina irmoki araututako baten izenean. Dudarik ez dago Platonek ezin izango zituela literaturaren zentsura basatia egiten duten gaur egungo erregimen totalitarioak irudiztatu baina bien arteko paralelotasunak kezkagarriegiak dira baztertu ahal izateko.Esan dezagun beharbada Aristotelesen Poetika izan dela seguruenik inoiz idatzi den literatur kritikako libururik eraginkorrena . Baina Berpizkunde garaiko haren jarraitzaile askok hala uste izan bazuten ere, haren lana ez da literaturari buruzko «arauen bilduma bat. Ikerkuntza eta deskribapen lana da, eta hiru galdera hauei erantzuten saiatzen da : zer da, zehazki, literatur lana? ; zein da literatur lan horren funtzioa? ; zein dira haren osagaiak? Aristotelesentzat edukia ez da den-dena ; formak ere eragiten dio imitazioaren edo aurkezpenaren moduari, zer ikusten edo irakurtzen dugun bezain garrantzizkoa da nola iristen zaigun literatur lana. Baieztapen hori egin ondoren forma poetikorik garrantzitsuenak eta beraien indar mimetikoak definitu eta azaltzera jotzen du, eta poesia dramatikoa bitan banantzen du : trajedia eta komedia.

Poetarik handienek gizon nobleenen ekintza nobleak kantatzen dituztela eta poetaarinagoek, berriz, maila apalagokoenak idatzi ondoren, trajediaren azterketara egiten du. Badirudi irizpide hau berak egindako edukia eta formaren arteko bereizkuntzaren aurka doala, baina, noizbait komedia ere aztertuko duela agindu ondoren, bertan behera uzten du. Hauxe izango da, seguruenik, literatur kritikaren historian izan den omisiorik esanguratsuenetakoa, askoren ustetan gaur egun arte ere iraun duena, komedia literatur forma xumeagoa bailitzan eta ez beste edozein bezain garrantzitsua.

Nork esan, ordea, Aristofanes, Jonson, Moliere, Sheridan edo Oscar Wilde, komedia aukeratu zutelako, idazle trajikoak baino dramaturgo kaxkarragoak direla? Dena dela, Aristotelesek trajedia aukeratuko du, esanez epikaren osagarri guztiak trajedian dauden arren, epikan ezin daitezkeela aurki trajediaren berezitasun guztiak. Eta trajediaren definizioa ematen duenean catharsis hitzak adieraziko du kontzeptu nagusia, hots, trajediak lagundu egiten duela bi sentimendu nagusien, beldurraren eta errukiaren, mundua bere berezko proportzioan mantentzen, emozio horien purgazioa medio. Poesiak, beraz, nolabait kontrolatu eta kanalizatu egiten ditu emozioak, Platonek esaten zuenak ez bezala.

Baina bere definizioan bada beste osagarri bat katarsiarena bezain garrantzitsua, Aristotelesek iradoki egiten baitu literaturak berez duela berezko izaera, imitatzen edo aurkezten duen errealitatetik aparte dagoena : imitazioa garrantzitsua da baina hura bezain garrantzizkoak dira imitazioak hartzen duen forma eta beronen osagarriak : historiaren haria, pertsonaiak, esakera, pentsamendua, espektakulua eta kantua, denen artean trajedia osatuko dutenak, batasun organikoaren printzipioa literaturan.

Ondoren, poetak bere obran kontatzen duen egia eta historiagileak kontatzen duena konparatzen ditu eta Aristotelesentzat askoz serioagoa eta filosofikoagoa izango da poesiarena, egia unibertsalei dagokielako hain zuzen, eta ez, historia bezala, ekintza zehatzei. Maisuaren pentsaerari lotuta geroko kritikoek ,,heroi trajikou gisa bataiatuko duten pertsonaia izango da hori guztia haragiztatuko duena : giza maila eta izen oneko gizona, gure ahuldadeen antzekoak dituena alabaina, beldurra eta errukia senti ditzagun zorigaitz trajikoak jo eta lurreratzen duenean. Hau guztia idazten duenean, bere garaiko literaturarik hoberenaren azterketa ari da egiten, Sofokles, Eskilo eta Euripidesena ; Sofoklesen Oedipus Tyrannus-ena batik bat, eredutzat hartzen baitu.

Zoritxarrez, geroko zenbait idazlek -Castelvetro italiarrak 1570eko Poetika-ren edizioan egin zuenaren ondoren- arautu egin nahi izan zuten, beronetik denbora, toki eta ekintza unitateak sortaraziz eta literaturari filosofo greziar hark inoiz onartuko ez zukeen zurruntasuna emanez.

Horaziok (K.a 65-8) hartuko du Erroman Platonek eta Aristotelesek Grezian utzitako txanda. Poeta baita, bere Ars Poetica-n proposamen teorikoak alboratu eta aholku praktikoak emango ditu, askotan itxura nahiko dogmatikoa hartzen badute ere. Literatur lanean naturak eta arteak izan behar duten tokiaz kezkatuta, naturaren alde agertuko da : Horazioren ustez poetak berez jaio behar du poesiarako nolabaiteko trebetasunarekin, eta naturaren legeak jarraitzen baditu, gero ere izango ditu orijinaltasunerako aukerak ; gehiegizko orijinaltasuna, ordea, kaltegarritzat jotzen du, argitasuna eta koherentzia kentzen dizkiolako testuari.

«Literatur begiramena» kontzeptu klabea da Horazioren arte poetikoan, lan batek bere edukiarekiko duen formaren eta estiloaren egokitzea. Horregatik dio, adibidez, naturaren kontrako bortizkeriak ez duela tokirik eszenatokian, Aristotelesek ontzat jotzen zuen arren ; halako gauzak esan egin behar dira, ez erakutsi. Eta literaturaren xedeari buruzko gogoeta egiten duenean ere ildo beretik joko du, orekarenetik. Horaziorentzat, probetxua edo plazerra ematea da poetaren helburua, edo plazerra bizitzarako arau probetxugarriekin nahastea, hedonismora iritsi gabe. Hori formulatzen duenean Horaziok gizaki zentzudunei hitz egiten dien gizon zentzuduntzat hartzen du bere burua, eta berari hain atsegingarri zitzaion erromatar zibilizazioari erosotasun ukitua emateko baliagarri ikusten du poesia . Ez du inoiz argi eta garbi formulatu, haina bere idaztietatik ondoriozta daiteke edozein gizaki eskolatu izan daitekeela poeta, baldin eta arauak eta literatur begiramenaren printzipioa betetzen baditu, orijinaltasuna baino askoz garrantzizkoagoak izango baitira horiek. Beharbada horrexegatik bukatzen du bere Ars Poetica ustez erotuta dauden poeta inspiratuak, Platonek bere Errepublikatik kanpo utzi nahi zituenen modukoak, modu basatian kritikatuz.

Poeta erromantikoen ondoren Horazio ez da inoiz modan egon ; trebetasun mekaniko bihurtu zuen berez biziaren artea dena.

Iraultza intelektualen garaian artxikontserbadorea, hala ere, 1500tik 1800ra bitartean literatur kritikorik eraginkorrena izan zen, inolako dudarik gabe : begiramenari buruzdituen ideiak, bere plazerrezko rakaskuntza» eta eredu klasikoen imitazioa Berpizkundeko literatur teoriaren bihotzean dautza . Era berean, egia da inork ez duela berak bezain naturalki demostratu teoria kritikoaren eta zibilizazioaren izaerari buruzko suposizioen arteko lotura.

Lehenengo eta hirugarren mendeen artean bizi zen Cassius Longinus izan da geroko literatur kritikaren ildoak markatu dituen laugarren idazlea, Gorentasunari buruzko tratatuaren egileari ematen zaion izena goitizena bada ere. Dena dela ez dakigu noraino izan daitekeen «gorentasuna» grekerazko hypsos jatorrizko hitzaren itzulpen egokia, Wordsworth poeta erromantikoak zioenez »idazkera adoretsu, pasionatu, indartsu eta goi mailako» bati buruz ari baita Longinus.

Longinusentzat gorentasuna, sublimitatea da literatur lanari handitasuna ematen diona, poetei eta historiagileei lehentasuna eta hilezkortasuna ematen dien idazkeraren bikaintasuna, hizkuntza animatuaren efektua ez baita jendea limurtzea, liluratzea baizik. Garaiz erabilitako gorentasun izpi bakar batek tximista bailitzan barreiatzen ditu gauza oro, bat-batean hizlariaren indar guztia erakutsiz—. Nola identifikatu, ordea, gorentasun hori? Gorentasunak jaso egiten ditu gure arimak, jabegoaren harrotasunaz betetzen gaitu, pozez gainezka, entzun berri duguna guk geuk idatzi izan bagenu bezala. Oro har, gizaki orok une oro atsegingarri aurkitzen duena da benetan ederra eta gorena.

Hain zuzen, azken perpaus honetan datza Longinusen teoriaren akatsik nabarmenena, ezinezkoa baita ezer une oro gizaki ororentzat atsegingarri izatea. Noren esku utzi gorena eta gezurrezkoa bereziko dituen hutsezinezko erabakia? Longinusentzat, alabaina, bost dira gorentasunaren iturriak : lehenengoa, pentsakeraren handitasuna, gogoeta nobleak jasotzeko trebezia, arima aratzenen esku baino ez dagoena. Hori demostratzeko Homero, Biblia eta Saforen oda oso bat ekartzen dizkigu gogora. Bigarrena, emozio suhar eta inspiratua da. Hirugarrena, figura erretorikoen erabilera eraginkor eta diskretua. Laugarrena, hizkuntza bikainean aurki daiteke, metaforan eta heste zenbait edergarritan. Azkenik, estiloaren duintasuna eta ederra aipatzen ditu, dendena batasun organikoaren zerbitzuan.

Erroma jausi zenetik Berpizkundea arte ezer gutxi erantsi zitzaion literatur kritikari.

Kristautasuna, Erromako Elizaren Kristautasuna batez ere, Mendebaldeko Europako erlijio unibertsal gisa ezartzea izan zen garai horretako gertakaririk erabakigarriena.

Kristautasun horrek automatikoki susmagarri bihurtu zuen iragan klasikoko literatura guztia, paganoek edo ateoek idatzia. Horrez gainera, hasierako Elizaren aitzindarien artean bazegoen irudimenezko literaturari buruz halako susmo txarra, arima gauza gorenagoetatik aldendu eta gezurrerako era gordinkeriarako bidea zelako susmoa, alegia . Hiponako Agustinek berak Platonen zenbait ideia erabili zuen poesiari eraso egiteko bere jainkoaren Hiria-n. Biblia beste salbuespenik ez zegoen, baina ez zen gizonen hitza, jainkoarena baizik, eta tratamendu berezia ematen zitzaion.

 

Berpizkundetik kritika modernora

Berpizkundea iritsi ahala literatur kritika berpiztu egin zen Dante eta Boccaccio bezalako idazleekin, nolabait klasikoei ezezagunak zitzaizkien literatur forma berriak justifikatu beharrean baitzeuden beraien obra aurkezteko orduan. Alde batetik, formaren arazoa tokian tokiko hizkuntzaren erabilpenarekin lotuta zegoen, behin latina baztertuta ; bestetik, Konstantinopla 1453n jausi zenean, greziar jakintsu askok eta askok Mendebaldera ihes egin zuten klasikoen eskuizkribuak aldean hartuta, batez ere ordu arte doi-doi ezagutzen zen Platonen obra, eta honek guztiak abian jarri zituen antzinako eztabaidak.

Garai horretako literatur kritikaririk ospetsuenak aipatzekotan, zera esango genuke, beren obra propioa justifikatzeko asmoz utzi dizkigutela horiek guztiek batik bat beren gogoetak. Sir Philip Sidney (1554- 1586) adibidez, ez dagoela Horazioren kontserbadurismoa eta poesia, indar bizia gisa hartuta, bata bestearen kontra zertan jarri.

Beharbada Alexander Pope (1688-1744) izan liteke ildo bereko beste adibide esanguratsu bat. Ankerkeriaz kritikatzen ditu hamazazpigarren mendeko frantsesak Boileauren ortodoxiarik zorrotzenari jarraituz »»arau» neoklasikoen morrontzan idazteagatik, baina era berean kritikatzen ditu arau horiek arbuiatzen zituzten ingelesak, Popek gorentasunaren lehen osagarritzat jotzen duen gustu onaren faltagatik. Bere ustez, gustu ona ez da urteekin aldatzen ; hortxe dago betiere bereizten dakiten gutxiek noiz ezagutuko ote duten zain. Pope, ordea, beste kritikari gehienen huts berean erori zen: bere obraren ederrak goraipatu nahian, bere burua eredutzat jarri zuen, poesia eta literatur kritika noraezean gelditu izan bailiran bere ondoren.

Horrela, XVIII. mendearen hasierak literatur kritikari eremu berriak irekiko zizkion genero berriaren garapena ezagutu zuen, nobelarena. Garaiko literatur kritikak, ordea, ez zeukan ezertxo ere genero berriariburuz esateko eta, askotan gertatu izan den bezala, lehenengo erreakzioa destainaz begiratzea izan zen, gustu txarreko irakurleentzako literatura zelakoan. Beraz, beren obra justifikatu beharrean aurkitu ziren nobelagileek beraiek idatzi zituzten ezagutzen ditugun baieztapen kritiko bakarrak. Gezurra badirudi ere, Daniel Defoek berak, bere Moll Flanders nobela ederraren hitzaurrea idatzi zuenean, zera sinesten zuen, gertakizunak zenbat eta egunerokotasunaren oihartzun egiatiagoa izan hainbat eta sinesgarriagoa izango zela bere fikzioa. Bere garaiko moralkeriatik ezin libraturik, ordea, Defoe kontraesanean eroriko da, orduko gehienak bezala : alde batetik, Moll Flandersen bizimodu guztiz ustelaren errelatoa eskaini nahi izango du eta, bestetik, irakaspen guztiz jainkozale eta elizkoia. Oraindik nobelaren funtzioari buruzko gogoeta egin gabe dagoen seinale : nobelaren xede morala, errealitatea erakutsi behar duenari zor zaion sinesgarritasuna, idazlearen rolaren konplexutasuna gaiaren eta irakurlearen arteko bitartekotza lanetan. Samuel Johnson handia (1709-1784) saiatuko da horri guztiari irtenbiderik ematen batez ere bere The Plays of William Shakespeare (1765, William Shakespeare-ren antzerkiak) eta Lives of the English Poets (Ingeles olerkarien bizitzak, 1779-1781) lanetan, eta lehenengo aldiz proposatuko digu literatur kritika biografiko sistematikoa, hots, literatura egilearen bizitza eta karrera kontuan hartuz aztertzea, gero modu oso zabalean jarraitu izan den sistema, nahiz eta oso gazte hil ziren zenbait idazleren kasuan (Keats, Byron, alemaniar erromantiko asko eta Lehenengo Mundu Gerrako hainbat poeta) aplikatzea nahiko zaila izan.

Esan dezakegu batez ere bi izan direla arlo honetako teorizatzaile nagusiak, frantsesak biak : Charles Augustin Sainte-Beuve (1804-1869) eta Hippolyte Adolphe Taine (1828-1893). Sainte-Beuvek gaiarekiko begikotasunez egindako kritika proposatzen zuen, idazlearekin eta bere lanarekin identifikatu ahal izateko : Sainte-Beuverentzat - erromantikoentzat bezala- idazlea beti da dohain bereziz betea eta horrekin lotura estua du haren lanaren handitasunak. Tainerentzat, aldiz, literatura historia sozial eta moralaren gehigarria izango da ; biologoaren behaketa metodoak erabiliz kritikariari posible izango zaio idazlearen obran eta bizitzan begiratzea, ez bakarrik hari buruzko informazioa jasotzeko, baizik baita gizakion izaera sozial eta moralaren oinarrizko printzipioak bereizteko ere. Literatur lana ez da irudimenaren jokoa soilik ; garaikideen izaeraren agerpena ere bada. Tainek, literaturaren soziologiaren aitak, Wordsworth eta Coleridge bezalako erromantikoekin batera, bidea jorratuta utzi zuen kritika modernoa iritsi zedin.

 

Kritika modernoa

Hogeigarren mendera hurbiltzen garen neurrian funtsezko aldaketa bat gertatzen da : ordu arte literatur kritika banakako idazleen lana izan bazen ere, gero eta zailagoa egingo zaigu berau indibidualkeriaren ildoetan aztertzea. Hezkuntzaren hedapenak eta, batik bat, literatur kritika unibertsitate gaia bihurtzeak areagotu egin ditu ikerketak eta gai honi emandako tratuerak. Horregatik puntu honetatik aurrera korronteak aztertuko ditugu oro har, eta ez izen soilak, nahiz oso zaila gertatzen den guztien gainetik gailendu diren zenbait izen propio ahanztea ; esaterako, nobelaren azterketan lan itzela egin zuen Henry James, amerikar nobelagile eta kritikoa, eta poesiaren azterketari estilo guztiz berezia eman zion T.S. Eliot.

Hemeretzigarren mendean eraginik handiena izan zuten hiru pentsalari erradikalenek -Darwinek, Marxek eta Freudek- egin diote garrantzizko ekarpena literatur kritikari modu zuzenean ala zeharbidez. Charles Darwin ez zen eboluzioaren teoria aurkeztu zuen lehenengo pentsalaria, baina haren On the Origin of Species (1859) liburuak lehenengo aldiz eskaintzen zituen berezko hautaketan oinarritutako teoriaren funtsezko froga zientifikoak. Liburu horrek sortutako shock eta danbatekoak hankaz gora jarri zituen jainkotasunarekin nolabaiteko loturak bilatu nahi zituztenen sinesmen eta usteak, landare eta animalia moten sorrera eta desagerpena -gizakia barne- indar amoral eta inpertsonalen fruitu bihurtuz. Thomas Hardyren Tess of the D'Urbervilles irakurri besterik ez dago ohartzeko norainokoa izango zen darwinismoaren presentzia garrantzizkoa garai horretako literaturan. Berehala idazteko zenbait modu Darwinen teoriekin eta haietatik ondorioztatzen ziren doktrina agnostiko eta ateoekin lotuko dira, batik bat Emile Zolak onartutako naturalismo terminoa. Beharbada esan dezakegu Honore de Balzacek eta haren jarraitzaileek sortutako errealismotik sortua zela. Hauen ustez nobela ez zen, besterik gabe, fantasia iheslaria, gizartearen biziera unez une isla zezakeen literaturaren adar onuragarria baizik. Naturalismoak aurrerago jo zuen, giza izaera jatorriak eta inguruneak aurretik erabakita zegoela esateraino.

Dena den, aurrera egin baino lehen esan dezagun errealismoaren eta naturalismoaren kasuek kritika terminologia modernoan lehenbailehen argitu beharreko arazoa sortzen dutela. Hasieran termino deskriptiboak besterik ez ziren, idazteko estiloak bereizteko bitartekoak. Denborarekin, ordea, label bihurtu ziren, ez testuaren estiloa bakarrik identifikatzeko moduak, baita bere edukia ere, idazlearen pentsakera eta filosofia edota bere sinpatia politikoak. Azken mendeanliteratura motak deskribatzeko sortu diren -ismo- guztiekin gertatu den gauza bera, imajinismoa izan edota sinbolismoa, modernismoa eta abar. Beraz, literatur kritika egiten duenak erne egon beharko du termino hauek erabiltzean, esan nahi duena baino gehiago inplika ez dezan.

Literatur teoriaren arloan Darwinen ideiek piztu egin zuten generoei buruzko interesa, bakoitzaren berezitasunak eta barne arauak zehaztuz. Literaturaren historian lau ziren genero nabarmenenak : dramatikoa, epikoa, satirikoa eta lirikoa, baina kritikak aurretik erabakitako modura erabili besterik ez zuen egiten, batzuetan zein ote zen gorenena eztabaidatuz. Eta erromantikoek termino mekaniko eta hierarkizatzaile horiek betiko baztertu zituztela ematen zuenean, darwinismoak areagotu egin zuen haietarako arreta, nobelari berari aplikatzen saiatzeraino. Ferdinand Brunetiere (1849- 1906) kritikari frantsesak espezie biologikoak bailiran aztertu eta sailkatu nahi izan zituen genero literarioak, Darwinek ezarritako halabeharrezko legeen arabera jaio eta hilko bailiran. Bere Generoen eboluzioaliteraturaren historian obran, ironikoa badirudi ere, Darwinen terminologia erabili zuen hain zuzen naturalismoaren jarraitzaileek proposatzen zutenari kontra egiteko ; literatura bere barne mugetan dagoen zerbait dela frogatu nahi zuen, berez balio duen zerbait eta ez soziologiaren edo sozio-biologiaren adar gisa, Zolaren estiloko avant garde nobelagileek proposatzen zuten bezala.

Gero ere askotan gertatu izan dena gertatu zen : mutur guztiz kontrakoetan dauden pentsalariek guru bera erabil dezaketela juxtu aurkako gauzak frogatu nahi izateko . Geroko urteetan, beharbada, Northrop Frye kritikari kanadiarra izan da generoen arloa gehien aztertu duena.

Karl Marxentzat Shakespearek hamaseigarren mendean idatzitako literatura orduko sistema sozialaren eta errealitate ekonomikoen fruitua da. Marxek, ordea, bazekien ezinezkoa dela literatur lanaren eta sortu duen garaiko zibilizazioaren garapen sozioekonomikoaren arteko ekuazio sinplerik ezartzea. Arte grekoaren kalitatea, nolabait esklabotza mantentzen zuen garaiko oligarkiatik guztiz independentea da, eta Shakespearena ezin da hartu orduan hasten ari zen kapitalismo burgesaren fruitu soiltzat. Hala ere, Marxen doktrinan garbi nabari daiteke bere garaiko literatura dela gizaki pentsatzaileari gehien interesatzen zaiona, irakurlearen egoera sozio-ekonomiko beraren fruitua delako, hain zuzen.

Marxen idaztiek munduko aferetan izan duten eragina hain handia izan da, non literaturari buruzko pentsakera marxista Marxek berak idatzitakoa baino askoz haratago doan, eztabaidarako bi arlo nagusi sortzeraino : bat, literaturari buruzko gauzarik garrantzitsuena berau sortu duen gizartearen produktua izatea baldin bada, zer arrazoi dago literatur obra bat beste bat baino hobea (hots, interesgarriagoa, baliagarriagoa, iraunkorragoa eta abar) dela esateko? Modurik gogorrenean adierazita, esan al dezakegu Lizardiren Biotz-Begietan edo Shakespeareren Hamlet gaur goizeko egunkaria baino baliagarriagoak direla? Zein da artista sortzailearen rola eta balioa? ; bi, literatura halabeharrez gizartearen garapen sozio-ekonomikoaren isla baldin bada, nola balora ditzakegu iraganeko idazleak garapen hori bultzatu edo eragoztearen arabera? Eta gaur egungo idazleek nahi dutena eta nahi duten bezala idazteko askatasuna behar al dute garapen sozialak batez ere lehentasun politikoa duela kontuan hartuta? Azken batez, hogeigarren mendeko zenbait estatuetan errealismo sozialista gisa ezagutu duguna, literatura gobernatzea, funtsean ez al da Platonek bere Errepublika idealerako eskatzen zuenaren antzekoa? Eta eskuin muturreko zenbait idazleren joera faxistak? Literaturari buruzko pentsakera marxistak, ordea, baditu lorpen itzelak ere, eta horien artean hauxe litzateke nagusietakoa : erromantikoen teorietan esklusibismorako joera izugarria zegoen eta marxismoak zerikusi handia du idazkera esanguratsua gisa defini dezakegun literatura mota idaztean, batik bat nobelaren eta zenbait motatako dramaren alorretan (Bertholt Bretcht ikusi besterik ez dugu). Hainbat marxista ospetsu -G. Lukacs eta jean Paul Sartre egiten zaizkigu ezagunenak- gainera lehen mailako kritikoak izan dira, eta ezin ahantzi ditugu teoria marxistak bultzatuta idatzi duten asko eta asko: besteak beste, Edmund Wilson eta Lionel Trilling Estatu Batuetan ; George Orwell eta Raymond Williams Britainia Handian.

Sigmund Freud iraganeko idazle handiak psikologo intuitiboak zirela konturatu zelako interesatu zen literaturan, bere psikoanalisiaren teoriak oinarri zientifikoa emango zion inkontzientearen sena erakutsi zutelako . Bere ustez literaturak, fantasiazko bizia sortu eta bestela erreprimituta egongo liratekeen bulkada erotikoei irtenbidea ematen zielako ; idaztea joera neurotiko horientzat terapia bihurtzen zuelako.

Freudi literaturaren edukia besterik ez zaio interesatzen eta ez du ezer esaten estiloari, generoari edo egitura formalari buruz.

Alabaina, Freuden teoriek, inoiz ez bezala, modan jartzen dute Coleridgek, Yeatsek, Eliotek eta batez ere 1860 ondoko hamarraldian Frantzian poeta sinbolistek hain maite zuten sinboloa. Hitza esanahi askorekin erabiltzen zen arren, funtsean zera esan nahi zuen : artista sortzaileak erabiltzen duen hizkerak ez duela literalki errepresentatzen errealitatea, baizik modu eraginkorrean haragiztatzen dituela errealitateari buruzko sineskera, ideia edo kontzeptu nagusiak.

Bestalde, Freudek berak ez du argibiderik ematen zergatik obra batzuk besteak baino hobeak edo zirraragarriagoak diren, hori horrela dela onartzen duen arren ; ekimen sortzailearen misteriotzat jotzen du, hainbeste miresten zuen Dostoevskyri buruz «artista sortzailearen arazoaren aurrean, analisiak bertan behera utzi behar ditu bere armak« esaten digunean bezala. Literatur kritikarako tresna gisa hartu nahi duenentzat,ordea, Freuden metodoa kezkagarria da zenbait arlotan. Esaterako, ahantzi egiten ditu testuaren idiosinkrazia eta xehetasunak ; Freuden eskolako kritikariak gehiago saiatu dira demostratzen testua nola lotu egia psikologiko unibertsalekin ezaugarri bereizgarriak aztertzen baino. Hori bera esan daiteke Alfred Adler (1870-1927) eta C.G. Jungen (1875-1961) jarraitzaileez ere.

Dena dela, esan beharra dago, mitoak eta ametsak aztertu ondoren Jungek formulatutako arrazaren inkontziente kolektiboaren ideia oso eragin handikoa izan dela zenbait literatur zirkulutan ; gizartearen antropologo askoren lanarekin uztartuta, idazlea xaman gisa hartzen duen ideia sortu du, leinuaren edo zibilizazioaren osasun izpirituala mantendu beharrean legoken apaiza edo apaiz-sendagilea dela ideia, alegia, Ted Hughes poeta handiaren Gaudete-n garbi ikus daitekeen bezala.

 

New criticism edo kritika berria

Unibertsitateko gaia izateak bereizi du hogeigarren mendeko literatur kritika lehenago egiten zen kritika modutik ; horrek eta literatur kritikara jarritako aldizkari mordoa argitaratzeak. Ordu arte abian zeuden kritika mota askok eta askok (historikoak, biografikoak, marxistak, generikoak eta abar) indarrez egin dthe aurrera giro berri honetan, den-denek zenbait kontzeptu aldatu beharra izan badute ere. Baina 1925etik 1960ra bitarteko sasoiak joera berriak ezagutu ditu literatur kritika irakatsi beharrak eraginda, nola hala New Criticism edo Kritika Berria gisa ezagutzen dena. Izen hau, hain zuzen, zenbait amerikar kritikarik 1930etik 1950era hartutako bandera polemikoaren labela besterik ez da, eta batek, John Crowe Ransomek (1888-1974), 1941ean argitaratu zuen bere liburu batentzako izenburu gisa erabili zuen. Denen artean kritika eskola eratu zuten, gero eta printzipio zurrunagoak ezarriko zituena, kideak mundu akademikoan finkatzen joan ziren heinean. Baina, egiaz esan daiteke Kritika Berriak askoz lehenago botata zituela Cambridgen bere erroak, inork eskola izena eman ez bazion ere.

Atlantikoren bi aldetako kritikari askok Eliot hartu zuten gidaritzat : alde batetik, kritika nola egin eredu gisa eta, bestetik, batez ere, literatura ikastea -iraganekoa zein momentukoa- oraindik esanguratsua izan zitekeela demostratzeko, dagoeneko nortasun poetikoa azpimarratzen zuen Erromantizismoak eta ondorengo historiarekiko obsesioak ordu arte izandako xarma galdua zutenean.Elioten garrantziagatik ere, esan dezakegu I.A. Richards izan zela kritika teoria berrien bandera eskuetan hartu zuena eta bere bi obra hauek, The Principles of Literary Criticism (1924, Literatur kritikaren hatsapenak) eta Practical Criticism (Kritika praktikoa) eragin sakona izan dute literaturaren irakaskuntzan. Richarden ideiak batik bat estetikaren eta psikologiaren arloan izan ziren orijinalak eta zera honetan datza bere ekarpenik esanguratsuena : literatur balioiritzien baliotasuna definitzen egindako ahalegina, eta irakurketa prozesua bera komunikazioaren teoriaren termino ia-zientifikoetan neurtzea. Horretarako laboratorioko esperimentuak egin zituen Cambridgeko bere ikasleekin. Aukeratutako poemekin laboratorioko ia isolamenduan egindako azterketak literaturak beharrezko zituen zenbait ezaugarritan jarrarazi zien enfasia. William Empsonek, bere ikasleetako batek, Senen Types ofArnbiguity (1930, Zazpi anbiguitate mota) liburuan definitu zituen kritika berriaren termino nagusiak. Empson anbiguitate terminoetan saiatu zen aztertzen poesiaren esanahi malguaren zailtasuna eta hortik sortu ziren Kritika Berriak hain bereak dituen kontzeptu klabeak : anbiguitatearena, ironiarena eta tentsioarena, hots, hitzen arteko tentsioa, atezua, esanahiaren sortzean.

Laster konturatu ziren, ordea, metodo berriarekin zenbait poeten obra (Eliotena, Rilkerena, Unamunorena edo Shakespearen sonetoak, adibidez) irabazian irteten baziren ere, beste batzuek, poema narratiboek eta dramatikoek oro har, galduan ateratzen zirela, barne lotura ezberdina dutelako hain zuzen, Derek Traversik bere An Approach to Shakespeare (Shakespearenera hurbilduz) obran garbi adierazi zuen bezala. Geroago, bidean ezinikusi eta ulertezintasun ugari utzita, F.R. Leavisek kultura orokorki aztertu ahal izateko kritika estiloa garatu zuen, non literaturaren azterketak teologiaren tokia hartuko zuen kritika ahalegin gorenen gisa ; eta zenbait nobelagiletara jo zuen (Joseph Conrad, D.H. Lawrence...) bizi-arnasa eta bizi-moraltasuna gailentzen zirelako haiek bizitzaz zuten ikuspegian.

Amerikarren lana izan zen New Criticism hori bete-beteko sistema teoriko gisa adieraztea . Estatu Batuetan Cleanth Brooksek (1906) eta Robert Pen Warrenek (1905) munduko unibertsitateetan irakurri eta erabili zen antologia argitaratu zuten, Understanding Poetry (1938, Nola ulertu olerkia) «pentsatuz poesiak irakastea merezi badu, poesia bezala merezi duela irakastea eta ez egia historiko, biografiko edo moralaren izenean« . Erabat eta zehatz saihesten dituzte ikuspegi historikoak eta testuaren beraren baitan jartzen dute arreta.

Beharbada Rene Well austriarrak eta W.K. Wimsatt amerikarrak egin dute Kritika Berriaren defentsarik definitiboena, aldebatetik, «ezin dela idazlearen xedea edo intentzioa aintzakotzat hartu arte literatur artean arrakasta neurtzerakoan» azpimarratuz eta, bestetik, sailkapen kritikoa poemaren efekto psikologikoaren arabera egitea falazia hutsa» dela onartuz. «Testua dago bakarrik, testua hesterik ez».

Kritika Berriak arrakasta handia izan zuen ikasgeletan ; ez zegoen idazleei buruzko informazio mordoa jaso eta ikasi beharrik, eraginak, mugimendu historikoak, generoak ... ez ziren guztiz garrantzizkoak kritika lanera makurtu baino lehen ; testua denentzat zegoen irekita eta kritikari orok zeuzkan zabalik ate guztiak. Dudarik gahe, igo egin zuen ulerkuntza maila eta zorroztu egin zituen artikulu honen hasierako «Nola funtzionatzen du literatur lanak?» galderari emandako erantzunak. Baina ez zion erantzun zehatz formulaturik ematen bigarrenari : «Zein da literaturaren balioa?, Inplizituki, ustezkotzat ematen zuen bere metodologiari hobekien makurtzen zitzaiona zela literaturarik hoberena, baldin eta -Leavisek egin zuen bezala- isilean zenbait inperatibo moral gehitzen ez bazitzaizkion «egiazko azterketaren» osagarri modura.

Gure ustez, Kritika Berriak literaturan gehien miresten zituen ironia, anbiguitatea eta ńabardura motak, asko irakurri duen irakurle sofistikatu eta argiarenzat dira batez ere erakargarri, nahiko elitistak, hau esaterikWilliam Miehael Harnett : «Still Life with Letter».<br><br>

 

`Berria' baino berriagoak: estilistika eta estrukturalismoa

Kritika Berria hasieratik izan zen zoritxarreko labela, bere sorreran dagoen Modernismoarena bezalaxe, guztiari etortzen baitzaio herria gehiago izango ez den garaia . Azken berrogei urteotan ahalegin handiak egin dira Kritika Berriaren testuarekiko ustezko impassea gainditzeko. Apika, labelik gaheak izan arren, unibertsitateetako antzerki ikasketetan egin diren saioak ildo horretatik doaz. Behin eta berriro azpimarratu da antzerki obrak ez direla «poema dramatikoak», antzezteko testu gisa analizatuta ulertzen direla ondoen, antzerkiaren historiaren eta teoriaren testuinguruan.

Honek dramaren kanon klasikoa hobetoulertzen ahalegintzeaz gain itxuragabe zabaldu ditu egiazko drama biribiltzen duten osagarriak, eta beren balioa aitortu die, adibidez, kaleko antzerkiari, ertzekoari, leinukoari, folk antzerkiari, mimoari eta musikalari, berez esanguratsuak izanik, era berean, klasiko handiak argitzeko oso baliagarriak baitzaizkigu. Arlo honetan, beharbada, Peter Brook (1925-...) zuzendari britainiarra izango da eragilerik ezagunena ; bere The Empty Space (1968, Espazio Hutsa) ikusi hesterik ez dago. Baina eremu honetan bada oraindik erabaki gabeko galdera : ea antzerki ikasketak drama literatur kritikaren arlotik ateratzen ari diren aparteko gaia izateko edo ea, Aristotelesen garaitik gertatu den bezala, literatur kritika erronka jaso eta ikuspegi berria bereganatzeko gauza den, era berean berezko ekarpen baliagarriak egiten dituen bitartean.

Dramaren arloko garapen hauek erabat sintomatikoak dira teoria kritikoaren aurrerapenekin gertatzen ari denari buruz, asko eta asko, oro har, komunikazioaren teoria bezala ezagutzen dugunarekin lotuta baitaude, horrela hizkuntzalaritzaren, soziologiaren eta psikologiaren arloetako intuizioekin amalgama bat eginez. Guztiz baliagarri izan diren bi ildo ikus ditzakegu estilistikan eta estrukturalismoan, bata non hasten den eta bestea non bukatzen den esatea zaila den arren.Egia da mendeetan zehar estiloa behin eta berriro erabili izan dela testu barruko hizkerari buruzko bereizgarriak adierazteko, generoarenak eta garaiarenak azpimarratzeko egin den bezalaxe. Estilistika modernoak, ordea, metodologia zehatzago bat eraman nahi du gai honetara ; berezko gaia bainoago hizkuntzalaritzaren eta literatur kritikaren arteko gurutzaketa da. Hasierahasieratik zera baieztatzen du, edozein ideia edo kontzeptu modu askotan adieraz daitekeela eta egileak -oharrez zein ohargabe, barrutik atera zaiolako edo irakurlearen gustuak nahiz generoak hala eskatuta- erabaki egiten duela zein hitz mota erabiliko duen, Espainian Damaso Alonsok behin eta berriz azpimarratu duen bezala.

Estilistikak bere gain hartu du egileak aukera zezakeen eremu linguistikoa baloratu eta sailkatzeko lana, testu baten gainazal linguistikoa nabarmentzeko moduak identifikatuz : adibidez, adierazpideetan, onartutako arau batetik urrun daitezkeen edo nola erro daitezkeen, errotze hau hitz klabea baita literatur estilistikan. Orduan, sailkapen hauek edozein testuri aplika dakizkioke, bere aditzaren aldetiko bereizgarriak aztertzeko, adibidez. Askoz gehiago erabili izan da estiloaren hainbat bereizgarri zenbait literatur forma edo sasoiko ezaugarriak diren berretsi edo ukatzeko, edo gure intuizio inpresionistaren fruitu. Erabili izan da ere idazleen «literatur hatz-aztarnak» bakandu eta testu anonimoak edo eztabaidatuak norenak ote diren erabakitzeko. Ildo beretik, esan daiteke prozedura hau guztiz baliagarria izan zaiola literatur kritikari demostratzeko testu bat, edozein testu, ez dela hitzen pilaketa soila, Kritika Berriaren jarraitzaile muturrekoenek baiezten zuten bezala, edo mezu mordoa, informazio semantiko hutsa, bestelako zerbait baizik, estilistikaren aldekoek diskurtso deitzen dutena. Egileak bere testuarentzat hartu duen diskurtso motak ia guztiz baldintzatuko du irakurleak mezua jasotzeko modua ; beraz, zenbat eta hobeto ulertu eta kuantifikatu modu hori, hainbat eta errazago ulertuko dugu nola funtzionatzen duen testuak.

Iraganean gertatu ez den bezala, estilistikak ez du literatur kritikaren tokia hartu nahi, baina eskuetan jartzen diona garrantzizkoa izan arren, ezin uka estilistikak bere azken hitza esan eta gero oraindik bete gabe gelditzen dela literatura benetan estimatzeko zeregina. Bi horiek ez dira gauza bat eta bera, eta estilistikak onartu egin behar du bere bitartekotza funtzioa.

Estilistika modu askotan gerta dakioke baliagarri kritikariari : hitzaren ńabardurak eta xehetasunak deskribatzeko hiztegia eskaintzen dio eta Kritika Berriaren hutsaldiko muga estuetan itxi ordez hizkuntzaren erabilpen posible guztiekin konparatzen du, hitzaren zenbait aberastasunen alde egin gabebetiere, nola anbiguitatea, hala ironia, paradoxa eta abar. Estilistikak, ordea, badu Kritika Berriarekin batera eragozpen handi bat : hizkuntzalaritza teknikak errazago aplika dakizkioke poema liriko baten exegesi miniaturistari nobela oso bati baino. Prosan askoz latzagoa da zer aukeratu behar dugun erabakitzea, zein lagin jaso, zein arlo landu eta agerian gelditzen da analisi ustez zehatzenaren osotasunik eza. Bada oraindik beste zerbait G.N. Leech eta M.H. Short bezalako kritikari tradizionalek estilistikari leporatzen diotena : hizkuntzalaritzatik hartu duten hiztegi espezializatu horrek zerikusi handia duela antzinako erretorika klasikoarekin . Nolabait esateko hesi bat altxatu da terminologia hori erabili nahi dutenen eta nahi ez dutenen artean, hesi bat ere kritikaren eta irakurleen artean, estilistikaren hizkera pribatuak unibertsitate kutsua hartu baitu, handiegia askoren iritziz, agian estilistikak kritikari eskaini dizkion abantaileengatik ordaindu beharreko prezioa.

Estrukturalismoa, bestalde, semiotika edo semiologiarekin, zeinuen zientziarekin, lotuta etorri zaigu, eta hasieratik esan dezagun literatur kritikari ekiterakoan ez dela batere erraza euren arteko mugak ezartzea.

Lehenengo terminoa askoz onartuago dago Estatu Batuetan, seguruenik sortzaileari zor zaion begiruneagatik, C.S. Pierce (1839- 1941) amerikar fisikari eta logikaria izan baitzen asmatu zuena. Bigarrena gehiago erabiltzen da Europan, Ferdinand de Saussure (1857-1913) suitzarrari esker. Estrukturalismoa, funtsean, Mendebaldeko errealitatearen kontzeptuari desafioa bota dion pentsakera mota da, oinarrian -Darwin, Marx, Freud eta Einsteinen ondoren- mundua ez dagoela termino absolutuetan ezagutu eta sailka daitezkeen objektu independenteez egina esaten duena. Gauzak hautematen ditugun heinean dira, eta hautematea objektibitatea ezinezko egiten duten zenbatezinezko faktorez dago gobernatuta : beraz, nolabait, guk geuk sortzen dugu hautematen duguna. Horregatik, hain zuzen, behatzailearen eta behatuaren arteko erlazioa besterik ezin dugu ezagutu ; hau da errealitatearen funtsa. Hori horrela bada, ez dago ezer, ez gauzarik ez esperientziarik, bere baitan esanguratsua denik; bakar bakarrik, harremanen sarean, egituraren barruan dira esanguratsuak, egitura horren zati direlarik.

Ildo horri jarraitzen badiogu, esanahiaren prozesua, hots, esanahia suposatzen duten zeinuak egitearena, uste baino askoz prozesu zabalagoa izango litzateke : giza jokaera guztia -jatea, kirola, janztea, politika ...- gure munduarekiko harremanei buruzko zeinugintza besterik ez da. Horregatik estrukturalista nagusien ahalegina, Claude Levi-Straussena batik bat, horretara zuzenduta dago : zeinugintza prozesu horrek gizartean funtzionatzeko dituen arauakaurkitzera, hain zuzen. Ahozko eta idatzizko hizkuntzak ez dira zeinu horiek egiteko modu bereziak baino, eta literatura hizkuntzak erabiltzeko modu bat besterik ez da.

Guk egiten ditugun zeinuak, literatura barne, ez dira ulergarriak errealitate objektibo bati buruz ari direlako -ez baitago halako errealitaterik edo ezagutezina baita bederen- baizik guk bizi dugun errealitatea sortzeko erabiltzen ditugun egiturak ezagutzea ahalegintzen digutelako. Antza denez, prozesu hau garunaren funtzionamendutik sortua da, horri buruz ezer gutxi dakigun arren. Hauxe da suposizioaren gakoa : oposizio binarioen behatzean, gauzen arteko oinarrizko harremanen kontrastean -gorria eta berdea adibidez, zirkulua eta karratuaoinarrituta eraikitzen dugula gure egiturazentzua . Horiek berez ez dute esanahirik ; egitura orokorrarekiko harremanetan dira esanguratsuak : adibidez gorriak
Hizkuntzaren funtzionamenduan oso ongi ikus daiteke hori ; hitzek Europa Mendebaldeko hizkuntzetan behintzat, normalean ez dute eztabaidatutako fenomenoa errepresentatzen.

«Etxe- hitzaren soinuan edo forman ez dago bizitzeko erabiltzen dugun adreilu, harri eta egurrezko eraikina adierazi nahi duenik ; hitzek, egitura ulergarriaren barruan, hizkuntzaren barruan, bakarrik hartzen dute esanahia, haren baitatik kanpo ez izaterik ez dutelako.

Saussurek, langue eta parole-ren arteko bereizkuntza eginez adierazi nahi izan zuen nola funtzionatzen zuen honek. Gurean, langue « hizkuntza» hitzarekin itzuli dugueta «hizkera» hitzarekin, berriz, parole. Zein bere aldetik bakanduta ikusirik, banakako parole adibideek kaotikoak dirudite, formarik gabeak; komunitate edo gizarte batenbarruko langue-ren arauei lotzen zaizkielako dute komunikaziorako esanahirik.

Literaturari lotzen gatzaizkiola, esan dezakegu kritikari estrukturalisten zereginnagusia literaturaren langue edo hizkuntza bereiztea izan dela, eta banakako testuak hizkuntza horrekiko parole edo hizkeraren adibideak izango lirateke. Sarritan, literaturaren poetikaren bila» jardutea deitu izan zaio. Kritika estrukturalista literaturara generoen bitartez eginiko hurbiltze prozesu bezala ikusiko genuke, «literaturatasun hutsez» komunikatzen duen moduarekin bategite saio modura. Testuinguru honetan, ez dago Northrop Fryeren Anatomy of Criticism (1957, Kritikaren anatomia) bezalako obrarik. Baina literaturaren poetika»-ren bila diharduten askoren, batez ere frantsesez idazten dutenen dogmarik funtsezkoenak dio ez dagoela hizkera literariorik zentzua ematen dion hizkuntzarekiko guztiz aratza edo inozentea denik. Literatura, beste edozein zeinu-sistema bezala, harreman hautemaleak jasotzeko modua da eta ez modu sinplista batean ulertutako «errealitatea»» bakarrik ; baina jasotze prozesu horretan agertutako egiaren bertsioa ulertu eta kontrolatu nahi du, eta, hori egitean, halabeharrez, jasotzen duen egia edo errealitatea aldatzeko ahalbidea erakusten du. Estrukturalista askorentzat horixe da artearen eta literaturaren osagairik funtsezkoena ; hitz bat hautatzeak, forma bat hautatzeak errealitate alternatiboak sortaraz zitzaketen beste hitz eta formen hautatze posiblea suposatzen du. Errealitate alternatiboak inplikatzeko ahalbide honi begiratzen badiogu, esan dezakegu literatura oro dela iraultzailea ondorioari gagozkiolarik, nahiz eta bere edukiak itxura kontserbadorea izan ; zeinuak ulertzeko prozesuan irakurlea konturatu egiten da noraino den arbitrarioa haien funtzionamendua, ez dutela aurrez ezarritako konnotaziorik eta, aldiz, teorikoki infinitoak izan daitezkeen esanahiak har ditzaketela etengabe, guk egitura osoa nola ulertzen dugun, harexen arabera. Beraz, guk geuk errealitate berria egitera gonbidatzen gaituzte. Nolabait horrek esplika dezake zergatik izan diren James Joyce eta Samuel Beckett bezalako idazleak kritika estrukturalistaren faboritoak : modu ageriagoan gelditzen delako haien idazkeraren zeinusistemaren arbitrariotasuna.

Estrukturalismoaren inplikazioek adar luzeak dituzte ez bakarrik hizkuntzalaritzaneta literaturan, baita antropologian, soziologian, psikologian, ekonomian eta fisikan ere. Agian hain handinahiko izateak bultzatu ditu kritikari asko horiei buruz eszeptiko izatera ; lehen marxismoarekin gertatu zen bezala, galdera guztien erantzuna izan nahi du, baina oso da zaila hauetako zenbait erantzun onartzea den-denak onartu gabe. Badira uste dutenak estrukturalista askotxo dabilela estrukturalismoa bera definitu eta argitu nahian esplikatu beharko lituzketen testuen kalterako. Eta estrukturalismoarekin batera sortu eta harekin estuestu lotuta dauden beste zenbait korronte ere ildo bertsutik doaz, bai formalismoa bai fenomenologia eta dekonstrukzionismoa.

Aurrera egin baino lehenago lau hitz esango ditugu horien arteko nagusiari, errusiar formalismoari, buruz.

Errusiar formalismoa Lehen Mundu Gerra garaian Errusian literatur teoriari buruz sortutako mugimendu berriztatzailearen izena da. Hiru fase edo aldi nabarmen daitezke mugimendu honen garapenean : hasierak 1915etik 1920ra bitartean jarriko genituzke, Eichembaum, Jakobson eta Sklovski, besteak beste, arazo teorikoak baztertu eta estetikatik, psikologiatik eta historiatik hartutako axioma zaharrak erabiltzen zituen zientzia akademiko baten aurka altxatzen direnean. Literatur testuen kritika inmanentea eskatzen dute, subjektibismo estetiko eta filosofikotik askatutako literatur lanen azterketa zientifiko eta objektiboa. Bi lan nabarmenduko dira bide berriak kaleratzeko momentuan, Jakobsonena eta Sklovskirena : forma azpimarratuko dute hizkera poetikoaren bereizgarririk nagusitzat, poesia «berezko balioa duen hitzaren osaera» gisa definituko dute eta literaturatasuna hartuko dute literatur zientzia posible baten objektu bakar bezala.

Lehenengo aldi horren amaiera aldean mugimenduak indarra hartuko du eta eremu akademikoetan ezarriko da.

Bigarren fasean, printzipioen garapenaren eta sistematizazioarenean, literatur zientzia autonomoa sortzen saiatuko dira literatur materialen baitako bereizgarrietan oinarrituta. Jakubinskik hizkera poetikoaren eta egunerokoaren artean egiten duen bereizketa izango litzateke abiapuntua, eta Jakobsonek hizkera »poetikoaren»» eta ,cmozionalaren» artean egiten duena. Gero, hauek ere, diskurtso oratorioa» aztertzen jardungo dute, literatur diskurtsotik hurbilen ikusten dutelako eguneroko hizkeran ; hortik dator poetikaren ondoan berpiztuko litzatekeen erretorika» ezarri beharra.

Marxismoaren ordezkariek (Lunatxarski, Kogan, Polianski, besteak beste) egindako kritikari aurre egin behar dioten momentuan hasten da hirugarren aldia, kritikari marxistek giza sentiberatasunik eza eta ihesbide burgesa defendatzearen salaketa egiten baitiete. Badirudi formalistek literaturaren autonomia defendatu eta historizismoa arbuiatu izana zeudela salaketa horren oinarrian. Hori dela eta, 1927tik aurrera zenbait aldaketa soma daiteke formalisten artean, literatur lanaren azterketan inmanentismo itxia gainditzera bultzatuko dituztenak.

Eichembaumek, esaterako, gai berriak jorratzen ditu : irakurlearen harrera eta idazlearen giza egoera. Jakobsonek berak zera dio 1933an idatzitako Zer da poesia? obran : «Ez Titianovek, ez Mukarovskyk, ez Sklovskik eta ez nik neuk, ez dugu esaten artea bere baitako zerbait dela ; aldiz, giza eraikuntzaren zatia dela erakusten dugu, besteekin harremanetan dagoen osagarria, osagarri aldakorra, artearen eremua eta beronen giza egiturarekiko harremanak etengabeko aldakuntza dialektikoan daudelako».

Hala ere, 1930 inguruan dogmatismo estalinistak gero eta gogorrago erasoko dio formalismoari eta, harik eta Stalin hiltzen den arte, idazleek ezin izango dute ezer berririk argitaratu. Horregatik, 1950eko hamarraldian ezagutuko dira Mendebaldeko Europan eta Estatu Batuetan formalisten lanak, V. Erlichen, R. Jakobsonen eta batez ere T. Todoroven Literaturaren Teoria liburuari esker.

Hogeigarren mendeak aurrera egin ahala, gero eta gehiago azpimarratu dira estrukturalismo mota guztien ahuldadeak.

Egia da estrukturalismoak literatura, inolako alderdikeriarik gabe, kulturaren eta komunikazioaren testuingururik zabalenean aztertzeko erabakia hartua zuela, «baina badirudi zenbait kasutan itxura iraultzailea hartu duela literatura hori sortu den gizarte ustez ustela baloratuz», Richard Duttonen ustez, bederen. Bada bigarren bat, nire ustez askoz sotilagoa dena. Estrukturalismoak dio literatura bere baitatik kanpo ez dela ezer, testu baten barruan zera dela benetan inporta zaiguna : forma eta estiloa nola elkartzen diren komunikazio mota sortzeko; egilea eta hark aukeratutako gaia inzidentalak direla gizakiak egindako orok nahitaez zerbait komunikatu behar duela dirudien mundu inpertsonal batean. Ezbairik gabe, defenda daitekeen argudioa da, baina badirudi literatura idazten edo irakurtzen dugunon xedeetatik urruti samar gelditzen dela.

Hala ere, estrukturalismoa guztiz garrantzizkoa izan da literatura komunikaziorako bitarteko askoren arteko beste bat baino ez dela azpimarratu duenean, eta bitartekotza lana dela bere zeregin nagusietakoa. Bestalde, eskoletan eta gizartean eman zaien estatusa kontuan hartuta, liburu inprimatuak izan dira Berpizkundetik hona komunikaziorako bitartekorik pribilejiatuena eta eraginkorrena Mendebaldeko munduan. Beraz, noraino itxuratu du horrek guztiak gure munduari buruzko irudia, noraino sortu du gure errealitateari buruzko kontzeptua? Platonek zioenez, liburuak eta hitz idatzia ez ziren berak Sokratesengandik jasotako elkarrizketa eta debate irekia bezainegiatiak. Agian estrukturalismoaren perspektiba izan dakiguke interesgarriena zineak eta telebistak hitz idatziari eta orrialde inprimatuari bota dion azken erronkari behatzeko orduan.

Azken batez, beharbada, ez dago behin betiko literatur kritikarik. Edozein eskola jarraitzen dugula ere, literatura ulertu eta estimatzeko zenbait galdera erantzun besterik ezin izango du egin, nork bere erlatibotasunaren ikuspegitik. Bestalde, gai honi buruz zenbat idatzi den ohartzeak badirudi esateko ezer gutxi gelditu delako inpresioa ematen duela. Literatur kritikaren historiak, aldiz, juxtu aurkakoa frogatzen du, beti dagoela zerbait berririk esateko. Zenbat eta literatura gehiago idatzi orduan eta aberatsagoa eta zabalagoa izango da gizakiari, gizarteari eta komunikazioaren izaerari buruz izango dugun ikuspegia, ezbairik gabe aukera gehiago izango ditugu kritikarako ildo berriak urratu ahal izateko, jakinik horietako bakar batek ere ez dituela lehengoak baztertuko, osatuko baizik.

Ez dago literatura ulertzeko lasterbiderik ; ahalik eta ikuspegi gehien izan ditzagun, ez dago testua behin eta berriro irakurri eta beroni buruz behin eta berriro gogoeta egin beharra bezalakorik. Irakurketa eta gogoeta, ordea, askoz zorrotzagoak eta konstruktiboagoak izango dira beste kritikariek irakurri eta pentsatu dutenaz jabetzen bagara : ez dago literatur kritika aztertzeko beste justifikaziorik.