Departamento de Cultura y Política Lingüística

Gizarte jakintza»Gizarte gaiak

Antimilitarismoa, ekologismoa eta feminismoa: mugimendu berriak al dira?

Manifestazio feminista.<br><br>

 

Modernitateari erantzuten

Azken hamarraldietan bizi izan dugun gizartearen modernizazio prozesuak zenbait alor hartu ditu bere baitan. Lehenik eta behin, ekonomia eredu kapitalista, hau da, kapitalaren metatzea eta kapitalaren eta lanaren arteko lehiakortasuna; natura eta ingurumena biziki aldatu dituen industrialismo teknologikoa ere darama modernizazio prozesuak; eta hirugarrenik, gizartearen eta komunikabideen kontrola areagotu eta industria eta teknologiagune militarraren inguruan egituratutako botere militarrean sakondu du. Azken batean, indarkeria erabili ahal izateko botere monopolista indartuta atera da. Fenomeno eta alderdi horiexek hartu behar dira kontuan, Anthony Giddens britainiar soziologoaren ustez, modernizazio prozesuak eragin duen egungo zibilizatze egoera ulertzeko.

Gizarte sistema modernoaren lau dimentsio horien garapenari aurre egiteko beste horren beste mugimendu sozial ditugu, ideia politiko berriak abian jarriz, modernizazio prozesuaren dinamika eta ondorioak geldiarazi nahi dituztenak.

Mende eta erdi luzez, langileen eta sindikatuen mugimenduak egin dio aurre prozesu honen lehen seinaleari, gizarte ondasunak ekoiztu eta banatzeko eredu kapitalistari, alegia. Ez dugu gai honetan orain sakondu nahi, idazlan honek atal bereziak eskainiko baitizkio. Gure helburua modernitatearen gainerako seinaleetan datza.

Izan ere, industrialismoak mugimendu ekologista izango du aurrez aurre; gizarte kontrolari aurre egiteko eskubide demokratiko eta giza eskubideen aldeko mugimenduak agertuko dira eta horien artean mugimendu nazionalistak eta nazioarteko elkartasun mugimenduak; eta militarizazioaren parean mugimendu bakezale eta antimilitarista.

Eta feminismoari buruz, zer? Hori izango da irakurleak bere buruari egiten dion galdera.

Arras erraza da erantzutea: gizarte modernizazioaren lau seinale edo alderdiei egiten die aurre feminismoak, eta nonahi atzeman daiteke gainerako mugimendu sozialekin batera bizi dugun mende bukaera honi bestelako dimentsio ideologikoa ematen.

Zenbaitzuen teorien arabera (Fukuyama, Bell, Aron, Popper…), historiaren eta ideologien bukaeran bagaude ere, mugimendu ideologiko berri hauen jarraitzaile eta ikertzaileek kolore anitzeko egoera batean gaudela diote; kolore anitzekoa eta ez bi kolorekoa soilik (sozialismoa-kapitalismoa), zeren eta ideologia “berrien” ezaugarrietako bat dibertsitatea baita eta dibertsitate horretan dauden kolore guztiak elkarrekin nahastu eta geografian barrena sakabanatzen baitira.

 

Benetan al dira “berriak”?

Esan ohi da 1968. urtea dela mugimendu sozial berri hauen sorburu, eta ez da kasualitate hutsa. Urte horren inguruan mundu osoan, Mendebalde garatuan (Frantzia, Estatu Batuak, Italia…), Ekialdeko herrialdeetan (Txekoslovakia) edo Hirugarren Munduan (Mexiko…), hala ikasle eta langileek, nola emakume eta aktibista politikoek aurre egin zieten Gerra Hotzak eragindako egoerari eta Bigarren Mundu Gerrak utzitako mapa politikoari; mapa horren puntu beroak ezin ditugu ahantzi: Vietnam, Maoren Txinatar Iraultza, Kuba edo politikoki deskolonizatutako Afrika.

Hori bada bere sorburu historikoa, zertan datza bere berritasuna? Zeintzuk dira bere helburu, estrategia eta metodo “berriak”? Zeintzuk dira antolatzeko dituen “forma berriak”? Proposamen ideologiko, antimilitarista, ekologista edo feminista horien berritasuna onarturik, ez dugu ahantzi behar “berritasun” hori lotuago dagoela fenomeno zikliko baten emaitzekin, interpretazio eredu baten krisiarekin eta beste alternatiba batzuk sortzeko beharrarekin, benetan berriak diren proposamen eratzaile, programatiko eta ekintzaileekin baino.

Lotura hori are nabarmenagoa da aurretikizandako esperientziekin alderatzen badugu, hau da, langileen eta sindikatuen mugimenduaren hastapenarekin, eta lehendabiziko anarkista, sozialista eta komunistekin.

60.eko hamarraldian, mobilizazioaren aldeko ziklo berriak sortu zituen proposamen ideologiko berriek, aurrekoak agortuta izanik, gehien bat gazteriarengan eta unibertsitarioengan izan zuten eragina.

Ronald Inglehart ikertzaileak, besteak beste, ziklo mobilizatzaile eta ideologiko berri hau postmaterialismo izeneko interpretazio kulturalaren ikuspuntutik azaldu du. Mendebaldeko gizarteetan gertatu diren iritzi eta jarrera aldaketak aztertzean, agerikoa da norbanako zein egiturari dagokion balore sistema biziki aldatu dela, eta balore postmaterialistak nagusitu direla.

Gai ekonomiko-banatzaileak bigarren mailan utzita, balore aldaketak auzi soziopolitikoan nortasunaren aldeko eskaerak eta “Lebenswelt” delakoa (bizi mundua) ekarri ditu.

Hori guztia esanik eta garai eta leku zenbaitetan gertatu diren dinamika antolatzaile eta mobilizatzaileak hasieratik onarturik, goazen, bada, gure ustez garrantzitsuenak diren hiru mugimendu “berriak” aztertzera.

 

Militarismoa, teoria suntsitzailea eta antimilitarismoa

Botere militarrari eta geroz eta militarizazio handiagoari aurre egiteko, 60.eko hamarralditik aurrera ideia eta jardun antimilitaristak hedatuz joan dira. Pentsamolde horien arabera, Estatu modernoak, bere egitura eta dinamiken bidez, militarismo izeneko fenomenoa ahalbidetzen du. Militarismoa indarkeriaren monopolioa baino gehiago da: beste estatu eta nazioekiko harremak ezezik, barneko indar kritiko eta aurkariekiko harremak ere bitarteko militar, polizial, teknologiko, ekonomiko eta kulturalen inguruan antolatzen ditu.

Vicenç Fisas kataluniar ikertzaile antimilitaristak laburbildu bezala, militarismoa herritarrak eta gizarte zibila kontrolatzeko indar polizial eta militarren eta itxura zibileko beste indar armatuen saiakera da, etengabe handituz doan saiakera. Militarismoa ez da soilik gerra garaietan adierazten, izan ere, egoera normalean “in crescendo” gauzatzen baita gizarte harremanetan, herrialdeko lurraldeetan eta estatuko aurrekontuetan.Hain zuzen ere, estatuen dinamika militarren aurka altxatzen dira mugimendu bakezale eta antimilitaristak, proposamen eta engaiamendu berezi eta alternatiboak plazaratuz, kanpainen eta lan taldeen bitartez.

Gerra eta adierazpen militarren aurka dauden hainbat talde bakezalek bat egiten dute erlijio sinesbideekin, esaterako kuakeroak, Jehovaren testiguak, mormoiak, e.a.

Beste batzuk, ordea, gerra konkretu baten ondorio suntsitzaileen aurka antolatzen dira (Vietnam, El Salvador, Mendebaldeko Sahara, Pertsiar golkoa, Kosovo…). Beste zenbaitzuek militarismoaren atalik nabarienari aurre egiten diote. Azken horien artean honako hauek koka ditzakegu: eragozpen fiskala, hots, armagintza eta herrialdearen defentsaren gaineko zergak ordaintzeari uko egitea; armen inguruko ikerketa, produkzio eta salerosketaren aurkako kanpainak; alde bateko desarme nuklearraren eta, ahal dela, arma nuklearrak dituzten herrialde guztiak desarmatzearen aldeko erakundeak; zerbitzu militarraren kontrako kontzientzia eragozpena eta intsumisioa, gurean hain ezagunak direnak, edota beste hainbat eta hainbat adibide. Horiek guztiek hartzen dute parte antimilitarismoaren mugimenduan.

Mugimendu bakezalea askotarikoa eta aberatsa dela ikusirik, goazen, bada, aztertzerasekulako garrantzia eta arrakasta mobilizatzaile eta ideologikoa izan duten zenbait kanpaina eta mugimendu. Europan, Bigarren Mundu Gerraren ondotik, lau mobilizazio edo mugimenduk utzi dute aztarna ideologiko nabarmena.

• Denboran urrutien dagoena eta lehendabizikoa, arma nuklearrak ezabatzearen aldeko kanpaina izan zen. 50.eko hamarraldian Frantziak eta Alemaniak bultzatutako Europar Armadaren proiektua geldiaraztea lortu zuen. Indar ezkertiar eta antifaxistak biltzen zituen Bakearen Munduko Batzordeak antolatu zuen kanpaina, bukaeran Moskuk eta sobietarren aldeko erakunde bakezale eta politikoek kontrolatzen bazuten ere.

• Hurrengo mugimenduan, 60.eko hamarraldian, alde bateko desarmea eskatzeko kanpainak egin ziren. CNDk Britainia Handian egin zuen bezala, kanpainotan nork bere gobernuari eskatzen zion desnuklearizazioaren lehen urratsak egin zitzan, armagintza eta defentsa nuklearrak erabat baztertuz. Britainia Handiaz gain, Alemanian ere hainbat talde eta kanpaina abiatu ziren.

Alemaniako kasuan, Eliza Protestantearen parte hartzea azpimarragarria izan zen, bazko garaian arma nuklearren aurkako jardunak eta ibilaldiak antolatu baitzituen, bereziki Estatu Batuek Alemanien zituzten armen kontra.• 70.eko hamarraldian, mugimendu antimilitaristak gai nuklearrak alde batean utzi eta gerraren hondamendiak, inperialismoa eta armadetan parte hartzea salatzeari ekin zion. Ezker Berriaren inguruan bildu ziren ikasle eta gazteek sozialista eta komunista “ofizialei” buruz zuten iritzia guztiz kritikoa zen, eta Vietnameko gerra beren protesta eta eskarien gai nagusia bihurtu zen.

• Laugarren mugimendua 1979. urtean sortu zen, Helmut Schmidt Alemaniako kantzelari sozialdemokratak hala eskaturik, NATO erakundeak “Erabaki Bikoitza” hartu zuenean. Batetik, tiramen ertaineko 500 misil nuklear ezartzea (500-5.000 kilometroko tiramena) Estatu Batuek Mendebaldeko Europan zituen baseetan (Alemania, Britainia Handia, Italia, Belgika eta Herbehereak), eta, bestetik, presionatzea bi aldeko negoziazioei ekiteko Varsoviako Itunarekin Genevan, Ekialdeko erakundeak arma nuklearrak ken eta suntsi zitzan.

• 80.eko hamarraldian milioika herritarrek esku hartu zuten desarme nuklearraren aldeko talde eta kanpainetan, Europako bi aldeetan. Azkenean, 1987. urtean R. Reagan-ek eta M. Gorbatxov-ek arma ertainak suntsitzeko hitzarmena sinatu zuten, nahiz eta horrek Europako desarmea guztiz burutu ez.

Azkeneko fase honetan, Europan desarme nuklearraren aldeko mugimendua izugarri hedatu zenean, E.P. Thompsonen teoria “suntsitzaileak” indarra hartu zuen.

Teoria horren arabera, Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren industria eta teknologia militarren hazkunde geldiezinak biosferaren beraren bizia arriskuan jartzen zuen, gerra nuklearraren mehatxua gero eta handiagoa baitzen.Espainiar Estatuan ere gertatu ziren mobilizazio handiak, Espainia NATOtik kanpo gera zedin. Felipe Gonzalez sozialistaren gobernuak agindutako NATOri buruzko erreferenduma egin behar izan zuen 1986ko martxoaren 12an. Emaitzen arteko aldea txikia bazen ere, baiezkoak irabazi egin zion (bozken %50,4) mugimendu bakezale indartsuari.

Hego Euskal Herrian NATOn jarraitzearen inguruan, ezezkoak 20 puntuko aldearekin garaitu zuen; halaber, ezezkoa Katalunian eta Kanarietan ere nagusitu zen.

Espainiako eta Euskal Herriko mugimendu antimilitaristak galtzaile atera arren, NATOren aurkako borroka horren oinordekoa kontzientzia eragozpen mugimendua dugu.

1988. urtetik aurrera intsumisio kanpainak presio handia egin du gizarte mailan derrigorrezko soldadutzaren kontra. Azkenik Partido Popularrak, agintean 1995. urtetik, 2000. urtetik aurrera armada profesionala antolatzea erabaki du.1970. urtearen hamarraldian zehar higikunde ekologistak punta-puntako papera jokatu zuen. Ez dira haren eskakizun guztiak bete, baina lorpen batzuk eskuratu ditu behintzat, besteak beste zenbait estatu industrial handiren garapen nuklearrerako programak geldiaraztea eta murriztea.

1980. urtearen hamarraldian, berriz, gero eta gehiago zabaldu zen higikunde ekologistaren eragina. Eguneroko hizkuntza, eliteen hizkuntza eta are hizkuntza ofiziala ere, lexiko ekologistatik harturiko hitzez bete zen: ingurumena, bizi kalitatea, berziklatzea, kutsadura, kaltegarritasuna, etab.

Ondoko bi gertaera nagusi hauen ondorioz gertatu da hori guztia: izpirituaren bilakaeraren ondorioz, batetik, eta diskurtsu askok erreferentzia gisa hartu duen dotrina ekologiko moduko baten sorreraren ondorioz, bestetik, dotrina bat zeina irakasgai bihurtu baita, leku askotan, moralarekin, higienearekin eta gizabidezko heziketarekin batera.

Horri guztiari esker, aldatu egin dira ekologismoaren gaietako batzuk, funtsean ez bada ere, bai bederen estatutuari dagokionez, abangoardiako balioen eremu eztabaidagarria alde batera utzi eta balio unibertsaletara igarotzeko: demokrazia, giza justizia eta herriek beren kabuz jarduteko duten eskubidea.

Bistan da egoera honek, hau da ideologia ofizialak ekologia bere gain hartzeak sortu duen egoera berri honek, arrisku handiak dakartzala higikunde ekologistarentzat eta haren oinarrian dauden xedeentzat. Krisi ekologikoak ez ote du higikunde ekologikoaren krisia ere ekarriko? Krisi ekologikoak zibilizazio industrial eta urbano baten eraikuntza prozesuaren alor guztiak hartzen ditu bere baitan. Erreakziozko gertaera bat da, ideologikoki totalizatzailea eta ia totalitarioa. Krisi honek kolokan jartzen ditu, koherentziaz eta bere osotasunean, gizakiaren gaur egungo bizitzaren alderdi guztiak, bai behintzat mendebaldeko gizartean, hau da krisiak eragin sakonena eduki duen gizartean, finkatu eta irudikatu den giza bizitzaren alderdiak.Agintari hautetsiak ez daude gerrarako prestaturik eta gabezia horren ondorioz bereizten dira zeregin militarra eta zibila. Aldi berean, ordea, estatu aginpidearen batasunaren ideiak aginpide zibila beren esku duten agintarien mende jartzen ditu agintari militarrak: hori da demokrazia existitzeko baldintzetako bat.

Aldi berean, oinarrizko hastapen horri berme zehatz bat emateko bigarren hastapen bat behar da, lehenengoa baino garrantzi gutxiagokoa: nazioaren babesa "nazio armatuari", hau da nahitaezko soldadutzaren bidez gauzatzen den nazio armatuari, dagokiola dioen hastapena, hain zuzen ere.

Hastapen horren oinarrian akats bat dago, ordea.

Alderdi ezkertiarrek, akats horretaz ohartarazten duten alderdiek, gobernuaren edo Estatu Gorenaren kolpe baten kontrako bermea izan daitekeela uste dute, barneko gatazketan, hiritarrez osaturiko gudaroste batek, hau da gudaroste zatitu batek, ezin baitu, berez, alderdietako baten mesedetan eraginkortasunez esku hartu. Baina hiritarren "zatiketa" hori desagertu egiten da diziplina eta dotrina militarrararekin. Estatu Gorenarentzat eta militar tradizionalistentzat egokiagoa da nahitaezko soldadutza, borondatezko soldadutza baino.

Baina teknika militarren bilakaera, guduen emaitzan kopuruak garrantzi gutxiago edukitzea, arma berrietan adituak prestatzeko beharra, ezaugarri horiek guztiek kolokan jartzen dute bigarren hastapen hori.

Teorian zalantzan jartzen ez dena mendekotasunaren oinarrizko hastapena, azken batean abstentzioaren hastapena da: gudarostea, aginpidearen tresna da eta ez du eduki behar borondate politiko propiorik. Kontua da punch militar bat gertatu daitekeela. Eta gudarosteak, pentsamoldez, ezin du esku hartu gabe gelditu "oinarrizkotzat hartzen dituen hastapenen babesa" arriskuan denean, aginpide zibilaren hastapena beteaz ala bete gabe. Are gehiago Oinarrizko Legeek hala agintzen diotenean.

 

Krisi ekologikoa: kondaira ala errealitatea

Mundu osoan barrena talde ekologista, alderdi berde eta ingurumena babesteko protesta kanpainak gailentzearekin batera, zientzilari eta politiko anitzek fenomeno horren inguruko hausnarketa egin dute.

Ingurumenaren aldeko mugimenduen oinarri sozio-politikoak eta eskaera eta kritika horien zentzutasun eta zientifikotasuna ere aztertu dituzte.

70.eko hamarraldiaren hasieran, Erromako Klub ospetsuak hala eskaturik, Meadows-ek eta Pesarovic-ek “Hazkundearen Mugak” izeneko txostenak burutu zituzten.

Txosten horien helburua ingurumenaren eta energia erreserben egoera aztertzea zen.

Lehengaien kontsumoak etengabe gora egiten zuela ikusirik, txostengileek “zero hazkundearen” aldeko iritzia azaldu zuten, ekonomia eta industria garapena kontsumismo hutsetik alden zedin.

Politikoei dagokienez, J. Carter Estatu Batuetako presidente demokratak “Global 2000” izeneko txostena egiteko agindua eman zion zientzilari ugariz osaturiko lan talde bati. 2000. urterako Lurraren ingurumenaren egoera aztertzea zuen helburu txostenak, eta, bidenabar, milurteko berrian krisi ekologikoaren eraginak aurreikusi.

Dena dela, Nazio Batuen Ingurumen Programaren aginduz 1987. urtean “Guztion Etorkizuna” izenarekin argitaratu zen txostenak izan du garrantzirik handiena politikoengan.

Gro Harlem Brundtand Norvegiako lehen ministroak sinatu zuen eta, ondorioz, Brundtand izenez ere ezagutzen dugu txosten hori. Ekologiaren gaineko datuen larritasunaz jabeturik, informeakgarapen jasangarriaren ildotik abiatzeko proposamena egin zuen.

Aipaturiko hiru txostenek, eta garai horretan eginiko beste askok ere, ingurumenak jasaten dituen kalte eta hondamendiak agerian uzteaz gain, argi eta garbi kokatu dute gaitzaren sorburua: ekosistemak errespetatzen ez dituen industriaren garapen eredua, gizakiak bultzatutako garapen eredua, alegia.

Bestalde, sarritan nahas-mahaskeriaz erabiltzen ditugun bi termino ongi bereiztu behar ditugu: ekologia eta ekologismoa.

Jesus Ibañez profesoreak zioenez, soziologia eta sozialismoa inork gutxik nahastu egiten dituen arren, ahantzi egiten dugu ekologia zientzien atal bat dela –1879. urtean Haeckel alemaniar biologoak eman zion izena– eta ekologismoa 60.eko hamarraldian energia nuklearra alor zibilean erabiltzearen aurka sortu zen giza mugimendua dela. Ekologia ezezik, gizakien eta naturaren arteko harreman kaskarrak ere aztertzen ditu ekologismoak eta aldaketarako alternatibak eskaini nahi ditu.

Halaber, ez dezagun pentsa mugimendu ekologista eta alderdi berdeak gauza bera direnik. Gaia hobeki ulertzeko azter ditzagun giza mugimendu berri honen korapiloak.

 

Ekologismoa, subjektu sozio-politiko gisa

Ekologismoaren historia aztertzen dugularik, gisa honetako lehen mugimendua XIX. mendeko ideia kontserbazionistekin lotuta atzeman dezakegu. Mugimendu aitzindari horrek leku basatiak babestea eskatzen zuen, parke edo erreserba bihurtuz, eta jatorrizko herri indigenen aldeko defentsa egiten zuen. Ondotik, anarkismoaren eskutik zebilen ekologismo ezkertiarrak bizimodu sanoa lortzeko naturismo eta higienismoa aldarrikatu zituen.Ingurumenaren aldeko mugimenduaren bigarren aldia XX. mendearen erdialdean agertu zen, DDT bezalako pestizidak edo energia nuklearraren erabilpena salatzeko.

Klase ertaineko hainbat herritarrek, biologia, medikuntza eta beste giza eta natur zientzien ikertzaileekin batera, mugimendu ekologista berri bat sortu zuten 70. eta 80.eko hamarkadetan. Mugimendu horren ondorioz lehendabiziko alderdi berdeak agertu ziren Zeelanda Berrian eta Alemanian, eta gero beste herrialde batzuetan.

Alderdi handien artean –kontserbadoreak, demokristauak, sozialdemokratak eta komunistak– berezko lekua lortzeko 20 urtez borrokan aritu ondoren, 1998. urtean Die Grünen edo Alemaniako Alderdi Berdeak esku hartu du Gerhard Schöder sozialdemokrata buru duen gobernu koalizioan.

Arestian aipatu dugunez, mugimendu ekologista eta alderdi berdeak ezin ditugu multzo berean sartu. Mugimendu ekologista askotarikoa da, bai izaeran eta antolamenduan, bai jarduteko moduan. Alderdi berdeak politika konkretu baten adierazle dira.

Ehun urte beteak dituzten Estatu Batuetako Sierra Club, Audubon Society talde kontserbazionistak direla, edo nazioarteko World Wild Fund (Naturaren Mundu Fondoa), Greenpeace edo errepide eta errauskailuak eraikitzearen aurka maila lokalean diharduten taldeak direla, mugimendu ekologistazari garenean ekintza kolektibo berria aipatu nahi dugu. Subjektu sozio-politiko berria dugu mugimendu ekologista, berezko estrategia, antolamendu eta diskurtso publiko eta guzti. Subjektu sozio-politiko gisa, nortasun ezaugarri komunez gain oso bestelakoak diren ikuspuntu eta aukera politikoak ere baditu.

Diskurtso publikoaren arabera, egun hiru joera atzeman daitezke mugimendu ekologistaren baitan. Hastapeneko mugimendu ekologistak naturaren eta gizartearen arteko harremanen gaineko ikuspegian izan zuen sorburu; gizartearen bizimodua alde batean utzita, bizimodu naturala zaindu eta babestu behar da, naturaren arauak errespetatuz. Oinarri horiekin, kontserbazionismoak ehun urte eman ditu gizartean gero eta gehiago hedatuz. Ekologismo sozio-politikoaren ustetan, ezinezkoa da gizartea antolatzeko dugun modua eta naturarekiko harremanak banantzea; biek batera egiten dute aurrera, gizakien pertzepziotik kanpo naturak berezko balorerik ez baitu. Natura alda daiteke eta aldatu behar da, baina betiere arduraz eta giza justiziaz. Azkenaldi honetan, hirugarren joera bat indartzen ari da, Deep Ecology delakoa, alegia. Deep Ecology edo ekologia sakona James Lovelock ingeles matematikariaren Gaia hipotesiarekin loturik dago. Hipotesi horren arabera, biosfera, bere funtzionamenduan, izaki biziduna, autonomiaduna eta autorregulatua da. Hortaz, gizakia organismo horren zatia baino ez da, eta gainerako bizidunen eskubide berak ditu.Hazkundearen mugari buruzko gogoeta praktikoak eta mundu natural ez gizatiarrarekiko kezka etikoak elkarrekin konbinatzen dira ekologismoan, eta ideia politiko bat sortzen dute. Ideologia deitzen diogu (zentzu funtzionalean), baduelako, lehenik, mundu politiko eta sozialaren deskripzio jakin bat –betaurreko berdeak–, mundu horretan orientatzeko lagungarri zaiguna. Horrez gainera, badu aldaketa politikorako programa bat eta, garrantzi handiko datua, badu gizarte eredu bat, zeinetan uste baitute ekologistek gizakiak behar lukeela bizi, «gizarte iraunarazgarri» gisa deskribatua. Programa politiko-ekologikoaren osagai deskriptiboak eta preskriptiboak ezin txerta daitezke beste ideologia politiko batzuen baitan (sozialismoaren baitan, esaterako) ideologia horiek errotik aldatu gabe; eta horrenbestez, ideologia horien parean koka daiteke ekologismoa, XX. mendearen amaierako merkatu politikoan lehian.

Aldiz, ingurumenari buruzkoak (kontserbazioa, kutsaduraren kontrola, hondakinak berziklatzea, etab.) errazago sar daitezke paradigma ideologiko ezagunagoetan, eta gai horiek esparru politiko guztian begi onez onartuak izanak nabarmentzen du aukeraketa horren presentzia aktiboa zenbaterainokoa den.

Andrew Dobson, “Pentsamendu politiko berdea”, Paidos, 1997.

 

Adostasunak eta adostasun ezak ideologia ekologistaren baitan

Ekologismoa ideologia berria da, beharbada, bizi dugun historia une honetan ideologiarik gazte eta txundigarriena, eta ingurune naturalarekiko harreman berriak eskatzen ditu, naturaren beraren arauak kontuan hartuko lituzkeen harremanak.

Mugimendu honek hedatzen segitzen du, jarraitzaile berriak beregenatuz. Ideologia honek ez du botere politikoa erabili eta kontrolatu nahi, baizik eta gizarte zibilaren eta Estatuaren arteko harremanak berregituratu.

Abiapuntuan, ideologia ekologistak biodibertsitatea sortzen duen ekosistema multzotzat hartzen du natura; mugatuak diren ekosistema horiek prozesu sutsitzaileen menpe daude. Ekosistemek nozitzen duten giza inpaktuari aurre egiteko ardura irizpideak ezarri behar dira, erantzukizunez joka dezagun eta jabe gaitezen bizi garen natur sistema agor daitekeela. Ekologismoak nahaigo ditu oinarrizko demokrazia eta publikoki arriskuak onartzea, adituak eta irtenbidetekniko-zientifikoak baino, zientzilariak industrialismoaren laguntzaile eta babesle baitira.

Zenbaitetan bizitzarekiko begiruneak desobedientzia zibilean, sabotajean eta prebentzioaren aldeko beste eskaeretan murgiltzen ditu jarraitzaileak. Gizakien zein gainerako bizidunen bizi baldintzak hobetzea eta animalien eskubideak aldarrikatzea dute helburu.

Gobernu, sindikatu, enpresa, alderdi edo erakundeak teoria mailan bat datoz ekologismoak dioenarekin eta baliteke horixe izatea ekologismoaren arazorik latzena.

Garapen jasangarria kontzeptu malgua eta forma anitzekoa denez, aho batez denek aldarrikatzen dute kontzeptu hori. Batzuek, hala ere, “hazkunde jasangarria” edo “garapen iraunkorra” diote eta ondoren erradikalismo ekologistari luzatzen dizkiote eragozpenak.

Sozialismoaren porrotaren ondotik, alabaina, ekologismoak die aurre egiten kontsumismoari, neurri gabeko garapenari eta kapitalismoaren desorekei, alternatiba teknologiko eta ekonomikoak proposatuz.

Eta alternatibez mintzatzen direnean, orduantxe hasten dira ekologisten arteko adostasun ezak. Izan ere, mendebaldeko ekologistentzat Lurraren gainpopulazioa da arazo nagusia; beste batzuentzat arazoa ez da biztanle kopurua, baizik eta herritarren % 20k guztion artean ekoiztutako baliabideen eta energiaren % 80 kontsumitzea.

Ekologismoaren partaideen artean pragmatismo berritzaile eta liberalaren jarraitzaileak ere baditigu. Horien ustetan, sistema posible eta bideragarri bakarra kapitalismoa da, eta sistemak berak ingurumenari egiten dizkion kalteei aurre egiteko interes publikoaren alde arautzea proposatzen dute, hala nola, zerga edo merkataritza pizgarrien bidez edo kutsadura eta kalte ekologiko bakoitzeko ordaindu beharreko zenbatekoa ezarriz.

Ekosozialismoak, aldiz, uste du diru eta lehiaketa legeak bateraezinak direla eguzki sistemaren logika naturalarekin. Muturreko ekologismoak zientziak eta teknologiak izandako rola kritikatzen du. Ekofeminismoak maila berean kokatzen ditu naturak jasaten duen tratua eta emakumeek pairatzen duten patriarkatua. Horiek eta ekologismo, deep ecology, kontserbazionismo, naturismo eta bizimodu sanoen gaineko beste hamaika joerak aberastu eta zabaldu egiten dute mugimendu ekologista, baina, aldi berean, ahaldu ere egiten dute, sakabanatzea eta alderdikeria eraginez.

Ekologismoaren arerio eta aurkakoek aski ongi dakite hori, eta ingurumenaren aldeko diskurtso mobilizatzailea geldiarazteko jadanik hasi dira itunak eta kontramugimenduak antolatzen.

 

Gizarte patriarkala eta diskurtso feminista: berdintasuna eta desberdintasuna

Feministen borroka patriarkatua bera bezain zaharra bada ere, 60.eko hamarraldian ideologia berria sortu zen mendebaldean, globalizazioarekin batera mundu osora hedatu dena. Ideologia horren helburua bat dator historian aitzin izandako mugimendu feministen borrokarekin: patriarkatua suntsitzea, hots, biztanleriaren erdia baino gehiago agintetik eta botere politiko, ekonomiko, militar edo akademikotik kanpo uzten duen sistema deuseztea. Famili lanak, etxea, garbiketa eta haurrak, horiexek dira emakumeen arduren muga, azken batean haien patu biologikoa hori baita. Patriarkatuak eragin dituen frustazio eta errepresio historiko horiei aurre egiteko altxatu da feminismoa, atzokoa eta gaurkoa.

XIX. eta XX. mendeetan gizonezko nahiz emakumezko ekintzaile askok uste izan dute sozialismoak deuseztuko zuela emakumeen zapalkuntza, horregatik feminismoaren ekarpenak sozialismoaren baitan kokatu behar ditugu. Feminismo berriak egoera hori aldatu du, nahiz eta, gainerako mugimendu sozialak bezala, ezkerrarekin lotura handiagoak izan eskubiarekin baino.

Feminismoa ideologia berritzat hartzen badugu, jakin behar dugu zer lortu nahi duten emakumeek. Erantzuna erraza ez den arren, laburbildu genezake generoetan oinarritutako sistema sozialari buru egin nahi diola, maskulinoaren eta femeninoaren arteko banaketak astintzea. Hori bera eskatzen dute gay eta lesbianek ere.

Boterean jarduteko aukera gizonezkoei soilik eman dien prozesua indargabetu nahi dute, prozesu horrek utzi baititu emakumezkoak boteretik eta erabakiak hartzeko esparrutik kanpo. Prozesuak finkatuta zituen emakumeen zereginak ere: ugalketa biologiko eta afektiboa, familiaren ardura eta lan industrialerako eta intelektualerako indarrak berritzea. Generoen arteko rol banaketa iraingarri hori desagertarazi nahi du feminismo berriak; ondorioz, kolokan daude sozialismo askatzailearen hitzak zein liberalismoaren etorrera.Jullet Mitchell eta Joan Kelly estatubatuarrek diotenez, emakumeen aurkako zapalkuntza lau harreman eremu edo modutan oinarritzen da:Emakume mugimenduak ideologia politikoen, batez ere liberalismoaren eta marxismoaren, zordun eta sinesmen erlijiosoen eta adierazpen moralen zordun dira, baina ez dira makurtzen gizonek beren kontraesanak azaltzeko antolatzen dituzten egitura diskurtsibo handietara.

Nagusi eta esklabo, jaun eta jopu, esplotatzaile eta esplotatu, zuzen eta pekatari, on eta gaizto, zintzo eta ustel, hitzezko mamuak besterik ez dira, edo hori dena dira; iraultza handiak eta haien ondorengo gizarte sistemak sorrarazi dituzten adierazpen binario eta bipolarizatuak osatzeko bide ematen duten hitzezko mamuak dira, baina aldi berean, ingurunean, ingurunearen gainean eta ingurunetik bizitzeak eta bizirik irauteak duen konplexutasunari irtenbiderik ematen ez dioten hitzezko mamuak dira.

1912an Massachusetts-eko ehungintzaren greban parte hartu zuten emakumeek bezala «ogia eta arrosak» eskatzeak ez du desagerraraziko esplotazioa, eta Plaza de Mayoko Amen «solicitada» delakoek ez dute Argentinako diktadura indargabetuko, eta emakumeek «eskailerak garbitzeak» ez du beren senarren langabezia konponduko, baina «paradisu galduaren» mito erlijiosoan eta «etorkizuneko paradisuaren» utopia politikoan eguneroko eta gaueroko gosea, atsekabea eta nekea agertzen dira etengabe, lehenbailehen konpondu beharko litzatekeen ohikotasun bat osatuz.

Carmen Elejabeitia, “Emakume mugimenduak, mugimendu sozialen paradoxa”. Documentación social aldizkaria, 90. zbkia. 1993. Madril.• Ekoizpen harremanak Gizarte postindustrilean gertatutako aldaketarik nabarmenetakoa emakumeek lan munduan esku hartzea izan da. Hala eta guztiz ere, emakumeek etxean edo famili mailan egiten duten lana ez-produktiboa izaten segitzen du, hau da, soldata jasotzeko eskubiderik ez du ematen. Oro har, lan munduan bigarren mailako eta gutxien ordaindutako lanak emakumeei ematen zaizkie oraindik ere.

• Ugalketa harremanak Esakune feminista batek honela dio “Emakumea, etxea presondegia duzu”.

Horrekin esan nahi da norbere bizilekuan bete behar dutela emakumeek biologiak eta kulturak eskatzen duten ugalketa. Hantxe bertan soldatapeko emakumeek hasi behar dute beren bigarren lansaioa. Etxean arren eta emeen arteko rolek bereiztuta jarraitzen dute.

• Sexu harremanak Patriarkatuak ezarri duen sexu estandar bikoitza kritikatzen du feminismoak. Estandar horren arabera, emakumeak gizonezkoengogo eta grinen menpe daude, eta menpekotasun horri uko egiten diotenean bortizkeria matxistaren biktima bihurtzen dira.

• Gizarte harremanak Misoginia kulturalak bizirik dirau gizartean, emakumea oraindik ere gizonaren grinaren objektu baita. Ardura postuetatik baztertua segitzen du eta horren adierazle dugu emakumezko ordezkarien kopurua sistema politikoan; edo unibertsitatean suertatzen den desoreka emakumezko irakasle eta katedradun kopurua eta ikasten ari diren nesken kopurua alderatzean.Gainerako mugimendu sozialetan bezala, feminismoaren baitan ere nagusi dugu aniztasuna. Garai, leku eta ingurune bakoitzaren arabera antolatu dute emakumeek gizarte sistemari buru egiteko modua. Beraz, feminismo ugari ditugu eta, aldi berean, horiek guztiak biltzen dituen feminismo bakarra ere badugu.

Bada feminismo liberala, klase ertaineko emakumeen eskaera sufragisten oinordekoa dena, eta bada feminismo sozialista, Estatu Batuetako emakume langileen borrokaren oroimenez martxoaren 8a emakumearen nazioarteko egun bilakatu duena.

Feminismoaren bi joera horietako bakoitzak sorburu ideologikoaren programak eta ohiturak bereganatu ditu. Baina alderdi eta feminismoaren militantzia bikoitzaz gain, bada etxekoandreen inguruan antolatutako feminismo soziala, batetik, eta, bestetik, arraza feminismoa, emakume beltz eta latinoamerikarrak Estatu Batuetan edo Asia, Afrika, Karibe, Turkia eta Kurdistango emakumeak Britainia Handian eta Alemanian biltzen dituena.

Mendebaldeko demokrazia kapitalistetan patriarkatu sistemari eraso egiten dion feminismo erradikala dugu, eta feminismo sozial eta jendetsua hirugarren munduan.

Hala, hegoaldekoek soldata berdintasuna eta unibertsitateko hezkuntza eskatzen badituzte ere, mendebaldeko feminismoak gizarte egiturari baino kultur estereotipoei, psikologiari eta antropologia sozialari egiten die kasu emakumeen zapalkuntzarekin bukatzeko.

Feminismoaren multzoan hau dena sar genezake: bere etxetik 1.000 kilometrora oporrak pasatzen dituen mendebaldeko irakasle eta etxekoandre baten lan, familia eta politikaren inguruko kezkaz; iparraldeko herrialde batean gizarte eskubiderik gabe bizi den emakume beltz baten eskaera sozialak, edo eguzki galdatan ura, erregaia eta bazka garraiatzen dituen hegoaldeko emakume analfabeto baten lanak gutxieneko zerbitzurik gabe etxea eta seme-alabak aurrera ateratzeko. Dena mugimendu ideologiko berean sartzea lan makala da eta sarrikontraesanak gertatzen dira, batez ere ikusirik mobilizatzen diren emakume askok eta askok beren burua feministatzat hartzen ez dutela eta feminismoaren alde agertzen direnak kritikatzen dituztela.Euskal Herrian bertan ikus ditzakegu mugimenduaren aniztasun eta konplexutasunak.

Batetik, hamar urtez emakumeen aldeko ekintza positiboak bultzatu dituen Emakunderen feminismo instituzionala dugu, eta, bestetik, aisialdi eta kultur guneetan biltzen diren etxekoandrez osatutako taldeak.

Francoren diktadura baino lehenago Emakume Abertzale Batza izan zen eta azken bi hamarkadetan Euskal Herriko Emakume Asanbleak eratuz eta joera berriak sortuz joan dira: Egizan, Plazandreok, Clara Campoamor, Lanbroa eta Maria de Maeztu foroak. Auzo, institutu, unibertsitate edo sindikatu mailan ere antolatu dira emakume taldeak. Horiek guztiek, lesbianen taldeekin eta erasoak salatzeko taldeekin batera, osatzen dute euskal mugimendu feminista.

Euskal Herria bezalako lurralde txiki batean, internazionalismoarekin lotuta dauden emakume taldeak atzeman daitezke, edota alderdi eta erakundeetan feminista gisa esku hartzen duten emakumeak. Beste batzuek, ordea, egungo sistema politikoari muzin egiten diote edo ekofeminismoaren ildotik abiatzen dira. Nahiz eta orain arte ibilitako bidea luzea izan eta anitz lortutako garaipenak, patriarkatuak gizartearen esparru asko ditu oraindik bere atzaparretan.Déclaration des droits de la femme et de la citoyenne. Olimpia de Gouges (1748-1793).

Théroigne de Méricourt eta Clara Lacomberekin batera, Olimpia de Gouges da Iraultza garaian sortu zen baina sexuen arteko berdintasun politikoa ezarri ez zuen lehenengo feminismo frantseseko heroi nagusietako bat.

Iraultza lehertu zenean itxuraldatu egin zen, nahiz eta iraultzak eman zion hatsa, eta eskubideen berdintasunaren alde borrokatu zen, igarpenerako dohain handiak erakutsiz.

1791ko urrian, Batzar Eratzaileak emakumeei hiritar eskubideak ezagutzen ez zizkien Konstituzio bat onartu zuenean, Olimpiak testu bikain bat eman zuen argitara, feminismoaren historian eragin handia izan zuena. Déclaration des droits de la femme et de la citoyenne da testu hori, gizonaren eskubideetatik kopiaturiko testua. Maria Antonietari eskainitako sarreran honela zioen: «Iraultza hau emakumeek beren egoera lazgarriaz eta gizartean galdu dituzten eskubide guztiez jabetzen direnean bakarrik gauzatu ahal izango da. Eman zure sustengua, andere, zeregin eder horri; defendatu sexu zorigaiztoko hau, eta zure esku izango duzu aurki erresumaren erdia eta beste erdiaren, gutxienez, herena». 10. artikuluan Olimpiak esaldi harrigarri eta profetiko hau idatzi zuen: «Emakume batek badu urkamendira igotzeko eskubidea, orobat behar du eduki tribunara igotzekoa».

Girondarra zelakoan atxilotu eta 1793ko azaroaren 6an hil zuten.

Théroigne de Méricourt Iraultzaren mito bihurtu zen berehala, eta prentsa erregezalearen erasoak jasan zituen; Maria Antonieta hiltzen saiatu zela asmatu eta hargatik salatu zuten. Esetsaldiaren ondoren onartu zen errugabea zela. Girondarrekin bat egin eta Europako monarkiak erasotzeko «amazonen gudarosteak» sortzen ahalegindu zen, baina huts egin zuen. Berdintasun zibil eta politikoa eskatu zuen emakumeentzat. Tullerien erasoan parte hartu zuen. Gironderen gainbeheraren ondoren emakume jakobinoek zigortu egin zuten bilutsik Konbentzioaren aurrean. Maratek babesa eman zion, baina irain haiek babesetxera eraman zuten. Izuaren amaieran Iraultzak alde batera utzi zuen Théroigneren ideala, eta heroia erotu egin zen. Babesetxean hogeita hiru urte eman ondoren hil zen; adimen eritasunezko kasu ospetsuenetakoa izan zen.Feminismoa historian zehar.

«Feminismo» hitza III. Errepublikarekin batera Frantzian sorturiko neologismo bat da: gizabanakohiritarraren sorrerak gizonaren eta emakumearen arteko berdintasuna dakar.

Feminismoaren historia, feminismoa gertaera kolektibotzat harturik, XIX. mendean sortu zen.

Frantziako Iraultzan borondate kolektiboa adierazi zuten emakumeek eta beren arazo espezifikoez ohartzearekin batera gizarte politiko berrian gizonek bezala parte hartzeko nahia azaldu zuten.

Erreklamazio liburuak, eskariak, klub politikoak eta Olimpia de Gougesen Déclaration des droits de la femme ospetsua dira jarduera militante horren lehenengo elementuak. 1830az gero emakumeek subjektu politikoez osaturiko talde bateko kide gisa agertu ziren, beren «mendeetako morrontza» salatuz eta gizartean gizonen pareko lekua emango dien «askatasuna» eta «burujabetasuna» eskatuz.

1848ko iraultzan berirro agertu ziren, bai iraultzakideekin batera, sozialistekin eta errepublikazaleekin batera, eta bai beren kasa, emakumeen klub batean, La Voix des femmes egunkari feministan. Asaldura politikoko hiru une haietan –1789, 1830, 1848– irudi berbera agertu zen: eskakizun feministak adierazteko eta aldi berean haien ondorio errealen kontrako jarrera hartzeko aukera ematen duen pentsamolde iraultzaile bat alegia. Hain zuzen ere, hiru garaietan itxi ziren emakumeen klubak, gutxietsi zen haien jarduera politikoa, barregarri utzi ziren haien eskakizunak eta nabarmendu zen sexuen arteko desberdintasuna. Horrela, 1848an sufragio unibertsal delakoa jartzen da indarrean, baina eskubide horretatik kanpo gelditu ziren emakumeak. Gizon ezkertiar liberalen eta iraultzaileen eta feminista erradikalen eta moderatuen arteko tentsio horrek denboran zehar iraun zuen, eta 1900 inguruan lehertu zuen azkenik feminismoa, sozialisten eta burgesen zatiketarekin.

I. Mundu Gerrak feminismoa deuseztu zuen arren, beti iraun zuen feminismo bakezaleak. Gerra arteko garaian berriro indartu zen feministen jarduera, sufragismoaz haraindi. Era berean, Frantzian emakumeek botoa emateko eskubidea hitzartu izana, 1944an, Le Deuxième Sexe obrarekin Simone de Beauvoirrek 1949an lorturiko arrakasta eta 1956an familia Planning-a sortu izana, militantismo feministaz kanpo baina hari esker gertatu den gizarte bilakakeraren erakusgarriak dira guztiak.

Feminismoaren historian indar handiko garaiak eta garai apalagoak txandaka gertatu izanak erakusten du feminismoaren bikoiztasuna: higikunde politiko ez jarraitua da, batetik, eta gizarte higikunde zehazgabea, bestetik, sarritan feminismoarekin lotu ere egiten ez dena. Adibidez, 1960ko hamarraldian emakumeei eskainitako obrek haien ekonomia, lanbide eta familia bilakaera dute aztergai, hau da gizartean zuten "egoera" aztertzen dute. Emakumeen egoeraren azterketak emakumeek gizarte bizitzan duten "parte hartzea" hobea dela azpimarratzen dute. Baina 1970 hamarraldiko feminismoak haustura ekarri zuen, eta tradizio bat berreskuratu zuen: emakumeek produkzio sisteman eta familiaren eta lanaren harremanaren antolaketa tradizionalean duten lekuaren azterketa soilaz haraindi, egoera horren berri emateko "zapalkuntza" eta "esplotazio" terminoak erabiltzea proposatzen da. Horrela, ez da aski izango atzerapen historikoa gainditzea eta giza izatearen baitan emakumearen espezifikotasuna azpimarratzea. Baztertu egiten da ordu arte «androzentrismotzat» hartzen zena eta zapalkuntza baten salaketa egiten da, eta horrek zapalkuntzaren mekanismoak deskribatzera, haren arrazoiak zeintzuk diren bilatzera eta soluzio posibleak asmatzera darama higikunde feminista.

"Zapalkuntza" baten salaketa egitea, beraz, "askapenerako" estrategia bat proposatzea da, logikaren arabera. "Zapalkuntza" eta «askapen» terminoek beren esanahi politikoa ematen diote "egoerari" eta "parte hartzeari": gure gizarteak gizarte patriarkalak dira, eta sexismoak markatzen du emakumeen bizitza, arrazismoak bezala.

Horrenbestez, sexu berdintasuna feminismoaren ezinbesteko utopia da.» Iturria: Universalis Enziklopedia, 9, 362.