Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Aginpide judiziala
Estatu demokratikoaren funtsezko oinarrietako
bat aginpide judiziala da, horri baitagokio
indarrean dagoen zuzenbidea finkatzea,
legezko printzipioen araberako epaiak
emanez. Ederki bereizia dagoen eta guztiz
autonomoa den aginpide judiziala nahitaezko
organoa da legearekin bat ez datozen
Estatuaren gainerako aginpideen eta
herritarren jardunbideak kontrolatu ahal
izateko. Gizarte demokratikoak elkarbizitza
ziurtatzeko aintzat hartu dituen legezko
printzipioen aurka doazen jardunbideen
gainean hausnarketak egin eta erabakiak
har ditzake aginpide judizialak, hortaz.
Organo judizialak gaur egungo estatuaren
egituraren barnean duen garrantzi politikoa
ulertzeko ondorengo sei puntu hauek
aztertu behar dira:? aginpide judizialaren legitimazioa demokrazian;
? aginpide judizialaren independentziaren
inguruko arazoa;
? aginpide judizialaren oinarriak;
? aginpide judizialaren izaera. Puntu honek
aldez aurretiko ala ondorengo jardunbideak
ikertzera darama, ezaugarri
funtsezkoa baita aginpide judizialaren
izaera ulertu ahal izateko;
? aginpide judizialaren funtzionamendua
eta ahalmen judiziala duten elementuen
arteko harremanak, hots, epaile, fiskal
eta herritarren arteko harremanak;
? organo judizialak jasotzen duen balorazioa
Estatuaren egituran.
Aginpide judizialaren legitimazioa
Gizarte modernoetan, aginpide judizialaren
neutraltasunak eta independentziak
bermatzen dute Estatuaren zilegitasuna,
mende dituen herritar guztiei berdintasun
eta duintasunezko portaera eskainiz. Autonomoa
izanik, aginpide judizialak zilegitasuna
bereganatu du, eta, elkarbizitza eta
legezkotasuna betearaztearren, gauza da
estatuaren eta herritarren jardunbide politiko
bidegabeak orekatu eta zuzentzeko.
Sistema demokratikoak legitimatzeko
erabakigarria izan zen botere politikoa legediaren
arabera bermatzen duen aginpide
judiziala sortzea. Herrialde liberal demokratikoguztietan epaile eta magistratuei dagokie
kontrol hori egitea, horiek baitira eskumen
jurisdikzionalaren hartzaileak, azken
batean. Aginpide judizialak zuzenbidea interpretatzeko
eta auzitegien bidez gauzatzeko
duen ahalmena da jurisdikzioa. Kasu
bakoitzari dagozkion zuzenbidezko arau o-
rokorrak ezartzen dizkionez, ahalmen horretan
datza mendebaleko herrialde guztien
aginpide judizialak legitimatzeko tresna.
Hala eta guztiz ere, ahalmen jurisdikzionalak
arazo bat du bere baitan, izan ere,
barne legitimazio hori eztabaidagarria denez,
kanpoaldeko kontrolik ezak atzera
botatzera eraman baitezake. Aipatzen denean
aginpide judizialaren berezko zilegitasunak
bermatzen duela sistema politikoa,
ez dago batere argi sistema demokratikoan
zerk edo nork berma dezakeen aginpide
judizial horren kanpoaldeko legitimitatea,
batez ere, ikusirik epaileak eta magistratuak
ez dituztela herritarrek edo botere publikoek
demokratikoki hautatzen. Horrexegatik,
behar-beharrezkoa da kanpoaldeko zilegitasun
hori herritarrei eta Estatuari berari
erakustea, aginpide judizialaren erabateko
independentzia mugatuz. Azken batean,
aginpide judizialak sistema demokratikoari
eskaintzen dion legitimitatea alde batekoa
da, estatuaren gainerako aginpideen zilegitasuna
ere behar baitu.
Aginpide judizialaren independentziaren inguruko arazoa
Independentziarena da aginpide judizialaren
printzipio eztabaidagarriena, nahiz eta
estatuaren organo izan, aldi berean estatuaren
gainerako aginpideen mende ez
dagoelako. Hortaz, aginpide judizialaren
independentziaren inguruko arazoak bi atal
nagusi ditu. Barne independentzia-ren
inguruko arazoa batetik, hau da, organo
judiziala osatzen duten kideen arteko harremanei
buruzkoa, eta, bestetik, kanpo
indenpendentzia-ren inguruko arazoa,
aginpide judizialak aginpide legegile eta
betearazlearekin dituen harremanak, alegia.Herri demokratiko gehienetan, aginpide
judizialaren barne independentzia eza
eta ahalmen jurisdikzionalaren hierarkia eza
gauza bera da. Ia herrialde guztietan dago
batasun jurisdikzionalaren printzipioa indarrean,
baina jokaera jurisdikzionalak abiatzeko
gutxitan agertzen dira maila organikoak
aginpidearen barnean, eta batasun
jurisdikzionalaren printzipioa guztiz zabala
eta zehaztugabea da. Horren arabera,
esan daiteke ahalmen jurisdikzionalaren
jatorria ez dagoela organo judizial gorenetan,
epaile eta magistratu bakoitzaren baitan
baizik, epaileek berek erabakitzen baitituzte
zuzenbidea eta konstituzio arauak
interpretatuz.
Epaileen elkarren arteko mendekotasun
horretan datza Italia, Frantzia edo Portugaleko
epaileen gobernu organoak duen ahalmen
mugatua (Aginpide Judizialaren Kontseilu
Orokorra, Espainian). Organo horrek
ahalmena du, auzitegietako lehendakariak
izendatzeko, multzo judizialeko kideak hautatu
eta haiei informazioa helarazteko, eta
zenbait gai judizial arautzeko, besteak beste.
Aldiz, ez du ahalmenik zein den epaileek
bete behar duten jokaera jurisdikzionala
ezartzeko. Esan nahi baita, aginpide
judizialari loturiko gaiak antolatu, banatu eta
administratzeko organoak dira, baina ez
dute ahalmen juridiko edo politikorik adierazteko
nola interpretatu behar duten epaileek
zuzenbidea.
Epaileen arteko mendekotasunak lotura
zuzena du epai judizialen izaerarekin.
Epaileak, lehendabizi, arau juridikoak interpretatzen
ditu, ondoren, zenbait arau
hautatu eta horien arabera ematen du epaia.
Epaia ordenamendu juridikoaren baitan
egiten bada ere, begi bistakoa da bere alderdi
politiko eta ideologikoa. Beraz, aginpide
judizialaren organo gorenek ezarriko
balute zuzenbidearen arauak interpretatzeko eredu jurisdikzionala, epaileen independentzia
eta ardura bertan behera geratuko
lirateke. Arazo horren aurrean bi joera daude.
Batetik, egungo egoeraren aldekoek
epaile naturalaren independentzia azpimarratzen
dute aginpide judizialaren askatasunaren
oinarria den neurrian; bestetik, funtzionamendu
horren aurkakoek diote epai
judizialak subjektiboegiak direla, eta epailearen
garrantzia, interpretatzaile gisa, nabarmenegia
dela berdintasun judizialari
eusteko. Onartzen bada epaileak bere kasa
erabakitzeko duen ahalmena legediaren
konstituzionaltasunetik harago ezin dela
joan, horrek epaileen eta magistratuen mendekotasuna
eta mugak aski bermatzen ditu,
zuzenbidea interpretatzeko duten independentzia
arriskuan jarri gabe.
Aginpide judizialaren kanpo independentzia
da bigarren arazoa. OrdezkaritzaEstatu liberalean bi usadio judizial atzeman
daitezke; eredu europar-kontinentala, kodetzean
eta legedi abstraktuan oinarritzen
dena batetik, eta bestetik, eredu anglosaxoniarra,
ohiturei eta jurisprudentziari lehentasuna
ematen diena. Epaileen eta parlamentuen
mendekotasuna nabarmenagoa
da eredu europar-kontinentalean eredu anglosaxoniarrean
baino, bigarren kasuan
haien autonomia handiagoa baita. Dena
dela, aginpide judizialaren ?independentziak?
zenbait oztopori egin behar die aurre,
besteak beste, jardun judiziala aginpide
betearazlearen jardun berezitzat hartzeari
edota erakunde judiziala Estatuaren
administrazioaren mende egoteari. Aginpide
judizialaren independentziaren alde
ordenamendu juridikoak egiten duen aldarrikapenak
ez du guztiz ezabatu aginpide
legegile eta betearazlearekiko duen mendekotasuna.Justizia ministerioa, lotura
organoa den ministerio fiskala edota epaileen
gobernu organoa aginpide legegileak
hautatzea, mendekotasun horren adierazle
dira, beraz.
Herrialde gehienetan, aginpide judizialaren
gobernu organoaren jatorria ordezkaritza
demokrazian ez dagoenez ?herriak
sufragioz ez baititu organoaren kideak hautatzen?,
horren independentziari mugak nahitaez
ezarri behar zaizkio. Hartara, aginpide
legegileak du aipaturiko organoa hautatzen,
esaterako, Espainian parlamentuak
izendatzen ditu Aginpide Judizialaren Kontseilu
Orokorreko hamabi kideak. Horrela
eginik, zilegitasun demokratikoa ematen
zaio aginpide judizialari eta korporatibismoa
saihesten da bere baitan, nahiz eta erakunde
judiziala gehiegi politizatu eta botere politikoak
lehentasuna lortu, ondorioz.
Aginpide judizialaren oinarrizko printzipioak
Aginpide judizialaren printzipio nagusia
epaileen aldaezintasunarena da,
bigegabekeriei aurre egiteko bermea behar
baitu aginpide judizialak. Epaileen
aldaezintasuna, ordea, ez da erabatekoa, eta
balizko ilegaltasun kasuetan arduraren
printzipiorekin osatzen da. Ardurak bi atal
ditu, batetik barne diziplinarekin loturiko
arazoak biltzen ditu, eta bestetik, ordaina
eskatzen duten arazo zibil eta kriminalak;
epaileak legearen inperioaren mende daude,
eta beraien akats eta gehiegikerien
aurrean kalte ordainak eska daitezke,
hortaz.
Aginpide judizialaren beste printzipio
bat jarduera jurisdikzionalaren monopolioa
da. Horrek jarduera jurisdikzionalen
batasuna eta herritarren berdintasuna
dakartza, hots, esklusibotasun printzipio
horrek esan nahi du epaile eta magistratuei
soilik dagokiela epaitzeko ahalmena eta
haien erabaki eta epaiak derrigorrez bete
behar direla. Salbuespen jurisdikzioak eta
juridikzio bereziak baztertzen ditu zuzenbidezko
estatuak, aginpide judizialari baitagokio
betiere ahalmen hori. Jurisdikzioaren
batasunak, hala ere, salbuespen batzuk
baditu, adibidez, zenbait parlamentu
ganbarek ezohiko eskumen judizialak
dituzte (lorden ganbara, Britainia Handian)
edo beste zenbaitetan jurisdikzio militarra
indarrean dago oraindik ere. Hori bai, garai
bateko hainbat pertsonaren eskumen
bereziak zeharo desagertu dira. Legediak
aldarrikatzen duen berdintasunak bazterketarako
arrazoi guztiak indargabetu ditu:
jaiotzaren ingurunea, arraza, sexua, erlijioa,
pentsamoldea edota pertsona eta gizartearen
inguruko edozein baldintza eta egoera.Pertsona mailan onartzen den salbuespen
bakarra parlamentarioen inmunitatea da,
zeinaren arabera parlamentarioak ezin baitira
atxilotu edo epaitu, baldin eta dagokion
ganbarak horretarako baimenik ematen ez
badu, behintzat.
Epaileek hainbat berme prozesal ziurtatu
behar dituzte beren jardunbidean, hala
nola, auzien berri publikoki ematea, ahoz
aritzea ?zigor gaietan gehien bat? eta epaiak
argudiatzea. Herritarren eskubideek, berriz,
honako elementu hauek ziurtatzen ditu:
legediak ezartzen duen epaile natural edo
arrunta, abokatu baten laguntza, habeas
corpus delakoa eta beste berme batzuk atxiloketen,
behin-behineko espetxealdiaren,
komunikazioaren kontrolaren eta etxebizitzen
miaketen ingurukoak.
Esparru judizialeko langileak hautatu
eta izendatzeko irizpideak anitz dira,
eta horiek finkatzeko estatu bakoitzaren
sistema politikoak eta egitura sozialak
zeresan handia dute. Bi epai multzo ditugu:
ordezkaritza epaileak eta karrerako
epaileak. Lehendabizikoak zuzenean hautatzen
ditu herriak (Estatu Batuak, Suitza);
formari dagokionez oso demokratikoa bada
ere, funtsezko akatsak dakartza, epaileen
gaitasun juridiko eta inpartzialtasun eza,
esaerako. Gobernuaren (Britainia Handia)
edo parlamentuaren esku (Suitza) ere egon
daiteke hautatzeko ahalmena. Aginpide
judizialak bere kideen artean ere izenda
ditzake epaileak, halaber. Karrerako epaileak,
aldiz, proba irekietan (oposaketa eta
lehiaketa publikoak) merezimendua eta
gaitasuna adierazi dituzten funtzionarioak
dira. Aginpide judizialaren independentziaren
adierazle nagusia da karrerako epailea.Alderdi edo sindikatuetan parte
hartzeko epaile eta magistratuek duten
debekua da aginpide judizialaren beste oinarrizko
printzipio bat; epaileak beren interes
korporatibisten alde elkar daitezke
soilik. Jardun judizialaren berezitasunek
eskatzen dute mugatze hori, eta epaileen
kasuan magistraturaren ?izena?, funtzioen
?zintzotasuna? edota ?politizazio? arriskuak
aipatzen dira muga horiek argudiatzeko.
Hala eta guztiz ere, gaur egun ohikoa da
irizpide politiko jakin batzuei loturiko epaile
eta magistratuen elkarteak agertzea, batzuk
aurrerakoiak eta kontserbadoreak besteak.
Aginpide judizialaren jardunaren izaera
Estatuaren konplexutasun juridikoa gero
eta handiagoa denez, aginpide judizialak ere
gero eta bizkorrago eta egokiago jardun
behar du, egitura juridikoa konstituzionaltasunaren
bidetik alden ez dadin. Aginpide
judizialaren esku hartzea gizartean areagotu
den arren, bere jardueraren izaera ez da
askorik aldatu zuzenbidezko Estatua sortu
zenez geroztik.
Aginpide judizialaren jarduna bi modutan
gauza daiteke Estatuaren bizitza politikoan.
Aldez aurretiko jarduna, hau da, legez
kanpoko ekintzarik gerta ez dadin organo
judizialek abiatzen duten jarduna, batetik;
bestetik, ondorengo jarduera judiziala, legeren
bat urratu baldin bada egiten dena.
Bi jokamolde judizial horietako bakoitzak
berezko izaera du. Lehenengoan, aginpide
judiziala lotuago dago jarduera politikoarekin
jurisdikzionalarekin baino, eta
horrek eskumen gehigarriak dakarzkio aginpide
judizialari. Bigarren jokamoldearen
arabera, aginpide judizialak konstituzioak
finkaturikoa bete baino ez du egiten, hau
da, ?epaitu eta epaia betearazi?. Gizarte
demokratikoetan, oro har, ondorengo aginpide
judiziala gailentzen da, horrela ziurtatzen
baita botere publikoen eta herritarren
jardunak ez daudela hasieratik susmo eta
kontrolaren mende. Errugabetasun presuntzioa
bermatu nahi da, azken batean.
Aginpide judizialaren funtzionamendua
Aginpide judizialaren funtzionamendu
ulertzeko, lehenik eta behin, jakin behar da
zeintzuk diren ahalmen judizialaren jasotzaileak
eta nolakoak diren jasotzaile horien
arteko harremanak eta tirabirak. Funtsean,
epaile eta magistratuek jasotzen dute
aginpide judiziala. Alabaina, bi organok
dute horien jarduna mugatzeko ahalmena,
ministerio fiskalak eta herri epaimahaiak.
Hiru multzo horien artean bi tirabira gune
sortzen dira, epaileen eta fiskalen artekoa
batetik, eta epaileen eta herri epaimahaiaren
artekoa, bestetik.
? Epaileen eta fiskalen arteko harremanak
nahitaez aztertu behar dira, hor
baitago gakoa jakiteko zeinek duen lehentasuna,
epaile naturalek ala aginpide betearazlearen
ordezkari den estatuaren fiskaltza
orokorrak. Epailea aginpide judizialeko
kide den aldetik, berari dagokio epaitzeaeta sententzia ematea. Fiskala, berriz, Estatuaren
eta gizarte osoaren interesak babesten
dituen epaile berezia da. Epaileak aginpide
judizialak hautatzen baditu ere, gobernuak
eskatuta izendatzen dira fiskalak.
Fiskalen eta epaileen artean tirabira
handiak izaten dira. Nahiz eta fiskalak aginpide
betearazletik aldentzeko ahalmena
duen, gobernuarekin duen lotura estuak
aginpide judizialaren independentzia zalantzan
jartzen du. Organo judizialaren jardunbidea
sinesgarria izan dadin, beharrezkoa
da gobernuarekiko mendekotasunik ez
duen egitura batean kokatzea aginpide judiziala.
Sistema demokratikoak bideak eman
behar ditu justiziaren inpartzialtasuna bermatzeko
eta fiskalaren eragina epaileengan
saihesteko. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak
1986ko ekainaren 12an eman zuen
sententziak berme hori indartu zuen, auzi
baten izapideak eta sententzia epaile berak
egitea eragotzi baitzuen. Erabaki horrek
epaileen inpartzialtasuna babesten du ministerio
fiskalak zabalduriko kausa judizialen
aurrean.
? Bigarren tentsio gunea epaileen eta
herri epaimahaiaren arteko harremanetan
agertzen da. Ordezkaritza epailearen
(ez karrerako epailea) aldaera bat baino ez
da epaimahaia, herritarren parte hartzea
justizian gauzatzen duena. Epaileak zuzenbidea
eta ordenamendu juridikoa aintzat
hartzeak ematen dio legitimazioa aginpide
judizialari, baina horrek ez du herritarren
parte hartzea eragozten. Izan ere, epailetzaren
ordezkari izaera osatu egiten du
herri epaimahaiak.
Bi epaimahai mota daude, anglosaxoniarra
edo purua eta europar-kontinentala
edo mistoa. Sistema bakoitzak ditu abantailak
eta eragozpenak. Herri ordezkaritzaren
ikuspuntutik, demokratikoagoa da eredu
anglosaxoniarra, baina ikuspegi teknikoari
dagokionez, eredu mistoa da eragingarriagoa.
Dena dela eta ikusirik frogatu
behar den gertaera eta ezarri behar den
zuzenbidearen artean gertatzen den nahasketa,
bi ereduak aldatzen joan dira eta profesionaltasuna
nagusitu da. Zein kasu dauden
epamahiaren jurisdikziopean jakitean
eta emaniko epaiaren eragina neurtzean
datza epaimahiak sortzen duen arazo bakarra.
Herrialde gehienetan oso mugatua da
epaimahaiaren eragina.
Estatu arrazoia eta aginpide judiziala
Aginpide judiziala Estatuaren zati independentea
dela eta legedi judiziala bete eta
betearazteko ahalmen subiranoa duela esan
ohi bada ere, begi bistakoa da aginpide
judizialari ahalmena murrizten zaiola egoerazenbait politikotan: Estatu arrazoiaren izenean
mugatzen da justizia. Estatu arrazoiaz
baliatzen da Estatua bere organoen jardunbide
jakin batzuk isildu eta ezkutatzeko.
Arazoak sortzen dira Estatuak legaltasuna
argi eta garbi urratu ondoren, aginpide judiziala
justizia politikoaren subirano gisa
urratze horiek argitzeko agertzen denean.
Espainian etengabe egiazta daiteke aginpide
judizialak zuzendu, baliogabetu eta
batzuetan zigortzen dituela arduradun publikoek
eginiko delituak. Hala ere, bada
Espainian gainditu gabeko gai judizial bat:
GALen inguruko afera. 1988. urteko udan,
Ignacio Sotelo, espainiar sozialismo petopetoaren
ordezkari ikasia, mintzatu zen
aginpide judizialak bere asmo demokratikoetan
topatu zuen oztopoaz, hau da, GAL
talde armatuari buruz irekitako auzian lekukotasunak
biltzeko gertatu ziren zailtasunez.
Izan ere, gobernuko eta administrazioko goi
arduradunek, fondo erreserbatuen babesean,
informazioa ezkutatu zuten. Egoera hain
korapilatsua izanik, ?Estado de derecho?
(zuzenbidezko estatua) esakunea ?estado de
desecho? (hondakin estatua) bihurtu zuen
Sotelok bere hitzaldi hartan. Edozein gizarte
demokratikori lepora dakiokeen salaketarik
bortitzena da hondakin estatua esatea.
Horrek argi uzten du estatu arrazoiaren eta
aginpide judizialaren arteko dikotomia. Lehendabizikoa
Weberren arduraren etikan
oinarritzen da, bigarrena, berriz, azken helburuen
etikan, justizia eta arau konstituzionalekiko
errespetuan, alegia.
Herrialde demokratiko orok hautsi behar
luke dikotomia hori, indarra aginpide
judizialaren alde jarriz. Boterea eskuetan
dutenek aginpide judizialaren esanetara jarri
behar dute, gainerako herritarrak bezala,
Estatuak erakunde gisa legitimazioa izan
dezan eta aginpide judiziala konstituzioarekiko
errespetuaren eta berdintasunaren subiranoa
izan dadin. Zuzenbidezko Estatu
demokratikoaren eredua duten mendebaleko
herrialde guztietan bezala, Espainian
Estatu arrazoiaren izenean bidegabekeriak
egin eta ezkutatzeko mekanismo bereziak
daude (fondo erreserbatuak), eta Estatuaren
egiturako ?hirugarren boterea? nekez
babes dezake aginpide judizialak.
Amaitzeko gogeta bat: zuzenbidezko
estatu batek ezin lezake zuzenbide hori
babesten duten aginpideetako bat zalantzan
jarri, eta, hortaz, botere judizialak bere ahalmen
guztiak indarrean behar ditu, edozein
gizabanakoren edo talderen iruzurra saihesteko,
aginte gorenekoak badira ere. Muga horiek
hautsi eta indarrez salatzen ez badira,
huts egite horiek estrukturalak direnaren
sentipena nagusituko da, nahiz eta egia izan
independentzia erabatekoaren alde borrokan
dabilen aginpide judiziala, eta horrek
frogatzen du mendekotasun pasiborik ez
edukitzea eta aginpideen arteko tirabirak.