Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Ongizatearen Estatua
" id="pint0" />
Ongizatearen Estatua gobernu forma bat
da. Honetan, estatuak parte hartzen du ekonomian,
enplegu maila altua bermatzeko,
eta bere gain hartzen du hiritar guztien oinarrizko
ongizatea babesteko eginkizuna.
Hau da, estatuak bermatzen ditu halako
errenta, elikadura, osasun, etxebizitza eta
hezkuntza baldintza gutxieneko batzuk,
eskubide politiko baten indarrez, inondik
ere ez karitate gisa.
Hiritartasun kontzeptu modernoa denboran
zehar osatuz joan da; XVIII. mendean
zehar, eskubide zibilak finkatu ziren, eta
XIX. mendean, berriz, partaidetza politikorako
eskubideak; azkenean, gizarte
ongizatea eskubide politikotzat hartzean,
osatu egin da gaur egungo hiritartasun
kontzeptua. Askoren iritziz, zuzenbidezko
gizarte estatu demokratikoa horixe da,
gizarte hiritartasun eskubidea finkatzea,
sistema demokratikoetan babestutako giza
eta politika eskubideei loturik; ongizatearen
estatua eta zuzenbidezko gizarte estatu
demokratikoa, zenbaitentzat, gauza bera
dira.
Eskubide sozialak arian-arian lortu ziren,
mende batez borroka sozialetan aritu
ondoren; industrializazio prozesuarekin
batera emandako borrokak izan ziren, herrialde
garatuetan emanak inondik ere.
Elkartasun ideia beti agertu izan da langileriaren
baitan, I. Internazionalean antolatu
eta estatua hartu zuenez geroztik elkartasunezko
gizarte politika lortzeko eta ezartzeko
funtsezko tresnatzat. Dena dela, garai
horretan bertan gertatu ziren beste prozesu
batzuk ere gogoan izan behar ditugu;
esate baterako, estatua enplegu sortzaile
osagarritzat hartzean, ongizatezko estatu
forma batzuk sortu ziren Eskandinaviako
herrialdeetan, mende hasieran; eta Bismarck-en
Alemanian, berriz, gizarte prestaziorako
derrigorrezko sistemak sortu zituzten,
helburu bikoitz batez, batetik baitzen
produkzioa hobetzea, eta bestetik, aldiz,
langileria zatitzea, klase gisa eratzen ari
zen unean hain zuzen.
Alabaina, herrialde industrializatuak
1940ko hamarraldiko lehen urteetan hasiziren gizarte babes unibertsaleko sistemak
eratzen; izan ere, 1929ko krak hark garbi
erakutsi zuen merkatu ekonomia libreak
muga handiak zituela, eta bi gizarte eredu
borrokan ari zirelarik, sozialista baitzen bata
eta kapitalista bestea, bide berriak jorratu
beharra zegoen; horrenbestez, orduaz geroztik
hitz egin daiteke Ongizatearen Estatuaz.
Keynesen proposamenak dira Ongizatearen
Estatuaren instituzionalizazio horren
oinarririk sendoenak; estatuak ekonomian
parte hartzea bultzatzen zuten proposamenok,
merkatuaren akatsak eta
gehiegikeriak saihestearren hain justu. Honexi
deitu izan zaio merkatu ekonomia soziala.
Babes sistema hauen formulazioak bide
askotarikoak egin ditu, baina formulazio
nagusiak bi dira. Aipatu dugun bezala,
mende amaieran Alemanian patronalak
hainbat aseguru sortu zuen, eta aseguru
horiek zabalago eta derrigorrezko egin zituztenean
sortu zen lehen formulazioa; Alemania,
Frantzia, Belgika edo Austriako kasua
da. Sistema hau ez da berez unibertsala,
korporatiboa baizik, eta industriako langileentzat
pentsatua; hauen errentak eta
prestazioak, lehendik eginiko kotizazioaren
araberakoak izango dira. Kontratu mota hori
aldatu egiten da enpresaren eta langile
motaren arabera; beraz, langileriaren baitan
oso egoera desberdinak izan daitezke.
Sistemaren finantzaketa enplegatzaileen eta
enplegatuen bidez lortzen da funtsean, eta
Estatuaren partaidetza txikia da; edonola
ere, Elizak partaidetza handia izan du, historian
zehar, antolaketa mailan. Sistema hau
okupazionala, instituzionala, konpentsatzailea
eta kontserbadorea dela esan izan dute.
Bigarren sistemak, aldiz, bi printzipio
ditu oinarritzat: lehena, gizarte babesaren
unibertsaltasun eta uniformetasun printzipioa
da, babes sozial hori hiritarren eskubidetzat
hartuz hain justu; eta bigarrena, berdintasuna
bilatzea mailarik altuenetan, hau
da, guztientzako behar besteko errentak
bermatzea, gutxieneko beharrak estaltzea
baino urrunago helduz alajaina. Esana lortzeko,
jende guztiari enplegua bermatubehar da, eta horretarako finantzaketa
zergen bidez lortzen da. Ondorioz, Estatua
da enplegatzaile nagusia, eta eragile ekonomiko
behinena; funtsezko industriak nazionalizatzea
ere ohiko bidea da. Hauxe da
Eskandinaviako herrialdeen kasua, Ongizate
Unibertsaleko estatua, interbentzionista eta
sozialdemokrata. Adibide batez hobeto ulertuko
da aipatutak sistema bi horien arteko
aldea: lehen sisteman, osasun laguntza Gizarte
Segurantzak eskaintzen du, eta horretan
sartuta daude kotizatzen dutenak eta
horien familiak, ez besterik; bigarren sisteman,
berriz, guztiek osasun laguntza dute,
Osasun Zerbitzu Nazional baten bidez.
Bi sistema nagusi horietatik tarteko
hainbat sistema sortu dira. Holanda, Italia,
Suitza edo Irlandan, hasieran korporatiboa
zen sistema arindu eta demokratizatu egin
dute, laguntza unibertsaleko sistema batzuk
antolatuz, osasun laguntzarako besteak
beste. Kontrako bidea egin dute, inondik
ere, Erresuma Batuan, Kanadan, Estatu Batuetan
eta Japonian, ezen hasieran unibertsalak
ziren zerbitzuak moldatuz joan dira,
sistema korporatiboak sortuz, pentsioei
dagokionez batez ere. Erresuma Batuan sistema
unibertsal bat abian jartzen ahalegindu
zen Alderdi Laborista, 1945 eta 1951
epean gobernuan izan zenean; Beveridge
Txostena zen, 1942koa. Ipar Ameriketako
New Deal haren helburua ere antzekoa zen.
Gaur egun, herrialde horietan, estatuak lagundu
egiten die bizitzeko baliabiderik ez
dutenei, bai gutxieneko sarrera batzuk
emanez bai onura sozial batzuk eskainiz,
esaterako etxebizitza, hezkuntza edo
osasuna. Ongizatearen Estatu Liberala esan
izan zaio horri.
Azkenean, beste herrialde multzo bat
aipatu behar da; aurreko bi sistema horiek
neurri batean nahastuz, nahiko berandu
eratu dute Ongizatearen Estatua, eta askotan,
osatu gabe utzi dute, gainera; Europa
Hegoaldeko herrialdeek osatzen dute talde
hori: Grezia, Portugal eta Espainia, hain
zuzen. Batzuek hondar-eredua esaten diote.
Herrialde horietan, gizarte elkartasunaren
oinarri nagusia familia zen, eta laguntza
sareak Elizaren eskutan zeuden; ez da
denbora asko laneko errentak eta osasun
laguntza sartu zirela sisteman, eredu korporatiboari
jarraiki lehenak, eta eredu unibertsalari,
berriz, bigarrena. Espainian, Ongizatearen
Estatua 1960ko hamarraldian hasi
zen, lan-paternalismoa nagusi zen une batean;
1970eko hamarraldiko mobilizazio
sozialen eraginez, bete beharreko pausu
bihurtu zen, eta azkenean instituzionalizatu
egin da; 1980ko urteetan, azkenean,
orokor bihurtu da ?1975ean BPGren
%25,7koa zen gastu publikoa, 1985ean
%42,6koa, eta 1995ean, berriz, %50,6koa?.1930-1940 urteen bitartean egituratze
prozesuan zegoen hainbat gizarte, bai
gizartean bai politikan; klase borroka nabarmena
zen horietan, eta sozialismo sobietarra
erreferentzia handia zen. Gizarte
horietan oinarrizkoa izan da ongizatearen
estatua eraikitzea, gizarte bakea eta legitimitate
politikoa lortzeko. Sindikatuen eginkizunak
gainditu egin zuen enpresaren eremua,
bai hiritar gehienentzako babes soziala
lortu behar zenean, bai Ongizatearen Estatuko
programa eta instituzioen gestioan;
hala, biztanleriaren interes sozialak ordezkatzeko
forma berriak ekarri zituen sindikatuen
lanak.
Lan honen emaitzetako bat merkatuaren
berezko logika arintzea eta kontrolatzea
izan zen; bide batez, aukera eman zuen
gizarte kapitalista hauetan interes eta balio
ez-kapitalistak babesteko. Etengabeko gizarte
erreforma honen bidez, bizi baldintzen
hobekuntza nabarmena heldu zen. Laguntza
sare bat antolatu zen, erretiro eta elbarritasun
pentsioez, osasun eta langabezi
aseguruez, dohaineko hezkuntzaz eta etxebizitzarako
zein kontsumo kolektiborako
laguntza publikoez; hala, gizabanakoak eta
familiak nahiko lasai bizi zitezkeen, etorkizuna
ez baitzegoen hain kolokan. Izan ere,
ordu arte eliteek beste inork ez zuen segurtasun
pribilejio hori.
Ongizatearen Estatuaren ezarpena eta
maila neurtzeko parametroak bat baino
gehiago dira; esate baterako, autore batzuek
gastu publiko osoa hartzen dute neurritzat,
baina parametro erabiliena gastu soziala da.
Adierazle honi begiratuz gero, garbi ikusiko
dugu nola Ongizatearen Estatua bihurtu den
nagusi, gizarte industrialetan; are gehiago,
ideologia liberal nabarmen duten herrialdeetan
ere sartu da, Estatu Batuetan besteak
beste.
Ongizatearen Estatua 1945 eta 1975 bitartean
garatu eta finkatu zen, bat eginez
aurreratutako ekonomien funtsezko garapen
aldi batekin. Urte horietan harreman
estua izan da ekonomia garapenaren eta
Ongizatearen Estatuaren hedapenaren artean,
erregimen politikoa edozein zela ere.
Errealitate honek bi interpretazio aukera
ematen ditu: lehenaren arabera, garapen
ekonomikorik gabe ez litzateke posible
izango Ongizatearen Estaturik, eta bigarrenaren
arabera, berriz, Ongizatearen Estatua
antolatu izanak sustatu du garapen
ekonomikoa.
Lehena zalantzan jarri ez arren, bigarren
interpretazioaren aldeko argudioak asko eta
sendoak dira. Ongizatearen Estatuak eragin
positiboa izan du hazkunde ekonomikoan,
hainbat lanetan adierazi duten bezala. Eragin
positibo horrek mekanismo asko erabili
ditu:? Bake sozialak industria harreman
egonkorrak ekarri zituen berarekin,
eta bide batez soldatapeko langileek
partaidetza kooperatiboa izatea, teknologia
aldaketa bizkorra zen testuinguruan;
sistemaren egonkortasunak
eta etorkizuna itxaropentsu ikusteak,
epe luzeko inbertsioak bultzatu zituzten.
? Ongizatearen Estatuak prestazioak eta
soldata sozialak eskaini zizkien herritarrei,
eta familiek errenta handiagoa
zuten eskura; kontsumo ahalmena areagotu
zenean, eskariak gora egin zuen,
ekonomia hazkundeari bultzada handia
emanez.
? Gizarte zerbitzuetako eta ondasun
kolektiboetako azpiegitura-inbertsioak
(ospitaleak, eskolak, etxebizitzak, osasun
etxeak, zahar etxeak, kulturuneak,
etab.) merkatu garrantzitsu bihurtu ziren;
herri inbertsioak funtsezko elementua
izan dira, garapen ekonomikoan.
? Ekonomiaren gizarte eremuak izan
zuen enplegu-hedapen handiena, epe
horretan; esate baterako, emakumea
modu masiboan heldu zen lan mundura.
Enplegu publikoa eta para-publikoa
agertu ez balira, Ongizatearen
Estatuak sortu baitzituen, gaur egun
pairatzen dugun egiturazko langabezia
are latzagoa izango zen beharbada.Esandakoa laburbilduz, azken berrogeita
hamar urteeta Europan eta beste inguru
garatu batzuetan Ongizatearen Estatua eratu
delarik, gizarte barneko antolaketa hobetu
egin da, eta ekonomia suspertu, jendeak
etorkizun berri bat ikusi dute aurrean, eta
gainera eskubideez gozatzeko aukera izan
dute. Alabaina, azken hamabost urte hauetan
kontraesan handiak sortu dira egitura
mailan, eta dagoeneko ekin diote Ongizatearen
Estatua berraztertzeari; izan ere, batzuk
hasiak dira estatu formula honen egokitasuna
zalantzan jartzen.
Ongizatearen Estatuaren krisia
Ongizatearen Estatuaren krisia 1975ean
hasi zen, krisi ekonomikoaren ondorioz
hain zuzen. Dena dela, krisiaz hitz egitean
aipamentxo bat egin behar da, zeren eta
atzeraldi batzuk izan diren arren (1974-75,
1979-83 eta 1990-94), bidea goranzkoa izan
baita, oro har. Datu batek egokiago argituko
du aipatutakoa: hamabosten Europaren
BPG %2,4 hazi da, batez beste, 1985
eta 1995 bitartean. Gauzak horrela, gaur
egun krisia aipatzen denean hazkundearen
moteltze bat adierazten dela esan daiteke,
ez ezinbestez atzera egitea.
Nolanahi ere, krisiaren interpretazioaren
inguruan alde handiak daude. 1980az geroztik,
tesi neoliberalak nagusitu dira munduan,
bai politikan bai ideologiaren mailan.
Tesi horien mamia gastu publikoa
murriztea da, eta horren barruan, gastusoziala batik bat. Ondorioz, Ongizatearen
Estatuaren aurka jo dute bereziki. Hala eta
guztiz ere, eraso horiek ez dute aldaketa
adierazgarriegirik eragin babes sozialeko
sistemetan; esate baterako, ez Tatcher administrazioak
Erresuma Batuan, ez Reagan
administrazioak Estatu Batuetan, ez zuten
lortu gastu soziala nabarmen murrizterik
?taula ikusi?, nahiz eta gogotik ahalegindu
ziren esparru errentagarrienak pribatizatzen,
eta gizarte talde ahulenak, berriz, egoera
kaskarragoan uzten. Izan ere, gastu publikoan
erretiroko pentsioek daramate zatirik
handiena, eta gai hori ukiezina da ikuspegi
politikotik.
Egiaz, urte horietan europar gizarteek
egokitu egin dute gizarte gastuaren hazkundea
?hamabikoen Europan BPGren %24,1
hartzen zuen 1980an, eta %27,7 1994an?,
hazkunde ekonomikoaren moteltzea kontuan
hartuta. Salbuespen bat edo beste
bada, hala ere. Adibidez, Espainiak aurrerapen
handiagoa egin du laurogeiko hamarraldian,
1980ko %18,2tik 1994ko %23,6ra
igaroz. Jauzi handia inondik ere, baina
oraindik Europako batez bestekotik lau
puntu beherago. Azaldutako datuen argitan
ikusten denez, Espainiako Ongizatearen
Estatua azken bi hamarraldietan eratu
da, krisi ekonomikoaren epe latzenean, hain
zuzen; aldiz, bere Ongizatearen Estatua oparotasuneko
urteetan eratu zuten europar herrialde
gehienak ahalegin bizian ari dira bere
gastu soziala murrizteko. Eta Espainiaren
denbora gorabehera horren ondorioz, Ongizatearen
Estatuaren egitura ahula da, eta
gestio arazo asko ditu.
Aurreko guztia hala delarik, aipatu behar
da Ongizatearen Estatuak egitura-krisi
bat baduela; are gehiago, krisi hori batetik,
eta elkartasunezko instituzioak deslegitimatu
nahi dituen eraso neoliberala bestetik,
hainbat erreforma gertatzen ari da egituran,
gizarte prestazioetako batzuk pribatizatuz
eta horien kopurua eta kalitatea murriztuz.
Ongizatearen Estatuaren krisiak hiru eragile
nagusi ditu:1. Herri finantzen aurrekontu krisia,
gizarte babeseko sistemetan ez dagoelako
kotizatzen dutenen eta onuradunen arteko
orekarik; lanaren ekarpenak beherantz
doaz, eta pentsioak, osasun gastuak eta
gastu sozialak, berriz, gorantz. Kultura, demografia
eta ekonomia joerak ere kontuan
izan behar dira, eta horien artean nagusiak
hauek dira:? jaiotza-tasa murriztea;
? bizi-itxaropena luzatzea, 77 urtera heldu
baita dagoeneko;
? lanbide bizitza aktiboa murriztea (langabezi
egoera luzeak, ezintasunak, garaiazaurretiko erretiroak, aurre-erretiroak,
etab), 25 eta 55 urte bitartera mugatzen
ari da-eta, eta langileak hogeita
hamar urtez kotizatzen du, eta 45 urtez
bizi da prestazioetatik;
? enplegu tasa txikia emakumezkoen
artean, 15en Europan %45,3koa baitzen
1997an, eta gizonezkoena, berriz,
%66koa; eta
? langabezi tasa altua ?1997an %10,7?,
ezen kotizatzen egon behar zuen taldea
langabetuena izanik, horren ordez
areagotu egiten du gizarte gastua, langabeziagatiko
prestazioak direla eta.
Azken bi puntu horietan, Espainiaren
egoera oso larria da: enplegu tasarik baxuenetakoa
du emakumezkoen artean, eta langabezi
tasa orokor altuena ere bai; hau da,
gizarte gastuaren oinarria kotizatzen duen
talde txiki bat da.2. Lehiakortasun ekonomikoaren
krisia, agente ekonomikoen jarduera ekonomia
global batean gauzatzean, enpresen,
herrialdeen eta lurraldeen arteko lehiakortasunaren
egitura aldatu egin baita. Munduko
edozein tokitan produzitzeko eta saltzeko
ahalmena izatean, batzuek abantaila
handiak dituzte produkzio kostuetan, bai babes
sozial kaxkarra eskaintzen duten herrialdeek,
bai elkartasun mekanismoak familian
oinarritzen dituztenek. Hala, enpresek herrialdez
aldatzen dituzte lantegiak eta bulegoak,
kosturik txikienak bilatuz hain zuzen.
Enpresa-estrategia horien eraginez, Europako
enplegu eskaintza murrizten ari da, eta
Ongizatearen Estatuaren krisia areagotzen.3. Legitimitate krisia, Ongizatearen
Estatua oinarri sozial eta politikoa galtzen
ari da. Arrazoi nagusiak bi dira:? produkzio egitura aldatu egin da, eta alde
batean dira oso langile gaituak behar
dituzten lanak, eta bestean, berriz,
gaitasun berezirik behar ez dutenak;
azkeneko horien egoera, gainera, behinbehinekoa
izaten da. Erdi mailako lanak
desagertu egin dira, automatizazioaren
eraginez, eta lanbide-jarduera batetik
beste batera igarotzea ohiko kontua
da gaur egun, teknologia aldaketa bizkorrak
horretara bultzatzen gaituelako.
Horren ondorioz, lanbide sekuentziak
oso aldakorrak dira, ezin dira aurrez ikusi,
eta zeharo indibidualizatuta daude;
? indibidualismoa gero eta sendoagoa da
gure gizartearen balio sisteman, eta gizabanakoa
da aberastasuna, boterea eta
desirak metatzeko prozesuen erdigunea.Aipatutako bi arrazoi horiek direla-eta,
irtenbide indibidualak bilatzen dira (osasunsistema pribatuak, pentsio fondoak, eskola
pribatuak, etab.), eta galtzen ari dira elkartasun
arau unibertsalak; gogoan izan
hauexek direla Ongizatearen Estatuaren
oinarria. Gizarte estratifikazio berri bat agertzen
ari da, eta dagoeneko ez dira ?aberatsak?
eta ?pobreak?, baizik eta ?produktoreak?
eta ?ez-beharrezkoak?. Ongizatearen
Estatua babes hutsa da, gero eta ospe txarragoa
duena gainera, eta sisteman galtzaile
gertatzen direnak, batez ere hiri handietan,
haren estalpean babesten dira.
Gaur egun, beraz, Ongizatearen Estatuaren
etorkizunari buruzko eztabaida behin
eta berriro agertzen da azken bi hamarraldietan.
Iritzi gehienak bat datoz: gaur
egungo diseinuaren arabera ezin zaio estatu
mota horri eutsi, baina alde handiak
daude jorratu beharreko bideak zein diren
erabakitzeko. Batzuek desegitea proposatzen
dute, argudio ekonomikoetan oinarriturik;
instituziorik errentagarrienak pribatizatzea
proposatzen dute, Ongizatearen Estatua
mailarik minimoenean mantenduz,
egoerarik larrienak besterik ez estaltzearren.
Horien arabera, Ongizatearen Estatuaren finantzaketak
inbertsiorako aurrezkia murritzarazten
du, ez baita aurreztu behar etorkizuneko
beharrak asetzeko, Estatuak berak
aseko baititu; gainera, lan-merkatuaren
funtzionamendua ez da egokia, lan-kostuak
areagotzen direlako, eta marjinazio egoerak
betikotu egiten dira, pobreziaren tranparen
bidez; izan ere, pobreei nahikoa zaizkie
laguntzak eta onura publikoak, eta ez dira
egoera txar horretatik irteten ahalegintzen.
Iritzi horren beste muturrean daude
Ongizatearen Estatua mantentzearen aldekoak,
egin beharreko aldaketak eginik betiere.
Gizarte berdintasun eta justiziako argudioak
aipatzen dituzte, eta horien ustez,
giza kapitala ez da bakarrik langile sorta bat,
behar dituen ezagutzaz hornitua, baizik etalangile produktiboz osatutako talde bat, osasuna
eta hezkuntza ahalbidetzen dizkioten
bizi baldintzak dituena. Horregatik, hainbat
erabaki hartzea ari dira proposatzen:1. Estatuaren parte hartze estrategikoa,
produktibitatearen baldintza sozialetan,
batez ere hezkuntza eta prestakuntza
jarraituko sistemen bidez (helduen
hezkuntza eta lanbide birziklatzea).
2. Enpleguaren eta lanaren erreforma,
behin-behinekotasunaren kontra joz
eta lan ordu kopurua murriztuz, soldatak
neurri berean txikiagotuz, eta
ordu horiek betetzeko lanpostuak sortuz.
Produktibitatea areagotzeko eta
lanpostu gehiago sortzeko, eskaria
beharko da, hau da, kontsumo kolektiboa
mantentzea ezinbestekoa da.
3. Zahartzarorako politika berria, neurri
kuantitatiboak baino gehiago kualitatiboak
landuz. Esate baterako, edadeko
langileak lanean mantendu,
nahiz eta ordu gutxiagoz izan, birziklatze
politiken bidez, eta langileak
egokitzea, daukaten lan esperientzia
erabiltzearren. Edadeko pertsonek
ospitaletan denbora luzez hartzen
dituzten ohe gehienen ordez, kostu
txikiagoko baliabideak erabiltzea, hala
nola etxeko laguntza zerbitzuak,
egoitza sistema berriak, edo familiaren
laguntza.
4. Muga-zergak murriztea eta mundu
merkatuko interbentzioa, babes mailak
eta gizarte eskubideak kontuan izanik
betiere; esate baterako, GATT
Akordioari itun sozial bat eranstea.
5. Elkartasunezko instituzioak deszentralizatzea,
atzera legitimazioa lor dezaten
laguntzeko; hau da, laguntza-instituzio
sare askotarikoa antolatzea,onuradunen eta gizarte agenteen parte
hartze gero eta handiagoa izan dadin,
bai gestioan bai garatuko diren
gizarte programei buruzko eztabaida
nagusietan.
6. Elkartasunezko mekanismoak gizarte
zibilari hedatzea. Hala eta guztiz ere,
honek ez du berekin ekarriko Estatuak
bere ardurak bazterrean uztea. Gizarte
zibilaren lana bultza daiteke, bere arazoak
azter ditzan; eta horretarako,
ezinbestekoa da aurrekontu publikoaren
zati bat bideratzea, ekimen pribatua
susper dadin elkartasunaren gestioaren
arloan. Horrela, eskuzabaltasun indibidualak
leku gehiago izango luke,
eta baita ardura kolektiboak ere bolondresez
osatutako laguntzari bidez, gorantz
doan fenomenoa baita.Neurri horietako batzuk dagoeneko
gauzatzen ari dira Europar Batasunean
1990eko hamarraldiaren azken urteotan,
gobernu aurrerakoien babesean. Edonola
ere, hainbat joera dago: batzuek zerbitzuak
deszentralizatzera eta hauek lurralde-esparruka
banatzera jotzen dute; beste batzuek,
berriz, zerbitzu horiek integratzera, gehiegizko
espezializazioa eta koordinazio falta
gainditzeko; horiez gain, zenbaitek areagotu
egin nahi du alor publikoaren eta pribatuaren
arteko laguntza; eta ez da falta prebentzioaren
ikuspegi estrategikoa garrantzitsuagotzat
jotzen duenik; azkenean, gizarte baitako
elkar laguntza handitzea proposatzen
dutenak daude. Dena dela, joera guzti-guztiak
gizarte zerbitzuen baitan daude, eta finantzaketa
mugatua dute, eta izango dute,
harik eta bi atal nagusiei heltzen ez zaien
arte: lan munduaren eta beronen kotizazio
egituraren erreformari batetik, eta mundu
merkatuaren testuinguruan gutxieneko baldintza
sozial batzuk finkatzeari bestetik.