Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Demokrazia kontzeptuaren bilakaera historikoa
Sarrera
Demokrazia kontzeptuak ideal multzo
bat biltzen du. Ideal horiek, funtsean, antolamendu
politikoa bideratzeko sistema
jakin batean biltzen dira, eta aukera politikoen
arteko konkurrentzia ?askea? eta ?ezbortitza?
da haren ezaugarri nagusia; aukera
politiko horien arteko hautaketa hiritarrek
egiten dute, aldian aldiko hauteskundeen
bidez, eta, era horretara, ordezkaritza
bidezko gobernu bat eratzen da, oinarrizko
eskubideak eta askatasun publikoak bermatzen
dituen testuinguru baten baitan. ?Demokrazia?
hitzak, etimologiari begiratuz
gero, ?herriaren gobernua? esan nahi du
(grekozko demos ?herria? eta kratia ?gobernu?
hitzetatik dator), eta aro modernoko
hizkuntza eta kultura guztiek beren baitan
jasoa dute mundu osoan onartuxea dagoen
kontzeptu gisa, hainbesteraino non hitz
horren esanahia neurriz gora hedatu baita,
politikako hitzik lausoen eta anbiguoenetako
bat bihurtzeraino. Gaur egun sistema
politiko guztiek demokratikotzat dute beren
burua. Nolanahi ere, historian zehar
eztabaida gogorrak eta liskar handiak izan
dira aurrena eredu horri izatasuna nola
eman, eta geroztik arau bidez nola zilegitu
erabakitzeko. Demokraziaren bilakaera
historikoa liskar handikoa izan da beraz,
oinarri-oinarrian dituen balio politikoak
?berdintasuna, askatasuna, gizakiaren garapena,
interes komuna, gizabanakoen interesa,
gizartearentzat baliagarri izatea, politikaren
aldetik eraginkorra izatea, gizakiaren
premiak asetzea, eta gizakiaren ikuskera
bera?, eztabaida handiko balioak izan
direlako, nekez adostu ahal izan direnak,
eta beraz demokraziari buruzko elkarren
oso bestelako ereduak sortu dituzte, bai
orobat elkarren aurkako ikuspegi filosofikoak
ere.
Historian zehar demokrazia, alegia herriaren
gobernua esan izan zaiona, zazpigaldera nagusioi erantzuten ahalegindu den
sistema politiko bat izan da:? nortzuk eratzen dute herria esaten
zaion hori?
? nola hartu behar dute parte herritarrek
gobernuaren zeregin publikoetan?
? nolakoa behar du herriaren eta demokrazia
bateko gobernu egonkorraren
arteko harremanak?
? nolakoa da eta nolakoa izan behar du,
zabalagoa edo estuagoa, erakundeen
eta kargu publikoen aginpide eremua
herriarekiko?
? herritarrek nola obeditu behar diete
agintariei?
? nola bideratu behar dira agindupekoen
betekizunak eta disidentzia?;
? zein baldintza bete behar dira demokrazia
izan ahal dadin?Ondorengo lerroetan ikusiko den bezala,
zazpi galdera horien erantzunek bi une
nagusi izan dituzte demokraziaren historian,
eta, gauza bitxia, une batetik bestera hainbat
mendetako tartea izan da. Lehen unea
Atenasko demokraziarena izan zen, antzinako
Grezian eratua. Bigarrena, gure aro
honetako XIX. mendearen amaieran hasi
zen, eta hori da demokrazia modernoa
esaten zaiona, estatu demokratikoaren
sorrerak ekarria. Eredu batetik besterako
tarte horretan iragan ziren mendeetan demokrazia
desagertu egin zen, besterik gabe,
mapa politikotik.
Demokrazia, bai antzinako Grezian eta
bai sistema politiko modernoetan, uste nagusi
batean dago oinarritua, boterea herriaren
agintetik sortua denean baizik ez dela
zilegia, eta herriaren onespena behar duela
orobat, eta, hartara, hiritar guztiek prozedura
demokratiko arautuen bidez parte
hartzeak egiaztatzen duela onespen hori.
?Herria?, inondik ere, ez Atenasko demokrazian
ezta gaur egungoan ere, ez da izateedo batasun organiko bat, zeren herriaren
zilegitasunak ezin baitu egon agintariak ez
aho batez ez plebiszito bidez izendatzean
oinarritua; oso bestela, herriaren boterea
lortzeko, konfiantzazko prozedurak behar
dira. Horregatik, herriaren bat etortzea edo
onarpena ez da, berez, nahikoa halako
sistema politiko bat demokratikoa dela
esateko. Onarpen hori adierazteko prozeduren
egokitasunaz baizik ezin daiteke
sistema politiko bat demokratikoa izan.
Horixe izan da hain zuzen Antzinako Greziatik
orain arte demokraziak izan duen
bilakaera, ideal demokratikoa gauzatu ahal
izateko erabilitako prozeduretan gertatu
diren aldaketena.
Antzinako demokraziaren ezaugarriak
Demokrazia hitzaren esanahia hitzez
hitz eta zehaztasun osoz Greziako demokrazian
gorpuztu zen bete-betean, K.a. IV.. endean Atenasen indarrean egon zen
tankeran hain zuzen. Aristotelesen ideal
politikotik abiatuta, antzinako Greziako
demokrazia komunitatearen bizimodu gisa
antolatu zuten, eta hari esker hiritar estatusa
zuten pertsona guztiak berdintasun juridiko eta politikoaz balia zitezkeen, zeinek
bere eginkizun publikoa betetzeko, alegia,
aldi berean agintari eta agindupeko izateko,
hiritar guztien ideiak plaza publikoan
eztabaidaturik. Aristotelesek esana da gizabanakoa
?animalia politiko? bat dela, eta
ikuspegi aristoteliko hori biltzen zuen eredu
horren arabera, demokrazia da mekanismorik
egokiena eta osoena hiritarrek
politikan egiaz parte har dezaten, bai legegintzan
eta bai auzilaritzan. Eredu horretan,
hiritarren biltzarra esaten zaionak du burujabetza
politikoa, eta herritarrek denen artean
dute boterea beren eskuko komunitateari
dagozkion gai orokor guztietan, eta
irizpide informalen bidez hautatzen dituzte
kargu publikoak, bai zuzenean aukeratuz,
bai zozketaz, bai txandaketaz. Esan ere
daiteke Atenasko demos-ak geroztik beste
edozein herrik izan duena baino kratos(botere) gehiago izan zuela; aldi berean
mikrodemokraziaren funtzionamendu sinesgarriak
Greziako demokrazian iritsi zuen
mailarik gorena, ezin baitu hori baino hedadura
zabalagoan zuzen eta egoki inondik
ere funtzionatu. Demos-a biltzen zenean
Atenasko sistema ?udal? demokrazia gisako
bat zen bete-betean, non hiritar milaka batzuek
agoran adierazten baitzuten bere
adostasuna edo desadostasuna.
Greziako demos-a bilduta zegoenean,
aho batez hartutako erabakiak ziren demokraziaren
adierazpide nagusia; edonola
ere, ?udal? maila hori sistemaren elementurik
axalekoena besterik ez zen. Izan ere,
sistema horren elementurik eraginkorrena
?denek batengan, eta batek denengan
agintzeko? aukera ematen zuen mekanismoa
zen, Aristotelesen hitzez baliatuz. Botereaz
benetan baliatzen ziren, eta botereaorobat zegoen ia denen esku, kargu publikoetan
txandakatze hori bizkorra zelako,
eta, are gehiago, kargu gehienak zozketaz
betetzen zirelako. Bi alderdi hauetan, hau
da, autonomia kolektiboan eta banakako
txandakatze bidezko gobernuan, Greziako
demokrazia zuzeneko demokrazia izan zen,
hiritarrek gobernuan zuzenean parte hartzean
oinarritua.
Greziako demokraziaren ezaugarri nagusiak
hauek ziren:? hiritarrek zuzenean hartzen zuten parte
botere politikoaren erabakietan, bitartekorik
gabe;
? parte hartze hori hiritar izateari nahitaez
zegokion betekizuna zen, komunitate
jakin bateko kide zirenez;
? hiritarren biltzarra botere bat zen izatez,
eta biltzar saio bakoitzean botere
burujabea baliatzen zuen, legeak egiteko
baliatu ere;
? botere burujabe horrek hiriko gai komun
guztiak hartzen zituen bere baitan,
interes politiko pribatuen eta interes
politiko publikoen artean bereizketarik
egin gabe, politikoa zen guztia
publikoa ere bazelako;
? modu asko zeuden kargu publikoak
hautatzeko;
? ez zegoen pribilejiozko bereizketarik
hiritar arrunten eta kargu publikoak dituztenen
artean;
? gizabanako berak ezin zuen botere
politikoko kargu bera bi aldiz izan;
? agintaldiak laburrak ziren;
? zerbitzu publikoak ohorezkoak ziren,
ez ziren dirutan ordaintzen.Greziako demokraziaren eredu honek
askatasun politikoaren balioa sumatzeko
oso modu berezia zeukan oinarrian, gaur
egun askatasuntzat dugun horretatik oso
bestelakoa inondik ere. Antzinatean, hiritar
orok politikan parte hartzeko zuen betekizuna
baitzen askatasuna, bere burujabetasun
politikoa nahitaez erabili beharra
alegia, gauza bitxia badirudi ere. Gizabanakoa,
pertsona bakoitza, taldearen baitan
zegoen atxikia, eta harexen mendean ziren
pertsonaren izaera eta nortasuna ere. Jendearen
interesek komunitatearen baitan
zuten zentzua, ez beste inon; gizarte modernoetan
estatu demokratikoa hiritarren
interesak betetzeko dago, baina Grezian,
botere politikoak berak zuen jendearen
beharra, ez alderantziz. Horrek ez du esan
nahi greziarrek askatasuna esaten ziotenik
gaur egun gure gizartean zapalkuntza deitzen
zaionari, baina oso kontuan hartzekoa
da orduko askatasuna komunitate politiko
lauso eta txiki samar bati estu-estu loturik
zegoela, eta nekez konpara daitekeela gizarte hura gaur egungo estatuetako komunitate
zabalekin, gaurko gizartean gizabanakoen
askatasuna gizabanakoak botere
publikoen aurrean duen eskubidea baita.
Greziar hiritarrek politikan parte hartzeko
zituzten moduen eta bideen egokitasuna
ulertzeko, ondo gogoan izan behar
dira Greziako demokraziaren baldintza
orokorrak. Lehenik, Antzinatean demokrazia
lurralde txiki samarretan nagusitu zen,
estatu-hirietan (greziar demokrazia, berez,
Atenasera zegoen mugatua), eta haietan
elkarren arteko komunikazioa askoz handiagoa
zen, eta erabakiak askoz zuzenago
eta eraginkorrago kontrolatzen ziren. Bigarrenik,
Atenasko demokrazian hiritar izateko
irizpidea oso zorrotza zen, eta gutxiengo
bati besterik ez zion ziurtatzen politikan
parte hartzeko pribilejioa, gainerako guztiak
talde horretatik kanpo zeuden, esklaboak
ziren, eta lan egitera zeuden behartuak
egitura politiko haien ekonomia mantentzeko.
Erromako Inperioaren garaian,
esklabotasunaren aurkako borroka indarra
hartuz joan zen neurrian, bi baldintza guztiz
ere mugatzaile horiek ez ziren jadanik
betetzen, eta demokrazia bera ere galdu
zen, ezin betezko ideal bihurturik.
Demokrazia modernoaren ezaugarriak
Demokrazia modernoa Atenasko demokraziaren
guztiz bestelakoa da, gauza
nabarmena baita greziarren demokrazia
mota hark ez duela gaurko gizarterako balio.
Gizarte politiko modernoak gizarte handiak
dira, eta zenbat eta hiritar gehiago izan,
orduan eta ezinago ahulak eta indarrik gabeak
izaten dira zuzenean eta bitarteko
politikorik gabe politikan parte hartzekoaukerak. Nazio-estatu modernoak lekuz eta
lurraldez dituen ezaugarriek ere ez dute
inolako biderik ematen demokrazia zuzenerako,
zeren eta burujabetza ezin baita
berez zertu den-denek parte hartzen ez
badute: demos bat behar du, baina demos
hori ezin da inongo plaza publikotan osoosorik
bildu. Azkenik, kontuan hartu beharra
dago greziar demokraziaren ?berehalakotasun?
hori oso-oso lotua dagoela primitibismo
politikoarekin: denak txandaka
agintari izatea edo agintariak zozketa bidez
hautatzea ez da, azken batean, eginkizun
politikoen bereizte, banantze eta
espezializazio maila txikiaren ondorioa
baizik.Demokrazia modernoetan ordezkaritza
politikoa da oinarria, ez ordea parte hartze
politikoa bera, baina garbi dago ez duela
parte hartze hori ukatzen. Hiritarrek ez dute
boterea zuzenean bere esku izaten, ordezkari
politikoei ematen diete boterearen
ordezkaritza. Ez dago, beraz, burujabetza
sistemarik, hiritarrek gobernuaren jarduera
mugatzeko eta kontrolatzeko sistema bat
baizik. Greziar demokrazia ?herriaren gobernua?
zen, ?herriaren gainean zertua?, eta
horixe zen hitzez hitz; demokrazia modernoan,
berriz, ez dago horrelako lotura esturik
agintarien eta agindupekoen artean.
Hortaz, hutsegite handia litzateke gaur
egungo hauteskundeetako parte hartzea
greziar hiritarraren parte hartze zuzenaren
parean jartzea; eta are hutsegite handiagoa,
inondik ere, ?zuzeneko demokrazia? esaten
zaion horren mekanismoek (herri ekimenak,
erreferendumak, etab.) gaur egungo
demokraziaren eta Greziakoaren artean
dagoen tarte ezin handiagoa bete dezaketela
uste izatea. Gure demokrazia zeharkakoa
da: hiritarren botere zuzena hauteskundeetara
dago mugatua, herriaren ordezkari
izango diren politikoak aukeratzera. Demokrazia
modernoa arau eta prozedura
multzo bat baizik ez da, konpromiso edoelkar hartze baten bidez gizarteko eta
erakundeetako taldeek eta alderdiek beren
arteko liskarrak bake bidez konpontzeko
berariaz aukeratua.
Demokrazia modernoaren ezaugarri
nagusiak hauek dira:
? hiritarrek zeharka parte hartzen dute
botere politikoaren erabakietan, eta bitarteko
politikoak behar dituzte beren
nahiak eta interesak bideratzeko;
? hiritarren parte hartze politikoa ez da
nahitaezko betekizun bat, eskubide
politiko bat baizik, botere publikoak
errespetatu beharrekoa, nahiz agintariek
hiritarra parte hartzera bultzatzeko
joera izango duten beti;
? hiritarrek botere eratu bat aukeratzen
dute, botere konstituziogileaz oso bestelakoa
dena, zeren eta komunitate
politiko bat eratzen den unean baizik
ez baita definitzen botere konstituziogile
hori;
? botere burujabeak interes publikoko
gai politikoetan ditu bere mugak, eta
hortik kanpo ez du zertan ariturik, alde
batera utzi behar baititu hiritarren interes
pribatuak, zeren eta argi eta garbi
bereizirik baitaude gizarte zibila, gizabanakoaren
interesari dagokion alorra,
eta gobernu erakundeak, interes orokorraren
ardura dutenak;
? modu bakarra dago kargu publikoak
aukeratzeko: aldian aldiko hauteskundeak;
? pribilejioei dagokionez badago bereizkuntzarik
hiritar arrunten eta kargudunen
artean; kargudunen eskubide
bereziei esker inork ezin baititu legebiltzarraren
baimenik gabe ez atxilotu
ez auzitara eraman, beren agintaldia
bitartean;
? pertsona berak behin baino gehiagotan
har dezake botere politikoko kargu
bera;
? karguetako agintaldien muga hauteskundeetako
botoek jarritakoa izaten da,
ez besterik, salbuespenak salbuespen;
? zerbitzu publikoak modu profesionalean
ordaintzen dira, zeren eta eginkizun
publikoetan ari direnek lan bat
egiten baitute, erabateko arduraldia
eskatzen duena, eta halako prestakuntza
tekniko bat baita ere.Ikusten den bezala, askatasun politikoaren
balioa oso modu berezian sumatu
izanean du oinarria demokrazia modernoak,
antzinako Grezian askatasunaz zuten
ideiaren oso bestela, inondik ere. Gaur
egun, askatasuna indibiduala da, eta ?eskubide
pertsonaletatik? eratorria da. Gizabanako
modernoak ez du taldearen beharrik
bere askatasuna berresteko, zeren eta,aitzitik, botere publikoak baitira hiritarrentzat
existitzen direnak. Askatasun modernoa
ez da askatasun positiboa (?zerbait
egiteko askatasuna?), askatasun negatiboa
baizik: ?Estatuko botereetatik kanpoko askatasuna?,
alegia, gizabanakoak bere jarduera
politikoa eta pertsonala egin ahal
izateko askatasuna, botere publikoen egintzatik
kanpo.
Demokrazia modernoaren ordezkaritza
mekanismoen bideragarritasuna ulertzeko,
zein baldintza orokorretan oinarritzen diren
aztertu beharra dago. Adituen ustez,
hiru baldintza nagusik definitzen dute demokrazia
modernoa. Lehen-lehenik, baldintza
ekonomiko egokiak behar dira, alegia,
sistema kapitalista arautu bat, aberastasuna
gizabanakoen artean banatuko
dela ziurtatuko duena. Bigarrenik, erdiko
klase bat behar da, hiritartasun eskubide
osoz estatu baten baitan gai publikoetan
parte hartuko duena. Eta azkenik, politikari
karismadunak behar dira, hiritarren aurrean
ordezkari eginkizuna bete dezaten. Azter
ditzagun, bada, banan-banan.
Garapen ekonomikoa
Gaur egungo joera nagusiak estu lotzen
ditu demokraziarako baldintzak eta
ekonomiaren eta gizartearen halako garapen
maila bat; joera honen arabera,
?zenbat eta handiagoa izan nazio baten
ongizate ekonomikoa, hainbat eta handiagoak
dira demokrazia nazio horretan finkatzeko
aukerak?. Hipotesi hori egiaztatzera
joz ekonomiaren aurrerabidea neurtzen
duten indizeen bidez, nabarmen ikusiko
da batez besteko aberastasun, industrializazio,
hiritartze, eta hezkuntza maila askoz
handiagoak direla herrialderik demokratikoenetan.
Alabaina, estatistiketako
batez bestekoei begiratu beharrean kasu
partikularrak aztertzen badira, ez dago
korrelaziorik demokraziaren eta garapen
ekonomikoaren artean, zeren eta aberastasun
handiaren eta miseria gorriaren artean
oso esparru zabala baitago inork beretzat
hartua ez duena, eta edozein sistema
politiko ager daiteke bertan. Gainera,
korrelazio bat ez da, inondik ere, kausa
lotura bat; are gehiago, demokraziaren eta
ongizate ekonomikoaren artean halako
kausa lotura bat badagoela onarturik ere,
artean ezin jakin herrialde bat bere aberastasunagatik
den demokratikoa, edo
demokraziagatik den aberatsa. Herrialde
batzuetan demokrazia industrializazio
orokorra heldu aurretik iritsi izan da; eta
beste batzuetan, aldiz, industrializazioak
berak eragotzi izan du demokrazia heltzea.
Horrelako egoeretan, badago esatea hazkunde
ekonomikoa oinarri ona izaten dela
demokrazia hazteko, ez ordea demokrazia
ezartzeko.
Tarteko egiturak
Demokrazia modernoak erdiko klase
baten beharra du, talde independentez eta
borondatezko elkartez eratua, horiek baitira
estatu bateko gizarte zibil demokratikoaren
alderdirik biziena eta aktiboena.
Erdiko klase hori ez da klase aberatsenen
aurka eratu, ezta talde behartsuenen aurka
ere, ez baitu sorburu bakarra, sorburu
zabala baizik: demokraziak gizarte talde
hori ahalik eta handiena izan dadin bultzatzen
du, hala ere talde horren helburua
ez da hiritar burujabe soila izatea, burujabetza
hori erabiltzea baizik bere ordezkariak
hautatzeko. Eta inon ez da
demokrazia modernorik bideratu estatu
modernoaren izatean bertan babestutako
erdiko klaserik gabe.
Gidaritza
Baldintza ekonomiko eta sozialekin
batera, baldintza huts-hutsik politiko bat ere
ezinbestekoa du demokrazia modernoak,
ordezkarien gidaritza, alegia. Gure sistema
politikoetan goitik beherako harremana baita
nagusi erabakiak hartzeko eta hiritarren
onespena lortzeko, harreman horrexek eragiten
du, ezinbestez, gidaritzaren beharra.
Ongizate ekonomikoa edo erdiko klaseak
kultura demokratikoa izatea funtsezko ezaugarri
objektiboak dira sistema politiko moderno
bat mantentzeko, luzaroan ezaugarri
gisa iraun izanak hala frogatzen baitu, baina
demokraziak, eraginkorra izango bada,
gaitasun eta dohain handiko gidaritza behar
du, lehen-lehenik eta beste edozer baino
gehiago. Eta baldintza objektiboak
zenbat eta ahulagoak izan, orduan eta nabarmenagoa
izaten da gidaritzaren premia.
Esanak esan, ez dirudi demokrazia modernoaren
baldintza horiek berdinak direnik
ez herrialde guztietan, eta ezta ere herrialde
berak izan ditzakeen egoera guztietan.
Esate baterako, oso kontu desberdinak
dira demokrazia politiko bat hobetzea, edo
demokrazia ezartzea. Izan ere, ez klase sistema
irekia, ez balio sistema berdintasunean
oinarritua, ez industri gizartea, ez eta balio
demokratikoak dituzten gidariak dira
ezinbesteko baldintzak demokraziak aurrera
egin dezan edo demokrazia herrialde batean
sor dadin. Baldintza esaten zaien horiek
demokraziak ondo funtzionatzen duela esan
nahi dute, eta, beraz, demokraziaren ondoriotzat
har daitezke, demokraziaren aldez
aurreko baldintzatzat bainoago. Arazoa ez
da bakarrik ez dagoela baldintzarik demokraziaren
arrakastari ezinbestean loturik
denik, zeren eta kontua baita baldintza
horiek guztiek alderdi historiko bat dutela,
alegia, baldintza nagusi guztiak segida baten
baitan aztertu behar dira, haien hurrenkera
eta tempo-a aintzat harturik. Hala,
adibidez, baldintza «objektiboak» (ekonomiazkoaketa gizartezkoak) ez dira hain
garrantzitsuak demokrazia abian jartzeko,
nola diren bai gidaritza eraginkor baten borondate
finkoa eta bai hiritarren itxaropen
multzoa bideratzeko ahalmena, hala sistema
demokratikoak itxaropen horiek bere
baitan har ahal izan ditzan, gainezka egin
gabe. Horrexek desorekatzen eta hondatzen
du hain zuzen sistema politiko bat, eta
demokrazia bereziki, alegia, bat-batean hiritarren
itxaropenak eta nahiak indar handiz
gora egiteak eta sistema politikoak,
berriz, horiek asetzeko gai ez izateak.
Demokraziaren bilakaera etorkizunean
Munduko toki gehienetan demokrazia
modernoak arestian aipatu diren hiru baldintza
horiek behar ditu etorkizunik izango
badu: gutxieneko ongizate ekonomikoa, estatu
demokratiko bakoitzean erdi mailako
hiritar klase bat izatea, eta gidaritza sendoak,
ordezkari politikoak hautatzeko prozedura
demokratikoaren zilegitasuna sendotuko
dutenak. Hala eta guztiz ere, hiru baldintza
horiek ez dira behin betikoak, zeren eta betekizun
horiek gero eta nekezago betetzen
baitira mundu osoko sistema politikoan, asko
eta asko dira-eta aurrerabidean diren herrialde
demokratikoak baldintza horiek ezin beterik
dabiltzanak, nahiz, hala ere, beren sistema
demokratikoak indarrean dauzkaten.
Argi eta garbi dago estatu berriak eta
aurrerabidean diren nazioak demokratikoak
izan daitezkeela, nahiz eta hargatik ez duten
iristerik izan mendenbaldeko demokraziek
historian, ekonomian, gizartean eta
kulturan iritsia duten maila bera. Izan ere,
ez zen inoiz munduan estatu demokratiko
bat bera sortuko, baldin eta hasiera-hasieratik
beretzat iritsi nahi izan balitu modernizazio
bidean diren estatu batzuek ustez
iritsi nahi omen dituzten helburu goren
horiek. Demokraziak mundu osoan aurrera
egingo badu, nahitaez gutxitu beharko
dira gobernu bidegabe eta tiranoak, eta
ahalik eta gehien zabaldu eta indartu ordea
gizaki bakoitzaren errespetuaren eta
zuzentasunaren alde egingo duten jokabide
gizalegezkoak, alegia, politikak, azken
finean, gizakiaren neurrira behar du egina.
Gero eta argiago dago, hortaz, demokrazia
modernoak iraungo badu, bakarra duela
iraute horretarako behar duen baldintza
politiko ezinbestekoa: prozedura finkatu
beharra; alegia, hauteskunde sistema bat
behar da nahitaez, haren bidez eratuko den
sistema politikoak zuzentasunez, bidezkotasunez
eta arduraz jokatzera behartu ditzan
agintariak.