Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Energia kontsumoa
Egungo garapen-ereduaren ezaugarrietako
bat energiaren kontsumo handia da.
Eta halako eran da hori horrela, non gizarte
baten garapen sozialaren eta ekonomikoaren
adierazle fidagarrienetako bat gizarte
horrek per capita duen energia kontsumoa
baita, autore askorentzat.
Baina egoera hori nahiko berria da; industriaurreko
gizarteetan pertsonen eta produktuen
mugikortasuna oso mugatua zen,
kontsumitzen ziren produktu gehienak,
ekoizten ziren tokitik hurbil kontsumitzen
ziren eta pertsonen joan-etorriak ez ziren
gaur egun bezain usuak. Produktuek ez
zuten, gainera, kontsumitu aurretik ia tratamendurik
izaten. Gaur egun, berriz, energia
kantitate handiak behar izaten dituzten
prozesu ugari eragiten zaizkie, eta horrek
balio handia gehitzen die ekoizleei dagokienez.
Baina, nondik dator kontsumitzen den
energia? Lehenik eta behin, eguzkitik, erradiazio
elektromagnetiko gisa. Horrek lurraren
energia osoaren %99,9 osatzen du.
Eguzkitik jasotako energia osotik, %30
kanpoko espaziora islatzen da hodeien eta
atmosferaren bidez, %18 ur lurrinak eta
hautsak zurgatzen dute eta gainerako %52
iristen da lur-azalera, erradiazio zuzen edozeharkako gisa. Energia honen guztiaren
zati txiki-txiki bat erabiltzen du gizonak,
nekazaritzan, esaterako, baina hala ere, oinarri-oinarrizko
eragina du biosferaren funtzionamenduan.
Oinarrizko energia honen aprobetxamenduaz
at, eta industria iraultza egin zenetik
aurrera, energia iturrien ustiaketa garatu
zen. Erregai fosilena, batik bat (ikatza,
lurrina sortzeko) eta uraren erabilera. XIX.. endearen amaiera eta XX. mendearen
hasiera bitartean hidrokarburoen ustiaketa
eta kontsumoa bultzatuko da, bai argi egiteko
eta baita makinak mugitu eta beroa
sortzeko ere, nahiz etxean nahiz industrian.
Energia xahutzen duen sistema
Lehenik eta behin esan behar da, energia
kontsumoaren hazkundea bizi-kalitatearen
eta erosotasun-mailaren hobetzeari dagokiola,
neurri batean behintzat. Eta egoera
hori oraingoz lehen munduari baizik ez
badagokio ere, gainerako gizakiek ere eskubidea
dute maila berbera iristeko.Zer dela eta da hau, beraz, baliabide
energetikoak neurriz gain xahutzen dituen
garapen-eredua? Lehenik, ez da ahaztu behar
energiaren ekoizpen eta banaketa dela
une honetan lehen munduko herrialde guztietako
ekonomian pisu handiena duen sektore
ekonomikoa. Gainera enpresa-lotura
garrantzitsuak daude horren artean eta finantza-sektorearen
artean, adibidez. Hortaz,
energiarekin zerikusia duten politikek, beren
artean lotura estuak dituzten enpresen
interesei egokitzen zaizkie, elkartearen interesei
baino gehiago.
Gure eredua oso eredu zentralizatua da,
jarduera-adar gutxi batzuek eta enpresa
gutxi batzuek kontrolatzen dute ekonomiasarearen
zati handi bat, eta elkarrekiko lotura
estuak dituen eredua da aldi berean.
Izan ere, hemen landutako produktuak saltzen
diren merkatu gutxi edo aski urrunetan
gertatzen denak baldintzatzen du gero
eta gehiago tokiko eta nazio mailako ekonomia.
Baina horrez gain, gaur egun egiten den
ondasun eta zerbitzuen ekoizpenak energia
asko erabiltzera behartzen du. «Erabili
eta bota» izenez ezagutzen den kultura da
horren adibiderik garbiena. Lehengai kopuru
handiak xahutzen dira eta hondakinen
kudeaketaren arazo larria sortzen du.
Adibide gisa: itzultzen ziren ontzietatik erabilera
bakarrekoetara igarotzeak ikaragarri
handitu du edariak merkaturatzeko behar
den energia. Itzul zitezkeen ontziak behin
eta berriro erabiltzen ziren, azkenean desegin
eta beste ontzi batzuk egin aurretik.
Besteak, ordea, behin erabili eta desegin
egin behar dira (eta hori, aprobetxatzen
aldn badira) ontzi berriak egiteko. Begien
bistan dago prozesu honek energia kontsumo
handiagoa behar duela eta, beraz,
garestiagoa gertatzen zaiola kontsumitzaileari.
Erostunari, ordea, sistema berri hau
erosoagoa dela sinestarazten zaio.
Beste horrenbeste gertatzen da garraioari
dagokionez ere. Autoen industria ahaltsuak,
erregaiak ekoizten eta banatzen dituzten
enpresekin lotura estuak dituelarik,
aitzindari da gaur egungo enpresa-sisteman.
Aitzindaritasun honek aukera ematen die
beren interesen arabera gobernuen erabakietan
esku hartzeko. Hortaz, azpiegituretarako
bideratzen den inbertsio publikoaren
zatirik handiena errepide eta autobideetan
erabiltzen da (garraio publikoaren kaltetan),
eta horrek handitu egiten ditu autoa erabiltzeko
aukera eta maiztasuna. Autoa beti eta
edonon erabiltzea bultzatzen da horrela,
nahiz eta administrazioek aitortu erabilera
horrek kutsadurari eta ingurumenaren degradazioari
dagokionez duen erantzukizuna.
Zenbat eta azpiegitura gehiago, orduan
eta autoaren erabilera usuagoa, eta ondorioz,
energia kontsumo handiagoa. Gainera,
bultzatzen ari den lurralde-ereduak geroeta joan-etorri luzeagoak eta sarriagoak eskatzen
ditu. Derrigorrezko mugikortasuna
deitzen zaio horri. Ekipamendu erraldoiak,
hala nola salerosketa-guneak, asistenziazentruak
edota ikasketa-zentruak hiriaren
erditik gero eta gehiago urruntzeko joera
dago. Ondorioz, joan-etorriak gero eta luzeagoak
dira. Eta gero eta sarriago gertatzen
da hiri handietan erosketak egiterakoan
autoa hartu behar izatea hipermerkatura
joateko.
Energia iturriak
Lurrean gehien erabiltzen diren energia
iturriak, gizakiarena eta biomasarena dira.
Hirugarren munduan giza-indarrari eta etxeko
animaliei esker ekoizten dira elikagaiak
eta egurra erabiltzen da janaria prestatu,
elikagaiak kontserbatu eta prozesatu eta
milioika etxe berotzeko erregaitarako. Baina
iturri hauei ez zaie, gehienetan, merezi
duten arreta egiten, ez baitute enpresentzako
ondoren aipatuko ditugun iturriek
duten garrantzia.
Ikatza
Antzina-antzinatik erre izan da ikatza
bero-energia sortzeko. Industria Iraultzaren
garaian hasten da, ordea, kopuru handitan
ustiatzen, bai lurrin-makinak ibilarazteko,
bai etxeak berotzeko. Ustiaketa-tekniken
hobekuntzak merketu egin zuen kostua.
Aurrerago, ikatza erretzean sortzen den
energia argi-indarra ekoizteko ere erabili
izan da zentral termikoetan. 1990ean, orotara
kontsumitutako energiaren %27 ikatzari
zegokion.
Ikatza erretzeak CO2 kopuru handiak
sorrarazten ditu, eta ikatza da, hain zuzen,
kutsatzaile gerta daitekeen gas horrretatik
gehien sortzen duen erregaia. Horrez gain,
euri azidoen eragile diren SO2 eta Nox ere
ematen ditu.
Petrolioa
Mende hasieratik hona lur azpitik nasaiki
atera den olio mineral hau da gaur
egun energia iturri nagusienetarikoa. Petrolioa
oinarrizkoa da garraioei (gasolina, gasolioa,
nafta, eta abar?) eta argi-indarraren
ekoizpenari dagokienez. Gas-oliozko zentralek,
ikatzez hornitzen direnen teknika
berbera erabiltzen dute, ura lurrin bihurtzen
dute, eta lurrinak, argi-indarra sortzen duten
turbinak mugiarazten ditu.
Erretzerakoan, ikatzak baino %25 CO2
gutxiago igortzen du, eta SO2 eta Nox gasen
igorpena ere txikiagoa da. Garraiatzerakoan
gertatutako istripuek, ordea, itsasoko
biziarentzat ondorio txit kaltegarriak izan
ohi dituzten marea beltzak eragin ditzakete.1990ean, mudu-mailan kontsumitutako
energiaren %39 petrolioari zegokion.
Gas naturala
Erregairik garbienetakoa da, ikatzak baino %40 CO2 gutxiago sortzen du eta erretzerakoan ez du SO2rik sortzen. Arriskutsua gerta daiteke, ordea, garraiatzerakoan eta berriro gas bihurtzeko lantegietan prozesatzerakoan. Erregai honi zegokion 1990ean, orotara kontsumitutako energiaren %22.
Energia nuklearra
Bigarren mundu-gerratik aurrera garatu
zen erabilera zibiletarako. Atomoaren fisioan
oinarritzen da eta Uranio-235 da batez
ere erabiltzen den elementu fisionagarria,
Uranio 233 eta Plutonio 239 ere erabil daitezkeen
arren. Sortzen den beroa ura lurrin
bihurtzeko erabiltzen da eta horrek turbina
bat mugiarazten du. Horrela ekoiztutako
energia, orotara kontsumitutako energiaren
%5,5 zen 1990ean. (garai horretan
423 erreaktore nuklear zeuden).
Energia iturri honek ez du CO2rik igortzen,
ezagunak dira, ordea, bere funtzionamenduak
sorrarazten dituen arriskuak.
Chernobylgo Zentralaren istripuak eta honek
zuzenean edo zeharka eragindako milaka
heriotzak eta neurtu ezin daitezkeen
kalte ekonomikoak horren adibide garbia
dira. Horrez gain hondakin nuklearrak oso
arriskutsuak dira, milaka urteetako bizia
dute eta batere ziurtasunik ez dago inoiz
hondakin hauek tratatzeko modurik aurkituko
ote den.
Energia hidroelektrikoa
1990ean orotara kontsumitutako energiaren 6,5% izan zen. Abiarazteko behar diren azpiegitura-lan erraldoiez gain eta inguruneari eta herriei eragindako kalteaz gain, ibaiek lehorraldietan izan ohi dituzten ur-etorriaren gorabeherek mugak ezartzen dituzte energia mota hau erabili ahal izateko.
Berritu daitezkeen energiak
Baliabide agorrezinak erabiltzen dituzten
iturri guztiak hartzen ditu. Zentzu honetan
energia hidroelektrikoa ere atal
honetan sar zitekeen. XX. mendearen
amaieran munduan orotara kontsumitzen
zen %15 zegokien, gutxi gora behera.
Kontuan izan behar da, ordea, ehuneko
horren zatirik handiena hirugarren munduan
erabiltzen den egurrari dagokiola.
Gainerakoek, eguzki-indarrak, eolikoak,
geotermikoak eta itsasoarenak zuten parte
hartzea oso urria zen.
Ingurunerako ondorioak
XX. mendeko azken bi hamarraldietan
bizi izan dira gizaldi osoko urterik beroenak.
Nazioarteko zientzialari gehienek, atmosferara
igorritako gai kutsatzaileen eraginez
gertaturiko klimaren dinamika orokoraren
aldaketarekin lotu dute gertakari hori.
Klimaren gorabeherak fenomeno arruntak
dira eta antzinatik ezagutzen dira. Errejistro
geologiko eta arkeologikoek adibide
ugari ematen dute. Baina XX. mendearen
amaieran antzeman diren aldaketak oso
handiak dira eta badirudi horrek baduela
zerikusirik karbono-dioxido (CO2), metano
(CH4) eta nitrogeno-dioxido (NO2) gaien
kontzentrazioa hazi izanarekin. Gas hauek
atmosferan normalean izan ohi duten kontzentrazioan
ez dute uzten planetan sartzen
den eguzki-energia osoak kanpoko espaziora
alde egin dezan. Energia horren zati
bat islatu eta lurrera bidaltzen dute berriro,
egunaren eta gauaren artean hotzbero-alde
handirik egon dadin eragozten dute eta gaur
egungo bizimoduko ohitura asko eta asko
horrexegatik dira diren bezala.
CO2ren eta horren antzeko ezaugarriak
dituzten beste gas batzuen igorpenak beroa
gal dadin eragozten duen geruza hori
indartzen du. Hala, lur-azaleko tenperatura,
normala den gorabehera mugaren gainetik
igotzen da. Berotze orokor honek aldatu
egiten du planetako klimaren dinamika,
toki batzuetan lehorteak areagotzen
ditu, beste batzuetan euri-jasa garaiak luzatzen
ditu eta, ikerketa batzuen arabera,
poloetako izotza urtzen hasteko arriskua
dago, eta beraz, itsasoaren maila igotzekoa.
Horrek aldaketak ekarriko lituzke itsaso
bazterrak gaur egun duen mailari dagokionez
eta ondorio larriak izango lituzke itsasertzean
dauden herrientzat.
Etorkizunari begira
Aipatutako arazoen larritasuna dela-eta
eta horien kausak zehazterakoan zientzialariak
bat datozelarik, nazioarteko gobernu
eta agentziek esku hartzea erabaki dute.
Baina hor amaitzen dira adostasunak, gai
kutsatzaile gehien igortzen dituzten herriek
ez baitirudi prest daudenik beren energia
kontsumoa nabarmen gutxitzeko. Hortaz,
Estatu Batuek, Japoniak eta Errusiak oztopatu
egiten dute nazioartean konpromisorik
har dadin. Bitartean, Europar Batasunean
kutsatzen ez duten eta berritu daitezkeen
energiak (eolikoa, biomasakoa eta minizentral
hidraulikoak batik bat) pixkanaka garatzea
planteatu da, eta hirugarren mundukoak
hasi dira jabetzen beren igorpenak
mugatzeak, oraindik ere urriegia duten garapena
oztopa dezakeela.