Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Biztanleriaren dinamika
Giza populazioek, beren barrutik eta
kanpotik, bietara baldintzatutako bilakaera
bat izan ohi dute denboran zehar. Barnetiko
baldintzen artean heriotzeak eta jaiotzak
aipa daitezke, eta kanpotikakoen artean,
berriz, migrazioak, besteak beste. Elementu
hauen balantza orokorrak erabakiko
du zein den une jakin batean demografiaren
dinamika. XX. mendearen amaieran
6.000 milioi biztanle inguru daude munduan,
eta horri 250.000 inguru gehitu behar
zaizkio eguneko. Hazkunde-abiadura
honek alarma jo arazi die nazioarteko erakunde
askori, joera horrek hala jarraituz
gero, energia kontsumoa eta gai kutsatzaileen
isurketa gaur den halako bi izan
baitaiteke 20 urte barru. Hala ere, biztanle
kopuruak adinako garrantzia du askorentzat,
biztanle horietako bakoitzak behar dituen
baliabideen kopuruak. Mendebaldeko
munduan zifra hau askoz handiagoa da
garapen bidean dauden herrietan baino.
Hortaz, benetan alarma eragiten duena ez
da bakarrik biztanleriaren hazkundea, baizik
eta baita lehen mundukoek kontsumitzen
duten energia eta sortzen duten hondakin-maila
planeta osora zabal dadin ere.
Biztanleriaren bilakaera: hazkunde aro handiak
Mendeetan zehar hazkunde demografiko
xumea izan zen gizadiaren ezaugarri
nagusia. Giza-taldeak txikiak ziren, eremu
txikiak hartzen zituzten eta iraunkortasunik
gabe, gainera. Neolitotik aurrera, abeltzaintzaren
eta nekazaritzaren bilakaera dela-eta,
biztanleria azkarrago hazten da, taldeak
handiagoak egiten dira eta toki batean finkatzen
dira.
Antzinaroko zibilizazioen garaian eta
erdiaroan biztanleria haziko bada ere, tarteka-tarteka
heriotza ugariak eragingo dituzten
gaixotasunek eta goseteek mugakezarriko dizkiote hazkunde horri. Eragin
berbera izango dute gerrateek ere, ez bakarrik
zuzenean borrokan hilko direnengatik,
baizik eta uztari eragindako kalteen eta
hedatuko diren gaixotasunen ondorioz.
Medikuntzaren eta higiene publikoaren aurrerapenak
(hondakin-uren saneamendua,
eta abar) apalak ziren oso eta horren ondorioz
sarritan gertatuko ziren biztanleriaren
baitan heriotza ugariak eragingo zituzten
izurriteak. Horietan gogorrena XIV. mendearen
erdialdera Europako zati handi bat astindu
zuen peste-izurritea izan zen.
1750. urtetik aurrera aldaketa handiak
gertatu ziren kontinente zaharrean nekazaritzari
dagokionez, labore berriak sartu ziren,
lanerako tresna berriak eta baita ongarri
kimikoak ere, eta horren guztiaren ondorioz
hazi egin ziren produktibitatea eta
landutako soroen azalera. Euskadiri dagokionez,
berrikuntza hauek XIX. mendearen
amaiera eta XX. mendearen hasiera inguruan
gertatu ziren. Berrikuntza hauek, oro
har, badute zerikusirik industri ekoizpenaren
iraultzarekin eta garraioen garapenarekin,
eta horrekin batera etorriko dira, gainera,
medikuntzaren eta osasun publikoaren
hobekuntzak ere. Garai honetan nabarmen
hazi zen bizi-iraupena eta biztanleria ere
azkarrago haziko zen. Horren ondorioz,
1750etik 1900era doan epean bikoiztu egin
zen biztanleria munduan. Baina hazkunde
hau ez zen berdina izan kontinente guztietan.
Afrikan eta Ozeanian ez zen ia aldaketarik
egon, izan ere, egile batzuek teknikaaurreko
bezala izendatu duten fase batean
aurkitzen ziren oraindik. Amerikak hazkunde
handia izan zuen, Europatik joandako
etorkinei esker, batez ere. Eta Europan ere,
galdutako populazio hori gora behera, hazkundea
handia izan zen. Gauza bera gertatuko
zen Asiako kontinentean ere medikuntzak
izandako aurrerapenei esker.
1900 eta 1950 bitartean erdiko herrialdeetan
(Europako hegoaldea eta Argentina
eta Hegoameriketako beste herrialde batzuk
ere barne direlarik) demografoek iraultza
teknikoaren bigarren aldia deitu izan dutena
hasi zen. Iraultza honek argi-indarraren
eta eztanda-motoreen erabileraren zabalkuntzaekarriko zuen. Alabaina, bi mundugerrateek
eragindako heriotzek arindu egin
zuten produkzioaren hazkundeak ekarritako
hazkunde demografikoa. Gerrate
hauek Europa, Errusia eta Japonia zigortu
zituen bereziki. Bigarren mundu-gerraren
ondoren, osasun-arloan hedatu ziren hobekuntzei
esker, nabarmen jaitsiko zen heriotza-tasa.
Antibiotikoen erabilera, hospitaletako
asistentzia, eta abar izan ziren hedatzen
hasi ziren berrikuntza hauetako batzuk.
Aipamen berezia merezi du, bestalde, haurren
heriotzeak izandako beherapenak.
Herri aurreratuenetan gertatzen den
heriotza-tasaren beherapenarekin batera,
jaiotza-tasa ere gutxitu egiten da nabarmen.
Beherapen hau gero eta nabariagoa gertatzen
da 70, 80 eta 90etako hamarraldietan.
Joera hauek linealak ez badira ere (esaterako,
bigarren mundu-gerraren ondoren jaiotza
goraldi bat gertatu zen Europan), betebetean
dagozkie herri aurreratu izenez ezagutzen
direnei. Jaiotza-tasak gutxitzeak eta
bizi-itxaropena handitzeak, lehen munduko
izenez ezagutzen diren herri gehienetako
biztanleriaren zahartzea ekarriko dute.
Hirugarren munduko biztanleriaren bilakaerak
beste dinamika bati jarraitzen dio.
Nekazaritza-ekoizpenaren arloan berrikuntzak,
atzerapenarekin bada ere, iristen badira,
ez da gauza bera gertatzen medikuntzari
eta asistentziari dagokienez. Ondorioz,
herri hauen dinamika demografikoari dagokionez
jaiotza-tasa altua eta heriotza-tasa
altua dira oraindik ere ezaugarri nagusiak,
haurrak direlarik, betiere, zigortuenak.
Herri hauek alde batetik jaiotza-tasa altuak
eta hazkunde demografiko azkarra
dutelarik, bestetik ezin dute gutxieneko bizikalitatea
ziurtatu, eta ondorioz, lehen munduko
gobernuek eta are nazioarteko erakundeek
ere planteatu dute populazioa dela
munduak duen arazo nagusietako bat.
Politika demografikoak
Herri bateko biztanleria, eta batez ere
eragile demografikoak izan dira, eta dira,
gobernuen kezka nagusietako bat. Eta
horren arrazoia da, biztanleria gobernuen
egitekoaren subjektu pasibo eta batzuetan
subjektu aktibo direla, eta ekonomiasistemaren
oinarrizko elementu, kontsumitzaile,
eskulan, boto-emaile eta abar diren
neurrian.
Estatu bateko egoera demografikoa
nolakoa den, era batekoa edo bestekoa
izango da administrazioko politikak hartuko
duen bidea. Adibidez, Espainiako gerra zibilaren
ondoren, eta batez ere 50etako hamarralditik
aurrera, gobernuak jaiotza-tasa
bultzatzeko politika bat bultzatu zuen, dirulaguntzak eta are familia ugarienentzat sariak
eskainiz.
XX. mendeko 70etako hamarralditik
aurrera, Europako erdialdeko eta iparreko
herrialde gehienak geldialdi demografiko
batean sartu ziren, eta ondoko hamarraldietan
saldo begetatibo negatiboa izan zuten
(heriotza gehiago jaiotzak baino, horri
etorkinen etorrera erantsi beharko litzaiokeelarik).
Egoera honen aurrean estatu kaltetuenetako
gobernuek neurri azkarrak hartu
zituzten. Suedian zergak arindu zizkieten
haur bat baino gehiago zuten familiei
eta aldi berean, egoitza eta nazionalizatze
kontuak erraztu zitzaizkien haur txikiak zituzten
etorkin eta errefuxiatuei. XX. mendearen
amaieran Frantziako gobernuak ere
zerga-bidezko pizgarri hauei heldu zien jaiotzak
ugalarazteko.
Hirugarren munduko herrietan XXI.. endearen atarian, gobernuek eta, batik
bat, nazioarteko erakundeek bultzatutako
politika demografikoak dira jaiotzen kontrolari
garrantzi handiena ematen diotenak.
Beren helburua biztanleriaren hazkundea
geldiaraztea da, herri hauetan biztanle gehienak
bizi diren pobrezia egoerari mugak
jartzeko asmoz. Planteamendu honek, Malthusek
jada XIX. mendean formulatutako
teorietan du jatorria. Teoria horien arabera,
haur gehiegi izatea eta biztanleria eta bizitzeko
bitartekoak abiadura desberdinean
haztea baitziren langileen eta klase xumeen
arazoen iturria. Aldeko asko izan ditu irizpide
honek eta planetako herri txiroenetan
ezarri izan da Banku Mundialaren gomendioz.
Biztanleriaren hazkundea zero izan dadin
erabilitako kontrolerako metodoak,
Asian adibidez, gobernuek indarrez inposatu
dituztenean izan dira, bakarrik, eraginkorrak.
Adibiderik aipagarrienak Txina
eta India dira. Txinan, han zuzen, haur
bakarraren politika dela-eta, familia gehienek
ezin dute ondorengo bat baizik izan.
Indian, gobernuak bultzatutako famili plangintza
kanpainetan milioika pertsona esterilizatu
zen bere gogoz. Aipatu bezala, politika
hauek porrot egin izan dute gehienetan,
eta norbanakoen borondatea estatuaren
aginduari erabat makurtu zaionean baizik
ez dira izan benetan eraginkorrak, Txinan
gertatu zen bezala, adibidez. Gertakari
hauek gobernu batzuei jakinarazi diete jaiotza-kontrolerako
politikek garapen sozioekonomiko
maila jakin bat duten herrialdeetan
bakarrik izan ditzaketela emaitzak.
Hortaz, badirudi garbi dagoela, ez duela
inolako zentzurik garapen bidean dauden
herrietan jaiotza-kontrolerako politikak ezartzeak
aldi berean biztanleriaren garapen
sozioekonomikoa bultzatzeko programa
serioak egiten ez badira.
Hazkunde demografikoa eta ingurumenaren zaintza
Aditu askorentzat, biztanleriaren hazkundea
da, hirugarren mundukoa batik bat, ingurumenaren
iraupenak duen mehatxurik
larriena. Gero eta baliabide gehiago behar
dira biztanleriaren beharrak asetzeko, eta
ondorioz agortuz doa bioaniztasuna planetako
zati handi batean, tropikoetako herrialdeetan
batik bat. Gehienetan lehen mundukoek
erabili ohi dituzten argudio hauetan
badirudi ahaztu egiten dela, ekonomia
orokor baten testuinguruan egiten dela eta
baliabideen ustiaketa, adibide batzuk ematearren,
Angolan ateratzen den petrolioaren
hartzaileak, edo Argeliatik datorren gasarenak
edota Brasilgo edo Indonesiako oihanetan
botatako egur nobleenak ez direla
herri horietako biztanleak, nagusiki behintzat,
Japoniako, Iparrameriketako, Europako
eta Australiako merkatuak baizik. Era berean,
ez da ahaztu behar askoz baliabide gehiago
kontsumitzen dela per capita herrialde garatuetan
hirugarren mundukoetan baino, eta
hortaz, lehendabizikoetan egin beharko litzatekeela
eragindako kalte ekologikoaren
abiaduraren neurriko biztanleriaren kontrola.
Baina argudio honi ezin zaio eutsi inola
ere; ikusi den bezala iparreko herrialde gehienetako
jaiotza-tasa ordezkapen-mailaren
azpitik dago eta ugaltzea bultzatzeko kanpainak
egiten dira.
Baina bidegabekeria handia izateaz
gainera, garbi dago hasi aurretik ere, ekologia
helburu duen kontrol demografikorako
estrategia batek ez duela arrakastarikizango. Hirugarren munduko herrialdeetan
talde handiengan agintea zorrotz erabiliz
lortuko litzateke soilik ernaltze kopurua
jaitsiaraztea. Eta hori hala izateko arrazoia
da, premia gorriko inguru batean, etxe-ekonomia
subsistentzia larriaren mailara ere
iristen ez delarik, biziraupen estrategiak jaiotza-tasa
altuetan oinarritzen direla. Heriotza-tasak,
haurrei dagozkienak batik bat,
ikaragarri altuak dira (Angolan 1991. urtean
mila haurretatik 295 hiltzen ziren, Europan,
berriz, milatik 25 besterik ez ziren hiltzen),
eta beraz, familiek haur asko izan behar
dituzte derrigor, belaunaldien ordezkatzea
egin ahal izateko eta lanerako gai ez direnean
gurasoek bizibidea ziurtatua izan dezaten.
Hortaz, familia ugariak izateak ez du
zerikusirik heziketa maila apalarekin edota
kultura edo erlijio-kontuekin, ingurura
moldatzeko moduaren ondorio besterik ez
dira. Pobreziari edo goseteari heziketakanpainen
bidez aurre egin nahi izatea, jarrera
boluntarista izateaz gainera, alferreko
saioa da batik bat.
Gizakiek baliabide gehiegi kontsumitzearen
arazoari konponbide bat eman behar
zaio, baina konponbide horrek ez luke
garapen bidean dauden herri batzuetako
biztanleriaren gehiegizko hazkundearen
murrizketan oinarritu beharko soilik, baizik
eta lehen munduko biztanleek per capita
duten kontsumoaren murrizketan batik
bat. Baina herri aberats eta pobreen arteko
batasun ekonomiko handiago bat aldarrikatu
beharko litzateke lehen-lehenik,
garapen sozioekonomikoaren alde elkarlanean
arituz eta gainera, hirugarren munduko
garapena bultzatzeko ematen diren
laguntza ofizialek ere estaltzerik lortzen ez
duten neokolonialismoari behin betiko uko
egin beharko litzaioke, eta horren ordez
oinarri zuzen eta bidezkoak ezarri.