Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Enpresa
Enpresaren kontzeptua, helburuak eta funtzioak
Enpresa agente ekonomiko bat da.
Ondasunak eta zerbitzuak eraldatzeko funtzioa
du, kontsumitzeko gai edo inbertsio
ondasun gisa erabiliak izan daitezen. Enpresak
ekoizpen faktoreak kontratu eta ondasunak
modurik eraginkorrenaz ekoizteko
eta saltzeko antolatzen ditu. Baina enpresa
ez dago gainontzeko agente sozial eta ekonomikoetatik
aparte, haiei oso loturik baizik,
pertsona eta enpresa askorekin ibili
behar baitu harremanetan ekoizpena antolatzeko
nahiz produktuak merkaturatzeko.
Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT)
honelaxe definitzen du: “Edozein elkarte,
instituzio, erakunde, pertsona fisiko edo zeinahi
instituzio publiko edo pribatu, baldin
eta bere nortasun juridikoa badu, eta bere
ardura eta zuzendaritzapean leku batean
edo gehiagotan jarduerak egiten badira.”
Enpresen helburuak
Helburu nagusia ahalik eta mozkin ekonomikorik
handiena lortzea da. Beraz, epe
labur eta ertaineko estrategiak bultzatzen
dituzte beren aktiboei eta jarduerei ahalik
eta etekinik handiena ateratzeko.
Azken hamarraldietan enpresek antolamendu
eta enpresa estrategia planifikatuak
lantzeko beharra sentitu dute, sektorean
duten kokapena ezagutzen eta nolako antolamendua
ezarri nahi duten erabakitzen
laguntzen baitiete. Horregatik, estrategiaren
definizioa aldatu da, eta hauxe da gaur egun
darabilguna: enpresaren funtsezko erabakiak
hartzeko eredua da, enpresaren egitekoak
eta helburuak eta horiexek lortzeko
funtsezko politikak eta planak erabakitzeko
eredua hain zuzen.
Enpresen funtzioak
Merkatuko enpresa orok funtzio nagusi
batzuk ditu, gutxienez, merkataritzakoa,
finantzetakoa, administraziokoa eta kontabilitatekoa,erosketa eta hornikuntzakoa
eta ekoizpen funtzioa; baina, langileak
kontratatzen baditu, ez da pertsona bakarrekoa
izango, eta orduan funtzio nagusi
bat gehiago izango du: giza baliabideetakoa.
• Merkataritza funtzioa.
Enpresak merkatua ezagutzea du xede,
eta horretarako etengabe jardun behar du
bertan. Enpresak lehiatzaileen bilakaerari,
egungo bezeroei eta izan ditzakeenei begiratzen
die, hala nola eskain ditzakeen produktu
eta zerbitzu berriei edo eskaintzen
ari denen ordezkoak izan litezkeenei.
• Ekoizpen funtzioa edo teknikoa.
Produktua lortzeko edo zerbitzua emateko
materialak eraldatu behar dituenez
gero, eragiketa fisiko jakin batzuk burutu
behar ditu. Ekoizpenaren gestioak ekoizpen
bideak ahalik eta modurik merkeenaz erabiltzea
du helburu. Gogora dezagun ekoizpen
bideak makinak, espazioak, instalazioak
eta edozein baliabide direla. Anglosaxoniarren
literaturaren eraginez, “operatzeko
funtzioa” ere deritza.
• Finantza funtzioa.
Enpresak dirua eta kapitalak bildu behar
ditu bere altxortegiaren beharrak betetzeko,
ahalik eta preziorik merkeenean
bildu ere. Kapital soberakinik badu, ahalik
eta errendimendurik handiena lortzen ahaleginduko
da, baina segurtasunik handienarekin.
• Administrazio eta kontabilitate
funtzioa.
Enpresak kapitalaren mugimenduak
erregistratu eta eragiketen emaitza kontrolatzen
du.
• Erosketa funtzioa.
Ekoizpen prozesuan lantzen diren lehengaien
hornikuntzaz arduratu behar du,
kalitaterik handiena eta ahalik eta merkeen
lortzearren.
• Giza baliabideetako funtzioa.
Enpresak langileak kontratu, orientatu
eta babestu behar ditu, segurtasun eta
garbitasunik handienaz lan egin dezaten.
Langileen prestakuntza eginbeharretariko
bat da.
Kanpoko ingurunea
Enpresak harreman estuak ditu bere
ingurunearekiko, enpresatik kanpo dauden
baldintza guztiak ulertuta halakotzat. Hori
dela kausa, enpresaren planak inguruneari
loturik daude, sistema ekonomiko jakin
baten barruko osagaietariko bat baita, eta,
jakina, estaltzen duen egitura ekonomikoak
haren jarduera baldintzatzen da. Esate baterako,
hainbat faktorek baldintzatzen dute
enpresaren funtzionamendua eta garapena,
besteak beste, finantziazio aukerak, azpiegiturek,
enpresen zerbitzuek, lehengaiek,
teknologiak..., beraz, enpresak kontu egin
behar die guztiei.
Ildo horretatik, enpresaren sistema sozio-ekonomikoko
erakundeek ere mugatzen
dute haren jarduera. Enpresaren jarduera
ukitzen duten legedi eta araudiek
zuzenki eragiten diete haren legezko estatusari
eta langileekin, beste enpresa eta
erakundeekin eta munduko gainerakoekin
dituen harremanei. Hartara, arlo batzuetakoak
dira gogoan izan beharreko arauok:
merkataritzako legedia, zibila, lanekoa,
administraziokoa, ingurumenekoa etab.
Laburtzearren esan dezagun, faktore
ekonomikoek eta gizarte, politika eta
kultura arlokoek baldintzatzen dutela enpresa,
egoitza dueneko tokikoek hain zuzen.
Bi maila bereizten dira ingurunetan:
• Ingurune sozial orokorra: lurralde
berean kokaturiko enpresa guztiei dagokie.
• Ingurune espezifikoa: enpresa bakoitzari
zuzenago eragiten diona. Enpresa
jakin baten ekoizpen prozesua baldintzatzen
duten faktoreak eta agenteak biltzen
dituenez gero, desberdina da kasuan-kasuan.
Adibidez, ingurune honetan bezeroak,
hornitzaileak lehiatzaileak etab. sartuko
ditugu.
Jakina, elkarrenganako eragina dago
ingurune eta enpresaren artean, enpresak
ere inguruneari eragiten baitio, ingurumena
dela, langilearen prestakuntza dela…
Enpresa motak eta haien ezaugarriak
Enpresa mota desberdinak definitzen dira, kontuan hartzen diren ezaugarrien arabera.
Ondoko hauek dira sailkapenik arruntenak:
Kapital jabetzaren araberako sailkapena
a. Enpresa publikoak. Estatua da jabea, zeinahi administrazio delarik ere. Funtsezko ezaugarria
dute zuzenbide publikoko erakundeak (Estatu zentrala, erkidego autonomoa, diputazioa...)
jabeak eta gestoreak izatea. Batzuen helburua ez da mozkinak lortzea, interes orokorrekoak
izanik, beharrezkoak baitira Estatuak funtzionatzeko. Beste batzuk, ordea, merkataritza
enpresekin erka daitezke funtzionatzeko moduari dagokionez, ekonomia garatzeko beharrezkoak
dira eta. Izan ere, ekimen pribatua ustiatzen ausartzen ez den edo ezin duen
arrisku handiko arloak lantzen dituzte, adibidez, ikerkuntzako enpresen kasuan edo kapital
handiak behar dituztenak.. . Enpresa pribatuak. Banakakoak eta sozialak izan daitezke, jabetza mota eta gestio eskubidea
kontuan harturik:
b.1. Banakako enpresak: enpresa eratzeko modurik sinpleena da. Enpresari bakar batek
jartzen du kapitala, eta bere ondasunen kargutan hartzen du enpresak harturiko konpromisoen
erantzukizuna.. .2. Sozietateak:
b.2.1. Sozietate kolektiboa. Bazkide talde txiki batek osatuak. Bazkideek beren
ondasunen kargutan eta modu solidario batez hartzen dute hirugarrenekin egindako
zorren erantzukizuna. Familia enpresak eta enpresa txikiak izaten dira.. .2.2. Sozietate komandatarioa. Bi bazkide mota izan ditzake; bazkide batzuk sozietate
kolektiboetakoak bezalakoak izan daitezke; beste batzuk komandatarioak dira,
eta sozietateari beren ekarpena egitea da ardura bakarra, ezin baitute enpresako
zuzendaritzan parte hartu.. .2.3. Erantzukizun mugatuko sozietatea. Bazkideek “ekarpenak” eginez parte hartzen
dute, eta sozietatearen estatutuek ezartzen duten moduan bakarrik erantzun
behar dute hirugarrenen aurrean, sozietateari egindako ekarpenen kargutan.. .2.4. Sozietate anonimoa. Kapitala proportziozko parteetan edo “akzioetan” dago banaturik.
Bazkideek akzioak sal ditzakete gainontzekoen inolako kontrolik gabe.
Enpresak burtsan badihardu, bertan saltzea dago, eta eskubide batzuk ematen
dizkiete jabeei.. . Enpresa mistoak. Enpresa publikoak eta pribatuak fusionatuz sortzen dira, normalean,
enpresa publikoen egoera ekonomiko-finantzario txarragatik, estatuak dirua sartuz gero,
fusioaren bidez aurrera atera daitezke eta. Kasu honetan, administrazio publikoa akziodunetariko
bat da.. . Kooperatibak. Bazkideek lankidetzaren bidez lortu nahi dute mozkina. Kooperatiba mota
hauek daude:
d.1. Langileenak: langile talde batenak dira, eta beraien artean banatzen dira mozkinak.
Euskal Herrian tradizio sendoa dute, Gipuzkoan batez ere.. .2. Ekoizleenak: ekoizleak eskala ekonomiez baliatzeagatik eta negoziazio indarrak biltzeagatik
elkartzen dira. Kasu ezagun bat: ardo ekoizleen kooperatibak.. .3. Kontsumitzaileenak: bazkideak erosketa baldintza hobeak eta deskontuak lortzeko
elkartzen dira, adibidez, zenbait enpresetako langileen kooperatibetan bezala.
Enpresen tamainaren araberako sailkapena
Txikiak, ertainak, handiak, multinazionalak.
Ondoko parametroak har daitezke kontuan:
– Ekoizpenaren balioa errenta nazionalarekin
erkaturik
– Kapital eskrituratuaren balioa
– Finantza ahalmena
– Balio erantsia
– Langileen kopurua
– Etab.
Langileen kopurua da, hain justu, irizpiderik
erabilienetariko bat.
Horrela, sailkapen hau egiten da:
– Artisau enpresa: langile 1etik 5era bitartekoa
– Txikia: 6 langiletik 50era bitartekoa
– Ertaina: 51 langiletik 500era bitartekoa
– Handia: 500 langile baino gehiagokoa.
Dena dela, badaude maila bakoitzean
azpi sailkapenak egiteko beste kopuru tarte
batzuk.
Enpresako langileen kopuruak garrantzia
du lan harremanen ikuspegitik, zeren
eta, kopuruek hala eskaturik, enpresak beharturik
egon daitezke, adibidez, zerbitzu
medikoak eskaintzera, langileen ordezkarien
batzordeak eratzera etab.
Enpresa txiki eta ertainak (PYME) banakako
jabetzakoak, kolektiboak, komandatarioak
eta erantzukizun mugatukoak izaten
dira, izaera juridiko horrekin errazago
eratu eta gestionatzen direnez gero. Enpresa
handiek bestela jokatzen dute, sozietateanonimoen izaera hobesten dutenez, akzioak
eta obligazioak jaulkiz baliabideak errazago
lortzeko (ikus Balioen Merkatua).
Bestalde, multinazionalak ere sozietate
anonimoak izaten dira, baina estatu
batean baino gehiagotan bananduak, horrela
ahalik eta mozkin gehien erdiesteko
asmoarekin. Mozkinak lortzeko moduari bagagozkio,
argitu behar dugu talde ikuspegia
edo globala dutela, alegia, ez diotela
begiratzen tokian tokiko mozkinak lortzeko
aukerari. Oso kasu ezagunak dira Coca
Cola, Sony, Philips, Michelin, Dunlop-Pirelli,
Unilever eta abar luze bat.
Multinazionalak kanpoan sukurtsalak
zeuzkaten enpresa nazionalak ziren hastapenetan,
baina bilakatu egin dira eta hiru eraketa
mota izan dituzte, artean dirautenak:
• Hasierakoa. Enpresak beste estatu
batean kokatzen dira jatorrizkoan ekoizten
dutena ekoizteko. Merkatu berri bat bereganatu
nahi dute edo, lehenagotik egonez
gero, ekoizpen kostuak merkeagotu nahi
dituzte bai eskulan merkeagoa erabiliz bai
merkantzien garraioa kenduz. Beraz, hauxe
da beste estatu batzuetan sukurtsalak jartzen
dituzten enpresen kasua.
• Bigarrena. Enpresak beste estatu batean
kokatzen dira eta haietan kapitalak
bilatzen dituzte, baina kapital gehiena jatorrizko
estatutik mugitu gabe, hau da, sortetxean
geratzen da. Mota hau sozietate anonimoekin
batera hedatu da, eta sorburuko
eta xede-tokiko kapitalak konbinatzen ditu.
Multinazionalaren ekoizpenaren helburua
inbertsioa egin duen estatuan saltzea da
oraindik ere.
• Hirugarrena. Egungoa da. Enpresak
ekoizpen jarduera nazioartean integratzen
du, ekoizpen lerroa alderik alde kontrolatuz
hain zuzen, lehengaietatik hasi eta
amaierako produkturaino. Modu horretan
nazioarteko izaera ematen dio ekoizpen
prozesuari, era desberdinak baliatuz, esate
baterako, produktuaren oinarrizko osagaiak
estatu batean ekoiztuz eta muntaia beste
batean eginez.
Hala eta guztiz ere, multinazional gehienek
artean argiro erakusten dute nongoak
diren (amerikarrak, japoniarrak, alemanak...),
sorburuko ekonomia nazionalari
sendo loturik jarraitzen baitute. Izatez,
sorburuko ekonomia nazionala izaten da
diru iturririk behinena eta, batik bat, kapitala
zentralizatzeko gunea.
Lehenengo multinazionalak 1880an eratu
ziren (petrolio, meategien eta elikagaien
inguruan), baina 1970etik 1980a arte izan
dute hedapenik handiena. Gaur egun, sektore
hauetan hedatzen ari dira: informatikan,
energia nuklearrean, petrolioan (hala bilaketan
nola ustiapenean), elektronikan, elikagai
industrietan, autoen arloan eta aeronautikan.
Jarduera ekonomikoen araberako sailkapena
Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) jardueren sailkapen nazionala (CNAE) egin du, gaur egun administrazio publikoan erabiltzen dena. Institutuak sailkapenaren bidez ziurtatu nahi du sektore publikoko lan estatistikoak uniformeki egiten direla eta informazio egokiaz gauzatzen direla. Horregatik, ministerioetan erregistratzen diren datuek oinarrizko informazio iturria eskaintzen dute estatistikak egin ahal izateko, eta estatistika horiek oinarria ematen diete enpresa azterlanei eta, orobat, estatu mailako enpresen eta nazioartekoen arteko konparazioei.
Ekoizpen prozesuaren araberako sailkapena
“Ekoizpen” kontzeptuak maiz adiera bat
baino gehiago du. Adiera murriztuaz, gizarteak
behar dituen ondasun materialen
ekoizpenari dagokio, beraz, zerbitzuak
kanpoan geratzen dira (osasuna, hezkuntza,
merkataritza). Baina adiera zabalago
batez, enpresek edo erakundeek jarduera
ekonomiko-sozial bat gauzatzeko behar
dituzten funtzioei dagokie, alde batera utzirik
ekoizpen edo zerbitzu enpresa den.
Kasu honetan “ekoizpen” kontzeptuak
berdin onartzen ditu supermerkatu baten
jarduera edo autoak konpontzeko lantegiak,
hortzak zaintzeko klinikak, okindegiak eta
tresna elektrikoak egiteko fabrikak.
Ekoizpen motak
Aztertu diren kasu guztietan baliabide
batzuk agertu dira (makinak, espazioa, langileak,
informazioa, dirua...) zenbait produktu
edo zerbitzu bihurtzeko erabiltzen
direnak, nahiz eta eraldakuntza hori adreiluak
egitekoa bezain nabaria beti ez izan.
Hala ere, eraldaketa hor dago:
— Supermerkatuak biltegian pilatutako
merkantziak eraldatzen ditu, jaso, apalategietan
kokatu eta bakoitzari bere prezioajartzen dionean, hau da, kontsumitzaileen
esku jartzen ditu.
— Ospitalea ahalegintzen da heltzen
diren gaixoak pertsona osasuntsu bihurtzen
(batzuetan porrot egiten badu ere).
— Hiria bizitzeko moduko toki eroso
bihurtzea da udalaren lana, eta lan hori egin
gabe, ziur aski, kaos hutsa litzateke.
Eta horrela bata bestearen atzetik: ekoizpen
sistema orotan baliabide batzuk, nolabaiteko
kostua dutenak, produktu edo
zerbitzu bihurtzen dira eraldakuntza baten
bidez. Dena batera, ekoizpen sistema
izenaz aipatuko dugu.
Ekoizpen sistemaren barruan, beharrezkoa
da sarrerak (baliabideak) irteeren
(produktuen) arabera zuzentzea, alegia,
sistema zuzendu edo gestionatu behar da.
Horregatik, kontrolen bat ezarri behar da
sarrerak eta irteera lotzeko: zuzendaritza
eta kontrol sistema. Produktu gehiegi ateratzen
badira, eskaria sobera gaindituz,
materialak eta lanorduak gutxitu beharko
dira, eta produktu akastunik badago, kalitatea
hobetu beharko da. Zuzendaritzak
etengabe balioetsi behar ditu emaitzak, inguruneko
informazioaren argitan: beharrak,
mugak, aukerak eta mehatxuak. Lanpostua,
edo ekoizpen lerroa, sarrera eta irteera dituena,
ekoizpen sistemaren oinarrizko unitatea
da.
Azken buruan, benetako ekoizpen sistema
bat grafikoki adieraz daiteke esanez
azpisistema batzuek osatzen dutela –lanpostuek
edo ekoizpen lerroek–, bakoitzak baliabide
sarrerak eta produktu edo zerbitzu
irteerak dituela, eta guztiak zuzendaritza eta
kontrol sistema batek gobernatzen dituela,
sistemaren gune desberdinetan hartu dituen
informazioen eta egoera datuen bidez.
Faktoreen intentsitatearen araberako sailkapena
Sailkapen horrek berebiziko garrantzia du zuzendaritzaren aurreikuspen azterlanetan eta enpresa diagnostikoak egiterakoan.
Ekoizturiko produktuaren arabera
Merkatuaren dinamismoaren arabera
Eskarian gertatzen diren gehikuntzei kasu eginez, • eskari ugariko, • eskari ertaineko eta • eskari gutxiko sektoreak ditugu.
Ekoizpena eta enpresen kostuak
Merkatu ekonomietan enpresek eskaintzen
dituzte ondasunak eta zerbitzuak, eta
beraiek erabakitzen dute zer ekoiztu, zein
kopuru eta nola, hau da, zein teknologiaz
baliatu ekoizpen prozesua bideratzeko.
Ondoren kostu kontzeptua deskribatuko
dugu, kontuan harturik enpresen helburu
nagusia ahalik eta mozkinik handiena lortzea
dela eta, beren mozkina ateratzeko,
guztizko diru sarrerei (salmenten diru balioari)
ekoizpenaren guztizko kostuak kendu
behar zaizkiela.
Ekonomian, aukera kostua da oinarrizko
kostua. Merkantzia edo zerbitzu bat
ekoizteko baztertu den alternatibarik onenaren
balioa monetarioa da. Esan nahi baita,
aukeratu beharragatik eskuratuko ez den
diru sarrera dela aukera kostu hori. Ikus
dezagun adibide bat. Zinemara baldin bagoaz,
700 pezeta ordaindu beharko ditugu;
orduan, aukera kostua prezio bereko aldizkari
bat erostea izan daiteke, edo 700 pezetatan
bi bideo alokatzea.
Ekoizpenari bagagozkio, denbora aukerak
mugatuko du ekoizpenaren eta kostuen
sailkapena. Epe laburreko denbora aukera
izan daiteke (urtebete baino laburragoa)
edo epe luzekoa (urtebete baino luzeagoa).
Aukera horien arabera, ekoizpen faktoreak
finkoak edo aldakorrak izango dira:Epe laburreko ekoizpenean: ekoizpen
faktore finkoak eta aldakorrak daude.• Epe luzeko ekoizpenean: ekoizpen
faktore guztiak dira aldakorrak.
Sailkapen hau ekoizpenaren ikuspuntuan
oinarritzen da:
Ekoizpen faktore finkoak iraunkorrak
dira ekoizpen maila guztietan; erabilitako
faktore aldakorren kopurua, ordea, aldatu
egiten da, zuzenean baitaude ekoizpenaren
mende.
Hortaz, faktore finkoak daude epe laburreko
ekoizpenean eta, ekoizpena aldatu
nahi badugu, faktore aldakorren kopurua
aldatu behar dugu.
Guztizko produktua: faktore aldakorraren
maila desberdinekin lortzen den produktuaren
guztizko kopurua da, faktore
finko baten kopuru jakin batetik abiaturik
(makinak normalean).
Produktu marjinala: honen bidez
neurtzen da guztizko ekoizpena nola aldatzen
den faktore aldakor baten unitate bat
gehitzen denean.
Errendimendu beherakorren legea:
teknologia eta ekoizpen faktore guztienkopurua aldatzen ez badira, eta faktore aldakorraren
gehikuntza berdinak egiten badira,
une batetik aurrera, gero eta txikiagoak
izango dira ateratzen den guztizko
produktuaren gehikuntzak.
Lanaren batez besteko produktua:
“lanaren ekoizkortasun” izenaz ere ezagutzen
da. Guztizko produktua zati erabilitako
lan unitateak lortzen da, beraz, esan
dezakegu erabilitako lan unitate bakoitzeko
erdietsi den produktua dela (ikus Ekoizpena).
Epe laburreko kostuak
• Guztizko kostua kostu finkoen eta
kostu aldakorren batuketa da, kostu finkoek
gelditasun kostuak eta ekoizpena
prestatzeko kostuak barne harturik. Kostu
aldakorrak enpresek bere ekoizpen jardunaz
sorrarazten dituzte eta faktore aldakorrei
daude atxikirik (langile emendioak
etab.).
• Guztizko kostuaren batez bestekoa.
Guztizko kostuaren eta ekoizturiko
unitate kopuruaren arteko zatidura da.
• Kostu marjinala. Honen bidez neurtzen
da guztizko kostua nola aldatzen den
ekoizturiko kopuruari unitate bat gehitzen
zaionean.
Epe luzeko kostuak
• Guztizko kostua eta kostu aldakorra
berdinak dira, kostu finkorik ez dagoeta.
• Batez besteko kostua. Guztizko kostuaren
eta ekoizturiko unitate kopuruaren
arteko zatidura da.
• Kostu marjinala. Guztizko kostuaren
gehikuntza da, ekoizturiko kopuruari
unitate bat gehitzen zaionean gertatzen
dena.Eskalako ekonomien kontzeptuak
erlazio estua du kostuekin. Horregatik, bide
ematen digu enpresaren kostuen egoera
zein den zehatzago ezagutzeko. Ekoizpen
fasean, enpresak, epe luzeko batez besteko
kostuak gutxitzen ari delarik, ekoizpena
handitzen badu, txikitu egingo da produktuaren
unitate bakoitzeko kostua. Horretan
dautza, hain segur ere, eskala ekonomiak,
“errendimendu hazkorrak” izenaz
ere ezagutzen ditugunak.
Eskala ekonomiak konstanteak dira
baldin eta epe luzeko batezbesteko kostuak
ere iraunkorrak badira. Esan nahi baita,
ekoizpenaren gehikuntza gertatzen da
baldin eta erabilitako faktoreak ere proportzio
berean gehitzen bada. “Eskala errendimendu
konstante” izenaz ere ezagutzen
ditugu.
Eskala desekonomiak epe luzeko batez
besteko kostuak gehituz doazenean gertatzen
dira, orduan, ekoizpena handitzen
bada, produktuaren unitate bakoitzeko kostuak
ere gehitzen baitira. “Beherako errendimendua”
izenaz ere ezagutzen ditugu.
Kostuen eta diru sarreren egitura ezagutu
ondoren, enpresek ekoizpenari
buruzko erabakiak hartzeko darabilten funtsezko
tresna bat deskribatzeari ekingo diogu,
“errentagarritasun atalasea”, “lokagunea”
eta “estaldura gunea” ere deritzana.
Atalaseak zehazten du zenbat unitatefisiko saldu behar diren mozkina lortzen
hasteko, edo guztizko diru sarrerak guztizko
kostuen gainetik egoteko, atalasetik
behera enpresak galerak izango dituelako;
adibidez, liburu denda batean, zenbat liburu
saldu behar diren mozkinak lortzen hasteko.
Errentagarritasun atalasea oreka gune
bat da. Gune horretara heldu denean, salmenta
maila bati dagokionez, enpresak bere
ekoizpen kostu finko eta aldakor guztiak
eta merkaturatze kostuak estalita dauzka.
Oreka hori ulertzeko eragiketa hauek
hartzen dira kontuan:
— Guztizko diru sarrerak (GDS) kalkulatzeko,
saldutako produktuaren unitateen
kopurua (Q) bider unitate bakoitzaren
prezioa (p), egin behar da, alegia:— Guztizko kostuak (GK) kostu finkoak
(KF) gehi kostu aldakorrak (KA) dira:Ondoko irudian Qº sinboloak errentagarritasunaren
atalasea islatzen du, puntu
horretan guztizko kostuak eta guztizko diru
sarrerak gurutzatzen direnez:
Ondarea, balantzea eta emaitza kontua
Ondarea
Ondarea enpresak bere helburuak betetzeko
dituen ondasunek, eskubideek eta
obligazioek osatzen dute, alegia, bere finantza
eta ekonomia baliabideek.
Ondasunek eta eskubideek osatzen dute
enpresaren egitura ekonomikoa, eta, era berean,
ondarea, baina obligazioak kenduta.
Egitura ekonomikoak enpresaren aktiboen
multzoa hartzen du bere baitan, hots,inbertsioak, eskuratu dituen eskubideak eta
ibilgetu ez diren ondasunak.
Aktiboak, ondasunak eta eskubideak
edukitzeko, beharrezkoa da dirua ere edukitzea.
Finantza egiturak jasotzen ditu beharrezko
diru iturri horiek (kapitala, maileguak…),
aktiboa edukitzeko fondoak ematen
dituztenak eta, halaber, enpresaren finantziazioa
nolakoa den eta nork finantzatzen
duen.
Berezko berdintasuna dago aktiboaren
eta pasiboaren artean, zeren enpresa batek
lortu duena (aktiboa) norbaitek ordaindu
baitu (pasiboa). Gisa horretara, aktiboak
enpresak ekoizpen prozesuan gastatu ez
dituen ondasunak eta eskubideak biltzen
ditu; pasiboak, berriz, aktiboa eskuratzeko
emandako diru guztia jasotzen du, jabeena,
bankuena edo beste pertsona batzuena
izan.
Balantzea
“Balantze” deritzagu pertsona fisiko
nahiz juridiko batek une jakin batean
dauzkan baliabideen inbentarioari. Baliabideak
aldi berean ikuspegi bikoitz batetik
aurkezten dira: izaera edo formaren arabera
eta jatorri edo sorburuaren arabera. Izaerari
jarraiki sailkaturiko baliabideek aktibo
izena dute, eta pasibo sorburuaren arabera
sailkatuek.
Aktiboaren partidak likideziarik txikienetik
handienera ordenatu ohi dira eta pasiboarenak
galdagarritasunik txikienetik
handienera. Horregatik, lursailak likideziarik
apalena duten aktiboak dira eta kutxa
likideziarik handiena duena. Pasiboari dagokionez,
kapitalak du galdagarritasunik
txikiena, eta hornitzaileekin egindako zorrek
handienetarikoa.
Egoeraren balantzearen osagaiak
• Aktibo finkoak edo ibilgetuak:
enpresan 12 hilabete baino gehiago egon
behar dutenak: material ibilgetua (lursailak,
eraikinak…), inmaterial ibilgetua (patenteak,
markak…) eta gastu bereziak (enpresa
eratzeko gastuak…). Material ibilgetua
eskuratzean duen balioarekin balioetsi behar
da, amortizazioak kenduz (ikus Kontabilitate
nazionala).
• Aktibo zirkulatzailea:
– Izakinak: merkantziak, produktu
burutuak, egiten ari diren produktuak, lehengaiak
etab.
– Erabilgarria: kutxa, bankuko kontu
korronteak etab.
– Bihurgarria: izakinak eta erabilgarriak
ez diren epe laburreko ondasun eta
eskubide guztiak (bezeroak, zordunak, kobratzeko
efektuak, hornitzaileentzako aurrerakinak
etab.).• Pasiboaren ondare taldeak:
– Norberaren fondoak, beste izen
batzuk ere badituztenak: “norberaren baliabideak”,
“norberaren kapitalak”, “pasibo
ez galdagarria”. Enpresaren aktiboaren eta
zor guztien arteko aldea dira: kapitala, banatu
gabeko erreserbak edo mozkinak,
aurreko urteetako emaitzak eta egungo urteko
emaitzak.
– Epe luzeko hartzekodunak, edo
“epe luzeko galdagarria”. Urtebetetik gorakoak
diren zorrak dira.
– Epe laburreko hartzekodunak, edo
“epe laburreko galdagarria”. Urtebetetik beherako
epemuga duten zorrak eta hornitzaileentzako
partidak, ordaindu beharreko
efektuak, kredituak, maileguak eta abar.
Aktiboa
Material ibilgetua 14.100
Lur sailak 6.000
Makinak 9.000
(-) Amortizazioa 900
Aktibo zirkulatzailea 10.100
Izakinak 2.900
Bezeroak 5.400
Kutxa 1.800
Aktiboa guztira 24.200
Pasiboa
Norberaren fondoak 18.200
Kapitala eta erreserbak 15.000
Mozkinak 3.200
Epe luzeko hartzekodunak 2.000
Ogasun hartzekoduna 2000
Epe laburreko hartzekodunak 4.000
n/k.ko banku maileguak 2000
Hornitzaileak 2000
Pasiboa guztira 24.200Aktibo eta pasiboaren partidak erkatzean,
“maniobra fondo” kontzeptuak
garrantzia handia hartzen du. Maniobra
fondoa aktibo zirkulatzailetik pasibo zirkulatzailera
dagoen aldea da. Pasibo zirkulatzaileak
badu beste izan bat, “epe laburreko
hartzekodunak”.
Maniobra fondoa =
Aktibo zirkulatzailea – Pasibo zirkulatzaileaKontzeptu honen bidez baliabide
iraunkorrez finantzaturiko aktibo zirkulatzailearen
partea islatzen dugu (norberaren
fondoak eta epe luzeko hartzekodunak).
Gure adibidean, hau da maniobra fondoaren
balioa: 10.100 – 4.000 = 6.100.
Gainera, ondare netoa ere kalkulatu ohi
da. Ondare netoa aktibotik hartzekodun
guztietara dagoen aldea da, beraz, epe laburreko
eta luzeko hartzekodunak kontuan
hartuta.
Emaitza kontua
Finantza egoera honek aldi mugatu bateko
emaitza eragiketa guztiak (diru sarrerak
eta gastuak) laburtu eta sailkatzen ditu.
Informazio behar desberdinek formato desberdinak
eskatzen dituzte.
Adibide gisa:Salmentak 25.000
(–) Salmenten kostua 15.000
Marjina gordina 10.000
(–) Langileriaren gastua 2.000
(–) Etxearen alokairua 1.400
(–) Konponketak 200
(–) Hornikuntzak 400
(–) Zerbitzu profesionalak 300
(–) Amortizazioak 900
(–) Zergak 1.600
Gastuak 6.800
Mozkina 3.200
Hortaz, salmentei salmenten kostua kenduz
(aldi batean saldutako produktu edo
zerbitzuen kostua) marjina gordina ateratzen
dugu. Marjina gordinari beste gastuak
kentzen badizkiogu, adibidez, langileriaren
gastua, alokairua, konponketak, hornikuntzak,
zerbitzu profesionalak, amortizazioak
eta zergak, mozkina agertzen zaigu, balantzeko
zifra hain justu.“Cash-flow” ere kontzeptu garrantzitsua
da. Mozkina eta amortizazioak batuz
lortzen da, eta enpresak bere eragiketen bidez
fondoak egiteko duen ahalmena adierazten
du. Gure adibidean:
Cash-flow: 3.200 + 900 = 4.100