Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»XIX eta XX mendeak

Dada higikundea

Duchampen Biluzia eskailera azpran 2., kubismotik aldendu eta futurismoari heldu zion garaiko koadroa (1912). Filadelfiako Arte Museoa, EEBB.<br><br>

 

Dada higikundea

Dada edo dadaismoa abangoardiako arte higikundea da, XX. mende hasieran sortua.

Zurichen sortu zen 1916. urtean eta hurrengo urteetan, 1923 inguruan desagertu bitartean, Zurichetik New York, Berlin, Kolonia, Paris eta Hannover-era zabaldu zen hainbat margolari, idazle, itritiho eta hainbat arte alorretako artisten eskutik. Higikunde dadaista edo dada higikundea 1916an sortu zen, esan bezala, H. Ballek Zurichen zabaldu zuen Voltaire Kabaretean. Zurich hiri burgesa zen XX. mende hasieran, eta gerra garaian hainbat herritatfft ihesi joandako matxinatuen bilgune bihurtu zen; han elkartu ziren Hiilsenbeck suitzarra, Ball alemaniarra, Tzara errumaniarra, etab. Olerkigintzari, antzerltiari, abestiari, dantzari eta abarri eskainitako ekitaldiak antolatu ohi zituzten kabaret hartan Hennings, Tzara, Arp, janco, Hiilsenbeck, Richter eta abarrek. Izan ere, horixe zen dadaisten xede nagusietako bat : hainbat generoren arteko nahasketa, eta, artearen alorren arteko muga desagerraraziz, zera homogeneo eta koherente bat osatzea.«Dada» deiturari buruz, bestalde, hainbat azalpen eman izan dira, baina gaur egun zabalduen dagoenaren arabera, frantses hiztegi batetik hartu bide zuten «dada>, hitza, ausaz. Zurichen hildutako kideek I. Mundu gerra ondoren nagusitu ziren balio eta bizimodu burgesen kontralto eta burgesiaren literatura eta arte joeren kontrako jarrera zuten ; jarrera arrazionalisten eta kultura tradizionalaren kontra azaldu ziren dadaistak oro har, eta jarrera hori aditzera emateko bide gisa antiartea, obra antiestetikoak eta protesta ekintzak erabili zituzten. Zoriaren legea zen errespetatzen zuten bakarra, eta beren irudimena, herriz, errespetatu zuten errealitate bakarra. Eta bide eta helburu horiek landu nahi zituen talde batentzat egoki iritzi zioten..dada» hitzari.

 

New York

New Yorkeko higikunde dadaista Alfred Stieglitzek New Yorken zuen «291,, arte galeriaren eta Walter Arensbergs-en estudioaren inguruan egituratu zen, 1915 eta 1917 bitarteko urteetan. Dadaismoari jarraituz hainbat ekintza antolatzen zituzten, Zurichen egiten zirenen aldi berean, baina era independentean eta ez haiek bezain asaldariak.

Artista dadaista aipagarrienak Man Ray, Morton Schamberg, Marcel Duchamp eta Francis Picabia izan ziren ; haiek guztiek joera estetiko estandarren kontrako iritzia azaldu zuten bere obren bidez eta zenbait idatziren bidez, Tlbe Blirtd Man edo Neru York Dada aldizkarien bidez besteak beste, eta eragin handia izan zuten Ameriketako artean. Oro har, zoriaren, edo halabeharraren printzipioan oinarritu zuten beren lana eta aurkituriko objektuei balio berria, ohiko testuinguruaz kanpokoa, eman ohi zieten.

Picabiak hainbat bidaia egin zituen New York, Zurich eta Paris artean, eta horrela bideratu zuen talde dadaisten arteko nolabaiteko koordinazioa.

New York eta, oro har, higikunde dadaista guztilto artistarik aipagarrienetakoa Marcel Duchamp frantses margolaria izan zen (1887-1968). Hasierako lanetan inpresionismoaren eragina nabarmendu zitzaion, baina kubismoari heldu zion geroago. Futurismoaren bidetik Irudi biluzia eskaileretan beber cr jaisten 2. koadroarekin (1912) abiatu zen. 1914tik aurrera joera nihilista nabamrendu zen bere lanetan ; zenbait gauzaki hartu, bere testuingurutik atera, izenburu bitxia ezarri eta arte lan gisa jartzen zituen erakusgai (ready-made izena eman zitzaien).

1915tik 1923ra margolan bakarra egiten jardun zen, baina hura amaitu gabe utzi eta bertan behera utzi zuen margolaritza. 1920ko hamarraldian zinemagintza surrealista eta fotografia esperimentala landu zituen, etaazken urteetan objektu ironikoak eta absurduak egin zituen, kopuru handietan, arte lanaren kalitate estetiko objektiboa ukatuz.

 

Alemaniako dadaistak : Berlin, Kolonia, Hannover

Zurichen dada higikundearen sorreran parte hartu zuen artistetako batek, Hii1senbeclc-ek ezagutarazi zuen dada higikundea Berlinen, baina kasu honetan, Berlingo talde dadaistak (1918-1923) izaera politikoagoa hartu zuen dadaismoaren sorlekuan izan zuena baino ; Weimarren errestaurazioaren kontra egin zuten batez ere, eta mugimendu iraultzaile marxistaren izaera hartu zuen.

Franz jung eta Johannes Baader izan ezik, dena den, artistak izan ziren gainerako alemaniar dadaista aipagarrienak : Hausann, Grosz, Hiilsenbeck bera, etab. Artista haiek gehien erabiltzen zuten adierazpen tresnetako bat fotomontaketa zen, hau da, argazki itsatsiak mezu inpirimatuekin nahastuz eginiko obrak. Teknika horrek Heatfield dadaistak nazien kontra egindako lanekin (Adolph Kalserra) iritsi zuen gorena. Beste zenbait herritan hezala, dadaistek hitzaldiak eta ekintza deigarri eskandalugarriak antolatu zituzten Berlinen ere, eta zenbait aldizkari eta agiri eman zuten argitara.

Kolonia izan zen higikunde dadaistak indar gehien izan zuen alemaniar hirietako bat. Izan ere, han nabarmendu ziren 1919- 1920 urteetan, besteak beste, Max Ernst eta Hans Arp, eta geroago haiekin bat egin zuen Kurt Schwitter Hannoverkoak. Hasieran komunismoaren bideari heldu zioten, baina Arpek Zurichen egindako egonaldiaren ondoren jarduera artistikoetan murgildu ziren bunt-belarri. Max Ernst (1891-1976) izan zen dadaista alemaniarretan nagusia. Collage kubista landu zuen batez ere, eta hainbattresnaren atalen ilustrazioak erabili zituen bere lanetan ; elkarrekin inolako zerikusirik ez zuten irudiak konbinatzen zituen. Hans Arp (1887-1966), berriz, collage mota berri baten asmatzaile gisa da batez ere azpimarratzekoa . 19016 eta 19019 bitartean, dada higikundearen sorreran, osatu zituen bere lehen erliebe polikromoak eta xilografiak, eta dadaisten ekimenetan eta abangoardiako zenbait higikundetan parte hartu zuen. Koloniako eta Hannoverko talde dadaistetan aipatzekoa da, orobat, K. Schwitters, 1918tik aurrera batez ere. Hasieran margolaritza figuratiboa landu zuen Schwittersek.

Gerora hondakin arrunten konbinazioak osatuz esperimentatu zuen, eta kalitate poetiko eta plastiko handiko lanak sortu zituen ; hori dela eta, ezin esan daiteke erabat dadaista zenik, eta, horrela, Berlingo talde dadaistak bazterrera utzi zuen Schwitters .

 

Paris

Parisen beste zenbait hiritatik iritsitako artisten eskutik zabaldu zen dada higikundea, Ameriketako, Zuricheko eta Alemaniako zenbait hiritako taldeetako kideen eskutik hain zuzen ere. Picabia Parisa iritsi zenean sortu zela esan daiteke Parisko taldea, 1919an, eta ondoren Tristan Tzara olerkaria izan zen taldearen bultzatzaile nagusia. Baina sortu eta desagertu ia aldi berean egin zela esan daiteke, 1920-1921. urteen inguruan hain zuzen ere. Picabia, Duchamp eta Ernstek erakusketa handiak egin zituztenParisen. Parisko artista dadaisten artean bi joera nagusi bereizi ziren : batzuek Zuricheko izpirituaren alde egin zuten, Tzara zutela buru, eta besteak, berriz, surrealismoaren aitzindari izan ziren, Bretonen gidaritzapean, eta seriotasun handiagoa eta metodo zorrotzagoa erabili zuten ; hain zuzen ere, dada higikundea desagertu zenean, surrealismoari heldu zioten egile dadaista gehienek. Parisen desagertu zen dadaismoa, Bretonek 1922an antolaturiko «Dada Biltzarrean, eta surrealismoak hartu zuen haren lekua.