Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»XIX eta XX mendeak

Édouard Manet

Edouard Maneten bi koadro. Ezkerrean, Xirularia (1866). Orsay museoa, Paris. Eskuinean, Folres-Bergereko taberna bat (1881-1882), Maneten azken konposizio handia. Courtauld Institute, Londres.<br><br>

Édouard Manet frantses margolaria Parisen jaio zen 1832. urtean, eta hantxe hil zen 1883an. Bide berriak zabaldu zizkion margolaritzari : alde batetik, bere garaiko gertaera eta usadioetatik hartzen zituen gaiak, eta, bestetik, eta hauxe da garrantzitsuena, margolaritzaren definizioa aldatu zuen, zeren oihalean marraztutako arrastoen antolamendua bera nabarmentzen baitzuen irudikatutakoaren gainetik. Maneten obra ezagunenetako batek, Askaria belarretan (1863) obrak, aldi berean sortu zuen kritikoen haserrea eta gazte talde baten miresmena; gazte haiexek sortu zuten gero inpresionisten zirkulua. Maneten beste lan garrantzitsuenak Olynapia (1863) eta Folies-Bergereko taberna bat (1882) dira.

 

Lehen urteak eta lehen lanak

Manet Parisen jaio zen ; familia goi mailako burgesiakoa zuen, kultura handikoa, baina kontserbadorea. Ikasle txarra izan zen, eta marrazketan bakarrik nabarmendu zen.

Aitak semea legelari izatea nahi zuen, eta hartarako konbentzitu ezin izan zuen arren, ez zion utzi nahi margolari izaten, eta, hala, Manerek itsas eskolan sartzea erabaki zuen.

Sarrera azterketa ez zuen gainditu ; hala ere, itsasoratu egin zen, piloto ikasle gisa, merkatari ontzi batean (1848). Bigarren aldiz huts egin zuen itsasoko eskolako azterketa, eta, azkenean, gurasoek onartu behar izan zuten semearen nahia. 1850. urtean Thomas Couture margolari klasikoaren estudioan sartu zen. Maisuak bere ikaslearen asmoberrizaleak ulertzen ez zituen arren, harexekin ikasi zuen Manetek marrazten, eta harekin beretu zituen margolaritzaren teknikak . Hala ere, irakatsiak ez baitzituen gustuko, sarritan joaten zen Louvrera, eta han Tiziano eta Velazquezen lanak kopiatu ohi zituen. Kopia haietan, baita geroago egingo zituen Rubensenetan ere, egiturak definitzen saiatzen zen, alferreko ñabardurak alde bat utzirik.

Garai hartan etxe berri batera aldatu zen Maneten familia, eta han emakume holandar bat, Suzanne Leenhoff, hasi zitzaion Manet gazteari pianoa irakasten. Badirudi maitasun harremanak izan zirela irakaslearen eta ikaslearen artean. Izan ere, geroxeago emakumeak haur bat izan zuen, eta haren aitatasuna, nahiz eta berak inoiz berretsi ez, Maneti egotzi izan zaio beti.1856an, Couturerekin sei urte eman ondoren, estadio bat antolatu zuen Manetek . Han margotu zuen Mutila nrarrztbie- Izira (1858 ing., Gulbenkian Collection, Paris) . Modelo izan zuen haurrak bere burua hil zuen, urkaturik, Maneten estudioan, eta Manet, hura ezin eramanik, beste estudio batera mugitu zen, eta han margotu zuen Absenta edalea (1859, Ny Carlsberg Glyptotek, Kopenhage). 1856an bidaia laburrak egin zituen Holanda, Alemania eta Italiara, eta hango maisu handien lanen kopiak egin zituen. Beste estudio batera aldaturffc, Charles Baudelaire poeta ezagutu zuen, eta hark proposatuta margotu zuen lllusika Tullerietan.

(1962, National Gallery, Londres), aire zabalean egindako lana, eta zeinean, dirudienez, Bigarren Inperioko Paris osoa ageri den, gizatalde dotore, friboloa. Garai honetako lana, oro har, Baudelaireren ikusmoldearen baitako da, poetak ikuskera jartzen baitzuen ororen gainetik, eta ikuskera zen harentzat kontzepturik modernoena. Musika Tullerietan da aditu askorentzat, Askaria.... ta Olynapia baino areago, margolaritza modernoko lehen margolana, aldi berean agertzen baitira bertan, konposizio hierarkia baten ordez, sentsazio desberdinak, eta sentsazio horiek adierazteko behar diren deformazioak.

 

Heldutasuneko lanak

1862. urtetik 1865. urtea arte Martinet Galeriak antolaturiko erakusketetan parte hartu zuen. 1863an Frantziako Errege Akademiako Erakusketak Maneten Askaria belarretan (1863, Louvre, Paris) teknika guztiz iraultzailea baliatzen zuen lana, atzera bota zuen, eta Manetek "Salon de Refuses", "Ukatuen Erakusketa"ra, eraman zuen, Erakusketa ofizialak onartzen ez zituen koadro ugariak erakusteko antolatzen baitzen hura. Maisu zaharren lanetan inspiratua zegoen arren -Giorgione eta Rafaelen lanetan-, oihal handi honek (2,14 x 2,7a) oso harrera txarra izan zuen, eta hantxe hasi zen Maneten xelebre ospea, luzaroan pairatu beharko zuena. Kritiko burgesak mindu egin ziren emakume bat osorik biluzik ageri zelako gizon jantzien artean.

1863an, bere adiskideen harridurarako, Suzanne Leenhoff esposatu zuen Manetek Herbehereetan. Etxez aldatu zen, zaldi lasterketetara joaten hasi zen, eta bere adiskide Edgar Degas bezala, zaldi lasterketak hasi zen margotzen ; horren inguruan egin zituen margolan ugarien artean, Logchanzp-eko Lebiaketak da nagusia (1864, Art Institute of Chicago).

1865eko Erakusketan, bi urte lehenago margotu zuen Olympia lanak -emakume biluzi bat etzanda, lasai-lasai ikusleari begira-, izugarrizko eskandalua sortu zuen.

Guztiz mindurik, Espainiara abiatu zen, baina, jatekoa ez zuela gustuko eta hizkuntza ez baitzuen menderatzen, ez zuen denbora askorik igaro bertan. Madrilen alabaina Theodore Duret ezagutu zuen, gerora Maneten lanaren ezagutzaile hoberenetako bat eta aldezle sutsua izan zena. Hurrengo Urtean, Erakusketak atzera bota zion Xirularia (Orsay, Paris), modelatua laua zela argudiatuz, eta bere estudioan erakutsi zuen, heste obrekin batera.

1867ko Erakusketa Unibertsalean margolan asko atzera bota ziotelarik, Manetek, Goustave Courbet imitatuz, ideia bera izan baitzuen hark, postu bat ipini zuen Erakusketatik gertu, eta han, maiatzean, bere lan sail bat erakutsi zuen, zezenketariak eta zezenketak besteren artean. Guztira berrogeita hamar bat koadro aurkeztu zituen, baina ez zuten aurrekoek baino askoz harrera hobea izan. Urte haietan era askotako lanak egin zituen. Oro har, badirudi nabarmenagoa dela lan horietan tonuen erlazioei eta argiari eta giroari buruzko kezka ; zenbait kasutan, Musika Ttrllerretara laneko pintzelkada askea ageri dute.

1867an, Maneten lanaren naturalismoarekin liluraturik, Emile Zola eleberrigile gazteak haren lanaren alde egin zuen artikulu luze eta ausart batean, Reuue du XIX. siecle aldizkarian. Maneten arerioei kontra eginez -garai hartako kritiko gehienei-, hasieran iritzi publikoa mintzen duten artista inportante guztien ordezkari bezala ikusten zuen Zolak Manet. Zolak argitaraturiko artikuluaren ondoren, eta orobat bere alde agertu zirelarik Theodore Duret eta Louis-Edmod Duranty arte kritikoa, 1870eko Erakusketan, Henri Fantin Latour-en omenaldia jaso zuen, margolan baten bidez Bagtrrzollesko estudioa (Louvre, Paris)- ; Maneten aldeko manifestu moduko bat zen, hain zuzen ere, margolan hura.

Franko-germaniar gerraren garaian (1870-1871), familia Oloroera bidalirik, ordezkari militar gisa joan zen Manet gerrara.

Oso larri ibili ondoren, Komuna baino lehenxeago itzuli zen Parisa, eta laster hasi zen herriz lanean. 1872an Holandara joan zen, eta zirrara sakona eragin zion han Frans Hallsen lanak ; bidaia haren ondoren margotu zuen Le Bon Bock (1873, Philadelphia Museum of Art), 1873ko Erakusketan aski harrera ona izan zuena, baina Maneten adiskideei amore emate lotsagarria iruditu zitzaiena.

 

Azken urteak eta azken lanak

1874ko urtea garrantzitsua izan zen Maneten eta Claude NIonet margolari inpresionista gaztearen arteko harremanetan, hizilei sendotu baitziren, eta elkarrekin aritzen ziren margotzen Sena ibaiaren ertzean. T.vahrpakopaseoa (1874 ; Metropolitan Museum of Art, Nem York), da seguraski Maneten aire zabaleko margolanik argitsuena : bi irudi ageri dira eguzkipean txalupa batean eseririk . Garai berean margotu zuen Manetek llarzet bere txalupan Senaren ertzean (Munich, Neue Pinakoteke) ; lan horretan, Monet txalupa zahar batean ageri da, bere emaztea margotzen. Alabaina, eta Nlanet ondo moldatzen zen apen Monetekin eta heste inpresionistekin, ez zuen haien eraleusketa independenteetan parte hartu nahi, eta bere margolanak Erakusketa ofizialera bidaltzen jarraitzen zuen. Harrezkeroztik, Monetek hartu zuen inpresionisten buruzagitza . Artista eta Arropa garbitzailea (1875 biak) Erakusketak atzera bota zituenean, Manetek, beste margolan batzuekin batera, bere estudioan jarri zituen ikusgai. Etxeko erakusketa hark halako iskanbila sortu zuen, ikusleak gora eta berehera zebiltzala, ezen etxeko nagusiak ez baitzion alokairua berriztatu .

1881ean Manetek bakarkako erakusketa bat egin zue La Vie rrtode•n e aldizkariko bulegoetan, baina zangoak gaizkitu zitzaizkion eta Bellevtiera joan behar izan zuen hidroterapia egitera. Han opera abeslari bat ezagutu zuen, Eraile Ambre, eta hark berekin eraman zuen Maneten obra bat, Ma- .xinrrlrcrno enperadorearen e.xelzarzioa Mexikon, Estatu Batuetara. 1881ean, ordurako oso gaixorik, frantses arteari buruzko erakusketa batean parte hartu zuen Londresen, eta Parisko Erakusketan berriz, ondoko urtean, FoliesBergereko taberna bat jarri zuen ikusgai (1882, Courtauld Institute Galleries, London), bere azken konposizio hanclia. 1883an ezkerreko zangoa rnoztu behar izan zioten, eta handik gutxira hil zen.

Azken urteetan, Mallarme poetaren adiskide handia izan zen Manet. Haren poementzako ilustrazioak egin zituen ; orobat egin zuen Mallarmeren erretratua (1876, Paris, Orsay), Maneten maisulanetako bat.

1884ko urtarrilean hil ondoko erakusketa bat antolatu zen Parisko Arte Eclerretako Eskolan. Emile Zolak, bere adiskideari leial, idatzi zuen katalogoaren hitzaurrea.

Erakusketa haren ondoren hasi zen Maneten obra aintzat hartzen.