Artea»Barrokoa
Espainiako eskultura erlijiosoa
Gaur egun, ia kritikari guztiek onartzen dute Europako artera Espainiatik egin den ekarpen
dirdaitsu eta orijinalenetako bat espainiar eskultura barrokoaren alorrekoa izan
dela. Eta, kontraesana dirudien arren, eskultura horren berezitasuna XVII. mende osoan
Espainiak bizi izan zuen ekonomia gainbeheraren, eta politikan eta ideologian bakartua
egon izanaren zuzeneko ondorioa da. XVI. mendean bidaia handiak egin ohi zituzten
artistek, baina hurrengo mendeko artistek, eskultoreak barne zirela, ez zuten halako
suerterik izan eta askoz gutxiago bidaiatu ziren.
Hala ere, 1600 inguruan, espainiar eskultura pixkanaka eraldatzen hasi zen. Prozesu
horretan zehar, erromanismo manierista utzi eta naturalismo barrokorako bidea hartu
zen, eta 1630 ingururako sendoturik zegoen estilo berria Espainiako eskultura lantegietan
. 1770 aldera arte iraun zuen estilo horrek, ordutik aurrera, neoklasizismoa nagusitu
baitzen Europa mendebaldean.
Ez dago esan beharrik garai hartan Espainian egin zen ia eskultura guztia erlijiosoa
izan zela, eta ezin zitekeen bestela izan. Gizarte sakralizatu hartan, izan ere, bizitzako
xede nagusia arionaren salbazioa lortzea zen, eta ospakizun profano bakanak erlijio jaieraren
osagarri soil baizik ez ziren izaten.
Gaztela
Gregorio Fernandez
Gaztelako eskultura barrokoaren zentro
nagusia Valladolid izan zen. XVI. mendean
zehar ere, eskultura gune nagusi izana zen,
eta, 1601etik 1606ra, Filipe III.ak Gaztelakoerresumako hiriburu izendatu zuenean, indar
handia hartu zuen hango jarduera artistikoak,
haraxe bildu baitziren erregearen
eskultore zen Pompeyo Leoni, eta haren zirkulua
. Lana erruz egoteak eskultore asko
erakarri zuen Valladolida, horien artean,
Gregorio Fernandez izeneko gazte bat. Lugoko
Sarria herrian jaioa zen 1576an, eta
beste eskultore askok bezala, aitarengandik
jarauntsi zuen lanbidea. XVII. mendearen
hasiera aldera heldu zen Valladolida,
eta ordurako ofizioa ikasita bazuen ere
-ofizial gisa egin zuen lan Rinc6nekin-ezin
ukatuzkoa da hiri horretan eta urte horietan
osatu zuela bere eskultore heziketa.
Heziketa horretan garrantzi handia izan zuen
gorteko eskultoreak eta atzerritik etorritako
lanak ezagutu ahal izatea. Gregorio Fernandez
izan zen, zalantzarik gabe, Gaztelako
eskultura barrokoko artista gailena eta hango
"eskolaren" sortzailea. Bildu zuen ospe
handia zela-eta, Gaztelako eta Espainia iparraldeko
beste probintzia batzuetatik etorritako
ikasle, jarraitzaile eta imitatzaile asko
izan zituen, eta, maisua hil ondoren nor bere
jaioterrira itzuli zirenean, alde guztietara
zabaldu zuten haren estiloa. Fernandezen
lehen estiloa manierista izan zen, eta garbi
ikusten da hori Valladolideko Elizbarruti
Museoan dagoen San Gabrielen irudian.
Estilo aldaketa nabarmentzen hasia zen,
nolanahi ere, Valladolideko Las Huelgas
komentuko Artzaren gurtza izeneko erliebe
zoragarrian (1614?), eta Madrilgo EI Parcloko
kapuncinoen komentuan dagoen Kristo
etzana izenekoan. 1616ko Pietatea etei
bi laptn•rak izenburuko prozesioetarako
multzoan (egun, Eskulturaren Museo Nazionalean)
nabaria da, jada, idealismotik naturalismorako urratsa. Gregorio Fernandezen
heldutasunaren eta maisutasunaren
ezaugarri dira Aste Santuko prozesioetarako
egindako beste bi lan (biak Valladolideko
"Cofradia Penitencial de la Santa Vera Cruz"
anaidiarenak : Kristo zutabeari lotua, eta
Eraistea izeneko multzo monumentala. Aipatzekoak
dira, orobat, Palentziako katedraleko
erretaula ikaragarria (1625-1632), XVII.. endearen lehen erdiko obra gailentzat
hartzen dena, eta Santa Cruz ikastetxeko
kaperan dagoen Argiaren Kristo. 1636an hil
zen, baina mende osoan gorde zen haren
lanaren oroitzapena eta eragina.
Andaluzia
Martinez Montañes
Bi gune nagusi bereizten dira Andaluziako
eskultura harrokoan, mendebaldekoa,
Sevilla hiriburu izan zuena, eta ekialdekoa
edo Granadakoa. Juan Martinez D/ontañes
(1568-1649) izan zen XVII. mendeko
sevillar eskulturako maisu handia. Ez da
erraza lerro gutxitan azaltzea hain bizitza
luze eta arrakastatsua. Laburbilduz, esan
daiteke beranduko manierismotik banokora
eboluzionatu zuen eskultore bat izan zela.
Nolanahi ere, sevillar maisuaren eskulturen
ezaugarri behinenak edertasun idealerako
joera eta barne indar handia ziren. Ezaugarri
horiek guztiz nabarmen geratzen dira
Sevillako katedraleko Er nikiaren Kristo obra
ospetsuan. Hain zuzen ere, Kristo hori egiteko
sinatu zuen kontratua argigarria da
garai hartan irudi erlijiosoari ematen zitzaion
garrantzia ulertzeko : --bizirik,egon behcurdrr,
bil aurretik, btu •n cr eskuin besoaren gainera
erorita, oinetan otoitzean duen pertsoreabati begira, Kristo kexuka ari balitzaio bezala,esanez. otoitzeari ar -i denagatik dela
bere sofrikario guztia Denboraldi berekoa
da (1605-1620) Sevillako Santiponceko
San Isidoro del Campo monasterioan gordetzen
den San Jeronimo irudia. Elizako
erretaula nagusiko irudi printzipala izateko
pentsatua zegoen, baina baita, noizik behin,
prozesioan ateratzeko ere, eta beraz,
premiazkoa zen alde guztietatik bikaina lantzea
. Izugarrizko kalitatea lortu zuen, hemen
ere, santuaren anatomia islatzekoan.
1629an gaixotasun luze batetik sendatu
ondoren, bere azken urteetako barrokismo
betean sartu zen. Garai honetakoa da Sevillako
katedraleko Alabastroen kaperako
Sortzez Garbia. Gaztelan Fernandezekin
gertatu zen bezala, Montañesen eraginak
bizirik eta indarrean jarraitu zuen Sevillan
hura hil eta geroztik ere.
Pedro Roldan
Sevillako eskultura barrokoaren beste
ordezkari handia, baina mendearen bigarren
erditik aurrera, Pedro Roldan izan zen
(1624-1699). Sevillan jaio zen, baina Granadan
ikasi zuen eskultore ofizioa, Alonso de
Menaren lantegian. 1647an, Mena hil eta
laster, Sevillara itzuli zen Roldan, eta han
ezagutu zituen Montañes zaharra eta Jose
de Arce eskultore flandriarra. Azken honek
eragin handia izan zuen maisu sevillarraren
obran. Roldanen lanen artean aipatzekoak
dira, besteak beste, Montillako Santa Ana
komentuko erretaula nagusiko eskulturak,
Sevillako San Bizente elizako San !Migel
goiaingerua, Sevillako Sagrario parrokiako
Kristo hilari negarrez erliebea (1665?) eta
Santa Caridad ospitaleko erretaula nagusia
(1670-1672). 1675etik 1690era, erretaula lanakalde batera utzi eta, batik bat, estatuak
egin zituen. Garai honetakoak dira Jaengo
katedraleko fatxadako hamaika eskulturak.
Kristoren irudia ere trebetasun handiz landu
zuen Roldanek. Aipagarriak dira, besteak
beste, Ecijako Santiagon dagoen Hoben
ordainaren gurutziltzatua (1680), Tenerifeko
La Orotavako San Joan elizan dagoen
Kristo zigor tua, eta, batez ere, Sevillako
Nuestra Señora de la O parrokiako
Jesus Nazaretarra, izen bereko anaidirako
egina.
Alonso Cano
Gorago aipatu da bi gune nagusi izan
zirela Andaluziako eskultura barrokoan ;
mendebaldeko gunea Sevilla izan zen bezala,
ekialdekoa Granada izan zen. Granadako
eskolako hasierako maisuak Pablo de
Rojas eta, batez ere, Alonso de Mena izan
ziren, azken honen lantegian ikasi baitzuten
lanbidea, lehentxeago aipatu den Pedro
Roldan sevillarrak, Alonsoren seme Pedro
de Menak, eta beste hainbatek. Maisu
zaharra hil zenean, Pedro Roldan Sevillara
itzuli zen, eta, Mena gaztea artean bere gorena
iritsi gabe zegoenez, bazirudien Granadako
arte giroak behera egin behar zuela,
baina ez zen hala gertatu, Alonso Cano
(1601-1667), arkitekto, pintore eta eskultore
handia itzuli egin baitzen bere jaioterrira
. Oso gaztetxotan, Sevillara joana zen bizitzera
aitarekin, eta han heziketarik onena
jaso zuen, Velazquezen maisu eta aitaginarreba
izan zen Francisco Pachecoren lantegian
sartu baitzen aprendiz. Montañesen
eragin handia izan zuen Sevillan bizi izan
zen bitartean, eta ordukoak dira Canoren
lehenengo maisulanak, hala nola, Olivako
Aina Birjrna, edo Eskulturaren Museo Nazionalean
dagoen Sanjoan Bataiatzailea.
1638an, Madrila eraman zuen Olivaresko
Konde Dukeak, eta han, batik-bat, pintatzen
egin zuen lan. 1652an, esan bezala,
Granadara itzuli zen, eta berriro eskulturak
egiteari ekin zion. Bigarren aldi honetako
eskulturak tamaina Nikikoak eta oso bakunak
ziren baina aparteko maisutasunez zizelatu
eta margotuak. Obra horien artean
ospetsuena, beharbada, Atrileko Sortzez
Garbia da. Bi arteetan maisu handia zen
norbaitek soilik lor zezakeen hain sinbiosi
perfektua eskulturaren eta pinturaren artean.
Murtzia
Francisco Salzillo
XVIII. mende hasieran jaiotako eskultoreen belaunaldia plastika barrokoaren azkeneko aldian kokatzen da. Tradiziozko teknika baliabideak erabiliz eta aurreko aldietako errealismoa galdu gabe, 1730etik aurrera, beste estilo atseginago bat nagusitu zen, rococo estetikari askoz hobeto egokitzen zitzaiona. Arte rococo honen ordezkari garrantzizkoena Francisco Salzillo murtziarra izan zen (1707-1783). Murtziako eskualdeak, garai hartan, merkataritza eta kultura harreman handiak zituen Mediterraneoko beste herri batzuekin, eta, zuzperraldi hark erakarrita, zenbait artista etorri ziren Murtziara, horien artean, Antonio Dupar frantsesa, eta Nicolas Salzillo napolitarra, Franciscoren aita. Francisco Salzillorekin harrapatu zuen estilo hark gailurra, batez ere, prozesioetarako egin zituen eskultura multzoetan . Horien artean ezagunena, beharbada, Azketa afaria da, 1762an egina, non trebezia handiz ebazten baitira mahai baten inguruan hannairu pertsonaia kokatzeak sortzen dituen konposizio zailtasunak, pertsonaia bakoitzaren azterketa psikologikoa alde batera utzi gabe.