Artea»Barrokoa
Flandriako pintura I : Rubens eta Van Dyck
Pieter Paul Rubens
Siegel-en (Alemania) jaio zen 1577an,
bere aitak Anberestik Siegelera erbesteratu
behar izan baitzuen Flandriako liskar erlijiosoen
eta politikoen eraginez. Aita hil zenean
familia osoa Anberesera itzuli zen,
Pieter Paulek artean hamar tu -te zituela. Anberesko
hiru margolarirekin egin zituen pintura
ikasketak, eta 21 urterekin maisu maila
iritsi zuen.
1600eko maiatzean Italiara abiatu zen ; Manerako
dukeak bere zerbitzura hartu zuen
kopiagile eta erretratugile gisa, eta hala Italia
osoan harrena ibili zen, eta gogotik eman
zitzaion italiar kulturako alderdi artistiko
guztiak aztertu eta bereganatzeari. Berehala
ospe handia izan zuen, eta koadro eskari
asko egin zizkioten, garai hartako italiar
pintore onenen pare baitzegoen ordurako.
Haren lehenengo margolanetan nabarmena
da antzinateko estatuen, Michelangeloren,
Rafaelen, Caravaggioren... eragina.
1605ean erretratugintzan hasi zen ; 1608.. rtearen bukaeran Anberesa itzuli zen, ama
hilzorian zuela eta.
Flandriako egoera politikoa baretua zen
ordurako ; Alberto artxidukeak gorteko margolari
izendatu zuen Rubens, lantegia Anberesen
bertan inolako zergarik ordaindugabe ezartzeko baimen bereziarekin. Margolari
izateaz gainera, gorteko aholkulari ere
izendatu zuten, eta, hala, handikien egoitzetan
sartzea izan zuen, gora egin zuen gizarte
mailan, eta margolan asko egin zuen
bai Anbereseko hirirako, bai elizarako eta
bai goi mailako jendearentzat ere. 1609an
Isabelle Brantekin ezkondu zen.
Garai hartako margolan ospetsuenek
-Errege rllagoenz Gentza eta Gnu ?u tzea,jasotzea-
argi erakusten dute italiar artearen eta
bereziki Caravaggioren zer nolako eragin
handia zuen Rubensen lanak : argiaren bizitasuna,
giza irudien dotoretasuna, eta margolanaren
antolamendu zeharo barrokoa.
Garai hartan erlijiozko gaiak landu zituen
bereziki Rubensek, Kontraerreformak erlijioari
eman zion bultzadaren ondorioz ; horren
erakusgarri argia da Eraistea deritzan
erretaula bikaina.
Rubens berehala gailendu zen Anbereseko
eskolako margolarien artean. Haren
arrakastak eta goi mailako gizartetik zuen
eskari gero eta handiagoak bultzatuta, laguntzaile
trebatu mordo bat bildu zuen bere
lantegira (Antoon Van Dyck, Jacob Jordaens,
Frans Snyders) ; lantegi horrek 1615tik
1625era bitarte izan zuen goraldia ; garai
hartakoak dira, hesteak beste : Lantza kolpea,
Lxiozz -janok engainatua, Leuziporenn
alabena babiketa.
1620ko hamarraldi hartan bertan margolan
sail handiak egiteari ekin zion, bere
lantegiaren antolamenduak horretarako bide
ematen baitzion ; hala, zeharo berritu zuen
dekoraziozko margolan handien teknika : ez
zuen sail horretako margolan bakoitza beregain
lantzen, sail osoaren baitan ikusita
sortuko zuen efektuaren arabera baizik.
Rubensen ospea mugez haraindi zabaldua
zen ordurako ; Frantziako Maria Medicikoa
erreginak Luxembourg jauregi eraiki
berriko galeria bat apaintzeko eskatu zion,
eta Rubensek Maria dledicikoaren Bizitza
modu alegorikoan kontatzen zuten 24 oihal
egin zituen ; lan hark arrakasta handia
izan zuen batere barrokozalea ez zen Pariseko
giroan.
1620tik 1628ra egin zituen margolan
soilak ez ziren koadro eta tapiz sail haiek
baino gutxiago nolakotasunez eta bikaintasunez,
artista horrek bete-betean iritsia baitzuen
heldutasuna bere artean. Magoen
gurtza du aldi horretako lanik bikainetako
bat, haina aipagarriak dira orobat Lotoenibesa eta Santa Katarrrzaren ezkontza. Hamarraldi
hartan nabarmenak dira halaber
Rubensek bere bidaietan eta eginbide diplomatikoetan
ezagutu zituen Europako
handiki askoren erretratu ugariak : Maria
lIedrcikoarera Erretratua, Vlcq-eko Baroiarena,
Buckrngbanaeko dukea zaldiz irndrkattta
... 1625etik 1627ra, Isabel artxidukesaren
eskariz eta Madrileko Karmeldar oinutsen
mojategirako, Eukaristiaren Garaipena
izenaz egin zituen 21 tapizetarako margolanek
eman zioten amaiera Rubensen
bizitzako aldi oparoenari.
1626an bere emaztearen heriotzak batbatean
eten zuen sormen beteko aro hura.
Garrantzi handiko egiteko diplomatikoen
ardura hartu zuen orduan ; Ingalaterran eta
Espainian ibili zen, eta Espainiako zein Ingalaterrako
erregeek noble izendatu zuten.
Aldi berean, eta Tizianoren eraginez, Londresen
eta Madrilen ikusi baitzuen haren
lana, bere estiloa pixkana-pixkana aldatuz
joan zen : margo beroagoak erabili zituen,
argia ere leunago irudikatu zuen, eta gai
barrukoagoak eta lirikoagoak landu zituen.
1630ean bigarrenez ezkondu zen, Anberesko
Helene Fourment 17 urteko neskarekin.
1629tik 1634ra berriz ere ekin zion margolan
handien eta tapizen sailei : 9 margolan
Londreseko Whitehalleko harrera gelako
sabairako ; Akilesen HlstOn -la irudikatzen
zuten 8 tapiz ; Anberesen gobernari berriaren
omenez egitekoak ziren jai handirako
43 garaipen-arku, bere zirriborroak oinarri
harturik bere ikasleek eginak ; Ovidioren
Itxuraldaketak Espainiako Felipe IV.arentzat
.
1630etik 1640ra, bere azkeen urteetan
alegia, erlijiozko margolan gutxiago egin
zuen Rubensek Kalbario mendira igotzea,Sare Ildefonsorerz triptikoa, Kristo gurutzean-,
aldi berean gai mitologikoak eta dionisiakoak
ugaritu zituen Andromeda, Hiru
Graziak, Parisen epaiketa-, eta askoz gehiago
ari izan zen landako ikuspegiak margotzen,
batez ere 1634an Enversen, landaldean,
jauregi bat erosi zuenez geroztik
-Landa ikuspegia ortzndarrarekire, Kernresse-.
Erretratua izan zen ordea Rubenselc bere
azken urteetan gehien landu zuen generoa,
bere emaztearen eta bere seme-alaben erretratuak
bereziki, bizi pozaren, familia giro
zoriontsuaren eta samurtasunaren gorazarrez
-ArTrsta eta Hklene Anbereeko beren
lorategian, Helene Fourrzrerrt bere bi ruuerekin-.
Rubensek bere hil kaperarako egin
zuen margolana cla -Ama BirJiua smttrrez
inguratua- azken aldi hartako bere lanaren
ezaugarriak hobekien adierazten dituena
: margoen joko bikaina, formak argi urrekoloreaz
argitzeko modua, eta haren biziarnasari
clarion zirrara eta kemena.
Antoon Van Dyck
Anberesen jaio zen 1599an. 1609an hasi
zituen pintura ikasketak Hendrik Van Balen
margolariaren lantegian. 1618an. 19 urte
zituela, Anberesko margolarien bazkunak
eclo gildak maisuari zegokion maila aitortuzion. Garai hartan hasi zen Rubensen laguntzaile
gisa, eta lankidetza hark eragin
handia izan zuen Van Dyclcengan. Bere
hasierako margolanetan nabarmena da Caravaggioren
estetika errealistaren eragina,
eta baita ere berarekin batera Rubensen lantegian
ziharcluen Jordaens margolariarekiko
kidetasuna. RuberLSen lantegian egiten zituen
lanez gainera, Van Dyckek beraren
bidea urratu zuen -San Sebastianen Inarlirioa-,
eta bereziki erretratugintza landu
zuen: bere Familia erretratua lanean argi
ikusten zen flandriar tradizioaren aztarna
giza irudien antolamenduan, eta oihalen eta
lepokoen egikeran. 1618tik 1620ra ondo
tinkatuak zituen bere estiloa eta bere ezaugarriak
. Garai hartakoak ditu : Coz nelis bart
derGeest, Autoerretratunk, SrtPders.
Ingalaterran hilabete batzuetako egonaldia
egin ondoren, 1621ean Italiara joan zen,
eta, Genoan egoitza harturik, han bizi izan
zen 1627 arte. Arteleku nagusiak ezagutu
zituen, eta hala indartu ziren lerroen harmoniarako
zuen sena eta kolore-emaile gisa
zuen dohaina. Aristolaaten erretratugile bihurtu
zen eta eliza askotan egin zituen margolanak
. Erretratugile ;isa ere aldaketak izan
zituen bere estiloan : errealismotik itzuri
nahirik, giza irudien buruen groportzioalc
txikitu zituen, eta haien siluetak luzatu : Bcrlbihfar ?k esa, Paoliact Adoz -no, Berztiuoglio kardinalearen
erretratuei.
1627an Anberesera itzuli zen eta han
hartu zuen bizilekua bost urtez. Bete-betean
jarraitu zuen erretratugintzan, zertxobait
aldendurik Italian jorratutako bidetik eta
atzera gehixeago hurbildurik tlandiar tradiziora
: Aurre IYnke, rllartiu Pepjin, j. de li aele.
Bestalde, arrakasta handia izan zuen
Europan Van Dycken laurogei gizon-emakume
ospetsuren erretratuak biltzen zituen
grabatu bilduma batek. 1628tik aurreri erlijiozko
pinturak indar handia hartu zuen Van
Dycken lanean : Artzainen Gtnfizn, L'giptoku
Ihesa, Kristo Amei Birjrnarere belaunetan.
1632an Lonclresa abiatu zen, han hartu
zuen egoitza, eta han hil zen, 1641ean, tartean
Flandriara bi bidaldi egin zituen arren.
Karlos La erregeak "errege-era -eginaren margolari
nagusi° izendatu zuen. Ingalaterrako
egonaldi hura oso oparoa gertatu zitzaion,
bere lantegiaren lalnintzaz 400 margolanetik
goia egin baitzituen, tartean bere erretraturik
bikainenak : Karlos Lnehizan, GeargeDrgbleta
IVrllinm Russell, Kar ?losLnrere umeen errerratun
.,Jumes Slum ?t , Lenox?-eko duken...
Van Dieken lanak eragin handia izan
zuen XVIII. mendeko hrantses margolariengan
eta batez ere mende horretako ingeles
eskolako erretratugileengan.