Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Berpizkundea

Lehen Berpizkundea: Mantegna

Baratzeko otoitza. Mantegnak 1460 inguruan margotua. National Gallery, Londres.<br><br>

Mantegna, italiar margolari eta grabatzailea -1431, Isola di Carturo,Veneziatik hurbil - 1506, Mantua-, Italiako Berpizkundeko artista gailenetako bat izan zen. Bere freskoetako giza irudiak adierazkortasun bizikoak dira, eta gotikoko gorputz luzaxken ordez gorputza bere neurrian margotu zuen aurrenetakoa izan zen. Koloreak maisutasunez erabili zituen, eta jantzietako eta arkitekturako xehetasun guztiak agertu ohi zituen.

Lan nagusiak: Ovetari kaperako freskoak (1448-1455, Eremitani eliza, Padua), San Zenonen erretaula (1457-1459, San Zenon eliza, Verona), Setzar=erzzazteetz ganbara (1466-1474, Palazzo Ducale, Mantua), Kristo hila (1480, Brera-ko pinakoteka, Milan), San Sebastian (1481, Louvre, Paris), Zesarren garaipena (1486, Hampton Court Palace, Ingalaterra), Parnaso (1497, Louvre, Paris).

 

Paduako aldia

Paduako 144leko dokumentu batean aipatzen da lehenengo aldiz Mantegnaren izena, pintura irakasle eta antzinako zaharkinen bildumatzaile Francesco Squarcionearen aprendiz eta semetzat. Paduar pintore halaholako hura eta, batez ere, 1420tik aurrera Paduara beren estilo berria erakustera joan ziren florentziar pintore maisuak -Fra Filippo Lippi, Uccello, Castagno eta, ororen gainetik, hamar urtez bizi izan baitzen Paduan, Donatello handia-, izan zituen Mantegnak bere estiloaren moldatzaile nagusiak. Dena den, jeinu goiztarra izan zen Mantegna.

Hamazazpi urte besterik ez zituela izenpetu zuen bere lehenengo agindua, berak bakarrik burutua : erretaula bat Paduako Santa Sofia elizan (XVII. mendean suntsitua) . Bere arteak hamar bar urtean iritsi zuen heldutasuna, eta hurrengo berrogaita hamar urtean egin zuen guztian 1450-1460 hamarraldiko estiloari jarraitu zion funtsean.

Garai hartako lanik baliotsuena Paduako Eremitan elizako Ovetari kaperako freskoak ditu (1448-1455). Obra horretako margolanetan -bi fresko baizik ez dira gorde, Jasokundea eta Sara Kristobalen. martirioa ;gainerakoak 11. Mundu gerran suntsitu ziren- Mantegnak agerian utzi zuen bere estiloaren gogortasuna, Erromako arkitektura klasikoan oinarritua, giza irudi irmo tinkoetan ; estilo ikaragarria da, diseinuaren indarragatik eta xehetasunengatik, eta perspektibaren behetik gorako erabilera harrigarriagatik (fresko horietako batzuetan margolanaren behealdea bera baino beherago eta erdigunetik eskuinera aldaratua kokatu zuen ikuslearen ikuspuntua). Nabarmena du halaber, hasiera-hasieratik, heste ezaugarri bat, Antzinateko gauza zaharrekiko arkeologoen adinako zaletasuna, Paduako unibertsitateko jakintsu humanistekin harremanetan izan zen seinale.

1457an hasi zuen bere beste maisulanetakobat, San Zenonen erretaula (San Zenon eliza, Verona), zeinaren kanpoko arkitekturak, Mantegnak berak diseinatua, irudikatutako tenpluaren "kanpoaldea" iLt-uratzen baitu aldi berean. Nabarmena da lan honetan, kolorearen eta argiaren erabileran batez ere, veneziar pintoreen estiloa, Giovanni Belliniren eraginez beharbada, haren arreba Nicolosiarekin ezkondu baitzen Mantegna 1453an. Lan hau ataletan zatitu eta Frantziara eraman zuten 1797an Napoleonen osteek. Atal nagusiak Anza Birjrrza eta Haurra eta hi santu taldeak- bere lekura itzuli ziren 1815ean, eta azpiko hiru taula txikiagoen tokian kopiak jarri ziren. Jatorrizkoak hiru museotan daude : National Galleryn(Baratzeko otoitza), Louvren (Gtu ittziltzatzea), eta New Yorkeko Historical Society-n (Pizkundea).

 

Mantuako aldia

1459an Mantuara joan zen, Luigi Gonzagak deitua, familiaren pintore ofizial gisa lan egitera. Garai hartako lehen lanak, baina, ez dira ongi ezagutzen.

Mantegnak betidanik defendatu zuen bere independentzia (hain zuzen, askatasun ezak bultzatu zuen bere lehen maisuarengandik banatzera), eta Gonzagatarren gortean bidaiatzea eta besteren eskariak hartzea galarazi bazioten ere, 1466-1467 bitartean Florentzia eta Pisara joatea lortu zuen. Florentzian, berriz ere Donatello, Fra Filippo Lippi, Paolo Uccello eta Andrea del Castagnoren lanak ikusteko aukera izan zuen.

Handik urte batzuetara ezagutzen zaion lanik hoberena egiteko aukera eman zion Gonzaga familiaren laguntzak : Gonzagatarren Nlantuako jauregiko Gainera degli sposi edo Serzar-enzazteerz ganbara (1473- 1474). Gelaren dekorazioa kanpora zabaldutako pabilioi bat bezala dago antolatua, non gorteko bizitzari buruzko pasarteak azaltzen baitira, pintatutako errezel lodi batzuen bestaldean bezala. Baina sabaia du gelako gauzarik aipagarriena, sabaiko erdiko begi moduko margolan harrigarria, zeru zabalaren ikuspegi fantastiko bat, non, artean sekula erabili gabeko perspektiba berezi baten bidez, baranda batetik begira ageri baitira pertsonaiak, mendean dutela areto guztia.

Garai hartako heste lan aipagarri bat San Sebastiann du (Kunsthistorisches Museum, Viena). Lan horretan Mantegnak, Piero della Francescak bere hainbat lanetan bezala, espazioari eta perspektibari buruzko kezkak erabili zituen laukitxo zuri-beltzeko zorua taularatzean.

Gonzagatarren babesean, Mategnak era askotako lanak egin zituen, margolanez gainera : tapiz diseinuak, kutxak, bihien ereduak, etab. Garai hartako margolanen artean aipagarriak ditu San. Sebastian bat, Aigueperse-ko elizari emana Borbon baten ezkontzan (1481, gaur egun Louvren), hainbat erretratu, Andre Maria aingeru. artean (Brerako pinakoteka, Milan), Tenpluko aurkezpena (Berlin-Dahlem), eta, guztietan ezagunena eta aditu batzuen ustez Mantegnaren lanik hoberena, Kristo hila, non azken muturreraino behartu baitzuen perspektibaren erabilera (1480, Milan, Brerako pinakoteka) .

 

Azkeneko urteak

Zesarren garaipena izeneko bederatzi mihiseko margolan sailak (1486 inguru, Hampton Court Palace, Ingalaterra) Mantegnaren artearen azkenaldia iragartzen du.

Lan honetan antzinatea eta mundu klasikoa ohoratu nahi izan zituen Mantegnak, eta, ohi zuenaren kontra, ez zuen kolore hotzik erabili, margo baten tonu ezberdinen nahastura bat baizik.

1489an Erroman izan zen Mantegna Belvedereko kapera (desagertua) dekoratzen, Inozentzio VIII.a aita santuak eskatuta. Hurrengo urtean Mantuara itzuli zenean, lan asko egin zituen Frantzisko Gonzaga eta Isabel Este printze-printzesa berrien eskariz : Marmiroloko etxearen dekorazioa ; Aladorzna della Vittoria (1495, Louvre) ; llladonna T?-iUCrlzio (1497, Milan, Castello Sforzesco). Azkenaldi horretan, baina, gazteluko gela txiki bat dekoratzen eman zuen denbora gehiena. Gela horretan Italiakoartista hoberenen lanak biltzen saiatu zen Isabel. Azkenaldi horretakoak ditu Parnasoa (1497, Louvre) eta Bizroen. eta Bertuteen arteko borroka (1502, Louvre), besteak beste, baina Matenganaren garai horretako lanik adierazgarriena, kolore bakarrez eta fintasun eta zehaztasun harrigarriaz egina, Bibliako zenbait pasartez egin zituen margolan miresgarriak dira, gaur egun hainbat museotan banatuak. Lan horretan Mantegnak harmonia osoa erakutsi zuen Berpizl unclelco icleiekiko, hizkuntza ametsezko bezain errealista baten bidez antzinateko mitoei huruzko zaletasuna gauzatu zuen, eta zehaztasun eta neurri guztiz klasikoez irudi gogor lehorren ikuspegi zurruna eman zuen.

 

Mantegnaren margokera

Mantegnaren estiloak hi oinarri nagusi izan zituen : batetik. Paduako bere maisu Squarcioneren "gauza zaharrekiko" zaletasuna, bereziki, eta, hestetik, Paduan 14301460 urteetan izan ziren toscanar artistak (Andrea clel Castagno, Paolo Uccello, Filippo Lippi, Donatello). Piero della Francesca Ferraran izan zen 1449an, eta San. Lttkasen polrptikoa-k, adibidez, bi artisten harremana salatzen du, erabilitako kolore argiengatik . Ferraran zela, bestalde, flandriar pintoreen obrak ezagutu zituen (Rogier Van der Weyden). Gero, Venezian izan zen, eta Jacopo eta Giovanni Bellini ezagutu zituen han. Mantuan antzinako gauzak eta lanak aztertzen zituzten jakintsuen artean murgildu zen. Toscanan Benozzo Gozzoli-ren lana eta grabatuekiko zaletasuna gorde zuen. Antzinateari buruz zuen ikuspegia ez zen aldatu Erroman izan ondoren ere, hain zuen barneratua. Horren froga garbia da Garaipenak sailaren estilo batasuna, Erromako egonaldiaren aurretik eta ondoren egina izan arren. Azken urteetan bere baitara bildu zen, kontuan hartu gabe belaunaldi herria : Leonardo, Giorgione, Michelangelo, Rafael.