Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Erdi Aroa

Erromanikoa: arkitekturaren ezaugarriak

San Bertrand de Cominges elizako klaustro erromanikoa (Frantzia).<br><br>

 

Monasterioak

Garai hartan, interes militarrek eta merkataritzakoengatik sortu ziren hiriez gainera, eratu ziren beste komunitate batzuk ere, monasterioak, non bat egin zuten erromatarren azken aldiak eta Goi Erdi Aroak erromanikoarekin . Monasterioak ez ziren otoitz lekuak soilik, indar handiko ekonomia eta jakintza guneak baizik. Elizaren beste erakunde batzuk ez lezala, helburu materialak eta erlijiosoak zituen gizarte mota baten egituratze feudalaren eredu izan ziren . Utzitako lurrak luberritzen eta etekina ateratzen hasteak monjeen artean aurkitu zituen langile trebe eta finenak. Monjeek, hala ere, ez zituzten ahaztu beren bestelako zereginak : eskuizkribuak kopiatu, behartsuei lagundu, erromesei ostatu eman eta abar.

Fraideen bizitza eta monasterioetako arkitektura programa bera ere fundatzaileen erregelen arabera zuzendu ziren. Beneditar ordenaren sortzaile Benito Nursiakoaren erregela zen zabalduena. XI eta XII. mendeetarako, baina, beneditarren araua oso aldendua zegoen fundatzaileak VI. mendean agindutakotik. Ordenaren oinarrizko legea, otoitzak lan eta lanak otoitz izan behar zuelakoa, Benito Aniangoak baztertu zuen IX.. enderako. Izan ere, hasierako erregela hura gizartearekin harremanik ez zuten monjeentzat egina zen : egunean zazpi ordu eskulanetan eta bi ordu burulanetan eginbehar zituzten. Erregela horrek ez zuen balio gizarte gorabeheretan ere parte hartzen zuten monje batzuentzat. Benito Aniangoak eskuzko lan orduak gutxitu eta otoizleku eta ikasleku bihurtu zuen monasterioa. Erreforma hura bi mende geroago burutu zen, Clunyko monasterioko abadeekin garrantzia galdu baitzuten eskulan eta burulanek otoitzen eta ofizioen mesedetan, espirituaren perfekzioa lortzearren. Geroago, XII. mendearen hasieran, beneditarrek beste erreforma bati ekin zioten, Bernardo Clairvauxkoaren gidaritzapean, Zisterko monasterioan ; helburua San Benitoren erregelaren jatorrizko soiltasunera itzultzea zen eta, batez ere, eskulana -burulanak baztertua lehenbizi, eta otoitzak gero-, atzera santutzeko. Erlijiozko espiritu berri horrek arteari buruzko ideia berri bat bultzatu zuen, eta arkitektura estilo soil bat ekarri, zeinak, pLYkana-pLikana, bide eman zion lehen estilo gotikoari.

Monasterioak eraikitzeko aukeratzen ziren lekuek tradizio erlijiosoa izaten zuten, eta ez beti kristaua. Eraikuntza horien arkitektura moldea ez zen monjeen erabakia izaten, eta ordenaren erregelek berek erakusten zuten monasterioak izan behar zuen ideala. San Benitoren erregelaren arabera monasterioa talde bizitza bermatzeko egokitu behar zen, eta, horren arabera, monasterio erromanikoa gune koordinatzaile baten inguruan antolatu zen, klaustroaren inguruan ; lauki formako barruti ireki bat da, erdian lorategia eta, gehienetan, putzua izanohi zuena. Barruti hori inguratuz galeria arkupedun bat izaten zen, eta galeria horretara ematen zuten monasterioko areto nagusiek : galeriaren iparraldera, edo hegoaldera batzuetan, elizak ematen zuen, eta gainerako aldeetara kapitulu aretoak (leku zabal gangaduna), jangelak eta administrazioko langelek. Monjeen logelak goiko solairuan zeuden, eta eskailera batetik elizakc transeptura ematen zuten.

 

Elizak

Baina eliza zen erromanikoaren~ra'ikuntza bereziena. Garai hartako eliza ereduak paralelepipedo tankerako espazio bat hartzen zuen ; espazio horren barrua hirutar banatua zegoen, luzetara, zutabez eutsitakc puntu erdiko arkuen bidez. Eraikuntzarer oina mendebaldean zegoen, eta burua ekial ? dean.

Habearte nagusia da eraikuntzaren ar datza, eta haren alboetako habearteak des ? karga egiturak dira, horma bular gotorrel eutsiak kanpotik.

Arkuen eta estalkiaren hasieraren arte ko horma zatian leihoak izaten dira : has inbutu itxurako irekiune soiletatik eta zuta bek eutsitako arkiboltak dituztenetaraino Zenbait elizatan, eta aurrerago, triforioal jarri ziren leihoen ordez edo osagarri, har da, bi edo hiru arkuko modulu segida ba tez osatutako galeria estuak.

Habearte nagusia beste habearte batel -transeptua deitua- ebakitzen du ; habearte nagusiarekin angelu zuzena eratzen du ets gurutze itxura ematen dio oinari. Elizaren burualdea, presbiterioa deitua, zirkuhrerd baten itxurako espazio konkabo soil bat izai daiteke, abside baten baitan bildua, ed( handiagoa izan daiteke eta hiru abside edc gehiago izan, eta orobat izan ditzake erdiko tik erradio gisa ateratzen diren kaperak et deanbulatorioa (albo habearteen luzamen dua burualdean).Eliza erromanikoaren barne espazioa absiderantz zuzentzen da, gune hartan ematen delako aditzera jainkotasunaren ahalmen erabatekoa, eta han batzen direlako modu sinboliko batez eraikuntzaren indar lerroak eta arkuen segida erritmoduna.

Baina arkitekto erromanikoaren arazo nagusia habearte nagusia estaltzea izan zen.

Irtenbide errazena zurezko estalkia zen, baina zura askotan baztertu zen, erraz su hartzen zuelako. Hala bada, harrizko ganga erdizilindrikoa erabiltzen hasi zen (kanoi erdiko edo kanoi gangak), zeharkako eustarkuekin.

Espazio karratuak estaltzeko konponbide errazagoak hartu ziren, eta, hala, albo habearteetako tarteak, adibidez, ertz gangez estali ziren, hau da, bi kanoi erdien elkargunez.

Elizaren erdigunea gurutzadura zen, luzetarako eta zeharretarako espazioek elkar ebakitzen duten gunea. Gehienetan kupula erdibiribil bat du gainean, irekia gailurrean (linterna) eta petxina edo tronpez bidez karratu batean berralatua.

Kanpoaldetik eraikuntzak ez du jarraitasunaren hausturarik, ez bada leiho zuloetan eta, leku jakin batzuetan, absideen eta fatxadaren goialdean jarritako lonbardiar arkuetan . Apaingarri jarritako arkitektura elementuak ere ez dira asko : teilatuen hegalari eusteko jarritako harburu landuak (izaki bizien itxuran landutako harrizko soliba muturrak-edo), puntu erdiko arku txiki itsuak eliza inguru osoan erlaitzaren azpian jarriak, eta epai angelu-zuzen edo ganbilekozerrenda bertikalak, lonbardiar jatorrikoak beharbada.

Baina tenplu erromaniko baten atalik zainduena eta adierazgarriena aurrealdea da, fatxada. Aurrealdea, alde batetik, barneko espazioaren banaketaren isla izaten da : hau da, hiru habearteko eraikuntza batek beste arku bana izaten du ate nagusiaren alboetan . Bestalde, ate nagusiaren gainean, fatxadaren goialdearen erdi-erdian, leiho handi biribil bat izaten da, eliz barnea argitzeko.

Leiho horren parean, barrualdean, galeria edo korua izaten da eliza batzuetan. Aurrealdeak ataria clu parterik interesgarriena.

Eliz barrura sartzeko gunea da ataria, horman mailaz maila barrentzen den arkitektura egitura. Kanpotik barrura erradioa txikituz doazen arku eta arkibolten bidez lortzen da barrentze hori. Arkuak eta arkuei eusten dieten zutabeen kapitelak dira, bestalde, arte erromanikoan gehien apaindutako atalak.

 

Eliza espazio eta sinbolo gisa

jainkoaren etxea Lurrean izanik, jainkotasunari darion ordena unibertsalaren isipilu izan behar zuen elizak, eraikuntza premietatik harago joan behar zuen haren egiturak, lege sinboliko jakin batzuk beterik .

Eliza erromanikoaren oina basilika erromatarraren ondorengoa da tipologiaz, eta giza gorputzaren antolaketa gogorarazten clu. Sinbolikoki, oinetik burualderainoko bidean hiru barruti bereiz daitezke : Lurrari dagokiona (habearte nagusia), trantsiziokoa (gurutzadura) eta jainkotasunari dagokiona (absidea).

Habearte nagusia kristau guztien bilgunea da eta Elizaren gorputzaren sinboloa . Barne horretan, bada, puntu erdiko arkuen erritmoak absiderantz bultzatzen du eliztarra. Elizaren atarian ez bezala, non eskulturen bidez adierazten baita elizaren sinbologia konplexua, barne honetan pinturari dagokio naturaz gaindikoa dena errealitate ageriko baten bidez helarazteko eginkizuna. Ganga eta arkuen arteko guneetan, arkuen barnealdean, hormetan, eta are gangaren gainalde erdibiribilean ere eginak, kristau fedean mugarri izan diren pasadizioak irudikatzen dira pintura horietan .

Habearte nagusia zeharkako habearteak ebakitzen duen guneari gurutzadura esaten zaio, kupula eraikitzen den gunea bera.

Habearte nagusiko tarte karratuek Lurra sinbolizatzen duten bezala, eta absidearen biribiltasunak jainkotasuna, gurutzadurako kupulak bietatik zerbait du (lau angeluko oin batek eutsitako egitura erdibiribila baita) . Gurutzadura trantsizioko gunea da, beraz, Lurrak eta jainkotasunak sinbolikoki bat egiten duten gunea.

Absideak, berriz, jainkozko espazioaren irudi gisa, Gizateriaren hasiera eta amaiera batzen ditu ; haren konkabotasunera biltzen dira elizaren indar lerro guztiak, hala egiturazkoak nola sinbolikoak, eta eliztarren begiradak.