Historia»Egungo aroa
Euskal Estatutua: foruen berrezartzetik autonomiara
XX. mendearen hasieran, artean Euskal Herria ez zegoen espainiar
estatuko politikan eta erakundeetan txertatua. Gainera, ideia berriek eta
gizarte eta politika arloko eskakizunek bultzatuta, imajina ez zitekeen
moduan sartuko zen XIX. mendean. Mende hasierako foruen
berrezartzeari buruzko lehen eztabaidetatik, beste batera pasa ziren,
estatuaren baitan autonomia esparru bat eskatzen zuenera hain zuzen.
1917ko krisialdian eta ondorengo urteetan zentzu horretan egin ziren
eginahalek bidea zabaldu zuten Bigarren Errepublika garaian Euskal
Herriak benetako autonomia izateko aukera izan zezan. Autonomiari
buruzko eztabaida, ordea, talde politikoen interesen atzetik geratu zen,
eta 1936ko udazkena arte itxaron behar izan zen ?ordurako hasita zela
gerra zibila? eskakizunari erantzun eta euskal autonomia gauzatzeko.Foruak betiko deuseztu ondoren (1876),
eta kontzertu ekonomikoen sistema ezarri
eta gero (1878), autonomia ekonomiko-administratiboko
errejimen berezia izan zuten
euskal probintziek. Euskal diputazioek,
alde batetik, errejimen orokorreko probintzien
ohiko ahalmenak zituzten, baina,
bestetik, eta ohiko ahalmen horiez gainera,
bazituzten kontzertu ekonomikoetatik
eta antzinako foru diputazioetatik zetozkien
ahalmenak ere. Nolanahi ere, ?euskal arazoak?
lehengo heinean jarraitzen zuen, eta
1876tik aurrera behin baino gehiagotan izan
ziren saioak foruak berriro indarrean ezartzeko.Saio horiek Kontzertu ekonomikoa
berritu zenetan egin ziren gehienak, hala,
adibidez, 1885ean, 1893an (?Gamazada?),
eta 1905ean (Foru Ligaren sorrera). 1907
eta 1909 artean beste saio bat izan zen,
Mauraren gobernuak aurkezturiko udal administrazioaren
erreforma legearen proiektuarekin
lotua. Proposamen horien hutsegitearen
ondorioz, eta katalanismoaren eraginez,
foruak berriro ezartzeko ideiaren
ordez, hori ere erabat desagertu ez zen
arren, beste bat zabaldu zen pixkana-pixkana,
Euskal Herrirako Autonomia Estatutu
bat lortzea alegia.
1917-1919ko autonomia lortzeko saioa
1917an hasi zen 1876az gero autonomia
lortzeko egin zen saiorik garrantzitsuena.
Besteetan bezala, kontzertuarekin zerikusia
zuten auziekin hasi zen, Santiago
Albak, Azienda ministroak, proposaturiko
proiektu baten aurka euskal industria gizonek
egin zuten protestarekin, zehatzago;
izan ere, zerga berezi bat jarri nahi baitzuen
hark, Lehen Mundu Gerratik lorturiko
irabazi berezien gainean. Higikunde hori,
neurri batean, urte haietan Katalunian gertatzen
ari zenaren isla zen, eta Comunión
Nacionalista Vasca-k abiatu zuen ?talde
horrek kontrolatzen zuen Bizkaiko Diputazioa?,
beste politika taldeen babesa bazuen
arren, karlismoarena bereziki.
Aurreneko aldiz 1917ko otsailaren 13an
bildu ziren hiru euskal diputazioak, Zumarragan,
baina bilera erabakiorra uztailaren
16an egin zen, Gasteizen. Hartan parte hartzaile
ziren, modu ofizialez ez baina, Nafarroako
Diputazioko ordezkariak ere. Gobernuari
autonomia zabala eskatzen zion mezu
bat onartu zuten diputazioek Gasteizko bileran,
?nazio espainolaren batasunaren barruan?.
Adierazmolde hori, gogo txarrez,
baina onartu egin zuten euskal abertzaleek,
diputazioen batasuna ez haustearren.
Nolanahi ere, abendua arte ez zitzaion
mezua gobernuari eraman, 1917ko udan
Espainian zabaldu zen politika eta gizarte
krisia zela-eta. Bestalde, hilabete horietan
aldaketa asko egin zitzaizkion diputazioen
mezuari, bai Nafarroako Diputazioak azkenean
bertan behera utzi zuelako, bai testuaren
azken ?foralizazioagatik?, hasieran
autonomia zabala besterik eskatzen ez zuen
arren. Herriaren iritzia ezagutu nahian, udal
eta kargu publiko ohien batzarrak bildu
zituzten diputazioek. Herria oro har autonomiaren
higikundearen alde agertu bazen
ere, udal autonomiaz arazoak sortu ziren,Alfontsoren aldeko monarkiazaleen aldetik
batez ere; orobat, zalantzan jarri zen hura
ote zen eskaera haiek egiteko une egokia,
eta ez ote zen desadostasunik autonomia
eta foruen artean. Neurri batean behintzat,
arazo horiek zirela-eta, mezuaren testua aldatzea
erabaki zuten diputazioek, eta, aurrena,
foruen berrezartzea eskatu zuten, eta,
hori ukatuko balitz, autonomia zabalago
bat. Azkenean, 1917ko abenduan eman zioten
mezua gobernuko lehendakariari (García
Prieto liberalari), baina une hartako arazo
politikoek eta hauteskunde orokorrak
1918ko otsailerako deitu izanak, geldiarazi
egin zuten autonomia prozesua.
Hurrengo hilabeteetan, diputatu monarkiazaleen
eta euskal abertzaleen arteko
Gorteetako eztabaidak oztopo gertatu ziren
autonomiaren auziari heltzeko giro egokia
sor zedin, eta diputazioek, agerira atera
gabe, denbora igarotzen uztea erabaki zuten
beren eskaerak berriz egiten hasi baino
lehen. 1918ko azaroan berriz zabaldu
ziren Gorteak ?erreibindikazio katalanistekin
eta Lehen Mundu Gerraren ondorengo
higikunde nazionalistekin batera?, eta aukera
hura baliatu zuten euskal diputatu abertzaleek
Kongresuan foruen berrezartze oso
bat eskatzen zuen mozio bat aurkezteko.
Nazionalisten eskaerak berpiztu egin zuen
autonomiaren aldeko sentimendua, eta diputazioak
?Bizkaikoaren lehendakari zen
Ramón de la Sota abertzalearen eskaeraz?,
bildu egin ziren, aurreko urtean eramandako
mezuko eskaerak gobernuari gogorarazteko.
Oztopoak ez ziren desagertu ordea,
eta laster hasi ziren lehen diferentziak
agertzen, Arabako Diputazioan eta arabar
karlismoan lehenbizi, gehiago jotzen baitzuten
oraingoan foruen berrezartzearen
aldera autonomiaren aldera baino. 1918ko
abenduan, Romanonesek, gobernuko lehendakariizendatu berria zela, parlamentuz
kanpoko batzorde bat antolatzea erabaki
zuen, Espainiako autonomia arazoari
irtenbidea emateko. Batzorde horrek uste
baino arazo gehiago izan zuen, baina azpitalde
bati (Chalbaud abertzaleak, Orueta
liberalak eta Senante integristak osatua)
Euskal Estatutuaren aurreproiektu bat idatz
zezan eskatu zion. Azpitalde horrek, diputazioen
mezuan oinarrituta, foruak berriro
ezartzeko eskaera egin zuen, aldi berean
autonomia zabal bat eskatuz. Aurreproiektu
horrek euskal abertzaleen babesa izan
zuen, eta orobat beste talde autonomiazaleena
(horien artean, Bizkaika eta Gipuzkoako
diputazioena); parlamentuz
kanpoko batzordeak ezetsi egin zuen ordea,
eta testu haren ordez beste bat onartu
zuen, Alcalá Zamora liberalak aurkeztua, eta
inoren gogokoa izan ez zena. Bitartean,
Arabako diputazioak, beste bietatik aldenduta,
ohar garrantzitsuak egin zizkion azpibatzordearen
testuari.
Azkenean, autonomiaren auzia parlamentu
batzorde batera eraman zuten, azter
zezaten. Batzorde hark bere iritzia eman
zuen, baina hura ere ez zen diputazioen
gustuko izan, etorkizuneko Euskal Herri autonomoaren
ahalmenak mugatzen baitzituen,
eta arriskuan jartzen Kontzertu ekonomikoa.
Nolanahi ere, batzorde haren epaia
ez zen Kongresuko osoko batzarrean eztabaidatu,
apirilaren 19an Romanonesek dimisioa
aurkeztu baitzuen. Antonio Maura
buruzagi kontserbadoreak Gorteak desegin
zituen, eta autonomiaren auzia bazterrean
geratu zen behin betiko. Era horretan amaitu
zen euskal arazoari irtenbideren bat
emateko Errestaurazioak egindako zinezko
saio bakarra. Arazo horren irtenbideak
Errestaurazioaren sistemaren beraren eraberritze
sakon bat behar zuen, seguraski,aurrena, baina eraberritze hori ez zen inoiz
egin.
Hain zuzen, Primo de Riveraren diktadurak
iragarritako helburuetako bat ?1923ko
iraileko estatu kolpearen ondoren ezarria?,
estatuaren egituren eraberritze sakona zen.
Hasieran bazirudien, beraz, nazionalismoaren
aldekoa izango zela diktadura, edo
deszentralizazioaren aldekoa; 1923ko udazkenean
bertan Euskal Estatutuaren aurreproiektu
bat egin zezaten baimena eman
zien diktadoreak hiru diputazioei. Aurreproiektu
hura idazten Gipuzkoako Diputazioak
egin zituen ahaleginik handienak, eta
1923ko abenduan Direktorio Militarrari aurkezteko
txosten bat onartu zuen, foruen berrezartzea,
edota bestela 1919ko azpibatzordeak
proposatuaren antzeko autonomia bat
eskatzen zuena. Aitzitik, Bizkaiko Diputazioa,
monarkiazaleen esku baitzen une hartan,
autonomiaren kontra agertu zen, euskal
nazionalismoaren mesederako baino
izango ez zelakoan. Arabako Diputazioak
tarteko jokamoldea hartu zuen, gipuzkoarren
jarrera sutsuaren eta bizkaitarren
oztopoen artekoa; foruen berrezartzea
eskatzen zuen, Kontzertuaren mantentzea,
eta, hala nahi izanez gero, euskal probintzien
errejio nortasunaren ezagutzea. Nolanahi
ere, ahalegin horiek ez zuten beren
asmoa lortu, alde batetik euskal diputazioen
iritzi desberdintasunagatik, eta bestetik
Primo de Riveraren politika aldaketagatik,
gero eta zentralistagoa baitzen.
Bigarren Errepublika: Eusko Ikaskuntzaren Estatutua eta Lizarrako Estatutua
Bigarren Errepublika, 1931ko apirilean
deklaratu zena, Espainiako egitura politikoa
sustraitik berritzeko beste ahalegin bat izan
zen. Hala, besteak beste, Errepublikak bidea
zabaltzen zuen Euskal Herrirako Autonomia
Estatutu bat onets zedin. Horrelaxe
ulertu zuten euskal abertzaleek, estatutuarena
baitzuten ardura handiena; izan ere,
autonomiaren aldeko borroka izan zen EAJ
eta ANV-EAEren eginkizun nagusia 1930eko
hamarraldian. Autonomia prozesua bide
luzea eta oztopoz betea gertatuko zen, nolanahi
ere; horien artean nabarmentzekoa
da nola ia alderdi guztiek tresna politiko
gisa erabili zuten estatutua. Era horretan,
Errepublikaren lehen urteetan, politika antiklerikalaren
kontrako tresna bezala erabili
zuten autonomiaren auzia espainiar eskuinak
eta EAJk, Errepublikaren behin-behineko gobernua laster hasi baitzen antiklerikalismoa
aplikatzen.
Autonomia prozesua Eusko Ikaskuntzak
aldez aurretik egindako lanetatik abiatu zen
hasieran; 1931ko udaberrian bukatu zuen
Eusko Ikaskuntzak Euskal-Nafar Estatutuaren
proiektuaren idazketa. Bi estrategia
politiko elkartu ziren aurreproiektu horren
inguruan. Alde batetik, diputazioen batzorde
kudeatzaileak zeuden, errepublikar, sozialista
eta ANV-EAEk kontrolatuak, errejimen
berriari egokituko zitzaion estatutu bat
onartzeko lanean hasita; haien lana, ordea,
laster agortu zen, gertaera politikoen segida
zela eta. Beste alde batetik, EAJk, karlistek
eta eskuinak oro har, ?alkate higikunde?
bat bultzatu zuten, Jose Antonio Agirre
abertzaleak gidatua; haiek Eusko Ikaskuntzaren
aurreproiektua berridatzi, eta oso
zuzenketa garrantzitsuak egin zizkioten, ezkerrarentzat
onartezin bihurtzen zutenak
bestalde. Era horretan sortu zen Lizarrako
Estatutua; hartan, besteak beste, ?Euskal
Estatu? etorkizunekoari uzten zitzaizkion
erlijio gaiak, eta Elizarekin konkordatu bat
egin ahal izateko aukera. Proiektu hori lau
probintzietako udal gehienek onetsi zuten,
1931ko ekainaren 14an Lizarran egindako
biltzar batean. Nolanahi ere, adostasun hori
ez zen erabatekoa; izan ere, errepublikarrak
eta sozialistak ?haien esku zeuden,
gainera, udal jendetsuenak? lau hiriburuak
barne, herriaren ikusmolde haren kontrako
sutsuak ziren, Errepublikaren kontra borrokatzeko
tresna gisa hartzen baitzuten (eta
horixe zen, izan ere, eskuinaren parte handi
batentzat estatutua).
Jelkide, karlista eta katoliko independenteak
koalizio bat osaturik joan ziren
Errepublikako Gorte Konstituziogileetarako
hauteskundeetara, erlijioa eta Lizarrako Estatutua
defenditzera. Nolanahi ere,
Ganbarako politikari gehienak (errepublikarrak
eta sozialistak) ezin ziren Lizarrako
Estatutuaren kontrakoago izan; gainera, eta
gauzak gehiago okertzeko, estatutuaren bultzatzaileek
autonomiaren auzia eta erlijioarena
nahastu zituzten. Lotura hori zentzuzkoa
gertatzen bazen ere garai hartan karlismoak
eta EAJk zuten ikusmoldearen baitan,
arrisku bat zegoen, alegia, Euskal Herriko
autonomia proposamen jakin horrekin
identifikatzea, eta ezker osoa estatutuaren
aurka jartzea. Hori dela eta, argigarria
dateke Kataluniaren kasua gogoratzea; han
ezkerrak bultzatu zuen estatutua, eta prozesu
osoa askoz ere errazagoa izan zen.
Nolanahi ere, Errepublikaren Konstituzioa
aldarrikatu zenean, guztiz etenda geratu zen
Lizarrako Estatutua: Konstituzio hark onartzen
zituen autonomia estatutuak, baldintza
jakin batzuk betez gero, baina Konstituzioaren
kontrako bihurtzen zuen Lizarrakoa.
Gauza bera gertatu zen Eusko Ikaskuntzarenaurreproiektuarekin; errepublika
federal batetik abiatzen zen hura, oso ahalmen
zabalak eta eredu ia konfederal bat
ematen zion Euskal Herriari.
Gestoren Estatutua
1931ko abenduan, Konstituzioa aldarrikatu
zen garai bertsuan, ezkerrak, gobernu
zentraletik, autonomiaren ekimena berreskuratu
zuen. Indalecio Prieto lider sozialistak
idatzitako dekretu batek Errepublikaren
Konstituzioarekin bat etorriko zen
Euskal Estatutu bat onartzeko behar ziren
urratsak ezagutarazi zituen: udal batzarrak
bildu probintzia bakoitzean estatutuak bakarra
ala probintziala behar zuen izan erabakitzeko,
batzorde misto batek idatzi proiektua,
udalen batzar baterakor batek onartu,
herri erreferendum bat egin eta Gorteek
onetsi. Arazo batzuk izan baziren ere, eta
Comunión Tradicionalista-k ez bezala,
EAJk onartu zituen urrats horiek, nolanahi
ere baldintza mordo bat gainditu behar zituztenak.
1932ko urtarrilaren amaieran estatutu
bakar baten aldeko erabakia hartu
zuten lau probintziek, eta oso azkar idatzi
zen. Baina, beste probintzietan batasuna
nagusitu bazen ere, irizpide desberdinak
hasi ziren zabaltzen Nafarroan. Hori zela eta,
nafar udalek Konstituzioak eskaturiko
baiezko botoen gehiengoa Nafarroan aparte
zenbatzea erabaki zuten, eta ez lau probintzietan
batera.
Udal guztien batzarra egin behar zenean,
abertzaleek eta ezkerreko gehienek
estatutuaren alde egin zuten, talde batzuek
(hala adibidez Arabako Alderdi Erradikalak
edo Nafarroako Alderdi Erradikal Sozialistak)
kontrako jarrera hartu bazuten ere. Are
zailagoa izan zen Comunión Tradicionalista-ren
jarrera. Eusko-nafar juntak berekideei boto askatasuna eman zien arren,
karlista asko, Nafarroan batez ere, erlijio
arrazoiengatik bakarrik egin baitzuten estatutuaren
alde, oraingoan argi eta garbi jarri
ziren proiektu berriaren aurka. Beste batzuek
berriz, guztiz ados ez egon arren, estatutuaren
alde egiteko erabakia hartu zuten.
Irizpide desberdin horiek ?alderdi politikoen
jarrera baterakorrekin beti bat ez
zetozenak?, 1932ko ekainaren 19an Iruñean
egin zen udal batzarrean agertu ziren. Nafar
ordezkarietako batek, Emilio Azaola erradikal-sozialistak,
Nafarroako udalen aldez
aurreko bilera bat egitea lortu zuen; bilera
haren ondoren ordezkari batzuek botoa
aldatu eta estatutuaren kontra jarri ziren.
Azkenean, proiektua aho batez onetsi zuten
bizkaitar eta gipuzkoar udalek, eta gehiengo
argiz arabarrek, baina nafarrek atzera
bota zuten, aldeko 109 boto, kontrako
123 eta 35 abstentziorekin. Euskal abertzaleek
Comunión Tradicionalista-ren ?traizioaren?
ondoriotzat hartu zuten batzarraren
emaitza. Nolanahi ere, eta egia den arren
karlista asko estatutuaren kontra zegoela,
ikerketa egin berriek frogatu dutenez, ez
nafar eskuinean, ez ezkerrean, ez zen adostasunik
autonomiaren inguruan; jarrera desberdin
horiek, bestalde, ez ziren ezker-eskuin
banaketa klasikoaren zuzeneko emaitza
izan, beste faktore batzuena baino. Egia
da halaber, EAJk salatu zuen bezala, indarkeria
ere erabili zela, eta udal ordezkari
nafar batzuek beren udalaren botoa aldatu
zutela. Nolanahi dela ere, horrekin guztiarekin
ere ez zen Nafarroa estatutuan sartuko,
eta ageriko gauza da gainera emaitzek
Nafarroako errealitate sozio-politikoa
adierazten zutela, beste probintzietakoa ez
bezalakoa baitzen.
Nafarroa kanpoan geratzeak arazo berriak
ekarri zizkion Euskal Estatutuari. EAJk
?jeltzaleen eta karlisten arteko harremanak
hondatu egin ziren Iruñeko batzarraren ondoren?, handik aurrera autonomia prozesua
hiru probintzietarako bakarrik bideratzea
erabaki zuen, beti ere Nafarroa gerora sartzeko
aukera bat zabalik geratzen bazen.
Baina orduan Araban sortu ziren arazoak;
han, buruzagi tradizionalistek, José Luis
Oriolek, eragozpenak jarri zituzten Araba
Euskal Estatutuan sar zedin; izan ere, haren
aburuz, Nafarroa irtetean Araba babesgabe
geratzen zen Bizkaiaren eta Gipuzkoaren
nagusitasunaren ondoan, horiek
biak industrialak, aberatsagoak eta jendez
osatuagoak izaki. 1932ko irailan, errepublikarrak
eta sozialistak ?Prietoren ekimenez?,
autonomia prozesuaren ekimena bereganatzen
saiatu ziren, Kataluniako Estatutua
onartu izanaz baliatuz. Baina EAJ eta
ezkerraren arteko aurkakotasunak ?José
María Amilibia Bizkaiko gobernari zibilaren
abertzaleen kontrako jokabidean adierazten
zen aurkakotasun hori, eta bi taldeen arteko
kaleko istilu sarri armatuetan gauzatu?,
atzera eragin zion berriz ere autonomia prozesuari.
Batzorde batek hartu zuen aurreproiektu
berria idazteko ardura, hiru probintziei
egokitua, baina oso motel joan zen
prozesua.
1933ko abuztua arte ez zen egin hiru
probintzien udalen batzarra (Gasteizen egin
zen). Proiektuak bazuen nazionalisten, sozialisten
eta ezkerreko errepublikarren babesa;
Alderdi Erradikalak eta Comunión
Tradicionalista-k zatituta zeuden oraindik
ere, lehen bezala, eta Araban estatutuaren
kontrako ziren. Batzarraren emaitzek oso
argi adierazi zuten Araban areagotzen ari
zela autonomiaren kontrako jarrera; 41 udalek
estatutuaren aldeko botoa eman zuten,
26k aurkakoa eta 10ek abstentzioaren alde
egin zuten. Itsasaldeko bi probintzietan
berriz gehien-gehienek egin zuten estatutuaren
alde.
Erreferenduma eta Gorteetako eztabaida
Estatutuaren prozesuaren hurrengo
urratsa zen zailenetako bat: proiektua Euskal
Herriko hautesleen bi herenek erreferendum
bidez onartzea. 1933ko udazkenean
Espainiako politikan izan ziren aldaketek
eragin erabakiorra izan zuten estatutuaren
erreferendumean. Ezkerreko errepublikarren
eta sozialisten koalizioak, 1931 ezkero
gobernuan egonak, utzi egin zuen gobernua,
eta Alderdi Errepublikar Erradikalaren
esku geratu zen. Hark hauteskunde orokorrak
deitu zituen azaroaren 19rako. Egoera
horretan, erradikalek ?erradikalak, Araban
batez ere, estatutuaren aurka egon ziren
orduraino?, jarrera aldatu, eta erabateko
babesa eman zioten estatutuari. Era horretan,
Alderdi Erradikalaren ustez, ezkerra
ahuldu egingo zen eta aldi berean EAJ
erakarriko zuten, erradikalen ustezko gehiengoa
lortzeko baliagarri izango zena.
Helburu horiek lortu nahian, gobernuak
erreferendumaren deia egin zuen 1933ko
azaroaren 5erako, hauteskunde orokorrak
baino bi aste lehenagorako beraz, karlismoak,
eta ezkerraren parte handi batek,
kontrako iritzia zuen arren, nahiago baitzuten
haiek erreferenduma hauteskundeen
ondoren egin. Giroak are okerragora egin
zuen gobernuak erreferendumaren kontrolerako
arauak argitaratu zituenean, emaitzak
estatutuaren alde aldatzeko bidea ematen
baitzuten. Azaroaren 5eko bozketarako,
EAJk, ANV-EAEk eta Alderdi Erradikalak
baiezko botoaren alde egin zuten. PSOEk
eta Bizkaiko ezkerreko errepublikar alderdiek
?aski bermerik ez zela eta bozketan?
abstentzioa eskatu zuten, baina Araban etaBizkaian estatutuaren alde egin zuten. Eskuina
ere zatituta zegoen. Bizkaian, La
Gaceta del Norte egunkari katolikoak eta
Alfontsoren aldeko monarkiazale batzuek
estatutuaren aldeko iritzia zuten. Junta Tradicionalista-k
boto askatasuna eman zien
berriz ere bere kideei, baina buruzagi gutxi
batzuek, gipuzkoarrek batez ere, estatutuari
babesa eman zioten artean (eta, Araban
bereziki, José Luis Oriolek eta bere
egunkariak, Pensamiento Alavés-ek), beste
batzuek estatutuaren kontrako kanpaina
gogorra egin zuten. Azkenean, Alderdi Komunista
ere ?oso indar gutxi zeukan? estatutuaren
aurka agertu zen.
Erreferendumaren emaitza, espero zen
bezala, estatutuaren aldekoa izan zen, garbi-garbi:
hautesleen %84k aldeko botoa
eman zuen, eta %3k bakarrik kontrakoa.
Bizkaiak eta Gipuzkoak aho batez egin
zuten estatutuaren alde, Araban abstentzioa
oso handia izan zen (erroldaren %41),
eta aldeko botoen portzentaia %47ra jaitsi
zen, kontrako botoak %12 zirela. Jende askok
parte hartu zuen erreferendumean (Bizkaian
eta Gipuzkoan erroldaren %90ek),
baina hori, neurri batean, bozketetan gertaturiko
akatsengatik ere izan zen, nazionalistek
berek onartu zutenez. Nolanahi
dela ere, beste hau ere egia da, alegia, akats
horiei bide ematen ziela Errepublikaren
Konstituzioak, autonomia estatutuak onartu
ahal izateko, eskatzen zuen erroldaren
gaineko (ez hautesleen gaineko) aldeko
botoen portzentaia handia; eta kasu honetan,
akatsak ez salatzeaz gainera, bultzatu
ere egin zituen gobernuak.
Erreferendumaren eskaerak gaindituta,
Gorteetan onartu beharra zegoen Euskal
Estatutuaren proiektua. Baina, lehen bi urteetako
ezkerreko Gorteetan ez bezala,
1933ko azaroko hauteskundeek zentroari
eta eskuinari eman zioten gehiengoa. Baina
1931n Euskal Estatutua ez bazuten Gorteetan
begi onez ikusi, erlijio auziagatik,
dirudienez, eta estatutuaren bultzatzaileen
izaera katoliko eta eskuindarrengatik, Gorte
berrietan ere ez zuen harrera onik izan;
izan ere, alderdi nagusi gehienentzat, tradizioz
zentralistak baitziren, espainiar nazio
batasunaren kontrako erasoa zen betebetean
estatutua, Euskadiren independentzia
lortzeko lehen pausua. Bestalde, Alderdi
Erradikala EAJrengandik urruntzen hasi zen,
konturatu zenean gobernatzeko ez zuela
euskal abertzaleen laguntzarik behar.
Berehala ikusi zen zein zaila izango zen
autonomia eskubideen kontrako ziren Gorte
haiek estatutua onartzea. 1933ko abenduan
aurkeztu zen estatutuaren proiektua Gorteetan;
ia segituan Araba ez zezatela estatutuan
sar eskatu zieten Gorteei Arabako
udal tradizionalista batzuek, zeren, haien iritziz,
probintzia bakoitzari aplikatu behar zitzaizkion, ez etorkizuneko elkargo autonomo
oso bati, Konstituzioak eskaturiko aldeko
botoen portzentaiak, eta Araban ez
ziren portzentaia horiek iritsi. Lege aldetik
guztiz desegokia zen tradizionalisten eskaera,
baina oso ondo adierazten zuen, beste
probintzien aldean, Araban ez zela autonomiari
buruz halako sentimendurik. EAJk
(beste alderdi abertzale eta errejionalisten
laguntzarekin), Araba estatutuan sar zezaten
eskatu zuen Gorteetan. Eskuinak berriz
Araba betiko ateratzea eskatu zuen; estatutuaren
kontrako eraso gaindiezina izango
zen hura, EAJk ez baitzuen onartuko autonomia
Bizkaia eta Gipuzkoarako bakarrik.
Bi aukera horiek baztertu egin ziren, baina
hirugarren proposamen bat, tartekoa, bozkatu
ez zen egin; PSOEk eta Alderdi Erradikalak
bultzatu zuten, eta Araban beste
erreferendum bat egitea proposatzen zuen.
Arabako auziak bere horretan jarraitzen
zuen artean, Kongresuko estatutuen batzordeak
proiektuaren artikuluak eztabaidatzen
eta onartzen jarraitzen zuen. Nolanahi ere,
estatutuaren parlamentuko prozesua gelditu
egin zen, 1934ko udako eta udazkeneko
gertaera politikoak zirela eta: EAJko parlamentarioek
Gorteetatik alde egin zuten,
Esquerra Republicana-ko katalanistak babestuz;
euskal udalak gobernuak proposaturiko
Ardoaren zergaren kontra errebelatu
ziren, Euskal Herriko kontzertu ekonomikoaren
aurkakoa zelakoan, eta, azkenik,
1934ko urriko iraultza lehertu zen. Horren
guztiaren ondorioz, 1935eko ekaina arte ez
zen berriz bildu estatutuen batzordea.
1935eko abenduan Gorteak desegin ziren,
eta hauteskundeetarako deia egin zen,
1936ko otsailerako.
Ezkerren Estatutua
1936ko otsaileko hauteskundeak Herri
Fronteak irabazi izanak erabat aldatu zuen
politikaren egoera, eta estatutua onartzeko
aukera berriak zabaldu zituen. Hain zuzen,
EAJ, bere ideologia aldatu gabe ere, eskuinetik
aldenduxea zebilen 1934ko gertaeren
ondorioz, eta ezkerrak ez zuen estatutua
1931n bezain begi txarrez ikusten. Beste
alde batetik, Herri Fronteak bere egitarauan
zeukan Euskal Estatutua, eta bazirudien
Gorteetan onartzeko asmo benetakoa zuela.
Horretan, oso adierazgarria da baita
Nafarroako Herri Fronteak ere (han, 1932an,
jarrera desberdinak izan ziren ezkerrean
autonomiari buruz), Nafarroa Euskal Estatutuan
sartzea eskatu izana oraingoan.
1936ko apirilean Gorteetako estatutu batzorde
berri bat antolatu zen, Indalecio Prieto
sozialista zela buru. Batzordeak Araba estatutuan
sartzea onartu zuen, eta, Prietoren
beraren ekimenez, proiektuaren testua soiltzeaproposatu zuen, errazago onar zedin.
Hain zuzen, azkenean onartu zen testuak
ez zuen zerikusi handirik 1933ko erreferendumekoarekin.
?Ezkerren Estatutua? deitu
zena zen, baina EAJ ere aldeko izan zuen,
autonomia aurrera atera nahi baitzuen EAJk,
estatutuaren testua gorabehera. Kontuan
izan behar da euskal nazionalistentzat estatutua
ez zela berez helburua, etorkizunean
autogobernu zabalagoa lortzeko tresna baizik.
Batzordearen lana bizkor joan zen; ekainaren
bukaeran proiektuaren parte zailena
aztertzeko besterik ez zen falta, autonomiaren
haziendari zegokiona hain zuzen. Parlamentarioen
oporrak baino lehen testua
bukaturik egotea espero zen, baina gerra
zibilaren hasierak, 1936ko uztailean, geldiarazi
zuen berriz ere autonomia prozesua.
Gerra hasi ez balitz ere estatutua onartuko
zela gauza argia dirudien arren Euskal
Estatutuaren onespena ezin da ulertu
gerrako gorabeherak kontuan izan gabe;
1936ko udazkenean onartu zen, gerra zibila
bete-betean zela. Irailean, iparraldeko
fronteko zailtasunak zirela eta, Herri Fronteko
gobernuak EAJk gerran zuen inplikazioa
areagotzea erabaki zuen, ministerio
bat eta Euskal Estatutuaren onartzea eskainiz.
EAJ eta Herri Frontearen arteko negoziazio
politikoak oso arin joan ziren. Irailaren
bigarren hamabostaldian bukatu zuten
Agirrek eta ministerioko batzorde batek
estatutuaren idazketa, oinarri gisa Gorteetako
batzordeak uda aurretik egindako
lana hartuta. Ukitu batzuk baino ez zizkioten
egin, gerrak eragindako behin-behineko
egoerari zegozkionak gehienak. Horrez
gainera, Nafarroa etorkizunean Elkargoan
sartzeko aukera ematen zuen artikulua
ezabatu zuten. Azkenean, 1936ko urriaren
1ean, Errepublikako Gorteek, Madrilen
bilduta, eztabaidarik batere gabe onartu
zuten Euskal Estatutuaren testua. Egun batzuk
geroxeago sortu zen lehen Eusko Jaurlaritza,
Jose Antonio Agirre zela lehendakari.
Estatutuaren testua ?aplikazioa hurrengo
atalean ageri da?, 1933koa baino askoz
ere soilagoa eta laburragoa zen. Kataluniako
Estatutuari jarraituz, ez zuen ia zehazten
Euskadi autonomoaren gobernu organoen
nolakotasuna. Ez zuen eskubide historikoen
inolako aipamenik egiten, eta Euskadiren
barruan euskal probintziek izan zezaketen
beregaintasuna ez zuen aurrikusten. Zentzu
horretan, Errepublika baino lehen idatziriko
beste testuak baino ?zentralistagoa?
zen, eta foruak gutxiago hartzen zituen
kontuan. Horrez gainera, elkargo autonomoaren
ahalmenak beste proiektuetakoak
baino askoz murritzagoak ziren; hala ere,
gerra egoerak eta Euskadi aski aparte bizitzeak,
legezko testukoa baino askoz aplikazio
zabalagoa ekarri zuten gero. Azkenik,xedapen igarokor gehienek estatutua gerra
zibilari egokitzen zioten, prozedura bereziak
ezartzen zituztela Eusko Jaurlaritza osatzeko.
Estatutua izan zen Errepublika garaiko
euskal bizitza politikoaren giltzarrietako bat.
Alderdi nazionalistek (EAJk eta ANV-EAEk)
bultzatu zuten gehienbat, eta politika talde
gehienak saiatu ziren euskal autonomiaz baliatzen.
Ezkerrarentzat, Euskal Herria errepublikar
errejimenean txertatzeko modu bat
zen estatutua, eta eskuinarentzat berriz
?ezkerra baino gogorrago jardun arren autonomia
eskubideen kontra?, Euskal Herria
Errepublikak ekarritako erreformetatik babesteko
tresna zen, erlijio gaietan bereziki.
Baliatze hori ?eta, horrekin batera, autonomiari
buruz euskal politikan zegoen
konponezina?, izan zen estatutua hain berandu
onartu izanaren arrazoia. Ezkerrak
aginpidea kontrolatzen zuelarik, haren eta
EAJren artean akordio bat iritsi zenean bakarrik
lortu ahal izan zen autonomia.