Historia»Aro berria
Nafarroako erreinuaren gorabeherak Aro Berrian
Aro Berriaren hasieran, Pirinio aldeko Nafarroako erreinu txikiak zailtasunak izan zituen bere independentziari eusteko. Eratze bidean zeuden bi nazio ahaltsuen artean baitzegoen, berehala konkistatu zuten Albako Dukearen osteek, eta Gaztelako erreinuaren mende erori zen. Orduz geroztik, Nafarroako erreinua saiatu zen Espainiako monarkia haren baitan bizitzen, Austriarren dinastiaren agintepean lehenengo eta Borbon dinastiarenean gero, hitzarmen bidezko politika eginez eta bere foru sistema tradizionalari eusten saiatuz. Horretarako «Foru Pasea» edo «Sobrecarta» erabili zituzten nafarrek, noiz edo noiz tirabirak izan zirela Nafarroako erreinuko agintarien eta aginpide zentralaren artean.
Nafarroako konkista
1512 baino lehenago ere Nafarroako
errege-erregin Joan III.a Albretekoak eta
Katalina Foixkoak sumatua zuten Nafarroako
erresumaren kontrako presioa, bai
Errege-erregina Katolikoen aldetik bai Luis
XII.a Frantziakoaren aldetik. Orekari doidoi
eusten zion egoera hura 1512ko udan
hondatu zen, Gaztelako gudarosteak, Albako
Dukearen agindura, Nafarroa konkistatu
eta okupatu zuenean alegia. Uztailaren
21ean gainditu zuten Nafarroako muga
Gaztelako gudarosteek. Handik egun gutxira,
hilaren 24an, Iruñeak amore eman
zuen. Iruñeak etsi ondoren beste hiriak ere
errenditu egin ziren. Tuterak, ordea, gogor
eutsi zion, baina setio luze baten ondoren,
etsi egin behar izan zuen hark ere. Irailaren
9a zen.
Hurrengo urteetan hiru saio egin zituzten
Nafarroako legezko errege-erreginei tronua
itzultzeko –1512ko urria-abenduan lehena,
1516ko martxoan bigarrena, eta
1521eko maiatza-ekainean hirugarrena–,
baina huts egin zuten hirurek, eta Nafarroa,
behin-betiko, Gaztelaren mende geratu zen.
Erresuma berreskuratzeko aurreneko saioan
Pirinioez harainditik Iruñepera iritsi eta
setioan ezarri zuten hiria azaroko egun askotan,
baina, hala ere, saioak huts eginzuen. 1516ko saioak ere huts egin zuen,
Joan Albretekoak ez baitzuen oso zuhur
jokatu, eta ozta-ozta gainditu zituen Pirinioak
hegoalderantz. 1521ean Nafarroa berreskuratzeko
abagunea askoz egokiagoa zirudien,
arrazoi hauengatik besteak beste: Espainia
eta Frantzia Italiako penintsula eskuratzko
borrokan ari ziren, Gaztelako komuneroean
matxinada zela-eta KarlosV.aren gudarosteak sakabanatuta zeuden,
Gipuzkoan gerra zibila zeukaten, Araban
Aguraingo Kondea komuneroen alde matxinatu
zen, eta Nafarroan bertan, agramondarrak,
Albreteko etxearen aldekoak, erregea
ekartzeko itxaropenean zeuden. Oso
aukera ona zen, beraz, Nafarroa berreskuratzen
saiatzeko. Eta, hala, Frantziako gudarostea
Erronkaritik barrena sartu, eta hiru
egunen buruan Iruñepean zen. Iruñeak
amore eman ondoren, berehala konkistatu
eta kontrolatu zuten erreinu osoa. Hala ere,
Andres Foixkoaren plangintza kaskarrak
–Logroño hesitu beharraz tematu zen–,
pikutara bidali zuen ekinaldia. Frantsesak,
Gaztelako gudarosteak behartuta atzera egitean,
galtzaile gertatu ziren Noaingo guduan.
Gauza bat zela edo bestea zela, argi
zegoen Nafarroari ezina zitzaiola 1512ko
uztaila aurreko egoerara itzultzea.
Gaztelak ez zuen, beraz, bakez beretu
Nafarroa, ezta ondoretasun eskubideen arabera
ere (Aragoiko koroa, berriz, bai). Gaztelak
armez hartu zuen Nafarroa, eta zuzenbidezko
argudio sinesgaitzen eta Julio
II.a Aita Santuaren bulda eztabaidagarrien
bidez zuritu zuen ekintza hura. Aita santuak
1512an argitaratu zen “Pastor ille caelestis”
buldan, eskumikuaz mehatxatu zuen
Vatikanoaren edo haren aliatuen aurka altxatzea,
eta Frantziako errege Luis XII.aren
alde egitea. Argi dago Fernando Katolikoak,
Nafarroako errege-erreginak Frantzia aldera
lerratu zirelako kezkaturik, arrakasta handia
lortu zuela zerabilen azpijokoarekin.
1513ko otsailean beste bulda bat argitaratu
zen, “Exigit contumacium”; haren bidez, aita
santuak Nafarroako errege-erreginak eskumikatu
eta erregetzatik kendu zituen, Frantziako
errege zismatikoarekin bat egiteagatik
haren borondatearen aurka.
Nafarroako konkista zuritzeko arrazoi
eskas horiek dira agian Nafarroako instituzio
tradizionalak eta foru sistema errespetatu
izanaren “eragileak”. Baliteke, halaber, Nafarroako
gudarostea “hitzarmen” eta “negoziazio”
bide errenditu izana, konkista hura
inguratu zuten gorabeherek baldintzatutako prozesu baten barruan. Zuhurtasunez
igarotzen utzitako denboraldi baten ondoren,
Gaztelako Koroak bere baitan bildu
zuen Nafarroa (1515). Albreteko etxeko
erregetza berrezartzeko saioak Noainen
bukatu ziren, 1521eko ekainaren 30ean.
Handik hara Nafarroa Garaiak Gaztelaren
nagusitasunera egokitu behar izan zuen. Bederatzi
urte geroago, arrazoi politikoak eta
estrategikoak bultzatuta, Nafarroa Beherea
–mendiez haraindiko merindadea delakoa–
alde batera uztea erabaki zuen Karlos V.ak.
Pirinioak Frantziaren eta Espainiaren arteko
muga natural bihurtu ziren harrezkero.
Austriako Etxearen garaia
Zentralismoaren aurkako erresistentzia
Estatu modernoa nagusitasuna eta kontrola
ezartzeko bokazio argiarekin sortu zen.
Prozesu horren barruan oinarrizko ideia bat
zegoen: uniformetasuna. Argi zeukaten hori
Errege-erregina Katolikoek beren politikan.
Horren adibide garbia da Gaztelan, Koroaren
interesak zaintzeko, korrejidoreen
bitartez ezarri zuten kontrola. Aragoien eta
Nafarroan, berriz, errege administrazioak
askoz ere eragin txikiagoa izan zuen kontzejuen
autonomian. Bai Errege-erregina Katolikoak
bai Austriako etxeko errege-erreginak
berehala ohartu ziren Gaztela ez beste
lurraldeetan zeuzkaten mugez. Monarkiaren
kanpo arazoetarako politika Gaztelaren
esku gelditu zen, eta, horregatik, handik aurrerako
errege-erreginen gobernu programek
Gaztelarako joera garbia erakutsi zuten.
Kontua da Aragoiko Koroaren erresumetan
ez zela ez oligarkiaren sumisioa ez
laguntza lortu, eta hasieratik izan zirela gorabeherak
eta gatazkak. Austriako Etxearen
pean estatuko erreinuek hain batasun urria
izatea oligarkiak eta zenbait lurraldek Gaztelako
absolutismoaren eta asimilazio politikaren
mende erortzeko nahiezaren ondorio
zen. Austrien monarkiak onartu egin
behar izan zuen bazirela erakunde pribatu
batzuk eskua eta autonomia zutenak, eta
botere publikoari muga jartzen ziotenak.
Monarkiak amore eman behar izan zuen
sarritan, eta etsi laguntasunik gabe.
Monarkia, Espainian, bi eratakoa zela
esan liteke: monarkia absolutua Espainiaren
sorgunean (Gaztelako Koroa), eta monarkia
“itunzalea” Espainiaren periferian.
Gaztelan absolutismoa nagusitu zen, monarkiak
egiten zituelako legeak eta Gorteek
ez zutelako eragozpen handirik jartzen.
Gainerako erreinuetan, berriz, monarkiakezin zuen legerik egin Gorteak kontuan
hartu gabe, eta lurralde horietan itunak
egiteko joera nagusitu zen. Itunak izan ziren
monarkiaren eta lurralde jakin batzuen
(edo lurralde jakin batzuetako talde pribilejiatuen)
arteko elkartasuna lortzeko bide
nagusia.
Estatuko aparatuaren “gaztelartzeak”
susmo txarrak sortu zituen. Are gehiago, periferiako
lurraldeetan Gaztelaren kontrako
sentimendua ernatu zen, estatua Gaztela
aldera makurtu zelako sortzetik beretik, eta
kargudun gehienak gaztelarrak zirelako.
Aditu batzuen ustez horretara, eta horretara
bakarrik, mugatu zen estatuaren “gaztelartzea”.
Aditu horientzat beste gaztelartze
hura –asimiliazio politika, Gaztelaren inperialismoa–,
zuzenbidean, politikan eta
erakundeetan uniformetasuna ezartzea helburu
zuena, ameskeria hutsa da: XIX. mendeko
historialari katalanen mamu bat, Elliotten
arabera, edota XIX. mendeko historiografia
liberalak eta erromantikoak haizatutako
burutazio bat, edo historiografia eskola
nazionalisten emaitza, beste batzuen arabera.
Horien ustez, beraz, gezurra da Gaztelaren
aldetik halako jarrera gogorrik hartu
zenik. Aitzitik, Austrien politikak begirune
handia erakutsi zuen periferiako lurraldeetako
egiturekiko.
Espainiako Koroa berehala ohartu zen
Aragoi, Nafarroa eta beste zenbait lurraldetako
politika eta gizarte egiturak aldatzea
oso-oso zaila izango zitzaiola. Historiografia
marxistaren arabera ez zen Koroa zapaltzaile
potentzial bakarra. Zapalkuntza
politikoaren balizko arriskuaz gainera, kontuan
hartu behar zen zapalkuntza soziala
ere. Agian, Koroa estamentu pribilejiatu jakin
batzuen begietara baino ez zen ordenamendu
partikularren etsai. Aragoiko legegintza
tradizionalari buruz “konstituzioaristokratikoegia” duela dio Elliottek berak
ere. Ikuspegi horren arabera, aginte taldeek
bultzatu zuten Austrien monarkiarekiko
mesfidantza eta foruen aldeko grina. Estamentu
pribilejiatu horiek zorrotz kontrolatzen
zituzten erakundeak, tradizioen azterketa
sustatu zuten, eta “erreinuko kronikariak”
izendatu zituzten, kronika edo historia
liburu gutxi-asko sutsuak idatz zitzaten
oligarkien interesen zerbitzura. Horrek guztiak
bi ondorio nagusi izan zituen: tokian
tokian, bertakoa izatearen sentimena areagotzea,
eta bertako usadioei neurriz gaineko
garrantzia ematea.
Eliteek zeinek bere lurraldeko berezitasunak,
pribilejioak eta tradizioak defendatu
zituzten. Estatuak arazoak izan zituen
tokian tokiko boterearekin: alegia, tirabirak
izan ziren estatu boterearen eta lurralde eta
korporazio botereen artean. Errege-erregina
Katolikoek antolatutako monarkiak,
hasieran, begirunea erakutsi zien erreinu bakoitzeko
ordenamendu juridiko bereziei.
Bazen halako aniztasun kontzientzia bat, eta
erakunde batzuk ederki bizi ziren nahasteborraste
horretan; erakunde horietxek ziren
oligarkiak, ezin eramanik monarkiaren
botere publikoa, bere burua defendatzeko
erabiltzen zituen “baliabideak”. Aragoiko
Koroan, Nafarroako Erresuman, eta Hego
Euskal Herriko beste hiru lurraldeetan,
monarkiak hainbat gauzatan amore ematea
eta libertate zaharrak errespetatzea lortu
zen, itunen sistemaren bidez.
Gauzak horrela, batasunaren (gobernu
zentrala) eta aniztasunaren (tokian tokiko
erakundeak) arteko dialektika horretan
moldatu behar izan ziren Austriak. Halako
tirabira bat zegoen batasunaren eta berezitasunen
artean, gauzak berdintzeko saioen
eta gauzak bereizteko joeren artean.
Karlos V.a
Nafarroa Gaztelaren mende egoteak
atzerakorik ez zuela argi ikusi zenean, nafarrek
bide berri bati ekin zioten, baita “nazio”
kontzientzia galdu gabe ekin ere. Nolanahi
ere, Gaztelaren aldetik, Nafarroarekiko
mesfidantza ez zen berehalakoan desagertu,
eta XVI. mendearen erditsua arte entzun
ziren Nafarroa berreskuratzeko ekinaldiak
prestatzen ari zirelako zurrumurruak.
1959an, Cateau-Cambresisen, Espainiaren
eta Frantziaren arteko bake hitzarmena sinatu
zenean, zer edo zer lasatu ziren mugako
tirabirak, baina hala ere, bake giroa
gorabehera, mugazaintza-eta ez ziren desagertu.
Bestalde, Pirinioak, hesi fisikoa baitira
dudarik gabe, izaera berezia zutela
erakutsi zuten, eta batzuetan Madrilen eta
Parisen egiten zen politikari bizkarra emanaz
bizi zirela ematen zuen. Mendialdeak
mugaz haraindiko eta honaindiko jendeen
elkargunea ematen zuen: partzuergoak, ibarren
arteko federazioak, larreei eta transhumantziari
buruzko hitzarmenak, elkarri ez
erasotzeko akordioak eta kontrabandoa
dira, besteak beste, alde bateko eta besteko
nafarren arteko harreman estuen adierazgarri.
Gaztelako errege-erreginek ez zuten
Nafarroako gobernuan, erakundeetan, erreformarik
eragin konkista ondoko urteetan.
Bai Fernando Katolikoak bai Karlos V.ak
foruei eutsiko zietela agindu zuten. Hala eta
guztiz ere, Nafarroa Espainiako monarkian
sartzeak aldaketa politiko batzuk ekarri zituen,
nafarren nafartasunean edo “nazio”
sentimenduan eragin gabe betiere, eta gobernu
zentralaren ahultasuna agerian utziz
tarteka. Karlos V.aren erreinaldian, Nafarroakoerregeordeak kezkatsu agertu ziren
nafarren Austriekiko leialtasuna zela eta ez
zela. Dena dela, Nafarroako foruak Espainiako
monarkiaren gobernu zentralistara
egokitzean tirabirak sortu ziren, Madrilen
nahiak estropozo egin baitzuen Nafarroako
agintarien erresistentziarekin. Hego Euskal
Herriko beste hiru lurraldeen eta botere
zentralaren arteko harremanetan ere tirabirak
izan ziren sarritan.
1513rako bazen Nafarroan Inkisizio
auzitegi bat, alegia, beste tresna zentralizatzaile
bat. Ez alferrik, ortodoxiaren defentsa
hutsa gainditzen baitzuen sarritan Inkisizioak.
1521eko inbasioaz gero, kolaborazionisten
bila aritu ziren inkisidoreak. Are
gehiago, hipotesi hau ere egin daiteke, alegia,
1527an Nafarroako sorginen aurkako
erasoa pairatu zutenak agramondatarrak
izatea. Ez da harritzekoa Koroak Inkisizioaren
laguntza eskatzea beste bideek huts
egiten zutenean. Ez da ahaztu behar Inkisizioa
zela, muga politikoak eta tokian tokiko
errejimen bereziak mesprezatuz, monarkiako
lurralde guztietan esku hartzeko
ahalmena zuen erakunde bakarra. 1521ean
Nafarroako Inkisizio auzitegia Calahorrara
aldatu zen, erresuma kanpotik kontrolatzeko,
Gaztelatik. Inkisizioak antolatutako zaintzaile
sarea eta bisita sistema izan ziren lurraldea
kontrolpean edukitzeko eta “hedadura”
geografiko egokia izateko erabili ziren
bitarteko nagusiak.
Foruak zirela-eta arazoak sortzen zituzten
lurraldeetan, Koroak monarkiaren zerbitzura
erabili zuen Inkisizioa. Inkisizioaren
jurisdikzioa zabaldu eta zehaztu beharra
zegoen horretarako. Eta erlijioa politikaren
zerbitzura jartzeak zera esan nahi zuen,
erregeak ahalmen eta aginpide bera zuelaerreinu guztietan esku hartzeko, eta hori,
noski, ez zen egia, lurralde bakoitzak bere
foruak eta legeak zituelako. 1553. urteko
errege zedula baten bidez Inkisizioak erabateko
autonomia eskuratu zuen erreinuetako
erakundeekiko. Pragmatika horrek
mugatu egin zuen Inkisizioaren eta zuzenbide
arruntaren arteko jurisdikzio markoa,
baita Inkisizioari lehentasuna eman ere.
Nafarroan aplikatu zenean tirabira gogorrak
izan ziren Inkisizioaren eta Nafarroako erresumaren
artean: batetik, Inkisizioa politikaneta
sartu zelako, eta, bestetik, Nafarroak
Gorteetatik jasotzen zuen Zuzenbideari eutsi
nahi ziolako. Inkisizio auzitegiak agintaritza
arruntaren parean jarri ziren. Egoera hori
oztopo handia izan zen erreinuetako gobernuentzat.
Foru berezia zuelarik Inkisizioak,
gainerako jurisdikzioek ezer gutxi
egin zezaketen haren kontra.
Foru errejimena zuten lurraldeetan arazo
asko sortu ziren: eskumenak zirela, Inkisizioaren
ordezkarien gehiegikeriak zirela,
Inkisizioak heresiari buruzko delituetan
ez ezik bestelakoetan ere esku hartzen zuela,
eta abar. Arazoei konponbidea bilatu
beharrez itunak egin ziren Inkisizioaren eta
lurraldeen artean, zegozkien eskumenak argitzeko,
Inkisizioaren ordezkari kopurua gutxitzeko
eta haien gehiegikeriak mugatzeko.
Nafarroako Lege Bilduma guztietan –
1567, 1614, 1686 (Chavierrena) eta 1735
(Novísima delakoa)–, atalen batean, ematen
da Inkisizioaren ordezkariek sortutako
arazoen berri.
Felipe II.a
Karlos V.a hil ondoren, gaztelartze eta
zentralizatze prozesua bizkortu egin zen. Felipe
II.ak oraindik zorrotzago kontrolatu
nahi izan zuen Nafarroa, Nafarroako erresuma
Gaztelatik bertatik goberna zedin nahi
baitzuen. Egia esateko, aspaldi hasia zen
gaztelartze prozesua, 1512ko konkista burutu
zenean bertan. Gobernu zentralaren eta
Nafarroako erakundeen arteko tirabirek ez
zuten azkenik izan. Eta zentralizazio gero
eta handiago horri aurre eginez-edo, halako
erreakzio “nazionalista” bat sortu zela ematen
du. Nafarroako eliteak bere interes partikularrei
edo “erresumaren eskubideei”
kalte egin ziezaiokeen lege oro saihesten
saiatu ziren. Forua hausten zuten ordenantzei
“men egin bai, baina bete ez” printzipioa
indarrean egon zen Nafarroa Gaztelara
bildu zenez geroztik 1512an. Zangozako
Gorteetako koadernoetan (1561) hainbat
aldiz azaltzen da adierazpen aipatu berri
hori: alegia, “obedecer y no cumplir”.
1561ean, Nafarroak, bere berezitasunei eutsi
nahian, gobernu zentralak “foru baimena”
onar ziezaion lortu zuen, eta, hala, eskubide
horren bidez, errege zedula eta probisio
guztiek Nafarroako Kontseiluaren onespena behar izan zuten baliodunak izateko.
Felipe II.ak ez zuen ezetzik esan. Esan beharra
dago, gainera, Espainiako monarkiaren
gobernu sistema polisinodiala osatzen
zuten Kontseiluen artean Nafarroakoa zela
egoitza Madrilen ez zuen bakarra. 1576an
Diputazio iraunkor bat eratu zen Nafarroako
erresuma gobernatzeko. Gorteek hutsune
bat bete nahi izan zuten sistema horren
bidez. Handik hara laidorik eta kontraforurik
gerta ez zedin saiatu ziren nafar diputatuak.
Foruak eta erresumako legeak osoosorik
gordetzeko xedeaz sortu zen Diputazioa,
baita, besteak beste, Gorteek erabaki
gabe utzitako auziak erabakitzeko ere.
Esan liteke, beraz, halako defentsa erreakzio
bat izan zela gaztelaniartze gero eta handiago
haren aurrean. Gero, aurreneko foru
baimen hari beste bat gehitu zitzaion, zeinaren
bidez Nafarroako Diputazioak eskua
izan baitzuen errege xedapenek forua hausten
ote zuten aztertzeko eta erabakitzeko.
Heresia prostestantea Frantziako hegoaldera
zabaldu zenean, ikusirik Nafarroako
erregina Joana II.a Albretekoak zer jarrera
hartu zuen, Felipe II.ak zenbait neurri hartu
behar izan zuen higanotak Espainiara sar
ez zitezen. Muga zaindu, Inkisizioaren gurpila
martxan ipini, eta eliz barrutien banaketa
berrantolatu zuten. 1567an Nafarroako eta
Gipuzkoako zenbait eskualde, artean Baionako
elizbarrutian zeudenak, Iruñeko apezpikutegira
aldatu zituzten. Hala, Iruñeko
apezpikutegiak Nafarroako erresuma osoa
hartu zuen, eta mendebaletik Deba ibairaino
zabaldu zen. Erlijio muga geografia
mugara egokitu zuten; Pirinioek markatzen
zuten banalerroa. Arian-arian Frantziaren eta
Espainiaren arteko banatzea eta bakartzea
gauzatuz zihoan. 1583an Tuterako Gorteek
nafartasuna ukatu zieten mugaz haraindiko
merindadeko beheretarrei.
Olivaresen politika
XVI. mendearen erditsuan okerrera egin
zuten Madril eta Iruñea arteko harreman
berez tirabiratsuek. Olivares konde-dukearen
politikak, zergak monarkiako lurralde
guztietan berdintzen zituela-eta, haserrea
piztu zuen han eta hemen. Zergak zirela,
batetik, eta “Unión de Armas” proiektua
–gudaroste guztiak batean biltzea eta nazio
defentsan alde guztietako arma gizonek
pate hartzea–, bestetik, altxamenduak izan
ziren alde guztietan, Gaztelan izan ezik;
aipagarrienak Kataluniako eta Portugalgo
matxinadak izan ziren (1640). Zergak erreinu
guztien artean banatzeak, erabateko
mobilizazioaren aldeko politikak, eta Olivaresen
ikuspegi zentralizatzaileak –Richelieuk
Frantzian defendatzen zuenaren antzekoa–,
horrek guztiak estropozo egin zuen
Gaztela ez beste lurraldeetako foru errejimenarekin.
Berehala ikusi zen, ordea, planzentralizatzaile haiek bidera ezinak zirela.
Aragoi aldetik, adibidez, oso erresistentzia
gogorra egin zen. Bizkaian, gatzaren monopolioa
hara ere zabaltzeko agindua zela
eta, sekulako iskanbilak sortu ziren 1631 eta
1634 artean, erabaki hark bertako forua
hausten zuelako. Matxinatuen gorrotoa Jaurerriko
jauntxoengana zuzendu zen, traidoretzat
baitzeuzkaten Espainiako Koroarekin
bat egin izateagatik.
Pirinioez iparraldera, antzeko prozesu
bat gertatu zen, eta lurralde batzuek protesta
egin zuten Richelieuk bertan ezarri
nahi zuen zerga sistemaren kontra, “gabela”
delakoaren kontra gehienbat. Gaskoinia
eta Guyenne, ordu arte salbuetsiak, Frantziako
zerga errejimenaren mende ezarri
zituzten. Baionako altxamendua (1641),
herri xeheak eragina, ondo adierazgarria da.
XVII. mendearen erditsua arte Frantziak
ongi ikusi zituen Pirinio inguruko lurraldeetako
berezitasun politikoak. Gero, baina,
berehala hasi ziren dena zentralizatzeko
eginahalean. Zergak handitzeaz gainera,
Frantziako Koroak bere agintea sendotu eta
erakundeen lana kontrolpean hartu nahi
izan zuen lurralde haietan. 1650. urteaz gero
argi geratu zen Borbon etxearen joera zentralizatzailea
Pirinioez iparraldera.
Bien bitartean, Frantziaren aurkako gerra
zela-eta, tirabirak izan ziren Nafarroan
1635etik aurrera. Olivaresek, bestalde, zergei
eta gudarosteari zegokienez, areagotu
egin zuen presioa Nafarroan. Oposizioa ez
zen oso gogorra izan halere. “Unión de
Armas” delakoan parte hartzea berez bezala
etorri zen, eta eztabaidatu ere ez zen egin
Gorteetan. 1637-1640 bitartean erregeordeek
egin zuten soldadu bilketa, hori foruhaustea zela ziotenei jaramonik egin gabe.
Foruan oinarri hartuta, Nafarroako agintariek
zioten inor erresuman sartzekotan baino
ez zirela mugiarazi behar soldaduak.
Nafarrek uko egiten zioten erreinuaren
mugaz kanpoko ekintzetan parte hartzeari.
Olivares kargutik kendu zutenean halako
susperralditxo bat izan zuten Nafarroako
erakundeek, baita bertako kontzientzia
“nazionalek” ere. Argi geratu zen Nafarroako
legeak eta erakundeak ez zirela ongi
adosten Gaztelako Koroaren tradizio batasunzalearekin.
Hala ere, bitxia da 1640 eta
1653 bitartean Gaztela ez beste lurralde
gehienetan matxinadak izatea, eta Nafarroan,
aldiz, ez: ez banakuntzarako saiorik
Portugalen edo Katalunian bezala, ez isilpeko
jokaldirik Hixarko dukeak Aragoin
edota Medina-Sidoniako dukeak Andaluzian
egin bezala, ez herri matxinadarik Bizkaian
bezala, ez zergen kontrako matxinadarik
Sizilian eta Napolin bezala, edota iskanbilarik
Andaluziako hirietan bezala. Izan ere,
Nafarroak nahikoa arrazoi zituen kontra
egiten hasteko, baina, hala ere, alde horretatik,
garai hartako gertaera aipagarri bakarra
Miguel Iturbe diputatuaren atxiloketa eta
hilketa da (1647-1648). Iturbe konspirazio
separatista baten buru izateaz salatzen zutenen
biktima izan zen seguraski, baina,
nolanahi ere, ez da salakuntza horren egiazkotasunaren
inolako frogarik.
Frantziaren aurkako gerrak eta Kataluniako
matxinadak ez dirudi eraginik izan
zutenik Nafarroako erresumaren eta botere
zentralaren arteko harremanetan. Gizonak
gudarostera bidali behar izateagatik eta
Koroak soldaduak biltzean forua hautsi izateagatik
protestatu zuen bakarrik Nafarroak.Azkenik, Felipe IV.ak, gudagizonen zerbitzua
bozkatzea eta erregulatzea Gorteeen
esku uztea beste aukerarik ez zuen izan.
Foruzaletasun berria
Nafarroak eta beste foru lurraldeek oso
Inkisizio ahaltsu bati aurre egin behar izan
zioten XVI. mendean zehar. Baina hurrengo
mendean gutxituz joan zen pixkanapixkana.
Inkisizioaren ahalmena Karlos
II.aren erreinaldian azaldu zen batez ere
ahultasun hori. Garai hartan areagotu egin
zen foruen gaineko gatazka, eta Inkisizioa
inoiz baino gehiago baliatu zen zentsuraz
eta “bitarteko” kanonikoez aurre egiten zioten
agintariak zafratzeko. 1640. urtetik aurrera
askoz “senide” gutxiago izan zituen.
Gainera, bere forua defendatu beharrez,
Inkisizioak egin zituen gehiegikeriak zirela
eta, Koroaren lehengo laguntza mugarik
gabea ere gutxitzen hasi zen. Handik hara
Ofizio Santuak ezin izan zuen, ez lehen
bezalako arrandiaz behintzat, bere pribilejio
berezien erakustaldirik egin, eta eusten
zion oinarri sozialaren zati handi bat galdu
zuen horren ondorioz. Inkisizio barrutiaren
antolakuntza edo zaindaritza sareak erabateko
gainbehera zeraman ordurako. Inkisizioaren
eroraldia garrantzi handiko bestegertaera batekin bateratsu etorri zen. XVII.. endearen bigarren erdian nolabaiteko
oreka gorde zen koroa eta erreinu desberdinen
artean, monarkiaren egitura politikoaren
ikuspegitik begiratuta behintzat.
Kontua da, oraindik ongi ezagutzen ez den
deszentralizazio prozesu baten bidez, zuzpertu
egin zirela Gaztela inguruko lurraldeetako
foruak eta legeak. Zuzperraldi hori
gertatu zen prozesuari foruzaletasun berria
esaten zaio. Bi ondorio nagusi izan zituen
prozesu horrek: periferiako lurraldeak bizkortzea,
eta gobernu zentralaren eta Nafarroaren
arteko tirabirak gozatzea. Giro hartan
kokatu behar dira Moreten Anales
(1684) argitalpena, Nafarroako Foruaren inprimatzea
(Chavierren lege bilduma, 1686),
Nafarroako Diputazioak errege xedapenak
Kontseiluak baino lehen aztertzeko ahalmena
eskuratzea foru hausterik-edo egiten ote
zen jakiteko (1692), eta baita Gipuzkoako
Foru bilduma ere (1696).
Testuinguru horretan sartu beharko litzakete
1696ko Biltzar Nagusia –monarkiako
Kontseiluetako bina kontseilariz osatua–,
zeina Inkisizoak egiten zituen gehiegikeriak
aztertzeko elkartzen baitzen. Inkisizioari
aurre egiten zioten epaileak laguntzea zen
kontua, ez zitezen “aurkari” gisa tratatu eta
ez zezaten Ofizio Santuaren ohiko eskumiku
beldurgarrik jaso.
Borbon etxea
“Nueva Planta”-ko dekretuak
Espainiako Erregetzarako gerraren ondoren
(1701-1714), Borbon dinastiak, agintea
eskuraturik, estatu eredu bateratua bultzatu
zuen; horrek hautsi zuen foru erkidegoen
eta monarkiaren arteko oreka, herriaren
eta erregearen arteko kontratu edo itunaren
ideian oinarritzen zena. “Gaztelako
estiloaren eta legeen arabera”-ko integrazio
politikoa lortzeko prozesu hura, Olivaresek
hasia, Borbondarrek burutu zuten,
legeak eta administrazioa bateratzeko neurri
gogorrak ezarriz.
“Nueva Planta”-ko dekretuaren bitartez
deuseztuak gertatu ziren Aragoiko Koroaren
foruak, ez ordea Nafarroako erresumakoak,
Bizkaiko Jaurrerikoak eta Gipuzkoako eta
Arabako probintzietakoak; lurralde horiei
Borbon dinastiaren alde eginak lagundu
zien foruak gordetzen. Nafarroako Diputazioak
1700. urteko azaroan onartu zuen
Karlos II.ak Felipe V.aren alde egin zuen
testamentua. Borbondarrei leial egon ziren
nafarrak, austriar hautagaiaren aurka, baita
gerrako une latzenetan ere, 1706 eta 1710.. rteetan Nafarroari eraso egin ziotenean.
Nafarroako merkatari handiek, zeinak salgaien
esportazio-inportaziotik bizi baitziren,
Borbon etxeko erregea nahi zuten Espainian,
negozioak hobetuko zirelakoan. Borbon
etxeko erregea izateak Frantziaren eta
Espainiaren arteko harreman bakezkoak
bermatuko zituenez, bazuen horrek garrantzi
handiko ondorio bat: zerga militarrak
ordaindu beharrik ez izatea. Espainiako
Erregetzarako gerra zela eta, Nafarroak laguntasun
handia –eta oso garestia– eman
zion Felipe Anjoukoari. Nafarroak –batez
ere Aragoirekin muga egiten duten herriek
eta Tuterako merindadeak–, bere gordinean
pairatu zituen gerra eta gerraren ondorioak:
harrapaketak, hondamendia eta abar.
Erresumari, gainera, kalte handia egin zion
gizonak soldadu joan beharrak, gudarosteari
ostatu eman beharrak eta zergak ordaindu
beharrak. Eta hori guztia Gorteen eta Diputazioaren
protestak gorabehera, prozedura
horiek erresumaren legeen kontrakoak
baitziren.
Aduanak lekuz aldatzea
Nafarroak dinastia berriaren alde egin
zuen, baina horrek ez zuen XVIII. mendean
monarkiarekin tirabirak izatea galarazi. Alderantziz,
mende horretan, Nafarroako
erakundeak zirela eta, tirabira ugari izan
zen. Nolanahi ere, batzuetan, Borbondarren
erreformismoa ez zen oso sendoa izan bereerabakietan. 1717ko dekretuaren arabera
aduanak kostaldera aldatzeko agindua da
sendotasun falta horren adibide garbia.
Nahitaez bete beharreko neurri horrek
aduanak lehorretik (Balmaseda, Urduña eta
Gasteiz) itsasaldera (Bilbo, Donostia, Irun)
aldatzea ekarri zuen. Erabaki horrek berehala
izan zuen erantzuna, batez ere Bizkaian
eta Gipuzkoako mendebalean: 1718ko
matxinada. Aduanak lekualdatzeak batez
ere nekazariei egin zien kalte, erabaki horrek
laborearen eta itsasoz inportatu ohi
ziren oinarrizko beste gai batzuen salneurria
goratu baitzuen. Hain zuzen ere nekazariak
eta herribilduetako gizatalde xeheak
matxinatu ziren jauntxoen aurka, eta traidoretzat
jo zituzten, gatzaren matxinadan
(1631-1634) bezala. Matxinada zapaldu ondoren,
lehengo lekura eraman zituzten berriro
aduanak, barnealdera. Gauza bera
gertatu zen Ebro ibaiaren parean ezarritako
aduanekin. Lehenbizi, 1717an, Nafarroako
Pirinioetara aldatu zituzten, eta gero,
1722an, atzera lehengo lekura; aduanak lekualdatzen
ibiltze hori akats politiko larria
izan zen. Honela zioen Felipe V.ak 1722ko
abenduaren 16ko Errege Dekretuan: “Erabaki
dut, 1717ko abuztuaren 31ko eta
1718ko abenduaren 31ko dekretuetan berriz
planifikatu eta, Nafarroako erreinuan,
Bizkaiko Jaurerrian eta beste probintzietan,
itsasoko portuetara eta dagozkien beste
mugetara aldatu ziren aduanak lur barruko
lehengo igaro lekuetara itzultzea”.
Borbondarrekin ere soldadu eta diru
bilketa Gorteen eskubide zela aldeztu zuten
nafarrek, izan ere, Karlos III.ak eta Karlos
IV.ak presio handia egin baitzuten nafarrak
soldadu joan zitezen eta zergak ordain
zitzaten. Soldaduak biltzeko 1772an
ezarri nahi izan zen sistema berri hark
–soldadugai bilketa urtero egitea– aurkako
jarrera gogorra eragin zuen Nafarroan. Aitzitik,
zergak zirela-eta, Gorteak behin baino
gehiagotan makurtu ziren errege-erreginen
esanetara XVIII. mendean zehar.
Neurri batean errege-erreginek hala nahi
izan zutelako jarraitu zuten Nafarroako
Gorteek aginpidea izaten. Espainiako errege-erreginek
ez zituzketen zenbait konstituzio
aldaketa egin izan Nafarroako Gorteen
onespenik gabe. Beraz, errege-erreginek
Gorteak deitzen eta, haien gogoz kontra
bazen ere, instituzioaren ahalmena luzatzen
jarraitu zuten. Hala ere, XVIII. mendearen
erdialdetik aurrera instituzio hari
nagusitasuna kentzen saiatu zen monarkia.
Ez ziren oso neurri gogorrak hartzen ausartu,
baina ez zituzten onartu kontraforuak
eta uko egin zioten Gorteen eskariak onartzeari.
Aitzitik, Diputazioa asko indartu zen,
Koroak hala nahi izanda, nahiago baitzuen
harekin negoziatu ezen ez hiru Estatuekin.
Esan liteke Koroak XVII. mendeko krisian
galdu zuen lehentasun hura berreskuratzensaiatu zirela Espainiako Borbondarrak.
XVIII. mendearen lehenengo erdian
monarkiak tinko eutsi zion bereari ohiko
liskarbideetan, alegia, soldadu eta diru bilketaren
auzian. Gainerakoan, tolerantziaz
jokatu zuten Nafarroako autonomiarekin.
Aipatu da goraxeago aduanak aldatzeko
saioak nola huts egin zuen; Bizkaian eta
Gipuzkoan oso protesta gogorrak izan ziren
proiektu hura gauzatzea tradizioen eta
foruen kontrakoa zelako. Aurrera atera izan
balitz euskal herritarrek zerga handiagoak
ordaindu behar izango zituzten. Nafarroan,
aldiz, bitxia da, baina neurri berbera ezarri
nahi izanagatik ez zen matxinadarik izan,
agian oreka handia zegoelako aduanak aldatzearen
alde zeudenen eta aldatzearen
aurka zeudenen artean. Fernando VI.ak eta
Karlos III.ak berriro proposatu zieten Nafarroako
Gorteei –1757an eta 1780an–, aduanak
aldatzea, baina bietan atzera bota zen
proposamena. Aduanak Ebro ibaiaren lerroak
mugatu zituen 1841. urtea arte.
Nafarroa uhartea
XVIII. mendean foruak errespetuz begira
zitzaten lortu zuen Nafarroak Espainian,
baita “Nueva Planta”-ko dekretuak sortu
zituen zalantzak desagertzea ere. Izan ere,
dekretu horrek deuseztu baitzuen Aragoiko
foru sistema. Mende horren bigarren erdirako
ikusi zenez, Nafarroaren berezitasun
politikoa uharte bat zen, zentralismoaren
uhinek astindutako itsasoaren erdian bakarrik.
Ilustratuek eta erreformazaleek ez zituzten
onartzen ez foruak ez tokian tokiko
berezitasunak, eta haien iritziz bai foruak
bai instituzio autonomoak eragozpen ziren
hain beharrezkoak ziren erreformak egiteko.Nafarroan, erresumako agintariek bertako
erakundeen eta legeen aldeko idazkiak
eta alegatuak egitea bultzatu zuten.
Soldaduzkari dagokionez, alferrik protestatu
zuen Diputazioak, 1772an, urteroko soldadutza
deialdia Nafarroan ezartzearen
kontra. Soldadugaiak deitzeko sistema berri
horrek halako haserrea piztu zuen Hego
Euskal Herriko herritarren artean, non Nafarroan
eta beste hiru lurraldeetan ez baitziren
oso zorrotzak izan hura indarrean jartzean.
Nafarroako Gorteak ez ziren, ez, oso
manukorrak, sarritan argi frogatua zuten
bezala. Karlos III.ak alde batera utzi nahi
izan zituen, eta horretan saitu zen, ahal izan
zuen guztietan behintzat. Baina berehala
ohartu zen, aldaketa erradikalak sartzeko,
Gorteak kontsultatu gabe errege zedulen
bidez gobernatzea ez zela inondik ere biderik
eraginkorrena. Godoyk oso jarrera
gogorra hartu zuen Nafarroako foru sistemaren
aurka, eta hala, 1796an, Errege Zedula
bat argitaratu zen “foru baimena” deusezteko,
baina ez zen oso zorrotz bete nonbait.
Argi dagoena da Nafarroako foruek
krisialdi latza igaro zutela 1796-1980 bitartean.
Egia da Nafarroako erresumak beste
edozein lurraldek baino gehiago eutsi ziola
bereari Borbondarren zentralismoaren
aurrean, XVIII. mendeko errege-erreginen
mugimendu erreformazale eta bateratzailearen
aurrean, eta foru kantonamendu guztiak
deusezteko joeraren aurrean. Nafarroak
bere bideari segitu zion, tirabirazko eta orekazko
aldien artean, harik eta 1841ean “lege
paktatua” delakoa –jatorriz “Ley de modificación
de los fueros”, alegia Foruak Aldatzeko
Legea deitua–, diktatu zen arte, foru
sistema Espainiako konstituzio liberalera
egokitzeko egin baitzen lege hura.