Historia»Erdi aroa - Politika-administrazioak
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiaren antolamendu politiko administratiboa
Erdi Aroan, gaur egun Euskal Autonomia
Erkidegoa deritzon lurraldeko politikaren
eta administrazioaren antolamenduan,
alde handiak zeuden toki batetik bestera.
Eskualde batzuk erregearen eta haren gobernu
organoen mende zeuden eta beste
batzuk, berriz, zenbait etxe nobleren agintearen
azpian: Mendoza, Velasco, Haro,
Ayala, Guevara. Egoera hori, dena den, aldatuz
joan zen Erdi Aroan zehar, lurraldeen
garaian garaiko agintarien arabera eta, batez
ere, Gaztelako koroan aginpidea eskuratzeko
zerabiltzaten jokoaren arabera. Ez
alferrik hiru euskal probintzia horiek ?Araba,
Bizkaia eta Gipuzkoa?, Gaztelaren mende
baitzeuden. Hala bada, lurralde horiek
politikaren eta administrazioaren antolamenduan
zituzten aldeak kontuan izanda,
banaka-banaka aztertzea komeni da.
Bizkaia
Gertaera batek markatu zuen lurraldearen
historia ia Erdi Aro osoan: alegia, bertako
etxe noble baten eskutik Gaztelako
erregearen eskura igarotzea lurraldearen
gaineko aginpidea. Bizkaiko probintzia
Haroko etxeak Goi Erdi Aroaz geroztik inguru
horretan zituen lurraldeez osatua zegoen,
eta XIV. mendearen bukaera arte etxe
horrek gobernatu zuen Bizkaia osoa, monarkiaren
mendeko printzerri txiki baten
gisa. Mendearen bukaerarako baina, Gaztelako
errege-erreginen esku geratu zen
lurraldea, Joan I.a Trastamarakoaren agindupean,
hain zuzen. Bizkaiko Jaunaren
zereginak betetzen zituen erregeak. Bizkaia
hiru gunez osatua zegoen Goi Erdi Aroaz
geroztik: Durangaldea, Jatorrizko Bizkaia eta
Enkartazioak.
Bestalde, bi antolabide nagusi bereizten
ziren: Hiribilduak eta Lur Zabala. Hogeita
bat hiribildu zeuden guztira (ikusmapa: ?Bizkaiko hiribilduak Erdi Aroan?; eta
koadroa: ?Hiribilduen sorrera Euskal Herrian?),
Haroko etxeak sortuak gehienak.
Hiribilduen forua Gasteizkoan oinarritu zen
gehienbat, baina Donostiakotik ere hartu
zuen zerbait, itsas merkataritza bultzatzeko
helburuaz. Hiribilduak sortuz, merkataritza
trafikoa ?XII. mendeaz geroztik indartzen
hasia?, sendotzea eta areagotzea zen Bizkaiko
jaunen helburua. Gaztelako Koroak
Europako beste herrialde eta eskualde batzuekin
?Frantzia, Flandria, Ipar Itsasoa?,
zituen harremanez eta bizkaitar itsasgizonek
merkatari garraiatzaile gisa egin zuten
lanaz baliatuz, Lur Zabalek baino askatasun
handiagoa lortu zuten Hiribilduek ?bai
hiribilduetako gizabanakoek bai komunitateak
oro har?, biztanleak erakartzeko asmoz.
Bizkaiko hiribilduak, hasieran, Jaunen
mende egon ziren, baina haien garapenaren
dinamikak eraginda, berehala bereizi
ziren Jaunaren eta haren kargudunen administraziopetik,eta handik hara Iberiako
iparraldeko beste hiribildu batzuen antzeko
bilakaera izan zuten. Merkatari talde gero
eta urriago baten mende geratu zen, beraz,
hiribilduen gobernua. Bien bitartean, merkatari
horien jarduera zabalduz joan zen:
urrutiko merkataritza, salgaien garraioa, hiribilduko
ondasun higiezinen erosketa, inguruko
herrixketako lurren erosketa, eta
abar. Oligarkia indartsu bat sortu zen horrela,
eta talde ahaltsu horretako kideak
Bizkaiko Erdi Aroko beste agintaritza taldekoekin
?Lur Zabaleko infantzoiekin alegia?
lehiatu ziren agintea lortzeko. Bizkaiko
hiribilduen artean berehala nabarmendu zen
bat, Bilbo, 1300. urtean sortua. Izan ere,
ingurune estrategiko batean izanik, Burgos-
Gasteiz-Kosta bidean, gainerako hiribilduei
nagusitu zitzaien.
Lur Zabaleko biztanleak, berriz, norberaren
estatutu juridikoaren arabera bereizi
ziren: infantzoiak, batetik, eta laborariak,
bestetik. Infantzoiak bertako noblezia txikiaren baitan sortu ziren, eta atxikimendu
osoa zioten Bizkaiko Jaunari. Bizkaiko lurren
parte handi baten jabe ziren, eta laborariek
lur haiek lantzeagatik ordaintzen zieten
errenta zen haien diru sarrera nagusia.
Noblezia txiki hori bere jaunei leial egon
zen beti ?izan Haroko Etxekoak edo izan
Trastamarakoak?, eta egindako zerbitzuaren
truke zenbait opari eta mesede jaso zituen
haiengandik. Haien ohiturak eta ahozko
legeak idatzita jaso ziren Foru Zaharrean
(1452). Gizarte talde abantailatsua ziren,
beraz, infantzoiak, Lur Zabala gobernatzeko
eta Lur Zabalaren eta Jaunaren arteko
lotunea izateko ardura baitzuten. Garaian
garaiko egoerara egokitzen jakin zuten,
baita beste taldeen gainetik egoten asmatu
ere.
Baina Hiribilduen eta Lur Zabalaren
banaketa hori gorabehera, Bizkaia osoa
pertsona baten gobernupean zegoen. Hark
antolatzen zuen lurraldearen administrazioa
gobernua hobetzeko, zuzenbidea emateko,
zergak kobratzeko eta abar. Hiribilduetan
ordezkari bana zuen Jaunak bere interesak
babesteko: probestua. Jaunak berak izendatzen
zuen, baina hautatu, hiribilduko gizaseme
ahaltsuenek hautatzen zuten. Lur
Zabalean, berriz, eskualdeka banatzen ziren
jaunaren azpiko kargudunak, lurraldea
merindadeetan banatuta baitzegoen: Busturia,
Uribe, Arratia ?Bedia eta Zornotza?,
eta Markina. Merioa edo ibar jauna arduratzen
zen justiziaz eta Jaunaren ordezkaritza
instituzionalaz, eta mailegatzailea, berriz,
zerga arazoez. Bi kargu horiek, merioak
eta mailegatzaileak, bizkaitar infantzoien
artean hautatzen ziren, eta hala, infantzoiek
beren eta beren ingurukoen mesederako
baliatzen zituzten, karguaren hasierako
izaera, zerbitzu eta ofizio publikoa
izatekoa, galaraziz.
Kargu horiek Erdi Aro osoan iraun zuten,
baina XIV. mendearen bukaerarako
beste kargu bat nagusitu zitzaien horiei, bai
Bizkaian bai Koroa osoan: erregearen korrejidorea.
Korrejidoreak ere ohiko hiru
guneetan banatuta ?Durangaldea, Jatorrizko
Bizkaia eta Enkartazioak?, antolatu zuen
lurraldearen administrazioa (ikus mapa:
?Merindadeak eta korrejidoretza Bizkaian.
Barne zatiketak?). Koroak garaiko premietara
egokitutako beste kargu batzuk sortu
zituen gero, jadanik zaharkituak zeuden
beste haien ordez, kargudunek errege-erreginen
izenean goberna zezaten. Izaera bereziko
lurralde autonomoa izanik, Alkate
kargu berezi bat sortu zen Bizkaian, bizkaitarren
auzien gorakoak jaso zitzan. Zerga
berezi, espezifiko batzuk ere sortu ziren
Bizkairako, petxeroek ?alegia, noble ez izanik,
zerga ordaintzera behartuta zeuden biztanleak,
bereziki nekazariak?, ordaintzeko:
Hiribilduetako Zerga eta Lur Zabaleko Zerga.Bizkaiko lurraldea eta bizkaitarren bizimodua
antolatzeko bide eta erakunde horiez
aparte ?Hiribilduak, Lur Zabala, merioak,
mailegatzaileak, korrejidoreak? beste batzuk
sortu ziren geroago, XIII. mendeaz
geroko arazoetarako. Izan ere, gaizkile eta
lapur ugari zebilen bideetan, bidaiariek ez
zuten babesik (arriskua benetakoa zen merkataritza
trafiko handiko inguruetan, Bizkaian
esate baterako, eta batez ere XIII.. endeaz gero, gizartearen beraren egiturazko
kausak zirela-eta), eta konponbidea
bilatu behar zitzaion nola edo hala arazoari.
Horrenbestez, eta Bizkaiko eskualde guztiak
hartuko zituen jurisdikzo bat sortu beharrez
?ezarritako ordena defendatzeko eta
gaizkileak zigortzeko?, Bizkaiko Hermandadea
sortu zen 1394an. Hura baino lehen,
Hermandade bat sortzeko ahalegin guztiek
huts egin zuten, baina azkenean, Bizkaiko
korrejidore Gonzalo Morok, Bizkaiko jaun
Enrike III.aren mandatuz, Hermandadea sortzea
lortu zuen. Hermandadearen gobernuan
bizkaitarrek gizpuzkoarrek baino ordezkari
gutxiago zuten: bina gizon merindade
bakoitzeko, prokuradore bana hiribildu
bakoitzeko eta gizon bana Lur Zabalean
zeuden leinu nagusi bakoitzeko. Horiek
zuten justiziaren ardura, eta, hala behar
zenean, hiribildu eta herrixketako biztanleak
deitzen zituzten gaizkileak jazartzeko.
Beste Hermandade batzuk bezala, beraz,
Bizkaikoa ere krisialdi baten erdian sortu
zen, merkataritza eta bizimodua aurrera aterako
bazen, herria bakean mantendu beharrak
eraginda alegia. Bizkaiko Hermandadeak,
dena den, Gipuzkoakoak baino
ahalmen gutxiago izan zuen Jaurerri barruan,
bai gobernuan bai lurraldea ordezkatzeko
orduan.
Erdi Aro osoan zehar Bizkaiak argi utzi
zuen Gaztelako Koroaren barruko bestelurralde batzuek ez bezalako ezaugarriak
zituela. Eta hala, inguruko beste jaurerri batzuk
baino kategoria handiagoa izanik, eta
Bizkaiko Jaunak ere ?izan Haroko Etxekoa
izan Trastamara? ahalmen handiagoak izanik,
Jaurerriko biztanleen eta Jaunaren arteko
harremanak leialtasun pertsonalaren
arabera egituratu ziren. Eta harreman mota
horren ondorioetako bat Jaurerrian tarteko
kargudunak izendatzea izan zen: alegia, Lur
Zabaleko infantzoien leinuetako eta hiribilduetako
etxe nagusietako kideen artean, eta
leialtasunaren ordainetan, jaunaren kargudunak
izendatzea. Jaunen batzuenganako
begikotasuna, eta leialtasuna ordainetan
ematea izan ziren hain zuzen Bizkaiko
erakundeak ?lurralde osoaren ordezkariak
gehienbat: Hermandadea, adibidez?, behar
bezala funtzionatu ez izanaren arrazoietako
batzuk. Aitzitik, gobernarien eta biztanleen
artean harreman esturik izan ez zen lekuetan,
Gipuzkoan adibidez, bestela gertatu
zen, orain ikusiko den bezala.
Gipuzkoa
Hauxe izan zen aztertzen ari garen hiru
lurraldeetan homogeneoena. 1200. urtea
baino lehen ere ez zen ez oinetxe handirik
ez garrantzizko monasteriorik inguruetan.
Lurralde bat baizik, gizatalde txiki batzuk
han-hemenka, eta hiribildu handi bat, Donostia,
1180 inguruan Nafarroako erregeerreginek
fundatua, eta besteetatik bereizten
zuten ezaugarri berezi batzuk zituena.
Bai hiribilduaren zuzenbidea bera ?merkataritzari
buruzko garrantzizko eranskinekin?,
bai biztanleak ere, bereziak ziren, eta Gipuzkoa
osoaren bilakaera markatu zuten.
Baionatik merkatari aberatsak iritsi ziren
Donostiara eta hiriaren gobernuaz arduratu ziren Erdi Aro osoan zehar. Oso eremu
zabala hartzen zuen, eta hiribildu gehiago
sortu ziren haren barrutian hiriaren foru
eredu berdina erabiliz. Horra Gipuzkoaren
ezaugarri nagusietako bat Erdi Aroan: merkataritza
jarduera babesteko forua ez ez ezik
udal autonomia handia zuten errege hiribilduak
sortzea.
Donostia fundatu zenetik, Erdi Aroa
bukatu zen arte, hogeita sei hiribildu sortu
ziren Gipuzkoan (ikus mapa: ?Gipuzkoako
hiribilduak Erdi Aroan?; eta koadroa: ?Hiribilduen
fundazioa Euskal Herrian?). Hiribilduen
fundazioan bi aldi bereiz daitezke.
XIII. mendearen bukaera arte Gaztelako
errege-erreginen merkataritza interesen arabera
fundatu ziren hiribilduak. Izan ere,
Koroak merkataritzarako irtenbide bat nahi
zuen itsasertzean, bai eta sartu-irtenbide
egokia eta segurua Burgosko salgaientzat,
hala nola gizatalde bat garraioaz arduratzeko;
Gipuzkoak baldintza guztiak betetzen
zituen. XIII. mendearen bukaeraz geroztik,
berriz, merkataritza interesen eta bestelako
batzuen arabera fundatu ziren hiribilduak:
alegia, mugaldeko borroketatik babestu
beharrak, nekazaritzarekin bakarrik ezin-eta
bizimodua bilatzera herritik irten beharrak,
herrixketatik inguruko hiribilduetara migratu
izanak eta abarrek eraginda. Horiek eta
beste arrazoi batzuk zirela medio sortu ziren,
bada, Gipuzkoako hiribilduak. Lehenago
merkataritza hiribilduei utzitako barrutietako
batzuk ere bereizi egin ziren hiribildu
nagusitik beste hiribildu batzuk sortzeko
(ikus mapa: ?Donostiako barrutiaren
bereizketak?). Lurralde barneko berbanaketa
horrek Erdi Aro osoan iraun zuen.
Ez baitzegoen ia biztanlegunerik, errege-erreginek
(Alfontso VIII.arengandik hasita),
tarteko aginte guneak sortu zituzten
beren eskuko lurretan, eta hori da agian
Gipuzkoako hiribilduak garai hartan ugaldu
izanaren arrazoi nagusietako bat, zeren
politika horrek aukera eman baitzien errege-erreginei
monarkiarekin guztiz bat zetorren
oligarkia sendo bat haietan ezartzeko.
Salerosketatik eta garraiotik bizi zen
burgesiaren eta errege-erreginen arteko aliantzak
arrakasta handia izan zuen, eta mende
askotan, gainera; ez bakarrik Erdi Aroan.
Eta, hala, lurralde osoa geratu zen hiri
antolamendu horren barruan: salbu eta interes
ekonomiko eta biztanle kopuru urriko
gune batzuk mendialdean, eta gero Arabaren
mende geratu zen jaurerri bat, probintziaren
hegoaldean. (Ikus mapa: ?Gipuzkoa
1474an. Lurraldearen antolamendua?).
Hirien eraketa antzekoa izan zen leku
guztietan. Inguruko herrixkak hiribilduen
mende geratu ziren. Batzuen eta besteen
artean liskar gogorrak izan ziren hurrengo
mendeetan, are gogorragoak XV. mendean,
Koroaren barruko edo Europako beste lurralde
askotan bezala. Herrixkek, hirikogobernuan hitza eta botoa emateko eskubidea
izan arren, oso indar gutxi zuten
praktikan, eta askotan, hiribilduko agintarien
presioa zela-eta, beren interesen kontra
jardun zuten. Hiriko ahaltsuek jabetza
handiak zituzten herrixketan eta beren interesen
arabera jokatu zuten beti, bai ekonomian
?baliabideen ustiapena?, bai finantzetan.
Kontzejuko errejidore edo zinegotziak
hiribilduko leinu nagusietako kideen artean
hautatzen ziren, urtero-urtero. Errejidoreak
hiriaren gobernuaz arduratzen ziren. Gipuzkoako
hiribilduek, bestalde, erregearen
eta haren interesen ordezkari bat zuten,
denborarekin hiribilduetako merkatari oligarkien
ordezkari bilakatu zena. Kargudunak
urtez urte hautatzen ziren kontzejuetan.
Probestuaren kargua semeak aitarengandik
jasotzen zuen bizi guztirako. Probestuak
ahalmen handiak zituen justizian,
eta garrantzi handiko papera bete zuen hiribilduen
gobernuan. Are gehiago, haren
inguruan mugitzen zen hiribilduko oligarkia.
Baina hiribilduek, txikiak eta pisu gutxikoak
izanik, oinarri sendo baten beharra
zeukaten Koroaren barruan indar egin ahal
izateko. Eta hala, XIV. mendearen bukaeran,
Hiribilduen Hermandade bat sortu zuten.
Eta sortu ere, foruei esker gobernu
autonomia handia zutelako, bakarka aritzea
baino bat eginda hobeto zela jabetu zirelako,
eta oligarkiek helburu berdintsuak
zituztelako, sortu ahal izan zuten. Erregearen
eskuko lurralde osoa, zeinean ez baitzen
erregearen kargudunik (non eta beharbeharrezkoa
ez zen, eta orduan korrejidore
bat etortzen zen Bizkaitik), Hermandade
batera bildu zen 1370ean Enrike II.a
erregearen mandatuz: Hermandadeak Hermandad
General de las Villas y Alcaldíasde la Tierra de Guipúzcoa zuen izen ofiziala.
Sortu ere, bere burua gaizkileen bidegabekerietatik
babesteko sortu zen Gipuzkoako
Hermandadea ?Bizkaikoa bezalaxe?,
baina kontzejuaz gainetiko erakunde
baten gune bihurtu zen. Errege-erreginek
erakunde horren eskuetan utzi zuten
lurraldearen gobernua.
1397. urterako ondo zehaztuta zeuden
erakunde berriaren funtzioak. Lurralde osoa
jurisdikzio baten barruan geratu zen, hiribildu
nagusien ordezkariek osatzen zuten
Hermandade Junta baten gobernupean.
Epaitze lanetarako kargu berri bat sortu zen,
Hermandade alkatea. Zazpi alkate ziren
guztira, txandaka hiribilduen artean hautatuak
eta bizilagunek beraiek lagunduak.
Hermandadeak hura osatzen zuten kide
guztien ?alegia, Gipuzkoako biztanle guztien?
zergez finantziatzen zuen bere burua
(ikus mapa: ?Gipuzkoako Hermandadea?).
XV. mendean zehar, pixkana-pixkana,
gero eta eskumen handiagoak eskuratu zituen
Hermandadeak, jurisdikzioa handitu
zuen, eta Koroaren eta hiribilduen arteko
bitartekari nagusi bilakatu zen. Jarduera
horren eraginez, XVI. mendearen hasieran,
Gipuzkoako Aldundia sortu zen. Argi dago
Gipuzkoako Hermandadeak Bizkaikoak eta
Arabakoak baino askoz ere arrakasta handiagoa
izan zuela. Zergatik? Beharbada Gipuzkoako
hiribilduetako gobernariek helburu
komun batzuk jarri zituztelako eta,
gainera, helburu horiei eman zietelako lehentasuna.
Erdi Aroan zehar ez baitzen istilurik
izan hiribilduen artean; Hermandadeak
berak konpondu zituen guztiak. Hala
beraz, erakunde batua eta bateratzailea izan
zen Gipuzkoako Hermandadea, gipuzkoarren
interesen alde saiatu zena beti.
Bizkaitarrek eta arabarrek, berriz, ezin izan
zuten horrelakorik egin.
Araba
1200. urtea baino lehen lurraldea bi aldetan
banatua zegoen: alde bat bertako
noblezia txikiaren eskuetan zegoen ?hurrengo
150 urteetan alde horretako zati
batek gero eta garrantzi handiagoa hartu
zuen Koroaren barruan, eta haren ardatz
nagusietako bat bihurtu zen azkenean?;
beste aldea, berriz, errege-erreginen mendean
zegoen, eta 1181. urterako bazen han
hiribildu bat, Vitoria, Gasteiz izeneko herriaren
gainean sortua. Arabako Lur Zabala
kofradia edo anaidia baten eskuetan zegoen,
Arriagako Kofradiaren eskuetan hain
zuzen. Inguru horretan jabetzak zituzten
nobleez osatua zegoen kofradia, kideen
eskubideak defendatzeko eta ahal zen neurrian
oraindik gehiago handitzeko (gobernu
abantailak, errege baimenak, eta abar).
Gaztelako errege-erreginen eta Kofradiaren
arteko aliantzak XIII. mendearen erdialdea
arte iraun zuen. Alfontso X.aren politikak,
aurreratua erreinatu zuen garairako, ituna
haustarazi zuen. Hurrengo ehun urteetan
Lur Zabaleko nobleziako leinu gehienek
indarra galdu zuten, eta, aitzitik, errege-erreginek
indarrak bildu eta ahalak handitu zituzten.
XIV. mendearen erdialdeaz gero
baina, alderantzizko prozesua hasi zen, eta
hala, handik hara, eta Erdi Aroa bukatu arte,
aurreko aldian bizirik irten zuten etxe nobleen
ahalak etengabe handitu ziren, errege-erreginen
ahalmenaren kaltetan.
Azter dezagun gai hau polikiago. Alfontso
X.ak eta haren ondorengoek, itsasozko
merkataritza bideetara loturiko garraiobideak
hobetzean interesaturik, hiribildu asko
sortu zituzten ehun urtez Arabako lurretan,
eta asko indartu zuten ere Gasteiz bera (ikus
mapa: ?Arabako hiribilduak Erdi Aroan?; eta
koadroa: ?Hiribilduen fundazioa Euskal
Herrian?). Hiribilduak fundatzeko, Gasteiz
fundatzeko bezala, Logroñoko forua erabili
zen, berritua. Iberiako penintsulako iparralde
osoan zehar bezala, Araban ere hiribildu
asko sortu ziren: merkataritza eta merkataritzarako
garraiobideak sendotzeko
hasieran, eta landa ingurunea sendotzeko
gero, XIV. mendearen bukaera aldean, nekazaritza
krisian zenean. Arabak, gainera,
badu ezaugarri bat atal honetan aztertzen
diren beste bi probintzietatik bereizten duena:
Nafarroako erreinuarekin muga egitea.
Izan ere, Gipuzkoaren eta Nafarroaren arteko
muga oso menditsua den bezala, Arabaren
eta Nafarroaren artekoa, berriz, guztiz
zabala eta irekia da. Horrek muga babestu
beharra zekarren, eta militar aireko
hiribilduak fundatu ziren, beraz, mugaldean.
Hurrengo urteetan Arabako lurraldearen
eta gizonen gaineko nagusitasuna kendu
zioten hiribilduek Lur Zabaleko nobleziari.
Baina XIV. mendearen erdialdean alderantzizgertatu zen: hiribilduetako asko nobleziari
eman zitzaizkion opari, eta hala,
hiribildu horiek etxe noble handientzat sorturiko
jaurerri berrien mende geratu ziren
(ikus mapa: ?Erregeren eta jaunen eskuko
lurrak Araban?).
Erregearen eskuko lurraldea ?oso murriztua
nobleziari hiribilduak eskaini eta
gero?, Koroaren mendeko beste lurralde
aztertu berrien antzera antolatu zen. Gasteizek
errege ordezkari bat zuen kontzejuan
?korrejidorea?, eta hirirako bakarrik,
gainera, Gipuzkoan edo Bizkaian ez bezala.
Erregearen eskuko Arabako lurralde
guztia Allendebroko Merindadearen barruan
zegoen. Erregearen mendeko lurretan, bestalde,
Hermandadeak zeuden, baina ez ziren
1463. urtea arte sendotu. Izan ere, Hermandadeen
aurka zeuden Arabako jaunak
?ez baitzuten beren lurrak jurisdikzio zabalago
eta arduradun nagusi erregea zuen
baten barruan geratzerik nahi?, Hermandadeek
ez zuten eraginik izan Erdi Aro osoan
zehar. Handik hara baina, Gasteizek bakerako
eta defentsarako Hermandade bat sortu
zuen bere eragin eremuan arabar nobleen
botereari aurre egin ahal izateko.
Arabako Hermandadeak, beraz, ezin dira
Bizkaiko eta are gutxiago Gipuzkoako Hermandadeen
pare jarri.
Aldi berean, bi aldi etorri ziren bata
bestearen ondotik Lur Zabalean bizi ziren
leinuen bilakaeran, beheraldia eta goraldia
hurrenez hurren. Lur Zabalaren eta hiribilduen
historiak paretsu joan ziren, harik eta
bat egin zuten arte, XIV. mendearen bigarren
erdian.
Erregeak ahalak eta lurrak murrizten ari
zitzaizkien Arriagako Kofradiako kapareei.
Erregeen boterea Arabako jaun txikiena
baino handiagoa zen, noski, baina aldi berean
erregeek beren ondoan nahi zituzten
noblezia zaharkitu hartako kide nagusiak.
Batzuen eta besteen arteko tirabira horri
irtenbide bat eman nahirik, Arriagako Kofradia
desegin egin zen 1332an, eta handik
aurrera Kofradiako kideak eta ondasunak
erregearen esku geratu ziren. Batzuek eta
besteek, handiek eta txikiek, begi desberdinez
ikusi zuten irtenbidea.
Arabako aitoren seme ahaltsuenak Koroaren
botere egitura berrietan sartu ziren.
Noblezia zaharra XIV. mendearen krisian
sorturiko beste noblezia berri baten parte
bihurtu zen, eta harentzat, Trastamarako
erregeekin bete beharko zituen funtzio berrien
ordainetan ematen zuen ordainsaria
zen jaurerriak Koroaren esku uztea. Kontuan
eduki behar da aldaketa hori, Arabako
botere egitura zaharrak nola desagertu ziren
ulertu ahal izateko.
Trastamarek agintea lortu eta lurraldearen
antolamenduaren aldaketa burutu zutelarik,
Arabako lurraldea zatitua zegoen
berriz ere: batetik, erregearen eskuko lurrak?erregearen eta errege ordezkarien
administraziopean, eta hiribilduetan antolatuta?,
eta, bestetik, arabar jatorriko goi
nobleziaren mendeko lurralde gero eta zabalago
batzuk. Nolanahi ere, eta erregeek
XIII. mendearen bukaeran hasi eta XIV.aren
hasieran bukatu zuten lurraldearen antolamendu
berriaren ondoren, lurralde horiez
gainera erregeak emandako jaurerriak ere
?hiribilduak, herrixkak eta guzti?, bazituen
nobleziak. Jaurerriez gainera beste opari
asko jaso zituen Arabako nobleziak erregeengandik:
jaurerri gehiago Koroaren
mendeko beste lurralde batzuetan, errentak,
karguak, merkataritza abantailak, eta
abar.
Arabako jaurerri berri horiek (gaur
egungo probintziaren %80 gutxi gorabehera),
Koroako beste leku askotan sortu zirenen
antzekoak ziren. Jaunek esku handia
zuten biztanleen, lurren eta zergen gainean,
baita justiziako eta administrazioko karguak
izendatzeko ahalmena ere batzuetan. Jaurerriak
erregeren eskuko lurraldeen garapenetik
aparte geratu ziren, hau da, Arabako
gainerako lurraldeen errealitatetik
aparte.
Arabako nobleziaren parte horrek,
hobeto egokitu zenez Europan sortzen ari
ziren botere egitura berriei, aise gainditu
zituen garai hartako krisialdiko aldaketa
haiek guztiak. Trastamaren garaian jaurerriak
indartzeak eragin nabarmena izan
zuen Arabako lurraldean. Arriagako Kofradia
desagertzean pribilejioak galdu uste izan
zituen noblezia txikiaren mesederako izan
zen gehienbat jaunen eta monarkiaren arteko
ituna eta leinu handien gorakada.
Noblezia txikia jaun handien hiribilduetako
gobernua antolatzeaz arduratu zen, eta
azkenean gero eta inguruarekin lokabeago
zen goi noblezia haren ordezkari bilakatu
zen. Kapare txikiak ongi integratu ziren
hiribildu sortu berrietan, eta ongi eutsi zioten
beren mailari, baita hartaz baliatu ere
hiribildu txikietako gobernua kontrolatzeko,
krisiak pobretutako nekazarien lurrak
erosteko, bidegabekeriak egiteko eta nekazariak
aspaldiko morrontzetan edukitzeko,
zerga jadanik zaharkituak ezartzeko adibidez
(diru gutxi eman arren haien gailentasuna
erakusteko balio zuten).
Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako lurraldearen
antolamenduan, toki batetik bestera
zeuden aldeak ikusi ondoren, azter ditzagun
orain Euskal Autonomia Erkidegoa
osatzen duten hiru probintzia horien ezaugarri
komunak.
Lurraldearen parte handi bat hiribilduetan
antolatua zegoen. Eskaintzen zituen
askatasunak zirela eta, hiribildu guztiek
zuten ?frankoen zuzenbidea? delakoa. Hiri
hiribilduetan ?ez estatutu juridiko pribilejiatua
izan baina herrixka soilak ziren horietan,
Nafarroarekin muga egiten zutenetako asko, adibidez?, XIV. mendearen
bukaeran, bi bando sortu ziren oligarkiako
kideen artean, hiribilduen gobernuaren
kontrola lortzeko helburuarekin. Karguak
berdintasunez banatu ziren bandoen artean.
Bizkaiko hiribilduetan eta Donostiakoa bezalako
forua zuten Gipuzkoakoetan, berriz,
leinu bat nabarmentzen zen besteen gainetik,
eta horrek eskuratzen zuen probestu
kargua. Hau da, leinu hori izaten zen errege
edo jaunaren ordezkaria hiribilduan,
nahiz eta, ordurako, karguak lehentasuna
galdua zuen, eta gehiago zen hiribilduko
gobernuaren botere bat.
Langile multzo handi bat jarduera ?protoindustrialetan?
eta garraioan ari zenez lanean,
Gipuzkoa eta Bizkaia, handik hara,
geroago eta jarduera horien mendeago egon
ziren bizimodua aurrera ateratzeko. Erregeek
abantailak eman zizkieten jarduera
horiei, eta jurisdikzio berezi bat sortu zuten
burdina langileentzat. 1328an eman zen
aurreneko ?Burdinola Forua?, eta 1338an eta
1440an hurrenak. Olagizonei eta burdina
lantzen zuten langile guztiei foru berezi bat
zegokien; foruak abantailak ematen zizkien
hornidurarako eta garraiorako. Burdinoletako
nagusiak ?hiribilduetako oligarkiako
kideak gehienetan?, ziren negozio emankor
harekin zerikusia zuten gizonen eta tokien
onuradunak.
Erdi Aroan, kostaldean, garrantzi handiko
beste jurisdikzio bat sortu zen: arrantzaleen
eta nabigatzaileen (hau da, garraiatzaile
eta ontzigileen) kofradiak, itsasoko
lanetan zebiltzan guztiez arduratzeko, hiribildu
horietako biztanle gehienez beraz.
Kofradia horien jurisdikzioak eta barne
gobernuak eragin handia izan zuten kostaldeko
biztanleen banaketa politiko eta
administratiboan.
Hiru probintzien ezaugarri komunen
azterketan Araba aparte gelditu da oraingoz.
Eta argi dago zergatik. Araba jaurerrien
lurralde bat zelako batez ere. Lurraldearen
parte handi bat, hiribilduak eta biztanleak
barne, nobleen jurisdikzioaren azpian zegoen.
Gipuzkoan berriz ez zen horrelakorik,
eta Bizkaiko Jaurerriak ere ?Haroko
etxearen mende lehenbizi eta Koroaren
mende gero?, oso ezaugarri bereziak izan
zituen. Ezaugarri horiek kontuan harturik,
Arabak antz handiagoa zuen Koroako beste
lurralde batzuekin bi probintzia horiekin
baino. Gasteiz ?Arabako Erdi Aroko gune
nagusia?, eta beste hiribildu txiki batzuk
dira erregeren eskuko euskal lurrekin parekotasunik
duten gune bakarrak.
XV. mendean garrantzi handiko gertaera
bat izan zen Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabaren
eraketan. Orduan sortu ziren, Hermandadeen
ekimenez, gaur egungo Batzar
Nagusiak eta Diputazioak. Izan ere, Hermandadeak
sendotu eta, gainera (eta honek
sekulako garrantzia izan zuen), erregearenboterearen ordezko gobernu erakundeak
bihurtu ziren orduan, zein bere lurraldean.
Gertaera hori baina ez zen lurralde
guztietan batera eta indar berdinez gertatu.
Bizkaia, Jaurerriak Erdi Aroan zuen antolamendua
zela-eta, atzeratua ibili zen
horretan. Hermandadea 1394an sortu zen,
baina ez zegoen soilik bertako biztanleez
osatua, Bizkaiko etxe noble nagusiek ere
parte hartzen zuten, mendean zituzten gizonen
ordezkari gisa. Feudoak eta basailuak
izatea oztopo zen lurraldearen administraziorako.
Bizkaia, gainera, hiru eskualde
berezitan banatua zegoen, eta horrek zaildu
egiten zuen lurralde osoa interes bereko
entidade batera biltzea. Bizkaiak beharbeharrezkoa
zuen lurraldearen batasun
politikoa, baina ez zuen XVI. mendeak
aurrera egin arte lortu, alegia hiribilduen
boterea Lur Zabaleko leinuena ezkutatzeraino
handitu zen arte. Bizkaiko Hermandadea
Gipuzkoa eta Arabakoa baino beranduago
sortu zen, baina antzeko ahalak izan
zituen. Bi aurrekari garrantzitsu izan zituen:
Chinchillako kapitulazioa (1487) eta Foru
Berria (1526-1527). Izan ere, handik hara
leinu ordezkariak ez baizik eta lurralde ordezkariak
joan ziren Jaurerriko Batzarretara.
Araban eta Gipuzkoan Bizkaian baino
lehenago sortu ziren lurralde osorako gobernu
egiturak. Baina Batzar Nagusiak eta
Diputazioak sortzeko baldintza bat bete
behar zen nahitaez: tokian tokiko erakundeak
kontrolatuko zituen gizarte talde homogeneo
bat egotea. Hiribilduak, bai erregearen
eskukoak ?Gipuzkoaren eta Gasteizenkasuan?, bai jaunen mendekoak ?Arabako
gehienak?, eta batez ere hiribilduetako
eliteak, izan ziren Batzarren eta Diputazioen
antolatzaile nagusiak. Gipuzkoan
1397an eta Araban 1463an eratu ziren Hermandadeak.
Bai batzuetan bai besteetan
agintetik baztertu ziren hiribilduen gobernuaz
kanpo zeuden guztiak. Araban nola
Gipuzkoan, eskualde guztiek, hiribilduek
eta herrixkek, zein bere barrutiko ordezkariak
hautatzen zituzten: alkate bat, ordenaz
eta segurtasunaz arduratzeko, eta prokuradore
bat edo bi, Hermandade Batzerretan
parte hartzeko. Lurralde osoko biztanle
guztien interes komunak gobernatzea eta
babestea zen haien zeregina.
Handik hara, Batzar Nagusiak arduratu
ziren legeak egiteaz errege-erreginen izenean;
beren ordeztuen eta gobernu organo
zentralen arteko bitartekari bihurtu ziren.
XV. mendearen bukaeraz gero, azkar
handitu ziren erakundearen ahalak, bai lege
kontuan, bai justizian, zerga politikan eta
are, inoiz, nazioarteko politikan ere.
Batzarretatik gobernu organo mugatu
bat sortu zen gobernuaz arduratzeko Batzarrik
gabeko aldietan. Eta horrela eratu
ziren Arabako eta Gipuzkoako Diputazioak,
hiribilduetako eta herrixka multzoetako
prokuradoreen artean hautatutako Diputatu
Nagusi baten lehendakaritzapean.
XVI. mendearen hasieran Diputazioak eta
Batzar Nagusiak batera gobernatzen zuten
bi probintzia horien bizimodua. Bizkaia urte
batzuk geroago gehitu zitzaion gobernuaren
lurralde antolamendu horri.