Historia»Erdi aroa - Gizartea
Bandoen arteko borrokak
?Bandoen arteko borroka? esan zitzaien
Euskal Herriko nobleek Azken Erdi
Aroko mendeetan izan zituzten liskarrei.
Nolanahi ere, hori baino askoz gauza
konplexuagoa izan zen. Ez zen bakarrik
izan nobleen arteko gatazka bat, oñaztarren
eta ganboarren artekoa, gizonen gaineko
eragin handiagoa nork izango, errenta berriak
nork eskuratuko,?, orobat izan zen
liskar multzo bat, elkarren artean oso desberdinak
ziren gizarte taldeak aurrez aurre
jarri zituena, bai nekazaritza ingurunean eta
bai hiribilduetan, eta Erdi Aroaren amaierako
gizarte gatazkaren era askotako aldeen
erakusgarri izan zena.
Borroka horiek aztertzeko, garai hartako
dokumentuez gainera, badago gertakizun
haien kronika bat gatazka hartako protagonista
batek kontatua. ?Libro de las Bienandanzas
e Fortunas? du izena kronika
horrek eta Lope García de Salazarrek idatzi
zuen. Gizon hori Bizkaiko ahaide nagusia
zen eta pozoitua hil baino urte batzuk lehenago
idatzi zuen liburu hori, Somorrostro
haraneko San Martín de Muñatoneseko
bere dorretxean, bere semearen aginduz
preso zegoela. Bere kontakizunean, ahaide
nagusi horrek esaten du liskar horren
arrazoi nagusia andak eramateko erari
buruzko eztabaida izan zela: sorbalda gainetik
edo goitik (ganboa) eraman behar
ziren, edo eskuan, behetik, (oñaz). J. Caro
Barojak esan zuen bezala, borroka horien
sorburu ziren arrazoien hutsalkeria adierazten
duen tradizio hori gutxietsi gabe, soilik
Labayruk esan zuen, XIX. mendearen
bukaeran, borroka horien jatorria ?nor ote
zen gehiago? ahaide nagusi horrek hainbestetan
aipatu horretan zetzala. Handik mende
erdira, J. C. Barojak berriz heldu zion
argudio horri ahaide nagusien arteko liskarren
jatorriaren eztabaida ororen oinarri gisa,
eta J. A. García de Cortázarrek argudio hori
bi eratara ulertzea proposatu zuen, ?batetik,
errenta eta gizon kopuru gisa, eta, bestetik,
balio, kemen eta ohore kopuru gisa,
bestea bezain kopuru neurgarria izaki garai
berekoentzat?.
Gatazka horren jatorriaren eta kausen
argibideak eman nahiak liburu asko sorrarazi
ditu eta era askotako interpretazioakproposatu izan dira horri buruz. Horrela, J.
L. Banús y Aguirrek, erromatarren aurreko
garaian kokatzen du alderdi bien zatiketa,
barduliarrek eta karistiarrek, abeltzainak lehenak
eta nekazariak bigarrenak, Gipuzkoako
lurretan bizileku hartu zutelarik.
Alfonso de Otazuk, berriz, hau esaten du:
?ahaide nagusien borrokek asko dute lurralde
hartako lur garaietan bizi ziren artzainen
eta abeltzainen herri baten ?oñaztarren?
eta kostaldean bizi zen merkatari
eta marinelen herri baten ??itsas jendea?,
Lope García de Salazarrek ganboarrei esaten
zien bezala? arteko liskarretik.?
Guztiarekin ere, aipatu ditugun autore
horiek ahaide nagusien borroken jatorriaz
ematen dituzten hipotesiek oinarri-oinarrizko
gako batzuk eskaintzen badizkigute ere,
azken biek batez ere, gatazka haren azalpen
oso baten baitan sartu behar dira. A.
Otazuk esana zuen Euskal Herriko ahaide
nagusien borrokek jaunen eta nekazarien
arteko borroka estaltzen dutela; E. Fernández
de Pinedoren ustez, borroka haiek zerikusia
zuten zailtasun ekonomikoak zituen
garai hark, Errekonkistaren gelditasunak
edo diruaren debaluazioak nekazariengan,
elizgizonengan edo jaunen klaseko beste
kide batzuengan sortua zuen gabeziarekin.
Izan ere, ahaide nagusien arteko borrokak
areagotu egin ziren nagusi zen taldearen
zailtasunak larritu egin zirenean,
euskal nobleziako familia taldeen errenta
mailak behera egin zuenean eta gizarte
osoak XIV. mendeko beheraldiaren ondorioak
jasan zituenean. Egoera horren baitan
kokatu behar da alderditan bildu ziren
leinuen jarduera; alderdi horiek modu jakin
batera kokatuta zeuden geografiaren
aldetik eta elkarren kontrako interes ekonomikoak
bide zituzten, baina, aldi berean,
elkarri aurre egiteko gauza ziren, bai alderdi
berean eta bai leinu berean ere, dela eliza
baten zaindaritza eskubideagatik, burdinola
batengatik, nekazarien errentagatik, udaleko
ofizioengatik?
Baldin eta ?ahaide nagusien borroka?
ulertu behar bada zentzu zabalean eta
Azken Erdi Aroan Araban, Gipuzkoan eta
Bizkaian izan ziren gizarte gatazken aipamen
gisa, E. Fernández de Pinedok proposatuzuen bezala; baldin eta onartzen bada
gizarte gatazka piztu zuten arrazoiak XIV.. endeko ekonomia beheraldiak sortu zituela,
eta bereziki nagusi ziren taldeek beren
errenta mailari eusteko edo maila hori
gehitzeko erabili zituzten bideek; ez da gelditzen,
azkenik, ahaide nagusien borrokak
berak bere baitan biltzen dituen liskar mailak
definitzea eta liskar horien bilakaerak
eta ondorioak euskal gizartearen bilakaeran
izan zuten eragina zehaztea baizik. J.
A. García de Cortázarrek hiru gatazka mota
bereizi ditu egoki oso: lehena, nekazaritza
inguruneko nobleek beren nekazariekin
zuten gatazka, gehiagotua baitzuten nekazariei
eskatzen zieten zerga kopurua XIV.. endeko beheraldiak eragin zizkieten kalteen
ordainetan; bigarrena, noble horiek
berek gizarte eta ekonomia baldintza berriak
aldezten zituzten hiribildu eta hirietako
biztanleekin zutena; hirugarrena, azkenik,
nekazaritza giroko nobleek beren artean
zutena.
Baina gatazkak definitze horrek, ordea,
ez digu ahantzarazi behar beste liskar batzuk
ere bazirela horietako gatazka bakoitzari
loturik ?hirietako leinuak nekazarien
kontra, hiribilduak beren lurren kontra, hiribilduetako
leinuak inguruetako beste hiribilduetako
edo nekazaritza inguruneko
leinuen kontra, hirietako leinuak herriaren
kontra, hermandadeak ahaide nagusien
kontra nekazaritza ingurunean eta hiribilduetan??,
eta horietako liskar bakoitzak
jakinarazten digu nagusi ziren taldeek, landa
giroan nahiz hiribilduetan, zer bide erabili
zituzten gizartean zuten goi maila mantendu
edo goratzeko. Jarraian, saiatuko naiz
gatazka horien ezaugarriak eta bilakaera
zehazten, jaunen erasoaren ikuspuntutik
lehenengo eta jaunen aurkako jazarraldiarenetik
gero.
Jaunen erasoa
1300 inguruan Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko
familia nobleek ziurtatua zuten beren
nagusitasuna ohiko bideei esker: ondareak
kontzentratzea ezkontza bidez eta
lurrak, auzo lurrak edo burdinolak indarrezhartuz, indarrez kenduz edo erosiz. Errentak
ugaritu egin zituzten, lur landuei beste
lur batzuk erantsiz, burdinoletan berrikuntza
teknikoak sartuz eta salerosketaren bidez,
bai orobat Errekonkistan parte hartuz.
Noble talde hori oso heterogeneoa zen,
gizon aberats gutxi batzuk nabarmentzen
zirela ?Haro, Velasco, Mendoza, Aiala, Gebara,
Salazar, arabarrak ia denak eta Gaztelako
gortean eragin handia zutenak?, baina
gehienak noblezia txikiko familiak ziren,
eta familia horietatik sortu ziren leinuetako
ahaide nagusiak, batez ere Gipuzkoan
eta Bizkaian. XIV. eta XV. mendean leinuak
elkarren aurkako bi alderditan bildu ziren:
oñaztarrak eta ganboarrak.
Leinu bakoitzak, I. Arocenak eta Caro
Barojak esan duten bezala, talde jendetsu
bat biltzen zuen, ahaide nagusi bat buru
zutela. Ahaide nagusi hori orobat zen leinu
horretako familia nagusiko buru, eta familia
horren oinetxeak eta dorretxeak, arbaso
komun batek sortuak, eta oinetxearen
toponimoari zegokion deiturak izena ematen
zioten leinuari edo leinu multzoari.
Beren ondasunez eta gizonengan zuten
eraginez, leinu horietako kideek leinua goratzen
laguntzen zuten, betiere ahaide nagusiaren
esanetara, hura baitzen familiaren
ondarea defendatu, administratu eta gehitzeko
ardura zuena, eta haren aginduz hasten
baitziren gerran leinuko eta leinu senidetuetako
kide guztiak.
Leinuetan biltzen ziren ez bakarrik maila
desberdinetan odol loturak zituztenak, baita
ere taldeko edo bakarkako mendetasun
lotura zutenak ere. Horietako lotura baten
bidez elkartutako batzuk menia eginak zeriztenak
ziren, gerran borroka egitearen
ordainez ahaide nagusiaren babesa izaten
zutenak. Babesa izaten zen beste lotura
mota bat, babesaren truke babestuak dirua
eman behar izaten zion ahaide nagusiari,
eta normalean indarrez ezarritako kopurua
izaten zen. Azkenik, ahaide nagusiari lotuta
egoten ziren baita ere justiziatik ihesi
babes bila zebiltzanak, nekazariek eta hiribilduetako
jendeek salatutako indarrezko
ekintzen egileak, alegia.
Demografiaren beheraldiak eta beheraldi
horren ondorioek, Errekonkista gelditzeak,
diruak izan zituen gorabeherek, nekazariak
pobretzeak, etab., kalte handia
egin zieten jaunen errenta iturriei. Ahaide
nagusiek eskura zituzten baliabide guztiak
erabili zituzten beren errenta mailari eusteko
eta errenta berriak eskuratzeko. Jaunek
beren arazoak nola konpondu nahi zituzten
erakusten zuen lehen ekitaldietako bat
Arriagako kofradiaren desegitea izan zen.
Arriagako edo Arabako Kofradia zeritzan
jaunen erakunde hori, bere baitan Arabako
aberatsak eta aitoren semeak biltzen zituena,
1322an desegin zen.Bilkura haren ondoren egin zen agiriak
erantzunen lehen bilduma bat jaso zuen.
Erantzun horien helburu nagusia jaunek
aldez aurretik zituzten pribilejioak gordetzea
izan zen, eta, bereziki, salbuetsiak zirela
onartua izan zedin, alegia, legearen
aldetik zuten estatus pribilejiatua mantentzea.
Bigarren helburua nekazariak beren
lurretara atxikitzea lortzea izan zen, erregearengandik
lortu baitzuten jaunen lurretatik
ihes egiten zuten nekazariak esesteko
eskubidea, Arabako aitoren semeek luzaroan
iritsi nahi izan zutena eta Alfontso X.ak
1258an ukatua. Azkenik, mendia eta basoa
ustiatzeko eskubide berriak lortu zituzten,
bai eta burdinolak ustiatzeko monopolioa
ere, aurreko eskubide horien ondorio zuzena
baitzen. Bilduma horretan agertzen ez
bazen ere, aipatutako erantzunak bezain garrantzitsua
izan zen jaunak gauza askotan
ados ez zeudela agerian gelditu izana, errentak
jaitsi ahala ezadostasun horiek areagotu
egin baitziren, bai eta talde desberdinen
arteko norgehiagoka ere, azkenean aberatsek,
odolezko loturen bidez elkarri oso atxikiak
baitziren, talde barruko mailaketa bat
indarrez ezarri zutelarik, Arabako aitoren
seme txikiak bertan behera utzirik.
Beste noble taldeek antzeko baliabideak
erabili zituzten Euskal Herriko gainontzeko
lurraldeetan XIV. mendean. Baliabide
horiekin batera, XIV. mendeko azken hogeita
bost urteetatik aurrera oinordekotza
erabili zuten batez ere, hala, ?que el linage
que desciende e descendiere de aqui adelante
?Pedro González de Mendozak zioen
bezala? sea mas rico e mas onrrado e
aya mejor en que se mantener et porque por
el departimiento del patrimonio se menguan
e perecen muchas veces los linages, por ende
nos queriendo que el nuestro linage non semengue nin se consuma por esta razon??.
Baina nobleek egin zituen ahaleginen helburu
nagusia errenta berriak bilatzea izan
zen, horretarako hiru diru iturri nagusi izan
zituztelarik: koroari eginiko zerbitzuen truk
erregeak emandako sariak, hiribilduetan
bizileku hartzea eta, beraz, ekonomia baliabide
berrietatik hurbilago egoteko aukera
eta nekazariei egiten zieten presioa gehitzea.
Jauntxoen klaseko kide goi mailakoenak
erregeari atxikita egoteak etekin handiak
ekarri zizkien. Arabako aberats haiek
S. de Moxók noblezia berria izendatu zuen
horren ordezkari berezkoak ziren; Gaztelako
erregeek oso begiko izan zituzten
mende batez, erregeengandik opari asko
jaso zituzten dirutan eta bereziki lurretan,
eskubideetan, gizonetan eta eskumenetan.
Dohain eta opari horien bidez, jaun horiek
ez bakarrik ugaritu zituzten beren diru sarrerak,
areagotu zuten orobat beren eragina
eta aginpidea Euskal Herrian ?Araban,
adibidez, erregeek lurraldearen %80 nobleei
eman zieten?, eta koroaren mendeko beste
lurralde batzuetan.
Ez dira saihestu behar erregeak sortu
zituen zerga berrietatik zetozen nobleen
diru sarrera berriak. Erregeak zergak igo
izana jaunen interesen kaltetan izan zen,
batak zein besteek zergadun berengandik
hartzen baitzituzten errentak. Bataren eta
besteen elkarren kontrako intesen arteko
gatazka hori konpontzeko, erregeak zerga
jakin batzuk eman zizkien jaunei, barruti
jakin bateko alkabala zergak, bereziki; erregeak
zergarik eman nahi ez bazien, jaunek
indarrez kentzen zizkioten zerga horiek
koroari. Alkabalari dagokionez, hura baitzen
Gaztelako monarkiaren diru iturri nagusia,
jaunek, laiko zein elizako, zerga horri soldaten bidez ateratzen zizkioten etekinak.
Nekazaritza inguruneko nobleziaren zati
batek hiribilduetan bizileku hartzea erabaki
zuen, eta bizileku hartzearekin batera
merkataritzatik, burdinoletatik eta administrazioan
lan egitetik zetozen diru sarrerak
beretu nahi izan zituen. Ondo ezaguna da
Lope García Salazar lehenak bere semeari
eman zion aholkua, ?desiendole que se
avaxase a la mar quanto podiese, ca en ella
fallaria siempre conducho?; gure ustez
García de Salazarrek merkataritza eta meatzaritza
aipatzen zituen esaldi horretan, XV.. endean bi jarduera horiek garapen handia
izan baitzuten, eta Salazartarrek mearen
monopolioa baitzuten Somorrostron,
leinu horrek bizilekua zuen oinetxean. Era
berean, bere kontakizunean, Lope García
de Salazarrek kontatzen du nola kostaldeko
hiribilduetako leinu nagusietako kideek
sari gisa, erosiz edo indarrez harturik kargu
jakin batzuk beretu zituzten: alkate, ibar
jaun, preboste, elizako errenten hartzaile,
etab.
Baina nekazaritza inguruneko nobleziaren
zati batek hiribilduetan bizileku hartu
izanak eragin handia izango zuen, dudarik
gabe, etorkizuneko gizartean eta politikan.
Prozesu hori XIV. mende laurdenetik erdira
azkartu bide zen, eta leinuetako buru batzuk
izan zituen eragile, eta, bereziki, jatorrizko
oinetxetik bota zituzten noblezia txikiko
familietako bigarren mailako kideak,
nekazaritza ingurunean izan zituzten liskarrak
hiribildu barrura eraman zituztelarik.
Noble horiek hiribilduetan bizileku hartu eta
ekonomia jarduera berrietan lehiaz parte
hartzearekin batera ?Legizamondarrak Bilbon,
Iruñatarrak Gasteizen?, pixkanakapixkanaka
etorri berriek hiribilduetako familia
nagusiekin bat egin zuten, eta era
horretara, edo erosketaren edo oparien bidez
hiribilduko familia horiek noble maila
iritsi zuten ?Arbolantxa Bilbon, MaturanaGasteizen?. Nekazaritza girotik etorritako
noble horien presentzia berehala nabaritu
zen hiribilduetako udaletan, hainbesteraino
non batzuetan bai baitzirudien kausaondorio
harreman bat zegoela haien bizileku
hartzearen eta udalbatzen kontrolaren
artean. Nolanahi ere, XIV. mende bukaeraz
geroztik garbi ikusten zen talde oligarkiko
bat osatzen ari zirela, aginpidean iraungo
zuena, ez bakarrik XV. mendean, baita
hurrengo mendeetan ere. XV. mendean
zehar, hermandadeetan buru zeudenez, hermandadeen
garaipenari esker noble horiek
eragin handia izan zuten Batzar Nagusietan.
Guztiarekin ere, jaunek gehien erabili
zuten baliabidea nekazariei presioa egitea
izan zen, ordainketa derrigortuaren tasa gehitzea,
alegia, eta hura izan zuten, ziur asko,
epe laburrera eta epe erdira diru iturburu
nagusia. Presio hori bi eratakoa izan zen:
ohiko zergak eta errentak igotzea eta zerga
eta errenta berriak indarrez ezartzea. Lehenengo
kasuaren adierazgarri, aski da Oñatiko
konderriko eta Leintzeko lurretako
adibideak aipatzea, jaunari dirutan aspalditik
ordaindu behar izaten zizkioten kopuruak
hauek zirela:?veynte e quatro mrs.. otros treinta e siete de la moneda vieja?,
eta lehenengoak bihurtu zirela ? en un florin
de oro de la ley e cunno de Aragon e
por los dichos treinta e siete, una dobla de
oro de la banda castellana?, zeren eta, kondearen
iritzian, kopuru hura kalkulatu zenean
?fue e era muy baxa, porque era çierto
que a la sazon que se comenzaron a
pagar los dichos mrs. de moneda vieja cada
mr. era de plata, a lo menos de valor de un
sueldo??.
Baina nekazariek ez bakarrik ohiko zergak
garestiago ordaindu behar izan zituzten.
XIV. mende erdialdeaz geroztik, lehenengo
dohainak hartzearekin batera, jaunek
lanaren bidez ordaindu beharreko zerga
berriak eta gauzetan eta dirutan ordaindu
beharreko errenta bereziak ezarri zituzten,
eta horiez gainera, erregeari kendutako
zergak neurriz gain biltzen zituzten, jaunen
monopolioak garatzen zituzten, jaunaren
lurrak errentan indarrez hartzera behartzen
zituzten nekazariak, azienda eta lehen emaitzak
lapurtzen zituzten, ordu arte komunitateek
ustiatzen zituzten auzo lurrak indarrez
beretzen, etab? Bide horietako bakoitzari
buruzko lekukotasunak oso ugariak
dira hiru lurraldeetan, eta nekazariek salatzen
zituzten ?los agravios e synraçones?
e tomas? e fuerças?e otros desafueros?,
orain arte adierazi dugun jatorri eta helburu
bera zutenak.
Jauntxoek berehala jo zuten indarkeriara,
ez bakarrik nekazarien kontra, baita elizgizonen,
hiribilduen eta beren parekoen
kontra ere. Leinu eta nobleen alderdien
arteko borroka, oñaztarren eta ganboarrenartekoa, beren klasekoei ondasunak kentze
hura, alegia, ez zen, beraz, interpretazio
horretan, beren errenten jaitsiera konpontzeko
beste bide bat baizik, beste katebegi
bat besterik ez gizartean zuten nagusitasunari
eusteko sortu zituzten borroken
katean.
Gertakizun odoltsuen katea, Lope García
de Salazarrek zehatz-mehatz kontatua,
Euskal Herri osora zabaldu zen, haran bakoitzera,
eskualde bakoitzera, lurralde bakoitzera
eta batez ere Gipuzkoara eta Bizkaira,
agian Arabako jaun handien interesak
ez zeudelako haien jatorrizko jaurrerietan
bakarrik, areago ordea beste lurralde
batzuetan eta beste jarduera batzuetan. Aitzitik,
Bizkaiko eta Gipuzkoako jaunek beren
lurrak eta beren ondasunak zituzten diru
iturri bakar, eta ez beren mendekoen kopurua,
eta ez hartzen zituzten errentak ziren
Arabakoenekin konparagarriak. Oñaztarren
eta ganboarren arteko borroka nagusiak
ahaide nagusi garrantzitsuenei zegozkionak
ziren: Aguraingo kondearen eta
Oñatiko kondearen arteko borroka, Abendañotarren
eta Mujika-Butrondarren artekoa,
Salazartarren eta Marroquinestarren
artekoa, Olasotarren eta Lazkanotarren artekoa,
Baldatarren eta Loiola-Enparandarren
artekoa, etab.? Nolanahi ere, borrokak izan
ziren baita ere aipatutako leinu horien eta
beste leinu maila apalagokoen artean ?Aialatarrak
Ospinestarren kontra?, bai eta leinu
bereko kideen artean ere. Gaztelako
noble batzuek ere esku hartzen zuten, zuzenean
edo zeharka, borroka horietan
?gogora bedi Haro eta Trebiñoko kondeen
arteko liskarra?; beste batzuetan, borroka
horiek probintzia bakoitzaz haraindi zabaltzen
ziren, esate baterako, Abendañotarrek
eta Aialatarrek Orozko harana nork beretuko
egin zuten borroka, edo Lazkano,
Gebara eta Aialaren arteko borrokak Gipuzkoako
eta Arabako ekialdeko lurrak beretzeko.
Borroka horiek batzuetan aurrez
aurreko guduak izaten ziren, baina gehienetan
matxinadak, iskanbilak eta zigorrezko
edo mendekuzko erasoak izaten ziren, erreketak,
lapurretak eta hilketak egiteko helburua
zutenak eta talde txikiek eginak;
borroka horiek izaten ziren, gainera, odoltsuenak.
Ahaide nagusien borrokak ez ziren nekazaritza
ingurunean bakarrik izan, hiribilduetan
ere izan zen borrokarik. Noblezia
txikiko leinuek hiribilduetan bizileku hartu
zutenean harresi barrura ekarri zituzten landako
liskar, gatazka eta elkarren arteko
ezinikusiak. Hiribilduek, beraz, ahaide nagusien
borrokan parte hartu zuten eta borroka
horien ondorioak jasan behar izan
zituzten: Arrasate, Otxandio, Gernika eta
Mungiak, adibidez, ahaide nagusien erasoak
jasan behar izan zituzten. Nolanahi ere, era
askotako loturak izan ziren ahaide nagusien eta hiribilduen artean: batzuetan, I.
Arocenak dioen bezala, lotura berezi bat
zegoen hiribildu baten eta ahaide nagusi
baten artean ?Baldatarrek Azkoitiarekin,
Olasotarrek Elgoibarrekin?; beste batzuetan,
hiribilduak alderdi baten aldekoak ziren
?Bergara oñaztarren aldekoa, Deba eta Arrasate
ganboarren aldekoak? edo ez alderdi
bati ez besteari atxikita zeuden ?Bilbo,
Gasteiz?, baina beren baitan sortu ziren
alderdiak Lur Zabalekoei atxikita zeuden:
Bilbon Legizamondarrak oñaztarrak ziren,
Zurbarandarrak, berriz, ganboarrak.
Bestalde, alde batera utzita alderdi batekiko
zein bestearekiko atxikimendua, alderdi
bakoitza bitan banatzeak oso egoera
nahasiak sortzen zituen. Oñaztarren edo
ganboarren hiribilduetan, liskarrak izaten
ziren alderdi nagusi bereko bi alderdiren
artean ?Bergarako Ozaetatarrak eta Gabiriatarrak
oñaztarrak ziren, Bañeztarrak eta
Guraiatarrak, berriz, ganboarrak?, eta inongo
alderdiri atxiki gabeko hiribilduetan gauza
bera gertatzen zen. Kasu batean zein
bestean, udaleko aginpidearen banaketak
eta ekonomia jardueren kontrolak sortzen
zituen liskarrak. Guztiarekin ere, etengabe
gertatzen ziren kale iskanbilek, lapurretek,
hilketek, etab? islatzen zuten etsaitasuna
gorabehera, bi alderdiek, era askotara elkar
harturik, hitzarmenak egin zituzten aginpidea
banatzeko, esate baterako, udalbatzako
ofizioak erdibanaturik, bizi ziren gizarteko
talde gidari bihurtzen zirelarik horrela,
Soledad Tenak Gipuzkoari buruz adierazi
duen bezala. Hiribildu barneko hitzarmen
horiek ekintza bateratu bihurtzen ziren,
baldin eta borrokatu beharra bazegoen
kanpoko etsaien aurka, adibidez, ahaide
nagusien aurka.
Jauntxoen aurkako jazarraldia
Ikusirik jaunen nagusikeriak ez zuela
ekarri ordainketa derrigortuaren tasaren
igoera, lapurretak eta pertsonen aurkako indarkeria
baizik, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko
nekazariak eta hiribildu eta hirietako
jende xeheak askotan jazarri ziren jaunen
kontra, noiz gogorrago noiz arinago, eta oro
har beren helburuak iritsi zituzten, lortu baitzuten
jaunek ekonomiaren beheraldia bitartean
ezarri zizkien betebehar astunenetatik
itzurtzea eta ahaide nagusiak, azkenean,
garaitzea.
Bai jaunen nagusitasunaren aldetik
?Araban handiagoa baitzen jaunen nagusitasuna?,
eta bai merkataritzak eta bigarren
sektoreak gizartean zuten garrantziaren aldetik
?sektore horiek garrantzitsuagoak baitziren
Bizkaian eta Gipuzkoan?, hiru lurraldeen
artean zeuden aldeek eragin handiaizan zuten horietako jazarraldi bakoitzaren
nolakotasunean, antolamenduan, eskarietan
eta baita azkenerako iritsi zituzten helburuetan
ere. Nolanahi ere, oro har, tokian tokiko
higikundeak izan ziren, bakezkoak,
beren eskariak bideratzeko herrietako eta
hiribilduetako udalbatzak baliatu zituztenak,
harik eta, lurralde bakoitzean hermandade
nagusiak sortu zirenean, eta hermandade
horien eraginez, higikunde horiek jaunei
indarrez erantzun zieten arte. Higikunde
horiek ez ziren, salbuespenak salbuespen,
bat-batekoak izan. Aitzitik, ondo antolatuta
bide zeuden, zeren eta, batzuetan udalbatzaren
eta bestetan hermandadearen azpiegituraz
baliaturik, gauza izan baitziren
biltzeko ez bakarrik nekazariak, eskulangileak
eta merkatari txikiak, baita apaizak eta
aitoren semeak ere, eta ez bakarrik hiribilduetakoak,
baita nekazaritza ingurunekoak
ere.
Jauntxoen aurkako jazarraldiak batez ere
XV. mendearen erdialdetik aurrera hartu
zuen indarra, hala diote behintzat garai
hartako lekukotasunek, gehienak hiribilduetakoak
direla. Hala ere, kasu bakoitzean
auzilariek aurkezten zituzten laido bildumak
garai hori baino lehenagoak ziren guztiak
??de tiempo inmemorial aca??, eta, beraz,
esan daiteke jazarraldia hasi zela XIV. mendean,
jaunen erasoa hasi zen urtean bertan,
kasu batzuetan egiazta daitekeen bezala,
nahiz hedatu, arestian aipatu dugun
garai horretan hedatu zen, hain zuzen hermandadeak
sortuz geroztik indarrak, dudarik
gabe, jende xehearen aldekoak izaten
hasi zirenean.
Lehenik, aipatu beharra dago, nahiz lekukotasunak
urriak diren, nekazariak
jaunen, hiribilduetako udalen eta erregearenerasoei jazarri zitzaizkiela, batetik, jauna
ukaturik baldin eta erregearen eskumenak
indarrez beretu bazituen, eta, bestetik,
indarrez eskatzen zitzaizkien errentak kentzea
eskaturik jaunari. Bi eskari horiek bereiziezinak
ziren eta horiek izan ziren halaber
Europan garai hartan izan ziren nekazari
higikundeen ardatz nagusia, eta horiekin
batera lurrak ere eskatu zituzten, eta,
bereziki, jaunen erasoaldia bitartean indarrez
kendu zitzaizkien eta XV. mendea bitartean
luberrituak izan ziren auzolurrak.
Nekazariak orobat jazarri zitzaizkien hiribilduetako
udalbatzei, haiek ere, jaunek bezala,
beren baldintzak ezartzen saiatu baitziren
auzolurrak ustiatzerakoan, beren barrutitik
pasa behar zuten salgaien joan-etorrian,
horniduran, zergetan, etab. Zerga bilketak,
izan udalbatzarenak edo izan erregearenak,
liskar handiak sortu zituen batzuetan.
Nolanahi ere, arestian esan dugun bezala,
nekazariak hiribilduetako jendearekin
elkar harturik ere borrokatu ziren jaunen
gehiegikerien kontra. Jauntxoen aurkako
jazarraldi gehienak hiribilduetan sortu ziren,
baina kontuan hartu zituzten nekazarien
eskariak, hala gertatu zen, adibidez, Araban.
Funtsean, eskariak arestian aipatu ditugun
berberak ziren: mendetasunetik itzurtzea
eta jaunek indarrez eskatutako zergak
kentzea. Liskar horien artean, besteak beste,
hiribildu batzuetako herritarrek beren
jauna arbuiatu zuten, hala, esate baterako,
Antoñanan, Enrike II.aren dohaina jaso eta
handik hilabetera, jaunak eskatu behar izan
zion erregeari berriz ere agindu ziezaiela
herritarrei bera onar zezaten; beste leku batzuetan
jauna auzitara eraman zuten besteren
eskumenetan eskua sartzeagatik ???avos Juan Lopes de Lascano fago vos saber
que el concejo? de la villa de Segura se me
enbiaron querellar e disen? que vos queriades
entremeter de faser execuçiones e
otras entregas en la juridiçion de la dicha
villa e su tierra e levar çiertos derechos de
las tales esecuçiones non devido non lo podiendo
nin deviendo faser???; edo jaun
baten eta hiribildu bateko herritarren artean
gatazkak izan ziren, hala Orduñan, Bernedon,
Santa Cruzen, etab.
Oso ugariak dira jaunek eskatutako zerga,
errenta eta zerbitzuek sorrarazitako liskarrak.
Adibidez, Aramaion, Euskal Herriko
bihotzean kokatutako arabar haranean,
Mujika-Butrondarrek ?? acostumbraban a
servir(se) dellos - de los vecinos- para edificar
e redificar los molinos e ferrerias que
eran dentro del dicho sennorio??, gauzetan
ordaindu beharreko errentak eskatzen
zituzten ?ahuntz bat, oilo bat, zazpi arra gari
eta anega bat olo?, eta ?avia entrado e
ocupado e tomado los dichos terminos e
exidos e veredas e cannadas e montes e prados
e pastos e aguas? non dando lugar a
que traxeran libremente sus ganados ?e se
aprovechasen de la dicha lenna e madera
e carbon ? nin menos dexando hazer edeficios
e molinos e ferrerias??. Markinan,
herritarrak Ugarte eta Barroetako leinuei
jazarri zitzaizkien, Xemeingo elizako hamarrenak
zirela eta. Leinuek bi dorre eraiki
zituztelarik, herritarrek eliza bat eraiki zuten
hiribilduaren barruan, eta hantxe ordaintzen
zituzten hamarrenak eta gainontzeko
parrokia eskubideak.
Hiribilduen eta jaunen arteko borrokek
ordu arte berezkoa izan zuten tokian tokiko
eremua gainditu zuten lehenengo hermandadeak
lurralde bakoitzean sortu zirenez
geroztik ?1394an Bizkaian, 1397an Gipuzkoan
eta 1417an Araban?. Nahiz 1463
arte, Enrike IV.aren bultzadari esker, hermandade
horiek ez ziren guztiz eratu, eta,
beraz, XV. mendeko lehenengo berrogeita
hamar urteetan hermandadeek ez zuten
jaunen aurrean eragin handirik izan, hiribilduak
erakunde horretaz baliatu ziren
jaunen gehiegikeriei aurre egiteko, eta haien
jarduerak lurralde bakoitza baketzeko ahaleginean
egin ziren aurrerakuntzak baldintzatu
zituen.
Atal honetan azpimarratu nahi dugu ez
hainbeste hermandadeek guztiz eratu arte
izan zuten bilakaera edo hermandade bakoitzaren
barne antolamendua, baizik eta
hiribilduetako oligarkiek hermandadeen zuzendaritzan
izan zuten gidaritza, Gipuzkoan
eta Bizkaian nabarmena izan zena. Hiribildu
bakoitzeko eta barrutietako prokuradoreak
biltzen zituen Batzar Nagusien bidez
hiru lurraldeetan oligarkiak gidari izan ziren,
eta beren interesak defendatu zituzten
eta jardun zuten bereziki ahaide nagusien
kontra, baina baita ere gizarteko talde baztertuenkontra ?gaizkileak, sorginak, juduak?.
Hermandadearen eta bere milizien gerizpean,
erregearen eta erregeak euskal lurraldeetan
zituen ordezkarien laguntzaz, hiribilduetako
jendeak jaunak garaitzera eramango
zituen bidean abiatu ziren. Oztopoz
betetako bidea izan zen hura, esate baterako,
Arrasateko erreketa izugarria edo ahaide
nagusiek 1456an Azkoitia, Azpeitia,
Deba, Mutriku, Getaria, Tolosa, Ordizia eta
Segurako hiribilduen kontra eta, bereziki,
ahaide nagusien aurkako borrokan gehien
nabarmendu ziren herritaren kontra jo zuten
erronka. Nolanahi ere, bide hura lautuz
joan zen erregearen laguntza tinkoaz.
Urte batzuk lehenago, 1449an, Joan II.ak
hiru lurraldeei agindu zien hermandadeak
berregin zitzaten, eta 1457an Enrike IV.ak
indar handiz eraso zien ahaide nagusiei,
haien dorretxe asko bota eta ahaide nagusi
batzuk Granadako mugara erbesteratu zituela.
Ordu ezkero, nahiz eta 1460an erregeak
barkamena eman zien ahaide nagusi
erbesteratu horiei, baldin eta hermandadeko
ordenantzak zin egiten bazituzten, hermandadeak
izan ziren nagusi eta jarraitu
zuten ahaide nagusien kontra legeak ematen
eta haien aginpidearen kanpoko ezaugarriak
botatzen.
Jauntxoek Araba osoa beretua zuten,
Gasteiz izan ezik, baina Arabako auzien
konponbidea Valladolideko Kantzileritzaren
esku zegoen, eta azkenean Arabako ?herrixka
harresidunetako? jendeek, nekazariek
eta aitoren seme txiki eskatzen arituak ziren
zuzenbidea iritsi zuten, XV. mendearen
bukaeran eta XVI. mendean zehar lortu
zutelarik jaunek aurreko aldian ezarri zituzten
errenta astunenetatik itzurtzea eta
jaunen mendetasunetik askatzea eskumena
kendu zieten kasuetan. Guztiarekin ere,
Araban ere, hermandadeak, ahula baitzen
oraindik, beste ahaide nagusiekin hitzarturik,
indarkeriazko ekintza batzuk egin zituen,
hala nola Juan de Lazkano hiltzea eta
Kontrastako hiribilduan gizon horrek zuen
dorretxea 1479an botatzea.
Azkenik, hiribildu barneko jende xeheak
udalbatzetako ofizioak kontrolatzen
zituzten oligarkiako taldeei egin zizkieten
jazarraldiak era askotakoak izan ziren, hiribildu
bakoitzeko egoeraren araberakoak
?hiribilduaren barruan alderdiak egotea edo
ez egotea, edo herritarrak horietako alderdiren
bati atxikita egotea edo ez? bai eta,
ziur asko, hiribilduen eta ahaide nagusien
arteko borroken araberakoa ere. Hala eta
guztiz ere, batzuetan herri xehearen eskariak
Europako beste hiribildu eta hirietakoen
antzekoak izan ziren. Kasu horretan,
Gasteizkoa da adibiderik garbiena.
1423an, azkenean Aialatarren eta Callejatarren
arteko hitzarmena lortu zuten ordenantzak
idazten ari zirela, eskulangileak Aialatarrekinelkartu ziren eta aintzat hartu zituzten
beren eskariak; eskari horiek, ordenantza
horietan azkenik sartu zituztenek,
hiru ardatz nagusi zituzten: hiribilduko zuzenbidea
indartzea, eskulagileen eta merkatarien
ohiko jarduerak bermatuta egon
zitezen, zeren eta ? ?por no andar los
omnes seguros en sus mercaderias e negoçios
por miedo de sus cuerpos e por no
trabajar en sus labores e ofiçios vanse los
omnes desamparando la dicha villa?; hiribilduko
bizitzan gehiago parte hartzea,
herritarren biltzarraren bidez gobernu
erakundeetan herritar gehiago egon zitezen
saiaturik; eta zergari buruzko erreibindikazioak,
ahaltsuen iruzurra kontrolatzeko eta
hiribilduan egiten ziren banaketei buruzko
erabakiak hartzerakoan udalak gehiago
parte har zezan lortzeko. Hala ere, nekazariek
beren helbururen bat lortu bazuten,
hiribilduetako herri xeheak ez zuen ezer
lortu eta gatazka hura udaleko gobernua
monopolizatzen zutenek irabazi zuten.
Izan ere, hiribilduetako udalak kontrolatzeko
lehian ari ziren talde oligarkikoek
lortu zuten gailentzea ez bakarrik ahaide
nagusiei, baita herri xeheari ere. Talde gisa
sendotuz joan ziren ahala eta koroaren laguntza
tinkoari esker, Errege-erregina Katolikoen
laguntzari esker bereziki, talde
horiek, azkenean, nagusitasuna lortu zuten;
errege-erregina katolikoek euskal lurraldeak
baketu baitzituzten azkenik, hirietako alderdiak
deseginez eta hiribilduetako talde oligarkikoek
hermandadeen zuzendaritzatik
egiten zituzten ekintzak akuilatuz. Erregeerreginak
zein oligarkiako taldeek erabili
zuten baliabideetako bat udal erreforma
izan zen, Gasteizen 1476an hasi eta hasieran
Bizkaiko hiribildu guztietara, Gipuzkoako
lau hiribildutara ?Arrasate, Azkoitia,
Elgoibar eta Mutriku? eta, besteak beste,
Logroño eta San Vicente de la Barquerara
zabaldu zena. Hauek izan ziren erreforma
horren zutabe nagusiak: gobernu erakunde
berri mugatu bat sortzea, udala; botoak
zakuan sartu eta gero zenbatuz aukeratzen
zituzten eta aginpide betearazlea zuten ofizialen
kopurua murriztea; eta ofizio berri
bat sortzea ?diputatuarena?, petxadunen
erreinbindikazioei erantzuna emateko, nahiz
eta petxadunen artean soil-soilik ? los
mas ricos e abonados e de buena fama e
conversaçion? lortu zituzten kargu horiek.
Erreformaren ondoren lehengo berek
jarraitu zuten, beraz, udaleko gobernuan
gidari. Ahaide nagusien instituzionalizazio
bat ere izan zen azkenean, Bizkaiko hiribilduetan
adibidez, nahiz han erreforma
hori ez zen indarrean jarri. Instituzionalizazio
horrek esan nahi zuen oñaztarren eta
ganboarren alderdiek karguak erdibanatzen
zituztela, horrek eragina izan zuelarik ez
bakarrik hiribilduetan, baita jaurerriko ofizialengan
ere.