Historia»Erdi aroa - Ekonomia
Merkataritza XI-XV. mendeetan
Merkataritza Euskal Herriko ekonomia
ekimen garrantzitsuenetako bat izan zen
XIV eta XV. mendeetan; merkataritzaren
bidez bere kokagunea ?alegia, Pirinioetako
ertzaren eta Bizkaiko golkoaren arteko bidegurutzea?
baliatzen zuen, eta, era horretan,
itsasaldeko elikagai defizit betikoa gutxitzen.
Nolanahi ere, hiru espazio guztiz
desberdinak bereiz daitezke jardun honetan.
Hasteko, herri mailako merkataritza bat
aipa daiteke, batez ere hiriguneak hornitu,
eta haien eskulanak merkatura bidean jartzea
helburua zuena. Nolabaiteko garrantzirik
zuten hirietan, eskulangile txikien
dendetara eta merkatari espezializatuenetara
?harategietara, adibidez? biltzen zen, eta
orobat eguneroko merkatura. Aitzitik, hiri
txikietan, eta eskulangile gutxi zirenetan, garrantzi
handia izan ohi zuen asteroko merkatu
egunak, eta egun horixe bihurtzen zen
herriko merkataritzan ardatz nagusia.
Markataritza harremanen bigarren barrutia
eskualde mailakoa zen, eskualdeko soberakinen
esportazioan eta eremu batzuetan
falta ziren gaien inportazioan oinarritzen
zena. Euskal Herriaren kasuan, horren
adibide argiak dira Nafarroako eta Errioxako
ardoaren kostaldeko merkaturatzea, eta
Añanako Gesaltzako gatzarena; Baionatik
eta bizkaitar eta gipuzkoar kostaldetik zetorren
arrainaren salmenta barrualdean;
edota burdinaren merkaturatzea.
Azkenik, nazioarteko merkataritzan
Euskal Herriak izan zuen esku hartzea nabarmendu
behar da. Erdi Aroaren erdialdera
azokek ?merkatari bilkura handien
gisakoak ziren, urtean behin edo bitan egiten
zirenak?, monopolizatu zuten merkataritza
honen parte handi bat. Euskal Herrian
berandukoa da azoken fenomenoa
?lehen azokak Nafarroan egin ziren, hain
justu Lizarran eta Tuteran, 1251tik aurrera,
baina kostaldeko probintzietan, Balmasedako
eta Urduñako azoka baimenak ez ziren
1288 arte lortu?, eta ez zuten inoiz paper
erabakiorrik jokatu euskal lurretako
merkataritzan. Hala ere, hori ez zen oztopo
gertatu Euskal Herria nazioarteko merkataritzan
sar zedin. Izan ere, batez ere XIV.. endetik aurrera, euskaldunek oso pisuhandia izan zuten itsas garraio eta merkataritzan,
Atlantiko nahiz Mediterraneo aldean.
Hain zuzen ere, nazioarteko merkataritza
handiak izan zituen aldaketarik sakonenak
XI-XV. mende bitartean, eta horretxen
bitartez hiru aldi handi bereiz daitezke,
oso argi. Lehenak XI. eta XII. mendeak hartzen
ditu; hurrena XIII. mendea da, aldaketa
handiak gertatu baitziren mende horretan,
euskal merkataritzaren itsasoko zabalkundearen
aitzindari izango zirenak, eta merkataritza
trafikoa izugarri areagotu zutenak;
eta, azkenik, XIV. eta XV. mendeak, zeinetan
iritsiko baita gorenera nazioarteko
proiekzio hori.
Hainbat ikuspuntutatik azter daitezke
aldi horien arteko aldeak: aurrena, XI. eta
XII. mendeetan, lehorreko bideetatik egingo
da batez ere salgaien trafikoa, eta Behe
Erdi Aroan berriz itsas trafikoa izango da
nagusi. Bigarren ikuspuntu batetik, garraioaren
garestitasuna zela-eta, lehen aldian
ohiko ziren salgaiak pisu gutxikoak izatera
igaro ziren, txikiak neurriz eta prezioz garestiak.
Alabaina, itsas merkataritza zabaldu
zenean, asko merkatu ziren joan-etorriak,
eta era horretan neurri handiagoko salgaiak
hasi ziren mugitzen, prezioz merkeagoak
zirenak eta bezero gehiago zituztenak. Eta,
azkenik, Euskal Herriaren kasuan, aldaketa
sakon bat gertatuko da salgaien trafikoan.
XI-XII mendeetan ekialde-mendebal norabideko
ardatz batek bideratzen zuen merkataritza,
Santiago Bidetik barrena, Gaztelako
Meseta eta Europako gainerako lurrak
lotuz, Araba eta Nafarroan zehar. Baina XIV
eta XV. mendeetan ipar-hegoalde zen merkataritzaren
norabide nagusia, itsasaldea eta
barneko lurrak lotzen zituena beraz; kasu
horretan, gainera, bikoitza zen ardatza. Lehen
ardatzak bizkaitar kostaldea eta Gipuzkoako
mendebaleko eremua hartzen
zituen, eta, Araban barrena Meseta aldera
luzatuz, Burgos zuen gune nagusia. Bigarren
ardatza, berriz, Baionatik eta Gipuzkoako
ekialdeko kostaldetik abiatzen
zen, eta gero, Iruñetik igaro ondoren, Nafarroatik
jarraitzen zuen, Ebroko ibarraren
aldera.
Merkataritza XI eta XII. mendeetan
1000. urte inguruan, Astorga eta Bordele
lotzen zituen galtzada erromatarra ?Antoninoren
Bidearen Iter XXXIV delakoa
(K.o. III. m.)? Euskal Herriko komunikazio
bide eta merkataritza ardatz nagusi bihurtu
zen. Nolanahi ere, aldaketa batzuk egin zitzaizkion
jatorrizko ibilbideari, eta Santiago
Bide izateko moldatu zen.
XI. eta XII. mendeetan barrena hirigune
sail bat sortuko da Bidearen inguruetan
?Lizarra (1084), Zangoza eta Gares (1122),
Iruñeko San Zernin burgua (1129), Elo
(1149)?; hirien foru gutunetan gauzatuko
da haien merkataritzarako joera, gutunaren
arabera libre geratzen baitziren zerga zenbaitetik,
hala, trukeen eta salgaien joan-etorrien
gaineko lezda edo portazgo-tik; joera
hori ageri da orobat hiri barnean azokak
sortzeko eta arautzeko prestatu ziren arautegietan
?San Zerningo foruak (1129), eta
Lizarrakoak (1164)?.
Antso Ramirezen erreinaldian (1076-
1094) Iruñeko hirian jasotzen zen muga
zergaren bidez XI. mendeko merkataritza
harremanak nolakoak ziren jakin dezakegu.
Mota askotako salgaiak izaten ziren: batzuk
Iruñeko merkatua hornitzeko ekarriak,
hala nola burdina eta burdinezko gauzakiak
?arabarrak segur aski?, eta kalitate ertaineko
eta apaleko ehunak; beste batzuk, berriz,
beste eskualde batzuetara esportatzekoak
?azienda eta aziendaren eratorriak,
zerrikia esaterako?; eta luxuzko gaiak, hala
Bruselako ehunak edota Sortaldeko eskulanak,
urrezko diruak, zaldiak, espeziak, eta,
oro har, nazioarteko merkataritza handian
ohiko ziren salgaiak.
Lehorreko komunikazio bideekin batera,
XII. mende erdialdeko hamarraldietan,
emaitza gisa kontinentearen Atlantikoko
alderdiaren bat-bateko zabaltzea ekarriko
duten baldintzak sortuko dira Europa mendebalean.
Baiona izan zen, euskal kostaldean,
prozesu horren aitzindari, batez ere
1122tik aurrera, urte hartan zerga salbuespenezko
gutun bat eman baitzitzaion; haren
bitartez gaboteriako arrantzara eta itsasmerkataritzara bideratzen zen hiriko ekimen
ekonomikoa.
Hortik abiatuta, kostaldea baliatzeari eta
itsasoa ustiatzeari ?arrantza helburuekin,
hala, bale harrapatzea? loturiko ekonomia
dinamika baten gune nagusi bihurtuko da
Baiona, eta Kantauriko kostalde osoan izango
du eragina. Lapurdiren eragina inguruko
eremuetan nabarmendu zen aurrena, gipuzkoar
kostaldean, eta, zehatzago, Kontxako
badian; izan ere, bizigune txiki bat
sortu zen han, Urgull mendiaren inguruan,
XII. mendean, Gaskoiniako etorkinez osatua
zati batean.
Bizkaiko Golkoan sorturiko ekonomia
eta merkataritza aprobetxamendu aukera
berriez ohartzeak, eta horrekin batera XII.. endearen erdialdetik aurrera salgaien eskaera
motak izandako aldaketek, 1180. urtean
Donostiari pribilejioko foru gutun bat
ematera bultzatu zuten Antso VI.a Jakintsua.
Donostiako foruaren ataletan antzematen
denez, harekin guztiarekin itsasora heltzeko
bidea bihurtu nahi zuen Donostia Nafarroako
erregeak, donostiar portuan deskargaturiko
salgaiei, Iruñerako baldin baziren,
salbuespenak eta abantaila fiskalak ematen
baitzizkieten.
Horrez gainera, kontuan izanik merkatari
trukeetako salgaien, edota haien biltegietan
gordetzearen gaineko muga zergak
?hostalaje zuen horrek izena?, argi ikusten
da, bai Donostiako foruan, bai Lizarrako
1164ko foruan, aldatzen hasi zela salgaien
eskaera XII. mendearen erdialdean, eta,
horren ondorioz, baita salgaien nolakotasuna
ere. Oraingoan kalitate ertaineko salgaiak
nagusitzen dira ?animalia basatien
larruak, lihozko edo artilezko ehunak, era
askotako meak?, prezioak neurketa banakoak
erabiliz ezartzen zaizkienak gainera,
hala adibidez fardelak?troseles?, kintalak,
ehunekoak edo dozenak. Horren guztiaren
bitartez, agerian geratzen da gora egin
zuela trukean erabiltzen ziren salgaien bolumenak,
eta gero eta gehiago erabiltzen
zirela balio gutxiagoko eta tamaina handiagoko
salgaiak, alegia, XI. mendekoak baino
pobreago, baina askoz ere ugariago ziren
erosleentzat. Merkataritza harremanen
eredu berri honek ez zuen ez errentagarritasunik
ez bideragarritasunik izango garraiatze
kostuak asko jaitsi ez balira, eta horixe
lortu zen hain zuzen ere itsas merkataritzaren
zabalkundearen bitartez.
XIII. mendean aldaketa asko eta sakonak gertatu ziren penintsulako Erdi Aroko gizartean. Horien artean, faktore erabakiorrak izan ziren, bai hirien hazkundean bai zenbait herritako azoka eta merkatuen ugaleta,
tzean, alde batetik biztanleen kopuruaren
hazkundea eta, bestetik, nekazarien lanaren
bidezko zerga ordaintze antzinakoaren
ordez, zerga berriak sortzea, gauzaki nahiz
diruzkoak.
Horrekin batera, Errekonkistak izugarrizko
aurreramendua egin zuen XIII. mendean;
Hegoaldeko Mesetaren gainean gaztelarrek
zuten nagusitasuna sendotu zuen horrek,
eta, 1224-1264 urte bitartean, Andaluzia
Betikoaren okupazioa ahalbidetu. Horrez
gainera, aurreramendu horrek berorrek Gibraltarko
itsasadarraren bidea zabaldu zien
kristau herriei, eta era horretan asko erraztu
ziren Atlantikoaren eta Mediterraneoaren
arteko itsas harremanak.
Gaztelako ardi azienda ere asko hazi
zen aipatu berri den hedatzearen ondorioz.
Prozesu hori sendotu egin zen 1273an,
azienda jabe handien interesak zaintzeko
helburuaz, Mesetako Kontseilua sortu zenean.
Flandriako ehungintza guneen eskaera
gero eta handiagoarekin batera gertatu
zen Gaztelako ardi aziendaren hazkunde
hori; gai mota berriak, arinagoak, eskatzen
hasi ziren Flandriatik, kalitatez apalagoak,
ile laburragoak eta ez hain sarriak erabil zitzaketenak,
eta ezaugarri horiek bete-betean
zituen Gaztelako artileak.
Europako Atlantiko aldearen zabaltzeari,
hazkunde demografikoari eta merkataritza
trukeen garapenari, artilearen merkaturatzeko
aukera berriak eransten bazaizkie,
aise ulertzen da zergatik zuen halako
interesa Gaztelako monarkiak Kantauri aldera
zabaltzeko bere erreinua; hori delapribilejiozko foru gutunak bultzatu zituen,
bai euskal kostaldeko zenbait biztanleria
gunetan ?Hondarribia (1203), Getaria
eta Mutriku (1209), Bermeo eta Plentzia
(1263), Zarautz (1237)?, bai kostaldearen eta
penintsularen barnealdearen arteko komunikazio
bidean zeuden herriguneetan ?Balmaseda
(1199), Urduña (1229), Otxandio
(1254), Tolosa, Segura eta Ordizia (1256),
Arrasate (1260) eta Bergara (1268)?. Horrekin
guztiarekin, Euskal Herriaren bitartekaritza
papera bultzatu nahi zen hegoaldeko
eremu ekoizleen eta Europako iparraldeko
eskulangintza guneen artean; prozesu hori
gainera sendotu egingo zen 1296an Gaztelako
Marismako Hermandadea sortu zenean,
Gasteiz tartean zela, euskal eta kantauriar
hiriak biltzen baitzituen Gasteizkoak:
Santander, Laredo, Castro-Urdiales, Gasteiz,
Getaria, Donostia eta Hondarribia. Aldi
berean, Bizkaiko jaurerrian Bermeo finkatu
zen merkataritza eta arrantza gune nagusi
modura.
Bestalde, eta Donostiako gunea 1200.. rtean galdu bazen ere, beren erreinuarentzako
itsasoko irteera baten bila jarraitu
zuten Nafarroako agintariek. Dudarik ez da
Baiona ez zitzaiela leku ezezaguna gertatzen
nafar merkatariei, 1201. urterako Ingalaterrako
errege Joan Lur Gabeak baionesei
nafar merkatariak Baionan har zitzatela
agintzeak erakusten duen bezala. Une
horretatik aurrera, etengabeak izango ziren
nafarren eta baionesen arteko harremanak
Erdi Aroan zehar. Horrek ez du esan nahi
ordea erabiltzen ez zirenik Gipuzkoakoportuak, alderantziz baizik; Antso Azkarrak
ezarritako bidesariaren gehikuntza ??mala
tolta? deitua? Baztango Maian nola Lekunberrin
kobratzeak ?alegia, Iruñea Baionarekin
eta Donostiarekin lotzen zituen bideetan?
hori frogatzen du behintzat.
Itsasoko garraio eta merkataritzako jardunetan,
Bizkaiko Golkoan, itsasontzi eta
itsasgizon baionesak izan ziren aitzindari,
eta XIII. menderako gauza izan ziren ?Societas
Navium Baionensium? bezalako
elkarte bat sortzeko. Elkarri laguntzeko eta
irabaziak banatzeko elkarte bat zen; garai
hartan baiones itsasontziak Bordele aldera
jotzen zuten, eta, batez ere, Erroxela aldera.
Han eskualdeko hartako ardo preziatuak
hartzen zituzten, Flandriaraino eraman eta
han merkaturatzeko.
Bestalde, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostako
herriguneak berehala egokitu ziren bitartekaritza
jardun horiei, halako eran non
1266-1275. urte bitartean, Hondarribitik eta
Donostiatik zetozen itsasontziak sarritan
ikus zitezkeen Winchelseako ingeles portuan,
eta Londres bihurtu zen negozio gune
nagusia Ingalaterran gaztelar merkatarientzat.
Euskal portuetatik abiaturik egiten zen
merkataritza trafikoaren egitura antzeman
daitezke Donostia, Orio, Segura eta Oiartzungo
1293ko kontuetan, Gaztelako Antso
IV.aren garaian. Inportatzen zen gai ia bakarra
kalitate ertain eta apaleko oihala zen;
horretan paper nagusia izan zuten euskaldunek,
nahiz eta ez izan gaztelarren eta
Pirinioez bestaldekoenaren bezain garrantzitsua.
Bestalde, euskal merkatarien papera
garrantzitsuagoa zen salgaien esportazioan
eta, batez ere, burdinarenean.
XIV. eta XV.. endeetako hedapena
Erdi Aroko azken bi gizaldietan zabaldu
eta sendotu zen guztiz euskaldunen jarduna
Europako mendebaleko hirugarren
sektorean. Gauza bitxia bada ere, nekazaritzaren
eta sistema feudalaren krisi sakon
baten erdian gertatu zen hedapen hori;
horren agerraldi nabarmenenetako bat Izurri
Beltza izan zen, Europako kontinente osora
zabaldu zena XIV. mendeko erdialdeko
urteetan.
Nahasmendu garai horretan, merkataritza
izan zen krisiak gutxien eragin zuen
sektoreetako bat, krisiaren ondorioak horretan
ere antzeman ziren arren. Segurtasunik
gabeko egoera hartan arriskuak ugaritzea
izan zen burges sektoreen estrategia,
eta, hala, ondasun higiezinen, kapitalen
mailegu edota zerga alokairuetan egindako
inbertsioak areagotu zituzten.XIV. mendeko krisiak ordea beste ondorio
garrantzitsu bat ere izan zuen Bizkaiko
kostaldean. Izan ere, mendearen aurreneko
hamarraldietan foru gutun asko
eman zitzaizkien portu berriei: Bilbo (1300),
Portugalete (1322), Lekeitio (1325), eta
Ondarroa (1327). Beheraldi honek kostaldean
izan zuen lehen ondorioa Bermeoren
krisia izan zen, pixkana etorri zena, eta
Bilbori nagusitasuna eman ziona; hala, XIV.. ta XV. mendeetan Bizkaiko kostaldeko
merkatari portu nagusia bihurtu zen Bilbo.
Krisiaz gainera, euskaldunen itsasoko
hedapena baldintzatu zuen beste eragile bat
ere izan zen, Ehun Urteko gerra, ingeles eta
frantses monarkien artean. Gaztelaren eta
Ingalaterraren arteko politika eta merkataritza
harreman baketsuak aldatu egin ziren
Gaztelako erregetza Antso IV.aren esku
geratu zenean, hark, 1293an, aliantza bat
egin baitzuen Frantziarekin. Hala ere, XIV.. endearen lehen erdian, politika neutrala
bultzatu zuen Gaztelak, eta euskaldun asko
ibili ohi zen Londres, Southampton edo
Sandwichen, 1337an gerra hasi zen arte.
Ondorioak era askotakoak izan ziren
euskaldunen ekimenarentzat. Alde batetik,
merkataritza trafiko normala oztopatua geratu
zen, arerioen arteko borrokaldiak, itsasontziak
gerrarako erabiltzea, Flandriako
egonkortasun falta eta Mantxako itsasarteko
piratak zirela eta; horrek denak, itsas
aseguruen kontratuak garestitzea eta neurri
bereziak hartu beharra ekarri zuen, hala
nola baimen bereziak eskatzea, konboi armatuak
antolatzea, edota su etenak hitz hartzea,
Baionaren ?ingelesen mende? eta
Gipuzkoako eta Bizkaiko portuen arteko
harremanen mesederako. Baina, aldi berean,gerra eta gerraren irtenbidea ?ona
frantses eta gaztelar armadentzat? aukera
bikaina izan ziren lehiakideak ?Hansako
Ligako itsasontziak, adibidez, Ingalaterraren
aliatuak baitziren? Bizkaiko Golkotik kanporatzeko,
frantses kostaldean gaztelar koloniak
ezartzeko ?Arroxelan, Nantesen edo
Rouenen?, eta hainbat itun lortzeko,
Boulognekoa adibidez (1384-IX-14). Itun
horretan ingelesek gaztelarren nagusitasuna
ezagutu zuten Bruggeko merkataritza bidean.
XV. mendearen erdialdean, gatazkaren
amaierak, Gaztela eta Ingalaterraren interes
komun gero eta handiagoekin batera,
bi monarkien hurbiltzea ekarri zuen, eta
horrek hainbat itunen izenpetzea erraztu
zuen ?Westmister (1467), edo Londreskoa
(1482-III-9), Gipuzkoa eta Ingalaterraren
artean?, merkatari loturak estutu zituztenak.
Hori guztia, politikari dagokionez, Medina
del Campoko Itunarekin burutu zen (1489-
III-27), ingelesen eta gaztelarren arteko aliantza
bat, ia mende batez iraungo zuena.
Mende horietan zehar, trukean erabiltzen
diren salgaiei dagokienez, arau bertsuak
erabiliko ditu Pirinioen bi aldeetako
Atlantikoko merkataritzak. Hala, esportatzen
diren lehengaien artean ?kanpotik ekarrita?,
aipagarriak dira ardoa ?bai bertakoa,
bai Bordeleko eta Arroxelako portuetan ontziratua?,
fruitu lehorrak, gatza, eta batez
ere ehungintzarako produktuak. Alor horretan,
beste ororen gainetik, artilearen esportazioak
aipatu behar dira (Gaztelako
artilea batez ere, baina baita Nafarroa eta
Aragoikoa ere); horiei, bestalde, tindagaiak
?brasila, azafraia eta pastela?, olioa eta alunbrea
erantsi behar zaizkie. Berezitasun aipagarrienen artean, esan behar da Baiona
nabarmentzen zela Lauragaiseko (gaurko
Languedoceko) pastelaren esportazioagatik,
Tolosa eta Biarnotik igaroz, gero Bristola
eramaten zutena. Bizkaiko eta Gipuzkoako
portuetatik esportatzen ziren gaietan, berriz,
burdina eta burdinaren eratorriak ziren nagusi
?ferrak, iltzeak, aingurak, etab.?, Euskal
Herriko burdingintzaren sektore indartsuan
eginak.
Atzera Euskal Herrira ekartzen ziren
gaietan ehunak, garia, arraina eta era askotako
gauzaki landuak nagusitzen ziren, baina
aldeak zeuden eskualde batzuetatik besteetara.
Era horretan, Euskal Herriko itsasaldeko
herriak hornitzeko laboreak ekartzen
ziren, frantses kostaldetik batez ere;
Flandriarekin eta Ingalaterrarekin egiten zen
trukean oihalak etortzen ziren gehienbat;
azkenik, eztainua, beruna, arraina eta aleak
oso bigarren mailan geratzen ziren. Bizkaiko
Golkoan aritzeaz gainera, Andaluziako
Atlantiko aldean ere ibiltzen ziren euskaldunak,
batez ere Sevillan eta Cadizen; izan
ere, Mediterraneoko eta Kanariar uharteetarako
itsasketarako pausaleku ziren hiri
horiek, eta orobat euskal burdinaren merkatu
(Andaluzian, Guadalquivirren ibarreko
merkatuak monopolizatu zituen euskal
burdinak).
Andaluzian kokatu izanaren ondorioz,
eta italiar merkatariekin han lorturiko harremanak
zirela-eta, euskaldunak Mediterraneo
aldeko portuetara joaten hasi ziren XIV.. endean zehar. XV. mendean euskaldunen
lorpenek beste gatazka batekin izan zuten
zerikusia, Aragoiko Koroaren eta Genoako
Errepublikaren artekoarekin hain zuzen;
Mediterraneoko aleen salmenta nork menderatu
zen auzia. Etekin handia atera zuten
hortik euskaldunek, beren neutraltasuna
zela-eta, eta euskal itsasontziak gaboteriako
itsasketarako egokiak zirelako; era horretan
bi arerioen laguntzaile ibili ahal izan
ziren. Mediterraneoan, batez ere garraiatzaile
huts izan ziren euskaldunak, ?tramping?
itsasketa motan espezializatuak gehienbat,
alegia, ibilbide finkorik gabe, eta unean
uneko kontratatzailearen beharren arabera.
Egoera jakinak baliatzen jakiteaz aparte,
Europako hainbat lekutan beren kolonia
eta erakundeak (?Gaztelako Kontsulak?)
sortzea izan zen gaztelar eta euskal merkataritza
hazkundearen oinarrietako bat. Gaztelar
guztien ordezkaritzaz arduratzen ziren
magistratuak ziren kontsul haiek; haien interesak
zaindu eta aldeztu behar zituzten
Europako hirietako agintarien edo beste
merkatarien aurrean, eta gaztelarren artean
sorturiko auziei irtenbidea eman.
Lehenengo gaztelar kolonia, eta garrantzitsuena,
Bruggekoa izan zen, maila gorena
XV. mendean jo zuena. Han ere izan
ziren gatazkak ordea, eta 1455ean ?Bizkaiko
Nazioa? ?Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Santander,Asturias, Galizia eta Nafarroako merkatariak
eta gaiak biltzen zituen? koloniatik
bereizi zen; horrela amaitu ziren burgostarren
eta euskaldunen arteko arazoak.
Atlantiko aldeko beste gune garrantzizkoak
Anberes (1480), Nantes, Rouen eta Lisboa
izan ziren.
Mediterraneoan ere izan ziren gaztelar
koloniak eta kontsulak: Bartzelonan, Genoan
eta Nizan. Azkeneko honetan, Errege
Katolikoen erreinaldian zehar, kontsulak
erregearen funtzionario eta ordezkari diplomatiko
izateari eman zion lehentasuna, eta
bigarren mailan utzi zituen merkataritzari
buruzko gorabeherak. Aldaketa horrek ez
zien mesede egiten euskal marinelei eta
merkatariei, eta hori nolabait konpontzeko,
bizkaitarren eta gipuzkoarren kontsul karguak
sortu ziren. 1489an, adibidez, Siracusako
hirian, Juan de Zarauz izendatu zuten
kontsul. 1504an, Valentzian, Euskal Herriko
hamar bat patroi antzeko erakunde bat sortzen
saiatu ziren Pedro de Vidania azkoitiar
kontsularekin.
Euskal Herrian behar ziren hornigaiak
bertara iristea zen euskal marinelez eta
merkatariez osaturiko merkataritza sare
horren azken ondorioa. Izan ere, Lapurdi,
Bizkaia eta Nafarroako lurrak batez ere, ez
baitziren gauza biztanleen elikagai premiak
behar bezala asetzeko. Beraz, elikagaiak
kanpotik ekarri, eta lur barneko hiribilduetan
eta azoketan banatu behar ziren.
Hornigaiak eskuratu ahal izateko, monopolio
eta babes politika bultzatu zuten
hiriek. Monopolio politikaren helburua beharrezko
hornigaiak nola edo hala biltzea
zen ?indarra erabiliz, behar izanez gero?.Garraiorako bide finkoak ipini ziren eta
hirietan sartzen ziren mandozainak elikagaiak
ematera behartu ziren horretarako;
Bilbo eta Tolosako hiriak nabarmendu ziren
gehienbat politika horretan. Tolosa,
adibidez, Gipuzkoako kostaldearen eta
Nafarroako erreinuaren arteko merkataritza
bideak monopolizatzen saiatu zen. Protekzionismoaren
helburuak, berriz, kontsumoa
erraztea eta hirian ekoiztutako guztia saltzea
ziren, eta kanpoko konkurrentzia baztertzea
aldi berean. Hornidura segurtatu
ondoren, kontsumitzailea defendatzea zen
kontzejuko agintarien ardura nagusia. Horretarako,
ordenantzak argitaratzen ziren
espekulazio asmoko handizkako salmenta
debekatuz, birsalmenta mugatuz eta oinarrizko
elikagaien prezioak kontrolatuz. Aldi
berean, iruzurrari aurre egiteko neurriak
hartzen ziren, bai merkaturaturiko gaien
kalitateari bai erabilitako pisu eta neurriei
zegozkienak.
Bukatzeko esan beharra dago, Erdi
Aroan pisu handia izan zuela merkataritzaren
sektoreak Euskal Herriko ekonomian,
batez ere itsasaldean, biztanleriaren parte
handi bati bizigaia eskaini ahal izan baitzion.
XVI. mendean sartzeak ez zien aldaketa
handirik ekarriko ez euskal jendeari ez
euskal merkataritzari, eta oraindik ere sortu
ziren alde horretatik garrantzizko erakundeak,
Bilboko Kontsulatua (1511) esate
baterako. Aldi berean ordea, 1571tik aurrera,
behera egingo du pixkana-pixkana euskal
merkataritzak, Europako Atlantikoko
politika aldaketen eta merkataritza bide
berrien ondorioz.