Historia»Erdi aroa - Ekonomia
XV. mendeko zuzperraldia eta
nekazaritzaren hazkundea.
Laborantza sistemen berreraketa
eta berrantolakuntza
Aztertutako lurraldean, Europa eta penintsulako
gainerakoetan bezala, berehalaxe
zuzpertu zen nekazaritza. Zenbait eskualderen
gorakada azkarra eta iritsi ziren biztanleria
gailurrak ezingo lirateke bestela
ulertu. XIV. mendearen azken urteetan hasten
dira nabaritzen berrindartzearen lehen
zantzuak: elizak eraiki edo handitu, eta
parrokia berriak bereizten dira; lurraldeengatiko
auziak ?baserri auzoen artean, mendi
edo herri sailengatik, edota, baserri auzo
eta hiribildu edo hirien artean, luberriak liskarbide
zituztela?; hustutako herrietara bizitzera
joatea; hiribilduak haztea, aldiriak
edo harresiez kanpoko auzoak sortzea,
etab. Zantzu hauek egungo Araba, Gipuzkoa,
Bizkaia eta Nafarroan hedatzen dira
lehen fasean, nahiz eta Nafarroan, XV. mendearen
lehen urteetan hasitako demografia
eta ekonomia hazkundea etenda gelditu,
gerra zibila zela-eta. Beraz, egungo Autonomia
Erkidegoko lurrak aztertuko ditugu
lehenik, eta aurrerago arduratuko gara Nafarroaren
kasuaz.
Arabako lurraldean, Kantauri aldeko
ibarretan ?Aiara eta Aramaion?, eta Arabako
Errioxan izan ezik, biztanleriaren hazkundeari
emandako erantzuna ez zen nekazaritza
teknika berriak sartuz edo lur lantzeak
areagotuz gauzatu ?hau da, emankortasuna
hobetuz?, baizik eta labore lurrak
hedatuz, aurreko krisialdian bertan behera
utzitako lurrak berriro okupatuz, alegia. Oro
har, beraz, Arabaren kasuan esan daiteke,
funtsean, aurreko hazkunde aldian garatu
eta sendotutako laborantza sistema berreratu
baizik ez zela egin.
Luberrietara hedatzea XV. mendearen
lehen urteetan hasi zen Lautadaren ekialdean,
baina 1450etik aurrera zabalduko zen.Azterketaren batean, hala nola Gasteizko
barrutirako egindakoan ?J.L. Hernández
Marcorekin elkar lanean idatzi nuen?, nabari
geratu dira esandako mendeko nekazaritza
berreraketaren ezaugarriak eta garrantzia.
Batez ere, hiri inguruko auzuneetako
nekazariak izan ziren, zein banaka,
zein taldeka ?zozketa bidez banatuz?, euren
soroak hazi ?hedapenak? edo luberriak landu
zituztenak. Hedapenetatik %50 inguru
bideen gainean egin ziren, eta luberrien
%60, aldiz, larre lurretan.
Kontuan hartzekoak dira nekazari bakoitzak
lantzen zuen lur sailaren neurriak.
Dagokion koadroan ikus daitekeen bezala,
soroen %80, golde lur bat (0,251 ha) baino
txikiagoak ziren, eta luberri guztien %47
osatzen zuten. Aldiz, beste muturrean, 17
sorok soilik ?luberrien %5,5?, gainditzen
zituzten lau golde lur (ha bat). Hedapen edo
luberriak zertarako erabiltzen ziren ikusteak
argi erakusten du zergatik hedatu behar izan
ziren lur landuak: biztanleria hazi izanaren
ondorioz, jaki eskari handiagoari erantzuteko
premiagatik. Bi kasuetan, bi helburutarako
erabiltzen ziren batik bat: baratzetarako
eta garitarako. Azkeneko hori izan zen,
barazkiak baino soro handiagoetan lantzen
zenez, soro berrietako ekoizpen nagusia.
Baina, baratzeei buruz egiten diren aipamen
ugarietan nabarmen geratzen da produktu
bat baino gehiago lantzen zela, eta,
hori baino gehiago, bigarren mailako laboreak,
lihoa, babak, porruak, etab. aipatzeak
esan nahiko luke, hesitutako zenbait baratzetan
behintzat ?«marzena» edo «herraen»
deitzen zitzaien baratze hauei?, etengabe
lantzen zutela lurra. Izan ere, garai hartako
lur lantze sistemei buruzko aipamen bakanetan,
ez dira lurgintza eta galtzu txandakatuakbaizik azaltzen: «la mitad de la cual
esta aria e la otra meitad esta de cebada».
Aipatutako hedapen edo luberri hauetan,
bestalde, ia ez dago mahastiei buruzko aipamenik.
Horrek, noski, indartu egiten du
laboretarako lurrak mahastien bizkar hedatu
zirelako hipotesia. Gasteizko kasuan, jasota
dauden aipamen bakarrak hiri barruan
edo hiritik hurbil zeuden «parral» zirelako
batzuei buruzkoak dira; badira ordea mahasti
izandakoak labore lur bihurtu izandako
aipamen zehatzak ere.
Esandako prozesuaren hasiera ?dokumentuetan
jasoa?, 1440 ondoko hamarraldian
kokatu zen, 60 ondoko urteetan izan
zuen indar handiena, eta ?erritmo ahulagoan
bada ere?, 1482an artean jarraitzen
zuen. Harreman estua dago, bestalde, esandako
data horien eta Gasteizko azokan
gariaren prezioek izandako bilakaeraren
artean, eta biztanleriaren bilakaerarekin ere
lotuak daude lehenengo biak. Azken batean,
hiru faktore horien arteko kausa-efektu
erreakzio katea baten aurrean egongo
ginateke.
Azkenik, Araba erdialdeko lurgintzaren
egiturari buruzko koadroan ikus daitezke
nekazaritzaren berreraketak lortutako emaitzak.
Koadro hori, lurralde honetan eta aztertutako
gainerakoetan hamarrenei buruz
ezagutzen den lehen informazioaren bitartez
egina ?1537-1541?, L.M. Bilbao eta E.
Fernández de Pinedok ateratako datuetan
oinarritua dago. Bertan ikusten da gariak
ehuneko handia hartzen zuela ekoizpen
osoaren barruan. Era horretan, L.M. Bilbaoren
hitzetan, «nekazaritzak bere burua mantentzeko
adinako maila» iritsi zuen, eta
ekoizpen handieneko eskualdeetako soberakinak
?Lautadakoak, batik bat?, Gasteizeta Aguraingo azoketan saltzeko aukera
zuten, handik kostaldeko lurraldeetara igortzeko.
Erantzuna, beraz, XI-XIII. mendeetako
nekazaritzaren hazkundekoan izandakoaren
antzekoa izan zen. Ez zen teknika berririk
sartu, eta etengabeko lur lantze saiakera
moduko batzuk besterik ez ziren egin.
Jaunen interesek paper garrantzizkoa jokatu
zuten arlo honetan, landare berriak sartzea
eragotzi baitzuten. Hala gertatu zen,
esate baterako, Gasteizko Kalonjeen kasuan,
XVI. mendearen lehen laurdenean, ez baitzuten
onartu ?kalitate txarrekoa zela argudiatuz?,
gari valentziarrarekin ordaintzea,
nahiz eta baldintza okerragoetan etortzen
zen eta emankortasun handiagokoa izan.
Berriro ere kalitate eskaseko lurrak ustiatzen
hasi ziren, handik urte batzutara bertan
behera uzteko. Adibidez, aipatutako
Kalonjeen jabetzako Zaldiarango San Bartolomen,
Berroztegietako bi auzotarrek
?rompieron e labraron cerca de la dicha
hermita ciertos pedaços de tierra espeçialmente
el campo que estaba agora labrado?
pero que no labraron el prado que agora
han labrado? el qual vieron gran parte del
estar gran matorral e muchos çiruelos e
niesperos e matas e que lo labraron en dos
o tres anuos e non mas e asy lo dexaron
por quanto non traia pan?. Gasteizen, halaber,
Santa Luzia ondoan, auzotar batek
zioen ?que la dicha pechugada la dexaban
de labrar porque esta tierra era delgada e
puede aver veynte annos que el oyo que la
dicha pechugada de la dicha pieça poco
mas o menos que la labro Sancho el Capero
que Dios aya e la dexo por que non traia
pan e ahora Pedro de Salinas la labra en
nombre de la mujer de Martin Martinez?.
Esandako bi lekukotasunek zera uzten dute
agerian: kasu askotan, hala-holako kalitatekoak
izaten zirela luberriak, eta nekazariak
jakinaren gainean zeudela, zenbait urteren
buruan bertan behera utzi baitzituzten.
Hala ere, denboran aurrera egin ahala,
uzta batzuk kendu ondoren, ?ogirik ematen
ez zutelako? bertan behera utzitako lurrak
berriro landu eta errentan jartzen dituzte
jabeek. Lehen aldian, beraz, azaletik
landu zituzten luberriak, baina biztanleriaren
bultzada gogortu ahala, eta laboreen
prezioak eraginda, berriro lur haiek landu
beharrean gertatu ziren.
Aztertutako eremuaren hegoaldeko gertakaririk
azpimarragarriena ?Arabako
Errioxaz ari gara?, eskualde arteko desberdintasunak
gorabehera, ardoetan bereiztea
izan zen. Arabako erdialdean bezala, nekazaritza
sistemaren berreraketaren aurrean
geundeke, baina hemen, XV. mendean zehar,
mahastiak lekua irabazten jarraitu zuen
luberri eta labore lurren bizkarretik. Garaitsuhonetan hasi zen egungo Arabako Errioxak
ardoaren arloan lortuko zuen bereizkuntza;
ordu arte, Nafarroako beste zenbait ardo
eremuren lehia jasan behar izan zuen, ez
baitzen alferrik 1464 arte Nafarroako erresumakoa
izan. Inguru honetako ardo ekoizpena
nabarmenki igo bide zen aldi hartan
?Biasteriren kasuan, adibidez?, erdialdeko
eta hiribildu industriatsuetako azoketara
?Gipuzkoakoetara bereziki?, nahiko ardoa
bidaliko bazuten. Ebro ibaiaren handiko
aldean bezala, nekazarien ekimenak eta
eskualdeko jaunen interesak bat egin zuten
mahastiak ugaltzeko orduan, eta beraz,
hazkunde nabarmena izan bide zuen aipatutako
ustiapen motak.
XV. mendeko zuzperraldian, ikusgarriak
izan ziren eskualde honek ardo arloko bereizkuntzan
lortutako emaitzak. Hala eta
guztiz ere, sistema berreratzekoan, lehen
helburua biztanleriaren premiak asetzea
izan zen, etengabe hazten ari baitzen denboraldi
hartan. Horrekin batera, baina bigarren
mailan, nekazaritza ekoizpenaren
orientazio berria eragin zuten merkatuaren
eta eskariaren aldaketek, nahiz eta, inoiz
aipatu den bezala, horrek ez duen esan nahi
mahatsa besterik lantzen ez zenik. Oso garrantzitsua
bihurtu arren, elikadurarako
ekoizpen desberdinak lantzen jarraitu zen
hegoaldeko eremu honetan.
Aztertutako lurraldearen erdi eta hegoaldean
XV. mendeko zuzperraldiak eremu
horietako nekazaritza sistemaren berreraketa
ekarri bazuen, eremu hezeetan ?Gipuzkoa,
Bizkaia eta Arabako Kantauri aldeko
haranetan?, nekazaritza sistemaren berrantolatze
moduko bat aurkitzen dugu. Berrantolakuntza
horretan laborantzak toki
dezente irabazi zuen abere hazkuntzaren aldean.
Segur aski, aurreko hazkunde garaiannekazaritzak hemen izandako garapen eskasak
asko mugatu zuen XV. mendeko zuzperraldia,
baina, badirudi orduan hasitako
nekazaritza hazkundea ez zela eten XIV.. endeko krisialdi garaian, aurrez aipatu den
bezala, nekazaritza krisiaren ondorioak ez
baitziren barnealdean bezain gogorrak izan
itsasaldeko lurraldeotan.
Dagoen dokumentazio urria aztertu
ondoren ateratzen diren ondorio sendoenak
dira, lehenik, nabarmen hazi zirela lur
landu edo soroak, larre, mendi eta basoen
kaltetan ?azken aipatutako horiek izan baitziren
ordu arte abere hazkuntzan eta burdinoletan
oinarritzen zen ekonomiaren euskarri?,
eta, bigarren, landutako lurren dedikazioa
aldatu egin zela ?gariaren prezioak
etengabe gora egiten zuelako?, laboreen
mesedetan. Adibide ezagunena Ziortzako
abetetxekoa da, izan ere, XV. mendearen
hasieratik, belardi ugari eman baitzituen
errentan «so çiertas condiçiones para faser
casería e ganar mançanales para si e para
el dicho monasterio», errentaren ordainketa
garitan eskatzen zuelarik. Gainera,
1500etik aurrera, monasterioek ordu arte
zituzten errenta zaharrak ?sagar irabaziak
erdi bana zen ohikoa? aldatzen hasten dira,
eta kontratu berriak indarrean sartzen direnetik
garitan ordaindu beharko dute nekazariek.
Hala, XV. mendean zehar, Ziortzak
bikoiztu egin zituen gari errentak.
Azken urteotan Gipuzkoa eta Bizkaiko
zenbait hiribildutako dokumentazioa argitaratu
izanak bide eman du Fdez. de Pinedok,
Bilbaok, eta García de Cortázarrek irudikatutako
nekazaritza berrantolakuntza egiaztatzen
duten adibideak biderkatzeko, historialari
horiek, izan ere, Ziortzako datuak
gainerako lurraldeetara estrapolatuz osatu
baitzituzten euren hipotesiak. Bildutakoinformazioa, zenbait alditan, barnealdean
aurkitutakoaren oso antzekoa da, arrazoi
berdintsuak izan baitziren aipatutako agiriak
idazteko: herri sailei kendutako soroak
inbentariatzea, eta ondoren, saltzea. Bestalde,
luberrien kronologia ere beretsua da,
bi kasuetan XV. mendearen bigarren erdialdeko
biztanle hazkundearekin batera gertatu
baitzen. Baina, gainerako guztiaren
gainetik, aipatutako berrantolakuntza egiaztatzeko
balio izan du esandako dokumentazioak.
Horrela, esate baterako, hiribilduen eta
elizateen artean herri sailak zirela-eta izandako
auziek, albiste ugari ematen digute
landutako lurren hedakuntzari buruz. Badirudi,
delako hedakuntza hasi zenean, eta
zenbait tokitako aberedunen aurkakotasun
bortitza zela medio, behin betiko soro bihurtu
baino gehiago, aldi batean lantzeko
hartu zituztela baso eta mendi lurrak. Seguran,
adibidez, hiribildu honen eta XIV.. endean eransten joan zitzaizkion auzuneen
artean izandako auzian, lekukoek zioten,
zenbait luberri aipatuz, etengabe lantzen
zituztela XV. mendeko 30. hamarralditik
hasita, eta abere hazleek hesiak bota
eta soro eta uztak hondatzen zizkietela
behin eta berriro: ? e aun solia ver que
guando alguna vez los de Legazpia hazian
alguna sembradura en los seles donde las
vacas solían albergar que no se lo consentían
los de Çegama e Çerain e les talaban
et destraian los panes porque non tomasen
posesión de los dichos terminos e montes
comunes e ansí solia ver que nan les consentian
hazer sembradias nin rromper en
los seles porque los dexasen libres para los
sus ganados??.
50 ondoko urteetatik aurrera, ordea
?berandu bazen ere?, udalbatzek eurek banatzen
dituzte herri sailak edo hustutako
auzuneetako lurrak auzotarren artean, kasu
batzuetan urteko errenta baten truke, edota
aurreko urteetan auzotarren ekimenez
hartu eta landutako lurrak legeztatzen dituztela.
Garai hartan egindako herri sailen
banaketen adibide esanguratsuetako batzuk
Durangon egindakoak dira, Etxarango auzotarren
artean, edota udalbatzak Markinako
auzotar guztien artean egindako Otaolabaso
mendiaren banaketa. Era berean,
ugariak dira errenta truke emandako lur
sailen kasuak ere ?gehienetan betirako?,
nola soroak lantzeko, hala etxe edo herrixkak
eraikitzeko: «para faser una casa e
casería en dicho lugar».
Baina gertakariak izandako prozesuaren
ezaugarri bereziek eraginda, barnealdekoaren
antzeko dokumentazioa sortu zen
eremu hezean ere. XV. mendearen azken
laurdenean zehar udalbatzek egoera kontrolatu
nahi izanaren ondorioz idatzi ziren
esandako agiriak. Izan ere, aurreko urteetanegindako lur okupazioak legeztatu egin
zituzten, nekazariei saldu zizkieten eta arautu
egin zituzten etorkizuneko herri sail okupazioak
auzotarren aldetik. Prozesu honen
adibide esanguratsu bat, zeinak XV. mendeko
zuzperraldiaren irudia osatzen laguntzen
baitigu, Gipuzkoa barneko hiribildu
batek ematen digu, Arrasatek, hain zuzen,
1475etik 1482ra bitartean, herri inguruan
okupatuak zeuden 74 alor saldu baitzizkien
auzotarrei.
Lehenik bururatzen den ondorioa da
baserritar familien produkzioa gehitzea zelalur landuak ugaltzearen helburu nagusia.
Salmenten %60 baino gehiago jatorrizko
sailen hedatze kasuak dira, eta %20tan,
gainera, berariaz adierazten da «etxe ondoan»
egin dela okupazioa. Badirudi, beraz,
ehuneko handi batean behintzat, adierazten
diren leku izenen inguruko baserritarrak
zirela okupazioen arduradun, denak
Arrasatetik hurbilekoak. Kasuren batean,
gainera, bat datoz leku izena eta eroslearen
abizena (Muzibar, Mendigoen).
Agirietan ez da argi adierazten zertarako
erabili ziren esandako lur sailak. «Lur», «lurzati» edo «lur alor» bezalako aipamen orokorrak
ez dago labore lurren baliokidetzat hartzerik.
Gehienetan ez da aipatzen ekoizpen
berria eta hala gertatzen denean, aipamenak
sobera ilunak dira. Kasu batzuetan esaten
da «que tenia plantados fasta çient e diez
e seys manzanos en uno con los otros manzanos
que ende tenia» ; beste batzuetan «empachado
una tierra sembradla e çercada de
setos e setenta castaños dentro»; edota sagarren
alboan bazela «çierta labor sembrado
e çercado de setos». Baiezta daiteke, beraz,
Arrasate inguruko baserritarrek batik bat
sagarrak eta gaztainak lantzen jarraitu zutela
euren jabetzetara gehitzen joan ziren
sailetan, nahiz eta, nire ustez, ezin daitekeen
baztertu haien alboan laborea edo
beste zerbait lantzen ez zenik.
Esandako urte horietan aipamen ugari
egiten dira udalak herri sailtzat dauzkan
lurretan legez kanpo egindako arbola landaketak
saldu izanari buruz ?sagarrak, gaztainak,
haritzak, intxaurrak, lizarrak, gereziak,
etab.?: «por razon que a nuestra
notiçia es venido que algunos nuestros vezinos
han tomado e ocupado çiertos campos
e montes de los exidos comunes de nos el
dicho conçejo e los tienen así poniendo e
plantando mançanos e otros arboles de diversas
maneras?». Sagarren eta gaztainen
kasuan, milaka dira aldatutako landareak,
nahiz eta ez den erraza kopurua zehazten,
askotan «sagastiak» aipatzen baitira, beste
gabe, eta beste zenbaitetan ?gutxiagotan?
«gaztainadiak».
Segur aski inor ez da harrituko esan den
honetaz, baina horrek ez du esan nahi azpimarratzekoa
ez denik. Gainera, oso lotua
dator beste bi gertakarirekin. Lehenik,
lurraldearen ezaugarri ekologikoekin, ez
baitira biziro egokiak laborantzarako, baina,
batez ere, aurrez aztertu diren bi lurraldeetan
baino ekonomia egitura aberats eta
garatuagoa izatea litzateke arrazoi nagusia.
Aipatutako zuhaitz landaketek, etengabe
hazten ari zen biztanleriaren elikadura premiak
asetzeko balio izateaz gainera ?sagarrak
(sagardoa), gaztainak eta intxaurrak
oinarrizkoak ziren eremu hezeko jendearen
hazkurrirako?, nahitaezko lehengaiak
ematen zituzten industriaren garapenerako:
gaztaina eta haritza burdinoletarako ikatza
egiteko erabiltzen ziren, baina, lizarrarekin
eta intxaurrarekin batera, etxeen eraikuntzarako
habeak, itsasontzietarako mastak,
eta beste zenbait lanbidetarako ?zurgin,
aztagile, eta abarretarako?, lehengaiak ateratzeko
ere onak ziren. Hain zuzen, aipatutako
lanbide horietakoak ziren, zenbait
kasutan, esandako legez kanpoko zuhaitz
aldaketak egiten zituztenak.
Eremu hezeko lurgintza egiturari
buruzko koadroan islatzen da nekazaritza
berrantolakuntzaren azken emaitza. Horikusten da garrantzi erabakigarria zuela
gariak, eta, ehunekoak kontuan hartuta,
aztertutako beste bi eremuetan baino ere
pisu handiagoa zuela. Gainerako eremuetan
bezala, ezinezkoa gertatzen da gariaren
gorakada doi neurtzea, baina, dauden
aipamenetatik ondorioztatzen da batez ere
produktu horretan oinarritu zela ?gainerako
laboreetan baino areago?, eremu hezeko
nekazaritza berrantolakuntza. Hala ere, ez
zen behar adina ekoizten eta ohiko tokietatik
?Lautada, Bureba, Tierra de Campos?,
jarraitu zuten garia erosten. Zenbait kasutan,
irrikaraino ere heltzen zen gari nahia,
eta badira kontratuak, ordainketa garitan eskatzeaz
gainera, uztarik izaten ez zen urteetakoa
ere bermatzen saiatzen zirenak: «sy
por caso non oviere en alguno de los dichos
anuos venideros trigo casero o de Castilla,
vencida por tierra, e obieredes de pagar trigo
venido por mar de Andulazia o de otra
parte, el tal trigo dedes e paguedes e seades
obligados a pagar las dichas quatro funegos
e media de trigo medidas con la medida
mayor de la mar que se miden e se a
acostumbrado medir en las villas de la costa
de la mar».
Era berean, kontuan hartzekoa da sagar
emaitza ere. Guztiz ezaguna da sagastien
garrantzia kostaldeko lurraldeetan, ez
soilik aztertutako aldian, ondotxoz geroago
ere bai. Beraz, Arrasateko agiriek egiaztatu
baizik ez dute egiten fruitu honek hazkunde
garaian izan zuen pisua. Hala eta
guztiz, segur aski, sagastiek atzera egin bide
zuten gari gehiago ekoiztearren. Hori ondoriozta
daiteke Ziortzako agirietatik, non,
sagar irabaziak erdi banatzen ziren kontratuetatik,
errenta garitan ordaindu beharrekoetara
aldatzen baita. 1550etik aurrera nabarmentzen
da gertakari hori, esandako
urtetik hasita, Fdez. de Pinedok adierazi
duen bezala, abatetxeko sagardo ekoizpenak
behera egiten baitu ogiaren mesedetan.
Sagastiak, gainera, bakantzen joan ziren
pixkanaka, ardoa sartzen hasi baitzen
sagardoaren ordez. Kostaldean, bertako
ardoak ordezkatu zuen: egiten ziren 24.510
pegarrak bertan eta inguruetan kontsumitzen
ziren, eta, kopuru txikia izan arren,
segur aski, erdialdean egiten zena baino
handiagoa zen. Baina, batez ere, Errioxa eta
Nafarroako ardoak bete zuen sagardoaren
lekua, Gasteiz eta Aguraingo azoketatik heltzen
baitzen lurralde hezeetako barnealdeko
hiribilduetara.
Azkenik, Nafarroan, aurretik esan bezala,
Karlos Vianako Printzearen aldekoen eta
Joan II.a Aragoikoaren aldekoen artean piztutako
anai arteko gerrak zapuztu zuen, XV.. endeko 30. hamarraldia arte ?gainerako
eremuetan bezala?, garatzen hasita zegoen
nekazaritzaren eta biztanleriaren zuzperraldia.
Egun, ez dago oraindik erresuma osorikhartuta gertakaria aztertu duen ikerketa lanik.
Baina badaude azterketak Leire, Iratxe
eta Olivako monasterioez eta Orreagako
kolejiataz, eta berorietan argi geratzen dira
krisiaren ondorengo berpizkundea eta gerrak
sortarazitako zailtasunen gainditzea.
Horrela, Leiren, 1462tik aurrera, nabarmen
igotzen dira monasterioaren errentak, lur
dezente errentapean betiko jarri ondoren.
Monasterioen errenta hazkunde honek lur
berriak alokatzea dakar, eta, Luis J. Fortúnen
iritziz, biztanleria hazi izanaren ondorioz
hazi zen lur berrien eskaria ere.
Ernesto García Fernándezek dio ?berak
aztertu du Iratxeko monasterioa?, XV. mendearen
bigarren laurdenetik XVI. mendearen
hasiera arte, ekonomiaren beheraldi
nabarmena izan zela, eta XVI. mendeko
lehen hamarraldietan labore ekoizpen handiagoa
eskuratu zutela Iratxeren mendeko
eliz lurretan XV. mendearean azken urteetan
baino. Autoreak luberrigintzari egozten
dio labore produkzioaren hazkundea.
Olivako monasterioaren kasuan, José A.
Munitak adierazten duenez, 1480 arte luzatu
ziren krisialdiaren eraginak, izan ere, anai
arteko gerratekoan agramondarren alde atera
zenez monasterioa, ia ondare guztia galdu
baitzuen. Esandako data horretatik aurrera,
ordea, hobera egin zuten nabarmen
Olivako ondasunek, Leiren bezala, ordu arte
fraideek landutako edota, monasterioaren
jabetzakoak izanik, landu gabe zeuden lur
asko eman baitzuten errentan.
Monasterioen ikuspegitik begiratuta,
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian ikusitakoen
antzekoak dira Nafarroako zuzperraldiaren
ezaugarriak. Erreinuaren erdialdeko ?Leire
eta Iratxeko monasterioak? hazkundearen
protagonista gari ekoizpena den bitartean,
hegoaldean ?Olivako jabetzak dauden tokian,
alegia?, Arabako Errioxan edo Errioxa
Garaian bezala, batez ere, ardoetan bereizten
dira. José Antonio Munitak erakutsitakoari
jarraiki, 1480tik aurrera hainbeste
ugaldu ziren partikularrei egindako betirako
kontratuei esker, non monasterioak ardo
politika programatua garatzeko aukera izan
baitzuen, eta antzinako labore lurretan
mahatsondoak eta fruitu arbolak aldatzeari
ekin zion, emaitzak Erriberako hiribilduetako
azoketan saltzeko.
Azken ondorio gisa, Nafarroako prozesuari
politika faktoreek ezarritako baldintzak
alde batera utzita, esan daiteke XV.. endeko nekazaritza zuzperraldia eta hazkundea,
aztertu diren eremu guztietan, aurreko
hazkunde aldian garatutako nekazaritza
sistemen berreraikuntzan eta berrantolakuntzan
oinarritu zela batez ere, nahiz
eta oraingoan labore ekoizpen handiagoak
eta mahats ardo produkzioan bereiztea eta
sendotzea lortu.