Historia»Erdi aroa - Ekonomia
Hazkundearen azkena eta nekazaritzaren krisialdia (1250-1450)
Hazkundearen mugak eta zailtasunen hasiera (1250-1347)
Jendeztatzeari buruzko atalean esan den
bezala, Euskal Herriak hazkunde aldia bizi
izan zuen IX. mendetik hasita, eta hazkunde
horren adierazpen ikusgarrienetakoa lur
landuen hedakuntza izan zen. Baina prozesu
horren distirak ez gintuzke engainatu
behar, feudalismoak sortarazitako hedakuntza
eredu berberak baitzeraman, epe luzera,
sistemaren krisialdirako hazia. Biztanleriaren
hazkundea, heredatzekoan nekazari
lurrak zatitzea, aspalditik kolonizatutako
lurrak pixkanaka agortzen joatea (behar
baino gehiago ustiatu eta atsedenaldiak laburtzeagatik),
teknika maila apalak, eta
egitura feudalak nekazariei ezartzen zizkien
mugak (teknika aurrerapena eragotzi edo
atzeratzen zutenak) zirela-eta, hazten ari zen
biztanleria mantentzeko beharrezkoa zen
produkzio hazkundea lortzeko modu bakarra
luberrietara hedatzea izan zen. Beraz,
geroz eta kalitate txarragoko lurrak lantzen
hasten dira, larreak, txaradiak, zingira lurrak,
aldapak, eta basoak, berritu gabeko
tresneriak eta laborantza teknikak erabiliz.
Gainera, sail altuagoak lantzen dira (zailtasun
orografikoak, lurzoru mehegoak, hozbero
gogorragoak), eta geroz eta lan gehiago
egin behar da produkzioa aterako
bada (zingira lurrak lehortu, aldapetan txapaldak
egin). Bien bitartean, lurrak geroz
eta ahituagoak daude, atsedenaldiak laburtu
direlako, abeltzaintza baztertu delako
?abere ongarri gutxiago?, eta landare ongarria
ere gutxitu egin delako txaradiak landu
izanaren kariaz.
Hazkunde eredu honek, ordea, baditu
bere mugak. Muga horiek gainditzen direnean,
nekazari lurrak neurri gabe zatitu,mozkinak urritu, eta geroz eta lan gehiago
egin behar denez, laborantza lanaren
emankortasunak behera egiten du, nahiz
eta, oro har, produkzioa igo. Eta hori guztia,
gehiegi jendeztatutako mundu batean
gertatzen da. Hazkundeak esandako mugez
gaindi jarraitzen duenean, lanaren errentagarritasuna
galtzeaz gain, uzta txarrak ugaldu
eta gose aldiak agertzen dira. XIII. mendearen
azkenetan eta XIV.aren hastapenetan
heltzen da fase hau.
Euskal Herriaren kasuan, Araba eta
Nafarroaren erdi eta hegoaldeak eskaintzen
dizkigute prozesu horren adibide hoberenak.
Arabaren hego-sortaldean, Urarte eta
Markizko bizilagunek (692 m itsas mailaz
gainetik) luberriak landu zituzten, eta baita
auzune berriak sortu ere luberri horietan:
Larrauri (?larre-uri?), Markizko San Joan
(eliza 1226an amaitu zen) eta Beolarra (?behor-larre?,
840 m itsas mailaz gainetik,
1257az geroztik sortua). Auzune horiek
denak, aurrez abere hazkuntzan erabilitako
lurretan eratu ziren, Nafarroako Larraintzizekojendeak 1321ean ?malos logares? deitu
tokietan, alegia. Nafarroako erreinuan,
hain zuzen, informazio ugari aurkitu da,
XIV. mendearen lehen erdialdeko nekazarien
lur gosearen berri ematen diguna. Aipatzekoak
dira, besteak beste: 1341ean
Nafarroa Behereko jendeak erabiltzen ez
ziren lurrak emateko eskatu izana; erregeren
mendeko lurrak errentan hartzea; erregeren
eskuko lurrak parrokia errenten truke
aldatzea ?parrokia errentak erregearen esku
geratzen zirela?; erreinuaren erdialdean eta
Erriberan, ibai ertzeko arboladi eta sastrakadien
kontrola zela-eta ?nahitaezkoak ziren
horiek lanerako abereak bazkatuko baziren?,
piztutako sesioak; Tuterako erriberan,
ureztatzearen kontrolagatiko gatazkak; eta,
mugetako herrietatik, erregearen mendeko
lur sail handi erabili gabeetara egindako
erasoen ondoren sortutako liskarrak. Datu
horiek guztiek nekazari mundu agortu bat
azaltzen digute, gehiegi jendeztatua, hazkunde
gailurra harrapatua duena eta gehiago
hedatzeko aukerarik gabea.Azken luberriei buruzko albiste horiekin
batera, nekazaritza krisiaren lehen berriak
agertzen dira: uzta txarrak, eta berorien
derrigorrezko ondorioak, miseria eta
gosea. Zorigaitz aldia, batez ere laborantzara
eskainitako eremu guztietara hedatzen da.
Baionako eskualdean, 1289, 1296, 1339,
1343 eta 1346an gertatzen dira uzta txarrak.
1301eko gosetea biziki larria izan zen Gaztelan.
1331-1333an eta 1343-1346an ere uzta
ahulak jasotzen dira. 1343ko gose urteaz,
Lope García de Salazar bizkaitar kronikariak
lekukotasun gordina utzi digu: ?morio
muchas gentes de fanbre, que andando por
los camjnos se cayan muertas, deziendo,
dadme pan?. Nafarroako erreinuan gorde
da, etxe banako zerga errejistroetako dokumentazio
ugariari esker, gai honi buruzko
informazio gehien eta zehatzena. XIII. mendearen
azkenerako hasten dira urrialdiak,
eta artean goserik ez bazen ere, igoera gogorrak
gertatzen dira laborearen prezioan.
1283-1284koak alde guztiak harrapatu bazituen,
1290-1294 eta 1297-1300ekoek Zangozan
eta Amezkoa Garaian izan zuten eragin
handiena. Mende berriak ere gosea
ekarri zuen, lehen 47 urtetatik 25 gose urteak
izan baitziren. Horietatik zortzi, biziki
txarrak izan ziren (1305, 1309, 1311, 1313,
1315, 1328, 1335 eta 1336), hamabi ez hain
larriak (1300, 1318, 1329, 1330, 1333, 1334,
1337, 1338, 1340, 1342, 1345 eta 1346), eta
bost arinagoak (1314, 1316, 1319, 1339 eta
1341). Ikusten den bezala, urte biz bat gertatzen
zen gari eskasia, nahiz eta eragindesberdina izaten zuten herri batetik bestera.
Urte txar kopurua 1etik 12ra aldatzen
da herri batzuetatik besteetara, baina etxe
banako zergapeko auzuneen %65ek 4tik 8ra
uzta txar jasan zituzten. Batez beste, 10 urtez
behin tokatzen zen gose urtea. Janari eskasia
ohikoa zen, sarri gertatzen zena, eta
?gainerako Europan bezala?, uzta txar aldiekin
batera etortzen zen. 1347an jotzen
du gailurra prozesuak, izurria heldu bezperan,
urte hartan agitu baitzen Europa hegoaldeko
aro hartako goseterik gogorrena.
Nekazaritzaren krisialdia (1347-1450)
1347-1350eko demografia haustura ikaragarriak,
beste ondorio askoren artean, sail
landuen atzerakada nabarmena ekarri zuen,
eta beraz, laborantza produkzioaren beherakada
handia. Gertakari horren adierazpen
ikusgarriena hustutako herriak dira. Herri
hustutzeen arrazoien artean, izurriez eta
errege edo jaunen interesez gainera, nekazarien
beraien ekimena ere kontuan hartzekoa
da, nekazaritzarako toki aldebresak
zirelako utzi baitziren asko. Horrela, Araban,
1300go 570 herri eta auzunetatik 78
husten dira, %14 inguruko proportzioa,
beraz. Biziki esanguratsua da hustutako
herriek goratasunarekin duten lotura. Kontuan
harturik lurraldearen batez besteko
goratasuna 500-600 m bitartekoa dela, ikusten
dugu 600 metrotik gora daudela hustutako
biziguneen %68,5. Argi ikusten da nekazaritzarako
toki okerrenetan izan zuela
prozesuak eragin handiena. Nafarroan, hustutako
biziguneetako datuez gainera, etxe
banako zerga errejistroek emandako informazio
osagarria dugu. Berorietan ikusten
da, esandako zergak indarrean zeuden tokietan,
heriotzagatik edo ustiatzaileak beste
norabait joan zirelako, bertan behera utzitako
lurren %82 ez zirela berriro landu.
Horrek esan nahi du lantzen ziren sailen
heren bat baino gehixeago laborantza produkziotik
at geratu zela. Ehuneko horiek,
bestalde, bat datoz hustutako biziguneekin,
%33, gutxi gorabehera, eta kokapenari
buruz, hemen ere, toki garaietan eragin
handiagoa izan zuen gertakariak, Arabako
kasuaren oso antzera. Gainerako lurraldeetarako
oso informazio gutxi dugu. Bizkaian,
Gipuzkoan eta Iparraldean gorde diren agiri
urrietan, apenas egiten den hustutako herrien
aipamenik ere.
Mendearen erdialdeko biztanle galera
handiaren ondoren, nabarmenki arindu zen
gizartearen lurraldearekiko presioa. Ez zen
jada lur goserik. Nahikoa da 1433an Nafarroan
egindako inkestako datuak ikustea?Lizarra eta Zangozako merindadeetako datuak
besterik ez dira gorde?, esandakoa egiaztatzeko.
Horrela, Legariari buruz idatzi
zuten: ?de tierra blanqua, tienen abundancia?,
eta Asarta, Acedo eta Hiriberrin, ?han
tanta tierra quanta pueden labrar con cada
dos juntas de bueyes?. Zenbait kasutan ikusten
da landu gabeko lurren proportzioa oso
handia zela. Sorladan, Olexoan eta Okon
bizi zen jendea, esate baterako, halako birentzako
lain labore lur zuten: ?tienen pro
tierra blanqua para labrar para eillos et
para otros tantos?, eta Mendavian, berriz,
hiru halakoa zen proportzioa: ?de tierra
blanqua, tienen para tres tantos?.
Hala ere, labore lurrak hainbeste ugaldu
arren ?proportzioan, biztanleria asko
jaitsi baitzen?, elikadura arazoak ez ziren
behin betiko konpondu, eta, aldizka, gose
urteak izaten ziren Euskal Herrian, mendebaleko
Europa osoan bezala, izurriarren aitzindari
edota harekin batera. Hara non eta
zein urtetan izan ziren uzta txarrak: Baionako
eskualdean 1374an eta 1403-1404an;
Gaztelan, 1374an ?Gipuzkoan zehazki?,
1418-1422an ?Lope García de Salazarrek
kontatua?, eta 1438an ?urte honi buruz
esaten digu bizkaitar kronikariak itsasoz alea
erruz ekarri zelako salbatu zirela gosetik
Bizkaia eta Gipuzkoa?. Orain artean bezala,
Nafarroako dokumentazioan aurkitzen
da Izurri Beltzaren ondorengo mendean
nekazariek bizi izandako une larriei
buruzko informazio xehekatuena. 1360-
1364an agertzen da berriro gosea ?izurriaren
bigarren erasoaren aurretik eta batera?,
eta 1367-1368, 1373-1376 ?erreinuaren hegoaldean
izan zuen eragin handiena?, 1382-
1383, 1391-1395, 1401-1403, 1411-1413an,
eta 1416-1417 eta 1417-1418ko negu gogorren
ondoren, baita 1420-1423an ere ?Europa
osoko gosetearekin batera?, eta orobat
?geroz eta toki jakinagoetan bada ere?
, hogeita hamargarren hamarraldi osoan
zehar. Informazio horiek Nafarroako erregearen
mendeko ofizialen garaiko adierazpenak
indartzera datoz: ?non pueden con
que vivir los pocos que son?, eta aditzera
ematen digute uzta txarren arazoa ?baita
XIV. mendearen lehen erdian ere?, biztanleen
eta baliabideen arteko desoreka soil
bat baino zerbait sakonagoa zela.
Nafarroako 1433ko inkestetan, nekazarien
beraien ahotan agertzen da, argi eta
garbi, zein zen arazoa. Lehenik ikusten da
emankortasun apala zuela lurrak, eta, bigarrenez,
etekin gutxi ateratzen zela lanetik.
Haziko emankortasuna, kalitate oneko
lurretan, 1eko 4 edo 1eko 5ekoa zen, hala
nola Azagran, ?la tierra de labor es assaz
buena et les riende por Io, IIIIo o cinquo?,
baina bateko hirura ere jaitsi daiteke, Allingo
ibarrean bezala: ?rende I aynno con otro
III rovos por uno et IIII rovos por uno?. Osokasu bakanetan harrapatzen dira 1eko 6 edo
1eko 7ko emankortasunak, baina hala gertatu
zen Tiebasen, ?trae un cafiz de sembradura
IIIIo o Vo cafices et cuando es bien
apprellada la tierra es açiesta bien VI o VII
cafices?. Zerekin erkatua izatearren, esan
dezagun Arabako lautadan ?Gasteizen eskumeneko
auzuneetan?, XVI. mendeko 70.. amarraldiko ohiko emankortasuna 1eko 7
izan ohi zela. Emankortasun apalaren eta
landa laneko etekin urrien arrazoiak Nafarroako
nekazariek zehazten dituzte.
1.? Aspalditik landu izandako lurrak
agortu izana: 1346az aurretiko demografia
bultzadaren eraginez, labore lurrak ugaldu
eta lurraren atsedenaldiak laburtu egin ziren.
Berehalaxe nabaritu ziren ondorioak
Kalitate txarreko lurretan. Adibidez, Andosillan,
1347an, lurrak aipatzean esaten da:
?eran canssadas de mucho labrar?. Izurriaren
ondoren, bertan behera utzi ziren labore
lur eskasenak, baina lehenagotik erabiltzen
zirenei, ez zitzaien, itxuraz, atseden
handirik eman, eta hala, 1433ko inkestan
nekazariek beraiek adierazten dute lurrak
ez zuela jada antzina ematen zuen bezainbat
ematen. Lehen baino lan gehiago eginda
lortzen da itxurazko emankortasunari eustea.
Tiebasen, adibidez, ?no han buena tierra
de vino mas que an assaz buena tierra
de pan, toda vez que la tierra es escuetida
et faillescida de traer et render fruyto segunt
solia, ni pan ni vino, et en especial pan; car
mas de pan o al menos tanto pan plenarian
doy L aynos con una yunta de bueyes
como a present con dos yuntas et assi bien
que tanto han la falta de hombres et de
ganados granados et menudos que non
pueden bien perellar la tierra?, edo Lizoaingo
ibarrean: ?interrogados si han buena tierra
fructifera de pan et de vino, dizen que
es mentida et faillezida muy grandement
de la que sollia?, edota Taxoaren: ?Item si
han buena tierra froctifera de pan et de
vino, diçen que han mas tierra de pan que
de vino, mas que ha grandes mengoas et
defectos segunt diçen los de Thieuas?.
2.? Lanerako abereen gabezia: laneko
etekinak zerikusi zuzena zuen lanean erabilitako
indarrarekin, eta indar horren zati
handi bat laneko abereei esker lortzen zen,
aurreko paragrafoan aipatutako Tiebasko
testuan eta Lizoaingo ibarrekoan argi ikusten
den bezala. Abereek ere, ordea, jasaten
dituzte izurrite eta goseteak. Goseak
abereak hiltzen ditu, edo hiltzera edo saltzera
behartzen (jakia edo hazia lortzeko,
edo zorrak ordaintzeko). Gainera, ibilkorrak
izanik, osten ere errazak ziren ?batez ere,
muga inguruan?, edo, beste gabe ?gizakiek
lehentasuna zutelako, eta larreak soro bihurtu
zirelako?, abereak elikatu ezinik geratzen
ziren. Azienda larriak nekazari aberatsenen
eskuetan geratzen dira, etxeko idipare bat baino gehiago izan dezaketen
etxeetan. 1433an, Lizarrako merindadeko
Sesma, Carcar, Mendavia, Baigorri, Villatuerta
eta San Adrian herrietako 163 familiatatik,
29k ez zuten lanerako abererik, eta beste
34k bakarra zuten.
Hala ere, abere gehienak esku gutxitan
pilatze hori are gogorragoa zen abere xeheen
kasuan (artilea, esnea, haragia, ongarria).
Esandako inkestan ikusten dugu 163
familiatatik 69 direla abere xeherik batere
ez dutenak, eta 28 familia batetik bederatzi
burura dituztenak. Bizkitartean, 9 etxe aberatsenen
artean (%5), 7.170 buruen erdiak
baino gehiago zituzten, 4 artalde 500
burukoak, bat 450ekoa, 330ekoa beste bat,
bi 300ekoak eta bat 250ekoa. Ikusten den
bezala, nekazari asko zegoen etxabereen
lanerako indarrik gabe, eta haien ongarririk
ere lortzen ez zuena. Familia gutxi batzuek
kontrolatzen baitzituzten nola lanerako
abereak hala giberriak.
3.? Giza baliabide falta: nekazaritza laneko
bigarren elementua giza indarra zen,
eta alde horretatik ere gabezia handiak zituzten
etxe askotan. 1433ko testuek argi eta
garbi adierazten dute eskasia hori, bai Tiebaskoan
?gorago aipatu den bezala?, bai
Lizoain ibarrekoan: ?mas que han muy
grant mengoa de gentes et de ganados por
lo quoal non pueden labrar la tierra nin
cugir fruitto segunt niçessario lis seria?. Alargun
eta umezurtz etxeen proportzioa,
1330ean, %24,74koa bazen, 1352an %35eraino
igotzen da, eta ondorengo urteetarako
%26-30 bitartean geratzen, baina zenbait
ibarretan %40 edo 50eraino ere heldu zen.
Alegia, familia guztien laurden batetik heren
batera, gutxienez, nabarmen murriztuta
geratu zen lanerako gaitasuna, ezkontide
bat edo biak hil zirelako. Gainera, soldatapekolana egiten duten emakumeek
?etxeko ekonomiaren osagarri gisa?, lan
berdina egiteagatik gizonezkoek jasotzen
dutenaren erdia baino gutxiago jasotzen
dute.
Bestalde, aldizka izurria eta gosea etortzeak
ez zuen batere laguntzen baserritar
familietako lan indarra lehenera zedin. Demografiaz
hitz egin denean aipatu denez,
funtsezko ezaugarriak besterik ez dira hemen
gogoraraziko. Aldizka izurria eta gosea
etortzeak eragin hondatzailea izaten
zuen azken heriotzaldiaren ondoren jaiotakoengan.
Horrela, esandako 1433ko
inkestako datuetan ikusten genuen Zangozako
merindadeko 58 familiatan %37,4 hamar
urtez azpitikoa dela, eta %4,08 besterik
ez 10etik 19 urtera bitarteko nerabeak;
Lizarrako merindadeko 176 etxetako erakuskariak
adierazten digu, %25etik 31ra haurrak
zirela eta %5,9tik 7,25era nerabeak, eta
kopurua gutxitzen zihoan adina igo ahala.
Hazkunde demografikoa atzeratzen zuen
prozesu berberak eragin kaltegarriak sortzen
zituen baserritarren etxeko ekonomiarako.
Izan ere, seme-alabak lanean hasteko
adinera heldu aurretik desagertzen baitziren.
Aldi berean, demografiari buruzko
atalean aipatu genuen bezala, biztanleria
geroz eta zaharragoa zen, eta kasu askotan,
lanerako gauza ez ziren pertsonez gainezka
zeuden nekazari familiak: haur eta
zahar asko, eta lanerako adinekoak falta.
Badira adibideak errealitate gordin haien
erakusgarri, hala nola 1433ko Azagrako familia
hau: ?Pero Ruiz, de LXV aynnos, casado
et ha I fijo de III aynnos et otra fija de
medio aynno et deve trigo XI robos, cevada
VI robos, dineros X sueldos VIII dineros, no
ha jugo et dize que no ha sembrado este
aynno sino un quartal de favas et un quartal de trigo et ha mas I baca et no otro ganado,
et es pobre?. Aurrez aipatutako
Azagrako emankortasun mailarekin, Pedro
Ruizek ?agurea, lanerako abererik gabe eta
bi haurtxorekin?, ez zuen bilduko anerdi
bat gari pasatxo eta beste anerdi bat baba
baino gehiago, eta hori ez zuen nahikoa,
noski, ez erregeari petxa ordaintzeko ?11
anerdi gari?, ez bere familia mantentzeko,
urtean eta pertsonako 18 anerdi behar direla
kalkulatzen baita.
4.? Jaunen presioaren areagotzea: hazkunde
garaian ere oso elementu garrantzitsua
izana zen, ikusi genuen bezala, jaunei
ordaindu beharreko zergak zirela-eta, nekazariek
ez baitzuten soberakinak metatzeko
aukerarik, eta horrek berrikuntza teknikoak
eragotzi eta luberrietara hedatzea
bultzatu zuen. Krisialdikoan ere garrantzi
berezia izango du jaun feudalen presioak.
Izurriak sortutako heriotzen ondoren, petxa
orokorren sistemapean zeuden erkidego
haien zamak bikoiztu egin ziren, foruetan
idatziak zeuden kargek lehenean iraun
zuten bitartean, zergak ordaindu behar zituzten
etxeak ia erdira jaitsi zirelako. Biztanleriaren
ondorengo jaitsierak ?astiro baina
etengabe jaisten jarraitu baitzuen, laborantzara
emandako eremuetan, batik bat?,
eta errege zerga sistema abian jartzeak
?1342an Gaztelan, eta 1355ean Nafarroan?,
arazoa larriagotu baino ez zuten egin. Zerga
sistema berriaren eraginez ?hasieran
apartekoa, baina berehala modu arautuan
kobratzen hasi zena?, batez beste, erkidegoek
ordaindu behar zutena bikoiztu egin
baitzen. Alegia, hamar urte baino gutxiagoan,
famila bakoitzaren zamak bi alditan
bikoiztu bide ziren.
Orain ere, Nafarroako informazioak dira
egoera hobekien zehazten digutenak. Nahiz
eta erregeari eskaera asko egin zitzaion
zergak jaitsi zitzan, oso nekez ametitu zituen
esandako jaitsierak. Oso salbuespenezko
kasuetan ?biztanleen ihes egiteko
mehatxuak zerga desagertzeko zorian jartzen
zuenean?, soilik onartu zuen errege
administrazioak petxak jaistea. Baina jaitsiera
horiek ez ziren inoiz garrantzizkoak
izan. Hala, 1377ko kontuetan, zerga jaitsierak,guztira hartuta, ondokoak izan ziren:
diru sarreretan %1,20ko jaitsiera, garitan
%11,80koa, eta olo eta garagarretan %6koa.
Zenbait tokitan oso igoera gogorrak izan
zituzten. Zangozako merindadeko 15 erkidegotan
?Lizoain eta Arriasgoitiko ibarrak,
Aranguren, Ilundain, Taxoare, Zuhatzu eta
Lakidain?, Izurri Beltzaren aurretik, batez
beste, 6 anerdi gari ordaintzen bazuten etxeko,
1368an 17 anerdira igotzen da zerga,
1377an 20 anerdiraino ?izurriaren aurretik
baino hiru halako baino gehiago?, eta
1430ean 14 anerdira jaitsi zen arren, XIV.. endearen lehen erdian ordaintzen zena
halako bi baino gehiagoan mantendu zen
(bitartean, esandako erkidegoetako biztanleria
425 etxetik 39ra jaitsi zen). Sesmako
hiribilduan (Lizarrako merindadean), oraindik
ere igoera handiagoak jasan zituzten.
1330ean 242 etxe ziren Sesman zerga ordaintzen
zutenak, eta urtean 400 cafiz ordaintzen
zioten erregeari: batez beste, 6
anerdi eta 2 cuartal su bakoitzak. Izurri Beltzaren
eraginez, 1350ean 61era jaisten da
su kopurua eta etxe bakoitzak ordaindu
beharreko zerga, aldiz, urteko 26 anerdira
igotzen da. 1427an, Sesmako biztanleria 33
etxetaraino jaitsi da, eta zamak, aldiz, hazten
jarraitu dute, nahiz eta petxa orokorra
?1400ez geroztik? 280 cafiz-etara murriztu,
batez beste, 34 anerdi ordaintzen baitute
etxeko, 1350ean baino ere astunagoa,
alegia. Baina horrez gainera, aparteko errege
zerga ere ordaindu beharra zeukaten
sesmatarrek, 1355etik abian jarria baitzegoen.
1427an, 112 florin urre ordaindu behar
zuten guztira, azken kontzeptu horretan,
hau da, 3 florin baino gehixeago etxeko
?garitan, 12 anerdi inguru?. Beraz, guztira,
47 anerdi gari ordaindu behar zuen urtean
etxe bakoitzak, Izurri Beltzaren aurretik
baino zazpi aldiz gehiago, alegia.
Krisialdiari erantzuna eta nekazari gutxi batzuen sendotzea
Baldin eta hazkunde garaian, luberrien
mesedetan, abere zaintza baztertu bazen,
laborantza krisiari nekazariek eman zioten
erantzuna, hain zuzen, abeltzaintza berrindartzea
izan zen, baita Erriberako eremuetan
ere. Baina familia guztiak ez ziren gai
izan izurri ondoko lur ugaritasunari probetxu
ateratzeko. Gordetako dokumentazioan
ikusten denez, nekazari batzuk baizik
ez ziren indartu egoera berrian. Eta nekazari
horien abantaila, hain zuzen, laborantza
lanak utzi gabe abere zaintzan saiatzea
izan zen. 1433an Lizarrako merindadeko 6herritan ?Sesma, Carcar, Mendavia, Baigorri,
Villatuerta eta San Adrianen?, egindako
inkestan garbi ikusten dira nekazarien arteko
desberdintasun itzelak. Ekonomiaren
hierarkian behetik gora abiatuz, 29 familia
aurkitzen dira oinarrian (erakuskariaren
%18), ez lanerako abererik ez azienda xeherik
dutenak, miseria gorrian, alegia. Erdiko
taldea ?gehiengoa?, 112 etxek osatzen
dute (%68,5), eta 252 lanerako abereren
(%72) eta 2.003 giberriren (%28) jabe dira.
Talde horretakoak laborantzan jarduten diren
familiak dira batez ere, eta, batez beste,
idi pare bat dute etxeko, nahiz eta horretan
ere desberdintasunak badiren, 34
familiatan abere bakarra baitute lanerako,
40k ez dute giberri edo azienda xeherik,
eta beste 28k 1etik 9ra giberri besterik ez
dute. Gailurrean, 22 familia daude (%13,5),
eta 97 lanerako abere (suko bi idi pare
baino gehiago), eta 5.167 giberri (%72) dituzte
jabetzan. Horien artean 9 familia besterik
ez dira (6 herritako su guztien %5),
guztira 7.170 giberri diren erdiak baino
gehiagoren jabe. Ikusten den bezala, nekazari
aberatsenek, lanerako abere gehiago
izateaz gainera, batez ere, ardi kopuru handiagoak
dituzte. Ekonomia askotarikoa zutenez,
errazago gainditzen zituzten uzta
txarrak, eta bestalde, bertan behera utzitako
soroak larretarako aprobetxatzen zituzten,
asko ugaldu eta merkatu baitziren
hauek demografia hausturaren ondoren.
Emaitzak hiribilduko azokan saltzen ziren
(artilea, larrua, haragia, esnekiak). Eta kontuan
hartzekoa da Ebrotik oso hurbileko
eskualdeetan gertatu zela hori guztia, batez
ere laborantzako egokiak jotzen diren
eremuetan. Laborantzako beste zenbait lurraldetan
ere gertatu zen abeltzaintzarako
joera, hala nola Arabako sortaldeko lautadan,
auzitan ibili baitziren XIV. mendeko
azken urteetan eta XV.eko lehenengoetan,
hustutako herrietako larreez nor baliatuko.
Baina komeni da behar bezala azpimarratzea,
Lizarrako merindadeko 6 erkidegoetako
1433ko datuetan ikusi den bezala,
aurrez aipatutako gertakari garrantzizkoa:
desberdintasun handiak zeudela, alegia,
nekazarien artean, azienden jabetzari zegokionez.
Eta ez laborantzan jarduten ziren
eremuetan soilik, orobat gertatzen zen abeltzaintzara
eskainitakoetan ere. Erronkarin,
esate baterako, hara zer idazten duten Bidankozeko
bizilagunek 1428an: ?los qui no
han ganado partiendose de la vaill et yendo
a otras partes adalogarse e busquar que
comer car en la dicha vaill en manera alguna
se podrian sostener por quoanto no
han en que labrar ni cugen pan para quatro
meses solament?. Mendiko haran honetan
ere, nahiz eta ekonomia abere hazkuntzan
oinarritzen zen, badira abere jabe ez
diren nekazariak, eta derrigortuak daude lan
indarra soldatapean saltzera.