Historia»Erdi aroa - Ekonomia
Hiribilduen sorkuntza prozesuak eta herri eraketa (XI-XV. mendeak)
Herrien berpizkundea Nafarroako erreinuan eta Lapurdin
Araba, Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia eta
Lapurdiko hiribilduen sorkuntza pizgarri garrantzitsua
izan zen lurraldearentzat, ekonomiaren,
gizartearen eta politikaren arloetan.
Lurraldean banatuta zeuden “jabetza”
zaharrek garrantzia galdu zuten, eta, era
berean, baita artean ugari ziren gazteluek
ere. Horrekin batera, komunikabide batzuen
balioak gora egiten zuen bitartean, beste
batzuk ia galtzera etorri ziren. Egun, Espainiako
Erdi Aroko gizartea aztertzera
emanak gaudenok, nahiko zehatz ezagutzen
ditugu errege eta jaunek, eremu geografiko
jakin batzuetako biztanleei, eta
kanpoko eskualdeetatik eremu horietara bizitzera
zetozenei “foruak” emateko izan zituzten
arrazoiak.
Arrazoi aukera zabala dago jokaera
mota hori ulertzeko. Estrategia militarretatik
hasi –eremu horiek erreinuaren mugetan
zeudelako–, eta merkataritza estrategietan
amaitzeraino –merkatariak pasatzen ziren
puntuak zirelako, alegia–, edota, interes
politiko soilagatik: erakundearen agintea
eta nagusitza sendotzeko, beste gabe.
Batez ere, monarkien jokabidea izan zen
azkeneko hau, jendeari eskubide bereziak
ematean, udal autonomia handiagoa lortzearekin
batera, administrazioaren zentralizatzerako
oinarri berriak finkatu baitziren.
Baina horiek bezainbateko garrantzia
izan zuten ekonomia eta zerga arrazoiek,
sarritan, izan ere, aurreko produkzio egituren
aldaketa ekartzen baitzuen egoera berriak,
eta, horrekin batera, baita antzinako
zerga mekanismoen berritzea ere. Eta, zer
esanik ez, gizartearen arloan izan zuten
eraginari buruz. Maila juridiko berriak ezarriziren orain biztanleekin, itxuraz, aurrekoak
baino bigunagoak, nahiz eta hasierahasieratik
nabaritzen diren gizarte estatus
altuagoa duten taldeak. Hain zuzen ere,
talde horiek izango dira etorkizuneko udal
oligarkiaren oinarri.
Nafarroako erregeek nahiko goiz eman
zioten hasiera toki jakin batzuen jendeztatzea
indartzera zuzendutako politikari. Jurisdikzio
estatutuaren hobekuntza izan zen
esandako herribilduen etorkizuneko garapenerako
giltzarrietako bat. Errege administrazioak,
Santiago bidearen inguruan sortutako
gizarte eta ekonomia berpizkundearen
babesean, bultzada berezia eman zien
Iruñea, Lizarra, Zangoza eta Garesko herribilduei,
XI. mendearen azken urteetan eta
XII. mende osoan zehar. Aldi honetan, Pirinioez
bestaldeko jendea etorri zen herri
hauetan bizitzera, eta euren ohiturak, hizkuntza,
gurtzak eta tradizioak ekarri zituzten.
Jende horrentzat berariaz egindako
foruak emanda finkatu zuten Nafarroako
erregeek biztanle hauen bertakotzea. Halaber,
XII. mendearen hasiera aldera gertatu
zen Lapurdiko Baiona hiribilduari emandako
hasierako bultzada. Handik urte batzuetara,
1170ean, Rikardo Lehoi Bihotzek
berretsi egin zion herribildu honi Gilermo
Akitaniako dukeak 1122 aldera emandako
gutuna, eta 1215ean, Joan Lur Gabeak,
Rouen frantses hiriaren ordenantzetatik
abiatuta antolatu zuen Baionako udal bizitza.
Baina Nafarroako beste herri batzuek
ere atera zituzten abantailak foru emate
politika honetatik. Izan ere, interes asko eta
oso desberdinak gurutzatu ziren XII. eta
XIII. mendeetan. Aipatzekoak dira horien
artean, ekonomia arlokoak (merkataritza,
zergak), gizarte arlokoak (jurisdikzio egoera
berria eta biztanleen gizarte produkzio aldaketak),
erakunde arlokoak (administrazioaren
zentralizatze sistema berria), edo estrategia
militarraren arlokoak (mugako lurraldeak).
Egoera desberdin hauen adibide
dira Nafarroako erregeek ondorengo hiribilduei
emandako foruak: Gasteiz, Biasteri,Trebiño, Argantzun, Antoñana, Bernedo,
Labraza, Urantzia, Tutera, Viana, etab.). Hala
ere, hiribildu hauetan bilatzen zena ez zen
soilik etorkin atzerritarrak bertakotzea, baizik
eta, beste ezeren aurretik, batez ere,
inguruko eskualdeetatik eta erreinutik bertatik
etorritako jendez osatutako herriak sendotzea.
Laburbilduz, “Frantses bidea” deituaren
inguruan sortutako ekonomia berpizkundea,
alde batetik, eta nafarrek gaztelauekin
eta aragoitarrekin izandako lehia politikomilitarrak,
bestetik, izango lirateke Nafarroako
erreinuan XI. mendetik XIII.era bitartean
gertatutako herrien gorakadaren
abiagunea. Gorakada horren beste ezaugarri
batzuk ondorengo hauek izango lirateke:
aipatutako hiribilduen –edo burgu jaio
berrien–, harresitzea, une horretatik aurrera
gehienek jokatu zuten politika zentralizatzailea,
foru propioak edukitzea, eskulangintza
eta merkataritza jardueren pisu handiagoa,
eta, hiribildu batzuetan, judu auzoak
izatea.
XIV. mendean, ez zen hain zuzenekoa
eta argia izan nafar erregeek herrien jendeztatzearen
eraketan eta eraldaketan izandako
eragina, nahiz eta ez diren adibideak
falta, ez Pirinioez haraindik (Bastida), ez
hemendik (Etxarri-Aranatz, Arakil-Uharte).
Hiribildua sortzeak zekartzan arazoen
erakusgarri interesgarri bat, Arakil-Uharteren
sorkuntza izan zen. Gipuzkoarekin
mugan dagoen eremu honetako biztanleak
sakabanatuak bizi ziren, eta, elizaz, Zamartzeko
Donamarian zuten egoitza zentrala,
haren mende baitzeuden eliza eta ermita
gehienak, eta orobat, aipaturiko hamabi
auzuneetako biztanle gehientsuak.
1355ean, Luis infanteak –Nafarroako
errege administrazioak alegia–, hiru hiribildu
berri sortzea erabaki zuen, Burundan bi,
eta Arakil ibarrean bat, Nafarroako Erreinuak
sartaldetik Gaztelarekin (Gipuzkoa eta
Arabarekin) zituen mugak sendotzearren,
nahiz eta, hitzez, gaizkile eta lapurren aurka
babesteko izan. Horretarako, hartzaile
bat eta bi komisario izendatu zituen Luisinfanteak, eta horien esku utzi zituen hiru
hiribildu berrien antolakuntza eta administrazioa:
Villadefensa eta Villafuerte Burundan,
eta Arakil-Uharte, Arakilen.
Arakil-Uharteko hiribildua sortzeko ekimena,
ordea, auzuneetako biztanle askoren
interesen aurka egin zen. Auzotarrek,
lehen unean, onartu egin zituzten Infantearen
ordenantzak, baina gero, trabak jartzen
hasi ziren hiribildua sortzeko prozesuari.
Kontuan hartu behar da auzune horiek ongi
mugatutako sailak eta labore lurrak zituztela,
euren etxe, etxeorde, larrain, baratze,
mendi eta gurtza guneekin (ermitak edo
elizak), eta ez zitzaiela hobekuntza nabarmenik
eskaintzen egoera berriarekin. Bestalde,
bat-batean eta derrigorrean onartu
behar izan zuten neurri politiko berria, eta
beraz, auzotarren erantzuna, oro har, hiribilduaren
sortzea errefusatzea izan zen,
nahiz eta esandako hiribildua, ustez, muga
sendotzeko eta auzotar horiek gaizkileetatik
eta gaztelauen osteetatik defenditzeko
sortu izan.
Azkenik, hiribildua sorrera gauzatuko
bazen, hitzarmen bat egin behar izan zuen
Luis infanteak Iruñeko Txantrearekin
1359ko ekainean, handik hilabetera Iruñekogotzainak eta kapituluak berretsiko zutena.
Hitzarmenaren indarrez, Infanteak
Txantreari ordaindu behar zizkion auzune
horietako zergak, petxak eta beste zenbait
eskubide galtzetik zetozkion galerak. Litekeena
da Txantrea, hasieratik, esandako
egitasmo politikoarekin bat ez etortzea, aldaketa
horiek zirela-eta, bere errentak eta
eskubideak galtzeko beldurrez. Ez dago zalantzarik,
jarrera hori egon bazen, auzotarren
aurkakotasuna indartzeko lagungarri
izango zela, nahiz eta hauen arrazoiak beste
batzuk izan. Azkenean, foru bat eman zitzaien
Arakil-Uharteko biztanleei, eta bertan
idatzi ziren erregeak biztanleei emandako
pribilejioak, baina, tamalez, ez dugu
testua ezagutzen.
Burundan sortu nahi ziren beste bi hiribilduek
ez zuten aurrera egin. Defentsa
eta militar arrazoiak erabakigarriak izan ziren
Arakil-Uharteko hiribilduaren sorkuntzan
–horrela ulertzen da antzeko beste
prozesuen ondoan izan zuen berankortasuna–,
baina, aldi berean, bat-bateko eraginak
izan zituen inguruko biztanleengan.
Azkenean, aurrez aipatutako 12 auzuneetako
biztanleek men egin behar izan zioten
Nafarroako aginte politikoaren larderiari.
Herrien berpizkundea Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian
Arabako lehen herrien sorkuntza Nafarroako
erregeek zuzendu zuten XII. mende
osoan zehar. Gipuzkoan ere antzeko
zerbait gertatu zen –Donostiako hiribilduaren
sorkuntza 1180an–, eta orobat Bizkaian,
Balmasedaren sorkuntzarekin (1199). Herrigune
hauen sorreran eta garapenean arrazoi
asko nahasten dira: erregearen borondatea;
biztanleek jokatu beharreko paper
berria bereganatzea, mugak defenditzea,
administrazio eta politika zentralismo berri
baten eraketa, ekonomia eta merkataritza
bultzatzea, etab. Kasu horietan guztietan,
sistema bakarra erabili zuen monarkiak:
foruak –edo foru-gutunak– ematea hiribildu
horietako biztanleei eta berorietara bizitzera
zihoazen biztanle berriei. Sarritan,
hiribilduaren jurisdikzio eremua auzune
mordoxka baten gain hedatzen zen.
XII. mendearen azkena arte Araba eta
Trebiñoko zortzi herriri eman zitzaizkien
foruak. Batez ere, merkataritza izaerakopribilejioak jasotzen dira foru horietan. Urte
bertsuetan sortzen dira halaber, Donostia
–Gaskoiniako biztanleekin–, eta Balmaseda,
eta merkataritza eskubide garrantzitsuak
ematen zaizkie horiei ere. Merkataritza
harremanen garapenean ulertu behar da
azken bi hiribildu hauen sorkuntza. Baina,
horretaz aparte, Gasteizen, Biasterin, Bernedon,
Antoñanan, Gesaltzan eta Trebiñon
–Araban– eta Balmasedan –Bizkaian–, judu
auzoak izateak erakusten du merkataritza
mugimendu handia zegoela herri hauetan,
nola barne ekoizpenaren aldetik, hala
kanpotik zuten eskariagatik. Ez da ahaztu
behar, Nafarroa, Errioxa eta Burgos euskal
itsasertzarekin lotzen zituen bideetan kokatuta
zeudela esandako hiribilduak. Donostiaren
kasuan, berriz, Nafarroak Frantzia eta
Ingalaterrako portuekin izan zitzakeen merkataritza
harremanak zeuden jokoan.
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko herrien
bigarren aurrerakada garrantzitsua XIII.. endean gertatu zen, Gaztelako erregeen
zuzendaritza eta bultzadapean. Gaztelako
erregeek 1200ean –Arabako “senior”-en laguntzarekin–,
Gipuzkoa eta “jatorrizko Araba”
konkistatu izanak, beste eragin batzuen
artean, erregeren mendeko hiri berrien
sorkuntza prozesua etetea ekarri zuen Arabarako.
1242 arte ez du Gaztelak herrialde
honetan beste herri forurik emango, data
horretan eman baitzien forua Fernando
III.ak Bastidako biztanleei, Harotarren leinuarekin
izandako lehia moduko batean.
Herri hau Nafarroako mugan zegoen, eta,
halaber, Arabako Errioxa Arabarekin eta
Gasteizekin lotzen zuen bidean. Baina Gipuzkoan,
Alfontso VIII.a Gaztelakoak,
inportazio eta esportazioei mesede egin
nahian, eta, beharbada, arrantza indartu
nahian ere bai, Hondarribia (1203), Getaria
(1209) eta Mutrikuko (1209) hiribilduak
sortu zituen. Halaber, Fernando III.ak Zarautz
sortu zuen 1237an. Guztietan Donostiako
forua hartu zen eredutzat. Bizkaiko
jaunek Urduña (1227), Bermeo (1214-1236)
eta Otxandio (1236-1254) fundatu zituzten.
Era berean, merkataritza bideen kontrola eta
itsasertzerako irteerak Bizkaiko Jaurgoaren
interes bereziak ziren.
Alfontso X.aren garaiko errege administrazioak,
modu berezian bultzatu zituen foru
berrien emateak edo herribildu berrien sorkuntzak
Arabako probintzian. Nafarroarekiko
mugak sendotzeaz gainera, Gaztelak
Kantauri aldeko portuekin eta Europarekin
(Frantzia, Flandria, etab.) zituen merkataritza
harremanak indartu nahi ziren horrela.
Dinamika honen barruan, 1256an, erregeak
Salvatierra izeneko hiribildu berri bat sortzeko
agindu zuen Agurain auzunea oinarri
harturik, eta zegokion forua eman zion
horretarako. Merkataritzaren indarberritze
hau oso ondo zetorren Gasteizentzat ere.
Hain zuzen, hiri horretako foru eredua zabalduzen urte haietan Araban (Salvatierra
–Agurain–, Artziniega –Bizkaiaren eraginez–,
eta Kontrasta), Gipuzkoan (Mondragon
[1260] –Arrasate–, Villanueva de Vergara
[1268] –Bergara–, eta Itziar [1294, Antso
IV.ak] Deba ibaiaren arroan; eta Villafranca
de Ordicia [1256] –Ordizia–, Segura
[1256] eta Tolosa [1256] Oriaren arroan) eta
Bizkaian (Urduña). Garai honetan, Bizkaiko
jaunek Lanestosa (1287) –Isasti–, Durango
(1290?), Ermua (1290?) eta Plentziako (1299)
hiribilduak besterik ez zuten sortu. Jaurgoaren
kezka bereziak ziren artean, kostaldea,
eta portuetatik sartzen edo irteten ziren
salerosgaiak.
Herrien loratze hau, dena den, Gaztelako
merkataritzaren garapenarekin eta
Gasteizen gorakadarekin estu lotua dago.
Esandako komunikabideak ardatz zituztela
eratutako herri sare honi esker garatu ziren,
alde batetik, Gaztelako artilearen Flandriarako
esportazioa –1273an sortu zen
“Honrado Concejo de la Mesta” delakoa–,
eta, bestetik, 1282an hasita, Kantauriko udal
partzuergoen eraketa, merkataritza hori
kontrolatzeko. Azkenik, 1296an “Las villas
de la marina de Castilla” direlakoak (Santander,
Laredo, Castro Urdiales, Bermeo,
Getaria, Donostia eta Hondarribia) Gasteizekin
anaitzen dira. XIV. mendearen erdialdera
arte, gutxienez, Gipuzkoako kostako
portuek mozkin politak atera zituzten Gaztelako
artilearen esportazio merkataritza
horretatik, Gipuzkoako burdinarenetik, eta
orobat, Flandriatik –batez ere– erosten ziren
ehun landuen merkataritzatik. Arabako
merkataritzaren azpiegitura ongi sendotuta
zegoen, eta Gasteizek ateratzen zion abantailarik
handiena egoera horri. XIV. mendearen
azkenaldera eta XV. mendean, ordea,
Arabaren sartaldetik bideratu zen, batik
bat, aurrez aipatutako hegotik iparrerako
–eta alderantzizko– merkataritza (Burgos,
Urduña, Bilbo).
XIV. mendearen hasieratik 1338ra bitartean
gauzatzen da hiribilduen garapenaren
hirugarren fasea. XII eta XIII. mendeetan
zehar, Arabako gizartea ekonomia hazkundearen
dinamikan sartua zegoen, gaur hedatze
aldia deituko genukeen horietako
batean, alegia. Ekonomia goraka zihoan
garaian gertatu ziren lehenago aztertu diren
biztanleriaren aldaketak. Baina gizarte
feudalaren hazkunde ereduak bazituen bere
mugak, eta haiek gaindituz gero, ekonomiak
porrot egiteko arriskua zegoen. Eta
halaxe gertatu zen: krisialdi sakona etorri
zen Espainia eta Arabako gizarte feudalera.
Agintean zeudenek ez zuten jakin izan
ekonomia modu eraginkorragoan antolatzen.
Giro honen barruan, hiribildu berriak
jaiotzen dira Araban (San Vicente de Arana
–Done Bikendi Harana–, Villarreal, Monreal
de Zuya –Zuia–, Alegria Dulanci –Dulantzi–
eta Elburgo –Burgelu–).Bestalde, Gipuzkoan, XIV. mendearen
hasieratik erdialdea bitarteko aldi horretan
bertan, 10 hiribildu berri sortu ziren (Salvatierra
de Azpeitia –Azpetia–, Villanueva de
Oiarso –Errenteria, 1320–, San Martín de
Iraurgui –Azkoitia–, Salinas de Léniz –Leintz
Gatzaga–, Elgeta, Monreal de Deva –Deba–,
Placenzia de Soraluze –Soraluze–, Villanueva
de San Andrés –Eibar–, Villamayor de
Marquina –Elgoibar– eta Villagrana de Zumaya
–Zumaia–). Errenteria eta Zumaia
salbuetsita –Donostiaren foru eredukoak–,
gainerako guztiei Logroño eta Gasteizko
foru eredua eman zitzaien. Bizkaiko jaunek
bost hiribildu berri fundatu zituzten garaitsu
honetan, kostaldean gehienak: Bilbo,
Portugalete, Lekeitio, Ondarroa eta Villaro
–Areatza–. Herri hauen sorkuntza Europako
mendebal osoa hartu zuen krisialdiaren
erdian gertatu zen, baina kokapenari eta
izan zuten garapen azkarrari begiratzen
badiogu, distantzia luzeko merkataritzaren
garapena iragartzen dutela pentsa liteke, eta,
zalantzarik gabe, kontuan hartu beharreko
zerbait da hori, esandako hirien sorkuntza
behar bezala ulertu nahi bada.
Euskal Herriko hiribilduen sorkuntza
prozesuaren barruan laugarren etapa bat
bereiz genezake Gipuzkoan eta Bizkaian.
Azken lurralde honetan, XIV. mendearen
erdialdetik aurrera 8 hiribildu berri sortu
ziren: Markina, Elorrio, Gernika, Gerrikaitz,
Miravalles –Ugao–, Mungia, Larrabetzu eta
Errigoiti. Herri horien foru gutunak irakurrita
argi ikusten da, krisialdi garaian sortu
zirela, edota, gutxienez, herri horietako biztanleak
defenditzeko modu bat zirela, beharbada,
Bizkaiko nobleen krisialdi sakonetik
eta berorien eraso bortitzetatik babesteko.
Halaber, XIV. mendearen azken herenean,
bost hiribildu fundatu ziren Gipuzkoan
(Belmonte de Usúrbil –Usurbil–,
Villarreal de San Nicolás de Orio –Orio–,
Hernani, Santa Cruz de Cestona –Zestoa–,
eta Villarreal de Urrechua –Urretxu–). Herri
hauen sorkuntzaren atzetik biztanleriaren
berrantolakuntza prozesu bat legoke.
Pixkanaka, geroz eta jende gehiago metatzen
da herri harresidunetan. Horren arrazoiak
ekonomiaren eta demografiaren hazkundean
bilatu behar dira –ez zeuden alferrik
Frantzia eta Flandriara zihoazen (edo
zetozen) merkatarien pasabidean–. Baina,
zenbait kasutan batez ere, biztanleen segurtasuna
zen arrazoi nagusia, nola barne arazoetatik
babesteko (ahaide nagusien arteko
borrokak), hala kanpokoetatik (Gaztelaren
eta Nafarroaren arteko gerrak). Oiartzun
1453an eratu zen hiribildu gisa, data
horretan banandu baitzen Errenteriatik.
Lurraldearen eta biztanleriaren antolakuntza
berri bat ekarri zuen oro har hiribilduen
sorkuntzak. Baina Araban, Gipuzkoan
eta Bizkaian, erritmo desberdinetan gertatu zela ikusi dugu. Bestalde, kostaldeko
portu hiriak –Bizkaikoak bereziki: Bermeo,
Bilbo, Portugalete, Ondarroa eta Lekeitio–
geroz eta garrantzi handiagoa hartzen joan
ziren XIV eta XV. mendeetan zehar, hegotik
iparrerako –eta alderantzizko– merkataritza
ardatza indartu ahala. Ez da beraz harritzekoa
hain zuzen ere bizkaitarrak izatea
euskaldun ezagunenak Europaren Atlantiko
aldean bezala (Flandria, Ingalaterra, Frantzia),
baita Mediterraneo aldean ere (Italia,
Aragoiko koroa).
Azken finean, XII-XIV mende bitartean
sortutako hiribildu hauek, zein bere eskualdearen
zentro ekonomiko eta distantzia
luzeko merkataritzaren gune bihurtzeaz
gainera, epe ertainera, espazio hierarkiaren
gorenean kokatu ziren. Begien bistakoa da
auzuneek, eta gainerako bizigune motek,
hiribilduei buruz zuten mendekotza. Azken
hauek markatzen baitzituzten, azken batean,
bai politika eta bai ekonomia arloko ildo
nagusiak. Arrazoi horiek zirela eta, hiribilduekin
auzitan ibili ziren zenbait auzune
eta elizate. Esandako guztiaren eraginez,
nekazari asko landa lurrak utzi eta hiribilduetara
joan ziren bizitzera.
Erdi Aroko hirigintza Euskal Herrian
Erdi Aroko hirien ohiko elementutzat
hartzen diren guztiak ez dira beti agertzen
Euskal Herriko hiribilduetan, nahiz eta, oro
har, ezaugarri beretsuak dituzten. Hona
hemen horietako batzuk: hesia, trazatu erregularra,
eliza bat edo gehiago harresi barruan;
herri batzuek barnean gazteluak,
dorretxeak edo jauregiak izaten zituzten
bezala, baina beste batzuek ez zuten mota
horretako eraikinik. Halaber, etxe eta
orubeen jabetza nahiko orekatua zegoen
hiribildu hauetako lehen biztanleen artean.
Herriaren kokalekua eta plano motak
oso erabilgarriak dira hirigintzaren ikuspegitik
hiribilduak euren artean bereizteko:
mendi hegalean edo aldapan kokatuak dauden,
tontorrean edo goi ordokian, ibar barreneko
ibai ertzean, bide bat edo itsas
portua inguratuz, edo ordokian eraikiak. Era
berean, hiribilduen kokalekua zehazteko
garrantzitsuak izan ziren eskualdearen erdian
egotea ala ez, topografia aldetik toki
gailenean egotea, edo komunikabide nagusietatik
hurbil izatea. Inoiz edo behin jatorrizko
kokalekutik aldatu ere egin ziren
(Azkoitia, Itziar-Deba, Segura eta Usurbil).
Planoak erabat irregularrak direnean
esan nahi da hiribildu horretako hirigintza
berez eratu zela –Gesaltza, esate baterako–.
Planoa erregularra denean, aldiz, edota irregulartasunatopografiara egokitzearen ondorio
denean (obala edo lauki-zuzena, biribila,
triangelu itxurakoa), aurrez pentsatutako
hirigintza den seinale. Hiribilduaren
sorkuntza “ex nihilo” izan bada herri homogeneoa
izan ohi da, hasi eta bukatu
eraikitakoa, orubeak erregearenak zirelako
eta modu orekatuan banatuak zeudelako.
Harresi barrua urbanizatzeak eta biztanleei
orube berdin samarrak eman izanak argi
uzten dute “gizaki libreen erkidego” bat sortzeko
interesa, esan nahi baita, arau berberen
mendean zeudela denak –foruaren
mende, alegia–, eta hiribildua sortu zenean
ez zela desberdintasunik izan biztanle bakoitzari
izendatu zitzaion hiriko espazioari
zegokionean.
Hiribilduen barruan, ordea, komeni da
eremu publikoak eta pribatuak bereiztea;
hau da, alde batetik kale, enparantza eta
toki publikoak (azokak, elizak, saltegiak,
biltegiak, gartzela, harategiak, pikota, herriko
etxea –nahiz eta hiribildu guztiek ez
zuten azken hori–), eta bestetik, etxeak
egiteko orubeak eta gainerako espazio pribatuak.
Denbora joan ahala, hiribilduan islatzen
joan ziren gizarte desberdintasunak:
dorretxeak eta jauregiak eraikitzen dira eta
gainerako etxeek baino orube zabalagoak
hartzen dituzte gainera. Lehenengoen egitura
guztiz militarra eta defentsarakoa zen:
harresi apalez eta saieterez hornituak egon
ohi ziren, baina azkenekoak –XV. mendean
ugaldu ziren jauretxe zirelako hauek–, askoz
eraikin handiagoak eta dotoreagoak
ziren dorretxe soilak baino. Jatorri nobleko
jendea hiribilduan finkatzearen adierazpen
dira dorretxeak, eta Gipuzkoan zehazki,
“ahaide nagusiak” herrietara bildu izanaren
seinale.
Arabako hiribildu gehienen planoak,
hamabi hiribildu guztira, –beti ere, Eugenia
Cuestaren artikuluan eskainitako datuen
arabera–, ipar-hego norabidea dute eta kaleen
alde banatan eraikitako etxeek –etxe
aurreek, hobeto esan– zeharka ebakitzen
dute planoa. Era horretan, hobeto babesten
ziren iparretiko haize hotzetatik. Gipuzkoako
hiribildu guztiek, aldiz, –Hondarribia
salbu, honek ere ipar-hego norabidea
baitu– sortalde-sartalde norabidea dute.
Bizkaiko hiribilduen norabide nagusia ere,
sortaldetik-sartalderakoa da. Euskal Herriko
alde honetako klima gozoagoa delako
–ozeanikoa– gertatzen da hau, zalantzarik
gabe, eta ipar haizeak ez direlako Araban
bezain indartsuak eta hotzak.
Hiribildu batzuek, jendetsuenak hain
zuzen, eliza bat baino gehiago izan ohi dute
(Biasteri, Agurain, Gasteiz, Iruñea, Lizarra,
Viana, Bilbo, Donostia, e.a.). Ez dira falta
eliza harresiaren kontra eraikitako kasuak
ere, horrela sendotu egiten baitzen hiribilduko
murrua (Agurain, Gasteiz, Biasteri,
etab.). Hiribilduetako harresiak, eraso militarrenaurkako defentsa ona izateaz gainera,
batez ere, nekazari herriekin alderatuta,
hiribilduek zituzten berezitasun juridikopolitikoen
ezaugarri gorena ziren. Gerra
garaian –ahaide nagusien artekoak ala erresumen
artekoak izan–, hiribilduetan babestu
ohi ziren nekazariak.
Baina, horrez gainera, landa zabalean
sortutako suteen aurkako euskarritzat ere
balio zezaketen, –Mungian, esate baterako–.
Horrela, 1485ean, elgoibartarrek, jasandako
sute batean herria erraustua geratu ondoren,
baimena eskatu zioten erregeari hiribilduaren
barruan suaren aurkako hesi bat egiteko.
Zehazki, harri eta karezko horma bat
eraiki nahi zuten erdi-erditik hiria zeharkatuko
zuena, beste suteren bat gertatuta ere,
gutxienez herriaren erdia salba zedin.
Izan ere, oso denbora laburrean jan zitzakeen
suak garai hartako hiribilduak,
etxeen egiturak zurezkoak izan baitziren
XV. mendearen azkenaldea arte. Oso gutxi
ziren harriz, edo lurrez eta karez, eraikitako
etxeak. Zenbait udalbatzak eta pertsona
partikularrek, XV. mendearen azkenaldera,
harrizko etxeak eraikitzea gomendatzen
zuten, suteek (kasu batzuetan nahita piztuak)
sortutako galera ikaragarriak nolabait
murriztearren. Horrela, tokiko hezetasun
handiak eragindako zurezko materialen alferrik
galtzea ere eragozten zen. Harresiko
ateen kopurua desberdina izan ohi zen hiribildu
batetik bestera. Sei ate zituzten Urduñak
eta Durangok, bi Ermuak, zazpi
Bermeok, hiru Markinak, etab. Edozein
moduz ere, Euskal Herriko hiribildu askotan
ikus daitezke oraindik Erdi Aroko harresi,
dorre, gotorleku edo ateak, osorik ez
bada ere, bai behintzat hondakinak. “Itxura
militarreko arkitektura” deituko genioke.
Portugaletek balio lezake garai hartako
euskal hiribilduetan gertatutako berrikuntza
saioen adibidetzat. XIV. mendetik
XVI.aren hasiera arte, hobekuntzak egin
zituzten hiribilduetan, bizigunea edertzea
eta bizitza eta osasun baldintzak hobetzea
helburu zituztela. Zoladura eta eraikuntza
sistema berriak gauzatu zituzten eta, kasu
batzuetan, aurretiko zenbait egitura urbano
zahar desegin beharrean gertatu ziren.
Aldi berean, udalbatzek eta harresi barruan
bizi ziren gehienek, harresi barruko gunearen
lehentasuna defenditu zuten, aldirien
hazkundearen eta hiribilduaren lege-eskumeneko
beste zenbait eremuren aurka. Iturria
eraikitzea, urak sartu eta irteteko zorrotenak
egitea, kaleak harriztatzea, Andre
Mariaren elizako obrak, erruki etxe berria,
eta erloju bat jartzea, Portugaleten gertatutako
hiri berrikuntzaren froga argiak dira.
Hirigintza xumea da, apala, batez ere
praktikoa, hiribildu txiki bati dagokion bezala.
Urte haietan, artean, udalbatzak ez
zuen bere etxe propiorik bilerak eta biltzarrak
egiteko.