Historia»Erdi aroa - Lurraldearen eraketa
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiaren eraketa
Gaur egungo Gipuzkoa, Bizkaia eta
Arabaren eraketa historikoa Erdi Aro osoan
zehar gauzatu zen. 1200. urtea arteko aldia
aztertuko da batez ere lan honetan, orduan
marraztu baitziren hiru probintzien muga
historikoak. Hiru probintziek elkarren oso
bilakaera desberdina izan zuten. Hala ere,
itsasaldeko lurraldeek antzekotasun handiak
izan zituzten zenbait gauzatan. Arabak, aldiz,
antz handiagoa izan zuen bere bilakaeran
Burgos iparraldearekin Gipuzkoarekin
eta Bizkaiarekin baino.
Has gaitezen Bizkaia eta Gipuzkoarekin.
Zalantza handiak daude bi lurralde
horien jatorriaz, eta elezaharrekin nahasten
dira, Bizkaiaren kasuan behintzat. Izan ere,
garai horri buruz oso dokumentu gutxi dago
lurralde horietan, eta lurralde horiei buruzko
aipamenak ere urriak dira oso. Gipuzkoa
hamarren bat dokumentutan aipatzen da,
ez oso modu argian, Nafarroako erreinuaren
bazterreko lurralde gisa ?ikus mapa:
?Gipuzkoa 1200 baino lehen??. Erregeen
aginpidea 1000. urtetik aurrera hasi zen finkatzen
tokian tokiko abarka handizurenen
ahaide ziren ofizial ordezkarien bitartez.
Bizkaia lehenago agertu zen agiri idatzietan.
Alfontso III.ak aipatu zuen bere kroniketan,X. mendearen hasieran: Asturiasko
erreinuak Garape eta Karrantza gutiziatzen
zituela zioen. Handik hara, Goi Erdi
Aroan, bada Bizkaiari buruzko zenbait berri
idatzi: ?Reja de San Millán? delako zerga
dokumentuak eta beste zenbait monasteriotako
agiriek (Oña, San Juan de la Peña?)
Bizkaiko gizarteak zer bilakaera izan zuen
sumatzeko bidea ematen dute behintzat.
Baina badira datu gehiago ere gizarte horien
eraketa historikoa sakonago aztertzeko.
Funtsezkoa da, esate baterako, Kantauri
itsasertzeko beste eskualde batzuen bilakaera
aztertzea, Bizkaiaren eta Gipuzkoaren
antzekoa izan baitzuten, baina
lehenago. Arkeologiak ere garrantzizkoa
izan behar luke Goi Erdi Aroko lurralde
hauek ulertzeko. Orobat toponimiaren eta
jendeztatzearen azterketatik gizarte horien
bilakaerari buruzko aztarnak bil daitezke.
Bizkaia eta Gipuzkoa, oro har, inguruko
lurraldeak baino beranduago garatu ziren
Goi Erdi Aroan.
Erromako inperioa desegin eta bisigodoak
Iberiako penintsulan sartu ziren garaiko
guduek (VI. mendearen hasiera) ere
datu gutxi utzi dituzte. Bertako biztanleak
ahaidetasun loturek sorturiko leinu handietan
banatuak zeuden nonbait, artzantzan
jarduten zuten eta mendien goialdean bizi
ziren. Gizarte antolamendu hori Asturias eta
Kantabria aldean 300 urte lehenago izan
zutenaren antzekoa zen. Iparraldeak ez
zuen inolako interesik bisigodoentzat. Horregatik
ez zuten konkistatu. Ebro ibiaren
erriberan gotorlekuak eraikitzera mugatu
ziren, beren erreinua bertakoen erasoetatik
babesteko.
Arabiarrak Toledoko erreinura heldu eta
ia penintsula osoa konkistatu zutenean
(VIII. mendea), ahaidetasun loturek sorturiko
leinu handietan antolatua zegoen oraindik
ere Kantauri itsasalde osoa, leinu konfederazio
moduko batzuetan edo. Sortaldeko
muturrean, Gipuzkoa, atzeratuagoa zegoen.
Oraingoan ere musulmanak ez zirenlurraldeaz batere kezkatu eta Ebro ibaiaz
hegoaldera finkatu ziren.
Handik gutxira, Iruñea eta Asturiasko
erreinuak sortu eta, monarkiak sendotu
ahala, bi erresumen hedatze politika hegoaldera
soilik zuzentzen ez zenez, aztergai
ditugun lurralde hauetara zabaltzen hasi
ziren. Une honetatik aurrera (IX. mendea),
bilakaera berankorragoa izan bazuten ere,
inguruko lurraldeen bilakaerarekin berdinduz
joan ziren geroz eta azkarrago. Erregeek,
nafarrek batik-bat, funtsezko papera
jokatu zuten bilakaera horretan.
Gipuzkoako leinu talde handiak ?barduliarrak
eta baskoiak? zatituak zeuden
barrutik. Autrigoiek eta karistiarrek antzeko
bilakaera izan zuten Bizkaian. Gipuzkoaren
eta Bizkaiaren garai hartako bilakaera
historikoa ulertzeko ezinbestekoa da
jakitea gizartearen barne bilakaerak feudalismoa
ekarri zuela eta horrekin estu loturik
gizarte talde berri bat sortu zela, abarka
handizurenen aristokrazia txikia. Hain zuzen
ere, gizarte talde horretxek markatu
zuen antzinako gizarte leinuetan antolatutako
batetik gizarte feudalera igarotzea.
Ahaidetasun loturak lausotu ahala sendotu
egin ziren auzotasun loturak. Hau funtsezkoa
izan zen, zeren ahaide taldeko buruzagitzak
ematen zuen aginpide moralari,
auzoko ahaltsuena, aberatsena eta eraginkorrena
izatea gehitu zitzaion. Gaztela iparraldean
IX. mendean gertatu zen bezalaxe, IX.. endetik XII. mendera bitartean antzinako
leinuetako buruzagiek komunitatetik eratorritako
aginpideak gehitu zizkieten lehenagotik
zituztenei. Maila apaleko aristokrazia
bat sortu zen horrela, lurraldea feudoetan
banatzea eragin zuena. Bizkaia aurreratuagoa
zegoen Gipuzkoa baino bere bilakaeran.
Hala, XI. mendearen azkenerako, lurraldeaz
kanpoko beste aginte batzuk nabarmendu
ziren, eta horri esker azkartu egin
zen haren bilakaera. Hain zuzen, gauza bera
gertatu zen Gipuzkoan ondorengo mendean. Ahaide loturen ordez auzotasun loturak
nagusitu zirenetik erregeek, monasterioek
eta handikiek geroz eta eragin handiagoa
izan zuten lurraldean.
Bestalde, goi mendietako biztanleria
erdi nomada haranetan finkatzen hasi zen.
Biztanleria gune berri horiei ?unibertsitate?
deitu zitzaien Gipuzkoan eta ?elizate? Bizkaian,
eta Erdi Aro osoan iraun zuten. Elizate
horiek izan ziren Bizkaian hiribilduez
kanpoko lurraldearen antolamenduaren
oinarria: Lur Zabala. Biztanleria gune txiki
horien barruan gizartea zatitu egin zen berehala:
ahaltsuak batetik eta behartsuak
bestetik; biztanle guneak ere berdin, bereizi
egin ziren, ahaltsuak batetik eta ahulak
bestetik. Ahaltsuak hiribildu bilakatu ziren
eta besteak, aldiz, hiribilduen mendeko
auzo. Herri gutunak dira horren erakusgarri.
Gizatalde horietako buruzagiek, zuten
statusari eutsi eta handitu nahian, beste
zenbait jardueraren artean, ibai bokaleetara
heltzen ziren merkatari arrotzekin lehengaiak
trukatzeari ekin zioten.
Gero, merkatari arrotzekin zituzten harreman
onei esker, kaiak prestatzen hasi
ziren ontziak lehorreratzeko tokirik egokienetan.
Kai horietatik erresuma barruraino
eramaten ziren salerosgaiak bide bihurrietan
zehar. Orduan finkatu ziren harreman
sendo eta iraunkor baten oinarriak.
XII. mendearen azken hamarraldietan,
Gipuzkoaren historian funtsezkoa izan zen
zerbait gertatu zen. Merkatari arrotzen eta
itsasertzeko unibertsitate eta elizateen arteko
harreman bikainekin du zerikusia gertakari
horrek. Kanpora irekitzearen ondorioz,
merkataritza harremanak indartu egin
ziren, eta ingelesen eta frantsesen arteko
politika gertakarien eraginez, Baionako
merkatari talde bat, hiritik ihes egin beharrean
gertatua ?harekiko harreman estuekin
jarraitu bazuten ere?, horietako bi kaietan
finkatu ziren. Bestalde, Nafarroako erregeek
merkataritza bideak indartzeko zuten
interesa eta merkataritzarako tokien ezagutza
erabakigarri izan ziren Gipuzkoako lehenengo
bi hiribilduak fundatzeko: Donostia
eta Hondarribia, 1180an bata eta 1203an
bestea, gutxi gorabehera. Donostia fundatzean
kanpotik etorritako biztanleekiko loturak
sendotu zituzten nafar erregeek, erraztasun
guztiak eman baitzizkieten han finkatzeko
eta merkataritza jarduerak antolatzeko.
Biztanle berriek, beren interesen araberako
araudia behar zutenez, franko forua
eman zien erregeak: Lizarrakoaren berdina,
hain zuzen, haientzat funtsezko jarduera
zen itsas merkataritzarekin zerikusia
zuten zenbait hobekuntza sartuta.
IX. menderako Gipuzkoa eta Bizkaiko
gobernariek gaitasun harrigarria erakutsi
zuten egitura soziopolitiko berrietara egokitzeko,eta hala, ahaidegozko buruzagi
horien esku egon zen (eta kanpotik heldutako
beste batzuen esku ere bai Gipuzkoan)
Erdi Aro osoan lurraldeko aginpide politikoaren
kontrola. Gizartearen bilakaera
geroz eta bizkorragoa izan zen. XI. mendearen
azkenetan agertu ziren lehen monasterioak
Gipuzkoan, Bizkaian lehentxeago
ezarriak baziren ere. Gipuzkoako eta
Bizkaiko lurraldeak eliz barrutietan antolatzeak
eskualde horietan sortu zen gizarte
errealitate berriaren esparrutzat balio izan
zuen. 1000-1200 bitartean, Gipuzkoa eta
Bizkaia batetik bestera ibili ziren Gaztelako
eta Nafarroako erresumen artean. Bi erresumei
interesatzen zitzaien lurralde horiek
kontrolatzea: ustiatzeko gauza asko ez ezik
itsasorako irtenbide egokia eskaitzen zuten,
eta itsas merkataritza indartzen ari zen une
hartan.
Orain artean, antzekotasun nabariak
ikusi ditugu Gipuzkoaren eta Bizkaiaren
bilakaeran. Pareko bilakaerak izan ziren,
denboran alde pixka bat izan bazuten ere.
Hala ere, bada alderdi bat nabarmen bereiztu
zituena Erdi Aro osoan zehar. Gipuzkoari,
beranduago garatu baitzen, hegoalde
aurreratuagoko noble ahaltsuek oso
kasu gutxi egin zioten. Bizkaiak, ordea,
berehala piztu zuen inguruko handikien
interesa, eta beste bide bat hartu behar izan
zuen. Bizkaiak ?jaurerria? osatzen zuen.
Jaurerri horren jatorria elezaharretan galtzen
da, eta zituen ezaugarri bereziek Erdi Aroan
Iberiako penintsulan zeuden beste jaurerrien
artetik nabarmenarazi zuten.
Harotarren jatorriari buruz, hauek izan
baitziren Bizkaiko Jaunak harik eta XIV.. endearen erdialdera jaurerria Koroara
gehitu zen arte, ez dago dokumentu sinesgarririk.
Erdi Aroan sortu zen elezaharra.
Pedro de Barcelosen Livro dos Linhages liburuan
(1325-1345 inguruan idatzia) kontatzen
da Ingalaterrako erregearen anaia
Froom eta haren semea bota egin zituztela
erresuma hartatik 860 urte aldera; Bizkaiko
kostara iritsirik, lurraldeko nagusi zen eta
zerga bidegabeak kobratzen zituen asturiar
konde zital baten aurkako matxinada zuzendu
zuten; garaipenaren ondoren, Bizkaiko
konde izendatu zuten ingelesa, eta
haren seme eta ondorengoek jarauntsi zuten
haren titulua. Lope García de Salazarrek
Las Bienandanzas e Fortunas liburuan
(XV. mendearen bukaeran idatzia) jasota
dauzkan beste elezahar batzuetan agertzen
denez, Eskoziako erregearen biloba Zuria
izan omen zen Leongo erregearen semearen
aurkako altxamenduan, Arrigorriagako
guduan, buruzagi. Elezaharrak alde batera
utzita, beraz, Erdi Aroan zehar argi eta garbi
bereizitako hiru eskualdeetatik abiaturik
?Jatorrizko Bizkaia, Durangaldea etaEnkarterriak?, jurisdikzio barruti bakar bezala
eratu zen Bizkaia, eta bertako jaunek,
Harotarrek, erregearen izenean ordezkatutako
gobernu eskubideak zituzten. Baina ez
Behe Erdi Aroko beste edozein jaurerritan
bezala (Araban XIV. mendetik aurrera,
adibidez), Frantziako Capet dinastiako printzerri
haiek bezalatsukoak baizik, gure ustez.
Jaurerriaren eraketa, beraz, hiru eskualde
horietatik abiatu zen ?ikus mapa: ?Bizkaia
1200 baino lehen??, eta XII. mendearen
bukaeran eta XIII.aren hasieran gauzatu
zen. Harotarrek Deba eta Nerbioi ibaien
artean zituzten lurralde sakabanatuek osatzen
zuten hasieran jaurerria. Jatorrizko Bizkaia
deitzen zaio gune horri. 1212an Durangaldea
erantsi zitzaion, Diego López de
Harok eskuratu baitzuen Navas de Tolosako
guduan izan zuen portaeraren saritzat. Hirugarren
eskualdea, Enkarterriak, jaurgo
txiki askoz osatua zegoen, baina Harotarrak
tartean sartu ziren Bizkaiko bigarren jauna
jauntxo horietako baten alaba Ticlo Díazekin
ezkondu zenean. Handik hara lurralde
guztia kontrolatu zuten. Ahaide harremanei
esker, beste era bateko mendekotasun harremanei
esker, eta zenbait erosketari esker,
berehala bihurtu ziren Harotarrak lurralde
osoko jaun eta jabe, eta XIII. mendearen
lehen herena amaitzerako, irmo
finkatuak zeuden Bizkaian. Hala eta guztiz
ere, nola Enkarterriek, hala Durangaldeak,
Erdi Aro osoan zehar eutsi zieten euren
nortasunari eta erakundeei. Balmaseda eta
Urduña, ordea, ez ziren Erdi Aroan Bizkaiko
Jaunaren mendeko izan, nahiz eta, inoiz edo
behin, Harotarrei emanak agertu. Leinu
horrek beraz funtsezko papera jokatu zuen
Bizkaiaren garapenean. Abarka handizurenekin
basailutza sareak sortzea eta hiribildu
batzuk bultzatzea izan ziren garapen
horren bi faktore nagusiak.
Gipuzkoak eta Bizkaiak ez bezalako
bilakaera izan zuen Arabak ?ikus mapa:
?Araba 1200 baino lehen??. Burgos iparraldeko
eskualdeen antz handiagoa izan zuen
Arabaren eraketa prozesuak, nahiz eta bereberezitasunak badituen, aitoren semeen
kofradia bat sortu zelako, batik-bat: Arriagako
Kofradia. Baina, has gaitezen hasieratik.
Crónica de Alfonso III delakoaren eskutik
sartu zen Araba historian, aurretik
Bizkaia bezala. Dokumentu horren arabera
badirudi musulmanek ez zutela menderatu,
han inguruan bazebiltzan ere, Ebro ibaia
aldean. 1025ean Donemiliaga Kululako
monasterioak zerga ordaintzen zioten lekuenzerrenda egin zuen (10 bizilaguneko,
golde burdin bat ordaindu behar zioten
urtean esandako monasterioari). Dokumentu
horretan, ?Reja de San Millán? deitua, argi
eta garbi azaltzen da garai hartan Arabako
Lautadan zenbat etxalde eta biztanle zegoen:
305-308 herriska 16 barrutitan banatuak.
Erregeek konderrietan antolatu zuten
lurraldea, eta konfidantzazko handikiei
eman zieten buruzagitza, lurraldea haien
izenean administra zezaten. Konderri bakoitza
ere barrutietan banatua zegoen. Barruti
horiek administrazio eremuak ziren, herriskez
osatuak. Herrisketan, berriz, erregeren
mendeko nekazariak eta lurjaberen bat edo
beste bizi ziren. IX. mendetik aurrera auzoak
eta barrutiak nobleen esku uzten hasi
ziren erregeak. Barruti aberatsenak edo
geoestrategiaz interes handiena zutenak
besterik ez ziren geratu monarkiaren jabetzapean.
Garrantzi handiko hiribilduak fundatu
ziren horietako barruti batzuetan: Gasteiz
eta Agurain, esate baterako. Muga lurralde
zen neurrian garrantzi handia zuela
jabeturik, Gaztela eta Nafarroako monarkiek
oso ongi zaindu eta babestu zuten Araba
garai hartan.
Arabako konderria erregearen hurbileko
noble baten agindupean egoten zen, eta
horrek zuen erresuma zaintzeko ardura.
Bertakoa edo ingurukoa izaten zen kargudun
hori. XI. mendearen bukaeran ?milites?-ak
azaldu ziren, gizarte eta ekonomi
maila handiagoko jauntxoak, alegia. Horien
artean Mendozatarrek, esate baterako, protagonismo
handia izan zuten Behe Erdi
Aroko historian. Geroago, XIII. mendean,
Arabako erdialdeko nobleak batuta egon
ziren euren interesen defentsan. Arriagako
Kofradia eratu zuten horretarako. Baliteke
Kofradiaren jatorria XII. mendeko milites
arabar horietan egotea. Noble horiek lurren
eta elizen jabe ziren, eta beraien mendeko
pertsonak ere gero eta azpirago eduki zituzten
noblezia autoktono hori eratu eta
sendotu bitartean. Inguruko monasterio
handien jokabideak ere sendotu egin zituen
nekazarien mendekotasun loturak, jaun feudalen
gisa jokatzen baitzuten. Mendekotasun
hori gorabehera, hazkunde handia izanzuen Arabako nekazaritzak, eta horixe izan
zen hain zuzen XIII. mendearen hasieraz
gero egin zuen aurrerakadaren oinarri nagusia.
Araban, ekonomiaren hazkundearekin
oso loturik, garrantzi handiko beste prozesu
bat hasi zen ?eta ondorengo mendeetan
jarraitu zuen? Goi Erdi Aroan: hiribilduen
sorrera, alegia. Hiribilduek pribilejiozko
estatutuak zituzten bertan bizi zirenentzat,
eta lurraldea antolatzeaz gainera ekonomi
jarduera berriak bultzatzen saiatu ziren. Merkataritza
bideen babesean sortu ziren ekonomi
jarduera berriak Europa osoan. Arabako
hiribildu guztiei eman zitzaizkien
franko foruak, Logroñokoen eredura.
1181ean fundatu zen Vitoria, Gasteiz izeneko
herriskaren gainean, eta handik hara
bera izan zen Arabako hiribildu nagusia.
Beste zenbait hiribildu interes estrategikoen
itzalean sortu ziren. Nafarroa-Gaztelaren
arteko mugari esker jaio ziren zenbait: Antoñana,
Bernedo, Biasteri eta Labraza, esate
baterako. Hiribilduetako asko arrazoi
militarrengatik sortu ziren Hispaniako erresumen
arteko mugaldean. Arabako muga
hiribildu horiek orain Nafarroaren jabetzakoak
bezala, Gaztelakoak ziren hurrengoan,
eta hori zela eta, Arabako sortaldeko mugak
ez ziren XV. mendearen bukaera arte
behin-betiko finkatu.
Lurralde horiek eskuratzearren nafarrek
eta gaztelauek 200 urte borrokan eman
ondoren ?ikus mapa: ?Nafarroaren eta Gaztelaren
arteko mugak Euskal Herrian (1000-
1200)??, 1200. urtean, eta Gipuzkoako leinuen
onespenarekin, Bizkaiko Jaunen leialtasun
aldaketarekin, Gasteizen konkistarekin
eta Arabako handikien baimenarekin,
behin-betiko erantsi ziren Gaztelara Gipuzkoako
lurrak, Bizkaiko Jaurerria eta
Arabako lurraldeak. Gaztelako koroara igarotzeak
ez zuen inolako aldaketarik eragin
lurralde horietako gizartearengan. Gaztelako
erregeek tokian tokiko leinu nagusiekin eta
gaskoinekin hitzarmenak egiten jarraitu
zuten eta lurraldea antolatzeari ekin zioten.
Hiribildu asko sortu ziren, bata bestearen
ondotik?, baina hori beste kontu bat da,
beste alor bateko aztergaia.