Historia»Antzin Aroa
Antzin eta Erdi aroen artean
Azken Antzin Aroa deitu izan zaio Antzin Aroaren eta Erdi Aroaren tarteko aldi historikoari. Beste era batean esanda, V-VIII. mendeak, gutxi gorabehera, hartzen ditu aldi horrek. Mende hauek giltzarri izan ziren euskaldunen historian, izan ere, baskoi izenarekin, protagonismo berezia izan baitzuten euskaldunek Europako herrien artean. Hain aldi garrantzitsua izanik ere, historiografiaren aldetik ezjakintasunaren eta aurreiritzi ideologikoen mende egon da. Arkeologiaren alorrean azken urte hauetan egin diren zenbait aurkikuntza garrantzitsuri esker, mende hauei buruz genituen ezagutza asko hankaz goratu egin dira.
Europako testuingurua
Migrazio mugimenduak
Europako historia sakonen markatu
duten fenomenoetako bat, dudarik gabe,
migrazio mugimendu handiak izan dira,
mende askotan gertatu baitziren, eta dramatikoak
izan ziren sarritan. Gaur egun,
gertaera hori ?iraupen luzeko? fenomeno tipikotzat
hartzen dute historialariek, protohistoriako
migrazio mugimenduekin hasi eta
XIII. mendean, Errusia eta Hungariaren
gaineko mongolen presioarekin bukatu baitziren.
Bi mila urte baino gehiago izan ziren
beraz herri nahasketa handi hau ikusi
zutenak, eta, esan dugun bezala, Europaren
etorkizuna markatu zuten. ?Inbasioak?
?akademikoki, ohituagoak gaude hitz horrekin?
ez ziren bada izan noizbehinkako
pasarteak, ez pasarte bakanak, aitzitik, gure
iraganaren konstante iraunkor eta sakona
dira. Gaia ondo ezagutzen duen batek seinalatzen
zuen bezala, ?Europa mendebaleko
eta hegoaldeko biztanleriaren egonkortasuna,
hain erraz gertaera mugiezintzat hartzen
duguna, aski egoera berria da, Europako
ekialdeak oraindik iritsi ez duena? (L.
Musset). Duela ia hogeita hamar urte idatzi
baziren ere, Balkanetako gertaerak ikusirik,
guztiz gaurkoak gertatzen dira hitz horiek.
Lehenengo milaldiaren bigarren erdiaren
parte handi batean Pirinio mendebalaren
inguruetan bizi izan ziren zenbait gertaeraren
analisia egitea da ?analisi sintetikoa,nahitaez? atal honen helburua. Ageriko gauza
da, esandako guztiaren argitan, geografia
inguru horretan migrazio mugimenduek
izango zuten indarra. Ez ditugu hemen aztertuko
lekualdatze horiek eragin zituzten
arrazoi sakon, nahasi eta askotarikoak, baina
gogoratuko ditugu, L. Musseti jarraiki,
K.o. IV. mendetik aurrera izan ziren mugimenduen
daturik adierazgarrienak. Lehen
uholde handia laugarren eta bosgarren gizaldien
artean gertatu zen; ezaugarri nagusiak
migrazio mugimenduen hedadura handia(Pontoko estepatik Iberiako penintsularaino),
eta Inperioaren barnean izan zituen
efektu dramatikoak izan zituzten. Hunoak,
alanoak, bandaloak, sueboak, burgundiarrak
eta godoak izan ziren mugimendu horren
protagonista nagusiak. Alabaina, haiek sortutako
egitura politikoak ?godoenak izan
ezik?, guztiz pasakorrak izan ziren.
Askoz ere iraunkorragoak izan ziren
bigarren mugimendu baten ondorioak; haren
protagonistek Inperioaren parte handi
bat okupatu zuten V eta VI. mendeetan, eta
pixkana-pixkana zabaldu ziren, erakustaldi
militar handirik gabe. Hori dela-eta, ez da
gauza erraza haien mugimenduak denboran
zehaztasunez kokatzea. Frankoek ?Europako
etorkizunean izango zuten protagonismo
erabakiorrarekin? erakutsiko dute
ondoen bigarren migrazio mugimendu honen
sendotasuna. Lehorreko migrazio horiekin
batera, Europako Atlantiko aldean
izan ziren V. eta VI. mendeetan itsasoko
migrazioak ere, heruloak, saxoiak, angloak,
jutoak, piktoak, eskotoak eta bretoiak tarteko
zirela.Seigarren mendearen hasieran, baretzen
hasiko dira migrazioen astinaldi horiek, eta
formazio politikoak hasiko dira sortzen,
Europako mapa gauzatuko dutenak, nahiz
eta duda-mudazkoak izan oraindik. Vouilléko
garaipenaren ondoren (507), frankoek
Galiaren parte handi bat hartu zuten, eta
erreinuaren hiriburua Toledora aldatzera
behartu zituzten bisigodoak. Anglosaxoiek
Bretainian eta ostrogodoek Italian osatzen
zuten protagonista nagusien zerrenda, beste
herriak ere ahaztu ezin diren arren (sueboak,
burgundiarrak, alamanak, bavariarrak);
baina berehala beretuko zituzten
haien egitura politikoak, bisigodoek lehengoenak,
eta frankoek gainerakoak. Egonkortasun
politiko hura ordea itxurazkoa zen,
eta ez zuen askorik iraun. Justinianok, antzinako
Erromatar Inperioaren ?pars Occidentis?
hura berreskuratzeko ahaleginetan,
erreinu ostrogodoa desegin zuenean, lonbardiarrek
bete zuten ostrogodoek utzitako
hutsunea; hala, beren lurraldeak utzi
zituztenean Italian sartzeko, domino efektu
bat eragin zuten, hainbat herri mendebal
aldera erakarriko zituena (avaroak, bulgariarrak,
eslabiarrak).
Migrazio uhin horien ondoren, VII.. endean zehar, nolabaiteko lasaitasun aldi
bat ezagutuko du Mendebaleko Europak.
Mende horretan ez zen kanpotik presiorik
izan, baina itxura besterik ez zen. Gertu
zegoen ordurako ?Europa kristauaren kontrako
bigarren erasoaldi bat? ?L. Musseten
hitzetan?, VIII. mendean hasiko zena. Demografiaren
aldetik, eragin nabarmena izan
zuen gure kontinentearen ekialdeneko parteetan,
herri eslabiarrek hartuko baitzituzten
ia osorik. Europa mendebalean, berriz,
ondorioak gehiago izan ziren politikoak.
Iberiako Penintsulako parte handi baterrealitate berri eta ahaltsu baten mende geratuko
da, luzaro geratu ere, islamaren mende
alegia. Izan ere, Europako bihotzaren
kontra egindako erasoak huts egin zuen
arren, ardura handia izan zen islama kristau
munduarentzat, mende asko iraun zuena.
Eskandinaviako leherketa handia izan
zen Europako mendebalak pairatu zuen
azken astinaldia, baina haren mugimenduak,
gure geografia eremuari dagokionez,
atal honetako muga kronologikoetatik kanpo
geratzen dira.
Pirinio mendebaleko eremua
VI. mendea arte
Pirinio inguruak, jakina, ezin izan zuen
Europako patua markatuko zuen migrazio
uholde izugarri horretatik aparte geratu.
?Inbasioen? hasieratik bertatik, Pirinioak
izango dira suebo, alano eta bandaloen
Hispania erromatarrean sartzeko ahaleginen
gertaleku nagusia. Lehen unean, Pirinioetako
igarobide nagusietan ziren defentsa
sistemek geldiarazi zituzten, baina Akitania
eta Novempopulaniako zabaldiak ostu ondoren,
Pirinioak igaro (409), eta penintsulako
euskal lurrak gurutzatuz, hegoalderantz
egin zuten.
Geroxeago, beste talde bat, bisigodoena
oraingoan, sartuko zen penintsulan; zenbait
gorabeheraren ondoren, Inperioko federatu
bihurtuta bukatu zuten, bandalo eta
alanoen kontrako borrokan. Valia eta Honorioren
arteko itun batek ordea (418),
gertaeren ildoa aldatuko zuen: bisigodoek
Akitania Seconda jasotzen dute beren herriarentzat,
eta penintsulatik alde egiten
dute, Pirinioen iparraldean, Regnum Tholosanum
berria osatzeko.
Hurrengo urteetan (418-507) hiru gertari
nagusi izango dira, batez ere gure eremuari
eragingo diotenak, eta, horren ondorioz,
hango egonkortasuna hautsiko dutenak:
aurrena, sueboen espansionismoa,
hainbat gertaera eragingo duena eusko lurretan;
bigarrenik, bagauda higikundea, Inperioko
hainbat eskualde astindu zuen
matxinada bortitza (horien artean, Ebroren
erdiko ibarrekoa); hirugarren, bisigodoen
esku hartzeak aipatu behar dira: bisigodoak,
Akitaniatik abiatuz, gure geografia eremuan
jardungo dira, lurrak kontrolatu eta ordena
berrezartzeko kanpainetan, bai bagauden
kontra, bai sueboen kontra; prozesu luzea
izan hori, Tarraconensearen kontrako Eurikoren
eraso gogorrarekin (472), gudarostegarrantzitsuen sarrerarekin (494), eta,
azkenik, egoerak berez ekarri zuen bisigodoen
behin betiko finkatzearekin (507)
bukatu zena. Aipatu beharrekoak dira, azkenik
?koadroa osatzeko?, heruloen eta
saxoien erasoak Bizkaiko Golkoan, Hidazio
eta Sidonio Apolinarren lekukotasunetan
jasoak.
Gertaera horiek, hain segidakoak eta
traumatikoak izanik, nahitaez izan behar
zuten eragina euskal lurretan; izan ere, erdierditik
gurutzatzen zituzten lur horiek espedizio
militarren joan-etorrien lekuko
mutuak izan ziren komunikabide garrantzitsuek.
Hala ere, ez dirudi oso aktiboa izan
zenik gure geografia eremuko biztanleen
jarrera (ezagutzen diren lekukotasunen arabera),
eta kontraste handia egiten du VI.. endearen bigarren erditik aurrera erakutsiko
duten dinamismo izugarriarekin.
VI. mendetik aurrera
Pirinioen hegoaldean, ondo ezagunak
dira garai hartako kronikariek jasotzen dituzten
gertaerak. 581ean hasi zen baskoien
kontrako Leovigildoren kanpaina, baskoien
eta bisigodoen monarkiaren arteko mendeetako
liskar aldia, askotan eta askotan aztertu
eta eztabaidatu dena. Juan de Biclarak
dioenez, Leovigildo erregeak Vasconiako
parte bat hartu eta Victoriaco izeneko hiria
sortu zuen, Gasteiz, Bitoriano edota Arabako
inguruko beste lekuren batekin identifikatu
izan dena. Geroago itzuliko gara
berriz puntu honetara.
Pasarte horren ondoren, behin eta berriz
agertuko dira kroniketan baskoien eta
bisigodoen arteko borrokak, gure mendeko
bibliografiak ere asko landu dituenak.
Gai hau orain sakon aztertu ezin badugu
ere, esan beharra dago badela borrokaldien
lekukotasunik Rekaredo, Gundemaro, agian
Sisebuto, Suintila, Txindasvinto, Rezesvinto,
Wamba, eta azkenik, Rodrigoren erreinaldietan.
Alegia, bederatzi errege godok,
gutxienez, mugitu behar izan zituzten beren
armadak penintsulako baskoiak kontrolatzeko
eta menderatzeko ahaleginetan.
Ez zuten inoiz beren asmoa oso-osorik mamitu.
Baskoien ekimenetako batzuk handiak
izan ziren. Rezesvintoren erreinaldian,
adibidez, 653. urtean, Zaragozari setio jartzera
iritsi zen espedizio batean parte hartu
zuten. Kasu horretan, monarkia bisigodoko
erregenahia zen Froiaren aliatu gisa zetozen.
Tajon, Zaragozako apezpikua, gertaera
horien lekuko izan zen; hiri barnean
zegoen setioaren garaian, eta gutun batean
eman zion setioaren berri bere Bartzelonako
kide Kirikori. Froia Rezesvintoren kontra
altxatu zen ?dio?, eta, ?krimen hori zelaeta,
baskoien herri krudela, Pirinio mendietatik
aterea, lurrak errautsiz batera sartu zenIberian (?) Kristau askoren odol errugabea
isuri zen. Batzuei lepoa moztu zieten,
beste batzuk geziz eta era guztietako arma
jaurtigaiez zauritu zituzten. Preso kopuru
handia altxatu zuten, eta sekulako harrapaketak
egin zituzten. Jaungoikoaren
tenpluetara ere eraman zuten zorigaitzeko
gerra hau. Aldare sakratuak suntsitu zituzten.
Ezpatak hartu, eta elizgizon asko txikitu
zituzten, eta gorpu asko utzi zituzten
lurperatu gabe, zakurrek eta hegaztiek jan
zitzaten?. Hitz horiek adierazten dutenez
?Barbero eta Vigilen hitzetan?, ?baskoiek,
Pirinioetako eskualdean independenteak
izateaz gainera, bazuten antolamendua eta
indarra gai bihurtzen zituenak esku hartzeko
berea baino askoz nazio ahaltsuagoen
bizitzan?.
Díaz y Díazek argitaratu berri du himno
bisigotiko bat, kanpainan irteten den
gudaroste baten (de prefectione exercitus)
agur ospakizunetarako ondua; orain argitzea
ez dagozkigun baina guztiz sinesgarriak
diruditen arrazoiengatik, egile honek
653ko udan gertatu zen espedizio gogorrarekin
lotzen du himno hori, baskoien kontra
bisigodoek egin zutenarekin hain zuzen,
goian aipatu den baskoien sarrera bortitzaren
ondoren. Gainera, Froia aipatzen bide
da himnoaren bertsoetako batean (45. bertsoan),
eta baita baskoiak ere, barbaro eta
gupidagabetzat deskribatuak (31-32 bertsoak);
haien bihotz gogorkeria eta paganismoaren
kontra, adierazten da ?kristauen
eskubidea, Kristoren odolak berrerosiak
baitira, eta bataioak birloratuak, beren arerioen
kontra?.
Pirinioen iparraldean gertaerak orobat
izan ziren ikusgarriak. 541ean borrokatua
zen Klotario iparraldeko baskoien kontra,
eta baskoiak izan ziren garaile. Barberok
eta Vigilek aipatzen duten bezala, ?Urte batzuk
geroago, baskoiak beren mendietatik
jaitsi zirela kontatzen digu Tourseko Gregoriok,
mahastiak eta soroak suntsitu zituztela,
etxeak erre, eta gatibu eraman zituztela
asko eta asko, aziendak ere ostuta.
Haien kontra jardun behar izan zuen Austrobaldo
jeneral merovingiarrak, aski zorte
txarrez ordea?.
Dirudienez, VI. mendearen azken herenean,
erreinu frankoaren mugetan sartu
nahian zebiltzan Pirinio iparraldeko baskoiak,
non kokatu bila. Lortu zuten, dirudienez;
Ravena Kosmografoak (VII. mendearen
bukaeran idatzitako dokumentua),
esaten baitigu Akitaniari Guaskonia deitzen
ziotela, edo baskoien lurra (Vasconum patria);
urte batzuk lehenago Tourseko Gregoriok
Novempopulania zeritzon Aktianiaren
hegoaldeari, eta Pirinioetako mendialderako
gordetzen zuen Vasconia hitza,
Barberok eta Vigilek dakarten bezala. VII.. endean zehar Teodoberto II.ak, Teodoriko
II.ak, Txariberto II.ak, Dagoberto I.ak,Heristalgo Pipinok?, liskar etengabeak izan
zituzten, baita frankoek 768an Akitania
konkistatu ondoren ere, eta orobat Karlomagnok
bere seme Ludovico Piorentzat,
Orreagako hondamendiaren ondoren, Akitaniako
erreinua sortu eta gero ere.
Hala bada, gai ziren Pirinioen bi aldeetako
baskoiak ?Barberok eta Vigilek zioten
bezala?, garai hartako bi monarkia ahaltsuenen
bizitzan, frankoen eta bisigodoen
bizitzan, indarrez esku hartzeko. Karlomagnoren
seme Ludovico Pioren biografoak
kontatzen du, nola zeramatzan errege gazteak
soinean, Padeborneko biltzarraren
aurrera aurkeztu zenean, aitaren aginduen
arabera, euskaldunen tankerako ?jantzi motz
eta biribila, atorreko mahukak erakutsiz,
estaliak zangoak, ezproiak oinetakoetan
loturik, eta jabalina bat eskuan?. Izango
zuen indarrik euskaldunen izenak ?dio hitzez
hitz Lacarrak?, monarkiako seme lehena
horrela aurkezten zutenean gortearen
aurrean. Dudarik gabe, era horretan lausengatu
nahi zituen bere mendeko borrokalarienak,
eta aldi berean Luisen sarrera erreinu
berrian prestatu.
Eta hementxe iritsi gara auziaren mamira.
Zein dira baskoi hauek, non bizi dira,
nola antolatzen zuten gizartea? Hasteko,
arrazoizkoa dirudi pentsatzea izan behar
zuela ekintza haien atzetik, nahitaez, azpiegituraren
bat, antolamendu militarren bat
?nahiz eta guztiz txikia izan?, babeserako
erabiliko zituzten herri gotortuak? eta,
hala, ere, hau baiesten zen duela gutxi:
?Baskoien ekinaldiak primarioak ziren, instintuzkoak,
inolako mekanismo konplexurik
gabeak? (Sayasek dioen bezala).
Egia ote da beraz baskoi haiek, gure
egunotako bardoren batek kantatzen duenbezala, turuta hutsaren hotsetara biltzen
zirela, eta, etsaiak garaitu ondoren, lasailasai
etxeratzen zirela, sutondoan atseden
hartzera? Ez dirudi ez oso gauza logikoa,
eta sinesten nekeza da. Laburturik ikusiko
ditugu orain garai honetako auzi eztabaigarrienetako
batzuk.
Antzin Aroaren hondarrak
Aurkikuntza arkeologiko berriak
Benetan eskasa zen duela hamar urte
garai garrantzitsu honi buruz genekiena.
Laster aipatuko dugun haitzulo artifizialen
fenomeno ohargarriaz gainera, ezagutzen
ziren Antzinate Berantiarreko aurkikuntza
batzuk ere, txikiegiak ordea eta, gure ustez,
beren ingurunetik kanpo aztertuak. Albisteen
zerrenda oso laburra zen. Dozena
erdi aurkikuntza ustekabeko Araban, Bizkaian
pare bat eta ezertxo ere ez Gipuzkoan.
Azken urteotako aurkikuntzek ordea,
datuen kopurua asko zabaltzeaz gainera,
Kopernikoren bira izan dira gure ezagutzen
egoeran, eta duela hamar urte pentsaezinak
ziren interpretazio aukerak zabaldu
dituzte.
1987an Aldaietako nekropolisa aurkitu
zen, Langara-Ganboako udalerrian, Gasteiztik
gertu. Aintzirako urek kalte handia egin
bazioten ere, ehunetik gora hilobi agertu
ziren, tipologiaz antzekoak denak. Zulosoileko hilobiak dira; gorpua egurrezko hilkutxa
batean dago sartua, hornia eta ehorz
gordailua zeuzkala aldamenean, kalitate nabarmenekoak
zenbait kasutan. Multzokatuak
zeuden hilobiak, eta espazio libre zabalak
zeuden multzoen artean. Zenbaitek hilobi
zerrenda luzeak osatzen zituzten. Beste
batzuek, berriz, antolamendu guztiz desberdina
zuten: bazen lehen maila bat horni
aberatsekoa, eta, haren gainean, zenbaitetan,
baita hiru hilobi maila desberdin ere.
Oso deigarria gertatzen da, dudarik
gabe, bai hilobien orientazioan, bai gorpuen
posizioan edo zenbait ehorz gordailuen presentzian
?dudarik gabe, aztikeriazko esanahia
dute?, antzematen den ehorzketa errituen
ugaritasuna. Emaitzak, zenbait kasutan,
ikusgarriak dira: badira bururik gabe
lurperaturiko gorpuak, badira hezurdurak
postura berariaz bortxazkoetan, zaldien hortzak
ageri dira zenbait hilen ondoan, etab.
Baina gure gaiari dagokionez, horniduretan
ageri den arma kopuru handia da daturik
aipagarriena. Arma horiek, batere dudarik
gabe, gure aroko VI. eta VIII. mendekoak
dira, hau da, hispaniar historiografiak
aldi bisigotikoa deritzan garaikoak, eta
galiar historiografiak, berriz, aldi frankoa,
eta zehatzago, merovingiarra deitzen duenekoak.
Baina, eta lehen begiratuan pentsa daitekeenaren
kontra, Aldaietako nekropolisak
?geografikoki Hispanian dagoen arren, eta
Regnum Visigothorum-ari dagokion eremuan?,
guztiz harritzekoa bada ere, merovingiar
aldiko Regnum Francorum-en
ehorzketa errituen kultura ezaugarri guztiak
ageri ditu. Ahalik eta hobekien saiatuko gara
hori azaltzen.
Peregrinatio Gothica luze hura aztertu
duten arkeologialari eta historialariek
hainbat kultura mota berezi dituzte K.o. I-
IV. mende bitartean: Wielbarkekoa Pomeranian,
Przeworskekoa Polonia erdialdean
eta Tchernjahovekoa Ukrainan, besteak
beste. Kultura gotiko horiek oso desberdinak
dira: batzuek beren sorlekuko hilobiratze
ohiturak gordeko dituzte, eta beste batzuek,
berriz, okupaturiko herrien ohiturak
beretuko. Denetan izango da, ordea, ezaugarri
komun bat, definiziozkoa: beren hilobietan
ez da armarik ageri. Eta gauza bera
gertatuko da bisigodoak Erromatar Inperioan
sartzean, luzaro harat-honat ibili arren
behin betiko Toledoko erreinuan kokatzen
diren arte. Badira, jakina, zenbait salbuespen,
baina hain da zabaldua ohitura hori,
non iritsi baitira proposatzera, teoria argigarri
gisa, gai honi buruz bazela tabu sendo
bat godoen artean.
Aitzitik, VI. eta VII. mendeetako mundu
frankoaren ezaugarririk baldin bada, bisigodoentzat
deskribatu berri dugunaren
kontrakoa da hain zuzen ere. Orriotan ezin
dugu Regnum Francorum-en formazio prozesuaagertu, baina gauza da erreinu haren
hilobiratze ohituren mende geratuko dela
gure kontinentearen parte handi bat, Mantxatik
Danubio Erdiraino, eta Saale ibaitik
Pirinioetaraino. Badira milaka ehorzketa
gune, ondo ezagutzen direnak eta Europar
arkeologialariek joan den mendeaz geroztik
sakon aztertu dituztenak; horien arabera,
ehorzketen ezaugarri nagusiak definitu
ahal izan dira, horniduren bidez hain zuen.
Eta armez osatuak izatea da, erasorako armez
batez ere, horniduren ezaugarri nagusia:
hala adibidez francisca edo gezi-aizkora
disimetrikoa, scramasax-a edo ezpata ahobakarra,
eta lantza. Ez dira hain sarriak izango,
aldiz, defentsazko armak, hala kaskoak
eta ezkutuak, edota bi ahoko ezpata luzea;
azken hori zaldi gainean borrokatzen ziren
buruzagiek erabiltzen zuten. L. Mussetek
dioenez, antzekoa da koadroa, aldaketa
txikiak gorabehera, aipatu dugun geografia
eremu osoan.
Aldaietako hilobiratzeak bete-betean
sartzen dira paradigma horretan. Lantza
puntek, scramasax-ek eta batez ere borrokako
aizkoren tipologia aberatsak, Europa
mendebaleko nekropolisen testuinguruarekin
lotzen dute. Aurkitutako armen
kronologia VI. mendearen bigarren erditik
VII. mende osora, edota hurrengoaren hasierara,
luza daiteke.
Aurkikuntza berez izan zen garrantzitsua.
Baina are garrantzitsuagoa izan da
kronologia eta ezaugarriak antzekoak dituzten
beste zenbaiten aurkikuntza: Buzagako
nekropolisa (Elortz, Nafarroa), Finagakoa
(Basauri, Bizkaia), San Pelaiokoa (Dulantzi,
Araba), eta orobat antzinatik ezagutzen
ziren beste batzuen berrintzerpretazioa, datuberrien argitan egin ahal izan dena: Iruñako
nekropolisa, Arabako aurkikuntzak, hala
Gereñu, Salvatierrabide, Gereña edo Gasteiz.
Aldaieta ez da, beraz, gertaera bakana,
aitzitik, transzendentzia historiko handiko
aurkikuntza da. Kultura errealitate berri
bat, oso garrantzitsua, adierazten duten aski
leku aurkitu dira jadanik, eta errealitate berri
horrek, oro har, filiazio frankoko testuinguruekin
du zerikusia.
Aurkikuntza arkeologiko mota hauen
berri ematerakoan, ez da gure asmoa izan
inolako berezitasunik azpimarratzea, agertu
berri den lanen batean egozten zaigun
bezala. Izan ere, esan da ?gertaera hori ez
dela hain bitxia?, eta balizko bitxitasun
horren kontra, beste nekropolisetako datuak
aipatu dira: Tañine eta Sullascabras (Soria),
Daganzo de Arriba (Madril), eta Casteltierra
(Segovia). Ezagutzen ditugu ?eta ezagutzen
genituen? nekropolis horiek, eta,
halere, esandakoari eusten diogu. Ez da hau
leku egokia argudioak xehetasunez ematen
hasteko, baina azpimarratu behar da ez
garela aizkora txiki batez ari, edota ezpatatxoren
batez ?aipatu berri ditugun penintsulako
nekropolisetan bezala?, ez; badira
zenbait scramasax, berrogeita hamarren bat
lantza, eta borrokako hogeita hamar aizkora
baino gehiago, Aldaietakoa bezalako
nekropolis batean jasoak denak, bestalde,
erdizka bakarrik gorde den nekropolis batean.
Buzagan, oraindik induskatu ez den
arren, azaleko geruzetan aurkitu diren materialen
artean badira hogeita hamar bat
arma, horien artean ezpata motz aho-bakarrak,
sastakaiak, lantzak eta gezi puntak.
Horixe bera gertatzen da aipatu ditugun
hemengo nekropolisetan, alegia, arma askodela denetan; eta araua da hori, ez salbuespena.
Armen auzia, gainera, beste argudio
bat besterik ez da, esanahi bereko beste
argudio horiei erantsi beharrekoa. Brontzezko
ontziak, metalezko eranskinak eta epai
helikoidaleko heldulekuak dituzten egurrezko
ontziak, beste materialen artean,
denak dira penintsulako nekropolisekin
baino areago, kontinentekoekin loturik dauden
gauzakiak.
Arazo nagusia, gainera, aurkikuntza
horiek beren testuinguruan txertatzea da,
eta berekin ekar ditzaketen ondorio historikoak
aztertzea, orain horretan sartu ezin
bagara ere. Zenbait lagunen babes sendoa
jaso duten interpretazio proposamen batzuk
eman ditugu aditzera, baina, aldi berean,
beste horrenbesten aurkako iritzia ere sortu
dute. Gauza guztiz normala da hori, eta,
are gehiago, oso positiboa ere bada gure
iraganaren ezagutza iritsi nahi baldin bada.
Gauza ez baita nork duen azken hitza, aldiz,
betidanik oso zailtzat jo den garai baten
historiografia indarberrituko duen eztabaida
sortzea da hemen funtsezkoena.
Aldaietako aurkikuntzak, izan ere, historiografiak
kontuan hartu gabeko interpretazio
arazoak sortu ditu. Ondo dakigu denok
zer nolako pisua duten ?historiografia
tradizional? deritzaten horiek. Antzinate
berandukoan, eta parterik ekialdekoena
salbuetsita, muga zehatz baten gisara ikusi
izan dira Vouilléz geroztik Pirinioak; hala,
alde baterako nahiz besterako nohizbehinkako
sartu-irtenak kenduta, iparraldeko
parte ?franko? bat eta hegoaldeko parte
?bisigodoa? banatzen zituzten.
Gogora ditzagun, adibide gisa, Pirinio
eta Akitaniako mundua primeran ezagutzen
dituen Michel Rouche bezalako baten hitzak;
hark, aldi horri dagokiola, honela dio:
?Zibilizazio komun bat zabaltzen zen Pirinioetako
katearen bi aldeetan. Zibilizazio
eredu berbera zuten Paulino de Nola bordelesak
edo Calahorrako Prudentziok. Senadore
familiek mendien bi aldeetan zituzten
lurrak. Erromatar Pirinioak ez ziren inoiz
hesi izan?. Eta horraino, ados gaude.
Honela segitzen du ordea: ?Baina hesi
bihurtu ziren germaniar inbasioekin? Pirinioek
muga papera jokatu zuten erdialdean
eta mendebalean. Eta, hortxe osatu zuten
bisigodoek hasieran, VI. mendean batez ere,
eraginkortasunik handieneko sare bat?.
Antzeko iritzia dute beste askok ere.
Gure indusketen datuek ordea gezurtatu
egiten dute, erabat gezurtatu ere, ikusmolde
hori. Mendebaleko Pirinioak (horiei
buruz ari baikara) ez ziren inoiz izan
frankoen eta bisigodoen munduen arteko
muga. Muga hori, izatekotan, hegoalderago
zegoen, Ebro ibaiaren goi arroaren inguruetan.
Baskoien espansionismoa eta Victoriacoren sorrera
Arkeologia aurkikuntza hauek oso lagungarriak
izan daitezke euskal historiografiaren
auzi bizienetako batzuk ulertzeko.
Horietako bat da, esate baterako, baskoien
eta bisigodoen betiko kontrakotasuna, historiari
ideologia pisu gehiegiz begiratzen dutenentzat
harrotasun edo haserre sorburu
(kasuen arabera) izan dena, eta, aitzitik,
interpretazio enigma gertatu zaiguna iragana
halako distantziaz aztertu nahi dugunoi.
Baina auzi nagusia, hemen, gogoratzea
baino, borrokaldi horiek espazioan kokatzea
da, eta protagonista izan zituzten haien
berri gehixeago izatea.
Bada datu bat, hori bai, ezin ukatuzkoa.
?Autrigoi?, ?barduliar? eta ?karistiar? bezalako
antzinako etnonimoak desagertu egin
dira erabat ia kroniketatik, eta haien ordez,
?baskoi? izena ageri da nonahi. Edo, beste
era batera esanda, garai horretako idazleek
baskoiak aipatzen dituztenean, kontatzen
diren gertaerak jatorrizko lekuari ez dagozkien
geografia eremuetan kokatzen dira.
Saiatu dira batzuk ?ez zen S. Albornoz lehena
izan horretan, bai ordea sutsuena?,
aldaketa horiek baskoien hedapen fisiko
gisa agertzen; haien arabera, Akitaniako
lurrak eta gaurko lur ?baskongadoak? jendeztatu
zituzten baskoiek, eta baskoi bihurtu.
Beste batzuek berriz ?J. Caro Barojak
eta L. Mitxelenak, adibidez?, herri baten
hedapena baino, etnonimo batena, alegia,
herriaren izenarena, ikusi dute izendapenen
aldaketa horretan.
Dirudienez, garrantzi berezia du arabar
lurraldeak honetan guztian. Novempopulaniako
zabaldien alderako mugimendu ustezkoa
azkar jaso zuen frantses historiografiak,
interpretatuz ?zenbaiten ustez, gehiegikeriaz?,
Tourseko Gregorioren lekukotasun
ezaguna (587), lehenago aipatu duguna.
Euskal sakonunearen alderako baskoien
hedapen hipotetiko hura, jadanik A. Oihenartek
aipatzen zuen arren, geroago zabaldu
zen historiografian. Shultent-ek, 1927an,
Victoriaco Bitorianorekin berdindu zuen,
eta, horren ondorioz, ?erreferentzia horien
arabera, baskoiak Arabaren jabe ere baziren?;
era horretan, Shulten-en ustez baskoiek
konkistatu zituzten barduliar, autrigoi
eta karistiarren lurra. Shultenen ideia
horrek, ordea, gero eta eztabaidagarriagoa
dirudien uste batean du oinarria; alegia,
okerreko gauza dirudi pentsatzea Leovigildok
?Johannes Biclarensisen lekukotasunaren
arabera?, baskoiak garaitu (581), eta
haien lurren parte bat okupatu ondoren,
fundatu zuen hiri bera dela gaur egungo
Bitorianoko hiria.
Hala, kontatzen du Johannes Biclarensisek,
581 (?) urtean Leovigildok gaurkoVasconiako parte bat konkistatu zuela, eta
fundatu zuela hiri bat Victoriaco izenaz ezaguna
(Anno V Tiberii, qui est Leovigeldi XIII
annus. [?] 3. Leovigildus rex partem Vasconiae
occupat et civitatem, quae Victoriacum
nuncupatur, condidit). Kronikariak ez
dio besterik, ez du zehazten zein parte okupatu
zuen errege bisigodoak, eta, jakina, ez
du seinalatzen delako hiria gaurko Arabako
lurraldearen zein lekutan zegoen. Egile itzaltsu
askok ordea ?zaharrak batzuk, hala Flórez,
Risco, Henao, Schulten, beste batzuk
gugandik hurbilagoak, hala C. Sánchez Albornoz,
G. Martínez Diéz, A. Barbero, M.
Vigil, J.A. García Cortázar, E. Barrena, E.
Besga?, Victoriaco Gasteizen, Bitorianon
edo Lautadako beste edozein puntutan,
inguru horietan behintzat, ezarri nahi izan
dute. Hortaz, esan daiteke identifikazio hori
ustea besterik ez bada ere ?zenbaitetan, homofoniazkoa
huts-hutsik?, guztiz sartua dagoela
egungo historiografian.
Nolanahi ere, eta aspalditik orobat (Garibay,
Moret), izan dira bestelako iritziak ere,
gure mendean jarraipena izan dutenak (G.
Balparda, J. Caro Baroja, A. Azkarate). Argudioak,
oraingo honetan, askotarikoak
izan dira. Balpardak kontra egiten zion uste
horri, esanez ?arabar lurraldea, ez garai
honetan, ez haren aurreko erromatar aldian,
ezta segidan etorri zenean ere, ez zen baskoien
lurraldea izan (Vasconia), aitzitik,
barduliarrena (Vardulia) eta kantauritarrena
(Cantabria) izan zen?. Antzeko iritzia
zuen Caro Barojak, ?zeren eta garaiotan
Vasconia oso zehatz baitzegoen definitua?,
eta Victoriaco hura nafar lurretan egon zitekeela
ematen du aditzera.
Guk, hasieran, jarrera eszeptikoa izan
genuen adostasun horren zabaltzea zela-eta,
aipaturiko argudioei ez baikenizkien aski
irizten. Geroago, 1990 aurretxoan eta ondotxoan
gertatuko ziren arkeologia aurkikuntza
garrantzitsuen eskutik, gure hasierako
ideia finkatu genuen, hain zuzen ere
agertu ditugun aurkikuntza horien bitartez.
Badira gainera joan den mendeaz geroztik
ezagutzen ziren arkeologia arrasto batzuk,
kontuan hartu ez direnak ordea auzi
hau argitzeko garaian. Horietakoak dira
Gasteizko hiriaren parte gorenean joan den
mendean egin ziren lur mugimenduak. Hiru
dira nabarmendu nahi ditugun lanak: Maisu-maistren
Eskola Normalaren eraikuntza
?1884an hasia?, Bakardadearen Portalaren
eraistea ?hurrengo urtean egin zena?, eta
Gorbeiako uren ekartzea eta ur biltegiaren
eraikuntza, 1883koa. Obra hauek berekin
ekarri zituzten lanetan, eta batez ere hirugarrenean,
arkeologia arrasto sail bat eskuratu
zen, J. Cola y Goiti, L. Velasco eta F.
Baraibar bezalako adituen ekimenari esker
ezagunak eta gordeak. Hainbat lan argitaratu
zen berreskuraturiko materialei buruz,
erakusketak ere egin ziren; gaur egun Gasteizko hiriko museoetan daude arkituriko
gauzak erakusgai.
Horietako bi Armeriako Museoan daude.
Bi lantza punta dira, aho biribildukoak
eta heldulekuaren sargunea hodi formakoa
eta irekia dutenak, deskribatu diren antzinate
berankorreko nekropolisetan ohikoak;
horien antzekoak dira Aldaieta eta San Pelaioko
arabar nekropolisetan agertu direnak,
eta orobat Finagako bizkaitarrekoak. Kronologiari
dagokionez, VI-VII. mendekoak
dira.
Baina berdintasunean seguraski deigarriena
dena Arkeologiako Museoan dago,
Gasteizko hiriari eskainitako erakusleihoan.
Hori ere Campillotik dator; scramasax ba
da, tipologiaz Aldaietako nekropolisean 71.. urperatzean berreskuraturiko beste baten
berdina-berdina.
Badira beste bi arma prototipo horren
aldagai gisakoak, horiek ere Armeriako
Museoan daudenak, eta era berean Gasteizko
parte zaharrean egindako indusketa zaharretatik
datorrena; sastakai moduan sailkatuak
dauden arren, scramasax-ak dira,
deskribatu dena baino laburragoak, eta
heldulekuak ezpata sagar txiki batez bukatua
dutela. Ezpata aho-bakar hauen kronologia
normalean VI-VIII mendetakoa izaten
da.
Ez dira horiek garai honetakoak bide
diren gauzaki bakarrak (izan daitezke,
agian, beste hiru scramasax, bi Arkeologia
Museoan eta beste bat Armeriakoan, baita
lantza puntaren bat ere, garai berekoa izan
daitekeena), baina, guztien azterketa xehea
egiten ez den artean, nahiago dugu emaitzez
ez jardun. Interesgarriena, uneotan,
zera da, alegia, joan den mendearen azken
laurdenean Gasteizen egin ziren lur lerratzeetan,
Gasteizko parte gorena VII. menderako,
gutxienez (eta, agian, baita mende
bat lehenagotik ere), jendeztatua zela frogatzen
duten arkeologia arrastoak agertu
zirela.
Edo, beste era batera esanda, Antso Jakitunak
Gasteiz fundatu baino seirehun urte
lehenago, bizi zen jadanik gizatalde bat gure
hiriko mendixkan, beren hilak San Pelaion
(Dulantzi) eta Aldaietan (Langara-Ganboa)
ehortzi zituzten haien, eta Gereñun, Gereñana,
Salvatierrabiden eta gure lurretako eta
inguruko beste lekuetan berreskuratu diren
hondakinetan beren existentziaren lekukotasuna
utzi dutenenen antzeko kultura materiala
zuena. Kultura horrek europar kontinenteko
inguru frankoetan nagusi diren
?modu? berberak ageri ditu, bisigodoen
mendeko penintsulako lurretan nagusi izan
zirenen guztiz desberdinak direnak. Hori
guztia dela-eta, arrazoizkoa deritzogu duda
egitea Victoriaco eta Vitoriaren arteko (Gasteiz)
berdintasunaz, berdintasun hori oraindik
ere oso zabaldua dagoen arren gaurko
historiografian.Ezagutzen ditugularik gaur egun osagai
militarrak eta kultura ezaugarriak bisigodoenak
ez bezalakoak dituzten hainbat gune
?eta gune horiek ez ziren behin-behinekoak,
egonkorrak baizik, Leovigildoren
garaipenen eszenarioan kokatuak seguraski,
eta errege godoak baskoiak garaitu zituen
urteetan data daiezkeenak?, zalantzan
jarri beharko da, ez hainbeste Juan de Biclararen
lekukotasunaren egia, aitzitik, kronikariak
deskribaturiko gertaerei eman nahi
izan zaien kokagunea. Izan ere, oso zaila
gertatuko litzateke ulertzea nolaz sortu zuen
Leovigildok, hutsetik, hiri bat, non eta herri
guztiz armatuz, eta bisigodoen kultura
ez bezalakoez ?ez bada arerioez? inguraturiko
leku batean.
Kristautasunaren sarreraren auzia
Duela hamar urte pentsatzen genuena
Kristautasunaren lehen arrasto ziurrak,
baskoien lurretan, tetrarken garaikoak dira,
eta hegoaldeari zegozkien. Inperioaren
bukaera aldean zirudien gertatu zirela orobat
kristautasunaren lehen sarrera saioak lur
horretan. Bazirudien beraz, erromatar aldia
bukatu baino lehen, eta Inperioko legeen
babespean ?erlijio forma berriaren alde eta
gurtza paganoen kontra?, kristautasuna ez
zela hirietan bakarrik finkatu eta sendotuko,
zabaldu ere egingo zela hiri inguruko nekazari
giroko eremuen konkistatzera.
409ko inbasioen ondoren sorturiko
egoerak amaiarazi zituen saio apal horiek
denak, eta, inoiz esan den bezala, ondorengo
gertaerek ez zituzten gauzak aldatu.
Era horretan, ?kristautasunak, V. mendeaz
geroztik gero eta gehiago zihoalarik erromatartasunaren
eskutik, eta aginpide bisigodo
horrekin aliantzan, iparraldeko lurretan
Paulinoren garaiko trabak baino askoz
ere zailagoak aurkitu behar zituen, lasaiagoak
baitziren Paulinoren garaiak?. Horrela
zioen, adibidez, Sayas Abengoecheak, eta
beste horrenbeste pentsatzen genuen geuk
ere. Izan ere, iruditzen zitzaigun erromatartzea
eten egin zela antzinate beranduko
mendeetan, eta aldi berean baskoien inguruko
bitxikeria eta basakeria ezaugarriak
areagotu zirela.
VIII. eta IX. mendeetatik aurrera bakarrik
abiatuko zen, egoera berriarekin batera,
sartalde kristauaren ezaugarriak beretzen
hasia zen mundu baterantzako igarotze
benetakoa, gizarte itxi eta bakan batetik
(ekonomia primitibo batekin, familietan
oinarrituriko egiturarekin, eta arbasoengandik
heredaturiko erlijio ohiturekin), beste
baten aldera eginez; gizarte berri horrek?erromatarzale? gisa definitu izan diren
ezaugarri berri batzuk beretuko zituen
pixkana-pixkana, bai sozio-ekonomikoak,
bai ideologikoak. Eskema horretan, guztiz
agerikoa da Barbero, Vigil eta García de
Cortázar bezalako egileen eragina.
Gaur egun dakiguna
Gaur egun, ordea, eskema hori guztiz
aldatu beharra dagoela deritzogu, ez ordea
erromatar inperioko azken garaiari dagokionez,
baizik eta inperioaren desagertzearen
ondoko mendeei dagokienez. Duela hamar
urte pentsatzen genuen bisigodo ondorengo
garaian gertatu zela aztertzen ari garen
prozesuko azelerazio puntua, baina gaur
egun berriz, uste dugu beranduko antzinatean
hasia zela jadanik ?lanerako hipotesia
da gure iritzi hau?, sartalde kristauaren
kultura munduan txertatze prozesua, eta
indarrez gainera. Horrek ez du esan nahi,
noski, kontrako lekukotasunik ez denik,
baita beranduagoko garaietakoak ere, baina
gauza berbera gertatzen da Europa
osoan, eta ez da hori Euskal Herriaren berezitasuna.
Ikus dezagun zer dioen honetaz
arkeologiak, ezaugarri zaharkituetatik
hasita (kristautasunaren aurreko errituen
iraupena), normalean pentsatu izan dena
baino goiztarragoa den kristautasun baten
lekukotasunekin amaitzeko.Ehorzte errituak
Behin baino gehiagotan esan izan den
bezala (Cumontengandik hasita, oraingo
beste egile asko arte), heriotzaz geroko sinesteak
aldatu ziren azkenak herri
pentsakeran, erlijio ideia berriak zabaltzen
hasi zirenean. Izan ere, Youngek gai honi
buruzko lan jada klasiko batean zioen bezala, ez da gauza iraunkorragorik hilen gurtzarekin
loturiko sinesteak baino.
Gauza bitxia gertatzen da ordea zernolako
isiltasuna gorde duten ?beranduko
antzinateko mendeetan batez ere?, idatzizko
iturriek gizakiaren bizitzaren horrelako
parte garrantzitsu baten gainean. Eta askoz
ere gauza bitxiagoa gertatzen da albiste falta
hori kontuan hartzen baldin bada idolatriazko,
aztikeriazko edo iragarpenezko ohiturek
islatzen zuten paganotasuna kondenatzeko
Elizak itxuraz zuen interesarekin.
Badirudi, Youngek seinalatu duen bezala,
Elizak, lehen aldi batean gurtza paganoen
parte agerikoenak ezabatzearekin arduratuta
?hau da, aldareak, idoloak, etab.?,
ehorzketa ohituretan esku hartzeari uko
egin ziola garai aski aurreratuak arte, ustezko
dotrina desbideratzeak gorabehera.
Geroago, gauza bera azpimarratu dute
Werner eta Dierkins-ek, Perin-ek eta beste
batzuek. Elizak, izan ere, horniduraz-eta
lagundutako ehorzketarik ez zuen inoiz
ofizialki kondenatu, haien esanahia ez baitzen
paganoa, aitzitik, soziala zen, ez besterik.
Izan zuen eraginik, ordea, ohitura
horiek pixkana desagertarazten, indarra galtzen
baitute VII. mendean zehar, eta hurrengo
menderako desagertzen dira, nahiz eta
ez leku guztietan. Ideia hori bereizki garrantzitsua
da jatorri arkeologikoko informazioetatik
ondorio azkarregiak ez ateratzeko.
Gure geografia eremuan denetarik dago:
hornidura aberatsa duten ehorzketak, oso
beranduko gorpu erraustuak, bururik gabeko
ehorzketak, gorpuen errituzko itxuraldatzeak,
etab. Baina azter ditzagun banakabanaka.
Antzinate beranduko garairako, Aldaietako
nekropolisak eskaintzen ditu, adibidez,
ehorzketa errituen zenbait lekukotasun harrigarri,
halakoak gutxi badira ere. Xehetasunetan
hasi gabe, aipa ditzagun adibide
batzuk. Zenbait kasutan, agerian dago
azken frantses bibliografiak ?le prélèvement
de crânes?, edota gorpuaren buruhezurraren
hil ondorengo kentzea. Adibide horiek
bezain deigarria, edo are deigarriagoa, 20.. horzketaren kasua da, hilaren hezurduraren
errituzko itxuraldatzearen eredu garbigarbia.
Bestelako kasuak ere badira; aurkitu
dira ekidoen hortzak hilen buruen aldamenean
ipiniak, gizaki hortzak buruhezurrak
arretaz inguratzen dituztela ipiniak,
edota eskuetan edo bularraren gainean jarriak,
eta orobat sendagintza eta aztikeriazko
objektuak.
Baskoien lurretatik irten gabe, harrigarriak
dira Jean-Luc Tobie adituaren azterketen
emaitzak, Nafarroa Behereko Donazaharre
herrikoak (Immus Pyrenaeus). Aspaldi
jada, bederatzi errausketa hilobi induskatu
zituen, antzinate berandukoak bidedirenak. Sei kasutan, 70-90 cm-ko diametroa
duten harrizko zirkuluetan ipiniak ziren
errautsak.
Agerkari horiek ez dira huts-hutsik euskaldunak,
jakina, baina? bada ez bada ere,
ez da txarra izaten gogoratzea. Soriako
mugakide den Errioxako lurraldean, Inestrillasko
aztarnategi garrantzitsuan (antzinako
Contrebia Leucaden), Erdi Aroko inguru
batean, beste bi zirkulu aurkitu dira,
aurrekoen oso antzekoak, kasu honetan,
errausketa gabe, ehorzketa izan arren erritua
(eskertzen diogu datua, oraindik argitaratu
gabea, indusketen zuzendari José
Antonio Hernández Vera irakasleari).
Lehen begiratu batean pentsa daitekeena
baino gauza normalagoa da ehorzketa
errituen iraupena, baita erritu protohistorikoena
ere. Gogora ditzagun, hori dela-eta,
Europako historiografiak berak jasotako
lekukotasunak. Badakigu errausketaren erritua,
gutxi erabiltzen zen arren, antzinate
beranduko osora luzatu zela, baita gerora
ere, Karlomagnoren ?De partibus Saxoniae?
kapitularraren ondorioz (oso berandukoa
da, 775-790 bitartekoa, VIII. mende bukaera-bukaerakoa
beraz); bertan, heriotzaz zigortzen
da, esplizituki, erritu pagano horren
jarraitzailea. Oso erraza litzateke Europa
mendebalean egindako indusketatik
datozen ereduak ugaritzea. Utrechten, adibidez,
IX. mendean egindako errausketa lekukotasunak
azaleratu zituen Hombertek.
Monumentu protohistorikoak bigarrenez
erabiltzeari dagokionez, ez da gauza harrigarria
gertatzen antzinate berankorreko
europar arkeologian, kontuan hartzen badira
hainbat lekukotasun, batzuk oso
adierazgarriak, adibidez Meuseko tumulua
Hérmevillen; harrizko sarkofago handi bat
aurkitu zen han, hezurduraz gainera, ezpata
bat, scramasax bat, francisca bat eta
bestelako horni pertsonalak zeuzkana; aipagarriak
dira orobat Dotterhausen (Württenburg),
Orgelet (Jura), Pierre-Pertuis (Yonne),
eta abar. Pirinio mendebaleko iparraldeko
isuraldean, baskoi lurretan, bost monumentu
azaleratuak ditu Blot doktoreak,
morfologiaz protohistoriko direnak (Biskarzu,
Ahiga, Sohandi 2 eta Sohandi 5eko trikuharriak,
eta Urdanarreko tumulua), gure
aroko VI. eta XIV. mendeetan datatu direnak,
batzuk berreskuraturiko horniduren
tipologiaz eta beste batzuk karbono 14a
erabiliz.
Duela urte batzuk, I. García Caminok
eta biok lan bat argitaratu genuen, gure
aztarnategietatik ateratako gauzakiez datu
asko ematen zituena: hildakoentzako opariak
sartzeko zulo eta ildoak, hilobi barruan
ipinitako erritu ikatzak, eta era askotako filakteriak.
Lan hartan bertan seinalatu genuenez,
antzeko ohiturak jaso ditu etnografiak,
sinesmen horien iraupena (nahiz eta
oso apaldua izan) adierazten dutenak: errituzkosuak, hileta oturuntzak, eskaintzak
?batzuk guztiz esanguratsuak, hala hileta
segizioko gidari zen akerrarena?, etab., sineste
eskatologikoak oso berandu arte gorde
zirela adierazten dutenak, eta aldi berean
arkeologiatik datozen datuak argitzen
dituztenak, testuinguru jakin batean kokatzen
dituztela, eta asmo jakin bat eta egiantzekotasuna
ematen dutenak.
Guztiz sintetsita gaude, bene-benetan,
ideia horiek ez dutela eskandalugarri gertatu
behar. Ez da nahi horrekin, ez ?gure
herriaren historiari kristautasunak egindako
ekarria? gutxietsi, Mañaricuak uste zuen
bezala, ezta ?azken urteotan, ergelkeria
kontrakulturalaren itzalean, sortu den
neopaganismo esoterismozalea? sustatu ere,
J. Aranzadik salatzen zuen bezala; azkenik,
horrek guztiak ez du Euskal Herria bihurtzen
kristautasunaren muga-mugako kasua,
Estepa Díezek Spoleton zioen bezala. Behin
betiko ahaztu behar dira ?divertimento?
dialektiko hauek, eta, batez ere, geure
zilborrari begira egoteari utzi behar diogu.
Hemen aipatzen dena, izan ere, berdin-berdin
gertatzen baita Europako kontinenteko
leku askotan.
Kristautasunaren sarrera berandutzen
duten datu horiekin batera, badira aldi berean
datu horien berorien kontrako gertatzen
diren beste batzuk ere, kristautasunaren
sarreraren indarraren adierazgarri alegia.Harkaitzetako bakartegiak
Arabako lurretako ekialdean eta mendebalean,
badira ehun bat leize artifizial,
beren gela, gelaxka, husgune eta eliza abside-bakarrarekin,
Euskal Herriko kristautasun
zaharrenaren lekukotason guztiz ikusgarria
direnak.
Leize guztien kronologiari buruzko ideia
orokorrak bazterturik, esan daiteke ermitau
talde garrantzitsu bat izan zela Araban VI.. ta VII. mendeetan, leizeetan bizi zena;
horren arrasto garrantzitsuak geratu dira, bai
arkitekturan, bai epigrafian, Faidu, Albaina
eta Lañoko leize multzoetan. Ex novo sortu
ote ziren, edota lehendikako tradizio trogloditiko
baten jarraipen diren, ezinezkoa
da erabateko ziurtasunez jakitea. Zabalik
utzi behar da ordea bigarren aukera hori,
kontuan hartzen baditugu orain aipatuko ez
ditugun arkeologiazko datu batzuk.
Ez da ahaztu behar, adibidez, IV. mendearen
bukaera aldean, Pirinioen inguruan
gertatu zen ideal aszetikoen loratzea (priszilianismoarena,
adibidez). Testuinguru horretan,
pertsona, ideia eta bizikizunen ?truke
eta zirkulazioak?, ardatz bat izan zuen, gero
eta garrantzitsuagoa ageri zaiguna: iter
XXXIV.az ari gara; galtzada horretatik heldu
ziren, eta errotu, Priszilianoaren ideiak
Akitaniara eta Ebroren ibarrera, Pirinioen
alde batean zein bestean egin ziren kondenazko kontzilioen arabera. Hori dela eta,
Sayas Abengoechea eta beste zenbait egilek,
susmatu zuten ?arrazoiz, gure ustez?,
hegoaldeneko lur baskoietan eta haien inguruko
lurretan zabaldu zirela joera aszetiko
horiek. Ez da ahaztu behar, era berean,
V. mendean, Arabako lurren mugetan bertan,
orain dihardugun gunetik apenas 20
km-ra, heldu ziola bizimodu aszetiko eta
penintentziazkoari Emiliano gazteak (Donemiliaga).
Ex novo eraikita, edota lehenagoko ermitau
guneetan, gauza da leize multzo
hauek kristau dotrinaren hedapen gune garrantzitsu
behar zutela izan VI. mendean,
nekazari giroetan batez ere. Beste auzi bat
da, hemen ezin argitu duguna, gune hauek
nola txertatu historian, kontuan izanik lehenago
aipatu ditugun frankoen filiazioko
nekropolisen geografia eremu berean daudela.Hilarri estelak
Nekropolis hauekin loturik, estela sail
handi bat aipatu behar da, kaleratu berri
den liburu batean I. García Caminorekin batera
aztertu duguna. Seguraski, azterketa
horren ekarri garrantzitsuena izan da bi
estela multzo garrantzitsu kokatu ahal izan
direla, denborari dagokionez, antzinateko
azkeen mendeetan; ezaugarrietan desberdinak
diren arren, eta nahiz eta leku desberdinetatik
etorri, bat datoz garaian. Inoiz
aztertu ditugun guztiok IX-XI. mendeetan
kokatu ditugu ?baita beranduago ere?, baina
orain uste dugu bazela datatze eroso
horren atzean halako inertzia historiografiko
bat, pisu handiko arrazoi askotarikoek
sortua: Bizkaiko Argiñetako hilobietako
batek duen epigrafearen data (gure aroko
883. urtea) izan da horietako bat. Betidanik
hartu izan da delako data erreferentzia
funtsezko gisa, abiapuntu modura; bat zetorren
gainera ?mende berekoak izaki?,
kantauriar-mediterranear banalerroaren hegoaldean,
arabar lurretan, pixkana agertzen
hasi ziren idatzizko erreferentzia zaharrenekin.
Beranduko antzinateaz eta Goi Erdi
Aroaz arduratuko zen praxi arkeologiko
baten ezak ?oraintsu arte?, euskaltasunaren
bazterrekotasunaren uste orokorra, euskaldunen
inertzia kultural atabikoak, eta
historialari ?dokumentalisten? proposamen
distiratsuak ?J.A. García de Cortázar da seguraski
horien eredu hoberena?, zirela-eta,
bederatzigarren mendean jartzen zen hegoaldetik
zetorren prozesu akulturizatzaile
baten hasiera, iraganean guztiz errotuak
zeuden kultura moduak biziki aldatuko zituena;
horiek denek, azkenean, interpretazioaren
halako finis terrae bat bihurtu zuten
IX. mendea, eta haren atzetik ia ezinezkoa
gertatzen zen nolabait ere iragana
aztertzea, eta iragan hori betiko geratu zen
ilunbetan. Tradiziozko ikusmolde hori askoindargabetu daiteke, hala uste dugu, komentatzen
ari garen arkeologia datu berriekin.
Bai I. García Caminok, bai neronek ere,
estela horiei buruz genuen jarrera aldatu
genuen denborarekin, labur bada ere, zerbait
argituko dugun prozesu batean. Aurkitu
zirenetik ezagutzen genituen biok, eta
ezagutzen ez diren edo ezaguna ez bezalako
materialek eragiten duten harrimena
sortu ziguten, berehala ohartu ginen arren
haien berezitasun ikonografiko, morfologiko
eta teknikoez.
Penintsulako lurretan hasi ginen, jakina,
estela hauen antzekoen bila, baina ez
zen hor bukatu, bigarren une batean corpora
epigrafiko frantsesetara jo baikenuen.
Lehenengo unean metodologiaren aldetik
nahitaezko zen gauza bat ?aldera daitezkeen
kultura ereferentzien zabaltzea?,
sineste gero eta sendoagoa bihurtu zen
azkenean. Laster konturatu ginen estela
haiek mundu frankoarekin zituzten antzekotasunak
hain zirela esanguratsuak, non
begibistakoa gertatzen baitzen arrazoiren
bilatu behar zitzaiola horri. Datuak gorabehera,
zail samar gertatzen zitzaigun Bizkaiko
lurretatik urrunegi zeuden antzeko estelak
aurkeztea, eta, gainera, historiografiaren
usadiozko muga kronologikoak baino haruntzago
joatera behartzen gintuztenak.Ustekabeko aurkikuntza batek ordea
gaindiarazi zizkigun beldur haiek. 1994ko
abuztuan, Basauriko Finagako San Martin
ermitan (Bizkaian), hiru hilobi aurkitu ziren
lurpean, hornidurak-eta Aldaietako arabar
nekropolisekoaren antzekoak zituztenak,
eta, zalantzarik gabe, eremu frankoan
txerta zitekeen antzinate beranduko kultura
testuinguru bati zegozkionak. Leku berean
berreskuratu ziren, gainera ?ermitan
erabiliak?, bi estela zati, lehen aipatu dugun
ikonografia eskema bera zutenak, era
horretan baiesten zirela, baita arkeologiaren
aldetik ere, gure lehen susmoak.
Badira, beraz, beranduko antzinateko
lekukotasun kristau pisuzkoak: leize sail garrantzitsuak,
absidea arrokan duten hainbat
elizarekin, eta epigrafia multzo labur baino
aberats bat, nekropolisak Araban, Bizkaian
eta Nafarroan, kultura materialeko eta teknologiazko
maila garaia adierazten duten
hornidura aberatsekin, estela ederrak Bizkaiko
lurren bihotzean bertan, teorian zibilizatuagoak
diren beste lekuetan agertu ez
direnak. Hori guztia kontraesan izugarria
gertatzen da gure geografia eremuaz historiografiaren
usadioak osatu duen bitxikeria
irudiaren ondoan. Koordenatu berriak dira,
kristautzearen gaia bera ere ikusmolde berrietatik
aztertzera behartzen gaituztenak,
haibeste klixe eta hainbeste estereotipoetatik
urrun.