Departamento de Cultura y Política Lingüística

Historia»Antzin Aroa

Arkitektura zibila: zubiak

Andelosko ur-biltegia, Andion (Nafarroa).<br><br>

Erromatarrek aztarna material ugari utzi zuten Euskal Herrian.

Arkeologiaren bitartez aztertu eta ikertu izan dira aztarna horiek.

Alor honetan, hala ere, zenbait gehiegikeria egin da eta, esan daiteke puztu egin direla aipatutako erromatar lekukotasunak. Gure lurraldeko eta inguruko arkeologia aztarna garrantzitsuenak aztertzen dira atal honetan, arreta berezia eskaini zaiela arkitektura arlokoei.Atal honetan ez da egingo Euskal Herrian bilduriko erromatarren garaiko aztarna materialen bilketa; aztarna horiei buruzko azterketa eta deskribapen zehatzak aurki daitezke, oro har, gaiari buruzko bibliografia zabal eta aski ezagunean. Gai honen inguruan berriki egindako aurkikuntzen azalpena bakarrik egiteko ahalegina egingo da orrialde hauetan; gai honi buruzko zenbait alderdi ezezagun azalduko dira eta berriki egin diren interpretazio aipagarrienen berri emango da. Ez da harrigarria izango beraz, erromatarren garaiko gure inguruneko arkeologia sintesietan klasikoak diren zenbait erreferentzia eta zenbait gai ez aurkitzea; izan ere, zenbait gairen kasuan ?haitzuloetako aztarnen kasuan adibidez? ez dago azken urteetan agertu eta errepikatu diren hipotesiei eransteko datu berririk.

Testuaren antolaketari dagokionez, erreferentziak talde tipologikoetan sailkatu dira, batez ere arkitektura oinarri harturik, eta xehetasunen azalpena behar beharrezkoa den kasuetan bakarrik egingo da.

Atal honetan, beste kapitulu batzuetan esanda dagoena ez errepikatzearren, arkitektura eta bibliografia aldetik garrantzi gehien duten bideetako osagaien azterketa egingo da, hau da, zubiena, azken urteotan hau izan baita arreta gehien eskaini zaion osagaietako bat.

Zubi erromatarren azterketa egiterakoan lehen datu deigarria kopurua da, edo, hobeto esanda, gure geografia ingurunean historiako garai horren barnean sailkatu diren zubien kopuru garaia; izan ere, izaera publikoko beste edozein eraikuntza elementu baino ugariagoa da zubi kopurua. Eta deigarria da, halaber, zubi horietako asko erromatarrak direla azaltzeko zein argumentazio ahulak erabili diren.Zorionez, ikerlari zenbaiten lanari esker, gainditu ahal izan da ikuspegi sinplista hori gure ingurunean erromatartzat hartuak ziren obra esanguratsu batzuei dagokienez.

Biloda, Iruña-Traspuente eta Bitorikako zubien erromatartasuna, adibidez, zalantzan jarri zuten J. Liz eta Martín Buenok. Baina hala ere, berriki Agustín Azkarate eta V.

Palaciosek esan dutenez, obra horiek erromatartzat jotzen dira oraindik eta erromatartasun hori ondo erroturik agertzen da, oro har, bibliografian.

Azken bi egileek Arabako zubi horien eta beste batzuen erromatartasuna aztertu dute duela gutxi, azterketa oso dokumentatu batean. Azterketa horri esker jakin da Biloda, Iruña eta Bitorikako zubia ez direla erromatarrak, eta ezta Lañakoa edo Langraiz Okakoa ere, baietz uste bazen ere. Horrela, Arabako lurraldean hasieran erromatartzat hartzen ziren zubi guztietatik Mantibleko zubi bikaina, gaur egun ikertzen ari direna, bakarrik gelditzen da ustez garai horretakoa izan daitekeena.

Eta Araban gertatu dena ez da lurralde horri bakarrik dagokion ezaugarri bat; izan ere, arkitektura eta dokumentuen azterketa sakonak egin ahala, berdin gerta daiteke inguruko beste lurralde batzuetan. Era horretako lanak egiten hasiak dira Bizkaiko zenbait lekutan, Errioxan edo Burgosen, besteak beste.

Azken urteetako beste berrikuntza aipagarri bat Gracurrisko (Alfaro) zubi erromatarrari buruzkoa izan da. Zubi horretan arkeologia indusketak egin dira 1984 eta 1986 urteetan, eta orain dela gutxi eman da argitara lan horien behin betiko emaitza.

Zubi horretatik oso atal gutxi gelditzen dira ?opus caementiciumaren muinean eraikitako eskuinaldeko horma bularra eta quadratumeko kanpoaldeko horma baino ez?, baina oso interesgarria da zubia noladagoen txertatuta iturriak eta urtegiak osaturiko multzoan.

 

Arkitektura militarra: kanpalekuak

Militar erromatarrek gure ingurunean izandako presentziari buruz orain arte aurkitu diren erreferentzia historio-arkeologikoak bi alditakoak ziren nagusiki, orain dela gutxi arte; militar erromatarren presentziari zentzua ematen zioten bi garaitakoak, hain zuzen ere konkistaren garaikoak eta azken erromatar sasoian berrantolaketa aurrera eraman zenekoak.

Lehenengo aldiari dagokionez, konkistari alegia, erromatarren ejerzitoak penintsulan egon zirela adierazten duten lehen berriak Catonen kanpainen garaikoak dira, baina zalantzarik gabe identifikatu ahal izan diren materialen arabera K.a. 179. urtekoak dira, Graccurrisen sorrera estrategikoaren garaikoak ?Graccurrisek garrantzi handia izan zuen, behin eta berriro esan izan den bezala, zeltiberiaren behin betiko konkistan, oinarri operatibo militar gisa?.

1979az gero Eras de San Martin de Alfaron (Errioxa) egiten ari diren arkeologia lanen emaitzekin argitu egin dira Graccurris-Alfaro parekotasunari buruz historiografian zeuden zalantzak. Horretan lagungarri izan da berniz beltzeko zeramika bildumaren azterketa, gaur egun argitaratzear dena.

Bilduma horretako piezarik zaharrenak K.a.

III. mendekoak dira, Graccurris sortu zen garaikoak hain zuzen. Zoritxarrez, ez dago egitura arkitektonikorik garai hari buruz horrelako informaziorik emango digunik, zeren eta augustotar-tiberiar garaietako berrantolaketa urbanoaren erruz horma eta lur puska batzuk bakarrik gorde dira, egitura jakinik identifikatzeko biderik ematen ez dutenak eta, beraz, hasierako garai haren antolaketaz argibiderik eskaintzen ez dutenak.

Sertorioren gerren garaia izan zen gure ingurunean jarduera militarra nabarmendu zen bigarren aldia. Garai hartan borrokan ari ziren ejerzitoek aurretik eraikitako guneetan edo ex novo eraikitako kanpalekuetan ezarri zituzten beren gudari taldeak.

Zenbait iturriren arabera, Sertoriok bere osteen egoitzatarako hartu zituen Castra Aelia ?Castra Atiliana bezala aurretik ere gune militar gisa erabilia seguruenik?, Calagurris ?Beroien lurraldeko mugan, toki ezezagunean? eta Contrebia Leukade ?dirudienez hiria hartu ondoren osteak eta hornigaiak biltzeko erabilia azken hau?.

Baina ez dago aztarna arkeologikorik lehenengo hiru lekuetan erromatar osteak izan zirela segurtatzen duenik. Contrebia Leukade guneari dagokionez, berriz, Aguilar del Rio Alhamako Inestrillasko aztarna ikusgarrien bidez identifikatu da, eta aztarna horien arabera, badirudi Sertorioren gudarosteak babes sistema bikain hura eta hirigune zaharra erabili zituela, setioan hondaturiko guneak konpondu ondoren.

Dena dela, gai honetan garrantzi gehien duen gerrako gertaera Pompeio K.a. 75.. rtearen amaieran hornidura bila baskoien lurraldera erretiratu izana da (Salustio II.93).

Zita horretan, Plutarcoren beste aipamen nahasiago batetan eta Estrabonek Pompaelo ?Pompeioren hiria? zela esaten duen pasarteetan oinarriturik esan izan da Pompeiok han ezarri zuela bere neguko kanpalekua eta ondorioz, bera izan zela geroko bizitokiaren aitzindaria. Proposamen horrek indar hartu zuen errepublika garaiko zeramika aztarnak aurkitu zirelarik, eta kanpalekuaNavarrerian zegoela ere esan zen garai batean.

Gaur egun, Nafarroako hiriburuan egin diren arkeologia indusketa handiei esker, ez dirudi han inolako kanpalekurik izan zenik eta egitura zaharrenak, zibilak, K.a.

I. mendearen bigarren erdikoak lirateke asko jota.

Jarduera militar horien garaitsuan beste bi kanpaleku ere eraiki zirela esan da berriki: Los Cascajoskoa bata, eta El Castellongoa bestea, Zangozako udalerriaren lurretan biak ere. Lehenengoan, gainaldean aurkitu diren aztarnen eta lehenengo indusketa aldian lorturiko datuen arabera (Ramos, M., 1991-1992, 426 eta ondoko or.), badira ezaugarri batzuk gotorleku militarra zela esateko; baina bigarrenari dagokionez, ezin daiteke ?aurkituriko sei zeramika pusken arabera? han ?gudari talderen bat? izan zenik baieztatu, gune haren kokaeraren ezaugarri fisikoak alde batera utzita.

Los Cascajos aztarnategiari dagokionez, azpimarratzekoa da, lehenik, gune estrategiko batean kokaturik dagoela eta badela egonleku militar bat izan zela esateko arrazoirik.

Aragoi ibaiaren ezkerraldean dago, muino batean, Zangozatik hego-mendebalera.

Gune horretatik Caesaragusta-Pompaelo bideak Aragoi ibaia gurutzatzen zuen gunearen kontrol zuzena izango zuten; seguruenik Vadoluengotik gurutzatuko zen ibaia, Los Cascajos muinoaren oinetik. Bestalde, igarobide horretaraino iristen zen Aragoiren ibarra igarotzen duen bide naturala ere, historia aurretik eta gerora Santiagoko Bidearen adar gisa ere erabilia; eta erromatarren garaian bigarren mailakoa izan arren, aspalditik garrantzi handia zuen bidea zen, Jacetania eta Ebroren ibarra lotzen zituena.

Muino honen goialdean esparru harresidun bat dago, 6 bat ha-ko barne eremua hartzen duena. Datu hauek kontuan harturik, esan daiteke ez zela neurri txikiko kanpaleku bat, aurkitzaileek zioten bezala, baizik eta erdi mailako gortorleku bat, anglosaxoien bibliografian ?vexilation fortresses? izena ematen zaien horietakoa; era honetako gotorlekuetan talde handi samarrak egoten ziren, 1.000 gizonez eta beren zaldiez osaturiko zalduneria astunekoak besteak beste. Lauki luze formako oina du; aldeko 300 x 200 m ditu, eta ipar , eki eta hegoaldeko aldeak muinoaren malden morfologiari egokiturik daude, babes natural modura hartu duela morfologia maldatsu hori. Babes horien osagarri, hiruki formako lubaki bat dago mendebal aldean, gaur egun 10 m-ko zabalera eta 2 m inguruko sakonera duena.

1989an esparruaren hego-mendebaleko angeluan egindako indusketetan, angeluko dorre handi samar bat izan zitekeen egitura baten aztarnak eta harresiko hormenparte bat aurkitu ziren. Harresiko hormak 1,5 eta 2,7 m arteko zabalera du, eta bar - nealdetik harresia indartzeko lurrezko mendixka bat eta harresiaren paraleloan eraikitako horma bat zuen. Mendebalean, lubakia estalita dagoen gune baten parean sakonune bat dago, eta han ate bat egon zela uste dute ikerlariek.

Kronologiari dagokionez, hala ere, Los Cascajosko arkeologia materialen inguruan ez da zehaztasunik eman; aztarnategi horretan indusketa lan gehiago egin beharko lirateke, kronologiak garrantzi handia baitu aztarna hauen interpretazio zuzena egiteko.

Bi garai oso desberdin bereizten dira: lehena, lubakian eta gotorlekurako sarreran aurkituriko txanpon multzoarena, gotorleku barnean aurkituriko zeramika puska zeltiberiarrak bezala K.a. I. mendekoak izan daitekeena; eta bestetik T.S.H. (Terra sigillata hispanica) eta erromatar zeramika arrunteko aztarna urriak, lubakiaren kanpoaldean aurkituak, K.o. II. mendekoak, behin-behineko datazioaren arabera.

Kantabriako gerrak zirela eta, asko indartu zen jarduera militarra eta horrek erromatar ejerzitoen presentzia areagotu zuen gure ingurunean, batez ere mendebalean.

Garai historiko honetan eraikiak dira, ustez, Sasamon, Herrera de Pisuerga, Iuliobriga eta Castrecias, Segisamonculon-Los Palacios eta, berrikiago, Vareako kanpalekuak; baina horien artean Pisoraca (Herrera de Pisuerga) bakarrik da ?militarren etxebizitzen tankerako? eraikinak agertu diren gune bakarra, oraindik egitura horiei buruzko interpretazio zehatzagoak egin beharko diren arren.

Erromak ingurune honetan egindako konkista gerrak zirela eta eraiki bide ziren kanpaleku militarren barruan, baina ez aurrekoekin zuzenean loturik, aipagarria da Inmus Pyrenaeus mansioaren (Donazaharre) oinarri izan zen castrum hipotetikoa, nahiz eta zalantza asko dagoen kanpaleku horren datazioaren inguruan. Kanpaleku horretan indusketak egin zituen ikerlariaren arabera, K.a. I. mendean eraiki zen, Akitaniako konkista garaian; gerora, zabaltze lanak egingo ziren bertan, eta Akitaniar hiri sarearen baitako bigarren mailako bizitoki bihurtuko zen. Castrum horren aztarna ikusgarri bakarra lurrezko harresia izan zitekeen egituraren parte bat da, agger-a, kanpaleku zaharraren eremua eta geroago egindako zabaltze lanak bereiziko lituzkeena.

Inperioaren garaiko edo garai hartako ustezko kanpalekuen kopurua oso urria da gaur egun, bistan denez, eta Iberiako penintsularen ipar-mendebalean daude gehienak gainera. Kopuru horrek, ordea, gora egin du berriki, beste sei identifikazio egin baitira, Araba inguruan gainera. Identifikaziohorietan, ?segurutzat? hartuak dira Atxa (Gasteiz), El Riberón-Ruines (Castillo Sopeña) eta El Fuerte (Langraiz Oka) aztarnategietako kanpaleku militarrak, eta ?ustezkoak? Aloria, Aldai-Espikulatxe (Arroiabe) edo Argoteko San Andres (Trebiño) aztarnategietakoak.

 

Atxa

Zadorra ibaiaren alboko muino txiki batean dago; Errekaleorko milia harriaren kokagunea dela eta ?in situ baitzegoen ia, harria aurkitu zutenen arabera?, eskualde hartan iter XXXIV.ak ustez zuen trazaturik 4 bat km-ra dagoela esan daiteke. Datu hori eta Atxa eta bidea bereizten zituen lurraren topografia kontuan harturik, Atxako kanpalekua ez zen beste batzuk bezain gune egokia bidea kontrolatzeko.

Kokaleku horretan 1982 eta 1988 bitartean, II. Burdin aroko bizitoki baten aztarnez gainera, erromatarren garaiko bi aldiri dagozkion eraikinak eta materialak atera ziren lurpetik. Erromatarren garaiko bi aldi horietan lehenengoari dagozkio lerroan antolaturiko eraikin batzuen aztarnak ?oso egoera kaskarrean? ondorengo multzoa eraiki zen arte erabiliak; eta bigarren aldikoak dira principia edo buruzagitza gisa identifikatu den egitura bat, gudari taldearentzako bizitoki bikoitza eta hiru biltegi, hiru kaleren inguruan ezarriak.

Lehenengo aldiko eraikinen egiturak oso gaizki kontserbatuta daude eta antolaketa oso soileko oina dute; oinaren antolaketa berezia ikusirik, ezin da zehaztu gudari taldearentzako bizitoki bitxiak ziren, edo ukuilu, edo are nekazaritzarako eta mahatsaren eta oliben ustiapenerako egiturak ziren.

Bigarren aldiko aztarna multzoa kanpalekuaren ipar-mendebaleko angeluan legoke.

Multzoaren iparraldean biltegi moduko eraikin batzuk zeuden, ustez, eta ekialdean horma txiki bat, gainean egurrezko hesi bat izango zuena. Muga horien barneko esparruan egindako indusketetan kale zentral batek bereizitako bi eraikin aurkitu ziren, oso egoera kaskarrean: bi eraikin horiek dira, hain zuzen, principia eta gudarientzako bizitoki bikoitz gisa interpretatu direnak.

Egitura horiek, ordea, egoera kaskarrean daude, esan bezala, eta hori dela eta, orain arteko identifikazioak ez dira oso zehatzak, harresiarena eta biltegiena izan ezik. Kanpaleku bat zela onartzekotan, kanpaleku bitxia izango litzateke, barne antolaketa berezia eta bitxia baitu gune honek beste batzuekin alderatzen bada.

Dena dela, interpretazio hori onartzeko oztoporik handiena babes egiturarikbatere aurkitu ez izana da, kanpaleku militar guztietan baitaude babes egiturak, baita behin-behinekoetan edo kanpalekuak antolatzen ikasteko eratu ohi zirenetan ere.

Bigarren aldiari dagokion estratigrafiarekin loturiko tresneria metalikoa ere ez da kanpaleku bat zela esateko aski garbia, nahiz eta hemen ez den tresneria horri buruzko xehetasunik emango. Han aurkituriko gizakien janzkerako osagairen baten erabilera militarra izan zitekeela ikusi den arren, ez dago militarren janzkeran eta tresnerian oinarrizkotzat hartzen den osagaien arrastorik.

Bestalde, garrantzitsua litzateke gudari talde hori gune hartan zertarako zegoen azalduko lukeen arrazoiren bat bilatzea, gainerako bost kanpalekuen kasuetan egin den bezala. Baina galdera horri ere ezin izan zaio erantzun egokirik eman; herri lanak edo gudari indigenak biltzeko lanetan ari zirela esan izan da, baina hori ez da nahikoa, kontuan hartzen bada iter XXXIV.a Augustoren garaian eraiki zela seguruenik, eta inperioko funtzionarioek, probintziakoek zein lekuan lekukoek hiriguneetan edo hirietatik hurbil egiten zituztela beti gudari biltzeak edo dilectusak.

Hori guztia dela eta, Atxan aurkitu diren aztarnei buruz, esan daiteke zuhur jokatu beharra dagoela interpretazioak egitean, eta beste identifikazio posible batzuk ere kontuan hartu behar direla, orain arte aurkitutako antolaketa eta banaketak ikusirik.

 

El Riberón-Ruines

Aztarnategia muino txiki luze baten gainean dago, Bayas ibaiaren ibilguan. Ez da bertan azterketa sakonik egin, zundaketa lan txikiak bakarrik: 15 zundaketa egin dira, 2x2 m-koak, eta horietan jarraitasun kronologiko bat finkatu da, goi inperiotik behe inperiora doana. Zenbait egituren aztarna txikiak aurkitu dira, ?zurezko altxaera zuten egitura txikiak bide zirenen aztarnak?.

Dena dela, eta ?hipotesi gisa?, goi inperioari dagokion mailak Atxakoarekiko parekotasunik baduela esan izan da, bertako materialengatik eta eraikinen aztarnengatik, eta ideia hori indartu egin da azken aldian.

Kultura materialaren osagarriei dagokienez, eta egonleku hura egonleku militarra zen ala ez erabakitzeko lagungarriak izan daitezkeen ezaugarriak azterturik, esan daiteke ez dagoela hipotesi hori baieztatzeko bidea ematen duen arrazoirik, ez baita aurkitu armarik edo janzkera militarren aztarnarik.

Burdinezko zortzi iltze aurkitu dira, clavus caligaetzat hartuak, baina horiek ez dira esparru militarretan soilik aurkitu ohi diren aztarnak.Aurkitu diren egitura txikien azterketak ere, ezin baitzaio azterketa horri gainaldean aurkitutako ezer ere erantsi, ez du hipotesi hori bermatzen, eta beraz, komenigarria litzateke egonleku hori ez hartzea gune militartzat, indusketa gehiago egin eta horretarako datu aski izan arte.

 

El Fuerte

Erromatarren garaiko ustezko kanpaleku militar hau ere Zadorra ibaiaren gaineko muino batean dago, Iruñatik behera.

Kanpaleku honi buruzko erreferentzia bibliografiko bakarra, jadanik aipatutakoaz gainera, 1993an eginiko ekinaldi arkeologiko bati buruzko albiste labur bat da. Albiste horretan esaten denez, gorpuak erretzeko zuloez osaturiko nekropolis bat zegoen historiaurrean gune hartan, eta nekropolisaren alboan ?behin-behineko kanpaleku militar? bat eraiki bide zen geroago, erromatarren garaian; kanpaleku horretatik lubakiak eta ?barnealdeko plataforma? bakarrik gorde dira. Era berean, esaten da Bilodakoarekin eta Traspontekoarekin alderatu ondoren erromatar jatorrikotzat hartu den Langraizko zubiarekin lotura zuela gotorleku hark.

Langraizko zubia, aurrez azaldu denez, Behe Erdi Aroan datatu da berriki, eta gotorlekuari berari dagokionez, harrigarria da orain arteko ikerketetan erromatarren garaiko zein material aurkitu den ez esatea.

Informazioa, beraz, oso urria da, eta ezin da esan erromatarren garaiko egonleku bat denik ere, ez militarra, ezta bestelakoa ere.

 

Aloria

Ustezko kanpalekuen sailean iparraldekoena da Aloriakoa. Nerbioi ibaiaren goi arroan dago, San Pedro mendiaren oinetan, Urduñatik oso hurbil, banalerroa igarota.

Gune honetan 1989az gero ari dira arkeologia indusketak egiten; indusketa horietan aurkitu denaren arabera, erromatarren garaian denbora luzean erabilitako egonleku bat izan zen ?K.o. I. mendetik V. mendera erabilia?, eta XI-XII. mendeetako bizitoki baten aztarnak ere aurkitu dira haren gainean.

Aloriako indusketen arduradunek diotenez ?nekarazitzako egonlekua zen, vicus delako izen generikoaren barnean sailka daitekeena?, eta iritzi hori berresten dutela dirudi aztarnategi hartaz argitara eman diren azken berriek. Berri horien arabera, horreum bat identifikatu da, eta burdinaren langintzarako gune bat ere bai. Ez da jakiterik izan datu berri gehiago dagoen, baina orain arte argitara emandakoaren arabera, indusketetan dihardutenen interpretazioak dira zuzenenak.

 

Aldai-Espikulatxe

Bi muino garai samarren artean dago kokatua, eta kokaleku horretatik Zadorra ibaiaren erdialdeko ibilguaren, Arlabandik Deba bailararako igarobidearen eta Gipuzkoako Kantauri alderako isuraldearen ikuspegi ona dago. Egonleku guztia harresi batez inguraturik zegoen, itxuraz; topografiari egokituriko harresi bat zen, 13 ha inguruko eremu irregular bat ixten zuena.

Orain arte zenbait arkeologia lan egin dira, baina ez aski halere. Lan horietan aurkitu denaren arabera, Burdin aroan hasi zen bizitoki hau erabiltzen, eta Erdi Aroa arte erabili zen; horrez gainera, garaian garaiaren araberako erabilera eman zitzaiola dirudi.

Egiturei dagokienez, orain arte aurkituriko bakarrak babes sistemari dagozkio; harresia oso ongi kontserbatu da parte batzuetan.

Babes egiturak aldi desberdinetan eraiki zirela dirudi, eta bizitokia erabili zen garai bakoitzerako perimetro jakin bat izan zutela esan daiteke. Oraingoz ez dago erromatarren garaiko kanpaleku militar bat izan zela baieztatzeko datu aski.

 

Argoteko San Andres

Egonleku hau muino apal baina luze batean dago, Ventas de Argote herrigunetik ehundaka metro batzuk hegoaldera.

Leku hau 1972an eman zuen ezagutzera F.

Saénz de Urturik, baina harrezkero zenbait eraso jasan ditu eta eraso horien ondorioz aztarna asko galdu dira.

Egiturei dagokienez, egile haren ustez baziren ?babes artifizialen oinarri? batzuk hego-ekialdeko aldean, eta ?zioen? balitekeela gaur egun muinoa ipar-hegoalde igarotzen duen bide bat ?cardo maximo?-arekin bat etortzea. Azkenaldian, ordea, legarra ateratzeko egin diren lanek hondamen handia eragin dute, batez ere ekialdean, eta harresirik ez dela izan esan daiteke.

Harresirik ez dagoenez ez da oso sinesgarria gune militar bat zela esatea. Bestalde, lantza muturrak aurkitu diren arren, haien tipologia ez da kronologiari dagokionez argia, eta aurkikuntza horrek ere ez du ematen gune militarraren identifikaziorako biderik.

Gure lurraldeko arkitektura militarrari buruzko laburpen hau amaitzeko, Urkuluko garaipen dorrea aipatu beharko litzateke.

Bi indusketa egin dira han berriki, eta XVIII.. endeko egitura militar batzuez gainera,monumentu haren ?aldare edo konsagrazio santuarioa? aurkitu uste izan da. Dena dela, multzo honen kronologia zein den zehazterik ez dagoenez, kontu handia izan behar da haren inguruko interpretazioak ematerakoan, eta arkeologia lan zabalagoak egin beharko lirateke.

 

Azpiegitura hidraulikoak

 

Calagurris

Calagurris urez hornitzen zuen akueduktuaren arku formako zatia Moreten XVIII. mendeko aipamen batean agertzen da, baina M.A. Mezquirizek 1977 eta 1978 urteetan indusketa lanak egin arte ezin izan zen zehaztu obra honen benetako izaera.

Orain arte aurkitutako atalak dira: specus puska bat eta castellum edo biltegi nagusi bat, uraren presioa murrizteko eta, era berean, hoditerian airea eta zikinkeria sartzea eragozteko. Gune horretatik aurrera hodietako ura arku formako edo sifoi tankerako zubi batetik igarotzen zen; eskuharrizko hormez estalitako kareorez eraikia zen, eta sifoi zeregina betetzeaz gainera, akueduktua Ebroren ibilguaren gainetik igarotzeko bidea eskaintzen zuen.

 

Andelos

Andelosko hiria urez hornitzeko sistema da inguru honetan hobekien kontserbatu dena, nahiz eta ez den oso bikaina.

Akueduktuaren parte batzuk desagertu egin dira, baina osagai garrantzizkoenak ikusgai dira oraindik, adibidez ura hartzeko urtegia, bi alditan eraikia, hirian sartzen zen ur emaria erregulatzeko emissariuma, eta hirira iristen zen arku formako atal baten oinarriak. Era berean, banaketa bideratzen zuen castellum aquaea aurkitu uste izan da hiri barneko eraikin batean; harlanduzko harroina zuen egitura bat da, baina kokagunea, oina eta arkitektura moldeak ez dute ematen zeregin horretarako oso egokiak.

Erromatarren garaian gure ingurunean zeuden ur hornidurarako multzoei buruz jakin diren datu berri urriak Gracurris udalerrian bildu dira. Garai eta ezaugarri tekniko desberdineko bi urtegi aurkitu eta induskatu dira udalerri horretan, beren kokaeragatik, hiria hornitzeko ordez landetako villaeak hornitzeko erabiltzen zirenak, ustez.

Urtegi horietako bat, Sotillo deitua, hareharrizko harlandu handien gainean altxaturiko astuntasunezko urtegi bat da, opus caementiciumik gabea barnealdean, oso bitxia. Urtegia, haren aurrean agertu zen milia harri baten eta gainaldean aurkitu zen zeramikaren arabera, Augustoren garaikoa da.

Gracurrisko bigarren urtegia Burgoko multzoaren parte da. Multzo horren osagaiak dira iturri bat, zubi bat eta urtegia bera. Urtegitik, ordea, ezkerraldeko horma bularra bakarrik gorde da. Hau ere astuntasunezko urtegi bat da, oin hautsia duena, hormigoizko muin batez osatua, barnealdetik harlanduz estalia eta kanpoaldetik berriz horma batek indartua. Ezin izan da zehaztu zein garaikoa den, baina multzo hidraulikoko zeramikazko aztarnen arabera goi inperioaren garai aurreratu samarrekoa dela esan daiteke.

 

Iturriak

Orain arte bost iturri erromatar aurkitu dira gure ingurunean: Gracurrisko biak, orain dela gutxi Iruñeko katedralaren azpian aurkituriko biak eta Fuente Pinto izenekoa, jadanik aipatua den El Riberón-Ruines (Araba) egonlekuaren mazeletako batean dagoena. Sail murritz hori osa lezake, agian, Los Cascajos aztarnategian aurkituriko ustezko iturri baten aztarnak, baina honi buruzko datu gutxi dago eta ezin da interpretazio zehatzik egin oraindik.

 

Burgo (Gracurris)

Burgoko multzo hidraulikoko iturria inperio guztian zehar oso zabalduta zegoen ninfeo tankerakoa zen; N. Neuerburg-ek ?a camera? deritzon motakoa da, kategoria horretan soilenetakoa, eta Italiako zenbait iturriren antz handia du, adibidez Anagniko Porte degli Idolikoarena edo Velletriko Villa degli Ottavikoarena.

Eraikin soila da beraz, eta bere tipologiak ez du eskaintzen era honetako eraikinen arkitekturari buruzko xehetasunik, baina oso bitxia da, halere, urtegiarekin eta zubiarekin osatzen duen multzoagatik; orain arte ez da horrelako beste multzorik aurkitu.

Kronologia ezin izan da zehaztu, baina multzoaren inguruetan aurkituriko zeramika aztarnak goi inperioko garai aurreratukoak dira, urtegiari buruzko azalpenean esan den bezala.

 

Sotillo (Gracurris)

Iturria urtegiaren pantailari ?uraren igarotzea eragozten zuen hormari, alegia? itsatsita zegoen jatorriz, eta haren egituratik hareharrizko pieza dezente berreskuratu ziren urtegiaren egitura eraitsi zenean. Iturriak egitura soila zuen: lauki zuzen formako lacus bat zuen, eta ura urtegiaren pantailatik hartzen zuen zuzenean. Hori dela eta ?ninfeos a facciata? izenaz ezagutzen diren iturrietakoa da Sotillokoa, egituraz Formiako Via Appiako iturri ezagunaren tankerakoa.

Kronologiari dagokionez, Sotilloko iturriaren eraikuntza, multzoaren gainerako osagaiena bezala, Augustoren garaikoa edo pixka bat geroagokoa da.

 

Pompaelo

Iruñeko katedralean 1991 eta 1993. urteen artean egindako indusketen behin betiko emaitzak argitara eman ez direnez, erdiko nabearen bigarren eta hirugarren atalen artean agertu diren bi iturriei buruzko argitasunak urriak dira. Lauki luze formako bi egitura ziren, eta K.o. IV eta V. mendeetan hiriaren gune horretan zegoen plaza publiko batean zeuden jatorriz. Aipagarria da, bitxikeria gisa, M.A. Mezquirizen ustez, izaera erritualeko iturriak zirela, eskaintza gisa utzitako hainbat txanpon aurkitu baitziren barnean.

 

Pinto iturria (Kaizedo Goikoa)

Mende honen erdialdean aurkituriko iturria da, baina orain dela gutxi samar arteez zen haren deskribapen eta ikerketarik egin. 1986an R. Loza eta A. Saénz de Buruagak artikulu monografiko bat eman zuten argitara Pinto iturriari buruz. Artikulu horretan ?obraren izatasun erromatarraren alde egiten zen?, baina kontuan harturik, beti ere, identifikazio horrek izan ditzakeen interpretazio arazoak.

Artikulu horrek kontuan hartzen zuen, halaber, monumentu hori geroago ?data ezezagunean? eginiko berreraikuntza baten ondorio izan zitekeela, ?iturriaren erdiko gorputzerako erromatar harri bat erabiliz? eginiko berreraikuntza bat izan zitekeela hain zuzen. Posibilitate hori bertan behera gelditu zen hasieran, F. Marcoren lanean; izan ere, iturri honetako harri erromatarraren tipometria ez zetorren Arabako erromatar hilarrien batez besteko tipometriarekin bat. Baina gaur egun berriro aintzat hartzen da hipotesi hura, idazkuna agertzen den harriaren atzealdea ikertu ondoren. Izan ere, alderdi horretan anathyrosisa eta gaur egungo harriaren albo aldeekin kontaktuan dagoen goialdeko erpin zorrotzaren parte bat ziriz landuak dira, eta harriaren alboetako aldeek gainaldea oso desberdin landua dute teknikari dagokionez.

Hori guztia dela eta, esan daiteke iturri honen erdiko gorputza eraikin handi eta konplexuago baten osagai izateko egina dela, eta berriro tailatua izan zela, alboetako aldeetan behintzat, iturriaren egiturari egokitzeko bere neurriak. Hori zein garaitan egin zen, hala ere, ez da jakiterik izan.

 

Portuak

Gaur egun arte ingurune honetan erromatarren garaiko portuen aztarnak aurkitu diren guneak bi dira: Irun eta Lekeitio, berriki egindako aurkikuntzak biak. Dena dela, badira beste zenbait gune ?Portuondo, Forua, Asturiaga edo Getari, esaterako? portuekin zerikusi zuzenik izan gabe ere, beste kai edo aingura lekutzat ere erabili zirela erakusten dutenak.

1993an Irungo Santiago kaleko saneamenduaren azpiegiturak eraberritzean Oiassoko portuko kaiaren egiturak aurkitu ziren. Lan haiek eremu txikian egin ziren, baina aurkituriko egiturak garrantzi handikoak dira, ez baita erraza hain ongi kontserbaturiko erromatarren garaiko zurezko egiturak dokumentatzeko aukera izatea.

Aurkitu zen kaiaren ezaugarriei dagokienez, aipagarria da bi eraikuntza aldi bereizi zirela. Lehen eraikuntza aldia K.o. I.. endearen amaieran datatu zen hasieran; zurezko plataforma konplexu bat da, sare egitura bat eratuz elkarri atxikiriko habe eta euskarri bertikalez osatua, egituraren barnealdea zoladurarako lur artifizialez beteaeta goialdean harlauza txikiak zituena. Bigarren eraikuntza aldia K.o. II. mendean edo III.aren hasieran datatua da; zehaztasun handirik ez den arren, kanpoaldearen aurrealdea litzateke, aurrez aipaturiko egitura indartzeko eta babesteko ezponda bat.

Kai honen artean eta ustez hirigunearekin lotuak ziren zenbait guneren artean urez estalitako gune bat zegoen, ustez, eta han ere zurezko egiturak aurkitu ziren, baina horien interpretazioa zaila da, aurkitu den eremua oso txikia dela eta.

Lekeitioko Arranegi kalean agertutako erromatar horma kaia dela dioen interpretazioa ez da oso zehatza, oraindik oso zati txikia dokumentatu baita, nahiz eta gauza segurua dirudien horma hori garai batean itsasoaren aurrez aurre egon zela.

 

Hirietako harresiak

 

Andelos

Andelosko harresiaren trazatua, aztarnategi haren zenbait gunetan ikusi ahal izan denez, hiria kokaturik zegoen mendixkaren topografiari egokitua zen, eta beraz, irregularra zen. Harresi horma mehe samarra da, dorrerik gabea. Goi inperioan eraikia dela uste da.

Harresi barneko esparrutik at, hirirako sarrera bide nagusia ikusten den gain batean, beste zenbait eraikinen aztarnak aurkitu dira, eta zertarako ziren oso argi ez dagoen arren, hiriraren babes sistemaren osagarritzat hartu dira hauek ere.

 

Baiona Gaur egungo iritzien arabera, ordea, beste azalpen batzuk eman daitezke, zenbaiten ustez barbaroen erasoek ez baitzuten Inperioaren mendeko lurralde hauetan halako eraginik izan. Proposamen berri hauek Akitaniako beranduko harresien eraikuntza datatzeko bi aldi garrantzizko bereizten dituzte, antolaketaren eta ezaugarri teknikoen arabera. Lehenengo aldia K.o. III.. endearen bigarren erdikoa litzateke, baina ez luke harreman zuzenik 276. urteko erasoekin, eta bigarren, berriz, 406-409ko eraso handiaren garaikoa.

Bi eraikuntza aldi horien artean, eta K.o.

V. mendean galiar probintzia guztietan izan zen bake eta hirien berpizkundearen garaian, bi horma zerrenda eraiki ziren, teknika aldetik elkarren oso antzekoak, Akizen bata (Aquae Tarbellicae) eta Lapurdum bertan bestea.

Harresi berezi horien eraikuntzan berebiziko garrantzia izan zuen IV. mendearen erdialdean gertaturiko administrazio berrantolaketak eta galiar prefeturaren hiriburu zen Trêves eta Hispania arteko komunikazioak indartzeko beharrak. Horrela, Bordeletik Hispaniara zihoan bidean zeuden hiriguneek, esaterako Akize eta Baionak, goraldia bizi izan zuten, eta horregatik dirudi eraiki zirela harresiak. Eta arrazoi historiko hori bera aipa daiteke bide haren ertzeko hispaniar hirietako harresien eraikitzea azaltzeko.

Frantziako historiografia berrian garrantzi gutxiko hirigune gisa hartua da erromatarren Lapurdum. Gorde diren aztarna bakarrak esparru harresituari dagozkio; esparru horrek 1120 m-ko luzera zuen gutxi gorabehera, eta 8,5 ha-ko hedadura. Opus quadratum tankerakoa zen, adreiluzko ilara txandakatuekin, eta oin erdi zirkularreko 24 dorre eta hiru ate zituela uste da; aipagarria da azken ikerketen arabera, hormetan ez zela erabili beste lan batzuetan aurrez erabilitako materialik.

Kronologiari dagokionez, historiografia arkeologikoak Lapurdumeko harresien eraikuntza K.o. III. mende amaierako ?frankoen eta alamanen erasoek sorturiko krisi sozial eta ekonomikoak? ekarri zuen segurtasun ezarekin lotu du, nahiz eta ez dagoen oso argi zein garaitan eraikiak diren harresi hauek. Izan ere, garaitsu hartan eraikiak dira Akitaniako hiri guztietako beranduko harresi hormak oro har.Lapurdumeko harresiko dorrea, Baiona.<br><br>

 

Calagurris

Nafarroako Unibertsitateak hiriaren iparraldean egindako ikerketen haritik GómezPantojak Calahorrako erromatar harresiaren ?lauki zuzen formako dorreak zituen honek ere? aztarnen identifikazioaz esandakoa zuhurtasun handiz hartu behar da; izan ere, Martín Buenok eta Ramírez de Arellanok esan zuten bezala, lan horietan lorturiko zenbait datu, artean argitara eman gabe daudenak, ez dira zehatzak, eta ez dute gotorlekuaren identifikazioa egiteko datu fidagarririk eskaintzen. Dena dela, egile horiek ere, beste zenbait daturi jarraituz, segurutzat jotzen dute gune hartan gotorleku bat izan zela.

Bestalde, ez da ahaztu behar eraikuntzaren aztarna batzuk, artean ikusgai direnak eta hiri baten babes sistemari dagozkionak, Erdi Aroko esparruarenak izan daitezkeela, eta hori berresten duten datuak badirela. Azken batean, ez dago datu objektiborik Calagurrisen harresiak izan zirela esateko bidea ematen digunik.

 

Iruña

Oro har, eta aldakuntza txiki batzuk izan diren arren, Nietok Iruñako harresi hormetarako definitu zuen trazatuak 1400 m inguruko perimetroa zuen eta 11 ha inguruko esparrua ixten zuen.

Kronologiari dagokionez, Taracena izan zen Iruñakoa behe inperioko harresien sailean sartu zuen lehen egilea, baina Nietok K.o. III. mendearen amaieran datatu zuen, eta Elorzak, berriz, IV. menderaino atzeratu zuen, Cohors I Gallica delakoa Veleian egon zen garaiarekin loturik harresi hauen eraikuntza. Berriki harresien izaera militarra baztertu denez, Elorzaren hipotesiak alde batera gelditu dira eta Nietok proposaturiko kronologia eman da ontzat. Fernández Ochoaren eta Morillo Cerdánen ustea, hala ere, zuzenagoa dela dirudi; izan ere, behe inperiokoa dela argi dagoen arren, orain arteko berriei jarraituz ez dago ?argumenturik datazio zehatzagoa proposatzeko?.

Aztarnak aski ezagunak dira, eta ez dira hemen berriro deskribatuko, baina harresi hauen interpretazioan izan den arazo larriena aipatuko dugu: hegoaldeko eta mendebaleko horma zatien artean teknika eta tipologia aldetik aurkitu diren desberdintasunak, alegia. Elorzak obraren atal guztiak garai berean eraikiak direla defenditu zuen, eta horma atalen arteko desberdintasunak azaltzeko hiriaren bi alderdiek premia taktiko desberdinei erantzun behar zietela esaten zuen. Iriartek, ildo beretik, arrazoi ekonomikoak ere erabili ditu azalpen horri eustearren. Ez da ahaztu behar ordea, espekulazio hutsak direla azalpen horiek, eta, aurrez esan den bezala, ez dagoela oinarri estratigrafiko egokirik. Hori guztia dela eta, eta Fernández Ochoa eta Morilloren iritziarihelduz, badirudi eraikuntza aldi bat baino gehiago izan zirela.

Izan ere, ez da baztertu behar atal berriak erantsi edo zaharrak eraberritu zirenik geroago,Veleia-Iruña parekotasuna onartzen bada, Alfontso I.ak 740an aginte musulmanaren kontra aurrera eramandako kanpainan beste hiri batzuen artean Veleia Alabensem bat hartu zuela kontuan harturik, Alfontso III.aren kronikan jasotzen denez.

Gainera, eta argumentu honekin berarekin jarraituz, azpimarratzekoa da Nietok harresien goiko hondakinetan, ate gotortuaren ekialdean, egindako ikerketan aurkituriko kapitela; kapitel horren azterketa tipologikoaren arabera, VII eta X. mendeen artekoa litzateke.

 

Oligitum

Erriberriko erromatar esparru harresidunari buruz kronologiaren inguruko zehaztasun eza handia da; zehaztasun falta hori gainditzeko harresiak gutxi gorabehera noiz hasi ziren eraikitzen azalduko luketen datu estratigrafikoak beharko lirateke.

Harresiek 3,5 m-ko zabalera dute, eta oin koadroko dorreak dituzte 30 m-ko tarte bakoitzean. C. Júsuek jaso duenez, ikertzaileek errepublika garaian edo behe inperioan datatu izan dituzte, baina egile horren iritzian goi inperiokoak dira, bertako harlanduak kuxin modura landuak baitira eta irtenbide hori gehiago erabili baitzen garai horretan.

Argumentu hori, ordea, ez da erabatekoa.

Izan ere, harlanduen kuxin formako lanketa ?arrunt? deritzon motakoa da, eta molde hori erabili zen errepublika garaiko harresi guztietan, adibidez Tarracoko bigarren eraikuntza aldiko harresietako hormetan, baina baita behe inperioko esparru harresidunetan ere, adibidez Barcinokoetan, eta azken honetan, gainera, hormaren batez besteko lodiera bat dator Nafarroako hormarenarekin.

Erriberriko harresien eraikuntzaren datari buruz, gertaera historiko garrantzi handiko bat hartu behar da kontuan Fernández Ochoak eta Morillok dioten bezala: Suintilak 621. urtean Oligitum bat fundatu zuela dioen San Isidororen aipamena. Aipamen hori ikusirik, are beharrezkoagoa da esparru hori interpretatu ahal izateko arkeologia datu gehiago lortzea.

 

Pompaelo

Hirigune zaharrean arkeologia ikerketa zabalak egin diren arren, De Laude Papilone Epistolaren egiazkotasuna baztertu delarik, gaur egun bi lekukotasun bakarrik gelditzen dira Pompaeloko harresiei buruz: Taracena eta Vázquez de Pargak Iruñeko esparru harresidunari buruz utzitako erreferentzia ahul eta fidakaitzak batetik, eta 1980an katedraleko klaustroan agerturiko ustezko harresi batzuen horma zatia. Dena dela, aurrez azaldu bezala behe inperioan militar erromatarrak bertan egon zirela kontuan harturik, zilegi dirudi garai hartan behintzat hiriak babes egituraren bat izango zuela pentsatzea; baina gogoan izan behar da, halaber, ez dagoela argumentu hori baieztatuko duen lekukotasun material segururik.

 

Tenpluak

 

Gracurris

Aurrez aipatua den Sotilloko multzo hidraulikoaren alboan harlandu, moldura eta kapitel batzuk berreskuratu ziren, erromatarren garaiko beste eraikuntza batzuetan bezala, urtegiaren alboko lacusari lotua zen tenplu baten osagai izanak jatorriz.

Arkitektura osagai horien azterketatik atera daitekeen ondorioetako bat da in antis edikulu edo eraikin txiki bat zela, lauki zuzen formako oina zuena, harroin apal baten gainean eraikia eta aurrealdean kapitelkorintiarrez buruturiko pilare laukitu ildaskatuak zituena. Kapitelen ezaugarri formal eta estilistikoek erakusten dutenez Augustoren garaian edo apur bat geroago eriki zen; datazio hori, gainera, bat dator multzo hidraulikoarentzat milia harriaren arabera finkatu den kronologiarekin.

 

Santa Elena-Irun

Santa Elenako nekropolisean indusketak egin zituzten ikerlarien ustez, nekropolisaren gainean agertu zen eraikin txikia eliza bat zen; inperioaren urrutiko guneetan, Britannia, Germania edo Galian eraiki ohi ziren ?jainko pagano indigenei eskainitako tenplu txikiekin? alderatu zuten.

Eraikin txiki hau, bere ikerketaren gaineko ardura zuten ikerlarien arabera, jainko pagano bati eskainia zen beraz. K.o. II.. endearen amaieran eraiki zen, nekropolis zaharraren gainean, eta K.o. IV. mendearen erdialdea arte erabili zen. Denbora luzean erabili gabe egon ondoren, eraikin zaharra ermita gisa hasi zen berriro erabiltzen gure aroaren X. mendearen amaieran edo XI. mendearen hasieran. Dena dela, eta berriki azaldu denez, oso ongi kontserbatu ez izana, nekropolis zaharrarekiko lotura eta beste ezaugarri morfologiko batzuk direla eta, ezin dira baztertu beste identifikazio posible batzuk, bereziki hileta eraikina zeladioten identifikazioak. Baina egiten den identifikazioa egiten dela ere, ez da zuzena Itsasoko Venusari eskainitako eraikin bat zela dioen azken proposamena.

Gure ingurune geografikoko tenpluen azken erreferentzia Inmus Pyrenaeusen zabaltze inperialeko eremuan cella hirukoitz baten ustezko identifikazio bati dagokio.

Hala ere, egitura horien arkitektura aski kaskarra da eta oso gaizki kontserbatu da, eta ez dirudi oso zuzena capitolium gisa interpretatzea egitura horiek.

 

Ikuskizunetarako eraikinak

Gaur egungo ikerketen ikuspuntutik, ikuskizunetarako eraikinak hirigune nagusietan bakarrik eraikitzen ziren Tarraconensen, eta Narbonensen ere antzera, eta gure kasuan probintzia hiriburuak, hiriburu konbentualak, ipar-mendebalekoak izan ezik? eta udalerri pribilejiodun batzuk ?dirudienez probintziaren mendebaleko erdialdean bakarrik? ziren hiri nagusiak.

Horrela, gure ingurune geografikoan, Pirinioez bestaldeko eskualde hurbilenekoetan bezala, hutsune handia nabarmentzen da ikuskizunetarako eraikinei dagokienez.

Salbuespen bakarra Calagurriskoa litzateke, zirko bat baitago han. Baina hutsune horrenarrazoia ikerketa aski egin ez izana ere izan daitekeela kontuan hartu beharko litzateke.

Izan ere, Castrilloko ermitaren aztarnategiko lurpean (Palentzian) cavea erdizirkular bat izan daitekeen egitura batez hornituriko eraikin baten aztarnak aurkitu dira berriki, airetik ateratako argazkian; eraikin hori teatro baten osagaia zela frogatuz gero, zalantza interesgarriak piztuko lirateke era honetako eraikinen arkitekturari buruz.

 

Calagurrisko zirkoa

Calagurrisen ikuskizunetarako eraikin bat zegoela dioten lehen berriak XVIII.. ende hasierakoak dira. Harrezkero egin izan dira eraikin horren egiturari buruz aurkikuntza berri batzuk, baina gehienak dokumentazio egokirik gorde gabe desagertu dira. Dinamika oker horrek bere horretan dirau gaur egun ere; horren erakusgarri da azken aldian hegoaldeko horma batzuk eta eraikinaren azpiegitura hidraulikoaren osagai zen ubide bat hondatu izana.

Gertaera hauek direla eta, eraikin bitxi honi buruzko ?Hispania guztian horrelako seiren aztarnak bakarrik dira seguruak? berriak ez dira haren arkitektura ezaugarriak zehazteko aski. Calahorrako hiriaren katastroan eraikinaren oina fosilizatu izanari esker, Ceán Bermudezek 480 pausuko luzera eta 116 pausuko zabalera zuela uste izan zuen; gaur egun 375 m-ko luzera eta 80ko zabalera zuela kalkulatzen da, eta beraz, Tarracokoarekin batera hau litzateke txikienetako bat.

Interpretazio berrienei jarraituz, carceres delakoak gaur egungo Quintilianoren enparantzaren behean leudeke ?orain dela urte batzuk harlanduzko horma batzuk agertu ziren han?, eta kontrako aldean, porta triunphalis dagoen aldean, Mercadalko Pasealekuaren bestaldean, gaur egun Paradore Nazionala denaren sarrerako eskilaretaraino iritsiko zen, harresiez kanpoko kokaera zuela, horren arabera.

Arkitekturari dagokionez, informazioa oso urria da: carceresen aldeko harlanduzko hormak eta hegoaldeko aldean berriki hondatu diren opus caementiciumezko egiturak, beren kokaera eta orientazioagatik cavearen substructioaren osagai zirenak. Era berean, aipagarria da ?kareore eta adreiluzko hormak? aipatzen dituen berri zahar bat, adreilua oso gutxi erabili baitzen gure inguruneko eraikin txikietan; baina berri hori ez da oso fidagarria, azken aldian egindako dokumentazioen arabera.

Kronologia, estratigrafiari dagokionez, ez da argia, eta garrantzi handiko zenbait arazo daude gainera, esaterako barnealdeannekropolis bat agertu izana, zehaztasunik gabe bada ere gure aroko lehenengo hiru mendeetan datatu dena.

Beste lekukotasun batek, berriz, Tiberioren garaikoa dela dio, nahiz eta ez den lekukotasun zuzena. La Majako zeramikako tailerrean egindako edalontzi fin baten aurkikuntza da lekukotasun hori. Edalontzi horretan esaten da Iudus circenses ospatzen zirela Calagurrisen, eta Valerio Verdulliok egina da, Tiberioren garaiaren amaieran edo Claudioren agintaldiaren hasieran.

 

Iruñako ustezko teatroa

Erromatarren garaiko teatroak, bistakoa denez, beren eraikuntza ezaugarriekin paisajea zeharo aldatzen zuten egiturak ziren, edo behintzat, paisajearen oinarrizko zenbait azpiegitura aldatzen zituztenak; hori dela eta mendeetan zehar ezagutu ahal izan da haien existentziaren arrastoa. Ez da harritzekoa, beraz, Hispaniako teatro askoren arrastoei buruzko oso aspaldiko aipamenak aurkitzea, Goi Erdi Arokoak horietako batzuk. Era honetako eraikinen erreferentziak, hala ere, bereziki nabarmenak dira XVIII. eta XIX. mendeetan, mende horiek ezaugarritu zituen ?zaharkinekiko? interesari esker.

Aldi berean, garai haietan aurkituriko teatro batzuen izaera monumentalak eta aberastasunak ?besteak beste ez hain ikusgarria baina era berean garrantzitsua?, neurriz gaindi idealizaturiko kultura baten adierazpen garrantzizkoenetakoa, edo are garrantzitsuena, teatroa zela esatera bultzatu zituen zenbait ?aditu?. Ideia horrek, azken aurkikuntzen arabera errealitateari erantzuten zion ala ez aztertu gabe, bizirik iraun du denbora luzean eta horren ondorioz gertatu da zulo edo sakonune erdizirkular bat aurkitu orduko teatro bat izan zela esan dela. Joera horren adibide esanguratsuak dira Arcobriga, Termancia edo Celsa, guztiak ere geografia eremu aski txiki batean.

Teatrotzat hartu izan diren baina existitzen ez diren eraikin horietakoa da Iruñako teatro handitzat identifikatu dena.

Ustezko teatroak 100 m-ko diametroa izango zuen eta beranduko harresietatik at egongo zen, harresiaren atzeko ate ezagunaren azpian zegoen sakonune batean.

Teatroaren ustezko osagaiak ziren ?frons scaenae delakoaren atzealdeko hormaren ekialdeko arrankea?, ?ekialdeko versuraren kanpoaldeko horma?, ?frons scaenaeren atzealdeko atari vitrubiarraren oinarria? eta cavearen ?erdiko atala?. Egile horien ustez ?Vitrubiok eskaintzen digun trazatu sortzailea? aplika liteke osagai horietatikabiaturik, eta bihurtze teoriko bat eginez ondoko datuak lor daitezke: 36 m- ko diametroko orchestra eta neurri handiko pulpitum bat, 72 m luzea eta 18 m zabala, erromatar teatroen eraikuntzan ez ohikoa.

Bertan eginiko ikerketen arabera, sakonune hartan ez dago halako eraikinik izan zela erakusten duen aztarnarik. Are gehiago, sakonune honen ezpondak gaur egun ere maldatsuegiak lirateke harmailak behar bezala egin ahal izateko, eta gainera, cavearen alboetan, teatro itsatsi gehienetan eraikuntza lan handienak egin ohi diren gunean, harkaitza dago alde batean, batere prestatu gabea, eta nekazaritzarako terraza bat bestean, hain apala ezen substructio handiak beharko liratekeen, eta horien aztarnarik ez dago.

Bestalde, horma zuzen batzuk badaude, inguruan aurkitu den hypocaustodun eraikin bati lotuak izan daitezkeenak, baina ez datoz teatroaren identifikazioarekin bat, eta are gutxiago ematen duten Vitrubioren trazatua aplikatzeko bidea, besterik esan izan den arren; izan ere egile latinoak berak esan zuen (Vitrubio, V. lib.

VI) orchestraren diametroa dela trazatu hori planteatzeko dimentsio oinarrizko bakarra, eta kasu honetan ez baitago dimentsio horren daturik.

Horrela, eta datu fidagarri gehiago eskuratzen ez den artean, Iruñako teatroak existitzen ez diren eraikinen saila osatuko luke lehen esan bezala.

Ikuskizunetarako eraikinei buruzko atal labur hau amaitzeko Calagurrisko gladiadore borroken ospakizuna aipatu behar da, nahiz eta borroka horiek egiten zirela esateak ez duen esan nahi nahitaez ikuskizun horretarako eraikin jakinik zegoenik, kasu askotan foroan bertan ospatzen baitziren, gauza jakina denez.

 

Termak

Atal honetan aztergai den ingurune geografikoan eraikin termalen berri ematen duten bibliografia erreferentziak aski ugariak dira, baina aztarna horien arkitekturari buruzko berriak, aldiz, oso eskasak, eta batzuetan, gainera hipocaustumaren atalen bat agertu izana da termak izan zirela esateko oinarri bakarra. Hori dela eta, oso zaila da egitura horiek benetan erabilera publikoko terma etxeak, terma pribatuak edo berokuntza sistema soilak ?ingurune honetan oso ugariak, lurralde hotzak baitziren? diren esatea.

Erabilera terapeutikoko iturburuekin lotura duten instalazioei buruz, eta beraz, eraikin publikoei buruz, ezinbestekoa daM. Perex eta M. Unzuk Nafarroako eta Errioxako lurretako termalismoaren fenomenoari buruz egindako ikerketak kontuan hartzea. Ikerketa horien arabera, Fiteroko Palafoxko bainuetako urtegi biribila eta ustezko castelluma bakarrik dira erromatarren garaikoak. Gogoan izan behar da, halere, bainu erromatarrekin lotua dela seguru asko beste piszina biribil bat, Tiermasen aurkitua, gaur egun Esako urtegian urperatua.

Eraikin publikotzat har daitezke halaber, baina ez sendagintzarako erabiliak, Donazaharre-Inmus Pyrenaeusko mansioko termak edo Arcaya-Suessatioko terma ezagunak; horiez gainera, ikerketa berriei esker Durruma Donemiliagako terma berriak aurkitu dira, Alba XXXIV bideko mansioa kokatu ohi den gunetik hubil.

Baina arkitektura ez hain ezagunekoak eta, beraz, interpretatzen zailagoak dira Iruñeko termen aztarnak ?hypocausto bat eta labe edo praefurnium bat aurkitu dira? eta Irun eta Gracurriskoak ?piszina edo natatio handi bat aurkitu da?. Aztarna hauei erantsi behar zaizkie gero aztertuko diren landetako villae handietako termak, han hemenka aurkituriko elementu askeak ?adibidez Arabako Iruña eta Urbina-Basabe aztarnategietako hypocaustumari dagozkionak? edo berokuntza sistemetakoa, adibidez Andelosen aurkitutakoak.

 

Villae

Gutxi dira arkeologiaren atal honi buruz gure ingurunean dauden berrikuntzak.

Azken aurkikuntza aipagarriak Elorzaren indusketan aurkituriko eta artean argitara eman gabeko Cabrianako materialen inguruan egiten ari den ikerketa eta Arellanon aurkituriko ardandegiko aztarna bikainak ?hauek ere zehatz-mehatz argitaratu gabeak? dira. Dena dela, bi villae esanguratsu aipatuko dira hemen, Euskal Herriaren Mediterraneo aldeko isuraldean hain zabaldu den fenomeno honi buruz: Ledea, penintsula guztian hobekien ezagutu dena, batetik, eta Soto del Ramalete bestetik.

 

Ledea (Irunberri)

Ledea (Irunberri)Ledeako erromatar villa Taracenak induskatu zuen 1942 eta 1947 urteen artean.

Lan horietan bi eraikuntza aldi bereizi ziren villaren egiturei dagokienez: lehenengo eraikuntza aldia, K.o. II. mendekoa, villaren antolaketaren nondik norakoei buruzko argibiderik ematen ez duten egiturekin; eta bigarren aldia, K.o. IV. mendean datatua, villa hau villae urbano-artistiko peristilodunen eredu hispaniar bihurtzen duten arkitektura ezaugarriekin. Azken oina peristiloarkupedun batetik banatzen zen, eta peristilo horren inguruan zeuden bai bizitokiak (pars urbana) eta baita areto funtzionalak ere (pars fructuaria). Bizitokiei dagokienez, bi atal nagusi bereizten dira, triclinum eta oecus, hegoaldean eta mendebalean hurrenez hurren, eta peristiloaren iparraldean eta hego-mendebaleko ertzean, berriz, ardandegi bat eta dolare bat zeuden. Ekialdeko atarian areto txikiago batzuk zeuden, bizitoki modukoak, eta haien ondoren ardogintzan erabilitako beste multzo bat.

Villaren muin honen hegoaldean esparru ireki handi bat dago, seguruenik lorategia, erdian urmael handi bat izango zuena.

Urmaelaren inguruan beste areto batzuk daude, erabilera jakinik gabeak baina horreum batekin identifikatu den eta Taracenak, nahasturik, zeregin militarretarako zela esan zuena, ekialdeko zabaltze lan handietako patio handiaren inguruan daudenen tankerakoak.

Terma instalakuntza txiki baina ongi antolatu batek osatzen du, mendebalean, Ledeako multzo handia.

 

Ramalete (Castejón)

Villa hau ?villa patiodun? delakoen tankerakotzat hartua da, tipologiari dagokionez, baina ez dago hari buruzko berri handirik, ez landetxeari buruz (biltegi eta abeltzaintzarako erabilitako gune gutxi eta definitzen zailak dira), eta ez besteak beste terma instalakuntza batzuk hartzen zituen hirigune edo bizitokiei buruz.

Villa honetan egindako indusketetan agertu diren aretoek gorputz lauki zuzen bat osatzen dute, eta igarobide batean luzetara jarrita daude. Hala ere, bada salbuespen bat: oecus edo harrera gela nagusia.

Gela hau igarobidearen beste aldera dago eta oin poligonala du. Oecus honek eta oecusa igarobidearekin lotzen duen atariko gelak mosaikoz estalia zuten lurra. Mosaiko horien artean aipagarria da ehizako eszena bat irudikatzen duena: dulcitius izena du idatzirik, eta K.o. IV. mendeko multzoa datatzeko oinarri hartu da.

Igarobidearen hegoaldeko muturretik, mosaikoz hornituriko gela handi bat igaro ondoren, termetarako sarrera dago; termetatik caldarium, tepidarium eta frigidarium aretoak ezagutzen dira.

 

Nekropolisak

Irungo Santa Elena ermitaren azpian aurkituriko errausketa nekropolis, cella memoriae eta ustezko mausoleoaz gainera aipagarriak dira Donazaharre, Aurizberri eta Azkoitiko San Martin Iraugikoan aurkituriko hiletetarako errausketa elementu erromatarrak.Azken hiruetan, ordea, erromatarra ote den ala ez zalantzarik ez den bakarra Aurizberriko ?bertan kokatu da iter XXXIV.eko Iturissa izeneko mansioa? errausketa nekropolisa da, berriki ikertua; nekropolis horrek Irunen aurkiturikoen antzeko ezaugarri materialak ditu, eta K.o. I eta II. mendeetako kronologia, hark bezala.

Donazaharreko errausketa nekropolisari dagokionez, indusketaren egileak esan zuenez herrixkaren aztarnen gainean ezarri zuten III. mendean; eta nekropolisaren tankera germanikoa ?indusketaren egileak ere nabarmendua? eta bertako hilobiekin lotura duten zenbait objekturen tipologia dela eta, beranduago datatu da, oro har erromatar garaitzat hartuak diren kronologia mugetatik at.

Bestelakoa da San Martin Iraurgiko nekropolisaren kasua. Izan ere, bertan aurkitu diren errausketa elementu erromatar bakarrak zeramikazko kutxa txiki batzuk dira, gaizki kontserbatuak gainera. Egile batzurentzat kutxa horiek eta Santa Elenako eta Aurizberrikoak antzekoak dira, eta beste batzuen ustez Erdi Arokoak dira hemengoak.

Kutxak argitaratu artean ezin daiteke ziur esan ezer ere.

Ehorzketa nekropolisei dagokionez ?eta argitara eman gabe dagoen arren Cabriana villarekin loturiko nekropolisa?, bi dira berrikuntza aipagarri bakarrak, biak ere argitara emateke daudenak: bi hilobi erromatar berandukoak San Martin Finagako nekropolis interesgarrian, Basaurin, eta Corellako Torrecilla villarekin loturiko oin lobuluduneko mausoleoa.