Historia»Historiaurrea
Produkzio ekonomiarantz Neolitos eta Kalkolitos aroetan
Neolitos-Kalkolitos aroetan garrantzi handiko aldaketak gertatu ziren Euskal Herrian. Ekonomiaren oinarriak nekazaritza eta abeltzaintza izan ziren aro honetan, eta horrek antzinako kultura mundua goitik behera aldarazi zuen: lurralde berriak hartu zituzten gizataldeek bizitoki, bizitokiak haitzuloetatik kanpo hasi ziren eraikitzen (garai honetako aztarnategi ugari aurkitu dira haitzulo eta harpeetatik at), industria berriak asmatu ziren, gizarte molde konplexuagoak eratu ziren eta sinbolo eta hiletei dagokienez mundu berri bat sortu zen, eta trikuharriak, tumuluak eta haitzulo barneko errausketak egiten hasi ziren. Aldaketa eta dinamismo handiko garaia izan zen, zalantzarik gabe, eta horrela, kanpai formako ontzien zabalkundea, metala lantzeko teknologien transmisioa edo apaingarrien ugaltzea Euskal Herrian bizi ziren gizataldeek Europako beste lurralde batzuetako kultura zirkuluekiko harremanak finkatzeko beharraren ondorio izan zirela esan daiteke.
Produkzio ekonomiarantz, lurraldearen antolamendu berria
Gizataldeentzat berebiziko eragina izango
duen kulturazko gertaerarik garrantzizkoenetako
bat ekonomian produkzio jarduerak
baliatzen eta indartzen hastea izango
da zalantzarik gabe, nekazaritza eta abere
hazkuntza finkatzea alegia, era horretara
Paleolitos eta Epipaleolitos aroetan tipikoak
ziren ehizaren eta janari bilketaren
lekua hartuko baitute jarduera berriok.
Denbora luzea behar duen prozesua izango
da zalantzarik gabe, hasi hasierako lehenengo
saio nolabaitekoetatik, eta Neolitos
eta Kalkolitos aroak bete-betean hartuko
dituen historiaurreko aldian erabat finkatzen
diren arte; bi aro horiek hain zuzen elkarren
artean inolako etenik izan gabe gertatuko
baitira elkarren ondoz ondo K.a. V.. ilalditik K.a. II. milaldia bitarte, bien arteko
muga, jartze alde, K.a. 2500. urte ingurutsuan
jarri ohi delarik. Uste izatekoa erebadenez, ekonomia errejimenean gertatzen
diren aldaketek berez ekarriko dituzte kulturaren
bestelako alorretan ere sakon-sakonetiko
aldaketak: habitat-ean, teknologian,
gizarte antolabidean, gizonaren eta ingurunearen
arteko orekari dagokionean, etaazkenik, ehortz moduetan eta errituetarako
tresneriaren prestaketan bete-beterik ageri
den ideologiazko oinarrian eta berorren
adierazpen sinbolikoan.
Askotan zuzen-zuzeneko lotura ezarri
nahi izan da giza jokaeran izan diren aldaketen
eta klimaren aldaketen artean, klimarenak
haien aldaketaren edo bultzagarri
edo eragile deterministatzat harturik. Aztertzen
ari garen honetarako, bada, ongi ezagutu
beharko genuke ea zein egoera zuen
Euskal Herriaren klimak eta paisajeak Atlantiko
aldian (5500-2500) eta Azpiborealean
(2500-500), Holozenoko bi aldi bereizi horiek
ederki adosten baitira hain zuzen, biak,
bata Neolitos aroari eta bestea Kalkolitos
aroari eman ohi zaizkien ustezko iraupen
aldiekin. Euskal Herriko historiaurreko aztarnategi
bat baino gehiagotako polen zerrendak
argitaratu dira: Mouligna, Le Baste,
Zatoia, Abauntz, La Peña, Herriko Barra…
eta beste hainbatekoak bildu dira:
Aizpea, Pico Ramos, Fuente Hoz, Berniollo,
Peña Larga, Kanpanoste Goikoa… baina
goiz da oraindik garai bakoitzeko ekologia
inguruneen deskribapen zehatz xeherik egin ahal izateko: gauza ezaguna da
basoen hedatzea, haltza, urritza eta hariztiartadia
zabalduz doazela; gauza ezagutua
da orobat Euskal Herriko hegoaldeak geroz
eta Mediterraneo eite handiagoa hartzen
duela garai horretan, eta ozeano aldeko
giroa nagusitzen dela Kantauri aldeko
isuraldean, eta 2500-1500 bitartean gertatzen
dela klima arorik bikainena, orain baino
bero eta euri gehiagorekin hain zuzen. Baina
honen ikuspegi zehartu eta orokorrean
oso kontuan hartu beharko lirateke halaber
Euskal Herriaren ezaugarri bereziak ere,
eta haran eta eskualde desberdinetan diren
mikroklima desberdinak. Hala, adibide baterako,
Bizkaiko Muskizko Pico Ramosko
eta Gipuzkoako Zarauzko Herriko Barrako
historiaurreko aztarnategiak hartzen badira,
biak K.a. 3800 ingurukoak eta biak itsaso
ondokoak izanik ere, harizti nahasizko
ingurune irekia du ezaugarri lehendabizikoak,
eta bigarrenak aldiz haltza, urritza
eta pinua nagusi diren ingurune itxi baten
ezaugarriak ditu.
Esandakotik, aipatu diren ekologia desberdinetatik
alegia, berez bezala dator gaurko
Euskal Herriari dagokion eskualde honetan
baliabide aukera zinez zabala duela
gizonak, eta kulturazko beste horrenbesteko
soluzio aukera zabal batean gauzaturik
islatzen dela horrenbestez, baliabide aukera
zabal hori.. ) Kosta eta estuarioa: Euskal Herriko
itsasbazterrak berez dituen ezaugarri topografikoengatik
beraiengatik, itsasbazterraren
ustiaketak osagai izan ditzake estuarioek eta
erdi mailako mendiek eman ditzaketen produktuak.
Santimamiñe, Kobeaga II, Pico
Ramos eta Marizuloko aztarnategietan
itsasoko soinbera aztarren pila handiak
aurkitu dira –Santimamiñekoan hala ere
milaka–: lapak, muskuiluak, karrakelak, labanak,
ostrak eta txirlak, bertako badien
ustiaketa handiaren ezaugarri; horrekin
batera badira arrantzaren aztarrenak, itsas
hegaztien ehizarenak –pinguino mota bat
Pico Ramosen eta Herriko Barran–, ugaztun
apodunen ehizarenak –oreina, orkatza
eta basurdea batez ere– eta baso ustiakuntzarenak
orobat.. ) Ozeano aldeko eta Mediterraneo aldeko
klima bitartekoa: izendapen honen
bidez gaur egun bertan, eta antzina ere
halaxe uste dugu, Atlantiko aldeko klimaren
eta Mediterraneo aldekoaren ezaugarri
bereziak elkarrekin batera dituzten egoerak
nahi ditugu adierazi. Arabako lurraldean –
Kantauri alderako haranetan salbu– eta
Nafarroako hegoaldean gertatzen dira batez
ere halakoak. Historiaurreari dagozkion
datuak ondorio finkoak ateratzeko modukoak
ez diren arren, hain baitira urri, leku
horietan ere baliabide asko izan zitezkeela
ez da ezin pentsatuzkoa: baso oparoa, goratasunaren
eta latitudearen arabera era
askotako landare motaz hornitua, arrantzarako
probetxu ateragarri izan zitezkeenibaiak, berez hornidura iturri bikaina izan
zitezkeen ur bazterreko basoak –Neolitos
aroko zenbait aztarnategitan frogaturik dago
giza hornidurarako ur eta ezkur bilketa
egiten zela–, mota askotako abereak –oreina,
orkatza, basurdea eta bobidoak dira
azaldu diren motarik handienak– eta nekazaritzarako
egoki eta eroso izan zitezkeen
lur sailak.. ) Mendi garaia eta Pirinioetako haranak:
eskualde horretan klima baldintza egokiak
direnean baso aldeak eta berezko belardiak
elkarrekin tartekaturik izaten dira;
abere mota asko joango zen horietara udaldian;
alde horietako errekak eta ibaiak ere
arrantzarako erabilgarri zatezkeen –gauza
ziurra da Irati ibaian Aizpeako lekua horretarako
erabilia zela–. Neolitos aroa aurrera
zihoala, eta abere hazkuntza aski finkaturik
zela, gizataldeak sarri joango dira lur
gora horietara beren abere taldeak eramanez.
Ia mendi goi guzietan diren trikuharrien
ugaritasunak berak erakusten du zalantzarik
gabe mendi goi horietan luzaro
bizi izan zela gizona.
Hortaz bada, ondorio gisa esan daiteke
Euskal Herriko lurralde osoaren ezagutza,
erabilera eta ustiakuntza, Epipaleolitos aroko
azkeneko ehiztari-biltzaileek ordurako hasia
zutena, Neolitos aroan guztiz burutuko
dela, eta lurraldearen bestelako antolamendu
bat hasiko dela garai horretan.
Lehen ere esan dugu abereak eta landareak
hezi izana dela Neolitos aroaren
ezaugarri bereziena, aro horren nolakotasuna
ongien adierazten duena, eta horrexegatik
hain zuzen, obsesio bat izan da historiaurrearen
ikertzaileen artean eskualde bakoitzean
prozesu horren jatorria zein izan
zen asmatu nahi izatea. Ez da batere erraza
ordea langintza hori; horrelako asmo bat
onez burutu ahal izateko aztarna paleontologikoen
multzo handia behar baita alde batetik,
eta landare polen eta bihiak ongi kontserbatuta
egotea bestetik. Gauza jakina da
zakurra dela Euskal Herrian ere, bestetan
bezala, lehenik otzandu zen animalia –badirudi
Goi Paleolitos aroaz gero otzandua
zela–; eta gauza bitxia bada ere, zakurra
izango da haragitarako baliatuko ez den
animalia bakarra, ehizarako duen trebeziagatik
hartarako baizik ez baita erabiliko.
Ardiak, ahuntzak, zerriak eta behiak dira
otzandutako abereak; abere otzanduok
ehizako animaliak baino gutxiago agertu ohi
dira proportzioz aztarnategietan; seinale
Neolitos aroko gizakiak ehiztariak zirela
gehienbat, eta elikagai osagarri mugikor gisa
erabiltzen dituztela nonbait abere etxekotuok.
Peña Largako aztarnategiko abere
zerrenda argitaratu berria harrigarri gertatzen
da zentzu honetan, bai K.a. 4000. urte
inguruan datatu den Neolitos aztarnategi
baterako erakusten duen abere etxekotuen
ugaritasunagatik, alde batetik, bai abere
etxekotuok ehizakoak baino gehiago izateagatik,
bestetik. Datu hori –geroxeagoxeheago adieraziko baita– harpe horretako
beste ezaugarri batzuekin dituen erlazioen
argitara behar da interpretatu, guztiz berezi
gertatzen baita, orain arte ezagutzen diren
aztarnategien artean, Errioxako harpe hori:
kanpotik etorritako jendeak antolatutako
kokaleku mota berri bat ote, ala K.a. laugarren
milaldia aurrera doan ahala zabalduz
joango den prozesu baten aurrekari
bakana.
Peña Largako aztarnategiaren kasua alde
batera utzirik, gainerako guztian K.a. laugarren
milaldiaren erditik aurrera zabalduko
da abere hazkuntza eta jarduera horren
emaitzen ustiakuntza; une horretatik aurrera,
hain zuzen, hainbesterainoko balioa
izango dute historiaurreko jende talde horientzat
abere hazkuntzaren emaitzek, non
ehortz errituetako sinbolo mundu aberatsaren
parte bilakatuko baitira abere etxekotuez
eta haien hezurrez egindako irudien
eskaintzak. Eta uste izatekoa da nekazaritza
ere abere hazkuntzarekin bateratsu dela
hasia; gai honi dagokionez ordea datu gutxiegi
du oraindik arkeologiak ezer ziurrik
baieztatu ahal izateko: Kanpanoste
Goikoako aztarnategiaren II. mailan aurkitu
den basartoa da, gaur gaurkoz, Neolitos
azken aldiko laborearen lekuko bakanetakoa,
baina zalantzarik ez da denborak
ekarriko dituela berri zehatzagoak. Nolanahi
dela ere, garai horretan ehizak, arrantzak
eta bilketak parte handia zuten oraindik ere
gizakiaren elikaduran.
Neolitos aroko gizonari izadiaren ikuskera
berri bat, lehengoa ez bezalakoa, ekarriko
dio, besteren artean, produkzio ekonomian sartu izanak; bere bizilekua hautatzeko
moduak ere aldatu egingo ditu, aukera
horren ondorioz. Jarrera berriak frogatuz
doazen ahala, gizakiek beretzen dituzten
ahala, Epipaleolitos garaiko errejimen
zaharraren ezaugarri zen lurralde antolamenduak
indarrean iraungo du oraindik ere
zenbait lekutan; Epipaleolitos garaian –edo
lehenago ere– bizilekutarako erabiltzen
hasiak ziren zenbait lekutan, Zatoia, Aizpea,
Berroberria, Padre Areso, La Peña,
Fuente Hoz, Kanpanoste Goikoa, Atxoste,
Mendandia eta Montico de Charratuko aztarnategietan,
adibidez, badira zenbait maila
Neolitos hasiera edo erdiko aldi honetakotzat
eman daitezkeenak. Bizitokia aldianaldian
bisita laburrak egiteko babeslekuetan
antolatze honek luzerako etorkizuna eta
eginkizun handia du oraindik ere, alde batekin
ordea oraindik aurrera: hain zuzen,
lehendiko ehiza leku horietan badela maila
hauetatik aurrera abere mota etxekotuen
aztarrenik, ehizaren aldean gutxi izan arren,
eta badela orobat zeramikarik, Neolitos
aroko ezaugarriak biak, jakina. Eta behin
3500. urte ingurura hurbilduz gero, babesleku
horiek alde batera uzten dira erabat,
edo ehortz leku gisa erabiliko dira gehienez
ere handik aurrera, eta bizileku horien
ordez aire zabaleko egoitzak antolatzen
dira, ez haran hondoetan edo igarobide
estrategikoetan antzinako garaietan bezala,
ibar arroaren erdian edo mendi gainetan
baizik: ideia hau kontu handiz zehaztu beharra
dago, ordea, zeren ezagutzen baitira
3500. urtea baino lehenago aire zabalean
kokatutako bizilekuak eta baita urtetsu horietan
berorietan harpeetan berritik antolatutako
bizilekuak ere.
Aldakuntza hori zehatz ebakirik ageri da
Araba eta Nafarroako lurretan, baina handik
iparralderagoko lurretan ere sumatzen
da, Sollube aldean berriki egin diren aurkikuntzek
argi erakusten duten bezala. Bizilekuen
kokaera berri honek lurralde berriak
konkistatzea eragiten du; eta hala, lehen
gizakiaren presentzia –Neolitos erdialde hau
baino lehenagoko arkeologia dokumentazioaren
urritasunak erakusten duenez– oso
urria edo hutsa zen hainbat lekutan oparoa
eta era askotakoa izango da hemendik
aurrera: Arabako Rojo eta Uda ibaien ibarrak horren adibide bikainak dira, ehundik
gora aztarnategi aurkitu baitira leku horietan
garai honetakotzat ematekoak; gauza
bera gertatzen da Nafarroako erdialdean,
Errege Bardeetan, edo Entzia eta Urbasa
mendi aldeetan, ongi eta zehatz deskribatuta
dauden aztarnategiak baizik ez aipatzearren.
Badira beste bi arrazoi ere, habitat
aldatze horren zergatiak ulertzeko lagungarri
izan daitezkeenak: alde batetik biztanleriaren
ugaltzea, zenbatekoa izan zen aise
zehaztu ezin daitekeena, baina ageri-agerian
dagoena, eta beste alde batetik antolatzen
ari diren ekonomia jarduera berrietarako
egokiago izan daitezkeen lurraldeak
eta paisajeak bilatzea.
Historiaurreko garaietan demografiak
izan zitzakeen gorabeheren ikerketak baditu
neke eta zailtasun handiak, baina une
honetan aztertzen ari garen garai honetarako,
gizataldeen egoitzak dagoeneko
egonkor bilakatu direlarik, eta jakinik nekazaritzak
berez dakarrela biztanleriaren
hazkunde logistikoa, Euskal Herriko biztanleriak
hazkunde bat izan zuelako ustea uste
ziurra da; bestelako gauza dateke biztanleriaren
hazkunde hori zenbaterainokoa izan
zen neurtzea; egin izan dira horretarako
ahalegin batzuk, emaitzak ordea ez dira
nahi bezain fidagarriak izan. Hasteko, aski
dateke jakitea hazkunde hori gizataldeen
barneko dinamikak berak eragina dela alde
batetik, eta bestetik kanpotiko gizatalde
banaka batzuk ere iritsi zirela, bertakoen
artean etenik eta desorekarik eragin gabe
bertakotu zirenak (Neolitos eta Kalkolitos
aroen amaiera aldera beharbada).
Demografiaren hazkunde horrek, eta
orobat lurraldearen erabilerarako planteamendu
berriek, aztarnategien ugaltzea ekarriko
dute lehenengo zuzeneko ondorioa,
geometrikoki ugalduko baitira hain zuzen,
hainbesteraino non Kalkolitos arorako
ehundaka aztarnategi eta bizileku izango
baitira Euskal Herri osoan zehar. Hain zuzen,
garai horretako bizilekuen banaketaren
mapa bat egiten baldin bada, K.a. IV.. ilalditik II. milaldira bitarteko bizilekuena
egiten bada batez ere, berehalaxe ikusten
da Euskal Herriko ibar, ordoki etamendialde guzti-guztietan direla bizilekuak,
gehiago ala gutxiago. Garai horretako aztarnategi
zerrenda luzea ezagutzen da; era
eta eginkizun askotako aztarnategiak dira
gainera, zeren bizileku soil izanak diren
aztarnategien ondoan badira lantegi izanen
aztarnak ere –silex harrobiak adibidez–, eta
badira ehorztegi edo hilobi guneak diren
aztarnategiak ere. Aipatu berri den alderdi
honek hain zuzen, heriotzaren inguruko
erritu eta sinboloenak alegia, gogoeta pausatu
berezia merezi du, aldi honetan hartzen
duen konplexutasun handiagatik batez
ere, ez baita ahaztu behar lehenagoko
garaiei dagokienez ez dakigula ezer ere gai
honi buruz. Eta aipatu berri den informazio
multzo handi honen paradoxa gaiztoz,
aitortu beharra dago, eta kexuz aitortu ere,
eskasa dela kalitatez informazio hori,
hainbesteraino non 1970 ondoko urteetan
Apellaniz doktoreak egindako ahaleginei
esker baizik ezin izan baita oraino zeramikadun
kultura horien sintesirik egiten eta azalpenik
ematen hasi ere. Arazo horietan guztietan
badu zer ikusia orain artean ez eduki
izanak ez estratigrafiarik ez datazio absolutuen
zerrendarik, zeuden datu guztiak
haietan oinarrituta sailkatu ahal izateko.
Horregatik guztiagatik, eta salbuespen guztiak
salbuespen, Apellanizen obra hori da
garai honetarako argitaratu den erreferentzia
orokor bakarra. Obra horretan bi multzoren
arabera antolatzen ziren kulturazko
koordenatuak: Santimamiñeko multzoa
Kantauri aldeko erlaitzean gertatutakoen
paradigma gisa, eta Los Husoskoa Mediterraneo
alderako isuraldean gertatutakoen
paradigma gisa. Apellanizen iritzian tradizioari
atxikirik jarraitu izanaren ondorioz
dauzkate Santimamiñeko multzoan bizilekuak
oraindik ere haitzuloetan eta arrazoi
beragatik hasten dira, hasi ere, berandu
produkzio mota berriez baliatzen. Los Husosko
multzoko gizataldeek, aldiz, dinamismo
bizkorragoa zuketen, Apellanizen iritzian,
era gehiagotako bizilekuak antolatzen
zituzten, industria mota desberdinagoak baliatzen
eta ekonomia formetan aniztasun
handiagoa erakusten. Hala ere, historiaurrearen
ikerketan egin diren aurreramenduek,
aurkikuntza berriek, kulturazko zenbait
gertaeraren analisi zehatzek –zeramikakanpaniformearenak adibidez–, eta orain
dela gutxi arte informaziorik ia batere ez
zen Euskal Herriaren inguruko beste lurraldeetan
gertatuaz orain ezagutzen denak,
agintzen dute kontu handiz hartu behar
direla, eta xeheki zehaztu, iritzi horiek guztiak,
orain arteko ikuspegiak alda ditzakeen
sintesi berririk gaur arte behintzat egin
ez bada ere.
Kultura materiala
Neolitos aroko lehenengo gizataldeen
tresneria Epipaleolitos aroko irudi geometrikoen
garaiko gizakiak erabiltzen zuen
tresneriaren zordun da, inondik ere: silex
harriz egindako tresneria soil bat baizik ez
duelarik egingo die aurre gainera datozkion
erronkei. Neolitos aroaren hasierari dagozkion
maila edo geruzetan garrodun edo
bizkardun tresnak eta irudi geometrikozkoak
(hirukiak eta trapezioak), zentrimetro
bat-bi luzeko piezatxoak, elkarren segidan
loturik ehizarako tresneria egiteko baliatzen
direnak, dira arkeologoek sarrien aurkitzen
dituztenak. Lehenagoko garaietan tresneria
geometriko gehienak trapezio edo hiruki
formakoak baziren, K.a. IV. milaldia baino
lehenxeago segmentu formako tresneriak
hasiko dira erabiltzen haien ordez, eta tresneria
horixe hartuko da, hain zuzen, zeramikarekin
batera, maila bat Neolitos aroari
dagokion ala ez erabakitzeko aztarren gisa.
Lehen ere esana dugu Neolitos aroaren
hasierako aldi honetan ez dela aldakuntza
ohargarririk gertatzen ez lurraldearen baliatzeko
moduan ez baliabideen ustiatzeko
estrategiari dagokionean, oraingoz behintzat
Peña Largako aztarnategiaren kasua
salbu utzita, eta hortaz, zeramikagintzaren
erabilera, ohargarria bada ere, gizataldeen
baliabide materialen multzorako beste ekarpen
bat bezala baizik ez da hartu behar.
Oinarri-oinarrizko buztina izan ohi da, bero
handitan egosi ez den ore lodia, forma
soilez moldatua, katilu edo ontziak ia beti,
inoiz edo behin botila gisara moldatua. Ontzi
horien kanpoaldea edertzeko modu bereziagatik
bi aztarnategik aipamen berezia
merezi dute, Peña Largako aztarnategiak eta
Atxostekoak, aztarnategi horietako zenbait
zeramikatan itsasoko maskorren –Cardium
edule– arrastoz oso konplexutasun handia
ez duten apaindurak ageri baitira. Zeramika
horrek badu interes berezi bat, apaindura
modu horrengatik Mediterraneo aldeko arku
kardialarekin halako erlazio modu bat sumatzen
baita, apaindura modu hori han
sortua baita izan ere, eta bide batez gizatalde
horien jatorriaren edo jatorri mendekotasunaren
zantzu bat ematen baitzaigu
modu horretara.
Berriro harrizko tresneriara itzuliz, lehen
esaten genuen bezala, K.a. IV. milaldiinguruan segmentu gisako tresneria geometrikoa
nagusitzen ari zen, lehenagoko hiruki
edo trapezio formako tresneriaren lekua
hartuz, eta halaxe jarraituko du Neolitos
aroan aurrera ere, K.a. 2700. urte ingurua
arte. Ehizarako geziak egiteko erabiltzen
diren harri segmentuekin batera badira bestelako
tresnak ere: marruskak, ale bizkardunak,
ertzak –itxuraz behintzat– aldatu
gabe dituzten suharrizko xaflak, aizto gisa
edo uzta biltzeko igitai gisa (sorbatzean duten
distirak erakusten duenez behintzat) erabiltzen
zirenak. 2700 inguruan harrizko
gezietan aldaketak galtzen hasiko dira, eta
harri segmentuz egindako azkon muturren
lekuan lan gehiago eskatzen duten gezi
puntak hasiko dira azaltzen: tailaketa laua
deitzen den teknika erabiliz, orri edo erronbo
itxura ematen zaie lehendabizi, eta, gerora,
txorten batez eta albo gingilez osatutako
azkon muturrak nagusituko dira azkenik.
Arma mota berri horren aztarrenak azaltzea
Kalkolitos aroaren ezaugarri gisa hartu
ohi da, eta teknika horrek iraun zuen
mila urte inguruko aldia bat dator, oro har,
Kalkolitos arotzat eman ohi den aldiarekin.
Baina tresneria aldaketa hori alde batera
utzita, harrizko tresnagintzari berari begiratzen
bazaio, gizakia sortu zenetik bere
lagun izandako material horren erabileraren
beherakada erakusten du batez ere tresneria
horren analisiak: geroz eta tresna berdinagoak,
mota gutxiago, eta geroz eta
gutxiago erabiltzen da, gainera, harria, asmatzen
ari diren tresneria berrien aldean:
tresneria leundua eta metalezko tresneria,
hain zuzen. Leuntze lan handi batez, eta
aldi berean gaiak kontu handiz aukeratuz
–ofitak, dioritak, fibrolitak…–, tresna berriak
sortzen dira –aizkorak, opaitzurrak, aitzurrak–
gizataldeak nekazaritzari eta abere
hazkuntzari eman izanaren ondorio diren
hainbat eginkizunetan erabiltzeko: zuhaitzakbotatzeko, luberriak egin ondoren zuhaitz
orpoak berdintzeko, zorua berdintzeko,
lurra xehetzeko. Tresna berri horiek
eginkizun horietarako erabiliko zirela uste
delarik, badirudi halakoak aurkitzen direnean
nekazaritza eta basogintza ezagutzen
zirela, gertatu ere polen analisiek frogatzen
dituzten baso galerekin batera gertatzen
baitira, eta halako tresnak maiz aurkitzen
baitira gainera apartean, erabili eta hondatu
ondoren bertan behera utzi izan balira
bezala.
Zeramika ere geroz eta gauza gehiagotarako
erabiltzen da; hain zuzen ere, buztinak
duen moldagarritasunak hartarako beta
ematen duelarik, era askotako eginkizunetarako
erabil baitaitezke zeramikazko ontziak:
janaria gordetzeko edo prestatzeko
eta eguneroko beste hainbat eginkizunetarako;
edozeinetara ere, zenbait zeramika
motak ez du galduko bere sinbolo balioa
edo kultura ingurune jakin bateko ezaugarri
izatea. Horregatik guztiagatik, bada, era
askotako orez egindako zeramikak, era askotara
egosiak, tamaina desberdinekoak,
modu desberdin askotan amaitu eta apainduak
aurkitu ohi ditu arkeologoak bere indusketetan.
Aurkikuntza horiek guztiak
behar bezala sailkatzea lan luzea eta nekeza
izaten da, aurkikuntzen forma aniztasunagatik
beragatik; horrexegatik hain zuzenoso ikuspegi orokor bat baizik ezin
eman daiteke horiez: ontzi batzuen tamaina
kontuan hartuta, ontzi horiek ereintzarako
bihi gordailu gisa erabiltzekoak ziratekeela
uste dugu, barren handiko, pareta
lodi oieseko, hondo lodi lakatzeko ontziak
baitira, ongi finkatzeko eginak; landareak,
laboreak batez ere, luzaro eduki behar dira
bero bizitan, elikagai gisa erabiltzeko; horrexegatik
hain zuzen, bero horrek pitzatuko
ez dituen eta janari prestaketan ematen
zaizkien astinduek hautsiko ez dituzten ontziak
behar dira janari prestaketarako.
Apaindurarik gabeko eta ore berdinduz
eginak ez diren sukaldeko ontzi horiez gainera,
badira etxean erabiltzeko beste batzuk
ere: ura eta isurkariak hartzekoak
–hauetarako ore fina beharko da, buztinak
izan ohi dituen poroak izan ez daitezen–,esnea gorde eta maneiatzekoak –bigarren
eskualdiko produktuen iraultza deitu ohi
dena gertatzen denean, alegia, orduantxe
azaltzen baitira iragazkiak eta gazta ontziak–;
horren guztiaren emaitzaz era askotako
ontziak asmatzen dira, pareta leun edo
apaindura gabekoak; sinbolo edo ezaugarri
balioa duten zeramikak, askotan luxuzko
zeramika deitu izan direnak, adierazgarriagoak
dira: ore jalkiz eginak, ongi landuak,
pareta mehezkoak izan ohi dira –eguneroko
lanetan erabiltzeko desegokiak beraz–,
kanpotik eta zenbaitetan barrenetik ere
apainduak: apaindura horietan berdin izango
dira irudi errazak, marra ordena gabeak,
ore eranskin muturdun zein zapalak, kordoiak,
hatz, azkazal edo tresna markak, nola
bestelako irudi lan gehiagokoak, ongi pentsatuak,
estereotipozkoak eta kontu handiz
eginak. Talde nortasunaren eta norbanakoaren
nortasunaren identifikazio sinbolikozko
produkzio honen adibide bikaina da
zeramika kanpaniformea, bere modurik klasikoen
eta zabalduenetan 2100-1700 artean
hedadura handiena izan zuena.
Sinbolo izpiritu horrek berorrek eraginak
direla dirudite itxura antropomorfikoa
duten hezurrezko zenbait irudik, espatulaidolo
deitu ohi direnek alegia. Aski modu
erregularrean aurkitu izan dira Arabako
zenbait megalitotan eta Errioxako, Burgosko,
Palenciako, Valladolideko eta Zamorako
zenbait hilobitan; aurkikuntza horiek eremu
horretako gizataldeen homogeneotasunaren
frogagarri gisa hartu hori dira,
ehorzketa errituei dagozkienetarako bederen;
izan daiteke eztabaida ea ehorzketa homogeneotasun
hori berori kulturaren beste
hainbat alorretarako ere baiezta daitekeen
ala sinbolo mailarik baizik ez doakion –sinbolo
mundu horrek lurraldetasunak, ekonomiak,
mundu materialak edo gizarte antolamenduak
jartzen dituzten mugez gaindi
zabaltzeko joera izaten baitu hain zuzen–.
Neolitos aroaren amaieraz gero –garai horretan
hasten baitira tresna horiek– gizatalde
desberdinen arteko harremanak sendotu
egin ziren nonbait, eta are gehiago azkartu
ziren gerora harreman horiek Kalkolitos
aroan; bestela nekez ulertzen baita nola
zabaldu ziren eguneroko bizimoduarekin
baino nortasunaren adierazkerarekin eta
estatua eta irudizko adierazkerarekin zerikusi
estuagoa duten zenbait produktu: lehen
aipatu diren zeramika kanpaniformeez edo
espatula-idoloez gainera, metalez egindako
hasierako produktuak eta pertsonen apaindurarako
erabiltzekoak (era askotako formak
dituztenak, eta egiteko lehengaiak beti
ere gizataldea bizi den lekutik bertatik hartuak
ez direnak, zenbaitetan handik ehundaka
kilometrotatik ekarri eta trukez aldatuak
baizik). Kalkolitos izenak berak horixe
esan nahi baitu, metalaren oinarrizko ezaguera
bat badela, kobrezko eta brontzezkotresnak nola egin ezagutzen dela alegia.
Hasiera-hasierako garaietan oso produkzio
urria da, kobrezko eta urrezko hari edo
xafla meheak; metal horiek hotzik mailukatzen
dira, ez dira urtzen, eta apaingarri gisa
moldatzen dira, eraztun, iduneko edo besouztai
gisa. Aurrerago produkzio sailtxoak
hasiko dira egiten, formaz estereotipo jakinei
jarraikitzen zaizkienak; baina gauza
horien jabeari jabetasun horrek ematen dion
ospea gutxitzen ez zaiola (horrexegatik
ehorzten dira, ehortzi ere, jabearen gorpuaren
ondoan, Arabako Gobaederra haitzuloan
ederki froga daitekeen bezala), eta
askoz ere geroago arte ez dira hasten eguneroko
tresna gisa baliatzen. Hortixe datorkie
hain zuzen tresna horiei beren morfologia
eta erabilera: apainduratarako asmatuez
gainera badira eztenak, aizkorak, sastakaiak
eta lantza puntak ere. Euskal Herrian
azaldu diren historiaurreko brontzezko
tresnen azterketa mineralogikoak erakutsi
duenez, aski nikel kopuru handia du
brontze horrek, gaur egungo meatze askotan
gertatzen den bezalaxe; hala eta guztiz
ere, ezin ziurta daiteke Brontze aroaz aurretik
Euskal Herrian bertan brontzerik egin
zenik, ez baita arkeologiazko frogantzarik
hori baieztatu ahal izateko, ez garai horretako
meatzerik, ez mea atera, jo eta urtzeko
oinarrizko tresneriarik.
Gizarte egitura
Arkeologoarentzat ez da batere gauza
erraza joandako garaietan izan diren gizarte
antolamenduak ulertu eta balioztatzea,
baina aztertutako guztitik atera dezake ondorioz
aztergai dugun aro honetan zehar
zuzeneko eragina izan zutela gizataldeenegituran biztanleriaren ugaltzeak, bizilekua
egonkortzeak, ekonomia formen berritzeak,
lan osagarrien premia berriak, soberakinen
banaketa sistemak, eta trukea indartzeak.
Familia baten neurriko taldetan antolatzeak
alde on asko zituen paisajearen ustiaketarako
behar zen mugikortasunerako,
eta horrexegatik Neolitos aroaren hasieran
indarrean zegoen oraindik ere antolabide
hori, baina bizilekuaren egonkortzeak pertsonen
eta taldeen arteko harremanak ulertzeko
moduetan eragiten zituen aldaketen
ondorioz eratzen diren kulturazko koordenatu
berrietan lehendiko antolabide horiek
ez dira aski izango.
Biztanleria hazi egin dela sumatzen da
–aztarnategi gehiago dira lehen baino, eta
lehen baino handiagoak gainera–; horrexegatik,
hain zuzen, gehiago ustiatuko dira
dauden baliabideak, eta horrenbestez, beste
horrenbestean laztuko da konkurrentzia
taldeen artean, labore lurrik hoberenak eta
bazka hobereneko larreak zeinek beretu.
Geroago frogatuko den bezala, ñabardura
finagoko ehorzketa kultura bat garatu izanak
badu zer ikusia lehen aipatutako gertaerekin,
eta halaxe, hainbat gorpu batera
ehortzi izan diren zenbait hilobiren kasuak,
Lorgar eta San Juan Ante Portam Latinameko
aztarnategietakoak adibidez, gudu gertaerekin
edo gizataldeen arteko liskarrekin
lotu izan dira hemen. Nekazari eta artzain
bihurtu izanak aurrez ongi planeatu, antolatu
eta zuzendutako talde edo auzo lana
antolatzera behartzen du (baso botatzea,
luberriak egitea, goldaketa, ereintza, uzta
jasotzea, uzta biltegiratzea eta banaketa).
Urteko uzta biltegian jaso beharra da, haren
zati bat hurrengo urterako ereintzarako
gorde eta gainerakoa urtean zehar kontsumitzeko
erabili; horretarako banaketahorren arduradunen bat –edo batzuk– izan
behar dira, zenbat eta zer emango zaion
zeini erabakitzeko, edota taldearen hornidurarako
baino gehiagorako produzitzen
zuten taldeetan, soberakinak beste produktu
batzuen ordainez trukatzeko bildu eta antolatzeko.
Ikuspegi horretatik berorretatik,
herriguneak aire zabalean antolatzeak, familia
bakarreko zurezko etxeak eraikiz,
edota areago La Renke Iparreko kasu ongi
aztertuan bezala eskuharrizko hormak jasoz,
eta ahalegin eta lan handia eskatzen
duten eraikuntza megalitikoak jasotzeak
–Arabako Errioxakoak, Aizkomendikoa
edota, Nafarroan, La Mina de Farangoartea
eta Farangoarteakoak– argi eta garbi erakusten
du bazela gizarte antolamendu ahaltsu
bat, eta gizarte antolamendu horrek aukera
ematen zuela eskulangile espezializatuak
mantentzeko zeramikagintzarako, metalgintzarako
–hornidura bilaketa, mea ateratzea,
mea urtzea–, ehungintzarako… Eta gizatalde
horiek halako joera nabari bat izaten
zuten kanpoko beste taldeekin harremanak
izateko, era horretara oraindik ere aski gorabehera
larriak (izurriak, uzta urriak…)
izango zituen ekonomia baten urrialdiei
aurre egin ahal izateko. Neolitos aroaren
erdi edo azken alditik aurrera, eta haren
ondoren datorren Kalkolitos aro osoan zehar,
bada halako gizarte dinamismo bereziki
interesgarri bat, arkeologiari dagokionez
batez ere kanpotiko zenbait produktuk,
historiaurrearen ikertzaile askok luxuzkotzat
hartzen dituztenak, izandako barreiamenduan
sumatzen dena. Lehen aipatutako
zeramika kanpaniformea adibide bikaina
izango litzateke: Europa kontinente osoan
zabaldu zelarik, Euskal Herrian ere arras
hedatu zen, eta Araba eta Nafarroako trikuharri
(Pagobakoitza, Ithé I eta II, Trikuaizti
I, San Martin, Tres Montes, La Chabola de
la Hechicera) eta bizileku (Barranco Valinera,
Aguilar mendia, Marijuan…) askotan
aurkitu izan da. Zalantzarik gabe kanpotik
ekarriak diren produktu horien (zeramika
kanpaniformea, urre xaflak, norbere apaindurarako
apaingarriak eta metalezko armak)
jatorria Kalkolitos Betean Euskal Herriko
biztanleek dituzten gizarte harremanen adierazgarritzat
har badaitezke, ezin ukatuzkoa
izango da gizatalde horiek Frantziako Atlantiko
aldeko (Akitaniatik Bretainiaraino) gizataldeekin
dituzten harremanak eta, bakanago
diren arren, Europa erdialdekoekin eta
Iberiako Ipar Mesetakoekin dituztenak ere,
hortik hartua baitu Ciempozuelosek bere
zeramika kanpaniformerako inspirazio iturria.
Hileta mundua
Historiaurreko hileta mundua Neolitos
aroa aurreraturik den garaietatik aurrera ezagutzenda batez ere; garai horiek baino lehenagoko
gisa horretako aztarnategi gutxi
deskribatu dituzte arkeologoek, eta, horrexegatik
hain zuzen, galdea utz daiteke
ea zergatik gertatzen den garai horretan batbateko
ugaltze hori. Biztanleria arras handitu
izana, hezurrak hobeto kontserbatu
izana, hezurtegiak lurraren azalerago daudenez
aurkitzen ere errazago izatea, garai
horretako hileta errituak eta horretarako erabiltzen
ziren lekuak (megalitoak, hilobi haitzuloak)
hobeto ezagutuak izatea, horiek
guztiak lagungarri izan daitezke ugaltze
horren zergatia azaldu ahal izateko. Neurri
batean bederen laguntzen baitute aztarnak
ugariago izan daitezen, baina, dena den,
horren arrazoi nagusia ez da heriotzean
bertan bilatu behar, gizarte bizimoduan
baizik: bizileku finkoa hartu izanak eta ustiaketarako
eremuak mugatu izanak eraginik,
leku jakinetan (hilobi haitzuloak) edo
horretarakoxe prestatutako hilerrietan ehortziko
dira handik aurrera hildakoen gorpuak.
Hasieran badira zenbait ehorzleku lehenago
bizileku izandako haitzulo edo barrunbeetan
eginak. Aizpeako babeslekuan,
adibidez, barreneko hormatik hurbil, pertsona
baten gorpua ehortzi zen K.a. V. milaldian;
makurturik, ezkerka etzanik eta
aurpegia hegoaldera zuela jarri zuten gorpua,
eta ondoren harlosaz estali. Aita Aresoko
babeslekuan ere pertsona baten gorpua
aurkitu zen, makurturik, NE-SW norantzan
etzanik, aurpegia iparraldera zuela,
zanga batean sartuta eta harlosaz estalirik,
ia tresneriarik batere gabe. Marizuloko haitzuloan,
barreneko hormaren ondoan eta
harriz inguraturik artzain gazte bat ehortzi
zuten K.a. 3300 inguruan, arkume batekin
eta zakur batekin batera.
Data horretatik aurrera K.a. I. milaldia
arte, Neolitos aroa aski aurreraturik zenetik
hasi eta Brontze arora arte alegia, multzo
hilobiak antolatuko dira haitzulo askotan;
K.a. III. milaldiaren erdialdetik II. milaldiaren
erdialdera bitartean izango dira
gehienbat horrelakoak. Geologiak horretarako
baldintza egokiak eskaintzen dituen
lekuetan aurkitzen dira batez ere gisa horretako
hilobiak, haitzuloak erraz eratzen
diren lekuetan eta hilobiak ongi gordetzen
direnetan alegia, karaitza den lekuetan, eta
inoiz hareharrizko geruzen azpian ere bai.
Barrunbe horietan zabalenak milaka urtez
bizileku gisa erabiliak ziren, baina Holozenoan
eguraldia hobetu zelarik harpe horiek
hustu egin ziren bizileku gisa, eta ehorzketetarako
erabili ziren handik aurrera; halakoak
dira Lumentxa, Urtiaga, Abauntz,
Peña Larga… Badira irispide zaila duten
harpe txikiak ere, hilobitarako baizik erabili
ez direnak: Gobaederra, Iruaxpe, Urtao…,
edo baita harkaitz geruza irtenen
babespean jarritako hilobi lekuak ere: SanJoan Ante Portam Latinam. Litekeena da
barrunbe horiek hilobitarako erabiltzen ziren
garaian zurezko nolabaiteko itxituraren
batez hesiturik egotea, era horretara piztiarik
barrenera sar ez zedin.
Gaur egun eskura dugun informazioak
erakusten duenez, oso trataera soila ematen
zitzaion hildakoaren gorpuari; hain zuzen
ere, ezagutzen diren kasu gehienetan
gorpua makurturik edo luze, lur gainean
jarri edo zanga azal samar batean sartu baizik
ez baitzen egiten. Normalean gorpuek
ez dute izaten berentzat berariaz egindako
tresna edo apaindurarik; horregatik salbuespentzat
hartu behar dira Gobaederran edo
Urtaon aurkitu ziren sastakaiak edo eztenak
eta Abauntzen atera ziren zenbait gorpuk
zituen espatulak. Ala gorputz horiekin
aurkitu ziren tresnek berorien jabeak gizarte
maila altuagokoak zirela nahi dute esan?
Horretan aski adierazgarria izan daitekeelako,
interesgarri izan daiteke Abauntzeko
kasuaz hitz batzuk esatea: aztarnategi
horretan gorpu multzo nahasi baten erdian
gorpu bat bereizten da, umekiaren gisan
kokoriko kuzkurtua, zanga batean zutik
ehortzia, eskuaren eta aldakaren parean bi
espatula zituela. Badirudi, gainera, gorpu
horrekin zerikusia bazutela gezi punta hostokara
batek, harri beltzezko upel formako
kunder batek eta zeramika espatulatu liso
batzuek; K.a. 2420. urte ingurukotzat datatu
da multzo osoa.
Euskal Herrian, Europako mendebal
osoan bezala, orain dela 5500-5300 urte inguru
hasten dira jasotzen eraikinak, trikuharri
soilak eta sarbidedun hilobiak hildakoen
gorpuak haietan uzteko; galeria estaliak
eta harlosa zulodunekiko hilobiak berriz
600-800 urte inguru geroago hasiko dira
eraikitzen. Trikuharri soilak orain dela 4.000
urte inguru arte jarraituko dira eraikitzen;
horietako asko eta asko K.a. II. milaldian
zehar erabiltzen jarraituko dira oraindik.
Harrizko egiturak dira; ganbara bat izaten
dute hildakoen gorpuak han uzteko;
zenbaitek sarbide bat izaten dute, eta hori
dena elkarrekin giltzatutako harlosa eta lurrezko
tumulu erdibiribil batez estaltzen da.
Monumentu horren inguruan harrizko biribil
bat eraiki ohi da sarritan.
Monumentu horiek eraikitzeko hurbileneko
harkaitz geruzetatik hartutako harriak
erabili ohi dira; oso kasu bakanetan hurrunxeagotik
ekarri izan dira harri horiek.
Monumentua jasotzeko lekua aukeratzeko
arrazoi sinboliko-izpiritualak eta arrazoi
praktikoak (lehengaia hurbil izatea, muinoren
bat baliagarri izatea, behar zen lanaren
eta egon zegoen lan ahalmenaren arteko
erlazioa…), bietatik izan bide ziren. Hasteko,
monumentua eraikitzeko lekuan zegoen
landaredia erre eta garbitzen zen, eta ondoren
hasten zen eraikuntza: ganbara hormetako
harriak zanga sakonetan iltzatzenziren, edo lurrean bertan tinkatzen ziren
harri ziriz, zutik gera zitezen.
Monumentu horien arkitekturari begiratuz
zenbait mota bereizi dira:
Trikuharri soilak, erdian ehorzketetarako
barrunbe lauki-zuzen, karratu edo
poligonal bat dutela. Ganbara hori 1,5-3 m
inguru luze izan ohi zen eta metro betez
goiti zabal; ganbara zola harlosaz estalia
izaten da zenbaitetan, gehienetan sortaldera
begira, eta hara ez bada hego-sortaldera
edo hegoaldera. Gorpuak ehortzi behar zirenean
estalkia kenduko zen seguruenera;
estalki horren aztarrenik ez da geratu gehienetan,
eta horregatik uste izatekoa da
enborrez estaliko zela normalean ganbara
hori. Litekeena da ehorzketak zenbaitetan
ganbararen alde batetik egitea, alde horretan
leku askotan falta baita zutiko harlosaren
bat. Era honetako hilobiak Euskal Herriko
mendialdeetan izaten dira batez ere
(Aralar, Entzia, Urbasa, Pirinioak…), ur banalerroko
goialdeetan, mendi lepoetan, artzain
bideetan…
Sarbidedun hilobiak barrunbe laukizuzen,
biribil edo poligonal handi bat izan
ohi du erdian; hartara sartzeko igarobide
bat izaten du; eta neurri desberdinetakoa
izan daitekeen tumulu batez estaltzen da
hori guztia. Era honetako hilobiak Arabako
Errioxan (San Martin, Los Llanos, El Sotillo),
Koartangoko haranean (San Sebastian
II, Gurpide), Agurainen (Aizkomendi) daude
gehienak, eta salbuespen dira handik
kanpora (Igartza mendebala –Ataun-Urdiain–,
Etxarriko Portugañe). Bereziki ohargarriak
dira ate zulatudunak, Artaxonako
Portillo de Eneriz, La Mina de Farangorteaeta Vianako Longar-ekoak. Azken honetan,
gainera, ganbara ez da zutiko harlosaz eratu,
eskuharriz baizik. Ganbararako sarrera
harlosa zulatu batez ixten da, eta zulo horretatik
sartzen zuten gorpua.
Galeria estaliak aurrekoen berdinak
dira, salbu eta hauetan ganbarak korridorearen
zabalera berbera duelako. Neurriagatik
Jentillarrikoa eta Arrakokoa dira ohargarrienak.
Ehorzketa modua lur ematekoa da; oso
bakanetan baizik ez da erretzen gorpua.
Ehortzitako gorpu kopurua hilobi ganbararen
neurriaren edo biztanle dentsitatearen
araberakoa izan ohi da. Trikuharri soil batzuetan
hamabi gorputzetaraino aurkitu dira,
beste hilobi handiago batzuetan aldiz (Longar,
Los Llanos…) ehundik gora gorpu ehortzi
izan dira. Gorpuak nahas-mahas aurkitu
izan dira gehienetan, ehorzlekuak sarritan
erabili izan direlako nonbait; oso gutxitan
baizik ez da aurkitzen gorpu osorik edo
anatomiari dagokion bezala antolaturik.
Zenbaitetan ehorzlekua berriro antolatu dela
sumatzen da, gorpu gehiago sartu ahal izateko:
garezurrak pilatu dira (Gurpide) edo
hezur luzeak eta garezurrak (Larrarte)…
ganbarako harlosen barruan edo azpiko
hezurren gainean harri geruza bat ezarriz
haren gainean berriro gorpuak jartzeko.
Zenbaitetan okrea aurkitzen da hezur hondarretan
nahasirik edo hezur batzuk margoztatuaz,
eta okre gorri arrezko lapitzak
ere aurkitu izan dira (Zorroztarri, Praalata);
oraindik eztabaidagai dago, ordea, ea sinbolo
balioa duen horrek ala higienez egiten
den hori.
Hezurretan egin diren adin eta sexu
ikerketek erakutsi dutenez, ez da diskriminaziorik
arrazoi horiengatik, era guztietako
gorpuak aurkitu baitira hilobi horietan.
Baina monumentu horiek zertarako ziren
hobeki aztertu eta ulertu ahal izateko aldi,
leku eta erabilera bakoitza ehorzleku edo
haitzuloen arabera nola banatzen den beharko
litzateke aztertu.
Horrez gainera bada aurkitu diren aztarna
arkeologikoak interpretatzeko beste
arazo bat ere, zeren ondasun edo eskaintza
pilak askotan aipatzen badira ere, horrelakoak
ez baitira gertatzen uste izatekoa
litzatekeen bezain agerian, hainbeste lekutan
eta horren sarri ere. Estalkia eroria zuenez
itxia eta inoiz ukitu gabea zen Longareko
hilobian oraindik orain egin berri diren
ikerketetan ez da ikusi hildako bakoitzarentzat
eskaintzarik egiten zenik. Hala
ere, pentsa daiteke zenbait gauza jakinek
(zeramikazko ontziak, metalezko armak,
espatula-idoloak…) eskaintza edo opari
zentzua zuketela agian, baina beste batzuk
hildakoen jantzien osagai gisa iritsiak datezke
hilobietara (botoiak, apaingarriak…)
edo hildakoaren gorpuan txertaturik ere bai
agian (armadura geometrikoak, gezi puntak…),Longar-eko eta San Joan Ante Portam
Latinam-eko hilobietan antzematen den
bezala, gudu gertaeren aztarrenak ageri
baitira horietan.
Beste alde batetik zenbait hilobi segidan
ez baina aldika erabili izan dela uste
da. San Martingo sarbidedun hilobia, adibidez,
K.a. IV. milaldiaren bukaera aldera utzi
eta handik 1.500 urte geroago zeramika
kanpaniformearen garaian berriro erabili
zela uste da. Baliteke hilobien baztertze eta
erabilera aldikatu horiek zerikusirik izatea
lurraldearen ustiaketa orekatuarekin, monumentuaren
beraren hondatzearekin edo betetzearekin…
zenbaitetan, hala ere, baztertutik
aski hurbil beste hilobi monumentu
bat eraiki izan da: Trikuaizti I eta II, Gorostiaran
sortaldekoa eta sartaldekoa…
Orain arte deskribatu ditugun hilobiok
gizarte mailakatu gabe bati legozkiokeenak
dira, baina produkzio ekonomiaren aurreramenduak
eta metalgintzan egindako aurreramenduek
geroz eta hierarkia hertsiagoa
eragiten dute gizartean; horren ondorioz
eliteak antolatzen dira gizartearen gainerako
mailetatik bereizirik. Gertaera horren
ondorioak argi ageri dira ehorzketetan,
K.a. II. milaldiaren erdialdean hilerri berriak
eraikitzen baitira (Aitxuko, Atxurbiko
trikuarri zistak); hauen tumuluak 8 m-z
behetiko diametroa izaten du, erdian ganbara,
metro bete luzera gabe, eta metro erdi
zabal gehienera ere.
Euskal Herrian Neolitos eta Kalkolitos
aroetan izan ziren kulturazko koordenatuen
laburpen baterako gertakariok hartu beharko
lirateke batez ere kontuan: produkzio
ekonomia hasten da antolatzen; K.a. 4000
inguruan abiatzen hasi eta laugarren milaldiaren
erditik aurrerako finkatzen da; bizilekua,
ordu arte harpeetan zena, aire zabalean
antolatzen da etxalde eta herrixketan,
eta paisaje berriak bilatzen dira bizitzeko,
Euskal Herriko zoko guztietaraino zabaltzen
baitira biztanleak, leku bakoitzean bertako
baldintza ekologikoetara moldatuz; kultura
materiala aniztu egiten da formaz; kultura
material horretan harrizko tresnagintza galduz
joango da, eta nekazaritzarako tresneria
leunduak, zeramikak eta metalgintzak
hartuko dute poliki-poliki haren lekua; eta
gizartea arras konplexuago bilakatuko da,
gizataldeek arrisku eta jarrera berriak hartuko
baitituzte, biztanleriaren handitzeak eta
taldeen arteko konkurrentziak eragiten dituzten
arazoei irtenbidea emateko barne
antolamendu hobea beharko baitute. Eta
bere izatearen adierazpide gisa sinbolo
mundu berri bat eratzen da, bere ezaugarri
nagusiak norbanakoaren apainketa, talde
arteko harreman zabalagoak –elkarren artean
ehundaka kilometroz bereizirik dauden
taldeen artean trukea eratzen delarik–,
eta haitzuloetan eta trikuharrietan egiten
diren ehorzketa erritu konplexuak dituena.