Historia»Historiaurrea
Goi Paleolitos aroko ehiztari eta fruitu biltzaile espezializatuak
Atal honek Goi Paleolitos aroan gizakiak Euskal Herrian izan zuen bilakaera du aztergai, hainbat alor hartzen direla oinarri azterketa hori egiteko: kronologia, ingurugiroa, biltegi nagusiak, kultura materiala edo bizimodua. Goi Paleolitos aroan edo Leptolitos aroan kulturaren alor askotan gertatu zen dinamika berrien sorrera azpimarratzen da; aldaketa horiek iragarri zuten Holozenoaz gero ekoizpen ekonomiarekin gertatuko zen aldaketa.
Goi Paleolitos aroaren kronologia erlatiboa eta ingurugiroa
Euskal Herriko Goi Paleolitos aroa Europako
mendebalekoaren antzera antolatu
ohi da, H. Breuilek eta D. Peyronyk XX.. endeko lehen lau hamarraldietan bereizi
zituzten parametro tipologiko eta kulturalak
oinarri hartuta, hain zuzen. Bestalde,
kultura mailan Pleistozeno aldiaren azken
partea gainerakoetatik bereizten duen irizpidea
onartu egin da, izan ere, K.a. 35.000.. rteaz gero garrantzi handiko aldaketak
gertatu ziren Erdi Paleolitos arotik Goi Paleolitos
arora igarotzean (aldaketa antropologikoak,
Neanderthal gizakitik gizon modernora;
arte figuratiboaren lehen aztarnak;
hezurrezko tresnagintzaren bilakaera; hosto
itxurako harrizko tresnen prozesua; janariez
eta lehengaiez hornitzeko teknika
berriak, etab.). Goi Paleolitos aroko aldaketa
horien ezaugarriak zehaztea eta izan zuten
garrantzia aztertzea da arkeologia ikerketen
ardatz nagusia gaur egun.
Goi Paleolitos aroa hiru aldi handitan
banatu ohi da: Aurignac-Périgord, Solutré
eta Magdalen aldiak, hurrenez hurren. Aldi
horietako bakoitzak milaka urte hartzen
ditu, eta faseetan banatzen dira; fase horietako
batzuk kultura maila hartzen dute zenbaitetan.
Aurignac-Périgord aldiaren barruan,
esaterako, Châtelperron, Protoaurignac,
Aurignac eta Gravette aldiak bereiztendira (ordena kronologikoan). Solutré eta
Magdalen aldien antolamendua soila da: lehen
aldia, erdikoa eta goi-azken aldia bereizten
dira bietan.
Kronologiari dagokionez, Goi Paleolitoseko
kultura horien ibilbideak hogeita
bost milaldi hartzen ditu; bestalde, Goi Pleistozenoko
aldi hotzena izan zen (Pleniglaziar
esaten zaio, eta Alpeetako sekuentziako
Würm izotzaldiaren III. eta IV. estadioak
hartzen ditu). Zenbait epelaldi izan baziren
ere, aroaren amaiera arte ez zen klima
erabat epeldu, Holozeno eta Epipaleolitosaldien hasiera izan zen arte K.a. IX.. ilaldia inguruan.
Bizilekuen kokaera eta bizileku motak: arkeologia aztarnategi nagusiak
Goi Paleolitos aroan izan ziren hotzaldiek
bi motako eraginak izan zituzten giza
taldeetan. Batetik, itsas maila gaur egun
baino 120 metro beherago egotera heldu
zen garai hartan; Muskiz eta Miarritze arteko
kostaldea, esaterako, lau-hamar kilometro
zabalagoa zen. Bestetik, garaierak gaur
egun duen eragin bera zuenez gero (zenbat
eta garaiago orduan eta hotzago), taldehaiek nahiago zituzten, “oro har”, behe lurrak
bizilekuak egiteko. Dena dela, ez zen
beti hala izaten; Araban eta, batez ere, Nafarroan
aurkitu diren Goi Paleolitos aroko
zenbait aztarnategiren arabera (aro horretako
aztarnategi batzuk gaur egungo 900
metroko garaieran daude), ez da gauza segurua
garaiera behin betiko faktorea denik.
Euskal Herriko Goi Paleolitoseko aztarnategiak
ehunen bat dira guztira, han-hemen
sakabanatuak: Bizkaia, Gipuzkoa eta
Ipar Euskal Herrian hogeita bostna aztarnategi,
eta hamar bat Nafarroaren (gehienak)
eta Arabaren artean. Dena dela,
aztarnategi horiek guztiek ez dute garrantzi
bera, ez bildu diren tresnei dagokionez
ezta estratigrafiari dagokionez ere; horrez
gainera, aztarnategi horietako hogeiren bati
dagokionez, ezin baiezta daiteke Goi Paleolitos
arokoak direnik.
Bi arrazoirengatik aurkitu dira aztarnategiak
han-hemen sakabanaturik: indusketa
lanen erritmoa eta arauak batetik, eta
landare dentsitatea bestetik. Karst eremuetan,
esaterako, haitzulo eta harpeetan egin
dira batez ere indusketak, eta hainbat aztarnategi
aurkitu dira horietan. Izan ere, baldintza
egokiak izaten dira inguru horietan
arkeologia aztarnak gordetzeko (kare harrizko
eremuak izaten dira eta babesean
egoten dira), aterpe termikoaren lana egiten
baitute (leku itxiak izaten dira, eta hezetasun
maila handikoak). Hala ere, hainbat
indusketa egin dira Lapurdin, Nafarroa Beherean
edo Gipuzkoako eta Bizkaiko gaur
egungo kostaldean karst erlieberik ez dagoen
eremuetan, eta horietan ere garai hartako
hainbat bizileku aurkitu dira aire zabalean,
haitzuloetako bizilekuak baino hondatuagoaknoski; hezurrezko tresnagintzaren
aztarnarik, ordea, ez da aurkitu. Dena
dela, arkeologia aztarnategien kokagunea
aztertzean kontuan hartu behar da ziur asko
kostaldeko aztarnategi asko urpean gelditu
zirela Pleistozenoaren amaieran itsas mailak
gora egin ondoren (Flandriar itsas-goratzea).
Bizilekuaren kokagunea aukeratzeko
garaian, goratasunaz gainera beste hainbat
faktore hartu ziren kontuan. Arestian aipatu
bezala haitzuloetako bizilekuak zituzten gustukoen
Goi Paleolitos aroko gizakiek. Haitzuloen
artean, bestalde, nahiago izaten ziren
sarrera handiko sarguneak, lehorrak, hegoaldera
edo hego-ekialdera begira, ikuspen
handikoak eta gune estrategikoetan kokatuak
animalien joan-etorria menderatzeko
(kontuan hartu behar da garai hartako gizakien
elikaduran garrantzi handikoa zela ehiza)
edo beharrezko lehengaiak eskura edukitzeko
(suharri azaleratzeak, esaterako).
Bestalde, haitzuloaren inguruko biotopo
nagusiaren araberakoa izaten zen ehiza.
Bizitzeko lekuak aukeratzeko garaian
hainbat parametro hartzen ziren kontuan,
giza taldeak gaur egungo giro eta eguraldi
baldintzak baino baldintza gogorragoetan
bizirik iraun zezan: bizilekuaren bizigarritasuna
batetik, eta beharrezko zituzten gaiak
hurbil izatea bestetik. Garai hartako nomaden
ekonomia urtaroen araberakoa zenez
gero, bizilekuaren inguruan zein baliabide
ekoitz zitekeen hartzen zen kontuan: lehengaiak
eskuratu, barazkiak bildu, ehiza,
arrantza edo itsaskiak, besteak beste. Euskal
Herrian, esaterako, Ekain (Gipuzkoa)
aztarnategiko Magdalen aldiko aztarnak dira
ekonomia mota horren erakusgarri.Ignacio Barandiaranek Euskal Herriko
Goi Paleolitos aroko aztarnategi nagusiak
zortzi taldetan banatu zituen 1980an, eta
horietako batzuk, gainera, beste hainbat
taldetan bana daitezke: Bizkaiko Mendebala
(Enkartazioak batez ere); Ibaizabal-Deba
ibaien goi arroak; Bizkaiko eta Gipuzkoako
kostaldea; Ataun-Arakil; Aturri Behea eta
Lapurdiko kostaldea; Arballako basoa (Zuberoa).
Aztarnategi multzo horien artean
bizileku gehien dituen ingurua Gipuzkoako
eta Bizkaiko kostaldea da; bertan zenbait
ibairen behe arroak daude Goi Paleolitos
aroko aztarna ugari dituztenak (Gernika,
Lea-Artibai, Deba, Urola, Oria, Urumea eta
Oiartzun).
Atal hau ez bada ere arkeologia aztarnategien
azterketa zehatza egiteko leku
egokiena, ezin aipatu gabe utzi zenbait
maila oso interesgarri, horietxek baitira, hain
zuzen, euskal Goi Paleolitos aroko geruza
segida ezaugarriak. Goi Paleolitos aroko
hiru aldietako aztarnategiak ondoko mapan
agertzen dira.
Iparraldeko aztarnategi nagusiak hauek
dira: Isturitz (Nafarroa Beherea), Gatzarria
(Zuberoa) eta Azkonzilo (Nafarroa Beherea).
Isturitzen garrantzi handikoa da maila
segida, Goi Paleolitosaren hasieratik Magdalen
aroa artekoa; bertan, aztarna ugari
dago (azagai isturiztarrak eta hagaxka apainduak),
eta horietako batzuek Europako historiaurreko
zenbait garaitako fosil ezaugarritzat
hartzen dira. Gatzarriako Goi Paleolitos
aroko geruzak aroaren lehen herenari
dagozkio. Azkonzilon, aldiz, Solutré aldiko
maila segida garrantzitsua aurkitu da duela
gutxi egindako indusketetan. Iparraldean,
aipagarriak dira, bestalde, Lapurdiko kostaldean
eta Aturri, Errobi eta Urdazuri ibaietako
erdi-behe arroetan dauden Paleolitos
aroko gaien azaleratzeak.
Gipuzkoan aztarnategi ugari dago euskal
Goi Paleolitos aroaren ikerketan garrantzi
handia izan dutenak. Aitzbitarte IV. aztarnategia
izan zen Gipuzkoan induskatu
zen lehen aztarnategia. Aztarnategi honetan
Solutré eta Magdalen aldiko gizakiak bizi
izan ziren, batez ere. Aitzbitarte III.an egin
berri diren ikerketetan Magdalen, Solutré eta
Gravette aldiko aztarnak aurkitu dira. Urola
ibaiaren arroan Ekain haitzuloa (Magdalen
aldian erabilia, batez ere), Erralla (Magdalen
aldikoa hau ere) eta Amalda (Gravette
eta Solutré aldikoa) aztarnategiak dira
nabarmenenak. Gipuzkoako Goi Paleolitos
aroko hirugarren gunea Deba ibaiaren
arroan dago: Goi arroan Lezetxiki eta Labeko
Koma daude, biak Chatelperron eta
Gravette aldikoak; behe arroan, berriz, Urtiaga,
Ermitia edo Langatxo, besteak beste,
Magdalen aldiko bizileku izan zirenak batez
ere, eta Ermitiako Solutré aldiko maila
aberatsak dituztenak aurretik.Nafarroako Goi Paleolitos aroaren azterketak
azken bi hamarraldietan egin dira
gehienbat, baina Nafarroaren iparraldea
besterik ez da aztertu. Aztarnategi nagusiak
hauek dira: Berroberria (Magdalen aldikoa),
Alkerdi (Gravette aldikoa), Abauntz (Magdalen
eta Solutré aldikoak), Portugain (Magdalen
aldikoa), Hego Mugarduia (Gravette
aldikoa) eta Koskobilo (erabat hondatua;
Aurignac, Gravette, Solutré eta Magdalen aldietako
arkeologia mailak zeuden ziur asko
bertan).
Araban Goi Paleolitos aroko aztarna
gutxi aurkitu dira, eta aurkitutakoak egoera
txarrean gainera: Arrillor haitzuloko Magdalen
aldiko aztarna erabat hondatua; Mairulegorretako
karst egituretako zenbait aztarna,
zein garaitakoak diren ezin jakin daitekela;
aire zabalean aurkitutako hainbat
aztarna Goi Paleolitos aroko aldiren batekoak.
Bizkaiko indusketa kopuruak behera
egin du azken urteetan. Aztarnategi aipagarrienak
Bolinkoba (Gravette, Solutré, eta
Magdalen aldiko aztarnekin) eta Santimamiñe
(aurrekoaren arkeologia maila berak
dituena) dira. Garrantzi gutxiagokoen edo
ikertzen ari direnen artean aipagarriak dira:
Polvorín (Aurignac aldikoa), Antoliña (Magdalen,
Solutré eta Gravette aldikoa), Atxurra
(Solutré eta Magdalen aldikoa), Lumentxa,
Atxeta, Silibranka eta Laminak II. (Magdalen
aldikoak, guztiak). Aipagarriak dira,
bestalde, Kurtziako kostaldean, Sukarrietatik
Plentzia arteko kostaldeko zatiko hainbat
bizilekutan ikus daitezkeen arkeologia materialen
azaleratzeak.
Tresnen bilakaera eta teknologia aldaketa
Gaur egun, aztarna gutxi batzuk besterik
ez daude Goi Paleolitos aroko gizakiei
buruzkoak: harrien eta zenbait materia organikoen
aztarnak besterik ez (hezurrak,
adarrak eta soinberen maskorrak, eta egur
ikaztuaren aztarnak). Erabiltzen zituzten
gainerako tresnak eta armak ezezagunak
dira. Hortaz, kulturaren eta jokaeraren inguruko
hainbat eta hainbat alderdien azterketarako
mugak handiak dira guztiz.
Garai hartatik gaur egunera iritsi diren
tresna geheinak harrizkoak dira. Goi Paleolitosean
izugarrizko bizkortzea izan zuten
aurreko aroetan erabiltzen ziren tresnagintza
teknikek. Bizkortze hori eragin zuten
gertakarien multzoari leptolitizazio prozesua
(edo tresnei hosto itxura emateko joera)
esaten zaio: harri xafla edo mikroxaflazko
tresnak nagusitu ziren (aurreko aroetakoak
baino luzeagoak, estuagoak eta arinagoak,xafla motakoak), eta era askotako harrizko
tresnak sortu ziren hari eskerrak. Harrizko
tresneria arindu eta txikiagotu egin zen, oro
har. Beraz, tresnak gero eta ugariagoak eta
hobeak ziren, eta ondorioz egokiagoak zituzten
betekizunetarako. Moustier aldian
erabiltzen ziren tresnez gainera (karrakailuak
eta ebakigailu horzdunak, eta gutxiago,
gutxi landutako ertzak edo bi aldekoak),
karrakak, gubilak, zulatzaileak edo bizkardun
muturrak, erabiltzen ziren, besteak
beste, Goi Paleolitos aroan.
Hezurrezko tresnagintzak aurrerabide
handia egin zuen Goi Paleolitos aroan, Magdalen
aldian batez ere. Gai organiko ugari
erabiltzen hasi ziren (ez bakarrik hezurra)
tresnak eta objektu apaingarriak egiteko; gai
horien artean aipagarri dira, izan zuten garrantziagatik,
zerbidoen adarrak. Gai inorganikoz
landutako apaingarriak ere aurkitu
dira, hezurrezko tresnak egiteko erabiltzen
ziren teknikekin eginak. Arte mugikorra esaten
zaion arte motako aztarnak ere badira.
Paleolitos aroko bizilekuen antzinatasuna
aztertzeko prozedura absolutuez gainera
(karbono 14 eta beste batzuk), baliabide
tipologikoak erabiltzen dira gehienbat.
Goi Paleolitoseko aldi bakoitzeko harrizko
eta hezurrezko tresna sail bat izaten da garai
horren adierazgarri, geologian “fosil zuzendari”
kontzeptua erabiltzen den moduan.
Châtelperrongo punta, esaterako, Châtelperron
aldiaren adierazgarri izan ohi da, sardexkadun
azagaiak lehen Aurignac aldiarenak,
Noaillesko zulakaitza edo Gravetteko
punta Gravette aldiarenak, ertz laueko
harrizko tresnak Solutré aldiarenak eta azagaiak,
hagaxkak eta, batez ere, arrankaziak
Magdalen aldiko faseenak, hurrenez hurren.Dena dela, salbuespenen bat edo beste
eginda, aldiaren adierazgarri horiek ez dira
behin betikotzat hartu behar, izan ere, egiaztatu
ahal izan da tresna asmatu zenetik arkeologia
zerrendatik desagertzen den arteko
denbora tartea luzeagoa izaten dela
ezaugarritzen bide duten aldia bera baino.
Gizakiaren eragina ingurunean
Goi Paleolitos aroan espezializazioa
gero eta handiagoa zen gizakien zenbait
jardueratan, harrapatzaile ziren aldetik batez
ere. Dena dela, prozesu hori testuinguru
zabalean hartu behar da kontuan, hau
da, historiaurreko taldeak bizirik irauten
ahalegintzen ziren eta izadiko baliabideak
eskuratzeko zuten ahalmenaren mende zeuden
erabat. Ehiza, arrantza, itsaskiak harrapatzea,
barazkiak biltzea (fruituak, sustraiak,
azalak, hostoak, belarra, abarrak), ura gordetzea,
harrizko eta hezurrezko lehengaiez
hornitzea, eta antzeko jarduerez gainera,
lehengai horiek jateko prestatzea, bizilekuak
egokitzea, tresnak lantzea, eta abar egin
behar izaten zuten garai hartako gizakiek.
Giza talde horien jardueren espezializazioa
Goi Paleolitos aroan bizkorra izan
zen oso. Bestalde, ez da gauza segurua aldaketa
tekniko eta ekonomiko horietara
izadiak berak baldintza ekologiko gogorren
bidez bultzatu ote zituen; seguruagoa dirudi,
dena dela, aztarnategien ingurua ustiatzeko
moduaz gero eta ezagupide gehiago
zituztela esatea.Goi Paleolitoseko ehiztari-biltzaile taldeen
espezializazioak zenbait emaitza izan
zituen; atal honetan adibide batzuk aipatuko
dira. Harrizko tresnagintzari dagokionez,
suharra ez beste lehengaiak gero eta
gutxiago erabiltzen ziren (kuartzita, kuartzoa,
hareharria, karearria, burdin harria,
erupzio harria); gai horiek, dena dela, Erdi
Paleolitos aroan garrantzizko gaiak ziren
tresnagintzan. Ustiaketa mota berriak sortzeak
eta ustiaketarako eremuak mugatzeak
kultura desberdinak eta tresnagintza tradizio
berriak ekarri zituen ondorioz.
Zeharo aldatu zen hezurrezko tresnagintza
(harrizkoa baino askoz gehiago); tresna
mota berriak agertu ziren, eta mota bakoitzak
bere funtzioa zuen (nahiz eta ez dakigun
zehazki zertarako erabiltzen zituzten).
Espezializazio hori nabarmena izan zen
apodunen ehizaren alorrean. Goi Paleolitos
aroko lehen garaietan aldian adiko ehiza
egiten zen, hau da, ehizatuko zen animalia
mota, adina edo sexua ez zen aurretik
hautatzen: bobido handia (bisontea/
uroa), oreina (elur oreina Ipar Euskal Herrian),
zaldia, sarrioa, ahuntza eta beste
hainbat animalia mota era anarkikoan harrapatzen
ziren Aurignac edo Gravette aldietako
mailetan. Solutré aldian eta Magdalen
aldian erabat aldatu zen, ordea,
egoera hori: oro har, Goi Paleolitos aroko
azken aldiko mailetako aztarnen bi herenak
animalia mota bakar bati dagozkio eta
inguruko biotopoaren araberakoak dira
(elur oreina Ipar Euskal Herrian; Hego Euskal
Herrian, aztarnategiaren topografia erregularra
denetan oreina eta harkaiztsuetan
basahuntza/sarrioa). Bestalde, aldi horietan
animaliaren sexua edo adina ere kontuan
hartzen zirela ikusi ahal izan da (Ekaingo
aztarnategian egindako azterketa arkeozoologikoek,
esaterako, hala adierazten dute).
Dena dela, ehizarako estrategia aldaketa
horrek ez zuen segur aski inguruaren
gaineko presio ekologikoa handitu; izan
ere, ustez, inguru bakoitzean ugarien ziren
animalia motak ehizatzean oinarritzen zen
estrategia hura. Zenbait animalia motaren
desagertzea ingurugiroaren aldaketei dagokiela
onartzen da eta ez haien gainean egindako
presio ekonomikoaren ondorioz. Itsas
soinbera mota askorekin, ordea, ez zen hala
gertatu; kostaldeko giza taldeek horrenbeste
harrapatu bide zituzten ezen soinberen
maskorrak gero eta txikiagoak baitziren
Magdalen aldian.
Aurkitu diren aztarna arkeologikoen
ezaugarriek, ordea, muga handiak dituzte
gai honen inguruko interpretazioa egin ahal
izateko. Landareak, dirudienez, garrantzi
handikoak ziren talde haien elikaduran.
Dena dela, barazki horien aztarnak ongi
gorde ez direnez gero, ez dago datu zehatzik
Euskal Herrian Paleolitos aroan zenbat
landareki hartzen zen jakiteko.
Kultura ereduak
Goi Paleolitos aroko giza taldeen kultura
jokabideak ezin dira zehaztu arestian
aipatu diren arazo berarengatik, kontserbazio
arazoengatik alegia. Denborak ez ditu
errespetatzen, oro har, egurrezko edo harri
bigunezko aztarnak, eta are gutxiago garai
hartako taldeek izan zituzten kulturaren
alderdi aldakorragoak (hizkuntzak, ohiturak,
errituak, pentsamendua, mitoak, estetika
edo musika). Kulturaren alderdi horiek,
bestalde, behin eta berriz agertu dira Goi
Paleolitos aroaz geroztiko giza talde guztietan.
Kultura jokaeretan mendez mende
irauten duen tresna edo egitura bat erabiltzen
denean bakarrik eduki daiteke jokaera
horiek ezagutzeko aukera. Gaur egun
gizarte “primitibo” deituetatik jasotzen diren
zeharkako etnografia lekukoetan oinarritutako
iritziak uste hutsa dira, funts gehiago
edo gutxiagoko usteak.
Hizkuntzari dagokionez, Goi Paleolitoseko
gizakien (Gizaki Modernoak esaten
zaie) hezurren eta ahoko eta faringeko zati
bigunenen itxuraren arabera ondoriozta
daiteke garai hartan ebakera osoko hizkuntza
erabiltzen zutela; dena den, ez da ezagutzen
hizkuntzaren inguruko zehaztasun
gehiagorik. Euskal Herriari dagokionez,
euskararen oinarri historikoak garai hartakoak
direnik esateko ez dago daturik,
zenbait ikerketen arabera, ordea, badirudi
historiaurre girokoa dela euskararen jatorria.
Bada garai hartako giza taldeen kulturaren
inguruko ezaugarri bat gutxi ezagutzen
dena, musika hain zuzen; Isturitzeko
aztarnategian (Gravette aldikoa), esaterako,
hezurrezko txirula txiki batzuk aurkitu dira.
Euskal Herrian ez da aurkitu Goi Paleolitos
aroko ehorzketarik, baina garai
hartako lan artistikoetan oso ondo agertzen
da orduko pentsamenduaren eta estetikaren
unibertsoa. Labarretako artea lan honetako
beste atal batean aztertuko da zehatz
mehatz; atal honetan, beraz, arte mugikorraren
aipamena besterik ez da egingo.
Materia organikozko (hezurrak eta adarrak)
edo inorganikozko (harria, batez ere)
euskarri askeetan lantzen zen arte mota
hori. Euskal Goi Paleolitos aroan gero eta
garrantzi handiagoa izan zuten gauzaki
horietan grabatzen ziren irudi figuratiboek
eta eskematikoek. Aurignac aldian ez zuten
garrantzirik izan ia, baina Erdi eta Goi
Magdalen aldian irudi gehiago eta teknika
hobeaz egin ziren; hala erakusten dute,
esaterako, Isturitzeko aztarnek (Bolinkoba,
Santimamiñe, Urtiaga, Ekain, Torre edo
Arancou-ko aztarnak ere aipagarriak dira,
besteak beste). Oro har, irudi artistikoak
funtzio zehatza duten gauzakietan agertzenbadira ere (hagaxkak, azagaiak, mailuak,
makil zulatuak, etab.), aurkitu dira zenbait
objektu helburu estetikoen arabera eginak
bide direnak.
Aztarna antropofisikoak
Ontzat hartu izan da Europako mendebaleko
Goi Paleolitos aroko gizakiak tipo
modernokoak zirela (lehen Cro-Magnon
esaten zitzaion). Euskal Herrian bildu diren
datuek, ordea, ez diote datu handirik
eransten Erdi Paleolitos = Neanderthal versus
Goi Paleolitos = moderno dikotomiaren
eztabaidari.
Urtiagako D mailako (Magdalen aldi aurreratua)
aztarnen inguruko eztabaida datazio
absolutuen bidez argitu da duela gutxi;
horren arabera Urtiagako garezurraren
aztarnak Kalkolitos arokoak dira, lehen uste
zena baino geroagokoak alegia.
Gatzarriako (Zuberoa) aztarnategiko
Cbci-Cbf mailan (Antzin Aurignac aldia),
giza hagin bat aurkitu da. Beraz, aipatutako
aztarna horien guztien arabera Euskal Herrian
Goi Paleolitos aroko giza aztarna gehienak
Isturitzeko (Nafarroa Beherea) aztarnategian
aurkitu dira. Haitzulo horretan
(E. Passemardek eta R. eta S. de Saint-Périerrek
indusi zuten, hurrenez hurren) ehunen
bat gizaki aztarna topatu dira; aztarna
horiek bederatzi multzotan banatu ohi dira,
kronologikoki aldi desberdinei dagozkienak,
Aurignac aldi tipikoa, Gravette, Solutré
eta Magdalen aldiak hartzen dituztenak.
Aipagarria da, bestalde, giza aztarna
horien artean garezur eta maisalezur kopurua
handiagoa izatea beste hezur luzeagoak
eta giltzadurak baino, azken horiek
baitira ondoen irauten duten giza hezurrak
(dena dela, kopuru desberdintasun horretatik
ezin atera daiteke ondoriorik, izan ere,
indusketetan argi eta garbi gizakien aztarnak
zirenak soilik jaso ziren segur asko).
Isturitzeko aztarnategian aipatzekoa da
bildutako zenbait giza aztarna erabilita daudela.
Duela gutxi egindako azterketa baten
arabera ikusi da gizaki hezur horiei haragi
puskak kendu eta manipulazioak egin zitzaizkiela,
irudiak grabatu, esaterako. Azterketa
horretan bertan bi hipotesi aipatzen
ziren: kanibalismoarena batetik, elikatzeko
edo errituetarako egiten zena, edo ehorzketa
unean gorpuari haragia kentzen zitzaionaren
hipotesia bestetik.
Lezetxikiko III. mailan aurkitutako
Neanderthal motako haginek azterketa
sakona beharko lukete. Izan ere, maila hori
Antzin Aurignac aldiari dagokiola baieztatu
ezkero, arestian aipatutako dikotomia klasikoaren
kontrako aurkikuntza berria izango
genuke esku artean.