Departamento de Cultura y Política Lingüística

Geografia»Historia

Euskal Herriko egungo geografia eraketaren arrazoi historikoak

 

Espazioaren antolaketari buruzko eskola historiografikoak

Espazioaren antolaketari dagokionez eskola historiografiko bait baino gehiago dira, Euskal Herriko lurraldearren azterketan baliagarri izan daitezkeenak. Espazioaren gizarte antolaketa edo espazioaren gizarte egituraketa deituak zenbait unitate sozial jakinetara zuzentzen du bere arreta —oinetxea, herriska edo ahaideak— horiek finkatzen eta zehazten baitute gizarte baten bilakaera berorren une jakinetan, antzinako eta Erdi Aroko gizarte batean batez ere, edota feudalismoaren eraketan bertan.
Lurraldea okupatzea, ustiatzea eta haren kontrola dira bere arteko konbinazioz errealitate objektibatuetatik errealitate hori sortu eta eragin duen gizarte sistema agerian jartzeraino eraman dezaketen hiru arazo edo ikuspegi nagusiak. Eskola horrek abiapuntutzat hartua du ezen gizarte egitura orok baduela bere isla espazioaren antolaketan.
García de Cortazar eta haren dizipuluren bat eskola horretan sar daitezke eta "Organizacion social del espacio: propuestas de reflexion y analisis historico de sus unidades en la España medieval" Studia Historica VI (1988), 195-236 orr., izenekoa da eskola horretako obrarik ezaugarrizkoena. Espazioaren lurralde antolaketa. espazioaren antolaketaren oinarrizko lurralde banakoak aztertzea eta lurralde horietako bakoitzean moldatzen diren aginte politikoak adieraztea hartzen du xedetzat. Gizarte baten eraketaren eta bere lurralde antolaketaren arteko erlazioa islatzea du helburua. Hau da, lurralde antolaketa eta hartatik ezin bereiz daitekeen agintearen jarduna berreraiki nahi dira. Eskola horretako analistak, hala nola Carlos Estepa edo Ignacio Alvarez Borge, zenbait kategoria jakinez baliatzen dira: gozamena, jaurgoa, jaurerriaren jabetzako edo eskumeneko lurra.
Kategoria horien azterketaren bidez, lurralde egituren bilakabideari dagokion logika deskriba daiteke. Hitz batean, lurralde egituretatik aginte egituretara irits daiteke. Espazioaren antolaketa juridikoa. zuzenbidearen historialarien artean oso hedaturik dago joera historiografiko hau. Lopez Mata eta Gonzalo Martinez Diez, esaterako. Zuzenbidearen historialariek zuzenbidearen eta haren erakundeen gertaera hartzen dute oinarri gisa eta espazio eta lurralde egituren eta funtzio juridikoen arteko erlazioa aztertzen dute. Espazioaren dibertsifikatze bat agertzen dute aginpide juridikoa erabiltzen duten subjektuez gain, gogoan harturik ezen subjektuak igarotzen direla baina bai antolakuntzaren eta bai zuzenbidearen errealitateek iraun egiten dutela.

 

Erromatarrak baino lehenagoko leinuen espazio antolaketa

Euskara eledun herriek harturik zuten lurraldea Pirinio erdialdeko eta mendebaleko saihetsetara hedatzen zen, geografia isurialde bietan. Amankomuneko hizkuntzak eta tribu aniztasunak definitzen zuten lurralde hura.
Guztiarekin ere, erromatarrek ez zuten eskualde bereizitzat hartu, ez eta komentu juridikoen antzeko barruti politiko-administratibo bakarrean sartu ere bertako herriak.Dena den, erromatarren aurretik euskaldun tribuek beren Pirinioetako habita-a erreibindikatzen zuten, neolitikotik edo baita antzinagotik ere, Paleolitikotik. Kopuru urrikoak eta historiaren hasieratik kokaleku ezagunekoak izanik ere, gogor egin zieten beretu nahi izan zituzten ondoz ondoko kultura konkistatzaileei. Eta habitat geografikoak zein hizkuntzak ematen zien batasunarekin batera, beren iraupen gogoa ere adierazi zuten garai historiko urrunenetatik, dela auzoekiko elkarrizketan, dela mendetasun politikoan, dela, azkenik, aurkarien kontrako borrokan, antzina bezala.Pirinio mendebaleko tribuen nortasuna moldatzen zuten bestelako ezaugarriak alde batera utzirik oraingoan, hizkuntzaren batasuna eta iraupen gogoa besterik ez ditugu kontuan hartuko hemen. Hala beraz, tribu horiek guztiak beren historian deskribatzeko modurik seguruena eta zentzuzkoena honako hau litzateke: euskaraz hitz egiten zuten guztiak eta, lurralde batean bildurik, talde etniko, kultural eta politiko gisa baturik jarraitzeko gogoa mantentzen zutenak. Horrenbestez, garbi geratzen da trikuharri eta iruinarri bezalako historiaurreko arkeologia hondakinen kokaera geografikoaren eta euskara eledun tribuen geografiaren arteko erlazio estua.Garai historikoetara igaro eta, eman dezagun euskara eledun tribu horien espazioaren antolaketaren berri, greziar eta erromatar iturrien arabera.Estrabon (K.a. 64 - K.o. 24) Geographia izenez ezagutzen den obra eskerga (17 liburuki) moldatu zuen historialari eta geografo greziarra da. Obra horretako deskribapenen parte handi bat iberiar penintsulari dagokio; lurralde horren ezagupen zuzena ez bazuen ere, obra zaharragoak, hala nola Posidoniorena edo Efesoko Artemidororena, kontsultatuz bete zituen informazio hutsuneak.
Estrabonen lanak labur ukitzen du Pirinioetako mendebala, baina deskribapen horretan ez ditu "vasconios" direlakoak ahazten.Greziako eta Erromako iturrien arabera beri ere, bestelako tribu batzuk aurkitzen ditugu, hala nola karistiarrak, barduliarrak, beroiak,cerretanoak, akitaniarrak (tarbelli, iluronenses, convenes, consoranni, ausci, elusates, aturenses, lactorates, vasates) eta ruccones direlakoak.
Autore horiek aipatu herrien geografia, kultura eta are erlijioa ere deskribatzen dituzte.Akitaniarrak. Estrabonek, bere Geografia-n (IV fiburua, 1.1.) Galiaz diharduela, Garona ibaiaren, Pirinioen eta itsasoaren artean kokatzen ditu akitaniarrak. Hark dioenez, akitaniarrak guztiz desberdinak dira, hizkuntzagatik ez ezik itxuragatik ere, eta iberiarren eite handiagoa zutela -dio- galiarrena baino. Iturrietan Akitaniako hogei herri baino gehiago aipatzen dira, denak ilunak eta txikiak, haietariko gehienak Ozeanoaren ertzetan bizi zirenak. Cayo Pliniok, bere alderik, banan-banan Akitanian bizi ziren herriak aipatzen ditu; haien artean, Tarbelli Cuatuorsignani direlakoak, gaurko Lapurdi eta Nafarroa Behereko lurretan eta Sybillates izenekoak Zuberoan. Claudio Ptolomeo ere (K.o. 100-178) Geografia izenburuko obran, II. liburua, VII. atala, Akiraniako herriez eta hiriez mintzo da: Pictones, Samtones, Biruriges, Vibisci, Bituriges Cubi, Tarbelli, Limovici, Carduci, Petrocorii, Nitiobriges, Vasatii, Gabali, Darii, Auscii aipatzen ditu.Dioclecianok administrazioa berrantolatzeari ekin zionean, "Diocesis Hispaniarum" barreneko Galietako prefeturan honako probintzia hauek seinalatu ziren: Biennensis, Narbonensis prima eta secunda, Aquita~ nia prima et secunda, Alpes eta Novem populi. Espazioaren antolaketa hau Galian kokatu ziren erreinu barbaroetan ere mantendu zen. Guri "Novem populi" izenekoaren barruria interesatzen zaigu; bertan, gero, Lapurdum-en (Baiona) egoitza zuen cohors Novempopulana delakoa kokatu zen.Autrigoiak oraingo Kantabriako Burgos probintziako eskualde batzuetan kokaturik zeuden. Ptolomeoren arabera, ezagunago den herri batetik abiaru behar dugu: kantabriarrak.
Izan ere, kantabriarrek ekialdean eta hego-ekialdean autrigoiak zituzten auzo herri, haiekiko mugak Laredo eta Santoñako lurrak, Tirsia mendialdea eta Ason aldeko Ebro ibaia zirela. Hegoaldeko mugak, Amayatik hegoaldera, Brezo mendialdea, Villalva de Guardo, Carrion ibaiaren goi arroa, Almanza eta Cea ibaiko ertzak izango ziren.
Mendebalerik honako muga hauek zituzten: Sellako ibarra, Cangasetik mendebalerako mendiak, Eslako arroa eta, gero, Ceakoa.Autrigoiek hegoaldetik zeltikoak deitzen ziren herriekin egiten zuten muga, beroi direlakoak hego-ekialdean eta turmogodoak hego-mendebalean. Zegokien itsasenzean, Nerva-Nervion ibaiaren bokalean zeuden kokaturik eta haien hirietariko zenbait identifikatu dira: Uxama Barca (Osma de Valdegob(a), Virobesca (Briviesca) eta Deobriga, Puentelarri ondoan.Karistiarrek Arabako lautadatik Bizkaiko itsasertzerainoko eremua zuten berena.Haien hiri batzuk: Suessation, Zuazo edo Armentia omen zena eta Veleia, Iruñarekin identifikatu dena. Araban, ekialdeko muga hiri horien ondotik pasatzen zen eta mendebaletik, kostaldean zehar, Deba ibairaino iristen ziren, oraingo Gipuzkoaren mendebaleneko aldea hegoaldetik iparraldera igarotzen duena.Barduliarren lurraldeak Arabako lautadako sortaldea eta ia Gipuzkoa osoa hartzen zuen. Haren hegoaldeko muga ezin zitekeen Kantabria mendikatetik hegoalderago izan.
Barduliarren bi hiri, Tulonio (Dulantzi) eta Alba (Albeniz), idenrifikatu dira, halako segurtasunez. Ptolomeok, Kostaldeko guneez ari dela, Menosca izenekoa ezartzen du barduliarren lurraldean, non zegoen oraino ez badakigu ere. Haien hegoaldetik berones herri zelta zegoen, egungo Logroñoko probintziaren zati handi bat hartzen zuena.Baskoi deituriko herriak Ebroko konkista eta antolaketaren subjektu aktiboa eta pasiboa dira. Ebroko ibarra Sertoriusen guden gertaleku nagusia izan zen. Calagurris, Osca, Ilerda eta Bilbilis Sertoriusen aldeko hiriak ziren. Nolanahi ere, Ponpeiok jarraitzaile asko zituen Ebroko ibarrean, bereziki rurma Salluitanako zaldunak, haren aita Cneo Ponpeio Estrabonek ICa. 89an sariztatu zituenak.Ponpeiok, halaber, aldeko zituen baskoiak ere (haien artean ezarri zuen neguko egoitza, Pompaelo sortzearekin batera) eta beroien zein autrigoien laguntza izan zuen. Ponpeiorenaurkako gerra hartan (K.a. 82-72), Sertoriusek Zeltiberia galdu zuen eta hil egin zuten Oscan burutu zen konspirazioan.Eskualde honetan gertatu zen ondoko guda gatazka Cesaren eta Ponpeioren artekoa izan zen. K.a. 49an Ponpeiusen gudari taldeak Ilerda-n garaituak izanik, lurraldean eta hirietan Ponpeiok zuen laguntza eta sostenguak Cesaren alde jartzen dira.
Eskualdean bakea ezarririk, ordurako sorturik hiriak hornitu eta hazi egiten dira. Hala, indartu egiten dituzte Craccuris (Graco-k sortua K.a. 179an) eta Pompaelo (Ponpeius-ek K.a.75ean sortua) baskoiak indartzen dituzte; ildo horretatik Celsa-ri kolonia maila eman zitzaion, etab. Harez geroztik, erdialdeko Ebroko ibarretan ez zen gerrarik izan.
Estrabonek lau aldiz aipatzen diiu baskoiak.
Haietako batean Calagurris hiri baskoitzat hartzen du. Tito Liviok "vasconum agrum" bat aipatzen du eta baskoien lurraldea Ebroren eskuin ertzean hedaturik zegoela dio, haren barne Calagurris, Gracurris, Cascantum Alavona eta beste zenbait hiri zirela. Pliniok Cesaraugustako komentu juridikoaren osagai ziren hamaika hiri aipatzen ditu (Ptolomeoren arabera baskoiak zirenak). Hala berean, "vasconum saltus" delakoa eta Oiarso aipatzen ditu eta horren bidez "frogaturik geratzen da Pirinioen eta barduliarrek zuten itsasertzeko eskualdearen arteko lur zerrenda estua baskoiena zela, itsasorako irtenbidea irekia zutelarik". Tazitok, bestalde, Galbak bilduriko baskoien kohorteak aipatzen ditu, Neronen aurkako altxamendua zcla eta. Ptolomeok baskoien hamabost hiri aipatzen ditu.Dokumentazio horren arabera, zehatz daitezke zein diren baskoien mugatzat ematen direnak.Geografia hedadurarik gehien hartzen duten garaian (K.a. I., eta K.o. I. eta II. mendeak), baskoiek egungo Nafarroa eta haren mugaldeko lurrak okupatzen zituzten: Kantauri itsasorainokoa Oiartzun barna; Beheko Errioxa Calahorratik Alfaroraino; Alagoneraino hego-mendebaletik; Aragoiko bost hiriak ekialdetik eta ipar-ekialdetik, Berdúngo Kanalean zehar, Jacaraino.Auzo herrien kontura —barduliarrak, beroiak, sedetanoak, ilergeteak, suessetanoak eta jacetanoak— baskoien heda aldi hori aipatzerakoan, esan beharra dago baskoiek ez zutela inoiz erromatarren aurka gudurik izan, ez eta erromatarren arteko gatazketan zuzenean esku hartu ere. Inperioko gudarosteetan, ordea bai, baskoiek esku izan zuten.Azaldu diren K.o. II. mendeko inskripzio epigrafikoek (Rhin Behe aldea, Britainia, Panonia, Mauritania) garbi frogatzen dute euskaldunek erromatarren gudarostean eskuhartzen zutela. Are gehiago, badakigu Gohors II vasconum civium romanorum izenekoa izan zela, lehendabizi Germanian kokaru zena eta gero Trajanok Britainiaraeraman zuena, eta geroago oraindik Mauritania Tingitanara eraman zutena. Erromatarrekiko lankidetza horren ondorioak, beroien lurraldean bertan nabarmendu ziren. Adibidez, baskoia zen Segia izeneko hiriko biztanleek erromatar hiritartasuna hartu zuten K.a. 89. urtean Ascoli hiria erromatarrek beretzerakoan parte hartu zutelako.Dokumentazioaren arabera, baskoien lurraldeari zegozkien civitates honako hauek ziren: Alantone (Atondo?), Alauona (Alagón), Andelos (Muruzabal de Andión), Aracelus(Araciel?, Huarte-Arakil?), Bitouris (Bidaurreta?), Calagurris (Calahorra), Cara (Santacara), Cascantum (Cascante), Coursonion (baskoien lurraldeko mendebalean, Ega ibaiaren behe ibilguaren eskuineko errzean eta barduliarren eskualdetik hurbil), Ergaouia (Cascantetikhegoaldera, Ptolomeoren arabera), Gracurris (Alfaro), Iaca (Jaca), Humberri, Iturrisa (Aurizberri?), Mouscaria (?), Nemantourista (?), Oiarso (Oiartzun), Pompaelo (Iruñea), Segia (Ejea de los Caballeros, Tarraga (Los Bañales?).

 

Mendiaren eta zelaiaren arteko banaketa espaziala

Euskara eledun tribuen mendeko lurraldearen antolaketari dagokionez, zenbait puntu esanguratsu seinalatu beharko dira: ager eta saltus direlakoak adibidez.Laboreak, mahatsa eta oliba mediterranear produktuak egiten ziren sailek osatzen zuten geografia eremuari ager zeritzan. Tito Liviok, XCI, 18, ager vasconum aipatzen du. Hala deitzen zen lurralde horretan hiri baskoiak, beroiak, akitaniarrak, eta autrigoi eta barduliarretariko zenbait. Herri guneei dagokienez, horien artean sartzen dira:Calagurris bezalako hiri neurri ertainekoak, 5-10 hektarea ingurukoak; txikiagoak, hala nola Andelos, Cara, Cascantum, Gracurris, Pompaelo, eta are laborantza gune txikiagoak ere, azkeneko hauek Ebroren ibaiadar nagusien ertzetan (Ega, Arga, Aragon, Cidacos ezkcrretik, Alhama, Queiles eta Huecha eskuinetik), eta orobat Errobi eta Gave ibaietako ertzetan.Ager horrek ezaugarri bereziak dituzten zenbait eskualde hartzen ditu: Pirinio aurrekoa, bitarteko eskualdea, Ebroko kokalekuak eta meseta aldeko kokalekuak.1) Pirinio aurrekoak hiru arro edo azpieskualde hartzen ditu: Berdungo Kanala, Argako ibarra eta Arakilgoa. Berungo Kanala Jacatik Irunberri eta Zangozaraino iristen da. Jacatik Pompaelorako erromatar bidetik hurbil zeuden kokalekuak hartzen ditu bere baitan: Artieda, Bailo, Esco, Gordiin, Loarre, Mianos, Nocito, Santa Maria, Sigties, Sos, Tiermas, Aibar, Leire, Ledea, Irunberri, Rocaforte, Zangoza. Halaber, Argako ibarra hartzen du Iruñeko ingurunean, -ain bukaera duten zenbait jaberen funtsak eta zenbait herrigune —Arre, Etxauri, Ezkaba, Oteitza, Sanriguren, Atarrabia barne. Eta azkenik, Arakil ibarrera hedatzen da, Aralar eta Urbasa-Andia mendialdeen artean, Astorgatik Bordelerako erromatar galtzadara irteten diren herrigune batzurekin eta Aracilus eta Alantone egoitzekin.2) Ager delakoak, oraingo honetan "ager vasconum" deituak erdialdeko eskualdea hartzen du, Santo Domingo, La Peña, Izko, Alaiz eta Erreniega mendikateetatik hegoaldera.
Hau da, hiru ibaietako erdiko ibarrak hartzen ditu: Aragon (Zarrakaztelu, Eslaba, Galipentzu, Erriberri, Pitillas, Santacara) Arga (Andion, Oteitza) eta Ega (Arellano, Arronitz eta Villatuerta). Gainera, Los Bañales, Sadaba, Castilliscar, Sofuentes eta Cinco Villas.3) Ager vasconum hau, halaber, Ebroko kokalekuetara eta haren ibaiadarren ahoetara hedatzen da. Zehazki hitz eginez, honako hauek hartzen ditu: Calagurris, Gracurris, Cascantum, Biana, Calahorra inguruko laborantza vilak, Fitero, Cintruenigo, Corella, Alfaro, Monteagudo, Ablitas, Cascante, Urzante, Murchante, Tutera, Castejon eta Ramaleteko erromatar villak, Buñuel eta Corteseko funts-villak eta Zaragoza aldeko eskualdea, Gallur eta Uteborekin.4) Meseta eta zelaietako kokalekuak. Arabako goiordokia eta Gaztela Zahareko lurrak ere, euskara eledun tribuek gehiengoa osatzen zuten ager geografiko horretan sartu ziren, bai eta Santanderreko badiatik Baionako Landetaraino doan mendikateko ipar haranak ere. Halaber, Ager horren barne zeuden Akitaniako lurralde lauak Garona ibaitik hegoaldera, eta baita Loira ibaitik hegoaldera ere. Aturrik, Garonak eta horien ibaiadarrek ebakitako ordoki behere eta lau horiek ipar Pirinioetako ager delakoa osatzen dute.Saltus izenekoa. Jacatik Iruñeraino lihoakeen irudizko lerro batetik iparraldera dagoen Pirinioetako lurralde menditsua da. Orobat, Arabako mugaraino iristen da eta bi adarretan banatzen da; hegoaldekoak Andia, Urbasa, Lokiz mendialdeak, Iturrietako mendiak, Pancorbo mendialdea eta Llana eta Oña mendialdea hartzen ditu eta Kantabriako Mendialdetik itzultzen da; eta iparraldeko adarrakAralar, Urkilla, Elgea, Gorbeiako Mazizoa, Salbada mcndialdea eta La Peña mendiak hartzen ditu bere baitan.Pliniok jadanik ezagutzen zuen Saltus-a, bere Historia Naturalean (IV, 110) "saltus vasconum" delakoa aipatzen baitzuen. Pirinioez hegoaldean, Saltus horrek zeharkako haran sail bat hartzen du, Somportetik Oiartzuna eta iparraldean Novempopulaniatik Zuberoaraino. Haran horiek, hasieratik beretik, azienda, zuzenbide eta politika mikrokosmos batzuk dira eta Pirinioez iparraldeko haran simetrikoekin komunikazio errazagoak eta harreman gehiago zituzten isurialde bereko beste haranekin baino, horietatik mendialde garaiak bereizten baitzituen.
Halaber, lehen aipaturiko Araba, Bizkaia eta Burgosko lurraldeetako mendialde horien arteko haran saila ere saltus haren barne zegoen.Lurralde menditsu horretan Brontze Aroko kultura tradizioko jende taldeak bizi ziren. Trikuharri monumentu megalitikoen eskualdea da, hain zuzen ere, hori. Lur menditsu horiek inbasioak bertatik igarotzea jasan behar izan zuten, baina ez dute haien inolako euskarririk beretu, ez jende aldetik ez kultura aldetik.Haien ekonomia baliabide nagusia abeltzaintza da. Beren antzinako balioak gorde zituzten, hala ohituretan nola hizkuntzari dagokionean. Saltus hark aldatu gabe iraun zuen Erromaren historian zehar eta hizkuntzaren zein kulturaren aldedk euskara eledun tribuentzat euskarri balioa zuen, eskualde horretan beren errorik antzinakoenak aurkitzen zituztela, bai eta babeslekua ere jazarpen uneetan.

 

Espazioaren eta habitat-en lurralde antolaketa

Lehen buruan, erromatarren eta haien aurreko populazio guneek irauten dute. Euskara eledun tribuen barrutian, erromatarrek beren kokalekuak ezartzeak ez dakar herrigune berrien eraikitzerik gehienetan.
Erromatarrek lehengo populazio guneez baliatu ziren beren kokalekuetarako, bertakoen hiriak ez ezik antzinako eta are historiaurreko kokalekuak ere.Egungo tokietan kokaturik zeudela aski frogatua duten Arabako civitates batzuetan, arkeologia indusketek aztarnategi bikoitza eman dezakete inguru hurbilean, hala nola Burdin Aroko castro bat eta erromatar aztarnategi bat, geroago erromatarrek uzten dutena, castro delakoan jendeak bizitzen jarraitzen duela Erdi Aroan ere. Zenbait kasutan hori garbi dagoela ematen du: Tullonium, Suestario, Deobriga, Uxama Barca, Veleia.Baina hori ez da Arabako lurraldeari soilik dagokion gauza, berdin gertatzen baita Burgosko autrigoien artean eta civitates-tzatderrigor hartu behar ez diren beste zenbait aztarnategitan ere.Bizkaian, halaber, erromatarrak kokatzen diren tokietan facies arkeologiko bikoitza agertzen da, nahiz eta Brontze Aroko asentamenduen nagusitasuna garbia den.Nafarroan jarraitasun hirukoitza ager daiteke (Brontzea-Burdina-Erromatarra), berriro ere Erromako garaietan agertzen diren gune batzuen ondoan (Aracil, Irunberri, Andi6n, Mosquera, Urzante, Murtxante, Tutera, Abiitas, Zentroniko, Korella, Castejon, Soto de Ramalete, Arguedas, Alesbes, Funes, Falces, Melida, Torrecilla, Ledea, Xabier, Zangoza, Eslaba, etab., gehienak villa baten ondoan).Ager-eko biztanleek Erromako ekarpenak, toponimia, erlijio eta hizkuntza barne, erasten dizkiete aurreko kultura hondarrei, I. Burdineko halstat-iarrei eta II. Burdineko zeltiberiarrei. Ekarpen horiek K.a. I. mendean ohartzen hasten dira; K.o. I. etaII. mendeetan akulturazioa iristen da eta III. mendetik aurrera haien eragina apaltzen hasten da, kanpoko erasoak, kristautasunaren sarrera eta bagauden mugimenduak direla eta.Kultura beheratze horrek zenbait hiri suntsitu zituen, hala nola Bitouris, Courconium, Ergaonia, Iturrisa, Tarrega edo Nemantourista; beste zenbaitek, artean, harresiz hornitu beharra dute ingurunearen aurrean defendatu ahal izateko, hala nola Pompaelo edo Calagurris.

 

Espazioaren zuzenbide antolaketa

Erromatar espazioaren antolamendu juridikoa probintzia eta comentu juridikoen banaketan nabarmentzen da.Baskoiak eta gainerako euskara eledun tribuak Erromako zuzenbide administrazioaren zirkulu zabalago baten barne kokaturik zeuden. Lurraldea militarren indarrez hartu eta menderatu ondoren, Erromak zuzenbide antolaketari ekin zion probintzia lege bat ezarriz (Lex Provintiae). Lege horrek lurraldea gobernatzen duen magistratuaren ahalmenak xedatzen ditu, bai eta lurraldearen "status" legala eta dagokien hirien antolamendua ere. Penintsulak hainbat probintzia banaketa izan zuen. K.a. 197an euskara eledun tribu guztiak Hispania Citerior delakoaren barne zeuden. Geroago, K.a 27an edo 13an, probintzia horri Hispania Citerior Tarraconensis izena eman zioten, hiriburua Tarraco (Tarragona) zuelako.Behe Inperioan probintziaren gaineko beste erakunde administratibo-juridiko batzuk eratu zituzten. Antolaketa horren arabera, Tarraconense probintzia Diocesis Hispaniarum delakoan sartu zuten (penintsulako iberiar lurraldeekin, Balear uharteekin eta Ipar Afrikako zenbait eskualdeekin batera); Diocesis hori Galietako Prefeturaren barne aurkitzen zen, Mendebaleko Erromako Inperioan.Justizia administrazioari begira, erromatar probintziak komentu juridiko izeneko barrutietan banaturik zeuden. Justizia administrazioa gobernarien eta haien legatuen esku zegoen; legatu horiek, aldez aurretik ezarritako hiri eta datetan bildu ohi ziren era ofizialean. Barruti edo komentu juridiko bateko biztanleak komentu hartako hiriburura joan behar zuten; modu horretara, probintziaren eta hiriaren arteko barrutia zen komentua. Horrenbestez, komentuak izaera jurisdikzionaleko barrutiak izan ziren eta aldian-aldian haietako hiriburuetara gobernaria joaten zen justizia ematearren.Aldi berean finantza barrutiak ziren, haietan zergak kobratzen baitziren. Halaber, funtzio militarrak zituzten gudariak erreklutatzen baitziren haietan. Erlijiozko xedeak ere bazituzten, beraietan bai Inperio guztian indarrean zeuden erritoak (bertute eta jainko ohoragarrienak, enperadoreen jenioa eta numena, batez ere bizirik zegoen enperadorearenak, divi zirelakoak, Erromako hiria eta domus Augusta) eta bai probintzia eta komentu bakoitzeko kultu berezia. Kultu berezi horiek batzar ekitaldiak ziren, jendeen arteko kohesioaren bermatzaile eta oligarkiek gizartcaren baitan ohorea bil zezaten balio zutenak.Komentu juridikoen banaketa III. mendearen amaieran desagertu bide zen, Dioclecianoren erreforma probintzialak haren mugak eta xedeak aldarazi baitzituen. Nolanahi ere, komentuetako hiriburek bertako jendearengandik probintziako hiriburuak baino hurbilago izaten jarraitu zuten; halatan, komentuko hiriburuak izateak halako administrazio deszentralizazio baterako bide eman zuen, zeren gune horietara joan behar baitzuten probintziakoek beren arazo juridiko eta ekonomikoei irtenbide emateko edota enperadoreari gur egiteko.Komentu juridikoetako edo probintzietako hiriburuak sortu ziren eta haietara garapen historiko desberdineko herriak eta tribuak biltzen ziren; beraietan enpedaroreari gur egiten zioten elkarrekin, justizia egiten zen bitartean.Antzinako komentu juridikoek nortasun bereziko esparru geografikoak izan ziren azkenik, herri osoak hartzen zituzten etnia bereizkuntzarik egin gabe. Komentu juridikoaren ideia III. mendean desagertu bazen ere, lurraldeetako errealitateak iraun egingo du, beren nortasuna probintzien barne gorde zutela are VI. mendean berean eta bisigodoen kontzilioetan ere.Komentuen arteko mugak eta xedarriak ematea erraza ez bada ere, baskoiak Caesaraugustako komentu juridikoaren barne zeudela jakina da, baina euskara eledun gainerako herriak, hala nola barduliarrak, karistiarrak eta autrigoiak, Cluniakokomentu juridikoaren mende izan ziren.
Tribu bakoitzak bere komentu juridikoan zuen garrantzi desberdina eta komentuaren beraren bilakabide historikoa direla bide, Cluniako barrutiko euskara eledun tribuek nortasuna galdu zuten (baina ez hizkuntza) Erromako Inperioa erori eta bisigodoen agintaldian egon ziren garaian; bitartean, Cesaraugustako komentu juridikoaren etorkizunak, Tolosako erresumaren eragin esparruan V. mendean eta VI. mendeko Akitanian, eta baskoiek komentuaren barne zuten pisu demografikoa handiagoak, baskoien tribuaren iraupena bideratu zuten VIII. mende arte.Erromako lurralde administraziorako errejimentaren erakundea zen Cesaraugustako komentu juridikoak hainbat herri biltzen zuen: carpetanoak, zeltiberiarrak, beroiak, edetanoak, baskoiak eta ilergeteak
Erromako lurralde administraziorako errejimentaren erakundea zen Cesaraugustako komentu juridikoak hainbat herri biltzen zuen: carpetanoak, zeltiberiarrak, beroiak, edetanoak, baskoiak eta ilergeteak.
Ptolomeok aipatzen diruen hiri guztiak, ordea, ez dagozkie herri horiei.Erromako administrazioak, komentu bakoitzeko eskualdeak banatzerakoan, aski enpirikoki jokatu zuen, herri berdintsuak bilduz, baina baita funtsezkoa den ikuspegi politiko eta estragetigikoak gidaturik.Pliniok ez ditu baskoiak aipatzen Cluniako komentuari dagokionean; onartu behar da, beraz, Cesaraugustako komentuan zeudela oso-osorik, eta, hortaz, itsas bazterrerako irtenbidea zuela Oiarso aldetik.Izan crc, Cesaraugustako komentuan sartzen diren herriak kontuan harturik, gure ustetan egiantzekoenak diruditen mugak honako hauek ziratekeen: Iparraldetik, Pirinio lerroa; Ekialdeko muga Noguera y Pallaresa ibaitik jaitsiko zen Segrerekin elkartu arte eta ibai horren azken ibilguko ibarra hartuko zukeen. Mugak, gero, zeharkatuko zuen Matarrana aldean eta, ibai horren bideari jarraituz, Cartagoko komentuarekiko muga egingo zuen. Alfambra eta Guadalaviar ibaiak mugen barne geratuko ziren; ondoren, mugalerroa Guadiela ibairen sorbururatno makurtu eta ibai horren ondoan jarraituko zuen Tajon isuri arte. Tajotik Jarama ibaiaren ahora; handik Manzanaresetik Guadarramara eta handik, Somosierra, Pela, Ayll6n, Altos de Brahona eta Sierra de la Mata delakoetan zehar, Henares ibaiaren ibilgura eta Jalonen sorburura. Ibai horren ibarretik muga Almantes, La Virgen, Moncayo eta Madero mendietan barna luzatuko zen. Azkenik, Cameros eta Demanda mendietatik, Tiron ibaia hartuko zucn; Ebro zeharkatu eta, Cantabria, Urbasa, Aralar mendietatik jarraituko zuen, Urumeara iristeko, eta harckin batera Kantauri itsasoraino.
Komentuko mugak, hein handi batean, erromatarrarren aurretik bertan kokaturik zeuden erromatarren aurreko herriei dagozkie, eta orobat berezko muga geografikoei ere.Komentuaren barne, besteak beste, baskoiei dagokienez badira civitates, bai erromatar hiritarrak (Calagurris Nasica) eta latindar hiritarrak (Cascantum) dituzten populi mota desberdinak, bai civitates foederata (Tarracense) bai civitates estipendaria (Andelos) direlakoak.Bere aldetik, Cluniako komentua, Plinioren arabera (111,18), Hispania Citerior izenekoaren zazpi komentu juridikoetariko osagai bat zen. Cluniako komentukoak dira, Carmen Garda Merinoren arabera, bai kantauriarrak, barduliarrak, karistiarrak, autrigoiak, turmogoak, pelendones, arevacoak eta vacceoak ere. Cayo Plinio Segundoren arabera (III, 26), "Varduliarrek 14 herri ekartzen dizkiote Cluniako komentuari, haietarik alabanensiak besterik ez ditut aipatuko".Komentu horren ekialdeko mugak Cesaraugustako komentutik bereizten zuen; ipar-hego norantzan Urumea eta Oiartzun ibaien banalerrotik Aralar, Andia eta Urbasako euskal lurraldeak igarotzen zituen; ondoren, Egako ibarra, Sonsierra eta Kantabriako gailurrak eta Tirón ibaia jarraitzen zituen; gero, Oca, San Lorenzo, La Demanda, Picos de Urbión, Siena Cebollcra eta Moncayoko gailurretan zehar ibili ondoren, Guadarramako mendialdean amaitzen zen.
Lerro horren iparrak eta erdialdeak barduliarren eta baskoien arteko bereizketa markatzen zuten, eta autrigoien, turmogoen eta pelendoneen, alde batetik, eta beroien arteko muga ere bai; hegoaldean, mendietako banalerroak ageri ziren.Cluniako komentu juridikoan, saltus eta ager eskualdeen arteko berezko banaketa agerikoa da, hots, Iparraldeko eta Hegoaldeko herrien artean, mendiko eta mesetako biztanleen artean. Iparraldean, hein batean kultura pobre eta hezigabeko iragana zuten herri menditarrak zeuden, oso modu berezian erromanizatuak; haietarik ziren kantabriarrak, autrigoiak, karistiarrak eta barduliarrak,bertan kokatu zirenean elkarren arteko ahaidetasun lokarriak izango zituztenak eta Caro Barojak "cantaber" antroponimoaren bidez aipatzen eta batzen dituenak.
Hegoaldeko herriak nekazaritzan aberastuz eta garatuz zihoazen eta zeltiberiar tradizioko hiri kultura ere bazuten: vacceoak eta arevacoak.
Bien arteko egoera zen pelendonena.Banaketa hura ahulduz joan zen Inperioa zabaldu ahala eta erromanizazioa eboluzionatuz zihoan neurrian, baina interesgarria da bi eskualdeen arteko desberdintasunak nabarmendu ahal izateko. Hau da, administrazio, politika eta zuzenbide alorretan Cluniako komentuak berarekin dakarren batsunaren barne ere, herri horien artean dagoen aldeak garbi adierazten du baldintza ftsikoek eta kultura tradizioak duten garrantzia, horiek baitira ekonomian, antolaketan, kulturan eta baita giza taldeen egituran eta jokabide demografikoan eskuhartzen duten faktoreak" (García Merino, 37. or.).Ondorio gisa honako galdera hau egín dezakegu: Zergatik banatu zituen Erromak hizkuntza bereko herriak, hala baitziren baskoiak, barduliarrak, karisuarrak eta autrigoiak, ez bada Erromako Inperioarentzat hizkuntzaren irizpidea ez zelako erabakigarria, eta bai ordea ekonomia garapen handiagoa edo txikiagoa eta mendetasun handiago edo txikiagokoa izatearena? Ez da beharrezko, Caro Barojak egiten duen bezala, autrigoiak, karistiarrak eta barduliarrak etnia gisa kantabriarretatik bananduak zirelako hipotesia ateratzea. Koherenteago da, ordea, esatea ezen garapena, kokaera eta batez ere Erromarekiko adiskidetasuna eta elkarlana izan zirela herri bi horien bereizkuntza bi komentu berezitan: lagunak eta federatuak, Cesaraugustako komentuan; hezigabeak eta "deditio" delakoaren mendekoak, Cluniako komentuan. Ez ote zituen bada Erromak bere probintzien artean berezi, batetik, baketuak eta senatore probintziak eta hezikaitzak edo inperialak bestetik?

 

Euskara eledun herrien espazioaren lurralde antolaketa bisigodoen eta merovingiarren garaietan

 

Barbaroen erasoak eta Bagauda baskoialu

V. mendetik VIH.era bitartean, herri barbaroek jotako erasoen fenomenoak eragin zuzena izan zuen euskara mintzoko piriniar herriak kokaturik zeuden lurraldean. Horrenbestez, alano, suebo, bisigodo, britoi eta vandalo herrien mugimendua, Europan zehar egin zuten ibileran, sumatu zen euskaldun herriek kontrolatzen zituzten piriniar lurraldeetan.
Hasteko, Akitaniako eta Novempopulaniako ager hura harrapakatu eta sakailatu zuten; gero Pirinioakzeharkatu zituzten Orreagatik eta penintsulan sartu ziren.Geroxeago, 4l4an, Valia buruzagiak Honoriorekin sinaturiko foedus-a zela medio, Aquitania Secundan kokaera egonkorra lortu zuten bisigodoek, eta hospitalitas romana beren probetxurako baliatu zuten, eta hala godoen tertziak hasi eta Tolosan beren hiriburua ezarri zuten. Eurikoren erresuma bisigodoaren handitasuna Mendebaleko Erromako Inperioaren azken aldiarekin bat gertatu zen. Euriko, errege konkistatzaile lehiatsu hark Pirinio aldeko euskara eledun tribuak setiatu zituen, bai Aquitania Prima aldean bai Tarraconenseko lurraldean non, zegoeneko penintsulan sarturik, Ebroren goi ibarra eta erdialdekoa beretu zituen.Baskoien Bagaudak Hispaniako Bagaudaren barne aztertu beharrekoak dira (sueboen hedapenarekin zerikusia dute, Idacioren kronikaren arabera), baina Galiako Bagaudarekin erlazionaturik aztertu behar dira orobat.Hispaniako Bagauden bost gertakari nagusiak ondoko hauek dira:441. urtea: Asturio izeneko erromatar dukeak eta milizia maisuak bagauden hilketa egiten du. "Bacaude Tarracenses" deitzen dituzte.443. urtea: Asturioren sehia zen Merobaudes gudarosceko buruzagia Araceli-n nagusitzen da. Araceli izeneko hiri honi hainbat kokaleku eman izan zaizkio. Horietako baten arabera Huarte Arakil litzateke eta Astorgatik Bordelerainoko erromatar galtzadarekin zerikusia izango zuen. Beste batzuentzat berriz, Ebroko ibarrean zegoen eta Corella ondoko Araciel izango litzateke.449. urtea: Basilio, bagauda baskoien buruzagiak Tarazona hiriaren aurkako erasoa jotzen du eta tropa federatuekin zein Inperioaren zerbitzuko mertzenari barbaroekin borrokatzen da; tropa horiek hiri zaharreko goiko elizan sarturik zeuden. Eraso hartan Leon apezpikua hil zen.449. urtea: Bagauda baskoiek, Basilio buruzagiaren agintaritzapean, Rekhiariorekin bat egiten dute. Errege suebo hori Tolosatik zetorren Teodoriko I.a aitaginarreba bisitatzetik; baskoiekin batera Zaragoza suntsitzen dute, Lerida hartzen dute eta preso asko harturik, elkarren artean banatzen dituzte.454. urtea: Federiko, Teodoro H.aren anaia den printze bisigodoa bagauden atzetik joaten da eta haietako asko hiltzen ditu, "ex auctoritate romana" diharduela.Geroago, San Isidorok Froya izeneko buruzagi baten mendean probintzia tarraconense delakoa txikitzen zuten baskoiak aipatzen ditu, VII. mendean, Suincila edo Recesvintoren garraian. Baskoi horiek, azkenean, Zaragoza ere setiatzera iritsi ziren, Tajon apezpikuak deskribatzen duenez; hori zela eta, Ebroko hiri horrek egun larriak bizi behar izan zituen.
Zein izan litezke bagauden mugimendu horren arrazoiak? Hainbat iritzi dago historialarien artean:
1.- Ager hartan funtsak eta latifundioak sortzeak salcus-eko eremua inguratzen du eta lurraren jabetza lortzeko borrokatuko den gizarte mugimenduaren sorburua izango da (Vigil, Barbero, Thonpson, Blazquez).
2.- Baskoien eskualde edo nazio izaerako mugimendua, erromanizazioak galaritzako lurralde propioaren bila. Sueboen antzera jokatuko zuten, haiek beren errege Rekhiariorekin nazioaren eredua eta guda laguntza eman zieten (Sanchez Albornoz).
3.- Tesi instituzionalistak, tesi sozialak ez bezala, latifundio handiak zituzten beste probintziak ere bazirela azaltzen du, baina ez bagauden moduko ekintzarik. Tesi horren arabera, barbaroen inbasioak, bisigodoen jarduerak, aginte inperialaren porrotak baskoien artean barbaroenganako mesfidantza eragin zuten, eca baldintza historikoek bultzaturiko berezko kemenak berpiztu zituen (Orlandis, Sayas).
4.- Tarraconenseko eta Galiako hegoaldeko eta ekialdeko bagauden ekintzak bat datoz bai kronologian arabera eta bai haien agerpenei dagokienez ere; horrek gizarte altxamenduaren aldeko mugimendu bakar bat izan zela esateko bide ematen du, halako konformismo nazional eza izan zela eta Pirinioez bi aldeetako baskoiekin zerikusi zuzena duen mugimendu militar bat izan zela (R. Collins).
Azalpen historiografikoa edozein delarik ere, V. mendean baskoiak sumindu egin zituzten gertakari batzuk gertatu ziren
Haietariko batzuk aipatuko ditugu: bandaloek, sueboek eta alanoek 409. urtean bertatik igarotzean lurraldea mendean hartu izana; Calahorra, Tarazona eta Iruñea bezalako "ager"-eko hirien aurkako erasoa, hartatik denak, Iruñea izan ezik, suspertu zirelarik; 41 ln mugako gudari taldeak kentzea; ager-saltus-en arteko harremanen aldaketa, abelzaintzaren soberakin gutxiago biltzeko ahalmenarekin; merkatuaren urritzea eta lur landuen murizketa.Urritasun egoera horren aurrean, saltuseko biztanleek ikusi zuten irtenbide bakarra harrapaketa edo bagauda izan zen, ager-en, Ebro aldeko zelaietan eta Pirinioez iparraldean beren presentzia ziurtatu nahiz.

 

Bisigodoen eta merovingiarren artean

V. mendetik VIII.era bitarte hartzen duen aldi honetako gertakaririk esanguratsuena erromatarren denboran mendebaleko Pirinioetan nagusi zen tribuen eta espazioen banaketa hura lausotu izana da.Lehen buruan, euskara eledun tribuak, hala nola beroiak, barduliarrak, karistiarrak eta autrigoiak, izendatzeko modu berezia eta propioa galtzen da. Idacioren kronikan kontatzen denez, esaterako, heruloek arma arinez hornituriko 400 gizon lehorreratu zituzten 456an Lugoko itsasertzean; olde handitan bertakoek ihes egitera behartzen dituzte eta heruloek, beren lurretarako itzulian "krudeltasun handiz suntsitu zituzten Kantabriako eta Barduliako itsas aldeko lurrak".Guztiarekin ere eta barduliarrak aipatzen dituen aparteko esaldi batzuk gorabehera, bisigodoen eta merovingiarren dokumentazioan baskoiak azaltzen dira soilik. Eta etnonimoak desagertuz doazen neurrian, baskoien izena erromatar dokumentazioan azaltzen ez ziren eremuetara zabaltzen da, baskoiek bakarrik protagonismoa beretu balute bezala, hizkuntzaren aldetik ahaide ziren gainerako herrien oinordekoak balira bezala. Hots, erromatarrek erabili zituzten etnia izen desberdin haiek izen bakarra eman dute, ez etniari doakiona, hizkuntzari doakiona baizik. Izendapen bakar horrek, alabaina, ez dakar berez tibu desberdinen etnia zein gizarte maila berdintzea.Vasconia horietako batek, kontinente aldekoak, aurre egin zien Tolosako errege bisigodoei —Teodoriko II.a, Euriko eta AlarikoII.a—; ondoren, penintsula aldekoak beste errege bisigodoen aurka egingo zuen —Leovigildo, Recadero, Gundemaro, Sisebuto, Suintila, Chindasvinto, Recesvinto, Wamba eta don Rodrigo-—. Penintsulako baskoiak crromatarren kolaborarzaile izatctik bisigodoen aurkako bilakatu ziren. Zer aldatu zen harremanetan baskoiek hala jokatzeko? Nolako indar militarra zuten bisigodoen erasoak behin eta berriro gelditu ahal izateko? Penintsulako Euskal Herrian, baskoien erasoek data zehatzak dituzte: 441 - 454, baskoiek Calahorra, erdi aldeko Ebro eta Leridako antzinako mugen inguruan dihardute; 456-458, Teodoriko II.ak baskoiak aliatu zituen Rekhiario errege sueboaren aurka erreakzionatzen du; 470, Eurikok Ebroko erdi aldea hartzen du; bisigodoak sarzen dira eta Ebroko erdi aldea beretzen dute Garonako erdi aldea galdu eta; 497, Burdunelo altxatzen da Ebroko lurretan; eta horrelako beste asko 71 ln don Rodrigoganaino iritsi arte.Zalantzarik gabe, baskoi haiek militarki eraturik zeuden, gune politiko bat zuten eta helburu jakin batzuk zituzten lurraldeari dagokionez. Burujabeak ote ziren? Merovingiarren indarra ote zuten babesle gibel aldetik?
Izan ere, gizarte, kultura eta gerra kontuei dagokienez, muga bat ezarri zen Arabako lurretan baskoien eta bisigodoen artean, Victoriaco izeneko gotorleku batekin eta ekialderago zegoen Oligitum izeneko hiriarekin.
Muga hura limes batean zehar luzatuko zen eta harcn defentsa guneak honako hauek izan zitezkecn: Saldariam (Saldaña), Mabe (Mave), Amaiam (Amaya), Aucam(Oca), Velegiam Alabensum (Iruña), Mirandam (Miranda de Ebro), Redendecam (Revedenga), Victoriaco, Carbonariam (Cardonara), Abeicam (Abalos), Brunes (Briones), Cinisarim (Cenicero), Alsanco, Arakil Iruñea, Oligitum.
Arabako ermitau guneak, bisigodoen aldizkako gudari taldea eta Toledoren mende zegoen, aldizka haia ez bazen ere, Iruñeko apezpiku barrutia muga horren barne sartu beharko lirateke. Muga horren barnetik sortzen dira Ebroko erdi aldera egiten diren baskoien espedizioak. Muga horren gainetik, merovingiarren gizarte eta arte eragin garbia azaltzen da Aldaietan, Iruñean eta Buzagan. Merovingiarren agintaritzarekiko politikazko mendetasuna ote? Iruñeko apezpikuak Toledoko kontzilioetan azaltzen ez direnean Akitaniako elizara eta kontzilioetara hurbiltzen direlako da?Baina ez baskoien izendapen unibertsal horrek, ez bisigodoen edo merovingiarren akulturazioak, ez dituzte euskara eledun herri horien egoera politikoari buruzko dudak eta zalantzak garbitzen. Egia da Aldaietan (Nanclares de Gamboa, Araba) eta Buzagan (Elorz, Nafarroa) aurkitutako arkeologia hondakinetan eta Iruñeko nekropolisean Pirinioez iparraldeko testuinguru kulturalak aurkitzen direla. Pirinioez hegoaldean aurkitu diren testuinguru kultural horiek, frantses arkeologoen arabera "facies franca" delakoaren hain desberdina den "facies aquitana" deritzan eredua errepikatzen dute eta iparraldeko zein hegoaldeko baskoi guztien kultura ingurunea batzen dute. Izan ere, nekropolis horietan armaz beteriko tresneria pertsonalak aurkitzen dira, nekropoli bisigodoetan edo hispanobisigodoetan ez bezala, gudarako aizkora multzo handiak Pirinioez iparraldeko testu inguru batera hurbitzen gaitu. Guasconia:Hemen, merovingiarren garaian, Klodoveorengandik Pipinoren erregetzaraino, Akitaniaren egoera zein zen jakitea da arazo nagusia. Zer eginkizun izan zuen Akitaniak Klotario I.aren erregealdian eta "regnum Francorum" hartan?Baskoiek akitaniarren aurrean zuten kultura eta erlijio mendetasunak ez du mendetasun potitikoari zegokiona argitzen. Bestela, nola azal daitezke merovingiarrek iparraldeko baskoien aurka jotako erasoak? Txildeberto I.a eta Klotario 54lean akitaniarrei nagusitzen zaizkie, Pirinioa Orreagatik igaro eta Iruñea hartzen dute eta gero Zaragozako Teudis-en aurka jotzen dute.
581ean, elkar aditurik eta aldi berean, Txilperiko La iparraldetik eta Bladastes dukea Leovigildorekin batera hegoaldetik, Victoriaco setiatzen saiatzen dira, herri hori Venancio Fortunato garaikideak dioenez burujabea zelarik. 602an, Teodoriko Il.ak eta Teoberto Il.ak Guaskonia hartzen dute eta Genial izeneko dukea ezartzen diete; duke hau Kantabriaraino ere iristen da bere gudariekin.Baskoiek nobleen eta Eauzeko apezpikuaren babesarekin, Akitaniako Cariberto frankoaren aurko erasoa jotzen dute 632 urtean, Dagoberto I.aren garaian. Geroago Ebroin, Klotario III.a eregearen mende zegoen Neustriako jauregiko etxezainak Felix dukea izendatu zuen 658 eta 673 artean baskoiak kontrolatzearren, baskoien mendeko geografia Loiraraino iristen zenean.Ez historialariek ez kronikagileek zehazten dituzte Fredegario-ren mende zegoen eta gero Sisebutok bereskuratu zuen Kantabria haren mugak. Nondik dator merovingiarrek Kantabriako mendiak beren eragin politikoaren pean zerela adierazteko joera hura? Noizkoa da Gallia Commata zeritzan eta gero Hondarribiko artzapez barruti txikia izendatuko zen lurralde horren Baionako apezpiku barrutiarekiko medetasuna? Noiztik hedatu zen Baionako apezpiku barrutia Nafarroako mendebaleko haranetara?M. Rouche-ren arabera, Felix printzearekin, Neustriako Ebroino etxezainaren pean, hegoaldeko lurralde guztien batasuna agertzen da, akitaniarrak eta baskoiak bame. Felixen ondorengoa, Lupo printzeak independentzia erdietsiko du bai merovingiarren eta bai Wamba-ren bisigodoen aurka (671-672) borrokatuz.721ean, Luporen ondorengo izan zen Eudon dukearen garaian, bai Neustriak bai Austrasiak haren independentzia aitortu behar izan zioten, eta rex titulua ezagutu.
Urte berean, Eudon dukea Al-Samh ibn Malik-i nagusitzen zaio Tolosa ondoan. Baskonia-Akitaniako dukerriaren nortasun historikoa gero eta garbiago agertuko da. Akitaniarrek, Erromako Inperioaren erorialdiaren aurretik ere, ezagutzen zuten Tolosako erresumaren burujabetasuna zen berriro pizten zena, frankoen herri barbaro federatu gabeak denbora batez lurraldea beren mende hartu ondoren. 73 ln, Karlos Martelen eta Eudonen arteko gatazkak gertatzen dira. 732an Karlos Martel nagusitzen zaie musulmanei Poitiers aldean.Horrenbestez, akitaniar-baskoien burujabetasunaren gainbehera 731. urtean abiatuko da eta gero eta azkarragoa izango da ondoko erregealdietan Karlomagno iritsi arte. 742an, Hunaldo I.a izeneko akitaniarren buruzagia Karloman eta Pipino, Karlos Martelen semeen aurka altxatzen da.
769an, Lupus dux Wasconum karolingiarren aurka borrokatzen da. Orreagako gudua, 778an, Karlomagnokakitaniar-baskoien lurraldearen kontrola lortzearren egiten dituen ahaleginen atal bat besterik ez da; izan ere, Karlomagnok marka frankoak ezarri nahi zituen penintsulan, bat Ebroren ezkerrko ertzean Zaragozarik Bartzelonarainokoa eta bestea Oviedotik Santiago de Compostelarainokoa.

 

Espazio baskoiaren gizarte antolaketa VIII-XIL mende bitartean: baskoiak, euskaldunak eta nafarrak

Nork edo zerk bereizten ditu baskoiak gainerako herrietatik Erroma aurreko garaian eta erromatarren garaian? Zergatik bereizten dituzte erromatarrek baskoiak hizkuntza bereko gainerako tribuetatik, batzuk Zaragozako komentu juridikoan ezarriz eta beste batzuk Cluniakoan? Arabiarrak sartu ondoren eta mendebaleko Pirinio aldean hainbat lurralde agertu ondoren, hala nola Gallia Commata, Bizkaia, Aiala, Araba, Orduña, Iruñea, Deio, La Berrueza, etab., bi hitz azaltzen dira: euskaldunak (baskoak) eta nafarrak gizartearen ikuspegitik bereizteko, gauza amankomun asko dituztelarik, ekonomia, hizkunrza eta zuzenbidea, besteak beste. Orduan sortzen diren hitz bi horiek ezinbesteko erreferentzia izango dira mende askotan.Argi asko deskribatzen da XI. mendeko Codex Calixrinus delakoan: "Gero, Garaziko mendatetik hurbil, euskaldunen lurra dator, itsasertzean, iparralderantz Baionako hiria duela. Eskualde honetan basa hizkuntza bat dute, basoz baterik dago, lurralde menditsua da, ez du ez ogirik ez ardorik ez inolako jakirik, sagarra, sagardoa eta esnea salbu. Basa jendea da lurralde honetako jendea, bizi den lurraldea basa eta malkorra den bezalaxe. Aurpegiak eta basak dituzte, eta hizkuntza ere basa hizkuntza, aurpegia bezala.Oraindik ere Euskaldunen lurraldetik irten gabe, oso mendi garai baterik igarotzen da Santiago Bidea, Garaziko mendatetik, hantxe baita Espainiarako atea. Zortzi miliako aldapa du gora, eta beste horrenbeste behera: hainbesteraino da garaia, non esango balitzateke zerua ukitu behar dela. Hura igotzen duenak uste du zerua ukitu behar duela bere eskuaz. Gailurretik Britainiako itsasoa eta mendebalekoa ageri dira, eta hiru lurralderen mugak: Gaztela, Aragoi eta Frantzia.Orreagako haran hau igarorik nafarren lurraldea dator, ogiz, ardoz, esnez eta aberez aberatsa. Nafarrak eta euskaldunak antzekoak dira janariei dagokienez, baina euskaldunak zuriagok dira aupegiz nafarrak baino. Ikusten denez gaizki azten dira, jan eta edan ere halaxe egiten baitute, gaizki, nafarraren etxean ohitura baita familia osoak, hala nagusiak nola morroiak, andreak nola neskameak, denek bertza beretik jateko, eta ez da inolako koilararik, eskua baizik, eta txarro beretik edaten ere dute guztiek. Haiei entzunez, esango litzateke zakurren zaunka dela, halakoxe basatia baita haien mintzaira. Herri basa dira, ohituraz eta izaeraz beste guztien desberdina, gaiztakeriaren zulo, kolorez beltz, gaiztagin, jende makurra... eta gure frantses herriaren arerio amorraru. Diru mehar baten saria aski du nafarrak edo euskaldunak frantsesa ahal bezala hiltzeko. Eskualde batzuetan, hala ere,Bizkaian eta Araban adibidez, berotzen ari diren bitartean beren lotsariak erakusten dizkiote elkarri, gizonak emakumezkoari eta emakumezkoak gizonezkoari. Nafarrek abereekin ere izaten dituzte, gainera, sexu harremanak...
Guduan, aldiz, ausartzat hartuak dira, asaltorako bulartsuak, hamarrenak ordaintzen zintzoak, aldarerako eskaintzatan eskuzabalak. Nafarrak, elizara doan bakoitzeko, ogia, ardoa, garia eskaintzen dizkio Jainkoari.
Horrexegatik nafarra non verus gisa hartzen da, egiazkoa ez dena, egiazko ieinutik jaio ez dena, sasikoa Lurralde horren ondoren, Oka mendiak igarota, Burgos aldera, Espainiako lurraldeak datoz, Gaztela eta Campos" (Codex Calistinus. VII. kap).
Hain epe luzeko (hogei mende gutxienez) desberdintasun horiei buruz gogoeta egingo duen historialariak, etnia eta hizkuntzaren aldetik hain hurbil diren herri horiek desberdintzen dituzten egiturak antzematen saiatu beharko du, herri horiek modu desberdinez antolatu eta antolatzen baitira.
Azalpena geografian eta elkarbizitza antolatzeko moduetan aurkitzen da.

 

Geografia azalpen historiko bezala

Geografia, paisajea, lehorreko edo itsasoko espazioa espazio gizatarrua da, gizonek beren pertzepzio, ekintza eta jokabideen bidez moldatua. Geograflak eta paisajeak beren historia dute, gizonaren mende egotetik eta gizonak erabiliak izatetik ateratzen dena. Geograña batean bizi diren gizonak, halako eran moldatzen ditu izadiak non itsasoaren gisa hezikaitzak, mendien antzera basa eta uzkurrak gertatzen diren. Jadanik ez dago geografia birjinik. Geografia guztiak paisajeak dira. Araberan, Pirinioetan ez dago herri ibiltaririk baizik eta herri egonkorrak, natura batean errotuak.Geografb onak izadia paisaje bihurtu duen herriaren historia jakin beharra du. Historialari onak deskribatzen duen herriaren lehorreko eta itsasoko espazioaren ikerketari zabaldu beharra du. Historialari onak ondo irekiak izan behar ditu begi biak, bara espazioari eta bestea denborari. Problema historikoak espazioan zabaldurik, denboran kartograflaturik planteatu behar ditu historialariak.
Norbanako bakoitzaren izaerak, herri baten izpirituak zerikusi handia dute izadiarekin, paisajearekin, lurzoruarekin, landareekin, animaliekin, janariarekin, edariarekin.
Izadiak produktuak ematen ditu, animaliak sortzen ditu, jarduera errazten edo zailtzen du, jokamolde jakinak eragiten ditu. Geografiak kulrura ezaugarriak barreiatzen ditu, garraiobideak erraztu edo zaildu egiten ditu, eraikuntzarako gaiak ekartzen ditu, elikatzeko azturak moldatzen ditu, etxe eta herrien habitata bideratzen du, eta are ekonomia politikoan eta gizartearen antolakuntzan esku hartzen du. Norberaren banakotasuna, herri baten nortasuna bezala, zein bere aldetiko kausa askoren gurutzamendu aski egonkorraren ondorio dira. Sail horietako asko mundu naturaletik eta paisajetik datoz eta habitata, eskualdea, lurraldea eta are giza caldearen idiosinkrasia dute ondorio.Erromatar antzinatean baskoiak antzeko hizkuntza eta eskubidea zuten gainerako herrietatik bereizi zituzten kausa sail horietako asko izadiaren eta paisajearen baitan ezarri beharrekoak dira. Erromatarren garaian historia egiten duten baskoiak agerekoak dira (salcus vasconum delakoa bazela ezaguna bazen ere). Lurralde berri baten bila barreiatzen direnean, erdi aldeko Ebrora jotzen dute, ager-eko iurretan. Dena den, Cluniako komentu juridikoan sartzen diren gainerako tribuak saltus-ekoak ziren.Erdi Aroko euskaldunen eta nafarren arteko desberdintasunak, hain zuzen ere, izadiari eta klimari dagozkien ezaugarrietan dautza.
Hala, Santiagorako Erromesen Gidak dakarrenez, euskaldunen eta nafarren arteko ezaugarri bereizgarriak funtsean izadiaren eta paisajearen ondoriozko konnotazioak dira.Geografiaren eta historiaren arteko erlazio historiko-espazial horiek Vidal la Blanche, Albert Demangeon edo Jean Brunhesengandik onarturik daude, Annales eskolak onetsi aurretik. Ez da nahikoa historia geografia baten barne egitea; beharrezkoa da, halaber, izadiak giza bizitzaren aurrerapenean eta herri bakoitzaren eraketan duen eragina kontuan hartzea.

 

Politika elkarbizitza antolatzeko modu bezala

Erromatarren garaian mendebaleko Pirinioetako herriak bizi ziren izadiaz eta paisajeaz gainera, baskoiak erromatarren lagun eta haiekin federatua zegoen herria zela esan beharra dago. Gainerako tribuak -beroiak, barduliarrak, karistiarrak eta autrigoiak-, aldiz, kantabriar gerra borrokatu ondoren erromatarren mende eroriak zirenen taldean sartzen ziren. Elkarbizitza antolatzeko molde desberdinaren ondoriozko bi jarrera politiko ziren, modu horretara ager-eko zabala eta saltus-eko meharra agertzen zirela. Bescalde, antzinako Iruñeko erresumako biztanleak Ebroko Banu Qasi-tarrekin ahaidetu ziren eta tolerantzia eta elkarbizitza lokarriak ezarri zituzten Islamera bihurturiko herriekin; bitartean Arabako eta Bizkaiko lurretan bizi ziren herriak adore handiz borrokatzen ziren arabiarren aurka eta ez zuten egin nahi izan Alaren gurtzaileekin bake edo itunik. Batzuk elkarbizitza ezartzeko lur zabalak bilatzen zituzten. Besteak beren mendietan itxi ziren, gaztelarrek beretu eta konkistatu zituzten arte.Geroago, Erdi Aroko amaierako historian, baita Aro Modernoan ere, nafarrek luzera onartu egin zituzten bertan dinastia arrotzak, eta are aurrera atera zituzten beren politika nortasunaren hondarrak, historian zehar egin zituzten hitzarmen anitzetan, dela Albako dukearen gudarosteak erresuma konkistatu ondoren, dela lehen gerra karlista galdu ondoren, Francorekiko pultsuaren ondoren edo demokrazia garaian Nafarrak itunduriko legea sinatzerakoan. Bere lurraldea kontinentera zabaltzen zen Nafarroa Beheretik edo Champagne-ko lurretara hedatzen zen.Itsasoaren eta mendien artean itxitako euskal herrien jarrera zera izan da, auzo herriekin elkar lanean jardutea beren nortasuna errespetatzen zenean, edo heriotzeraino eta sarraskiraino borrokatzea bere askatasunak murriztuta ikusten zituenean. Saltus-eko paisajeak eta gero eta urriagoko itsasoak elkarbizitzarako beste politika molderik bilatzea galarazten zioten.Baskoiak, baskoak eta nafarrak ez dira historian zehar ustekabean iraun duten izenak, baizik eta izadi eca paisaje desberdinak islatzen dituzte eta, ondorioz, bi jite fisiologiko eta psikologiko, elkarbizitza ulertzeko bi politika molde desberdin markatzen dituzte.

 

Baskoien espazioaren lurralde eta zuzenbide antolaketa VIII-XII. mende bitartean

Erroma aurreko eta erromatarren garaiko tribu desberdinen banaketa espaziala, baskoiei dagokien izendapen bakarraren barne geratu zen V. mendetik VIII.era. Baina mende horretatik aurrera, antzinako tribuak berriro islatzen dituzten "lur" berriak agertzen dira. Tribu oinarri horien gainean, baina aldaturik, Erdi Aroa egituratzen den lurralde ugariak sortuko dira.L. Musset-ek deskribatzen dituen barbaroen inbasioen bigarren boladan, nabarmentzekoak dira normandoen presioa Kantauri aldean eta arabiarren bultzada Ebro aldetik, esanguratsuak direlako baskoiek kontrolaturiko lurraldea mugatzerakoan.Aurreko mendeetako baskoien mundu trinkoa, arabiarrak sartu eta mugako elementuekin jo ondoren nabarmendu egingo da eta osagai zituen herriak edo lur desberdinak agertuko dira.Bizkaia, Gipuzkoa eta Akitaniako kostaldea, 400. urte arte populaturik agertzen zena, erabat hustu egiten dela ematen du data horretatik aurrera.Germaniarren inbasioek eta normandoen harrapaketa saioek kostaldeko herriguneetako antolaketa galarazi eta are biztanleriaren ihesa ere eragiten dute,Baina hori ezin daiteke baskoi herri guztien truke jarduerara zabaldu; izan ere, hainbat gertakarik -merovingiarrekiko harremanak bisigodoen garaietan, Astorgatik Bordelerako galtzadaren iraupena, merovingiarrek Kantabria mendean izatea, Gipuzkoako lurraldea Gallia commata deitzea, Alkuinoren gorteak Asruriasko lehen erregeen gortera egiten dituzten bidaiak, etab.— Pirinioz bi aldeen arteko erlazio biziak begiztatzeko bide ematen dute.Erdi Aroko eremu baskoian hainbat espazio desberdintze aurkitzen ditugu. Hona hemen horien zerrenda:

 

Lurrak

Arabiarrek kontrolatzen ez duten biztaleria bizi den gune espazialak dira eta goi mendietako geografia lekuneak, herriguneak eta are lurralde autonomoak besarkatzen dituzte.
Geroago, biztanle gune horrek esanahi politikoa hartuko du eta jaurerri, konderri edo erresuma moldea izan dezake.lnbasoreen aurkako erresistentzia guneak dira, berezko eskualdeetan ezarririk daudenak.
Gune horren politika antolamendua populus, patria izenda daiteke, baina beti ere barne antolaketa eta nolabaiteko nortasun geopolitikoa duen komunitateaz izendatzen du."Eo tempore populantur Asturias, Primorias, Liuma, Transmiera, Subporta, Carrantia, Bardulia, qui nunc vocitatur Castella, eta pars maritimam et Gallecie, Alabamque, Bizcai, Alaone et Urdunia a suis reperitur esse possessas sicut Pampilonia, Degius es atque Berroza". (BRAH 100 (1952) 616).Kronika horretan aipatzen dira jadanik lehen lurrak, Asturiasko erreinuko mugakide zirenak, baskoien eremu barnekoak batzuk eta kanpokoak besteak. Hauek dira: Karrantza, Sopuerta, Bizkaia, Alaon, Urduña, Araba, Galia Commata, Berrueza, Deierri, Iruñea.Millan santuaren golde zerga famatuetan, XIII. mendean, Bizkaia eta Gipuzkoako lurrek bazituzten muga jakinak:"De rivo de Galharraga usque in flumen Deva, id est tota Vizcaya, et de ipsa Deva usque ad Sanctum Sebastianum d'Ernani, id est tota Ipuzcoa".Bukatzeko, esan daiteke baskoi lurrak barne arrazoiek sortuak izan zitezkeela, geografia, etnia edo hizkuntza loturek alegia, edota kanpoko arrazoiek sortuak, hau da, legezko mugak ezarpenak, jendeztatze aginduengatik, edota konderri baten ezarpenak.
Lehenengo baskoi lur batzuei buruz, hala nola Iruñea, Deierri, Berrueza, Urduña, Aiara, Bizkaia, edo Arabari buruz, ezer ez dakigu, ez haien sorreraz, ez geografiaz, ez nolakotasunaz; aspaldi sortuak direla besterik ez, ez dago bestelako daturik.

 

Ibarrak

Ibar kontzeptua ez da geografikoa hutshutsik (ibai baten arroa edo mendi arteko zelaia), aitzitik, kontzeptu horrek herri eta lur sail bat adierazten du, biztanleak sakabanaturik bizi zirena; biztanle horiek euskalki bera erabiltzen zuten, ondasun higiezin berak, intereseta eginkizun berak zituzten, gizarte harreman jakin bat zuten, eta orobat ere egitura politikoa, erkidego edo ibarreko junta gisa antolatua (Goiaz edo Itziar, Erronkari edo Zaraitzu, batzuk aipatzearren).Baskoiak bizi ziren Pirinio aurreko lur guztiak ibarretan zeuden egituratuak eta sailkatuak, bai Pirinioen iparraldean bai hegoaldean, Jacetaniako lurretatik hasita Enkartazioetaraino, Gaskoina, Gipuzkoa edo Durangaidea barne.Lurren azpisailkapenetan, J. Zabalok dioenez, bereziki interesgarriak dira Erronkari eta Zaraitzuko ibarrak, almirante herriak baitziren biak.Erronkariko ibarra herri hauek osatzen zuten: Erronkari, Izaba, Uztarroze, Urzainki, Garde, Bidankoze, Burgi. Ibarrak administrazio bateratua zuen, hiribururik gabe.
Zaraitzuko ibarrean herri hauek zeuden: Eiaurrieta, Espartza, Ezkaroze, Galoze,Itzaltzu, Izize, Otsagabia, Orontze, Gorza, Ibiltzieta, Igari, Itzalle, Sartze, Erripalda, Uskartze. Herri bakoitzak bere alkatea zuen, eta ibarreko alkatea ere bazen. Ibar honetan jaioak askeak eta aitoren semeak ziren, Nafarroako errege-erreginen pribilejioz.Bi ibar hauek almiranteak zituzten, zergak biltzeko funtzioa zutenak, baina eginkizun hori utzi egin zuten pixkanaka, eta justizia eta ordena publikoaren lanetan aritzen ziren batez ere. Caloña eta homicidio izeneko zergak kobratzen zituzten, heriotza zigorrak betetzen zituzten, eta diru zigorren hamarrena jasotzen zuten beren lanaren eskubide gisa.Gainerako ibarrak Mendialdean eta Nafarroako Erdialdean zeuden. Ibar bereko herrigune, herrixka eta auzoek izaten zituzten ondasun, mendi, lur komunak, eta baita armarri komunak ere. Erdi Aroan administrazio bakarra zuten, eta kontzeju bakarra ere osatzen zuten zenbaitetan. Zangozako merindadea hemeretzi ibarrek osatzen zuten, Lizarrakoa hamabik, mendiaz haraindikoan lau barruti eta bi ibar ziren, eta Mendietakoan hogeita bat ibar.Ibarrek batasun geografikoa eta administratiboa izaten zuten; Batzar Orokorrek gobernatzen zituzten ibar asko, leku edo herri bakoitzeko ordezkariek parte hartzen zutela batzarretan.Almirante herri zirela-eta, lehen aipatu diren Erronkari eta Zaraitzuko ibarrez gainera, aipatu beharrekoak dira halaber Baztango ibarra, Aezkoakoa, Doneztebekoa eta Bortzirietakoa; mugakoa zelako zen garrantzitsua azken hori.Baztango ibarrak biltzen zituen herriek udal bat osatzen zuten. Hauek ziren herriak: Almandoz, Aniz, Arizkun, Arraioz, Azpilkueta, Berroeta, Elbete, Elizondo, Erratzu, Gartzain, Irurita, Lekaroz, Oronoz eta Ziga.
Amaiurko herria ere sar daiteke Baztanen, eta baita Urdazubi eta Zugarramurdiko lekua ere. Herri guztien artean kontzeju bat osatzen zuten, eta elkarrekin baliatzen zituzten belardiak eta mendiak. Alkate bakarra zen ibar osorako. Negozio txikietarako herri bakoitzak bere ofiziala zeukan. Bere ordenantza propioak zeuzkaten, eta Batzorde Nagusi bat.Aezkoako ibarrean herri hauek zeuden: Abaurregaina, Abaurrepea, Aria, Aribe, Garaioa, Garralda, Orbaitzeta, Orbara eta Iriberri. Aribe zen ibarreko hiriburua. Ibarrak alkate bakarra zeukan, herri guztien gainean aginpidea zeukana, eta herri bakoitzak bere ofiziala zeukan.Doneztebe edo Bertizaranako ibarrak muga hauek ziruen: Sunbilla, Bortziriak, Baztango eta Ultzamako ibarrak. Ibar hau Bertizko jauretxeak, eta Legasa, Narbarte, Oteitza eta Oieregiko lekuak osatzen zuten.
Narbarten zeukan ibarreko alkateak egoitza, eta herri bakoitzak bestalde bere ofizialak zeuzkan. Ibar osoak zeukan aitoren seme izateko forua. Lur batzuk komunak zituen Donezteberekin batera, eta bestalde antolamenduaren parte bat batera zeukan Bortziriekin.Bortziriak Lesaka, Bera, Igantzi, Arantza eta Etxalarrek osatzen zituzten. Herri bakoitzak bere alkate ohikoa zeukan, baina Lesakan zegoen halere hiriburua. Erdi Aroan artzipreste egoitza egoitza izan zen, Baionako barrutiaren mendekoa hasieran, gero, eta 1567tik aurrera, Iruñearen mendeko izan zena. Gipuzkoa, espazioaren legezko antolamendu baten baitan, ondoko ibar hauetan zegoen banatua Sebastian de Insaustiren iritziz:
1. Oiartzungo ibarra, Irun, Hondarribia, Lezo, Pasai Donibane, Oiartzun eta Errenteriko lurrekin.
2. Urumea edo Hernaniko ibarra, Urumea eta Oria ibaien arteko lurrekin, hala nola Donostia, Hernani, Urnieta, Lasarte, Usurbil, Oriokoekin.
3. Markinako ibarra, Elgoibar, Soraluze eta Eibarko herriak hartzen zituena. Ibar hau desagertu egin zen hiribilduak sortu zirenean.
4. Iraurgiko ibarra, Azpeitiko eta Azkoitiko herriekin.
5. Leintzeko ibarra, Arrasate, Leintz-Gatzaga, Aretxabaleta eta Eskoriatzako herriekin.
6. Saiazko ibarra, Oriaren ezkerreko ibai enzetik (hau da, Aiako unibertsitatetik), Zumaiako mendebaleko mugaraino heltzen zena, Aia-Laurgain, Zaraitz, Getaria-Azkizu, Zumaia, Oikia, Zestoa, Aizarna eta Aizarnazabal biltzen zituena, eta seguraski baita Errezil, Bidania, Goiatz, Beizama, Albiztur (geroago Saiazko alkatetza osatu zutenak).
7. Itziarko ibarra, Mutriku, Deba eta Mendarorekin.
8. Bozue Handia eta Bozue Txikia ibarra. Bozue Handia herri hauek osatzen zuten: Amezketa, Abaltzisketa, Orendain, Ikaztegieta eta Baliarrain. Bozue Txikian berriz, Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gaintza, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Billabona eta Zaldibiko herriek zeuden.
9. Altzaniako partzuergoa, Segura, Zegama, Idiazabal, Ursuaran, Legazpia, Zerain eta Areriako alkatetza hartzen zituena (Zumarraga, Urretxu, Ormaiztegi, Ezkio, Itsaso eta Mutiloa).
10. Zumabazarrea, Tolosa eta Tolosaren inguruko herriak hartzen zituena, hala nola Berastegi, Eldua, Elduaien, Berrobi, Ibarra, Gaztelu, Leaburu, Orexa, Lizartza eta Belauntza.
11. Erniobehea, Tolosaren eta Hernaniren arteko eremuarekin, eta Anoeta, Hernialde, Irura, Amasa-Billabona, Zizurkil, Alkiza, Larraul, Asteasu, Aduna, SorabillaAndoain, Urnieta, eta Astigarragako pane bat.
12. Ibar anea, zehatzago Leintz eta Markina artekoa, Bergara, Antzuola-Usarraga, San Prudenrzio, Osintxu, Elgeta eta Angiozarreko lurrekin.

 

Merindadeak

Merinoa zen errege edo jaun baten errentak lurralde baten parte jakin batean administratzen zituen pertsona, lurralde hori ibar naturalen edo eskualde natural edo legezkoen batuketa izan, edota jaurerri nahiz konderri izan. Merinoa erreinuko errenten administratzailea zen (unibertsitate eta kontzejuena), merindade izeneko lur eremuan.Merindade bakoitza bailearen mendeko barrutietan zegoen banatua, hau da, bailea ziharduen eskualdeetan. Baile barrutiak bat etortzen ziren zenbaitetan izen bereko merindadearekin.Merinoak erregeren ondasunak gobernatzen zituen, hau da, erregeren ondasun higiezinak (lurrak eta etxeak), lurraren erabiltzetik sortutako errentak, lege hausteetatik sortuak edo caloña-k, eta beste batzuk.
Hauek ziren, dirudienez, Erdi Aroko merinoaren funtzioak; errege ondasunei zegozkienak, ekonomia eta finantzazkoak, ordena publikoari eta poliziari zegozkionak, judizialak eta militarrak, gudarosteak antolatzen baitzituen.Baileak ondasun komunak antolatzen zituen bere barrutiaren barruan, alegia, izendatuak zituen kontzeju, unibertsitate, erkidego edo auzoetan.Baskoi lurretan XI. mendean ageri dira merindadeak; Bizkaiko lurretan eta Iruñeko erreinuan gauzatzen da lurraldearen antolamendu mota hau.Bizkaian hasieran sei merindade edo barruti ziren, geroago Durangalde eta Enkarterriekin osatuko zirenak. Merindadeak Lur Ordokiko barruti mugatuak dira.
Barruti horien nolakotasuna alde batetik bertako espazio eta biztanleen arteko loturak ematen du, eta orobat ere jaunak duen interesa bere ordezkariak, merinoak, izendatzeko.
Merinoaren jardunak ez zituen inoiz galtzen bere lotura demokratikoak, beti ere atzetik baitzituen merindadeko juntak edo batzarrak, Erdi Aro osoan, eta baita geroago ere, iraungo dutenak.Bizkaiko merindade kopurua ez da beti bera izan historian zehar. XI. mendean merindade bakar bat zen, XII.ean bi ziren (Uribe eta Busturiakoa), eta XIIL. ean hirugarrena ere bazen (Arratia). XIV. mendean Markinako merindadea sortu zen, Busturiatik banatuta. XV. mendean bitan banatu zen Anatiakoa, eta hala jaio ziren Bediakoa eta Arratiakoa; bestalde, Zornotzakoa ere garai hartan osatu zen, Busturia cta Arratiakoenanean. Era horretan, sei merindade ziren Erdi Aroaren amaieran:- Uribeko merindadea, Bilbo, Deustua, Miraballes, Arrigorriaga, Galdakao, Larrabetzu, Lezama, Mungia, Lemoiz, Gorliz, Plentzia, Sopela, Getxo, Leioa eta Erandioko herriekin. Merindade hau oso handia zen, eta bi merino izaten zituen.- Busturiako merindadea, Bermeo, Mundaka, Ibarrangelu, Lekeitio, Ondarroa, Ziortza, Lumo, Gernika, Forua, Kortezubiko herriak hartzen zituena.- Markina, Xemein eta Markinako herriekin.- Zornotzako merindadea, Gorozika, Etxano, Ibarruri eta Zornotzako herriekin.- Bedia, Lemoa besterik ez zena.- Arratiak hartzen zituen Igorre, Dima, Arantzazu, Olabarricta, Arteaga, Areatza, Zeanuri, Ubidea.Iruñeko erreinua ere, eta Nafarroakoa gero, merindadeetan antolatu ziren. Nafarroako merindadeak bost ziren hasieran, baina beste bat sortu zen Karlos III.aren erregealdiaren ondoren.Mendialdeko merindadeak Iruñea zuen hiriburua. Hauek zituen mugak: iparraldean eta ekialdean Gipuzkoa eta Gaskoina; hegoaldean eta mendebalean, Lizarrako merindadea, Urbasa, Andia eta Sarbil mendilerroek banatuta. Ibar hauek osatzen zuten merindadea: Etxauri, Nafarroako arroa, Ollaran, Gulia, Arakil, Arantza, Burunda, Araitz, Larraun, Basaburua (udalerria), Imotz, Atetz, Basaburua (ibarra), Doneztebe, Ultzama, Anue, Odieta, Olabe, Ezkabarte, Izarbe eta Baztango lurra.Zangozako merindadea erreinuaren iparekialdean zegoen, era Frantzia eta Aragoi zituen mugak. Herri hauek hartzen zituen: Irunberri, Ustaize, Nabaskoze, Gazteluberri, Santakara, Murillo el Fruro, San Martin Unx, Uxue, Pitillas, Beire, cta ibar hauek: Oibarkoa (Eslaba, Gardelain, Loia, Usunbeitz, Caseda, Oibar, Galipentzu, Zangoza zaharra, Izko, Oiatz eta Zare), Elortzibar, Aranguren, Eguesibar, Lizoain, Esteribar, Erroibar, Artze, Urraul Beti, Erronkari, Zaraitzu, eta Aezkoa. Merindade honi erantsi zitzaion gero Petilla de Aragon.Lizarrako merindadea. Arga ibairaino zabaltzen da, eta Ebroraino hartzen ditu lurrak, Errioxako mugan daudenak. Arabakolurretan, XIV. mendea arte, Biasteri eta Sonsierrako San Vicenteraino iristen zen.
Geroago Erriberriko merindadera igaroko ziren lurrek osatzen zuten. Lur hauek hartzen zituen: Bortzirietako lurrak, Deierriko ibarra, Mañeruibarra, Iguzkitzakoa, Doneztebe, Ameskoagoien, Arana, Berrotza, Allin, Lanaibar, eta beste herri hauek: Miranda, Faltzes, Larraga, Andion, Berbintzana, Azkoien, Funes, Peñalen, Milagro, Azagra, San Adrian, Andosilla, Carcar, Lerin, Lodosa, Mendavia, Viana, Esquidi, Biasteri, Labraza, Marañon, Bernedo, Uxanabilla, Aguiiar, Torralba, Espronceda, Azueio, Zuñiga, Urantzia, El Busto, Sorlada, Sesma eta Torres del Rio.Erriberako merindadea Aragoi eta Arga ibaietaraino iristen zen, eta Aragoi eta Gaztela zituen mugan. Ez zuen ibarrik hartzen, udalerriak baizik: Artaxona, Tafalla, Erriberri, Marcilia, Caparroso, Melida, Zarrakaztelu, Alesbes, Cadreita, Valtierra, Arguedas, Corelia, Fitero, Cintruenigo, Monteagudo, Cascante, Tutera, Ablitas, Buñuel, Fustiñana.Mendiz haraindiko merindadea. Fliru baile barruti hartzen zituen: Donibane Garazi, Amikuze-Oztibar eta Bastida. Geografiari dagokionez, honela zegoen lurraldea antolatua: mendebalean Baigorriko ibarra, Orzaize, Arberoako lurrak edo Arbela.
Erdialdean Garaziko lurraldea zegoen, Donibane Garazirekin, Iholdi cta Armendaritzeko parrokiekin, eta Larzabale eta Landibarreko parrokiekin. Ekiaidean Oztibar zegoen izarrako lurraldea zegoen, Amikuze, Donapaleurekin.Donibane Garaziko baile barrutia herri hauek osatzen zuten: Uharte, Dugange, Triapu, Puy de Mendiguren, Belveder, Luzaide, Ciamendi, Arbcroa edo Arbela,Villanueva, Jatsu, Loyoiia, Villanova, Sueskun, Abbade, Monjeiose, eta Oses.Amikuze-Oztibarreko baile barrutiak herri hauek hartzen zituen. Garruze, Oltralabidossa, Gamere, Berroart, Ahetze, Donapaleu, Arbiile, Luzumendi, Mithiriña, Laphizketa, Unaso, Gavat, Soraburu, Arboet, Arrokiaga, Zohazti, Ilarre, Sosauste, Escoz eta Mendiyo.Bastidako baile barrutiak herri hori besterik ez zuen hartzen.Erriberriko Merindadea. I407an sortu zen, inguruko lau merindadeetako lurrak bereizi eta gero. Haren barnean hartzen ditu Orba Ibarra eta ondoko herriok: Erriberri, Artaxona, Berbintzana, Beire, Caparroso, Falces, Funes, Larraga, Marcilla, Mendigorria, Milagro, Miranda, Murillo el Fruto, Murillo el Cuende, Muruzabai Andion, Azkoien, Pitillas, San Martin Unx, Santacara, Tafalla, Traibuenas, Uxue.Azkenik, esan daiteke lurraldea merindadetan egituratze hau ez dela baskoiena soilki; izan ere, merindadeak mendebaleko Pirinio osoan agertzen bairira. Aragoiko merindadeak, adibidez, honako hauek dira: Barbastro, Calatayud, Daroca, Ejea, Huesca, Jaca, Ribagorza, Sobrarbe, Tarazona, Teruel, Las Valles eta Zaragoza.

 

Tenentziak

Espazioa mugatzeko molde zaharrenetarikoa da eta Iruñeko erresumaren antzinako administrazio sistemari eta, beraz, juridiko zibilari dagokio.X mendean sartua, eta agian musulman jatorrikoa, kristau erresuma guztietara zabaldu zen eta bereziki Pirinio aldeko Iruñea eta Aragoiko erresumetara.Iruñeko Antso Handiaren erregealdian (+1035), tendentzien sistema guztiz osatua ageri da, eta erregearen mendeko lurretara zabaldua, bai Pirinioez alde batera bai bestera."Territorium regni" deiakoa ohore edo tenentzia sistema batek banatua eta gobernatua dago. "Ohore" bakoitzak gaztelu bat eta inguruko lurren multzoa hartzen ditu; lur horietan "villae", herrigune eta herriskak, etxe edo baserri banakatuak, lur landu eta landugabeak. Tenentzia eso "ohore" baten hedadura ez zen XI. mendeko udalerri edo herriska komunitate batena baino handiagokoa.Erregeak noble bati ematen zion lurralde eremua edo tenentzia baten funtzio publikoaren ardura, erregearen izenean defendatu, gobernatu eta administratzeko eginbeharra halakoaren gainean ezartzen zuela.Eskualdeak edo barrutiak, gotorlekuak eta herriak eduki daitezke tenentzia gisa.
Tenenteak barruti bat du bere mende, eta denbora bateko aginte publikoaren jarduna; hala beraz kargua aldakorra da, eta ez herentziazkoa.XII. mendean, alabaina, tenentziak eta ohoreak hazi ziren. Tenentzia horietako biztanleak glebako zerbitzariak ziren seguruenik, lurrari atxikiak eta tenenteari zentsu eta zerbitzu saila eman behar ziotenak.Tenentzia barrutien sistemak ez du eragozten aldi berean jaun lurjabeak izaterik, horiekin ere glebako zerbitzariak loturik zeudela (Murgiako kasua ongi dokumentatua da, bertan Aiztondoko alkateak udal nagusiko tenente kargua du, Murgiako jaunek Astigarragako auzokideen eta biztanleen gaineko eskua duten bitartean).Tenenteak erregearenak diren funtzioak ordezkatzen ditu, justizia egiten du, agintzen du eta funtzio militarrak, administratiboak eta barrutiari dagozkionak burutzen ditu. Tenentearen aginpideak ez du erregeak bere eskubideaz egiten duen lagapen horreraz gainera beste oinarririk. Tenentziako jopuek lurraren jabeari zor dizkioten zentsuak eta erregearen ordezkariei zor zaizkion prestazioak kobratzen dituzte tenenteek.Lehen mendeetan gazteluak tenenteen egoitzak dira. Hala, musulmanen gazteiuak ziren: Valtierra, Funes, Falces, Zarrakaztelua, Caparroso, Monjardin, Aibar. X. mendearen hasieran, ordea, kristauenak ziren: Carcar, Azkoien, Falces, Zarrakaztelua, Caparroso, Peña, Sos, Luesia, Uncastillo, Monjardin, etab.XI. mendean agertzen hasten dira nafar tenentziak dokumentazioan. Naxerako Gartziarekin, tenentziak honako hauek dira: Huarte, Calahorra, Funes, Arriezu, Etxauri, Moyse, Cambero, San Esteban, etab. Antso Peñalengoarekin: Moys, San Esteban, Liçarrara, Funes, Arruesta, Calahorra, Nazara, Punicastro, Tobia, Granion, Camberro, Pontcurbo, Abtol, Petra alta, Muez, Maranione, Aroniç, Arlas, Sartiacuta, etab. Nolanahi ere, esan daiteke XI. mendean tenentziarik sendoenak ondoko hauek direla: Aresa, Arlas, Arroniz, Cameros, Deyo, Erro, Tafalla, Lizarra, Funes, Marañon, Punicastro eta Sartaguda.Pedro I.aren erregealdiaren hasieran, kristau lerroaren muga diren gazteluak (aldi berean tenentziak direnak) seinalatu ziren: Lerin, Falces, Caparroso, Tafalla, Aibar, Zangoza, Xabier, Ruesta, Bailo, Atares, Sos, Uncastillo, Luesia, Biel, Aguero, Riglo, Loarre, etab. Musulmanen aldetik honako gaztelu hauek moldatzen zuten mugalerroa: Valtierra, Tutera, Ejea, Gurrea, Ayerbe, Bolea, Huesca, etab.J. A. Lema Pueyo-ren arabera, Nafarroako tenentziak Atfontso Borrokalariaren denboran ondoko hauek dira: Aezkoa, Aibar, Alava, AJfaro, Allo, Agoitz, Aranatz, Arguedas, Arlas, Arnedo, Baztan, Belorado, Berlanga, Bernedo, Berrueza, Borobia, Briviesca, Buradon, Burgos, Burunda, Cadreita, Calahorra, Campezo, Caparroso, Castrogeriz, Cellorigo, Cerezo del Rio Tiron, Cervera del Rio Alhama, Cintruenigo, Corella, Cortes, Etxauri, Erro, Lizarra, Extremadura, Falces, Funes, Galipentzu, Grafi6n, Haro, Hemani, Huarte, Lantz, Larunbe, Larraga, Lerin, Logroño, Irunberri, Marañ6n, Mena, Medinaceli, Milagro, Monteagudo, Naxera, Nafarroa, Nabaskoze, Ojacastro, Ollo, Oteitza, Iruñea, Pancorbo, Peña, Peralta, Pitilla, Poza de la Sal, Punicastro, Erronkari, San Adrian, San Esteban de Gormaz, San pedor, Zangoza, Soria, Sorlada, Tutera, Uxue, Unx, Valtierra, Viguera.Garcia Ramirezekin, XII. menderen erdialdean, Nafarroako lurraldea Aragoiren bereizketa dela eta gutxiturik agertzen bazen ere, lurraldearen defentsarako balio izango duten gazteluen kopurua emendatuz doa.
Erregearen tenentziak honako hauek dira: Logroño, funes, Monzon, Aibar, Zangoza, Sos, Azkoien, Uxueko Santa Maria, Lizarra, Galipentzu, Caparroso, Valtierra, Naxera, Alava, Aezkoa, Tafalla, Marañ6n, Punicastro, Lerirt, Larraga, Unx, Santacara, Filera, Petilla, Gares, etab.Antso Jakitunaren, erresumako lurrak emendatzen dira arian-arian, bai eta, ondorioz, defentsarako gazteluak eta tenentziak.
Hona garai horretan erresumak zituen tenentziak: Iruñea, Araba, Marañon, Maluçin, Logroño, Ochon, Zangoza, Tutera, Roda, Peralta, Alesos, Tafalla, Miranda, Funes, Marañ6n, Lizarra, Biasteri, Punicastro, Gasteiz, Santa Cruz, Aizlucea, Gipuzkoa, Aitzorrotz, Zaitiegi, Trebiño, Portilla, Burad6n, Antofiana, Artaxona, Roda.Antso VII.a Azkarrarekin, tenentziak kantzilergoaren dokumentuetatik ezagutzen ditugu. Esaterako, pribilegio handia bi zutabetan sinatzen duten tenenteen sinaduraren testigantzaz dator. Tenentziak honako hauek dira: Deikaztelu, Laguardia, Portella, San Juan, Caparroso, Burgi, Zangoza, Caseda, Lerin, Donostia, Monteagudo.Champaigneko erregeekin, tenentziak eta dagozkien defentsa gazteluak, gutxi gorabehera berdinak dira: Biasteri, Leguin, Sardea, Irurita, Etxauri, Deierri, Lizarra, Viana, Deikaztelu, Lerin, Alfaro, Sesma, Donibane-Garazi, Zangoza Zaharra, Gares, Arguedas, Zirauki, Murillo, Aibar, Funes, Artaxona, Caseda, San Vicente, Mendavia, Erriberri, Eslaba, Miranda, San Adrian,Burunda, Valtierra, Santacara, Tutera, Urantzia, Inzura, Oro, Ausa, Ataun, Galipentzu, Agramont.J. A. Lemaren arabera, tenentzien artean ingurukoak edo ezohizkoak eta zentralak edo klasikoak bereiz daitezke. Lehenak Nafarroako barne eta mendialdekoak eta Baskongadetakoak dira. Tenentzia horiek, halako izena merezi badute, eskualde aski zabala hartzen dute, ibar eta lurralde baterainokoa.
Haietan funtzio militarra lausotzen da eta jaunaren funtzioak garrantzia handiagoa hartzen du (justizia, tasak kobratzea.
Batzuetan eskualdeko buruzagiak konde titulua du eta ez dakigu nondik datorkion halakoari agintzen duen eskualdean duen errotzea, erregeak izendatua izateak ez baitu esplikatzen behar bezala. Tenentzia arruntei dagokienez, horiek komunikabide handien inguruan izango ziren, hala nola Santiagoko Bidean, edo Ebro aldeko Errioxako edo Tuterako ertzetan. Kasu honetan, erregeak ematen zion ohorea jaun bati tententziamoduan goberna zezan. Horrek esan nahi zuen jaunak erregearen ordezko funtzioak bazetzan zituela, sarrerak bien artean banatzen zituztela. Jaunak, trukean, ohorearen defentsa eta babesa hartzen zuen bere gain.
Entregaren aurretik eskuen omenaldia egiten zen eta gero, ahozko eta eskuzko omen ematea.Alfontso I.aren erregealdian, aitoren semeek tenentzietan interes gutxi izatetik, haietan esku handiagoa izateko gero eta interes handiagoa azaltzera pasatzen da. Erregeen kanpaina handien ondorioz, tenentzia irabazi handitako negozio bihurtu zen eta noblezia, bere egonkortasuna ziurtatzearren, tenentziaren probexamenduan interesatu zen.

 

Behe Erdi Aroko espazioaren antolamendua XIV. eta XV. mendeetan

 

Gazteluak

Zabalo Zabaleguiren arabera, XIV. mendearen erdialdean erregeak ordainduriko alkaidea zuten gazteluak honako hauek ziren: Mendietako Merindadea: Oieregi, Aycita, Ataun, Ausa, Gorriti, Irurita, Onzorrotz, Amaiur, Garaynu, Leitzako etxea eta Etxarriko dorre. Lizarrako Merindadean, Tolofio, Asa, Labraza, Oro, Falces, Circareko leizeak, Lana, Andosilla eta Resa; Akoiengo gaztelua eta dorrea, Artaxo, Azagra, Bianako dorrea, Castillo de Toro, Laguardia, Marañon, Milagro, Monjardín, Lerin, Herrera, Funes, Urantzia, Miranda, Larraga, San Vicente de la Sonsierra, Punicastro, Buradon, San Adrian, Lodosa, Zalatambor, Belmerchesko etxea eta Mendaviako dorrea. Zangozako merindadean, ondoko lekuotako gazteluak: Santacara, Muriiio el Fruto, San Martin Unx, Uxue, Galipentzu, Ciseda, Peña, Zangoza Zaharra, Petilla de Aragón, Pintano, Ongotzerria, Legufn, Irulegi, Luzaideko dorrea, Guergako gazteluak, Tiebas, Gazteluberri, Burgi, Izaba. Mendiz handiko merindadean honako gazteluok: Rocafort, Rocabruna, Mondarran, Castelrenaut eta Donibane-Garazi.
Erriberako merindadea honako gazteluokin: Cortes, Herrera, Cascante, Corella, Araciel, Sanchavarca, La Estaca, Peñaflor, Cadreica, Caparroso, Caparrosoko dorrea, Ablitasko gazteluak, Arguedas, Tafalla, Mirapeix, Cintruenigo, Artaxona, Castejon, la Casa de Fontellas eta Monrealeko dorrea, Tutera ondoan Cierzo mendietan.Nafarroan bi motako gazteluak ziren: erregearenak, alkaidea erregeak berak izendatua eta altxor publikoak ordaindua zutenak; eta jaunen gazteluak, jaun baten mendean zeudenak. Erregearen gazteluetan ere, gaztelu nagusiak, Felipe Ausartaren garaietan zortzi zirenak, eta gaztelu txikiak bereiz zitezkeen.Gaztelu baten edo batzuen buru ziren alkaideek bertan zuten egoitza, zegokien gudari taldea, armak eta hornizioa prest edukitzeaz arduratzen ziren, konponketak zuzentzen zituzten, igeltseroak kontratatzen zituzten eta gaztelua hil arte defendatu behar zuten, edo zauri larriek hartarako gai ez zirela utzi arte.Gazteluaren defentsaz aparte, alkaideek hiriko eta gazteluaren eskumeneko tokietako administrazioa zuen bere gain. Gazteluan babesten ziren eskualdeko nekazariak, beren azienda eta lanabesekin bertara biltzen zirela.
Gazteluak erasoa jasaten duenean, eskualdekoek haren defentsan jardun behar zuten, bertaratzen zirenei ogia eman behar zitzaiela erregeak agintzen zuen denboran, Foru Orokorrak agindutakoaren arabera.Gazteluak ere salerosketaren jokoan sartzen ziren. Halatan, Antso Azkarrak ondoko gazteluok erosi zituen: Añezkar, Barillas Buñuel, Carcar, Cintru^nigo, Espilce, Laxagorria, Lor, Oteitza, Pullera, etab. Bere aldetik, Joan II.ak Iruñeko apezpikuari pasa zion Lizarra gaineko Belmecher-eko gaztelua 1462an. Errege horrek berak eman zizkion Arguedasko gaztelua eta herria Mos^n Martm de Peralatari l456an.J. J. Martinenaren arabera, 1512an Nafarroako erresuma konkistatua izan ondoren hainbat gaztelu bota zituzten: Antso Abarka, Leguín, Melida, Caseda. Gazteluberri, Caorega, Xabier, San Marin, Oro, Murill, Lizarrako Belmechete, Alrzorrirz edo Ozkorrotz, Axieta, Arguedas, Peña, Untzue, Eslaba, Petilla, Azamez, Santacara eta Aguilar hiriko dorreak.
Lehen suntsipen horien ondoren, 1518an, alkaideak ziren oraino hainbat gotorlekutan: Iruñea, Lizarra, Donibane- Garazi, Tafalla, Titera, Zangoza, Burgi, Irunberri, Monreal, Amaiur, el Peñ6n, Milagro, Cabrega, Viana eta Petilla de Aragón.
J. J. Marrinena berak nafar gazteluen zerrenda ematen du merindadeen arabera.
Mendietoko Merindddea\ Aicita, Irurtzundik gertu, Larraun aldera; Ataun, Gipuzkoan; Ausa, Zaldibitik hurbil izan zena, Gipuzkoan hau ere; Carainu edo Garaño, Saldise gainean, Ollo ibarrean; Gorriti, Irurita, egungo herriarekin zerikusirik ez duena eta Arakilgo lurretan izan zena; Leitza; Amaiur, Maya eta Mayer ere deitua; Orzorroz, Altsasutik gertu omen zena, Etxegarate aldera, eta Orarregi, tradizioz Oieregin kokatu izan dena.
Lizarmko Merindadea: Andosilla, Artajo edo Astaso, Araba aldean omen zena; Asa, Fuenmayor ondoan; Azagra; Burad6n; Carcar; Lizarra, Mayor deituriko gaztelua eta Belmecher Zalatambor eta La Atalaya gazteluak zituena; Falces; Funes; Herrera edo Ferrera, Toloñoko ekialdean, Araban; Labraza, Vianako ipar-mendebalean eta Biasteriko ekialdean; Biasteri; Lana; Larraga; Lerln; Lodosa; Urantzi; Marañ6n; Mendavia; Milagro; Miranda; Monjardln; Oro, Jaitz herriaren ondoan; Peralta (Azkoien); Punicastro, Marañ6n ondoan; Resa, Andosilk eta San Adrianetik hurbil; San Adrian; San Vicente de la Sonsierra; Tolofio, Biasteritikipar-mendebalean; Toro, Biasteri eta Vianako iparraladean.
Zangozako Merindadea. Burgi; Caseda; Gazteluberri; Galipentzu; Guerga, Untzue gainean; Irulegi, Idoate, Lakidain eta Ilundain herrien artean; Izaba; Leguin, Iagaondoako Ardanatz ondoko gain batean; Muri- Uo el Fruto; Ongotzerria edo Ongoz Arria, Ongotz gainean; Pefia; Petilla de Aragon; Pintano, Undues-etik hurbil, Aragoiko lurretan; Zangoza, dokumentazioan El Castellón deitua; Zangoza zaharra, egun Rocaforte; San Martin Unx; Santacara; Tiebas, Uxue eta Luzaide.Erriberako Merindadea. Ablitas; Araciel, Corellaren eta Alfaroren artean; Arguedas; Artaxona; Cadreita; Caparroso; Cascante; Castell6n edo Castej6n; Cintrue'nigo; Corella; Cortes; Estaca edo La Estaca, Bardean, Antso Abarka gaztelutik iparraldean; Ferre- Monjardingo herria etagaztelua, garai batean Lizarrako ra, Moncayo azpian; Fontellas; Mirapeix, merindadiko gotorleku garrantzizkoenetakoa izan zena.Murillo de las Limas-etik ekialdean; Peñaflor, Eguarats, vedado de Eguaras izenarekin ezaguna, Valtierratik hurbil; Antso Abarka, Bardean hau ere, gaur Tausteko barrutian; Tafalla eu Torre Monreal deitua, Tutera ondoan.
Mendiz bestaldeko Merindadea: Castel Renaut, Oserain ondoan, Biarnoko mugan; Mondarran, Itsasu ondoan; Rocabruna, Mondarranen eta Rocaforten artean, Arberuako lurren azpian; Rocafort, aurrekotik hurbil, Izturitze eta Donibane-Garazitik hegoaldean.

 

Leinuburuen jauregiak

Gazteluez aparte, jauregiei dagokiena baskoien espazioaren lurralde eta zuzenbide antolamenduaren beste molde bat da. Jauregiak erregearen edo leinuen esku dauden eraikuntza gutxi-asko bikainak dira. Eraikuntza nagusiaren ondoren, ordea, beste eraikin, lur eta alor sail bat pilatzen da eta, modu horretara, jauregia ustiakuntza unitatea da eta, hortaz, errentak biltzeko gunea.
Yanguas y Mirandaren arabera, "leinuburuen jauregien jabeek zaldun, aitonen seme eta leinu buruen titulua zuten. Ez zuten koartel zergarik edo emaitzarik ordaindu behar eta Gorteetan jartzeko eta izenez haietarako deituak izateko onurabidea zuten, eta xede horretan Erresumaren Protonotariako liburuetan jauregien zerrenda agertzen zen".
Beste hainbat etxe eta aitonen semeren adarren sorburu zen oinetxearen jabeak ziren. Handikitasunari zegozkion pribilegiozko ohore handienak zituzten haiek. Jauregiko jaunak gerrako kapitain izaera zuen, herrikideen gaineko aginpidea zuela, deiturari deia egitean.Bai Argamasilla de la Cerda-k eta bai Altadill-ek goi Erdi Aroko jatorria ezartzen diete leinuburuen jauregiei. Beste autore batzuentzat, bat egiten dute foruak "zaldun ahaldunak" izendatzen dituenekin.
Menendez Pidalen eta Navascuesen arabera, oinetxe maila da ezaugarririk nabarmenena.
Zituzten pribilegioak ez zegozkion leinu soil bati, Gaztelan bezala, baizik eta oinetxe bati. Armak jauregiaren jabetzakoak ziren eta jauregi horren bidez bakarrik ziren jauregi jabearenak. XVI. eta XVII. mendeetan jauregi jabeen inflazioa gertatu zen. Hala eta guztiz, nafarrek Gaztelako armen aurrean burujabetasuna galtzean, Altadillen arabera, leinuburuen jauregi kopurua, merindadetan banaturik, honako hau zen: Iruñeko Merindadean 50, Zangozakoan 40, Lizarrakoan 15, Erriberrikoan 10, Tuterakoan 4, Mendiz Bestaldekoan 31.
Altadill berak horiek guztiak zehatzmehatz ematen ditu, merindade, zendea eta haranetan banatuak. Autore horren arabera honako hauen aipamena egiten da: Beuntza, Larrea, Elkarte, Aitzoain, Berriogoiti, Antsoain, Sarasa, Saratsa, Artazkotz, Aratzuri, Orkoien, Asiain, Zubitza, Espartza, Erripa, Beraitz Zaharra eta Berria, Undiano, Undio, Larraia, Elio, Eriete, Otazu, Sagues, Arbizu, Aranatz, Lesaka, Etxalar, Egiarreta, Murgindueta, Etxeberri, Malerreka, Zubizar, Oitz, Ituren, Bertiz, Oteitza, Erreparatzea, Aginaga, Azkarate, Andueza, Arribe, Jarola, Jauregizar lehena, Etxaide, Urtsua, Askoa, Apeztegia, Datue, Zozaia, Aroztegi, Iturbide, Bergara, Jauregizar bigarrena, Zubiria, Hualde, Lizarazu, Etxenike, Arraioz, Maiora, Egozkue, Arizkun, Arraioz zaharra, Etxebettz, Irurita, Azpilkueta, Oharriz, Eraso, Ezkurra, Olkotz, Iltzarbe, Aderitz, Etsain, Muetz, Biguria, Gofii, Urdanotz, Galdeano, Ganutza, Arbeitza, Urra, Gollano, Aranaratxe, Cabrega, Acedo, Mirafuentes, Azkona, Lakar, Urra, Oko, Alduncin, Oco de Valcarcel, Legaria, Azagra, Arellano, Etxarren, Eulate, Torreblanca, Oritz, Ezperun, Dorre, Lezaun, Gongora, Zolina, Mutiloagoiti, Erreta, Mendinueta, Erro, Ureta, Uztarrotz, Erantsus, Egues, Elkano, Etxalatz, Burlata, Aritzaleta, Ilurdotz, Arleta, Urtasun, Osteritz, Olloki, Urdaitz, Arripodas, Artieda, Iriarte, Erripalda, Otsagabia, Eiaurrieta, Gesaleria, Espartza, Ezkaroze, Artzi, Gurpegi, Orotz- Betelu, Ozkaritz, Iheltz, Laboa, Beortegi, Oibar, Sada, Zuntzarren, OUeta, Soltxaga, Oloritz, Hiriberri, Leotz, Unrzue, Orikain, Orisoain, Amatriain, Munarrizketa, Lepuzain, Garinoain, Makirriain, Eristain, Eriztain, Beire.

 

Dorretxeak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

 

Araba

Micaela Portillaren arabera, Arabako leinu nagusiak Mendoza, Hurtado, Guevara, Ayala, Sarmiento, Abendaño, Mugica- Butron eta Lazkano deiturakoak ziren.
Dorretxe nagusiak honako hauek dira: Zubieta Lantenon; Zudubiarte Okendon; Murga, Mendoza, Berganza Baranbion; Otxanda anderearen dorrea, Andas dorrea Fontechan, Gasteizen; Martioda; Kexaa; Gebara; Nograro; Letona; Salinillas de Burad6n; Larrinzar; Varonatarren dorrea Villanañen; Cordon Gasteizen; Virgen del Cabetlo Kexaan; Orgaz dorrea Fontechan; Kondestablearen dorrea Fontechan; Delica; Gurendes; Mendieta; Alavatarren gaztelua; Hurtado de Mendozatarren dorrea Lacorzanan; Sojo; Barron; Ortiz de Molinillo de Velasco Artzeniegan; Antoñana; Artomafia; Espejo; Lacorzana; Larrako gaztelua Lezaman; Luyando; Zubiete dorrea Lantenon; Ugarte dorrea Laudion; Infantado dorrea Mendozan; Murgatarren dorrea; Velasco dorrea Valpuestan; Respaldiza; Samaniego eta Zarate.

 

Bizkaia

MManuel Basasen arabera, Bizkaiko dorretxe gaitenak honako hauek dira: Monasterio eta Ahedo Karrantzan; Pando Turtziozen; Horcasitas Artzentalesen; Ahedo Balmasedan; Salcedo, Gobeo, Murga eta Lazcano Salcedo haranean; Largacha, Allende etaYbargiien Gordexolan; Avellaneda, Urrutia eta Garay Sopuertan; Loyzaga eta Larrea Galdamesen; Salazar, Luchana, Aranguren, Zuazo eta Zubieta Somorrostron; Guecho, Sopelana, Menchaca, Meñaca, Urizar, Leguizamon, Arbolancha, Salazar, Zornoza, Ochanduri Uribeko merindadean; Madariaga, Oca, Mugica, Barrutia, Aulestia, Yarza, Licona, Ondarroa Busturiako merindadean; Careaga, Ugarte, Baroeta, Arancibia Markinako merindadean; Izurza, Lariz, Zaldua, Muncharaz, Marzana, Berrio eta Urquizu Durangaldean; Berna, Ibarra eta Larrea Zornozako merindadean; Areilza, Gaztelu, Ugarte, Urizar, Legizamon eta Arriquibar Arrate-Bediako merindadean; Anuncibay, Leguizamon eta Aranguren Orozkoko mereinaldean; Poza eta Arbieto Urduñan.

 

Gipuzkoa

Aldebaldetrecuren arabera, dorretxe garrantzitsuenak honako hauek dira: Berrospe Andoainen; Arratabe eta Otalora Aretxabaletan; Altuna, Balda, Idiakez eta Isasaga Azkoitian; Attuna, Antxieta, Basozabal eta Loiola Azpeitian; Ihartza (Yarza) Beasainen; Berastegi, Lili Zestoan; Agirre, Alzabal, Murgia, Bañez eta Sasiola Deban; Isasi eta Unzueta Eibarren; Altzola eta Zabala Elgoibarren; Casadevante, Etxebeste eta Zuloaga Hondarribian; Aierdi Hernanin; Urdanibia Irunen; Lazkano, Olaetxea eta Bikufia Legazpian; Bañez de Artazubiaga Arrasaten; Berriatua Mutrikun; Garibai, Lazarraga eta Zubiaur Oñatin; Zumalakarregi Ormaiztegin; Iturrioz Oiartzunen; Garro eta Elexalde Leintz Gatzagan; Okendo Donostian; Lardizabal eta Gebara Seguran; Atodo eta Idiakez Tolosan; Atxega Usurbilen; Olaso, Ozaeta, Irizar eta Gabiria Bergaran; Barrena eta Zabala Ordizian; Areizaga Urretxun; Luzea, Narros eta Portu Zarautzen; Legazpi Zumarragan; Olazabal eta Ubillos Zumaian.

 

Taldeak eta hermandadeak

Arabako espazioaren antzinako antolamendua hermandadei zegokien; gero hermandade taldetan banatu zen lurraldea.
Erdi Aroaren amaieran, Gonzalo Marti'nez Dfezen arabera honako hauek ziren lurralde horretako hermandadeak: 1) Valderejo, 2) Gaubea, 3) Bergonda eta Fontetxa, 4) Bellojin, 5) Gesaltza, 6) Lacozmonte, 7) Koartango, 8) Urkabustaiz, 9) Arrastaria, 10) Aiara, 11) Artziniega, 12) Laudio, 13) Zuia, 14) Zigoitia, 15) Oto, 16) Martioda, 17) Badaiotz, 18) Mendoza, 19) Irufia, 20) Arifiez, 21) Morillas, 22) Erribera, 23) Tuyo, 24) EstaviUo eta Aramiñon, 25) Beranturi, 26) Portilla, 27) Buradon Gatzaga, 28) Tierras del Conde, 29) Biasteri, 30) Labraza, 31) Bernedo, 32) Markiz, 33) Kanpezu, 34) Arana, 35) Arraia eta Laminoria, 36) Okina, 37) Asparren, 38) Donemiliaga, 39) Agurain, 40) Barrundia, 41) Gebara, 42) Iruraitz, 44) Ixona, 44) Andollu, 45) Larrinzar, 46) Ganboa, 47) Ubarrundia, 48) Legutio, 49) Aramaio, 50) Arruazu, 51) Gasteiz, 52) San Juan Mendiola, 53) Latxa eta Barria.
Hermandade horiek sei taldetan egituratu ziren: 1) Gasteiz 18 hermandaderekin: Gasteiz eta bere herriskak, Gesaltza, Bernedo, Gebara, Bergonda-Fontetxa, Estavilo, Morillas, Labraza, Zuio, Portilla, Ixona, Latxa-Barria, Martioda, Okina, Bellojin, Larrinzar, Ando- Uu, San Juan Mendiola. 2) Agurain 6 hermandaderekin: Agurain, Iruraitz, San Millan, Arraia-Lamainoria, Kanpezu, Arana. 3) Biasteri 7 hermandaderekin: Biasteri, Tierras del Conde, Markiz, Beranturi, Gatzaga, Aramaio, Legutio. 4) Aiara 6 hermandaderekin: Aiara, Artziniega, Laudio, Arrastaria, Urkabustaitz, Orozko. 5) Zuia bost hermandaderckin: Zuia, Koartango, Erribera, Gaubea, Valderejo. 6) Mendoza hamabi hermandaderekin: Mendoza, Ganboa, Barrundia, Iruña, Asparren, Arifiiz, Oto, Badaiotz, Zigoitia, Ubarrundia, Arrazua, Lacozmonte.

 

Jauregi laikoak eta eliza propioak

Jauregien eta eliza propioen historia Goi Erdi Aroari badagokio ere, dokumentuetako errealitateak Behe Erdi Arotik aurrerako testigantza baizik ez du ematen. Erregearen emaitza izan edo aspaldidanik beretuak izan, lurralde batzuk jaun baten mende zeuden, immunitateak ematen zituen beraietan eta errentak bere eskuan zentralizatu ere bai.
Ekonomiaren antolakuntza, lurralde antolamendua eta defentsa haren esku zeuden.
Batzuetan behe, erdi eta goi mailako jurisdikzioa zuen, nagusigo soilez edo mistoz.
Lurren jabe izatetik haien gaineko erabateko aginpide izatera doan jabetza mailaketa horretan kokatzen ziren baskoien lur asko.
Ablitas herria erresumako mariskalak ziren Enriquez de Lacarra leinukoen mende geratu zen 1361 eta 1405 urteetako errege gutunen bidez. Cadreita Vianako Printzeak eman zion l446an Jaime de Diaz Aux bere zaldizainari, eta Caparroso 1447an Juan de Cardona-ri. Juan Il.ak Monteagudoko gaztelua eta hiria eman zizikion, 1329an, mosen Florestan de Agramont-i. Peña bere gazteluarekin batera Beltran de Ezpeletari egokitu zitzaion I434an eta Juan de Beaumont San Juanen priore handiari Tiebasko gaztelua eman zion errege berak 1445ean.XV mende erditsuan elkarren etsai ziren leinuek errege emaitza franko jaso zuten.
1425ean jadanik, Leringo konderria moidatu zen, Juana infanta Luis de Beaumontekin ezkondu zenean. Besteak beste, honako hiri eta gazteluak hartzen zituen: Andosilla, Azagra, Carcar, Larraga, Mendavia eta San Adrian. I446an Vianako Printzeak Milagro hiria Juan de Beaumonti eman zion eta ondoko urtean Santacara hiria erantsi zion emaitza hari.Peralta leinukoei, orobat, jaurerri garrantzitsuak eman zizkieten. Juan Il.ak Arguedas hiria eta bertako gaztelua eman zizkion mosen Pierres de Peraltari l456an, eta Falces l470an. Lehenago, leinu horrek Azkoien (Peralta) eta Funes bilduak zituen.
Beste zenbait hiri askatu egin ziren eta berriro erregearen ondarearen barne geratu ziren jaunak haien jabetzarik gabe geratu ondoren, hala nola Arguedas, Caparroso, Cascante, Caseda, Cintruenigo, Milagro, Valtierra eta besteren bat.
l472an, erresumako Gorteak, gaitz hori zein sakon sarturik zegoen ikusirik, arazoa konpontzen saiatu ziren eta hanarako erabaki zuten ezen errege gudarosteak matxinatuen mendetik berreskuratzen zituzten gaztelu,hiri, herri eta gotorleku guztiak, behin betiko errege ondarearen barne geratuko zirela, errege ondare gisa.
Jaun horietariko bakoitza, Yanguasek idazten duenez, hain indartsu bihurtu zen non bera bakarrik, lagun, ahaide eta basailuekin batera, nahikoa zen monarkia arriskuan jartzeko. Justizia emateko eskumena zuten jaun ezagunen artean honako hauek nabarmentzen dira: Roger de Foix, Casteliboko bizkondea, Larragako lurretan; Labriteko jauna, Tartaseko bizkondea, Amikuze eta Ostabateko lurren gainean; Agramonteko jaunak, Mendiz haraindikoan, Bidaixuneko lurren jaurgoa zuen; Lukuzeko jaunak, Donapaleu ondoko lurrak zituen; Beltran Velez de Guevararen jaurerria, aldiz, Etaiu, Oko eta Errezu hiriek osatua zegoen.Nafarroan, halaber, jaunen mendeko gotorlekuak ziren: Xabier, erresumako zaharrenetarikoa seguruenik; Marcilla l430ean eraikia, eta Goflano Ameskoabarrenen. XV.mendean, bestalde, zenbait jauregi gotortu eraiki zituzten, hala nola Aratzurikoa, Artiedakoa, Iguzkitzakoa eta agian Gendulaingoa.
Guztiarekin ere, euskal historiaren jaurerri garrantzitsuenak Aiara, Gebara, Urduña hirikoa, Bizkaiko jaurerria edo konderria eta Oñariko jaurerria. Eliza propioei dagokienean, ez da erraza monasterioak eta eliza propioak bereiztea.
Bi-bietan, ondasun higigarri eta higiezin Gebara teinubunmren gaztehartn hondakinak, Cebaran, Barrundian (Araba).multzo batez hornituriko eliza edo ermita bat izan ohi da, elizgizon baten edo batzuen esku, eta eliza horren eraikitzailea den jaun baten mende dagoena; halako jauna emaitzen emailea da, zerbitzuko elizgizonak izendatzen ditu eta multzoak ematen dituen ondasun ekonomikoen onuraduna da. Behe Erdi Aroko eliza propioek garrantzi handia dute Nafarroan eta askoz gehiago ere Iruñeko erresumaren muga ondoko lurraldeetan, hala nola Bizkaian edo Gipuzkoako probintzian.
Halako eran non eliza propioen erregimena gehienik zabaldua den Bizkaiko jaurerrian bai Erdi Aroan eta bai garai modernoan ere, eta haren eragina gure egunotaraino iritsi da. Batzuetan eliza propioa eta parroki eliza bat dira, eta bestetan ermitelrin edo serorategiekin berdintzen dira.
Zenbaitetan hamarrenak eta hasikinak kobratzeko akordioa dute, bai eta fabrika zerbitzuak eta kostua ere. Gehienetan, ordea, eliz errentak banatzerakoan, bide malkar eta zaila ibili beharra dute elizgizon onuradunek eta jaunak edo zaindariak elkar aditzea erdietsi aurretik.

 

Eliz jaurerriak

Iruñeko Apezpikua eliz jaun lehen eta nagusia da. Eskumena du Nafarreriaren gainean eta beste ondasun batzuk ditu Sesman, Mirandan edo Azkoienen (Peralta).Jerusalengo San Juan Ordenak Fustiñana, Ribafbrada eta Buñuelgo baileak ditu bere mende, eta 1307. urteaz geroztik, urte hartan desegin zuten Temple Ordenako ondasunak erantsi zitzaizkien.
Orreagako Santa Maria bidaiariak eta erromesak babesten zituen fraide eta militarren Ordena baten gunea zen eta Ordena horrek ondasun gaitzak bildu zituen Pirinioen bi aldeetan.
Leireko San Salvador monasterioa, Errando mendialdean kokatua, Nafarroako zaharrenetariko bat zen eta bere jaurerriak 58 herri eta lurralde zabalak hartzen zituen.
Monasterio hura Iruñeko egoitzaren sorburua izan zen, bai eta errege panteoia ere.
Urdazubiko San Salvador monasterioak abade mitraduna zuen, ia apezpiku mailakoa eta Baionako apezpikuaren ondoko lehen tokia zuen Baionako sinodoetan. Erromesen ospitala zuen, lur handiak eta Urdazubi eta Zugarramurdiren gaineko eskumena.
Olivako Andredena penintsulako Zistereko lehen zenobioetako bat izan zen. Melida eta Zarrakazteluko baileak zituen bere mende eta petxa batzuk Caparroson eta Arguedasen. Iratxeko monasterioa Lizarratik hiru kilometrora dago, Jurramendi azpian, eta badu eliza bat Santa Maria La Real delakoari eskainia. Hasieran ostatu bat izan zuten Santiagorako erromesak aterpetzen zituena.
Monasterioak nekazari morroi asko zeuzkan jaurerriaren barne. Irantzuko monasterioa Abartzuza ondoan dago eta Antso Jakitunaren garaian eraiki zen Zister-eko fraideentzat. Zenobioaren iur ondasun zabalak bertako Liburu Gorrian (Libro Rubro) azaltzen dira. Fiteroko Santa Maria Zister-eko erregelaren mendeko zeuden eta Scala Dei monasteriotik zetozen fraideek eraikiarazi zuten. San Raimundo abadearekin gehikuntza nabarmena izan zuen eta hasieran Niencebas-en zuen lekutik Fiterora aldatu zen. Fitero Gaztelakoa izan zen 1374 arte; urte hartan Guidon legatu apostolikoak Nafarroakoa zela erabaki zuen. Beste zenbait monasteriok ere izan zuten Nafarroan nolabaiteko jaurgoa, beren esku nekazari morroiak zituztelako ez bada ere, halakoak ziren Montearagon, Marcilla, Tulebras, San Juan de la Peña, Iruñeko Santa Eulalia San Lorentzo ondoan, Lizarrako Santo Domingo, Eunateko Andredena, El Crucifijo monasterioa, Naxerako San Martin edo Naxerako Santa Maria. Elizgizonek, bcstalde, dcnboraldi batez zenbait gazteluren aginpidea ere izan zuten beren esku.
Champagne erxearen garaian, J. J. Martinenak dioskunez, Oro, Monjardin edo San Estcban eta Huarte Irufleko gazteluak Iruñeko apezpikuaren mende zeuden.1255ean Teobaldo Il.ak eta Pedro Ximenez de Gazolaz, Iruñeko apezpikuak sinatu zuten hitzarmenaren bidez Oro eta Monjardingo gazteluak koroari itzuli zitzaizkion, itzultze hori urte batzuk geroago gauzatu bazen ere. Elizako beste zenbait pertsonaiak Fiteroko abadearen esku zegoen Tudejengoaren antzeko gazteluak izan zituzten beren mende.1462an, Joan II.ak Nicolas de Echavarri apezpikuaren esku utzi zuen Lizarrako Belmecher gaztelua. Errege horrek berak Igazaondoako Leguin gaztelua utzi zion Orreagako prioreari, nahiz eta handik gutxira gotorleku hori Mendinuetako jaurerriaren barne geratu zen. Erdi Aro osoan Iruñeko apezpikuek Navardun gaztelua izan zuten beren mende, Sos del Rey Catolico ondoan.

 

Hiri (villa) burgesetako espazioaren lurralde eta zuzenbide antolamendua

 

Funts villa-tik hiri burgesera

Villa hitzak esanahi desberdinak izan ditzake.
1).- Oro har, villa jabe baten esku dagoen ustiategi ekonomikoa da. Halakoa da erromatarren villa, bertako eskulana esklaboak izan edo mirabeak izan.
2).- Orobatsu, erregeari zor dizkion eskubideak "senior villae" bati zor dizkion lurren multzoari ere villa deitzen zaio; erregeak laborariengandik kobratzen zituen eskubide horiek bere ordezkariaren bidez, baina horrek ez du esan nahi villa-ko jaun berriak lurren jabetza duenik "Senior villae" delakoa goi mailako boterea bereganatzen du, zentsuak eta prestazioak biltzen dituela, baina villa berean ondasunak dituzten jabeen kontrolik gabe.
3).- Azkenik, villa kontzeju elkartea izan daiteke, zerga ordaindu beharrik ez duena eta askea, jaun laikorik edo eliz jaunik ez duena, zentsu eta prestazioetatik aske, eta bere burua herri komunitate gisa antolatzen duena bere kontzeju propioarekin.
4).- Guztiarekin ere, hiri (villa) burgesak populatze foruak edo hiri gutunak jasotzen dituztenak dira, nahiz eta foru nagusien eta txikien arteko desberdintasunak eta foru sailek zuzenbidearen aldetik askotariko populazioak ematen dituzten.

 

Hiri burgesak

Euskal Herriko lurraldean sortu ziren hiri burgesek, eskuarki, frankoen, aitonen semeen eta mugako foru sailei heldu zieten, hala nola Jaca, Lizarra, Logroño, Sobrarbe, Novenera, Viguera y Val dc Funes, Daroca eta Medinaceliko foruak.
Foru emairzaren kronologiaren arabera, ondoko nafar hirietakoak gogora gaitezke: Zangoza (1090), Lizarra (1090), Argucdas (1092), Caparroso (1102), Funes (1115), Pefialen (1115), Marcilla (1115), Tutera (1119), GaUpentzu (1119), Gares (1122), Iruñea (1129), Caseda (1129), Zarrakazteiu (1129), Azkoien edo Peralta (1144), Erriberri (1147), Elo (1149), Pcña (1150), TafaUa (1157), Mendavia (1157), Castejon (1171), Leire (1129), Urantzia (1176), Atarrabia (1184), Alesbes (1191), Larraga (1193), Artaxona (1193), Mendigorria (1194),Inzura (1201). Miranda de Arga (1208), Viana (1219), Donibane-Garazi (1225- 1249), Torralba (1263), Tiebas (1263), Lantz (1264), Agilar (1269), Uxanabilla (1279), Urrorz (1286), Bastida (1312), Espronceda (1323), Torres (1341).Badira, hala eta guztiz, zerrenda orokorretik bereiz aiapatu beharreko beste zenbait hiri Nafarroan, dela laster nafarrak izateari utzio ziotelako dela sorrera urtea ezagutzen ez detako. Adibidez: Biasteri (1164), Donostia (1180), Gasteiz (1181), Antoñana (1182), Bernedo (1182), Arganzon (1191), Labraza (1196), Berbintzana, Auritz, Irunberri, Murillo, Santacara, Cadreita, Valtierra, Castejon, Corella, Cintruenigo, Murchante, Urzante, Cascante, Monteagudo, Ablitas, Barillas, Cortes, Buñuel, Ribaforada, Cabanillas.Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko hiri guztiak Logroñoko Foruaren sailekoak (Gasteiz, Arabako hiriak, Bizkaiko hiriak, Gipuzkoako barne aldeko hiriak) edo Lizarrako Foruaren sailekoak dira (Donostia, Gipuzkoako kostaldeko hiriak). Sorrera urtearen arabera: Donostia (1180), Gasteiz (1181), Biasteri (1164), Antofiana (1182), Bernedo (1182), Arganzon (1191), Labraza (1196), Hondarribia (1203), Getaria (1209), Mutriku (1209), Bermeo (1236), Zarautz (1237), Labastida (1242), Trebiño (1254), Corres (1256), Kanpezu (1256), Agurain (1256), Segura (1256), Ordizia (1256), Tolosa (1256), Arrasate (1260), Bergara (1268), Artziniega (1272), Valderejo (1273), Contrasta (1284), Lanestosa (1287), Buradon Gatzaga (1286), Itziar (1294), Urdufia (1299), Plentzia (1299), Durango (1290-1300), Ermua (1290-1300), Bilbo (1300, Azpeitia (1310), San Vicente Arana (1312), Oiartzun (1320), Porrugalete (1322), Azkoitia (1324). Lekeitio (1326), Ondarroa (1327), Leintz Gatzaga (1331), Carcamo (1332),Fresneda (1332), Portilla de Ibada (1332) Villarreal (1333), Elgeta (1335), Dulantzi (1337), Elburgo (1337), Zuia (1338), Arcatza-Billaro (1338), Soraluze (1343), Eibar (1346), Elgoibar (1346), Zumaia (1347),Maikina (1335). Elorrio (1356), Gernika (1336), Gerrikairz (1366), Usurbil (1371), Ugao-Miraballes ((1375), Mungia (1376), Larrabetzu (1376), Errigoiti (1376), Orio (1379), Zestua (1383), Urretxu (1383).

 

Espazio baskoiaren antolaketa politikoa, ahaide nagusien eta mugako erresuma aliatuen arabera

Argigarria litzateke hemen gogora ekartzea euskal lurraldeetariko bakoitzean, Erdi Arotik aurrera, familia zabal batzuk agertzen direla, elkarren aurkako interesak dituzten alderdiak moldatzen dituztenak, ahaide nagusiak deiturikoak dira, Horiek politikaren alorrean kanpo aldera makurtzen direnean, bertako monarkiek eta erresumek edo muga ondokoek —nafarrak, ingelesak, frantsesak edo gaztelauak— erabiliak gertatzen dira; egitate horrek alderdien arteko barne gatazka politikoa areagotzen du eta agintearen txandatzea bideratuko du, kanpotik manipulatua gehienetan. Hizkuntza bera erabiltzen duten gizonen historia ezin daiteke ulertu Erdi Arotik gure egunotaraino gertatzen den alderdien arteko zatiketa hori kontuan hartu gabe; halakoek izen desberdinez denbora eta espazioa markatzen dituzte eta oñaztarrak edo ganboarrak, beaumondarrak edo agramondarrak hona ekartzea ez da, inola ere, eragin politikorik gabeko aipamen arkaikoa egitea.

 

Nafarroa

Ramón D'Abadal-ek ekialdeko Pirinioetarako seinalatzen dituen joerak edo iritzi korronteak berak agertzen dira Erdi Aroko mendebaleko Pirinioetan, ondoko hiru hauek hain zuzen ere:
1) frankoen aldekojoera, herrialdea monarkia frankoaren barne sartzea aldezten duena.
2) Arabiarren aldeko joera, Ebroren eta Pirinioen arteko lurretan musulmanen burujabetza iraunaraztearen aldekoa.
3) Bertako autonomia eta mendetasunezko lotura guztiekin apurtu nahi duena.
Nafarroako historialariek ondoko talde geopolitikoak nabarmentzen dituzte: baskoiak (kokagune batzuk dituztenak eta cerretanoak). Talde horiek beren buruzagiak dituzte eta dagozkien jarduera eremu geopolitikoak ere bai, ondoko modu honetara laburbil daitezkeenak:- Aragoien lurraldea, frankoen erresumarekin lotua, eta Aznar familiak gobernatua dena. Aragoiko konderri bat instituzionalizatuko da IX. mendearen hasieran. Siresa eta Cillas-ko monasterioak sartzen dira horren barne.- Iruñea buru duten gune politikoa, baskoi etniakoa eta Arista familiak gobernatua: Baskunish direlakoak.- Beste gune aldakorrago bat, Zaraitzu eta Erronkari ibarretan finkatua eta Velascotarren leinuak gobernatua: Sirtaniyyun direlakoak.
Sirtaniyyun edo sarataniyyun horiek Abderraman I.aren erasoen helburu izango dira 781. urtean.- Aibar gunea duen presio indarra, Jimeno-tarren leinuak gobernatua. Lur horretakoa izan zen Jimeno Azkarra buruzagia, Karlomagnoren espedizioaren ondoren gailentzen dena.- Cerretaniako gunea, Euskal Herriko mugaz bestaldeko iurraldea, Ibn Belascot buruzagi zuena.- Halaber, Alfontso III.aren kronikan "sicut Pampilonia, Degius est atque Berroza" aipatzen denean, beste aginte gune edo "lurralde" bat dela esan beharko litzateke, Berrueza eta Lizarraldean zehar hedatzen zena.- Yalassqiyyun cdo galiquyyun direlakoen presio taldea, nolabait Gallia commatarekin bat cgiten zuena, Gorbeiaren eta Pirinioen artekoa.- Azkenik, Banu Qasi familia buruzagi zuen aginpide gunea dago, lurraldez eta etniaz Arista leinuarekin zerikusia zuena.Mendean zuen Ebroko erdialdea, Calahorratik Tuteraraino.
José Maria Lacarrak erromanizazio eta kristautze maila desberdinak hartzen ditu kontuan hiru taldeok bereizteko:- Iruñeko Pirinioez hegoaldeko mendietako "Baskunis" edo Baskoiak, Atlantikotik ez urrun kokatuak eta mendebaletik "Araba eta Gazteluak" muga zituztenak.- "Glaskiyun" edo gaskoiak, ekialderago, Leire eta Aragoiko lurretan.- Arabako lurraldekoak, "asturiar erresumaren halako aitzinalde bezalako zerbait" moldatzen zutenak.Buruzagi eta joera nahaste horren artetik aldizkako monarkia bat sortzen da. Monarkia horretan aginpide handieneko talde batek buruzagitza bere esku hartu eta gainean beste botererik onartzen ez duenean errege izena hartzen du, konde, buruzagi, jaun edo emir deitzen badiote ere. Alabaina, dela beren ekimenez dela mugakideen aldetik jasan presio politikoei esker, aginpidea duten horiek guztiak urrunagoko beste nagusigo batzuk onartu beharrean daude hala nola frankoena, arabiarrena edo asturiarrena, eta horiek gobernari edo gudari talde bat inposatzen dute beren boterearen agergarri. Erresuma, kanpoko tutorearen mende eta dagokion kronika izendapena onartuz, aukeraturiko giza taldea buru denean sortzen dela esatea ez da arras serioa. Hobe izango litzateke "lurralde" autonomo batzuk sortzen direla esatea, aginpide barreiatua eta aldizkakoa dutena, baina azken boterea erdiesteko gogoarekin. Azken burujabetasun horrek, printzerri, konderri, dukerri edo erresuma deitura duela, Iruñea hiriaren inguruan sortu zen Arista familia buru zela 824 urte inguruan.
Leinu horrek mugakide zuten lurraldea kontrolatzen zuen, dela indarrez, dela itunen bidez Aragon, eta Velasco eta Jimenotarren lurretatik Cerretania eta Banu Qasitarren barrutiraino.Amaitzeko, Nafarroan Arista leinuko lehen aitzindariak bertakoen eitea bazuten ere, Jimeno leinukoak 905ean eratzen direnak, Asturiasko erresumarekin lankidetzan jardutearen aldekoak dira. Geroago, Nafarroako erresuma bi alderdi edo ahaide nagusien joeretan bereiziko da, beamondarrak edo Gaztelaren aldekoak et agramondarrak edo frankoen aldekoak; erresuma, modu horretara, bi zati eginik geratu zen eta horrek 1512 urteko gaztelauen konkista armatua faboratzen zuen.

 

Bizkaia

Bizkaia batasun geopolitiko bat zen Erdi Aroan. Alfontso III.aren kronikan agertzen da jadanik, Asturiasko Alfontso I.aren jarduera kontatzen denean. Hau da, testua DC mende amaierakoa da (883 urte ingurukoa) eta XVIII. mendearen erdialdeko jarduera militarrak aipatzen ditu (750 urte ingurukoak).XI. mendetik jadanik Bizkaia osatzen duten lau lurraldeak moldaturik zeuden: Bizkaia (gunea), Urduña, Enkarterriak eta Durango. Lurraldeei berei eta mugei dagokienean, elkarren antza are handiagoa da legeei eta politikari dagokienean, hain zuzen ere tenente bera baitute buru zenbait egoeratan.Bizkaiko gunea Nerbioi eta Deba ibaiek mugatzen duten eskualdea da. Bizkaiko gune honek karistiarren lurraldea biltzen zuen; Arabako elizbarrutiarekin estu loturiko lurraldea bide zen eta Donemiliaga Kukullako monasterioaren mendeko jarduera eremuan zegoen eta, hortaz, Iruñeko erresumaren eraginpean.Enkarterriak. Sopuerta eta Karrantza ibarrak Asturiasko Alfontso IIL aren kronikan aipatuak dira jadanik. Enkarterriak izena XII. mendean agertzen da, eduki finkorik gabe bada ere. Geroago, Nerbioi ibaiaren mendebalera aurkitzen diren Jaurerriko lurren multzoa esanahi hartuko du. Hizkuntza, eliza eta legeen aldetik. Gaztelau hizkuntzakoak dira, Burgosko apezpikuaren mende daude eta beren batzarrak dituzte Urrestietan.Durangaldea. Bere historia berezia du Erdi Aroko Iruñeko erresumaren barne.
Halaber, beren koaderno juridiko bereziak eta beren zuzenbide publikoko erakundeak dituzte, eta Gerediagan biltzen ziren Batzarrak.Gaztelaren mesedetan burutu ziren Nafar burujabetasunaren eskualdatze haietan protagonismo handia izango zuen Bizkaiko Jaunak. Lehenengoa Iñigo Lopez eta, hura hiltzean, 1076an, bere semea Lope Iñiguez. Urte horretan berean omenaldia ematen dio Alfontso Vl.ari Naxerako foruan eta, 1081etik 1092ra, hurrenez hurren, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko konde izenarekin azalduko da. Berari inori baino gehiago interesatzen zitzaion Calahorrako eliz geografiaren batasun eta hedapena, bere familiak mendean hartu nahi zituen lurraldeak oro biltzen baitzituen elizbarruti hark.Diego Lopezekin (1170-1214) Bizkaiko jauna sortzen da berriro indar handiagoz, halako eran non Ximenez de Rada-k "dominus qui inter omnes magnates Hispaniae praecipuus habebatur" deitzen duen. Izanere, Caztela Zaharra, Enkarterriak, Asturias, Errioxa, Soria, Bureba, Araba eta Gipuzkoa bere zituen eta Bizkaiaren gaineko jaurerri jurisdikzionala berrezarria zuen.Lopez Diaz de Haro aitzinekoak abiatu zuen ekimenari jarraitu zitzaion, zeren eta hark Naxera, Errioxa, Gaztela Zaharra eta Transmiera-ko tenente gisa, denbora batez D. Ladron kondearen eskuetan zegoen bere Bizkaiko jauregitik atzerriratua zegoela, Castro Urdiaks hiria sortua baitzuen 1163- III-l0ean Logroñoko foruarekin. Diego Lopezek, orduan Kantauri itsasotako Gaztelako erregearen tenente zena 1179tik, Itziartik Miera ibairaino, 1200ean Laredo hiria sorru zuen Logroñoko fbruarekin edo zehazkiago "dono etiam vobis et concedo forum de Castro Urdiales perpetuo habendum".Hala, Bizkaian, aurkakotasuna, Haro leinuko Iñigo Lopez, historian zehar Gaztelaren aldeko joera agertu zuen -basailutza agindu baitzion Alfontso Vl.ari- lehen Bizkaiko jaunaren eta Nafarroaren aldekoa zen Ladron familiaren artean gertatu zen. Haro familiaren garaipenak Bizkaia ezezik Durango, Enkarterriak eta Urduña ere Gaztelaren alde larraraziko du. Lotura historikorik ez izanik ere, Bizkaiko oñaztarren aldea Gaztelaren aldeko joera agerraraziko dute Behe Erdi Aroan.

 

Sopuerta, Karrantza, Aiara, Urduña, Durango, Degius eta Berrueza

Asko dira mendebale baskoian seinalaturiko lurrak, hala nota Colindres, Karrantza, Sopuerta, Balmaseda (hasieran Mena ibarraren barne eta 1399an Bizkaiari erantsi zitzaiona), Mena, Lanestosa (1287an Bizkaian sartua), Tudela, Ugarte (Lope eta Galindo Bellacoz bertako jaunak diral040an), Lanteno, Aiara eta Urduña. Erdialdean Durango dago eta mendebalean, Degius eta La Berrueza.Aiarako antzinako geografia ezezaguna zaigu. Aiarako jaurerriak honako ibar hauek biltzen zituen :Orozko (Orozko, Murueta, Olarte eta Albizu Elexaga), Okondo, Urduña, Laudio eta Urkabustaiz. Geroago, Aiarako hermandadeak honako hauek bildu zituen: Sopeña (Arespalditza, Maroño, Agiñiga, Madaria, Salmanton, Menoio, Ozeka, Lejarzo, Afies, Sojo, Erbi eta Luxo); Lezama (Baranbio, Astobitza, Larrinbe, Lekamaña, Saratxo, Etxegoian, Lezama eta Izoria); Amurrio (Olabezar, Murga, Luxaondo eta Amurrio); Lanteno (Lanteno, Kexaa, Menagarai, Erreta-Lantenu, Costera, Mendieta, Erreta-Tutera, Sojoguti, Santa Coloma) eta Okondo (Beotegi, Zuaza harana eta Okondo.
1785ean Orozko Bizkaiko jaurerriari erantsi zitzaion.Durangok konderri burujabea izan behar zuen, halakotzat ematen baitu Iñigo Lopez Bizkaiko kondeak bere tituluen zerrendan.
XI. mendearen barne, geroagokoa eta benetakoa, Munio Sanchez aipatu beharra dago, 1053an.Garai horretan, orobat, nabarmendu beharra dago jaurerri barzuen sorrera: Aiara, Mena, Laudio, Orozko eta, noski, Urduña eta Enkaterriak.
Oñatiko jaurerrian, Gebara etxea Gipuzkoaren eta Arabako Hermandadearen artean ibiliko da, bere protagonismoa propioa bilatu nahian. Gatzaga 1493an, Leinz ibarra eta Oñatiko jaurerria Gipuzkoari erantsirik, gipuzkoarren protagonismoa sendotuko da hasieran Arabakoak ziren lur horietan.

 

Gipuzkoa

Egungo Gipuzkoa probintzia Gipuzkoako erdialdeko espazioaren lurralde antolamenduaren ondorioa da, hari erantsi baitzitzaizkion bai mendebaleko lurraldea edo Markinakoa eta bai ekialdekoa edo baskoia.Gipuzkoari buruzko lehen oharpen historikoak ez dira Nafarroako Antso Handiaren erreinaldia baino lehenago kokatu behar, 1025 une inguruan. Data horretatik aurrera, Behe Erdi Aroko erregeek hiri burgesak sortzerakoan, "Gipuzkoako lurraldeetako" geografia zari bat mugatuz burutuko dute.Achucarrroren arabera, Gipuzkoako geografia barrutiak Tolosa, Segura, Itziar, Deba, Urretxu, Azpeitia eta Azkoitia sortzen diren lurraldea hartzen zuen. Baina ez zituen Arrasate, Bergara, Elgeta, Elgoibar, Leintz Gatzaga eta Errenteria barne hartzen. Hau da, Gipuzkoako lurraldeak mugako bi espazio ditu, mendebalekoa bata, Deba ibaiaren haranek osatua (Mendaro, Markina, Bergara eta Leintz), ez Gipuzkoako eta ez Bizkaiko lurrak direnak. Eta sortaldekoa bestea, Oiartzun ibarra, bertan Villanueva de Oiartzun sortzen delarik eta Hernaniko ibarra, San Sebastian de Hernanirekin.Geroago Gipuzkoako Probintzia deituko dugun lurraldean, gutxienez hiru meatze barruti agertzen dira, haietako bakoitzak bere mugak edo jarduera eremua dituela, eta orobat dagozkien erauzketa lekuak eta, batez ere, burdinola foru propioa.Hona meatze barruti horiek, kronologiaren arabera:- 1328ko Maiatzaren 15eko burdinola forua. Burgosen sinatua eta Alfontso XI.ak Oiartzun eta Irun-Uranzuko burdinoletako nagusi eta jaunei emana.- 1335eko Irailaren 8koa. Valladolidetik Alfontso XI.ak beste burdinola foru bat eman zien "Lastur, Mendaro eta Ego ibarretako olagizonei", oro har, Marquina de Suso ibarrekoei.- 1338ko Irailaren 17koa. Guadalajaratik Alfontso XI. ak burdinola foru berria ematen die "Gipuzkoako burdinoletako nagusi eta jaunei".Gerokoan probintzia edo merindadea izango den Gipuzkoa, beraz, hiru eskualdek osatua zegoen; horiek elkartzean probintzia sortuko zuten. Nafarroako Antso Handiaren garaietan Gipuzkoa deitzen zutena lehena da. Hortaz, Gipuzkoa zeritzan lurraldetik kanpo, bazen ibar multzo bat lehenik eta hiri multzoa geroago, gipuzkoar izendatze hura ez zutenak eta Gipuzkoan ez zirenak.
Hona hiri haiek zein ziren: Arrasate, Bergara, Elgeta, Elgoibar, Leintz Gatzaga eta Errenteria. Hau da, Deba ibaiaren arroa(Mendaro, Markina, Bergara eta Leintz ibarrak) eta Oiartzungo ibarra. Eskualde horiek Gaztelako Adelantado Mayor zelakoaren ordezkari zen merino edo prestamero baten eskumenean zeuden. Hiru merindade osatzen zuten eta 1348an, Alcalako Ordenamenduaren ondorioz, baturik geratu ziren Gipuzkoako Merindade Nagusian.Gipuzkoako probintzian, hasierako Nafarroarekiko arxekipenak eta Gazteiaren aldeko familiek hartu zuten garrantzi geroz handiagoak, Lazcanotarren eta Rojastarren arteko gatazka sortu zuen; oñaztarren eta ganboarren betiko zatiketaren aitzindari izan zena.

 

Araba

Rubiera de Epalzaren arabera, musulmunen konkistatik 883- urte bitartean, Araba asturiarren erresumarekiko burujabe izan zen aldia markatzen da; aldi horri dagokionez bertako foru berezitasunaren aurreneko arrastoak aise aurki daitezke arabiar iturrietan.
Arabiarrek Araba konkistatu zutenekoa ez da garbi agertzen herri horien iturrietan 767- urte arte. Arabiarrak ez ziren Araban sartzen saiatu bisigodoen limes-etik kanpo zegoelako. Araba burujabe hura konkistatu nahi izan zuten bai Cordobak bai Oviedok.
Fruela erregeak (755-768) jo zuen lehen erasoa: euskaldunen aurka borrokatu zen eta nagusitu zitzaien. Konkista hartatik emazte bat lortu zuen preso harturiko arabar emakumeetatik, Munia izenekoa, eta harengandik jaioko zen Alfontso H.a.756 urtean musulmanen gudarostea Arabaraino iritsi zen eta zerga bat ezarri zuen. Arabarrek ez zuten inolako konderik, ez eta guda edo eliz buruzagirik batere. Ez zeuden inongo asturiar aginpideren mende. Arabako baroi batzuk baizik ez dira agertzen, Kofradiaren aitzindariak izan zitezkeenak.
Zein lurralde adierazten da herrialde izen horren bidez? Gorbeiapeko lurraldeak inondik ere, hala nola Urca, Zuhiabarrutia, Zufia, Ubarrundia, Ganboa, Arratzu, Divina, Koartango eta Langara. Geroago, IX. mendean hedatu egiten da: Mahzhaeta, Arratzu behekoa, Hiruzhaeta, Hegiraz, Arrahia, Murielles, Alfoce de Fornello eta Rivo de Ibita. XII. mendean, Fernan Gonzalezen boto faltsuen arabera, aipatu diren eskualdeetako mugetara zabaltzen da.Araban, Ladron familia nafarren aldekoa zen eta ildo horretarik bultzatu zituen Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba bera aginpide politikoa eskuetan izan zuen denboran. Alfontso VIII.ak Gasteiz hartu zuen armen indarrez. Araba, ordea, Gaztelaren babespera bideratu zen historiaren zenbait unetan, borondatez haren esku jarri zenetik Hasi eta Errege Katolikoekin anaitasun lankidetza hartan amaituz. Guztiarekin ere, gainerako euskal lurraldeetan bezala, baziren Nafarroaren aldeko arabar talde zenbait, gutxiengoa, ganboar deituak.

 

Trebiño

Hala Julio Gonzalezen nola Micaela Portillaren ustetan, Antso VI.a Jakintsuak Trebiño populatu zuen 1161ean Gaztelak jotako erasoen aurrean Arabako mugaldea ziurtatu ahal izateko. Harez geroztik, Trebiñoren garrantzi geopolitikoa, geroago errege berak eman foruaz hornitu ziren guneek -Gasteiz edo Biasteri kasurako— hartuko zutenaren antzekoa izan zen. Hala, Zadorra ibaiaren berezko ibiaren defentsa egiten du Trebiñok eta mozten die gaztelauei Aiuda ibarrerako, Gasteizerako eta Lautadarako sarrera. Trebiño ez zen sortu frankoak erakartzeko gune gisa, ez eta merkataritza gune gisa, sorreraren helburua muga eta Kofradiako lurrak Alfontso VHI.aren aurka defendatzea izan baitzen.
Hala eta guztiz, Behe Erdi Aroan Trebiñon gaztelauek zituzten interesak zirela eta, Pedro Manriqueren familia Gaztelako adelantado mayor zelakoak ordezkaturik, eskualde hori Gaztela eta Burgos aldera makurtu zen XVI. mendetik.

 

Lapurdi

Lapurdi parrokia sail bat hartzen duen lurralde bat da 1790 arte, parrokia horiek Batzar Nagusi, Estatu Orokor edo Ustaritzeko Biltzarrean biltzen direla. Lapurdik biltzen zituen parrokien kopurua aldatu egiten da historian zehar. Hala, historiaren garai batean Lapurdi barnean zuden bai Nafarroa Beherea (Amikuze era Ostabateko lurrak alde bat utzirik), bai eta Nafarroa Garaiko zenbait ere, hala nola Baztan eta Bidasoa ibarrak eta Gipuzkoako lurra ere, Hondarribitik Pasaiarainokoa), eta are Akizeko lurrak ere.
Guztiarekin ere, bere garairik beteenean Lapurdik honako parroki hauek hartzen zituen: Angelu, Ahetze, Ainhoa, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Bardoze, Basusarri, Biarritz, Bidarte, Beskoitze, Kanbo, Ziburu, Ezpeleta, Getaria, Gixune, Haltsu, Hazparne, Hendaia, Itsasu, Larresoro, Luhuso, Makea, Lekorne, Mugerre, (Saint-Jean deBiutz), Donibane-Lohizune, Donapaleu, Hiriburu, Sara, Zuraide, Urketa, Urruña, Ahurti, Uztaritze, Milafranga, Biriatu, Lekuine, Jatsu, Lehuntze, Serres eta geroago sorturiko beste zenbait. Lapurdiko antzinako hiriburua Baiona da.

 

Zuberoa

Zuberoak 785 kilometro karratuko eremua hartzen du eta bera da ekialdeen dagoen probintzia.
Hona haren mugak: Biarno ekialdean, Gaskoinia iparraldean, Nafarroa Beherea mendebalean eta Erronkari hegoaldean.
Uhaitzandi ibaiaren eta haren ibaiadarren ibarra biltzen du eta, tradizioari jarraituz, hiru zati bereizten dira: Behe Zuberoa, Pettara edo Barhoa, iparraldean; Arbaillak erdialdean eta Goi Zuberoa edo Basabüria, hegoaldean eta bi ibarretan bereizten dena, hots, Ibar Eskuin eta Ibai Ezker (Dextre eta Senestre).Lapurdin eta Zuberoan bertako leinuak bi joeratan banatu ziren. Talde batek ingelesen administrazioaren mende zegoen Baiona bereiztea nahi zuen; bestea, ordea, barne aldeko lurretan errotu zen, nafarren laguntzaren aldekoak zirelarik. 1391n Urtubiako jaunak gaztelu bat eraiki zuen eta handik babes eman zion nafar aukerari, ingelesen interesen ordezkari zen Samper famialiaren aurka.

 

Nafarroa Beherea

Pirinioez iparraldeko lurralde hau betidanik baskoien lurraldetzat hartu diren beste biren artean kokaturik dago: ekialdean Zuberoa dago, eta mendebalean Lapurdi.
Nafarroa Beherea herrialde edo ibar multzo batek osatua da eta horietako bakoitzak hain "herrialde" nortasun nabarmena du non Lapurdi, Zuberoa, Erronkari eta Zaraitzurekin pareka zitezkeen. Jarraian ikusiko dira zein diren herrialde eta ibar horiek. Mendebaiean, Baigorri, Orzaize, Arberoa edo Arbela.
Erdialdean, Garazi, Donibane Garazi hiriburu duena; hiru parrokia, hots, Armendaritze, Iholdi, Irisarri, eta Larzabale eta Landibarre baronerriak. Ekiaidean, Ostabat Izurarekin eta Amikuze Donapaleurekin.
Iparraldean, Agramondarren lurrak Nafarroa Beheretik berezi ziren: Bidaxune, Burgue, Erreiti, Erango, Akamarre, Samatze.Herrialde edo ibar horietan nabarmendu behar dira, bai haien hiri geografiaz eta bai haien hiri burgesen antolamenduaz: Donibane Garazi, Donapaleu, Garruze, Bastida eta Larzabale.Halaber, jaunen lurren administrazio berezitasuna nabarmenrzekoa da: Agramont-en baronerriak (Erreiti, Burgue eta Auza), Lekuze konderria (Donapaleu inguruan), Landibarreko baronerria (Behaskane, Askonbegi, Doneztebe eta Dnamartiriko 14 parrokia) eta Sorhapiiriiko baronerria, izen bereko parrokia hartzen duena. Laburbilduz, Nafarroa Behereko geografia modu honetara egituratzen da:
A.- Baigorriko ibarra, honako herri hauek hartzen dituena: Baigorri, Leispartz, Bastida,Otikoren, Okoze, Guermiette, Gerhieta, Irulegi, Sorthoeta, Anhauze, Azkarate eta Lasa. Bestalde, Banka, Aldude eta Urepel aurrekoen mendean agertzen dira, hirurak banatu gabe azaltzen direla; mendiko hiru eskualde horietako biztanleek, haien mendean izanik, ez dute inolako jarduera administratiborik beren esku. Ibar hau antzina antzinako ohiturez gobernatzen dira, horien idazketa 1570ekoak badira ere.
B.- Garaziko herrialdeak 24 parrokia hartzen ditu, aski txikiak: Ahatsa, Aintzila, Ainhize, Altzieta, Arnegi, Bazkazane, Behorlegi, Duzunaritze, Buztintze, Cabalce, Zaro, Gamarte, Garat, Iriberri, Izpura,Jatsu, Lakarra, Mendibe, Monjolose, Saint- Michel, Sarasquette, Suhuskune, Uharte- Garazi, Urrutie.
C.- Amikuzeko herrialdeak 27 parrokia hartzen ditu: Aiziritze, Altzumarta, Amenduze, Amorotze, Arberatze, Arboti, Arruta, Behaskane, Behauze, Bizkai, Gabadi, Gamue, Ilharre, Labetze, Lapizketa, Larribarre, Martxuta, Mithiriña, Oragarre, Ostankoa, Zokotze, Suhart, Sarrikota, Uharte-Hiri, Unaso, Zilhekoa, Zohazti, Zohotza.
D.- Ostabaret herrialdeak 11 parrokia hartzen ditu: Arhantsusi, Arroze, Asme, Bunus?, Zibitze, Donaixti, Hozta, Ibarla, Ibarre, Izura, Jutsi.
E.- Arberoako herrialdeak sei parrokia hartzen ditu: Aiherra, Heleta, Isturitze, Mehaine, Donostiri, Donamartiri.
F.- Orzaizeko ibarra sei auzotan banaturik dago: Ahatsa, Exave?, Eihartze, Horça?, Iriberri?, Orzaize (Arrosa eta Bidarrai auzoekin.
G.- Irisarri-Iholdi-Armendaritze multzoa.
H.- Donibane Garaziko gaztelu-lekuak.
XV. mende hasieratik Karlos III.aren mende zegoen Nafarroa Beherean, aurkako interesak zituzten bi familiak sortu ziren; Nafarroako politika osoa bi alderdi horien artean banatu zen Erresuma desegin arte.
Beaumondar eta Agramondarrez ari naiz.

 

Mendebaleko baskoien espazioaren antolamendua l449ko Hermandadearekin

Hermandadearen geografia berriztatzeko asmoarekin, Joan Il.ak l449ko abuztuaren 3an emandako errege zedulak eragin guztiz erabakiorrak ekar zitzakeen geografiari dagokionez.Errege zedula honako toki hauetara zuzendua zen: Bizkaiko Konderri eta Jaurerriko hiriak, hiribilduak eta herriguneak, Enkarterriak barne; Gipuzkoako lurralde eta merindadea eta bertako hermandadeak;Gasteiz eta Urdunako hiriak eta Arabako lurraldeko hamalau hermandadeak; Baimaseda eta Menako hirietara, ibar horretako Enkarterrietako lurrekin; Frias hiria eta Miranda, Pancorbo eta Miranda de Ebroko hirietara eta Santo Domingo de la Calzada hiria eta Trasmiera merindadea eta Santander eta San Vicente de la Barquera hiriak, Valdegobia ibarra, Losa lurraldea, Anguio ibarra eta Laredo hiria. Lurralde horiei guztiei hermandade bat osatzeko gonbitea egin zitzaien. Hori Jurisdikzio Hermandade baten hasiera izan zitekeen eta euskaldunen historian ezin asmatuzko ondorioak ekar zitzakeen.Hermandade horren proiektu geografikoak Antso III.a Gartzeiz Handiaren garaiko (1004-1035) nafar erresumaren muga beretu gabeak ageitzen ziruen berriro eta gogora ekartzen ditu Antso Handiaren semeen arteko borrokak, Gartzea Sanrxez IH.a (1035- 1054), seme nagusi zenaren eta Fernando I.a (1037-1065), Gaztelako errege eta gero Leongoa izango zen bigarren semearen artekoak, alegia. Gartzea Santxezen eta Fernandoren lurralde mugak, Iruñekoarentzat Santanderreko badiatik Okako mendietarainokoak hedatzen ziren, Araba, Bizkaia, Durango eta Gipuzkoako lurraldeak barne. "Lehen aldiz, dio Lacarrak, Pirinioez honaindiko euskara hizkuntzadun lurralde guztiak sartzen dira Iruñeko erregearen mendeko lurretan, hari Gaztelako sorgunea zen muga marka bat erasten zitzaiolarik".Hermandade proiektu hura ez zen aurrera atera eta horregatik aurretik baziren hermandade txikiago haiek, Bizkaia eta Gipuzkoakoak bezalakoak, fruituak ematen hasi ziren; Gipuzkoakoa, zehazki, l451n sendotu zen, l457an ordenantzak jaso zituen eta, azkenik, l458an Donostia Hermandadean sartu zenean sendoturik geratu zen Behe Erdi Aro guztirako eta Aro modernorako.

 

Geografia muga berriak ezartzeko saioakXIX. mendean

Behe Erdi Aroko eta Aro Modernoko mendeetan, erregeek eta Gorteak probintzia askeetakoak ziren guztiak batera hartzen zituzten "vizcaino" deituraren bidez, era horretara ondoeza sortuz bai bizkaitarren beren artean eta bai gipuzkoar edo arabarren artean, Larramendik berak hartaz ohartarazten duenez, honela baitio: "ez dira Gaztela, Aragoi eta Nafarroa elkarren artean, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba direna baino desberdinagoak, beren mugetan, foruetan, gobernuan eta are hizkuntzan ere".Gorteetako jendeak egiten zituzten probintzi aske edo euskaldunei buruzko saio orokor eta batera nahi haien aurrean, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako probintzia erakundeek beren nortasuna aldarrikatzen zuten eta uko egiten zioten proposatzen zitzaien administrazio batasunari.Carlos IV.aren erregealdian egin zen lurralde erreformak euskal lurralde historikoak ukitu zituen, Nafarroari itsasorako irtenbidea eman nahi izan ziotelarik. Izan ere, berriro proiektatu zen, Erdi Aroan hainbestetan bezala, Hondarribia, Irun eta Lezo hiri gipuzkoarrak Nafarroari itsastea. Ideia horren bultzatzailea Godoy zen eta haren ordezkaria Jose de Vagas y Ponce, ordurako Gipuzkoan gobernu agente gisa zenbait urte zeramatzana. Hondarribia alde agertu zen, modu horretara bertako merkataritza zuzpertuko zelakoan.
Izan ere, Nafarroa saiatu zen hainbat aldiz historian zehar bere izandako lurralde horiek berreskuratzen, hizkuntzaz, geografiaz eta historiaz baskoienak ziren lurrak, alegia. Estatuarentzat, geografia egoera berri horrek batu egiten zituen eskualde politikoak, militarrak, fiskalak, ekonomikoak eta mugaren defentsarakoak. Bereizteko agindua 1805eko Irailaren 26an eman zen.
Agindu hori Fernando VI.ak baliogabetu zuen 18l4ko Abuztuaren 18an. Beste hainbat proiektuk, hala nola Lanzenak 1810ean edo Bauzarenak 1813an, Oria ibaiaren aldea Nafarroari erastea berretsi eta are zabaldu zuten, Donostia ere Bidasoako departamenduan sartzen zutela.1820ko errestaurazioa ezarririk, Bauza bera, José Agustin de Larramendirekin batera, Espainiako lurraldea 48 probintziatan banatzeko lanen prestaeraz arduratu zen.
Bauza eta Larramendiren proiektuan probintzia bakarra ageri zen, Gasteiz hiriburu zuela, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako lurraldeak baturik.Nafarroak beti ere itsasorako irteera zuen Bidasoatik, Ebroko Erribera, Tutera barne, Logroñoko probintziaren barne geratzen zen. 1821eko Gorteetako batzordearen proiektuan Bilbo hiriburu zuen Bizkaia mantentzen zen; Gipuzkoa probintzia handia aurrikusten zen kostaldeko lurrak eta Arabako lautadakoa barne zituela eta Gasteiz hiriburu zuena, baina Bidasoako bokalea Nafarroaren esku uzten zuen oraindik; Nafarroari, ordea, Ebroko erribera aldea, Tutera barne, kentzen zitzaion eta Errioxari ematen zioten.1822ko Urtarrilean Gorteetan onartu zuten probintziei buruzko dekretuan, aldiz, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabari, alde batetik, eta Nafarroari, bestetik, lehendik zuten hedadura utzi zitzaien, baina aldaera esanguratsu zenbaitekin. Urduña Arabako probintziaren barne geratu zen, baina baita Trebiñoko konderria, Miranda de Ebro, Villalba de Losa, eta Obarenes eta Oñako mendialdeak ere. Nafarroako Erribera aldea zertxobait murrizten zen.Saio horiek huts eginik, 1824-1854 bitartean egungo lurralde banaketa antolatu zen.
Javier de Burgosek Fomento ministerioa bere gain hartu zuenean 49 probintziatan banatzeko plana guztiz buruturik zegoen eta 1833ko Azaroko dekretuan indarrean jarri besterik ez zuen egin. Euskaldunen eta nafarren lurraldeak egun diren bezala geratu ziren, lurralde hondar batzuek eztabaidapean geratzen zirela.

 

Amaitzeko

Behe Erdi Aroan moldatu ziren Lapurdi, Zuberoa, Nafarroa Garaia eta Beherea, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba lurraldeek, beste lurralde txikiago askoren bategite cta egokitze prozesuaren ondoren, Erdi Aroko egituraren barne jarraituko dute XX. mende arte. XX. mende honetan soilik, baina zenbait euskaldunen ekimenez oraingoan, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa, Pirinioez hegoaldeko lurraldeok batzeko saioak sortuko dira.Diktaduraren ondoren (1939-1975), gaur egungo autogobernu sistema antolatu zen Hegoaldeko Euskal Herrian, bi Autonomia Erkidegotan oinarritzen dena: Euskal Herria eta Nafarroa. Erkidego bakoitzak bere Autonomia Estatutua du, bere ahalmenak finkatzen dituena.Euskal Herriko Autonomia Erkidegoa, Autonomia Estatutuaren arabera, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiarekin bat datozen Antzinako Lurraldeez dago osatua. Aukera ematen dio Nafarroari Erkidego horretan sartzeko, xede horretarako antolatu den prozedurari jarraituz, baldin eta nafarrek inoiz erabaki hori hartuko balute.Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren aginpidea Eusko Legebitzarraren bidez, Eusko Jaurlaritzaren eta Jaurlaritzaren Lehendakariaren bidez zertzen da.Horrez gainera, "Batzar Nagusiak" deritzanek parlamentu moduan dihardute Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko antzinako Lurralde bakoitzean. Batzar Nagusiei ez zaie lege formalak onartzeko ahalmenik ezagutzen -Eusko Legebiltzarrari dagokion gauza da hori-, baina badute Foru Arauak deritzanak antolatzeko eta onesteko ahalmena, eta orobat ere Eusko Legebiltzarrari legeak proposatzeko eskua.Bestalde, Batzar Nagusiek Foru Diputazioa edo Aldundia kontrolatzeko eginkizuna dute, eta bere kideetako bat hautatzen du Diputatu Nagusitzat, Diputazio burua izan dadin; hura da Diputatuen batzarreko lehendakaria, alegia, Antzinako Lurraldearen gobernua osatzen duten Foru Diputatuen biltzarrarena.Nafarroako kasua bestelakoa da; izan ere, Antzinako Lurralde bakar bat hartzen duen Autonomia Erkidegoa izanik, Nafarroako Legebiltzarraren eta Nafarroako Gobernuaren esku dago aginpidea.Iparraldeko Euskal Herriko antzinako hiru lurraldeei dagokienez, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoari, ez dute inolako ezagutza politikorik, frantses zentralismo handiagatik, batetik, eta, bestetik, Biarnoko zenbait lurralderekin batera, Paue dela hiriburua, Pirinio Atlantikoen departamenduaren barne daudelako.