Atlas Historikoa»Atlas Historikoa
II. Errepublika (1931-1936)
EGILEA:
Emilio Majuelo Gil Tutera (1953). Historian doktore Zaragozako unibertsitatetik. Unibertsitate horretan bertan Gaur egungo Historiako irakasle titularra da. Hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu, besteak beste Luchas de clases en Navarra (1931-1936) eta, Angel Pascual Bonis-ekin batera, Del catolicismo agrario al cooperativismo empresarial. Setenta y cinco años de la Federación de cooperativas navarras. 1910- 1985.
Aldaketak euskal gizartean
Askotan esan den bezala, II. Errepublika ezartzean alaitasunez eta itxaropenez
gainezka egin zuten Hego Euskal Herriko hiriburuek. Aldaketa sozio-politiko
sakonak nahi zituen jendearen poza hain zen nabaria ezen aldaketa asmoekin
bat egiten ez zuten talde sozialek ere itxaropenez eta errespetuz hartu zuten Errepublikaren
etorrera.
Errepublika ezarri zen lehenengo hiriaren kasua, Eibarrena alegia, paradigmatikoa
da. Gipuzkoako hiri horrek, langile hiria zenak aspalditik, eta garrantzizko
gizarte mugimenduak izan zituenak, ondo baino hobeto irudikatzen zuen euskal
gizartearen indarra. Hau, euskal gizartea, aldatua zegoen, hala ekonomiari nola
gizarteari dagokionez: batetik, industriaren, eta herrien eta hirien garapenagatik,
eta bestetik, langileen eta behe eta erdiko mailako klaseen eraginagatik.Mugimendu politiko nagusiak ?errepublikazaleak, sozialistak eta abertzaleak?
legezko aitortuko zituen egoera demokratikora aldatzeko beharra zela eta, garai
historiko baten hasieratzat hartu zen egun hura, apirilaren 14a, etafesta egun handia
bezala ospatu zen: ?Kalean sumatzen zen ezinegona? ?zioen Euzkadi egunkariak
Bilboko giroaz? alaitasun beteko giroa bihurtu zen monarkia eroriko zela
jakin zenean. Ordena publikoaren zaintzaileek kaletik aldegin zuten, ?adierazpen
askatasun osoa uztearren herriari?.
Leku guztietan berdinak ez izan arren, Euskal Herriak aldaketa sakonak jasan
zituen XIX. mendearen amaieraz geroztik. Nekazaritzan ziharduen langile kopurua
nabarmen urritu zen Bizkaian eta Gipuzkoan (Gipuzkoan, 1900ean, %43,5;
1930ean, %25. Bizkaian, 1900ean, %51,6; 1930ean, %21,5). Araban eta Nafarroan,
berriz, 1930ean ere langilerik gehienak nekazaritzan ziharduten (Araban, %48,4;
Nafarroan, %60,2).
Dena dela, aldaketa adierazgarriak suma zitezkeen nekazari giroko gizarte
horietan ere: 1910-1920 bitartean industrializazioak lehenengo urratsak eman zituen
Nafarroan, bigarren sektorea lehen halako bi izatera handitzeraino (1910ean,
lanean zihardutenen %11,6; 1920an, %23,1); Nafarroan bertan, nekazaritzaren
inguruko kapitalismoak ardatz zituen Ebro eta Aragoi ibaien ertzean biztanleria
gune handiak eratu ziren; bestalde, hiriburuaren hazkundeak (bai biztanleetan
bai eremuan) adierazten zuenez, 1930 inguruko egoerak ez zuen zerikusirik berrogei
urte lehenagokoarekin.
Bizkaiko eskualde batzuek eta Gipuzkoako leku jakin batzuek izan zuten,
noski, ekonomia eta industria hazkunderik handiena. Nahiz eta hazkundea desberdina
izan batean eta bestean, bai Gipuzkoak bai Bizkaiak errejimen berriaren
aldeko talde indartsua osatu zuten erdiko mailako klasekoen eta langileen artean.
Nolanahi ere, politikan egin beharreko aldaketak zehazteko orduan, talde
horiek ez zetozen guztiz bat, oinarri-oinarrizko puntuetan izan ezik: demokrazian
oinarrituriko konstituzioa lortu; hauteskundeetako ustelkeria kendu; Estatuari lurralde egituraketa berria eman; Estatuak gudarostearekin, elizarekin eta
beste talde koporatibo batzuekin zituen harremanak berritik antolatu; eta lan
harremanetan (bai industrian bai nekazaritzan) eta gizarte harremanetan (gizarte
eragileen artean) berrikuntzak egin, justizia soziala lortzeko.
Berrikuntza egitasmo horiek legeetan zehaztea eta betearaztea oso lan nekeza
izan zen, politika gorabeherak eta alderdi politikoen eta talde sozioekonomikoen
iritzi ezberdinak zirela eta. Estrategia politikoak zehazteko orduan, 1931ko
apirileko udal hauteskundeetako emaitzak ez ezik urte bereko ekaineko hauteskunde
orokorretakoak, hauek batez ere, hartu ziren oinarritzat. Azken hauteskunde
horietan argi eta garbi azaldu zen Euskal Herriko sistema politikoak II.
Errepublikan izan zuen ezaugarri berezienetako bat, alegia, karlismoak eskualde
batzuetan eta abertzaletasunak beste batzuetan, eragin handia izan zutela. Espainiako
statuko gainerako lurraldeetan, berriz, alderdi eskuindarrak ia legebiltzarretik
kanpo geratu ziren.
Eskuindarrek (Comunión Tradicionalista alderdia, katoliko independenteak
eta EAJ) irabazi zituzten hauteskundeak. Garaipenaren arrazoien artean bi hauek
azpimarra daitezke: batetik, Araban izan ezik, beren egitasmoetan bat zetozela,
eta, bestetik, gizartea mugiarazteko kanpaina egin zutela; horretarako, gero eta
oihartzun handiagoa zuten bi gai erabili zituzten: bata, eliza katolikoaren interesen
eta erlijioaren defentsa, eta, bestea, Euskal Herriaren autonomia.
Hala ere, artean egiteke zeuden berrikuntzak gauzatzera bideraturiko ekimen
politikoak hauteskundeak egin aurretik abiatu ziren; eragina ere izan zuten hauteskundeetako
emaitzetan. Sozialistek hainbat dekretu bultzatu zituzten Lan ministeriotik:
zortzi orduko lanaldia, udal barrutiak eta lan txandak arautzekoa, errenta
sariak mantentzekoa, alokairuak murriztekoa, epaimahai mistoei buruzkoa,
industria eta nekazaritza alorretako lan ezbeharrei buruzkoa, hobekuntzak egin
zitezkeen lur sailei buruzkoa. Errepublikazaleek, bestalde, beren onespena eman
zieten lege horiei, eta bi taldeen artean hainbat gai eztabaidatu ziren: nekazaritzaren
erreforma, konstituzioaren testua, eta estatuak eskualde eta herrialde historikoekin
izan beharreko harremanak.
Estatutuaren aldeko ekimenak
EAJ autonomia estatutuaren aldeko lanean aritu zen buru-belarri Hego Euskal
Herriko lau probintzietan, eta protagonismo handia izan zuen alkateek egin zuten
kanpainaren bidez. Probintzietako Batzorde Kudeatzaileek, bestalde, errepublikazaleen
eta sozialisten ordezkari ziren aldetik, testuaren idazketan parte
hartu nahi zuten. Hori zela eta, Udalek estatutu proiektua egiteko eskatu zioten
Eusko Ikaskuntzari, eta halaxe egin zuen honek gai horri buruzko beste lan batzuk
oinarritzat hartuz.
Bi ekimen horiek argi eta garbi adierazten zuten talde politikoen arteko etena
gai horretan. Etena are handiagoa egin zen 1931ko ekainaren 14an Lizarrako
batzarrean euskal udalek hainbat zuzenketa onartu zituztenean: Vatikanoarekiko
harremanak etorkizuneko euskal estatuaren esku uzten zituena, besteak beste;
zuzenketa horiek onartezinak ziren alderdi demokratiko errepublikazaleentzat.
Autonomia lortzea izan zen, bada, hauteskunde kanpainako gai nagusietako
bat, hala eskuindarrentzat nola ezkertiarrentzat. Lizarrako zuzenketa haien aurrean,
errepublikazaleek eta sozialistek eskaintzen zuten autonomiarako bidea
?Espainia osoarekiko adiskidetasunean? oinarritzen zen, Indalecio Prietoren hitzetan
esateko, hots, errepublikazale, sozialista eta abertzaleen arteko adiskidetasunean,
eta ez, abertzaleen eta Errepublikaren etsaien artekoan.
Dena dela, Hego Euskal Herriko autonomia zela eta, Estatuarekin nolako
harremanak nahi zituzten zehaztu behar izan zuten alderdi politiko guztiek.
EAJrentzat, eredu federala baitzuen gogoan, bere estrategia politikoaren ardatza
zen autonomia; errepublikazaleentzat eta sozialistentzat, aldiz, eskabide onargarria
zen autonomia eskatzea, konstituzio demokratikoarekin ongi adosten bazen
behintzat. Bestela jokatu zuen, ordea, karlismoak; autonomiaren alde egitea Errepublikaren
aurka egiteko baliagarri zitzaion bitartean EAJrekin batera aritu zen
hauteskundeetan; abertzaleek Errepublikaren alde egin zutenean, ordea, haietatik
urrundu zen, eta hala, 1932ko ekainean, Hego Euskal Herriarentzat estatutubakarra izateko behar zen adostasuna lortzea eragotzi zuen. Karlisten arteko iritzi
nagusia estatutuaren aurkakoa zen, baina aurkakotasun horrez gainera kontuan
hartu behar da, errepublikazale eta sozialista gehienek hutsa edo hutsaren
hurrengoa egin zutela estatutuaren alde.
Hala bada, hutsean gelditu zen Hego Euskal Herriko lau probintziak Estatuaren
lurralde egituraketa berrian legez bat eginda sartzeko aukera. Udalerrietako
ordezkariek 1932ko ekaineko batzarrean hartu zuten erabaki hartan Errestaurazio
sistema zaharrean eta are diktaduran ere arituak ziren talde politiko nafarren
eragina erabakigarria gertatu zen. Egia esan, egin zuten proposamen hori, talde
politiko horiek beraiek 1919an ?XIX. mendeko beste egun ?gogoangarri? batzuetara
ez jotzearren? onartu zutenaren jarraipen hutsa zen.
Estatutuaren aldeko prozesua gaur egun Euskadiko Autonomia Erkidegoa
osatzen duten hiru probintzietara mugatu zen: 1933ko azaroaren 5eko plebiszitoan
onartu zen, baina 1934ko gertaera politikoen ondoren, etenda geratu zen
prozesua. Autonomiaren aldeko eskari haiek geroago bete ziren, Espainiako gerra
zibilak ekarri zituen egun goibeletan, 1936ko urrian hain zuzen ere.
Langile eta nekazari mugimenduak
Gizarte auzia garrantzi handiko kontua izan zen hauteskundeetan, eta eraginik
ere izan zuen horien emaitzetan. Gizarte arloko arazoak pil-pilean zeuden nekazari
eskualdeetan; Erriberan eta Nafarroako erdi-ekialdean, esate baterako, aspaldidanik
zuten garrantzizko aldaketa sozialak egiteko itxaropen bizia, eta hori
garbi azaldu zen egin ziren lehenbiziko hauteskundeetan, nekazari, lur jabe txiki
eta jornaldun asko eta asko nekazaritzaren erreformaren alde agertu baitziren.
Nafarroako eskualde horietan eskorten arazoari konponbidea ematea zen nekazaritzaren erreforma egiteko arrazoia. Arazoa Napoleonen garaiko gerran hasi eta
XIX. mendean luzatu zen, udal ondareak behin eta berriro pribatizatzeagatik.
Nafarroako hegoaldean, herri lurrez baliatzen ziren nekazarien mugimendua XIX.. endearen azken urteetan hasi zen, eta XX.aren lehen bi hamarraldietan indar
handia izan zuen; mugimendu horrek tresna egokiak aurkitu zituen UGT bezalako
klase sindikatuek eskaintzen zizkioten antolaketa oinarrietan eta eskabide
programetan, Errepublikaren testuinguru sozio-politiko berrian lurraren jabetzari
buruzko eskakizunak bideratzeko.
Hori da UGTk Erribera aldeko nekazari eremuetan izan zuen hedakuntzaren
jatorria; beste era batera eta lehenago sortu ziren, ordea, langile erakundeak
?ugetistak, sindikalistak edo solidarioak? hiri eta industria guneetan. Zuten jardunbidea
eta ideologia zutela, demografia, ekonomia eta gizarte egituretan aldaketak
izandako lekuetan hedatu ziren langile erakunde horiek.
Sindikatu bakoitzaren jatorria aztertzen hasi gabe, zera da aipagarriena: 1931n,
ordu artekoa baino esku hartze eta politizazio zabalagoari bidea ireki zion aldaketa
politikoa zela-eta, egoera sozialari dagokionez elementu oso dinamikoak
izan ziren sindikatuak. Alde batetik, esperientzia zuten sindikalismoan, eta, horregatik,
beste irizpide batzuekin neurtu zituzten egoera politiko berri hura eta
gizarte aldaketa gauzatzeko aukerak; eta, bestetik, beren iritzia eman behar izanzuten erreformaren lehen bi urteetan Gobernuko partaide izan ziren langile ordezkariek
proposatutakoaren aurrean.
Horri buruz nahiko adierazgarriak dira honako datu hauek. UGTk 1933. urtearen
erdialdera 35.000 kide zituen Bizkaian, 12.000 Gipuzkoan, ia 9.000 Nafarroan
eta 1.600 Araban. Beste langile erakunde nagusiak, Euzko Langileen Alkartasunak,
ia 40.000 langile zituen 1935ean Hego Euskal Herrian (1.000 Nafarroan,
3.000 Araban, 15.000 Gipuzkoan eta 18.000 Bizkaian).
Langile erakunde horiek guztiek Errepublikaren lehen bi urteetan izan zuten
hedaldiak garbi azaltzen du aldaketa politikoari eman zitzaion garrantzia eta nola
baliatu ziren aldaketa horretaz. Antzeko zerbait sumatzen da langile eta errepublikaren
aldeko alderdi politikoen bilakaeran. PSOEri dagokionez, hain zuzen,
alderdiaren eragina sendotu egin zen: batetik, sozialisten kide nagusietako batzuk
erakunde politiko erabakitzaileetan parte hartze handia eta zuzena izan zutelako;
bestetik, langileria antolatu eta finkatzearen alde aurreko hamarraldietan
hasitako politikari zintzo jarraitu ziolako, eta baita aurrera eraman zuen mailaz
mailako dinamikagatik ere, dinamika hori ondo egokitzen baitzen alderdi errepublikazalearen
proiektu berritzailearekin, nahiz eta itxuraz, lehenengo urteetan
behintzat, bi taldeen artean ezadostasun taktikoak izan, erretorikoak gehiago
benetako ezadostasunak baino.
Primo de Rivera diktadoreak legez kanpo utzi ez bazituen ere, sozialismoaren
eta sindikatu sozialisten hedatzean Errepublikaren hasiera izan zen unerik garrantzitsuena.
Hedatze hori bizkor gertatu zen lehen bi urteetan, baina, 1933 aldera
moteldu, eta 1934an, urriko ekinaldi iraultzailearen osteko errepresioaren
kariaz, eten egin zen. Talde horien hedatzeak bi eragile nagusi izan zituen: nekazaritzaren
erreformak zuen erakargarritasuna, eta sindikatu ugetistek hiri eta industria
guneetan zuten indarra eta tradizioa.
1931. urteko abenduan hamahiru elkarte sozialista ziren Nafarroan, eta 400
bat bazkide, baina 1933an 23 elkarte izateraino iritsi ziren. Hego Euskal Herriko
beste hiru probintzietan, aldiz, PSOEk 4.000 bazkide inguru zituen 1934ko ekainean.
Bilakaera politikoa
Alderdi errepublikazaleen antolamendua ere sendotu egin zen abagune berri
honetan. Horren adierazgarri da errepublikazaleek kasinoak eta elkarteak sortzea
Nafarroako toki askotan: 1931n 75 elkarte sortu ziren, eta 1932an 26. Gauza
bera esan daiteke abertzaleen erakundeez ere, baina horiek, karlismoak bere
eraginpeko lekuetan eta, maila apalago batean, sozialismo bizkaitarrak bezala,
makrokosmos bat osatzen zuten, alderdi batekiko atxikimendu hutsa baino gehiago
zena, ideologiari eta bizimoduari dagozkion ezaugarriak baitzituen askotan.
Batzokiak ez ezik era askotako bazkunak ?emakume, gazte, ikasle, gaztetxo,
sindikatu, kirol, jolas, eta kultura bazkunak?, erakunde sozio-ekonomikoak, hedabideak
eta beste hainbat bitarteko zituztenez, abertzaleek eta tradizionalistek
halako sare bat hedatu zuten gizartean, beren planteamendu politikoei bideak
ireki zizkiena, eta, aldi berean, gizon-emakume leialez osaturiko oinarri iraunkorra
eratzeko aukera eman ziena; izan ere, gizon-emakume horiek bazkun edo
elkarte horietan aurkitzen baitzituzten beren nortasun ezaugarriak, beren ideien
babesa, eta haietan lortzen harremanak zabaltzea eta baita sentimen hutsunea
bera betetzea ere.
Dena dela, II. Errepublikaren garaian antolakuntzak izan zuen bilakabidearen
berezitasunik handiena ez da bakarrik karlismoaren eta abertzaletasunaren
oinarri sozialak zuzpertzea, edo errepublikanismoaren eta sozialismoaren hedatzea,
baizik eta egoera politiko berria sortzea, aipaturiko gertaera horiei gauzatzeko
aukera eman ziena. Borroka politikoak, inoiz baino libreagoa eta irekiagoa
izanik, militante kutsua eman zien erakunde horiei, helburu politiko jakin
batzuetara lotu baitziren, eta horrek alderdien egiturak egokitu eta beren goren
mailara jaso zituen.
Karlismoaren kasua abertzaletasunarena edo sozialismoarena bezain adierazgarria
da. Eremu batzuetan eragin sozial berezia izanik, karlismoak ez zuen ezbarne zatiketarik gainditu ez berriz antolatzeko joerarik azaldu Primo de Riveraren
garaian lozorroan egon zen bitartean.
1931ko apirilaren ondoren kontzientzia demokratiko eta erreibindikatzailea
piztea eta, kalean bezala, administrazioaren eta gobernuaren erakundeetan herri
ordezkariak eta ezkertiarrak egotea mehatxu apokaliptikotzat hartu zuten karlistek,
beraiek nahi zuten erlijio, ohitura eta gizarte ordenaren aurkako mehatxu
alegia, ia ustekabean etorri zena. Errepublika iraultzaile eta laikoaren aurkako
erreakzioa luzaro gabe antolatuko zen, 1932ko urte hasieran karlista talde guztiak
Comunión Tradicionalista delakoan elkartu baitziren. Karlisten edo tradiziozaleen
kasino eta biltokiak berehala hedatu ziren gero Euskal Herri guztian.
1933. urteko gorabeherak zirela eta, gobernuaren orduko politikak beste norabide
bat hartu zuen. Badirudi, lehen begiratuan, berrikuntzen proiektua ahitua
zegoela, bi arrazoi nagusirengatik: batetik, gobernuko kideen barne zatiketengatik,
eta, bestetik, sindikatu unitarioek eta CNTk bultzatu zituzten borroka gogorrengatik.
Hala ere, gobernu barruko ezadostasunak baino askoz gehiago zegoen
tartean.
Nekazaritzaren erreforma atzeratzen ari zela eta, eskorten arazoa zuten UGTko
kideen artean nabaria zen etsipena 1932. urte erdialdetik aurrera. Ez da harritzekoa,
beraz, antolamendurik gabeko borroka, hots, aurretik grebarako deirik
egin gabe ere aurrera eraman zena ?sabotaiak, lur eremuez jabetzeak, suteak,
hondamenak eta abar? ohiko gauza bihurtzea.
Industria alorreko sindikatu disziplinatuek, bestalde, Errepublikaren lehen bi
urteetan ez zuten protestarik egin errepublikazalez eta sozialistez osaturiko Gobernu
hartan zituzten ordezkarien eta kideen aurrean, baina, 1933an, gertuago
ikusi zuten eskuinaren erasoaldia lan harremanen eremuan, eta gehiago nozitu
ere nazioarteko krisialdi ekonomikoa.
Izan ere, 1931n adierazpide politikorik izan ez zutenek ?ekaineko hauteskundeetan
agerian gelditu zen bezala?, hau da, ugazaben erakundeek, jabeen sindikatuek
eta eskuineko talde sozio-ekonomikoek, beren azpiegitura osatzen zuten
kideak mugiarazi zituzten 1933an, ekonomia eta gizarte politika berritzailearen
aurka mugiarazi ere; hala, egoera politikoari oztopo gaindiezinak jarri zitzaizkion horrekin. Polarizazio politikoa jadanik gauzatu zela ematen zuen. PSOEk
mailaz maila bideraturiko politika nahi eta egiten zuen, eta gobernuko zereginetatik
baztertu egiten zutela iruditu zitzaion uda amaiera aldera. Alderdi errepublikazaleak
elkarrengandik urrundu eta zatitu egin ziren. Hego Euskal Herrian
eskuineko alderdi politikoak eratzea ?Rafael Aizpún buru zuen Unión Navarra
alderdia adibidez? Espainian CEDA eratzearen isla zen; gero, Nafarroako alderdi
hori CEDAren barruan sartu zen.
Horrek guztiak era askotako eragozpenak sortu zizkion gobernuari 1933ko
azarorako hauteskunde orokorrak deitu zituenean. Nazioarteko egoeraren eragina
alde batera utzita, egia da indar elkartuen Gobernu berritzailerik ez zegoela
ordurako. Bien bitartean, eskuindarrek eremu sozio-politiko handia berreskuratu
zuten; izan ere, gizarte ordena aldarrikatuz eta nekazaritzaren berrikuntzari
ezezkoa emanez errepublikazaleen eta sozialisten hasierako politikarekin etsita
zeudenak bereganatu baitzituzten, eta 1931z geroztik lan, erlijio, militar eta politika
alorretan egin ziren legeen aurkako protestak zuzendu zituzten. Garai horretan
ugazaben erakundeek zuten antolamenduak garbi erakusten du sozialista
eta errepublikazale ezkertiarrenganako ezinikusia ez zela ideologia mailakoa soilsoilik,
geroz eta antolatuagoa baitzegoen.
Langileen egoeraren beste aldea langabezia zen. Nekazaritzan berrikuntzak
oso berandu onartu ziren, eta bete ere, gutxi bete ziren; hiriguneetako arazo nagusia,
berriz, langabezia zen, handitzen baitzihoan. Azken arazo horren aurrean
konponbide eraginkor gutxi zegoen, udaleko edo probintziako erakundeak baitziren,
oso bitarteko gutxirekin, arazoari irtenbidea emateaz arduratzen zirenak,
eta, horrela, kalteak arindu bai, baina, arazo hori sortzen zuten gertaeren aurrean,
ezer gutxi egin zezaketen.
Bizkaian meatzaritza, burdingintza eta eraikuntzako langileen artean izan zen
langabeziarik handiena: II. Errepublikako langabetuen %90. Gipuzkoan ere 1932-
1934 bitartean ia %25 gehitu zen langabezia; azken urte horretan Gipuzkoan ehun
langiletik hogei lanik gabe zegoen. Araban ere berdin: langabeziak eragin nabarmena
izan zuen eraikuntzan, nekazaritzan eta burdingintzan. Eta berdin Nafarroan:
UGTko Federación Obrera Provincial delakoaren arabera eskorten arazoa
zuten herrietan 4.400 langile lanik gabe zegoen 1932ko urrian. Garai hartako albisteen
arabera, eta Espainiako ekonomiaren egoera ikusita, langabeziak gora
egin bide zuen 1935-1936 urteetan.
Herrialde kapitalistetako krisialdi estrukturalen ondorioei 1933ko azaroko hauteskundeen
emaitzetatik eratorritako krisialdi politikoen ondorioak gehitu zitzaizkien.
Errepublikazaleen eta sozialisten arteko akordioa amaituta ?Bizkaian izan
ezik?, eta 1931n aliaturiko EAJ, tradiziozaleak eta katoliko independenteak banatu
eta gero, hautagai zerrendak ugaritu egin ziren; gainera, talde errepublikazaleak
ere erabat zatitu ziren. Espainiako eta Espainiaz kanpoko testuinguru
politiko geroz eta polarizatuagoek eta penintsulan geroz eta nabarmenagoak ziren
ekonomia krisialdiaren ondorioek izan zuten eraginik zentro-eskuin joerako
talde politikoek (Partido Radical-ek eta CEDAk) irabazitako hauteskundeen emaitzetan.
1931ko ekainekoekin alderatuz, bada aipatzea merezi duen funtsezko beste
ezberdintasunik: batetik, eskuindarren sendotzea, eta, bestetik, gobernu errepublikazaleen
berrikuntza politikarekiko konfiantza galtzea. Lehenengoari dagokionez
hor da, esate baterako, gero CEDA delakoan elkartu zen Unión Navarra
alderdiaren agertzea, edota enpresari elkarteen (Unión Económica delakoa, sindikatu
profesionalak, herri txiki nahiz hiri handitako lur jabeen elkargoak?)
berriro indartzea. Bestalde, berrikuntzen aldekoen porrota begi bistakoa izan zen
hauteskunde horietan, ezkerreko hautagaien aldeko boto kopurua asko murriztu baitzen (1931ko %44tik orduko %24,5eraino), eta, hala, bi ordezkari baino ez
zituzten lortu, lehen baino zazpi gutxiago. Emaitza horiek Euskal Herriko sistema
politikoaren berezitasuna azaldu zuten berriro: ezkerrean, PSOE eta errepublikazale
ezkertiarrak; erdian, EAJ; eta eskuinean, Comunión Tradicionalista eta
katoliko independenteak. Espainiako estatuko gainerako lurraldeetan, ordea,
CEDA eta Alderdi Erradikala ziren eskuineko eta erdiko talde politiko nagusiak.
Azaroko hauteskundeen ondoren gobernu berriek lehen bi urteko lege gehienak
galarazi zituzten. Hori ikusita, Errepublikari iruzur egin eta eskuindarren
eskuetan utzi izanaren susmoak zabaldu ziren sozialisten artean, eta horri nazioarteko
gertaeren eragina gehitu behar zaio, hots, Alemaniako nazismoaren sendotzea
eta Vienako langileriaren porrota. Bai batak eta bai besteak zerikusi zuzena
izan zuten 1934ko bi gatazka sozial handienetan.
Hauteskundeek utzitako emaitzek eragin handia izan zuten alderdi sistemaren
barruan, eta garrantzi handiko aldaketak egin ziren legealdi berrian. Agerian
geratu zen EAJ geroz eta hurbilago zegoela ezkerreko alderdietatik, eskuindarrek
muzin egiten baitzioten estatutua onartzeari, zentro-eskuindarrak nagusi ziren
Gorteetan. Horri, ordea, beste bi arazo gehitu behar zaizkio: bata, Gobernuak
1934ko udan Hego Euskal Herriko udalekin izan zuena, eta bestea, urriko
gertaeren aurrean abertzaleek hartu zuten jarrerak eragin zuena. Sozialistek, bestalde,
alderdiko eta sindikatuko zuzendaritzak berritu zituzten, eta ugazaben
aurrean jarrera gogorragoa hartu zuten; gainera, CEDAk Errepublika demokratikoa
desitxuratzea ekarriko zuelakoan, horri aurre egiteko matxinatzea ere pentsatu
zuten. Errepublikanismoak behar beharrezkoa zuen barne berritzea, botoaren
sakabanatzea eta zituen zatiketak galarazteko, eta, hala, Izquierda Republicana
sortu zen.
1936ko estatu kolpearen aurreko egoera
UGTko Federación Nacional de Trabajadores de la Tierra taldeak (FNTT), Ricardo
Zabalza Elorga nafarra buru zuela, 1934ko ekainean nekazariei grebarako deia
egin izana talde politikoen estrategia berrien eta egoera politiko berriaren ondorio
gisa ulertu behar da. Nekazaritza arloko langileak ?sozialisten eta anarkisten
sindikatuetako kideak batik bat? lur jabeen erreakzioa jasaten ari ziren, lur jabe
horiek beren irizpideak ezartzen baitzituzten 1931ko behin-behineko Gobernuak
nekazaritzaren berrikuntzei eta lan baldintzei buruz emandako dekretuak betetzeko
edo, hobeto esanda, ez betetzeko orduan. Zabalzaren eta FNTT-ren Batzorde
Eragilearen iritziz, greba egitea zen lanaldi txandak erabaki bezala aurrera
eramateko eta ezarritako lan baldintzak betetzeko irtenbide bakarra.
Greba horrek eragin handia izan zuen batez ere nekazaritzatik bizi ziren Nafarroako
eskualdeetan; ondorio gogorrak izan zituen: nekazari lehiatsuenen aurkako
errepresioa, biltokiak ixtea, isunak, kartzela zigorrak?, eta hala, Nafarroako
sindikatu ugetista garrantzitsuena pikotara joan zen. Ezbairik gabe, gertaera horrek
ondorio nabarmenak izan zituen hurrengo urteetako gertaeretan. Nekazarien
greba hori Nafarroako nekazarien lehenengo mobilizazio handia izan zen
gizarte mugimendu modernoei dagokienez, bai hedaduragatik ?49 herrietara
zabaldu zen? bai Errepublikaren garaian egin izan ziren eskakizunengatik.
Hiriguneetako sindikatu ugetistek, batzuetan komunistak, anarkistak, ELA-koak
eta abertzaleak gehitu zitzaizkielarik, paper nagusia jokatu zuten urriaren 5ean,
CEDAko ministroak Gobernura iritsita, deitu zen greba orokor iraultzailearen
ondoren izan ziren gatazketan. Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat lekutan ?Nerbioi
ibaiaren ezker aldea, Erandio, Eibar, Arrasate? oihartzun nabaria izan zuen
grebak.Gatazka gogorren ondoren, hari jarraitu zitzaion errepresio bortitzak ahuldu
egin zituen ezkerrak eta abertzaleek antolatzeko eta gizartean eragiteko zuten
ahalmena; biltokiak ixtea, ehundaka lagun atxilotzea, zinegotzi eta alkate ezkertiarrak
kargurik gabe uztea, egunkariak zentsuratzea eta debekatzea?, horra huts
egindako matxinada hark izan zuen erantzuna. Nekazari elkarteen hondamendiari
langile elkarteen desegitea gehitu zitzaion.
Frente Popular irabazle atera zen hauteskundeak egin arte ordaindu behar
izan zen Urriko zorra: ez bakarrik atxilotuen kopurua handia izan zelako (1936ko
otsailean 1.500 preso), edo ezkertiarrak, derrigorrez, erreibindikazio ahalmenik
gabe zeudelako; baita ugazabek eta enpresarien elkarteek langileei ezarri zieten
nagusikeria gogorragatik ere; izan ere, zapalkuntzaren lehenengo ondorioei beste
zigor mota batzuk gehitu baitzitzaizkien: nekazaritzaren kontraerreformarako legea,
lan baldintza gogorrak, nekazari errenten legea, eskubide demokratikoen
zentsura eta indargabetzea.
Baina, hala ere, sindikatuak ez ziren desagertu, eta ezarri ziren zigor haiek
galdu ahala, berriro ekin zioten, industria arloko sindikatuek batez ere, zegozkien
gauzen gaineko eskariak egiteari. 1935ean soldatak jaisteko ugazaba gehienek
hartu zuten erabakiari eta handituz zihoan langabeziari aurre egiteko ekintzak
?lanuzteak batez ere? ugaritu egin ziren; izan ere, indartua baitzen berriro
sindikatuen arteko batasuna ?CNT, UGT, eta ELAren artekoa?, batzuetan Langileen
Sindikatu Profesionalaren laguntza izan zuena, Nafarroan esate baterako.
Batasuna ezaugarri zuela eta, tarteka izan ezik, ñabardura politiko nabarmenik
gabe, langile mugimendua martxan jarri zen berriro; aldi berean, askatasuna
berreskuratzea, milaka presoentzat amnistia osoa lortzea, euskal autonomia estatutua
onartzea, katalana berriro ezartzea eta lehengo bi urteko politikari berriro
ekiteko gogoa zirela eta, berriz ere politikari eman zitzaion lehentasuna. 1936.. rtearen hasieran honela zen egoera: errepublikanismo ezkertiarra osatua zen
berriro, Izquierda Republicana organizazio berriaren barnean; barne zatiketak
gorabehera, sozialismoa indartsu zegoen; euskal abertzaletasunari eusten zion
oinarri sozialak zutik zirauen.
Hauteskundeak deitu aurretik Alderdi Erradikalak ospea galdu zuen, eta CE-
DAk geroz eta oztopo handiagoak izan zituen gobernatzeko. 1936ko otsaileko
hauteskundeetan argituko zen zeuden bi aukeretatik zeinek jarraituko zuen aurrera:
errepublika kontserbatzaileak ala errepublika aurrerakoiak. Espainian Frente
Popular koalizio eratu berriak irabazi zituen hauteskundeak, eta Euskal Herrian
agerian gelditu zen berriz ere euskal politika sistema berezia zela. EAJk «zentroko»
alderdi gisa jarraitu zuen: alde batean Frente Popularra zuen, estatuko gainerako
herrialdeetan baino ahulagoa zena Euskal Herrian, eta beste aldean, berriz, eskuindarrak;
hauen artean Comunión Tradicionalistak CEDAk baino itzal handiagoa
zuen. Hauteskundeetako emaitzen ondorioz osatu zen mapa politikoak Gerra
Zibilaren hasieran eratu zena iragarri zuen, Gipuzkoan eta Bizkaian Frente
Popularra eta abertzaleak nagusitu baitziren, eta Araban eta Nafarroan, aldiz, eskuindarrak.Emaitza horiek ez ziren ekinaldi iraultzaile baten atarikoak, eta errepublikaren
hausturarik ere ez zuten ekarri. Baina 1933an alde batera utzi ziren erreformak
berriro bideratzeko aukera ematen zuten: nekazaritzaren erreforma burutzea
?eta, guri dagokigunez, aurreko mendean pribatizatu ziren herri lurrak
berreskuratzeko aukera benetakoa izatea?, nekazaritzan eta industrian harreman
sozialak aldatzea, eta Autonomia Estatutua behin-betiko onartzea. Horra, bada,
1936ko udaberrian martxan jarritako auzi garrantzitsuenetako batzuk.
Eskuinaren porrotak iraultza piztea ekarriko zuela uste zutenak ?gutxiengoak?,
ordea, aspalditik ari ziren errepublika eraisteko estatu kolpea prestatzen. Karlistak
talde paramilitarrak ?requeteak? antolatzen ari ziren 1934ko udaberriaz geroztik.
Beste talde batzuk ere ?Alfontso XIII.a errege nahi zutenak, esate baterako?
bide beretik zihoazen. Posibilismo errepublikanoaren amaiera eta
Errepublika suntsitzeko bide armatuari ekitea Arabako eta batez ere Nafarroako
eskuindar nabarienen artean gauzatu zen. Kostata bada ere, uztaileko lehen hamabostaldian
gauzatu ziren gudarosteko matxinatuekiko akordioak: Errepublikaren
aurkako estatu kolpea hasia zen.
Errepublikak hilabete gutxitan lur jo zuen Euskal Herrian, baina gerra hasi
aurreko giroak ez zuen zerikusirik gero frankismoak bere alde erabilitako topikoekin.
Gatazka giroa ?bai erlijio auziek, bai politika tirabirek, bai gizarte arazoen
gaineko eskariek eragindakoa? 1936ko udaberrian baretu zen.
Frente Popularraren errutzat adierazi nahi izan den kaosaren irudia guztiz urrun
dago errealitatetik. Gatazka giroak ez zuen zerikusirik iraultzarekin; beste egoera
batzuetan bezala, langileen lanik ezak eta egoera ekonomikoak sortua zen. Ez
komunistak, ez sozialistak ?are gutxiago abertzaleak? ez ziren Errepublika armen
bidez suntsitzeko azpikeriatan ibili; alderantziz, berrikuntza politikoak eta
sozialak lortzeko bidea zen haientzat Errepublika. Eta 1936ko urrian estatutua
onartzeko egin ziren negoziazioak ez ziren independentzia politikoa lortzeko
bermea, ikuspegi demokratiko ez zentralistetatik Estatuko lurraldeen aspaldikoarazo politikoa bere lekuan jartzea baizik. Demokraziak gizartean erro gero eta
sakonagoak egiteari, ordea, zentzu apokaliptikoa eman zioten indar atzerakoiek,
eta hala, sentipen horrek bultzatuta, haietako gutxi batzuek apirilaren 14an piztutako
itxaropena armen bidez itzaltzea erabaki zuten.
Errepublikatik Uztailaren 18ko altxamendura
1930-XI-16: EAJ berriro batu zen.
1930-XI-30: EAE-ANV sortu zen.
1931-IV-12: Udal hauteskundeak.
1931-IV-14: Errepublika aldarrikatu zen Eibarren.
1931-IV-17: Euskal udalen batzarra deitu zen Gernikara, Espainiako Errepublikaren
barruan Euskal Gobernua lortzeko. Euskal alkateen mugimendua hasi
zen.
1931-V-8: Alkateen taldeak Estatutuari buruzko proiektua prestatzeko eskatu zion
Eusko Ikaskuntzari.
1931-V-29: Gobernuak izendatutako euskal Diputazioen Batzorde Kudeatzaileek
bilera egin zuten, Autonomia Estatutua prestatu, eta alkateen mugimendua
gerarazteko.
1931-VI-14: Lizarrako Estatutua. 548 alkatetik 427k onartu zituzten Eusko Ikaskuntzaren
estatutu proiektuari egindako zuzenketak.
1931-VI-28: Biltzar konstituziogilea hautatzeko hauteskundeak: euskal eskuindarrak
(EAJ, Comunión Tradicionalista eta katoliko independenteak) ezkertiarren
koalizioari gailendu zitzaizkion.
1931-VIII-10: Nafarroako udalen batzarra: gehiengo zabalak lau probintzietarako estatutu
proiektua berretsi zuen.
1932-I: Karlisten bateratzea. Comunión Tradicionalista eratu zen.
1932-III-27: I. Aberri Eguna ospatu zen, Bilbon.
1932-VI-19: Udalen batzarra Iruñean. Nafarroak alde batera utzi zuen estatutu proiektua.
1933-I/VII: Bortxa politikoa nagusitu zen abertzaleen eta errepublikazale-sozialisten
artean.
1933-X-7/10: Eskorten arazoa zuten Nafarroako herrietan lur sailak hartu zituzten.
1933-X-11: Batzorde Kudeatzaile berriak Azañaren gobernuak dimititu ondoren.
1933-XI-5: Estatutuaren bozketa hiru euskal probintzietan. Boto emaileen %84k
Estatutuaren aldeko botoa eman zuen.
1933-XI-19: Gorteetarako hauteskundeak. Errepublikazale eta sozialisten porrota.
EAJren garaipen garbia hiru euskal probintzietan.
1934-IV-2: Izquierda Republicana alderdia sortu zen.
1934-VI-5/12: Nekazarien greba orokorra, FNTT-k antolatua, Nafarroan eragin handia
izan zuena.
1934-VI/IX: Ekonomia Hitzarmena eta udalerrien autonomia zirela eta, tirabirak izan
ziren udalen eta zentro-eskuineko gobernuaren artean. Legebiltzarrak
Estatutua prestatzeko lanak gerarazi.
1934-X-5/12: Urriko iraultza. Eragin zabala Bizkaian eta Gipuzkoan. Zapalkuntza
gogorra langile elkarte eta alderdien kontra.
1936-II-16: Frente Popularrak hauteskundeak irabazi.
1936-IV-15: Greba orokorra Iruñean langabeziaren aurkako neurriak eskatzeko.
1936-IV-26: Errepublikako lehendakari berria izendatuko zuten artekariak hautatzeko
hauteskundeak.
1936-VII: Molaren eta mugimendu karlistaren arteko elkarrizketak eta hitzarmena
uztailaren 18ko altxamenduan batera esku hartzeko.