Atlas Historikoa»Atlas Historikoa
Arrantzaren zibilizazioa
EGILEA:
Juan Gracia Cárcamo
Euskal Herriko Unibertsitateko Gaur
egungo Historia irakasle titularra.
Arrantzari eta Errejimen Zaharraren garaiko
gizarte bazterkuntzari buruzko zenbait lan
idatzi ditu eta horien artean, argitaratu
berri den ?Mendigos y vagabundos en
Vizcaya (1766-1833)?.
Erdi Aroa
Arrantzak garrantzi handia izan du Euskal Herriaren historian, oinarrizko baliapide
iturri izan baita itsasertzeko herri gehientsuenentzat. Alabaina, euskal arrantzaren
garrantzi hori ez da bertako herrietara mugatu, areago doa, Frantzian eta
Espainian ere aitzindari izan baitzen jarduera horretan. Bestalde, nagusitasuna
are gehiago nabarmentzen da, Euskal Herriko itsaspeko ordoki kontinentala txikia
delako eta muga horren barne, itsasertzetik 200 milia barne, izan ohi baitira
arrain mota gehientsuenak.
Euskal arrantzari buruzko lehenengo agiriek bale arrantza eta balekiaren komertzializazioa
aipatzen dute. Eta gaurko irakurleari gezurra irudi balekioke ere,aipamen ugaria da balenketari buruz Erdi Aro osoan eta Aro Modernoan, eta
azaldu ere azaltzen dute, nola euskal arrantzaleek, urtero, udazken eta negu
sasoian, udaberriaren hasieran hegoaldera abiatzen ziren baleak, kopuru dezente
batean, harrapatzen zituzten gure itsasertzetik igarotzean.
Beti pentsatu izan da ?nahiz eta frogagirik ez izan inon? euskaldunei bikingoek
erakutsi zietela bale arrantza nola egin, garai batean izan baitzen normandiarren
bizilekurik Lapurdiko lurretan. Tesi honen arabera lapurtarrek bikingoen
arpoiak eta haien ontzietako elementurik garrantzitsuenak eta egiteko modua
kopiatuko zituzten eta, gerora, bizkaitar eta gipuzkoarrei irakatsi. Eta are gehiago,
XIX. mendea aurrera zela ere, euskaldunek erabiltzen zituzten txalupek (?pinaza?
deituak) beren elementurik garrantzitsuenetan ipar herrietako ontzien ereduari
jarraitzen ziotela esan ohi da. Baleatik ateratzen ziren produktu guztietatik
eskaririk handiena zuena koipea urtu ondoren geratzen zen olioa zen ?lumera?
eta itsasertzeko herri gehientsuenetan zeuden koipea urtzeko labeak; lumera,
bestalde, argia egiteko erretzen zen. Behe Erdi Arotik aurrera, euskal arrantzaleek
ateratzen zuten lumeraren komertzializazioa Euskal Herriko mugetatik atera
eta Espainiako eta Frantziako merkatuetatik areago, urrunago jo zuen eta badira
Flandria eta Ingalaterrako merkatuetan saltzen zela egiaztatzen duten agiriak
ere.
Balenketari buruzko erreferentzia idatzi horiez gainera, badira XIV eta XV.. endeetan beste arrain mota batzuen, bisiguaren, sardinaren, legatzaren? arrantzaren
aipuak. Nolanahi ere, garai hartan lehenengo bi arrainak ziren, eta alde
nabarmenez gainera, garrantzitsuenak. Arrain hauek gure lurraldetik urrun ere
komertzializatzen ziren eta fama horren lekuko da Hita Artziprestearen ?El Libro
del buen amor? liburuan egiten den Bermeotik Gaztelara eramandako bisigu eta
sardinen aipamena. Nolanahi ere, bisigua zen arrainik preziatuena, sardinak,
berriz, gutxietsirik zeuden eta Erdi Aroko agirietan ?arrantzaleak? eta ?sardintzaleak?
bereizten dira, bi ogibide desberdin izango balira bezala. Garai honetako
arrantzalekuen artean bi bereizi edo nabarmendu behar dira, nagusiki, ?Espainiako
itsasoa? deitua (Santanderreko itsasertzaren aurrean) eta ?el Canto? (Lekeitio
eta Bermeotik 30 miliatara ifar-ekialderantz, Cap Breton deituriko itsaso osinean).
Bigarrengo honetan arrantzaleek egun pare bat pasatzen zituzten itsasoan
batere lehorreratu gabe. Baina, euskal arrantzaleak Asturias eta Galiziako itsasertzera
ere joan ohi ziren, eta agirietan agertzen denez, gazitzeko arrain freskoaren
bila. XIV. mendearen erdialdera ere ageri dira euskal arrantzaleak Bretainia, Ingalaterra,
Irlanda eta beste hainbat lekutako arrantza lekuetan. Horietara legatz
eta bakailaoaren bila joaten baziren ere, zenbait autorek dioenez, balenketara
ere bai. Nolanahi ere, XV. mendearen amaieran eta XVI. mendeko lehenengo
hamarraldietan arrantzaleak Asturias eta Galiziako uretara joaten ziren balearen
bila eta paraje haietan ibiltzen ziren urtarriletik martxoa bitarte.
XVI eta XVII. mendeak
Maiz askotan esan izan da balea gure itsasertzean gutxitzea izan zela euskal arrantzaleen
bidaia luze haietarako arrazoia eta balearen atzetiko bidaia horiek izango
zirela, azken finean, gure marinelak Ternuara eramango zituztenak. Bada, baita
ere, kondaira edo historio bat, Colon Karibera iritsi aurretik lurralde haietan gipuzkoar
marinel bat ?Juan de Etxaide? bertan zela dioena, eta horrek eragin zuen
XVI. mendean, eta gerora ere bai, Amerikaren aurkikuntzaren meritua euskaldunei
aitor zekien eskatzea. Bestalde, XVII. mendeko agirietan agertzen denez
Donibane Lohizuneko arrantzaleak izango ziren Ternuara iritsitako lehenak eta,
ondorioz, Ameriketara. Baina, gogoa edo nahia baino ez, ez baitute baieztapen
hauek inolako zorroztasun historikorik. Historialariek gaur egun diotenez, euskaldunak
ez ziren izan lurralde horietara iritsitako lehenak eta hasiera hartan ez
ziren gainera balearen bila joan, gertuagoko itsasoetan aurki baitzezaketen. Dirudienez,
euskal arrantzaleen aurretik beste nazioetako marinelak iritsiko ziren
Ternuara eta, seguraski, bretoiak izango ziren Kontinente Berriko arrantzalekuetarako
bidea lapurtarrei irakatsiko zietenak eta, ondoren bakarrik, hauek bizkaitar
eta gipuzkoarrei; lehenengo aldiz, 1530. urte aldera iritsiko ziren hegoaldeko
euskal arrantzaleak inguru haietara bakailaoaren arrantzara. Balearen arrantza
zela-eta XVI. mendearen ondorengo hamarraldietan baino ez ziren iritsiko Ternuara
eta Labrador ingurura.
Esan izan da ?irudimen handiaz? mende hartako azkeneko urteetan itsasoko
lan horretan eta inguru hartako arrantza tokietan euskaldunak erabiltzen zituzten
ontzien pisua ?9.000 tona inguru? Ameriketara komertzioan zebiltzan espainiar
ontzi guztien parekoa zela. Baieztapen hori, jakina, neurriz goitikoa eta itxuragabekoa
da, nahiz eta itsasoko jarduera hura oso garrantzitsua izan zela aitortu
behar. Eta garrantzi horren lekuko da, hain zuzen ere, euskal arrantzaleek harrapatutako
balearen komertzializazioa Europako herrialde desberdinetan agertzea.
Euskal Herriko itsasportuetatik, urtean ?hilabeteko bidaian?, bakailao eta
balearen bila, hogei-hogeita hamar ontzi inguru abiatzen zirela uste da. Bi arrantza
motak oso desberdinak ziren: bakailaoaren arrantza udaberri-uda bitartean
egiten baitzen eta balearen arrantza, berriz, ekainetik urtarrilera bitartean. Bakailao
eta bale ontzien artean ere pisu diferentzia handia zegoen; bakailaorako ontzien
pisua 60 eta 300 tona bitartekoa den bitartean bestearena, askozaz handiagoa,
200 eta 600 tona ingurukoa. Nolanahi ere, ontzi handiak ziren itsasertzeko
arrantzan erabiltzen ziren txalupekin konparatuz gero. Hauetan, gehienez, 15 eta
17 marinel izaten ziren eta, aldiz, 50 eta 130 marinel inguru Ternuara abiatzen
zen ontzi bakoitzean. Hala, bada, XVI. mendearen bigarren erdialdean, urtean
2.000 pertsona inguruk hartzen zuen parte jarduera horretan. Euskal Herriko itsasertzeko
zenbait herritako gizonezkoen heren batek ?ontzi mutilak barne, 12
urterekin itsasoratzen baitziren? urtean denbora asko igarotzen zuen itsasoan.
Aurreko guztia kontuan izanik, garbi ikusten da, balenketa euskal ekonomiaren
barneko jarduera garrantzitsua izan zela XVI. mende osoan zehar.
Nolanahi ere, arrantza mota honetan oso-oso jakitun ez diren historigile batzuek
zabaldu dituzten mitoak gehiegizkoak izan dira; hala ere, XIX. mendeko
zenbait autoreren mailara iristea zaila da, itsasbide honetan 200 euskal ontzi ibiltzen
zela esatera ere iritsi baitziren. Bestalde, gehiegi azpimarratu da Ternuako
bertako eta euskal arrantzaleen arteko borondate oneko harremanetan, euren
artean izandako istiluak ahaztuz, eta etengabe aipatzen da toki haiek euskaldunengandik
jaso zuten altxorra. Baina, egia esan, altxor hori toponimo batzuetara
?Placencia, Port aux Basques, Ile aux Basques?? eta, batez ere, azkeneko urte
hauetan egin diren indusketa lanetan azaldu diren aztarna arkeologikotara mugatzen
da (lumera upelak gordetzen zituzten txabola hondarrak, nagusiki).Enfasi gehiegi jarri da, era berean, hegoaldeko eta Lapurdiko arrantzaleen
arteko harreman armoniatsu honetan, Frantzia eta Espainiaren artean izan ziren
gerren garaian ere irauten omen baitzuten giro horrek. Egia da, bai, bi herrialde
horien arteko gerrate batean, Lapurdiko eta Hegoaldeko arrantzaleen elkarrenganako
errespetua erabaki zela, baina, ohikoa, bestelakoa izaten zen, bi estatuen
arteko itsasoko borroketan eskuhartzen baitzuten, bakoitza bere herrialdearen
alde; eta are gehiago, Hego Euskal Herriko zein Lapurdiko bale ontziak sarri
erabili ziren kortsario ontzi gisa bakoitzak bere herrialdearen alde eta ondoko
etsaiaren aurka. Nolanahi ere, honek ez du esan nahi beti horrela zenik, sarri
izaten baitziren negu aldean Pasaiako portuan Donibane Lohizuneko edo Ziburuko
ontziak (portu honek babeserako baldintza ezinhobeak baititu) edota,
euskal ontzijabeek, inoiz ere, Lapurdiko ontziak alokatzea Tenuara joateko (Bizkaian
eta Gipuzkoan aski ez zenean) edota, XVII. mendean gipuzkoarrak edo
bizkaitarrak aurkitzea Lapurdiko baleontzietan. Horrek guztiak azaltzen du, beste
edonolako ustekizunen gainetik, arrazoi ekonomikoak zirela bi aldeen arteko
harreman on eta elkarrenganako laguntza arrazoiak.
Era berean, gehiegi azpimarratu da euskal arpoilarien trebezia, eta are nabarmendu,
Ingalaterrako zenbait errege-erreginak ?Isabel I.ak eta Jacobo I.ak esaterako?
bere bale ontzietan euskal marinelak onartu ez ezik, Espainiako erregeei
baimena eskatu izan zietela gipuzkoarrak eta bizkaitarrak beren ontzietan itsasoratzeko.
Esan izan da baita ere, baleontzi holandarrek, XVIII. mendean, bigarren
kapitaina euskal arrantzale bat izan ohi zutela, edota beranduxeago (XVIII. mendeko
hirugarren hamarraldian) Gipuzkoako Batzar Nagusiek probintziako arrantzaleak
Ingalaterra edo Holandako ontzietan legez kanpo itsasoratzea debekatu
zutela. Datu hauek egiazkoak badira ere, euskal arrantzaleek jarduera honetan
zuten trebetasuna ez da, inolako zalantzarik gabe, euskal arrantzaleen aldean
beste nazioetakoek berezko gaitasunik ez izatea, edo geureak haienak baino ausartagoak
izatea, zenbait idazlek horrela iritzi badio ere. Bestelako arrazoi historiko,
prosaiko eta koiunturalagoak dira tartean. Arrazoi horien artean aipatu beharrekoa
da, Euskal Herria garai hartan aberatsa izatea zuran eta burdinan, Ternuara
joan ohi ziren itsasontzi handiak eraikitzeko ontziolen garapenerako ezinbesteko
baldintza baitzen XVI. mendean. Bestalde, euskaldunak bitarteko izan ziren Gaztela
eta Europa atlantiarreko herrialdeen arteko merkataritzan eta langintza honek
itsasgizon trebatuak egin zituen. Baina, aldi berean, Gipuzkoa eta Bizkaiko
goraldia Ternuako arrantzan ?eta ondorengo beheraldia? Espainiako koroak Aro
Modernoan izan zuen hegemoniaren bilakaerarekin loturik doa. XVI. mendean
Espainia munduko lehenengo potentzia izan zen bitartean, euskal arrantzaleak
ere beste nazioetakoen aurretik ibili ziren Ipar Atlantikoan. Gainera, Gaztelako
errege-erreginek ?Errege Katolikoekin hasi eta Felipe II.aren erregetzara bitarte?
ontzi handien eraikuntza bultzatu zuten Euskal Herrian, helburu jakin eta bakar
batekin, ordea: Itsasoko gerran Itsas Ontzidi handi bat izatea.
Hala, 1540 eta 1590. urte bitartean, euskal arrantzak hedapen handia izan
zuen Ternuan, baina, aldi berean, Espainiako koroak bere armada osatu eta
handitzeko zuen marinel eta ontzi premia handia, arrantzaren kalterako izan
zen guztiz. Marinelen derrigorrezko itsasorapen hori eta galeoien bahitura ?
Armada Garaitzezina osatuz amaitu zena? arrantzaren inflexio puntua izan ziren.
Bestalde, baleen arrantza beste inguru berrietara aldatu behar izan zuten ?
hasieran Ternuaren hego eta ekialdera ziren? eta geroz eta mendebalerago, San
Lorentzoko estuariora iritsi behar izan zuten. Armada Garaitezinaren porrotaren
ondoren, Ingalaterrak eta Holandak euskal arrantzaleei jarri zizkieten trabak
medio, beste arrantzaleku batzuk bilatu behar izan zituzten eta, hala, Groenlandia,
Islandia, Norvegiako itsasertzera edota Spitzberg uharteetara iritsi ziren. XVII.. endeko lehenengo hamarraldietan zonalde berri horietan ibili zirela egiaztatzen
duten agiriek diotenez, behinik behin.Espainiako koroaren beherakada hastearekin batera Frantzia ?Luis XIV.a erregearen
garaian? Europako lehenengo potentzia izatera iritsi zen eta horrek bale
arrantza eta bakailao arrantzaren goraldia ekarri zuen Lapurdin. Garai honetan
Donibane Lohizune eta Ziburuko itsasportuak izan ziren nagusi bale arrantzaren
jardunean, Erdi Aroan, lehendabizi Baiona eta ondoren Miarritze izan ziren bezalaxe.
Arrantzaren gorakada, batez ere, beharrak eragin zuen; izan ere, XVII.. endeko lapurtarrek onartzen dute bizitzeko itsasoko bidea baino ez dutela,
herritarrak elikatzeko adina sortzen ez duen nekazaritza urri eta industriarik gabeko
herri txiroa baitzen. Hala, bada, balea eta bakailaoa harrapatzeko ontzidi
handi bat sortu zen Luis XIV.a erregearen garaian, Frantzia osoan zeuden 300-
400 tona bitarteko ontzi guztietatik herenak jabe lapurtarra zuelarik.
Beharrak bultzatu zituen, baita ere, asmakizun berri bat egitera (Sopit metodoa
deitua), baleen koipea ontzietan bertan eta lehorreratu gabe urtzeko asmakizuna,
alegia. Eta beharrak bultzatu, noski, Danimarkako erregeak Spitzberg
uharteetan lehorreratzea galarazi zielako. Nolanahi ere, balearen eta bakailaoaren
arrantzaren gorakada eten eta berehala etorri zen beherakada, XVII. mendearen
amaieratik aurrera. Arrazoiak, besteak beste, Frantziako koroak ezarritako
marinelen derrigorrezko itsasoratzea eta, batez ere, XVIII. mendetik aurrera,
Ingalaterra igotzen ari zen bitartean, Frantzia beherakako prozesuan izatea nazioarteko
harremanetan.
Balearen arrantzarako eta bakailaoaren arrantzarako tokien bila XVI eta XVII.. endean ozeano osoa zeharkatzea balentria handia bazen ere, ezin genezake
ahaztu, gure itsasertzean ugari ziren beste arrain motaren arrantzan zenbiltzan
ontzi txikiak. Erdi Aroan bezala, arrainik preziatuena bixigua zen oraindik ere
eta baxurako arrantza zen, hain zuzen ere, gure itsasportu garrantzitsuenetako
jarduera nagusia, eta ondoren, hegalaburra eta legatza. Beste arrain motak, ordea,
irabazi gutxi ematen zien arrantzaleei, nahiz eta itsasaingira, XIX. mendera
bitarte garrantzitsua izan zela dirudien. Aitzitik, txibiak (legatzaren arrantzarako
beita gisa erabili ohi zena) edo berdelak hain zuten estima gutxi ezen itsasertzeko
herri bateko arrantzaleek beren herritarrei jateko zirela gogorarazi egin
behar izan baitzieten. Tamaina txikiagoko arrainen artean sardina zen oparoena,
eta pobreen otordutzat jotzen bazen ere, itsasportu gehienetan gordetzen
diren agirietan, bixiguaren arrantzarako amu gisa erabiltzen zela aipatzen da.
Aro Modernoa aurrera sartuta, antxoaren arrantzak bere gorakada ezagutu zuen,
baina, batez ere, bixiguaren arrantzan beita gisa erabiltzeko.
XVIII eta XIX. mendeak
Euskal Herriko arrantzaren egoerak gorabehera handiak ezagutu zituen XVIII.. endean eta herrialde bakoitzak berea bizi behar izan zuen; elkarren artean desberdintasun
handi eta aldamenekoarekin zerikusi gutxi zuen egoera, alegia. Euskal
Herri kontinentalari dagokionez, XVIII. mendearen hasieran ?Utrech-eko itunean
jasotakoaren arabera? euskal arrantzaleek Ternuara joateko aukera galdu
zuten, eta inguru hura Ingalaterrako itsasontzientzat geratu zen. Ondoren eta Frantziak
zazpi urteko gerratea galdu zuenean, San Lorentzoko estuariorako bidea itxi
zitzaien hango arrantzaleei. Eta hala, koroaren beherakadarekin batera, galera
handiak izan zituzten arrantzaleek Atlantikoko arrantza lekuei zegokionean.
Hala, lapurtarrek Atlantikoko arrantza tokiak galdu ondoren, XVIII. mendearen
erditik aurreratsu, itsasertzeko herritarrak beren jarduna sardinaren arrantzara
eta haren transformazioetara zuzendu behar izan zuten. Lehenago ere beste
arrantza tokietan gertatu zen bezala, bretoiek irakatsi zieten Donibane Lohizuneko
herritarrei arrain mota honi hobaria nola atera. Alabaina, 1749. urtean bertan,
Donibane Lohizuneko bakailao arrantzaleentzat deitoragarria zen sardina bezalako
arrain txikiaren bila atera beharra. Hamarraldi gutxiren buruan erabat aldatu
zen egoera eta, XVIII. mendearen amaiera aldera, 20 kontserba fabrika ziren
Lapurdin, 4 eta 11 milioi sardina bitarte inportatzen zituztenak, gero, gehientsuenak,
berriro Espainiara esportatzeko.
Eskuartean dugun dokumentazioaren bidez jakin dugu, arrantzak, Gipuzkoan,
beherakada handia izan zuela XVIII eta XIX. mendean eta itsasportu gehientsuenen
helburua, XVIII. gizaldian, Ternuako arrantza toki handiak berreskuratzea
zela. Garai horretako zenbait idazlek zioenez, arrantza baztertu zuten Gipuzkoako
portuen egoera tamalgarria zen ?Erdi Aroko garapen izugarriaren eta XVI eta XVII.. endeetako goraldia ezagutu ondoren, batik bat?; hala, bada, herri horietako
marinelen irtenbidea, ia bakarra, ?Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainian?
itsasoko merkataritzan buru belarri murgiltzea izan zen.
Garai batean garrantzitsuak izan ziren Gipuzkoako itsas portu batzuren (Zarautz,
Zumaia edo Deba) beherakadaren arrazoia, zenbait agiritan ageri denez,
?XVIII. mendearen azkeneko hamarralditik XIX. mendearen amaiera bitarte?
herritar gehiengoaren jarduera nagusia nekazaritza izatea eta arrantza bigarren
maila batera pasatzea izan zen. Testuinguru honetan ez da harritzekoa, XIX. mendearen
erdialdera Gipuzkoan zeuden arrantzale profesionalak Bizkaikoen erdia
izatea edota Gipuzkoan harrapatzen zen arrain kopurua (urtearen arabera) Bizkaikoaren
erdia edo laurdena izatea eta Espainiara bidaltzen zena Bizkaikoaren
laurdena edo hamarrena bitartekoa izatea. Nolanahi ere, aipatutako herri horien
egoera ezin daiteke itsasportu guztietara zabaldu; Mutrikun, esaterako, arrantzaren
jarduerari aurreko maila altuan eutsi zitzaion eta, berdin, arrainaren komertzializazioari.
Jarduera honen garrantzia ilustratzen dute, 1826an, Mutrikukoarraina Madrilera apenas 2 egunetan iristen zela dioten agiriek. Pasaia, Hondarribia
eta Donostiako itsasportuek, ordea, badirudi XVII. mendeko egoera zaila
gainditu eta XIX.ean hasi zirela berriro pizten. Arrantzaren indartze horrek, bere
aldetik, eragin itzela izan zuen gatzun frabrikak Mutriku, Hondarribia edo Donostian
kokatzeko eta biltzeko.
Bizkaian, ordea, oso bestelakoa izan zen egoera XVIII. mendean. Itsaso handiko
bale eta bakailaoaren arrantzatik itsasertzekora igarotzea Gipuzkoan baino
errazagoa izan zen; izan ere, ez zuen Gipuzkoan XVI eta XVII. mendeetan arrantza
mota horrek izan zuen garapenik. Aro Modernoaren hasieran, Bizkaiko itsasportu
batzuk beren uretan ageri ziren baleen arrantzaren eskubidea Gipuzkoako
arrantzaleei ematen zieten errentan. Nolanahi ere, gizaldi horren erdialdera arte
bale eta bakailao arrantzari eusten ahalegindu zen zenbait itsasportu, (Lekeitio,
esaterako), baina 1950 ondoko hamarralditik aurrera mendearen amaiera bitarte,
gehitzen joan zen itsasertzeko arrantza; eta horren lekuko da Bermeok izan
zuen garapena eta goraldia. XVIII. mendearen bigarrengo erdialdean izan zen
aldeko egoera hori azaltzen dute Bizkaiko kofradiek beren gatzun fabrika edo
arrain freskoaren garbitegien eraikuntzetan egin zituzten inbertsioak. XVI. mendearen
bigarren erdialdean gertatu zenaren antzera, arrantzaren goraldia, neurri
handi batean, geratu egin zen XVIII. mendearen amaierako hamarraldian eta
arrazoia, Espainiako Koroaren marinelen beharra bere itsasoko gerratetarako.
Derrigorrezko itsasoratze hauek galera ekonomiko handiak ekarri zizkien kofradiei,
eta mailegu handiak eskuratu beharrean zeuden zor handiak eraginez;
XIX. mendearen lehenengo herenean, artean, ordaintzen ari zirenak, XVII.mendeko bigarren erdialdeko egoera baino latzagoa zen garaian, gainera. Izan
ere, 1800-1840. urte bitartean, Bizkaiko itsasportu handienak krisialdia bizi zuten,
arrantza ez baitzen XVIII. mendearen bigarrengo erdialdeko mailara iristen.
Arrantzaren atzerapenerako arrazoiak asko dira, baina, horien artean, bereziki,
gerrateak azpimarratu behar dira, (Konbentzioko Gerra, Independentzia
Gerra, Lehenengo Gerra Karlista), zenbaitetan ontzi asko hondoratu baitzen.
Baina, ez dirudi, Bizkaiko arrantzaren arazoa XIX. mendearen lehenengo erdialdera,
ontzi falta zenik, gehitu ere gehitu egin baitzen kopurua; produktibitatea,
ordea, txikia zen, arrantza berdina izanik arrantzaleen kopurua handiagoa
baitzen.
Egoerari buelta XIX. mendearen erdialdetik aurrera eman zitzaion, batez ere
1960 eta 1980ko ondoko hamarraldien bitartean eta horrela erakusten dute Bizkaiko
itsasportu nagusietan izaten ziren arrainketek; ezin daiteke alde batera
utzi, ordea, herri arrantzale tradizionaleko marinel asko (Mundaka, Elantxobe eta
Lekeitiokoak) merkataritzako ontzietan itsasoratzen zirela. Alabaina, eta Gipuzkoako
itsasportuetan gertatzen zenaren alderantziz, Bizkaian ez zen nekazaritzarako
joerarik nabarmendu. Beraz, lehen ere esan dugunez, arrantzari dagokionez
Bizkaiak aurre hartu zion Gipuzkoari.
Gauza bera esan daiteke arrain gazituari buruz. Arlo honetan ere Bizkaia Gipuzkoari
nabarmenki nagusitu zitzaion XIX. mendearen erdialdera. Mende honetako
hirurogeiko hamarraldiko estatistika urtekarietako datuek erakusten dute
Bizkaiko itsasportuetan Gipuzkoan baino lau edo hamar aldiz gehiago gazitzen
zutela arraina. Bizkaiko Arrantza Kofradiek bere ahalegin guztiak egin zituzten
gatzunaren edo arrain gazituaren monopolioari eusteko XVIII. mendearen azkeneko
herenetik XIX. mendearen lehenengo herenera bitarte. Eta, ondorioz, Euskalerriaren
Adiskideen Elkarteak, 1770. urte aldera, kantauriar itsasalde osoko
arrain gazitu guztia kontrolatzeko bultzatu zuen Itsas Arrantzaren Konpainia
proiektuak ez zuen aurrera egin, Bizkaiko Kofradiak aurka atera baitziren. Eta
aurka, besteak beste eta nagusiki, ez zutelako euskal ilustre haiek aldarrikatzen
zuten legatz gazituaren komertzializazioan sinesten, ez baitzuten bideragarri jotzen,
nahiz eta Irlanda eta Eskozian horrelako esperientziarik izan. Kontserbako
arrainaren arrakasta XIX. mendearen erdialdean hasi zen, industria ugari ireki
baitzen Bizkaian, behin liberalek kofradien monopolioa hausten zuen legedia
indarrean jarri zutenean. Gatzun industriaren inguruan burgesia garrantzitsu bat
sortu zen itsarportuetan; mendearen amaiera aldera Italiako Kontserbagileen konpetentziari
aurre egin behar izan zioten, bertako produktuen kalitateak erakarririk
etorri zirelarik hona.Baina, gatzun edo eskabetxe industria ez zen XIX. mendeko ideologia liberalak
eraso zuen Hego Euskal Herriko arrantzaleen jarduera bakarra. Izan ere,
XVIII. mendearen amaieratik aurrera, pentsalari ezagun zenbaitek gizartearen
aurrerapenarekin bateraezinak ziren Erdi Aroko zenbait jokaera salatu zituen
eta, XIX. mendearen erdialdetik aurrera, liberal progresistak arrantzaleen miseriaren
erruduntzat jo zituzten haiek. Arrantzaleak pobreak ziren, urteko parte
handi batean gosea pasatzen zuten, eta haien emazteek, trenbidea egin aurretik,
20 kilometrotik gora ibili behar izaten zituzten beren arrainak barne aldeko
herrietan saldu eta diru apur bat irabazteko. Baina, egoera hori larriagoa izaten
zen arrantza gutxiko urteak izaten zirenean, orduan, eta XIX. mende amaierako
autoreren batek dioenez, inguruko herrietara ere joan behar izaten baitzuten
eskean, beren familien mantenuaren bila.
Bizkaiko itsasportuetara XIX. mendean iristen ziren arrain motak ere ugaritu
egin ziren eta baita izaten zen kopurua ere. Hala, eta aurreko mendeetan arrantzaleen
ekonomiaren oinarri zen bixigua bere arrakasta galdu eta legatzaren eta
hegaluzearen pareko mailara jaitsi zen. Aurrez Lapurdin eta Gipuzkoan gertatu
zen bezala, XIX. mendea izan zen, baita ere, sardinaren arrantza garrantzitsu bilakatzen
hasi zen unea eta antxoaren harrapaketak berak ere geroz eta indar
gehiago izango zuen.
XX. mendea
? Mendearen lehenengo erdia
Hego Euskal Herriko arrantzak garai honetan, XIX. mendeko zenbait ezaugarri
gordetzen ditu, esaterako, Bizkaia aldeko arrantzaren nagusitasuna Gipuzkoarekin
alderatuz, nabarmen ikusten delarik arrantzale eta ontzien kopuruan baita
kontserba industrian ere. Alde hori, bestalde, handitu egingo da urteen poderioz,
hala, 1900. urtean arrantzale gipuzkoarren kopurua 1,5ez biderkatzen zuten
bizkaitarrek eta 1936. urtean, bikoiztu.
Arrain motaren harrapaketari dagokionez, XX. mendearen lehenengo erdialde
honetan behera egiten du bixiguak eta legatzak. Hegaluzearen arrantza, berriz,
ezinbesteko bilakatzen da, baita sardinaren harrapaketa ere (nahiz eta 30.. rtearen inguruan bere beherakada nabarmentzen hasi). Eta antxoarena berebiziko
gorakada izaten hasten da. Baina, gorabehera guzti hauen arrazoia, zalantzarik
gabe, ohiko arrainen gehiegizko harrapaketa izan zen eta honek, noski,
arrantza teknologian izandako aurrerapena du oinarri. Aldaketa horien artean
aipagarria da arraun eta bela ontziak alboratu eta baporeak geroz eta gehiago
erabiltzen hastea. Aldaketa prozesu hori handiagoa izan zen, ordea, arrain handienen
harrapaketan, XX. mendeko lehenengo hamarraldietan, sardinaren arrantza,
batez ere, betiko tresnez egiten baitzen. Baporeetan izandako aurrerapenek,
arrasteko tresnez hornitu zirenean, neguko arrantzaren (bixigua eta legatza) berebiziko
beherakada ekarri zuten, itsasportuetan deitzen zen ?gose garaia? azarotik
martxora luzatzen zelarik. Sasoi horretan kofradiak emandako maileguekin
bizi behar izaten zuten arrantzaleek eta, aldi berean, handitu egiten ziren janaridendetan
zituzten zorrak. Ohiko arrantzaren desagertzea arrasteko baporeen
harrapaketa intentsiboaren ondorio zela salatu ohi zuten isildu gabe arrantzaleek,
berezko haztegiak suntsitu eta arrain mota desberdinen errutaldia eteten
zutelako. Eta ondorioz, arrasteko bapore handien arrantza itsasertzetik hurbil (7-
12 milia bitarte) debeka zedin eta ontzi hauek bakailaoaren harrapaketarako erabil
zitezen eskatu ohi zuten sarritan arrantzaleek, horrela, herriko berezko arrantza
mota bat berreskuratuko baitzen; inportazio bolumen handiko gaia, bestalde.
XX. mendeko bigarren hamarraldian, 1927an, helburu hori bete ahal izan zen
Pasaian sorturiko PYSBE enpresaren bidez, Ternua, Groenlandia eta Islandiakoarrantza tokietara itzuli baitziren gure arrantzaleak. Eta garai beretsuan baporeekin
eta, gerora, gasoil motoreko ontziekin Irlandako hegoaldeko arrantza
tokietara itzuli ziren, behe Erdi Aroko tradizioa berreskuratuz.
Baina, gehiegizko arrantzaren errua ez zen bakarrik arrasteko baporeena, XIX.. endeko azkeneko eta XX. mendeko hasierako hamarraldietan sardinaren harrapaketa
itxura gabekoa izan baitzen. Hala, azpimarratu beharrekoa da, ?bolintxea?
bezalako sareak (oso zabaldua Hego Euskal Herriko arrantzaleen artean)
sardinketarako kaltegarritzat jotzen zituztela Bretainia eta Lapurdiko arrantzaleek.
Gauza bera gertatu zen beste zenbait arrantza arterekin eta, batez ere, gauez,
itsasora harriak boteaz edo arraunak uretan sartzean sorturiko argi islak probetxatuz
egiten zena, sardina eta antxoa harrapaketa handiak izaten baitziren argitasunera
hurbiltzen zirenean. Sardinarekin gertatzen ari zenaz aparte, hegaluzearen
harrapaketa ere handitzen zihoan eta, neurri handi batean, baporeei esker,
Santander eta Asturiaseko uretara azkarrago hurbiltzeko aukera zutelako. Hala,
ontzi konpainiak sortu ziren eta bakarren batzuk, egunero, eta txandaka, itsasportura
itzul zitezkeen arrantzatutakoarekin eta, behin ontzia ustu ondoren berriro
itzuli arrantza tokira.
Arrainkiarekin zerikusia zuten industriek aurrerapen handia izan zuten XX.. endeko lehenengo hamarraldietan, harrapatutako arrainaren %80tik gora gazitzeko
edo kontserbatzeko baitzen. Industria honek (eta batez ere, Bermeo, Getaria
eta Ondarroa inguruan) lana ekarri zuen itsasportuetara ?batez ere, arrantzaleen
emazte eta alabentzat? eta gose garaiari aurre egiteko beharrezkoa zen
gehigarria soldata horren bidez eskuratzen zuten. Nolanahi ere, garai hartako
adituek industria honen hutsuneak nabarmendu eta salatu zituzten. Hala, industria
hau Italiako kontserbagileen eskutan izatea kritikatzen zen, Kantauri aldeko
produktuak beren herrialdekoak izango balira bezala saltzen baitzituzten, euskal
kontserbagileen aurkako konpetentzia desleiala eginez. Bestalde, etengabe gogorarazten
zen kontserba eta arraina gatzuntzeko instalazioek ez zutela inbertsio
gehiegirik behar eta, ondorioz, kofradiek, diru iturri garrantzitsua izan zitekeenez,
ahaleginak egin behar zituztela sektorea kontrolatzeko. Baina, instituzio
hauek ez zuten proiektu hauetan sartu nahi izan. Eta ez ziren gai izan, bestalde,
komertzializazio bide ezegokiei irtenbide bat emateko eta kontsumitzaileak portuan
ordain zezaketen prezioa hirukoizturik ordaintzera iristen ziren sarritan.
Hala, arrantzale kofradien aurkako kritiko asko azaldu zen, erakunde atzerakoi
eta arrantzaleen bizi baldintza txarren erruduntzat jotzen zituztenak. Egia
esan, arrantzaleen egoera larria zen eta arrazoia arrantza sektoreko langileek edo
?tostartekoak? soldatarik ez izatea eta Erdi Aroan bezala lanaren, harrapatutakoaren
araberako portzentaia edo ?partiya? irabazten jarraitzea. Arrantzale gazteek,
?txo? deituek kostaldeko zenbait lekutan, ?partiyaren? 3/4 jasotzen zuten
eta ontzietako sareak konpontzen edota arrantzaren inguruko lan osagarrietan
ziharduten emakumezkoak apenas iristen ziren zatiaren laurdena irabaztera.
Ordainketa maila txikia zen, beste zenbait lan sektoretan kobratzen zenaren oso
azpitik. Egoera hori, ordea, ez zen berria, XVI. mendeko agirietan ere ikusten
baita orduan ere arrantzaleak miseria gorrian bizi zirela eta XVIII. mendearen
amaiera aldera ?giza klase txiroentzat? jotzen zen. Garai horretan, nabarmenagoa
zen arrantzaleen eta beste industria sektoreetako langileen arteko aldea. Hala,
XX. mendearen hasieran, arrantzaleek baino 1,6 bider gehiago irabazten zuten
nekazari alokazerek. Meatzariek arrantzaleen irabazien halako bi eta fabriketako
langileek hiru bider gehiago. Beraz, ez da harritzekoa, 1930. urte aldera, arrantzale
gehienak (%90tik gora) bizi ziren etxearen jabe ez izatea eta kostaldeko
zenbait herritan (Santzurtzin, esaterako) sotoetan eta are berregokitutako upategi
edo kortetan bizitzea. Bestalde, arrantzaleen arteko analfabeto portzentaia
%60tik gorakoa zen. Beren arteko hilkortasun tasa ere oso altua zen eta tuberkulosia, tifus sukarra edo alkoholismoa ziren gaitzik zabalduenak. Egia esan, sarritan
esan izan zaie, eta are leporatu ere, urte onetako irabaziak berehala xahutzen
zituztela, etorkizunerako ez zutela ezer gordetzen, e.a. Hala eta guztiz ere, XX.. endeko hirugarren hamarraldia aldera, artean, gainerantzeko sektoretako langileek
lorturiko lan baldintza hobekuntzarik lortzeko zeuden; besteak beste, jubilazioa,
aseguru mota desberdinak (istripu, gaixotasun edo ezgaitasuna), 8 orduko
laneguna, astean ordaindutako jaiegun bat, haurren lanaren arautzea?
Ipar Euskal Herriko arrantzari dagokionez (Donibane Lohizune eta Ziburun
biltzen zen, nagusiki) bere jarduna sardinketara zuzendurik zegoen eta 1920tik
1925era bitarte Donibane Lohizuneko itsasportua lehena zen Frantzian arrantza
mota honetan. Nolanahi ere, inguru honetako arrantzaren beherakada agerikoa
da. Izan ere, XX. mendearen hasieran lapurtar arrantzaleak 500 inguru dira, XVII.. endean zirenen herena, eta gatzun fabriketan dihardutenak, beste 1.000 inguru.
Sektore honek garapen handia izan zuen, batez ere, bretoiengandik jaso zituzten
esperientziei esker, lapurtarren maisu izan baitziren oraingo honetan ere.
Baina garapen horretarako beharrezkoa izan zen arrantza intentsiborako sareak
erabiltzea, bolintxea esaterako, baina baita arte berriak ere. Beren gatzun fabriketarako
arrain freskoa Hego Euskal Herritik inportatzen jarraitzen bazuten ere,
hegalaburra batez ere, nahiko bizkor eureganatu zuten teknologia berria eta
1866an Donibane Lohizunen sardinontzi bakarreko flota, 1914an 15ekoa bihurtu
eta 1938an 66 ontzikoa izatera iritsi zen. Bizkaian eta Gipuzkoan gertatu zenaren
antzera, sardinaren gehiegizko arrantza horren ordaina XX. mende erditik aurrera
etorri zen; baita ondo ordaindu ere, arrain mota hori ia erabat desagertu baitzen
euskal itsasertzean.? XX. Mende erditik aurrera.
Euskal arrantzaren garai honetako bilakaera hiru denbora epe desberdinetan
bereizturik aztertuko dugu, ezaugarriak ere desberdinak baitira.1960. urtera bitarte. Bigarren Mundu Gerra amaitu zenetik 50eko hamarraldiaren
amaiera bitarte euskal arrantzaren ekonomiak oso urte onak izan zituen
eta ondoren azalduko ditugu arrazoiak. Lehenik, gerrateak beharturik, arrantza
toki tradizionaletan apenas izan zen arrantzarik eta honek arrainaren ugaltzea
ekarri zuenez, 50eko hamarraldian harrapaketa urte onak izan ziren. Bestalde,
arrantza ahalmena ere handitu egin zen, gasoileko motoreko ontziak zabaldu
ziren baporeen ordez. Hegalaburraren arrantza era ere aldatu egin zen 1947an
?amu bizia? erabiltzen hasi zenean, asko ugaritu zelarik arrantza kopurua. Aurrez
erabilitako artaburuko amua, beitaz ordezkatu zen (bokarta, ?), ordurako,
baxurako ontziak arrain haztegi gordailuez horniturik baitzeuden.
1960tik 1970eko hamarraldiaren erdialdera bitarte. Garai honetan euskal
arrantzontzien flotaren hazkuntza neurriz goitikoa izan zen, Francoren garaian
ontzidiaren berrikuntza bultzatu zen Garapen Planaren eraginez, baina inolako
planifikaziorik eta ikuspegi zorrotzik gabe. Plan horien ondorioz Espainiako
arrantzontzien flota munduko lehenengoetakoa izatera iritsi zen, bere arrantza
tokiak urriak izan arren. Itsas Ontzidiaren Berrikuntzari buruzko Lege honen ildotik
ontzijabeak geroz eta ontzi bizkorrago eta indar handiagokoak eraikitzeko
gerra zoro batean murgildu ziren, izan zezakeen errentagarritasunari begiratu gabe.
Bestalde, ontzidiaren itxuragabeko hazkuntza hori, itsasoa baliapide iturri agortezina
zelako ustean oinarriturik zegoen, eta arrain motaren bat desagertuz gero
?sardina, esaterako? beste berri eta errentagarritasun handiagoko bat sortuko zelako
ustean. Alabaina, 60ko hamarraldi honetan itsasertz inguruko arrantza sektorean
(antxoa eta hegaluzearen arrantza, batik bat) gertatu zen gauzarik txarrena
ez zen ontzien kopurua handitzea (%20), ontzien ahalmena handitzea baizik
(%100ean igo baitzen), eta une hartan arrantza mota hau beherakako prozesuan
zen. Nolanahi ere, baxurako arrantzaren beherakada beste sektoreen gorakadarekin,
esaterako bakailaoaren gorakadarekin, berdindu zen. Baina, 70eko hamarraldian,
antxoa ontzien arrantza ahalmena %250etik goitik zegoen. Neurrigabeko
arrantza urteak izan ziren; eta halako gehiegikeriak egiten ziren, ezen muga
jarri baitzen antxoaren arrantzan, 8 tona egun eta ontziko. Bestalde, gehiegizko
arrantza horrek arrain freskoaren prezioa jaitsi eta kontserba fabrikak eskaintzen
zitzaien lehengaiari buelta eman ezinean jarri zituen. Egoera, ordea, korapilatzen
joan zen 60ko hamarraldiaren amaiera aldera, antxoaren migrazioan aldaketarik
izan eta euskal Herri kontinentaleko itsasertzean geratzen hasi zenean; eta,
orduan, istilu latzak sortu ziren bi aldeetako arrantzaleen artean.
Nahiz eta baxurako arrantzak antxoa ziurtaturik izan udaberria aldera eta hegaluzea
udan, ontzien tamaina hainbeste handitu zen non ez baitzuen merezi
bixigu otar gutxi batzuk arrantzatzeko erabiltzea. Hala Gipuzkoan arrantzaleek
bokartari ekin zioten negu aldean; bizkaitarrek, berriz, hegaluzearen arrantza
tokien bila jarraitzen zuten. Eta uda sasoian Galiziako itsasertzetik 500-700 miliatara
bazebiltzan ere, hegaluze zein hegalaburra kanariar uharteetan, mendebal
Afrikan, Mediterraneoan harrapatzeko aukerari jarraituz, izugarri zabaldu zituzten
ohiko itsasoko bideak. Arrantzaleku berrien bila, gure arrantzaleak Hego
Ameriketara eta Seychelles uharteetara iritsi ziren, baina hedapen planifikatu gabea
izanik, galerak larriak izan zitezkeen. Gainera, kontraesana zen, teknologikoki
aurreraturiko arrantza moderno honek (ekosonda, hozkailu eta 500 zaldiko potentziako
motoreak) enpresa artesanal eta industria aurrekoa baitzuen atzean. Ez
zuen batere logikarik arrantza enpresak ontzi bakar batez eta familia kapitalaz
osaturik egotea, arrantza sektoreko lanpostu bakoitzak 500.000 ptako inbertsioa
behar zuenean, edozein industria sektoreko batez bestekoaren oso goitiko kopurua,
bestalde. Horrez gainera, enpresa horiek ez zuten kudeaketa lan modernorik
egiten (kontaduria libururik ere ez zuten), Gizarte Segurantzaren tramitaziorik
ez zuten egiten (Kofradien bidez egiten zen) eta langileek, Erdi Aroanbezala, zegokien ?partiya? kobratzen jarraitzen zuten. Nolanahi ere, horri esker
iraun izan zuen baxurako arrantzak, izan ere ezinezkoa zitzaien hileroko soldata
finko bat eta zegozkien aseguru sozialen gastuak ordaintzea.
Alabaina, itsasbazterreko edo baxurako arrantzontzidiaren hazkuntza nabarmenagoa
izan zen Bizkaian Gipuzkoan baino; izan ere, Gipuzkoan arrantzaren
ustiapena aurrekontu zentzudunagoetan oinarritu baitzen, hobari handiagoa eman
zezakeen alturako eta arrasteko arrantzan; enpresa handiago, ontzi bakoitzeko
marinel gehiago eta, azken batean, itsasoaren ustiapen modernoagoko irizpideak
jarraitu ziren. Alabaina, Gipuzkoako hazkuntza, neurri handi batean, itsasportu
bakar bateko (Pasaia) ontzidiari lotu behar zaio, probintzia osoko arrantzaren
%70a izatera iritsi baitzen.
1970eko hamarraldiaren erdialdetik 1980ko hamarraldiaren erdialdera.
Euskal arrantza sektoreak 70 eta 80ko hamarraldian izan zuen beherakada
aurreko zabalpen itxuragabekoaren ondorio izan zen. Eta jakina, ondorio latzak
izan zituen Euskal Herri osoan, nahiz eta Hegoaldean larriagoak izan ziren. Estatistikak
erakusten duenez, Hegoaldean 1972. urtean, 1.100 arrantzale profesional
zeuden eta hamar urteren buruan erdia. Gipuzkoa eta Bizkaiko arrantza 70eko
hamarraldian atzerriko uretan izaten zen hirutik biko kopuruan. Baina arazoa
are larriagoa da, aipaturiko bi probintzia hauetako ontzidia EEEko zenbait herrialdetakoa
baino handiagoa zela kontuan izaten badugu (Alemania eta Ingalaterrakoa,
esaterako), eta baxurako arrantzaren produktibitatea, berriz, Europako
herrialde garantuenetakoaren aldean, erdia baino ez. Horrela bada, 1977. urtean
herrialde gehienek beren ur territorialak 200 miliatara aurreratu zituztenean, arrantza
sektorearen zabalpena eten, moztu egin zen. Garai honi dagokionez, esan
behar da Pasaiako arraste ontziak %80an murriztu zirela eta 1972an 86 bakailao
ontzi izatetik 25eko ontzidia izatera pasa zela 1986an. Europako Ekonomia Erkidegoaren
arrantza politikak, beren uretako arrantza kopuruaren erabateko beherapena
ekarri zuen. Gure arrantzaleak bakailaora joaten zireneko zenbait herrialdek
(Islandia, Norvegia eta Kanada, esaterako) murriztapen handiak jarri
zizkieten. Maroko, Estatu Batuak eta Malbina uharteetako uretan lan egiten zuten
arrantzaleek ere arrisku larrian izan zituzten erabilitako arrantza tokiak. Baina,
garai honetan hedapen handia izan zuen sektore bakarra hegaluze ontzi izozkailu
modernoarena izan zen, beren arrantza maila 1965eko 3.200 tonatik 90.300
tonara pasa baitzen 1986an.Itsasbazterreko arrantzari dagokionez, beherakada begibistakoa zen, legatz
ontzi txikien biziraupeneko lanak erakusten du garbi asko (normalean, gainera,
arrantzale zaharreko tripulazioak izaten zituzten) edota Gipuzkoako baxurako
ontzidiaren egoerak, arrantzaleak azarotik martxora bitarte kaian bueltaka izaten
baitziren, langabeziari zegokiona irabaziz hilabete horietan.
Eta horren guztiaren ondoren, begibistakoa zen ontzidia, orohar, zahartzen
ari zela (ontziek, batez beste, 1986an, 16 urte zituzten). Beraz, gehiegizko arrantza
ahalmeneko sektorearen ondorio baino ez, eta ez zen erraza izango birmoldatzea,
ontzidiaren murriztapen handi bat egin gabe.
Egia da, baita ere, ez zela lehenengo krisialdia euskal arrantzaren historian,
lehenago ere ikusi dugunez (XVI. mendearen amaiera, XVIII.eko hasiera eta XIX.eko
lehenengo hamarraldiak) gure gaurko arrantzaleen arbasoak ere berenak eta bi
ikusiak baitziren. Baina egoerari buelta ematen jakin zuten eta hori da, hain zuzen
ere, gaurko erronka, etorkizun zaila dago aurrean, baina ezin jakin nolakoa.