Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Historiaurrea

Artea Historiaurrean

Goian: Historiaurreko kronologia, kulturak eta gizaki motak.<br><br>Behean: Iratiko basoa, Olaldea inguruan, Garralda (Nafarroa). Izotzaldien ondoko Euskal Herriko habitata.<br><br>

Artea HistoriaurreanGizonak ere, haur txikiek bezala, zutik ibiltzen ikasi behar izan zuen aurrena. Gero, buruz gai izan zenean, ahal zuen hobekien bizitzeko eraren bila hasi zen, eta han eta hemen aztarnak uzten, aldi berean. Aztarna horiek erakutsi digute zer bilakaera izan duen, eta noiz zertarako gai izan den.

Hizkera eta artea ere asmatu zituen halako batean, eta gaur egun, ezin imajina dezakegu gizakirik horiek gabe. Horiek noiz asmatu zituen esateko datu gutxi dago, zernahi ere, zeren, aztarna asko eta asko izadiaren desegite lanak irentsi baitu, batetik; beste asko ezin eskura daitekeen lekuan baitago, eta bai baita gero beste zerbaiterako erabili eta gizonaren orainagoko jardueraren lekuko gisa hartzen denik eta aurkitzeke dagoenik ere.

 

Historiaurreko artearen sorrera

ARTEAREN SORRERAZ, NON ZER IRUDI AURKITU DIREN ETA GUTXI GORABEHERA NOIZKOAK DIREN ESAN DAITEKE ZIURAztarnak aztarna, historiaurreko gizonaz dugun ezagutza nahikoa eskasa da haren bizimodua nolakoa zen ziur esateko.

Asmabidean aurrera abiatzea bezala da garai haietako bizilekuak, biztanleria, ekonomia eta gizarteko antolaketa nolakoak ziren adierazi nahi izatea, eta are gehiago, orduko gizonaren psikologia zeren arabera mugitzen zen adierazi nahi izatea, izan ere zaila baita harrez geroko milaka eta milaka urteetan pilatu ahal izan dugun esperientzia eta ezagutza alde batera uztea eta izan zitzakeen jokamolde psikologikoetan aurreiritzirik gabe murgiltzea.

Harrizko tresnak moldatzen hasi zen lehen hominidotik lehenbiziko irudiak egiten hasi zen gizonera bitarteko aldaketa, epez luzea ez ezik, konplexua ere bada aise ulertu eta adierazi ahal izateko.Dena den, Homo sapiens sapiens fosilis edo zelakoaren buru egiturak ordura arte bestek izan ez zuen bezalako konplexutasuna zuen, eta agertu ere horren garaian agertu zen artea. Gauzak irudikatu ahal izatea edo norberaren eta gauzen arteko bitartekaritza egingo duen forma bat asmatzea gauza berria zen erabat, objektu konkretuei imajinazioaren araberako betekizun bat ematea suposatzen zuen horrek.

Eta orain urte batzuk arte bestela uste izan den arren, arte jarduera hori ez zen, gainera, Europan bakarrik gertatu, kontinente guztietan baizik. Lehenbiziko arte adierazpenak euskarri hauskorren gainean egin bide zituzten eta horietako asko ezin eskura daitezke, gaur egun diren tekniken bidez behintzat. Dena den, Muster aldiko aztarnategi batzuetan aurkitu diren margo kondarrek,pinturarik aurkitu ez den arren, bidea ematen dute eginkizun artistikoren baterako erabili izango zituztela pentsatzeko. Ez litzateke, beraz, orain 32.000-37.000 urteko gizonak nola-halako arte zentzuren bat bazuela esatea hain burugabea, ez litzatekeen bezala, silexezko zenbait tresnaren simetria ikusita, Paleolitos aroko gizon hark edertasunaren nolazpaiteko zentzua bazuela esatea burugabea, zeren funtzionaltasun hutsezkoa ez zen forma bat eman nahia eta horrek eragiten zien nola-halako zirrara bat ere nabari baita objektu horietan. Artea egiteko euskarri berri eta iraunkorragoak erabiltzen noiz hasi ziren esatea, ordea, nahikoa gauza zaila da. Nolanahi ere, arte sorketarik zaharrenak Aurignac/Périgord aldiko kulturaren garapenarekin, orain 30.000 urte inguru agertu bide ziren Europan, Goi Paleolitos aroan alegia. Historiaurreko mundu hartan aldaketa handiak izan ziren garai horretan, eta agertu berria zen Cro-Magnongo gizonak eraginak, neurri handi batean.

Hartzuloak erabiltzeko, harria eta hezurra lantzeko eta ehizerako modu berriak aurkitu eta zabaldu zituen horrek. Erlijio kutsuko lehen kultura adierazpenak ere garai horretakoak dira, bestalde.Cro-Magnongo gizona, agian arte jardueraren sortzaile, eta ziur, horren eragile nagusi dena, gutxienez orain 35.000 urtez gero bizi da Euskal Herrian. Ez da hori Euskal Herrian bizi izandako lehenengoa, zeren duela 150.000 urteko aztarnak ere aurkitu baitira.

Baina urri dira garai horretako gizonarengana edo orain 80.000 urte inguru agertu zen Neanderthal-ekoarengana hurbil gaitzaketen aztarnak; hainbat harri landu eta hezur da eskura dugun guztia. Harri horiek, inola arteko objektu gisa hartzekotan, oso zentzu zabalean hartu beharko lirateke halakotzat. Benetako artea, duela 25.000 urtetik 16.000 urtera bitartean (Venta Laperra haitzuloan, Karrantzan) agertu zen Euskal Herrian, Aurignac/Périgord aldian, hain zuzen. Garai horrez geroko arte adierazpen asko aurkitu da Euskal Herriko haitzuloetan, zaldi, orein, orkatz, hartz, arrain eta hegazti irudiak, batez ere; baina bada, halaber, abere edo beste gauza konkreturik adierazten ez duen marra eta zirriborrorik ere.

Ezer agertu den hartzulorik aipagarrienak Venta Laperrakoa, Arenazakoa, Santimamiñekoa, Ekaingoa, Altxerrikoa eta Ustaritzekoa dira.

 

Historiaurreko artea eta klima ingurunea

WÜRM IZOTZALDIAN NEGU ETA UDA IZOZTURIK ZEUDEN EUROPA IPARRALDEA ETA HEGOALDEKO MENDI GARAIENAK; ORDUAN HASI ZEN GIZONA ARTEA EGITENPaleolitos aroko europako arte guneen mapak erakusten duenez, mendebaleko haitzuloetan dira hormetako irudi gehienak, Akitanian eta Espainiako iparraldean batik bat; eskuko arte piezak edo pieza erabilkorrak, aldiz, Europako lurralde guztietan aurkitu dira, iparraldeko hormategietan eta, Würm izotzaldian, Alpeetako izoztegietan izan ezik.

Paleolitos aroko horma irudiak dituzten hartzulo aski da, bestalde, Espainiako erdiko mesetatikhegoaldeko muturrera bitartean eta Italiako zenbait eskualdetan ere. Baina, alde horietako pinturak ez dira “klasikotzat” hartzen diren Frantziako hegoalde eta Espainiako iparraldekoak bezalakoak.

Garrantzi handia dute, halaber, 1960an, Kapovako hartzuloan (Ural aldean) aurkitu ziren horma irudi gorriek ere, mapa orokorrari begira, bakanak direlako, hain zuzen.

Historiaurrearen azkeneko 25.000 urteak, artea sortu eta zabalduzjoan zen bitartekoak alegia, oso hotzak izan ziren oro har, Würm izotzaldiak bete-betean harrapatu baitzituen. Eta bereziki hotzak izan ziren duela 22.500 urte ingurutik 19.500 urte bitartekoak.

Baina izan zen orobat aldi epelik ere: orain 31.000 urte inguru lehenengoa eta duela 17.000 urte inguru, bigarrena. Hormategi inguruetan, gutxi-asko abere mota eta landaredi beretsuek iraun zuten bitarte horretan. Pleistozeno garaiko gizon ehiztariak nahikoa bizi-baldintza egokorra izan zuen, beraz, artegintzari eman zitzaion bitarte horretan.

Euskal Herria ere –eta Ebro ibaitik Garona ibaira bitartekoa hartu beharko litzateke hori esatean– aipatu den marko horretan sartzen da. Eta inguruko beste zenbait alde baino, Gaztelako meseta eta Frantziako zabaldia baino leku epelagoa zen, gainera, eskualde horrek hartzen zuena, Bizkaiko golkoaren inguruko eta horretatik ekialderako parteabehintzat; horma irudiak dituzten hartzulo gehiena den partea, hain zuzen. Klimaz gainera, garai haietako biztanleentzat hotzaren kontrako erremedio egoki gertatu zen beste alde on bat ere bazuen Euskal Herriak, Hirugarren aroko mendi-sorketan eratu ziren Pirinio mendiak bertan izatea, hain zuzen. Mendiekin batean sortu edo geroago eratu ziren hartzulo eta gainerako abarogune naturalak babesleku estimagarriak izan baitziren alde horietan bizi edo horietara bildu ziren biztanleentzat, eta are gehiago, gorago aipatu den izotzaldiko garai gogorretan.

Klimak Paleolitos aroko kulturan zenbaterainoko eragina izan zuen garbi ikusten da, atal honen hasieran esan bezala, Espainiako eta Frantziako Paleolitos aroko alde batzuek eta besteak konparatzean. Lurralde bi horietako mapak konparatzean kultura adierazpen asko ikusten da Frantziako hegoaldean eta Espainiako iparraldean bezala Levante Mediterraneo deritzan aldean, nahiz eta lehenengo bi eskualdeetako eta hirugarren eskualdeko estilo, eskola eta teknikak berberak ez diren. Aldiz, Paleolitos aroko aldirik hotzenetako kultur adierazpen gutxi da Gaztelako mesetan, esate baterako, aipatu diren beste bi alde horietakoekin konparatzeko behintzat.

Klimak eta Pirinio mendien hurbiltasunak ez ezik, Europaren eta Iberiako penintsularen arteko igarobide natural bakanetako bat eskualde honetan izateak ere zerikusirik izan zuen hemengo kulturaren garapenean.

 

Artea eta arkeologia

Aldi historikoen arkeologia Berpizkunde hasieran sortu zen, eta luze iraun zuen mugimendu intelektual baten emaitza izan zen, gero bere bidea filologiarekin eta artearen historiarekin batera egiteko. Historiaurrearen arkeologia, aldiz, XIX.. endean sortu zen, eta hasieran, izadiaren zientzien baitan egin zuen bere bidea. Bi diziplina horiek, hala batak nola besteak, XX. mendea arte ez ziren hasi historiarekin harreman esturik izaten, bakoitzak bere berezitasunei eutsiz betiere. Historiaurrea, André Leroi-Gourhan ikerlariak zuzpertuta, sedimentuak aztertzetik giza zibilizazioak aztertzera igaro zen.

Gainerako aldi historikoei buruzko arkeologia geldiroago askatu zen bere ingurunetik, eta teknikak eta zibilizazioak aztertzeari heldu zion. Historiaren osagarri gisa hartu izan da sarritan arkeologia, baina, egia esateko, huraxe da hain zuzen ere, historia –bere zentzurik zabalenean– aztertzeko biderik emankorrenetako bat.

 

Historiaurreko artearen aurkikuntza

ARTEAREN HISTORIAKO LEHEN ARTELANAK EUROPAKO HEGO-MENDEBALEAN AURKITU ZIREN, XIX. MENDEAN1940an Lascauxko haitzuloa aurkitu zenean, mundu osora zabaldu zen Paleolitos aroko horma margoen ospea. Aurkikuntza horrek artearen historia unibertsalaren gailurrean jarri zuen Paleolitos aroko artea. Historiaurreko artelanen aurkikuntzak, baina, mende bete lehenago hasi ziren, Goi Paleolitos aroan jendea bizi izan zen karst eremuetako (Périgord, Quercy, Pirinioak, Euskal Herria, Kantabria eta Asturias) leizeetan egindako behaketa lan sistematikoei esker. Arte horren benetako antzinatasuna, ordea, ez zen berehalakoan onartu. Edouard Latert, Henry Christy eta Félix Garrigouk 1860 inguruan egindako aurkikuntzak eta sailkapenak baino lehenago aurkitu ziren irudi eta grabatuak «zeltatzat» hartu ziren.Bide batez esan beharra dago, irudi haiek –mamutak, bisonteak, elur oreinak, eta abar– zur eta lur utzi zituztela ikerlariak, animaliok antzina desagertu baitziren eskualde haietatik. Gero, hainbat aztarnategitan –Laugeri-Basse, La Madelein (Dordoina), Bruniquel (Tarn eta Garona), Brasempouy (Landak), Lourdes (Pirinio Garaiak), Isturitze (Nafarroa Beherea), Mas-d’Azil (Ariège)– lurra zulatu eta geruza segidak azaleratzean, gutxi gorabeherako sailkapen kronologikoak egin ahal izan ziren. Hala, XIX. mendearen bigarren erdian, gizakien aztarna fosilak, haien bizilekuak, lan egiteko erak, hilobiak eta abar aurkitu ahala, historiaurrean ere artea adierazteko gaitasuna bazelako ideia nagusituz joan zen adituen artean. Izan ere,1879an, Marcelino de Sautuolak Altamirako sabai irudiak aurkitu zituenean, historiaurreko gizakia basatitzat zeukaten artean; tresnak, apaingarriak eta abar egiteko ahalmena bai, baina, aldiz, Altamirako bisonte zoragarri haiek egiteko gaitasuna ez zitzaion inondik ere aitortzen. Emile Cartailhac-ek, lehenengo historiaurreko katedradunak, Altamirako margoen aurkari amorratuaizan ondoren, bere Mea culpa d’un sceptique liburu ospe– tsuan onartu zuen, azkenik, 1902an, Altamirako margoen benekotasuna.

Egia esateko, 1895 ondoko aurkikuntzek –Marsoulas (Garona Garaia), La Mouthe (Dordoina), Combarelles eta Font-de-Gaume (Périgord), eta abar– ekarri zuten haitzuloetako artea onartua izatea.

 

Euskal Herrian aitzindari

T. ARANZADI, J.M. BARANDIARAN ETA E. EGURENEK OSATU ZUTEN EUSKAL ANTROPOLOGO TALDE OSPETSUENAEuskal Herriko haitzuloetako artearen lehenengo aurkikuntzak XX. mendearen hasieran egin ziren. 1904. urtean L. Sierrak marrazki bat aurkitu zuen Karrantzako Venta Laperra haitzuloan; hurrengo urteetako arakatze lanetan animalien eta irudi jakinik gabeko pintura eta arrasto gehiago aurkitu ziren. 1913an E. Passemard Isturitzeko haitzuloa arakatzen hasi zen. Moustier alditik Erdi Aroa bitarteko geruza aberatsak atzeman dira han: Madalen aldiko zazpi marrazki (hiru orein, bi zaldi, hartz bat eta oreina, orkatza edo ahuntza izan daitekeen beste animalia bat), harrizko eta zurezko gezi muturrak, makila zulatu eta animaliez apainduak, konta aleak, zintzilikarioak, zotzak eta abar.

1916an J. F. Bengoetxeak margolanak aurkitu zituen Santimamiñeko haitzuloan (Kortezubi, Bizkaia).

Geroago, Euskal Herriko antropologo hirukote ospetsuak (T. Aranzadi, J. M. Barandiaran eta E. Eguren) urte asko emanzituen haitzulo sarrera arakatzen.

Santimamiñek horma pinturak ditu garrantzisuenak; animalien irudiak dira (bisonteak, zaldiak, zezenak, oreinak… eta hartz bat), beltzez marraztuak, barnealdea bete gabea dutela gehienek.

1933an Urdazubiko Alkerdi haitzuloan (Nafarroa Garaia), Madalen aldiko horma marrazkiak eta grabatuak aurkitu ziren. 1950ean margolanak aurkitu ziren Gamere-Zihiga eta Altzürükü (Zuberoa) herriguneetako Etxeberriko Karbia eta Saxixiloaga haitzuloetan.

Gipuzkoan, berriz, 1960 ondoko urteetan egin ziren lehenengo aurkikuntzak, Euskal Herriko historiaurreko artean nagusiak: 1962an, Aiako Altxerri haitzuloan, Madalen aldiko ehundik gorako irudi aurkitu ziren; 1969an Ekaingo haitzuloa (Deba) aurkitu zen, Euskal Herriko Paleolitos aroko irudi multzorik ederrena duena: zaldiak, hartzak, oreinak, arrainak, ahuntzak…, eta irudi jakinik gabeko arrastoak eta marrazkiak.

 

Arkeologia ikerketa: metodoak eta teknikak

HISTORIAURRERAINOKO BIDE ZIDOR LUZEA JAKINTZA ASKOTATIK ZEHAR IGAROTZEN DAHistoriaren eta historiaurrearen arteko desberdintasun nagusia lehen gizarteei buruzko informazioa eskuratzeko bide desberdina erabiltzea da. Denbora luzean uste izan da historiaurrearen azterlariak, dokumentu idatzirik ezean, arkeologia aztarnetara jo behar zuela informazioa lortuko bazuen, eta historialaria, berriz, soilik zalantzak argitzeko,edo iragan aldiko aztarnak azaleratzeko jotzen zuela arkeologia.

Hori esatea, ordea, gauzak sinplifikatzea da: a) arkeologia baita Historiak gure lehenaldiaren alderdirik ezagunena –eguneroko bizimodua, aztarnategiko arrastoetan islatua– dokumentatzeko duen informazio iturri ia bakarra; b) historiaurreak beste informazio iturri batzuetatik edaten duelako, egia bada ere Arkeologiak pisu berezia duela horretan: historiaurrearen azterlari gehienak – ez, ordea, historialariak– arkeologoak dira. Arkeologia teknifikazio maila handiko jarduera da egun. Aztarnategiak balio handiko ondasun urriak direnez, zulatu ahala deusezten baitira, ondo dokumentatu behar da han agertzen den guztia. Arkeologoak kulturari lotutako gauzak ez ezik, bestelako aztarna asko aurkitzen ditu aztarnategian: giza eta animalia hezurrak, sedimentuak, ikatzak,landare hondakinak (polenak).

Elementu horien banakako azterketari esker aztarnategia nola eratu zen, nolako ingurunea zuen eta gizataldeek nola ustiatu zuten jakin ahal izango da. Azterketa horretarako jakintza arlo asko hartu behar da kontuan: paleontologia, geomorfologia, geokimika, sedimentologia, paleoekologia.

Hori dela eta, egun, arkeologia azterketak oso geldiro egiten dira, teknika berriek lehen erabiltzen zirenak baino askoz denbora gehiago eskatzen baitute.

 

Arkeologia datazioa

ANTZINATASUNA NEURTZEKO BIDE DESBERDINAKAntzinako gauzakien zaharta– suna ahalik eta zehaztasun handienaz kalkulatu behar da, prozesu historiko bat, edozein delarik ere prozesu hori, behar bezala interpretatu nahi bada.

Gauzakien zahartasun hori kalkulatzeko modua –datazioa– asko erraztu da azkeneko urteotan erradiometriazko teknika berriei esker. Erradiometriazko teknika horien bidez gertaera jakin bat (izaki bizi baten heriotza, material baten berotzea, mineral edo mea jakin batzuen kristaltzea, eta abar) duela zenbaturte gertatu zen kalkula daiteke, estatistika akatsak gorabehera.

Datazio teknika horiek fisika atomikoak Bigarren Mundu Gerraz gero egin duen aurrerapen harrigarriaren ondorio dira. Datazio teknika asko daude, eta etengabe fintzen eta doitzen dira, ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko. Teknika horien artean karbono hamalaua (C 14 ) darabilena da ezagunena. W. E. Libbyk asmatu zuen XX. mendearen erdialdean, eta Nobel saria irabazi zuen horregatik 1960. urtean.

Karbono hamalaua eguratsarengoi geruzetan eratzen da, erradiazio kosmikoaren eraginez; berehala oxidatzen da, karbono dioxido bihurtuz, eta eguratsean barreiatzen da. Karbono hamalauaren proportzioa eguratseko karbono dioxidoan oso txikia da, atomo bat karbono hamalau 10 12 karbono atomoekiko, baina dituen tasun erradiaktiboak direla eta, zenbat dagoen jakin daiteke.

Isotopo erradiaktiboa nitrogeno bihurtzen baita, elektroi bat egotziz, eta behar bezalako tresneria izanez gero, elektroi kopurua zenba daiteke. Karbono hamalau isotopo erradiaktiboak 5.400 bat urteko iraupena du, alegia, oso-oso poliki desintegratzen da. Karbono hamalauaren bidezko kalkuluak, baina, eragozpenik ere badu, 50.000- 70.000 urtez gorako kalkuluetarako ez baitu balio. Izan ere, duen desintegrazio denbora dela eta, urte horietatik gora, hondakin kopurua ez da antzematen ere. Bestalde, kutsadurak eta«erasan» dezaketenez, kalkuluak emaitza faltsuak eman ditzake.

Metodo horrek arrakasta handia izan du arkeologoen eta geologoen artean besteak beste, horri esker Egiptoko dinastien kronologia edota izotzaldien zabalkundea eta kronologia jakin ahal izan baitira. Baina ez da karbono hamalau antzinako gauzakien adina jakiteko bide bakarra. Beste metodo batzuk ere badira: termoluminiszentziarena, potasio-argoiarena, edota uranio-torioarena, besteak beste. Metodo horiek denbora bitarte zabalagoak hartzen dituzte, baina material jakin batzuetan baino ezin erabil daitezke, eta gerta daiteke material horren arrastorik ez izatea arkeologia aztarnategian. Erradiometria datak konbentzio baten bidez adierazten dira: B. P. (ingeleseko Before Present esakunetik hartua).

Data urteetan adierazi nahi izanez gero, aski da lortutako kopuruari 1.950 urte kentzea.

 

Paleolitos eta Mesolitos aroak

Paleolitos eta Mesolitos aroakPaleolitos aroa deitzen dena lehen gizona harria lantzen hasi zenetik Mesolitos aroa arte hedatzen da. Oso aldi luzea da, antzinako gizonak sortu zuen lehen kulturarekin hasi baitzen, orain dela 1.000.000 urte inguru, eta K.a. 8.500. urte ingurua arte luzatu, azken glaziazioa bukatu zen arte. Aldi horretan hainbat gizon mota sortu eta galdu ziren, haien bilakaeratik Homo sapiens sapiens (gaur egungo gizona) azaldu zen arte. Hiru aro nagusitan banatzen da, bakoitzean bizi ziren gizon motak eta, batez ere, harriak lantzeko erabiltzen zituzten teknikak errazago sailkatzearren: Behe Paleolitosa (K.a. 1.000.000- 150.000 gutxi gorabehera), Erdiko Paleolitosa (K.a.

150.000-35.000) eta Goi Paleolitosa (K.a. 35.000- 8.500). Ezaugarri nagusia ehiza eta janari bilketaren ekonomia du, eta harriaren erabilera armak eta tresnak egiteko. Paleolitos aroaren ondorengoa, Mesolitos aroa, azken glaziazioa amaitu eta berehala hasi zen (K.a. 8.500), eta Neolitos aroan bukatu. Aro honetan klima aski epeldu zen Europan, eta gizona, ehizan eta fruitu eta labore bilketan aritzeaz gainera, arrantzan ere hasi zen. Mesolitos aroan erabili ziren aurreneko aldiz arkua eta geziak. Aro honetako ezaugarria, bestalde, da haitzuloetako arte guztiz eskematikoa ere.

 

Erdiko Paleolitos aroko bizimodua

NEANDERTHAL GIZONAREN SORRERA: EUROPAKO LEHEN ARRAZAEuskal Herrian, eta Europan oro har, K.a. 90.000-35 urteetan gertatzen da aro hau. Aro honetan, Riss eta Würm izotzaldien artean, Homo sapiens neanderthalensis gizona sortu zen, Neanderthalgo gizona. Esku aizkorak gero eta hobeto egiten zituen, eta sukarrizko xaflak, eta baita beste tresna batzuk ere, eginkizun jakinak zituztenak, asmatu zituen.

Neanderthalgo gizona klima hotzetan bizitzeko gai zen, eta taldean bizi eta ehizatzen zuen; badirudi hitz egiteko gaitasuna bazuela, eta baita nolabaiteko erlijiotasuna ere. Kultura honi Mustier aldia deitzen zaio, Dordoinako Le Moustier haitzuloan aurkitu ziren aztarnak direla-eta.

Europa guztian hedatu zenkultura hau; Asian eta Afrikan berriz oso arrasto gutxi agertu da harenik. Erdi Paleolitosko aztarna asko da Euskal Herrian. Aipagarriak dira, besteak beste, Axlor, Lezetxiki, Olha, eta Isturitzeko haitzuloetako aztarnategiak; aztarna horiek adierazten dutenez, Neanderthalgo gizona bizi izan zen Euskal Herrian. Bestalde, eta aurkitu diren animalien aztarnen arabera, aldi hartako klimak epela behar zuen hasieran, Merk errinozeroaren, lehoiaren eta leopardoaren hezurrak aurkitu baitira haitzuloetan. Alabaina, gero, aroaren bukaera aldera, klima hoztu zen guztiz, errinozero iletsuaren, mamutaren eta elur oreinaren aztarnak agertu baitira.

 

Goi Paleolitos aroko bizimodua

HAITZULOETAKO CRO-MAGNON GIZON ARTISTAK.a. 35000 urtetik K.a. 9.000- 8.500 urtera hedatzen da, gutxi gorabehera Goi Paleolitosa.

Aldi hartan, Homo sapiens sapiens (Cro-Magnon) gizon mota sortu zen, eta Neanderthalgoa galdu. Cro-Magnongo gizonaEuropan zabaldu zen aurrena, eta Ameriketan eta Australian gero. Hala ere, badirudi bi giza arrazak batera bizi izan zirela aldi labur batez. Lau aldi nagusi bereizten dira aro honetan, harrizko tresnen industriaren sorlekuekin loturik: Périgord aldia, Aurignac aldia, Solutré aldia, eta Madalen aldia. Gizonak harria eta hezurra gero eta trebetasun handiagoz lantzen ikasi zuen, eta xehetasun handiko tresna fin eta txikiak egiteko gai izan zen: geziak, arpoiak edo jostorratzak, besteak beste. Horrez gainera, adarra eta bolia ere lantzen zituen.

Bestalde, Goi Paleolitosko langintzen ezaugarri dira lanaren konplexutasun handiagoa, espezializazioa, tresna moten ugaritasuna eta lurraldeen arabera desberdinak diren tradizio artistikoen sorrera. Aro honetan agertzen dira lehen arte lanak, leizeetako horma pinturetan batez ere; baina haitzuloetako pinturez gainera, eskultura txikiak ere azaldudira, harrizkoak zein hezurrezkoak; aipagarriak dira Venusak, emakume biluzien irudiak, emakumetasun edo amatasunaren ezaugarri nabarmenak dituztenak (bular, sabel handiak).

Haitzuloetako pinturak oso ugari eta indar handikoak dira; Madalen aldian koloreak erabili zituzten eta animaliak naturalismo eta finezia handiz irudikatu zituzten hormetan. Gaiak antzekoak dira beti: animalia ugari agertzen da (bisontea, zaldia, zezena, oreina, mamuta, etab.); giza irudia berriz urri, eta izarrak eta ortziko irudiak nahiko sarri. Horma pinturak Dordoinan, Frantzian (Lascaux), eta Pirinio eta Kantaurialdeko eskualdeetan agertu dira batez ere; beraz, baita Euskal Herrian ere. Pinturez gainera, grabatuak eta behe-erliebeak ere badira haitzulo hormetan.

Hainbat interpretazio egin dira arte honek zuen eginkizunari buruz: ehizaren eta emankortasunaren errituekin lotzen dituzte aditu batzuek, gizonak bere barreneko kezkak artearen bidez kanporatzen duen senaren adierazpide da beste zenbaitentzat, eta badira irudiotan munduaren ikuspegi oso bat antzematen duenik ere. Paleolitos aroaren bukaeran, izotzaldiaren bukaerarekin, klimak hobera egin zuen, eta giro aldaketa sakonak gertatu ziren; era horretan, Paleolitos aroak Mesolitos aroari leku egin zion.Goi Paleolitos aroko aztarna ugari eta aberatsak dira Euskal Herrian. Cro-Magnongo gizona bizi izan zen gaurko euskal lurretan, haren hezurren eta tresnen aztarna ugari aurkitu baita; era berean, hormetako pinturak, irudiak eta arte adierazpenak ere agertu dira. Aipagarri dira Isturitze, Ekain, Altxerri, Santimamiñe eta Aizpitarteko haitzuloak, besteak beste. Dena den, hirurogeitik gora aztarnategi eta haitzulo arakatu dira dagoeneko. Haitzuloak kostaldean eta lur behereetan daude gehienak; horrek esan nahi du garai hartan klima hotza zela, eta leku garaiak ez zirela bizitzeko egoki. Kostaldearen inguruan bizi zirenez, arrantzak garrantzi handia bide zuen Cro- Magnon gizonarentzat; hala adierazten dute aurkitu diren arrantzako tresnen aztarnek (arpoiak eta hezurrezko amuak).

 

Mesolitos aroko bizimodua

EUSKAL GIZONAREN, GIZARTEAREN ETA PAISAJEAREN LEHEN URRATSAKWürm izotzaldiaren azkenaldian epeltzen hasi zuen giroa, landareak asko ugaldu ziren, eta mendi gorenetan baizik ez ziren geratu izotza eta elurra.

Jendea haitzuloetatik atera zen, eta lur behereak, haranak eta ibarrak betetzen hasi ziren. Bi aldi nagusi bereizten dira: Azil aldia da lehen garaia (K.a. 9.000- 6.000; Franziako Ariègeko Masd-Azilgo aztarnategiak eman dio izena), Madalen aldiaren jarraian, eta Goi Mesolitos edo Tardenois aldia da bigarrena, Neolitos aroaren atean (K.a. 6.000-4.000; Astur aldia ere deitzen zaio). Azil aldiko gizona ehiztaria zen, eta fruituak eta itsasoko soinberak ere jaten zituen. Ez zuen haitzuloa erabat utzi eta Madalen aldian bezalako tresnak lantzen zituen, harriz nahiz hezurrez. Ezzituen, aurreko aroan bezala, irudiak eta grabatuak egiten haitzuloetako hormetan, eta badirudi aldakuntza handiak gertatu zirela Cro-Magnongo arrazako jende haren sinesteetan eta gizarte antolamenduan. Goi Mesolitos aldian soinbera eta arrain gehiago jaten zen, eta lan espezializazioa areagotu zen. Gizarte antolamendua konplexuagoa zen eta badirudi garai haietan hasi zirelalehen migrazioak, Europatik eta Afrika aldetik. Aipagarri dira garai honetako kutun eta apaingarriak.

Euskal Herrian, Mesolitos aroko aztarna nagusiak Mouligna (Miarritze), Isturitze, Bolinkoba (Abadiño), Berroberria (Urdazuri), Ermittia (Deba), Urtiaga (Itziar), Lumentxa (Lekeitio), eta Santimamiñeko (Kortezubi) leizeetan aurkitu dira. Bestalde, garai honetakoak dira Itziargo Urtiagako haitzuloan aurkitu ziren giza hezurrak; zehatzago, Azil aldikoak dira, eta Mesolitos aroan gure lurretan bizi zen gizona, euskal gizonaren garapenaren oso aldi aurreratuan zegoela erakusten dute; horrez gainera, adituen ustez, Mesolitos aroan gauzatu zen euskal gizartea.

Aldaketa klimatologikoaren ondorioz hein handi batean, haitzuloakutzita, gero eta gehiago, herrixka modukoak egiten hasi ziren, ibaien ondoan, haitzuloak erabat hustu ez ziren arren; herrixka horiek, zenbaitetan, nahiko leku gorenetan zeuden, eta kostaldetik lehen baino urrunago, kostalden bertan, arrantza zela-eta, gizatalde ugari baziren ere. Gaur egungo Euskal Herriko landare eta baso paisajea ere Mesolitos aroan sortua da.

 

Goi Paleolitos aroko artea

Paleolitos aroaren azken aldi honek K.a. 35.000- 8.000 urte bitartea hartzen du gutxi gorabehera; Paleolitos aro guztiaren hamarretik bat beraz.

Garai hartako gizonek aurrerakada nabarmena egin zuten bitarte “labur” horretan.

Aro honetan teknikaren iraultza bortitza gertatu zen. Izan ere, hezurrak eta adarrak erabiltzen hasi ziren, eta lehenago ez zituzten orratzak, arpoiak, labanak, geziak, etab. egitea lortu zuten. Tresna egilea konturatu zen hezurra edo adarra luzetara nahiz zeharka ebaki zezakeela eta, horren ondorioz, malgutasun osoa zeukala nahi adina objektu ezberdin sortzeko; horri esker espezializaio berria sortu zuten. Aurretik lanabesak gutxi eta traketsak baziren, hortik aurrera era askotakoak izango dira: etxe, ehiza, arrantzarakoak, etab.

Iraultza tekniko horri esker marrazkiak, modelatzeak, margotzeak, hala nola dantzak eta musikak ere, indar handia hartu zuten. Gizarte konplexuago bat sortu zen, aurpegia estaltzeko mozorroak erabiltzeak, zeremonia berriek, etab. adierazten dutenez; ehiza moduak ere aldatu bide ziren, bai baitirudi garai horretan taldeka egiten hasi zirela.

 

Horma irudietako artea

ANIMALIAK ETA ZEINU ABSTRAKTUAK AGERTZEN DIRA GEHIENBAT HORMETAN; GIZONAK ETA ESKUAK ERE BADIRA, BAINA GUTXIAGOGarai honetan oso gogorra deak, hartzen bat edo beste, baita zen klima, azken izotzaldian mamuten bat ere.. aitzeuden orduko gizakiak Hegazti gutxi azaltzen da; arrai- (Wurm III eta IV); hala, Hegoalnak berriz gehiago: mihiarrainak, deko Europan zegoen tenpera- izokin antzekoak eta beste Kantura, batez beste, gaur egun Lataurialdean, eta Andaluzian izurponian dagoenaren antzekoa deren bat edo beste.. en. Hori dela eta, gizonak ezin Abstrakzioa irudi ideomorfoen ziren harpe sakonetan baizik bizi. bitartez agertzen da, eta hemen Garai hartan egindako arte la- marrak eta irudi geometrikoak nak kokapen horri esker iritsi dira nagusi. Badira, horren ara- dira gaur arte; izan ere, kobazubera, triangelu itxurakoak, suge loetan egon ez balira, harpe itxurakoak, puntuz egindako sarreran batzuk, besteak barne- marrak, iltze itxurakoak, sare rago, aspaldian leudeke ezaba- tankera dutenak, etab.. urik klimaren eraginez.

Agertzen diren kolore arreek Agertzen diren irudiei buruz ñabardura handiak dituzte; badi- esan beharra dago animaliak eta ra, gainera, horiak eta marroiak; zeinu abstraktuak direla, batez kolore horiek lortzeko hemati- ere, ageri direnak; gutxiago izateak eta bestelako lur mota banik ere, gizonak eta gizonen estzuk erabiltzen zituzten, izadian kuak ere badira. Eskuak horma bertan agertzen ziren bezalaxe, irudietan agertzen dira soilik, eta edo erreta.. ipaturiko beste hirurak bai hor- Maiztasunari dagokionez, oreimetan bai beste arte motetan ere.

Errealismo itxura dute irudi batna da gehien azaltzen den anizuek; besteak, aldiz, abstrakzio malia; orein emeak gainera hutsezko tankera. Horren arabe- sarriago agertzen dira arrak baira, garai hartan jadanik bi joera no. Ondoren, beti ere kopurua desberdin bazirela esan daiteke. kontuan hartuz, zaldia dator eta, Estilo errealista dute ahuntzek, inoiz, gaur egungo astoaren asa- Mediterraneo inguruan batez ere; ba izan daitekeen animalia bat.. ta oreinak, orkatzak eta antze- Kantaurialdean, gainera, bisonkoak iparralderago azaltzen dira, teak agertzen dira, eta, bai he- Kantaurialdeko kobazuloetan, men, bai Iberiako penintsula bereziki. Badira, baina ez osoan, zezen basatia edo uroa hainbeste, otsoak, azeriak, basur- ere ikus daitezke.

 

Horma irudietako artearen interpretazioa

EDERTASUNAREN ZALETASUN HUTSA ZIRUDIENARI ERAGIN MAGIKO-ERLIJIOSOA IKUSTEN ZAIO EGUNInterpretazio egoki bat egin ahal izateko, bistakoa den bezala, nolabaiteko irudi kopuru on samarra beharko da izan konparaketak eta azterketak egiteko.

Gainera egoki litzateke jakitea non dauden kokatuta margo horiek, zer motatako animaliak adierazten dituzten, gorago ikusi dugun bezala animaliak baitira gehienbat. Bestalde, ez da gauza bera animaliak ehizan zauriturikagertzea, edota egoera naturalean, etab.

Mende honen hasiera arte ez ziren irudidun harpe asko aurkitu.

Aipaturiko data horretatik aurrera Breuil apaizak zegoen pittin horri buruzko interpretazioak eskaintzeari ekin zion. Hasieran bazirudien Paleolitos aroko gizona benetako artista zela, edertasunaren maitale sutsua alegia, besterik gabe. Alegia, ez zegoela hark egindako lanetan inolako gibel asmorik, egin zituenak egin bazituen edertasunaren maitasunak eraginda burutu zituela.

Geroxeago ordea, konturatu ziren sinestezina zirudiela kobazulo sakoneko ilunpetan zeuden irudi horiek, bizimodu zailetan bizi ziren gizonek eginak, artearen maitasun hutsez eginak izan zitezkeenik. Izan ere, baldintza horiek kontuan hartuz gogortxo gertatzen zen teoria hori onartzea.Nolanahi ere, Breuil apaizak mende erdian zehar kobazulo berriak aurkitzen eta arakatzen segitu zuen, eta 1952. urtean bere ikerketa guztien azalpena eman zuen argitara Quatre Cents Siècles d’art pariétal liburuan.

Bitartean beste ikertzaile batzuek arte hutsaren ideia horri beste bi kontzeptu posible erantsi zizkioten: agian, garai hartako artistaren asmoetan bazegoen eragin magiko-erlijiosoa edota bi sexuen arteko isla bikoitza erakusteko nahia.

Ehiza-magia ez zaie interpretaziorik egokiena iruditzen MaxRaphaël eta A.Leroi-Gourhani, animaliak gehienetan bere osotasunean azaltzen direlako, eta oso gutxitan ehiztariek eginiko zauriekin. Bestalde, hormetan dauden animalia irudiekin batera aurkitu dira emakumea irudikatzen duten estatua txikiak ere. Agian, haien sabel eta bular handiek ernalketaren ideia erakutsi nahi dute.

Bestalde, gaur egun bizi diren herri “atzeratuen” artean animaliek badute nolabaiteko erlijio kutsua. Urruneko garai haietan ere berdin ote zen? Gainera, horma irudien garaiko gizonek bazituzten hilerri bereziak eta, ausaz, horrek erakusten du bazutela hil ondorengo bizi berri baten itxaropena. Nolabaiteko erlijioa zutela, alegia.

Egun oihanetan bizi diren gizarteak aztertuz hainbat ondorio atera nahi izan dira. Horrela, zenbait animaliarekiko dituzten harremanak, hartzarekikoa esate baterako, xaman baten gidaritzapeko zeremonietan agertzen dira.

Xaman hori apaiz, sendagile, jakintsu den aldetik, bera bizi den gizataldeak erlijio motaren bat badu. Eta inferentzia eginez, orain dela 35.000 mila urte ere, gauza bera gerta zitekeela proposatzen dute ikertzaile batzuek; izan zitezkeela orduan ere xamanak, eta aztertzen ari garen horma irudiek, beraz, nolabaiteko zentzu erlijiosoa izan zezaketela.

Margo abstraktuei buruz Max Raphaël ikertzaile alemanak, bere aldetik ere, ez du uste ehizarekin inolako zerikusia zutenik.

Bere iritziz, agertzen diren marra horiek, zehazki sailkatutako talde handietan (Altamirako sabaian bezala), totemismoarekin dute zerikusia, alegia, gizon batek edo gizatalde batek animalia berezi batekin, animalia talde batekin edo beste bizidunekin duten erlazioa erakusten dutela.

 

Goi Paleolitos aroko tresnen artea

TRESNA SOIL ZIRUDITENAK ERRITUREN BATEN AGERGARRI ERE IZAN DAITEZKETresnek agerturiko arte kontzeptua, hasiera batean, oposizio baten bitartez sortu zen, horma irudietan egon gabe batetik bestera eraman zitezkeen objektuak baitziren, besterik gabe. Geroago, haatik, ikertzaileak ohartu dira tresnek ere badutela beren nortasun propioa, eta artisauek, nola bata ala bestea egiterakoan, irizpide ezberdinak eta bestelako helmugak izan ohi zituztela. Paleolitos aroko artearen bi ikuspegi ezberdin zirela, alegia.

Tresnak etxerako ontziak edo norberaren zaintzan erabiltzekoak izan ohi ziren, zintzilikariak, idunekoak, etab. Baziren, gainera, aginte makilaren itxura dutenak eta, beraz, ez du ematen kasu honetan sukalderako erabilera praktikoa edo zentzu estetikoa izan zezaketeenik, beste zerbait baizik. Agian magiarekin dute zerikusia, apika ezezaguna zaigun errituren batekin edota, gizartean bazegoela nolabaiteko sailkapena erakusten digute eta, hortaz, agintearen kutsua eman dakieke.

Tresna hauetan azaltzen diren gaiak hormetan azaltzen direnen antzekoak dira, lehenago esan bezala eskuena izan ezik, eskuak hormetan bakarrik azaltzen baitira.

Hori horrela izanik, badirudi interpretazioren bat ematerakoan elkarrekin sailkatu beharko liratekeela antzekoak diren kasuetan.

Irudi motari dagokionez, Iberiako penintsulan behintzat, gai abstraktuak dira nagusi; figuratiboak bigarren mailakoak dira.

Horren arabera, irudien erdiak baino gehiago marrez eta zeinu abstraktuez daude osaturik. Gainontzekoetan animaliak dira gehienbat azaltzen direnak: ahuntzak,zaldiak, oreinak eta, ez hain sarri, zezenak, gamuzak, arrainak, etab. Giza irudiak dira gutxien agertzen direnak.

Tresna hauek egiteko erabiltzen ziren materialak anitzak dira: hezurra, adarra, kareharria, eta baita anbarra eta marfila ere.

Nolanahi ere, leku batetik bestera alde handia dago zein material erabili duten kontu horretan.

Kantauri aldean orein adarra erabili ohi zen gehienbat; hezurra gutxiago agertu da, eta oso nekez marfila eta harria berriz.

Tresna hauetan eskulturarena, grabatuarena eta margoarena dira azaltzen diren teknikak, nahiz eta Iberiako penintsulan grabatua izan zen nagusi.

Arte lan horiek egiteko laska erabiltzen zen, materiala harriazenean; hezurra, animalia adarra edo marfila zenean, aldiz, buril baten bitartez lantzen zen.

Euskal Herrian tresnetan azaltzen den artea bigarren mailan utzi izan dute, batez ere, bertako horma irudiak duten garrantzia handia delako. Materialari dagokionez elur oreinaren adarra da nagusi, nahiz eta material horretako objektuen erdiak baino gehiago Isturitzeko harpean agertu diren. Ondoren hezurra eta harria erabili ziren, neurri bertsuan.

Anbarrez eta marfilez eginiko lanak oso bakanak dira.

 

Labarretako artearen santutegi nagusiak

Labarretako artea esatean, batik bat haitzuloetakoa nahi da esan, Euskal Herriaz ari garenean.

Haitzulo horietako irudi gehienek animalia itxura dute, eta Aurignac/Périgord eta Madalen aldietan marraztuak edo eginak dira. Gaur arte aurkitutakoetan, Venta Laperrako (Karrantza, Bizkaia) irudiak dira Euskal Herrian lehenengoak, antzinatasunez, Aurignac/Périgord aldikoak, hain zuzen (orain 27.000 urtetik 18.000 urtera bitartean eginak). Aldi horretan, haitzuloaren sarrera aldean eta eguzkiaren argiarekin ikusteko eran egiten zituzten irudiak; hala daude Venta Laperrako bisonte buru gabeak, hartza eta beste sareitxurako marrazkiak ere. Egileak edo egileek errealismo zentzu bizia, marrazteko zein grabatzeko teknika ondo landua eta eskematizatzeko eta abstrakziorako joera zutela adierazten dute haitzulo horretako irudiek.

Madalen aldiaren azken aldeko gizonek, aldiz, eguzkiaren argirik iristen ez zen aldeetan marraztu ohi zituzten oro har irudiak; hala daude Arenaza haitzulokoa ez ezik Euskal Herriko beste haitzuloetako gehienak.

Zenbait orein emez, basazezenez eta marrazkiz osatuak daudeArenaza santutegiko aldaraurreak, hiru gelatan banatuak; duela 15.000 urte inguru margotuak dira. Irudi multzorik handiena galeria nagusitik korridore batez iristen den gelatxoan dago; 10 orein emek eta marra batzuek osatzen dute irudi multzo hori.

Gorriz margotuak daude denak.

Bigarren irudi multzoa korridorean bertan dago; gorriz margotatuko bi basazezenek osatzen dute. Horien aurrean badira beste baten zenbait atal ere. Hirugarren multzoa, berriz, galeria nagusitik ehun bat metrora dago.

Agian lehen irudi izandako orban eta marra batzuk osatzen dute hori. Orein asko izateak eta marrazteko teknikak Santanderkoeta Asturiasko tradizioari lotua dagoela adierazten dute.

Garaiz, Santimamiñekoa (Arteaga, Bizkaia) ere Arenazakoaren ingurutsukoa da. Ekaingoa, Altxerrikoa eta Santimamiñeko hau dira Euskal Herriko santutegi nagusiak. Aitzulo honetan, bisonte irudia da gehiena. Bi geletan banatuak daude irudiak.

Sarreratik 50 bat metrora dago lehenengo gela. Horretan, lau bisonte, bi zaldi, lehen basazezena eta basurdea bide ziren beste bi irudi, eta zenbait marra eta orban puntukatu daude. Gela horretatik 100 m inguru aurrerago dago bigarrena, irudi gehien duena. Gela honetan ere bisontea da nagusi. Gainerako irudietan, hartz bat, osorik, zaldi txiki bat, orein buru bat, ahuntz batenaurreko partea eta ahuntzburu bat nabari daitezke garbi, eta beste zenbait zirriborro, aparte.

Beltzez margotuak daude kolorea duten irudi guztiak. Irudietan nabari den teknikagatik eta gustuagatik, Pirinio aldeko santutegietakoekin erlazionatu izan dira, eta ez Arenazakoarekin.

Aurkitu diren santutegietan garrantzitsuena Ekaingoa (Deba, Gipuzkoa) da. Den irudi kopuruagatik eta horien kalitateagatik, Altamirakoaren, Niauxkoaren eta Lascauxkoaren parekoa bide da. Ekaingo zaldiez, “…Laugarren aroko artean egin diren zaldi irudirik perfektuenak dira…” dio A. Leroi-Gourhan-ek.

Ezer bereiztekotan, zaldi irudiak bereizi beharko lirateke Ekainen,zeren, 10 bisonte, 4 ahuntz eta 3 orein irudiren ondoan, 33 zaldi irudi baitira. Irudi horietako askotan, grabatua eta pintura konbinatu zituzten egileek, eta margotzerakoan kolore bat, beltza, erabili zuten gehienetan, beltzez eta gorriz margotutakorik ere baden arren. Hormetako irtenuneez eta pitzatuez ere baliatu ziren irudiei egitura emateko edo horiek osatzeko. Irudi horiek are garrantzi handiagoa hartu zuten haitzuloaren sarreran giza aztarnategi bat aurkitu zenean, historiaurreko marrazkilariek ehizatzen zituzten animaliak ez baino, ehizatzen eta jaten ez zituztenak (zaldiak, adibidez) marrazten zituztela ikusi baitzen horretan, eta Ekaingo marrazkilariek, beste zerbaitegatik irudikatu zituztela hainbeste zaldi. Irudien kokaguneak eta horiek alde batera edo bestera begira egoteak ere bazuen agian esanahiren bat, izan ere, zaldiburu handi bat baitago sarreratik hurbil, hau zaldien santutegi bat da esan nahian bezala; bestalde, bi bisonte daude zaldi multzorik ederrena dagoen gelako sarreran, gela hori zaintzen bezala; eta azkenik, bi hartzeko multzo bat dago haitzuloaren barrueneko aldean, sarrera aldera eta barrualdera beste bi zaldi multzo dituztela, eta multzo horietako zaldi gehienak hartzei begira daudela baitirudi. Irudi horriek guztiak noizkoak diren ez da oraindik zuzen jakin ahal izan; Madalen aldikoak direla eta seguru asko Altxerrikoak baino lehenagokoak direla besterik ez daiteke esan oraingoz.Altxerriko (Aia, Gipuzkoa) hori da, Euskal Herrian, abere eta bestelako irudi gehiena duen santutegia. Pintura baino grabatu gehiago da santutegi horretan.

Tamalez, haitzuloko hezetasun handia dela eta, nahikoa hondatuak daude pintura batzuk. Dena den, handia da irudikaturik dagoen abere barietatea, bisonteak, basazezenak, sarrioak, oreinak eta zaldiak ez ezik, bai baitira haragijaleak, hegaztiak, arrainak eta suge itxurako beste irudi bitxi bat ere. Gehien agertzen dena bisontea da, halere. Altxerriko haitzuloak badu beste berezitasunik ere: diren marrazki asko leku arriskutsuetan eginak egotea da bat, eta horiek egiteko erabili zuten konbentzionalismoarena, bestea, zenbait abere, bisonteakbatik bat, ile motza duten aldea grabatua, eta alde iletsuetatik hasita marraz eta zirriborroz estalia baitute. Konbentzionalismo horrek eta haitzulo horretako zenbait irudik Madalen aldiaren azkenaldeko beste zenbait lekutako (Torre, Urtiaga etab.) arte ibilgarriaren antza izateak, Altxerrikoak ere Madalen aldiaren azkenaldekoak ote diren pentsarazten dute.

Nafarroako lurraldean den santutegirik azpimarragarriena Alkerdikoa da (Urdaxko udal barrutian). N. Casteret-ek aurkitu (1923) eta arakatu zuen (1930). Sarrerako gelatik aurrera den galerian, harrian grabatutako sei irudi aurkitu zituen, oso fin landuak. I. Barandiaranekbeste lau aurkitu zituen 1973an.

Otsoburu baten antzeko irudi bat eta zenbait marra ere badira, baina haitzulo horretan diren irudirik interesgarrienak lehen aipatu den galeriako bisontea, ia osoa, eta oreina dira. Oreina hanka eta sabelalderik gabe marraztua dago. Oreinaren adar egitura eta bisontearen hankakikusita, Madalen aldian eginak direla dirudite.

Nafarroa Beherean, aldiz, Aristoikoa edo Otsozelaiakoa (Donamartiri), Isturitzkoa eta Erburuakoa dira aipagarrienak.

Mendi berean eta elkarren gainean daude hirurak. Otsozelaiakoa M. Etchegarayk aurkitu zuen (1929) eta berorrek zabaldu zuen historiaurreko aztarnategi bat zegoela, baina aztertu, G.

Laplacek eta espeleologo talde batek egin zuten. Haitzuloaren barrueneko aldean, hamar horma irudi aurkitu zituzten horiek, harrian grabatutako orein bat, zaldiak, bisonteak, txori bat eta zenbait ideia-zeinu, beltzez edo gorriz margotuak. Dirudienez, Madalen aldiaren erdialdean eginak dira.

Garrantzirik handiena Isturitzekoak du, halere. Aztarnategi gisa, Euskal Herrian den garrantzitsuena ere bada Isturitzeko hori, Moustier alditik Goi Paleolitos aldira arteko aztarnak aurkitu baitira. 1895erako ezagutzen zen arren, ez zen 1913a arte aztertu.

1918an, horma irudiak aurkitu zituen E. Passemard-ek: bi elur orein, bi zaldi, hartz bat eta beste bi irudi interpreta ezineko.

Estalagmita handi batean daude denak, eta Euskal Herrian beste inon ez bezala, ia beheerliebean eginak daude. Duten estiloagatik, Madalen aldiaren erdi edo bukaera aldekoak dirudite.

Zuberoan, hiru santutegi aipa daitezke, Etxeberriko karbia (Gamere-Zihiga), Sinhikoleko karbia (Gamere-Zihiga) eta Xaxixiloagakoa (Altzürükü).

Etxeberriko karbia Arbaillamendien ekialdeko ertzean dago, Saison ibaitik hurbil.

1937az gero ezaguna zen haitzulo hori, baina horma irudiak Boucherrek eta Recart-ek aurkitu zituzten, 1950ean; sarreratik 200 bat metrora daude horiek, gela berean ezker eskuin banatuak: zortzi zaldi, bisonte bat, ahuntz bat eta eta bi zeinu edo marra, ezkerrean, eta bost zaldi, behor ernari bat, bisonte bat eta ahuntz bat, eskuinean, grabatuak batzuk eta beltzez edo gorriz margotuak besteak.

Pinturak Aurignac aldikoak bide dira, eta grabatuak, Madalen aldikoak.

Sinhikoleko karbia 1971n aurkitu zuten, J. P. Feuillerat-ek, F. Olivier-ek eta Y. Raulin-ek. 60 m luzeko gela bakarra du honek.

Osatu gabeko bisonte bat, beltzez eta gorriz margotutako zaldi bat eta zenbait marra nabari daitezke gela horretan.

Aurreko bietatik hurbil dago Xaxixiloagakoa ere. Duen gela bakarretik barrualdera luzatzen den pasabide batean dira horma irudiak, bi bisonte, adar eta hanka bana dituztenak. Bata grabatua eta okre kolorez margotua da. Bestea pintura hutsez egina da, eta “S” itxurako zeinu bat du atzeko aldean. P. Boucherrek, 1950ean, aurkitu zituen. H.Breuillen ustez, Etxeberriko karbiaren garaikoak dira; A. Barandiaran-en ustez, berriz, Madalen aldikoak.

Ez aurrekoen arrazoi beragatik baina, aipatzekoa da Zubialdekoa (Araba) ere, hainbati burmuinak nahastu eta gero, azkenean gezurrezkoa zela ziurtatu zena.

 

Mesolitos aroa Euskal Herrian

Paleolitos eta Neolitos arteko Europako historiaurreko aroari esaten zaio Mesolitos aroa.

Aro hartan klima biziki epeldu zen Europan, eta gizakia, ehizan egiteaz gainera, fruituak biltzen ere hasi zen; leizeetatik atera eta lur behereak, haranak eta ibarrak okupatzen hasi zen. Bi aldi nagusi bereizten dira Mesolitos aroan: Azil aldia (K.a. 9.000 - K.a. 6.000) eta Goi Mesolitos edo Tardenois aldia (K.a. 6.000 - K.a. 4.000). Azil aldiko gizakia ehiztaria zen, eta fruituak eta itsas soinberak jaten zituen, halaber. Ez zuen leizea erabat utzi eta Madalen aldian bezalako tresnak lantzen zituen, harriz nahiz hezurrez.

 

Epipaleolitos eta Mesolitos aldiak

Paleolitos eta Neolitos aroen arteko igaroaldian bi aldi bereizten dira: Epipaleolitos eta Mesolitos aldiak. Aldi hartan klima aldatu zen, eta baita gizakiaren elikadura eta bizimodua ere.

Laugarren eta azkeneko izotzaldiaren –Würm izotzaldia– ondoren, aldaketa handiak izan ziren Europan. Hormategiak urtu ziren, itsas maila 100 bat metro goratu zen, euri gehiago hasi zen egiten, eta tenperaturak gora egin zuen. Horrek guztiak ageriko ondorioak izan zituen geografian: itsasbazterra gaur duen itxura hartzeraino moldatu zen, eta basoek eremu handiak hartu zituzten. Itsas mailak gora egin zuenez kontinente zolaren eremu handiagoa geratu zen urpean, eta kostaldean asko ugaldu ziren soinberak eta oskoldunak.

Fauna ere asko aldatu zen: eremu hotzetako animaliek –elur oreinak eta musketa zezenak, adibidez– iparraldera egin zuten, tundrarekin batera, eta beste batzuk –mamuta, errinozero iletsua, harrapari handiak…– betiko desagertu ziren.Europan eta Europa ondoko lurraldeetan bi aldi bereizten dira Paleolitos eta Neolitos aroen artean: Epipaleolitos eta Mesolitos aldiak, hain zuzen ere. Paleolitos aroko azkeneko ehiztari eta biltzaileekin kulturazko loturak dituzten gizarteak Epipaleolitos aldian sartzen dira, eta Neolitos arorako bidean direnak, berriz, Mesolitos aldian.

Epipaleolitosko gizakiak harria lantzeko teknikak hobetu zituen.

Izan ere, mikrolitoak –mikrolito geometrikoak, askotan– erabiltzeagatik da ezaguna. Paleolitos aroaren azken aldian hasi zen gizakia harrizko lanabes txikiagoak egiten, errentagarriagoa baitzen, hainbat arrazoirengatik:a) Tresnak gero eta konplexuagoak dira, egiten zailagoak. Beraz, egurrez egiten dira, eta harria atal zorrotzetarako-eta erabiltzen da bakarrik. Hala, harria hautsiz edo akastuz gero, errazagoa da pieza aldatzea tresna berria egitea baino.. ) Pieza txikiak hobeto egokitzen dira Epipaleolitoseko gizakiaren premia gero eta berezituagoetara.c) Tresnak egiteko teknika estandarrak direla eta, pieza txikiak egiteak lehengaiaren ustiakuntzaren eraginkortasuna handitzen du: lehengai kilo bakoitzeko ertz edo sorbatz metro gehiago lor daitezke.

Mikrolito geometrikoek –era askotako gezi puntak, aiztoak– abantaila horiek guztiak dituzte.

Egiten errazak dira, eta morfologia estandarra dutenez, elkarrekin konbina daitezke, lanabes desberdinak egiteko.

Europako mendebalean, Euskal Herrian eta Euskal Herriaren inguruko lurraldeetan, azkeneko izotzaldiaren ondoko lehenengo kultura Azil kultura da. Azil kulturaren hasierako industria ez da Madalen aldiaren bukaerako industriatik bereizten. Azil kulturan harrizko tresna txikiagoak egin ziren, eta arte higigarri guztia –salbu eta marrez eta puntuz apainduriko harri kozkorrak– eta horma pintura desagertu zen. Aldi hartako piezarik adierazgarriena adarkizko edo hezurrezko arpoia da. Azil kulturaren ondoren Tardenois kultura etorri zen. Kultura honetan erabat nagusitu ziren mikrolitoak. Garai horretako fazies ugari aurkitu da Frantzian.

Iberiako penintsulan, batez ere kostaldean gorde dira garai hartako aztarnak. Kantauri itsasoaren kostaldean, Epipaleolitos aroa Azil kulturarekin hasi zen,eta Azil kulturaren ondoren Astur kultura etorri zen. Ekonomiari dagokionez, Azil kulturako gizakia ehiztaria eta biltzailea zen.

Bere elikadura osatzeko landareak, ibai arrainak eta itsas oskoldunak jaten zituen. Elikadura kontuetan, Astur kulturako gizakiak Azil kulturako gizakiaren antzeko ohiturak zituen, baina hark baino gehiago ustiatu zituen itsas baliabideak. Hala, Astur kulturako gizakia bizitako lekuak lapa oskolez josita agertu dira.

Lapak jateko ohitura zela eta, Astur aldian lanabes berezi bat egin zen, harrizko pikotx moduko bat, Behe Paleolitoskoak gogorarazten dituzten teknikekin egina, eta lapak zabaltzeko erabiltzen zena.

 

Epipaleolitos garaiko artea Euskal Herrian

PALEOLITOS ETA NEOLITOS AROEN ARTEKO IGAROALDIAN BI ALDI BEREIZTEN DIRA: EPIPALEOLITOS ETA MESOLITOS ALDIAK. GARAI HARTAN KLIMA ALDATU ZEN, ETA BAITA GIZAKIAREN ELIKADURA ETA BIZIMODUA EREEpipaleolitos aroko artea Paleolitos aroaz gero sinesteetan eta gizarte antolaketan izan ziren aldaketen isla da.

Paleolitos aroan arteak izan zuen distiraren ondoren, Madalen aldiko horma pintura ikusgarri haien ondoren, aldi ilun bat, halako gainbehera bat etorri zela ematen du. Batzuen ustez, argi dago gainbeharen arrazoia: Paleolitos aroko pinturak ehiza pinturak ziren –garai hartako gizakiaren oinarrizko jarduera ehiza baitzen–, eta ehizaren gainbeherak artearena ekarri zuen. Baieztapen horren egiazkotasuna aldebatera utzita, garrantzi handiko gertaera batean jarri behar da arreta, klima aldaketan hain zuzen.

Izan ere, Paleolitos kulturaren ondorengoak klima samurragoan bizi izan ziren. Klima aldaketak ondorio nabarmenak izan zituen ingurunean eta bizimoduan (landareak eta fauna aldatu ziren, eta gizakia kobazulotik atera zen), eta ondorio nabarmenak izan bide zituen artean ere. Zoritxarrez, ez da ehiztari herrien artearen azken aldi hartako erakusgarri edo lekukotasun asko iritsi guregana, baina iritsi ez izanak ez du besterik esannahi, ez direla iritsi eta kito.

Agian, ezezagunak zaizkigun arrazoi kulturalak, ekonomikoak sozialak edo psikologikoak direla medio, Epipaleolitos garaiko gizakiak arte bokazioa galdu zuelako.

Baina, agian, aztarna horiek gertaera naturalen ondorioz edo gizakiaren beraren eraginez desagertu zirelako. Ez da ahaztu behar gauza bat: ordura arte ez bezala, Epipaleolitos aroko artearen erakusgarriak aurkitzeko hilobietara jo behar da, gizakia kobazuloa utzi eta kanpoan bizitzen hasi baitzen, arestian esan den bezala. Arrazoiak, beraz, ez daude oso garbi, baina kontua da Epipaleolitos aroko gizakiak Paleolitos aroko horma irudi ikusgarri haiek egiteari utzi ziola.

Aitzitik, arte higigarria egiteko teknikak hobetu egin zituen.

Baina bada oraindik garrantzi handiagoko beste aldaketa bat: Epipaleolitos garaian arte figuratiboari arte abstraktuak hartu ziola lekua. Hala, bada, garai hartako artistek zeinuak, marrak, ildo eta ildaskak –soilak eso sareak eta estela modukoak itxuratuz–, egin zituzten, xafletan grabatuta. Antza denez, Epialeolitos garaian, Azil kulturak –ekonomia aldaketek eraginda beharbada– aldaketa eragin zuen sinesteetan, eta espiritutasunaz blaituzuen artea, askoz bilduagoa egin baitzen. Epialeolitos garaian erabili ziren sinbolo abstraktu eta geometriko haietan idazketa modu bat adierazi nahia sumatzen da. Idazketa hori nori zuzentzen zaion, baina, edo taldeko gainerako gizakiei edota jainkoren bati, ez dago oso argi.

Bukatzeko, hona Euskal Herrian garai hartako aztarnak aurkitu diren aztarnategien zerrenda: Araban: Montico de Charratu(Albaina). Gipuzkoan: Agerre (Mendaro), Aitzbeltz (Mendaro), Aitzbitarte IV (Errenteria), Ekain (Deba), Jentiletxea (Mutriku), Kobatxo (Arrasate), Marizulo (Urnieta), Pikandita (Ataun), Urkiaga (Itziar). Nafarroa Garaian: Atabo (Altsasu), Sorgiñen Leze (Zugarramurdi), Berroberia (Urdazubi), Zatoia (Abaurreagaina). Bizkaian: Atxeta (Forua), Atxurra (Berriatua), Bolinkoba (Abadiano), Gaitzkoba (Kortezubi), Kobeaga II (Ispazter), Lumentxa(Lekeitio), Santimamiñe (Kortezubi), Silibranka (Mañaria). Nafarroa Beherean: Isturitze. Lapurdin: Sara.

 

Protohistoriako artea

Neolitos aroa, edo Harri Berriarena, Mesolitos eta Brontze aroen artekoa da; Ekialde Hurbilean (Nilo, Tigris eta Eufrates ibaien artean) sortu zen duela 9.000 urte inguru, eta handik zabaldu zen Europa, Afrika eta Asian zehar. Euskal Herrian duela 3.000 urte inguru gertatu zen Neolitos aroa. Aldi honetan errotik aldatu zen gizonaren bizibidea, harrapari huts izatetik ekoizle izatera aldatu baitzen. Haren ondorioz, gizonak bizileku finkoak hartu zituen eta, era horretan, lehen hiriak sortu ziren. Oraintsu arte pentsatu izan da, izenak berak adierazten duenez, harria lantzeko modu berria dela Neolitos aroaren ezaugarri nagusia. Hori baino askoz ere garrantzitsuagoa da, ordea, goian aipaturiko aldaketa, hots, gizona lurra lantzen hasi eta animaliak hezitzen hasi zela. Gainerako lorpen guztiak, baita harria leuntzeko era bera ere, premia berriei erantzuteko moduak bide ziren. Horren ondorioz, tresna, teknika eta arte adierazpide berriak sortu ziren, bizimodu berria eratu zen laborantza eta abeltzaintzaren inguruan, gizarte antolaketa berriak agertu ziren, eta sineskerak ere aldatu ziren; izan ere, gizon ekoizlea jabea ere bazen, eta jabetza defenditu beharra zuen, piztien kontra nahiz beste gizakien kontra. Era horretan, Neolitos aroan hasi ziren sendotzen gizataldeak, familiak, leinuak, denborarekin antolamendu politikoa ekarriko zutenak.

 

Neolitos aroko aldaketak: gizataldeak, ekonomia, gizartea, artea

GIZONAREN LEHEN IRAULTZA: GIZARTE IRAUNKORREN SORRERANeolitos aroko errealitate nagusia sozio-ekonomikoa da: nekazaritzaren sorrera, artzaintzarena, eta bizimodu sedentarioa, gizatalde handietan, aro honetako berrikuntzak dira. Gizonak antzinatik ezagutzen zuen landareen zikloa, lurreko fruituak bildu eta haiek janez elikatzen baitzen. Era berean, ezagutzen zituen animalien ohiturak ere, haiekin batera bizi izan baitzen sortu zenez geroztik. Hala, duela 9.000 urte, Ekialde Hurbileko lur emankorrenetan (Nilo ibaiaren inguruan, eta Eufrates eta Tigris ibaien artean) bizi zen gizonak laboreak lantzen ikasi zuen. Hasieran, bihiak erein zituen: garia, zekalea eta artatxikia, batez ere. Pixkana-pixkana, munduko beste hainbat lekutan, arroza (Txinan eta Indian), artoa eta kotoia (Ameriketan), eta beste labore batzuk ere lantzen hasiziren. Duela 8.500 urte inguru, Ekialde Hurbilean, Txinan eta Indian, ehiztari batzuk ardiak, ahuntzak, eta behiak zaintzen hasi, eta era horretan artzain bihurtu ziren. Geroago, zerria, astoa, zaldia eta gamelua ere hezi zituzten. Dena dela, prozesu hori oso poliki gertatu bide zen, eta aurreramendu horiek ez zituzten baztertu aurreko denboretan ekonomiaren oinarriak izan ziren beste alorrak, gizonak ehizan, arrantzan eta fruitu biltzen jarraitzen baitzuen. Nolanahi ere, Neolitos aroko bizibide berri haien harira tresna, lanabes eta teknika berriak sortu ziren premia berriei erantzuteko.

Neolitos aroan harria lantzeko modu berri bat asmatu zen: harria leuntzea. Hala, harriari forma berriak eman eta tresna berriak sortu ziren: aizkorak, igitaiak, aitzurrak, labanak eta beste asko. Zeramika ere aro honetan asmatua da; era askotako ontziak egin ziren, eginkizun desberdinak zituztenak. Bi arrazoi nagusik sortu eta bultzatu zuten zeramika. Batetik, gizona leku jakinetan finkatu zen, eta etxe eta herri iraunkorrak eraiki zituen labore lurren inguruetan; hala, garai hartan asmatu ziren lurrezko adreiluak etxeak eta bestelako eraikuntzak egiteko; orobat, beroa jasateko eta isurkariak gordetzeko ontziak ere egiten hasi ziren. Bigarren, uztak gordetzeko premia sortu zen, eta ontziak egiten hasi ziren laboreak gorde ahal izateko. Bestalde, gizona taldean bizitzen hasi zelarik, lanbide eta gizarte harreman berriak sortu ziren: adibidez, lan espezializatua sortu zen, eta trukea, merkataritza alegia, funtsezko gertatu zen gizarte antolaketa berrian.

Bizibide berriak hala eskatzen zuelako, gizona bizileku jakin batzuetan kokatu zen, lurrak landu eta uztak zaindu ahal izateko.

Hala, Paleolitos aroko gizon ehiztari ibiltaria lurrari lotua geratu zen, eta lehen herriak sortu ziren. Lehen herriak eta hiriak Ekialde Hurbilean sortu zirenK.a. 6.000. urte inguruan; hala, Jerikok, garaitsu horretan, 2.000 biztanle inguru zituen. Harresiz inguraturiko lehen hiria izan zen; etxeak adreiluzkoak ziren eta hormak igeltsuzkoak. Herriak eraikitzeko gizonak talde handi samarretan bildu beharrak bestalde, lanaren banaketa eta espezializazioa ekarri zuen. Hala, batzuek lurra landu eta besteek etxeak eta ontziak egiten zituzten.

Aberastasuna ere hainbat moduz banatu bide zen, aztarnategietan aurkitu diren etxe batzuk besteak baino handiagoak eta sendoagoak baitira. Lanaren banaketarekin batera trukea, hots, merkataritzaren lehen urratsa, etorri zen: uztak behar baino gehiago ematen zuenean, bihia beste zerbaiten truke aldatu ohi zen; eskulangileek ere zerbaiten truke egiten zuten lana seguruenik.

Gatza izan zen, dirudienez, lehen merkataritza gaia. Hiriak sendotuz joan ahala, herresiz inguratu eta gotorleku bilakatu ziren, hango aberastasuna babestearren.

Bestalde, merkataritzarekin hiriak beren artean harremanetan hasi bide ziren, eta nolabaiteko lotura sortu zen haien artean.

 

Arte megalitikoa

HILETA MONUMENTU HANDIEK HILEN GURTZA GAUZATZEN DUTEMegalitoen artea edo kultura Neolitos eta Lehen Brontze aroetan gertatu zen, eta, Europa mendebalean, Iberiako penintsularen hegoaldetik (dirudienez, Tajo ibaiaren bokalearen inguruetatik), Europako iparraldera zabaldu zen. Euskal Herrian fenomeno beranta da, baina zabalkunde handia izan zuena. Berankortasun horren arrazoiak bi dira, elkarrekin zerikusi handia dutenak: aurrena, animalien hezitzea, artzaintza, berandu hasi zela Euskal Herrian; bigarren, artzaintzaren ondorioz, haitzuloak uztera behartuta, gizona bere hilak gordetzeko eraikin artifizialak egiten hasten den unean gauzatzen dela arte megalitikoa. Era horretan, euskal megalitoak Iberiako penintsulako zaharrenak baino ia mila urte geroago agertuko dira, Neolitos eta Eneolitos aroen arteko mugan.

Dolmena (taol, “mahai”, eta men, “harri” bretainierazko hitzetatik) edo trikuharria da agian, megalitoen kulturako monumentu zaharrena, eta, Euskal Herriari dagokionez, nagusia, bai kopuruz,bai tamainaz. Trikuharrian, zutik ezarritako harri batzuek, zutarriek, eusten diote gainean etzanetara ezarritako harri zabal handiago bati, era horretan barnealdea hilobi gertatzen dela. Europako hegoaldean eta Euskal Herrian trikuharria bere horretan agertzen da; Ipar Europan, ordea, alboetan bi zutarri ilara luze zuten igarobideek egin zieten sarrera trikuharriei.

Hilobiak gehienetan, Sortaldetik Sartalderanzko noranzkoa izaten du, eta, era horretan, hilen burua ekialderantz geratzen zen. Euskal Herrian 500dik gora trikuharri zenbatu dira; Aralarko mendietan bakarrik ia ehun badira.

Megalitoen kulturako beste monumentu garrantzitsu bat menhirra (men “harria” eta hir “luzea” bretainieraz) edo jentilarria da, zutik ezarritako harri luzea.

Hego Europan eta Euskal Herrian bakan agertzen dira, baina zirkuluak (cromlech) eta multzo handiak osatzen dituzte Ingalaterran (Stonhenge) eta Bretainian (Carnac-en; bertan dago munduko multzo handiena, 2.935 menhir edo jentilarri, ilaratan ezarriak). Cromlech (bretoieraz “harri zirkuluak”) izeneko monumentuak, jentil baratzak, mairu baratzak edo harrespilak euskaraz, oso ugari dira Euskal Herrian. Hauek ere hileta monumentuak dira, baina hilobi hauetan gorpuak aurretik erreak ezartzen zituzten. Karbono-14a erabiliz duela gutxi egindako azterketen arabera, harrespilak trikuharriak baino berriagoak dira.

Hala, zaharrena, Suhamendi III, K.a. 900. urtekoa bide da. Monumentu mota honek, arkitekturaren ikuspuntutik, ez du ia zerikusirik trikuharriekin; Pirinioetako erdialdetik Gipuzkoako iparralderaino oso sarri ageri dira, eta hor ia osorik desagertzen.

Hori dela eta, adituen ustez, monumentu hauen jatorria zelta litzateke; hala, sartaldeko artzain leinuek, dirudienez, beretu zituzten, eta sortaldean berriz trikuharriak erabiltzen jarraitu zuten.

 

Monumentu megalitikoak

 

Dolmenak edo trikuharriak

E uskal Herriko trikuharrietan, zutarri handiek eta estalkia moldatzen duten gelaz gainera, harri txikiagoek eraturiko sarbidea edo galeria ere ager daiteke.

Tumulu deritzan lur edo harri pilak estali ohi zuen trikuharria.Euskaraz beste zenbait izenez ere ezagutzen dira trikuharriak: jentiletxe, tartaloetxe, sorginetxe, mairietxe.

Euskal Herriko hegoaldeko trikuharriak (Arabako Lautada, Koartango, Errioxa eta Nafarroako erdialdekoak), mendialdekoak baino handiagoak eta ikusgarriagoak dira. Jarraian, horietako batzuen berri ematen da.

Aizkomendi (Egiraz) A rabako Lautadan, Donemiliagako Egiraz herrigunetik 200metrora aurkitzen da, errepidetik hurbil. Tumuluak moldaturiko mendixka nekazaritza lur gisa erabiltzen zuten bertakoek. Nekazari batek ustekabean aurkitu zuen trikuharri hau 1830ean.

Harez geroztik hainbat indusketa egin dira: A. Zabalak lehena1833an, E. Eguren eta bere taldeak 1925ean eta, azkena, J. M.

Barandiaranek 1965ean.

Tamaina desberdineko hamar lauzek eratzen dute trikuharriko gela (Zalduondoko hareharri bat eta gainerakoak, seguruenik, Mirutegiko ekialdeko hegitik hartutako kararriak). Jatorrizko estalkia kontserbatzen du; Egurenek 1914an egindako kalkuluen arabera, 10.754 kilo ingurukoa.

Barnealdea poligonala du, ia lauki-zuzena; neurriak, gutxi gorabehera, 3 m luze, 2 m zabal, 3 m garai. Ekialdera begira zegoen sarbidea bota egin zuten lehen indusketan barnealdea aztertu ahal izateko; metro bateko zutarriek eta estalkirako beste zenbait lauzek osatzen bide zuten delako sarbidea.

Tumulua biribila zen; trikuharri ondo-ondoan lur iraulia ageri da, eta gero harri handiz egindako eraztuna, sarbidea egon behar zuen tokian moztua. Gainerakoa lur buztintsua da, kararriekin nahasia. Hilen erreketa aurkitu dira aztarnak trikuharritik 24 metroraino.

Kultura aldiari dagokionean, Barandiaranen arabera, Eneolitos eta Brontze arokokoak dira gelan eta sarbidean lurperaturiko gizakiak; gero, Burdin aroan, erraustutako hainbat gizakiren hondakinak ehortzi zituzten tumuluan.

SorginetxeAguraingo Arrizala auzoan dago, eta aspalditik ezagutzen da toki agerian baitago. Eneolitos- Brontze arokoa da. J. Apraizek aztertu zuen 1890ean eta giza hondakinez gainera, sukarrizko gezi mutur bat aurkitu zuen (txorten eta hegatsduna).

Kararrizko sei harlosa handik moldatua da (haietariko bat eroria). Barnealde poligonala du eta 2,3 m x 1,9 m dira haren gehienezko neurriak. Estalkia kontserbatzen du eta ez du sarbiderik, bazenik ere ez dakigularik. Tumuluaz ere ez dago aztarnarik.

La Cascaja (Peciña-Errioxa)P eciña aldean dago, Labastidatik Biasterirako errepidetik abiatzen den Piszinako Andre Mariaren Ermitarako bide ondoan.

1953an aurkitu eta induskatu zuten trikuharri hau. Harearrizko sei harlauzek osatua da, eta estalkia kontserbatu du; barnealdea ia hexagonalekoa da, eta 1,8 m x 1,7 m dira haren gehienezko neurriak. Sarbideak bi zati ditu, eta gelatik hurbilen dagoenak goiko harlosak dauzka oraindik.

Tumulua aski beheratua da, nekazaritza lanen ondorioz.

Giza hondakin multzo bat, 31 laguni zegokiena, aurkitu zuten bertan, eta baita sukarrizko eta zeramika pieza batzuk eta -ustezbrontzezko punta bat ere.

Layaza (Biasteri) L ezako Eritegitik kilometro batera aurkitzen da, Urizaharreradoan errepidetik 50 metrora.

Ez gela ez sarbidea ez daude, ohi den bezala, tumuluaren erdian.

Ez da estalkirik kontserbatu.

7-8 harrik osatzen dute gela eta barnealdea poligonala da, bainaoso irregularra. Gehienezko neurriak: 3 m x 1,8 m. Orientabidea: iparralde-hegoekialde.

El Sotillo (Biasteri) L ezako eritegitik Biasterirako bidean dago, Gasteiz-Logroñoerrepideko 60-61 kilometroan.

Sarbidedun trikuharri honek hare harrizko 9 harlosa ditu, baina estalkirik ez. Barnealdea ia biribila da, 3 m inguruko diametroa duena. Orientabidea: hegoalderantz.

Material interesgarriak aurkitu ziren bertan, oso nahasturik baziren ere: sukarrizko gezi muturrak -pedunkulatuak eta hegatsak dituztenak, baita geometrikoak ere-, xaflak, aizkora leundu bat; hezurrezko punta bat; zeramika mota zenbait, kanpai antzekoak barne; kobrezko gezi ez oso bat, etab.

San Martin (Biasteri)G asteiz-Logroñoko errepideko 63. kilometroan, Biasteri herritik 350 metrora.

Hamar harlauzek eratzen dute gela, eta barnealdea 4 m inguru luze eta 1,3 m zabal da. Hegoalderanzko orientabidea du. Sarbideak estalkiko harlosa bat kontserbatzen du. Oraingo tumuluak guztiz itxura irregularra du, nekazaritza lanek hondatu baitute jatorrizkoa.

Indusketa egiterakoan trikuharria erabiltzen ari zen garaian eroritako harlosa batzuk aurkitu ziren; denbora bat iraganez gero berriro erabili zuten ehorzketa lekutzat.

Modu horretara, estratigrafia garbi ageri zen: material zaharrenak harlauzen azpian, berriagoak gainean.

Behe mailan aurkitutako materialak: sukarria, labanak, xaflak, zati geometrikoak (trapezioak, triangeluak), harri beltzez egindako aizkora edo zizela, ofitazko aizkora leunduak, etab.; hezur zizelkatuak eta azal lauko eta pasta beltzeko zeramikak. Goiko mailan: sukarria, xafla soilak eta ukituak, txortena eta hegatsak dituzten gezi muturrak, aizkorak, etab.; hezurrezko eraztun zatiak eta zizel bat; metalezko xafla txiki batzuk eta sastakai bat; zeramika hondakinak lauak ziren, kanpai antzeko zati bat izan ezik.

La Huesera Gaina (Biasteri)Biasteritik Bilarrerako bideko 65-66 kilometroan, errepidetik ezkerretara, 700 bat metrora, Tajo eta San Julian erreken arteko muinoan aurkitzen da.

Sei harlauzek eratzen dute gela; barnealdea pentagonala du eta haren gehienezko neurriak 3 m x 2,6 m dira. Gela barnean, lurrean, estalkia izan behar zuen harlosa handi bat ageri da. Tumulua oso desitxuratua dago.

Aurkituriko materialak: sukarrizko gezi muturrak, marrusketak, hartxabalak; zeramikazko zati asko, batzuk dekoratuak, zenbait ontzi osatu ahal izateko moduan, etab.

Chabola de la Hechicera (Bilar)B ilar herrigunetik kilometro batera edo, mendebal-hegomendebaleko norabidean. Errioxan aurkituriko lehena izan zen (1935). Ondoko urtean, 1936an, J. M. Barandiaranek egin zuen lehen indusketa. Juan Mª Apellánizek eta Domingo Fernández Medranok bigarren indusketa eta eraberritze zein sendotze lanak burutu zituzten 1974an.

Gela 5 harlauzek osatua da eta barnealde poligonala moldatzen dute. Estalkia lurrean hautsia zegoen eta ustez behar zuen lekuan ezarri zuten 1974an. Neurriak: ardatz handia 4 m, txikia 2,7m. Galeria erregularra du. Monumentua inguratzen duen tumuluak ez dirudi egitura osoa estali zuenik, eta egun hondatua dago bertako nekazaritza lanak direla eta.

Gelan aurkitu diren materialak hiru ehorzketa aldi desberdinetakoak dira. Lehenengoan, antzinenekoan, azaldu diren material urria eta giza hondakinak, Apellánizen arabera, bertatik hurbil den Los Husos biziguneko III.. ailari dagozkio, hau da, Eneolitos arokoak edo kanpai antzekoaren aurreko Eneolitosekoak dira. Bigarren aldia aurrekoaren oso hurbilekoa zen eta hari dagokion gizaki multzo aski handi baten hezurrak aurkitu ziren, okrez igurtziak. Halaber, 60 inguru konta-ale agertu ziren, itxura eta gai desberdinekoak. Sukarriz egindako materiala: gezi mutur bat, erdian txorten zabala eta hegats motzak dituena, beste punta baten zatia, marrusketa bat, hartxabalak, xaflak… Hirugarren aldiko ehorzketetan, bi azpialdi bereizten dira. Behekoa okrezko ehorzketen gainean zegoen eta, oro har, Brontze I edo IIko materialak dira aldi horretakoak: hiru gezi mutur desberdin, xafla bat, konta-ale zenbait, zeramika puskak (zeltiberiarra eta sigilata), etab.Tumuluan ere bi ehorzketa mota azaleratu dira, mendebalean bata eta ekialdean bestea.

Mendebalekoa Azken Brontzekoa da eta ekialdekoa kanpai antzeko kultura aldiari dagokio.

Gainera, han hemen azaldu aztarnen arabera, trikuharria geroago ere erabili bide zen, Burdin aroan eta Erromanizazio garaian ere.F arangortea inguruan oso antzeko trikuharri bi aurkitu zituzten 1960. eta 1962. urteetan, sarbidekoak biak. Horietako baten gelak 9 harlosa handi ditu eta bestearenak 10. Bietan, zulo biribila duen harri batek bereizten zituen sarbidea eta gela; egun, harri horien zati bakarra kontserbatzen da.G oian esan bezala, Euskal Herriko mendialdeko trikuharriak hegoaldekoak baino txikiagoak eta bakunagoak dira. Orobat haietariko asko nahiko hondaturik ageri dira. Bestalde, eremu landugabeetan eraiki zituzten asko, mendi lepo eta bizkarretan.

 

Harrespilak

HarrespilakMendialdean, trikuharriez gainera, gelarik gabeko tumuluak eta harrespilak agertzen dira. Tumulu soil horiek, gehienbat, Nafarroa Beherean eta Zuberoan aurki ditzakegu.

Zirkuluan ezarritako tamaina berdintsuko harlauzek osatzen dute harrespila; zenbaitetan harlosa horietako bat edo bi besteak baino handiagoak izan ohi dira.

Tumulu soilak baino ugariago dira, eta trikuharriak bezala hilobiak dira hauek ere. Antza denez, hilotza erre eta errautsa harrespilaren erdiko zuloan edo lurrezko ontzi batean jarri ohi zuten. Gehienbat, Gipuzkoa eta Nafarroako iparraldean eta Bidasoaz bestaldean ageri dira, ikuspegi zabaleko lekuetan. Oroitarri hauetarik berrehun baino gehiago dago Euskal Herrian, eta haietan aipagarrienak Esterenzubiko Okabe mendiko multzoa osatzen dutenak dira: 17 harrespil guztira, gure historiaurreko hilerririk nabarmenena.

 

Menhirrak edo zutarriak

Lurrean zutik ezarritako harlosa luzea da zutarria. Batez ere harrespilak diren eremuan aurkitzen dira oroitarri hauek. Monolito horien funtzioa eta esanahia ez daude garbi oraindik. Herriak, bestalde, hainbat izenez deitu du zutarria: Errolan Harri, Sanson Harri, Iruin Harri.

 

Metalen aroko bizimodua

Metalen aroa honela banatu ohi da: Kobre aroa edo Eneolitos aroa, Brontze aroa eta Burdin aroa. Zenbaitentzat ordea, Eneolitos aroa Neolitos aroaren eta Metalen aroaren arteko aldakuntza aldia da; izan ere, aldi horretan kobrea erabiltzen hasi zen, baina Neolitos aroko langintza nagusia, harriarena, utzi gabe. Areago, silexak garrantzi handia izan zuen aro honetan. Nolanahi ere, azkenean metalen teknika nagusitu zen, abantaila handiak baitzituen, eta gizarte jokaeretan eragin handia izan zutenak gainera.

Metalen aroak aurrera egin ahala, meategiak dituzten herriak salerosketan hasiko dira ingurukoekin. Kobreak eta eztainuak gure garaian petrolioak duen paperaren antzekoa jokatzen zuten orduan, eta haien trukeak lehen merkataritza bideak eta lehen koloniak zabaldu zituen. Oso herri desberdinak jartzen dira elkarrekin harremanetan: metalen teknikak trukatuko dituzte, eta baita nekazaritza, artzaintza, itsasketa eta artearenak ere.

Horrekin lotua dago bizimodu urbanoaren sorrera ere, lehenbizi defentsa beharrengatik eta eskakizun ekonomiko gisa gero. Garai honetako herriak kastroak dira, hau da, estrategikoki kokatutako biziguneak, eta, gehienetan, lurraren egiturak berak babestuak. Adituek hiru eratako kastroak bereizten dituzte: amil gainekoak, amildegi baten goiko ertzean kokaturik, bertaratzeko bide bakarra zutenak; horma kontrakoak, alde bat behintzat harrizko horma iritsiezina zutenak, eta mendi tontorretan zeudenak.

Bestalde, Neolitos aroan sorturiko ekoizpen ekonomia erabat finkatzen da egitura sozialaren oinarri gisa. Egitura hori, jadanik Eneolitos aroan, hirukoitza da: zaharrenak dira jakintsuenak; herrien defentsak talde militarren garrantzia dakar; eta, azkenik, horiekin batera, badute aginpiderik sendagintza-magia-erlijio lanak dituztenak ere.

Azkenik, Eneolitos aroan sortzen da, antropologoek diotenez, euskal etnia, garai hartan artzainena batez ere, nekazariena baino areago, eta bi motatan berezia: Santimamiñekoa, Pirinioetako talde osoarekin paralelotasun handia duena, eta Los Husosekoa, harekin zerikusi handiena duena, baina hegoaldeko etniekin ere (Espainiako mesetakoekin) lotura baduena.

 

Euskal Herriko biziguneak

ARABAKO KASTRO EDO HERRIXKA BATZUKB izigune edo herrien eraikuntza fenomeno beranta izan zen Euskal Herrian. Azken Brontze eta Burdin aroan hasi zen, eta Europa erdialdeko gizataldeek ekarri zuten. Aldi berean, Iberiako mesetatik etorritako herrien eragina ere nabarmena da, baina hegoaldean soilik, itsasaldera iritsi gabe. Garai honetako 125 biziguneetatik, Gipuzkoan eta Bizkaian bana baizik ez da aurkitu, Araban 38, Nafarroan 44 eta Ipar Euskal Herrian, guztira, 41.

Arabako aztarnategi nagusietako batzuk aztertuko dira hurrena.

Poblado de la Cruz K.a. XI- IV. mendeetakoa da, Europa erdialdetik etorritako herri indoeuroparrek eraikia. Eraikinen egitura oso berezia da, guztiz berria penintsulan; eraikinak adobezkoak baitziren, lauki zuzen luzaxka baten formakoak, eta hiru ataletan banatuak: atalaurrea, batzuetan eskulanetarako erabiltzen zena; erdiko sala, handiena eta nagusia, erdian beheko sua eta kearen irteera zituena, eta banku luze bat alde banatan; azkenik, atzealdean, ganbara txiki bat, biltegi moduan edo erabiltzen zena, laboreak, irina eta ura gordetzeko ontziekin.

Kutzemendi edo Olarizuko kastroa Gasteiztik oso gertu dago, Gasteizko mendien oinetan.

Leku bakartua da, eta hegoalderanzko malda batean terraza artifizialak ditu, etxeen kokaguneeta defentsarako. Hainbat mendez iraun zuen herriak, K.a.

III. edo II. mendea arte. Herriaren lehen garaiko zeramika erliebeduna da, eta hatzen markez, marratuez apaindua. Zeramikazko ontziek, dirudienez, eginkizun jakinak zituzten: badira i- razkiak, gazta egiteko seguruena.

Harri leunduzko aizkorak ere erabiltzen ziren oraindik, eta orobat silexezko tresnak ere. Metalgintzaren lekuko dira, besteak beste, burdina urtzeko moldeak.

Nekazaritza ere ezagutzen zuten, laboreak ehotzeko errota bat aurkitu baita. Orratzek eta ehundegi pisu batek erakusten duenez, haria egiten zuten, eta baita ehundu ere. Hezurrezko gauzakiak ere badira, espatulak, eztenak eta botoiak. Azkenik, bitxietan, brontzezko fibula luze bat besterik ez da ezagutzen, jantziak lotzeko dirudiena.

Kutzemendiko kastroa eraiki zen garai berean ia, beste talde indoeuropar batek Henayoko gazteluan (Dulantzin) hartu zuen bizilekua, mendixka baten gainean.

Indusketen arabera, K.a.

760. urte inguruan heldu zen lehen taldea leku honetara; horri dagokio maila zaharrena (III c deritzana). Berezi dira halaber III b maila, K.a. VII. mendekoa, eta III a maila, K.a. IV-III. mendeetakoa, berezia, zeltiberiar eragina baitu. Indusketen maila zaharrenean egurrezko etxolen zutabeen arrastoak aurkitu dira. Hurrengo mailan (K.a. III. mendea) aurkitutakoaren arabera, etxolak berregin ahal izan dira: biribilak ziren, 6 m-ko diametroarekin, egurrezko zutabeen gainean eraikiak: horietan adarrak gurutzatzen ziren, gero lohiez estaltzen, eta, hala, nahiko horma sendoak egiten zituzten. Teilatua, konikoa seguruenik, adarrez estaltzen zuten. Beheko sua izaten zuten etxolek, erdian, buztinezko xafla baten gainean. Ontziei eta dagokienez, zeramikazkoak agertu dira gehienak. Alde handiak dituzte neurrian: badira oso ontzi handiak, aleen gordeleku, jateko-eta erabiltzen bide ziren txiki-txikietaraino; era askotako eginkizunak zituzten beraz. Formaz oso desberdinak ez badira ere, apaingarriak oso ugariak dira, eta, sarritan, kronologia zehazteko balio dute. Bestalde, zeramikaren parte handi bat herrian bertan egiten zen, buztin labeko masa aurkitu baita, hatzen arrastoekin.

Peñas de Oroko kastroa Arabako iparraldean dago, Zuian.

K.a. IX. mendean sortua da, Azken Brontzeraren kulturan, eta erromanizazioa arte iraun zuen ia, azken denboretako aztarnekzeltiberiar eragina ageri baitute.

Indusketa maila guztietan azaldu dira zeramika, hezur eta metalezko hondakinak. Zeramika inguruko beste kastroetakoen antzekoa da. Ontziak era askotakoak dira, bai neurriari, bai kalitateari eta apaingarriei dagokienez.

Nolanahi ere, brontzezko eta bestelako tresnen kopuruak kastro honen garrantzia adierazten du, tresna zaharren birgaldaketarekin zerikusirik zuena agian, labe hemisferikoak aurkitu baitira. Jostorratzak, eskuturrekoak, botoiak, belarritakoak, fibulak, etab. agertu dira, brontzezkoak denak. Urrezko pieza bat ere agertu da, eraztun bikain bat. Etxeak, Henayokoak bezala, biribilak ziren gehienak.

Berbeiako kastroa Arabako mendebalean dago; Burdin arokoa da (K.a. VI. m.), eta bi parte ditu. Horietako batean tresna gehienak silexezkoak dira, eta bestean berriz ugaria da zeramika.

Hezurrezko gauzarik ere bada, orrazi bat adibidez; metal gutxi agertu da. Erromanizazioa heldu zen Berbeiara; desagertzen hasita, lehen Erdi Aroan berpiztu zen, eta gutxienez X. mendea arte iraun zuen.

 

La Hoya

LA HOYAKO HERRIXKA NON ZEN, NOLA ANTOLATUA ZEGOEN, LEKU HORRETAN ZEIN HERRI BIZI IZAN ZIREN ETA HERRI HORIEK ZER ARTE ETA OHITURA ZITUZTENA tal honetan, La Hoyako herrixka non zen, nola antolatua zegoen, leku horretan zein herri bizi izan ziren eta herri horiek zer arte eta ohitura zituzten agertzen da.

Gaur egun La Hoya izenez ezagutzen den herrixka edo aztarnategia Biasteriko udal barrutian (Araba) dago, herri horretatik 700 bat metrora; lehen El Torreon zeritzan leku edo muinoan.

Herrixka edo aztarnategi hori Alejandro Sampedro Martínezek aurkitu zuen, 1935ean. Lurra lantzerakoan zeramika asko agertzen zela ikusirik, indusketak egiten hasi zen, eta antzinako herrixka baten aztarnak aurkitu zituen azpian. Honek Carlos Sáenz de Tejadari eta Alvaro de Gortázarri jakinarazi zien aurkituen berri, eta horiek, indusketa sakonagoak egin ondoren, txosten bat atera zuten. Hauek jarri zioten La Hoya izena. Urte horiez gero ere indusketa asko egin da: 1950ean, Domingo Fernández Medrano, Máximo Ruiz de Gaona eta Basilio Osaba aritu ziren lan horretan; Gratiniano Nieto, handik bost urtera, eta Arabako Arkeologia Institutuko, zenbait kide, Armando Llanos zuzendari zutela, 1973an. Dena den, parterik zaharrena ia ukitu gabe dago oraindik. Hala ere, La Hoya oso ezaguna da gaur, eta ez bakarrik Euskal Herrian.

Orain arte egin diren azterketen arabera, lau hektarea inguru hartzen zuen herriak. Inguruko zelaiak baino 5 bat metro altuago dago, baina 5 m horietatik 3 mendeetan zehar pilaturiko hondakinez osatuak ditu. Harresiz inguratua zegoen, eta puska handia oraindik zutik da. Harresiaren oinean bada, halaber, saihetsik saihets igarotzen den aspaldiko bide bat ere, dirudienez, Biasteri aldea Errioxarekin, Nafarroako mendebalarekin eta Kantabriako mendiekin lotzen zuena.La Hoyako lehenbiziko biztanleak zein izan ziren, ez dago indusketa sakonagoak egin arte zuzen jakiterik. Dena den, K.a.

XV. mendean hartua zegoen jada, eta jakitunek diotenez, Europako erdialdeko lehenengo taldeak Pirinio mendietatik barrena sarturik inguruetan bizitzen jarri zirenerako, leku horretan zenbait mende bazeramaten beste batzuek.

Europako erdialdeko lehenbiziko talde horiek La Hoyara ailegatu eta urte batzuetara, beste talde batzuk iritsi ziren, K.a.

XIII. mendean. Europako erdialdeko herriak ziren horiek ere.

Azkeneko hauek Ebro ibaian gora sartu ziren, Aragoitik eta Nafarroatik barrena, jakitun batzuek diotenez, alde horietakoen antzeko etxe egiturak (lauki-zuzenak) agertu baitira aztarnategiaren azpieneko mailan. Nolanahi ere, bertan lehendik bizi zirenekin bat egin, eta geroztik beroi izenez ezagutu den herria osatu zuten horiek. K.a. V. eta IV.. endeak bitartean, berriz, herri zeltak heldu ziren hegoaldetik, eta, indarrez edo bestela, La Hoya harturik, bertakoekin (zeltak hauek ere), arabatarrekin bat egin zuten hauek ere, eta horrela bizi izan ziren La Hoyatarrak, dena utzi (noiz eta zergatik ez dakigu oraindik) eta norabait sakabanatu ziren arte. Zernahi dela ere, erromatarrak iritsi baino lehen gertatu zen hori, I.. endea baino lehen, alegia, zeren ez baita horien mende egonda izango zen adina erromatarren aztarna aurkitu.

La Hoyak ere bazuen (badu), garai bereko beste bizigune askok bezala, bere harresia. Aurkitu diren harresi atalen eta aztarnen arabera hiru alditan egin zen gutxienez. Hasierakoak habez eta hesolaz egina zuen parte bat, mendebalekoa, eta harriz eraikia, ekialdekoa. Biak garai berekoak diren ala ez, ez da jakin ahal izan oraindik. Horiekbaino eremu zabalagoa hartzen zuen gero eraiki zutenak. Honetan ere bi alde bereiz daitezke, ekialdeko parte osoa eta iparraldearen parte bat hartzen zuena eta mendebaleko alde guztia eta iparraldearen parte bat hartzen zuena. Bi horma errenkada ditu lehenengoak, harriz eta karez eginak biak, eta harri soilez betea, hormatik hormarako tartea.

Teknika hobea nabari da bestean, zeltak sartuz gero eraiki bide zenean. Harri handiz eta horiek harri txikiagoz kaltzatuz egina dago hori. Alde batzuetan, azpiko harkaitzari zimentuz erantsiak ditu oinarriak. Garai horretako harresia nahiko osorik dago oraindik. Leku batzuetan 3 metrotarainoko altura du. Hegoaldeko partean bakarrik ez da harresi aztarnarik aurkitu, baina, horma barruti triangular bat agertu da alde horretan, harresietakosarrera nagusia zaintzen zuen dorrearena edo, agian.

Herriaren egituran ere bereiz daitekezke bi alde: zeltiberiarren garaiari dagokiona, bata, eta horiek sartu baino lehen zuena, bestea. Zeltiberiarren garaian zer egitura zuen nahiko argi ikusten da aztarnategietan, izan ere hori baita gehien induskatu eta aztertu dena. Garai horretako herriak lau haizetara begira zituen kale nagusiak eta horien perpendikularrean edo sare moduan antolatuak gainerakoak, alboetarakoak, alegia. Kale batzuk eta besteak ez ziren hala ere elkarren parean bukatzen edo hasten, kale nagusiaz bestaldean hurbilen zutena baino goraxeago edo beheraxeago baizik. Bestalde, baziren horietan alde batetik bestera zikindu gabe igarotzeko harri handi zabal batzuk ere, tarteka. Etxebizitzak, berriz, oinez lauki-zuzenak nahiz trapezoideak ziren, 16 m inguru luze eta 5,50 m inguru zabalak. Hiru gela ohi zituzten, hesi modura gurutzatutako adaskaz eta buztinez edo ohol hutsez banatuak.

Gela nagusia beste bien artean zuten, eta aurkitu diren aztarnen arabera, gela horretan, horma nagusiaren kontra, sua egiteko lekua. Harrizko oina zuten horma horiek. Oinetik teilatura bitartekoa, aldiz, habez eta buztinezko adreiluz bete ohi zioten etxeari. Teilatua bera habe txikiz eta belar edo ihiz estalia zuten; erlaitz zabalekoa eta bi isurkikoa gainera, gehienek. Erlaitz zabala izateak eta espaloietan agertu diren zenbait aztarnak, bestalde, biztanleek egunaren parte handi bat kalean ematen zutela adierazten dute.

Tamalez, zehaztasun gutxiago eman daiteke antzinako herriari eta etxeei dagokienez, aztertu ere, ez baita behar adina aztertu hori, ez sakonean ez zabalean.

Etxeei buruz zenbait datu eman daiteke hala ere. Dena den, bi alde bereiz daitezke antzinako herrian. Alde bateko etxeek horma zuzenak edo elkarri buruz angeluak eratuz lotzen zirenak zituzten; biribilean edo biribil samar eratuak, aldiz, beste aldekoek.

Gainerantzean, horma nagusiak era bertsuan eraikiak zituzten zeltiberiarren garaikoek eta besteek, harrizko zokaloa oinean eta hesolaz edo habez etabuztinez betea, zokalotik gorakoa.

Zeltiberiarren garaikoetan ez diren bi elementu bereiz daitezke antzinako herrian ziren etxeetan. Esan bezala, harrizko zokaloak edo horma oinak zituzten, baina zeramika puska handi batzuk ere sartu ohi zituzten hauetan, eta etxe barruetako zorua ere, bestetik, buztinezkoa zuten hauek, buztin zanpatu gogorrez eratua eta gorriz pintatua.

La Hoyako jendeak garai batzuetan eta besteetan zer bizimodu egiten zuen jakiteko garrantzi handia dute, halaber, zer ontzi eta tresneria mota erabiltzen zituzten aztertzeak ere. Molde, itxura, kalitate eta apaingarri mota askotako ontziteria agertu da, baina agertu direnen artean, bi ontzi edo zeramika mota bereiz daitezke, antzinakoa edo aztarnategiko azpieneko mailan agertu dena eta gaineko mailan agertu dena. Aski zeramika zarpaila da azpieneko mailakoa, buztin ilun edo beltzez eta, pitza ez zedin, harri koskorrak nahastuz egina; eskuz edo motel jiratzen zen tornuan moldatua eta hala-holako labeetan errea, berebat, oso kontuz landu eta leundutakorik ere azaldu den arren.

Egituraz, oin eta lepo estukoak eta gerri eta aho zabalekoak dira horiek. Soka itxurako edo behatzak buztinean sakatuz egindako apaingarriak dituzte. Esan bezala, agertu da finago landutakorik ere; oro har ontzi txikiak diraazkeneko hauek, edalontzi gisa erabiltzen zituztenak agian.

Teknika hobea nabari da gaineko mailakoetan. Ageri denez, bizkor jiratzen zen tornua erabiltzen zuten ontziak egiteko eta egosi ere, aurreko garaian baino labe hobeetan eta buztina oxidarazten zuen sutan egosten zituzten.

Berezko kolorea horia ohi zuten, baina marra beltzez eta irudi geometrikoz apaintzen zituzten gero. Garai horretako ontzi eta tresneria asko agertu da: kopak, kazuelak, antosinak edo, orainagoko kutxen modura apaindutako zeramikazko kutxatilak, ehundegirako pisuak, txanpon gisa edo erabiltzen zituzten buztinezko bola txikiak, larruzko zakuak, labanak, eskuturrekoak, besteak beste. Horietako asko edo gehienak, bai buztinezkoak bai metalezkoak, bertan egiten zituzten, zeren agertu baitira metala lantzeko moldeak ere.

Jan, berriz, garia, garagarra, basartoa, fruituak eta ezkurra, ardikia, behikia, zerrikia, etaorein, ahuntz eta basurde haragia jaten zuten, batik bat. Jantziei dagokienez, ez da aztarnarik agertu, benetakorik behintzat, baina bai brontzezko gizon irudi bat, txanoz, jaka estu eta soineko moduko batez jantzia, eta irudi horietan, normalean erabiltzen zituzten jantziak irudikatu izango zituztela uste da.

La Hoyako biztanle haiek noiz zer sinesmen modu zituzten edo zer gauza gurtzen zituzten jakitea ere ez da lan erraza, izan ere, ez baita hori argi dieezagukeen aztarna askorik.

Zenbait animaliari jaiera berezia ziotela esateko adina arrasto azaldu da, dena den: suge irudiak, erabiltzen zituzten eskuturrekoetan; abelgorriak, hilarrietan eta jantziak lotzeko hebiletan; oreinaren adarrak, harresiaren oinarrietan.

Burezurrari ere jaiera berezia zioten, itxura denez, hala adierazten du bederen etxe baten barruan aurkitu den burezurrak eta beste zenbait lekutan agertu direnburezur puska landuek, nonbait apaingarri gisa edo erabiltzen zituztenek. Zer sinesmen modu zuten jakiteko hildakoei buruzko erritoez baliatu nahi izanda ere, argibide gutxi lortuko genuke, ehortzitako gorpu batzuk azaldu diren arren, adin txikiko haurrenak baitira horiek, eta hilerririk ez baita orain arte aurkitu.

Etxe barruan eta horma nagusiaren ondoan ehortzirik agertu dira gorpu horiek. Zenbaiten iritzian, ohitura horrek eragin zuen kristautasuna sartzean indarrean iraun zuen beste ohitura bat, bataiatu gabeko haurrak, kan- posanturagabe, baserriko ituzuraren parean ehorztekoa. Helduen bost gorpu bakarrik aurkitu dira guztira, eta herriak jasan zituen erasoetakoren batean hilak ote diren uste da, zeren, kalean agertu baitira bostak, lepoa eta eskuineko besoa moztuta, bat, eta, harrapa ez ziezaizkieten edo, inguruan zerri batzuk zituztela beste bi.