Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko apirilaren 16koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etxebizitza premiaren inguruko egoerari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 88
  • Hurrenkera-zk.: 2829
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/04/16
  • Argitaratze-data: 2008/05/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuak, 17. artikuluan, babes ofizialeko etxebizitza baten onuradun izateko baldintza gisa ezartzen du eskatzaileek etxebizitza-premia egiaztatzea, hori betetzeko baldintzak zehaztuz.

Arauzko xedapen hau adierazitako Dekretuaren edukia garatzeko eman da, aurreko arautik ondorioztatutako esperientzia bilduz eta Etxebizitza Bideratzeko Plan berria (2006-2009) aplikatzetik ondorioztatutako esperientzia berrietara egokituz. Etxebizitza Bideratzeko Plana Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu zuen 2006ko urriaren 3an egindako bileran.

Horren arabera, eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuaren 5. artikuluan eta babes publikoko etxebizitzen erregimen juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren azken xedapenetatik lehenengoan xedaturikoaren arabera, honako hau

Babes publikoko etxebizitzen erregimen juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 17. artikuluak babes ofizialeko etxebizitza baten onuradun izateko etxebizitza-premiaren baldintzari buruz ezartzen duena garatzea da agindu honen helburua .

Adierazitako 17. artikuluaren arabera, babes ofizialeko etxebizitza bat jabetzan edo azalera-eskubidean eskuratu ahal izateko, bizikidetza-unitateko ezein kidek ezin izango du izan inolako etxebizitzarik jabetzan, jabetza soilean, azalera-eskubidean edo usufruktuan, artikulu honen 3. idatz-zatian kasu bakoitzerako ezarritako data bakoitza baino bi urte lehenago.

Era berean, babes ofizialeko etxebizitza bat errentamenduan eskuratu ahal izateko, bizikidetza-unitateko ezein kidek ezin izango du inolako etxebizitzarik izan jabetzan, azalera-eskubidean edo usufruktuan, adierazitako 3. idatz-zatian kasu bakoitzerako ezarritako data bakoitza baino bi urte lehenago.

Adierazitako 17. artikuluan ezarritakoa gorabehera, etxebizitza-premiaduntzat hartuko dira, oro har etxebizitza bati buruz edo, 5. idatz-zatiko kasuetan, etxebizitza bati edo gehiagori buruz aurreko artikuluan adierazitako eskubide errealetako baten titularra izanik, honako egoera hauetako batean daudela egiaztatzen duen dokumenturik aurkezten duten pertsonak:

  1. ¿ Etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegoan kokatua egotea, martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren (babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-neurriei buruzkoa) 17.3 artikuluan ezarritako erreferentzia-data baino gutxienez bost urte lehenago eskuratu izana, eskatzailearen ohiko eta behin betiko etxebizitza izatea, eta ondare urbanizatu eta eraikiaren birgaitze-arloko jardun babestuei buruzko azaroaren 30eko 317/2002 Dekretuan edo ordezten duen araudian ezarritako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak ez betetzea.

    Eraikuntza-konponbideak onartzen dituzten hutsuneak ez dira kontuan hartuko, eta arlo horretan eskumena duen teknikari baten txostena aurkeztu beharko da. Nolanahi ere, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Lurralde Bulegoetako zerbitzu teknikoek aurkako txostena eman ahalko dute, eta loteslea izango da hori.

  2. ¿ Banantze- edo dibortzio-prozesu baten ondoren, etxebizitza beste ezkontidearen familia-etxebizitza gisa judizialki esleitu bada, edo prozedura horren ondorioz besterendu bada, eta horren ondorioz, hipoteka-kargaren ordaintzeke dagoen zenbatekoa kendu ondoren, ezkontide bakoitzak gehienez 75.000 euro eskuratu baditu.

    Izatezko bikoteak banantzen direnean ere gauza bera egingo da.

  3. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako etxebizitza izatea, araudi aplikagarriaren araberako irisgarritasun-baldintzak ez biltzea, eta titularra edo titularrak 70 urte edo gehiagoko pertsonak izatea.

  4. ¿ Bizikidetza-unitateko kideren bat Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen etxebizitza baten jabe izatea, betiere etxebizitza horren azalera, guztira, pertsona bakoitzeko 15 m2 erabilgarriko ratioa baino txikiagoa dela.

    Bizikidetza-unitatea dela ziurtatzeko, guztiak gutxienez urtebetez etxebizitza berean erroldatuak egon izanaren ziurtagiria eman beharko dute. Urtebeteko epeari dagokionez, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 3. idatz-zatian kasu bakoitzerako adierazten den egunetik zenbatuko da.

  5. ¿ Jaraunspen edo dohaintzaren bitartez titularkidetasunean eskuratutako etxebizitza bat edo batzuk izatea, betiere honako baldintza hauek betetzen badira:

    1. Ezein titularkidetasun-ehuneko ezin izango da % 50etik gorakoa izan.

    2. Etxebizitza-partaidetzen balioa edo partaidetzak eskualdatzetik lortutako zenbatekoa ezin izango da 75.000 euro baino handiagoa izan, betiere hipoteka-kargaren ordaintzeke dagoen zenbatekoa kenduta.

  6. ¿ Era berean, bizikidetza-unitateko kideren bat mugikortasun urri iraunkorreko ezintasuneko egoeran baldin badago, etxebizitza-premia duela ulertuko da, betiere dokumentuekin honako hau egiaztatzen badu:

    1. Apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuan ¿hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen, eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena¿ bildutako sarbide eta jasogailuei buruzko xedapenak betetzen ez dituen Euskal Autonomia Erkidegoko eraikin batean dagoen etxebizitza izatea.

    2. Erosi edo alokatuko den etxebizitzak aurreko idatz-zatian sarbide eta igogailuei buruz adierazten diren zehaztasunak betetzea.

      Ildo horretatik, minusbaliotasun-gradua aitortzeko, deklaratzeko eta kalifikatzeko prozedura arautzen duen abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 3. eranskinean jasotakoen artean, organo eskudunaren ziurtagiriaren bidez honako egoera hauetakoren batean daudela egiaztatzen dutenak hartuko dira mugikortasun urri iraunkorra duten ezindutzat:

      1. Gurpil-aulkian betiko egon behar dutenak.

      2. Ibiltzeko nahitaez bi makila behar dutenak.

      3. D eta H idatz-zatiei dagokienez 7 puntu edo gehiago batzen dituztenak.

  1. ¿ Aurreko artikuluko 3., 4. eta 6. kasuetan aipaturiko etxebizitza-titularrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku jarri beharko dute etxebizitza, karga eta okupatzailerik gabe. Hortaz, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurren arloko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 17.3 aipaturiko daten aurreko bi urteetan etxebizitza transmititu dutenak, eskakizun hori betetzerik ez dutenez, ezin izango dira etxebizitza-premiaduntzat hartu.

  2. ¿ Etxebizitzak erosketan edo errentamenduan jarriko dira EAEren eskura, babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko erregimenaren arabera.

  3. ¿ Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak ongi arrazoitutako Agindua emango du, bere esku utzitako etxebizitza onartzen duen edo ez ebazteko. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa arduratuko da etxebizitza eskuratzeaz, zuzenean edo hark izendatutako arduradunaren bitartez.

  4. ¿ EAEko Administrazioak bere esku utzitako etxebizitza erosteko erabakia hartzen badu, etxebizitzaren titularrak edo titularrek aurkeztu beharreko Balioespen Txostenean ezarriko den tasazio-balioaren araberako prezioa ordaindu beharko da, prezio horrek erosi beharreko babes ofizialeko etxebizitzaren prezioa inondik inora gainditu ezin dezakeela aintzat hartuta.

    Aurkeztu beharreko Balioespen Txostena Finantza Erakundeen Tasazio Zerbitzuek edo hartarako sorturiko Erakunde espezializatuek egin beharko dute, hipoteka-merkatua arautzeko martxoaren 25eko 2/1981 Legea garatzeko martxoaren 17ko 685/1982 Errege Dekretuan adierazitakoari jarraiki. Lotutako eranskinak baldin baditu etxebizitzak, etxebizitzari eta eranskinei ezarritako balioak bereiziko ditu txostenak.

  5. ¿ Etxebizitza bat errentamendu-erregimenean jartzea onartzen bada, Bizigune Hutsik dagoen Etxebizitzaren Programan sartuko da gutxienez bost urtez, errentamenduan jarri ahal izateko araudi aplikagarriaren arabera. Errentamendu horretatik jaso beharreko errentaren goreneko zenbatekoa bat etorriko da esleituriko etxebizitza babestua ordaintzeko zenbatekoarekin.

  6. ¿ Administrazioak etxebizitza bere esku uztea onartzen ez badu, jabeak edo jabeek etxebizitzaren titulartasunari eusteko aukera izango dute, eta jabetasunari eusteak ez du ekarriko etxebizitza-gabeziako eskakizuna ez betetzea."

Etxebizitza-premiaren egoerei buruz Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak 2002ko abenduaren 30ean emandako Agindua indargabetzen da.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 16a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.